GURE ARTEAN 45. 2009ko apirila.
GURE ARTEAN 45. 2009ko apirila.
Gironara aldatu nintzen Filosofia ikasketak egiteko. Bi urte izan ziren Ter ibai ondoan. Ondoren atera nintzen Menorka ugartera eskolak ematera. Ciudadela izan zen hiria. Espainia guztiko MARIA LAGUNTZAILEAREN lehen Santutegia han eraiki zuten eta gure Ama Birjinaren zaletasuna haundia da benetan. Ni zoriontsu izan nintzen hiru urte haietan. Txikiekin goizean eskola emanez eta arratsalde-iluntzean Batxilerrekin hizkuntza batzuk zabaltzen nituen: latin, greko, ingelesa, gaztelania. 1950-54an Teologia ikasketak Bartzelonan egin nituen, Marti-Codolarren eta apaiztu nintzen Tibidaboko Tenploan 1954an. Gero irakasle bezala egon nintzen 2 urte Gironan, 7 urte Alikanten, 7 urte La Almunia de Do帽a Godina (Zaragozan), 2 urte Balentzian. Euskal Herrira iritsi nintzen 1977 eta bete nituen nire urteak irakasle eta beste aginpideekin 5 urte Errenterian, 12 urte Bilbon, 11 urte Urnietan eta orain hemen nago zuekin Azkoitian. Zenbat urte Azkoititik kanpo? Asko dira, baina atseginez igarotakoak On Boscoren itzalean, Salestar Elkartean. 65 urte Azkoititik kanpo egon naizela; Bazter ugari ikusi ditut eta denetan ohitu naiz egoten. Leku askotan ditut lagunak, ezagunak, anaiak.
Niretzat ni bizi izan nintzen Espiritu Santu kalea bere inguruko INTSAUSTI Jauregia, Ugarteetako bazterrak. Hor aurkitu nituen nik atseginak lagunekin biziz eta jolasak eginez. Zein da zuretzat On Bosco? Gazte denboran hasi nintzen ezagutzen eta gero bizitza guztian Sortzaile, Aita, Maisu, Lagun eduki dut. Bihotz oneko gizakia izan zen eta alaitasunez, irribarrez, trebetasunez bereganatu zituen ikasleak bere Elkarterako. Hezitzaile eredua, Jesusen antzera hurbiltzen zen gazteengana, haien lagun egiten zen eta haiekin bizitzen sumatzen zuen poz haundiena. Bere xalotasunez, garrantzirik eman gabe igo zuen santutasun mailadia. Etengabe egiten zuen lana egunez bere bizitza emanez gazteengandik. Maria Auxiliadora (ADMA) taldearen arduraduna zara. Zer helburu dituzue?
K
Lehen Meza: Guraso eta anai-arrebekin.
IRURI
Floreaga bizi-bizirik dago; badu indarra barruan gazteak mugitzeko, adinekoak erakartzeko, antzokian antzerkiak jartzeko, musika eta jantzi bereziz kaleak betetzeko, misioen alde bihotzak ukitzeko eta haien alde lana egiteko, haurrak Errege eta Olentzerokin liluratzeko, herriko gertaera guztietan parte hartzeko. Floreagak bizitasun horrekin jarrai dezala urtetan.
Herriko txoko maitagarriena?
Herria asko aldatu al da urte guzti hauetan? Benetan bai. Goian aitatu dut nola gure kaleak etxe gutxi zituela. Eta orain Arumeko zelaiak, Intsausti eta Ugarteko soroak, geltoki ondoko baratzak araikuntzaz, etxez bete dira. Auzo ederra gelditu da Julio Urkijo Etorbidearekin. Arrabal auzoa ere asko aldatu eta dotoretu da alde bietako etxeekin eta txaleta berriekin. Plaza Berri atzean ez zegoen etxerik eta ia bete egin da. Floreaga auzoak behetik hasita, ikastola gainetik, etxe asko egin ditu. San Martin ezker alde ez zegoen, eta orain etxe luze haundiekin asko bete da San Martingo aldapa. Altzibar
atseginez etortzen dira ikasgeletara, Alai Batzara, antzokira.
auzoa txikia zen eta orain osatu eta luzatu egin da. Jausoroko jardinetan bost dorre luze solairu askokin agertu dira. Ibaiondo kalean Miserikordia Egoitza eta bere baratza zeuden. Leku horiek aldatu dira etxe berri ederrekin
On Boscok etxean ama Margaritaren ondoan ikasi zuen Ama Birjina maitatzen. 9 urteko ametsean zeruko Maria, Ama eta Maistra bezala ezagutu zuen. Ama horren izenean egin zituen ekintza guztiak, zabaldu zituen bere onbideak, eraiki zituen elizak, Santutegiak, sendatu zituen pertsonak. On Boscok sortu zuen ADMA, MARIA LAGUNTZAILEAREN ELKARTEA eta nahi dugu mantendu debozio hori gure artean, adinekoen eta gazteen artean. Zabaldu debozio hori gure herrian. Hortarako lan egiten dugu bere irudi ederra txoko guztietara eramanez egutegien bitartez; bere irudiak (estanpak, dominak, giltzariak, txapak) zabalduz. Hireroko 24, batez ere, ospatzen
Eta gazte jendea?
Floreagako LHko ikasleekin patioan.
dugu eta Ama Birjinaren elizkizunetan parte hartzen dugu; beraren ospakizun berezietan pertsonalki egonez, bere kaperatxoak ugarituz (etxez etxe joaten direnak). Azkoitian 15 dira gelditu gabe etxeetara sartzen direnak. Zehaztasun txiki horiekin laguntzen diogu Maria Laguntzaileari ezaguna izatea, zeruko Ama bezala gure artean egotea. Azkoitian Maria Auxiliadorarenganako debozio handia dago? Bai, 1938an Bartzelonatik etorri ziren Salestarrak erein zuten gure herrian lehenengo landareak orain zuhaitz bihurtuta zabaltzen dituzte beren muskilak familia askotan. Ez dago sukalderik Ama Birjinaren egutegirik gabe, ez diru-zorrorik beraren irudirik gabe. Floreagako elizan dago Erregina herrira begira, beraren eskuetatik zabaltzen dira mesedeen printzak. Hileroko 24an beraren aurrean belaunikatzen gara; maiatzaren 24an beraren Festaburua ospatzen dugu. Fedea eta erlijioarenganako, zergatik hoztasun hori hainbeste jenderengan? Mundua oso irekia dago, aberatsa da orain, gauza denak eskuetan dauzkagu, ez gaude ezer beharrean. Munduak garrantzi haundia ematen dizkio lur honetako erosotasunei, hemengo jolasei. Dantzek, musikek, zaratek, janariek, edariek, atseginek, lagunek menperatzen dituzte gure borondateak eta nortasuna, identitatea kentzen digute. Txontxongilo bihurtzen gara; indarra joaten zaigu; besteek egiten dutena da gure eginbeharra. Mundu honetan Jainkoak ez du lekurik; haren mezuek ez dute indarrik. Pentsatzen dugu soberan dagoela. Hortik dator gure barruko hoztasuna, galtzen dugu fedea eta ez dugu aurkitzen poztasun, gozotasunik Jainkoaren arloan. Beti izango mundu honetan artalde zintzoa, Jainkoaren harremanetan bihotzez zerbitzen dutenek. Nola ikusten duzu Floreaga?
J A T E T X E A - 10 -
Floreaga ikastetxea herriko txoko ederra da, herriak benetan maite duena. Gurasoek estimatzen dute eta gustora bidaltzen dituzte beren seme-alabak. Ikasle ohiek, hemen ibili zirenek zer heziketa baliogarria jaso zuren gogoratzen dute. Oraingo ikasleak ere
Azkoitia beti izan da herri ausarta, adoretsua. Gazte talde jatorrak ditu kiroletan jokatzeko, antzerki lanetan saiatzeko, musika bandan jotzeko, misio ekintzetan laguntzeko, hainbeste kultur ihardunetan buruz belarri sartzeko. Ederra izango litzateke erlijio ikastaroetan lantzea, adimen garapenetan sartzea, elizaren antolaketetan ibiltzea, Jainkoaren ikasketetan atsegina jasotzea, Ebanjelioaren jakintzan interesa jartzea. Orain denbora libre gehiagorekin, zer zaletasun dituzu? Beti atsegina izan da niretzat aktibitatea, zerbait egitea. Horregatik prest egon naiz komunitateari laguntzeko erosketak eginez, gauzak garbituz, besteei zerbitzatuz. Liburu artean ibili naiz bizitza guztian. Badut zaletasuna Liburuak irakurtzeko. Musika ere jorratu dut abestiak erakutsiz, koroak zuzenduz; orduan gustatzen zait organoa jotzea, musika entzutea. Hizkuntzak izan dira nire gaiak eskola ematen nuen denboran. Orduan jarraitzen haiek sakontzen.
Testa: Kirola: Futbola Kirolaria: Di Stefano Liburua: La P贸lvora y el Incienso Abeslaria: Alfredo Kraus Oporretarako lekua: Alikante Urtaroa: Udazkena Mendia: Urbasa Janaria: Arroza Edaria: Sagardoa Hondartza: La Contxa Hiria: Bartzelona Antzerkia: Gospel Pelikula: La Misi贸n Gertakizun historikoa: Kristautasun agerpena Pertsona historikoa: Jes煤s
- 11 -