396. zkia. Doakoa 2022ko martxoa Laguntzen du
Bueltan da Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa Bi urteko eten baten ondoren, Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa - DIGITAL GENERATION Iruñean ospatu zen. Martxoaren 10ean eta 11n, goizez eta arratsaldez, hiriko NH Iruña Park Hotelak Universitario Vasco Navarrok antolatutako ekitaldi hau hartu zuen. Bi jardunaldi horietan zehar, Nafarroako zentro akademiko ezberdinetako ehunka gazte izan ziren Aretoan, eskola-ikasketak amaitu ostean eskura duten prestakuntza-eskaintza zabala bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldia ikasleen, familien, prestakuntzako profesionalen, ikas-
tetxeen, unibertsitateen eta enpresen arteko topagunea izan zen berriro, gazteek beren etorkizuneko prestakuntzari eta bizitza profesionalari buruzko zalantzak argi zitzaten. Aretoak bere espiritu bereizgarria mantendu zuen, hau da, orientazioaren eta prestakuntzaren garrantzia aldarrikatzea. Hori dela eta, bertaratuek NH Iruña Park Hoteleko instalazioak bisitatu eta hezkuntza zentro ezberdinetako hogei erakusketari baino gehiagori buruzko informazioa jaso duten. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta hurrengo Aretora arte!