Gure Artean 82

Page 7

GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina

JESUS ARAMBARRI JESUS ARAMBARRI salestar apaiza Azkoitiko komunitateko kidea da. Esperientzia handia du Teologiaren munduan eta Salestarren Formazio edo Prestakuntza alorrean. Urte batzuk eman ditu Mexikon, Teologia formazioan eta Tijuana inguruan, pobreenen zerbitzuan. Urnietatik Azkoitira etorri zen 2020 udan. Galdera batzuk egin dizkiogu gure aldizkarirako.

Zein dira zure haurtzaroko oroitzapenak?

Ni jaio nintzenean, 1941ean, oraindik gerraren oroitzapenak bizirik zeuden Azkarate aldean. Koatei baserrian gurasoak, aiton-amonak eta 8 anaia-arreba ginen. Gure arreba txikia hil egin zen. Sei osaba frentean ibiliak ziren. Baserriko familia bizitza ederra eta babesa gogoratzen ditut: Umeak pixkanaka sartzen ginen eguneroko eginkizunetan… Gure abereak zaintzen laguntzen genuen, batez ere ardiak. Lan txikietan aritzen ginen. Udan eta igandetan inguruko herrietan sakabanatutako sendikoen bisitak festa bat izaten ziren guretzat… Nola ziren eskola kontuak?

Hasieran Zumarragako emakume bat, Jesusa Garralda, izan genuen gaztelania irakasten etxean. Gero Sukuzun zegoen maisu batengana joan ginen. Eta gero Floreaga ikastetxera joaten hasi ginen, nire anaia bat eta ni, mendiz bost kilometroko bidea eginez, beti joan-etorrian. Eta erlijio kontuak?

Umetan, hiru urte nituenean, nire aitak Elgoibarretik Arrateko

santutegira eraman ninduen, Ama Birjinari eskaintzera. Oso giro erlijiosoa genuen etxean. Mahaia bedeinkatzen zen, gauero arrosarioa… Igandetan mezetara joaten ginen Madarixara. Ni aitonarekin joaten nintzen. Madarixan katekesia izaten genuen lehen jaunartzearen aurretik eta ondoren ere bai. Hileko lehen ostiralean komunioa izaten genuen. Garizuman Gogo Jardunak egiten genituen. Apaizak Jaungoikoaren alde zerbait egiteko beharra adierazten zigun. Nola sortu zen zure salestar izateko bokazioa?

Nire osaba Benito salestarra zen, nire izeko Josefa JesusMaria kongregazioko lekaimea zen. Juan Martin Zuriarrain apaizak asko lagundu zidan. Otoitz egiten lagundu zidan, nire alde otoitz asko egin zuen. Manuel Albizuri izeneko salestar azkoitiar elkarrizketa bat izan nuen. 11 urte nituen.

batekin

1953ko irailaren 20an nire gurasoek Barakaldoko Salestar ikastetxera eraman ninduten, eta han aitak esan zidan: “Nekatzen bazara, etorri; zure etxea zain egongo da”. Han elkartu ginen beste bost lagun, horien artean Txema Egizabal, eta ni Astudillora joan ginen, Seminario txikira.

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA

-7-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 82 by Floreaga Zezilio - Issuu