2017 18 irakurrixu martxoa

Page 8

Paule Egilior + Mirari Urizar + Oihane Ozamiz

Eneritz Artetxe

Nor da Eneritz Artetxe? Ba...ez dakit nor den egia esan. Emakume bat maite duena egiten saiatzen dena. Bizitzan pasioz jokatzen duena, hori da nire helburua. Momentu askotan antzerkiak eman dit pasio hori eta pasio guztiak bezala, batzuetan onerako eta beste batzuetan txarrerako izan da. Antzerkiak zer eman dizu zuri? Oso esperientzia aberatsak bizitza arruntean biziko ez nituenak, jende interesgarria ezagutzea eta jendea normalitatetik kanpoko egoera batean ezagutzeko aukera, modu sakonago batean gainera, antzerkiak zure aurpegi desberdinak azaleratzera behartzen zaitu eta. Nire burua gehiago ezagutzen ere lagundu dit,

konturatzea ez naizela bakarrik kaletik dabilen Eneritz, baizik eta nire gorputzak mila gauza egin ditzakeela, ahots desberdinak ditudala, nire barruan gauza desberdin asko daudela... Kontziente izan baino lehen antzerkian gauzak botatzen ditut; nire bizitzan aldaketa bat emango bada, lehenengo antzerkian konturatzen naiz, eta ondoren nire bizitzan eragina duela jabetzen naiz. Beraz, nire burua ezagutzeko modu bat da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.