Irakurrixu22-23_irail-abendua

Page 1

IRAKURRIXU

2022, iraila-abendua Ibaizabal Ikastolako Aldizkaria

Kaixo, irakurle!

22-23 ikasturteko “Irakurrixu” aldizkariaren lehenengo alea duzu esku artean. Ibaizabal Ikastolako batxilergoko 1A eta 1B taldeetako ikasleon artean osatu dugu, eta gustu guztiak asetzeko moduko testuak sortzen saiatu gara: albisteak, iritzi artikuluak, erreportajeak, Ibaizabalgo kideak ezagutzeko elkarrizketa laburrak, gomendioak, bitxikeriak, askotariko erreferenteei egindako elkarrizketa interesgarriak, horoskopoa, agenda, denborapasak… Eta, nola ez, jakinmin handiena eragiten duten atalak: txutxumutxuak eta tontometroa.

Irakurleon bihotz gozagarri izan dadila!

IBAIZABAL, UR ASKOREN BILGUNE

Dagoeneko ohartuko zineten ubide ugarik ureztatzen dutela Ibaizabal. Batzuk, erreka zabalak dira, guztien begi bistan daudenak, eta jario handia dutenak. Beste batzuk, berriz, oharkabean pasa diren errekastoak dira, isil-gordean beren bidea egiten dutenak. Gure ibai zabal honek guzti-guztien emaria jaso du, eta denak dira beharrezkoak.

Hasteko, hezkuntza arloa dugu. Alde batetik, batxilergoa dago, gazteen etorkizuneko ikasketekin zubilana egiten duena. Bestetik, lanbide heziketako eskaintza ere badugu, ikasleak lan-mundurako prestatzen dituena. Hain zuzen, haur hezkuntzako eta gizarteratzeko goi-mailako zikloak eskaintzen ditugu. Azken hau estrainekoz ematen dugu Ibaizabalen, eta era horretara, eskaintza zabaldu eta familia handitu dugu. Batxilergoko eta lanbide heziketako ikasle guztiak batuta, egun, 350 ikasle inguru ditugu. Hori gutxi balitz bezala, Ibaizabalen hezkuntza ez arautuko prestakuntza ere eskaini izan da langileentzat. Askotariko formazio horren bidez, langileek beren aukerak zabaltzen dituzte.

Bestalde, Errota zerbitzua dugu. Errotan, bi atal bereizten dira: taberna nahiz ostatu eta aterpetxea. Gure errotan lankideek ez dute alerik ehotzen, baina kafe eta pintxoen bidez, gure irinik finena atera dezagun lortzen dute. Gainera, ostatuaren kasuan, bisitariek egonaldi atsegina dutela ziurtatzen dute.

Ildo beretik, ezin ditugu ahaztu eguerdiro gure gosea ase duten sukaldaria eta jantokiko langileak. Lan eskerga egiten dute, eta haiek gabe, Ibaizabalen arrakastarako errezetan osagaien bat faltako litzateke.

Kirolerrotari esker, erabiltzaileek neke eta izerdiak askatzen dituzte. Kirola egiteko espazioa eskaini ez ezik, gimnasioan eskaintza pertsonalizatua eta gertukoa jaso daiteke gure lankideen eskutik.

Bukatzeko, aterpetxe soziala dugu. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin dugun lankidetza-harremanaren ondorioz, Ibaizabalen etxegabeei aterpea eskaintzen zaie, gure xede sozialaren adierazgarri.

Ikusi duzuen moduan, gure ibaiak emari handia du, eta korronte horiek guztiak zuzentzen eta bideratzen idazkaritza eta zuzendaritza ditugu. Gure erretenak dira, ura dagokion tokira heltzen dela ziurtatzen dute-eta.

Beraz, aurretiaz esan bezala, gure ibai zabal honek guzti-guztien emaria jaso du, eta denak dira beharrezkoak. Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da gure ibaia…

3 EDITORIALA IRAKURRIXU

ABIADURA HANDIKO TRENA EnEko Egia

Jada ezaguna dugu guztiok AHT deituriko proiektua. AHT edo abiadura handiko trena Espainian egongo den tren bat da, eta suposatzen da hainbat onura ekarriko dituela Euskal Herrira. Baina, guzti-guztia ez da esan diguten bezalakoa.

1992ko apirilaren 21ean izan zen Renferen lehen zerbitzua, eta 14 urte geroago, Euskal Herrira heldu zen tren honen eraikitze prozesua. Lehenengo trenaren zerbitzua hasi zenetik 30 urte pasa dira, eta Euskal Herrian ez da oraindik zerbitzu hau bermatu. 2006an hasi ziren AHT eraikitzen Euskadin, eta harrezkero, 17 urte pasa dira. Baina, urte horien guztien ondoren, ez dago argi noiz amaituko diren eraikuntza-lan hauek.

Aurreko Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, 2023 urterako bukatuta egongo zela adierazi zuen; horrela oso denbora gutxi barru bukatuta egongo zela esanik. Baina, badirudi azkenean ez dela horrela izango, eta urte gehiago itxaron beharko ditugula. Oraingo Eusko Jaurlaritzako garraio sailburuak, Iñaki Arriolak, Tapiak esandakoa baztertu du, eta beste data bat jarri du mahai gainean: 2026ko amaiera edo 2027ko hasiera. Auskalo, inori ez zitzaion arraroa egingo urteren bat gehiago itxaron behar izatea.

Iraupenaz gain, trenbide horren eraikuntzak bestelako kalteak eragingo ditu. Esaterako, AHT eraikitzeak izugarrizko kostua du. Espainiako Gobernuak 2023rako aurrekontuetan 1742,60 milioi euro trenbide-garraioko azpiegituretan gastatzea aurreikusi du, gobernuaren webguneko aurrekontuen atalaren arabera. Diru kantitate honen zati bat abiadura handiko trenak finantzatzeko izango da, baita “Euskal Y-a” edo AHTa finantzatzeko ere.

5 IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen arabera, 2023an, trenbideko garraioaren azpiegitura eta kudeaketan 321.891.789 € gastatzea aurreikusita dago. Jakina, hau Euskal Herriko trenbide guztien aurrekontua da, eta ez bakarrik AHTarena, baina kontuan izan behar da kantitate hau 2023ko aurrekontua baino ez dela, eta Euskal Y-aren eraikuntza lanak hasi zirenetik 17 urte pasa direla. Argi dago trenbide hauen gastuak erraldoiak izan direla, baina ez da erraza zifra konkretu bat ematea.

Beste alde batetik, trenbideen eraikuntzaren inpaktu klimatikoa ere badago. Renferen webgunean jartzen duenaren arabera, “Trenbidea karbono gutxiko ekonomiarako eta garraioak eragindako kanpo-eraginak murrizteko, kostuak saihesteko eta isuriak murrizteko elementu nagusietako bat da.” Eta, bai, trenean bidaiatzeak, autobusean bidaiatzeak bezala, autoan bidaiatzeak baino gutxiago kutsatzen du. Baina, hori bidaiari begiratuz baino ez da. “Euskal Y” deritzonak guztira 171.9 km bide ditu wikipedia-ren arabera. Eta 171.9 kilometro hauek ez dira lur gainean bakarrik, baizik eta kilometro gehienak tunelez eta zubiz osatuta daude. Iturri beraren arabera, 104,3 km tunel bidez eginda dago, hau da, trenbide osoaren % 60,63. Biaduktuak edo zubiak, berriz, eraikuntzaren % 9,93 dira, 17 km guztira. Honen adibide dira Durangotik pasatzen den biaduktua, Zornotzatik pasatzen dena, baita Atxondotik pasatzen dena ere. Hau guztia eraikitzeak, kostuaz aparte, berotegi efektuko gasak ere askatzen ditu.

Eta, hau guztia nahikoa ez balitz, trenaren eraikuntzak Euskal Herriko paisaiak suntsitu ditu. Biaduktuak herrien, baserrien eta beste leku batzuen gainetik pasatzen dira, eta horrek hainbat gauza inplikatzen ditu. Batetik, biaduktuen itzalak, etxeak estaltzen ditu. Agian, arazo hau ez da oso garrantzitsua batzuentzat, baina baserri batzuek baratzeak dituzte, eta beraien barazkiek eta abarrek eguzki ordu gutxiago izango dituzte.

6
ERREPORTAJEA

Bestetik, biaduktuen zutabeak eraikitzeko, hainbat baserri eta lursailen jabetza izatea beharrezkoa da, eta hainbat baserri bota egin dituzte biaduktuen zutabeak eraikitzeko.

Hori gutxi balitz bezala, adibidez, Durangaldean, Urkiolako Parke Naturaletik pasako da, eta bertan, hainbat babestutako espezie daude. Zalantza barik, trena bertatik pasatzeak animalia horien habitatean eta bizimoduan ondorio kaltegarriak ekar ditzake.

Azkenik, herritarren desadostasuna ere aipa dezakegu. Hainbat lekutan, “AHTrik EZ!” lelopean protestak egin dira. Honen adibide dira Atxondo herria eta trenaren aurka bertan egin zuten akanpada. Ikusi dugun bezala, Euskal Y-a eraikitzeak hainbat desabantaila ditu, eta herritarrak ez daude honekin ados. Aipatu behar da trenaren eraikuntza ez dela herriak aukeratuta egin, ez baita botazio bidez gauzatu. Horren ordez, gobernuaren erabakia da trenaren eraikuntza aurrera eramatea.

Honegatik guztiagatik, ez nago AHTaren alde, eta uste dut eraikuntzak gelditu beharko liratekeela. Baina aurretik eraikuntza gelditzeko egin diren saiakuntzak ikusiz, argi dago gobernuak ez duela inolako intentziorik AHTa gelditzeko.

Bakoitzak pentsa dezala beharrezkoa duen Donostiatik Madrilerako bidaia 3 ordu baino gutxiagoan egitea.

7
IRAKURRIXU

EKAIN ARAKISTAIN ETA UNAX MENDIGUREN

MAIALEN LUJANBIO BERTSOLARIAK HIRUGARREN TXAPELA LORTU DU

Maialen Lujanbiok, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean, Euskal Herriko txapela lortu zuen hirugarrenez, abenduaren 18an . Aldaketaz beteriko finala izan zen jada txapelketako beterano denekin. Lujanbiori hirugarrenez tokatu zitzaion Amets Arzallus bertsokidearekin kantatzea buruz burukoan.

Lujanbiok hedabideetan aitortutakoaren arabera, aurten ez zuen txapela irabazteko derrigortasun edo handinahia sentitzen, korrontearen kontra bezala ibili behar izan zelako, bere gora eta beherekin.

Lujanbiori Amets Arzallusekin eduki zuen finalaren inguruan galdetuta, hernaniarrak final zaila izan zela azpimarratu zuen; batez ere, txapelketaren formatuak eta kantatzeko formatuak berak dakarren zurruntasunagatik. Gainera, mentalizatzea kostatzen dela azpimarratu zuen, baina bere bizipenekin eta txapelketako ibilbidearekin, bestelako irakurketa bat egin omen zuen mentalizatzeko.

8
ALBISTEAK
9 IRAKURRIXU

Irati Zarrabeitia eta Maddi Bastegieta

AINHIZE BELAR

“Hil arte eskalatu nahi dut”

Ainhize Belar Barrutia, 16 urteko atxondarra, Ibaizabal Ikastolako ikaslea da, eta aldi berean, Espainiako txapelduna eskaladan, 18 urtetik beherako emakumezkoen kategorian.

Noiz eta nola hasi zinen eskalada munduan?

8 urterekin hasi nintzen, ikastolaren eskutik egin genuen eskalada ikastaro batean. Horrenbeste gustatu zitzaidan, kirolarekin jarraitzea nahi izan nuen. Aita ere eskalatzailea da; beraz, berak bultzatu ninduen eskaladan hastera. Hasieran, Elorrioko taldean hasi nintzen ikastaroak jasotzen. Geroago, Zubillagan (Aretxabaletan) Escalada Factory taldean parte hartu nuen. Orain, berriz, nire kabuz entrenatzen dut, Huescako entrenatzaile pertsonal baten eskuetan nago. Aldi berean, Sputnik taldearen parte naiz, eta Espainiako eta Euskal Herriko eskalatzaile selekzioetan nago.

Zer garrantzia du eskaladak zure bizitzan?

Gaur egun, eskaladarik gabe ez naiz ezer. Ainhize ez da Ainhize, hau gabe hutsune bat egongo litzateke nire bizitzan. Eskalatzea behar dut, entrenatzea behar dut, jarduera behar dut, bizirik sentitzeko. Eskalatzerakoan, gauza guztiez ahazten naiz. Une batez, buruan bueltaka ditudan kezka eta arazo guztiak ahazteko gai naiz; orainaldian zentratzen naiz, eskaladan zentratzen naiz. Eskaladak kateetatik askatu egiten nau. Horregatik, etorkizunean, gehiago ezin dudan momentura arte eskalatuko dut; hil arte eskalatuko dut.

10 ELKARRIZKETA

Zelan eramaten dituzu aurrera ikasketak eta kirola?

Astean zehar, egunero 2-4 ordu entrenatzen dut, ostiraletan izan ezik. Asteburuetan, berriz, egun osoa gehienetan. Horregatik, zaila da, baina ez ezinezkoa. Sekretua ondo antolatzea da. Adibidez, bidaietan, ikastolako material guztia eramaten dut ikasketak aurrera eramateko. Entrenamenduetan, berriz, atsedenak etxerako lanak egiteko aprobetxatzen ditut. Horrela, ez naiz atzean gelditzen ikasketetan. Azterketa astean, entrenatzailearekin hitz egiten dut entrenamenduen iraupena adosteko, hori bada behar dudana. Ikasturte hasieran, zientzietako arloan hasi nintzen, baina nahiz eta nire burua ondo ikusi, etorkizunean denbora faltarik ez izateko, gizarte arlora aldatu nintzen, denbora gehiagoren bila.

Zein sari jaso dituzu 8 urte hauetan?

Sari ugari jaso ditut urte hauetan guztietan, baina esanguratsuenak honako hauek dira: Espainako txapelduna bloke eta sokan, Bizkaiko txapeldun absolutua eta gero 14 urterekin Espainiako 8C egiten gazteena. Horrez gain, Europako hainbat txapelketetan parte hartu dut beste askoren artean.

Zenbat leku ezagutzeko aukera izan duzu lehiaketengatik? Zer giro bizi da eskaladako lehiaketetan?

Egia esan, Euskal Herri eta Espainia barruan leku asko ezagutzeko aukera izan dut eskaladari esker. Europan, berriz, Austrian, Belgikan, Frantzian eta Ingalaterran lehiatzeko aukera izan dut. Covid garaian, Slovakiara eta Bulgariara joateko izan nintzen, baina zoritxarrez, ez zen posiblea izan. Nahiz eta kirol indibiduala izan, ez da ematen duen bezain bestekoa.

Denok irabaztera goaz, baina asko laguntzen diogu elkarri, lagunarteko talde oso polita sortzen da denon artean. Giro oso polita eta berezia bizi da kirol honen lehiaketetan.

Baduzu eredutzat hartzen duzun norbait?

Eskalatzaile asko miresten ditut. Euskal Herrian, Mikel Linacisororen jarraitzailea naiz. Berebiziko zortea dut, nire selekzioan dago eta. Txikiagoa nintzenean, Urko Carmona asko gustatzen zitzaidan. Hanka bat falta zaio, eta aurrera egin zuen, nahiz eta oztopoak izan kirolean jarraitzeko. Beste alde batetik, asko gustatzen zait Alex Honnold. Alexek soka gabe eskalatzen du ia 1000 metrora, bere bizia arriskuan jartzen du maite duen kirolarengatik;harrigarria iruditzen zait. Azkenik, nire aita ere miresten ditudan eskalatzaileen artean sartuko nuke; berak bultzatu ninduelako eskalada munduan sartzera, eta beraregatik ez balitz, ez nintzelako gaur egun nagoen lekuan egongo.

Zein proiektutan zaude murgilduta momentu honetan? Zeintzuk dira zure helburuak?

Hainbat proiektu eta helburu ditut buruan. Gabonetan, Margalef herrira joateko asmoa dut, arrokara, bertan 2-8c-a egiteko. Datorren urterako, berriz, hainbat helburu ditut, haien artean Espainiako selekzioarekin hainbat lehiaketetara joatea, eta baita hauetan finalera heltzea ere. Orain arrokarako entrenatzen ari naiz, baina Gabonak eta gero, rokodromora joango naiz berriz hurrengo hilabeteetan datozen lehiaketei begira entrenatzeko. Beste alde batetik, kirol honetaz ikasten jarraitzea gustatuko litzaidake, eta baita kirol honetaz gozatzen jarraitzea ere.

IRAKURRIXU 11

Eutanasia: hEriotza duinErako aukEra

2021eko ekainaren 25ean eutanasia legalizatu zen estatu espainiarrean, baina ez alderdi politiko guztien laguntzarekin, ultraeskuindarrak kontra mantendu ziren. Eztabaida honek sozietatean ere eragin du. Bakoitzak bere iritzia, eta bere arrazoiak ditu, alde edo kontra egoteko.

Eutanasiaren legea bultzatu zuen kasuetako bat Angel eta Maria Joserena izan zen. Kasu honetan eutanasiaren beharra islatu zen. Angelek eta Maria Josek urte asko zeramaten batera, baina Maria Joseri esklerosi anizkoitza deituriko gaixotasuna detektatu zioten, eta azken urteetan asko sufritu behar izan zuen. Berak argi zuen urte askotatik hil nahi zuela, baina oraindik estatu espainiarrean ez zen legala. Urte gogor askoren ostean, bere senarrak hiltzen lagundu zion, gehiago sufritu ez zezan. Kasu hau hain izan zen famatu, jende asko mobilizatu zen eutanasiaren alde.

Eutanasiaren legearen aurka mantentzen diren gehienak talde erlijiosoak dira, haien hitzetan, bizitza guztiak zaindu behar direlako hil arte. Horrez aparte, asko erabiltzen dute suizidio hitza eutanasiaren inguruan hitz egiten dutenean. Hau ez dago zehatz erabilita. Izan ere, eutanasia egoera hobetu ezin daitekeenean beste irtenbide bat ematea litzateke.

Nahiz eta estatu espainiarrean eutanasia legala izan, eskakizun asko bete behar dituzu hau eskatu ahal izateko. Eutanasia eskatu ahal izateko gaixotasun sendaezin bat edo pairamen larri bat izan behar duzu, mediku batek zertifikatuta. Horrez aparte, baimena eman behar duzu, nahiz eta komunikatzeko arazo larriak izan, lehenagotik bideo bat grabatuta egon behar da baiezkoa emanez. Horrelako eskakizun zorrotzek eragiten dute jendearen hiltzeko nahia ez kontuan hartzea.

Jendearen iritzia jakitek,o kaleetan galdetegi bat egin zen Espainia osoan, eutanasiaren inguruan. Bertan % 72 eutanasiaren alde agertu zen. Hala ere, galdetegi honen bitartez argi geratu zen jendartean galdera asko daudela gaiaren inguruan. Horrek argi uzten digu gaiaren inguan gehiago hitz egin behar dela, eta gai tabu bat dela pentsatzeari utzi behar diogula.

2021. urtetik aurrera jendeak heriotza duinaren eskubidea du, eta erremedio gabeko egoera batean egonez gero, hau eska daiteke. Beti egongo dira eutanasiaren aurkako batzuk, instituzio erlijiosoak gehienbat. Baina, gero eta jende gehiago dago lege honen alde. Horri esker, hobeto ikusita dago eutanasia erabiltzea, eta jendeak beldur gutxiago dio heriotza duinari.

13 IRAKURRIXU ERREPORTAJEA

Beñat Cristobal

GABONEK EZKUTATZEN DUTENA

Aurten, urtero lez gutariko askok Gabonak ospatu ditugu. Nik, behintzat, gorroto ditut. Badirudi derrigorturik gaudela urteko sasoi hau maitatzera, ospakizun honek izatez ematen duen zoriontasun hori nolabait besarkatzera. Ordea, Gabonek sekretu asko ezkutatzen dituzte, hamaika ertz dituen gai bat da, eta horietako bakoitzari heltzea gustatuko litzaidake.

Edozer aztertzen hasi aurretik beti iruditzen zait interesgarria jatorrira jotzea; horregatik, ospakizun honek bere horretan duen kutsu kristaua mahaigaineratu nahiko nuke. Egun, nahiz eta badauden Elizak ezarritako erlijioan sinisten duten pertsonak, ezin daiteke ukatu Gabonak ospatzen ditugun zati handi batek ez dugula hau praktikatzen, ezta defendatzen ere. Hortaz, hauek ulerkera honekin ospatzen jarraitzea jarrera ez oso koherente eta nahiko hipokrita iruditzen zait. Gainera, esan genezake gaur egun badaudela honetarako alternatibak, Gabonak beharrean Neguko Solstizioa ospatzea, esaterako; izan ere, nazio gisa askoz ere zentzu handiagoa du.

Bestalde, tradiziotzat hartzen ditugun hainbat kontu gezurrez mozorrotuta daudela deritzot; adibide batzuk baino ez dira loteriaren atzean dagoen ludopatia edota Gabonetan hain ospetsuak diren erosketa masiboak, kontsumismoaren isla argi bat. Baina, noski, guk arazo hauek normaltasunez barneratzen jarraitzen dugun artean, kapitala are gehiago aberastuko da, eta gu izango gara kaltetu bakarrak.

Horrez gain, beste ideia batzuk gehitu nahiko nituzke. Lehenik, Gabonetan zehar hain ezagunak diren argiek kaleak argitu eta gure herri eta hiriak kontsumo basatirako espazio bihurtzen dituzten bitartean, familia askoren errealitatea da sufritu behar duten pobrezia energetikoa, negu gorrian etxea bero mantentzea eskubide bat izatetik oso urruti dagoelarik. Bigarrenik, oso krudela egiten zait pentsatzea jende asko gosez hiltzen eta kalean lo egiten egongo dela beste batzuk gure etxeen berotasunean jateko prestatzen dugunaren erdia jango ez dugunean.

Gero, izan daiteke ere Gabonei gorroto pertsonal bat diedala, eta ausartuko nintzateke esatera nik bezalaxe askok horrela sentitzen dutela. Sarritan ez da erraza Gabonetan familiarekin elkartzea honen egoera ez bada egokiena edo mahaian plater bat falta denean arrazoi ezberdinak direla medio, baina tamalez Euskal Herriko testuinguruan dispertsioaren ondorioz preso politiko askok urtez urte haien familiengandik aparte igaro behar dituzte Gabonak zelda batean espetxeraturik.

Hortaz, uste dut badaudela arrazoiak sobera Gabonak gorrotatzeko, edo behintzat, beste ikuspuntu batzuetatik ikusteko. Beraz, zabal ditzagun begiak, izan gaitezen kritikoak eta ikus dezagun saltzen diguten zoriontasunaren aurrean Gabonek ezkutatzen dutena.

14 IRITZI ARTIKULUA

Kuxkuxeroak

Maddi Aboitiz eta Paula Alberdi

�� Asier Uribarri eta Amaia Iriondo: ordu da aklarateko ia, no?

�� Aimar Arrupe Jone Corralekin maitemindurik dago. Lortuko al du?

�� Martina eta Beñat, errepikatuko da zuen maitasuna? Gogotsu ikusten zaituztegu.

��Kotaroren partez: Harritxu eta Danel Belategi <3

��Ainhize eta Danel Basaldua: “to callau q nadie se entere”

��Leire Güemes Gonzaloren atzetik dabil!

��Maria eta Iker, ikusiotzuet… gustau jatzuez zuen nikiek?

��Gaizka, utzi ia indirektak botatzeari eta bota zaitez pistinara.

��Lier, Iraide eta Eñaut: gogoratu autobusa publikoa dela.

��Mendi eta Izaro Garcia: ordua da denoi gertatutakoa argitzeko.

��Maman eta Jon Gonzalez, zer?

��Batxi 1eko bikiek asko dituzte atzetik…

��Henar, zu bezalako norbait behar dugu denok, zuk Aratz zaintzen duzun moduan zaintzeko.

��Zer Sirats? Paulen alboan jarri nahi zara klasean berriro ala?

��Maddi Agirre eta Alda, liatu ia!

��Martin frantsesean begirada gehiegi botatzen dizkiozu Mareni.

��Xare hainbat mutil dituzu atzetik.

��Txufri, zure begiradak mintzen nau. 1An itxaroten zaitut.

��Ekain Odriozolak izarrak begiratzen ditu egunero <3

�� Ainara Galda eta Aitzol Larrabetzu hurrengo bikotea.

��Julen eta Nerea elkarri begira daude.

��Malen eta Gonzalo, zuen arteko sua ez da itzali.

��Henar zelako kañaberie.

��Magali, Menikaren atzetik zoaz?

��Azkenean Anitti konkistatu duena Izei izan da, Ugutz gixajoa.

��Garazi eta Gonza, aurrerapausoa, noizko?

��Gorro, aukeratu behingoz: Euri, Onintze, Maddi Agirre…

��Xabat eta Naroa, zuena nabaria da.

��Erik, Erik, Erik… jakingo bazenu zenbat dituzun atzetik, txundituta geldituko ziñen.

��Bote eta Ahetze. tonteo asko klasean…

��Txobi, uda Lekeition pasatzeko asmotan ala?

��Garazi eta Ota, zuena begi bistakoa da.

��Enegi eta Precius <3

��Balerdi eta Erik, zuen artekoa zalantzan dugu.

��Maddi Agirre, noizko Lierregaz pira bat?

��Ekaitz eta Elene, lagunak bakarrik?

��Enara mendizale, gurozuz mendiko bota barri batzuk ala 1 bakarrik?

��Peru Imaz eta Oier H.

��June Mardaras, azken aldian Ristoriako klaseak jasotzen zabiltza.

��Peru Agirre, Intza zutaz txora-txora eginda dago. Noiz konturatuko zara?

��Ibai Merinok gehiegi begiratzen du Libe Parra.

15 KUXKUXEROAK
IRAKURRIXU

��Harri eta Mendi, zer dago hor?

��Ugutz eta Irati desietan ligatzeko.

��Aitzol, Maialenen sudadera gustura?

��Jasiel eta Maider: zer gertatu zen Maiderren garajean?

��Harritxu eta Gonzalo, zuen artean zer?

��Itu eta Oses, errepikatzeko asmorik?

��Jon Gonzalez eta Garazi, asko hitz egiten duzue.

��Danel Basaldua eta Iñigo <3

��Atu eta Ota, noizko ezkontza?

��Lexuri Guarrotxena eta Maruri, ikusi zaituztegu komunera joaten…

��Peru Imaz, Ane Perezi begira?

��Perez eta Angoitti, zuen artekoa zer?

��Libe, Leire eta Ojan, zuena noizko?

��Ekaitz eta Elene Urigoitia, nozko buelta bat?

��Oier Gutik batxi baten dauka begirada jarrita.

��Goio, noizko Aiorarekin?

��Ibai M eta Irati A, zuena noizko ofiziala?

��Jone zer galdu duzu kostaldean?

��Ane eta Naregi, zerbait kontatzeko?

��Jokin Soria, noizko zure rubia maitea?

��Eider, Martxelek aurten ere Durango erakutsi dizu berriz?

��Eñaut eta Iraide Ramos bata bestearen gainean denbora osoan.

��Martina eta Maialen Burgoa zer gertatzen da?

��Josu eta June oso batera zauzie<3

��Batxi 2, utzi komunera joateri.

��Unax Alda, ze intentsio batxi 1 ekoekin?

��Aimar 6 minututan egiten duzula dena egia al da?

��Osoriok begiradak egiten dizkio Maddi Bastegietari.

��Eider Alonso eta Gaizka Lopez, zer dago zuen artean?

��Ota eta Peña, zuena noiz ofizial?

��Peru eta Maite, Gaztainerren zer gertatu da?

��Batxi 1eko Leke promete.

��Garazi Ugalde Botxanen atzetik dabil. Un poquito descarado.

��Markel Uribarri eta Lur, zuena errepikatzeko asmoz?

��Julen Urresti eta Aimar Arrupe zuen artekoa zer da?

��Iraide Ramos eta Iñigo, zer?

��Edurne eta Ordoño, zer gertatzen da zuen artean?

��Zer Oses, Galdakaon berriz begirada jarrita?

��Naroa I eta Libe P laster gabonetako afarian ikusiko duzue elkar. Uneaz gozatu!

��Ainize Higal, Enekorekin ze asmo?

��Abarzuza eta Eneko Garcia(Ruso).

��Amaia Gaubeka eta Izar, inorek eztabenian espero izango da.

��Corral eta Maruri zer?

��Malen Agirre, Iker Ortuzarrekin errepikatzeko prest udaberri festan?

��Lexuri eta Naia, zuen artean momentu oso sutsuak ikusten dira.

��Ferran eta Lucia, ez zaitezte berriz jokoan jausi.

16

TONTOMETROA

Martin Canales Paul Balerdi

Urtero, Tontometroa atalean, ikasleok esaten ditugun tontokeriak batzen dira, denok ikusi eta barre egin ahal izateko. Aurtengo ekarpenak ez dira beste urte batzuetan bezainbeste izan, baina nahiago dugu kalitate handia kopuru handia baino. Beraz, hemen dituzue aurtengo lehenengo hiruhileko honek ekarri dizkigun tontokeriak.

⚡Goiatz eta Egoitz batera egongo balira, Egoiatz izango ziren.

(Eneko Garcia Abarzuza)

⚡12 x 6 = 6

(Beñat Oregi)

⚡Komunista bat gutxiago. (Bitxo bat hil du).

(Peio Berasategui)

⚡We are making a robots

(Danel Basaldua)

⚡Arraina ez da okela, arraina da. (Bere ahizpa begetariana da)

(Maddi Aguirre)

⚡ Martin, proiektora ni ez naz heltzen”. (Heltzen da sobera; Martin mahai gainean ikusi nahi du).

(Paul Balerdi)

⚡Aprobatzen badidazu, Idiazabal gazta ekarriko dizut, June.

(Eneko Garcia Vedyashkin)

⚡Sobietar batasuna bueltatuko da

(Eneko Garcia Vedyaskin)

⚡Mate erremontatzen ari naiz. (0,4 atera zuen rekuan)

(Unai Ordoño)

⚡Firsteko listeninga errazagoa zen. (Ez zuen Firsta gainditu)

(Paula Alberdi)

⚡Zer da ona eta zer da txarra?

(Bakarne)

⚡(oxogatzak ikasten) La OXO HOSTIA que me voy a dar.

(Paul Balerdi)

17 IRAKURRIXU TONTOMETROA

HI HAIZ HI

Onintze Alvarez eta Elene Gonzalez de Chavarri

1- Osatu esaldia: nik goxokiak egunero jango banitu, hortz guztiak txantxarrez beteko litzaizkidake.

2- Zein da zure irakaslerik gustukoena?

3- Etorkizunean nolako bizitza izatea gustatuko litzaizuke?

4- Zer bikote aurreikusten duzu Gaztainerren?

5- Erantzun: segunda persona del plural, tiempo pretérito perfecto compuesto del subjuntivo aspecto perfecto del verbo temer. Hayáis temido

6- Zein da zure fantasia sexuala?

EDURNE LIZUNDIA

1- Bua, bua... Ehhh... banitu? Bai, bai banitu? Eta... ehhhh... eta... nituzke?

2- Bua... irakaslerik gustukoena? Ba eztakit... Goiatz edo Bakarne edo... “no se”.

3- Gure dotena? Baina tipo bizimodue? Baaa... Sugars beteriko masiño batean.

4- Ui... Ui... Itxaron... Olaia ta Elene.

5- Uff gazte eztakit ezer. Ehh.. Coger. Kar kar kar. Ez dakit, ez dakit.

6- Badauzen beteta da fantasia sexuala? Ze ia dauz beteta.

18 ELKARRIZKETA LABURRAK

IÑIGO BARRENETXEA

1- Buff banitu, lirateke.

2- Mmm… Egoitz.

3- Baaaa… Ez dakit… Karabana baten bizi den Hippie bat, bai, hippie bat mundutik.

4- Bikote? Seguramente asko pero, Danel Basaldua eta Ainhize Belar seguro.

5- Eh… hubiere temido..

6- Ez dakit… Izan al da pertsona bat? Jo… pues, Jonpategaz, Jon Paternina, ojala.

IRATI ZARRABEITIA

1- Banituzke, izango nituen, itxoin, itxoin, txantxarrez beteta izango nituen. (kriston lotsa izetie Durangokue ta eitie hori txarto)-

2- Izaskun... bueno ez dakit nor... Irakaslerik gustukoena? Bueno, igual, Goiatz edo Jonma... edo Jokin ehh. Bai, Jokin, Jokin.

3- Jubilatuen bizitza, egun guztixe tabernan.

4-Dauz hainbeste ez dakidala zein esan... Klasekuek? Ehh... Unai Ordoño eta Edurne Lizundia, Alaitz eta Josu, ehh... “a ver” Maren eta Perez, ehh... Amaia Gaubeka eta Peru “hay tonteo” ehh? Bueno, baina ez hori ez dakit. Mendi ta Enara Torres be bai.

5-Hubieren temido... eztakit zein dan.

6-Ikastolako saunetan... edo komunetan.

IRAKURRIXU

UXUE ANGOITIA

1-(Uxue A)- Nituzke...

(Beñat C)- Ez, baina da baldintza..

(Uxue A)-A Ahhhhh, banitu, litzaizkidan, bueno, litzaizkidakete, ez litzaizkidan, litzaizkidan da.

2- Izaskun, Izaskun...

3- Gustauko iaten bizitzie etxe baten hondartzan onduen eta juetie goizero surf eiten edo holako zeozer. Juetie “playatik” edo holako zeozer.

4- Aii es que... bueno... Naroa Egia eta Eneko Egia kar kar kar. Baina... Iraia ta Peru Imaz.

5- Tu, ez, atara dotela morfon minus bat... ehhh haber temido.

6- Eitie ibaizabaleko saunan.

JUNE MARDARAS

1- Banitu... ehh, zintzaizkidan

2- Gela honetakue edo ikasle guztien artien... Mmm ba... Izen al da 1a-ko Beñat Cristobal edo

1a-ko Erik, por ejemplo.

3- Gustauko litzaidake, ehh adibidez lan egitea baina murriztea erdira eta beste denbora guztian dedikatzea ehh... nire gauzetara, bidaiatzera edo holako zeozer.

4- Ze bikote? Uhh “un montón” ... “Por ejemplo”, bueno aurreikusten dot 1a-ko Gonzalo Paulagaz, aurreikusten dot, Xabi Urretxa Edurnegaz.

5- Temo... Temido? Ez, temo..

6- Adibidez, pertsona, Mario Casas, “me encantaria, osea, me encantaria, me encantaria increible” bere motorrean.

20 ELKARRIZKETA LABURRAK

IÑIGO RANERO

1- Ahh... Ein behar dot ehh... nituzke. Ahh baldintza? Jango banitu, ehh... zintuzkedakedan.

2- Ikaslerik gustukoena? Ehh... Gizon heteroa ez dana.

3- Gizon heteroak desagertzen diren munduan.

4- Ehhh, heterosexualak ez direnak. Ehh irakasleen artean? Irakasleen artean, Ainhoa Aranda eta bere katuak.

5-Del latin? ... Ehh ... barkatu... “Todas tememos algo”. Hau da nire erantzuna, “todas tememos algo”. “Todas tememos algo”

6- Betetakoa edo bete barik? Ba, ez dakit Ni naiz nire fantasia sexuala Ez iatzue gustetan nire

OIER ETA ENEKO ATXA

1- Biek:Nituzke, ahh baldintza? banitu... zitzaizkidaten.

2- Oier: Egoitz, Egoitz, Egoitz.

Eneko: Bai, Egoitz Irure.

3- Eneko: Zubi baten azpian bastante ondo.

Oier: De oficina, lan de oficina, de chill.

4- Eneko: Asko, asko behintzet bederatzi edo.

Oier: Ahhh izenakk, Eneko, Eneko...

Eneko: Oier, biok batera.

Oier: Manex Reguillaga eta Ekain Etxebarria...

Eneko: Mairu Uriarte...

Oier: Jokin, Ekain Etxebarria eta Enaitz Laiseka...

Eneko: Como le daba yo a Enaitz Laiseka. Irakaslien artien ikusten dot Endika etorriko dala eta Endika Irunegaz.

5- Oier: Ehhh temimos.

Eneko: Temiere, temiere. Ezzz, hubiere temido.

Oier: Hubieremos temido, vamos ahí.

6- Eneko: Ehhh zaldi bategaz...

Oier: Ni... karramarro bategaz...

IRAKURRIXU
21

Maialen Burgoa

BREBETA ETA BAXOA EUSKARAZ NOIZKO?

Agerian da euskararen egoera Euskal Herriko lurraldeetan zehar oso ezberdina dela. Esaterako, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban hizkuntza ofiziala da; Nafarroan, berriz, zonaldeka banatuta dago, eta beraz, egoera eremuaren araberakoa litzateke. Baina, egoera kaskarrena Ipar Euskal Herrian dago, non hizkuntza ofizial bakarra duten: frantsesa. Honek hainbat ondorio dakartza; horietako bat euskaraz ikasteko aukera mugatuak edukitzea da.

Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak, bertako ikasleei euskaraz ikasteko aukera eskaintzen die, baina arazoetako bat Brebet azterketa egiterakoan ageri da. Brebet azterketa 14-15 urteko adinarekin egiten den proba bat da. Bertan ordura arte eskuratutako ezagutzak eta konpetentziak ebaluatzen dituzte: ahozko eta idatzizko proba batzuk izaten dira. Azterketa hau gainditzea beharrezkoa da ikasketekin jarraitu ahall izateko.

Horren ondoren, beste hiru urtez euskaraz ikas dezakete Bernat Etxepare lizeoan, eta ziklo hori amaituta, beraien etorkizuna baldintzatu dezakeen beste azterketa bat gainditu behar dute ikasleek: baxoa. Proba hori selektibitatearen antzekoa litzateke.

Ipar Euskal Herriko ikasleek urtero arazo berberak izaten dituzte. Izan ere, nahiz eta ordura arte euskaraz ikasi izan, Frantziako estatuak ez die azterketa hori euskaraz egiteko aukera ematen. Egoera horren aurrean, Seaskak urtero manifestazioak antolatzen ditu, baina azken urteetan, egoera aldatzeko asmoz, ikasleek brebeta euskaraz bete dute. Aurreko urteetan Seaskako irakasleek zuzendu izan dituzte brebeteko euskarazko azterketak, baina iaz irakasleek uko egin zioten zuzenketa hauek egiteari protesta gisa. Ondorioz, euskaraz ez zekiten irakasle batzuek zuzendu zituzten, emaitza penagarriak utziz. Baxoaren kasuan ere, ikasle euskaldunek, protesta egiteko, atal batzuk euskaraz bete izan dituzte jakinik ez dituztela zuzenduko eta horrek beren etorkizunean eragina izan dezakeela.

22 IRITZI ARTIKULUA

Printzipioz, iaz Frantziako Hezkuntza Ministerioak azterketak euskaraz egiteko eskubide hori aitortzen duen dekretu bat onartu zuen, baina ez du aplikatu. Arazo honi aurre egiteko, ikusirik Hezkuntza Ministerioak ez zuela indarrean jartzeko asmorik, Seaska epaitegietara joateko aukera aztertzen dabil.

Frantziak ezarritako traba horien helburu bakarra hezkuntzan hizkuntz aniztasunari amaiera ematea da. Izan ere, Frantzian beste hizkuntza batzuk ere egoera kaskar berean daude, hala nola bretoiera, okzitaniera eta korsikera. Ondorioz, Frantzian bizi den ehuneko altu batek ez du inolako laguntza ofizialik ikasketak beraiek aukeratutako hizkuntzan jaso ahll izateko.

Aniztasuna nahitaezkoa da, eta hizkuntzen hautua ukatzeak robot hutsak heztea dakar. Guztiok dauzkagu gure identitatea sortzeko hainbat ezaugarri eta kasu askotan, horietako bat hizkuntza izaten da.

23 IRAKURRIXU

AÑUBE MUSIKA TALDEA

Añube Gipuzkoan sortutako euskal musika taldea da, rock generoa lantzen duena, bereziki. Sei kidek osatzen dute taldea, baina gaurkoan Beñat Gonzalez, gitarra jotzailea, elkarrizketatzeko aukera izan dugu.

24 ELKARRIZKETA
“Gure musikarekin gozatzea dugu helburu eta hori da jendeari transmititu nahi dioguna”

Elkarrizketa hasteko, kontaiguzu nola sortu zen taldea eta haren izenaren jatorria.

Duela bi urte sortu zen taldea. Hasieran, Hans (Aitor), “Garmen” (Julen) eta ni ginen, eta ondoren besteak batzen hasi ziren. Pandemia osteko garaia zen, eta musika munduan zuzeneko kontzertuak ematen ari zirela ikusita, gehienak jesarrita eta akustikoak zirenak, talde akustiko bat sortzea egokia iruditu zitzaigun. Geroago beste taldekideak sartu ahala, baxua, beste gitarra bat eta bateria gehitu ziren, taldea “serioagoa” bilakatuz. Añube hitza Hansi (Aitorri) bururatu zitzaion, eta besteoi talderako polita iruditu zitzaigun. Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantagatik ezagutzen zuen Hansek hitza: “Eguzkia ainubian denari. Zaindu maite duzun hori”. Berez, añubea laiotza da, eguzkia heltzen ez den lekua.

Momentu honetan dituzuen helburu horiek hasieran zenituzten helburu berdinak dira? Zertan aldatu dira?

Lehen esan bezala, ez dugu helburu finkorik; baina, bai, orain dugun ondo pasatzeko eta disfrutatzeko “helburu” hori, hasierako berdina da. Ez da aldatu. Hasiera batean, Covid garaian elkartzen ginen denok musika egiteko eta harekin gozatzeko asmoz, eta orain, asmo berberarekin elkartzen gara. Gure helburua ez da aldatu.

Euskal erreferenteak izatea garrantzitsua dela uste dugu. Zuen kasuan, euskal erreferenteak izan dituzue ala kanpoan bilatu behar izan dituzue?

Profesionalki, zein helburu dituzue? Eta pertsonalki?

Batez ere, gure helburu nagusia denok ondo pasatzea da. Momentu honetan ez daukagu helburu finkorik. Sinpleki, lagun artean elkartzen gara musika jotzeko, ondo pasatzeko, zerbait edateko… Kontzertuetan ere, disfrutatzea da gure helburu nagusia, eta batez ere, jendeak gure musikarekin gozatzeko aukera izatea.

Argi dago kanpoko erreferenteak denok izan ditugula; hala ere, Euskal Herri mailako erreferenteak ere eduki ditugu gure bizitzan zehar. Oso garrantzitsuak izan dira guretzat. Gure artean erreferente oso ezberdinak ditugu; gustu aldetik, guretzat izan duten garrantziaren aldetik… baina, adibidez, Egoitzi, bateria jotzaileari, “Petti” asko gustatzen zaio eta Hansi, abeslariari, Francis Diez “Doctor Deseo”-ko abeslaria. Hans taldeko kantagilea da, eta asko oinarritu da Francisen kantetan gure kantak konposatzerakoan; erreferente handia izan da beretzat. “Fiachras” taldean ere asko oinarritu da. Nire kasuan, ska musika oso gustuko dut, eta “Skalariak” taldea erreferente garrantzitsua izan da niretzat. Pertsonalki, Euskal Herri mailan erreferente on asko ditugula uste dut.

IRAKURRIXU
25

Eta, zer transmititu nahi duzue zuek erreferente bezala?

Niretzako erreferente izatea gauza oso lodia da, eta uste dut oraindik ez garela erreferente izatera heldu. Denborarekin lortzen den zerbait dela uste dut. Gu oraindik hasi berriak gara, eta erreferente hitza handi geratzen zaigu. Oraindik ez dugu ezer egin, bi urtetan CD bakar bat plazaratu dugu. Egia da diskoak “boom” handia izan duela, baina erreferente izatera heltzea ez dugu oraindik hurbil ikusten. Gure musikarekin gozatzea dugu helburu eta hori da jendeari transmititu nahi duguna. Jendeak gure kantak kantatzea, dantzatzea, gozatzea… nahi dugu. Gure kantuen letrek eta esanahiek, ez dute bereziki ezer transmititu nahi. Gure kantuak ez dira politikoak, oso pertsonalak dira; eta bakoitzak bere modura interpreta ditzake.

Publikoaren iritzia oso garrantzitsua dela ere uste dugu. Zuek kritika asko jasotzen dituzue? Hala bada, nola hartzen dituzue?

Berez, ez dugu musika munduan guztiz profesionalki lan egiten; beraz, orokorrean ondo hartzen ditugu kritikak. Beti egongo dira iritzi onak eta iritzi txarrak; eta batez ere, gure kasuan kritika txarrak daudela esango nuke, ez baikara onenak musika jotzen. Hala ere, hau denbora pasa moduan hartzen dugu, ez modu hain serioan. Kritika onak badaude, eskertuak izango dira eta ondo hartuko ditugu beti; baina, kritika txarrak ere hala hartzen ditugu, iritzi txar horietatik asko ikasten baita. Gakoa kritika horiek positiboki hartzea, haietatik zerbait ikastea, eta aurrera egitea da.

26 ELKARRIZKETA

EDURNE LIZUNDIA ETA ENARA TORRES

PORNOGRAFIA ALA HEZIKETA SEXUALA?

Gero eta gehiago dira gazte-gaztetatik pornografia mundura sartzen direnak. Azkenaldian, teknologiak egin dituen aurrerapenak direla eta, gero eta sarbide mugagabe gehiago dago sarean. Honek hainbat kezka sortu ditu gure gizarteko talde sozial baten inguruan.

Zenbait azterketen emaitzek egiaztatu dutenez, pornografia kontsumitzen hasteko batez besteko adina 14 urtekoa da. Baina, badira hainbat kasu 8 eta 13 urte bitartean hasten direnak. Hau aurretik aipatutako teknologia anitz eta mugagaberako sarbidearen ondorioz gertatzen da. Gainera, adin tarte hauetan gertatzen den sexu-trantsizioa dela eta, gazteek hormona eta sexu-senaren aldaketa bizi dute. Aldaketa horrek pornografia bideo zein irudiak ikustera bultzatzen ditu.

Bideo mota hauen kontsumo jarraiak ondorio larri asko ekar ditzake. Hauetako bat mendekotasuna edo adikzioa sortzea da. Adikizio hitzak produktu jakin batzuk kontsumitzeko edo jokabide arriskutsu batzuk izateko ohitura esan nahi su, mendekotasun psikologiko zein fisikoengatik baztertu ezin dena. Pertsona batek pornografiarekiko adikzio bat pairatzean, emozionalki bideo hauen mendeko bihurtzen da eta bere egunerokotasuneko harreman zein funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen da. Horrez gain, garrantzitsua da norbera egoera honen jakinaren gainean egotea, inguruko jendearen eta norberaren osasun eta segurtasunerako. Badaude jarraibide batzuk pornografiaren mendekotasunaz ohartarazteko: bideo hauen erabilera ugaria eta ikusteari uzteko ezintasuna, errua eta lotsa sentitzea, erabilera isilpean gordetzea, norberaren bizitza sexualak gutxiago asetzea, asetzea lortzeko gehiago kontsumitzeko beharra, etab.

Pornografiako bideoetan ageri diren irudi, gorputz eta sexu ekintzak, surrealistak eta aurreiritziz betetakoak direnez, bideo hauek ikusten dituzten gazteek sexu munduaren inguruko iguripen faltsuak dituzte. Arazo hau larriagoa da mundu honetan esperientzia eza duten gazteengan. Izan ere, sexu harremanak lehenengo aldiz izaterako orduan, emakume zein gizonen gorputzenganako aurreiritziz beteta egongo dira, eta gainera, praktikatzerako orduan ez da dena espero bezain bezalako ‘perfektua’ izango. Horrez gain, pornografia barruan, emakumeen aurkako gutxiestea eta indarkeria ikusten dira. Bideo hauetan, emakumea desiraren objetu gisa erakusten dute, gizonari plazera emateko eta bere desirak asetzeko soilik balio dutela erakutsiz. Gainera, genero-indarkeria ere nabarmentzen da, sexu-harremanetan emakumeen aurkako ekintza biolentoak erakutsiz. Hau guztia dela eta, pornografia kontsumitzen duten gazteek ekintza sexista hauek beraien bizitzan normalizatzeko joera izaten dute. Honen ondorioz, gaur egungo gazteen artean hainbat kezka eta ardura sortu dira. Batez ere, lehenengo topaketa sexualetan.

27 IRAKURRIXU
IRITZI ARTIKULUA

Eskola zein sistemak eskaintzen duen heziketa sexual eskasia dela eta, gazteek pornografiara jotzeko joera dute. Eskoletan irakasten denarekin ez dute nahikoa izaten, eta informazio bila joaterako orduan, mota hauetako bideoetan sartzen dira, zerbait ikasiko dutelakoan. Arazo hau konpontzeko, ez da nahikoa ikastetxeetan ematen duten urtean behin edo birritako heziketarekin. Beharrezkoa da saio hauei garrantzia handiagoa ematea. Izan ere, ikastetxe gehienetan seriotasun faltarekin hartzen dituzte ikasleek. Saio hauek modu entretenigarri eta praktiko batean eginez gero, gazteek dituzten kuriositate eta dudak, pornografiako bideoetan beharrean, beraien ikasgeletako heziketa sexual koherente batean oinarrituko dute.

Amaitzeko, argi utzi nahi dugu, pornografiako bideoak kontsumitzea ez dela bekatua, ezta gutxiago lotsa sentitzeko arrazoia ere. Zure bizitzaren gain menpekotasun bat izatea saihesteko, garrantzitsua da komunikazioa, honen inguruan besteekin askatasun osoz hitz egitea eta gai ‘tabu’ bat izateari uztea.

Guk, ikasle moduan, etorkizunari begira eta datozen belaunaldiei begira, ikastetxeetako heziketa sexuala indartu eta hobetzea nahiko genuke. Horrela, datozen belaunaldiek ez dituzte arazo edo ondorio berberak izango.

28 IRITZI ARTIKULUA

TALDEARGAZKIAK 2022-2023

BATXI BAT

1. A 1. B

1.
C
1. D

BATXI BI

2. A 2. B

C
D
2.
2.

GT 1 GT 2

HH 1 HH 2

GOMENDIOAK

“BARRAKA” JOKOA

Gorka Bereciartua eta Unai Ordoño

Ibai Aizpurua iruindarrak 2022ko Durangoko Azokan “Barraka” jokoa aurkeztu zuen. Durangoko udalaren diru-laguntzarekin garatu zuen jokoa. Bideo-jokoaren irudiak plastilinaz eginak daude, Costruct programarekin garatutako jolasa da, eta ordenagailuan nahiz mugikorrean jolasteko eginda dago. Ibai Aizpuruak azokan esandakoaren arabera, bizpahiru ordu behar dira jolasa osatu ahal izateko eta joko labur, erraz eta sinplea da.

“Barraka” jokoa gomendatzen dizuegu, denbora pasatzeko balio duelako eta jolasten hasten zarenean, azkar lotzen zarelako. Horrez gain, euskaraz gozatzeko balio du. Azkenik, arin hartzen diozu haria, joko erraza eta laburra delako. Dudarik ez eduki, mugikorrentzako eta tabletentzako bertsioa Play Storen dago!

“AVATAR: THE WAY OF WATER” FILMA

Eñaut Irazabal

Urte asko pasa ostean, “Avatar” filma berriro ere pantaila handietara itzuli da. Pelikulako zuzendariak, James Cameronek, fama handia du. Bere film nagusietako batzuk honako hauek dira: “Terminator”, “Alien” eta “Titanic”.

Avatarren lehen filmarekin antzeko ondorioak izan zituen, baina oraingo honetan hasiera batetik zinemetan aurkeztu den filmik arrakastatsuena izan da. Abentura eta, gehienbat, zientzia fikziozko filma da, efektu espezial ugari ditu-eta. Pelikula egiteko animazioa behar izan du Na’vi-ak, pertsonaia urdinak, sortzeko; baita agertzen den fauna eta flora guztia osatzeko ere.

Film honekin batera, datozen sei urteetan, 20222028 bitarte, beste hiru film luze pantailaratuko dituztela eta saga bat izango dela azaldu du zuzendariak.

36 GOMENDIOAK

GOMENDIOAK

XIBEROOTS MUSIKA TALDEA

Naroa Egia eta Libe Agirre

Jakingo duzunez, musika talde, genero nahiz kanta ezberdin asko daude, eta argi dago denoi ez zaigula edozein estilo gustatzen. Hori bai, gustatu ez arren, musikaren ateak ixtea ez da zentzuzkoa, musika berria deskubritu dezakezulako eta gustatu ahal zaizulako.

Guk gomendatu nahi dugun musika reggaea gustatzen zaienentzat da, batez ere.

Hona hemen Xiberoots izeneko taldea, Zuberoatik datorrena, eta azken urteetan “boom” handia izan duena. Esan genezake bere albumik arrakastatsuenak ‘Hitzez Hitz’ eta ‘Maule Muffin’ direla. Eta, adi! Aurretiaz inoiz entzun ez baduzu ere, probatu eta gustatu diezazuke.

FLAMINGOS VINTAGE DENDA

Ane Cazalis eta Maddi Agirre

Beti zer eraman pentsatzen zabiltza? Ez da beharrezkoa dena berria izatea. Inoiz pentsatu al duzu arropei bigarren aukera bat ematea? Bada, hau izango litzateke zure leku ideala! Flamingos Vintage Bilboko alde zaharrean dagoen bigarren eskuko denda bat da. Bertan, denetarik aurki dezakezu; hori bai, arropa bakarrik.

Denda horrek duen berezitasun bat arropa kiloka saltzen duela da; hau da, arropa kiloka ordaintzen duzu. Horrela, artikuluak merkeagoak dira. Jarduera hau sustatuta, mundu ekologikoago bat eraikitzen laguntzen da, eta arropei bigarren bizitza bat emanez, birziklatu eta arropa lantegietan, zaurgarritasun egoeran dauden langileei laguntzen diezu. Zure estiloa garatzeko ere aukera paregabea izan daiteke, bertan dauden arropak desberdinak eta originalak baitira. Horregatik, eman aukera bat Flamingo vintage dendari, eta izan zaitez moda iraultzaren parte.

37 IRAKURRIXU

BILBOKO ZOLLO KALEA

Ekiñe Lacosta eta Aiala Mendibil

Bilboko erdigunea eta Zazpi kaleak guztiok ezagutuko dituzue, eta erosketak egitera edo neguan gabonetako argiak ikustera askotan joanda egongo zarete. Baina, ezagutzen al dituzue Bilboko bitxikeria eta kale desberdinak? Zollo kaleak berezitasun interesgarri asko ditu, eta Bilbora eguna pasatzera bazoazte ez zarete damutuko kale honetatik pasatzen bazarete. Bilbo hiriko kale estu eta aldapatsu bat da, ingurune zapal batekin amaitzen dena. Kalearen amaieran San Mameseko, Errekalde Zumarkaleko eta Egaña kaleko etxebizitzen blokeekin bat egiten du. Helbide zehatza honako hau da: San Mames Zumarkalea, 11.

Zollo kalea Bilboko kale ezezagunetarikoa eta jende gutxien ibiltzen den kaleetako bat da. Ate eta leiho urdinak dituen patio zuri bat da. Patioa maskarekin, landareekin, aterkin urdinekin eta lanpara ezberdinekin apainduta dago. Atentzio gehien ematen duena ate urdinak dira. Ate horien atzean bigarren eskuko arropa denda bat, marko tailer bat (“Molcris tailerra” deitzen dena), etxebizitzak, arte galeria eta txokoak daude.

38 GOMENDIOAK

BITXIKERIAK

Iñigo Barrenetxea eta Gonzalo Auñon | Naiara Cojocar eta Uxue Angiotia | Kepa Cobos eta Oier De Arriba | Eneko Garcia Vedyashkin

Gaur egun existitzen diren animalia espezie guztiak, Lurraren historian existitutako espezieen % 1 bakarrik dira.

Pinguinoak maitasun

faltagartik hil daitezke. Pinguinoak bikotekidea aurkitzen duenean, espezie bereko gainerako pinguinoekin kontaktua izateari uzten dio, oso posesiboak baitira. Gainera, arrak oso babesleak eta jeloskorrak dira, eta beste pinguino bati ere ez diote uzten bikotekidearengana hurbiltzen. Pinguinoaren bikotekidea hiltzen denean, beste kidea bere ondoan geratzen da, jateari uzten dio, eta azkenean hil egiten da.

�������� Bazenekien barraskilo espezie batek hiru urtera arte lo egin dezakeela, eta gero, esnatu ostean, bere bizitza normal jarraitzeko gai direla? Oro har, eremu hezeetan barraskilo “aktiboagoak” eta “esnatuagoak” aurkituko ditugu, izaki hermafrodita horiek hezetasuna behar baitute bizi ahal izateko. Eremu beroetan, aldiz, denbora gehiago igaroko dute maskorraren barruan.

39
��������
BITXIKERIAK
������
������ ��������������������������������������������������������������������
�������������������������������������������������������������������� IRAKURRIXU

Hartz zuriek azal beltza daukate, baina ile zuria daukate elurrean kamuflatzeko, eta ehizatzeko orduan, euren sudur beltza ezkutatzen dute harrapakinek ikusi ez ditzaten!

�������� Dortoka espezie honek, “Punky” dortoka izenez ezagutzen denak, uretan dagoenean, ipurditik arnas hartzeko gaitasuna dauka.

Urtero 1.000 hegazti baino gehiago hiltzen dira leihoen aurka joteagatik.

40
BITXIKERIAK

⛸⛸⛸ Ba al zenekien skating linbo izeneko kirol bat dagoela? Honen errekorra Aniket Chindakek dauka, zazpi urte besterik ez zituela bete zuen. Guztira, 81 “Tata Sumos”, Indian egindako autoak, pasatu zituen patin batzuen gainean. ⛸⛸⛸ Munduan fobia asko daude, oso normalak direnak, hala nola klaustrofobia (leku itxien antsietatea), akrofobia (altuerei beldurra), eta beste asko. Baina, badira oso ohikoak ez diren beste fobia batzuk ere :

- Lakanofobia: landareei beldurra.

- Xantofobia: kolore horiari beldurra.

- Krematofobia: diruari beldurra.

- Omfalofobia: zilborresteari beldurra.

Fobia hauek ikusi ondoren, baten batekin identifikatzen zara?

Jada badakigu Txinako kultura guretik asko desberdintzen dela. Baina, imajina al dezakezu hildako gorputz batekin ezkontzea? Txinan, hildako batekin ezkontzeko ohitura dago. Tradizio horri “minghun” deritzo. Adituen arabera, duela 3000 urte ageri zen tradizio hau. Gaur egun, nahiz eta oso arrakastatsua ez izan, egiten jarraitzen da. Ekintza hau, hildako eta bizirik dagoen edozein adineko pertsonen artean burutzen da, hildakoaren bizitzan ezkontzeko aukerarik izan ezean. Ekintza honen helburua hildakoaren familiak oroimen txarrak saihestea da eta hildakoak ondorengo bizitzan bakea izan dezala.

41 IRAKURRIXU

ITSASO SARRIUGARTE

TEKNOLOGIA BERRIAK

Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da hau, hots, teknologia berriek nola eragiten diguten eta zer eragin izango duten etorkizunean. Lehengo baten, “Berria” egunkaria irakurtzen nenbilela, gai honi buruzko artikulu bat topatu nuen, eta, egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaidanez, ikastolako aldizkarirako iritzi-artikulu bat idaztea erabaki nuen.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da aipatzea, nola aldatzen ari diren teknologia berriak gu bizi garen munduan. Gazteei dagokienez, esan beharra dago gero eta produktu teknologiko gehiago erabiltzen dituztela, eta horrek abantailak baditu ere, ezin da ukatu badituela bere alderdi negatiboak ere. Izan ere, teknologia berriak asko erabiltzeak inpaktu handia dauka nerabeengan: nerabeek gero eta gutxiago hitz egiten dute aurrez aurre, telefonoak edo beste gailu elektroniko batzuk etengabe erabiltzen dituztelako. Jakina da horrek guztiak ondorio kaltegarriak eragin ahal dituela; esaterako, isolamendua, errealitatearen distortsioa, etab.

Bigarrenik, esan beharra dago teknologia berriek zientzian eta ikerkuntzan aurrerakuntza handiak bultzatu dituztela. Esate baterako, medikuntzan, teknologia horiek mesede handikoak izan dira gaixotasun askoren sendabideak aurkitzeko prozesuan. Bide beretik, robotak, medikuntza arloan, oso garrantzitsuak izango dira ebakuntzetan, medikuak eurak ordezkatu ahal izango dituzte eta. Beste arlo batzuetan ere, kasurako, industria-arloan, robotak oso beharrezkoak izango dira, lan mekanikoak egiteko oso efizienteak baitira. Irakaskuntzan, ostera, robotak ez dira oso erabilgarriak izango, robotek ez daukatelako sentimendurik, ezta sentimentuak erakusteko gaitasunik ere. Horregatik, pertsonak, hau da, irakasleak mantentzea oso garrantzitsua izango da beti umearen heziketan.

Beraz, begi bistakoa da teknologia berriek gizartean zein gizakiengan inpaktu handia izan dutela, eta hauei esker aurrerapen handiak lortu ditugula. Hala eta guztiz ere, kontuan hartuta teknologia berriek hartu duten abiada handia, zentzuz eta zuhur erabili behar ditugu aurrerapenok, etorkizunean ondorio negatiborik izan ez dezaten, eta gizakiari kalte egin ez diezaioten.

IRITZI ARTIKULUA 42 IRAKURRIXU

HOROSKOPOA

Haizea Palacios eta Malen Tubilla

2023. urteak oreka kosmikoa topatzera, aldaketak gertatzen uztera, onartzera eta gogotsu eta ilusioz jorratzera gonbidatzen gaitu. Erronkei aurre egiteko eta eskaintzen zaizkigun aukera guztiak baliatzeko unea da. Gure etorkizuna gure esku dago!

Akuario (01/21 - 02/19)

Urte honetan zehar, zure emozioekin eta besteekin konektatzeko aukera izango duzu. Venus planetaren iragaiteak, udaberrian zure zeinuan zabaltzera, entregatzera eta besteen konpainiaz gozatzera animatuko zaitu. Aprobetxatu bere alderdi onak maitasuna aurkitu edo zure bikote-harremana berpiztu nahi baduzu. Gainera, martxoan eta irailean zure zeinutik igarotzeak energia berritua emango dizu, aurkezten zaizkizun erronkei aurre egiteko. Aprobetxatu aldi horiek zure ausardia erakusteko, oztopoei aurre egiteko eta zure helburuak lortzeko.

Pisces (02/20 - 03/20)

Hartu denbora zeuretzat, hausnartzeko, zure bakardadeaz eta inguruaz gozatzeko, zure emozio guztiak isurtzen uzteko, naturaz, lasaitasunaz, barne-bakeaz gozatzeko. Aprobetxatu urtea zure nirik sakonenarekin konektatzeko, zure burua entzuten eta ulertzen ikasteko, emozionalki sendatzeko, zure bihotzean aurkitzeko. Gogoratu beti zuk bakarrik daukazula zure helmugaren kontrola; beraz, erabil ezazu inguratzen zaituen energia planetarioa zure bizitzako hariak mugitzeko eta ametsak lortzeko.

Aries (03/21 - 04/20)

Aprobetxatu planetek eskaintzen dizuten baikortasuna eta energia, eta bizi oraina daukazun intentsitate eta energia guztiarekin. Zure intuizioan konfidantza izateko, zure ametsetan sinesteko eta nahi duzun etorkizunerantz urrats sendoz aurrera egiteko unea da.Ez etsi, Aries, patua zure alde dago eta aurten maitasunez gogoratzen duzun urte magiko horietako bat izango da. Aprobetxatu!

43 NEGUKO

Taurus (04/21 - 05/20)

Arazoak gainditzeko modu bakarra ausardiaz, konfiantzaz eta baikortasunez aurre egitea da. Askatzen duzun energia positiboa zure inguruko pertsona bakoitzarengana iritsiko da, eta energia horretaz kutsatuko da. Gogoratu zure helburuak besteenak bezain garrantzitsuak direla; beraz, ez utzi inori horiek lortzea eragozten. Aurten erabakiak burua hotz eta bihotza zabalik hartzen ikasiko duzu. Horrela, ongizatea lortuko duzu zuretzat eta besteentzat. Ez kezkatu kontrolatu ezin duzunagatik. Une bakoitzak ekartzen dizun onaz gozatu eta utzi patuak harritzen.

Gemini (05/21 - 06/20)

Gogoratu zure helburu guztiak betetzeko gakoa positibismoa dela. Jarrera horri esker, proposatzen duzun guztia arrakastatsua izango da. Ez etsi, eta segi aurrera zure proiektu berriarekin. Ez ahaztu zure bizitza pertsonalaren eta bizitza profesionalaren arteko oreka mantentzea, gehien axola zaizkizun gaiak alde batera ez uzteko. Eman denbora zuretzat, maite duzuna egiteko eta bizitzako xehetasun txikiez gozatzeko. Ez eutsi jada zoriontsu egiten ez zaituzten egoerei. Zerbaitek gogobetetzen ez bazaitu, aldatu egoera. Ez galdu irribarrea eta bizi zure bizitza ahalik eta gehien.

Cancer (06/21 - 07/20)

Zure ahaleginak sarituak izango dira, eta konturatuko zara, oztopoak oztopo, uste duzuna baino askoz gehiago lortzeko gai zarela. Hau da zure potentzial guztia garatzeko eta beldurrik gabe bizitzeko abenturara joateko aukera. Ez utzi ametsak alde batera. Aurten lor ditzakezu zure buruarengan konfiantza baduzu. Ausarta izateko eta zure gaitasunetan sinesteko unea da. Dena ohi baino azkarrago mugitzen dela sentituko duzu, eta, begiak ireki eta ixtean, zure bizitzako puntu berri batera iristen zarela, eta hortik dena posible dela. Ez kezkatu xehetasunengatik, ez obsesionatu emaitzekin, gozatu bideaz. Izan zaitez baikorra eta gozatu une guztiez.

Leo (07/21 - 08/23)

Ez ahaztu batzuetan atzerapausoa eman behar dela eta egiten ari zarenari buruz hausnartu behar dela. Ez utzi zure bulkadak eramaten, baizik etajakitun egon zaitez zure mugez, baliabideez eta gaitasunez. Kontuan izan zure helburuak lortu nahi badituzu, garrantzitsua dela oreka egokia mantentzea eman dezakezunaren eta jasotzen duzunaren artean. Azken finean, gozatu ahalik eta gehien aurten eskaintzen dizun guztiaz. Zure baliabideak kudeatzen badakizu, urte ahaztezina izango duzu.

44 IRAKURRIXU HOROSKOPOA

Virgo (08/24 - 09/23)

Nahiz eta garrantzitsua izan arrakastarekin ez obsesionatzea eta bideaz gozatzea, garrantzitsua da zure zirrarak eta sentimenduak kontuan hartzea; dena ez dela logikoa eta bizitzan gauza batzuk ezin ditugula azaldu konturatzea; ideia berriei eta mundua ikusteko modu berriei irekita egotea. Virgo, aurten zure bizitza orekatzen eta zeure zoriona aurkitzen ikasteko unea da.

Libra (09/24 - 10/23)

Ez etsi, betiko gogoratuko dituzun beste une paregabeekin partekatzeko aukera izango duzulako. Gozatu bizitzako esperientziez, izan pixka bat malguagoa eta ez ahaztu xehetasun txikiez gozatzea. Gogoratu zure aliatu nagusia konfiantza, irekitasuna eta baikortasuna izango direla. Aprobetxatu aukera guztiak eta erakutsi nolakoa zaren, beldurrik eta aurreiritzirik gabe. Distira egiteko unea da! Ez ahaztu pertsona berezia zarela, paregabea, pribilegio asko dituena; beraz, presta zaitez bizitzak eskaintzen dizkizun oparirik onenak jasotzeko.

Scorpius (10/24 - 11/23)

Utzi beldurrak eta segurtasun eza alde batera, eta joan abenturara. Ez itxaron bizitzak irtenbide bat aurkezten dizun arte, zu izan behar zara guztiaren motorra. Erabakiak hartzeko, zure bizi-proiektuan lan egiteko eta iraganari geldiarazten ez uzteko urtea da. Aurten ere une egokia izango da nahi duzunaren alde borrokatzeko. Ez konformatu eskaintzen dizutenarekin, bilatu gehiago. Zure esku dago benetako aldaketa bat egitea eta zure ahaleginek saria nola lortzen duten ikustea. Zure balioa erakusteko eta besteei zer egiteko gai zaren erakusteko urtea da. Hori lortzeko indarra duzu.

Sagittarius (11/24 - 12/23)

Hau izango da gorenera iristeko eta nahi duzuna lortzeko modu bakarra. Ez ahaztu une onez eta plazer txikiez gozatzea. Aprobetxatu familia barruko uneak eta lagunekin izandako topaketak energiaz eta zoriontasunez betetzeko. Zaindu zure osasuna eta saia zaitez oreka aurkitzen jarduera fisikoen, plazeren eta atsedenaren artean. Eta ez ahaztu zure izpiritua. Egon konektatuta zure balioekin eta bizi-printzipioekin.

Capricornus (12/24 - 01/20)

Aprobetxatu zure unea eta sentitu munduko askatasun osoa duzula erabakiak hartzeko. Ez erori porrotaren edo bakardadearen beldurrean, bizitzak aukerak ematen dizkizu eta. Gauzak ez dira beti espero bezala aterako, baina aldaketak onartzen eta une bakoitzaz gozatzen ikasiko duzu. Zeure buruarengan eta bizitzan duzun konfiantzak lagunduko dizu erronkei jarrera positiboarekin aurre egiten eta aurrera ateratzen.

45

GAZTEEN JAKIN-MINA ETA FANTASIA SEXUAL “TABUAK”

Urtero gizartearen pentsamendua eboluzionatzen doa, gero eta pentsaera irekiagoa du jendeak. Hainbat modu ezberdin agertzen ari dira sexuaz gozatzeko eta harreman horiek esperimentatzeko hainbat alderditan. Hori mudu seguruan egiteko, artikulu hau idatzi dugu. Gazteen interesetan oinarrituta, test bat egin dugu eta hauek izan dira haien erantzunak:

Non izan zen zure lehen aldia sexu harremanetan edo masturbazioan?

Zenbat urterekin izan zen zure lehen aldia? ---------------→

Ikusten den bezala, gazteriaren % 51,4k 14 eta 16 urteen artean izan zuten haien lehen esperientzia sexu-harremanetan. Gehienak, hau da, % 68,4 etxean izan ziren; baina, beste kopuru handi bat gune publikoetan. Kode penalaren arabera, jendaurrean sexu-ekintzak debekatuta daude, eta sei hilabetetik urtebete arteko kartzela-zigorra ezar daiteke. Nahiz eta horrela izan, jendeak gero eta gehiago jarduten du gune publikoetan.

46 SEXULAPIKOA
14-16 urte ←-- -------→ +18 urte -----→ 10-12 urte
12-14 urte
16-18
---------→

Gustatuko litzaizuke sexu esteriotipoetatik irtetea eta zerbait tabua probatzea?

FANTASIA SEXUAL OHIKOENAK

- Gazteen inguruan hitz egiterakoan, gehiengoak trio bat egiteko jakin-mina dute. Orokorrean, nerabeek ekintza sexual hau aurrera eramaterakoan nahiago dute bi emakumerekin eta gizonezko batekin egitea. Hori modu egokian egiteko eta gehiago gozatzeko ona hemen aholku batzuk:

1. Inor ez baztertzea.

2. Konfidantza osoa izatea besteekiko.

3. Gauza berriak esperimentatzea.

4. Besteen gustuak kontuan izatea.

- Jendeari deigarri egiten zaion beste kontu bat garraiobideetan egitea izan da; batez ere, garraiobide publikoetan. Hegazkinak oso ohikoak izan dira leku bezala fantasia sexualetan, eta haietako komunak ere bai. Oso arriskutsua dirudi, baina arrisku hori morbo bihurtzen da ekintza hasi aurretik edo hasterakoan. Bestalde, batzuei jakin-mina sorrarazi izan die autobus publikoetako atzeko eserlekuetan egitea. Hala ere, asko ez dira hainbeste ausartu nahi eta nahiago izan dute beraien autoan probatu.

- Asko harritu gaituen amets bat klase inguruetan egiteko nahia izan da. Irakasle gela toki sarrikoenetarikoena izan da, nahiz eta irakasleek harrapatu eta ikasleak kaleratu ditzaketen. Gero eta ziurrago gaude gazteen morboa handitzen dela norbaitek harrapatzeko arriskuarekin batera.

- Nahiz eta ez izan oso ohikoa, beste batzuk hondartzarekiko interesa dute. Egia esanda, arazo asko gerta litezke harremanak leku honetan izanez gero: uretan bada, lubrikazio arazoak izan ahal dituzue, urak emakumearen lubrikazio naturala lehortzen du eta. Harean, ordea, beste arazo batzuk ager litezke, adibidez, harea zuen genitalen artean sartu eta marruskadurak eta narritadurak eragin ditzake.

- Ustekabean harrapatu gaituen zerbait rolak aldatzearekiko nahia izan da. Ez da egunerokoan entzundako gaia, baina, hala ere, bitxia da nola imajinazioari esker hainbat mundu ezagutu daitezkeen eta istorio morbosoak sortu. Estereotipoetatik irteten den beste ekintza sexual bat “bondage” deritzona da. Pertsona baten gorputzaren inmobilizazioan oinarritutako praktika erotikoari deitzen zaio.

- Ekintza hauek guztiak probatzeko orduan beldurra izan dezakezue. Horretarako gomendatzen da zuen gustuko musikarekin egitea; horrek lagunduko zaituzte erlaxatzen. Asko hasi dira teknika hori erabiltzen sexu harremanak dituzten bakoitzean; gainera, erritmoarekin jokatuz ere asko gozatu dezakezue.

- Honekin lotuta, gaur egungo teknologiek asko lagundu dute sexuaren beste alderdi batzuk ezagutzen. Gero eta gehiago dira pornoa edo hentai ikusten duten bikoteak ekintza egiten hasi aurretik.

IRAKURRIXU

Denborapasak

Unax Diaz eta Julen Urresti

Letra-zopa

Bizkaiko herrien letra zopa (8 guztira).

48 DENBORAPASAK

Kultur Agenda

Jone Izkara eta Izar Zubiaga

Euri Gaztelu-Urrutia eta Olaia Urkidi

URTARRILA

GARTXOT EGUNA - Urtarrilaren 14 eta 15ean

Urtarrilaren 14 eta 15ean Gartxot Eguna ospatuko da Itzaltzun. Betiko moduan, lagunartean kulturaz gozatzeko tartea izango da, baita parranda egin eta Elkorretara ibilaldia egitekoa ere. Festa honen helburuetako bat geure buruari bizirik gaudela oroitaraztea da, mugimenduan gaudela, gure herria eta hizkuntza maite ditugula, Gartxot gogoan dugula eta guztia elkarrekin egiteko gai garela.

MASKARADAK - Urtarrilaren 15etik aurrera

Maskaradak Zuberoako neguko inauteriak dira. 20 bat pertsonaz osaturiko gazte talde batek egun osoko jai bat antolatzen du. Bertan, ikuskizun luze bat eskaintzen dute, hainbat kantu eta dantzarekin. Pertsonaiak urtero berdinak izan ohi dira. 2023ko maskaradak, urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira. Guztira, 15 emanaldi emango dituzte Zuberoan zehar.

BERTSO EGUNA - Urtarrilak 28

Euskal Herriko bertsozale elkarteak Bertso Eguna ospatuko du urtarrilaren 28an, Azpeitian. Egun osoko ekitaldia da, goizeko 11:30ean elkartu eta libreko bertso saioak egingo dira kalez kale, poteoa egin bitartean. Eguerdian, bazkaria Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan izango da, eta elkarte bakoitzean bertso saio desberdinak egongo dira, gustu guztiak asetzeko. Poteoa egingo da berriro arratsaldean, eta geroago afaria. Bertso ekitaldia elikagunean bertan izango da afal ostean. Bertso eguna ospatzen den 36. urtea da aurten eta betiko legez, internet bidez erosi ahalko dira.

OTSAILA

SANTA AGEDA BEZPERA- Otsailak 4

Koplak abesten dira hainbat herritan, Zornotzan, Durangon eta Elorrion, adibidez. Koplen kantuak seiak eta zazpiak inguru izaten dira herri guztietan. Adin ugarietako pertsonak ateratzen dira abestera eta Santa Agedako makilarekin lurra jotzera. Lurra jotzearen ohitura antzinaroan nekazariek zuten erritual batetik dator, lurra esnatzeko erritu moduan egiten zuten uzta garaian.

TOLOSAKO INAUTERIAK - otsailak 16-26

Tolosako inauteriak 10 eguneko ospakizuna izaten dira. Egun hauen artean garrantzitsuagoak diren egunak badaude: lehenengo eguna, txupinazoa egiten da Tolosako Triangelu plazan gauerdian, eta txarangarekin batera inauteriak hasi direla ospatzen da. Egunik handiena bigarrena izaten da; izan ere, eguerdiko txupinazoa udaletxean eta gaueko afariak eta juerga oso gustukoak dira.

Inaute bezperan, danborrada nagusik hartzen ditu kaleak.Bosgarren egunean, Inautea ospatzen da. Goizeko seietan diana jotzen da eta ospakizuna hasten da. Egunean zehar hainbat txaranga eta karroza izaten dira herrian zehar. Azkenengo eguna ere oso ospetsua da: alboradarekin eta zezenekin hasten da eguna eta gaueko hamabietan Sardinaren Hilketarekin ematen zaie amaiera inauteriei.

DURANGOKO SURRANDIA - Otsailak 20

Durangoko surrandiak gerra zibilaren aurretik egiten zen ospakizun bat da. Gerra ostean ez zegoen ondo ikusita, baina gaur egun berriz ere berreskuratu da. Kriskitin dantza taldeak bultzatzen du ekimen hau. Ospakizun honetan jendea koloretsu mozorrotu eta surrandi “maskara” jantzita Durangon zehar kalejira egiten da. Musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea da.

40 MINUTU ROCK - Otsailak 25

Otsailaren 25ean 40 minutu Rock jaialdia izango da Durangoko Landako Gunean. Egun osoko jaialdia izango da, goizeko 10:30ean hasi eta gaueko ordu txikitan amaitzen dena. Euskal Rock talde ugari batzen ditu urtero, eta giro gazte eta euskalduna egoten da beti.

Laguntzaileak:

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.