Irakurrixu - 2021eko udazkena

Page 1

IRAKURRIXU

ATALA

1


2

AGURRA

IRAKURRIXU

Kaixo, irakurle! Esku artean duzun hau “Irakurrixu” aldizkariaren 2021-2022 ikasturteko lehen alea duzu. Ibaizabal ikastolako 1C eta 1D taldeetako ikasleon artean osatu dugu, eta denetarik aurkituko duzu bertan: talde-argazkiak, iritziak, erreportajeak, kronikak, gomendioak, elkarrizketak, txutxu-mutxuak… Gozatu ale honetaz!


IRAKURRIXU

EDITORIALA

Norah Calzada

HEZKUNTZAN PORROT "Ikasleok ez dugu pasioarengatik ikasten, kale ez egiteagatik baizik" Harrigarria da horrelako albisteak ikusten jarraitzea, eta hori eragozteko ezer egin ez izana. Egia esan, etsipena sentiarazten dit. Dudarik gabe, gaur egun ezarrita dagoen hezkuntza sistema ez da egokia. Mutil hau nerabe bat besterik ez zen, eta bizitza osoa zuen aurretik. Lehenik eta behin, horrela izan beharko litzatekeen arren, ikasleok ez dugu pasioarengatik ikasten, kale ez egiteagatik baizik. Gazteok, irakasleak, familiak eta gizartea gaizki diseinatutako hezkuntza sistema zaharkitu eta aldakor baten biktimak gara, gobernatzen duenaren arabera ideologizatuta. Ondorioz, eskola porrotaren eta gazteen langabezian tasa altuak daude. Ikasleek bere ikaskuntzan itxaropena izateko ezintasuna nabarmentzen dute. Ildo beretik, hasieratik ikus daiteke ikasketak hasteko unean zeintzuk diren metodo hutsak: memorizazioa eta estandarizazioa, liburua zehazki aztertzeko gaitasuna eta etxerako lanak egiteko obligazioa. Ez al dugu dagoeneko nahikoa egiten ikastolan zazpi ordu sartuta? Gero eta nekatuago, aurrera egiten dugu, orduak sartzen jarraitzera behartuak. Gogorik gabe, besteek eskatzen dutena ikasteko. Denbora libre gabe eta pentsamendu kritikorako gaitasunik gabe. Bestalde, negar hutsean gaudenean zenbait irakasle entzun ditzakegu: ¨lasai egon, azterketa bat bakarrik da¨, ¨kalifikazio batek ez gaitu definitzen¨ , ¨bizitzan garrantzitsuena pertsona ona izatea da¨. Horiek bai gezurrak. Beraz, kalifikazio batek ez nau definitzen, baina nire autoestimua jaisteko balio dezake, eta hori gutxi balitz, negar hutsean utz nazake. Aitzitik, nota jartzeko orduan, zenbateko pisua du pertsona ona izateak? Nahiz eta gobernuak kontrakoa frogatzeko saiakerak egin, azterketa edo proba baten atzean egindako ahalegin guztiek ez dute garrantzi minimorik. Huts egiten baldin baduzu, jendeak ergeltzat hartuko zaitu. Aldiz, edonolako ahaleginik gabe azterketetan nota altuak lortzen baldin badituzu, klaseko azkarrena izango zara eta nota altuena izango duzu. Zein oker irakatsi digun gizarteak. Horrenbestez, gauza bat argi dago: hezkuntza desegokiaren ondorioz, guk egunero jasan behar ditugun estresa eta bidegabekeria errealak dira.

3


4

ERREPORTAJEA

IRAKURRIXU

EZIN DUGU IMMIGRAZIOA ALDE BATERA UTZI Libe Parra | Unai Bikandi

Mundu osoan daude migrazio-mugimenduak, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Asko dira Euskal Herrira migratu duten familiak eta pertsonak. Historian zehar, Euskal Herriak hainbat immigrante jaso izan ditu. Industria iraultzak Euskal Herrian kolpe handia eman zuen, eta horrekin batera jende asko etorri zen Euskal Herrira lanaren bila. Ez hori bakarrik, gerra zibila eta gero ekonomian aldaketa asko egon ziren eta Euskal Herrira hainbat jende mugitu zen. Urte batzuk geroago, 1970eko hamarkadako krisiak ere eragin zuen. Edozelan ere, migrazioa asko hasi zen 2000. hamarkadan, eta Euskal Herriko biztanlerian hazkunde demografiko esanguratsua egon zen. Gaur egun, arrazoi ugari dago jendea herrialdez aldatzeko: bizi-kalitate hobea bilatzea; lan-baldintza hobeak bilatzea; jatorrizko herrialdeko baldintza sozial, politiko eta kulturalak; giza eskubideak; gerrak, gatazkak eta biolentzia… Herrialde edo leku berri batera iristean, zalantzarik gabe, lana lortzea oso zaila da, eta erronka handia ere bada; besteak beste, paperak lortzeko edo nazionalitatea lortzeko duten zailtasunagatik. Ez hori bakarrik, etorkinak epaituak sentitzen dira, eta bertako gizarteak jende hori gutxietsi eta txarto begiratzen dituzte. HORI KONPONTZEKO, ZER? Arazo honi aurre egiteko, hainbat erakunde sortu dira etorkinei integratzen laguntzeko eta beraien bizitzak ahalik eta hoberen aurrera eramateko. Erakunde hauen helburuak hainbat dira: atzerrita-


IRAKURRIXU

ERREPORTAJEA

rrak integratzea euren nazionalitatea edozein dela ere; herrialde eta kulturen arteko elkarbizitza erraztea; elkartasuna eta aukera berdintasuna sustatzea; eta, elkarrekin gizarte komun eta inklusibo bat eraikitzea. Adibidez, Bilbon kooperatiba bat sortu zen, KOOP SF34 izenekoa, San Frantzisko auzoan dagoena. Kooperatiba honetan hainbat ekintza egiten dira, besteak beste, Afrikako joskintza, batukadak, antzerkia, pintura eta kulturarekin zerikusia duten jarduerak. Horrez gain, lanik lortzen ez duten pertsonei laguntzera zuzenduta dago, paperak eta nazionalitatea lortzeko zailtasunak dituztenei gehienbat. KOOP SF34-k, denei ematen die beren ezagutzak espazio libre batean zabaltzeko aukera. Gainera, kooperatiban parte hartzen duten etorkinak familia moduko bat osatzen dute, eta beraien artean esperientziak kontatu eta elkarri laguntzen diote.

Iturria: Wikipedia

5


6

KRONIKA

IRAKURRIXU

LEHORREKO MUGAK ITSASOAN Paule Goioaga | Lierni Recarte 2021eko urriaren 29an, Ibaizabal Ikastolako kideok Durangoko San Agustin aretoan aukera paregabea izan genuen. Migrazioa bizi izan duten eta migrazio mugimenduak oso ondo ezagutzen dituztenen testigantzak jaso genituen, Anass, Bilal, Soufiane, Omar, Izaskun eta Kimetzen eskutik. Hasteko, sarrera txiki bat izan genuen eta testuinguruan jarri ziguten, askotariko datuak eta albiste baten berri emanez. Albistea honako hau zen: “Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, Europara bidean”. Gertatu zena ondorengo hau izan zen: Afrikatik zetozen 28 migrante, patera batean zetozela, Cadizeko kostaldetik hurbil hondoratu ziren. Horietatik 10 pertsona hil egin ziren, 15 desagertu, eta 3 pertsonak bakarrik izan zuten bizirik ateratzeko aukera. Horietako bat San Agustingo oholtzan izan zen. Gainerako hizlariek ere, migrazioaren eraginez eta Afrikan bertan bizi izan zituzten hainbat egoera kontatu zizkiguten; horietako bat beraien lagun baten heriotza ikusi behar izan zutela beraien begien aurrean, eta zer esanik ez, migratzaile gehienek beraien senideetako bat galdu dutela bizimodu berri bat bilatu nahiaren ondorioz. Hori gutxi balitz bezala, ilegalki egiten dute. Horregatik, beraien herrialdeetatik ihes egiten harrapatzen baldin badituzte, bueltatzera behartu eta zigorra jasotzen dute. Beste alde batetik, Atxondoko Harrera Taldetik, Cadizen urperatutako gorpuak etxera mugitzeko asmoa zutela jakinarazi ziguten. Baina, hori egitea eragozten duen faktore bat kostua da. Izan ere, gorpuak aurkitutako lekutik nahi duzun lekura mugiaraztea ez da merkea; ondorioz, ez da denon esku dagoen zerbait. Eta kasu honetan, gorpu bakoitza Cadizetik etxera mugitzearen kostua 3000€-koa da. Zailtasun horren aurrean, dirua batzeko, Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako Bigarren mailako ikasleek Sorgiñolan hainbat kontzertu benefiko egitea proposatu zuten, familia horiei diru-laguntza eskaintzeko. Ekitaldi honetan hiru euskal musika taldek jo zuten: “Parkatu” taldeak, “BPP”-k eta “Erruki erromeriak”. Kontzertuak ikusi ahal izateko, bakoitzak egunean bertan erosi beharreko 3€-ko sarrera erosi behar izan zuen. Amaitzeko, gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu HH2-ko ikasleei, egindako lanagatik. Izan ere, gorpuak mugitzeko arazoaz gain, patera bidezko bidaian eta Afrikan bertan bizi zituzten bizipenak, ez lituzke inor bizi beharko. Beraz, asko eskertzen diegu laguntza eskaini izana.


IRAKURRIXU

IRITZI ARTIKULUA

Malen Egiluz

HERIOTZAK HUTSUNE HANDIA UZTEN DIGU? Aurten, pandemiaren erdian, aitona joan zait betirako. Asko maite nuen, baina orain, utzi duen hutsuneaz konturatuta, uste nuen baino gehiago maite nuela eta maite dudala uste dut. Hutsunea sentitu arte, ez dakigu zer den etxeko bat gure artetik betirako joatea. Beti nahi izan dugu heriotza “ezkutatu”, gure asmoa ez baita inoiz heriotzari buruz hitz egitea, eta momentu honetan heriotza da mahai gainean daukagun gaia: heriotza, ospitalea eta beldurra; beldur handia. Egoera berezi honetan, etxekoen edo gertukoen (lagunen, ikaskideen, auzokideen…) heriotzak min handiagoa eragin digu, sarritan joan zaizkigunak agurtzeko aukerarik izan ez dugulako. Egoera hori behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu, ekitaldiak debekatuta egon direlako edo antolatzea ezinezkoa izan delako. Eta, horixe gertatu zitzaigun aitonaren agurrrarekin. Ezin izan genion inolako agur kolektiborik edo publikorik egin, COVIDak sortutako pandemia betebetean zelako. Askotan amona eta aitonekin denbora gehiago pasatu beharko genukeela uste dut; azken batean, inork ez baitaki noiz izango den gure azken eguna, eta denbora di-da batean joaten dela esan ohi da. Azken urteotan heriotzarekiko sentsibilitatea handitu egin da gizartean, eta inork nahi ez badu ere, gizakia jaiotzen den bezala hil ere egiten da. Pandemiak daukagunaz konturatzea eragin digu, txarretik gauza onak ere atera daitezkeela, adibidez; jende asko gu baino baldintza okerragoetan bizi dela, osasun aldetik eta ekonomikoki. Bizitza bakarra dela eta ahalik eta denbora gehiena aprobetxatu behar dugula maite ditugun pertsonen ondoan, momentuak baloratu eta nagusiek esandakotik ikasi, eredu bezala eduki eurak esandakoa. Esan nezake gure aitona-amona baino hoberik ez dagoela munduan, aitona-amona bakoitza espeziala eta bakarra delako. Euren ondoan gelditzen zaigun denbora aprobetxatu behar dugu eta eurek esandakotik ikasi.

7


8

ELKARRIZKETA

IRAKURRIXU

Xixili Zugaza-Artaza

JONE GUENETXEA

iturria: Anboto

“Eduki aldetik, zaila izaten da nerabeengana heltzea.”

Aurten Anboto astekariak 20 urte bete ditu. 2001ean hasi zen gure etxeetan ate joka, eta gure mugikorretan txirrinka ere badabil. Durangaldeko komunikabidea da. Ostiralero paperean eta une oro internet bidez gure inguruan gertatzen ari denaz informatzen gaitu, eta euskararen bidez, komunitate bihurtzen gaitu. Oraingo honetan, Jone Guenetxea, ANBOTOko zuzendaria, elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Zergatik erabaki zenuen kazetari izatea? Zerk bultzatu zintuen? Idaztea gustatzen zitzaidan eta horregatik kazetaritza aukeratu nuen. Ikasketak egin eta gero, lanean hasi nintzenean konturatu nintzen zeinen ofizio ederra den. Kazetaritzaz gain, beste zerbaitetan lan egin duzu?

dit. Pertsona horiek bizitzaz eta bakoitzak lantzen duen gaiaz duten ikuspuntua ezagutzeak aberastu egiten nau. Batzuetan elkarrizketa batetik emozionatuta irtezen naiz, liluratuta. Eta, emozio hori idatziz gure irakurleei helaraztea zeinen ardura handia den konturatzen naiz. Alde txarra: kudeatzaile legez, edozein lekutan momentu gazigozoak bizitzen dira askotan. ANBOTOn ere horrelakoak bizi izan ditut.

Jatetxe batean lan egin nuen.

Zenbat urtean zara ANBOTOren zuzendaria? Nola deskribatuko zenuke zure ibilbidea?

Zer da kazetaritzatik gehien eta gutxien gogoko duzuna?

ANBOTOn 14 urte egingo ditut zuzendari legez. Ibilbide hori baloratzea nire ondoan daudenei egitea tokatzen zaie. Esan dezakedana da hedabide legez ditugun erronkei

Alde ona: kazetaritzak pertsona oso interesgarriak ezagutzeko aukera ematen


IRAKURRIXU aurre egiteko lantalde oso konprometitua dela. Hasi zinenetik aldaketarik nabaritu duzu? Horrela bada, zer da gehien harritu zaituena?

ELKARRIZKETA Pozik gaude 20 urte hauetan egindako ibilbidearekin. Euskarazko tokiko hedabideok osasuntsu gaudela uste dut, baina ezin gara despistatu edo ezin dugu pentsatu dena eginda dagoela. Erronka berriei heldu behar diegu.

Hedabideen arloan aldaketa itzelak gertatu dira. Sare sozialen eta mugikorraren erabilerarekin, kontsumo ohiturak asko aldatu dira. Bide horretan, tokiko hedabideok sasoi berrietara egokitzen jakin dugu. Bestalde, poztu nauena da konfinamendu sasoian euskarazko tokiko hedabideon webguneek izan zuten gorakada. Kasu askotan bisitak bikoiztu egin genituen.

Nola deskribatuko zenuke ANBOTO astekaria hiru hitzetan?

Hutsunerik ikusten duzu astekarian eduki aldetik? Zein da zuen irakurle ohikoena?

“Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun” (Berri Txarrak).

Eduki aldetik, zaila izaten da nerabeengana heltzea. Umeentzako edukiak lantzen ditugu eta gazte helduagoentzako ere bai. Baina, nerabe sasoi horretan daudenen artean, informazio aldetik izan ditzaketen interesak ezagutzea eta eskaintzea oso zaila da. Azken ikerketen arabera, gure irakurleen artean adin guztietako pertsonak daude. Eta, adin tarteak nahiko orekatuta daude. Pandemiak eraginik izan du? Espero ez zenuten zerbait gertatu da? Pandemiak eragina izan du, bai. Publizitatean jaitsiera nabarmena izan dugu; batez ere, gehigarriak eta horrelakoak ezin izan ditugulako kaleratu. Sektore denek nabaritu duten jaitsiera guk ere sentitu dugu. Bestalde, txanponaren beste aldean gure audientzien datuak ditugu. Konfinamendu sasoian informazio nahaste oso handia egon zen. Irakurleek kalitatezko informazioa behar zuten. Eta, euskarazko tokiko hedabideetara etorri ziren inguruan gertatzen ari zenari buruzko informazio fidagarriaren bila. Aurten 20 urte bete ditu astekariak. Bukatzen ari den zerbait dela uste duzu ala hasiera besterik ez da?

Gertukoa, profesionala eta komunitate baten parte dela esango nuke. Urteurren honetarako abesti bat aukeratu beharko bazenu zein izango zen? Esaldiren bat zehazki?

9


10

ERREPORTAJEA

IRAKURRIXU

ADIMEN ARTIFIZIALA, ETORKIZUNERAKO BIDEA? Naroa Amezaga | Eider Lopez

Zer gertatuko litzateke makina batek gure moduko pentsatzeko gaitasuna izango balu? Eztabaida ugari egon dira arlo honen inguruan. Gai izango da gure bizitza hobetzeko ala oztopo bat izango da gure garapenean? Bi galdera hauek dira beti nagusi gai honi buruz hitz egiterakoan, baina zein da egia? Adimen artifiziala hainbat zientzia nahasterakoan sortu zen, besteak beste, biologia, zientzia politikoa, robotika, psikologia… Hauen guztien helburua gizakiaren jokaerak eta erabakiak aurreikusi dezakeen modelo bat sortzea izan zen. Badaude pertsonak zientzia hau oso urruti ikusten dutenak oraindik, baina egia guztiz alderantzizkoa da; izan ere, makina hauek egunerokotasuneko hainbat esparrutan erabiltzen ditugu jadanik. Eta, ez hori bakarrik, honen potentzia gaur egun ikaragarria da. Gure bizitza hobetu dezakete? Makina hauek erabiltzailearen beharrak modu erra,zago batean asetzeko sortu ziren, eta gizarteratu zirenean hainbat iritzi agertu ziren. Batzuen ustez, makina hauen bidez gure bizitzako edozein alor automatizatzeko gai izango ginateke, eta makinak gizartea kontrolatuko lukete, ondorio larriak eraginez. Bestalde, beste batzuen ustez, makina hauek gure bizitza hobetzeko bakarrik erabiliko lirateke. Argi dago zientzia hau teknologiaren garapenarekin asko hobetuko dela eta beste hainbat arlotarako erabili ahal izango dugula. Beraz, honek gizartean itzelezko aurrerapausoa eragingo du. Gaur egun, adimen artifizialaren erabileren artean ondorengo hauek daude: finantzak, medikuntza, industria, bezeroari arreta, garraioa eta jolasak. Segurua al da? Honi buruz hainbat iritzi aurki dezakegu, baina kontuan izan behar dugu, edozer izan daitekeela kaltegarria modu desegoki batean erabiltzen badugu. Adimen artifizialarekin


IRAKURRIXU

ERREPORTAJEA

berdina gertatzen da, pentsatu beste iruzur egiteko erabili daitekeela, baina baita bizitzako alderdi asko hobetzeko ere. Gizakion eskuetan dago hau guztia; izan ere, gu gara erabiltzaileak eta guk aukeratzen dugu zertarako erabili. Zientzialarien ustez, makina hauen alderdi kezkagarriena ematen dizkiogun datuak dira. Sistema hauek guk emandako datuetatik eta esperientzietatik ikasten dute; beraz, uste dute guk egindako erabaki txarrak errepikatzeko gai izango direla, eta honen ondorioz,

“Ez dadin bihurtu gu geu kontrolatuko gaituen teknologia.” Helena Matute Greño eta Gorka Azkune

11


12

IRITZI ARTIKULUA

IRAKURRIXU

08:00etan ESKOLARA ETA 10:00etan MUGIKORRA Uxue Reinares | Elene Urigoitia

Afalordua heldu zen atzo gauean eta mahaian jesartzerakoan, bertan zeuden gure lagunak, nola ez, mugikorrarekin. Galdera bat bota genuen. Noski, ez genuen erantzunik jaso. Badirudi ingurunea mututu egin zela eta mundu fikziozko horren barruan gertatzen zena bakarrik entzuten zutela. Zorionez edo zoritxarrez, eszena hau ez da inorentzat arrotza familia eta lagunen artean askotan gertatzen delako. Kalean, metroan, autobusean, kafetegi batean, zineman… edonon ikus ditzakegu horrelako egoerak. Baina, zer egin dezakegu gailu elektronikoen inbasioa gelditzeko? Gaur egun asko entzuten da gazteek mugikorrarekiko izugarrizko mendekotasuna dutela, eta gehienok baieztapen hau ziurtatzen duen kasuren bat ezagutzen dugu. Badira gazteak ez direnak haien familiako kideekin komunikatzen. Zergatia? Nahiago dutelako playstationeko beste partida bat jolastu edo beste edozertan ibili, gurasoei eguna zelan joan den kontatzea baino. Tamalgarriena da, guraso gutxi direla seme-alabek gailu elektroniko horrekiko duten erabateko mendekotasunaz kezkatzen direnak, eta horrek familia dinamiketatik isolatzera eramaten ditu. Sarritan, 10 urteko haurrek ere mugikor bat edo beste aparatu elektroniko bat dute, baina oraindik ez dira behar bezain arduratsuak egoki erabiltzeko. Horregatik, hain txikitatik mugikor bat izatea txarra izan daiteke, mendekotasun bat sor baitiezaieke. Gainera, gaur egun haur gehienek Instagram, Facebook edo beste sare sozialen bat dute, komunikatzeko sortu zirenak. Baina, laguntzeaz gain, arazo bat edo beste ere ekar dezakete. Horietako bat cyberbullying-a da; alegia, sare horietan egiten den jazarpen birtuala, gaur egun nerabeen artean arazo larrietako bat bihurtzen ari dena. Gazteei tresnak ondo erabiltzen irakatsi behar zaie. Adibidez, erabilera ordutegiak ezarriz eta haiek beteta. Arau horiek baliagarriak izan daitezke bai etxeko txikientzat, baita gurasoentzat ere. Zoritxarrez, zaila da seme-alabei gailu elektroniko batzuk erabiltzera debekatzea edo eragoztea, egunetik egunera gero eta teknologikoagoa den ingurune batean bizi garelako. Hortaz, gurasoek Facebookeko, Twitterreko eta Instagrameko kontuak erabiltzen dituzte, eta profil faltsuak ere irekitzen dituzte, haien seme-alaben jarduera Interneten zaintzeko. Nolanahi ere, garrantzitsua da onartzea fenomeno honek ez diela gazteei bakarrik eragiten. Maiz ikusten dira beren telefono mugikorraren erabilera kudeatu ezin duten gurasoak; beraz, ezin dira haien seme-alaben erabileraz arduratu. Dirudienez, teknologia berriek familiaharremanak hausteko mehatxua ere egin dute, etxean gero eta liskar handiagoak baitaude gailu elektronikoak medio. Guraso horiek arreta teknologian jartzen dutenean, seme-alabekin kontaktua ezartzeko aukerak galtzen dituzte. Jokabide horiekin, haurrei erakusten zaie familian parte hartzeko uneak ez direla garrantzitsuak, eta ez dela beharrezkoa besteen presentzia errespetatzea.


IRAKURRIXU

KUXKUXEROAK

Kuxkuxeroak Izaro Garcia | Ane Perez

Hara hara, heldu zaizkigu azken bi hilabete hauetako txutxu-mutxuak. Ea zer egosten den lapiko honetan. Udazkena gogor dator!

🔥Unai Ota hemen itxarongo zaitut - 1C 🔥Batxi 2, zelako monumentuak dekozuezen! 🔥Anepe eta Ximon, agerian dago bion artean txispak daudela. Noizko zita bat? 🔥Aitor, Aitor, Aitor, Anepegaz nahikue ez ta Amaia Arbeongana jo dozu. 🔥Ipiña noiz botako diozu kañabera Sofiari? Asko tardatzen zabiltza. 🔥Patxi Murelagak gustoko du Maman. 🔥Aitor De La Torre eta Maialen Garcia, monitoretzako klaseetan fitxeo asko duzue, zuen

🔥 Sergio, June Zenarekin piko eta pala dabil! 🔥Joneee….Ipiña,N-rekinEkoeragileetan norbait fitxatu duzue hasten da. 🔥benetako Leire eta Berro, pasiloetan beti batera, noizko zita bat? 🔥zuen Iratxe eta Jon Ander, gauzatxoak ikusten dira artean. 🔥Libe Parra eta Martin Garcia, zer, eee? artean, e? 🔥Mikel Robles, Naroarekin errepikatzeko gogo 🔥Aroa Batxi 2, Elorrioko Aimarrek txoratuta askorekin? zauzka eeee, 16 urte batera eta oraindik 🔥Goiuri, badakigu Kerman gogoko dozule, baña maitasunaren txinpartak piztuta dabiltza. onartu berak zu ezetz. Bizitza aurrera doie, 🔥Maider Gastelu, zer dau teknon ba? animo gazte!! #Ibaizabalzugazdau 🔥 Libe eta Lier noizko udako beste bat? 🔥dozule! Anepe! Aitor De La Torrek diño asko begitzen 🔥mutil Katalinek hainbat mutil ditu fitxatuta eta Berak be zu, trankil!!! Ia Gaztañerren hauek ere bai. Ea Gaztañerren zer topo eiten dozuen. Animo bikote ta gora bihotzak!

gertatzen den.

🔥Saioa, Mikel Burgoa fitxatu duzula esan 🔥Unax Etxe, Malen Agirreri noz emango diozu digute. bueltatxo bat motorrean? 🔥Atu eta Ota asko begiratzen diozue elkarri... 🔥Perez. Osesek azken aldian asko begiratzen du Ane 🔥Nerea G, Elorrixogaz ametsetan ala?

13


14

KUXKUXEROAK

🔥Joseba (HH) alboko gelako neskak zoratuta dauzkazu... 🔥Osesek eta Menikak azken aldian denbora asko pasatzen dute batera. 🔥Sergio eta Lorea konfiantza handia hartzen dabiltza, bikotetxo. 🔥Luana erabaki: edo Aimarpe edo Parri. 🔥Oneka eta Ekhi hormonekin dantzan dabiltza! 🔥Manex Manex (Gallastegi).. Amaia Arbeoi begitxoak jartzen dizkiozula konturatu gara. Iazko nahiak jarraitzen dau e bikote...

🔥Dani eta Ane Zamora, zuen artean zer dago? 🔥Gaizka eta Nahia I, los ke pelean se desean. 🔥June Zena, Aimarperen indirektak harrapatzeko asmorik? EL TREN SOLO PASA UNA VEZ, TXOO.

IRAKURRIXU

🔥 Gorka eta Erlantz, zer dago komunean ba? 🔥Onintza, Batxi 1ekoak atzetik dauzkazu. Kontuz, Anakabee!🔥 Zeozer kontatzeko Garazi Zala eta Maddi Astola?

🔥 Berro eta Uxue, zelako tonteoa... 🔥 Iskander eta Bidatz HH1 🔥Ixone, nori begira pasatzen dituzu klaseko orduak? 🔥Kate, kontuz ibili Aimar Revillarekin errefortzu saioetan. 🔥 Goio eta Naroa, noizko zuena? 🔥Imanol Carrascosak oraindik Leire Guemesekin errepikatzeko gogoa dauka. 🔥Aiiko susmoa Martintxo (1B) agurreko bat errepikatzeduzula susmatzen da. Gaztañerren adi Martin!rka eta Erlantz, zer dago komunean ba?

Etxebarria eta Unanue, badakigu 🔥Garazi Alberdi beti adi pasillora, nori begire? 🔥Ekain zuena. Disfrutatu Gaztañerren 🔥Eñautek oso ondo ikusten du Daniren 🔥dituzu! Zurine gure gelako mutil batzuk zoratuta txirula... 🔥turaMikeldabil. Robles ingeleseko klaseetan oso gus🔥Magali Larrondo, txikiak ala handiak Mikel, animo Katerekin, konkista nahiago? ez da erraza izango eta ingelesa aprobatzea ere ez! 🔥Zernahi?Anepe, Josurekin zita erromantiko bat 🔥Eñauten Naia Abarzuzari asko gustatzen zaizkio besoko zaiñak. Ez da Nagore Zengo 🔥Aitzol ta Guti zer? Maitale, lagunak... jeloskor jarriko? 🔥Bullon eta Ane Itu, zer eeee? 🔥 Ane Itu, nor dago teknon? Gallastegi, Naia Olaetxeak kalabazak 🔥 Maialen Peña eta Ekaitz Ipas Lekitxon.... 🔥Manex eman dizkizunetik, goibel samar zabiz


IRAKURRIXU

TONTOMETROA

Tontometroa Sirats Diaz | Maria Martin

Iker: Protagronista (Protagonista esan beharrean) Iskander: Nai dut filipino bi.

erreferentzia). -Bikandi: Arratia da Araba .

Tsaina: Tibia eta “pirineoa”

-Guti: Creía que consonante era vocal. (Gazteko klasean)

-Amaiur: Lehergailua zer da? Secador?

-Bikandi: Una rima consonante es con H.

-Anepe: Lehergailua=explotación.

-María: Bideoplik (bideoklip)

-Maman: Peregrinoak zer dira? Txoriak?

(Batzuk egiten berba kalkulagailuei buruz eta beste batzuk ezkertiei buruz)

-María: Zer dago bazkaltzeko? -Maman: Ez duzu begiratu meloia? (menuari erreferentzia). -Alda: Penkau dodaz danak RAIDING kenduta! -Berro: Me also no (gure zeban esan berak bakarrik ez). -Aitzol: Hunger da Hungria ingelesez.

-Paul: Dauz kalkulagailuak ezkertientzat? -Martxel eta Lier: Ibiza dau Afrikan. -Jasiel: Txuleta ez da animali bat. -Jasiel: Behin Bazen… -Eñaut: Asiatar (Asian bizi direnak). .Manex: Gainditu dodaz batetik bi.

-Bikandi: -Who is this? (Jake bategaz eskuan)

-Endika: Nork sortu zeban Durangoko azoka?

-Acevedo: I snap tabaico

-Egoitz: Frankok

-Laida: Zelan esaten da, “arrazionalismo”? (arrazismoari erreferentzia).

-Endika: Bat zer da?

-Naroa Amezaga: Abrito (arbitroari

-Noa: Plurala

15


16

ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

HI HAIZ HI

Ane Iturrieta, Unai Otaolea | Jon Sanchez 1. Zer ideiarekin zoaz Gaztañerrera?

4. Zein da masturbatu zaren lekurik arraroena?

2. Zein da Keniako hiriburua?

5. Couple Goalsen agertuko den hurrengo bikotea?

3. Batxiko norekin eta nora joango zinateke afari erromantiko batera?

ANE PEREZ 1. Gaztañerrera eee, ondo pasetan, mozkortu,

eta nora

ahal bada ligau eta jan.

4. Komuna jejejje.

2. Jajajajjaja eee ez dakit. 3. Unax Etxegaz eta Izarogaz, LEIRE GUEMES 1. Baa ondo pasatzera eta dantza asko egitera. 2. Berlin jajajaj.

baa...eskietan. 5. Eeeee Leire eta batxi 2ko nonor.

4. Ez dakit, bakarrik nire ohean. 5. Buaa hurrengo bikotea… Ota eta Atu.

3. Jonmagaz, txino batera. BEÑAT CASTILLA 1. Ondo pasetako noie eta bebai alkilau dogu Sweet, asike de puta madre! 2. Eeee… Budapest.

3. Eeee… Patxigaz Patxonera 4. PortAventura jajjajaj. 5. Manex Gallastegi eta Ibai Merino


IRAKURRIXU

ELKARRIZKETA LABURRAK

1. Baduzu crush-ik ikastolan? Horrela bada nor da?

4. Zein da zure gaur egungo idoloa? Eta txikitakoa?

2. Nor da gehien gustatzen zaizun irakaslea?

5. Pertsona bat ezagutzen duzunean, zer da lehenengo gauza fijatzen zarena?

3. Jarraitu kanta. Orain da…

LIBE PARRA 1. Baii, Oier Guti. 2. Eeee, Ibon matekoa. 3. Zure garaia, aurrera eraman asmo guztiak… 4. Nire gaur egungo idoloa

OMAR MOHAMED 1. Eeee… nirea Nahia Olaetxea. 2. Eee… nirie Izaskun. 3. Momentuaaa. 4. Gaur egungoa, baa Messi, FERRAN DIEGO 1. Ikastolan ez, baina bueno bat esatekotan Aitzol. 2. Eee… Izaskun. 3. Eeee… denbora . 4. Messi, Messi.

da Aritz Aranburu eta txikitakoa zan Goazeneko Beñat. 5. Eee bere begiradan jajaja.

eta txikitako baita zan bera. 5. Beraren pertsonalitatean.

5. Bere aurpegia.

17


18

ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

1. Zein da zure sexu fantasia?

4. Zeri diozu beldur gehien?

2. 27:3? x 16?

5. Nor iruditzen zaizu kurtsoko erakargarriena?

3. Zer supernoter gustatuko litzaizuke edukitzea?

MARTIN GARCIA 1. Sexu fantasia...ee...jakuzzi baten eitie. 2. 4, eee 18. 3. Eeee… jakitzea egia benetan.

4. Eeee… galtzie nire amama. 5. Libe Parra.

BAKARNE MENDIOLA 1. Jejejeje beitu ee, zeozer beroa, hotza daukena, gogorra dena, likidoa ere eta ere musikatua izan behar dena. 2. 27:3 = Pi, 16 bider pi.

3. Teletranspotatzea, edozein lekutara nahi dezunean joateko. 4. Beldurrari. 5. Zorione tabernaria

JOSU MENTXAKA 1. Ez dakit, ahal bada ba plaia baten edo holako toki paradisiako baten eta igual uretan. 2.Bua ni idea, ni letretakua naiz

3.Beti zorionatzu izatiana. 4.Beldur gehien… resakeri igual 5. Bua chaval… Jonma, berak jarri zeban nire izena eta oin bueltia.


IRAKURRIXU

KRONIKA

AZAROAK 25 Maider Gastelu | Garazi Ugalde Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Mundu osoan emakumeen aurka sortzen den indarkeria salatzeko eta hori desagerrarazteko herrialde guztietan politikak eskatzeko egiten da. ZERGATIK OSPATZEN DA? Emakumeek mundu osoan jasaten duten indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko. Urtero kaleak morez janzten dira eta elkarte feministek mobilizazioak eta kontzientziazio jarduerak antolatzen dituzte euren borroka aldarrikatzeko. ZERGATIK OSPATZEN DA EGUN HORRETAN? Borroka feminista aldarrikatzeko egun hau aukeratzea ez da kasualitate hutsa izan, horren atzean istorio bat dago. Mirabal ahizpak, Patria, Minerva eta Maria Teresa, Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren. 1950. urtearen amaieran Latinoamerikako herrialde batzuek jasaten zituzten diktaduren aurkako iraultzen garaipenaren ondoren, ezker muturreko talde iraultzailea sortu zuten ekainaren 14an. Talde horrek Rafael Leonidas Trujillo Dominikar Errepublikako presidentearen aurka egin zuen 1930etik 1961era. Aktibismoaren ondorioz, hiru ahizpak hainbat aldiz torturatu eta espetxeratu zituzten, eta, azkenean, 1960ko azaroaren 25ean bahitu eta jipoitu egin zituzten, Trujillo diktadorearen aginduz. Mirabal ahizpen hilketak protesta ugari eragin zituen herrialdean, eta Latinoamerikako sinbolo bihurtu zituen genero indarkeriaren aurkako borrokan. Modu estraofizialean, Nazio Batuen Erakundeak azaldu duenez, egun honen jatorria 1981ean dago, emakumearen eskubideen aldeko militante eta aktibistek genero indarkeriaren aurkako protestak egiten zituztenean, Mirabal ahizpak ohoratzeko. EKINTZAK Egun horretan, Euskal Herri mailan hainbat ekintza gauzatu ziren, manifestazioak eta hitzaldiak beste hainbat gauzen artean. Nahiz eta euria eta hotz

19


20

KRONIKA

IRAKURRIXU

handia egin, Euskal Herriko herri guztietan egin ziren ekintza hauek, baina manifestazio garrantzitsuena Bilbon izan zen. Milaka pertsona batu ziren borroka hau bultzatzeko. “Kaleak, gauak, gureak dira”; “erasorik ez erantzunik gabe”; “matxismoak hil egiten gaitu”; “nik bakarrik aukeratzen dut ukitzen baden”... oihukatzen zuten. Ibaizabal ikastolan ere ekintzak egin ziren indarkeriari aurre egiteko. Lehenik eta behin, dokumental bat ikusi genuen gelan, hausnarketa bat egin eta elkarrekin partekatzeko. Ondoren, neskek autodefentsa feminista tailerra eduki genuen. Tailer honetan zelan babestu erakutsi ziguten, eta oso erabilgarria iruditu zitzaigun. Hori gutxi balitz, neska bat etorri zen feminismoaren inguruko hitzaldi bat ematera. Interesgarria izan zen, baina gure iritziz, ez zen oso ondo ulertu. Azkenik, Ikamako tailerra egin genuen. Tailer hau egun osoan eduki genuen tailerrik interesgarriena izan zen, gure ustez. Bertan neskei egunerokotasunean gertatzen zaizkigun gauzak aipatu genituen, esperientziak elkarrekin partekatuz. Oso babestuta sentitu ginen. Egunean bertan, jokaera desegoki batzuk ikusi genituen; batez ere, mutil batzuen partetik. Adibidez, komentario desegokiak: feminazis, feminismoa ez da berdintasuna, joan etxera garbitzera, etab. Beste alde batetik, Maradonaren heriotzari garrantzi handiagoa eman nahi izan ziote, egun garrantzitsu honi baino. Bukatzeko, eskertzekoak dira egun honetan egindako tailerrak eta jarduerak, jendea kontzientziatzeko eta gizarte hau gutxinaka aldatzeko.


IRAKURRIXU

KRONIKA

MAITASUN ERROMANTIKOA FEMINISMOAREN IKUSPEGITIK Laida Aviles | Ane de Miguel

Aspaldi honetan asko entzuten da amodio erromantikoaren gaia. Honek izugarrizko eztabaida sortu du gizartean. Askok amodio erromantiko hori bikotearekiko errespetua, maitasuna eta miresmena dela diote, asko maitatzea beti ez baita maitatzeko modu egokiena. Beste askoren ustez, ordea, amodio erromantikoa asko maitatzearekin konpara genezake. Baina, horrela ote da? Ezer baino lehen, ezinbestekoa da jakitea zer den benetako amodio erromantikoa. RAEk argitaratu bezala: “Amodio erromantikoa norberaren sentimendu urritasunetik dator; beraz, beste norbaitekin elkartzeko premia da, falta hori betetzeko.” Hori horrela, gaur egungo gizarteak maitemintzeko modu bakarra ikusten du. Besteak beste, sarritan entzundako “nire laranja erdia aurkitu” esaldia. Aitzitik, ba ote dago gure “bikia” den neska edo mutilen bat? Maitemintze prozesurik handiena eta gogorrena nahi dugu, non elkarrekin eraikiko dugun harremana aldaezina izango den. Obsesioa Maitemintze horretan izate bakar bihurtuko gara. Berdin pentsatu, bizi eta nahi berberak izango ditugu. Beste ezer bilatzeko beharrik gabe, “perfekzioa” eratuko da. Hala, erraz heltzen da bikotea obsesioara. Zoritxarrez, normaltzat jotzen dugu bikotekidearekin obsesionatuta egotea. Eta, hain zuzen, ohituta egotea izaten da arazo honen oinarri. Ohituta bikotekidearekin dena egitera eta ohituta bikotekidea edukitzera. RAEk argitaratutako definizioaren harira: “Beste belaunalditatik jasotako “maitasun” kontzeptua: emakumea bere bikoteagatik sakrifikatzeko beharra eta

21


22

KRONIKA

IRAKURRIXU

bestearen ongizatea eta babesa bermatzen duena da.” Gizarte eta kultura patriarkal honetan berriro ere genero ezberditasunak nabariak dira. Gainera, amodio mota honek harreman interesatuak dakartza, non gizonezkoek pobreziatik eta bestelako arazoetatik salbatuko gaituzten. Gizonak bikotearen heroi papera jokatuko du; harremanaren jabe izango da, eta emakumeari bizitza horrela dela siniarazteaz ere arduratuko da. Engainua Nolatan emakumea ez da honetaz jabetzen? Ikusteko zaila da, ia ikusezina. Pentsarazten digute bikote ezkondu baten harremana bizi kalitatea hobetzeaz gain, maitatzeko modu egokiena eta osasuntsuena izango dela. Kontuan izan behar dugu txikitan erakutsi ziguten liburu gehienetan, printze urdinak hitz polit batzuk esanik printzesa bereganatu egin duela. Ez hori bakarrik, engainu horretan sari mota bat eskaintzen digute: bizitza osoan zoriontsu izango gara. Laburbilduz, gure bizitzaren jabe izango dira. Feminismotik harago 1848. urtean New Yorken hasitako mugimendu feministak eta 173 urte ondorengo mugimenduak argi dauka zein den bidea. Harluxet hiztegiak horrela definitu du feminismoa: “Emakumeen eskubideak eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duen teoria eta mugimendu soziopolitikoa. Emakumeek patriarkatuaren baitan gizonezkoek osatutako giza taldearekiko menpekotasuna eta esplotazioa jasan eta jasaten dituen giza taldea osatzen dutela oinarritzat hartuz, bere sexuaren askapenerako gizarteak behar dituen aldaketak eragin nahi ditu feminismoak.” Gauzak horrela, feminismoak behin eta berriro seinalatu du eredu patriarkal honetan gizonezkoak erlazio toxiko batera eramaten duela emakumea. Hots, emakume askok sufritu beharreko indarkeriaren jatorria gizonak ezarritako erromantikotasuna da. Horrez gain, feminismoak erakutsi du amodio erromantikoa eraikuntza sozial eta kulturala dela.

“Amodio erromantikoa emakumeekiko kontrol tresna bat da, entretenituta eta okupatuta gaituen gailu bat.” @coralherreragom

Horrela adierazi du Coral Herrera idazle feministak. Askok betaurreko moreak jantzi dituztenetik maitasuna droga bezala definitu dute. Tontotuta, jeloskor,


IRAKURRIXU

KRONIKA

urduri… gaitu. Feminismoak gizartea erabat aldatu du, emakume askoren ihesbidea izan da. Bizimodu sakrifikatua, zaila eta kaltegarria da. Alabaina, feminismoak bizimodu berria eraikitzeko behar diren trikimailuak eman dizkigu. Horrela, patrialkatuari ostikoa emanez, badagoela bizitzeko beste era bat. Feminismoak irakatsi digu bakarrak eta errepika ezinak garela; emakume komunitatea eraikitzen dugun guztiok ezberdinak garela; gure buruaren, gorputzaren eta bizitzaren jabe garela. Gizarte matxista eraikitzen duten lelo hutsek ez digutela INOIZ, NOR IZAN BEHAR GAREN, NOLA JANTZI BEHAR DUGUN, EZTA ZER EGIN BEHAR DUGUN ERE ESANGO. Libreak garela nahi duguna izateko.

23


24

IRITZI ARTIKULUA

IRAKURRIXU

MOZAL LEGEAREN ERREFORMA Ibai Gonzalez Collado Herritarren segurtasuna babesten duen legea edo gaur egun mordaza lege gisa ezagutzen dena, joan den hilabetean eraldatu zuten, eta honen aurrean, gatazka eta iritzi ugari sortu dira. Besteak beste, PP, Ciudadanos eta Vox ultraeskuinak, polizia sindikatuekin batera, beraien kexak adierazi dituzte manifestazioen bitartez. Horrela, egindako eraldaketa ilegala dela aldarrikatu dute, poliziak babesik gabe izango direla eta antikonstituzionala dela. Baina, egia al da polizia sindikatuek eta eskuineko alderdiek baieztatzen dutena? Galdera honi erantzuteko, ondo aztertu eta kontrastatu behar dira bi alderdien ikuspuntuak. Hasteko, honako hauek izan dira egindako erreforma nagusiak: segurtasun indarrek pertsona bat atxilotu dezaketen denbora sei ordutik bi ordura murrizten da; herritarren segurtasuna manifestazio eta batzarretan berrezarri egin da, hau da, orain esku hartzeko modua momentu oro giza eskubideekiko bideratuta egongo da; eta bukatzeko, lege berrian ez da arau-haustetzat hartuko segurtasun-indarrak beren jardunean grabatzea. Nire ustez, egin diren aldaketak zorionekoak direla, aurrerapauso bat dira herritar guztion segurtasuna eta askatasuna bermatzeko. Gainera, legearen aldaketa berri guztiak justifikatuta daude. Esaterako, zentzuzkoa iruditzen zait polizien irudiak ateratzea eta banatzea zigortu gabe; betiere, polizien eta haien familien intimitaterako eskubidea urratzen ez bada. Are gehiago, konstituzioan aipatzen den bezala, guztiok dugu informazioarem berri emateko eta adierazteko oinarrizko eskubidea. Horrez gain, ukaezina da ordu murrizketarena eta manifestazioetan hartuko diren neurri samurragoak onuragarriak direla. Ez nuke aipatu gabe utzi nahi, halere, aurrerapen handi hau garrantzitsua den arren, Mozal Lege berria benetan egunerokotasunean aplikatzeko, erakundeen inplikazioa ezinbestekoa dela. Gure gizartean asko dugu jokoan eta mota honetako aldaketak ongietorriak izango dira, baina horretarako gure aldetik ahalegina egin behar dugu, bidegabekeriekin behingoz bukatzeko.


IRAKURRIXU

GOMENDIOAK

Gomendioak Izaro Garcia | Ane Perez

TATXERS

Azken aldian bolo-bolo dabil gure inguruan Tatxers musika talde iruindarra. Hainbat estilo jorratzen ditu: pop-a, rock-a, oi! eta punk-a, bereziki. Taldeko partaideak Jon Salinas (ahotsa eta baxua), Martin Ziriza (gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Soria (bateria) dira. 2020 eta 2021 urteetan zehar argitaratu dituzte beraien lehen lana: Garaipen Kutrea (2020) eta Hiruzpalau Amets Larri (2021). Azken disko honek sekulako arrakasta izan du, batik bat Goizean Oskorri kantagatik. Beraz, badakizue, gitarra soinua, giro ona eta euskalduna gustuko baduzue, animatu talde honen jarraitzaile izatera eta beraien musikaz gozatzera!

Maman Aicha Kane

CENICIENTA HA MUERTO

Kalynn Bayron-en liburu honek gurasoek edo irakasleek kontatu dizkiguten istorioak zalantzan jartzea eta estereotipoak hausten dituzten neskekin enpatizatzea eragingo du. Liburu hau ingelesez idatzita dago, baina gaztelaniara itzulita ere badago.

IKUSEZIN

Fikziozko liburu hau Eloy Morenona da. Liburu honek, haur baten begietatik, gutako edozeini gerta lekiokeen istorio bat kontatzen du. Ulerterraza da, eta bullyingari eta adiskidetasunari buruzkoa da.

25


26

GOMENDIOAK

IRAKURRIXU

Nahia Arteche

THE GOOD DOCTOR Telesail hau 2017ko irailaren 25ean atera zen Netflixen. Lau denboraldi ditu, baina bosgarren denboraldia ofizialki baieztatuta dago. Protagonista Dr. Shaun Murphy (Freddie Highmore) da, autismoa eta jakintza sindromea ditu. Gustuko dut, interesgarria iruditzen zaidalako ikustea Shaunek kapituluro zelan egiten dien aurre bere beldurrei, eta zelako aurreiritziak dituzten langileek berari buruz.

Elene Arrazola | Naroa Azpitarte

HILEKORAKO KOPA Hilekoaren kopa azken urteetan jendarterartzen eta zabaltzen hasi den arren, duela 90 urte patentatu zuen Leona Chalmerrek. Egoki erabiliz eta garbituz gero, 10 urtean berrerabil daiteke. Beraz, tanpoien eta konpresen alternatiba jasangarria eta ekonomikoa da. Latex edo silikonazkoa izan daiteke eta horri esker, ez du baginako pH-a kaltetzen. Hona hemen nola erabili: Eskuak garbitu Posizio eroso bat bilatu (zutik, eserita, kokoriko) Kopa tolestu. Kanpai itxura du, eta hiru eratara tolestu daiteke: Erditik, “c” itxuran Alde bat barrurantz, “v” itxuran Espiral moduan. Zure baginan barneratu Barruan, jatorrizko formara itzuliko da, eta huts efektua eratuko du. Erabili ondoren, urarekin garbitu (12 orduz erabili daiteke) Hileko bakoitzaren aurretik eta ondoren, ur irakinetan esterilizatu 5 minutuz.


IRAKURRIXU

GOMENDIOAK

Magali Gabikagogeaskoa

ANNE WITH AN E “Anne with an E” Netflixeko telesail onenetariko bat dela iruditzen zait. Izan ere, “Ana de las Tejas Verdes” deituriko liburuen sagan oinarritzen da. Hain zuzen, Ana deituriko neska gazte bati buruz hitz egiten du. Umezurtza da, eta bi baserritarrek adoptatzen dute. Zoritxarrez, Netflixekoek ez dute telesaila egiten jarraituko. Beraz, lehen hiru denboraldiak gustuko badituzu, “Ana tejas verdes” deituriko liburuen saga irakurtzea ere gomendatzen dizuet.

BESTELAKO GOMENDIOA Ohera joan aurretik mugikor zein aparatu elektronikoak alde batera utzi beharko genituzke Izan ere, Gazteberrik 2019. urtean argitaratutako artikulu batean adierazten den bezala, “Euskadiko gazteen erdiak esnatzerakoan edo oheratu baino lehen egiten duen lehenengo gauza sare sozialetara konektatzea da. Gazteen % 74,1 egunero konektatzen da Instagramera, eta %73,7 YouTubera”. Jakin badakizue osasunerako kaltegarria dena; beraz, egin kasu nire gomendioari: utzi mugikorrak alde batera eta gozatu bizitzaz!

27


28

BITXIKERIAK

IRAKURRIXU

Bitxikeriak Unai Menika | Jon Oses Ba al zenekien…?

Anana jaten duzunean, zu jaten saiatzen ari dela? Bromelina daraman fruitu bakarra da, eta proteinak apurtzen dituen entzima bat da. Beraz, kontsumitzen duzunean, bera ere zu digeritzen saiatzen ari da. Horregatik, anana freskoa jatean mingainak erre egiten dizu.

2011.

urtea baino lehen, Errusian % 10 baino alkohol gradu gutxiago zuten edariak freskagarri gisa hartzen zirela? Momentu horretaraino, pertsona guztiek edan ahal zuten alkohola freskagarri bat izango balitz bezala.

Biztanleriaren % 90 deseroso sentitzen dela telebistaren bolumena zenbaki bakoiti batean dagoenean?

E

verest mendia zaborrez beteta dagoela, eta Nepalgo Gobernuak mendizaleei gutxienez 8 kg zabor batzeko eskatu diela?


IRAKURRIXU

BITXIKERIAK

Unax Acevedo | Eleder Uribelarrea Zeintzuk dira animalia handiena eta txikiena? Munduko animaliarik handiena bale urdina da, 24-27 m luze da eta 100-120 tona ditu. Ideia bat egiteko, 33 elefante bezalakoa da eta pertsona bat bere bihotzean sartu ahalko litzateke. Aldiz, munduko animaliarik txikiena Scydosella Musawasensis da, bere luzera 0.338 mm da, eta intsektu hau ikusteko kalitate oneko mikroskopio bat behar da.

Zein da pertsona gehien hiltzen dituen animalia? Urtean, pertsona gehien hiltzen dituen animalia marrazoa, lehoia, elefantea edo halako bat dela esango luke jendeak. Hala ere, hiltzailena eltxoa da, 750.000 pertsona hiltzen ditu urte bakoitzean gutxi gorabehera. Gaixotasunak eta infekzioak kutsatuz, Afrikan batez ere, jendearentzat arriskutsuak dira, eltxoen populazioa oso handia delako.

29


30

ERREZETAK

IRAKURRIXU

LEKAK TOMATEAREKIN ETA URDAIAZPIKOAREKIN Joseba Lekerika | Markel Uribarri Osagaiak:

400 g leka 10-12 Cherry tomate helduak 2 ale berakatz 100 g urdaiazpiko dadotan ½ koilarakadatxo kumino Koilarakada 1 oliba olio birjina extra Gatza eta piperbeltza

Prestaketa: Hasteko, lekak garbitu, ondo lehortu, puntak eta alboko zatiak kendu eta 6 zentimetro inguruko luzera duten zatietan moztuko ditugu. Lurrunetan egosiko ditugu 10 minutuz barazkiak "al dente" gustatzen bazaizkizu. Berakatz aleak zurituko ditugu. Oso fin txikituko ditugu eta zartagin batean jarriko ditugu olioarekin. Sua indar erdian piztuko dugu, eta berakatza gorritzen hasten denean eta usaina askatzen duenean, xerra meheetan moztutako Cherry tomateak gehituko ditugu. Pare bat minutuz egosiko dugu, eta urdaiazpikoa eta kuminoa gehituko ditugu. Egosi 5 minutu inguru su erdi-baxuan. Gehitu egositako lekak, gatzarekin eta piperbeltzarekin (kontuz urdaiazpikoak gatza bota duelako). Ondo nahastu, dena egosten utzi pare bat minutuz, lekek zaporea har ditzaten. Bukatzerakoan, zerbitzateko prest egongo da.


IRAKURRIXU

ERREZETAK

FEIJOADA Iraide Ramos Osagaiak:

- 500 g baba zuri - 500 g txerri solomoa - 600 g okela - 200 g hirugihar -150 g urdai - Txorizo eta saltxitxa 1 - 3 tipula - 500 ml ardo zuri - Piperbeltz eta gatza pixka bat - Ereinotz orri 1 Prestaketa: Lehenengo, babak beratzen utzi 24 orduz. Ondoren, tipula, saltxitxa, urdaia, txorizoa, hirugiharra, okela eta txerri solomoa bota, eta horri ardo zuri pixka bat bota. Gero, babak urarekin bota, piper beltz eta gatz pixka batekin, eta egiten utzi 15 minutuz. Eta, kitto. Azkenik, nahi baduzu, ereinotz orria bota ahal diozu edo arrozarekin jan goxoago egoteko.

31


32

ERREZETAK

IRAKURRIXU

PIKILLO PIPERRAK BAKAILAOZ BETEAK Unax Aldazabal | Unax Etxezarraga Osagaiak:

12 pikillo piper oso kontserbakoak 350 g bakailao gezatu Bi koilarakada irin 300 ml esne oso Tipula bat Oliba-olio birjina estra Baratxuri ale bat 200 ml arrain salda 100 ml ardo zuri 3 pikillo piper Koilarakada bat azukre eta gatza Prestaketa: Bakailoa lapiko batean jarriko dugu ur hotzarekin, eta sutara eramango dugu. Irakiten hasten denean, su gainetik baztertuko dugu eta 5 minutuz utziko dugu egonean. Ondoren,bakailoa lapikotik aterako dugu eta papurtu egingo dugu. Zartagin batean olioa eta baratxuri laminatua jarriko dugu. Baratxuria urre kolorea hartzen hasten denean, bakailao papurtua jarriko dugu zartagin berean,

eta pare bat buelta emango dizkiogu. Gero, irina bakailoarekin nahastuko dugu, etaapurka esnea gehitzen joango gara. Mugitzen jarraituko dugu saltsa loditu arte, eta gatz pittin bat gehituko diogu. Bakailoaren betegarria pastelgintzako mahukan jarriko dugu (piperrak betetzea errazago izateko), eta piperrak bete ondoren gorde egingo ditugu. Pikillo saltsa egiteko, olio pixka bat botako dugu kazola batean, tipula gehituko dugu eta egiten utziko dugu su ertainean, kolore pixka bat hartu arte. Beste koilarakada bat irin gehitu eta kontuz erregosi, irina erre ez dadin. Ondoren, ardoa gehitu, eta alkohola lurrundu ondoren, arrain-salda gehituko diogu. Saltsa irabiagailuaren edalontzian jarri eta 3 pikillo piper gehitu, birrindu saltsa eta kazolara berriro eramango ditugu. Janaria prestatzen utziko dugu saltsak ondo sukaldatu arte. Azkenik, pikillo piperrak kontu handiz bete eta 5 minutuz utzi behar ditugu sutan egonean. Piperrak plater batean aterako ditugu saltsarekin batera.


IRAKURRIXU

ERREZETAK

TXOKOLATEZKO MOUSSEA Ekaitz Ipas Osagaiak 5 gelatina-orri 250 ml esne 3 arrautza 120 g azukre 40 g Maizena 50 g txokolate hauts 300 g Maria galleta 200 ml kafe espresso 150 g urtzeko txokolate 50 g margarina 100 ml esne gain

Prestaketa: Gelatina-orriak ur hotzetan jarri, eta berotzen utzi 5 minutuz. Bota esnea kazola batean eta irakin. Arrautzak apurtu gorringo eta zuringoak bereiziz, eta azken horiei azukrearen erdia, Maizena eta txokolate-hautsa gehitu. Irakin esnea kazola batean eta gehitu aurreko prestaera, loditzen hasi arte. Kendu sutatik, gehitu gelatina xukatua eta disolbatuta egon arte. Utzi hozten. Irabiatu zuringoak, loditu arte. Gehitu gainerako azukrea eta jarraitu irabiatzen, elur-puntuan egon arte. Gehitu aurretik prestatutako kremari. Utzi moussea hozkailuan hozten. Maria galleten erdiak kafean busti, erretilu baten behealdean jarri eta gainera bota moussea. Gainerako gailletak busti eta mousse gainean jarri. Zatitu txokolatea ontzi batean, erantsi margarina zatitxoetan eta esnea gainetik. Sartu mikrouhin-labean, potentzia handienean, minutu batez, eta eragin txokolatea urtu eta testura homogeneoa izan arte. Busti gailletak txokolatearekin, eta utzi hozten.

33


34

IRITZI ARTIKULUA

IRAKURRIXU

Adriana Isasi | Naia Olabe

ZER EGIN DAITEKE ELIKAGAI PROZESA Elikagai prozesatuek gure osasunean duten eragina oso handia da. Gobernuek neurriak hartu beharko lituzkete era osasungarrian jaten dugula ziurtatzeko. Azken finean, gure osasuna gure gorputzeko atal garrantzitsuena eta gehien zaindu behar duguna da. Arazo honi aurre egin ahal izateko, hurrengo paragrafoetan azalduko ditugun hainbat gomendio hartu behar dira kontuan. Lehenik eta behin, zer dira elikagai prozesatuak? Elikagai prozesatuak ontziratu aurretik sukaldatutakoak, kontserbak, ontziratutakoak, aurrez moztutakoak edo zaporeekin hobetutako janariak dira. Nola jakin dezakegu saihestu behar ditugula? Produktu guztiek beraien atzean edo alboan etiketa bat dute, non informazio nutrizionala datorren. Bertan, dituen kaloriak, koipeak, azukrea, proteinak, gatza eta abar agertzen dira. Hala, kalteak ikusita, lehenengo gomendioa gobernuek elikagai osasungarrien iragarkiak egitea litzateke. Gaur egun, orokorrean, internetek inportatzia handia du; beraz, horrelako iragarkiak ikusteak jendearen, eta batez ere, nerabeen jateko ohiturak aldatzen lagundu dezake. Horrez gain, beste ideia bat barazkien, fruituen, lekaleen eta antzekoe prezioak jaistea izan daiteke, jendeak gehiago eros ditzan. Bestalde, kontuan hartu beharreko beste gauza bat zer jaten dugun kontro-


IRAKURRIXU

IRITZI ARTIKULUA

35

ATUAK SAIHESTEKO? latzea da; hau da, janari prozesatua astean behin jatea ez da txarra, baina egunero jateak arrisku handia ekar dezake. Hots, elikagai horiek kaloria hutsak dituzte, eta beraz, ez digute nutrienterik ematen. Bestalde, azukre eta koipeek obesitatea eragin dezakete, eta gehigarriek aldaketa kaltegarriak sor ditzakete gure heste floran. Horregatik, neurrian jaten ikastea komeni zaigu. Era berean, gure ustez, derrigor izan beharko litzateke ikastoletan zein eskoletan gai honi buruz gauza desberdinak irakastea, elikagai prozesatuak jatearena ez normalizatzeko. Adibidez, hainbat metodo erabiliz irakatsi ahal da: fruta piezekin jolastuz, filmak ikusiz... Hori delako ikasleei arreta pizteko modurik onena. Laburbilduz, aurreko paragrafoetan idatzitakoa kontuan hartuta, jateko ohiturak aldatzen hasi beharko ginateke, gure gorputza eta burua osasuntsu mantentzea delako helburu nagusia. Zaila zein erraza izan daiteke arazoa konpontzea, egiten dugun esfortzuaren arabera; hots, denon artean lan eginez lortu dezakegu. Gure esku dago!


36

HOROSKOPOA

IRAKURRIXU

Jone Corral | Jone Uribe

HOROSKOPOA

Aquarius

Maitasunean: Ezusteko albiste positibo ugari jasoko dituzu pertsona garrantzitsu batengandik. Egoera zailak bizi arren, hortik irtengo zara. Bikote-harremana (1/20 - 2/18) izanez gero, erlazio positiboa eta estimulagarria izango da. Ikasketetan: Pozik zaude lortutako emaitzekin, baina egunero denbora gehiago eskaini behar diezu ikasketei. Osasunean: Zure osasuna asko zaintzen duzu eta harro egotekoa da, horrela segi.

Piscis

Maitasunean: Bikotekiderik baduzu, arreta gehiago jarri behar diozu, ondo baitakizu nortasun berezia duen pertsona batekin maiteminduta zaudela. Uneren (2/19 - 3/20) batean larritzen bazaitu, ez kezkatu momentuko gauza izango baita. Ikasketetan: Ezer egin baino lehen, ondo pentsatu, egiten dituzun gauza guztiek ondorio bat daukatelako. Osasunean: Kirolarekin obsesio bat duzu, azkenaldian egunean 4 ordu inguru sartzen dituzulako. Hori kontrolatzea komeni zaizu.

Aries

Maitasunean: Gorabehera handiak izango dituzu, eta honen ondorioz, depresio handi bat jasango duzu. Ez galdu esperantzarik, gogorra izan. Ikasketetan: (3/21 - 4/19) Esfortzu guztiak egin eta gero, espero zenituen emaitzak jasoko dituzu. Segi horrela! Osasunean: Estresatuta bizitzeak ondorio larriak ekarri dizkizu eta zure burua zaintzeaz ahaztu zara.

Taurus

Maitasunean: Ez duzu bikotekiderik, baina ez duzu horren beharrik. Laguntasuna presente duzu zure bizitzan, eta horregatik aintzat hartzen duzu. Ikaskete(4/20 - 5/20) tan: Azkenaldi honetan, galduta zaude eta ez duzu zure bidea aurkitzen, baina ez arduratu, denbora aurrera joan ahala dena konponduko baita. Osasunean: Momentu honetan gripea da zure lagun mina, baina lasai egon hemendik irtengo zara eta!

Gemini

Maitasunean: Maiteminduta zaude oraingoan, baina kontuz ibili, berak buruan beste pertsona bat du-eta. Ikasketetan: Zailtasunak izango dituzu egindako (5/21 - 6/20) lana aurrera eramateko. Horregatik, esfortzu eta denbora gehiago eskaini beharko diozu. Osasunean: Udan jai asko ospatu ostean, alkohol eta tabakoaren kontsumora ohitu zinen, baina zure onena emateko eta zure osasuna hobetzeko, hau geldiarazi beharko zenuke.

Cancer

Maitasunean: Ezin dituzu zure sentimenduak gorde, bihotza gehiago zabaldu (6/21 - 7/22) behar duzu. Ausarta izatearen truke sari ugari jasoko dituzu. Ikasketetan: Ez jarri urduri, zuk pentsatzen duzuna baino hobe egin ahal duzu eta. Zure buruarengan konfiantza izan behar duzu. Osasunean: Ez duzu ondo jaten, beti txokolatea eta azukrea duten janariak jaten ari zarelako. Zure elikadura ohiturak guztiz aldatu behar dituzu, animo!


IRAKURRIXU

HOROSKOPOA

Leo

Maitasunean: Utzi jolasteari, etorkizunean damutuko zara eta! Harrotasuna eta ligoteoa zaindu behar dituzu, bikotekidea duzun bitartean. Ikasketetan: Asko ahalegintzen zara, (7/23 - 8/22) oraindik espero dituzun emaitzak lortu ez arren, ez duzu zeure burua jaitsi behar. Zugan sinistu behar duzu. Osasunean: Atseden beharra duzu, eta eguna amaitzean gogoratu lo egitea beharrezkoa dela osasuntsu egoteko.

Virgo

Maitasunean: Zurea ez da maitasuna, obsesioa da. Ez da asko maite behar, ondo maite baizik. Ikasketetan: Abila zara, ikastolan ezer egin gabe eta etxean ere ezer ikasita nota (8/23 - 9/22) bikainak ateratzen dituzu. Hori pribilegio bat da, bai. Aprobetxatu. Osasunean: Zure osasuna gehiago zaindu beharko zenuke, kirola eginez eta elikadura zainduz.

Libra

Maitasunean: Zoritxarrez, zure bikotekidea adarrak jartzen ari da behin eta berriz. Behin betiko begiak zabaldu behar dituzu, ezin zara zeure burua engainatzen ibili eta. Ikaske(9/23 - 10/20) tetan: Etxeko arazoak direla eta, ikasketetan galduta ibiliko zara, baina ez kezkatu laster dena berriro ere lasaitu eta gatazka horretatik ateratzea lortuko duzu. Osasunean: Zure gorputzarekin ez zaude gustura. Zeure burua maitatu behar duzu, bakoitza den bezala maite behar delako.

Scorpius

Maitasunean: Hil honetan zure bikoteak eta zuk urteurrena izango dituzue. Elkarrekiko maitasun faltarik ez dagoela argi ikusten da. Ikasketetan: Zalantzan zaude bi ibilbideren (10/23 - 11/21) artean. Zuk argi duzu, baina gurasoek beste bide batera bultzatzen zaituzte. Askotan gurasoek nahiago dutena erabakitzen da, baina zure etorkizunerako kaltegarria da. Buruarekin pentsatu! Osasunean: Oso dieta zorrotza jarraitzen duzu, baina zure gorputza atseden eske dabil; hortaz, aprobetxatu oporrak eta ez kezkatu.

Sagittarius

Maitasunean: Azkenaldi honetan zalantzak sortu zaizkizu, eta normala da. Baina, zalantza horrekin denbora luzez ibiliz gero, ziur aski kalte handiak sortuko dituzu zure ingurukoen artean. Ikasketetan: Azterketen emaitzak jasoko dituzu jada, eta kezkatuta (11/22 - 12/21) zaude badakizulako emaitzak normalean baino baxuagoak izan direla eta gurasoei ezer komentatu ez diezula. Zorte on! Osasunean: Hasieran aipatutako zalantzak estres ugari sortuko dizute, baina lasai, kontrolatzen ikasiko duzu eta.

Capricornus

Maitasunean: Zure bizitzan pertsona toxiko bat sartu da, eta zure lagun eta familiak abisatu zintuen. Utzi alde batera zure burgoikeria eta agur esan pertsona honi. Ikasketetan: Emaitza zoragarriak jasotzen zabiltza eskainitako denbora eta dedikazio guztiaren (12/22 - 1/19) ondoren. Baina, ikasketez gain, bizitza soziala daukazu eta beste honi denbora eta dedikazio bera eman behar diozu. Osasunean: Egun hauetan droga kontuetan sartuta ibli zara eta orain ahalegin handiak egiten ari zara hortik irteteko. Zuk ahal duzu!

37


38

TALDE ARGAZKIAK

TALDE ARGAZKIAK

IRAKURRIXU


IRAKURRIXU

TALDE ARGAZKIAK

39


40

TALDE ARGAZKIAK

IRAKURRIXU


IRAKURRIXU

TALDE ARGAZKIAK

41


42

TALDE ARGAZKIAK

IRAKURRIXU


IRAKURRIXU

TALDE ARGAZKIAK

43


44

DENBORAPASAK

IRAKURRIXU

Denborapasak Aimar Revilla

Gurutzegrama

1- Gaztañerre 2- Filosofia 3- Euskara

4- Film 5- Matematika 6- Udaberri

7- Ikastola 8- Ekonomia 9- Literatura

10- Ingelera


IRAKURRIXU

DENBORAPASAK

Sudokua

45





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.