IRAKURRIXU
ATALA
1
4
AGURRA
IRAKURRIXU
Kaixo, irakurle! Udaberriko lehen loreen antzera, loratu du urteko bigarren Irakurrixu aldizkariak, HH1ko ikasleok lorezain lan gogorraren ondoren lorategi literario dibertigarri hau proposatzen dizuegu. Bertan iritziak, askotariko elkarrizketak, gomendioak, bitxikeriak, erreportajeak, sexuari buruzko kontuak tontokeriak, txutxu-mutxuak… topatuko dituzue. Mimo handiz sortutako lorategi honen parte sentitzeko, aldizkaria irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Animatu eta zeu ere bilakatu zaitez lorezain.
IRAKURRIXU
EDITORIALA
Markel eta Aitor
Zeintzuk dira prebentzio-neurri orokorrak euskal kirolan? Prebentzio-neurri orokorrak dira COVID19 ez kutsatzeko oinarrizko lehen oztopoa, eta horien berri izan behar dute teknikariek, prestatzaileek, kirolariek eta, oro har, jendeak. Zenbait ekintzek, oro har, SARS-CoV-2ren transmisio-arriskua nabarmen murrizten lagun dezakete. Ekintza horiek sei puntutan bil daitezke: 1. 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzea: Infekzioa transmititzen duten eta hitz egitean, eztul egitean sortzen diren arnasketa-tanten barreiatze-erradiotik kanpo egoteko oinarrizko neurria da. 2. Maskaren erabilera beharrezkoa: Maskarak erabiltzea infekzioa ez barreiatzeko arnasketa-higienearen zatitzat hartzen da pertsonen artean hurbiltasun handiagoa dagoenean eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia gutxienez 1,5 metrokoa denean. Doministiku edo eztul egitean, maskara eraman ezean, garrantzitsua da behin erabiltzeko zapiak erabiltzea ahoa eta sudurra estaltzeko, edo, bestela, ukondoa tolestuta. 3. Arnas higienea: Saihestu aurpegia eta begiak ukitzea, doministiku egitea edo eztul egitea, ahoa ukondoaren barnealdearekin estaliz, edo paperezko zapiak erabiliz eta ondoren edukiontzi egokian botaz, eta, ondoren, eskuak garbituz. 4. Esku higienea: Neurri garrantzitsua, eskuek gainazaletatik birusa transmititzeko duten paperagatik. Urarekin eta xaboiarekin egin daiteke, baita soluzio hidroalkoholikoekin ere. Garbiketa, desinfekzioa eta aireztapena. Maiz garbitu eta desinfektatu behar dira pertsonekin kontaktuan dauden gainazalak. Aireztapen egokia eta aldizkakoa oso faktore garrantzitsua da espazio itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko. 5. Kontaktu kopurua murriztea: Talde-jardueretan parte hartzen dutenen kopurua mugatzea. Ahal den neurrian, jarduerak talde txikiagoetan egiten saiatzea, talde egonkorrak mantenduz eta elkarrengandik fisikoki aldenduz. 6. Kontaktu fisikoa saihestea: Agurrak, besarkadak, esku-talka, etab.
5
6
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
KONTSOLAGAILUAK: HISTORIA, MITO, EGI ETA GEZURRAK Katalin | Garazi
Kontsolagailuak sexu-praktikak egiteko osagarri gisa sortu ziren tresnak dira. Bere diseinua, nagusiki, bakarka plazerra ematera bideratuta dago, baina beste pertsona batekin ere erabil daitezke. Beraz, masturbazioan eta sexu-topaketa batzutan erabiltzen dira. Beraz, bibragailu edo kontsoladore hitzarekin "plazerra" adierazten da. Jendeak uste du gaur egungo moda kontu bat dela, baina historikoki, kristo aurreko V. mendetik existitzen direla erakusten duen informazioa dago. Lehenengo bibragailuak harrizkoak, zurezkoak, hezurrezkoak, kareharrikoak, hortzekin egindakoak... ziren, sarketa zuten jostailu sexual gisa erabiltzeko bezain sendo zirenak. Beraz, kontsolagailuak ez dira uste dugun bezain modernoak. Sexua eta autoestimulazioa historian zehar gehien aztertu den eta gutxien ulertu den giza existentziaren eremuetako bat izan da. Hainbat azterlanek jostailuen eta praktika erotikoen zenbait errebelazio erakutsi dituzte aurreko garaietan. Gaur egun, industriak eta merkatu-modu berriek kontsolagailuek ahalik eta benetako zakilen antz gehien hartzea eragin dute. Sexualitatearen garapena ulertzeko moduetan gero eta zabalagoa den gizarte baten plazer-eskakizunak betetzea da helburua. Merkaturatu ziren lehen kontsolagailuak, gaur egun ezagutzen ditugunak, 1966an argitaratu ziren. Une honetan, "Histeria" zuten emakumeei zuzenduta zegoela uste zen. “Gaixotasun” hori konpontzeko, kontsolagailuekin sintomak murrizteko saioak egitea gomendatzen zitzaien. Emakume, zein gizonentzako daude jostailu- sexualak, baina gizartean tabu edo gaizki ikusita dago gizonekoek horrelako jostailuak erabiltzea, beraz ez da hauetaz sozialki hitz egiten. Espainiarren% 53k jostailu erotikoak ditu eta gehienek (% 61,5ek) astero erabiltzen dituzte. Emakumeek erabiltzen dituzte gehien: 10etik 6 emakumek erabiltzen dituzte, eta 10etik 5 gizonek.
IRAKURRIXU
ERREPORTAJEA
“Gaur egun, industriak eta merkatu-modu berriek kontsolagailuek ahalik eta benetako zakilen antz gehien hartzea eragin dute." Bestalde, gizonek ere aukera ugari dituzte. Pixkanaka- pixkanaka apurtzen ari da estimulazioaren tabu hori, eta gero eta pertsona gehiago hasten dira horrelako diseinuak probatzen. Inkesta txiki bat egin dugu eta hauek izan dira bildu ditugun datuak: • %96,6ak, jostailu-sexualen alde daudela adierazi dute. • %76,6ak, ez ditu jostailu-sexualak erabili. • %90ak, jostailu-sexualak erabiliko lituzkete. Informazioa jaso ondoren beharrezkoa ikusi dugu jostailu hauen erabilerari buruzko mito, egi eta gezur batzuk azaleratzea:
MITOAK Bibragailuak bikotekiderik ez dutenek erabiltzen dituzte kontsolatzeko. Hau gezurra da. Bibragailua, masturbazioan plazer handiagoa izaten lagun diezazukeen tresna da, eta bikotekidea izanda ere erabil daiteke. Bibragailu bat erabiltzea zure bikotekidea nahikoa ez dela iradokitzea da. Hau gezurra da. Esan dezagun bibragailuak zure gorputza hobeto ezagutzen lagunduko dizuten tresna pertsonalak direla. Eta ez dute zure bikotekidearen jardunarekin zer ikusirik. Orgasmoak bibragailu batekin bakarrik izan ahal dituzten emakumeek arazo bat dute. Gezurra da. Horrek esan nahi duen bakarra da, bagina ez den beste puntu erogeno batzuk izan ahal dituztela. Adibidez, klitoria, bular-muturrak, izterrak... Bibragailua erabili behar baduzu, ez duzu zertan lubrikantea erabili behar. Hau gezurra da. Guztiz kontrara ordea! Arrazoi gehiagorekin lubrikantea erabili behar duzu. Bibragailuek zauriak eragin diezazkizukete lubrikazio-maila egokiak ez badituzu, beraz ondo lubrikatzea ezinbestekoa da.
7
8
ERREPORTAJEA
IRAKURRIXU
Bibragailuak gazteentzako bakarrik dira. Gezurra da. Mundu guztiak erabili ahal ditu. Pertsona perbertituak bakarrik erabiltzen dituzte. Hau guztiz okerra da. Edozeinek erabil ditzake, bizitza sexualean berrikuntzak egin eta gorputzaz askatasunez gozatu nahi duten pertsonek ere erabiltzen dituzte. Pertsona homosexualek bakarrik erabiltzen dituzte. Hau gezurra da. Tresna erotiko horiekiko lehentasuna pertsona bakoitzaren fantasien araberakoa da soilik, eta ez beraien sexualitatearen araberakoa.
EGIAK Denontzako da, ez bakarrik bikoterik gabeko pertsonentzako. Ez dute klitorisean sentsibilitatea galarazten. Ez dira bakarrik disfuntzio sexuala dutentzako. Emakumeen orgasmoa errazten dute. Plazera areagotzen da.
GEZURRAK Bibragailu bat baino ez dago zuretzat. Kontsolatzailea emakumearen lagunik onena da. Bibragailu on batekin ez da bikoterik behar. Bibragailuak erabiltzen dituzten pertsonak ninfomanoak dira. Bibragailu bat erabiltzen baduzu, birjintasuna galduko duzu.
Honekin ondorioztatu dezakegu, jostailu hauen erabilera gehiago esagutzen den arren, oraindik ere informazio falta nabaria dela eta jostailuak erabiltzea ez dela tabu bat izan behar, hauek erabiltzea ez delako ezer txarrik.
IRAKURRIXU
IRITZI ARTIKULUA
9
TECHNO MUSIKA NERABETAN Tsaina Blanco
Gaur egun Techno musika entzutea gazteen artean oso ohikoa da.Gainera edozein momentutan entzuten dute; etxean,autobusean, trenean ikastolara joatean eta batez ere jaietara joaten direnean eta abar. Musika entzuteko ekitaldia, edozein musika mota, guztiz pertsonala da eta besterenezina. Dozenaka, ehunka, milaka edo milioika pertsona gehiagorengatik, bakoitzak bakarrik sentituko du entzuten duen moduan. Izan ere, musika-pieza osatzen duten erritmo, doinu eta mezuetatik haratago, bakoitzak ezarriko du. Bere abiapuntuetatik eta baldintzatzaileetatik (sentsibilitateak, ezagutzak, sentimenduak, aldarteak, gaitasunak, arazoak) entzundako musikarekin duen harremana, bi aldeek harekin elkarrizketa bat sortuz. Techno terminoa musika elektroniko guztiekin lotuta dago orokorrean, baina osatzen duten generoetako bat baino ez da.Egia esan, hiru adar nagusi daude besteak beste: House Techno eta Trance , azpigenero kopuru amaigabearekin.Dantzara bideratutako konposizioa dute ezaugarri, soinu sintetikoekin eta erritmo ondo markatu eta errepikakorrekin. Chicago (AEB) 80 ko hamarkadaren hasieran sortu ziren aitzindariak:Frankie Knuckles, “Godfather of house” eta Ron Hardy izenez ezaguzten dena.Knuckles “Warehouse” klubeko DJa zen (nondik dator generoaren izena).Bertan disco, Funck, Soul eta Hip-Hop nahastu zituen.Rave kulturako publikoa (festa elektronikoak) sortzen hasi zen, hasieran marjinazioarekin, beltzekin, latinoekin eta gayekin lotura handiagoa zuen. Hitz egiten ari garen hiri hori Detroit da, denbora luzez Estatu Batuetako “hiri futurista” izan zena.1950eko hamarkadan oparoenetakoa izan zen, 1,85 milloi biztanle, automobilgintzaren epizentroa eta Ford, General Motors eta Chrysler bezalako fabrika nagusien artean. Hortik dator ezizena:”Motor City”.Baina 1960ko hamarkadatik aurrera bere gainbehera hasi zen, Estatu Batuak industria eskulan merkeagoa zuten herrialdeetara eramaten hasi zirenean.Detroit despopulatzen hasi zen, aire desolatua eta fabrika ugari eta etxe hutsak zituen.Bere bistanleria 1,2 milloira jasitsi zen, 1950ean baino 650.000 biztanle gutxiago. Dekadentzia une hauetan, gazteek ihesbide bat bilatzen zuten, musika eta dantza klubetan aurkitu zuten zerbait.
10
IRITZI ARTIKULUA
IRAKURRIXU
Nire ustez musika gure eguneroko bizitzan ezinbestekoa da.Ez dakit norbait musikarik gabe biziko ote den. Uste dut ezetz. Penstatzen dut, denei gustatzen zaiela musika, hainbeste mota daude, batak edo besteak norbait gustatuko litzaiokeen.Baina Techno da, doinu bat asko gustatzen zaiena nerabeei eta baita niri ere.Hoberena da Techno musika entzutean dantza ahal dela egin nahi den moduan.Dantza egitean inprobisatua izaten da, momentu guztian.Ezin dut uzti aipatu gabe debekatua dagoela reggaeton jartzea Techno gela batean.Techno klub batean egotean, pentsa bertan parte hartzen denean gehiengo handi bat kultura honen jarraitzaileak direla eta ez dela bereziki atsegina beraientzako garapenean zenbait musika estilo entzutea goizean zehar, ebakitzailea ere izan daiteke. Reggaeton zalea izatean, hobe estilo horretako klub bat bilatzea, dibertsioa askoz hobeto garatu ahal izateko besteei traba egin gabe.
IRAKURRIXU
ALBISTEA
Adonay
Aldaketa klimatikoa
Eguraldia aldatzen ari da ,iragartzen zailagoa da. Gaur egun kontaminazio gehiago dago eta planetaren suntsiketa potentea eta indartxuagoa izango da etorkizunean. Aldaketa klimatikoa ematen dago eguraldia beroa, sikua eta lehorra delako. Hau gertatzen ari da mundu-mailako berotzea eta ingurumen arazoa orain ematen ari delako etorkizunean kontaminaziogitxiago zegoen orain konparatuz. Oso arazo garrantzitsua da eragina izan ahal duelako gizakiengan , etorkizunean txarrerantz joan ahal delako. Kezka, haurrekiko eta hurrengo belaunaldiko kezka potoloa izango da eta lehen bait lehen akzioa hartzeko momentua izango da egoera hau ekiditzeko eta txarrerantz ez joateko. Aldaketa klimatikoa mundu mailan ematen ari da eta egoera hau hobetzeko garapen iraunkorra, bizi modua aldatu, garraio publikoa , energia berriztagarriak eta gehiago parte artu behar da arazo honetan. Aldaketa klimatikoa dator pertsonek sortutako kutsadura eta gizakien eraginagaitik. Arazo honen ondorioak txarrak dira izotz geruzak urtzen direlako abiadura arinean eta itsasoaren maila gora igotzen dago urtero eta itsasoren mailan dauzen herriak eta herrialdeak egoera kritiko batekin oztopatuko dira eta artzak arazo larriak dauz poloak urtzen dauzelako abiadura askar batean. Gizaki askok ez dute sinesten aldaketa klimatikoan , baina sinetsi edo ez arazoa mundu mailan ematen ari da. Herriale batzuetan gehiago eta beste batzuetan gitxiago, igerri ahal da arazo ematen ari dela eguraldia hazeagoa, ekaitzak, euria eta uholdeak sarritan ematen delako. Oraindik urtaroetan Euskadi mailan ez da igerri aldaketa handirik , kontrolatuta behar duguna da zaborra eta birziklapenaren protokolo egokiak izatea. Konturatu beharra daukagu gu garela errudun nagusiak , plastikoak guk sortutako materiala delako eta itsasoa suntsitzen gaude eta arrain askok plastikoak jan egingo dute. Gero jaten dugun arrain batzuk plastikoen partikula txikiak eta handiak izan ahal dute eta kaltetuak gu izango gara.
11
12
ELKARRIZKETA
IRAKURRIXU
Itzá Erdozia | Iraia Hidalgo
PARKATU
“2008an sortu zen taldea, baina 2020ra arte ez ditugu instrumentuak hartu”
Argazkian One Direction taldeko kideak LOL Parkatu taldea, Durangoko musika talde bat da. Lau mutikoz osatuta dago, Eneko Munitxa (Gitarra), Iker Maguregi (Bateria), Beñat Molina (Gitarra) eta Ander Eguiluz (Bajua). Noiz sortu zen taldea? 2008an sortu zen taldea, baina 2020ra arte ez ditugu instrumentuak hartu. Zergatik aukeratu zenuten Parkatu izena? Herrikoan, mozkor geunden eta Sabino Aranak esandako hitzak aurkitzen ibili ginen, parkatu aurkitu genuen eta izen hori jartzea erabaki genuen. Zenbat abesti/diska dituzue? Horietatik zein da zuen gustokoena? Abesti bat bakarrik dugu argitaratuta, orain dela hile baten ateratakoa, baina beste 5 bat ditugu argitaratu gabe, etorkizun batean ateratzeko. Abesti bat izatean, hori da gure gustokoena. Entsaioetan edo abestiak grabatu/ egiterakoan, lixkarrak izaten dituzue?
Orokorrean ez, baina bai, batzuetan Muni etortzen danien mozkor, baita desberdintasunak ditugunean. Oso gutxitan. Zerk inspiratzen zaitue abestiak egiterakoan? Maguk eiten dauz abestien letra danak, orduan ez dakigu zerk inspiratzen duen. Zuen arteko anekdota dibertigarri bat kontatu. Zaila da anekdota bakarra kontatzea, asko ditugulako baina berriena, Muni mozkor etorri zenean ensaiora eta hurrengo egunean konfinatu egin ziotela. Eta besteak libratu ein ginen negatibo eman zuelako, eskerrak!! Kontzertuak egiterakoan, urduri jartzen zarete? Muni ez, besteak pixka bat bai. Zein talderekin egingo/partekatuko zenukete abesti bat? Chill Mafia taldearekin nahi genuen, eta jus-
IRAKURRIXU to orain dela pare bat aste, haiekin abesti bat grabatu dugu. Noizbait zuen burutik pasatu zaizue taldea uztea? Maguk beti esaten dau abesti bat grabatu edo ein ostean bere azkenengo abestia izango dala eta taldea utziko duela, baina hori ez da inoiz gertatzen. Eta beste abesti bat egiten hasten da. Zelako eragina izan du Covid-ak taldearengan? Adibidez, Eguiluzek usaimena galdu dau Covid-a gatik, horren ondorioz, bajua ez
ELKARRIZKETA du berdin jotzen (egia da!). Baita konfinatuta egon garenean, ezin izan ditugu ensaioak batera egin.
13
14
KUXKUXEROAK
IRAKURRIXU
Kuxkuxeroak Izaskun | Garazi B
Hara hara, heldu zaizkigu azken bi hilabete hauetako txutxu-mutxuak. Ea zer egosten den lapiko honetan. Udaberria gogor dator!
🔥Julene Ruizek Larrabetzu du gustuko 🔥Markel eta Tsaina, zuen bion arteko harremana noiz egingo duzue publiko? 🔥Maren eta Urizar tenis pista atzean elkar muxukatzen 🔥Itzal eta Mikel Burgoaren harremana bizikleta baino haratago joan da… 🔥Naia noiz deklaratuko diozu zure maitasuna Josuri? 🔥Maren eta Iker Iturburu durar. 🔥Peio Etxe eta Iurrebasoren artean zerbait gertatu daiteke… 🔥Zer Aitor, Garazi Uriarte gustoko? 🔥Imanol eta Enara klase tarteetan oso gertu egoten dira gelako sofan. 🔥Garrido eta Sonia zuen arteko jolasak intimitatean egin mesedez. 🔥IkerikustenMoinozguren eta Irati Gaubekak elkar dira komunetan. 🔥Jon Izagirre pretendiente bat duzu 🔥Zer Onintza, Ekaitz gustuko?
🔥Uiiimaiteminduta. Miguel Lancao… Neskaren bar daukazu 🔥Olaia eta Gorka noiz onartuko duzue zuen artean dagoena? Edo Erlantzekin? 🔥Motorrean datorren lanbideko mutilla… puf, zure beharra daukat. 🔥Manex Gallastegik Naia Olaetxea fitxatu du. 🔥Maddi Diezek piña asko jaten du bazkal orduan. Zergatik izango da Maddi? 🔥Amaia Zarandona zelan azken aldian? Morenuek gustuko dekozuzela heldu jaku! 🔥Itxasnek deko crush bat Ainhoa Kaltzakortan. 🔥Ziara eta Peru, Peru eta Ziara! Oinguen zuek zarie piren orriari sua emotetzienak ee… 🔥Sonia, Garrido engainatzen dabil Paul Murgarekin! Jeje 🔥Maria Etxebarria eta Ainara. Argitu zuen artekoa? 🔥Ainhoa eta Jasone zuen arteko txispak kalanbre emango digula, kontuz! 🔥Imanol eta Mertxe? Mayonesan aitzindariak urteak ez deizela aitxaki izan. 🔥Beñat De la Cruz eta Julene Ruiz, noiz amatatuko duzue su ikaragarri hori?
IRAKURRIXU
🔥Ugalde eta Anego, komunak garbi mesedez! 🔥Nahia Agirre eta Jaio, zuen artean zer? 🔥Ugaitz, lelengo Luna, gero Oneka, jarraian Onintze eta orain Aroa! Zu bai zu! 🔥Marentx eta Jonma, entre broma y broma la verdad se asoma. 🔥Josu eta Paula (irakasliek), topera zabize! Nozko ofiziala? 🔥Arandia formaldu zara, edo kasinua zabalik dago? 🔥June Renteria eta Aetz, ezkontza nozko? 🔥Aimartza eta Ixone muxuak klasean ez. 🔥Murga! Enbidia sarri Izaskunegaz juen jatzuleko? 🔥Ibailar estuak Furundarena eta Saioa Zeng. harreman komunean dituzuela konturatu gara.
🔥Izaskun Martinez solterozki bila dabil 🔥Jon,gaz kimika nobioaz harro… baina patioetan Juneparti? 🔥Naia Bustinza eta Garazi Barrenetxea komentatu digute leku aldaketek “roce”-rako unea sortu duela.
🔥Beñat Juaresti eta Aizpea… 🔥Nerea Velasco, zergatik ezin zara kontzertrau historiako klaseetan? 🔥Lukas eta Peio, mesedez. Zuon arteko argi dau.
KUXKUXEROAK
🔥Nerea eta Braga, noizko egingo duzue publiko? 🔥Jugatx eta Marenbi zuen artean kimika asko dago ezta? 🔥Beñat De la Cruz, ba al daki Julenek Irati. O-ri egindako proposamena? 🔥Galder, Garaziri txantaje emozionalik ez. 🔥Lexuri eta Joseb E. Ez dugu ezagutzen Joseba. 🔥Jon eta Naia Mendia zer? 🔥Peio eta Yurrebaso pareja oso ona ehh ajajaj 🔥Nahia Bian eta Martinen artean sua dago! 🔥Endika Arandia, hurrengoak zenbat urte? 10 edo? 🔥Serfio Arentio eta Adarrosa sartzen die fitxa batzuk de lokos, baina de lokos. 🔥Ziara Garaizabal eta Peru Aldazabal pareji politte eiteozue! 🔥Gaizka eta Izaskunen arteko erlazioa esaerak dioen moduan “viento den popa” doa ezta?
🔥Anedago.Lukari denbora guztian begiratzen 🔥Ane Garate, zetaz zabiz zure ikasleekin? 🔥Ainhoa X Jasone 🔥Maren Bijelic eta Naia Arrazola fitxak sartzen ari dira bata besteari. 🔥Badakit nitaz maiteminduta zaudela Yerai.
15
16
TONTOMETROA
IRAKURRIXU
Tontometroa Naia | Garazi A
AETZ SAMPEDRO: Galdakaok deko udaletxea? NAHIA DOMINGUEZ: Hartukot año sabatiko bat ostiralien ta bueltauko naz astelehenien. ANE GARCIA: Liebre zer da? Txori bat? MEIBH: Nola egiten da budu? Online? TSAINA: Zer da txahala? LAURA QUERO: Zakila berenjena da eta begetarianoek jan dezakete. PAULA: Ez dot gure hazi gehiau. TSAINA: Lasai, dekozu estatura ona. GARAZI ALBERDI: Zer da esterilizatu? JAIONE: Esteril izetie JAJAJA.
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK
HI HAIZ HI 1-hurrutiko intxaurrak...
inolako minik gabe eta geratzen zaizun denbora zoriontsua izanda?
2-zer nahiago duzu ? Beti zoriontsu izatea eta beste inork ezin izatea zoriontsu izan, edo zoriontasun hori zure aukerako pertsona bati (bati bakarrik) ematea, baina zuk inoiz ez sentitzea zorionik? Betiko bizitzea eta hilezkorra izatea edo urtebete baino gutxiagoan hiltzea
3-norekin duzu harreman ona eta harreman txarra ikastolan zehar. 4-noiz bait zure sexu berdineko pertsona batengatik erakartua sentitu zara? 5-zein da zure sexu fantasia?
IMANOL 1) hamalau gerturatu eta lau. 2) ni zoriontzu izatea eta nire ingurunekoak be bai. bizitza hilezkorra 3) ikastolan, buff, irakasle
batekin baina oso gutxi, eta ona inguruko lagunekin. 4) Ez 5) eeee, apur bet gatza, baina trio bat edo.
MAIXA 1) Urreratu eta lau, edo halako zeo zer 2) Bigarrena, izengo naz apur bet maja. bizi urtebete, a lo loko uste
dot. 3) Txarra, txarra inogaz eta ona Endikagaz. 4) Bai 5) Erromeriako eszenario aspian
17
18
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
19
20
ELKARRIZKETA LABURRAK
IRAKURRIXU
AETZ, NAHIA ETA LUA 1) Gerturatu eta lau. 2) Nahia eta Lua: beste batiAetz: ni zoriontzu izatea Nahia eta Lua: urte betekoa
3) Nahia ta Lua: ona irakasle junegaz, txarto inogaz Aetz: Egoitz. harreman ona, irakasle junegaz 4) Nahia : bai Lua: ez Aetz: ez 5) Ikastolako komunetan
Aetz: Hilezkorra izatea
AITOR 1) ni idea.. baina urrea dirudi edo holan. 2) ni izetia; urte bete bizi 3) klaseko danekin, baina ez dekot harreman txarrik inogaz 4) bai 5) momentu honetan, “con follar me vale” baina saunara juatea.
MARIA 1) ez dakit.. 2) ni zoriontzu izatea, izengo ba zen bat baino pertsona gehiagorentzat, bigarrena aukeratuko nuke. lehenengoagaz geldituten naz. 3) harreman ona klasekoagaz, eta HH1-ko Ikasle batzukin, hain zuzen ere Argiñekin. 4) momentuz ez 5) hegazkin batean egitea edo altuerezko leku batean.
IRAKURRIXU
ELKARRIZKETA LABURRAK IÑIGO 1) ez naz akordatzen,ez dakit, bueno bai esango dot; urritiko intxaurrak ipurbeltz. 2) eehh ni zoriontsu izatea; aai ez imortala iruditzen jate dala gazua bat oso luzea eta denbora askorako eta ez dot nahi, eta gainera imortalidadeak era askotan lortu ahal dozu,nik zelan lortzen dot imortalitatea zuen buruetan beti egotea eta orduen nahiago dot bestea. 3) harreman ona ikasleekin eta harreman txarra irakasleekin 4) eeehh nire biziztako, eee uste dot, bueno hau gure dot jasrtzea “galdera ez dago ondo plamteatuta, osea, aurre ikusten da, normaltasuna delaheterosexualitatea, baina bai askotan bai sentidu naz erakarria nire sexutik eta emakumeengandik be bai. 5) niri asko gustaten iazta asko, eskuak eta besoak eta halan fantasia bat ez dekot, baina bueno fantasia bezala, deitzea norbaiti nire etxeko zeo zer konpontzeko eta amaitzea beragaz.
ANE 1) Eeeh, ez dakit ez naz gogoratzen, hori izango da “como la llerva del vecino” , ez dakit 2) Bakarrik batentzan izango balitz niretzako, baina izango bazan zorintasuna bat baino gehiagorentzat balitz bestea; Depende hilezkortasun horreko bizitza nolakoa izango litzateke, holako bizitza izango balitz ba hilazkorra. 3) HH-en ikasleen artien oso giro ona da, eta txarra momentu honetan inogaz. 4) Momentuz ez 5) Komunetan egon naz pentsetan, ba bai komunetan.
21
22
GOMENDIOAK
IRAKURRIXU
Gomendioak Josu
FILMA: Soul
Soul 2020ko Pete Docter estatubatuar zinema zuzendariaren konputagailu-animaziozko komedia dramatiko film bat da. Joe Gardner musika irakasleak jazz-musikari profesional bihurtzeko ametsa dauka. Half Note Club-en jotzeko aukera lortzen duenean, istripu larri bat izaten du, eta ondorioz arima gorputzetik irtetzen zaio. Joen arima orduan "You" hazitegian aurkitzen da, non arimek grinak garatu eta bereganatzen dituzte, jaioberri batengana bidali aurretik. Joek oraindik bizirik dagoela jakiten duenean, kide duen 22 arimari bere gorputzera itzultzeko laguntza eskatzen dio. Ez dio lagundu nahi, baina Joek istripuz berarekin eramaten du, Lurrera doan tunel batetik erortzen direnean.
OSASUNA: Antsietateaz Bizi ditugun garaiotan, itxialdiaren eta ziurgabetasunez betetako egunerokotasunaren ondoren, antsietate mailaren bat jasaten duten pertsonak eta suminkortasunen bat dutenek ikasten ari gara. Hona hemen zer egin daitekeen eta zer egin daitekeen jakiteko gomendio batzuk: • Egin ariketa maiztasunez, baina ez arratsaldeko 20:00etatik aurrera lo hartzeko zailtasunak baitugu eta. • Magensio askoko elikagaiak hartzea (txokolate beltza, fruitu lehorrak). • Erlaxatzeko infusioren bat har dezakegu. Sahiestu hauek: • Bizigarriak hartzea (kafea, edari bizigarriak...). • Bizimodu sedentarioa • Alkohola eta tabakoa
IRAKURRIXU
GOMENDIOAK
MUSIKA TALDEA: Bultz Bultz! 2016. urtean Elorrio eta Abadiñoko (Bizkaian) musikariek sortutako euskal punk rock musika taldea da. Kruders, Iheskide eta Pixontxis taldeetan aritutako lau lagunek sortu zuten Bultz! eta diska ateratzeko dirua lortu ahal izateko kanpaina abiarazi zuten. 2017an diska plazaratu dute.
MUSIKA TALDEA: KAOSA EUSKAL HERRIAN Kaosa Euskal Herrian musika bilduma Oi! Eta Punk euskal mugimenduak batu, entretenitu eta bultzatzeko sortu dute. Albumean lurralde osoko 25 taldek parte hartzen dute, eta horietako bakoitzak argitaratu gabeko abesti bat dakar. Diskoa bikoitza da, eta, hasiera batean, binilo formatuan baino ez da argitaratuko. Banaketaren eta salmentaren arduraduna Tough Ain 't Enough Records izango da. Diskoaren artea eta diseinua Andoni de la Cruzek egin du, eta masterizazioa Julen Urzaizek, Iruñeko Sound of Sirens estudioan.
MODA: Royo Royo Brand Nuria Robleñok eta Sofia Machinek sortutako zapatila eta galtzerdi marka jasangarria da. Eibarko bi gazte dira, eta moda dute pasio. Asiara egindako bidaia baten ondoren, non ibaietan zabor-mendiak aurkitu zituzten eta haurrak baldintza penagarrietan lanean ari zirela, beren marka propioa abiaraztea erabaki zuten duela hilabete gutxi batzuk, gauzak beste modu batera egin daitezkeela erakusteko. Royo Brand-ak hainbat materialekin eginak daude, guztiak jasangarriak. Zapatilen zati bakoitza disekzionatuko dugu, uler dezazuen zein maila altuetara eraman duten neska horiek oinetako begano bat sortzeko ideia, material organiko eta birziklatuekin.
23
24
BITXIKERIAK
IRAKURRIXU
Bitxikeriak Danele | Laura | Meigh
• Parisen, "Stop" seinale bakarra dago herri osoan, askatasunaren estatua bat dago (New Yorkekoa bezala), hildako pertsona batekin ezkon zaitezke eta debekatuta dago Napoleon izena txerri bati jartzea. • Errusian, 2012ra arte, lehiaketak egiten zen sexu-panpin puzgarri batekin, 800 pertsona baino gehiagok hartze dute parte. Arau bakarra zegoen: 16 urtetik gorakoa izatea eta alkoholemia-testa egitea. • Amek ez ezik, haurtxoek ere zaintzen dituzte beren seme-alabak. Umetokian dagoen bitartean, fetuak bere zelula ama propioak bidal ditzake bere amaren organo kaltetuetara, berrezartzeko. Enbrioietako zelula amak, amaren organoetan sartu eta transferitzeari umetokiko mikrokimerismoa deitzen zaio. • Elefanteak gai dira ura aurkitzeko eta euriak detektatzeko 250 km inguruko distantzian, eta komunikazio-sistema intuitiboa dute; izan ere, taldeko kide batek ur-erreserbaren bat aurkitzen duenean, maiztasun txikiko kurrinka bidez abisatzen die gainerako taldeei. • Uretan bizitzeak ez du esan nahi edan behar ez dutenik. Izan ere, egiten ez badute, deshidratatuta hil daitezke. Bere gorputza ur portzentaje handi batek eta substantzia organikoen beste portzentaje batek osatzen dute. Itsasoko gatza arrainen gatzekin kontaktuan jartzen denean, arrainek ura eta gatza iragazten dituzte brankietan zehar. Horrek esan nahi du arrainek ura hartu ahal izateko, uretako gatz mailak egonkorrak izan behar dutela; izan ere, handituz gero, arrainek ezingo lukete ura atzeratu eta hil egin litezke. • Erleek gizakiek bezala ikus dezakete, eta hain dira adimentsuak, giza aurpegiak ezagutzeko entrenatu daitezkeela. Ikerketa batek, jarraitzen duten prozesua gurearen antzekoa dela frogatu zuen: aurpegi bat osotasun bat bezala aztertzen dute, elementu bakoitza bereizi beharrean. • Kilo bat ezti egiteko, erle batek 4 milioi lore behar ditu. • Intxaur muskatuaren arrailadura pixka bat ezin hobea da janariari zaporea gehitzeko, baina kantitate handitan kontsumituz gero, ondorio kaltegarriak izan ditzake. 10 g-tik aurrera, marihuanaren antzeko efektu haluzinogenoak eragiten ditu; baina ez da ezaguna. Zain barruan injektatuta edo kopuru handiagoan, heriotza eragin dezake. • Vatikanoak munduko urrezko bigarren altxorrik handienatzathartzen du. Vatikanoko urrezko altxorren bigarren postuan dago Estatu Batuetakoaren atzetik. Vatikanoaren aberastasunak kalkulaezinak dira. Ez dago herririk elizarik gabe, ez
IRAKURRIXU
BITXIKERIAK
hiririk katedralik gabe, ez ia mendirik ermitarik gabe.Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, Vatikanoak munduko pobreziarekin amaitzeko adina diru du, baina behin bakarrik ez, birritan amai dezake. • Delfinak begi batekin itxita egiten dute lo. • Inoiz ez duzu zure burua ikusi, bakarrik argazkietan erreflejuetan edo bideoetan. • Pertsona bat lo ez egiteagatik azkarrago hilko dira jan ez izateagatik, 10 egun bakarrik jasan dezake lo egin gabe, eta hainbat aste joan daitezke • Pertsona batek lo ez egiteagatik azkarrago hilko da jateagatik baino, 10 egun bakarrik pasa ditzakegu lo egin barik. • XVIII. mendeko Alemanian, emakumeen hileroko odola afrodisiako gisa gehitzen zen
25
26
DENBORAPASAK
IRAKURRIXU
Denborapasak Hitz sopa
Danele | Laura | Meibh
Bilatu hitzak: Gazteñerre; Laborategia; Jantokia; Taberna; Pintxoa; Erreka; Tutoregoa; Haurrak; Hezkuntza; Durango; Materialak
IRAKURRIXU
DENBORAPASAK
Labirintoa
Sudoku
27
28
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Arrautzak guakamolez beteta ganbekin Jaione Osagaiak:
Aguakateak 2 Kipulina erdi Arrautzak 8 Tomate bat Ganbak 22 Olioa bi goilarakada Berakatza 2 ale Olioa
Arrautzak uretan egosi 10 minutuz eta bitartean sartagina batetan olioa berotzen ipini. Zatitutako berakatza olio berotara bota, berakatzak kolorea hartzen duenean ganbak gehitu eta eginda daudenean atera plater batetara. Aguakateak zuritu, hezurra kendu eta zatitu. Tomatea eta kipulina zatitu aguakatearekin nahasteko. Arrautzak zuritu ondoren erditik moztu. Gorringoa zatitu eta aguakate nahasketari gehitu. 16 ganba gorde eta besteak aguakatearen nahasketari gehitu zatitu ondoren. Gatz pixka bat gehitu nahasketari. Ondoren nahasketa hau arrautza zuringoaren zuloan ipini eta gainean ganba bat gehitu. Prest dago jateko, on egin!
IRAKURRIXU
ERREZETAK
Legatza tenpuran Osagaiak:
2 legatz zati (400 gr) Gatza Tempura egiteko huruna Olioa Ura, hozkailutik atera berria
Tempura urarekin ondo nahastu pikorrik gabeko nahasketa bat lortu arte. Tempura erosten duzunean ontzian bertan ipintzen du zenbat ur eta zenbat hurun nahstu behar duzun. Legatzari gatza eta pipar beltza bota, zatitu, 6-10 zm-tako luzeera eta 2-3 zm-tako zabalera gutxi gora behera, ondoren tenpuratan sartzeko. Aurretik berotzen ipinitako olioa beroa dagoenean bota legatz zatiak eta kolorea hartzen duenean sukaldeko papera duen plater batetara atera. Prest dago jateko, on egin!
29
30
ERREZETAK
IRAKURRIXU
Brioche Osagaiak: Huruna 475 gr Azukrea Gurina 50 gr Arrautza 1 Esnea 170 ml Gatza Legamia, 25 gr freskoa bada, 10 gr lehorra bada
Esnea epeldu, ez berotu, eta legamia eta azukrearekin nahastu bol batean . Utzi nahasketa hau 10 bat minutuz pausatzen eta legamia bere lana egiten hasiko da. Arrautza bat gehitu eta nahastu. Huruna bahetu eta aurreko nahasketari gehitu. Ore hau mahai gainean eskuekin nahastu dezakezu, ore fin bat lortu arte. Orea eginda duzunean gurina zatitan gehitzen joan amasatzen duzun bitartean. Olioztatutako bol batean sartu eta trapu garbi batekin estali. Orearen bolumena bikoiztu arte utzi estalita, ordu bat edo bi ordu izan daitezke. Poltsa beroa erabili dezakezue orea azkarrago handitzeko, etxeko tenperatura ez bada oso altua. Ondoren orea amasatu minutu pare batez. Baliteke orea eskuetan eta mahaian pegatzea, hurun pixka bat bota dezkezue mahai gainean edo olio pixka bat. Orea hiru zati berdinetan zatitu eta zati bakoitzari forma luzexka eman, ondoren trenza bat egin ahal izateko. Trenza hau olioztutako laberako bandeja batean ipini. Berriro estali eta beste ordu bat edo ordu pare batez utzi bere bolumena bikoiztu arte. Denbora hau pasata, labea berotzen ipini, 180ºC-tan. Bitartean katilu batean 3 goilarakada azukre eta esne pixka bat ondo nahastu eta sukaldeko pintzel batekin igurtzi trenza guztia. Labean sartu eta 15-20 minututan eginda egongo da. Trenza asko iluntzen dela iruditzen bazaizu denbora hortan, aluminiozko paper zati batez estali dezakezu. Labetik ateratzean hozten utzi eta listo, prest jateko! On egin!
Paula | Cristian
HOROSKOPOA
IRAKURRIXU
HOROSKOPOA
31
Aquarius
2021 urtegia hasten da, eta, zalantzarik gabe, urte ezin hobea da zu eramaten uzteko eta zu ez mugatzeko. (1/20 - 2/18) Benetan, sentitzen duzuna egiteak on egiten dizula ulertzen duzunean, damurik ez dagoenean gertatzen da. Izan ere, nolabait 2020a horietako batzuez beteta egon zen. Batez ere emozioei dagokienez.
Piscis
Lekzio asko ikasi dituzu aurten, Piscis, asko. 2021ean zure tolerantzia(2/19 - 3/20) maila handitzen ari da. Ez zara inorengatik minduko, ez duzu besteak aldatzeko denborarik galduko eta norbaitek laguntza hori eskatzen dizunean bakarrik lagunduko duzu. Badakizu gehiegi inplikatzen zarela. Eta ondo dago Piscis, baina emozionalki askotan horrek hautsak harrotu ditu. Pertsona askok iraganari begiratu behar ez zaiola uste duten arren, zure kasuan, ia derrigorrezkoa da hori egitea.
Aries
Aries, aurten zugan jarri behar duzu arreta. Jupiterren joerek garatzera eta hainbat arlotan hedatzera bultzatzen zaituzte, baina atzean utzi (3/21 - 4/19) beharko duzu atzean egon behar duena. Hemendik aurrera, garrantzitsuena ongizate mentala eta emozionala izango da. Ez faltsukeria gehiagorik, ez gezur gehiagorik.
Taurus
Modu geldiezinean garatu eta haziko zara, eta, egia esan, horri eutsi behar diozu orain. Talentua eta trebetasun asko dituzu nahi duzuna (4/20 - 5/20) gauzatzeko. Kontuz Taurok izan dezakezuna baino gehiago hartzearekin. Buruan daukazunarekin nahikoa da. Oso posizio onean zaude, Tauro, zure iraunkortasunaz, teknologiaz, berrikuntzaz, eta ahal dituzun plan guztiak martxan jarri.
Gemini
Zure bizitza Geminis zentzua berreskuratzen hasi da. (5/21 - 6/20) Nolabait, iaz erakutsi zizun ez kezkatzen txorakeriengatik, lehenago edo geroago konpon daitezkeela dakizun gauzengatik. Zerbait ona atera behar da, ezta Geminis? Zure ikuspegi positiboa oso nabarmena izango da aurten. Gainera, "Lurrera jaisten" saiatu arren, ondo apuntatzen duzu. Badakizu gauzak ezin direla okertu, argi daukazu.
32
HOROSKOPOA
IRAKURRIXU
Cancer
Zure bizitza pertsonala askoz handiagoa da, zabaldu egiten da eta, egia esan, dena asko hobetzen da 2021ean. Ez da trago txarrak hartuko ez dituzula, ez da hori, baina hain (6/21 - 7/22) jarrera sendoa duzu, badakizula edozer gauza gaindituko duzula. Gainera, iristen diren aldaketak onartzen ari zara, eta badirudi ez zaizula gehiegi kostatzen ari.
Leo
Leo, ziur aski urtea nahiko zenukeen bezala amaitu ez baduzu ere, dena okerragoa izan zitekeen. Ez duzu sentitzen historia askotan errepikatzen zaizula? Leo, fida zaitez: he(7/23 - 8/22) mendik aurrera ezartzen diren harremanak onak dira. Gogoratu zu zoazela aurrena, Leo. Zenbat eta gehiago maitatu, orduan eta gehiago maitatuko duzu gainerakoa, eta gainerakoek zu maitatuko zaituzte. Urte berri on.
Virgo
2021 Hasi eta aurrera egin nahi duzu, nola edo hala. Beraz, une aproposa izan daiteke zure proiektuak hasteko, buruan dituzun eta gauza batzuengatik edo besteengatik (8/23 - 9/22) inoiz gauzatzera ausartu ez zaren horiek hasteko. Ez ahaztu osasuna, eta, jakina, horren barruan dago emozionala ere. Kontuz zure bizitzan botererik ez duenari boterea ematearekin.
Libra
Baliteke itxura berri batek, proiektu sortzaile garrantzitsu batek edo bidaia batek asko aldatzea aurten pentsatzeko modu. Izan ere, etengabeko motibazioa behar duzula oi(9/23 - 10/20) narritzat hartuta, ideala izango da denbora guztian sinesten duzula, asmatzen duzula, proiektuak gauzatzen dituzula, horiek azkenean barne-indar handia emango baitizute, eta, batez ere, motibazioa (hori da, hain zuzen ere, 2020an falta izan zaizuna).
Scorpius
Aurtengo misio nagusia, zalantzarik gabe, haztea eta nolabait zabaltzea da. Berriro negoziatuko duzu zer geratu nahi duzun zuretzat eta zer partekatu nahi duzun besteekin. (10/23 - 11/21) Agian beste aire-aldaketa bat planteatzen ere hasiko zara, eta, beraz, agian bueltaka ibiliko zara aldatu ahal bezain laster aldatzeko ideiarekin, edo, are gehiago, maila espiritualean konektatzen duzun norbait topatuko duzu. Aurten zure bihotza askoz osoagoa sentituko da Escorpio. Zure ideien bidez beste pertsona batzuengana iristeko gogo handia duzu. Nolabait asmo batean buru-belarri sartuta bazeunde bezala, eta besteak horretara iristea gus(11/22 - 12/21) tatuko balitzaizu bezala. Ez dibertsifikatu gehiegi aurten. Pentsa ezazu aspalditik deitu dizun horretan, eta hori lortzera bideratu zure indarrak. Ez da prozesu azkarra izango, baina lehenbailehen amore ematen baduzu, ez duzu ezer lortuko.
Sagittarius
Capricornus 2021 zure etorkizunerako urtea izango da, asko inbertituko duzu zure pertsonan, eta (12/22 - 1/19)
litekeena da epe luzerako balio bat erostea ere planteatzea. Fede eta ikuspegi handia duzu etorkizunean, eta, egia esan, azkenean, benetan garatzea eta eboluzionatzea planteatzen duzu. Aurten "babestuta" senti zaitezke finantza-zailtasun batzuen aurka, baina gogoratu ez duzula ezer ziurtzat jotzen.
IRAKURRIXU
AGENDA
KULTUR AGENDA Maialen Astarloa | Ane Martin
Ikasturtea bukatzeko ez da ezer gelditzen eta gaur egungo egoerarekin gainera argi dago festarako gogoak ditugula denak. Hori dela eta, Apiriletik Ekainerako festa guztiak proposatzen dizkizuegu hemen.
MAIATZA Maiatzak 13| 19:00: Meraki laukotea, Donostia / Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Ganbera Musikaren XII.zikloa. Maiatzak 14| 19:00: “Ez dok Ero”, Antzerkia, Ermua Antzokia. Maiatzak 14| 16:30: Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Amaren Intxaurrak”, Haurren Jarduera, Arriola Antzerkia, Elorrio Maiatzak 15| 18:00: Abao txiki: “Itsasotik Eskolara”, Haurren Jarduera, Arriaga antzerkia, Bilbon. Maiatzak 16| 18:30: “Lur eta Amets”, Ikus-entzunezko emanaldia, Lonbo Aretoa, Arrigorriaga. Maiatzak 27| 19:00: Azul hirukotea,Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Ganbera Musikaren XII.zikloa.
33
34
AGENDA
IRAKURRIXU
EKAINA Ekainak 4| 17:00: Txoriak txori , Haurren Jarduera, Askondoko Karpa, Iurreta. Ekainak 11|19:00: Maren kontzertua, Bilbon, 15€ sarrera. Ekainak 26| 18:00: “ Meri, Mari eta Lari”, Haurren Jarduera, Eidabe Ekimen kulturalak, Elburgo. Ekainak 26| 19:00: “Fadoak entzuten zituen Gizona”, Antzerkia, Bbk Bilbo.