Issuu on Google+

2008ko apirila - 10 zbk

Familixan

GURASOENTZAKO ALDIZKARIA

 0-3 URTE ‘Guraso ideala’ ‘Padre / Madre ideal’ 

3-6 URTE ‘Beste seme / alaba bat espero dugu’ ‘Vamos a tener otr@ hijo@’  6-12 URTE ‘Bizikidetzaren alde heztea: denon eta denontzako lana’

‘Educar en favor de la convivencia: una tarea de y para todos y todas’  12-18 URTE ‘Amak edo aitak bikotekide berria du’ ‘La Ama o el Aita tiene una nueva pareja’’


DEPARTAMENTO DE SERVICIOS SOCIALES

Udal Prebentzio departamentua

ASPANOVAS A

SPANOVAS-Gipuzkoa (irabazi asmorik gabeko elkartea eta erabilera publikoko entitate gisa ezagututakoa) 1996an eratu zen eta 1998an hasi zen lanean etxean minbizidun haurren bat zuten 4 familiaren ekimenez. Geroztik, elkartea hazten ari da bertan sartu diren familiek eginiko ahaleginari eta elkarteari beren laguntza era eskuzabalean eskaintzen dieten profesionalen lankidetzari esker.

GIPUZKOAKO HAUR MINBIZIDUNEN GURASOEN GIPUZKOAKO ELKARTEA

ASOCIACIÓN DE PADRES DE NIÑOS CON CÁNCER DE GIPUZKOA

Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako Elkartea sortu zenetik, oinarrizko helburu hauek ditu: .-Pertsonak diren heinean, haur minbizidunen eta beren familien Osasun, hezkuntza ARRETA, psikologikoa eta sozialaren hobekuntza lortzea. .-Gaixorik dauden haurren bizi-itxaropena handitzen laguntzea eta euren eta familiartekoen kalitate maila duina lortzea. .-Gaixotasuna gainditu duten guztiak eta euren anaiarrebak gizarteratzerakoan, heldu arduradun eta solidario izan daitezenaren alde lan egitea. .-Mundu osoko, baita Estatuko beste antzeko elkarteekin lan egitea. .-Haur minbizidunen eta euren familiek dituzten beharren BOZERAMAILE onartuak izatea. .-Haur minbiziaren eta horrek sortzen dituen arazoak gizartean jakinaraztea. .-Egun hutsune asko dituen laguntza eta bakarkako tratamendu kliniko psikologikoko taldea sortzea. .-Hezkuntza garapena eta haur minbizidunek dituzten ikasketa prozesu atzerapenak gainditzeko laguntzak bultzatu. Erakunde publikoei, gai horretan adituak izango diren profesionalak heztea eskatu. .-Boluntario sozialen taldeen eraketa bultzatu. .-Zerbitzu Publikoetako Planetan parte hartzeko mekanismoak martxan jarri.

La Asociación de Padres de Niños con Cáncer de Gipuzkoa, desde su fundación tiene como objetivos fundamentales: Conseguir la mejora de la ATENCIÓN sanitaria, educativa, psicológica y social de los niños enfermos de Cáncer y sus familias, considerando su integridad como personas. Contribuir al aumento de las expectativas de vida de los niños enfermos y conseguir niveles dignos de calidad para ellos y sus familias. Trabajar para que todos los supervivientes y sus hermanos puedan reincorporarse a la sociedad como adultos responsables y solidarios. Colaborar con organizaciones similares del estado y del resto del mundo. Ser los PORTAVOCES reconocidos de las necesidades de los niños enfermos de cáncer y familias. Difundir a la sociedad en general la existencia del cáncer infantil y los conflictos y problemas que genera. Propiciar la creación de grupos de apoyo psicológico y el tratamiento psicológico clínico, individualizado de evidentes carencias. Normalización educativa del menor afectado de cáncer y la de sus hermanos en edad escolar. Fomentar la creación de grupos de voluntariado social. Articular los mecanismos para la necesaria participación en los Planes y programas de los Servicios Públicos

Hainbat programa eramaten ditu aurrera:

Lleva a cabo diferentes programas:

* Laguntza psiko-soziala * Eskola programak * Informazio,zabalkunde eta sentsibilizazio programak * Heziketa programak * Boluntario programak * Aisialdi programak * Mugimendu asoziatiboak

* Ayuda psicosocial * Programas escolares * Programas de sensibilizacion información.. * Programas de educación * Programas de voluntariado * Programas de tiempo libre * Movimiento asociativo


I

GURASO ESKOLA

ESCUELA DE PADRES

2007-2008 IKASTURTEKO GURASO ESKOLA

ESCUELA DE PADRES/MADRES CURSO 2007–2008

kasturte honetan nobedade batzuk sartu ditugu, urterik urtera guraso-eskolan egiten dugun antolamenduan.

Bi gai landuko ditugu, eta partaideek aukera izango dute interesaren arabera gaia sakontzeko. Bi kasuotan, gaiari buruzko hurbilpenhitzaldi orokorra egingo da lehenengo. Gero, interesatuta daudenei, 3 eguneko sakontzeikastaroa egiteko aukera emango zaie.

Hauek dira landuko ditugun gaiak:

E

ste curso hemos introducido algunas novedades en la organización que año tras año realizamos de la Escuela de padres/madres. Trabajaremos 2 temas y cada participante podrá profundizar más o menos en cada uno en función de sus intereses. En ambos casos se realizará primero una charla general de iniciación sobre el tema. En la misma se dará la oportunidad de hacer un cursillo de profundización de 3 días a aquellos interesados. Los temas a tratar son los siguientes:

*DROGAKETA KONTSUMO GOIZTIARRAK. GURASOEN zeregina:

*DROGAS Y CONSUMOS TEMPRANOS el papel de los PADRES Y MADRES:

Apirilaren 3an, 18:30ean, Santa Anan. Hizlaria: Pakita Mateos – AGIPADeko prebentziounitatea (18 urteko eskarmentua).

3 de Abril a las 18:30 horas en Santa Ana La ponente: Pakita Mateos –Unidad de prevención de AGIPAD (18 años de experiencia)

*EMOZIOZKO ADIMENA, GURASOentzat: Maiatzaren 13an, 18:30ean, Santa Anan. Hizlaria: Jose Antonio Gonzalez – SYCOM TRAINING SYSTEMS SMko zuzendaria (35 urteko eskarmentua). Sakontzeko ikastaroak hitzaldien ondoren emango dira. Edozein zalantza argitzeko, deitu 943037700 telefonora. Izena ematea ezinbestekoa da.

*INTELIGENCIA EMOCIONAL, para PADRES Y MADRES: 13 de Mayo a las 18:30 en Santa Ana. El ponente : Jose Antonio Gonzalez –director de SYCOM TRAINING SYSTEMS S.L (35 años de experiencia) Los talleres de profundización se realizarán posteriores a la charlas informativas. Para cualquier duda llamar la 943-037700. Necesario inscribirse.


‘Guraso ideala’

0-3 urte JONE BEITIALARRANGOITIA Haur eta Helduen Psikoterapeuta

U

mea jaiotzen denean, jaiotza eta heriotza gertatzen dira batera. Guraso idealaren irudia hil egin behar da, benetako gurasoek jaio eta garatzerik izan dezaten. Haurdunaldiaren bederatzi hiletan eta are askoz lehenago ere, guraso IDEALA eratuz joaten da, zati bat kontzientzian eta zatirik handiena inkontzientzian. Fantasiaz eta aurreiritziz betetako irudi metalak izaten dira. Hori beti gertatzen da horrela; dena den, irudi horien edukia ezagutu behar dugu, IDEAL horrek itsutu ez gaitzan eta gure burua eta mundura etorri zaigun haurtxoa ikusten utzi diezagun. Ideal horrek, hobetu beharrean, urrundu egiten gaitu benetako gure izaeratik, eta indarrik eta benetako baliabiderik gabe uzten gaitu, kulpaz, purrustadaz, amorruz eta tristeziaz beteta. Ideal hori ez da bihotzean sortzen, eta, beraz, urrun dago gurasotasunaren eta giza harremanen muinik garrantzitsuenetik, maitasunaren ziurtasunetik. Bihotzetik abiatzen den oro, ingurukoen bihotzera heltzen da. Garena ahalik eta ondoen izateko gure buruari baimena ematea izango litzateke benetako ideala. Horren ondorioz, zalantzak, beldurra, amorrua… sentituko ditugu sarritan. Baina guraso izatearen benetako esperientziatik sortuko dira zalantzok, beldurrok eta amorruok, ez ideala ez izateak sortzen duen ezintasunetik. Izan ere, idealak exijitu egiten du; garena, ordea, esperientzia, bizipena, indarra eta ilusioa da. Idealetik ihes egin eta benetako gura-

“Guraso idealaren irudia hil egin behar da, benetako gurasoek jaio eta garatzerik izan dezaten.”

sora hurbiltzeak beste aukera errealago batzuk ekarriko ditu, eta, horrela, irudimena erabili ahal izango dugu fantasiaren ordez. Idealaren menpe bagaude, besteari eta, batez ere, umeari ere ideala eskatuko diogu. Horregatik, gure buruarekiko eta ingurukoekiko harremanak lortu ezinezko exijentziez beteko dira. Idealarentzat INOIZ EZ DA NAHIKOA, ez gara sekula helduko; gure erdigunetik gero eta urrunago egongo gara. Aitzitik, eta kontraesana badirudi ere, bertute eta akats guztiekin, benetako gurasoa NAHIKOA da, maitasuna jariatzen duelako eta haurrekin asebeteta egoteko aukera ematen duelako, barre eta malko artean. Idealak ez digu uzten gure itzalak aurkitzen, eta beti argia, distira, bilarazten digu. Eta hori ezinezkoa da. Gizakiok itzalei esker lortzen dugu osoagoak izatea. Baina, nola ihes egin joko horretatik? Kontzientzia eta konpromisoa dira bide bakarrak: kontzientzia, guri zer dagokigun eta kanpotik (edo gure barrutik) inposatutakoa zer den ohartzeko, eta, konpromisoa, erabakiak geure kabuz hartzeko. Kasu bakoitza berezia izango da. Hori dela eta, behatu ditzagun guraso izatearen inguruan ditugun pentsamenduak, sentipenak eta ekintzak. Adibidez, guraso batek pentsa dezake beti umearekin egotea dela onena, baina itolarria sentitu dezake eta inoiz edo behin alde egiteko gogoa. Beste kasu batean, umeak besoetan

gehiegi ez hartzea komeni dela pentsa dezake gurasoak, eta barrutik besoetan estutzeko irrikatan egon daiteke. Begi-bistakoa denez, kasu bakoitzean modu batekoa da errealitatearen ikuspegia, baina bietan ziurtasuna adierazten du. Gure buruarekin eta gure intuizioa rekin konprometitu behar dugu, gero eta osasuntsuago egoteko, ez idealak edo bikainak izateko.


‘Padre y madre ideal’

“Debe morir un ideal de madre para que las verdaderas puedan nacer y desarrollarse.”

l nacimiento del bebé supone un nacimiento y una muerte. Debe morir un ideal de madre para que las verdaderas puedan nacer y desarrollarse. No solamente durante los nueve meses de embarazo sino mucho antes, una parte de manera consciente y gran parte de manera inconsciente, se va formando un IDEAL de ser madre. Se trata de imágenes mentales, llena de fantasía y prejuicios.. Es imposible que esto no suceda, pero es necesario saber el contenido de estos, para que esta imagen IDEAL no nos ciegue para vernos a nosotras mismas y a este bebé real que ha llegado al mundo. Este Ideal, lejos de hacer de nosotras mejores, nos aleja de lo que realmente somos, dejándonos sin fuerzas ni recursos reales, y llenas de culpa, reproches, rabia y trsiteza. Este ideal no viene del corazón, y por lo tanto está lejos del centro más impor-

E

0-3 años JONE BEITIALARRANGOITIA Haur eta Helduen Psikoterapeuta

tante de la maternidad y de cualquier relación humana, lejos de la certeza del amor. Todo lo que sale del corazón, llega al corazón de los demás. El verdadero ideal sería poder darnos el permiso para ser aquello que somos lo mejor que podamos. Muchas veces ello supondrá que estemos llenas de dudas, miedos, rabias…pero que emanan de la experiencia real de ser madres, y no tanto de la frustración de no poder llegar a ser aquello a lo que el Ideal nos pide. Porque el Ideal es exigencia, mientras que lo que somos es experiencia, vivencia, fuerza, ilusión. Huir del Ideal para acercarnos a esa madre Real hará que puedan abrirse otras posibilidades reales, ya que podremos utilizar la imaginación en lugar de la fantasía. El ser esclavas de esto puede suponer que esperemos de los demás y sobre todo del bebé otra imagen Ideal. Por ello, las relaciones con nosotras mismas y con los demás se impregnan de unas exigencias inalcanzables. Ya que, para el Ideal NUNCA ES SUFICIENTE, nunca llegaremos. Sino todo lo contrario, cada vez nos alejaremos más de nuestro centro. Por el contrario, y aunque parezca paradójico, con todas sus virtudes y defectos, la madre Real es SUFICIENTE, ya que permite el flujo del amor y de estar completas con nuestros bebés: con nuestras risas y nuestras lágrimas. El Ideal no permite encontrarnos con nuestras sombras, y nos exije buscar de nosotras siempre la luz, el brillo. Y ello no es posible en cuanto que somos seres humanos que gracias a sus sombras logran llegar a ser más completos. Pero, ¿cómo podemos escapar de este juego? La única manera es la conciencia y el compromiso.

Conciencia para darnos cuenta de qué va en sintonía con nosotras y qué es impuesto desde fuera (o desde mi propia exigencia); y compromiso para llevar a cabo la toma de decisiones desde nosotras. En cada caso será diferente. Por ello, tomemos un tiempo de observación de lo que pensamos, sentimos y actuamos en cuanto a ser madre se refiere. Por ejemplo, alguien puede darse cuenta que pensaba que lo mejor para los bebés es estar siempre con ellos, pero que dentro de ella se ahoga y necesita tomar distancia de vez en cuando. En otro caso, puede ser que alguien pensara que lo mejor es no coger mucho en brazos a los bebés, y que por dentro esté deseando hacerlo. Como vemos, en cada caso la dirección de lo Real es diferente, pero es una certeza para cada una. Es con nosotras mismas y nuestra intuición con las que nos tenemos que comprometer para estar cada vez más sanas, y no Ideales y magníficas.


3-6 urte

‘Beste seme/alaba bat espero dugu’ “Helduak ezin du saihestu nagusiak jelosia, inbidia eta lehia sentitzea.”

AITOR MURILLO Auzitegiko Psikologoa

este seme/alaba bat mundura ekartzea ez dute senitarteko guztiek berdin bizi izaten. Helduak, oro har, poztu egiten dira egoera horretan; seme-alaba nagusientzat, ostera, ez da hain atsegina izaten, urte eta erdi eta lau urte bitartekoak badira, batez ere.

men murriztu daiteke, eta, ondorioz, baita seme/alaba nagusiarekin jolas egiteko gaitasuna ere. Hortaz, ezinbestekoa da seme/alabari ulertaraztea, familiaren egitura dezente aldatuko bada ere, gurasook beragatik sentitzen duzuenak bere horretan jarraituko duela.

Helduak ezin du saihestu nagusiak jelosia, inbidia eta lehia sentitzea. Horregatik funtsezkoa da, sentimendu horiek ahalik eta naturaltasunik handienez onartzea.

Anai/arrebaren etorrera prestatu. Haurdunaldian, amaren sabelaren bilakaera ikusten, bihotzaren taupadak entzuten, txikiaren gela eta arropa atontzen… utzi behar zaio nagusiari. Haurtxoekin ohitzen lagundu. Inguruan ume txikirik badago, bisitatzea komeni da. Inor izan ezean, liburuak eta argazkiak erakutsi diezazkiokegu. «Jolas egiteko anaia/arreba izango duzu». Ez da komeni ideia hori transmititzen saiatzea. Oso esaldi ohikoa bada ere, ez da errealitatean funtsatzen. Anai-arrebok ezin izango

B

Jarrera batzuen bidez, sentimendu horiek hain mingarriak ez izaten lagundu diezaiekegu seme-alabei; hona hemen: Albistea eman. Nagusia jakinaren gainean jarri behar dugu, bai egoera berriaz, bai egoera horrek ekarri ditzakeen aldaketez. Haurdunaldian, amaren mugikortasuna nabar-

dira elkarrekin jostatu, harik eta hilabete mordoa igarotzen den arte. Horregatik, denbora-tarte bat pasatu arte ezin izango dutela jolastu azaltzea komeni da. Ospitaleratzea hurbildu ahala. Prestatu egin behar da nagusia, eta ama egun batzuetan ez dela etxean egongo azaldu behar zaio; non egongo den, zer egingo duen, zeinek zainduko duen bera eta ama eta anaia edo arreba noiz itzuliko diren jakinarazi. Umetxoa jaiotakoan, alderdi hauek hartuko ditugu kontuan: Ama ospitalean dagoela, ama-haurrak bisitatu. Umeak ama ospitalean bisitatzea komeni da. Hori ezinezkoa bada, telefonoz behinik behin harremanetan egon behar dute. Kontuan izan lehenengo aldia mingarria izan daitekeela. Ez dira umearen sentimenduak (tristura, haserrea…) ukatu behar. Bukatzeko, etxean gaudelarik, jarraibide hauek hartu ditzakegu aintzat: Arreta eskaini nagusiari. Egunean zehar tartetxo bat berari bakarrik eskaintzen badiogu, jelosia-sentimenduak txikitzen lagunduko dugu. Ingurukoek ere nagusiari arreta eskaini diezaioten ahalegindu. Umeak jaiotzen direnean, senitarteko eta lagun guztiak txikiari begira jartzen dira. Saiatu helduek nagusiari ere arreta eskaini diezaioten.


3-6 años

‘Vamos a tener otr@ hij@’ “L@s adultos no pueden evitar que al/la mayor le surjan estos sentimientos de celos, de rivalidades e incluso de envidias.”

a llegada al mundo de otr@ hij@ no es vivida de igual manera por todos los miembros de la unidad familiar; mientras que generalmente a los adultos les llena de alegría esta futura situación a los hij@s mayores no les resulta tan agradable. Sobre todo si tienen entre año y medio y cuatro años.

L

AITOR MURILLO Psicólogo Forense

preparar la habitación, la ropa del bebe... Ayudarle a que se familiarice con bebes: si se tiene a alguien cercano es aconsejable visitarle... en caso de no tener a alguien con un

L@s adultos no pueden evitar que al/la mayor le surjan estos sentimientos de celos, de rivalidades e incluso de envidias, por eso es fundamental entender que se deben aceptarlos con la mayor naturalidad posible. Mediante algunas conductas se podrá ayudar a l@s hij@s a que estos sentimientos que han surgido en ell@s les resulten menos dolorosos: Dar a conocer la noticia: es importante informar al/la mayor sobre la llegada al mundo de un nuevo ser y de los cambios que esta nueva situación puede generar. Durante el embarazo, es posible que la movilidad de la madre merme de manera considerable y como consecuencia disminuya su capacidad de juego con el/la hij@ mayor. Por eso es fundamental hacer entender que aunque la realidad familiar cambie considerablemente el amor que sus padres sienten hacia él/ella no va variar. Preparar la llegada del herman@: es conveniente que durante el embarazo se permita al hijo ver la evolución de la tripa de la madre, de que escuche los latidos del corazón,

no podrán jugar juntos hasta que pasen muchos meses, por eso, es importante explicarle que hasta que pase un tiempo no lo podrán hacer. Ante la proximidad de la hospitalización: es interesante prepararlo y explicarle que su madre se va a ausentar unos días, darle a conocer donde estará, qué es lo que hará, quién lo cuidará a el/ella y cuándo regresarán a casa su madre y el bebe. Una vez nacido el bebe, se podrán tener en cuenta las siguientes consideraciones: - Durante la hospitalizacion visitar a la madre y al bebe: es conveniente que el/la hij@ visite a su madre en la clínica. Si no es posible que el/la hij@ acuda de visita al hospital es fundamental que la madre y el/ella se mantengan en contacto telefónico. - Tener en cuenta que los primeros encuentros pueden ser dolorosos, es importante no negar los sentimientos del niño (tristeza, enfado...)

bebe es posible enseñar libros y fotos donde aparezcan bebes. “Tendrás un@ hermanit@ para jugar”: no es positivo intentar trasmitir esta idea. A pesar de que esta frase es muy común carece de principio de realidad. L@s herman@s

Finalmente y una vez de vuelta a casa, podemos seguir las siguientes indicaciones: - Prestar atención al hij@ mayor: dedicar al día un tiempo exclusivo para el/la mayor es una acción que minimizará estos sentimientos de celos. - Hacer que los demás también presten atención al mayor: a llegada al mundo de un bebe hace que cuando los familiares y amigos se acerquen de visita dirijan toda su interés hacia el/la menor. Es interesante facilitar que l@s adult@s presten también atención al primogénit@.


‘Bizikidetzaren alde heztea: denon eta denontzako lana’

6-12 urte ADOS gabinetea

Formazio Zerbitzua, Gizarte -Hezkuntza Aholkularitza eta Ikerketa

izikidetza berba hutsa da batzuetan; beste batzuetan, berriz, zehaztu ezinezko kontzeptua edo pertsonen arteko harremanei buruzko desio bat. Edozein modutan ere, korapilatsua izaten da beti, eta hainbeste ertz

B

izaten ditu ezen, gaitza izaten baita zehaztea. Artikulu honetan, horixe egiten ahaleginduko gara, alegia: pertsonen arteko bizikidetzarekin zerikusia duen ertzetako bat, errespetua, lantzen. Hurkoa kontuan hartzea da errespetatzea, haren lekuan jartzea, nola sentitzen den jakiten saiatzea eta nire portaeraren ondorioz gaizki sentitu ez dadin ahalegintzea. Berba horren ikuspegi hori azaltzeko egin ahalak egingo ditugu lerro hauetan. Bestea aintzat hartzea, eskubideak dituela onartzea eta horiek errespetatzen saiatzea da errespetatzea.

“Bestea aintzat hartzea, eskubideak dituela onartzea eta horiek errespetatzen saiatzea da errespetatzea.”

Zeregin samurra izan daiteke, pertsona hori maite dugun edo axola zaigun norbait bada; interesa txikiagoa denean, ostera, zailagoa izaten da, eta ohikoa izaten da haren nahiak, beharrak eta existentzia bera ahaztea. Are konplikatuagoa da oraindik, ezin ikusi ditugunak edo gustatzen ez zaizkigunak errespetatzea. Era berean, erraza da ezberdina den edo arazoak dituen pertsonaren alde egitea. Arazoa, zailtasuna, itxura batean gure aukera berberak dituenaren eta ahula dela hain argi ez dagoenaren lekuan jartzean dator. Mugimen-urritasun begi-bistakoa duenari ez diogu sekula herren edo lau gurpil deituko, baina bai, akaso, batez bestekoak baino gantz gehiago duenari gizen eta betaurrekoak dituenari lau begi. Kontua da hirurek sufritzen dutela. Gure ustez, egoera horrek ondoeza, sufrimendua sortzen duela helarazi behar diegu seme-alabei, oker dagoela edo halakorik ez dela egin behar baino gehiago. Sufrimendua zer den azaltzeko, guztiok ditugu adibide moduan erabiltzeko moduko esperientziak. Bukatzeko, gurasook portaera-eredu garen aldetik zelako garrantzia dugun azpimarratu gura dugu.

Ezinezkoa da baloreetan ez heztea, gura barik egiten dugu, eta ikasgai nagusia ez da esaten duguna, egiten duguna baizik. Bizikidetzaren inguruko funtsezko osagaiei dagokienez, adibidez ERRESPETUAri —nire jokabideak bestearen sentimenduetan duen eraginaz jabetzea—, ENPATIAri —bestearen lekuan jartzea—, ASERTIBOTASUNAri — pasibo mendekoaren eta oldarkorraren arteko erdibidea—, gure buruari kritikoki begiratu eta ingurukoekin zelako jarrera dugun eta haiek nola tratatzen ditugun aztertu behar dugu. Ez badugu gura gatazkak konpontzeko gure seme-alabek ulua eta mehatxua erabili ditzaten, guk ere eguneroko borroketan horiek ez erabiltzen ahalegindu beharko dugu, eta irudimen handiagoko bideak bilatzen. Egoki edo ezegoki hezten dugu, baina hezi BETI hezten dugu.


‘Educar en favor de la convivencia: una tarea de y para todos y todas’

“Respetar supone tener en consideración al otro/a, asumir que tiene derechos y tratar de respetarlos.” a convivencia a veces no es más que una palabra, otras veces un concepto indefinible y muchas otras un deseo respecto a las relaciones entre personas. De todos modos, siempre algo muy complejo y con tantas aristas que nos resulta difícil de concretar. Esto es lo que vamos a intentar con este artículo, abordar una de esas aristas relacionadas con la convivencia entre las personas que consideramos fundamental: el respeto. Respetar supone tener en cuenta a la otra persona, ponerse en su lugar, tratar de identificar cómo se siente y procurar que no se sienta mal por mi comportamiento. Es esta concepción del término la que trataremos de exponer en estas líneas. Respetar supone tener en consideración al otro/a, asumir que tiene derechos y tratar de respetarlos. Nos puede resultar sencillo cuando la persona “a respetar” es alguien que apreciamos o realmente nos importa, pero es más complicado hacerlo cuando el interés no es tan grande, por lo que olvidamos fácilmente sus deseos, sus necesidades, e incluso su existencia. Mucho más difícil resultará respetar a una persona si nos provoca

L

6-12 años Gabinete ADOS

Servicios de Formación, Asesoramiento SocioEducativo e Investigación

aversión, nos cae mal, o nos disgusta sin más. Del mismo modo, es evidente que es fácil situarse del lado de la persona que evidentemente es diferente o tiene problemas. El problema, lo difícil, es hacerlo de la que aparentemente tiene nuestras mismas oportunidades, de la que no es tan clara su debilidad. A una persona con una evidente deficiencia motriz nunca le llamaremos “cojo” o “cuatro ruedas”, pero quizás sí “gordo” al que tiene más grasa que la media o “cuatro ojos” a ese o esa que lleva gafas. El caso es que las tres personas sufren o sufrirían. Creemos que este es el mensaje que debemos hacer llegar a nuestros hijos e hijas: no tanto que

eso no está bien, o que eso no se hace, ... sino que eso provoca malestar, hace sufrir; y sufrir significa ... (cada uno lo vivirá de modo diferente, pero todos y todas, padres y madres, tenemos experiencias en las que hemos sufrido que poder recuperar para saber cómo se pueden sentir). Por último, quisiéramos enfatizar en la importancia de nuestro papel de padres y madres como modelos de comportamiento. Es imposible no educar en valores, lo hacemos sin querer y nuestra lección principal no es tanto lo que decimos, cuanto cómo nos comportamos. Respecto a cuestiones fundamentales referentes a la convivencia, tales como el RESPETO (atender a cómo afecta mi

conducta a los sentimientos de los demás), la EMPATÍA (ponerse en el lugar del otro), o la ASERTIVIDAD (la vía intermedia entre un extremo pasivo-dependiente y otro agresivo), está de sobra decir que tenemos la gran responsabilidad de mirarnos críticamente y revisar cómo es nuestro comportamiento, nuestro trato para con las personas que nos rodean. Si no queremos que el grito o la amenaza sean herramientas adoptadas para la resolución de SUS conflictos, deberemos de esforzarnos en no utilizarlas en nuestra “pelea diaria”, y buscar otras vías más imaginativas y adaptativas. Educamos adecuada o inadecuadamente, pero SIEMPRE educamos.


12-18 urte MARIA NEBREDA Nerabe eta helduen psikoterapeuta

ure gizartean gero eta ohikoagoa da seme-alabadun bikoteak banandu eta, denboraren poderioz, bietako batek (edo biek) bizitza sentimentala berregin eta bikotekide berria hartzea. Errealitate horren aurrean, guraso askori galdera ugari sortzen zaizkie: zein da jarduteko modurik onena?, nola eman seme-alabei lotura afektibo berriaren berri?, nola ahalbidetu bikotekide berria eta

G

seme-alabak elkarri hurbiltzea?... Egoera berria ez da erraza familiako kideentzat, eta zailtasun ugari sortzen dira; hori onartzea funtsezkoa da prozesuan zehar sortzen diren sentimenduetako batzuk hobeto ulertzeko. Batetik, gurasoak daude. Horientzat gaitza izan daiteke harreman sentimental berriari ekitea, aurreko bikotekidearengandik banandu eta gero. Bestetik, seme-alabak ditugu. Horiek errealitate berrira moldatu behar dira. Eta, bukatzeko, bikotekide berria dago. Hasieran behinik behin, arrotza izatera ohitu beharko du, eta bikotekidearen eta haren semealaben konfiantza bereganatu beharko du. Horregatik, seme-alaben eta ezkontide berriaren arteko hurbilpena ahalbidetzeko eta harreman berri horiek ahalik eta osa-

‘Amak edo aitak bikotekide berria du’

“Banandu ostean, denboratarte bat utzi harremanaren berri eman aurretik.�

sungarrienak izan daitezen, orientabide batzuk emango ditugu: Banandu ostean, denboratarte bat utzi harremanaren berri eman aurretik. Denborarekin seme-alabek errazago onartzen dute gurasoak banandu izana, eta familiaren egoera berria barneratzeko aukera izaten dute. Gaztearekin bikotekide berriaz hitz egin, eta nolakoa den, nondik nora ezagutzen dugun‌ azaldu. Seme-alabei sentimenduen berri eman eta harreman berrian duten garrantzia jakinarazi. Aitaren edo amaren afektu-bizitzan duen lekua jakin behar du nerabeak. Seme-alaben sentimenduak onartu. Ohikoa izaten da, hasieran behintzat, bikotekide berria baztertzea. Izan ere, gurasoetako batek beste harreman bat hasten duenean konturatzen dira,

benetan, gurasoek behin betiko utzi diotela bikote izateari. Egoera horrek sufrimendua eragin dezake haiengan. Hori dela eta, oso garrantzitsua da helduek ulertzea gazteak zelako ondoeza sentitzen duen. Gainera, harreman berrien aurkako jarrera batzuek gurasoa partekatzeko sentimenduarekin dute zerikusia. Hori guztia aintzat hartuta, funtsezkoa deritzogu ebidentzia hori ez baztertzeari, sentimenduak azaltzen uzteari eta ulertzeari. Ez behartu gaztea bikotekide berria berehala onartu edo maitatzera. Bikotekidea eta seme-alabak hurbiltzeko denbora eta pazientzia handia behar da.

Nerabeari astia eman behar zaio, egoera berria bermatzeko Normala da pentsatzea denborarekin seme-alabek onartu egingo dutela pertsona hori. Halere, oinarrizkoa iruditzen zaigu azpimarratzea gertakari horrek zelako garrantzia duen seme-alabentzat, sarritan onartzeko zail samarra izaten baita.


‘La Ama o el Aita tiene una nueva pareja’

“Dejar pasar un tiempo después de haberse separado para hablar o dar a conocer la relación.”

E

n nuestra sociedad es cada vez mas frecuente el hecho de que después de que algunas parejas con hijos decidieran separarse, con el paso del tiempo alguno de los miembros (si no los dos) decidan reconstruir su vida sentimental e iniciar otra relación de pareja. Son muchos los padres y las madres que ante esta realidad se plantean ¿cuál será el mejor modo de actuar? ¿cómo dar a conocer la existencia de una nueva vinculación afectiva?, ¿cómo facilitar el acercamiento entre la nueva pareja y los hijos?... Aceptar que para los diferentes miembros de la familia esta nueva situación no es fácil y que no está exenta de dificultades es fundamental para poder hacer más comprensible algunos de los sentimientos que aparecen en este proceso. Por un lado están los padres, a los que les puede resultar dificultoso volver a iniciar una relación sentimental después de haberse enfrentado a una separación, por el otro están los hijos, que se ven obligados ha adaptarse a una nue-

12-18 años MARIA NEBREDA Psicoterapeuta de adolescentes y adultos

va realidad y finalmente, encontramos a la nueva pareja, que tendrá que acostumbrarse, si bien solo sea en un principio, a ser una figura extraña que tendrá que ganarse la confianza de su pareja así como la de sus hijos. Por ello a fin de que el acercamiento entre hijos y el nuevo cónyuge y para que estas nuevas relaciones sean lo mas saludable posible, nos disponemos a exponer algunas orientaciones: Dejar pasar un tiempo después de haberse separado para hablar o dar a conocer la relación. El paso del tiempo facilita que los hijos acepten la separación de los progenitores y que realicen la elaboración psicológica de la nueva realidad familiar. Hablar con el joven sobre la nueva pareja explicándoles cómo es, de qué la conocemos... Comunicar a los hijos los sentimientos y expresar la importancia que ellos cobra esta nueva relación. Es importante que el adolescente sepa el lugar que ocupa esta persona en la vida

Dar tiempo al adolescente para que vaya asimilando la nueva situación Es lógico pensar que con el paso del tiempo esa persona será aceptada por los hijos, no obstante creemos fundamental recalcar la idea de lo que supone este hecho para los hijos; una nueva realidad en ocasiones no muy fácil de aceptar.

afectiva del padre o de la madre. Aceptar los sentimientos de los hijos. Es muy común el rechazo (en un primer momento) del joven hacia la nueva pareja. Estos sentimientos pueden deberse a que cuando uno de los padres inicia una nueva relación afectiva se confirma para los hijos que sus padres dejan de ser definitivamente una pareja. Esta realidad puede generar cierto sufrimiento en ellos por eso es muy importante que el adulto comprenda los sentimientos de malestar que puede mostrar el joven. Además algunas actitudes contrarias a estas nuevas relaciones tienen que ver con el hecho de tener que compartir al progenitor. Por todo esto consideramos fundamental no negar esta evidencia, dejar que muestren sus sentimientos e incluso comprenderlos. No presionar al joven para que acepte o quiera inmediatamente a la nueva pareja. La aceptación y el acercamiento entre pareja e hijos requiere de tiempo y de mucha paciencia.


IRAKURRIZ IKASTEN DUGU

GURE GOMENDIOA

‘Técnicas de Hacker para padres’ iburu honek ordenagailua programatzen irakatsi nahi die gurasoei, euren ustez egokia den ordutegian bakarrik erabili dezaten seme-alabek. Bestalde, bisitatzen dituzten web orrialdeak gainbegiratzen, interneten sartzeko denbora mugatzen… ere irakasten du.

L ‘TÉCNICAS DE HACKER PARA PADRES’ MAR MONSORIU FLOR

GURE GOMENDIOA

E

l objetivo del libro es enseñar a los padres/madres a programar el ordenador para que los hijos puedan utilizarlo solamente en el horario que consideren oportuno, supervisar páginas web que visitan, limitar el tiempo de acceso a internet...

IRAKURRIZ IKASTEN DUGU

‘Drogas: realidades, mitos, riesgo, abusos...’ O

sasun eta Kontsumo Ministerioak argitaratutako liburu honetan, droga motak, horien eraginak, arriskuak, mitoak eta eguneroko bizitzako errealitateak jasotzen dira.

s un libro publicado por el ministerio de sanidad y consumo que tiene como objetivo el ser una guía útil sobre los diferentes tipos de drogas, sus efectos, riesgos mitos y realidades que nos encontramos en nuestro día a día.

E

‘DROGAS: REALIDADES, MITOS, RIESGO, ABUSOS...’ MINISTERIO DE SANIDAD Y CONSUMO

BABESLEAK

OÑATIKO UDALA Gizarte Zerbitzuak Prebentzio Departamentua


FAMILIXAN Aldizkaria