IRAKURRIXU
ATALA
1
4
AGURRA
IRAKURRIXU
Kaixo, irakurle! Esku artean duzun hau “Irakurrixu” aldizkariaren 2020-2021 ikasturteko azken alea duzu. Ibaizabal ikastolako 1C eta 1D taldeetako ikasleon artean osatu dugu, eta denetarik aurkituko duzu bertan: iritziak, erreportajeak, gomendioak, elkarrizketak, plazerari buruzko inkestaren emaitzak, txutxu-mutxuak…Gehiago gura duzu? Eman begiratu bat irakasleen umetako argazkiei. Ezetz asmatu nor den nor? Jakina da ikasturte gorabeheratsua izan dena, baina ale honi opor-usaina dario. Gozatu ale honetaz, eta disfrutatu aurretik dugun uda paregabeaz!
IRAKURRIXU
EDITORIALA
Galder Egia
Euskararen berpizkundea iparraldeko larreetatik eskoletara Garai hobeak datoz iparraldeko jendartearentzat. 70 urtez Frantziako estatuko lurrak azpiraturik izan dituen lege zaharra ordezkatzear da. Hizkuntza gutxituen eta horiek berpiztearen aldeko garai bat hastear egon daiteke, eta poztasuna nabaritzen da dagoeneko. Frantziako Asanbladak Paul Molac Bretainiako diputatuak sustatu duen “Molac legea” edo hizkuntza gutxituen legea onartu zuen, aldeko 247 botorekin, eta horrek fase historiko berri bat abiarazi du. Frantsesaren inposizioaren ondorioetako bat Frantziako estatuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen egoera larria izatea da. Hala ere, herrialdean zehar hitz egiten diren hizkuntzen egoera zeharo desberdina da. Egoerarik onena korsikerak du, gutxi gorabehera, Korsika uharteko biztanleriaren % 50ek mintzatzen baitu. Ondoren, katalana eta alsaziera daude; izan ere, hizkuntza horiek mintzatzen diren lurraldeko biztanleriaren % 40 inguruk ezagutzen ditu. Estimazioekin jarraituz, bretoiera eta okzitaniera daude: beraien lurraldeetako biztanleriaren % 15ek ezagutzen ditu. Azken hauen kasuan, gainera, etengabe ari dira hiztunak galtzen, eta desagertzeko arrisku handia dute. Euskararen kasuan, adituek diotenez, % 20 eta % 25 artean dago hiztun kopurua. Gero eta gutxiago, urteak igarotzen diren heinean; besteak beste, populazio berriaren bilakaeragatik, eta gero eta gazte gutxiagok dakielako euskaraz mintzatzen. Gaur egun gertatzen den kontrara, orain urte batzuk,
5
6
EDITORIALA
IRAKURRIXU
iparraldeko biztanleria gaztearen artean, askoz gehiago ziren euskara menperatzen zutenak. Frantziako estatua, zapalgailu bat izango balitz bezala, bere helburu liberal eta zentralistak betetzen doa apurka, estatu osoari itxura berbera eman eta horrela, herrialdeak orain berrehun bat urte hartu zituen “Askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna” printzipioak inposatzen saiatzeko. Guztiak berdinak izango balira bezala eta, Niza, Baiona eta Parisko batek kultura, historia edota jaiegun berdinak izango eta sentituko balitu bezala. Saiakera barbaro horren artean euskara dago, indarra egiten, hipotetikoa den baina, aldi berean, hurbila izan daitekeen desagerpen bati aurre egiten. Euskararen bizirautea ez da erraza izan, eta oraindik egunerokotasunean ematen den gudu konstante bat da, zoritxarrez. Paristik datozen aginduak zorrotzak eta mingarriak dira, arbasoen hizkuntza alde batera uzteko nahiekin, sustapen konstante bat zabaltzen ari dira egunero. Nola utzi daiteke arbasoen hizkuntza hiltzen? Guztiok dakigu hizkuntza bat dakien edozein pertsona kontzientek ez lukeela galdu nahiko; hizkuntza bakoitzak adierazten duen aberastasuna bakarra delako, eta hizkuntza bakoitzak berarekin gordetzen duelako mintzatzen duen herriaren nortasuna. Ipar Euskal Herriaren kasuan, herri euskaldunarena. Bere momentuan, askok euskara bizirik mantentzearen aldeko apustua egin bazuten ere, Paristik ezarri izan diren traba legal eta burokratikoak milaka izan dira. Gehienbat, hezkuntza alorrean ezarritakoak, uste dutelako frantsesez baino ez dela irakatsi behar. Noski, hau beti aplikatzen da hizkuntza debekatu horiek ingelesa, gaztelania edo alemana ez diren bitartean; hor kontua aldatu egiten da eta. Testuinguru horretan Seaska sortu zen (Iparraldeko ikastolen elkartea) hizkuntza opresio horri aurre egin eta euskaratik eta euskararentzat bide bat zabaltzeko. Aitortu beharra dago, gutxi direla ikasleak Iparraldeko ikastoletan, eta horri belaunaldi zaharrengandik berrietara dagoen transmizio eza gehitu behar zaio. Euskara hiztunen erorketa libre batean harrapaturik dagoela esan dezakegu. Hala ere, egoera lehengoratu daiteke. Adibidez, egun hauetan sortutako egoera berezi honek ekar dezakeen murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartzea oso garrantzitsua da; lehenik eta behin, Frantziako estatuak hain luzaroan ezarritako oinarriak eraldatu ditzakeelako, eta bigarren, EAEn bere garaian eman zen pauso ausart hori iparraldean errepikatu daitekeelako. Eta bai, egia da, oraindik pauso txikia eta urria izan daitekeela, baina Frantziako gobernuak azken 70 urteetan izan dituen hizkuntza politikak kontuan izanda, euskararentzako eta Frantziako beste hizkuntza gutxientuentzako garaipen oso, argi eta merezia izango litzateke.
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
ITSASOEN GAIXOTASUNIK LARRIENA Jon Gonzalez | Iker Zabala
"Zaborra itsasoetara heltzen ari da, eta arduratzeko kontua da, dituen ondorio bortitzengatik" Kaleetan zaborra ikus dezakegu, baina ba al dakizue itsasondoetan gero eta zabor gehiago dagoela? Honek ondorio kaltegarri batzuk dakartza, eta ondorio horien berri emango dizuegu erreportaje honetan. DATU HARRIGARRIAK Hasteko, datu esanguratsu bat: ozeanoetan kilometro karratu bakoitzeko, 13.000 plastiko zati daude batez beste. Gainera, 4,8-12,7 milioi tona zabor heltzen da itsasoetara, eta zabor horren % 60-80 bitarte plastikoa da. Datu horiek kontuan izanda, “Fundacion Ellen Macarthur”-en arabera, 2050erako arrain baino plastiko gehiago egongo da gure itsasoetan. Aurreko ondoriora iristeko arrazoietako bat hurrengoa da: plastiko botila bakoitzak 450 urte behar ditu deskonposatzeko. Hego Amerika
Ipar Amerika Europa
Asia
Afrika
Ozeania
Tonak (urtean)
76.400
13.400
3.900
1.210.000
109.200
300
Ehunekoa (%)
4,8
0,95
0,28
86,17
7,78
0,02
ZABORREN ONDORIOAK ITSASOETAN Jarrera horrek hainbat ondorio kaltegarri eragiten ditu. Gu hiru ondorio nagusitan oinarrituko gara.
7
8
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
Hasteko, itsas ekosistema suntsitu egiten du. Bertako bizidunek plastikoak jaten dituzte, eta horrek heriotza eragin dezake. Hori gutxi balitz, plastikoetan harrapatuta gelditzean ere animalia asko hil egiten dira. Bestalde, gizakion osasunean ere kalteak sortzen ditu. Izan ere, lehen esan bezala, arrainek plastikoak jaten dituzte, eta guk arrain horiek. Beraz, esan dezakegu gizakiok ere plastikoak jaten ditugula.
"Arrainek plastikoak jaten dituzte, eta guk arrain horiek. Beraz, esan dezakegu gizakiok ere plastikoak jaten ditugula" Amaitzeko, kliman arazo larriak sortzen ditu. Itsasoetara isuritako plastiko guztiak behar den bezala birziklatuz gero, berotegi efektua saihesten lagunduko genuke. Horrela, berotegi efektuaren ondorioak (poloak urtu, itsas ertzeko herrialdeak ur-azpian gelditzea…) ekidingo genituzke.
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
ETA, HORREN AURREAN, ZER EGIN DEZAKEGU? Lehenengo pausoa arazo larria dela ohartzea da. Behin hori barneratuta, ekintzak egiten hasi ahalko gara. Eta, zein ekintza? Hasteko, plastiko gabeko produktuak eros ditzakegu, plastikoen kontsumoa jaitsiaraziz. Horrez gain, “Zero waste” edo “Zero hondakin” izeneko proiektua dago. Egitasmo horrek pertsona bakoitzak urte oso batean sortutako zabor guztia (konpostera doana izan ezik) ontzi batean sartzea sustatzen du. Beraien webgunean informazio gehiago eta birziklatu daitezkeen hainbat produktu aurkitu ditzakezue. Oso zaila iruditzen bazaizue, beste aukera batzuk dakarzkizuegu. Esaterako, erosketak egiterako orduan plastikozko poltsak hartu beharrean etxetik eramandako poltsa ekologikoak eramatea edo plastikorik gabe ontziratutako produktuak erostea. Edota, gutxienez, erabilitako plastikoa ahalik eta gehien berrerabiltzea eta lurrera ez botatzea. Honenbestez, aukerak egon badaude. Kontziente izan behar dugu, eta kontzientziaz jokatu. Birzikla ezazu!
9
SEXULAPIKOA
IRAKURRIXU
Sexulapikoa Duela hilabete batzuk Euskara Taldetik galdetegi bat zabaldu genuen, Ibaizabaleko ikasleen artean sexu ohituren inguruan galdetzeko. Galdera guztietatik, esanguratsuenak aipatuko ditugu horien inguruan hausnartu dezagun.
EMAKUMEAK
Hasteko, aipagarria iruditu zaigu harreman sexualak izan dituzten gazteen artean, emakumeen % 48,6k soilik izan duela inoiz orgasmo bat; gizonen artean, aldiz, % 73,6k. Datu hauek oso argi uzten dute harreman sexualak izaterako orduan norengan pentsatzen den, gizonezkoa baita zentroa maiz. Hau gizarte heteropatriarkal baten ondorio zuzena da, baita pornografiak sortutako harreman sexualen rolak imitatzearena ere.
GIZONAK
10
IRAKURRIXU
SEXULAPIKOA
GIZONAK
EMAKUMEAK
Horrez gain, inoiz orgasmo bat antzeztu duten galdetzerakoan, bi emakumetik batek, baietz erantzun du. Kontrastean, gizonezkoen % 17,5ek bakarrik. Zergatik izan daiteke hau? Beste pertsonaren egoa edo sentimenduak ez mintzeko? Edo, agian, nahiago dugu azkar bukatu eta antzeztu, egoera deserosoak ekidin eta gure lagunekin juergan jarraitu.
11
SEXULAPIKOA
IRAKURRIXU
EMAKUMEAK
Beste alde batetik, norberaren gogoen kontra zerbait egin duten galdetzerakoan, gizonezkoen %2 2,6k eta emakumezkoen % 38,1ek baietz erantzun dute. Oraindik ere datu hauen aurrean egoteak lotsa eragin beharko liguke. Izan ere, bada garaia beste pertsonak errespetuz eta tentuz tratatzeko, bai harreman sexualak izaterakoan, baita beste esparru guztietan ere. Ez al duzue uste?
GIZONAK
12
IRAKURRIXU
SEXULAPIKOA
Gorane Olazabalaga | Anderson Wilches Hurrengo orrialdetan, istorio bat proposatuko dizuegu. Ikus dezagun fikziozko egoera horren aurrean zelako erabakiak hartuko zenituzketen. Udan zure lagunekin oporretan joan zara Saloura. Gau batean, diskoteka batera joatea antolatu duzue. Zer jantzi pentsatzen hasi zara; alde batetik, eroso joan nahi duzu, baina, bestetik, zure lagunek gauza sexy eta deigarri bat jartzeko esaten dizute. Azkenean, __1__. Diskotekara iristen zaretenean, dantzan hasten zarete, eta dantzaldi batzuen ondoren, atseden hartzea erabakitzen duzu. Hori dela eta, barrara joan zara, eta __2__ eskatzen duzu. Edaria gozatzen duzun bitartean, norbaitek begiekin jaten zaituela nabaritzen duzu. Pertsona horrengan gehien atentzioa eman dizuna __3__. Pertsona hori, berari begira zaudela konturatzean, zuregana hurbildu da. Momentu horretan, __4__. Zure ondoan dagoenean, sorbalda ukitzen dizu, eta hitz egiten hasten zaizu. Denbora pasatu ahala, momentuaz gozatzen ari zara. Momentu batean zure belarrira hurbiltzen da, eta zurekin liatu nahi duela esaten dizu. Zuk bera gustuko duzula aitortzen diozu, baina jendearen aurrean musukatzea edota beste gauza batzuk egitea zure estiloa ez dela argitzen diozu. Hau ikusita, bere hoteleko gelara gonbidatzen zaitu. Gogotsu baietz esaten diozu, eta zure lagunei ezer esan gabe, berarekin taxi batean bere hotelera zoaz. Taxian zaudetela, bere eskua zure eskura hurbiltzen dagoela sentitzen duzu __5__. Zure erreakzioa ikusita, lepoan musuak ematen hastea erabakitzen du. Orduan, __6__. Hotelera iristean, segituan bere logelara eramaten zaitu. Gelara sartzean, handitasunak itsututa ixten zaitu. Zure gelarekin alderatuta, hau oso txukun dago eta oso usain ona du. Ez dago oinetakorik gelan botata, ezta kamisetarik, ezta ohean galtzerdirik ere. Ohea izugarria da, tapakiak oso zuri ditu. Komunera doan bitartean, eroso egoteko esaten dizu. Komuneko atetik desagertzen denean, __7__. Komunetik noiz aterako zain zauden bitartean, terraza duela ohartu zara eta; hortaz, jaiki eta begirada bat ematen diozu. Terrazan, bistei begira, txora-txora begiratzen gelditzen zara, zure logelakoak baino askoz hobeak dira eta. Konturatu gabe, ibiltzen hasi zara eta noraezean, igerileku batera erori zara. Hain ozenki oihukatu duzu, non erortzean ziztu bizian komunetik atera baita. Orduan, igerilekuan bakarrik zaudela ikusterakoan, zurekin bainatzea erabakitzen du. Tontakeriatan hasi eta urarekin jolasten bukatzen duzue. Une hartan oso gertu zaudete, bere arnasa zure lepoan sentitzen duzu eta. Plazerez bihurritzen zara; beraz, zail egiten zaizu arnasa hartzea. Zerbaitetan kontzentratu beharra duzu. Une horretan, zuen begiradek topo egiten dute. Eta, momentu hori aprobetxatzen duzu __8__. Momentu batetik bestera zure telefonoa entzuten da, zure lagunak dira hotelera bueltatzeko esanez. Orduan zuk erabaki bat hartu behar duzu: alde batetik, zure lagunengana joatea edo, bestetik, berarekin gauaz gozatzea. Zer egiten duzu? __9__.
13
14
SEXULAPIKOA
IRAKURRIXU
1
A) zure lagunez paso egiten duzu, eta maletaren amaieran daukazun txandal praka hori jantzi eta kamiseta zuri batekin konbinatzen duzu. B) zure lagunek esan dizuten arroparekin, hau da, praka bakero batzuekin eta tirantedun kamiseta batekin janzten zara.
2
A) ron kola. B) kalimotxoa. C) baso bete ur.
3
A) bere begiak dira, beti sinetsi izan duzu, begiak arimaren lehioak direla. B) bere ezpainak dira; beheko ezpainari hozka egiten ikusi duzunean, zure barruan zerbait piztu baita. C) bere irribarrea, aspaldian ikusi duzun gauzarik sexyena izan delako.
4
A) urduri jartzen zara, eta zure ilearekin jolasean hasten zara. B) Misteriotsuaren itxurak egiten dituzu, eta mugikorra hartu eta instagramera sartzen zara.
5
A) eskua ematen diozu. B) eskuak poltsikoetan sartzen dituzu.
6
A) taxi gidariaren aurrean lotsa ematen dizula esaten diozu; beraz, hotelera iristerakoan nahi duzuena egiteko aukera izango duzula gogoratu diozu. B) berari jokoa jarraitu eta taxian liatzen zarete.
7
A) ohean botatzen zara, ezin duzulako jasan dena perfektua izatea. B) leihoaren ondoan dagoen aulki batean esertzen zara, lasai zauden itxura eman nahi duzulako.
8
A) itotzen saiatzeko. B) musukatzeko.
9
A) Bertan gelditzen zara. B) Zure lagunengan joatea erabakitzen duzu.
Zer iruditu zaizue? Espero dugu zuen kabuz istorioari amaiera egokia ematea. Gure gomendioa gauen ohean zaudetenean amaitzea da, zuen gorputzari gure protagonistak behar duen hori emanez.
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA
Paule Yurrebaso | Senda Iparragirre
BAKARNE MENDIOLA “Ikastolarekin dudan atxikimendua handia da.” Gaurko honetan, Bakarne Mendiola Ibaizabaleko Filosofia irakaslea apur bat gehiago ezagutzeko aukera izango dugu elkarrizketa baten bidez. Bakarne 43 urteko legazpiarra da, eta 20 urte darama hezkuntza munduan Filosofiako irakasle. → Nola hartu zenuen aurreko ikastola atzean utzi eta Ibaizabalera etortzeko erabakia? Ez da egun bateko erabakia izan, hemen kokatzea edo honaino etortzea nire aurreko ibilbide guztiak egin du. Alde batetik, ikastolak ondo ezagutzen ditut. Ni ikastolako ikasle eta irakasle izan naiz; ikasle zein irakasle aktiboa; eta, guraso aktiboa naiz gaur egun. Ikastolarekin dudan atxikimendua handia da. Azken urteetan eskola publikoan ibili naiz, non erronka handiak izan ditudan eta asko aberastu naizen, perspektiba zabalagoa izaten lagundu dit. Hemen etxean bezala sentitzen naiz. Erabakia ez da izan hain zaila niretzat zentzu horretan, etxean nago berri- ikastera? ro ere, eskarmentu handiagoarekin. Betidanik pentsatu izan dut nire bidea →Zein izan da izandako beldurrik zela. Hala ere, medikuntza ere asko handiena erronka honi aurre egi- gustatu zait; baina erronka handia zen. Musika ikasketekin batera gauza gehietean? gi nituen, eta denarekin ezin. Zorionez, Beldurraren beldur izatea. Eraba- beste arlo guztiak zeharkatzen dituen kiak loa kendu dit, noski; baina hau diziplina da Filosofia. askatasunez (beti ere, baldintzatua) egitea da niretzat garrantzitsua, eta → Arlo profesionalean zein izan da aurkitutako erronkarik gogorrena? halaxe izan da. → Zerk bultzatu zintuen Filosofia Ikasleei erantzun egoki bat ematea. As-
15
16
ELKARRIZKETA
kotan topo egin dut egoera sozial eta ekonomiko larriekin… Horiek zurekin eramaten dituzu etxera, motxila horretan, eta ez da erraza. → Noizbat damutu al zara lanbidearekin zerikusia duen erabakiren batekin? Estoikoen jarrera oso ona da damuaren inguruan. Laburbilduz, esaten zuten alferrik dela kezkatzea ezin dugunaz aldatu. Egiten dugun oro bizitzak eskaintzen digun ikasketa prozesuaren parte da. Nire ekintzak ebaluatzeko hortik abiatzen saiatzen naiz. Ez da erraza, noski. → Irakasteko orduan, zeri ematen diozu berebiziko garrantzia edo lehentasuna? Ikaslearen autonomiari: bidelagun izatea, behar duen edukiez eta balioez hornitzea ikaslea, eta bere garapen pertsonalean laguntzea. → Noizbait sentitu izan duzu ikasle bati egin ezin diozun zerbait egiteko gogoa? Inoiz ez. Gaur egun arte ez dut inoiz arazorik izan. Bi norabideetako errespetua da giltzarria. Bi aldeek gauzak ongi eta gaizki egiten ditugun onarpenetik abiatzen da nire ikasleekin harremana. Momentuz, erein dudana izan ditudan ikasle guztiekin oso aberasgarria izan da. → Erraza egiten al zaizu zure bizitzaren alderdi pertsonala profesionalera moldatzea? Ez. Erronka da niretzat. Biak banezinak dira, alderdi pertsonalak profesionala baldintzatzen du, eta alderantziz. Teknologiak ere ez du laguntzen. Komunikazioa etengabea da. → Zer pentsatzen duzu gorrotoari buruz? Gorrotoa minaren isla dela uste dut. Ondorio bat. Beste faktore batzuk ere
IRAKURRIXU barnebiltzen ditu, hala nola ezjakintasuna. Indartzailea izateko minari aitortza egin behar zaiola iruditzen zait, eta ondorioz, gorrotoa baztertzen joango ginateke, prozesu dialektiko batean. → Inoiz esan al duzu gezurrik kanpokoek zu beste modu batera ikusteko? Inoiz ez. Taxatiboa naiz honetan. Harremantzeko, zintzotasuna beti da mahai gainean jartzen dudan zerbait.
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
Enara Gastelurrutia | Eider Gallastegi
GAZTEAK PANDEMIA GARAIAN 2019ko abenduan COVID-19 brote bat egon zen Wuhanen. Brote horren ondorioak oso larriak izan ziren; izan ere, beste kontinenteetara zabaltzen hasi zen, eta infektatuen kasu kopurua nabarmenki igo zen. 2020ko martxoaren 11n OMEk pandemia baten aurrean geundela adierazi zuen.
BERROGEIALDIA
Berrogeialdia bizi izan behar genuen 2020ko martxoaren 13an hasi eta ekainaren 21era. Gaixotasun hau esponentzialki hasi zen, eta uste baino azkarrago, milaka kasu eta hildako egon ziren. Ez zegoen ospitale nahikorik gertatzen ari zena jasateko. Kasuak kontrolatu zirenean, hainbat lekutan ospitaleak eraikitzen hasi ziren hurrengo brote bati aurre egin ahal izateko.
HEZKUNTZAN ERAGINAK
Ukaezina da koronabirusak denongan ondorio larriak eragin dituela, nahiz eta egia den osasun arloan gazteok ez dugula pertsona nagusiek bezainbeste pairatzen. Hala ere, berrogeialdiak izan duen ondorioetako bat hezkuntzaren etenaldia izan da. Zoritxarrez, hainbat gaztek ez dituzte etxetik internet sarera konektatzeko aukera edo baliabide berberak. Beste askok, berriz, ez dute
17
18
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
ordenagailu edo teknologia aurreratu nahikorik merezi duten hezkuntza jasotzeko; gehienbat, baliabide gutxiko familietako kideek.
OSASUN MENTALA
Horretaz aparte, gazteok efektu psikologiko esanguratsuak jasan behar izan ditugu. Berrogeialdia luzea eta gogorra izan da gehienontzat. Pandemiak eragiten duen ziurgabetasunaren ondorioz, beldurra sortu da gazteongan, gertatuko denaren inguruko zalantza dugulako. Gainera, estutasuna edo larritasuna protagonista nagusienetako bat izan da. Arnasteko ezintasuna sorrarazten du, hainbat zorabio eta dardaraz batera. Bestalde, Madrilen egin den ikerketa batek frogatu du, pandemiaren eraginez, elkarrizketatuetakoen % 60ek apatia edo interes gutxi sentitu duela, eta gainera, %15ek sentsazio hori izan du denboraldi luzean. Apatiaren ondorioz, gazte askok motibazio falta izan dute eta estimulu guztien aurrean indiferentzia erakusten dute. Berrogeialdia atzean utzi izanak, ez du esan nahi efektu horrek desagertu direnik; izan ere, orain hainbat ikaslek beraien etxeetatik jarraitu behar dituzte klaseak, eta beste askok presentzialki jarraitu arren, batzuetan konfinatu behar izan dira.
GEHIEGIZKO INFORMAZIOA
Berrogeialdi hasieran datu eta informazio gutxi genituen. Aldiz, egunak joan ahala komunikabide guztiak hainbat datu eta informazio aurkezten hasi ziren. Alde batetik, onuragarria da bizi dugun egoeraren larritasuna jakitea, baina gehiegizko informazioa osasun fisiko eta mentalerako kaltegarria izan daiteke. Horrek estresa eta, gehienbat, antsietatea sor ditzakeelako, informazioaren eguneratzea etengabe egiaztatzen baitugu.
SARE SOZIALAK
Pandemia garaian teknologia eta sare sozialak tresna ezin hobea izan dira gure familia, ikaskide edo lankideekin harremanetan jarraitzeko. Horrek gazteen artean sare sozialen erabilera masiboa eragin du. We Are Social Hooutsidek aurkeztu duen moduan, mundu mailako eskalan sare sozialen erabileraren batez bestekoa egunean 2 ordu eta 25 minutukoa da. 2019ko datuekin alderatuta nabarmen igo da. Ez da harritzekoa. Izan ere, hainbat lan, ekintza… online izatera pasatu dira. Gainera, gazte batzuek beraien klaseak online jarraitzerakoan hainbat ordu ematen dituzte interneten, baita sare sozialetan ere. Informazio hori ikusita, sare sozialetan hainbeste denbora pasatzeak eragiten dituen ondorioez jabetu behar gara; batez ere, adingabeen eta gazteen artean. Manuel Armayones Ruiz Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Ikasketetako irakaslea eta Kataluniako Unibertsitate Irekiko (UOC) eHealth zentroan ikertzailea da, eta hezkuntzako webgune batean esan duenaren arabera, “oinarrizko bi arrisku
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
daude plataforma horien erabileraren inguruan: sortzen duten menpekotasuna eta helburu komertzialetarako erabil daitezkeen datu pertsonalak partekatzea. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago kostatzen da sarerik gabe uztea horietan jarritako ahalegin, denbora eta informazio guztia", dio. Arazo horiek ekiditeko, adituak azpimarratu du zein garrantzitsua den sare sozialen erabilera zentzuzkoa egitea eta hezkuntza eta lan beharrak asetzen dituztenak soilik aukeratzea: "Plataforma horietara sartzen garenean, kontrola uzten dugu eta, geroz eta informazio gehiago sortzen dugu, gure gustuei eta motibazioei buruzko informazioa "retweet", iruzkindu edo "gustatu" moduan".
19
20
KUXKUXEROAK
IRAKURRIXU
Kuxkuxeroak Naia Olaetxea | Goiuri Zarraga
🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥
Antza denez, udaberri festan Paula Motricok sintaxis klasea eman zion Jokin Etxebarriari, azkenean gorputz hezkuntza egiten amaitu zutela kontatu digute. Ipiña, klase guztiak pasatzen dituzu gure Izurtzako Martintxori begira, zerbait zuen artean ala? Irati Gutierrez, Aimar Peña zure atzetik dabilela entzun dugu pasiloetatik… Iker Iturburu, zelan Uribe kostako zubian? Senda eta Dani, ikasturtea bukatu den arren, uda osoa duzue zuen artekoari hasiera bat emateko. Animo bikote! Udaberri festan De La Torrek tour bat eiotzan Durangotik Maider Llanori, zer erakutziotzan? Villota eta Aetzek begirada intensuek dekiez fikin, errepikatzeko asmoz? Zer Mikel Robles, Papua Gineara bidaia egiteko asmoekin? Peio Etxe eta Paule Yurre pasiloan topo egiten duzuen bakoitzean
🔥 🔥 🔥
goiko solairutik ere txispak nabaritzen ditugu. Zer? errepikatzeko asmoarekin? Goiuri, zer nahaigo tangak edo BRAGAk? Zure gustuak IKERtzeko momentua heldu zaizu. Jon-en inguruko instagrameko karpetak, Ainhoa? Agerian uzten du zuen artekoa.
Paule Yurrebaso eta Sergio Areitio kafetxoa hartzen harrapatu ditugu.
🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥
Aialak eta Nagorek udaberrin Roblesi trio bat egitea eskatu zieten. Eta honek uko egin zion, zoratute dabil lekitxarra. Goiuri eta Aimar Aiartzaguenak… oraindik begiradak botatzen dizkiote elkarri. Ekorta utzi izarrak begitzeari eta konzentratu Nagorerekin. Manex Gallastegi Naia Olaetxearen atzetik dabil. Erlantz eta Naia Arrazolak begiradatxoak botatzen dituzte… Peruk eta Ziarak igual ahaztute
IRAKURRIXU
🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥 🔥
dekie zein dan euren klasera bueltatzeko bidie. Patxi Murelagak anatomia klase bat nahi du Magali Larrondorekin. Izaskun, errefortzua noizko? Naia Olaetxea eta Beñat Castilla, zuena ibaizabalcuplegoalsen agertu ez arren guk ez dugu ahaztuko. Olatz Ortuzar eta Ander Castan jauna, isilune intensoek kimika ikaragarria sortzen dute zuen artean.
KUXKUXEROAK
🔥 🔥 🔥 🔥
Adi egon Garrido, azkenaldian Sonia eta Aketza oso hurbil daude eta!
🔥 🔥
Aranaz eta Sainz aurrekoan saunatik atera ziren, zerbait kontatzeko zuzendariari?
🔥
Manexek eta Luanak klasean oso ondo pasatzen dutela dirudi, gauzatxoak gertatzen dira?
🔥
Patxi Murelaga, Sendarenganako maitasunagatik, Ondarru eta Lekitxo arteko ribalitatea uzteko prest dago.
🔥 🔥
Josu, ikasleen artean duzun fama Historiako liburuetan ere ageri da. Sexy! Ixone Llona Patxiren atzetik zebilela komentatzen dute, txokolate
tableta hori probatu nahi ala? Nahiabi eta Martintxo… zuek bai fenomenoak! Zer Magali, Espinosaren kopetailea ondo? Ai Victor eta Sofia, zertan zabizie bazkal ostien bikote? Anego eta Ereñoren artean zerbait dagoela kontatu digu txoritxo batek. Larragoiti eta Hodei Olivas-ena sekretuan geratzen da. Ibai Furundarena eta Irune Ocariz komunean ikusi dituzte… zertan ibili zarete bikote? Maider Lacuesta eta Jon Filippini zuen artekoa noiz ofizialduko duzue? Olaia eta Gorka, zuen artean Juneren klasean baino kimika gehiago dago. Erlantz eta Naia Arrazola, batxi bi osoa zuena gertatzeko zain. Amaia Arbeo, ikusi dugu Zornotzako patataren alde egin duzule! Kosta eztozu gustuko ala?
21
22
TONTOMETROA
IRAKURRIXU
Tontometroa Mikel Burgoa | Ibai Merino
Analquia
Patxintaxis
Voxkatzera
zuberrerra
Palabras mas croquetas
me you
Ez dute hartuko parke
ikxa gustiak gehituz
Cruce = Gurutzebide
a mi ensi la quimica me pone
¿Cual es el nexo? son
sadoka
Guardaropa
Goliatx
Adolfmir
Osakidetza ez da eskidetza?
Daukat patzientzia handia No se puede movir
Que vida la dura de el estudiante Atracamiento
Nau lexionaute
Cotilloso
¡El examen ha sido una faja!
Lekito city
Ze ordu zire?
Askatu ta zikatu
Casita-ren lecema casar da
Dakizu norekin dagoen Aitzolek? Quien tiene una amiga que se llama algo? El recruso
Antilopea plaktona da no? Desagertu zebala
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK
HI HAIZ HI
Lian Etxebarria | Amaia Rodriguez 1. Gaztainerren eta Udaberri festan zelan, ligatu zenuen? 2. Objektu hauen artean zein aukeratuko zenuke jostailu sexual bezala erabiltzeko? Eta zer egiteko?
3. Zein da Finlandiako hiriburua? 4. Zein da enteratu zaren azken kotilleoa? 5. Zein da gutxien gustatzen zaizun irakaslea?
a) Erratz bat b) Yoyo bat c) Zuritutako laranja bat d) Kaktus bat
Jon Ipiña 1. Keba nik ligatu, eee oso gutxi.
5. Eee, igual irakasleak… ba igual AnaVi, ez dakit… dela klase apur bat astuna.
2. Ia baa... kaktusa ez, eta yoyoa baa igual lotzeko eskuak. 3. Nongoa? Finlandia! Eee... Wuajaduju. 4. Ikastolan, bua ba ideiarik ez.
Argiñe Alindes 1. Ligatu? Ez… Baina super ondo.
puteatu. Baie dauela ligoteo bat klasean, horraino konte ahal dot.
2. Baa… laranja bat, ez dakit, baa ez dakit, ze klaro ni naz bisexuala orduan ahal da erabili gauza askotarako. Ez dakit, ez dakit, baa igual flujoarentzat.
5. Puff ba, ahal dire izan bat baino gehiau? Bua bustiko naiz baie eeh Iñigo.
3. Hori zer da, geo edo holan? Eee… ez dakit. 4. Ibaizabalen zehar? Baa… Eske ez dut nahi nire klasekoek
23
24
ELKARRIZKETA LABURRAK
1) 5^3/4? 2) Zer esango zenion covid-ari pertsona bat izango balitz? 3) Egia da zenbat eta handiagoa izan hobea dela? 4) Objektu hauen artean zein auke-
IRAKURRIXU
ratuko zenuke jostailu sexual bezala erabiltzeko? Eta zer egiteko? a) Erratz bat b) Yoyo bat c) Zuritutako laranja bat d) Kaktus bat 5) Nor uste duzu dagoela couple goals-eko kontuaren atzean?
Anderson Wilches 1. Gainera matekoa! Iaa... bost ber hiru… Ber, hori ber da, ez? Eee… Ehun da zeuzer ez? Ehun eta hogeita hamabost? Zati lau? Jo eske nik zati… Eee… Hirurogeita bost. 2. Eee… A bai, nahikoa da. 3. Ez, depende. 4. Yoyo bat, kaktus bat, laranja bat? Eta erratz bat bua. Eee… baa… aukeratuko naben eee… laranja. Eta ba mitiko ez dozu ikusi “Call me by your name” pelikula? Baa eee justo ez da laranja bat, baina da… bueno Oihane Ozamiz 1. E? Bost zer?? 3 jaja. 2. Ba jueteko ya, listo, ederto hemen egon dala, ta beitu ez bueltatzeko. 3. Ez. 4. Bat aukeratu bida? Ba laranja. 5. Zein? A bai bai, badakit zein
ez dakit zelan deitzen dan fruta bilatu bestela. Eiten dau zulo bat, eta ez dakit pelikulan ze justo ez deurie kontetan, baie liburuen bai, uste dot eiten deuzela gauzatxuek horregaz, ipintzen deuela puntan eta. Eta gainera, zukuegaz iten dotzet paja bat eta gero, zurrupatzen badotzet laranja zaporea eukiko deu. 5. Uff, mmm… popuren bat fijo, ia mmm… eske justo oin ez dazte etortzen burure… Igual Olaia, baina ez dakit bere abizena. Eee… direz hiru normalean, eee… ez dakit, Kattalin Txurruka igual be eta eee… zelan deitzen da tipo hau mitikoa, ez dakit zer Balerdi? dan, horrek bikoteak, ibaizabaleko bikoteak, bai badakit badakit ajajaj. Ikasle bat da, badakit hor pasetan dala ikasturtez ikasturte eta gero beste batek hartzen deuela releboa, ez? Ba ikasle bat esan behar dot? Ba ez dakit, bigarren mailakoo… ez dakit, bigarren mailako bat.
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK
HI HAIZ HI
Olatz Gorritxategi | Malen Zuazua 1. Zein da masturbatzeko erabili duzun gauzarik kurioso edo arraroena? 2. Zer nahiago duzu hilabetez astebururik ez izatea (egunero klasera etortzea) edo hiruhileko batez ikasle / irakasle batekin bizi behar izatea? Bigarrena aukeratzekotan, norekin?
3. Aipatu “a” itsatsia duen hitz bat. 4. Nor iruditzen zaizu irakasle sexyena? 5. Nora eta norekin joango zinateke bidaian? 6. Zer egin behar du norbaitek zu pittirri jartzeko?
Paule Villota: 1. Emm, kojiña 2. Eee, irakasle bategaz bizitzea. Junegaz (Mardaras, Fisika eta Kimikakoa)
5. Maider Llanogaz, nidea bardin iate, eztakit. 6. Kar, kar, kar! Nidea, nidea.
3. Eeeemm, aztertu, holan sin mas? 4. Usteot dala historiakue, ezta kalbue… Josu! Martin Gutierrez: 1. Igual da rarue baña eskuek.
larregaz, eee Abañora.
2. Irakasle bategaz bizitzie, ba iguel Bakarne, baña geratuko nintzen zoratute, osa, geratuko nintzen bastante zoratute.
6. Bua, ba eztakit, zer eztau ein biher ez? Hori da galdera, zer da filosofia?
3. Eee kontsina deshidrogenasa, tardauot pentsetan. 4. Endika. 5. Baa, jungo nintzen Aimar Be-
25
26
ELKARRIZKETA LABURRAK
IRAKURRIXU
Amaiur Apaolaza: 1. Angus, dala nire mambo, satisfayerra. 2. Hiruhilabetez irakasle batez bizitzia, ni Jon Martinaz. 3. Familia. 4. Bufff, Ana Vidal. 5. Ba Mareneaz Korea del Nortera. 6. Niri gitxarri jo binabe.
Maren Seijo: 1. Arrebik oparitxuztan behin silikonazko arrautza bat, mitiko horra lubrikanti botateozu ta zoragarrixa. 2. Segun ze irakaslegaz. Ni biziko nintzateke Katerineaz ingles ikasteko. 3. Arrain. 4. … Paso. 5. Ni nire arreba Iratiaz Islandiara. Bueno ta Amaiurregaz. 6. Niri berbain ein binabe ta yasta, kasu eitxen banabe nahiku da.
Jon Martin: 1. Ba.. dauz holako arrautza batzuk erabili ahal diezenak masturbatzeko. 2. Lehenengo aukera nik uste dot. 3. Euskaltzaindia? 4. Josu. 5. Anagaz. Mmmmm… eztakit, Soriara. 6. Inteligentzia eukitea.
IRAKURRIXU
GOMENDIOAK
Gomendioak Unax Atutxa
Telesaila: The Umbrella Academy The Umbrella Academy Netflix-ek azaleratu duen telesail bat da. Telesail hori 2007an argitaratutako The Umbrella Academy komikian oinarrituta dago. Gaur egun, 2 denboraldi ditu, baina badago hirugarren bat ofizialki baieztatua edozein egunean Netflixen ikusi ahalko dena. The Umbrella Academy gizon aberats batek sortutako familia bat da, umeak adoptatuz sortu duena. Ume bakoitzak botere pertsonala du; adibidez, espazioan eta denboran bidaiatzea edo hildakoekin hitz egitea. Egun batean, denboran bidaiatu dezakeenak etorkizunera bidaiatzen du, eta urtez urte salto eginez, mundu apokaliptiko batean harrapatuta gelditzen da. Bertan hainbat urte egon eta gero, hasierara bueltatzea lortuko du eta apokalipsia ekiditeko asmoarekin etorriko da. Interesgarria da ikustea bakoitzak duen boterea bere onurako nola erabiltzen duen eta nola batzuek horretaz ihes egiten duten. Gainera, neba-arrebek ez dute harreman ona, eta elkarrekin mundua salbatuko duten edo ez jakiteak intriga sortuko du lehenengo momentutik.
Naia Bajo | Amaiur Olazabalaga
Musika: Girl In Red
Girl In Red Norvegian jaiotako kantautore bat da. Betidanik lesbiana bezala identifikatu da, eta bere abesti gehienetan askatasun guztiarekin adierazten du. Adibide modura “I Wanna Be Your Girlfriend” edo “Girls” abestiak ditugu, eta milioika erreprodukzio lortu dituzte. Horren ostean, LGBT+ komunitatean ezaguna bilakatu zen. Beraz, indiepop musika gustuko baduzu, eta gainera, LGBT+ gaiko abestiak entzun nahi badituzu, artista hau gomendatzen dizut.
27
28
GOMENDIOAK
IRAKURRIXU
Naia Olaetxea | Goiuri Zarraga
Umore saioa: Barre librea “Barre librea” EITB1eko umore saioa da. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira saioaren aurkezle eta gidariak. Bi aktore eta umorista euskaldun horien eskutik, beste hainbat euskal umorista, aktore nahiz abeslariren bakarrizketak entzun ditzakegu, eta bestalde, esketx barregarriak ikusi eta barre egiteko aukera ere badaukagu. Oso zaila izaten da euskal kateetan audientzia handia izatea, beste kate askorekin lehiatzen baitute, eta esan beharra dago, euskal kateetan, aukera handirik ez dela ikusi, gaur arte behintzat. Baina, gutxika nabari dezakegu EITB ahalegina egiten dabilela programa interesgarri eta barregarri berriak egiteko; adibidez, “Barre libreaz” gain, “Herri txiki, infernu handi” ere badaukagu. Beraz, euskarazko saioak ikusteko gogoa baduzu, eta bide batez, denbora atsegina pasatzeko asmoa badaukazu, animatu zaitez “Barre librea” ikustera.
Ibon Elorriaga | Iker Muniozguren
APLIKAZIOA: Shazam Inoiz gertatu zaizu abestiren bat entzun eta, aurretiaz entzunda izan arren, izena ez gogoratzea? Shazam aplikazioarekin hau konponduta dago. Jende askok ez du Shazam ezagutzen, baina ezagutzen duen jendea aplikazio erabilgarrienetariko bat delakoan dago. Shazamek abestiaren musika identifikatzen duenez, gogoratzen ez zenuen kantuaren izena esaten dizu, hain ohikoa den arazo hori konpontzeko. Horregatik, Shazam deskargatzea gomendatzen dizugu!
IRAKURRIXU
ALBISTEA
Munduko musikariak manifestazioak egiten ari dira, Spotifyren aurka Maider Larrinaga Musika industriako hainbat langilek manifestazio ugari egin dituzte munduko 30 hiri baino gehiagotan, Spotify enpresaren tratuarekiko desadostasuna adierazteko. Artistek plataforman igotzen dituzten abestiengatik ordainketa justu bat eskatzen dute. Duela urte batzuetatik hona, hainbat musikarik salatu dute hedabideetan eta sare sozialetan Spotify enpresarekiko desadostasuna, abestien erreprodukzio eta deskargengatik ordaintzen dieten kopuruarengaitik. Horren ondorioz, manifestazio ugari antolatu dira munduko 30 hiri baino gehiagotan, Spotifyren bulegoen ateetan. Manifestazioak Musikarien eta Langile Aliatuen Sindikatuak (UNAW, Union of Musicians and Allied Workers) antolatu ditu. Agerraldi horiek 2020ko urritik egiten ari den kanpaina baten parte dira, eta haien helburu nagusien artean dago enpresak batez besteko komisioa 0,0038 dolarretik zentabo batera igotzea. Iaztik hona, aldarrikapen hori indarra hartzen joan da #JusticeAtSpotify izeneko kanpaina baten ondorioz, eta ordutik musika industriako langileen edota artisten 28.000 sinadura inguru bildu dituzte. Kanpainaren antolatzaile Mary Regaladoren hitzetan, “Pandemia hasi zenetik, enpresak hirukoiztu egin ditu balioak, eta artistei ordaintzeko tarifak ez ditu handitu. Mundu osoko musikariak langabezian daude une honetan, eta industrian nagusi diren erraldoi teknologikoek milaka milioi irabazten dituzte. Lan musikala lana da, eta lan horrengatik ordaintzeko eskatzen ari gara”. Alde guztietako musikariek manifestazioekin jarraituko dutela adierazi dute.
29
30
ERREPORTAJEA
Amaiur Artetxe
IRAKURRIXU
EMAKUMEAK KIROLEAN Bide luze baten lehen urratsak
Emakumeok historia osoan zehar diskriminazioa jasan dugun arren, borrokan jarraitu dugu berdintasunaren bila, bizitza duin bat izateko. Borroka horren ondorioz, gaur egun, bizitzako hainbat eremutan emakumeok eman ditugun aurrerapausoen gaia pil-pilean dago. Aurrerapuaso horien artean oso nabariak izan dira kirolean eduki ditugun hobekuntzak, nahiz eta oraindik bide luzea gelditzen zaigun. Adibidez, gutxiezte ekonomikoak esanguratsuak izan dira maila berean jokatzen duten gizon-emakumeen artean. Kasu honetan, bien errendimendua maila berekoa izan arren, irabaziek ez dute zerikusirik. Horrez gain, faktore eragingarria izan da hedabide publikoetan eta komunikabideetan emandako ikusgarritasuna. Hau da, gizonezkoen kirola lehenagotik egon da komunikabideetan, eta gainera, proportzio handiagoan. Ondorioz, hartzaileen kontsumoa handiagoa izan da, eta horrek irabazi gehiago eman dizkio gizonen kirolari. Baina, honakoa ez da egungo arazoa. Gizon-emakume desberdintasun hau gizakiaren existentziatik datorren arazo soziala da, lehen gizakia kobazuloan bizi zenean emakumea baitzen bertan gelditzen zena, gizona ehizara zihoan bitartean. Beraz, emakumezkoak borrokan ibili izan gara mende askotan zehar, aurreiritzien kontra eta jendarte matxista baten aurka. Antzinako Grezian, olinpiar jokoak hasi zirenean, gizonezkoek bakarrik parte har zezaketen eta emakume ezkonduak bakarrik joan zitezkeen ikusle. Beraz, gainerako emakumeek lehiaketa bat sortu zuten Herar jokoak deiturikoa, baina aurrerago, Erromatar garaian, debekatu egin zuten.
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
Geroago, XlX. mendean, Katherine Switzer kirolaria izan zen maratoi bat egiten lehen emakumea. 1967. urtean Bostonen izan zen. Gaur egun, debekatuta dago 261 zenbakia maratoietan erabiltzea, Katherinek eraman zuen zenbakia izan zelako. Aipatzekoa da duela urte gutxi emakumezkoen futbolean sinatu den hitzarmena; izan ere, haien baldintza profesionalak hobetu ditu. Hitzarmen horretan esaten da Espainiako lehenengo mailan lehiatzen diren emakume guztiek 12.000-16.000 euro jaso behar dituztela gutxienez urtero. Egia da diru kopuru hori gizonezkoen futboletik oso urrun dagoela oraindik. Hala ere, aurrerapauso hau historiara pasa da: talde batzuk profesional bihurtu dira, haien entrenamenduak bikoiztu egin dira, eta futbola nahikoa izan daiteke bizimodu duina izateko. Beraz, pauso txikiak emanez, borrokan jarraitu behar dugu, nahiz eta bidean dauden oztopoak anitzak diren. Jendarte feminista baten bila, berdintasunaren bila!
31
32
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
Ba al zenekien...? Irati Gaubeka … PRAKA BAKEROETAKO POLTSIKOETAKO BOTOI TXIKIEK ZERTARAKO BALIO DUTEN? Botoi txiki hauek errematxe deitzen dira, eta funtzio oso garrantzitsua betetzen dute praka bakeroen poltsikoetan. 1829. urtean Leby Strauss eta Jacob Davis-ek asmatu zituzten, meatzariek izaten zituzten kexei erantzuteko. Izan ere, langile horiei prakek egun bat bakarrik irauten zieten. Prakak hainbeste ez apurtzeko, poltsiko alboetan errematxeak jartzea erabaki zuten, gerora praka hauen bereizgarri egin direnak. … BIC BOLIGRAFOEN TAPETAKO ZULOAK ZERTARAKO BALIO DUEN? Zulo horiek BIC enpresak sortu zituen 1991. urtean. Eta, garrantzi gabeko zulotxoa badirudi ere, bizitza asko salbatu ditu. Jende askok gustuko du boligrafoen tapak murtxikatzea, eta batzuetan, ezustekoren bat gertatu eta tapa trakeatik behera joan daiteke. Horrek pertsonaren arnasketa eteten du, eta ondorioz, hil egin daiteke. Hori ekidin eta pertsonen bizitza salbatzeko asmoz, taparen goiko aldean zulo hori jartzea erabaki zuten. Hartara, tapoia irentsiz gero, gutxienez apur bat arnasteko aukera dago, momentuan ez hiltzeko.
Mikel Burgoa | Ibai Merino ...CHIMBORAZO SUMENDIA ESPAZIOTIK HURBILEN DAGOEN MENDI TONTORRA DELA? Nahiz eta Everest mendia munduko tontorrik altuena den 8849 metrorekin, ez da espaziotik hurbilen dagoen lekua bitxikeria hau gertatzen da lurra planeta ez delako esfera perfektua. Chimborazo sumendia 6.268 metroko garaierarekin bere kokapengatik, Ekuadorreko andeetako mendilerroan, munduan espaziotik hurbilen dagoen kokapena da, horretaz gain lurraren nukleotik urrunen dagoen puntua da. ...LURREKO BASAMORTURIK HANDIENA ANTARTIDA DELA? Nahiz eta basamortu hitza entzutean harez betetako leku bero eta sikua burura etorri, beste mota askotako basamortuak daude munduan eta guztietatik handiena Antartida da. Leku honetan prezipitazioak oso eskasak dira eta landareria ezinezkoa du bizitza, horretaz gain, haize boladak ugariak dira. Honen ondorioz basamortu modutzat ematen da.
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
Xabier Angulo | Unax Etxenausia ...1980.HAMARKADAKO HASIERATIK ORAIN ARTE, DURANGO ETA ABADIÑOKO HERRIEN BIZTANLEEN BATURA, GIBRALTARREKO BIZTANLEENA BAINO HANDIAGOA DELA? Orain, Durango eta Abadiñok, guztira 37776 biztanle dituzte Gibraltarren, aldiz, 33790. Ikus dezakegu orainaldian diferentzia hori nahiko zabala dela, eta gainera, nabarmenki handitzen ari dira. Hilabete gutxi barru, Durangoko eta Iurretako biztanleen baturak ere, Gibraltarrekoarena gaindituko du, izan ere, 33783 biztanle daude. ...MUNDUKO IDIRIK HANDIENA EUSKALDUNA DELA? Potxolo deitzen da eta Legorretako Gurutzeta txiki baserrian hazi zuten. Orain, Segoviako La Brasería de Cuéllar jatetxean bizi da. Munduko idi handienaren marka du. 1,9 m altu, 3 m luze eta 2050 kg-ko pisua du, eta 55.000 euroan erosi zuten.
Adarrosa Wilches | Uxue Zorrilla … HASIERA BATEAN MONOPOLYAREN IZENA THE LANDLORD’S GAME IZAN BEHAR ZELA? Joko famatu honen asmatzailea Lizzie Magie anti-kapitalista izan zen, eta sistema hori bidegabea zela ikusarazteko jokoa sortu zuen. Baina, haren ideia Charles Darrow asmatzaileak lapurtu zuen bere ideia bezala patentatuz, eta haren onura guztiak hartu zituen, haren ideiak ezkutatuz, hau da, kapitalismoaren akatsak. Ikusitakoa ikusita, Ralph Anspach-ek, San Frantziskoko unibertsitateko Ekonomiako irakasleak, Monopoliaren aurkako joko bat sortu zuen, eta, azkenean, porrot egin zuen merkatu kapitalistan.
33
34
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
35
36
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Sorginen laratza Naia Abarzuza | Itzal Zengotitabengoa
Intsusaren ukendua Osagaiak
- - - - -
Litro bat oliba olio begetal Argizaria 200 g Intsusaren azala 40 g Calendula officinalis 20 g Ontziratzeko poteak
Prestaera: 1. Intsusari azala kendu, eta jarraian azalpeko mintza bereizi. 2. Calendula officinalis eta intsusa lapiko batera bota, oliba olioarekin batera. 3. Lapikoa sutan jarri, eta astiro egosten utzi (ADI! Ez dadila frijitu). 4. Bukatutakoan, lapikoa sutondotik atera eta iragazi. 5. Sortutako sendabelar-olioa lapiko batean berotu. 6. Argizaria xehetu eta lapikoan erantsi. Horri eragin eta eragin, argizaria urtu arte. 7. Ondoren, ontzi batera bota, hozten utzi, eta ukendua prest!
Txaplata enpastua Osagaiak
- Berbena freskoa - Berakatza, 2 buru. - Arrautza
1. Ontzi batean zuringoa baztertu eta irabiatu. 2. Zartagin batean oliba olioaren gainera berakatza, berbena eta zuringoa bota tortilla baten itxura emanez. 3. Eta, enplastua prest! Jarraian zapi batean bildu eta bekokian jarri.
IRAKURRIXU
ERREZETAK
37
Gaztaz betetako ravioliak Mikel Robles
Osagaiak Ura Gatza 200 g ravioli pasta gaztaz beteta Tipulin bat 200 ml esne edo nata Baratxuri bat Gazta zatitxoak Olioa Piperra Perrexila
Prestaketa: Lehenengo, sukaldeko lapiko bat hartu, 2 litro urez bete eta gatz koilarakada bat bota. Berotzen utzi behar da ura, eta irakiten hasten denean, 200 gramo ravioli pasta bota eta 4 minutuz egosten utzi.Gero, pasta xukatu eta lapikoan utzi. Ravioli pasta egosten dagoen bitartean, tipulina eta baratxuria hartu eta hainbat zatitan moztu. Gero, oliba olioa hartu eta zartaginera bota, eta moztutako tipulin eta baratxuriak frijitu. Horren ostean, gazta zatitxoak hartu eta zati txikitan moztu. Zartaginera bota eta utzi su eztian urtzen. Azkenik, 200 ml esne edo esne-gaina lapiko baten sartu, gero piperra bota saltsara eta 5 minutuz utzi egosten. Gero, saltsa lapikotik atera eta ontzi batera bota eta irabigailua erabili testura krematsu bat lortu arte.
Bukatzeko, bota lortu dugun saltsa hori raviolietara, eta bota gazta birrindua eta perrexil txikitua. Honekin nahi izan dugun platera lortuko dugu
38
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Oilaskoa patatekin Ekhi Kortabitarte
Osagaiak (4 pertsonarentzat) - Oilasko 1 - 4 patata pobre erara zatituta - 4 tipula -Olioa - Limoi 1 - Gatza eta pipermina - 3 Patata - Ezkaia
Prestaketa: -Lehenik eta behin, patatak zuritu eta xerra biribil eta finetan moztu. Patata horiek erretilu batean jarri. Ondoren, tipula zuritu eta tira txikietan moztu. Patatak dauden erretilu berera bota eta dena gatzaz eta piperraz ondu. -Ondoren, oilaskoa hartu eta ongi garbitu barrutik. Soberan dauden hezur eta koipe guztiak ongi kentzeko. -Ontzi batean olioa, ezkaia eta limoia nahastu. Ongi nahasi ondoren, sukaldeko pintzel bat erabiliz oilaskoaren kanpoaldea eta barrualdea ongi igurtzi. -Labeko goiko eta beheko sua 190ºC-an jarri eta oilaskoa labean 1h 15 minutuz izan. -Azken 15 minutuetan, sua itzali, oilaskoak kolore horizka-marroia hartu dezan. -Azkenik, oilaskoa atera, eta gozatzera!
IRAKURRIXU
ERREZETAK
39
Gazta tarta Maria Lasuen | Amaia Zarandona
Osagaiak - Oinarrirako: - 2 galleta pakete - 100 g gurin - Gazta tartarako: - 400 g esne-gain likido - 100 g azukre - 1 gelatina zorro - 500 g zabaltzeko gazta - Masusta gorrizko marmelada Prestaketa: Azkenburuko hau prestatzeko, egin beharrekoa bi zatitan banatuko dugu. Alde batetik, tartarako oinarria egingo dugu, eta bestetik, tarta bera edo hobeto esanda, nahastea. Oinarriarekin hasteko, lehenbizi galletak zatituko ditugu edozein bol edo potetan. Horrela, irabiagailuarekin errazago txikitu ahal izango ditugu. Behin galletak irabiagailutik pasatu ditugula eta txiki-txiki eginda daudela, gurinarekin nahastuko ditugu ore bat egin arte. Beraz, hau egin ahal izateko lehenago gurina urtu beharra dago. Orea prest dugunean, zuzenean moldean oinarri gisa jartzea faltako litzateke. Baina, lehenago, azpian laberako papera jartzea gomendatzen dizugu, itsatsi ez dadin. Orain bai, eskuen laguntzaz orea zapaltzen joango gara trinko gelditu arte. Azken hau egiterakoan, hozkailura sartu behar da, hoztu dadin eta gainean eramango duen nahastearen pisua jasan dezan. 15-20 minuturekin nahikoa izango da. Hau guztia eginda dugunean, errezetaren bigarren atalari ekingo diogu. Honetarako, lehenengo pausoa esne-gain likidoa lapiko batean su baxuan berotzen jartzea litzateke. Pixkanakapixkanaka, azukrea gehitzen joango gara, eta nola ez, bitartean nahasten. Ondoren, gazta gehituko diogu, eta gutxi gorabehera osagai guztiak ondo diluituta daudenean, gelatina zorroa bota. Guztia ondo baino hobeto irabiatu eta sutik kendu. Nahastura prest dugunean, hozkailutik galletazko oinarria aterako dugu, eta egin berri dugun nahastea gainetik botako diogu; berehala, hozkailura sartu 6 orduz. Denbora igarotakoan, hozkailutik atera eta gainazalean marmelada zabalduko diogu. Orain bai, azkenburukoaz gozatzera!
40
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Txitxirioen currya Urbil Bilbatua | Martin Preguntegi
Osagaiak - Koilarakada bat oliba-olio birjina estra (hautazkoa) - 2 baratxuri ale, zatituta - ½ tipula, zatituta - 2,5 cm inguruko jengibre-sustraiaren zati bat - Curry-hauts koilarakadatxo bat - Koilarakadatxo bat kuminu eho - ½ koilarakadatxo kurkuma-hauts - ¼ koilarakadatxo piperbeltz birrindu - 1 eta ½ katilukada txitxirio kozinatu - Koko-esne lata bat (400 ml) - 2 koilarakada tomate kontzentratu - Koilarakadatxo bat gatz
Prestaketa: 1- Berotu olioa zartaginean eta gehitu baratxuriak, tipula eta jengibrea. Ondoren, 5-10 minutuz utzi su ertain-altuan, gorritu arte. 2- Gero, espezieak bota (currya, piperbeltza…) eta jarraitu su ertain-altuan pare bat minutuz. 3- Hori egindakoan, gehitu txitxirioak, koko-esnea, tomate-kontzentratua eta gatza. Beste osagaien modura, su ertain-altuan eduki 10 minutuz. 4- Azkenik, utzi 5 minutuz zerbitzatu aurretik.
IRAKURRIXU
ERREZETAK
Etxeko fajitak Xabier Saiz
Osagaiak (4 pertsonarentzat) - 500 g indioilar papar -Tomate frijitua -Piper berde 1 -Piper gorri 1 -Tipula 1 -Garizko tortillak -Baratxuri 1
Prestaketa: 1- Indioilar paparra tira potolotan moztu eta baratxuri, piper gorri eta gatzagaz mazeratu, hau gorde eta piperrak eta kipula tira finetan moztu . 2- Zartagin batean tipula kozinatzen hasi olioa berotu ostean, eta beste zartagin batean berdina egin indioilar paparrarekin 3- Indioilar paparra tipula kozinatzen ari den zartaginera eraman eta zaporeak elkartzen utzi. 4- Paparra kozinatzen ari ginen zartaginean piper tirak kozinatzen utzi bost minutuz. Ondoren, dena paparra eta tipula kozinatzen ari garen zartaginera eraman eta dena bertan egin, zapore guztiak elkartzeko, eta tomate frijitua gehitu gustuko duzun neurrian. 5- Bukatzeko zartagin batean olioa berotzen utzi, berotzerakoan tortillak berotzen jarri, buelta eta buelta emanez, tortillak erre barik. 6- Azkenik, denaren nahastea tortilletan bota, asko bota barik. Horrek itxi ahal izateko errazago jateko.
41
42
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Santiago tarta Urbil Bilbatua | Martin Preguntegi
Osagaiak 5 arrautza 250 g almendra eho Kanela koilarakadatxo bat 250 g azukre Limoi baten azala birrinduta Glas azukrea (apaintzeko)
Prestaketa: 1. Bol batean, azukrea eta almendrak botako ditugu, eta nahastu egingo ditugu. Ondoren, arrautzak gehitu eta nahastu, eta gero, testura meheko orea lortzen dugunean, limoia eta kanela gehituko ditugu, eta dena nahastuko dugu. 2. Ondoren, molde bat olioarekin igurtziko dugu eta irinarekin hautseztatuko dugu. Moldean gure orea isuriko dugu, eta labean 180ºC-an sartuko dugu, eta 30 minutu geroago atera egingo dugu. 3. Labetik ateratzerakoan, glas azukrea hautseztatuko dugu apaintzeko.
Izaro Barañano | Eneko Lejona
HOROSKOPOA
IRAKURRIXU
HOROSKOPOA
43
Aquarius Bateragarritasuna: Gutxien espero duzunean Gemini bat zure bizitzan sartuko da (1/20 - 2/18) eta zure bizitzako parte oso garrantzitsua bihurtuko da. Ikasketak: Ziur zaude batxirekin jarraitu nahi duzula? Ez zaizu asko gustatzen eta beste nonbait pozago egongo zinateke. Gorputz eta adimena: Zergatik zara gaiztoa ingurukoekin? Zure segurtasun eza ezkutatzen saiatzen ibili zarelako alegia. Aldatzeko momentua da.
Piscis Bateragarritasuna: Betidanik tauroekin oso ondo eraman zara, baina kontuz (2/19 - 3/20) ibili. Laster, jokaldi makurren bat egingo dizute. Ikasketak: Emozionalki eze-
gonkor jarraituko duzu. Oso txarto pasatuko duzu eta ikasketetan ekainera bi eramango dituzu. Gorputz eta adimena: Ez zaitez mundutik isolatu. Iraganean gertatutakoak direla eta, zure konfiantza izorratuta gelditu da. Gainera, ez duzu besteengan konfiantzarik. Horregatik, zure bizitza osoko lagunari gertatzen zaizuna kontatu.
Aries Bateragarritasuna: Hemendik aurrera oso bakarrik ibiliko zara, baina denbora hau (3/21 - 4/19) zure burua zaintzeko erabiliko duzu. Ikasketak: Ez egin aldaketa erorik datorren urtera begira. Gogorra da, baina gustuko duzunarekin jarraitu. Gorputz eta adimena: Borroka askotan sartzen zara, zure lagunak galtzeko beldurra baituzu. Borrokek arazo askotan sartuko zaituzte.
Taurus Bateragarritasuna: Denbora askoren ostean, zure bizitzako amodioa aurkitu duzula pentsatuko (4/20 - 5/20) duzu. Baina zuen istorioak ez du asko iraungo. Ariesekin borrokatuko zara. Ikasketak: Arte ede-
rretara aldatu zaitez. Ez egin kaso esteriotipoei. Bertan azkenik pozik egongo zara eta zure jendea aurkituko duzu. Gorputz eta adimena: Kritikek min handia egiten dizute. Zuk besteak kritikatzen dituzun arren. Aldatu zure jarrera suntsitzailea.
Gemini Bateragarritasuna: Sagitario baten atzetik denbora asko ibili ondoren, kasu egiten hasiko zaizu. (5/21 - 6/20) Baina, ez zaizu gustatuko. Eskorpio zain daukazu. Ikasketak: Duda asko izan dituzu zure etorkizu-
nari buruz. Gustatzen zaizuna egin ezazu. Gurasoei ez egin kasurik. Gustatzen zaizun hori egiten baduzu, ospea eta dirutza irabaziko dituzu. Gorputz eta adimena: Jesus aurkitu eta honen mezua zabaltzen lagunduko duzu. Gira kristau batean joango zara urte honetan.
Cancer Bateragarritasuna: Cancer batekin harreman bat hasiko duzu. Oso antzekoak zaretenez, mani(6/21 - 7/22) pulazioa egongo da tartean. Ikasketak: Ez izan dramatikoa, ikasketetan ondo joango zaizu eta
badakizu. Gorputz eta adimena: Zure arazo guztiak, emakume nagusi misteriotsu batekin konponduko dira. Zure “Sugar Mommy”a izango da eta zure barneko hutsunea eta beste zerbait gauza materialekin beteko du.
44
HOROSKOPOA
IRAKURRIXU
Leo (7/23 - 8/23)
Bateragarritasuna: Cancer batekin harreman bat hasiko duzu. Oso antzekoak zaretenez, manipulazioa egongo da tartean. Ikasketak: Ez izan dramatikoa, ikasketetan ondo joango zaizu eta badakizu. Gorputz eta adimena: Zure arazo guztiak, emakume nagusi misteriotsu batekin konponduko dira. Zure “Sugar Mommy”a izango da eta zure barneko hutsunea eta beste zerbait gauza materialekin beteko du.
Virgo (8/24 - 9/23)
Bateragarritasuna: Bakarrik jarraituko duzu. Beti bezala. Ikasketak: Bi ibilbideren artean ezin duzu aukeratu. Hartuko duzun erabakia okerra izango da. Baina, aldatzeko aukera izango duzu. Gorputz eta adimena: Moztu ilea. Zure looka aldatzeko ordua heldu da. Askatu melena. Zure bizitza aldatzear dago.
Libra (9/24 -10/23)
Bateragarritasuna: Librarekin jarraituko duzu eta urteko momenturik latzenak biziko dituzun arren, Librak asko lagunduko dizu. Ikasketak: Matematika oso gustuko duzu… Gorputz eta adimena: Ez duzu aldaketarik sumatuko. Ez baduzu ezer egiten, zure bizitzak berdin jarraituko du. Eman pausoa.
Scorpius (10/24 -11/22)
Bateragarritasuna: Ondo pasatuko duzu zeinu guztiekin. Hilabete honetan lanpetuta egongo zara bihotzak apurtzen. Ikasketak: Zure bizitzan oreka bilatzen jarraituko duzu. Hala ere, batxillergoan ez duzu aurkituko. Segi zure bidearen bila! Gorputz eta adimena: Duda asko izango dituzu. Lagunak urrundu egingo zaizkizu. Baina, nork behar ditu lagunak ezta?
Sagitarius (11/23 - 12/21)
Bateragarritasuna: Ez zaitez gizon Sagitarioetaz fidatu. Beti norbaiten aginduak jarraitzen ari dira eta ez zaie nor mintzen duten axola. Libra batekin elkar ikusten hastea komeni zaizu. Ikasketak: Nota onak dituzu eta etorkizunera begira edozer egiteko aukera izango duzu. Aukerarik egokiena, ordea, loradenda bat zabaltzea da. Gorputz eta adimena: Gezur asko esan dituzu, ez diozu munduari zure benetako aurpegia erakusten. Atera zaitez armairutik. You were born this way baby!~Gaga
Capricornius (12/22 -1/20)
Bateragarritasuna: Zure buruarekin oso gogorra izaten ari zara. Ariesekin egotea merezi duzu eta ahaztu zaitez Cancerretaz. Ikasketak: Konturatu zaitez lagun! Utzi porroak eta segi lanera! Gorputz eta adimena: Min handia egin dizute urte honetan. Hori dela eta, mundu guztia zutaz txarto berba egiten ari dela uste duzu. Bada garaia, harreman toxikoak amaitzeko eta lagun berriak egiteko.
IRAKURRIXU
DENBORAPASAK
Denborapasak Hizki-zopa Unax Atutxa Aurkitu itzazu behean agertzen diren definizioei dagozkien hitzak hizki-zopa honetan. Kontuan izan hitzak ezkerretik eskuinera, goitik behera eta diagonalean ezkutatuta egon daitezkeela.
1. Durangaldeko herri nagusia. 2. Lapurdiko hiriburua.
6. Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ibairik luzeena. 7. Leizeko koben izena(Goi Paleolitoko aztarnekin).
3. Bilbon lorez egindako txakurra. 8. Bizkaiko eta Arabako mendirik gailurrena. 4. Euskal Herriko bandera.
9. Gabonetan menditik datorren gizona.
5. Eguzki-sistemako 2. planeta.
10. Ibaizabaleko aldizkaria; ikasleek sortua.
45
46
DENBORAPASAK
IRAKURRIXU
Nor da nor?
Kerman Iparragirre | Aimar Peña Saia zaitez ibaizabaleko irakasle eta zuzendaritzako kideen txikitako argazkien bidez nor diren asmatzen.