EBA liga PLAY OFF -Gehigarri berezia-

Page 1

O24 Natra Oñati vs Asefa Estudiantes L25 Natra Oñati vs Aracena Collblanc

I26 Natra Oñati vs Plasencia Extremadura

ginda ! Ü EBA liga irabazi ostean, Zilarrezko LEB ligara igotzeko fasea jokatuko du Plasencian

FELIX SANCHEZ

Jar ezazue


2013ko maiatzak 24 Ostirala |

2 | Saskibaloia Play Off -EBA liga-

GOIENA

Denboraldi borobila SENDOTASUNA Liga irabazi du Natrak 16 garaipen eta 6 porrot balantzearekin Aratz Losada · Oñati

Ahaztezina, ikaragarria... bezalako adjektiboak soilik ezarri ahal zaizkio saskibaloi saileko EBA mailako taldeari. Ez da erraza izango horrelako talde bat berriz ere gurean ikusi ahal izatea. Zubikoako zaleek gogotik gozatu dute talde nagusiarekin azken urte hauetan. Aurreko lau denboraldiak txapela kentzekoak izan baziren, aurten lortutako kirol emaitzek ez dute parekorik. Natra Oñati Aloña Mendi, EBA mailako A multzoko txapelduna izan da denboraldi guztian jokaturiko 22 partidetan

16 garaipen eta 6 porrot erdietsita. Iaz egin zuen debuta talde oñatiarrak estatuko laugarren mailarik garrantzitsuenean. Denboraldi oso gogorra izan zen jokalari, tekniko zein zaleentzat. Lehen Maila Nazioletik eman dako jauzia igerri egin zen eta esperientzia falta eta zorterik ezak, maila galtzea ekarri zuen. Kirol ikuspegian maila galdu zen arren, beste talde batzuek EBAn jokatzeko aukera deuseztatu ondoren, talde oñatiarrak bere hautagaitza eskaini eta bigarren urtez, goi mailako saskibaloia ikusi dugu herrian.

Zaleekin ospatu nahi izan zuen taldeak aurtengo ligako titulua.

%73 garaipen

lortu ditu taldeak denboraldian zehar; Lehen jardunalditik azkenera mantendu du lidertza.

Garbi zegoen aurtengoan maila mantendu ahal izateko, bizpahiru fitxaketa on behar zituela taldeak. LEB eta EBA mailan esperientzia zuten hiru jokalari (Cavada, Xabo eta Odri) etorri ziren blokea indarzera eta argi gelditu da maila honetan lehiatu ahal izateko beharrezkoak izan direla.

URTE BIKAINA Urteko zenbakiak begira jarriz gero, bikaintasunaren inguruan ibili da beti taldea. Lehen itzulian partidu bakarra galdu ondoren, nabarmen jarri zen taldea sailkapeneko lehen postuan. Bigarren itzulian ordea, beherakada izan zuen taldeak. Otsaileko hilea ahazteko modukoa izan zen. Joka-

turiko lau partidak galduta, sailkapenean zeukan abantaila galdu eta emozioa jarri zion ligako azken txanpari. Hala ere, ondo erreakzionatu zuen bukaeran eta lehen jardunalditik azkenera, lidertza mantendu du. Orain, pastelari ginda jarri eta historia liburuan beste kapitulu bat idatzi nahi du talde oñatiarrak.

Iñigo Zabaleta

Eneko Blanco

Jose Luis Campo

Kapitaina

Entrenatzailea

Presidentea

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea? Hasieratik genekien taldea ondo indartu genuela fitxaketekin eta denboraldi txukuna egiteko gauza izango ginela. Agian lehen postua lortzea ez geneukan buruan baina partidu guztiak borrokatzeko prest geundela bagenekien.

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea? Egia esan ez. Taldea ondo indartu zela garbi geneukan, hala ere lehenengo jardunalditik aurreneko postuan egotea nik behintzat ez nuen espero. Liga irabazi eta igoera faserako sailkatu gara. Ezin da gehiago eskatu.

Espero ahal zenuen horrelako denboraldi bat egitea? Egia esan, ez; kontrakoa esatea gezurra litzateke. Hala ere taldea oso ondo indartu genuen eta helburua denboraldi on bat egitea zen babeslea, herria eta bereziki gugan konfidantza erakutsi duten zaletu guztiek merezi zutelako.

Non egon da sekretua? Aldagelako giro ezin hobean. Taldekide bakoitzak bere rola ondo barneraturik izan duela esango nuke. Astean zehar ere lan oso ona egin da eta gero hau partiduetan islatu da.

Non egon da sekretua? Lenengo egunetik garbi eduki ditugu gure helburuak. Emaitza onak izateak ere asko lagundu du sintonia onean egoteko bai kantxa barruan eta baita kanpoan ere.

Non egon da sekretua? Fitxaketak taldera moldatzeko azkartasunean. Beste maila bat eman diote taldeari eta gainontzeko taldekideekin batera oso talde sendoa osatu dugu.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako? Igoera fasea opari bat da. Emaitzen gainetik, partidu hauetan lehiakor izatea da gure helburua.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako? Gozatzea, betiere lehiakorrak izanik. Irabazi edo galdu, esperientziaz gozatu behar dugu, guztia emanda.

Ze asmo ditu taldeak igoera faserako? Kantxan erreferente diren jokalariek ematen duten maila ona bada, zeresan handia emango dugu. Hala ere talde osoa ondo egon beharko da hiru egunetan.


| Ostirala 2013ko maiatzak 24

Play Off -EBA liga- Saskibaloia |3

Baliabide mugagabeko 22,3

jokalari puska ANDER GARCIA Iaz erakutsitako maila berretsi eta hobetu du aurtengoan Bergarako hegalekoak • Ligako jokalari onenaren MVP saria irabazi du Askotan esan ohi da taldekako kirolean talde handiek edo txapeldunek, plantillaren gestioan eta talde lanean oinarritzen dituztela beraien arrakastak. Hala ere, ezin da ukatu aspektu horretatik haratago, talde handi guztiek izan ohi dituztela, kantxan diferentziak markatzen dituzten jokalariak; eta Natra Oñatiren kasua ez da salbuespena izan. Plantilla oso orekatua izan du aurten talde oñatiarrak eta egia da talenturik ez dela falta izan, baina azken bi denboraldi hauetan taldeak talentudun jokalari bat izan badu, Ander Garcia izan da zalantza izpirik gabe. 2011ko gabonetan iritsi zen taldera bergararra. Zilarrezko LEB ligako Araberri taldean minutu gutxi zituenez, maila bat behera egin eta gogotsu iritsi zen talde oñatiarrera. Denboraldi polita gauzatu zuen, baina taldeak ezin izan zuen maila mantendu. Garciak arantza bat utzi zuen sartuta bere ibilbidean. Hala ere, taldeak EBA mailan plaza hartuko zuela ja-

kin zueneanean, oñatin jarraitzeko erabakia hartu zuen -eskaintza ugari zituen arren-.

Eneko Blanco

taldeko entrenatzailea

”Sekulako talentua dauka. Erasoan geldiezina da”

Iagoba Gamarra

taldeko jokalaria

”Oso jokalari onak daude EBA mailan baina aurten Ander izan da onena”

Denboraldi hasieratik garbi utzi zuen bere helburua: “Oñatin gelditu naiz, zaleekin zor handi bat utzi nuelako iaz. Zalego honek taldea sailkapenaren goikaldean ikustea merezi du eta hori da aurtengo nire erronka pertsonala”. Komunikabideetan esandako hitzak ez zaizkio handi gelditu hegalekoari, izan ere, Anderrek mikro aurrekaldean baino, kantxan hitz egiteko ohitura erakutsi digu azken bi denboraldietan.

erasoko erreferente izan da. Sekulako partidak egin ditu denboraldian zehar. Saskiratzeak egiteko erakutsi duen gaitasunak ez dauka mugarik, baina puntuak pilatzeaz gain, taldean jokatzen ere badakiela ondo baino hobeto erakutsi du aurtengoan. DENBORALDIKO MVP Zenbakiek bakarrik hitzegiten dute; 20 partida jokatu ditu. 19,7 puntu, 5,1 errebote, 2,6 asistentzia eta 5 falta jaso ditu bataz beste partidoko. Guzti honekin 22,3 puntuko balorazioaz denboraldiko MVP saria irabazi du. Datu bezala aipatzekoa da azken bi denboraldi erregularretan talde oñatiarreko bi jokalari izan direla ligako onenak; iazko denboraldian Asier De la Iglesiak eraman zuen sari potolo hau eta aurten Ander izan da onena.

Iaz bere errekurtso mugagabeen lehen ziztadak ikusi ahal izan ziren arren, aurtengo denboraldian erakutsi du Anderrek barruan daraman talentu guztia. Denboraldia hasi zenetik taldeko

Bazkide kanpainako protagonista n Azken bi urteetan

bazkide kanpaina ikusgarriak egin ditu taldeak. Iaz Iñigo Biain eta harrobiko bi jokalari izan ziren protagonista; aurten berriz, Ander bera izan da klubaren irudia.

balorazioa lortu du

GOIENA

Aratz Losada · Oñati

puntu partidoko

Zubikoa kiroldegiak Ander Garciaren mailarekin gozatu du aurten ere.

Urtea borobila izan da, hala ere, oraindik azken urratsa ematea gelditzen da; igoera fasea. Orain artean bezala, Garciak kantxan hitz egiten jarraitzen badu Natra Oñatik Aloña Mendik oraindik asko dauka esateko Animo mutilak!


2013ko maiatzak 24 Ostirala |

4 | Saskibaloia Play Off -EBA liga-

Betirako Aloña Mendiko * Denboraldiko bataz-bestekoak JP. Jokatutako partiduak P. Puntuak B. Balorazioa

4. IAGOBA GAMARRA

5. IMANOL CECIAGA

6. ANDER GARCIA

Aretxabaleta, 1,90 H. JP. 20 / P. 8 / B. 5,5

Arrasate, 1,89 A. JP. 22 / P. 6,2 / B. 7,68

Bergara, 1,93 E. JP. 20 / P. 19,6 / B. 22,3

7. JOSEAN CAVADA

8. IÑIGO ZABALETA

9. ASIER DE LA IGLESIA

Donostia, 2,05 P. JP. 22 / P. 10,3 / B. 11,2

10. GORKA KINTANA

Oñati, 1,78 A. JP. 14 / P. 1,1 / B. -0,1

11. IBAN LIZARRALDE

Zumarraga, 2,01 P. JP. 18 / P. 10,8 / B. 17,9

12. XABIER OSA

Arrasate, 1,90 H. JP. 22 / P. 7 / B. 4,5

Oñati, 1,80 E. JP. 13 / P. 0,4 / B. -3

Zarautz, 1,96 H. JP. 22 / P. 9,3 / B. 9,1

Aratz Losada · Oñati

lea. Beraiekin batera ekarri zituzten Ointxe taldeko bi erreferente nagusiak ziren Gamarra eta Mallabiabarrena pibota. Fitxaketa hauek, aurrez etxean zegoen blokea erabat indartu zuten eta orduan hasi zen talde honen ibilbidea.

Ibilbide honetan zehar ere, ia sinesten zailak diren beste hainbat datu ere eman daitezke.

Klub edo elkarte batetako historia liburuetan sartu ahal izatea oso zaila izaten da. Baldintza asko bete behar dira gisa honetako orrialde bat idatzi ahal izateko, baina Aloña Mendi saskibaloi sailak azken urte hauetan egindako ibilbideak, merezi du Aloñako urrezko liburan tarterik. IBILBIDE BIKAINA Agian kirol arloko emaitzei so egiten badiegu, aurtengo balentria izan daiteke lorpenik entzutesuena, baina ezin ahaztu daiteke, bereziki talde honek azken bost denboraldietan burutu duen lan ikusgarria. Arrasate aldetik etxera bueltan etorri ziren duela bost denboraldi Bian anaiak eta Igartua entrenatzai-

Gogoratu beharra dago hiru denboralditan hiru igoera lortu zituela taldeak. Probintzial mailatik, Autonomikora, ondoren Nazional mailara eta azkenik duela bi denboraldi lortu zen EBA mailarako igoera historikoa. Oñatin kirol talde batek sekula lortu duen mailarik gorenera iritsi zen Aloña Mendi. Iaz maila galdu zuen arren, aukera sortu zen berriz ere EBA-n jokatzeko eta aukera ez du aldegiten utzi talde gorritxoak.

Adibidez, taldea 20 partidu jarraian irabazteko gai izan zen; hori gutxi balitz, hiru urte eman zituen (39 partidu) etxean irabazten. Eta aurtengoan ere ez da atzeal gelditu. Lehen itzulian partida bakarra galdu zuen eta denboraldiko lehen jardunalditik azkenera, lehen postuan mantendu da. Guztira 22 partida jokatu ditu eta 16 garaipen eta 6 porroteko balantzeaz amaitu du urtea. Eta oraindik azken hitza eman nahi du igoera fasean. Erraz aipatu ditugu orain artekoak, baina hor dago marka. Talde honek historia liburuan leku bat merezi du.

Natra Oñati Aloña Mendi taldearen 2012/2013 denboraldiko argazki ofiziala.

Urteko irudi eta zenbakiak


| Ostirala 2013ko maiatzak 24

Play Off -EBA liga- Saskibaloia |5

urrezko historia liburuan 13. AITOR BARREIRO

Oñati, 1,95 P. JP. 2 / P. 0 / B. 1

16. XABIER ODRIOZOLA

Azkoitia, 1,95 P. JP. 17 / P. 2,7 / B. 1,4

L. GORKA JUDEZ

FELIX SANCHEZ

Oñati, 5. denboraldia Langile nekaezina

14. IÑIGO BIAIN

Oñati, 1,96 P. JP. 20 / P. 3,5 / B. 3,8

17. IÑIGO MADINA

Oñati, 1,90 H. JP. 1 / P. 0 / B. 1

D. UNAI ARANBURU

Oñati, 5. denboraldia Beharrezkoa

15. IBAI OSA

Oñati, 1,90 P. JP. 7 / P. 2 / B. 0,6

E. ENEKO BLANCO

Oñati, 1 denboraldia. Amestutako debuta

P. JOSE LUIS CAMPO

Oñati, 18. denboraldia Ibilbidearen saria

1J Natra Oñati 70-50 Easo Pastas Arruabarrena 2J Santurtzi SK 70-72 Natra Oñati 3J Natra Oñati 70-60 CB Tormes 4J Zornotza ST 60-73 Natra Oñati 5J Natra Oñati 67-68 M.A. Robleda 6J Estela 63-66 Natra Oñati 7J Natra Oñati 88-73 Goierri Verkol 8J U. Valladolid 62-81 Natra Oñati 9J Natra Oñati 73-53 Megacalzado Ardoi 10J Natra Oñati 77-60 UPV Alava 11J Pas Pielagos 70-79 Natra Oñati 12J Easo Pastas Arruabarrena 54-64 Natra Oñati 13J Natra Oñati 42-80 Santurtzi SK 14J CB Tormes 71-70 Natra Oñati 15J Natra Oñati 78-86 Zornotza ST 16J M.A. Robleda 85-65 Natra Oñati 17J Natra Oñati 77-68 Estela 18J Goierri Verkol 83-85 Natra Oñati 19J Natra Oñati 80-71 U. Valladolid 20J Megacalzado Ardoi 49-80 Natra Oñati 21J UPV Alava 78-59 Natra Oñati 22J Natra Oñati 92-83 Pas Pielagos


2013ko maiatzak 24 Ostirala |

6 | Saskibaloia Play Off -EBA liga-

GOIENA

Borrokalari eredugarria ASIER DE LA IGLESIA kirol arloan taldeko erreferente nagusietako bat izan da bi urte hauetan • Gaixotasuna duenetik, taldekide guztiek pertsonalki miresten dute Aratz Losada · Oñati

Denboraldian zehar hainbat titular eta albis- Gorka Judez te utzi ditu aurten Natra bigarren entrenatzailea Oñati taldeak. Gehien- ”Jokalari moduan tsuenak kirol arlokoak izan dira, baina ligako mirestetik pertsogaraipenarekin pareka- na moduan mirestu edo goragoko maila tera pasa gara” batean gelditu den beste albiste bat ere utzi digu zoritxarrez aurtengo denboraldiak; Asier De la Iglesia zumarragarra- Iñigo Zabaleta taldeko kapitaina ren gaixotasuna.

Iazko denboraldi amaieratik dator guztia. Bizkarra lokartzen zitzaiola antzeman zuen, baina ez zion garrantzia handirik eman. Denboraldiak uzten dituen kolpe edo nekearen ondorio izango zela uste zuen. Uztaila amaieran denboraldi berrian sartzearekin batera, kezkak areagotzen joan zitzaizkion, izan ere, egunak aurrera joan ahala, hasiera batean bizkarrean igartzen zituen arazoak, gorputzeko beste hainbat lekutan somatzen hasi zen. Besoetan, hanketan, zangoetan... HAINBAT PROBA Denboraldi hasierako sintoma horiek nondik

”Asierrek erakutsi duen adorea ikaragarria da”

zetozen jakin asmoz, hainbat proba pasatu nahi izan zituen. Hasieran fisioak eta traumatologoak izan ziren, baina hauek ezer aurkitzen ez zutenez, neurologo eta erresonantzia ezberdinak egite hasi zen, Abendu hasieran zorigaiztoko albistea jaso zuen arte. Gaixotasuna antzeman ziotenetik gaur egunera artekoak, ez dira egun errazak izan. Hasiera batean etxekoei soilik jakinarazi nahi izan zien. Ondoren taldekideen txanda etorri zen. Esan beharra

1500 euro Batu zituzten otsailaren 23an Zornotzaren aurkako partiduan. Diru hori Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen elkartearentzat (ADEMGI) izan zen.

dago taldekideak denboraldi hasieratik zeudela aurduratuta, izan ere, Asierrek arazoak zituela bazekiten baina inork gutxik espero zezakeen horrelako diagnostiko bat. Albistea taldean zabaldu zuenean Asier bera izan zen taldekideak animatu zituena: “Gogoan ditut oraindik taldekideen aurpegiak, nik animatu behar izan nituen, ezin zuten sinetsi”. Amaitzeko albistea publikoki zabaltzea tokatu zen. Otsailean izan zen hori. Orduz geroztik, ikaragarria izan da estatu mailan albisteak izan duen oihartzuna. Estatu guztiko deiak eta animoak jaso ditu De la Iglesiak. KIROL ARLOA Gaitzak ez dio saskibaloian jokatzeko gogoa kendu Asierri. Jaurtitzeko eskuan eta zangoetan sentsibilitate falta eta neke orokorra sentitzen duen arren, ez du egun bakar batean ere hutsik egin. Orain ordea, orkatila bihurritu du denboraldiko momenturik garrantzitsuenean. Duda izango da azken ordurarte, baina borroka egingo du iritsi ahal izateko.

Asier jaurtiketa librea egiteko prest.

Zer da Esklerosi Anizkoitza? n Pertsonaren nerbio-sistema zentralari

eragiten dion asaldura da esklerosia. Nerbio-kinadaren transmisioa zaildu egiten da edo ez da behar bezala egiten. Ondorioak maila askotan agertzen dira: mugimenduak egiteko zailtasunak, ahuldadea, parestesia, nekea, dardarak...

Gaixotasunaren alde lanean

reziak... Azken hau oraindik ere martxan dauka. EKIMEN UGARI jarri ditu martxan gaitz honen aldeko dirulagunzak Saskibaloi eta futboleko lehen mailako taldeen lortu ahal izateko • Saskibaloi eta futboleko elastikoen zozketa berezi sinaturiko elastikoak zozbat, saskibaloi txapelketa bat... ketatzen ari da. TxarteEsklerosiak momentuz espezialistengan seku- goen guztia egiten ari lak leku askotan daude ez dauka osabiderik, lako miresmena erakutsi da ADEMGI elkarteari salgai. Nahi izatera, Alobaina horretan lanean du Asierrek. Hori ho- laguntzeko. Saskibaloi ña Mendiko saskibaloi diharduten mediku eta rrela, bere eskuetan da- partidak, zozketa be- sailera jo daiteke.


| Ostirala 2013ko maiatzak 24

Play Off -EBA liga- Saskibaloia |7

Egoitza eta aurkariak PLASENCIA Extremadura aldean jokatuko du igoera fasea Natra Oñatik • Ostiral eta larunbatean 18:00 eta igandean 12:00 Aratz Losada · Oñati

Bi aste zain egon ondoren duela hamabost egun jakin genuen igoera fasea Plasencian (Extremadura) jokatuko zela. Bi aukera zeuden Malaga alde batetik, eta aipatu berri dugun Caceres-ko hiria bestetik. Biak ala

biak, interesgarriak ziren oñatiarrentzat. Hala ere bat hautatzekotan, agian Plasenciaren aldeko apustua egingo luke talde gorritxoak. Gertutasuna eta kantxako giroan oinarritutako aukeraketa litzateke. Plasencia 40.000 biztanle inguruko hiria da eta sas-

kibaloiarekiko zaletasun handia egon da historikoki. Ciudad de Plasencia izeneko pabilioia gainezka egon ohi da normalean eta igoera faserako oraindik giro hobea espero da. 1.500 ikuslerendako edukiera dauka beraz, betetzen bada, ikuskizuna ziurtatuta dago.

Ciudad de Plasencia pabilioiaren irudi orokor bat.

1.- Nolako taldea zarete? 2.- Zer egin beharko du igoera lortu nahi duenak? 3.- Zein talde da faborito?

Plasencia Extremadura 4.- Pedro Blazquez 6.- Marc Cuesta 7.- Serigne Sam Seck 8.- Pablo Bayle 9.- Federico Ucles 10.- Jesus Vargas 11.- Victor Manuel 12.- Jose Moreno 14.- Pablo Hernandez 15.- Mario Alvarez 19.- Alvaro Fraile

Entrenatzailea: Jesús Porras Laguntzailea: Raúl Pérez Delegatua: Juanjo Núñez

Jesús Porras Entrenatzailea

1.- Ilusio handiko talde

gaztea, langilea garela esango nuke. 2.- Partidu guztiak

azkenak bailiran jokatu beharko ditugu. 3.- Talde guztiok ditugu

aukerak, baina Aracena eta Natra aipatuko nituzke esperientziagaitik.

J. M. Marsà

Entrenatzailea 1.- Esperientzia handiko

taldea, garela esango nuke.

2.- Hiru partidetan mai-

la oso ona eman beharko da. Lehena klabea da. 3.- Oso zabalik ikusten

dut kanporaketa. Hala ere, Natra eta gure esperientzia aipatuko nituzke.

Aracena AEC Collblanc 4.- Josep Mestres 5.- Oscar Andrés 7.- Roger Juan 8.- Francesc Cairo 9.- Joan Jordi Vall-llobera 10.- Sergio Guardia 11.- Sergi Pérez 12.- Alex Sanmartín 14.- Eduard Real 15.- Didac Pérez 41.- Pere Corominas

Asefa Estudiantes

Mariano de Pablos

4.- Tomas Kyzlink 5.- Francisco Guerra 6.- Doudou Dieye 7.- Guillermo Herrero 8.- David Sainsbury 9.- Edgar Vicedo 10.- Alvaro Lobo 11.- Dario Brizuela 12.- Karl Niamamoukoko 14.- Carlos Doz 15.- Guillermo Ordas

1.- Klubaren baloreak

Entrenatzailea: Mariano de Pablos Laguntzailea: Javier Lombarida Delegatua: Iñigo de la Villa

Entrenatzailea

transmititzen saiatzen den talde gaztea gara.

2.- Errebotea kontrola-

tu eta saskiratze errezak bilatzen dituenak irabaziko du. 3.- Aracena gainetik

ikusten dut, baina besteok ere aukerak ditugu.

Entrenatzailea: Josep María Marsà Laguntzailea: J. Carlos Ballesteros P. Fisikoa: Lluis Pino


2013ko maiatzak 24 Ostirala | GOIENA

8 | Saskibaloia Play Off -EBA liga-

Natra Oñatiren espiritua Talde handi guztiek bere handitasuna, historian, lorpenetan eta bere koloreak sentitzen dituzten zaletuen babesean oinarritzen dituzte beraien proiektuak. Aloña Mendi KE-ak orokorrean, sekulako jarraipena eta babesa izan ohi du antolatzen dituen txapelketa, lehiaketa eta ekimen guztietan. Eta saskibaloian ere antzerako lotura egon dela esan daiteke. Historikoki agian futbola izan da jarraitzaile kopuru gehien eraman dituen kirola. Hala ere, ezin daiteke ahaztu duela hamarkada batzuk atzera eginda, txirrindularitzak edo pilotak izan duten babesa. Urteak aurrera egin ahala, elkartea handitzen joan da eta gaur egun 14 sail ezberdin izatera heldu da. Urte guzti hauetan zerbait eduki badu Aloña Mendi taldeak, herriaren babesa eta atxikimendua izan da. Saskibaloi sailak biziki eskertu nahi du azken urte hauetan kirol hau ikustera eta kirolariak

600

GOIENA

Aratz Losada · Oñati

azken hitza Gorka Judez

Ametsak darrai

Aukera ezin hobe hau baliatu nahi dut proiektu hau bideratzen lagundu duten guztiei eskerrak emateko ALOÑA MENDI K.E.-ren, saskibaloi sailaren eta taldearen izenean baina, batez ere, nire izenean pertsonalki.

aupatzera etorri direnen ahalegina. Alde horretatik ere Natra Oñati Aloña Mendi taldea eredugarria izan da azken urteotan. Dagoeneko bost urte pasako dira hamabost egunero Zubikoako harmailak topera batetzen direla. 300 zale inguru bildu izan dira etxeko partida gehienetan eta hori oso talde gutxik esan dezakete.

Babeslerik gabe ez legoke kirol amateurrik; Udalaren giza baliabiderik gabe, ez genuke erraztasunik izango; Aloña Mendi K.E.-ak taldearen erakundetzerik gabe, ez ginateke ezer izango; Zalegoen babes eta aupadarik gabe, ez luke mereziko esfortzuak; eta inork ez dezala ahaztu, senitartekoen eta adiskide minenen kemen, presentzia, ulermen eta maitasunik gabe, lortu dugun balentria ametsa ere ez zen izango. Eta garbi ahoskatzen dut: Ametsak darrai!! Eskerrik asko guztioi!!

bazkide txartel

egin dira urte hauetan

Iban Lizarralde

taldeko jokalaria

”Azken urte hauetan Zubikoan bizi izan den giroak ez dauka parekorik. Eskerrik asko!”

Jokalariek behin eta berriz esan ohi dute talde honen sekretuetako bat etxeko partidetan bizi izan den giroan dagoela. Iban Lizarralde taldeko

Indar Txiki taldea izan da aurtengo nobedadeetako bat.

kapitainetako batek esaterako, liga ospakizunean garbi utzi nahi izan zuen: “Azken urte hauetan Zubikoan bizi izan den giroak ez dauka parakorik. Plazer bat izan da hemen aritzea; eskerrik asko!”. BETI LAGUNTZEKO PREST Oñatiko zalegoak zerbaitetan nabarmendu behar badira, taldearekiko duten fideltasunean da. Irabazi edo galdu, beti egon dira taldea laguntzeko prest. Egia da azken denboraldi hauetan oso gaizki ohituak egon direla, garaipenak

porrotak baino askoz gehiago izan direlako. Hala ere, ezin ahaztu daiteke iazko denboraldia. Hiru urte etxean galdu gabe eman ondoren, iaz EBA mailara emandako jauzia oso handia izan zen taldearentzat eta egoera erabat aldatu zen, izan ere, partidu gehienak irabazten ikustetik, galtzen ikustera pasa ziren urte batetik bestera. Hala ere, zalegoak hor jarraitu du; zintzo eta fidel. Emaitzen gainetik jokalari eta kolore batzuekiko maitasuna dutela erakutsiz eta hori benetan eskertzekoa da. EBA maila guztian

ez da horrenbeste zalerik inon izan eta aurkariak ere harrituta gelditzen ziren Zubikoako kantxara salto egiten zutenean. BAZKIDEAK Azken bi urte hauetako erronka oso handia izan da. Estatu mailako laugarren mailan egoteak, kirol arloko proiektu sendo bat egiteaz gain, arlo ekonomikoan ere ahalegin berezia egitea eskatu du. Horretarako iazko denboraldian, bazkide kanpaina abian jarri zen eta bi urte hauetan 600 zaletu inguruk lagundu dute taldea. Chapeu!!

AUPA ALOÑA!!!!!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.