IRAKURRIXU
ATALA
1
2
AGURRA
IRAKURRIXU
Kaixo, irakurle! Udazken koloretan, Ibaizabal Ikastolako 1A eta 1B taldeetako ikasleok osatutako Irakurrixu aldizkaria dunk hau, 2020-2021 ikasturteko lehen lorea. Udazkenetan kolore adina gai eta testu aurkituko ditunk aldizkariaren lurrinak zeharkatuz: iritziak, askotariko elkarrizketak, gomendioak, bitxikeriak, erreportajeak, sexuari buruzko kontuak, tontokeriak, txutxumutxuak‌ Hostoak, xume bezain eder, zuhaitz biluziaren gerizpean. Berriro zuhaitzari so hatzaio? Eskuratu aurtengo talde-argazkiak; gatibu gauzkank denborak. Eskuratu Durangoko Azokako agenda; joate askearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudink, irria zirudink. Hain soil hire argitaratzean, hain xume, adiorik gabeko partitzean. Hitaz oroit eta higan gaitunk, Irakurrixu! Ibaizabal Ikastolan, 2020ko abenduaren 1ean BATXI 1A eta 1Bko ikasleak
IRAKURRIXU
EDITORIALA
Eder Sanchez eta Jon Castan
Nola ekidin dezakegu gazteok drogak kontsumitzea? Gaur egun, beste garai batzuetan bezalatsu, drogaren ingurukoa oso itsaso zabala da, izan ere, hainbat eztabaida eta pentsamendu desberdin aurki daitezke gai honen gainean ur handitan barneratu beharrik gabe; eta bizi dugun garaian ere gazte asko eta asko drogak kontsumitzen hasi dira, horien menpeko bihurtu arte. Esan beharra dago gazteok erraz eskuratu ditzakegula alkohola eta tabakoa bezalako drogak zein bestelako zenbait; adibidez, nerabe batek tabakoa edota alkohola erosi nahi badu, gaur egun sarritan ez diote eragozpenik jartzen eta problemarik gabe saltzen dizkiote. Baina, ekidin daiteke gazteok drogak kontsumitzea? Nola? Lehenik eta behin, drogen kontsumoa saihestu edo urritzeko gakoetako bat familia giroarekin lotuta egon liteke. Izan ere, familian arazo handiak izatea drogak kontsumitzeko eragileetako bat izan liteke. Beraz, askotan zaila izan arren, familia-kideak arazo horiek indetifikatzen eta konpontzen saiatzen lehenak izan behar dira. Gainera, etxean drogen inguruan eredu izan eta ahal den neurrian hezkuntza egoki bat ematea oso garrantzitsua da, informazio egokia emanez eta fisikoki zein emozionalki zer nolako eragina duten transmitituz. Horrez gain, nerabeen artean ariketa fisikoa egitea osasungarria dela sustatu behar da, estresa murrizteko tresna ona baita, hau da, arazo pertsonaletatik deskonektatuz burua lasaitzeko olatu bat. Horrela posible ez bada, horrela drogen kontsumoa ekidin ezean, drogen inguruko programa edo saioak egin edota gaian adituak diren pertsonekin (psikologoekin, terapeutekin‌) harremanetan jarri beharko ginateke eta beraien aholkuak jarraitu. Hala ere, gogoan hartu beharko genuke gehienetan prebentzio neurriak irtenbide posibleak baino interesgarriagoak izan ohi direla, behin zurrunbilo batean sartuta nekeza izan ohi da eta korronteari aurre egin eta ateratzea. Hau horrela, erakundeetatik ere prebentzioan oinarritutako hezkuntzan sakontzea ezinbestekoa da. Azkenik, lehenago aipatutako ondorioekin lotuta, drogak kontsumitzeak nerabeen etekin akademikoan eragina duela ikus daiteke, izan ere, adin hauetako droga kontsumitzaileak normalean ez dira ikasketetan guztiz aplikatzen, eta beraien denbora ikasten pasatu beharrean, drogen kontsumoan eta kontsumo honek baldintzatuta igarotzen dute. Hori guztia emaitza akademikoetan ere islatzen da argi eta garbi. Hortaz, gaur egungo nerabe guztiak drogen kontsumorik gabe bideratzea ezinezkoa izan arren, kontsumoa murriztu eta egoera hobetu daiteke, baina horretarako interes eta konpromiso handiagoa behar dira, bai familia-kideen aldetik eta bai erakundeen aldetik. Itsaso zakarrarekin guztiok egin behar dugu arraun, traineruak aurrera egiteko.
3
4
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
EMAKUMEZKOEN PLAZERA Luana del Hoyo | Oneka Etxegibel
Betidanik izan da gizartean lehentasun bat gizonezkoaren gozamena, helburu horren inguruan kultura oso bat sortu delarik. Errealitate bat da gizon eta emakumeen arteko botere harremana, eta harreman sexualetan, bereziki heterosexualetan, oso argi gelditzen da. Horrek emakumeen plazerra bigarren plano batean uztea dakar, bai gizonezkoen aldetik, eta oraindik larriagoa dena, baita emakumeen aldetik ere. Bada garaia emakumeon plazerra plazara jalgitzeko!
ZIENTZIA EZIKUSIARENA EGITEN Esan gabe doa, plazerra sentiarazteko, hau nola eta zerk sortzen duen jakitea ezinbestekoa dela. Horretarako, zientziak giza gorputzeko beste ehunka atalekin egin duen bezala, beharrezkoa da emakumeen genitalak aztertzea. Honen inguruan aurkitutako datuek agerian uzten dute emakumeen plazerraren inguruan tabu asko daudela oraindik. Hasteko, emeen genitalak esklusiboki aztertzeko egindako ikerketak organo sexualak aztertzeko egindako ikerketa guztien artean %8 soilik izan dira, arrenak esklusiboki %49 eta bienak batera gelditzen den %44. Hori guztia gutxi balitz, joera hau 2000. urtetik areagotu egin dela dio Elhuyar-ek; harritzekoa bada ere, ikerketa hauetan emakume ikertzaileen presentzia handia dela ere aipatzen du.
TXIPIROIA GARBITU Zientziak ematen ez duen informazio nahia asetzeko, masturbazioa da bide bakarra. Nor bere
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
burua ezagutzeko, lasaitzeko, loak hartzeko, gozatzeko eta beste hamaika gauzatarako da onuragarri eta beharrezko. Datuek diotenaren arabera, gizonezkoen %95-%99 masturbatzen da, ostera, emakumeen %40-%60 soilik. Beste pertsona batekin gozatu ahal izateko, lehenengo pausoa bakoitzari plazerra zerk (eta zerk ez) eragiten dion jakitea da, zati horretan masturbazioa gakoa izanik. Baina, zer dela eta horrenbesteko desberdintasuna masturbazio datuetan? Oso ohikoa da gizonen artean masturbatzearen inguruko txisteak, komentarioak, bizipenak eta abar entzutea bai telebista eta gainontzeko hedabideetan, baita kalean, eskolan eta abarretan ere. Aldiz, emakumeen artean egoera hauek ez dira horren ohikoak. Kasu askotan, zikintzat jotzen da eta lotsa handia dago hau lagunen artean komentatzeko. Hitz egitea beharrezkoa da, goraki esaten ez bada, existitzen ez dela dirudielako. Horri estuki lotuta, gizarteko ia edozein arazori bezala, hezkuntza aurkitzen da, zehazki heziketa sexuala, eta honen falta.
PORNOA: XXI. MENDEKO HEZIKETA SEXUALA
“emakumeen gehiengo handi bat dago larrituta harreman sexualak izaterakoan beraien gorputzak direla eta"
Aipatu bezala instituzioetatik ez da heziketa sexual duin eta erreal bat jasotzen. Ondorioz, ardura hori pornoaren gain jausten da, honi hainbat belaunalditako sexuaren irudia bere nahietara moldatzeko boterea emanez. Bereziki, gazteentzat da arriskutsua egoera hau, gehienetan sexu praktika ez-seguruak islatzen direlako, adibidez, kondoi gabekoak. Horrez gain, industria pornografikoak sortutako “pelikulak” gizonezkoen plazerra irudikatu eta sustatzen du, emakumea helburu horretara heltzeko erraminta soil bat izanik. Bestalde, gorputz estereotipatuak dira bideo hauetan protagonista absolutuak. Gizonezkoen %50-99 eta emakumezkoen %30-86 porno kontsumitzaile estimatzen dela jakinik, benetan arriskutsua da aurreiritzi, estereotipo eta kasu batzuetan esplotazioan oinarritutako mundu hau internetera sarrera duen edonoren eskura egotea.
GORPUTZ IDILIKOAK Gizartea uneoro saiatzen da gorputz irudi perfektua inposatzen, iragarkien bidez, hedabideetan, sare-sozialetan, dendetan… Sexua ez da salbuespen. Horren eragile nagusia, aipatu bezala, pornografia izanik, horren ondorio zuzen bat izan liteke emakumeen %85ek alua depilatzea. Baina ez hori bakarrik, Ana Fernandez sexologoaren hitzetan “emakumeen gehiengo handi bat dago larrituta harreman sexualak izaterakoan beraien gorputzak direla eta, bikotearentzat erakargarri izango ez direlakoan”. Harreman sexualak izaterako momentuan, gorputzeko zati bat nola ikusten den pentsatzen, beste pertsonak zer pentsatuko duen, edo zona konkretu bat ezkutatzen saiatzen ari bazara, ezinezkoa da gozatzea.
5
6
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
PLAZERAREN JABETZA Masturbatzea zikina dela, emakumeak gizonen plazerra sortzeko objektu direla, eta gorputz hau forma konkretu batekoa ez bada, desiragarria izango ez dela dioen gizarte batean, leku gutxi gelditzen da emakumeek beraien sexualitateaz gozatzeko, bereziki gogorra izanik egoera hau bikote heterosexualetan. Horren erakusle da gizon heterosexualen %95 orgasmora heltzea harreman sexualak izaterakoan, aldiz emakumezkoen %60 soilik. Heltzen ez diren horien artean, %50ak onartu du orgasmora iritsi denaren itxurak egin dituela eta kasu horien %40k bere bikotea ez mintzeko egin duela. Beraz, plazerraren jabetza benetan emakumeena al da? Badirudi ezetz, gizartean ez dagoela horretarako lekurik, baina egoera aldatzen ari da, eta denok izan behar gara aldaketa horren parte. Elkarri mintzatu, entzun, elkar zaindu, maitatu, eta noski, gozatu dezagun!
IRAKURRIXU
SEXULAPIKOA
Sexulapikoa
Nagore Cengotitabengoa | Magali Larrondo Sexulapikoa Irakurrixuren ale ia guztietan jorratu ohi den ataletako bat da, eta ziur gaude guztioi jakin-mina eta irakurtzeko gogoak ekartzen dizkigula, ezta? Gazteok denbora gehien irakurtzen pasatzen dugun atala omen da hau, eta ez zaigu batere harrigarria iruditzen. Guztioi gustatzen zaigu besteen esperientziak, pentsamenduak eta iritziak jakitea, eta are gehiago sexuari buruz direnean. Hainbat gazteren esperientziak eta pentsamendu ezberdinak aurkituko dituzue hemen, beraz, zergatik ez zarete irakurtzen hasten? Primeran pasatuko duzue!
GALDERA BAKARRA ETA HAMAIKA ERANTZUN
- Emakumeena aluaren barruan ta mutilena ipurdiko zuluen.
Poliamorosoa zara edo izango zinateke?
- Gure gorputzean, ez dakit, bakoitzak nahi duen tokian.
- Gustatuko zitzaidan, baina zaila izango zan, izan ere, sentimentuak bitartean badaude zaila da. - Ez, ezingo nintzateke hainbat mutil edo neskekin egon aldi berean sentimenduak badaude tartean. - Bai, zergatik ez? - Orain arte ez dut planteatu. Momentuz bikotea daukat eta pertsona bakarragaz gustura nago. Uste dut probatuko nuela, dena den, horretarako pertsona desberdinekiko maitasuna sentitu behar duzu eta nik ez dut hori sentitu beraz…
Zein metodo antikontzeptibo ezagutzen dituzu? - Kondoia, pastila, operazio arraro bat uste dut. - Kondoia, pastila, partxe batzuk. - Kondoia, pildora, diafragma, eraztuna… ez zait gehiagorik etortzen burura eta suposatzen dut “marcha atras”-ak ez duela balio. - Preserbatiboak, pastilak eta aroa.
- Bai, jakina!
Bikotea masturbatzen harrapatuko bazenu, zer irudituko litzaizuke?
Non dago G puntua? Neska zein mutiletan.
- Oso ondo, berdina egiten hasiko nintzen berarekin.
- Klitorisa, eta mutilena… ba ez dakit. - Zer da hori jajaja. - Neskena baginako gohialdean eta mutilena ipurdiko zuloan uste dut. - Klitorisan eta glandean.
- Pentsatuko nuen gure arteko gauzak ondo ez dioazela edo gustura ez dagoela, masturbatzen izateko. - Arraroa egingo zitzaidan, baina ea nik egiten jarraitzea nahiko zuen galdetuko nion.
7
8
SEXULAPIKOA
IRAKURRIXU
- Gauza normal bat, eta asko exitatuko nintzen hori ikustean.
Nolako trioa egingo zenuke? Eta zergatik?
-Ez zitzaidan axolako, ez naiz inor beste bateri zer egin behar duen eta zer ez esateko.
- Dauden guztiak, gauza berriak probatzeko.
- Ondo, barreak izango ziren. - Normala izango zen, bere sexualitatea bizitzen dago, zerbait normala iruditzen zait eta nahi duena egiteko libre da. Edo agian ez dala gustura geratu nire teknikekin jajajaja ezetz baaa. - Ondo, normala irudituko zitzaidan, guay. Jostailu sexualak erabiltzen dituzu edo erabiliko zenituzke? - Momentuz ez dut erabili eta ez daukat erabiltzeko asmorik jajaj, baina bueno harreman sexual baten bitartean proposatuz gero… - Noiz behinka erabiltzen ditut, eta oso oso ondo daude, hor bai plazerra, buenooo... - Ez ditut erabiltzen baina probatuko nituzke. - Dutxako txorroa eta Satisflyer-ra ufff. - Bai, klitoris bibradorea erabiltzen dut. Zerk eszitatzen zaitu? - Leku publiko batean egiteak. - Dutxan egiteak, kulilingusak, belarrira xuxurlatzeak, txupetoiak, saman musuak emateak, bestearen arnasketa belarrian entzuteak… ufff - Ez dakit, oraindik gaztea naiz. - Ezpanak. - Beste pertsonak ondo hitz egitea / bertsotan egitea. - Bikoteak fuerte kolpatea eta benetan disfrutatzen dagoela erakustea eta kokoteko musutxuak...
- 2 mutil eta neska bat. Mutilak gustuko ditudanez, arraro egingo zitzaidan neska batekin sexua praktikatzen aritzea… baina auskalo egunen batean trio bat egiten badut nolakoa izango den. - Ez nuen triorik egingo, nahiko independientea naiz eta beste pertsonetaz dependitu behar izatea pufff… - Bi neska eta ni edo neska bat eta mutil bat, baina mutilon artean harremanik ez. - Neska eta mutil batekin biak gustuko ditudalako. Nudeak bidali edo jaso dituzu? Zer iritzi duzu horrekiko? - Ez, gauza oso serio eta arriskutsua. - Ez ditut bidali, baina jaso bai. Ez da oso agradablea holako argazkiak jasotzea, inpaktatuta geratzen zarelako. Era berean, oso arriskutsua. - Ez, auskalo besteak zer egin duen argazki horiekin… - Bai jaso ditut eta eskatu barik gainera… baina argazki elegantea jajajaja - Ez, bakoitzak nahi duena egin dezala baina ondorioak aurreikusiz.
*Ohar garrantzitsua: Sexua orokorra da, hau da, muxukatzea, koitoa praktikatzea, autoplazerra... izan daiteke.
IRAKURRIXU
SEXULAPIKOA
FROGATU DEZAGUN EA ESATEN DUZUEN BEZAIN JAKINTSUAK ZARETEN SEXU GAIETAN 1. Zenbatekoa da latexezko preserbatibo baten batez besteko bizitza? a) 6-12 hilabetekoa
6. Aludun pertsona bat haurdun geratu daiteke hileko edozein egunetan? a) Egia
b) 3-5 urtekoa
b) Gezurra
c) 6-8 urtekoa
7. Zer erreakzio kimiko gertatzen da burmuinean eszitatzen garenean?
d) Preserbatiboak ez dira zaharkitzen 2. Emakume bat ezin da haurdun geratu hilekoarekin.
a) Dopamina
a) Egia
b) Serotonina
b) Gezurra
c) Adrenalina
3. Gutxi gorabehera, klitorisak zenbat nerbio bukaera ditu?
d) Oxitozina 8. Zein da TSG (Transmisio Sexualeko Gaixotasunak) ohikoena Espainia mailan?
a) 600 b) 1.000
a) Klamidia
c) 8.000 d) 55.000
b) Herpes genitala+
4. Zenbateko luzera du zakilak tente dagoenean?
c) Sifilisa d) Papiloma
a) 5-6 pulgada
9. Zer da anorgasmia?
b) 7-8 pulgada
a) Orgasmo anal mota bat
c) 9-10 pulgada
b) Orgasmo bat izateko inkapazidadea
d) 11-12 pulgada
c) Posizio sexual bat
*1 pulgada: 2,5 zm
10. Zein da koitoaren batez besteko iraupena Espainia mailan?
5. Zenbat denboraz bizi daiteke gorputzean esperma bat eiakulazioaren ondoren?
a) 10 minutu b) 15 minutu
a) 1 ordu
c) 30 minutu
b) 7-8 ordu
d) 1 ordu
c) 3-5 urte d) hile bat gutxi gora behera
9
1. b
2. b
*ERANTZUNAK:
3. c
4. a
5. c
6. b
7. a
8. d
9. b
10. b
10
IRITZI ARTIKULUA
IRAKURRIXU
Aitor De la Torre | Aetz Sampedro
Hezkuntza sistema hobetu beharraz
Zertarako da hezkuntza sistema? Galdera hau erraz erantzuten den horietako bat da, “irakas-ikasteko� xume batekin. Eta, argi dago bere helburua hein batean lortzen duela, jendeak gauza asko ikasita bukatzen dituelako ikasketak. Baina, metodo egokienak erabiltzen dituzte xede hori lortzeko? Horretan ez gaude hain ados. Hasteko, ez dugu uste ikasketa hauetan ikasi beharrekoa ere guztiz eguneratua dagoenik; interneten garai hauetan, edozein momentutan gure sakelakoetan hirulau hitz idatziz munduko ia informazio guztia daukagu gure eskura. Gainera, jakintza askotan paperean imprimituta ere aurki dezakegu informazioa. Beraz, ez dugu ulertzen zergatik ikasi behar ditugun gauza asko buruz, hilabete inguruan ahaztuta izango ditugula jakinda. Hortaz gain, ez dugu ulertzen zergatik ikasturte batzuetan hain jakintza gutxi ikasi behar den eta beste batzuetan hainbeste. Suposatzen dugu honek zerikusia izango duela batzuk (LH eta DBH) beharrezko hezkuntza eta bestea (batxilergoa) aukerako hezkuntza izatearekin. Hala ere, ezin dira ikasi beharreko jakintzak dosifikatu? Ez dakigu arlo honen inguruko gure ikaskideen iritzia, baina, gure ustez batxilergoan ikasten diren kontzeptu batzuk derrigorrezko bigarren hezkuntzan ulertuko genituela uste dugu. Gainera, horrela umeek ikasteko joera eta ohitura txikitatik jorratuko lukete. Goiko paragrafoaren ildotik, pertsonalki klaseak dinamikoagoak izatea gustatuko litzaiguke. Ulertzen dugu klase batzuen formatua aldaezina dela, klase teorikoena adibidez; baina, guk sumatzen duguna ez da ez direla dinamikoak irakasleek nahi ez dutelako (batxilergoan behintzat), baizik eta ez dagoelako nahikoa denbora ikasgaien materia burutzeko eta klase entretenigarriagoak egiteko. Horregatik, goian esan bezala, derrigorrezko bigarren hezkuntzan materia gehiago sartuko balitz, batxilergoan lasaiago ibiliko ginateke. Adibidez, Biologian edo Fisikan-Kimikan ikasitakoaren inguruko esperimentuak egin ahalko genituzke, ikasitakoa errazago asimilatuz. Azkenik, ikasgai hauek gauza erabilgarri asko erakusten dizkiguten arren, diziplina askoren inguruan bizitza errealerako prestaketa urria jasotzen da batxilergoan, adibidez, zergak ordaintzen, fakturak ordaintzen, bankuko kontuak kudeatzen eta beste hainbat zereginetan. Kontutan izanda batxilergoa bukatzean pertsona autonomo izan behar dugula, horrelako jakintzak transmititzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Ondorioz, ez dugu esan nahi hezkuntza sistema guztiz okerra denik, baina aldaketa handiak behar dituela pentsatzen dugu, dinamikotasuna areagotzea, funtsezko jakintzak birdefinitzea, jakintzen parekatzea eta ikasi beharrekoaren berrikuspena besteak beste.
IRAKURRIXU
ALBISTEA
Elene Rementeria Gezala
Durangoko Azokaren salmentak digitalak izango dira
Pandemia honek gure bizitza markatuko du, eta Durangoko Azoka hau beti gogoratuko dugu 55. edizio honetako salmentak digitalki izango direlako. Ikuskizun eta hitzaldi zenbait Durangon bertan egingo dira eta bertatik bertara zein streaming bidez jarraitu ahalko dira.
Durangoko Azokaren 55. edizio hau arraroa izango da beste urte batzuekin alderatuta, baina besteak bezain arrakastatsua izatea espero da. Gainera, badu alde on bat: urte hauetan guztietan, arrazoi ezberdinak tarteko hainbatek ezin izan du Azokara joan, eta ondorioz, ez dute aukerarik izan azokan erosi edota inguruko ekitaldiez gozatzeko. Aurten, ostera, jende orok aukera izango du nahi dituen liburuak, diskak eta abarrak online erosteko eta etxetik atera gabe disfrutatzeko, eskatutakoa etxean jasotzeko aukera izango dugu eta. Kulturaren plazak hartu dituen ikuskizunei dagokionez, aldaketa nabariak izango dira beste urteekin alderatuta. Azokak bi espazio izango ditu, Landako gunea eta Plateruena, eta bi gune hauetan egingo dira kontzertuak, hitzaldiak eta abar. Aforo mugatua egongo denez, aurretik erreserba egin beharko da bertara joateko. Leku gabe geldituz gero edo Durangora bertaratzeko aukerarik eduki ezean, ekitaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahalko dira. Antolatzaileen arabera aurten guztiontzako segurua izango den Azoka antolatzea izan dute helburu, izan ere, pentsatu dute kulturak inoiz baino gehiago behar duela Azoka, beste modu batera disfrutatuz baina beti ere euskal kultura bermatuz.
11
12
ELKARRIZKETA
IRAKURRIXU
Nahia Dominguez Gorostiaga | Ane Garcia Ortuondo
ASUN ELORRIAGA ALBIZU
“Azoka kulturaren plaza da, ez da bakarrik idazleen eta irakurlearen plaza edo musika plaza”
Argazkian Asun beste bi kiderekin azokako prentsa gunean Nor ez da Durangoko Azokan egon liburuak eta diskak erosten, kontzertuez gozatzen, idazle eta musikariei sinadurak eskatzen? Ez da erraza izango Gerediaga elkartearentzat urtero-urtero azoka erraldoi hori prestatzea, ez horixe! Elkarrizketa egin diogu Gerediagako idazkaria den Asun Elorriagari. Emakume langile eta ipurterre honek urte askotan uztartu ditu Hizkuntza Eskolako irakasle eta zuzendari lana eta Gerediagako idazkari lana. Hizkuntza Eskolan jubilatuta egon arren, Gerediagan ez du oraindik erretirorik hartu. Gaurkoan, Asunek Gerediaga elkarteaz eta azokaz hitz egin digu. Zer nolatan amaitu duzu Gerediaga elkarteko idazkaria izaten? Ba begira, niri bizitzan sortu zaizkidan gauza guztien antzera. Kasualitate hutsa izan zen. Nerea Mujikak, Gerediagako buruak, esan zidan “Asun zergaitik ez zatoz?” eta joan egin nintzen eta holantxe amaitu nuen zuzendaritzan. Galdera zaila: Zer da Gerediaga elkartea? Ba, dirurik irabazten ez duen elkarte bat da, dirua irabazteko asmo bako elkartea. Bere helburuak, ba lau ditu oso argi baina bi esango ditut. Bata da Durangaldearen izaera, historia eta ondarea ikertzea, babestea zabaltzea (argitalpenak…) eta gero euskal kulturaren topagune eta bozeramaile izatea.
Jakin badakigu Gerediaga elkarteak hainbat ekimen dituela. Zeintzuk azpirratuko zenituzke? Durangaldeko historiari lotuta, Gerediaga 80ko hamarkadan hasi zen. Batez ere Durangaldeko gerraren gainean lanean eta hor Jon Irazabalek lan handia egin zuen, liburu bat ere argitaratu zuen orain dela urte batzuk eta gaur egun, oraindik jarraitzen dugu ekimen horrekin. Martxoaren 31n, ekitaldia egiten da hori gogoratzeko, baina azkenengo urteetan ez gara bakarrak, jada elkarte asko batu dira eta hori guretzat oso pozgarria da. Beste ekitaldi bat oso garrantzitsua guretzat, Astola urtekaria da. Hor Durangaldeko historia eta ekonomia eta arlo askotako gaiak lantzen dira oso modu arin eta sakonean, gaitza da esatea baina holan da. Eta gero gure ekitaldirik garrantzitsuena
IRAKURRIXU Durangoko azoka da. Zenbat urte dira Durangoko azoka egiten dela? Ba aurten 55. urtea da. Hasieran, gaurko egunean egiten zen, urriak 30, baina gero abendura pasa zen. Zeintzuk dira azokak dituen helburuak? Azokari, azken urteetan, “Kulturaren plaza” deitzen zaio. Plaza izan ere bada, sortzaileen, irakurleen, ikasleen, entzuleen… topaleku, sortzaileak ezagutzeko plaza. Hasieran, “Durangoko liburu eta diska azoka” zen, baina gaur egun “Durangoko azoka” da. Orduan, kulturaren plaza da, ez da bakarrik idazleen eta irakurlearen plaza edo musikarien plaza. Gero, ikus-entzunezkoak, antzerkiak daude, azken aldiko mundu digitaleko berrikuntza guztiak. Eta honekin batera jaia, ondo pasatzea, ezagutzea… Jende askorentzat urteroko tradizio bihurtu da abenduaren lehen astean Durangora etortzea. Nongo jendea etortzen da? Ba begira, Euskal Herri guztikoa. Harrigarria da baina Iparraldetik jende piloa, Nafarroatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta beharbada gutxitxoago Arabatik. Gero, kanpotik ere jende asko etortzen da, beti izaten ditugu, katalanak, bretoiak, eskoziarrak eta Japoniatik ere baten bat etortzen da. Gaur egungo azoka ez da mugatzen leku zehatz batera, hau da, ez da Landako Gunean bakarrik egiten. Saguganbara, Ahotseneako karpa, Zugaza zinema, San Agustin… Hainbat ekintza ezberdin ikusteko eta egiteko aukera ematen du: hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak… Nondik etorri da behar hau, adin guztietako jendea erakartzetik? Bai, bai. Zalantza barik, beharbada niri asko gustatzen zait zinea, baina ez zait batere gustatzen antzerkia. Orduan, antzerki lanak ikusi ere ez ditut egingo, baina zinea ikusiko dut. Edo beharbada, umetxo bi ditut eta jakin gura dut Saguganbaran zer dagoen eta hara joango naiz. Bakoitzaren gustuen eta premien arabera, nork bere plana egiten du.
ELKARRIZKETA Aurten erronka handia daukazue Gerediagan ere Covid-19ak eraginda. Egongo da azokarik? Bai egongo da, baina salmentak ez dira betiko moduan izango Landako gunean, birtuala izango da. Durangoko azokaren web orrialde bat sortuko da eta bertan erosi ahal izango da dagoena. Erosi eta, beste enpresa batzuek egiten duten moduan, etxean izango du erosleak bere produktua. Zuzeneko ekitaldirik egongo da Durangon? Bai bai, egongo dira batzuk baina badakizu, zuzeneko ekitaldi horiek aforoa murriztua izango dute, erreserba beharko dute eta hori askoz ere murritzagoa da. Baina hala ere, ikusita egoerak horretara behartu gaituela, zuzeneko ekitaldiak ere etxetik zuzenean ikusteko aukera egongo da. Kartela ere badago, nork irabazi du aurten kartel lehiaketa? Zer ikusten da kartelean? Gaur egun kartelak ez dira irabazten. Aurten Ane Pikazak egin du. Aurtengo azokaren leloa “Taupada” da. Bihotz bat agertzen da kolore askorekin. Ane Pikazak esaten du kartel honek esan gura duela kultura mugitu egiten dela eta, unerik latzenetan ere, loratu egiten dela eta eman ditzakeela oso emaitza onak, distiratsuak. Eta hortik aparte, egin duena izan da Durangoko Azokan parte hartzen duten disziplina diferenteen irudiak sartu: liburuak, diskoak… Hori da esan nahi duena kartel honek. Durangoko azoka oraindik urte askotan izango dugu, ezta? Baietz uste dut, gauza bagara egokitzeko, baina Durangoko azoka ez da Gerediagarena, denona da, hori argi daukat nik. Azken batean, Durangoko azokan parte hartzen du gaur egun euskal kulturan mugitzen den ia mundu guztiak eta horiek ez balute parte hartuko, Gerediagak ez luke zer ikasirik eta zer eginik eta zuek ikustera joango ez bazinate, ez genuke zer eginik. Azken batean, Durangoko azoka denona da. Eskerrik asko Asun, galdera hauek erantzuteagatik eta Durangoko azoka atzean zer dagoen erakusteagatik.
13
14
ALBISTEA
IRAKURRIXU
Ane Basauri | Nerea Nazabal
Koronabirusak klima aldaketaren arazoa ezkutuan utzi du
Nahiz eta klima aldaketa arazo larria izan, gaur egungo pandemiak ezkutuan utzi du.
Klima aldaketa aspalditik dagoen arazo larria da. Egia da orain dela pare bat urte jende askok honi buruz hitz egiten zuela, baina birusa agertu zenetik, alde batera utzi da. Gainera, azkenaldian musukoaren derrigorrezko erabileraren ondorioz, kutsadura asko handitu da, hau da, arazoak txarrera egiten jarraitzen du. Industria iraultzaren garaian hasi eta azken mendeetan hobekuntzarik gabe jarraitzen duen arazo honek ondorio larriak ekar ditzake etorkizunean. Honen inguruko berririk ez dugu aspaldian jaso, koronabirusaren larritasunak eraginda. Hala ere, Postdam institutuko zientzialariek aldaketa klimatikoari buruzko ikerketa bat egin ondoren, Nature Communications aldizkarian ondorio batzuk atera zituzten: Gaur egungo COâ‚‚ maila murrizten ez bada, orokorrean tenperaturak 0,43 gradu igoko dira. Groenlandian eta Antartikan, berriz, 5 gradu inguru igoko lirateke. Honek poloetako izotza urtzea, itsasoaren maila igotzea, hondartzak txikitzea eta desertifikazioak txarrera egitea eragingo zuen. Poloetako izotza urtzean, izotz hori ur bihurtzen joaten da, eta ondorioz itsasoaren maila igo egiten da. 2045. urterako, 25 cm inguru igoko dela aurreikusten dute eta arazo honi muga jartzen ez badiote, mendea bukatu baino lehen metro bat inguru igoko dela diote.
IRAKURRIXU
IRITZI ARTIKULUA
Plastikoa lurrera, bizitza atzera Ane Bastante
Segundo bakoitzean 200 kg plastiko botatzen dira itsaso eta ozeanoetara. Hauek zabortegietan dute bere jatorria, euriaren eta haizearen ondorioz ibaietara heldu eta itsasoetan bukatzen dute. Baina, beste batzuk ez dira zaborrontzietara ere heltzen, lurrera botatzen direlako, eta aurreko kausa berberagatik itsasoetan bukatzen dute. Adituen ustez, jendeak bi arrazoirengatik botatzen du zaborra lurrera: lehenengoz heziketa txarra jaso dutelako, hau da, irakatsi dietelako ondo dagoela gauzak lurrera botatzea eta haiek jakintza hori zabaldu dutelako; bigarrenez, jendeak kale zikin bat ikusten badu, seguruenik haiek ere lurrera botako dute zaborra. Ildo honetatik, itsasoetara heltzen diren plastikoek kalte handiak eragiten dituzte bertako animaliengan; izan ere, ezin dituzte hondakin hauek janaritik desberdindu eta jan egiten dituzte. Ondorioz, plastikoek barne blokeoak sortzen dizkiete, animalion heriotza eraginez. Era berean, animaliak plastikoetan endredatuta geratzeko arriskua ere badago, plastiko horiek uretan flotatzen edo itsasoaren hondoan ere geratu daitezke, 500 urte geroago desintegratu arte. Baina, arriskutsuena plastiko horiek mikroplastikoak bihurtzea da, hau da, olatuen ondorioz edo harriekin jotzearen ondorioz, plastiko horiek txikitu egiten dira, eta orduan zailagoa da plastiko hondar hauek itsasoetatik ateratzea. Ohikoena arrain batek mikroplastikoa jatea da, eta ez plastiko handi bat. Beraz, gero arrain hauek arrantzatu eta jaterakoan, mikroplastiko eta guzti jan ditzakegu. Hala ere, plastikoa berez ez da txarra. Oso material iraunkorra da, iragazgaitza, oso gogorra, eta abar. Gu gizakia izan gara plastikoa arazo bihurtu dugunak, lurrera botatzean, ez birziklatzean, erretzean‌ Plastikoek naturan bukatzen dutenean, hauek ingurunea kutsatzen dute eta oso iraunkorrak direnez, ehunka urte irauten dute deskonposatu eta guztiz desagertu arte. Plastiko guztien %9 bakarrik birziklatzen da, beste %12 erre egiten da eta beste guztia ingurunean edo zabortegietan biltegiratzen da. Hau horrela, gure arazo nagusia plastikoak sortzen eta ingurunera botatzen jarraitzen dugula da. Adituek kalkulatzen dute, sistema honekin jarraituz gero, 2050ean 12.000 milioi tonelada plastiko egongo direla ingurunean edo zabortegietan pilatuta. Hortaz, ez da ezer kostatzen plastikoa zaborrontzietara botatzea eta, ez badago zaborrontzirik hurbil, poltsiko batean gorde eta gero birziklatzeko zaborrontzi batera bota beharko genuke. Edo ikusten badugu norbaitek zerbait bota duela lurrera, hartzeko esan edo bestela guk hartu eta zakarrontzi batera bota. Plastiko gutxiago erabiltzen saiatu behar gara, plastikozko ur botila bat erosi beharrean, etxetik ekarri kantinplora bat, edo erosketak egitera joaten garenean, oihalezko poltsak eraman eta ez erosi plastikozko poltsak.
15
BATXI 1B
BATXI 1A
16
TALDE ARGAZKIAK
IRAKURRIXU
BATXI 1D
BATXI 1C
IRAKURRIXU
TALDE ARGAZKIAK
17
BATXI 2B
BATXI 2A
18
TALDE ARGAZKIAK
IRAKURRIXU
BATXI 2D
BATXI 2C
IRAKURRIXU
TALDE ARGAZKIAK
19
HH 1
BATXI 2E
20
TALDE ARGAZKIAK
IRAKURRIXU
HH 2
IRAKURRIXU
TALDE ARGAZKIAK
21
22
ELKARRIZKETA
IRAKURRIXU
Onintza Artetxe Apraiz | Maialen Garcia Azkarate
KARLOS RODRIGUEZ NORBERTO
“Ikastolako neurriak askotan ez dira kalean ere betetzen� Karlos Rodriguezek Ibaizabal Ikastolan egiten du lan. Filosofia irakaslea da batxilergoan. Pandemiaren ondorioz, ikastolako egoera txarra izan zen ikasturte hasieran, bertan bai irakasle eta bai ikasleen artean positibo kasu berri asko agertuz. Karlos da Covid-19a pasatu duen irakasleetako bat eta ikastolako egoera hobeto ulertzen lagunduko digu. COVID-19aren agerpenak ikastolako funtzionamendua aldatu duela uste duzu? Nik baietz esango nuke, bai, bai bai, dezente gainera. Gauzak aldatzea besterik ez zaigu tokatu. Egoera honek dituen arriskuak direla eta, faltan botatzen duzu gertuagoko kontaktua?
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA
Irakasleok faltan botatzen duguna gure ikasleen aurpegiak ikustea da; begiratu eta hauen aurpegi erdia besterik ez dugu ikusten.
beti aukera gehiago dituzu, adibidez, ikasle eta irakasleen arteko interkonexioak eta hartu emanak errazago mantentzeko. Beti errazagoa izaten da.
Gertuko kontaktua garrantzitsua da ikasleak hobeto ulertzeko?
Zeintzuk dira klaseak etxetik ematearen abantailak eta desabantailak?
Ba bai. Gainera, guk normalean lehenengo mailakoekin ikasturte hasieran irteera moduko bat egiten genuen, lehenengo mailako ikasleen artean elkar ezagutzeko eta aurten ezin izan da egin, pena bat da.
Bueno ba etxetik aukera bat izan daiteke behin baino gehiagotan azalpen bera entzutea, hau da abantaila gutxienetako bat beti ere saio hori grabatuta gelditzen bada noski; eta desabantailak ugariagoak dira, azken finean pantaila baten aurrean zaude eta gauzak zailtasun handiz ulertu, azalpenak galdu, arreta beste gauza batzuetan ipini... egiten dira horrela.
Uste duzu ikastolan musukoaren erabilera egokia dela? Orokorrean nik baietz esango nuke, beti daude salbuespen batzuk baina bai, orokorrean bai, bai, bai. Zure egoera berean egon diren ikasleek klaseak hobeto jarrai ditzaten, orain arteko lan egiteko moduan aldaketarik behar dela uste duzu? Ez da posible galdera honi erantzun orokor bat ematea. Ikasgai bakoitzaren berezitasunak begiratu behar dira eta hauek behar dituzten aldaketak baloratu edota praktikan ipini. Ikasgai batzuetan agian, aldaketak sakonagoak izan behar dira beste batzuetan ez hainbeste. Zaila egiten zaizu lan egiteko modu berri hau? Ez, moldatzea da gauza, moldatu egin naiz eta azkenean metodo berri honekin denok ari gara gauza berriak ikasten, hau da orain tokatu zaiguna, gauza berrietara moldatzen ikasi behar izatea. Klaseak online edo presentzial nahiago dituzu? Zergatik? Nik presentzialak. Presentzialak direnean
Uste duzu neurriren bat ez dela egokia edo gaizki hartuta dagoela? Hombre egokiak... uste dut gehienak egokiak direla. Baina batzuetan agian kontraesanetan jausten gara eta honek deitzen digu arreta denori. Ikastolan neurri bat ipintzen dugula eta askotan hau bakarrik ikastola barruan betetzen da, kanpoan ez. Horregatik, uste dut kontraesanetan jausten garela. Neurri zorrotzagoak hartu behar direla uste duzu? Ikastolan bertan ez dut uste, baina bueno datuak asko eta arin aldatzen dira eta igual maila orokorrean segun eta hauek nola aldatzen diren neurriak aldatu beharko dituzte.
23
24
KUXKUXEROAK
IRAKURRIXU
Kuxkuxeroak Aiala Remirez | Peru Aldazabal
Hara hara, heldu zaizkigu azken bi hilabete hauetako txutxu-mutxuak. Ea zer egosten den lapiko honetan. Udazkena gogor dator!
tan maiteminduta egotea? Galderrek eta Garazik agian‌
đ&#x;”Ľâ€œAketza eta Nerea V. Komunakâ€? -Anonimous. đ&#x;”ĽMurga eta Izasen arteko begirada beroek dena esaten dute. đ&#x;”ĽBeĂąat Uriarte piren orriari SUA ematen ari dela iritsi zaigu, jantokiko bazkaria probatu
đ&#x;”Ľneurria Martxelok eta Maiderrek ezin dute segurtasun errespetatu ezta 5 minutu ere! đ&#x;”Ľmotorrak Ikasturtea hasi aurretik Ziara eta BeĂąat Uriarte berotzen hasi ziren‌ al duzue? đ&#x;”Ľhainbeste? Sergio ta Onintza? Zertaz hitz egiten duzue đ&#x;”ĽErlantz, Jasonen birrintxoak batzen zabiltza ala? đ&#x;”ĽMartintxu eta Lorea biak batera komunean sartu eta hara! Berandu klasera! đ&#x;”Ľsukarra Anego eta Martin! Atera zuen barruko joe. Jendea desiratzen dago. đ&#x;”ĽEĂąaut Kortazarrek batekin nahikoa ez eta‌ Zornotzako bikiengana jo du. Desberdindu đ&#x;”ĽEkhik eta Abarzuzak lan bikaina egin ohi ahalko dituzu EĂąaut? dute ikus-entzunekoan. đ&#x;”ĽIzaro R. eta Asier! Udakoa ahaztuta? Desiratđ&#x;”Ľmaite ``Eneko Munitxa, Parkatuko gitarra, bizirik zen gaude zuen arteko maitasuna ikusteko. dot. Bera da nire bizitzari musika jartzen dion pertsona´´ - Aitor de la Torreren đ&#x;”ĽJaio, Katalin. Ikuslegoak zuen arteko begiradaeskutik jasotako poesia. txoak fitxatuta ditu‌ đ&#x;”ĽMurga eta Izasen saltseoa guzurra dela eta‌ đ&#x;”ĽMartxel, Maider! Azkenekoz, errespetatu Paul eta Sarri armairutik irtetzeari itxaroten distantziak‌ hurrengo urteko Antzarretara itxaron beharko duzue.
daude ikusleak.
ohartu gara.
aitzaki hutsa dela.
đ&#x;”ĽIkamako Ziarak eta Aialak ederki pasatu zuten đ&#x;”ĽAmaiur eta BeĂąaten artean, urte bat geroago batzarrean bai! Argi dago Ikama berriz ere begiradatxoak trukatzen direlaz đ&#x;”ĽNorbaitek erakutsi ahalko digu zer den bene- đ&#x;”Ľ Manex Gallastegik Aroa begiz jota duela
IRAKURRIXU
nabari da. Ai Manexito‌
đ&#x;”ĽBeĂąat De La Cruz X Ainhize Unamu, edo: Ainhize Unamu X BeĂąat De La Cruz? đ&#x;”ĽLorea eta Sofiak ere aspalditik gogoak dituztela iritsi zaigu. đ&#x;”Ľatzetik Martxelek Maiderrekin ezin eta‌ Olatzen doa. Baina Olatz azkarragoa da! Eutsi goiari txo!
đ&#x;”ĽEndika eta Ibone, serio bukatu dela zuen artekoa? đ&#x;”ĽPeru ta Aiala, is this love? Oso hurbil somatzen dituztela esan digute‌ đ&#x;”ĽariPauledira‌ta Aetz fikiko klasean asko ezagutzen ezer esateko bikote? đ&#x;”ĽBeĂąat Castillak Izar musukatu nahi du berriz ere. Berak esan digu. đ&#x;”ĽArbeoren Luana, jeloskor al zaude Ugaitz eta Amaia artean dagoenagatik? đ&#x;”Ľ``Garazi Patitaz maiteminduta dagooooo´´ đ&#x;”ĽMikel Robles, noiz hurbilduko zara Luangana? Laster konfinatuko gaituztela! đ&#x;”ĽJone eta EreĂąo, whatsapp asko ezta? đ&#x;”ĽNaia Olaetxea eta Aitor de la Torre, errepikatzeko asmoz? đ&#x;”Ľesan Ixone eta Izaren artean “fealingâ€?a dagoela digute. Katerin mesedez emaiezu egurra batxi 2koei.
đ&#x;”ĽIbaizabaleko playboy-a badaukagu aurten ere‌ Peru! Ziara duzu atzetik!
KUXKUXEROAK
đ&#x;”ĽUgalde, Anekiko zenituen sentimenduak bizirik jarraitzen al dute? đ&#x;”Ľdu.Ahinizek gaztetxeko beste bazkari bat nahi Mikel espabila‌ đ&#x;”ĽereAimarezinAiartzaguenak eta Goiuri Zarragak dituzte Covid neurriak errespetatu‌ đ&#x;”ĽKostaldeko Amaia Arbeo mesedez erabaki zaitez krexala (Manex) eta Zornotzako patatan (Xabier) artean!
đ&#x;”Ľtolakoak, Hodei De Abajo eta Sonia Solana, ikassexu gabeko komunak direla gogorarazten dizuegu!
đ&#x;”Ľ Gorka eta Erlantz, zer dago komunean ba? đ&#x;”ĽEskerrak musukoak ez dituen begiak tapatzen‌ nola botako lituzkete Lexurik eta Josebak begiradak bestela?
đ&#x;”ĽAstola? Zeozer kontatzeko Garazi Zala eta Maddi đ&#x;”ĽalBeĂąat de la Cruz eta Endika Arandia, ba dago kimika zuen artean edo ez duzue formulazioa guztiz menperatzen?
25
26
TONTOMETROA
IRAKURRIXU
Tontometroa
Aitzol Gallastegi | Sergio Areitio | Xabier Aiarza
Orduen Frantziako errepublikan ez zeuen erregerik?
I don’t have any good
Ez dot erlojue ulertzen
Corriente es lo que te ronpe el diente
Mosuko trukaketa
Bizi gara diktadura baten
Eulixei deitukotzau agatik
Nik zu estudiatxen ikusi zaituzket
Ez dekogu denbora oso asko
Punta sakagailua
Arazoren bat? Bai zenbat?
Pelikula irakurri dot
Los pillo las miradas
Mendira joan nintzen, bueno ni ez
- Bai dauz Aristoteles, Pluton... Platon, Platon
Isilik baina abesten
- Zertarako da Esfinterra? - Esfinterra kontrolatzeko - Zer da normala? - Labadora programa bat! Venden fruta - fruta sujeto Espera un sujeto (segundo) Alex hoy se ha despertado un poco pensamiento - Zer aditzek dauka “-n” menderagailua? - “Arrain”-ek
- Autobusean zelan bueltatu zinen? - Hankaz Andoni nire lengusina Yesn’t Frantseseko titulua atera dut Napolesean jolasteko Joateko -Joakitsoba Alemanien zeba ez dau insultorik? Eruten die danak ondo ala?
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK
HI HAIZ HI Maider Llano | Martxel Urkidi
1) Erraza al da Ibaizabal Ikastolan ligatzea?
5) Preterito pluscuamperfecto del indicativo del verbo amar?
2) Zein da zure fantasia sexuala?
6) Zein da zure gorputzeko atalik gogokoena?
3) Zein izan da jai batean zaudela bizi izan duzun momenturik lotsagarriena? 4) Trio bat egiteko irakasle ala ikasle? Nortzuk?
7) Zein da gutxien gustatzen zaizun ikasgaia? 8) Zein bi irakasle ikusten dituzu batera?
AIALA REMIREZ 1) Covid garaietan ez hainbeste. 2) Ibaizabaleko komunetan folletea.
5) Ein dot triple bat gaurko azterketan ez dakit zer dan hori. 6) Titiek.
3) Kalabazak emoieztiezela, ez dakit ez naz akordetan bestela.
7) Eeeeee….. Mate eske ez dot gainditzen.
4) Jokin irakaslia eta… eztait, eta…. eztait, eta… nire lagunen bat edo.
8) Mmmm… ez dakit, igual… aaaa ez dakit, Endika eta inglesekoa, Irune.
BEÑAT URIARTE 1) Bueno lehengo egunetan ezagutzen dozu jende barrie eta zauz enplan pozik, orduen lehengo egunetan bai.
4) Irakasleak ez tu. Bueno irakasleren bat igual bai, irakasle bat eta ikasle bat. Xabi eta Sua.
2) Niri gusteko iaten ba folletan gauzen bitartean, beste pertsona ipintea ganean eta kandelabro bategaz ba botatea cera beroa.
6) Besoa.
3) Ba eztakit, azkenengoan pote neuen komuneko lur guztien eta ispiluen da gero garbitu behar neuen.
5) Yo habia amado. 7) Mate. 8) Eee… Xabi eta Jon.
27
28
ELKARRIZKETA LABURRAK
IRAKURRIXU
NAHIA SAEZ 1) Ez. 2) Covid gelan egitea. 3) E bueno ba bein ee egon nintzen juerga batetik bueltan eta bueltau giñen ee otxandio, ez otxandio, e bueno ez dakit, buelau giñin kotxien guraso bategaz da hartu ziguten da... A ez abadinotik, bueno ba abadinotik bueltan, eta esan nion tipo bateri oinez junbizanai, “tu etorri gure kotxien dauela lekue”, eta orduen juan ginen hiru pertsona atzien, eta ba derrepente egon ziren kurba asko ta hasi nitzan marietan. Tapeu neban aurpegie kamisetagaz eta ein neban botaka nire gainien. 4) Ikasle ikasle mesedez ke asko. Pedofiliarik ez. Nortzuk… Jo eske ez dakit inogaz, bueno random por zozketa. 5) Habia amado. 6) Dana, gustaten jate dana. 7) Momentu honetan fiki. 8) Ez dakit baina niri komentau ostie, heldu jate… Endika eta Irune.
JOKIN ETXEBARRIA 1) Baa… Jokinentzako ez jajajja, baia bai ikaslientzako bueno erreza eztakit giro polite dau zuen artien eta bueno urtero zeuzer entzuten dogu guk… beti dau hor ligoteo asunto hori. 2) Nire fantasia sexuala… bua pillo bat dauz ajajjaa, baa… eztakit fantasia moduan?... esk gatxa da eztekot fantasiarik eh, fantasiarik ez baina gauzak burure etorri bai. 3) Juergan egon nazenien… baa eztait, nahiko lotsabakoa naz jajaja, baina eztakit jurga baten pase doten momentu txar bat ba… iguel gaupasa baten ostien familixako nonor ikusi edo, osaba ikusi kaletik eta bai holako zeozer. 4) Baaa ikasleekin ezin dot jajjaj, joe… ba ez inogaz jajjaj ezin da eztau erantzun zuzenik ezin da jajajaa. Ba bueno ez ikasle ez irakasle… zera idazkaritzakoekin Mertxe eta Udanegaz. 5) De el verbo amar? el cual? el indicativo del pluscuamperfecto eeee anduve jajajajaj amando anduve jejejeje 6) Eeee…. arima, ouuu ze filosofikoa ee ajjaja no os lo esperabais jajaja erantzun polita. 7) Eeee ba niri eztaten gustetan askoo gaztelera 8) Ze irakasle eurek euren artean… danak dauz ezkonduta ajajjaja, ez irakasleen artean ez dot ikusten holan… parejarik. Eztakit ni eta Josu jajajajaj.
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK UDANE ZUGAZA-ARTAZA 1) Langile bezala ez gatoz horretara eta bestela nik uste dot baietz. Zuen adineko jente pila bat batzen zarie leku desberdinetakuak, hau da, aurretik ezagutzen ez dozuen jentie eta normalien desberdine dana gustau eitxen da. Gainera aukera asko daukazuez, geletan nahastute zauzie, jolastorduen… Gero bakotxan artie jajajaja. 2) Pasa palabra ein zeinke? Benga ba. 3) Mutil batek nire langun bat iraindu abenien. 4) Irakasliek. Sexurako nahiago doraz irakasliek honek gaztetxuek baino. Endika eta Kaltzakorta. 5) Anari deitxukotzet ze ni gazteleran… jejejeje. Amado ? Eske ez dakit zer dan. 6) Begixek. 7) Ni ikasten ibili nazenien? Ba gaztelera.
8) Eske eske eske… Esto es una casa de locos increible. Eske zelako galderak eitxen dabez… . Esto es inviable, hamen ez dau ezer ikusterik, ez dau ezebez, siku kontue siku. Hamen ez dau maitasun garrik momentu honetan, covidak siku itzi gaittu. IKER GOMEZ DE SEGURA 1) Ez, zaila oso zaila. Oso zaila konfinamendu garaian ez dagoelako aitzakirik lankideekin egoteko egoera informaletan. Baina bestela girotxoa badago eh, egiten direnean festak, lehengo urtean eta horrela festak eta afariak eta paella janak izan genituen eta hor errazagoa zan. 2) Ba… leku publiko batean baia jenderik gabe eta lasai-lasai gozo-gozo, hondartza batean… 3) Ba neska batekin ligatu nuen eta handik denbora oso gutxira tokatu zitzaidan bueno egoera pixka bat deseroso batean berarekin egon behar izatea, elkarrizketatxo moduko bat egin behar izan nion, laneko kontu bat zen. Oso egoera desoroso, lotsagarria izan zen, biok oso txarto pasa genuen. 4) Ikasle, ez zaituztet ezagutzen. 5) mmmm… amaria. 6) Ez det esango nik bale? Esan didatena ze uste det azkenean norberarentzat erakargarritasuna baino dela besteentzat. Betidanik esan didate begiak. 7) Ba zuen garaian egon zen ikasgai bakarra kateatu nuena, mate. Beraz oroitzapen txarrak materekin. 8) Ez det esango, jajajaja.
29
30
IRITZI ARTIKULUA
IRAKURRIXU
Patria telesaila hautsak harrotzen Amaia Arbeo
Duela gutxi, FĂŠlix Viscarret eta Ă“scar Pedrazak zuzendutako Patria telesaila aurkeztu du HBOk. Honako honetan, hainbat aktore euskaldunek antzezten dute, Eneko Sagardoy durangarrak, esaterako. Euskal Herriarekiko telesail honen hurbiltasuna aktoreengatik ez ezik, gaiarengatik ere bada. Euskal gatazka politikoa jopuntuan jarriz, Oria (Gipuzkoa) inguruko herri batean, ETAn dabilen gazte baten eta honen inguruko jendearen istorioa kontatzen du. Zuzendariak eta espainiar estatuko zenbait jendek egiaren alde bat adierazten duela diote. Beste batzuek ordea, hainbat gezur daudela ikusgai bertan. Argi dagoena da gai hau pentsamendu ezberdinen arteko jendearen ahotan dagoela pil-pilean. Hasteko, nahiz eta telesaila arreta pixka batekin ikusi, ez dugu Euskadi Ta Askatasuna erakundearen diskurtso politiko bakar bat ere aurkituko. Herriko jende asko euskalduna eta abertzalea dela aipatzen den arren, ez dira gatazka honen aurrean dauden pentsamendu sakon eta kritikoak ageri. Taldeko partaideen aldetik ere, ezinezkoa izango zaigu estrategia politikorik aurkitzea. Hartzen diren erabakiak inongo plan edo zentzurik gabe hartuak dirudite, inongo hausnarketarik gabeak. Bestetik, Euskal Herriarekiko eta euskaldunokiko hedatuak dauden topikoak jarraitzen ditu itsu-itsuan, euskaldunok guztiz gutxietsi eta irainduz. Adimen gutxiko jendea bagina bezala ageri gara, hitz egin eta komunikatzeko sekulako arazoekin, zentzugabeko gauzak esanez eta enpatiarik gabekoak. Horrez gain, argi ikusten da telesailak erakutsi nahi duena eta nahi ez duena. ETA talde armatuak hartutako hainbat erabakiren arrazoiak lausotzen saiatzen dira eta besteen, hots, Grupo Antiterrorista de LiberaciĂłn-ek (GAL) egindako hilketak ezkutatzen. Adibidez, GAL taldeak Josu Muguruza, Herri Batasunako diputatua, Madrilen hiltzen duenean, greba orokor bat deitzen dute hainbat sindikatuk, arrazoi hau ordea, oso baxuan aipatzen da, irratian. Gainera, euskaldunek poliziarengandik jasandako tratu txar eta torturak, edo epaileak ezarritako kondena luzeak, eta gobernuak jarritako dispertsio legea dela tarteko familiek pasa behar duten egoera gogor eta gordinari ez zaio inongo garrantzirik ematen, bigarren plano batean dago honako hau guztiz. Hori gutxi balitz, ETAk hartutako hainbat erabaki eta egindako ekintza, guztiz testuinguruz kanpo erakusten ditu telesailak, hauen arrazoi eta beharrak ezkutatuz. Hortaz, aurreko guztiagatik, argi eta garbi uste dut bertan kontatzen dena ez dela egiaren beste aldea, zati batzuetan gezurrak adierazteaz gain, ez delako batere objektiboa. Gainera, ez dut telesail hau momentu honetan ateratzearen helburua argi ikusten. Hautsak harrotzea ote da? Gaur egungo jendearen, hau da, gatazka bizi ez dutenen gorrotoa piztea?
IRAKURRIXU
GOMENDIOAK
Gomendioak Ibon Espinosa | Jon IpiĂąa
FILMA: Good Will Hunting
Badakigu Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz etxean konfinatuta egon behar izatea gerta daitekeela. Hori gertatzen bada, etxean zaudeten bitartean ez aspertzeko, pelikula hau ikustea gomendatzen dizuegu. Pelikula hau 1997an estreinatu zen, 126 minutuko iraupena du eta dramazko pelikula bat da. Will gazte problematiko bat da, baina oso azkarra ere bai, matematiketan batez ere. Matematikako irakasle batek bere talentua aurkitzen du, eta Willek bere bizitzan zer egin nahi duen aukeratu beharko du: Lagunekin betiko bizitza bizi, edo bere talentua unibertsitate batean aprobetxatu. Horretarako Sean izeneko psikiatra jakintsu baten laguntzaz baliatuko da. Pelikula hau bereizgarri egiten duena bizia bizitzen erakusten digula eta transmititu nahi diguna da. Horregatik pelikula hau ikustera gonbidatzen zaituztegu!
OSASUNA: Neguan ere, kirola eginez osasuntsu
Jende askok neguan kirola egiteari uzten dio, hotzagatik, eguraldiagatik edo nagia ematen duelako eguraldi txarrarekin kirola egiteak. Baina, arazoa da urtaro hau gaixotasun gehien (gripea, katarroa...) dagoen garaia dela, eta birus hauei aurre egiteko ezinbestekoa da osasuntsu egotea. Birusez aparte, kirola egiten ez duen pertsona batek lesioak jasateko arrisku gehiago dauzka, eta horrek, bere egunerokoan zailtasunak ekar ditzake. Horrez gain, kirola egiteak dieta orekatu bat edukitzea dakar, izan ere kirola egiten baduzu, jaten duzunak lanean ari diren muskuluei, egunerokoan beharrezko energia eta mantenu gaien beharrak asetu beharko ditu. Aukera onena etxetik atera baino lehen berotzea da, kalera ateratakoan jarraian hasteko kirola egiten eta amaitu bezain laster, etxera bueltatu eta bertan egin beharrezko luzaketak. Nola ez, kirola egiterakoan ezinbestekoa da arropa beroa eta erosoa erabiltzea.
31
32
GOMENDIOAK
IRAKURRIXU
Nahia Arteta | Ugaitz Arranz
MUSIKA ALBUMA: Fine line Harry Styles abeslari eta aktore britainiarra da. 2010ean hasi zen musikaren munduan, “One Direction” taldean parte hartu zuelako, X faktor programan sartu ondoren. Bere bizitzan zehar bi pelikuletan parte hartu du: “Don’t worry darling” eta “Dunkirk”. Bere bigarren albumak “Fine Line” du izena. Diska honen generoa Pop-Rocka da. 2019ko abenduaren 13an atera zen Columbia Records eta Erskine discografiekin. Album hau 47 minutuko diska da, 12 abestiz osatuta dagoena, haien artean “Watermelon Sugar”, “Adore you” eta “Falling” daude, urte honetan oso famatuak izan direnak. Erresuma Batuko albumen zerrendan hirugarrena gelditu da eta Billboard 200eko zerrendan lehenengoa. Beraz, musika ingelesez entzuten baduzu eta Pop Rock-eko generoa gustuko baduzu, ez pentsatu gehiago eta diska hau entzun. Seguru gaude gustuko izango duzuela.
MODA: Bihotz Paris Bihotz Paris marka jasangarria da, kamiseta ekologiko paregabeak sortzen ditu, euskarazko hitzekin jolastuz. Haien helburua euskara zabaltzea eta laguntzea da, atzean ezkutatzen duen unibertso poetikoa erakutsiz. Arropa denda honek ez dauka denda fisikorik, baina online erosteko aukera dago. Sortutako produktuak praktika etikoaren bidez sortzen dira, planeta zainduz eta kotoi organikoa erabiliz. Beraz, euskararen egoera hobetzea eta planeta zaintzea nahi baduzu, denda honen bidez aukeratxo bat izango duzu! Ezagutu proiektua sakonago bihotzparis.com atarian!
IRAKURRIXU
GOMENDIOAK
Udane Barbarias | Manex Gallastegi
MUSIKA TALDEA: G.A.Z Limbo Denok ez ditugu musika gustu berberak, batzuei rocka gustatzen zaie, beste batzuei reggea, bakoitzak bere gustuak ditu. Baina ez da komeni musika desberdinei ateak ixtea eta burua zabalik izan behar da musika berriak aurkitzeko, azken finean espero ez duguna gustatzen zaigu eta. Hona hemen Lekeitiotik datorren G.A.Z Limbo taldea. G.A.Z Limbok euskarazko trapa egiten du, eta beraiek dioten bezala “Gauza berriak bilatzea gustatzen zaigu. Betidanik entzun izan dugu trapa, rap-metalak ere eragin digu, eta azkenean halako deribatu moduko batera heldu gara”. Diskoaren izena Deathorkizuna da, eta gure ustez kantu gomendagarrienak Deathorkizuna II, Lilith, eta Adrammelech. Hiru hauek Spotify eta Youtuben entzun daitezke.
MUSIKA ALBUMA: Sapuek eta Sugiek “Sapuek eta Sugiek” Durangaldeko hainbat talde gaztek osatutako diskoa da. Bertan, bederatzi talderen kanta bana batzen dira, ia guztiak euskara hutsean. Taldeak Ermukoak, Elorriokoak, berriztarrak eta durangarrak dira. Proiektu honetan parte hartu duten taldeak talde berriak direla esan behar dugu, eta diska honen helburua talde hauek ezagutaraztea da. Diskoa Ibaizabaleko ikasle ohia den Beñat Molinak grabatu du, Sorginola Gaztetxeko musika gelan, beste taldeetako kideen laguntzaz. Proiektu hau bere denbora librean gauzatu du, bokazioz. Diskaren edukia oso anitza da, musika mota desberdin asko dago, beraz, seguruenik gutxienez kanta bat gustatuko zaizuela pentsatzen dugu. Gainera, diska hau entzun nahi izanez gero, euskarri fisikoan zein interneteko plataformetan aurki dezakezue. Entzun gure musika, entzun euskal musika!
33
34
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
Google maps-eko bitxikeriak Martin Gutierrez Argi dago Google maps-ek eskaintzen duen zerbitzua paregabea dela, eta gaur egun, jende askok erabiltzen duela plataforma hau, mundua ikertzeko. Baina jakingo al dute erraldoi bat biluzik ageri dela, giza-uso batzuk daudela Japonen, “Area 51” famatuan OHE (Objektu Hegalari Ezezagun) bat dagoela, edota fenomeno natural arraroenetariko bat ikus dezaketela? Irakurri bitxikeriak, eta, nahi izanez gero, jarri interneten koordenatuak, zure begiekin ikusteko! Cerne Abbas-eko erraldoia. Ingalaterrak hainbat eta hainbat turismo atrakzio ditu: the London eye, Big Ben, Stonehenge eta… erraldoi bat biluzik? Horrela da bai, baina bitxiena da, ez dakitela ez nork egin zuen ezta zergatik egin zuen. Dakigun bakarra XVII. mendean egin zela da. Aditu batzuek uste dute “Hercules” heroia irudikatzen duela; hala ere, misterio biluzi bat da oraindik. Gaur egun, esan bezala, atrakzio turistiko famatua da, baina airetik, bertatik baino hobeto ikusten da. Hona hemen koordenatuak: “50.8136452, -2.4747638”. Zer da hau, Japon? Japonen gertatzen dena ez da beste inon gertatzen. Google maps-en “35.7040744, 139.5577317” koordenatuak jarriz gero eta “street view” aukerarekin, irudi surrealista batekin aurkituko zara. Zortzi giza-uso! Tokio hirian aurkitzen da hau, eta ez, ez dira benetako piztiak. Talde japoniar honek google maps-eko kamera nondik igaroko zen deskubritu zuen, eta maskara bitxi batzuekin joan ziren internet agurtzera.
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
Ba al zenekien… “Area 51” famatua ikus dezakezula Google maps-en? Bitxiena da “street view” aukerako pertsona txikia, OHE (Objektu Hegalari Ezezagun) batean bihurtzen dela! Bitxikeria hau 2018tik ageri da plataforma honetan; batzuk, ironia eta umore puntu bat dela esaten dute, baina ez dira gutxi, hau guztia, teoria bihurtzen dutenak. Uste dute, Google-k badakiela benetan zer dagoen hor barruan. Eta zuk, zer uste duzu ezkutatzen dutela?
Fenomeno natural ikaragarria ikusi nahi? Gaur egun, planetako fenomeno naturalik arraro eta politenetako bat ikusteko ‘klik’ bat bakarrik egin behar da. “68.5090814,27.4817772” koordenatuak jarri, eta Finlandiako aintzira izoztu batean agertuko zara. “Street View” aukerarekin, lerro zabal eta berde bat ikusiko duzu zeruan, aurora boreala! Fenomeno hau horrela sortzen da: eguzkiak kargatutako partikulak, planetaren kanpo magnetikoaren kontra talka egiterakoan, poloetara desplazatzen dira. Partikula hauek oxigeno eta nitrogenoarekin kontaktua izaterakoan, distira berde, urdin edo gorriak sortzen dituzte. Fenomeno hau oso arraroa da ikusteko, eta lurreko tokirik hotzenetan bakarrik aurki daiteke.
35
36
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
Bitxikeriak Maria Cobos | Aroa De La Lama Gabonetako zuhaitzen apaingarriak Hasieran, zuhaitza goxoki edo fruituekin apaintzen zen, batez ere sagarrekin. Koloretako bolak eta apaingarriak zintzilikatzeko ohitura XVIII. mendetik aurrera hasi zen, beira apaizgile bohemiarrei esker, apaingarri horiek lantzeari eskainitako lehen tailerrak sortu baitzituzten. Zuhaitza Gabonetako ikurrik nabarmenetako bat da. Etxean edo espazio publikoetan zuhaitz apaindu bat jartzeko ohitura oso zaharra da eta zuhaitzak (haritzak) gurtzen zituzten tradizio paganoekin lotzen da. VIII. mendetik aurrera, tradizio paganoen ordez beste batzuk sustatzen hasi ziren, haritza izeiarekin eta pinuarekin ordezkatuz. Gabonetako kristau tradizioaren parte bihurtu zen lehenengo izeia Alemanian moztu zuten VIII. mendearen erdialdean. Zergatik jaiotzen gara begi urdinekin? Familiako kide berri bati harrera egiten diogunean galdera asko egiten dizkiogu geure buruari, eta horietako bat da zer koloretako begiak izago dituen. Momentu horretan, gure ustez bere begiak zer koloretakoak izango diren esaten hasten gara eta batzuek iragartzen dute arreak, urdinak edo berdeak izango dituela. Baina egia esanda, seigarren edo hamargarren hilabetera arte kontu hori guztiz ezezaguna da. Haur guztiak begi urdinxka edo grisaxkekin jaiotzen dira. Hori irisaren aurreko aldean melanina gutxi dagoelako gertatzen da. Eguzkiaren argitan azaldu ahala, mintz honen melanozitoak prigmentu hau sortzen hasten dira. Horren ondorioz, begien kolorea behin betiko izango duen kolorerantz aldatzen hasten da. Begi argiek, berdeak edo arreak bezala, melanina kantitate txikiagoa dute. Begi beltz edo marroiek aldiz, pigmentu honen kantitate handiagoa kontzentratzen dute, hortaz, eguzki argi gehiago islatzen dute. Melanina ez da soilik begien kolorearen erantzule, larruazalaren eta ilearen kolorearena ere bada.
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
Ba al zenekien...? -begiek hankak baino ariketa gehiago egiten dutela? -kilo bat ezti egiteko, erle batek lau milioi lore egin behar dituela? -hiru edo lau koloreko katuak emeak direla? -giza gorputzak batez beste 37 litro ur dituela? -gomendatu bezala 8 orduz lo egiten baduzu, 99 urterekin 33 urte lo egingo zenituela? -ilargia egun osoan zehar ikusten dela? -eltxoek 50 kilometroko distantziara giza odola usain dezaketela? -behiek eskailerak igo ditzaketela baina ez dakitela horiek nola jaitsi? -zientziak ez duela balio egia ezagutzeko, baizik eta nondik zabiltzan jakiteko? -asma kasuak areagotzen ari daitezkeela telebista gehiago ikusteagatik? -16 zenbakia dela XY = YX moduan idatzi daitekeen zenbaki bakarra, X eta Y ezberdinak izanik? -hodei txiki batek 100 elefante pisatzen dituela? -balea urdin baten mihiak elefante heldu batek adina pisatzen duela? -golfeko pilota bat bala bat baino hilkorragoa izan daitekeela? -maitasun etsipenek erredura batek bezain beste min sentiarazten dutela? -munduko leku izen luzeenak 85 hizki dituela? -Einstein hiltzean bere burmuina lapurtu zutela? -gizon brasildar bat ohean hil zela behi bat teilatutik erori eta haren gainera lehorreratu zenean? -sei minutu besterik ez direla behar alkoholak burmuinean eragin dezan? -begi globoak tatuatu ditzakezula? -komunen museo bat dagoela? -burua ordu batez hormaren kontra jotzeak 150 kaloria erretzen dituela? -kerofobia dibertsioaren edo zoriontasunaren beldur irrazionala dela? -bizitzan zehar, bi igerileku betetzeko nahikoa listu sortuko duzula? -azenarioak jateak azala laranja bihur dezakeela?
37
HOROSKOPOA
LĂşa Elorriaga | Paule Villota
NEGUKO AURREIKUSPENA
38
IRAKURRIXU
Tartalo Aquarius
Neguaren hasierak lasaitasuna ekarriko du bueltan zure bizitzara; apurka-apurka gauzak argiago ikusten hasiko zara. Ikasketa arloan ere hainbat hobekuntza nabarituko dituzu. Baina erne ibili, lasaiago egoteak (1/20 - 2/18) ez du esan nahi zure errendimendua jaitsi behar duzunik. Maitasunaren alorrean, gaizki-ulertu bat izango duzu maite duzun pertsonarekin.
Galtzagorri Piscis
Neguaren hasiera ondo etorriko zaizu zure zalantza guztien erantzunak aurkitzerako orduan. Ikasketen arloan, hainbat aldaketa izan dituzu ikasturte berri honetan, baina denborarekin gauza berrietara ohitzen (2/19 - 3/20) joango zara. Maitasun arloan oso egonkor egongo zara, aldaketa asko jasan gabe.
Herensuge Aries
Neguaren hasierak zure bizitza ordenatzera eta egonkortasuna bilatzera behartuko zaitu. Ez zabiltza zure momenturik onenetako bat igarotzen, baina badakizu denborarekin dena hobetzen joango dela. Ikasketen in(3/21 - 4/19) guruan apur bat alfer zabiltza. Maitasunaren alorrean ere egonkortasunaren beharra duzula konturatuko zara. Igarotzen ari zaren momentu honetan zure onerako diren gauza onuragarriak ematen dizkizun pertsona baten beharra izango duzu.
Lamia Taurus
Neguak buruan dituzun hainbat zalantza argituko dizkizu eta aurrera jarraitzen lagundu. Ikasketen alorrean konturatu zara ikasturte berri hau ez dela espero zenuen bezain erraza. Gehiago ahalegintzen saiatuko (4/20 - 5/20) zara ikasturte hasieran jarri zenituen helburuak bete ahal izateko. Udazkenarekin bat, pertsona berri bat ezagutuko duzu oso ondo sentiaraziko zaituena.
Basajaun Gemini
Negu honetan zure lehentasunak zeintzuk diren argitzen joango zara. Badakizu oso pertsona ezegonkorra zarela, baina nahiz eta momentu txar bat igarotzen zabiltzan, horrek gero zerbait ona datorrela esan nahi (5/21 - 6/20) du. Ikasketen arloan ikasturte hasieratik langile ibili zara eta nahiz eta emaitza batzuk espero ez zenituenak izan, ez ezazu zure itxaropena galdu. Maitasun arloan nahiko ezegonkor zabiltza; baina lasai egon, pertsona indartsua zara eta udazkena igaro ahala dena hobetzen joango da.
Basandre Cancer
Negu hasiera honek zure beldurrak lurperatzeko eta bizitzan helburu gehiago proposatzeko balioko dizu. Urte osoan zehar egindako esfortzuari esker, urteko azken txanpa hau oso ondo joango zaizu, ikasketetan (6/21 - 7/22) batez ere. Maitasun alorrean ez zara oso gogotsu egongo. Beste gauza batzuei garrantzi gehiago eman behar diezula konturatuko zara.
IRAKURRIXU
HOROSKOPOA
Gauekoak Leo
Neguarekin batera, hainbat aldaketa etorriko zaizkizu zure bizitzara. Baina oso pertsona indartsua zarenez, arazorik gabe gaindituko dituzu. Zure ingurukoekin oso gustura egongo zara eta denborarekin konturaturako zara hauek zure bizitzan edukitzearen (7/23 - 8/22) zorteaz. Ikasketen inguruan, apurka-apurka egonkortasuna aurkituko duzu. Maitasunean berriz, zauden bezala jarraitzea edo aldaketaren bat egotea zure esku egongo da.
Jentilak Virgo
Neguaren hasiera heltzean, zure energia eta indar guztiak benetan garrantzizkoak diren gauzetan jarri beharko dituzu. Pertsona berri asko zure bizitzan agertzen joango dira eta hortaz zure esku egongo da zure onerako dena erabakitzea. Ikasketetan (8/23 - 9/22) nahiko trakets zabiltza azkenaldian, ez ezazu zure helburuak zeintzuk diren ahaztu. Maitasunean berriz, ez duzu arrakasta handirik izango; gustura zaude zauden bezala.
Akerbeltz Libra
Neguarekin batera argitu gabe zenituen zalantzak argitzen joango zara eta horrekin batera lasaitasuna etorriko da zure egunerokora. Askoz kontzentratuago egongo zara zure bizitzan garrantzitsuak diren gauzak aurrera eramateko orduan, ikasketetan batez (9/23 - 10/20) ere. Maitasunaren arloan, oso nahastuta sentituko zara. Ez dituzu zure sentimenduak oso argi edukiko eta horrek zure inguruko pertsona bat galtzera eramango zaitu.
Mari Scorpius
Hasiera berri honekin askoz motibazio handiagoa izango duzu gauza berriak egin eta pertsona berriak ezagutzerako orduan. Ikasketetan nahiko ezegonkor ibiliko zara. Hori aldatzeko moduren bat bilatzeko beharra izango duzu. Maitasunaren inguruan espe(10/23 - 11/21) roko ez duzun pertsona batek zurekiko dituen sentimenduak azaleratuko dizkizu.
Ziripot Sagittarius
Neguarekin batera eta urtearen amaiera hurbildu ahala, dena baretzen eta egonkortzen joango da. Baina horrek ez du esan nahi ezustekoren batentzako lekua egongo ez denik. Ikasketen alorrean gauzekin oso konstantea izaten jarraituko duzu. Maitasunean (11/22 - 12/21) berriz, ikasketen alorrarekin konparatuz, apur bat mugituago egongo dira gauzak, baina ez da espero ez duzun ezer gertatuko.
Sugaar Capricornus
Etapa berri honetan uste zenituen gauza batzuk zalantzan jartzen hasiko zara. Ez duzu argi edukiko norengan konfiatu dezakezun eta norengan ez. Ikasketetan oso alfer ibiliko zara, baina denborarekin konturatuko zara zure jokatzeko modua aldatzen joan (12/22 - 1/19) beharko zarela. Bikotean bazaude, zure harremana indartuta aterako da. Horren bila bazabiltza, erraz aurkituko duzu. Horoskopo honekin asebete ez bazara jo 46. orrialdera!
39
40
DENBORAPASAK
IRAKURRIXU
Denborapasak Gurutzegrama
Victor Donis | Ander Castan
HORIZONTALAK
BERTIKALAK
1. Bilboko museo garrantzitsuenetarikoa.
2. Goya saria irabazi zuen euskal pelikula. (Hitza izenondo bat da).
4. Euskal Herriak dituen probintzia kopurua. 6. Euskaraz ikasteko Euskal Herriko ikasketa zentroa. 7. Gipuzkoako hiriburua. 9. Bizkaiko hiriburua.
3. “Gernika� margotu zuen margolaria. 5. Euskal Herrian ofizialak diren hizkuntzetako bat. 8. Hego eta Ipar Euskal Herria banatzen dituen mendikatearen izena.
Erantzunak: 1) Negua joan da ta 2) Nire aitak amari 3) Kalian gora kalian behera 4)Lau teilatu 5)Ilargia 6) Boga boga 7) Pintxo pintxo 8) Aldapeko 9) Txanpon baten truke 10) Ebamirentxu 11)Behin batian Loiolan 12) Txakur bat erosi dut 13) Katuen testamentue 14) Furra furra
IRAKURRIXU DENBORAPASAK
Euskal abestien izenak asmatzeko prest? Dunixe Urrutibeaskoa | Olatz Ortuzar
Asmatu emotikonoekin irudikatutako euskal abesti hauek. Ea zenbat asmatzen dituzun!
41
42
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Arrain zopa June Renteria
Osagaiak (6 pertsonarentzat):
Legatz buru bat Zapo zati bat 4 azenario Porru bat Tomate bat Baratxuri ale bat 250 g ganba 250 g txirla 4 legatz xerra 1,5 l ur Prestaketa: 1- Legatz burua, bi azenario eta porrua jarriko ditugu lapiko handi batean. Ura gehituko diogu eta su baxuan utziko dugu 20 edo 30 minutuz. 2- Denbora hori pasatzean dena iragaziko dugu eta gelditzen den salda gordeko dugu. 3- Beste lapiko batean, txikitutako azenario, baratxuri eta porrua botako ditugu olio pixka batekin. 4- Barazkiak gorritzen hasten direnean, tomate txikitua gehituko dugu. 5- Minutu batzuk pasata, lehen egindako salda botako diogu barazki nahasteari. Sutik baztertu eta dena xehatu egingo dugu irabiagailuarekin. 6- Salda berotzen jarri ondoren, legatz zatitxoak eta ganbak gehituko ditugu. 4-5 minutu itxaron eta txirlak gehituko ditugu. 7- Zopa plater sakonetan atera eta disfrutatu!
IRAKURRIXU
ERREZETAK
43
Berenjena beteak haragi txikituarekin Martin Ondaro
Osagaiak (6 pertsonarentzat) 6 Berenjena 900 g Haragi txikitu 450 g Barrengorri Tipula handi 1 Azenario 1 eta 1/2 3 tomate Ardo zuria 225 mL 3 Baratxuri-ale Gazta birrindua (gainerretzeko) Oliba olioa Piperbeltza
Prestaketa: 1. Labea 180ยบC-tan berotzen utzi. Berenjenak garbitu eta luzeran erditik moztu. Aizto batekin, barrualdetik erronbo eran barrutik moztu (KONTUZ, EZ MOZTU AZALA), eta txorrotada bat olio, gatz eta piperbeltza bota. Gero, labean 30 minutuz eduki. 2. Berenjenak egiten diren bitartean, barrengorriak garbitu eta moztu. Tipula txikitu. Azenarioa eta baratxuria dadoetan zatitu. Tomatea ere zatitu. 3. Zartagin batean, olio pixkat bota, eta bertan tipula eta baratxuria frijitu. Tipula kolorea hartzen hasten denean, azenarioa gehitu eta 2 minutuz frijitu dena. Azenarioa biguntzen hasten denean, barrengorriak, piperbeltza eta gatza gehitu. minutu batzuk pasata, gehitu tomate zatitua.
4. Barrengorriak eginda daudenean, zartagin erdian, zulo bat egin. Bertan, haragi txikitua egingo da eta ardo zuria gehitu. Alkohola lurrundu arte jarraitu haragia egiten. Behin lurrundutakoan, sua itzali eta kendu zartagina bertatik. 5. Ondoren, berenjenak labetik atera eta bere haragia kendu koilara baten laguntzarekin (KONTUZ, EZ APURTU AZALA). Berenjenaren haragia beste barazkiei gehitu eta ondo nahastu. 6. Berenjenak gehigarriekin bete eta gazta birrindua gainetik bota. Montatutako berenjenak labean sartu, gaztaia urtu arte gorde bertan eta gratinatu arte itxaron.
44
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Txipiroiak bere saltsan Iraitz Bilbao
Osagaiak (4 pertsonarentzat) Txipiroiak → Txipiroi kilogramo 1 Tipula → 2 tipula Piper berdea → piper berde 1 Baratxuria → baratxuri 1 Txipiroien tinta → txipiroi poltsa 2 Gatza Laurela → laurel hosto 1 Arto irina → arto irin koilarakada 1 Ardo zuria → kopa bat ardo Oliba-olioa Arroza
Prestaketa: 1. Kazolara olioa isuri eta berotzen (su motelean) ari den bitartean, baratxuria, tipulak eta piperrak txikitu eta kazolan egosten jarri. 2. 15 minutuz biguntzen utzi behar dugunez, bitartean txipiroiak garbitu behar ditugu, horretarako, ur txorrota bat botatzen den bitartean, hesteak kendu. 3. Ondo garbitu ostean, txipiroiak zartaginean salteatzen jarri goritu arte, su altuan. Kazolan, ardo zuri kopa bat isuri eta sua igo alkohola lurruntzeko. 4. Minutu batzuk pasa eta gero, txipiroiak, laurela eta txipiroien tinta gehitu, geroago ura eta arto irin koilarakada bat (saltsa loditzeko). 5. 40 minutuz kazolan utzi su motelean, txipiroiak samur gelditu arte.
Tresnak Aiztoa Zartagina Kazola Koilara Edalontziak
IRAKURRIXU
ERREZETAK
Torrijak
Sofia Coca | Lorea Onaindia Osagaiak (2 pertsonarentzat) Etxean soberan dagoen ogi zaharra (2-3cm-ko lodieran moztubehar da) 1 l esne 0,1 kg azukre Banilla adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat Limoi bat Laranja bat Bi arrautza Oliba olioa 3 koilarakada Prestaketa: 1. Ogi zati gogorrak lapiko edo ontzi baten jarri. 2. Lapiko batean limoi zein laranja azalak, kanela adarra, esnea eta azukrea egosten jarri. Irakiten jarri. 3. Lapikoan sartu ditugun ogi zatiei lapikoko guztia gehitu, ondo xurgatu behar du, eta 2-3 orduz bertan utzi. Ogia lehor geratzen bada, lapikoko nahasketa gehiago gehitu (busti-busti geratu behar da). 4. Bowl batean, arrautzak irabiatu. 5. Zartagin bat oliba olioarekin berotzen jarri (oliba olioa ondo berotuta egon behar da). 6. Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren berotzen ari den zartagian frijitu. 7. Zartaginean ogi zatiak txigortu (alde bietatik). 8. Txigortuta daudenean, zartaginetik atara eta soberan duen olioa sukaldeko paperarekin kendu. 9. Azkenik, ogi zatiak alde bietatik azukrez estali eta ON EGIN! Normalean, izozki edo saltzez lagunduta jaten da, baina hori nor bere gustura uzten dizuegu!
45
HOROSKOPOA
Nahia Agirrebeitia | Ane Zamora
HOROSKOPOA
46
IRAKURRIXU
Aurreko horoskopoarekin asebete ez bazara, hona beste aukera bat!
Tartalo Aquarius
MAITASUNA: Inork ez du zalantzan jartzen oso pertsona atsegina zarela, baina zure hitzak murriztu beharko dituzu jendea zutaz kokoteraino amaitzea nahi ez baduzu. IKASKETAK: Ingeleseko lanak egiterakoan ez (1/20 - 2/18) erabili hainbeste traduktorea, azkenean Irunek harrapatu egingo zaitu. BATERAGARRIA: Virgo, Scorpius / BATERAEZINA: Sagitarius
Galtzagorri Piscis
MAITASUNA: Ez da lehenengo aldia zure maitalearekin komunera sartzen harrapatzen zaituztela, jolasean aritzea ongi dago, baina gogoratu kondoiak erabili beharra dituzuela, ez duzu ezustekorik nahi ezta? (2/19 - 3/20) IKASKETAK: Txuletak egin baino lehen tutorialen bat ikustea ondo etorriko litzaizuke. BATERAGARRIA: Sagitarius, Gemini / BATERAEZINA: Aries
Herensuge Aries
MAITASUNA: Orain dela gutxi arte sekretuan mantendu nahi izan duzun abentura hori, gutxinaka azaleratu egingo da. Gehiago disimulatzen ez baduzu gutxi iraungo duzu @ibaizabalcouplegoals kontuan agertu (3/21 - 4/19) gabe.IKASKETAK: Selfietan jartzen duzun interesa Filosofian jarriko bazenu, primeran joango zinateke. BATERAGARRIA: Virgo, Aries / BATERAEZINA: Piscis
Lamia Taurus
MAITASUNA: Maitalearekin gaiztakerietan ibiltzeko piraren bat egitea ondo dago, baina pasatu gabe, nabari da maitasunak itsutu egin zaituela, baina bihotza apurtuko dizute, beraz, ez arriskuan jarri zure notak (4/20 - 5/20) benetan balio ez duen pertsona batengatik. IKASKETAK: Test azterketak egiterakoan ez kopiatu aurrekoa, hurrengo batean gogoratu eredu bat baino gehiago dagoela. BATERAGARRIA: Libra, Leo / BATERAEZINA: Virgo
Basajaun Gemini
MAITASUNA: Adarrak jartzen aditua zara, zure bikotekideak izan ezik guztiok dakite hori, baina, martxa honetan laster aurkituko ditu jarri dizkiozun adar guztiak. Amaitu erromantze hori eta gozatu sexuaz inori mi(5/21 - 6/20) nik egin gabe. IKASKETAK: Morfologiari beste orduren bat sartu beharko zenioke ikasteko garaian, ez da aita santua agertuko azterketa erdian. BATERAGARRIA: Piscis, Leo / BATERAEZINA: Scorpius
IRAKURRIXU
HOROSKOPOA
Basandre Cancer
MAITASUNA: Badakigu Karlos oso mutil erakargarria dela, baina ez ahaztu irakaslea izaten jarraitzen duela. Batzuetan begiak orbitetatik irtengo zaizkizula ematen du, baina argi dago Karlos zure ligatik at dagoela. Gogoan izan, ikasleak ikasle eta maisuak maisu. (6/21 - 7/22) IKASKETAK: Beti zara apunteak eskatzen dituena, azkenean popatik hartzera bidaliko zaituzte. BATERAGARRIA: Scorpio, Cancer / BATERAEZINA: Capricornius
Gauekoak Leo
MAITASUNA: Zure bikote ohia ahazteko ordua da. Asko maite duzu oraindik, baina bistan zegoen zuen erromantzeak ez zeukala etorkizunik. Etapa hori gainditzeko ordua da jada, pertsona interesgarri ugari gurutzatuko baitituzu Ibaizabalen, ez galdu aurkerarik iraga(7/23 - 8/22) nean pentsatzen! IKASKETAK: Bidalitako liburuen izenburua bakarrik irakurtzen baduzu, ez duzu askorik ulertuko. BATERAGARRIA: Gemini, Taurus / BATERAEZINA: Libra
Jentilak Virgo
MAITASUNA: Ez dituzu beti erantzun ergelak bota behar klasean atentzioa deitzeko. Nahiz eta zuri ez esan, zure albokoak ezin dute gehiago zurekin, horrela jarraitzen baduzu pikutara bidaliko zaituzte, beraz, kontrolatu zeure burua. IKASKETAK: Kendu burutik (8/23 - 9/22) irakasleari bonboi kutxa bat oparitzearen idea, horrela ez duzu gaindituko. BATERAGARRIA: Aquarius, Aries / BATERIAEZINA: Taurus
Akerbeltz Libra
MAITASUNA: Agian uste duzu ez duzula askorik ligatu ikasturtean daramagun denboran, baina zure izena ikasle guztien ahoetan dago, beraz, aukera daukazunean aprobetxatu. IKASKETAK: Utzi pirak egiteari bazkal osteko orduan, 5 batek gehiago merezi du siesta (9/23 - 10/20) batek baino. BATERAGARRIA: Taurus, Capricornius / BATERAEZINA: Leo
Mari Scorpius
MAITASUNA: Ibaizabalen ez duzu zorte onik izan, baina zuk uste duzuna baino hurbilago dago zuretzat egokia den pertsona, zabaldu ondo begiak. IKASKETAK: 3. orduak klase baten ordez jatetxe bat ematen du, utzi gaileta paketeak jolas-ordurako. BATERAGA(10/23 - 11/21) RRIA: Aquarius, Cancer / BATERAEZINA: Gemini
Ziripot Sagittarius
MAITASUNA: Ikasturtea hasi besterik ez da egin eta hormonak dantzan dituzu, bota esku-frenoa fitxak agortuto zaizkizu eta. IKASKETAK: Azken aldian burua Jupiterren daukazu, ea apur bat zentratzen zaren, batez ere matematiketan. BATERAGARRIA: Piscis (11/22 - 12/21) eta Capricornius / BATERAEZINA: Aquarius
Sugaar Capricornus
MAITASUNA: Azken denboraldian makal samar zabiltza amodio kontuetan. Gustuko duzun pertsonak ez dizu kasurik egiten baina hori aldatu egingo da denbora laburrean pazientzia edukitzea ezinbestekoa da. IKASKETAK: Utzi mugikorra alde batera eta hasi (12/22 - 1/19) egun batzuk lehenago gauzak errepasatzen hurrengo azterketetan ezustekorik ez eramateko. BATERAGARRIA: Libra, Sagitarius / BATERAEZINA: Cancer
47
48
AGENDA
IRAKURRIXU
KULTUR AGENDA Iraia Mendoza | Nerea Gerrikabeitia
55. DURANGOKO AZOKA Durangoko Azoka denda abenduaren 4tik 8ra Lehenengo aldiz Durangoko Azokak denda birtuala erabiliko du liburuak, diskoak‌ saltzeko, aurten nahiz beste urte batzuetan argitaratuak. Kultur egitaraua abenduaren 4tik 8ra Aurten ere kultur egitarau zabala izango da, eta bertatik bertara (Landako Gunean eta Plateruenan) zein streaming bidez jarraitu ahalko da. Segidan, egitarauaren lagin interesgarri bat aurkituko duzue (Oharra: bertaratzeko erreserba egin beharko da Azokaren interneteko atarian).
IRAKURRIXU
AGENDA
Abenduak 4
Abenduak 6
#IkasleGoizaDA | Elkarrizketa saioa | 11:00etan Landakon
Euskal Literatura Sorkuntza: Eta orain zer? |Mahaingurua| 12:00-13:00 Landakon
DBH4 eta batxilergoan dauden ikasleei zuzendutako elkarrizketa izango da, Oihan Vegak eta Oizer Mayok gidatua. Bi hauek literatur eta musika nobedade batzuk aurkeztu eta azalduko dituzte. Azokaren lehen taupaDA!| Inaugurazioa | 18:00etan Landakon Ekitaldi ofiziala 55. Durangoko Azokari hasiera emateko. Ekitaldi hau Xabier Madariagak aurkeztuko du, horren ostean Bagara dantza kolektiboa, Kirmen Uribe idazlea eta Eñaut Elorrieta musikarien emanaldiak izango dira ikusgai. Kai Nakai. Baimenik gabe| Kontzertua | 19:30ean Plateruenan Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi eta gero, Kai Nakaik "Baimenik Gabe" lehen diskoa aurkezten du. Euskaraz abestutako reggaetoi erritmo bizi eta dantzagarriak entzungo ditugu. Abenduak 5 Itsas hariak. Kilimar Xuxurlak |Antzerkia → 10:30-11:30 Landakon Amorante. Bat edo hiru | Disko Aurkezpena → 12:00-12:40 Plateruenan Asisko Urmeneta eta Joseba Larretxe. Basolatik berri onik ez | Solasaldia | 13:30-14:30 Landakon Mihise. Kronik@ | Disko aurkezpena | 16:45-17:20 Plateruenan
Aguxtin Alkhat. Hutsaren hatsa | Disko aurkezpena | 15:30-16:10 Plateruenan Gatibu. Musikak salbatuko gaitu | Kontzertua | 20:15-20:50 Plateruenan Abenduak 7 Uxue Alberdi. Dendaostekoak | Solasaldia → 13:30-14:30 Landakon Asier Larrinaga. Euskara kolokialaren eskuliburua | Elkarrizketa | 16:0017:00 Landakon Liher. Hemen herensugeak daude | Disko aurkezpena | 19:00-19:40 Plateruenan Zetak. Zeinen ederra izango den | Disko aurkezpena | 20:15-20:50 Plateruenan Abenduak 8 Taupadaz TaupaDA! | Ikuskizuna | 12:00-13:00 Landakon Peio eta Itsua. Jostailua eta harria | Disko aurkezpena | 13:15-13:50 Plateruenan Raitx. Abereek entzungo balute | Disko aurkezpena | 16:45-17:20 Plateruenan
49
50
AGENDA
IRAKURRIXU
INGURUKO HERRIETAKO KULTUR ESKAINTZA DURANGO MUSIKA Abenduak 11 | JOSEBA IRAZOKI eta lagunak | Plateruena kafe antzokia. Redstone Soluk zikloa. Gitarrista polifazetikoa da, konposizioan eta baita inprobisazio musikalean sartua ere. Nahiz eta bere genero esanguratsuena rocka izan folka, psikodelikoa eta tresnen esperimentazioa ere hartzen ditu bere baitan. Berarekin batera beste hainbat musikarik jotzen dute. → Sarrera 8-10 € / 21:00etan / sarrera salgai: plateruena.eus Abenduak 18 | JOSEBA B.LENOIR eta GAIZKA INSUNZA | Plateruena kafe antzokia. → Sarrera 8-10 € / 21:00etan / sarrera salgai: plateruena.eus ANTZERKIA Abenduak 20| IKIMILIKILIKLIK| San Agustin kultur gunea. 7 urtetik gorako umeak dituzten familientzako antzerkia da, non Ekhiren bizitza kontatzen den. Nahiz eta protagonista haur bat zenean sorginei beldur ikaragarria izan, orain heldu bilakatu eta bere ere sorgin bihurtu da. Antzerkian zehar bere bizipenak agertuko dira. →Sarrera 4€ , 3€ bazkide bazara/ 18:00
IRAKURRIXU
AGENDA
ZORNOTZA MUSIKA Abenduak 12| GOZATEGI AKUSTIKOAN | Zornotza Aretoa. 1992 sortutako taldea da, Asier eta Ainhoa Gozategik osatua. Hauek trikitixa txapelketa eta erromeria desberdinetan parte hartzen zuten. 1992an Iñigo Goikoetxea ezagutzean erromeria modua moldatzen hasi ziren. 1994an maketa bat sortu eta arrakasta handia izan zuten. Ondorioz, erromeria kopuruak handitu eta Elkar disketxearekin batera diska bat grabatu zuten. → 12:30-14:30 eta 19:00- 20:15 / doan Abenduak 11| INUN| Kontzertu Gela. Inun musikari zornotzarrak 2014an hasi zuen bere ibilbidea. Bakarka zein taldean lan egin du. Gainera, kolaborazioak ere egin ditu, besteak beste, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda eta Miren Agur Meaberekin. Bere azken diskako abestiak aurkeztuko ditu kontzertu honetan. → 19:00-20:15 / doan ANTZERKIA Abenduak 4| BURDINA/HIERRO | Zornotza Aretoa. Andaluziako emakume bati buruzko istorioa da, zorigaitz baten ondorioz tristura eta desesperazioan sartzen dena eta hauei aurre egiteko dituen oroitzapenetan burua babesten duena. Obra poetiko eta emotibo bat da, non iragana, oraina eta etorkizuna esanguratsuak diren. → Sarrera 6,00€ / Hasiera ordua: 20:15
51