2
Zaleei eskerrak Azkoagainekin bizi izan dugu futbolaren historia Oñatin urte askotan, 60 urte ingurutan. Oroitzapen asko datozkigu gogora. Nik ez dut 1949ko inaugurazio eguna gogoratzen, baina kontatu digutenaren arabera, parekorik gabeko eguna izan zen Oñatin, agintariek nahiz herriko azken futbol zaleak ospatu zuten inaugurazio hura, 1949ko martxoan. Urte batzuk beranduago, soropila, belarra, birmoldatu zuten eta harrez gero, zaletu askok lagundu dute mantenu lanetan. Eskerrak eman gura dizkiet guztiei, bihotzez.
JABIER AZPIAZU Aloña Mendi K.E. Futbol Saileko presidentea Garai berria dator. Orain egitekotan diren zelaiaren birmoldaketa eta Urrutxun egingo duten estadio berriaren zain, aurrerantzean ere zaletu guztiek Azkoagain “berrian” gozatu dezatela gura dugu, eta horrelaxe desio, gainera. Agur bero bat, Jabier Azpiazu
Historiari errepasoa zkoagain futbol zelaia 1949ko martxoaren 20an inauguratu zuten. Herrian oraindik ez zegoen futbol talde ofizialik, baina bai futbolarekiko zaletasuna, eta futbol zelaia, behintzat, egitea lortu zuten. Etxeko ekiporik ez zegoenez, Arrasateko eta Bergarako futbol taldeen arteko partidua izan zen Azkoagainen jokatu zuten lehena. Arrasatekoek irabazi zuten neurketa, 4-3. Jende asko joan zen partidu hori ikustera.
A
Futbol zaletasunari tira eginda, Azkoagain inauguratu eta hilabete batzuk beranduago sortu zuten Aloña Mendi K.E. Herriko bost taldeen arteko txapelketa baten ostean jaio zen: Triana, Danok Gazte, Guria, Irrintzi eta Zubillaga ziren herriko bost talde horiek. Guria taberna zen kirol elkarte sortu berriaren egoitza soziala. Azkoagain egin aurretik, ordea, futbol zelaia izateko beste ahalegin bat ere egin zuten Oñatin. 1920ko hamarkada hasieran heldu zen, gutxi gorabehera, futbolaren oihartzuna Oñatira. Herriko plazan, frontoi ondoko zelaian eta San Martingo pasealekuan jokatzen zituzten partiduak, baina benetako futbol zelai baten eskaera egiten zuten jokalariek eta zaleek. Horrela, Doroteo Arrazolak Ibarra izeneko lursaila eman zien errentan lau urtetarako, urtean 750 pezetako alokairuaren truk. 1922ko abuztuaren 20an jokatu zuten han lehen partidua herriko bi taldek. Elkarte bat ere sortu
zuten eta Gipuzkoako Federazioak antolatutako torneo baten ere hartu zuen parte, baina ez zuen bukatu. Taldeak emaitza txarrak lortzen zituen, zaleak ere gutxitzen joan ziren eta azkenean desegin egin zen taldea. Guztira 17 partidu garrantzitsu jokatu zituzten Ibarran. Duela urte batzuk futbol partidu bereziak ere jokatzen zituzten noizean behin Azkoagainen. 1967an, adibidez, herriko “lodien” eta “argalen” arteko partidua jokatu zuten. Antzerako partiduak antolatzeko ohitura galdu egin da urteen poderioz eta egun, belar naturala kentzea erabaki duten arte, talde nagusiaren eta jubenil mailako txapelketako partiduak, Realak Aste Santuan antolatzen duen jubenil mailako txapelketa eta herriko futbol txapelketako finala jokatzen dira bakarrik.
3
Joxe Luis Agirre - Aloña Mendiko Lehendakari ordea
“Askoz mugimendu handiagoa egongo da Azkoagain berrian” Jose Luis Agirrek gurago du ez esatea zenbat urte daramatzan Aloña Mendi Kirol Elkartean sartuta. “Asko” erantzuten du bakarrik. Eta Azkoa-gainera noiztik joaten den galdetuta ere, “duela urte askotatik” erantzuten du. Baina, zenbat aldiz joaten zara egunero Azkoagainera?
Batzutan lauzpabost aldiz. Gustatzen zait ikustera zer dagoen eginda, zer egin behar den, batekin egon, bestea ikusi…. Ze sekretu du Azkoagain Gipuzkoako futbol zelairik onenetakoa izateak?
Guk lana egin dugu, gehienbat, futbola eta taldeak antolatzen. 1973an, zelai berdea jarri zutenean,
Aloña Mendiko jokalari ohia da Jabier Zulueta. Hasierako urtetatik ezagutzen du Azkoagain futbol zelaia. Nolakoa zen lehenengo Azkoagain?
erabaki genuen horrela mantentzea. Alex Martinek zaindu du ondo. Nik apuntatu egiten nuen noiz ureztatzen den, ze egunetan zenbat ongarri bota duten eta horrelako datuak. Aurrerantzean ere Alexek jarraitzea gura dugu guk. Egia esan, nik bakarrik ez dut ezer egin, lan guztiak taldean egin ditugu. Bereziki eskertzekoa da lehengo zuzendaritza batzordeak egindako lana. Hainbat zalek ere lagundu dute, denak muxutruk, eta eskerrak eman gura dizkiet denei. Hemendik aurrera ze lan eskatuko dizue zelai berriak?
Mantenu lanean lehen baino lan gutxiago, ziur aski. Baina askoz mugimendu handiagoa egongo da gero: Aloña Mendiko kate-
Lokatza handia egoten zen. Ez zegoen ur berorik eta Aloñako ur hotzarekin dutxatzen ginen partidua amaitzean. Dutxatu ostean, alkoholarekin igurzten genuen gorputza, berotan sartzeko. 1973ko obrak egindakoan sartu zuten ur beroa. Urteekin hobetzen joan da Azkoagain, orain oso ondo dago eta hemendik aurrera, hobeto egongo da. Nolakoa zen zelaia inaugurazio egunean, 1949ko martxoaren 20an?
Kaseta txikiagoa zen, adibidez. Gainerakoan, oraingo antza zuen orduko zelaiak ere, hasiera-
goria guztietako taldeak ez ezik, beteranoen txapelketa, eskolartekoa eta futbol eskolako partiduak ere han jokatuko dituzte. Hori dena antolatu behar dugu orain. Jokalariendako ze aldaketa ekarriko du?
Ohitu egin beharko dira zelai berrira. Uste dut lehen urtea gogorra egingo zaiela. Lehen urtea izango da okerrena. Gorde duzu Azkoagaineko belar zati bat?
Ez, ez dut hartu.
Jabier Zulueta - Aloña Mendiko jokalari ohia
“Gogoan dut jende asko etorri zela Azkoagainera inaugurazio egunean” ko gabeziekin, noski. Gogoan dut jendetza etorri zela inaugurazioko partidura, Arrasatetik eta Bergaratik ere jende asko etorri zen. Zertan dira ezberdinak orduko eta oraingo jokalariak?
Lehengoak gogorragoak izan beharko ziren, han zegoen lokatza ikusita. Hala ere, bi sasoi ezberdin dira eta uste dut ezin direla konparatu. Orain teknikoki jokatzen da futbolean, eta lehen, berriz, baloiari ostikadak ematea zen kontua,
indarra behar zen lehen. Bestalde, orain hirugarren mailako jokalari batzuk erdi profesionalak dira. Lehen ez zegoen jokalariendako dirurik. Gogoan dut behin Reyes Urtazak txuletazko ogitartekoak eraman zizkigula Azpeitian jokatu genuen partidu batera. Dagoeneko hasi dituzte zelai berriko lanak. Zer iruditzen zaizu proiektua?
Hobetzeko baldin bada, oso ondo. Ohitu egin beharko gara zelai artifizialera, baita jokalariak ere.
4
Azkoagaingo zelaian, 1948ko lehen lanak. Oñatiko eraikuntza arloko Moiua, Ugarte eta Azkabide enpresak aritu ziren gehien bat.
Azkoagaingo hasierako proiektuaren planoa. Bertan ikusten den moduan, plano horretan egin nahi zen harmaila azkenean ez zen gauzatu.
Lehen denboraldiko (1949-1950) taldea. Zutik: Reyes Urtaza, Manolo Urzelai, Juan Gordoa, Julian Igartua, Jose Luis Gordoa, Julio Ibarrondo, Juan Ibarrondo. Makurtuta: Angel Altuna, Manuel Gereta, Jose Migel Urtaza, Patxi Urzelai, Antonio Ugarte.
Negu-domeka arratsaldeko partidua 1959an. Garai haietan telebista, kotxe edo bestelako entretenimendu aukerarik ez zegoelako, jendea erruz joaten zen Azkoagainera.
1973ko azaroaren 1a, Azkoagaingo futbol zelaia berrinauguratu zeneko argazkia. Zutik: Iñazio Lete, Pedro Iñurritegi, Juan Antonio Sansinenea, Agustin Madina, Luis Mª Oñate, eta Jose Mª Lertxundi. Makurtuta: Rafael Junko, Jabier Agirre, Iñazio Aranburu, Alberto Biain, Rafael Errasti eta Juan Kruz Irizar.
1993/94 denboraldiko irudirik ikusgarrienetariko bat. Historian lehen aldiz 3. mailara igo ostean, koparekin Azkoagaini itzuli osoa ematen jokalariak, jende multzo handia atzetik daukatelarik.
5
Azkoagaingo bukaerako proiektuaren planoa. Gaur egungo Azkoagain izango zena.
1949ko martxoaren 20a: On Jose Luis Arrazola, On Eleuterio Iñarra Azkoagain futbol zelaia bedeinkatzen, Jose Idigoras sakristaua, Bixente Ugarte alkatea Maribi bere alabarekin, eta Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehendakaria.
1967/68 neguan, Aloña Mendi Ilintxaren aurka. Alberto Biain buruz kornerra errematatzen, atzekaldean Jose Antonio Aiastui, baloiaren zain Jabier Jauregizar eta eskuman, Fernando Irizar.
Aloña Mendiko nesken lehen taldea, 1969an. Zutik: Juana Txintxurreta, Elisabeth Zelaia, Arantza Erostarbe, Romana Markuleta, Inmakulada Lizarra, Arantza Arregi, Maribi Zelaia, Lourdes Anduaga eta Rosita Lukas. Makurtuta: Mª Paz Pedregal, Itziar Jauregi Leonor Txopitea, Kristina Madina, Milagros Aranguren eta Loli Noges.
1999ko uztailaren 18an Aloña Mendi eta Realaren arteko partidua jokatu zen Azkoagainen 50. Urteurreneko ekitaldien barnean. Partidua 2-4 bukatu zen. Irudietan Xabi Egero eta Igor Jauregi korner baten lehian.
2008ko maiatzaren 24a. Aloña Mendi eta Touring taldeen arteko ligako azken partidua. Oñatiarrak 2-0 nagusitu ziren. Azkoagaineko belar naturaleko historiako azken gola Xabi Caminok egin zuen. Iruditan, talde osoa partidua amaitu ondoren egindako argazkian.
6
Parerik gabeko jarraitzaileak Futbol zelai onaz gain, jarraitzaile onak izan ditu beti Aloña Mendik. Azkoagain bera ere herriko futbol zaleek bultzatuta egin zuten eta inaugurazio egunetik izan ditu jarraitzaile asko herriko futbol taldeak. Bai etxean, Azkoagainen, baita kanpoan jokatu dituen partiduetan ere. Lagunarte bat edo beste ere izan ditu Aloñak,
baina baita taldea lagunarteak beste animatu duten zaleak ere. Horietako hiru Rafael Junco, Manolo Vieites eta Teodoro Salgado ‘Teles’ dira. Zale amorratuak izan dira hirurak eta Aloñarekiko izan duten maitasuna ez da taldea animatzea bakarrik izan, taldeari eta jokalariei asko lagundu diete hirurak; Manolok jarraitzen
Azkoagaineko harmaila nagusia domekero jendez lepo betetzen da
du oraindik eta beste biek ere jarraituko lukete bizirik baleude. Neurri handi
baten, zaleei esker dira diren modukoak Aloña Mendi eta Azkoagain.
irabaziko lukeela. Joango zara aurrerantzean ere Azkoagainera? Bai, bai, joango naiz. Nik Aloña Mendi animatu gura dut eta aurrerantzean ere jokalariak animatzera joango naiz. Inoiz eskertu dizute jokalariek zure fideltasuna? Zure animoak? Bai. Golak ere dedikatu izan dizkidate eta elkarteak
urteko batzarra egiten duenean, gonbidatzen naute. Jarraituko duzu urdaiazpikoak jokalariekin banatzen? Tedodoro Salgado ‘Teles’ eta biok sortu genuen Aloñako lagunartea, peña, eta idatzita utzi genuen partiduetan zozketatzen duten urdai azpikoa inoiz tokatuz gero, jokalariei emango geniela. Horixe egin dugu orain arte, eta aurrerantzean ere jarraituko dut egiten.
Manolo Vieites- Aloña Mendiko jarraitzailea
“Pena ematen dit Azkoagainen belar artifiziala jartzeak” Noiztik joaten zara Azkoagainera Aloña Mendi animatzera? 1987 urtetik. Orduantxe etorri nintzen Galiziatik Oñatira. Hurrengo urtean, 1988an, Aloña Mendi Kirol Elkarteko bazkide egin nintzen. Ni Aloña Mendi animatzera joaten naiz, baina ez bakarrik Azkoagainera. Kanpoan jokatzen duenean ere, jokalariekin batera joaten naiz hara autobusean. Aldatu da Azkoagaineko giroa ordutik hona? Zertan? Bai, asko aldatu da. Batez ere zale kopuruan aldatu da. Azkoagainera joaten hasi nintzenetik hona, gutxitzen joan da poliki-poliki. Zale batzuk hil egin dira eta beste batzuk ilobak zaindu behar dituztelako edo, baina lehen baino gutxiago joaten gara. Baina inoiz ez naiz bakarrik egon, e? Ezta kanpoko zelaian ere. Hala ere, zale kopurua jaitsi arren, giroa oraindik
ere mantentzen da Azkoagainen, giro ona, gainera. Zein da Azkoagainen bizitako momenturik onena? Eta txarrena? Momentu onak asko dira. Horietako bat da hirugarren mailarako igoera. Eta txarrena, agian, regionaleko lehen mailara jaitsi zenean. Zer iruditzen zaizu egin behar duten birmoldaketa hau? Izugarrizko pena ematen dit. Konforme nago aldagelak berriztearekin eta taberna eta teilapea konpontzearekin, baina ez belar naturala kendu eta horren tokian artifiziala jartzearekin. Gai horrekin norbaitek negozioa egin gura duelakoan nago. Lehen mailako futbol talde batek baino gehiagok gurako luke Azkoagain moduko futbol zelaia eduki, bai horixe. Gainera, ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra; herrian referendum bat eginez gero, uste dut ezezkoak
7
ETA ORAIN ZER ? zkoagainen belar artifiziala jarriko du Udalak. Arrazoia hauxe da: Ibarran ETEOren fakultate berria eraikitzeko lanak hasiko dira irailean eta, beraz, gaur egun bertan egiten diren futbol jarduera guztiak (talde federatuen entrenamenduak, eskolarteko kirola, Herriko Futbol Txapelketa...) Azkoagaine-
A
ra eramango dituzte, eta, jakina, horretarako, Azkoagain birmoldatu eta egokitu beharra dago, aktibitate hori guztia jaso ahal izateko. Gaur egungo belar naturalaren ordez, belar artifiziala jartzea izango da aldaketa nagusia, baina ez bakarra; horrez gain, sei aldagela berri, iluntzean
entrenatu ahal izateko argi posteak, ureztatze sistema automatikoa eta futbol zelaiaren buelta guztian 9 metroko altuerako sarea jarriko dituzte, besteak beste. Udalak eskatuta, Girder Ingenieros S.L. enpresak idatzi du Azkoagainen egin beharreko egokitzapen lanen proiektua. Guztira
Iruditan maiatzaren 30an, Azkoagaineko sarrerak zuen itxura
hamiru proposamen jaso ditu Udalak eta azkenean Murias enpresari eman dizkiote lanak. 1.016.349 eurokoa da lanen aurrekontua. Birmoldaketa lanak, maiatzaren 26an hasi zituzten eta abuztuaren 31ra bitartean burutu beharko dituzte, derrigorrez.
Berdegunea ere hasi dira jasotzen
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
G
aur egungo belar naturalaren ordez, belar artifiziala jartzea izango da Azkoagainen egingo den birmoldaketa lan nagusia. Horrekin batera, ureztatze sistema automatikoa ere jarriko da, futbol zelaia egoki kontserbatu ahal izateko.
Horiez gain, erabilera ordutegia zabaldu eta iluntzeetan ere erabili ahal izateko, lau argi-zutabe jarriko dituzte, 2.000 w.-ko sei fokodunak. Argiaren intentsittea erregulatzeko aukera egongo da, une bakoitzeko jardueraren arabera (entrenamenduak, partiduak, aisialdia...). Bestalde, gaur egungo aldagelak ikutu barik, zazpi aldagela (taldeentzako sei, eta epaileentzako bat), komunak eta biltegi berri bat egokituko dituzte. Aldagela modular edo aurre-fabrikatuak izango dira, eta Azkoagaingo sarreran kokatuko dituzte, markagailuaren aldeko porteriaren atzealdean, bertan dagoen orma behera botata. Futbol zelaiaren buelta guztian 9 metroko altuerako nylonezko sarea ipiniko dute, baloiak kanpora irten ez daitezen, eta jokalekuaren bueltan dagoen baranda ere berritu egingo dute. Kirol ekipamenduari dagokionez, ordezko jokalarientzako aulkiak ere berritu egingo dituzte, eta Futbol-7 modalitatean jokatzeko lau porteria jarriko dituzte futbol zelaiaren alboetan, bi porteria alde bakoitzean. Bestalde, futbol zelaiaren alde batean ikusleak babesteko dagoen teilapea ere berritu egingo dute, eta berritzeaz gain luzatu ere egingo dute 15 metro, tabernaraino.
Alo単a Mendik eskerrak eman nahi dizkie ondorengo babesleei:
SUKIA, LANA, O単ati Garajea, Mekalki mekanizatuak, Garmendia Tejas y cubiertas eta Plazaola.