2017 18 irakurrixu martxoa

Page 1

IRAKURRIXU martxoa 2018

ibaizabal ikastola



Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

Denok entzun izan dugu esaldi hau behin eta berriro baina benetan kontziente al gara esanahiaz? Gure arbasoek utzitako altxorra dugu euskara eta guk, jaiotzetik eskura izan dugun horri ez diogu merezi duen garrantzia ematen, berarengatik borrokatzeko beharrik ez baitugu izan. Ez dira hainbeste urte gure amona eta aitonek beraien hizkuntza erabili eta euskaldun sentitze hutsagatik, egurtuak eta zigortuak zirenetik. Hauen borroka eta konstantziari esker gaur egun ofiziala da eta denon eskura dago. Kontziente al gara gure arbasoen borrokaz eta sufritutakoaz? Gutxi barru bi hamarkada izango dira Ibaizabal Ikastolak bere ateak ireki zituenetik, kalitatezko hezkuntza euskaraz egitea posible zelako ilusioarekin. Ez zen apenas erdararik entzuten, oso giro euskalduna zegoen. Gaur egun, aldiz, apenas entzuten dena euskara da. Zer egiten ari gara? Gure arbasoek burua altxatuko balute‌. Urte latz haietan gaur egun gurea den hizkuntza eder honengatik dena eman zuten horiei, ez al diegu zerbait zor? Gure ahoetan euskara dantzatzea izango litzateke merezitako eskerrik ederrena.

OIHANE OZAMIZ eta MIRARI URIZAR

3


Ezkontza tasak behera egin duen arren, ezkontza zibilak gero eta gehiago ikusten dira. Horrez gain elkarrekin bizitzea erabakitzen duten bikoteak gero eta gehiago dira. Azken hamar urteetan ama edo aita eta seme-alabek osatutako familien kopurua igo da, gehienetan bikote hausturen ondorioz. Hortaz, batzuetan, familia berreraikiak sortzen dira, hau da, banandu edo dibortziatu dena beste pertsona batekin harreman berri bat hastea. Guraso homosexualez osatutako familiak ikustea ohikoagoa da. Hala ere, oraindik ez dago osotasun batean ondo ikusita ez eta bikote gisa haien arteko adopzioa ere ez. Familia eredua aldatu den arren, gaur egungo familiak garai batekoen funtzio bera dute, hau da, familiako kideei babes ekonomikoa eta emozionala eskaintzea, haurrak psikologikoki eta biologikoki heztea eta mantentzea, haien seme-alabak prestatzea biharko egunean haien familia propioa eraiki dezaten, 18 urte bete arte seme-alabak gizartean ordezkatzea‌ Ondorioz, esan dezakeguna da, familia, eraldaketa ugari jaso dituen erakundea dela eta tradizionalki familia-erakundearen oinarri izan diren hipotesiak aldatu direla. Gure ustez, familia ereduak aldatu izana ez luke gehiegizko garrantzia hartu behar gure gizartean. Izan ere garrantzitsuena haurrak dira, haien familiak hezkuntza eta bizimodu egoki bat emateko gai izan behar dira. Hala ere, badaude egoera batzuk non haurrak berak nahiago duen bere gurasoekin jarraitu jakin arren bizimodu “hobeâ€? bat eduki ahal duela. Beraz multzo desberdin horietan maitasuna egotea guretzat nahikoa da familia izena emateko. Horrekin batera, kritikatu behar dugu guraso homosexualez osatutako familiak sufritu behar dutena familia propioa osatzeko dituzten zailtasunengatik eta jartzen zaizkien trabengatik.

Gaur egungo familia

Euskal Herrian, tradiziozko familia eredua (bikoteak seme-alabekin osatua) galduz joan da. Eredurik jarraituena izan arren, bestelako ereduak zabaltzen hasi dira eta familia modernoak indarra hartuz joan dira.

AMAIA A eta MIKEL G

4


NORBERAREN EKINTZEN

ERANTZUKIZUNAREN

ereduak

GARRANTZIA

Badirudi gizakiok sortutako mundu indibidualista hau dela gure bidea, baina bide hau, benetan garrantzitsuak diren baloreetatik eta lege unibertsaletatik oso urrun dago. Gizakia izaki soziala da eta honek esan nahi du, elkarrekintzan bizi garela, bai gure artean eta bai naturako gainontzeko izaki eta elementuekin. Beraz, mundu hau sare bat da eta bakoitzaren ekintzek besteengan eragin ezberdinak izan ditzakete. Hau, era berean, bakoitzaren intentzionaliotalitatearen araberakoa da. Baina benetan al gara kontziente gure ekintzen ondorioez? Argi dago ezetz. Egia da norberarengan pentsatzea ona dela, baina gaur egungo gizarte honek gu, gizakiok, gure buruarengan gehiegi pentsatzera eramaten gaitu era berean, unibertsala eta oinarrizkoa den munduaren ongizatetik aldenduz. Ez da ahaztu behar munduaren ongizatea guztion ongizatea dela. Eta guk gizakiok egunerokotasunean egiten ditugun gauzarik sinpleenek (hondakinak birziklatzeak, kostaldean gaudela zaborrak bertan uzteak, mendira goazela beira edo plastikozko hondakinak uzteak, komuneko paper gehiegi erabiltzeak, norbaiti gezur bat esateak... ) gure zoriontasuna eta osasuna baldintzatzen dutela.

GERMAN ELORDUY

5


GOYA SARIAK 2018

Aurtengo Goya sarietan 24 urteko durangar bat izan da errebelazio aktore onenaren saria irabazi duena, Eneko Sagardoy hain zuzen ere. Sari hau HANDIA pelikulan egindako interpretazioagatik irabazi du. Enekok, pelikulako anai txikienaren papera egin zuen eta dirudienez, ezustekoa izan da berarentzat aktore gazterik onenaren Goya saria jaso izana. Saria irabazterakoan eta eskerrak ematerako orduan, gorputzak dar-dar egiten ziola aitortu zuen. Esan bezala, Eneko durangarra da Ibaizabal Ikastolan ikasi izan zuen Batxilergoa. Bere ibilbidean zehar, ETBko Goenkale saioan agertu izan da eta baita hainbat antzerki eta pelikuletan ere, baina orain arte egindako obrarik ezagunena, Handia pelikula izan da.

6


7


Paule Egilior + Mirari Urizar + Oihane Ozamiz

Eneritz Artetxe

Nor da Eneritz Artetxe? Ba...ez dakit nor den egia esan. Emakume bat maite duena egiten saiatzen dena. Bizitzan pasioz jokatzen duena, hori da nire helburua. Momentu askotan antzerkiak eman dit pasio hori eta pasio guztiak bezala, batzuetan onerako eta beste batzuetan txarrerako izan da. Antzerkiak zer eman dizu zuri? Oso esperientzia aberatsak bizitza arruntean biziko ez nituenak, jende interesgarria ezagutzea eta jendea normalitatetik kanpoko egoera batean ezagutzeko aukera, modu sakonago batean gainera, antzerkiak zure aurpegi desberdinak azaleratzera behartzen zaitu eta. Nire burua gehiago ezagutzen ere lagundu dit,

konturatzea ez naizela bakarrik kaletik dabilen Eneritz, baizik eta nire gorputzak mila gauza egin ditzakeela, ahots desberdinak ditudala, nire barruan gauza desberdin asko daudela... Kontziente izan baino lehen antzerkian gauzak botatzen ditut; nire bizitzan aldaketa bat emango bada, lehenengo antzerkian konturatzen naiz, eta ondoren nire bizitzan eragina duela jabetzen naiz. Beraz, nire burua ezagutzeko modu bat da.


Zer nahiago duzu telebista edo antzerkia? Ni ez naiz telebista zalea, ez zait medioa gustatzen, orokorrean. Niri bizipen zuzena gustatzen zait, momentukoa; hemen eta orain, eta hori telebistak ez dauka ; ikusle bezala esan nahi dut. Egia da kalitatea edo gauzak nola egiten diren garrantzitsuena dela. Uste dut bizi garen momentu honetan, antzerkia interesgarria dela oso espazio gutxi daudelako orain eta hemen gertatzen dena emateko. Gaur egun dena pantaila bitartez egiten dugu eta beraz, harreman zuzenak galtzen ari dira. Egia da ni neu ere teknologia eta pantailen zurrunbiloan sartuta nagoela, baina antzerkian nagoenean guzti hori kanpoan gelditzen da eta beharrezkoa dela uste dut. Niri mesede egiten didan bezala, uste dut gizarteari ere egingo ziola. Animatuko zenuke jendea antzerkian hasten? Jendea...ummm pertsonak zuzenean baino, entitateak, ikastetxeak... animatuko nituzke antzerkia kontutan hartzera jeje. Beraiek kontutan hartzen dutenean, jendea animatzen dela uste dut. Antzerkia presente egonez gero, jendea probatzera animatzen da. Antzerkigintza probatzeko arrazoi nagusia, ba... bizipen esperientzia esango nuke. Gaur egun guztia oso intelektuala edo mentala dela uste dut, eta sentimenduak, gorputza, humanitatea, presentzia fisikoa, energia‌ ahaztuta ditugula. Antzerkiak hori ekartzen du eta horregatik uste dut guztiontzat interesgarria izan daitekeela. Gainera antzerkiaren barruan arte guztiak sartzen dira, multidisziplinarra da; hau da, ez da musika baina musika dauka, ez da dantza baina dantza dauka‌ Baina nik uste dut bere ekarpenik handiena humanoa dela, niretzako arterik humanoena da antzerkia. Pertsona bere errealitate guztian hartzen du kontutan, antzerkian dena behar da. Komunitatea ere garrantzitsua da, aktoreak eta ikusleak behar dira. Bi hauen arteko komunikazio harreman bat da. Beraz, batez ere gauza humano eta komunitarioa dela uste dut, eta bizi garen garai hauetan bi faktore hauek oso garrantzitsuak dira. Noiz hasi zinen antzerkian? Txikitatik, errekreoetan antzerkiak egitea gustatzen zitzaidan, beldurrezkoak,

maitasunezkoak...beti asmatzen nituen horrelako istorioak. Beti jakin izan dut antzerkia egin nahi nuela, baina ez nuen esaten. Pentsatzen nuen sekretuak bezala, esanez gero ez zela beteko edo.. baita jendeak erotuta nengoela pentsatuko zuela ere. Izan ere, jendeak antzerkigintza telebistarekin, famarekin...lotzen du eta nik ez nuen hori nahi. Nik beste bizipen batzuk nahi nituen; nire ahotsa aurkitu, nire burua beste egoera batzuetan jarri...hori nahi nuen nik. COU-a bukatu ostean antzerkia egin nahi nuela erabaki nuen eta bide horretatik joan nintzen. Arinago ere izan nuen institutua utzi eta antzerkigintzan hasteko tentazioa baina gaur egun ere uste dut ondo egin nuela orduko ikasketak bukatzen. Hala ere, oso gogorra izan zela aitortu behar dut. Kontua da antzerkia egitea gustatzen zaigunoi mahai aurrean jesarrita eta mugitu gabe entzuten ikasi behar izatea oso zaila egiten zaigula, ahotsak, mugimendua...behar ditugu. Antzerkirako griĂąarekin jaio egiten da edo ikasten den zerbait da? Galdera ona da hori, ez dakit zer esan. Batzuek bide hori beranduago ere aurkitzen dute. Nire kasuan txikitatik sentitu dudan behar bat izan dela esango nuke. Agian gizartea antolatuta dagoen moduarengatik edo, ikusten nuen mugitu eta libre izan nintekeen espazio bakarra hori zela, antzerkia, bestela erotu egingo nintzake, benetan. Aktoreak edo artistek esaten dugunean antzerkia behar dugula benetan esaten dugu, ezin gara bera gabe bizi. Aktore baten senideak zelan eramaten du mila aurpegidun batekin bizitzea? Zenbait egoeren aurrean, sinesgarritasuna galdu dezakezuela uste duzu? Hori sarritan uste da, baina nik uste dut justu kontrakoa dela. Aktore batek duen gaitasuna egia esatea da. Emanaldi on bat ikusten duzunean, benetan sinesten duzu bertan gertatzen ari dena. Eta sinesten duzu ez gezurretan ari delako, benetan ari delako baizik. Zenbat eta pertsona zintzoagoa izan orduan eta aktore hobeagoa izango zara.


IZARO SANZ: Gazteko azterketan:

“Jenaro” jarri beharrean

“Jenardo”

NATALIA PALACIN: Punset da dutxarako, ezta? . (Mussel esan nahi zuen).

OLATZ: Elurragaz igual urrutxi ezingo da jun Saharara. BEGOÑA: Duez Saharara sudaderak saltzen?

ITXASO: This site can’t be reached. CARLOS: Ez, ez, cambridge eez ENEKO: Badakizue nor den Xabier Arzallus? CORRAL: Bai, hori da irabazi ebana txapela ez? ENEKO: Ez, hori da Amets Arzallus.

Tonto metroa 10

DAVID: Bihar da Ojangurenen urtebetetzea, ekarriko duzu

“mijaldre”?


CORRAL:: Utopia eztau Afrikan? A ez, ez, hori da

Etiopia.

ENEKO: Niri ez dozte uzten Mozzila Firefox-en sartzen. ANDER CORRAL: Ba erabili maleta. LEIRE LANDARIBAR:

LEIRE APARICIO: Asiático zelan da? Asiarra? MADDI MENDOZA: Keba, TXINATARRA, no?

Ondarrun bara leku surf eiteko. ANDONI: Bara bara bara, bere bere bere…

LEIRE APARICIO: Bizikletak juen ahal die

autopistatik? MARIA: Liburuko PDF-a

ANDONI ALVEAR:: If we had have more partys, we would have to shop more condons.

partekatuko dizuet. MADDI SARRI:

CD-a

ekartzen du?

ENEKO (Geoko klasean): Nik egindako txuleta da. ANDER CORRAL: A, ba orduen azterketan al dot erabili nik eindako txuleta ezta?

NATALIA PALACIN:: Ni egon nahiz en la Alhambra de Barcelona. ENEKO:: Hori da Las Ramblas…

hori tontodromorako!

11


GURE GIZARTEA

Pasa den mendetik hona, gizartean aldaketa handiak eman dira hainbat esparrutan. Itxuraz, gizarte idiliko batean bizi garela ematen du, baina apur bat sakontzen hasten bagara, kiratsa dariola konproba dezakegu.

Guzti honen harira aipatzekoa da gizarteak multzokatu eta baztertzera eramaten dituen zenbait gai, gizartean arrakala sakonak sorraraziz. Genero eta sexualitate bereizketaz hitz egiten dugunean, gizarteak eredu finko eta mugi ezinak ezarrita ditu, eta hauetatik aldentzen diren horiek zailtasun nabarmenak izaten dituzte gizarte horren parte sentitzeko. Guzti honek bere ironia puntua dauka, izan ere, azken hauek ere gizartea bera osatzen baitute eta aldi berean gu geu gara bazterkeria hauek bultzatu eta onartzen ditugunak. Azkenaldian, gizarte honen kide sentitzen ez diren pertsonek bere buruaz beste egitea ikusten dute irtenbide bakartzat. Nazkagarria bihurtu den egoera honen aurrean, aho batez esan nahi dugu: aski da! Ondokoa errespetatzea ezinbestekoa da, noski, baina sarri begiak estaltzen ditugu besteen arazoen aurrean. Norbait sufritzen ikustean, errespetuaz gain, gure laguntza eskaintzen badugu zer gertatuko litzateke? Aldatzen has gaitezen, gauza ezberdinak egiten, gizarte ezberdin bat izan al izateko. Denok gizartearen parte gara, parte berdina, ez gehiago ez gutxiago.

12

Has gaitezen etiketa gabe pertsonak ikusten.

ANA CRESPO ANE REGIL MARI AIARTZA eta ITSASNE APRAIZ

Ustez, urrun ditugun herrialdeetako gertakizunek ez dute gure herrialdeko bizimodua eraldatzen. Aldiz, gure gizartearen erosotasuna mantentzeko, herrialde azpigaratuetako egoeran zuzeneko eragina izaten dugu, eta gehienetan (beti ez esatearren) herrialde horien kalterako izaten da. Horrez gain, gertuko gertakizunetan soilik zentratzen gara. Parisen bonbardaketa bat baldin badago, mundu osoan ezagutzera emango da eta guztiok hunkituko gaitu. Aldiz, Palestinan berdina gertatzen baldin bada, zeinek jakingo du honen berri? Soilik gutxi batzuk, gai honen inguruan edo herrialdearekiko interes minimoak dutenek, alegia. Baina, urrutira joan gabe, zentratu gaitezen gure inguru hurbilean. Ugariak dira gure inguruan ikus ditzakegun gizarte ahuleziak eta hauen ondorioak. Haur eta gazteen artean ematen diren bullying kasuak oso nabarmenak dira eta honen aurrean zein da gure jarrera? Dinamika ezberdinak eta sentsibilizazio ekintzak egitea ikasleen artean oso ondo dago, baina zeinek egiten du erasotzailearekin lanketa jarrera hori aldatzeko? Eta erasotua izan den pertsonari psikologikoki lagundu? Sarritan, errazagoa egiten zaigu biktima beste eskola batera eramatea arazoa ekidinez eta ez benetako erantzun bat emanez.


2018ko Futbol

MUNDIALA 2018. urteko futbol-mundiala Errusian jolastuko da. Hain zuzen ere, Errusiako hainbat herrialdetan jolastuko dira partiduak eta finala LuzhnikĂ­eko futbol zelai olinpikoan jolastuko da, Moskun, arratsaldeko 6etan. Finalera heldu aurretik, hainbat partidu jolastu beharko dira, 62 hain zuzen, eta honetarako, 8 talde sortu dira. Talde bakoitzean, mundu guztiko 4 selekzio daude. Talde hauek zoriz sorturikoak dira eta lehenik eta behin talde berean dauden taldeen aurka jokatu beharko dute. Talde bakoitzeko lehen biak hurrengo fasera igaroko dira, eta horrela faseak pasatzen joango dira finalera heldu arte. Hainbat eztabaida egon dira taldeetako Holliganen inguruan, 2016ko Eurokopan gertatu zena ez gertatzeko. Horri dagokionez, Errusiako estatuak esku hartu du eta polizia eta segurtasun asko jarriko du zenbait partidu arriskutsutan. Beste alde batetik, mundiala prestatzen dutenek bestelako kezka bat dute, baita Errusiako futbol zelaiak prestatzen dutenek ere, asken bolada honetan egon diren intsektu batzuek zelaietako belarraren kalitatea hondatzen ari direlako!

13


Jaiotzen garen momentutik ikasten hasten gara, hezkuntza prozesu batean murgiltzen gara, alegia. Beraz, ibilbide hori ahalik eta aberasgarriena bada hobe. Bide horretan helduok eta hezitzaileok zer esan handia izango dugu, haurraren lehengo urteak oso garrantzitsuak baitira bere garapenerako. Haurra jaio eta berehala komunikatzeko beharra izango du, hasieran negarra eta gorputza izango ditu horretarako baliabide. Baina nagusitzen joan ahala komunikatzeko beste teknika eta tresna batzuk ezagutu eta barneratzen joango da. Adierazpen plastikoa izango da horietako bat; hatz-margoa, mozketa, dekorazioa, collage, gometzak, estanpatua, margotzea... Hauen bitartez, haurrak sormena garatzeko aukera izango du, baita bere nortasuna eraikitzeko ere. Gainera ahozko hizkuntzaren bitartez komunikatu ezin daitekeen haur batek, plastika-lengoaiaren bitartez komunikatu ahal izango da. Azken batean, plastika errealitatea interpretatzeko bidea baita. Umeei askatasunez adierazteko aukera eman behar zaie beraien sentimenduak azalarazteko, eta hori adierazpen plastikoaren bidez bultza daiteke, plastikaren bidez umeek mundua ikuspegi erakargarri batetik ikusten baitute.

Adierazpen

Horrela gainera, adimen zabalezko ikasleak sortzea eta heztea lortuko da, ikasle kritikoak eta sormen handikoak. Eta hori da hein handi batean hezkuntzatik lortu beharko litzakeena.

14

Esan dugun bezala, teknika honi esker haurrak bere nortasuna eraiki dezake, eta bere ekoizpenaren bidez, harremanetan jartzen da helduarekin eta inguruarekin. Baliteke bere irudimena gurearekin bat ez etortzea, eta horregatik zuzenketak egitea ekiditu beharko lirateke. Era berean, eskulanetarako trebetasun eta ohiturak garatzeko aukera izango ditu beste hainbat gaitasunekin batera; komunikazioa, behaketa, kontzentrazioa‌. Inportantea da prozesuari behar duen garrantzia ematea. Haurrari bere baitan duena libreki adierazten utzi behar diogu, eta ez ditugu artelanak bultzatuko. Hezitzaileon lana zentzu honetan ez da artelana ebaluatzea, baizik eta behatzea ia haurra lanean gozatzen duen, material desberdinekin aritzen den, kideekin gustura sentitzen den, besteek egindakoaz bere lanaz baino gehiago arduratzen den‌ Laburbilduz, adierazpen plastikoak haurraren garapenean lagungarria den teknikatzat ulertu behar dugu; haur batek artearen bidez bere sentimenduak eta emozioak kanporatu ditzake, baita helduarekin eta inguruarekin komunikatu ere. Beraz, helburua ez da helduok ulertzen dugun moduan obra ederrak egitea, emozioak eta sentimenduak kanporatzea baizik.

OHIANE OZAMIZ

PLASTIKoA

Hezkuntzak norbera bere burua ezagutzen lagundu behar du, bakoitzaren gaitasunak bultzatzen eta gaitasun horiek balioztatzen, ikasle guztiak desberdinak direla kontutan izanda gainera.


HEZKUNTZA: ETXEAN ALA ESKOLAN? Herrialde askotan hezkuntza metodo alternatiboak erabiltzen dituzte, eta gero eta gehiago dira haien semealabak etxean heztea erabakitzen dutenak, Ameriketako Estatu Batuetan, batez ere. Baina ba al dakigu eskolan edo etxean heztearen onurak eta desabantailak zeintzuk diren?

Beste alde batetik, haurrak etxean hezteak bere onurak eta desabantailak ditu. Etxean ikasiko duten umeek ez dute beste umeekin harremanik izango ikasteko momentuan; baina kalera, ludoteketara, parkera joaten direnean gainontzeko umeekin erlazionatuko dira. Bestalde, etxean hezteak haur bakoitzaren beharrak asetzea dakar eta arreta zuzena izango dute; hau da, ume bakoitzak dituen erritmo desberdinak errespetatuko dira. Gainera, gurasoak gehien gustuko duten metodologia hautatu ahal dute, haiei hoberen egokitzen zaiena. Hau guztia kontuan hartuta, nahiz eta haurra etxean edo eskolan hezi, ez dugu ahaztu behar jolasa ezinbesteko garrantzia duela umeen garapen kognitiboan, jolasaren bidez ikasten dutelako. Ondorioz, aukera bat edo bestea hautatzeak bakoitzaren esku dago, eta biak egokiak dira, beti ere haurrari lehentasuna emanez eta bere betebeharrak asetzen direla ziurtatuz.

MAIALEN ORTUONDO, ANE PORTELA eta ALBA VIDE

Alde batetik, hezkuntza derrigorrezkoa da 6 urteetatik aurrera, baina pertsona gehienek haurrak lehenago eskolaratzen dituzte. Eskolan haurrak gainontzeko umeekin erlazionatuko dira, klase bakoitzean hainbat ume daudelako, eta horrek elkar lana sustatuko du, besteekin gauzak partekatuko dituzte, eta hori garapen sozialerako baliagarria izango da. Horrez gain, ikastetxeetan dagoen zaintza ez da hain pertsonalizatua, ume kopurua gero eta handiagoa delako. Gainera, eskolan lehiakortasuna oso nabaria da, etxeko lanekin eta batez ere geroago egingo dituzten azterketekin. Hau guztia dela eta, umeek motibazioa apurka-apurka galdu dezakete, eskolan haurrei ekintza berdinak eta era berdinean egitera inposatzen dietelako, eta horrek sormena gutxitzea eragingo du.

15


GAZTEON EGUTEGIA URTARRILA

EKAINA

OTSAILA

UZTAILA

Gaur egungo gazteok eta nagusi askok erabiltzen duten egutegia ez da berdina izaten, gehien bat maiatzetik irailera bitartekoa.

20 Tamborrada (Donostia)

3 San Blas (Abadiño) 3-13 Iñauteriak (Tolosa) 9 Iñauteriak (Azkoitia) 16-17 Sondikako jaiak 24 40 minutu Rock (Durango)

APIRILA 28-6

San Prudentzio (Matiena-Abadiño)

MAIATZA

18, 19, 25 Abadiñoko jaiak

16

eta

26

23 San Juan (Leioa / Eibar) 25-27 San Pelaio (Zarautz)

1 Zapato azule (Onddarroa) 4,5,7 Amoroko jaiak 6-10 Lesakako San ferminak 6-12 San ferminak (Iruñea) 15-25 Amorebietako jaiak 19-25 Mutrikuko jaiak 22 Madalenak (Elantxobe) 26 Santa Ana (Ordizia) 25 ¨Blusa¨ eguna (Gasteiz) 31,2 Mendexako Jaiak


Gazte gehienok erabiltzen dugun egutegia, herri zein hirietako jaiei begiratutakoa izaten da, eta horrela herriz herri ibiltzen gara jai batetik bestera. Maiatzetik Irailera bitartean

ABUZTUA

4-9 Gasteizko Andre Maria

zuriaren jaiak 11-19 Donostiko aste nagusia 14-17 Gernikako jaiak 14-17 Ondarroako jaiak 14-18 San Rokeak (Deba) 18-26 Bilboko aste nagusia 22-28 San Bartolome (Elgoibar)

Euskal Herriko jai gehienak ospatzen dira eta urtean zehar jai gutxi egoten direnez, gehienok irrikitan egoten gara lehenengo herriko jaiak hasteko. Hauek dira herrietako jaiak::

IRAILA

1-9 San Antolin (Lekeitio) 1-9 Elorrioko jaiak 7-16 Mutrikuko kalbaixo jaiak 22 Goienkaleko jaiak (Durango)

URRIA

5 Maritxu kajoi (Arrasate) 2-21 San Faustoko jaiak (Durango)

GAZTEOK, JAIRIK JAI ! ABRAHAM eta SAIOA

17


IZARO ANDRES ANA CRESPO eta MARI AIARTZA

18


Noiz / nola hasi zinen abesten? Zure ibilbidea. Umetatik abestu izan dut nire herriko koroan. Eta, noski, umetatik eman ditut kontzertuak nire ispilu aurrean. Baina esango nuke era serioan dena 2014ko udan hasi zela, gitarra erosi nuen eta konposatzen hasi nintzen. Gero tabernetan jotzen, sare sozialetan aktiboago izaten, gaur egun nire musikariak direnak ezagutu nituen eta egun bigarren diskoa ateratzeko zorian gaude. Zelan sentitu zara zure ibilbidean, KORRIKA abestia egiten, Gatibu taldearekin eta Mikel Urdangarinekin,..... abesten? Oso pozik egin ditut lan horiek. KORRIKAko abestian parte hartzea oso hunkigarria izan zen eta ez nuen uste inoiz gertatuko zitzaidanik. Beste alde batetik, beti gustatu izan zait Mikel Urdangarinen musika, bere ahotsa‌ Berarekin abestea amets bat egi bihurtzea izan da niretzako. Noizbait pasatu izan zaizu elkarrizketa batean espero ez zenuen galdera bat egitea edota ez jakitea zer erantzun eman? jajajajaj Ez. Baina bai gertatu zaidana da galdera hain izatea zentzugabea eta lotsagabea ez dudala gogorik izan erantzuteko. Abestu duzun leku guztietatik, zein izan da leku / egoerarik bereziena? Oso berezia izan zen niretzat Bermeoko Talako Kantinan aritzea, Izaro irlari begira. 2018rako hainbat kontzertu leku askotan emango dituzula jakin dugu, baina.... non edota norekin abestea gustatuko litzaizuke? Non abestearen ametsa bete dut: Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian abestuko dut eta biak dira nire ametsaren parte. Norekin? Mikel Urdangarin gonbidatu dut, ea etortzerik duen. Eta horrela, ezinezkoak amestuta, Norah Jones-ekin abestea gustatuko litzaidake. Egoera barregarriren bat kontatzeko ? Abenduak 30 itsasoan bainatu behar izan nintzen kulerotan, hemen Donostian, bideoklip bat grabatzeko. Ura oso oso hotza zegoen eta ni garrasika ari nintzen etengabe. Orduan konturatu nintzen jende pilo bat bildu zela nik uretara nola egingo nuen ikusteko eta umetxo bat ni animatzen hasi zen: animoo!!! lortuko duzu!!!! Barregarria izan zen egoera. Aholkuren bat gazteentzako: norbere “ametsakâ€? egi bihurtzeko? Lagun onez inguratu, norbere burua eta ingurukoenak zaindu, lan asko egin eta inoiz ez etsi.

19


MENU OSASUNGARRIA Lehenengo platera:

Barazki krema

osagaiak prestaera . Zerba sorta handi bat Zerbak uraz ondo garbitu eta dituzten hariak . 2 kipula txiki eta zainak laban batekin kendu. Garbitu eta gero zerbak ondo txikitu. . 2 azenario Barazkiak ondo garbitu eta zati txikietan zatitu. . Patata handi bat Lapiko batean 2 litro ur jarri egosten. Irakiten duenean zerbak lapikoan sartu. Utzi minutu . Gatza 1 egosten, ura kendu eta ur hotzaz eta izotzez . Oliba olioa beteriko beste lapiko batera pasa. Modu honetara, zerbak euren berde kolore indartsuari eutsiko . 2 porru diote. Utzi zerbak hozten 5 bat minutu. . Gurin apur bat Berriro 2 litro ur jarri itzazu egosten lapikoan eta urak irakiten duenean ondo txikitutako zerbak, . Ura patata, porruak, azenarioak, tipula eta olioa gehitu . Gazta zatitxoak urari. Guztia egosten eduki 20 minutuz. Patata biguntzen direnean, sutik kendu barazkiak. . Katilu bete izotz zatiak Barazkiak irabiatu, eta iragazki batetik pasa, fin-fin

gera dadin guztia. Krema fina lortuko dugu. Krema beste lapiko batean jarri eta su txikian beste 10 minutuz egosten eduki. Ateratzen den bitsa joan kentzen. 10 minutu eta gero izango dugu krema garbia eta gozoa. Gatzaz ondu norberaren gustura, eta oliba olio gordin apur bat bota. Nahi izanez gero, olioaren ordez, gurin apur bat gehitu ahal diogu, baita gazta-zatitxoak ere. Krema hau beroa edo hotza zerbitzatu ahal da, norberaren gustura.

20


Bakailaoa tomate entsaladarekin.

Bigarren

platera:

plantxan

osagaiak prestaera . Bakailaoa: 2kg Behin bakailaoa garbitu dugu, olio pixka batekin zartaginean . Ekilore olioa: 0,16 l jarriko dugu egiten hasteko. Egiten den bitartean, tomate entsalada prestatzen joango . Tomateak: 4-5 gara. Horretarako, tomateak eta berakatza zatituko ditugu . Berakatza: 2 “agintxo� eta plater baten jarriko ditugu. Entsalada prest egoteko, ozpina eta olioa botako diogu. . Ozpina Bakailaoa, bi aldeetatik egingo dugu, astiro astiro. Eginda dagoela ikusten dugunean, plater batera aterako dugu eta entsaladarekin batera gure platera eginda izango dugu.

Postrea:

Fruta mazedonia

osagaiak . Sagarrak: 4 +/. Platanoak: 5 +/. Makatzak: 4 +/. Melokotoia: 4 +/-

Bakoitzak bere gustura aukeratuko ditu nahi dituen frutak. 21


Bitxikeriak FALOFOBIA Entzun ahal duzue inoiz, falofobia hitza? Badakizue zein den bere esanahia? Gero eta pertsona gehiagok bizitzen duten sentsazio bat da. Falofobia, zakilei beldur irrazionala izatea da. Hau da, zakila ikusterako momentuan, beldur handia sentitzea eta emakumeek zein gizonek senti dezake. Batzuetan, argazki batean ikusita ere benetan txarto pasatzen duten pertsonek sufritzen dute fobia hau. Falofobiaren sintomak aldatu egin daitezke pertsonaren arabera. Izan ere, batzuek “zakil” hitza esaten den momentutik beldur handia eta antsietatea sentitzen dute. Eta zuek?

PUXKER BAGINALAK: Harreman sexualak izateko momentuan kezkatzen gaituen momentu bati buruz hitz egingo dugu orain, puzker baginalak. Sentitu ahal dituzue noizbait? Lagunekin era natural batean hitz egiten duzue gai honi buruz? Puzker baginalak harreman sexualak izaterako orduan sortzen diren isileko puzkerrak dira eta hauek sortzen duten zaratak momentu polit hori apurtu dezakete baina badakizue pelbisaren zonaldea indartuz hauek saihestu daitezkeela? Honetarako “kegel” deituriko ariketa batzuk existitzen dira eta gainera, hauek harreman sexualak izaterako momentuan plazera sentitzen laguntzen dute! Beraz....

22


seXu inkesta Amets erotikoak izaten dituzue? Zenbatero? Amets erotiko bat azaldu.

Ez %45

Zein da praktikatzen postura?

-Itsasoko izarra -Misionero -Jarrita -Lau hanketan -Mahai gainean -Ohean etzunda -Etzanda hankak goruntz -Zutik -69 -Frantsesa

Lagunaren mutil lagunarekin liatzea. Atzamarrak uzkitik sartzea. Neska beste neska batekin. Oinak mihazkatzea. Klaseko batekin liatzea.

Bai % 54

Lagun minarekin liatzea Liburutegian. Ezezagun batekin. Sukaldean.

Astean, zenbatero izaten dituzue sexu harremanak?

gehien duzuen

Astean 3 edo gehiagotan Astean behin 0 Inoiz ez %66

23


Umorea egunerokotasuna duzu eta hori eskertzekoa da. Irribarre batekin agertzen zara sarri eta horrek asko laguntzen zaitu. Egiten duzuna eginda ere, saiatu zaitez orain arte bezala, ikusiko duzu azken honek bere fruituak emango ditu eta. Segi horrela “little geminis�, arrakasta izatea zure patua baita!

LEO

Pertsona gertukoa eta sentibera zara. Baikor ekiten diozu gauzak egiteari eta horrek asko aberasten zaitu. Baina, gauzak aldrebesten zaizkizunean, barrenean duzun garra ateratzeko ez duzu beldurrik. Segi horrela, jolasean, hori baita zure esentzia.

HOROSKOPOA

ARIES

Izaera handiko pertsona zara. Indartsu ageri zara kanpotik, gaindi ezin, eta goxoa eta bihotz onekoa barrenetik. Baina, gehiegikeriak ez dira lagun izaten eta gauzei neurri hartzea ongi etorriko zaizu. Handia zara zure horretan eta pertsonalki aberatsa, etorkizun oparoa zure esku daukazu.

VIRGO

Aurrerapauso nabarmenak egin dituzu zure bizitzan, segi horrela urruti helduko zara eta. Zaindu itzazu zure ingurukoak, harremanak mimatuz eta zuganako konfiantza gehiago izan, handia zara eta.

TAURUS

Sarritan bizitza korapilatu zaizula uste duzun arren, aurrera jarraitzen saiatzen zara. Ekin kementsu horretan etorkizuna zurea da eta! Baztertu itzazu amets gaizto horiek eta eman zaitez aukera bat. Gozatu bizitza, laburra da eta!

CANCER GEMINI

Pertsona baikorra zara. Zure poztasunak ingurukoak kutsatzen ditu eta hori eskertzekoa da. Gutxien espero duzunean helduko da amodioa eta badakizu! Segi horrela, berezi denak merezi baitu!


LIBRA

Maitasun asko daukazu emateko, nahiz eta hau adieraztea ekiditen duzun. Ausartu zaitez barruan daukazun hori ateratzera, harritu egingo zinateke zure ingurukoek zurekiko duten balorazio positiboaz. Oreka emozionala duzu helburu, segi lanean lortuko duzu eta. Diru kontuak ederki joango zaizkizu, emaiozu gorputzari zoriontasun pixka bat eta egizu lagunekin bidaiatxo bat, eskertuko duzu.

SCORPIUS SAGITARIUS CAPRICORNIUS AQUARIUS

Emozionalki gora-beherak izaten dituzu eta honek zure egunerokotasunean eragin dezake. Lagun onak dituzu zure aldamenean, goxa ezazu harreman horretaz, merezia duzu eta. Lan arloan oso ondo moldatuko zara. Erlaxatu eta goza ezazu momentuaz! Goxotasun handia transmititzen duzu, azukrezko hodeitxoak bezala. Badakizu nor zaren eta hori emozionalki lagungarri zaizu. Kontuz ibili beharko duzu alferrikako gastuekin, aurreztu zerbait, ongi etorriko zaizu. Pertsonalitate handia adierazten duzu. Zerbait lortu nahi duzunean bere bila joaten zara sutsuki. Ez aldatu inoiz besteen gustuko izateko. Beraz, segi izaten zaren bezalakoa, berezi denak merezi du eta!

Pertsona baikorra eta alaia zara, lagunen laguna. Gertutasuna adierazten duzu eta gaur egungo gizarte indibidualista honetan eskertzekoa da. Edonork izango zintuen laguntzat. Oso pertsona saiatua zara eta horrek bere saria dakar. Nahiz eta egun batzuetan ingurua ilun eta triste ikusi, zuk, behar duzun argitasun hori pizteko gaitasuna izaten duzu. Segi horrela, koloretako irribarreak margotuz iluntasunari.

PISCIS

Sentsibilitate handikoa pertsona zara, berezia. Besteei laguntzeko prest zaude beti eta hori eskertzekoa da, baina, ez ahaztu zure burua zaintzeaz eta zure gorputza mimoz betetzeaz. Zure balioa aintzat hartu beharko zenuke eta handia zarela sinetsi. Segi gustuko dituzun gauzak horiegatik borrokatzen eta lortutakoaz gozatzen.

25


GERMAN ELORDUY

ANDER ARIN

gomendioak

GOMENDIOAK

MIKEL MUJICA

Maurice J,Tobias Steven E., Friedl Elias, autoreek egindako obra bat da, 2017ko ekainaren 1ean argitaratua. Bertan, gurasoek, beraien haurrei emozioak modu eraginkorrago batean erabiltzeko azalpenak, argibideak, gomendioak etab. azaltzen dira, umeek ahalik eta hezkuntza hoberena jaso dezaten. Era berean, adibide praktikoak azaltzen dira haurren bizitzan gertatzen diren eguneroko gatazkak modu egokian konpontzeko eta ondorioz, ume horiek arlo sozialean erlazio osasuntsuak izan ditzaten.

Liburua

GOMENDIOAK

Filma: EL CoRREDoR DEL LABERINTo: LA CURA MoRTAL Laberintoa eta desertuko beroak atzean utzita, istorio honen hirugarren zatira heltzen da Thomas. Bere zenbait lagunetatik bananduta dago eta batez ere Teresarekin haserretuta dago, izan ere CRUEL taldekoekin doalako lagunak bertan behera utziz. Thomasek organizazio honengan ez dauka konfiantzarik, hainbat alditan gezurretan ibili direlako. Garrantzitsuena “Llamarada” deituriko gaixotasunari aurre egiteko sendagaia aurkitzea da, inguruko herritar gehienak larri daudelako. Orain arte ikasitako guztia praktikan jarri beharko dute denek. CRUEL organizazioa “Llamarada” izeneko gaixotasunaren asmatzaileak dira eta gaixotasun honetarako sendagaia aurkitzen ahalegintzen dira. Abentura eta fikziozko Trilogia baten hirugarren zatia da hau. Oso gomendagarria tentsioa nabari nahi izaten duten pertsonentzat.


GOMENDIOAK

ABRAHAM B.

SAIOA D.

gomendioak

GOMENDIOAK

GOMENDIOAK

Bidaia

NoRA GoAZ UDAN?

Hainbat adituk diotenez hauek dira bizitzan behin ikusi beharreko bost leku: 1- “Mauricio” uharteak; bizitzan behin joan beharreko lekua omen da, bertan, tenperatura beroez eta hondartza luzeez goza dezakegulako. Horrez gain, bertan hainbat jarduera desberdin egin ditzakegu, hala nola, mendira joan edo koral artean urpekaritzan aritu. 2- “Chipre” da beste da helmuga berezi bat. Diotenez mediterraneoko uharte ahaztua da eta honek bere xarma berezia du. Uharte honetan ur garbi-garbia duten hondartza ikaragarriak topa ditzakegu. Beste alde batetik, abenturazaleentzako lekurik egokia da, bertan, mendia, hondartza, sumendiak, oihana eta beste hainbat paraje ezberdin aurkitu ditzakegulako. 3- Hirugarrena, Ekuadorreko “Cuenca” herria izan da. Diotenez, hau da herrialdeko herririk politena bertako azoka, etxe eta kaleengatik. 4- Hurrengoa, “Namibia” da. Herrialde hau Afrikan aurkitzen da eta bertan munduko basamorturik zaharrena aurki dezakegu, eta baita Afrikako paisai basatienak ere. Argazkilarientzako helmuga paregabea izan daiteke hau. 5- Azkenik, Newfoundland edo “Terranova” uharteak ditugu. Bertan bale artean igeri egin dezakegu eta iceberg baten gainean ibili!

27


28


Aupa Ibaizabal Ikastola, aspertuta zaude? Hemen daukazu momentu dibertigarri bat pasatzeko

denbora-pasak.

HizKi SoPa

Filosofia. Biologia. Marrazketa. Fisika. Kimika. Matematika.

Kirola. Historia. Ingelesa. Euskera. Musika.

SuDoKua

29


30


Ondorengo atalean Martxoko agenda duzue ikusgai. Durangaldeko antzoki, areto eta zinema ezberdinetan egongo diren emanaldiak ageri dira baita Bilboko Arriaga antzokikoak ere. Filme, antzerki edo musika emanaldietara joateko irrika sortzea espero dugu. Gozatu arte eta kulturaz!

AGENDA

SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA

M 4 igandea 20:00 --- Lyceum club (antzerkia erderaz) M 11 igandea 12:30 eta 18:00 --- Alizia lurralde miresgarrian (haurrentzako antzerkia) M 18 igandea 19:00 ---- Electra (antzerkia erderaz) M 28 Apirilak 1 ---- Topaklown (pailazo emanaldiak, formakuntzak, erakusketak)

PLATERUENA KAFE ANTZOKIA

M 2 ostirala 22:00 ---- Anari + libre (kontzertua) M 3 larunbata 21:00 ---- Mecano sing-along (Mekano taldean oinarritutako jaialdia) M 10 larunbata 21:30 ---- Esto no es rock radical vasco 2 (jaialdia eta omenaldiak) M 16 ostirala 22:30 ---- Luis Brea y el miedo + seiurte (kontzertua)

ARRIOLA KULTUR ARETOA

M 9 ostirala 20:30 ---- Now (dantza) M 16 ostirala 22:30 ---- Vulk + Nebrashka (kontzertua) M 18 igandea 17:00 ---- Jon Braun (haurrentzako antzerkia) M 23 ostirala 20:30 ---- Pareja abierta (helduentzako antzerkia)

ZORNOTZA ARETOA

M 6 asteartea ---- You were never really there (zinea) M 13 asteartea ---- En cuerpo y alma (zinea) M 20 asteartea ---- Recuerdos desde Fukushima (zinea)

ARRIAGA ANTZOKIA

M 02 - 03 ---- Akram Khan Company: Until the lions (antzerkia) M 04 - 06 ---- La edad de la ira (antzerkia) M 8 osteguna ---- Izaro (kontzertua) M 10 - 12 ---- Pedro eta otsoa (opera txikia) M 15 - 18 ---- Hiru emakume (antzerkia) M 23 - 25 ---- El รกngel exterminador (antzerkia)

31


IRAKURRIXU DIGITALA: ibaizabalikastola.eus > ibaizabal+ > irakurrixu

LAGUNTZAILEAK:


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.