Publizitatea
2 | Kontzejupetik | 185. zkia.
AURKIBIDEA Udal berriak • Gure herrian Euskadi Etorbidea, Patrue Kale, eta
ARGITARATZAILEA Oñatiko Udala
Apaolazako oztopoak
ZUZENDARIA
kenduko ditu udalak.
Iñigo Arregi
6-9
PUBLIZITATEA
Udal berriak • Gure herrian
Aratz Losada DISEINUA ETA MAKETAZIOA Aratz Losada KOLABORATZAILEAK
10 > ZOZKETA. Ugarkaldeko babes ofizialeko 40 etxe zozketatuko ditu Udalak ekainaren 8an. 20 > LUDOTEKA. Ekainaren 15etik 26ra ate irekien egunak egingo dituzte Txaloka Ludutekan.
Jerardo Elortza eta Laixan SAILAK Etxagok Ama Begira (Gaztelekua) INPRIMATEGIA Gertu TIRADA 5.000 ale LEGE GORDAILUA SS-357/91
Kirolak • Kirolak • Kirolak Aloña Mendiko senior mailako taldeak, Maila Autonomikoan jokatuko du hurrengo urtean.
27
Kirolak • Kirolak • Kirolak Kontzejupetik aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
26 > KORPUS LASTERKETA. Chema Martinez afrikarren aurka ekainaren 13an (19:00). 28 > UDA KANPAINA. Ekainaren 9 eta 10ean zabalduko da uda kanpainarako izen-emate epea.
Bidaurreta Dorrea, Olakua auzoa 20560 -OÑATI Tel.: 943 78 20 72 Faxa: 943 78 22 53 Posta-e kontzejupetik@oinati.net Publizitatea publi@oinati.net
Kultura • Kultura • Kultura Oteizaren bizitzari buruzko erakusketa Kultur Etxean ekainaren 4tik 21era.
32 Kultura • Kultura • Kultura 34 > KORPUS JAIAK. Ekainaren 12tik 14ra: antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, musika... 33 > DJ LEHIAKETA. Iturri PUBak antolatutako DJ lehiaketaren finala ekainaren 13an.
Azaleko argazkia: Joxe Felix Diaz de Tuesta
OÑATIKO UDALA Foruen enparantza 1 20560 - OÑATI Tel.: 943 78 04 11 Faxa: 943 78 30 69 Web orria www.oinati.net
TELEFONO INTERESGARRIAK Arrikrutz kobak ................943 08 20 00
Santa Ana antzokia..........943 78 31 67
Anbulatorioa......................943 03 54 30
Enplegu zerbitzua............943 03 77 00
Txaloka ludoteka ..............943 25 07 15
Gurutze Gorria (S.P.) ......943 76 55 76
Euskaltegia ........................943 78 24 96
Turismo bulegoa ..............943 78 34 53
Suhiltzaileak ......................943 78 34 53
Gaztelekua..........................943 71 60 94
Oñati Irratia........................943 78 20 72
Ertzantza (Bergara) ........943 53 47 20
Gizarte zerbitzua ............943 03 77 00
Udaltzaingoa ....................943 08 10 00
Taxiak........................................943 ¿¿ ?? ¿¿
Txiki Txoko H. E. ................943 71 64 05
Zubikoa kiroldegia ............943 71 63 75
Pesa ........................................902 10 12 10
Kultur etxea ........................943 78 03 53
Natur eskola ......................943 71 64 04
Renfe ..................................902 24 02 02
185. zkia. | Kontzejupetik | 3
Gutunak
Duela 10 urte
Euskara aberasten
Eguneko Zentroa inauguratu zen
aixkomente
1999ko maiatzaren 14a inauguratu zen Eguneko Zentroa, San Martin egoitzaren ondoan. Orduko alkate Angel Iturbek eta Luis Mari Bandres foru diputatuak zabaldu zuten zerbitzu berria. Batez ere adineko pertsonei zuzendutako zerbitzua da Eguneko Zentroa. Ia egun osoa ematen dute bertan, goizeko 9etatik arratsaldeko 6ak arte, aktibitate ezberdinak eginez, eta, gauerako nor bere etxera joaten da. Herriko trafikoa bideratzeko beste obra inportante bateko lanak ere orain dela hamar urteko maiatzean hasi ziren, Portalekua eta saihesbidea lotzeko lanak hain zuzen ere. Olakua eta San Lorentzo aldeko trafikoa herri barrutik pasa beharrean, saihesbide aldera bideratzeko balio izan du lotura honek. Construcciones Sobrinok egin zituen obrak 190 milioi pezetatan. Oñatiko Udala eta Foru Aldundiaren artean ordaindu zuten. Kirol arloan, M. Angel Odriozola hirugarren sailkatu zen Cantabrian jokatutako Espainiako Duatloi txapelketan.
Batez ere araoztarren artean bizirik dagoen hitza da. ‘Gehienetan’ edo ‘normalean’ esan nahi du. Ikus adibideo:
Gutunak
zintz egin Mokuak ateratzea edo surzuloak garbitzea esan nahi du. Ikus adibideok:
“Egin zintz!” “Mutikua, oraindiok ez dok zintz egitten ikasi?””
Bidaurreta Dorrea z/g • 20560 • OÑATI / Tel.:943 78 20 72 / Posta-e: kontzejupetik@oinati.net
Pibotia gota eta behera aiatzaren 4-ko Diario Vascon ira-
Mkurri neben Gipuzkoako Foru Al-
dundiak Oñatiko udalaren kolaboraziñuakin diseñatu dauein “Giltzagune” sisteman inguruko albiste bat. Proiektu hontan Oñati izando da sistema hau prueban jarteko erabiliko dan herrixa. “Proyecto Piloto” esaten xaue heurok.Sistema hau zera da; peatonalizautako kaliak pibotiak zela dakoin, kale horreittan buzoi antzeko batzuk jarrito dia pibotiak bajau ahal izateko giltza batzukin. Emergentziatako zerbitzuak(udal zerbitzuak ere uste dut) izando daue giltza eskuragarri. Noizbait zeozer pasau ezkero ahal dan azkarren ibiltteko. Eta nik zera galdeketan dot. Herri hon-
4 | Kontzejupetik | 185. zkia.
“Ha, aixkomente, bazkalduta etorten da”
tan tontuak gara ala zer??? Argi eta garbi dau pibote horreik lehenengo egunetik traban dauzela, arazuak besteik ez daueila emuten. Komertzioetako jendeari, emergentziatako zerbitzuairi etab. Ez baldinbada gura kotxiak bertatik pasaitteik “prohibido el paso”-ko seinaliak jarri eta kitto. Gaur egun moura goizeko 2 ordu gutxigorabeherako salbuespenakin. Eta jare alde batera proikto piloto eta tontokixak. PIBOTE BARIK ARAZORIK EZ. Xabi Elorza Colinas
oharrak
Haurren danborradarako entsaioak Aste honetan hasi dira San Migel jaietako Haurren Danborradarako entsaioak. EKAINAK 2-9-16: Barrilero, Sukal dari eta baserritarrak 4.mailakuak EKAINAK 4-11-18: Danborrero, danborrera eta baserritarrak 3.mailakuak. Ordua: 7etatik - 8 etara Tokia: Herriko Eskolako sotoan.
Aurre-matrikula Ganbara Kantu eskolan Zabalik dago ekainaren 5era arte, Ganbara Kantu Eskolan apuntatzeko epea. Kultur Etxean eman behar da izena.
Gutunak
Bertso plaza
Amaraunean
Oñatiko Udalaren webgunea
www.oinati.net Atal berri honetan, Interneten arakatu eta Oñatirekin lotura duten webguneen berri eman asmo dugu. Hasteko Oñatiko Udalaren webgunea aurkezten dizuegu. Herriari buruzko datu historikoez gain, Udalaren egituraketa eta udal zerbitzu guztiei buruzko informazioa aurki daiteke bertan. Horrez gain, udalaren deialdiak, lan eskaintzak, kontratazioak eta beste hainbat informazio interesgarri ere ematen du.
Gutunak
-1-Hiltzea denborapasa tiranoaren jolasa norberak sufritu duen hura eiteko kapaza. Misil eta bonba jasa suaren kezko arnasa eguzkia itzaldu denean argitu da Gaza. -2-Zapalkuntzaren “gurua” zapalkuntza den gudua Estatu Batuen babesa ta Europa mutua. Zurituz bere burua Hamas omen helburua tiropitxoira bonbak botata sari segurua. -3-Ekialdeko samina herri zapalduan mina ez dagokien hura lortzeko sionisten grina. O.N.U.-ren ahalegina “Hoja de ruta” zikina kendu ordez kiratsa estali
eiten dun lurrina. -4-Okupazio grabea arazo honen klabea nazien eta hauen artean non dago aldea. Intifadaren idea askapenaren bidea harri koxkorrak tankeen aurka ezin du ordea. -5-Genozidioa doai Ankerkeriarako gai Guraso, seme,alaba, anai Denak ote etsai Agintari_Israeldarrai Amorrua gora darrai Hiltzen zareten gauean behintzat Ingo det lo lasai.
Bidaurreta Dorrea z/g • 20560 • OÑATI / Tel.:943 78 20 72 / Posta-e: kontzejupetik@oinati.net
deialdiak
82ko kinttuen urteurren eguna 82ko kinttuek urteko ospakizuna egingo dute ekainaren 27an, honako programa honekin: meza, 19:00etan, Agustinoetan, eta afaria, 21:30etan, Etxeberria jatetxean. Interesatuek ekainaren 15a baino lehen eman behar dute izena Plazaola argazki dendan, edo 666 444 120 zenbakira deituta.
1966an jaiotakoen kinttadia 1966an jaiotakoek ekainaren 27an egingo dute kinttadia. Afaria egingo dute, lekua oraindik zehaztu gabe dagoen arren. Interesatuek ekainaren 15a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako, 20€ sartu behar dira Euskadiko Kutxako zenbaki honetan: 3035 0005390 0510 36317. Animo!
UDAL EUSKALTEGIAK 25 URTE Zorionak eta urte askotarako! OHARRA ekainaren 20an Etxeberria jatetxean egingo den 25. urteurreneko herri bazkarirako txartelak salgai daude ekainaren 10era arte
Isurketa susmagarriak San Juan kaleko bizilagun batek bidali digu ondoko argazkia. Berak dioenez, sarri ikusten dituzte halakoak, batzutan kolore honekin, beste batzuetan kolore zurikoak, beste batzuetan bitsarekin... Normala al da? galdetzen du.
185. zkia. | Kontzejupetik | 5
Udal berriak
EUSKADI ETORBIDEA, APAOLAZA eta PATRUE KALEko arkitektura oztopoak kenduko ditu Udalak Santa Marina plazan eta Kurtze Bide kalean ere egingo dira lan batzuk Oñatiko Irisgarritasun Planaren 2. fasean aurreikusitako lanak dira spaloiak zabaldu, zoladura edo pabimentua berritu, espaloietara igotzeko arrapalak egokitu, plataforma erako zebrabideak altxatu, gaizki kokatutako herri-altzariak (zakarrontziak, farolak, bide-seinaleak, ...) leku- aldatu eta, besteak beste, autobus geltokiak egoikitzea dira Euskadi etorbidea, Patrue kale eta Apaolaza kaleetan egingo diren lanak. Aipamen berezia merezi du Patrue kalen egingo den aktuazioak. Kale honetako zenbait lekutan espaloia jar-tzeko lekurik ez dagoela kontuan hartuta, kaleko eremu osoan jarriko da pabimentu edo zoladura berria; bi textuPatrue Kaleko eremu ra ezberdin erabiliko dira, osoan pabimentu berria galtzada eta espaloia bereizteko. jarriko dute. Santa Marina plazan Bi textura ezberdin eta Kurtze Bide kaleko erabiliko dituzte, puntu batzuetan ere egingo dira aktuazio batzuk, galtzada eta espaloia bereizteko ondoko planoan ikus daitekeen moduan.
E
8 HILABETEKO EPEA
A2B Arquitectos enpresak idatzitako proiektuaren arabera, 8 hilabeteko epean egin beharko dira Euskadi etorbidea, Patrue kale eta Apaolaza kaleko oztopo arkitektonikoak ezabatzeko lanak. Maiatzean hasi ziren, eta orain arte, Apaolaza kalean eta Euskadi etorbideko autobus geltokian ari dira lanean. Lanen aurrekontua 354 mila eurokoa da eta Egaralur S.L. enpresak egingo ditu, Tokiko Inbertsioetarako estatuko fondoarekin finantziatuta.
6 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Olapototik udaletxeraino OZTOPORIK GABE Euskadi etorbidea, Patrue Kale eta Apaolaza kaleetako lanekin Oñatiko Irisgarritasun Planeko 2. faseko lanak osatuko dira. Udalak 2002an onartu zuen Oñatiko Irisgarritasun Plana (Plan de Accesibilidad). Herrian zehar, oinezkoen ibilbideetan dauden oztopo arkitektonikoak ezabatu, eta ibilbide eroso eta seguruak prestatzea da planaren helburua, herritar guztientzat, oro har, eta, bereziki, ezindu fisikoentzat. Bi hitzetan esateko, ibilerraztasuna bermatzea da Irisgarritasun Planaren helburua. Ikersare, Análisis Sociológicos y Territoriales S.L. enpresa nafarrak idatzi zuen proiektua. Herri barruan oinezkoentzat dauden itiinerario edo ibilbide ia guztiak aztertu zituen , ia 24 kilometro. Ibilbide horietako oztopo arkitektonikoak ezabatzeak 5,6 milioi euroko aurrekontua zeukan. Dirutza handia zela kontuan hartuta, proiektua bost fasetan bana-tzea erabaki zuen Udalak. Lehenengo faseko lanak, Olapoto eta Etxaluze artean, 2004/05 urteetan zehar egin ziren. Bigarren faseko lanak bi zatitan banatu dira: lehenengoan, Portu, Bakardadeko Ama eta Moiua kaleetako oztopoak kendu zituzten 2008an. Orain, bigarren fasea amaitzeko, Euskadi etorbidea, Patrue kale eta Apaolaza kaleetako lanak egingo dira. Horrenbestez, bigarren fase hau amaitutakoan, irisgarritasun arauetara egokitutako oinezkoentzako ibilbidea osatuta geratuko da Olapototik udaletxeraino.
Udal berriak
PLANO OROKORRA Euskadi etorbidea, Patrue Kale, Apaolaza, Santa Marina plaza eta Kurtzebiden egingo diren aktuazioak EL K ika AR ste HE txe ZI a
Planoan ikus daiteke Euskadi etorbidea, Patrue Kale, Apaolaza, Santa Marina plaza eta Apaolaza kaleetako zein puntutan egingo diren oztopo arkitektonikoak ezabatu eta oinezkoen ibilerraztasuna bermatzeko lanak. Bertan ikus daiteke non egingo diren plataforma erako zebra-bideak, non zabalduko diren espaloiak eta non jarriko den pabimentu edo zoladura berria, besteak beste. Hurrengo bi orrietan daude adierazita xehetasun handiagoz egingo diren lanak .
KU
RTZ E
BID
SA
E
NT A pl MA az R a IN
A
(Ikus 8 eta 9 orriak)
EUS
KAD
I ET
ORB
IDE
LE KA A AZ AP AO L
PAT RU
E KA
A
LE
A
Proiektua: A2B ARQUITECTOS
185. zkia. | Kontzejupetik | 7
Udal berriak
IRISGARRITASUN PLANAREN BIGARREN FASEKO LANAK Zebra-bide berria eta orientazioko marra Santa Marina plazan Ezkerreko argazkian ikusten den espaloia zabaldu egingo dute ( 2 metro), Zelaia dendaren atzealderaino, Kurtze Bidetik datorren ibilbideari jarraipena emanez. Puntu horretan zebra-bide berria egokituko dute, plataforma erakoa, Santa Marina plazarekin lotzeko. Zebra-bide horretan hasita, Santa Marina plaza aldenik alde gurutzatuko duen zirrinda edo lerro zuzen bat egokituko dute, textura ezberdineko baldosa erabiliz, alde bateko eta besteko zebra-bideak lotuko dituena, ikusmen arazoak dituzten pertsonen orientazioa errazteko.
5 aparkaleku berri Elkar Hezi ikastetxearen aurrealdeko espaloiari metro bat kenduko diote 5 kotxerentzako aparkalekua egokitzeko. Bertan dauden bi zuhaitzak ere kendu egingo dituzte. Bestalde, ikastetxearen aurrealdean dagoen zebra-bidea margotuta utziko dute, baina ez dute irisgarritasun irizpideetara egokituko. Lehentasuna eman nahi diote ikastetxeko irteeraren ezkerreko aldean, Kurtze Bide kalearen amaieran dagoen zebra-bideari.
Galtzada eta espaloia kota berean Antton tabernaren aldameneko espaloia zabaldu egingo dute (2 metro). Horrez gain, espaloiari jarraipena emango diote Kurtze Bide aldera, eskumako argazkian dagoen zebra-bidean espaloia egokituz. Horren ondorioz, Kurtze Bidera eta lurpeko garajeetara doazen autoen maniobrak erraztearren, kale horren kota altxatu egingo dute, espaloiaren pareraino. Hau da, galtzadako eta espaloiko pabimentu edo zoladura maila berean egongo dira. Bolardoak jarriko dituzte espaloiak babesteko.
8 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Plataforma erako zebrabidea eta orientazioko marra Antton tabernaren aurrealdeko bi zebrabideak egokitu egingo dituzte. Galtzadako kotatik altxatu eta plataforma erako pasabideak egokituko dituzte. Bestalde, Euskadi etorbideko espaloian (eskumako argazkia) orientazioko zirrinda edo marra zuzen bat egokituko dute, textura desberdineko baldosa erabiliz, ikusmen arazoak dituzten pertsonen orientazio errazteko. Jardinerak eta zintarri edo bordilloaren artean egokituko dute bi metroko zabalerako orientazio marra.
Udal berriak
IRISGARRITASUN PLANAREN BIGARREN FASEKO LANAK
Espaloiaren kota altxatu
Adokin jarraia kaleko eremu osoan
Euskadi etorbideko espaloi hau berritu egingo dute eta kota altxatu. Horri esker, ibilbide honetako hiru puntutan, espaloiaren kota aldameneko portxearen altura berean geratuko da, bertarako irisgarritasuna bermatuz.
Patrue Kale osoan, Naparrenako kantoia barne, adokin moduko pabimentu edo zoladura jarraia ipiniko da kalearen azalera osoan. Bi testura ezberdin erabiliko dira gal-tzada eta espaloi guneak bereizteko. Kale semi-peatonala izango da, eta oinezkoek lehentasuna izango dute.
Geltokia egokitu eta espaloiko kota altxatu Plataforma erako zebrabidea bidegurutze osoan Euskadi etorbidea eta Apaolaza kalearen arteko bidegurutze osoa hartuko duen plataforma erako zebra pasabidea egokituko dute, galtzadako kota baino gorago, trafikoa geldotu eta oinezkoen ibilbideei lehentasuna emateko
Espaloiak zabaldu Apaolaza kaleko espaloiak zabaldu egingo dituzte (2 metro). Horren ondorioz, beheko argazkiko espaloiaren aldeko aparkalekuak kendu egingo dira. Bestalde, goiko argazkiko espaloian dauden argi-posteak lekualdatu (zintarri edo bordillo aldera ekarriko dituzte) eta, bide batez, farola berriak jarriko dituzte, kontsumo eta kutsadura gutxiagokoak.
Argazkian ikusten den moduan, hasita daude autobus geltokia egokitzeko lanak. Alde batetik markesina desplazatu egingo dute pittin bat, gaur egun dagoen lekuan utzi ezkero, plataforma erako zebra-bidearen parean egongo litzatekeelako eta, ondorioz, autobusa ezingo litzatekeelako markesina parean geratu. Markesinaren ondoan jarleku bat jarriko dute. Bestalde, gune horretako espaloiaren kota jaso egingo dute, Euskadi etorbideko 12-14 eta 16 zenbakidun behebarruetako kotatik 3 zm.-ra uzteraino.
Parterrearen ordez hiru aparkaleku Argazkian ikusten den moduan, Apaolaza eta Lazarraga kaleen arteko parterrea kendu eta hiru kotxerentzako aparkalekua egokitzen ari dira bertan. Inguruko dendak zabalik dauden orduetan, zamaketa lanak egiteko erabiliko diren aparkalekuak dira. Bestalde, oraindik ez dute erabaki zer egin parterrean dagoen zuhaitzarekin; edo hori berori utzi, edo beste arbola berri bat landatuko dute. Ormazabal dendaren aldameneko espaloia zabaldu egingo dute (2 metro).
185. zkia. | Kontzejupetik | 9
Udal berriak
Ugarkaldeko babes ofizialeko azken 40 etxebizitzak udazkenean zozketatuko dira
Ekainaren 8an zozketatuko diren 40 etxebizitzak
Ekainaren 8an zozketatuko ditu Udalak Ugarkaldeko babes ofizialeko 40 etxebizitza 480 HERRITARREK PARTE HARTUKO DUTE ZOZKETAN kainaren 8an, astelehena, arratsaleko 5,30etan egingo da Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan, Ugarkalden, Artxubi baserriaren aldamenean, eraikitzen ari diren babes ofizialeko 40 etxebizitzen zozketa. Zozketa honetan, maiatzean egin zen San Martingo etxeen zozketan erabilitako eskatzaileen zerrenda bera erabiliko da; beraz, maiatzeko zozketan etxerik eskuratu ez zuten 480 herritarrek parte hartu ahal izango dute. Ezindu fisiko eta familia ugarien kupoetan eskatzailerik ez dagoenez, bi zozketa bakarrik egingo dira: lehenengo, Etxebiden 4 urtez edo gehiagoz izena emanda daudenen zozketa egingo da; 161 dira baldintza hau betetzen duten eskatzaileak, eta hauen artean bi etxe zozketatuko dira. Zozketa honetan zorterik ez dutenak kupo orokorrera pasako dira. Kupo orokorrean 36 etxe zozketatuko dira eskatzaile guztien artean. Ezindu fisikoen kuporako erreserbatutako bi etxeak oraingoz zozketatu gabe geratuko dira. Udalak, bi etxe hauek ere kupo orokorreko eskatzaileen artean emateko baimena eskatuko dio Jaurlaritzari, eta hala onartuko balu, zozketan eratuko den ordezkoen zerrendako eskatzaileei eskainiko zaizkie.
E
UGARKALDE AUZOA AMAITZEAR
Ekainaren 8an zozketatuko dituzten 40 etxebizitzetako giltzak urte amaierarako emango ditu Sukibide enpresak. Hortik aurrera, Ugarkalde eta Irubieta baserrien artean (ikus goiko irudia) eraikiko dituzten bi blokeetako 40 etxeak, babes ofizialekoak hauek ere, ematea bakarrik geratzen da Ugarkaldeko babestutako etxeen programa guztia osatzeko (babes ofizialeko 195 eta tasatutako 19). Azken 40 etxe hauen zozketa udazkenean egingo da. Auzunearen goiko aldeko 15 etxebizitza bifamiliarrak eskariaren arabera eraikiko ditu Sukibidek. Urbanizatutako partzelak erosteko aukera ere badago.
10 | Kontzejupetik | 185. zkia.
ZOZKETATUKO DIREN ETXEBIZITZEN
PREZIOAK Ekainaren 8an zozketatuko diren 40 etxebizitzetatik 28 hiru logelakoak dira, eta gainerako 12ak bi logelakoak. Jarraian ikus ditzakezue zozketatuko diren etxebizitza tipoen prezioak. Prezio hauei %7ko BEZa gehitu behar zaie. Garajea eta trastelekua ere aparte doaz. ETXEBIZITZAK M2 ERABILGARRIAK
PREZIOA
56,81 m2 (Bi logela) . . . . . . . .90.960 € 61,03 m2 (Bi logela) . . . . . . . . .97.337 € 74,75 m2 (Hiru logela) . . . . . .116.614 €
(+BEZ) (+BEZ) (+BEZ)
GARAJE eta TRASTELEKUAK Garajeak irekiak dira. Azalera ezberdinekoak daude. Hona hemen batazbesteko azalera duten garaje eta trastelekuen prezioak: GARAJEA: 27,92 m2 (15.690 €) TRASTELEKUA: 5,36 m2 (3.012 €)
Udal berriak
San Martin guneko lehenengo etxeak zozketatu ditu Udalak Maiatzaren 13an egin zen San Martin gunean eraikitzen ari diren babes ofizialeko lehenengo 45 etxebizitzen zozketa. Bi etxebizitza adjudikatu gabe geratu ziren, ezindu fisikoen kupoan eska-tzailerik ez zegoelako. Etxebidek baimena ematen duenean, ordezkoen zerrendan geratu ziren eskatzaileei eskainiko dizkie Udalak.
zioa dakarrela; hau da, etxeari uko egiten diotenek ezingo dute parte hartu Udalak sustatutako babestutako etxebizitzen promozioetan hurrengo hiru urteetan. Arrazoi eko-
Hamaika lagunek egin diote uko etxebizitzari. Bik bakarrik justifikatu dituzte arrazoi ekonomikoak
nomikoek justifikatutako errenuntziak direnean, penalizazioa urtebetekoa bakarrik izango da. Logela bakarreko etxebizitzen kasuan, penalizaziorik ez jartzea erabaki du Udalak; hau da, ez da inor behartuko logela bakarreko etxebizitza hartzera.
HAMAIKA ERRENUNTZIA
Ikusteko zegoen zenbateko eragina izango zuen gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko delikatuak etxebizitzen adjudikazio prozesuan. Oraingoz hamaika lagunek egin diote uko etxebizitzari, eta horietako bik bakarrik justifikatu dute arrazoi ekonomikoetan oinarritutako errenuntzia dela. Beste hiruren kasuan, logela bakarreko etxebizitza izatea da errenuntziaren arrazoia. Badirudi beraz krisiaren eragina ez dela hain handia, oraingoz. Gogoratu, etxebizitzari uko egiteak hiru urteko penaliza-
Gorka Ortiz de Mendibil
Ainhoa Garmendia
Santi Bernal
Lorea Guridi
Oso pozik, bai. Halako loteriak ez dira egunero suertatzen. Bost bat urte daramat Etxebiden izena emanda, eta hirugarren zozketa zen hau. Alokairuan gaude une honetan, eta beraz, ondo etorriko zaigu. Lekua ere asko gustatzen zait.
Urte asko neraman Etxebiden izena emanda eta, azkenean! Alokairuan gaude eta baneukan, bai, premia. Lekua ederra da. Ugarkalden egokitu ezkero ere ondo, baina San Martin da aukera guztien artean politena. Etxea ere ederra da; ezin dut gehiago eskatu.
Etxe ederra egokitu zait, eta lekua bera ere ederra da... Oso pozik nago, bai. Hiru urte neraman izena emanda Exebiden. Behar larririk ez neukan, baina gogoa bai; gurasoen etxea jada txiki geratzen hasita dago danondako.
Nire ahizpari egokitu zaio. Bi aldiz deitu behar izan diot telefonoz. Ezin zuen sinistu. Oso pozik dago. Etxe ederra egokitu zaio. Bazeukan premia, bai, alokairuan bizi baita aspalditxoan. Lekua ere asko gustatzen zaio.
Iker Laskurain Lehenengo zozketa zen niretzat eta kriston loterixia egokitu zait, bai. Behar haundirik ez neukan, oraingoz, baina oso pozik nago. Gainera, lekua bera ere zoragarria da; Ugarkalde ere txarra ez, baina.. Ezin da gehiago eskatu.
185. zkia. | Kontzejupetik | 11
Udal berriak
ARGINDAR MERKATUAREN LIBERALIZAZIOA
Argindar konpañia aukeratu ahal izango dugu uztailaren 1etik aurrera
Eguzki energian inbertitzeko aukera izango dugu oñatiarrok irailetik aurrera
OÑARGIk zuzeneko zerbitzua ematen jarraituko du, CHC enpresa aukeratzen duten herritarrei rgindarraren merkatua liberalizatu egingo da uztailaren 1etik aurrera. Hau da, orain arte gobernuak finkatzen zituen tarifa integralak desagertu egingo dira, eta guk, kontsumitzaileok, argindar konpañia ezberdinek egiten dizkiguten eskaintza eta tarifa ezberdinen artean aukeratu ahal izango dugu. Horretarako, 3 aukera izango dugu, ondoko taulan azaltzen den moduan. Dena den, gobernuak gehienezko eta gutxieneko prezioak ezarriko dizkie enpresei, eta preziomuga horiek ekaina bukaeran finkatuko direnez, ordura arte erabakirik ez hartzea gomendatzen dute kontsumitzaileen elkarteek.
A
rgindar merkatuaren liberalikontestu berri honetan, Oñaiko Udalak herritarrei zuzeneko eta gertuko zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi du, orain arte OÑARGIren bitartez egin duen bezala. Horretarako, CHC Energia enpresa komerzializatzailea eratu du OÑARGIk, argindar sektoreko estatu mailako 200 enpresa biltzen dituen CIDE taldearekin batera, eta HC Energía (Hidrocantabrico) talde handiaren laguntzarekin. Beraz, orain arte bezala, OÑARGIk udaletxean duen bulegoaren bidez gertuko eta zuzeneko arreta zerbitzua jasotzen jarraitu nahi duten herritarrek, CHC Energia enpresa aukeratu beharko dute. Gaur egun OÑARGIk dituen 6.000 bezeroek inolako aldaketa edo tramiterik egiten ez badute uztailaren 1a bitartean, automatikoki CHC Energia enpresaren bezero izatera pasako dira.
aukerak 1. MERKATU LIBREA. Estatuan dauden 24 enpresa komerziatzaileetako batekin kontratatu daiteke argindar hornidura, libreki adostutako prezioan. (OÑARGIk bere bezero guztiei bidali dien gutunean azaltzen da zein diren 24 enpresa horiek) 2. AZKEN ERREKURTSOKO ENPRESAK. Gobernuak izendatutako bost enpresetako batekin kontratatu daiteke argindarra. Kasu honetan, gobernuak berak finkatuko du tarifa. 3. OÑARGI - CHC. Gaur egun OÑARGI S.L.-ren bezero direnak, eta aurreko bi aukeretako bat bera ere aukeratzen ez dutenak, CHC ENERGIA enpresaren (OÑARGI da bazkideetako bat) bezero izatera pasatuko dira automatikoki uztailaren 1etik aurrera. OHARRA: Hiru aukera hauek, 10kW-tik beherako potentzia kontratatuta dutenentzat (partikular gehienak) dira. 10kW-tik gorako potentzia kontratatuta duten bezeroek (enpresa gehienak) 1 edo 3 aukeratu beharko dute.
Azazioaren
12 | Kontzejupetik | 185. zkia.
oru Aldundiak eta Oña-
Ftiko Udalak sinatu duten
hitzarmenaren arabera, herritarrok eguzki energian inbertitzeko aukera izango dugu irailetik aurrera. Hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak eguzki plakak instalatuko ditu Oñatiko hiru eraikin publikotan, eta nahi duten herritarrek eguzki plaken instalazioan inbertitu ahal izango dute. Uda partean emango ditu Foru Aldundiak herritarrek egin ahal izango dituzten inbertsioei buruzko xehetasunak, baina aldundiko iturriek aurreratu dutenez, urtean %10etik gorako errentagarritasuna lortuko dute inbertsiogileek, eguzki plaken bidez sortutako argindarraren salmentari esker.
%10etik gorakoa izango omen da errentagarritasuna “Herritarrei argindar zerbitzua ematearen aldeko apustua egin du Udalak, eta horretarako ‘CHC Energia’ proiektuan sartu da Oñargi”
Angel Biain, Oñargiren administrazio kontseiluko burua eta Ana Iragi, administraria
Energia iturri berriztagarrien aldeko apustua egiteaz gain, eguzki plaken arloko industria sendotzea da Foru Aldundiak Oñati, Elgoibar, Zarautz eta Zegama herriekin adostu duen esperientzia piloto honen helburua. Oñatin, konkretuki, kiroldegiko eraikin berrian, San Juango ur biltegian eta plazako azokan jarriko dituzte eguzki plakak; 3.200m2-ko azalera guztira.
Publizitatea
185. zkia. | Kontzejupetik | 13
Udal berriak
UDALEKU IREKIAK Udal Euskara eta Hezkuntza batzordeak 3 eta 10 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere
U
rtero bezala, uztailean izango dira udalekuak, uztailaren 1etik 30era. Jolas giroan, herriko beste ikastetxeetako haurrak ezagutu, lagun berriak egin, eta aisialdian euskaraz aritzeko ohitura gehitzea dira udalekuen helburuak. Bereziki lagungarriak izan daitezke udalekuak guraso erdaldunen umeentzat. Haurrak begirale eta dinamizatzaile lanetan prestatuak dauden gazteen zaintzapean ibiliko dira egunero hiru orduz, goizeko 10etan hasi eta eguerdiko ordubata arte: jolasak, kantuak, eskulanak, dantzak, antzerkia, pasiuak, kirola… batere aspertzeko astirik gabe.
14 | Kontzejupetik | 185. zkia.
“
300 bat neskamutikok parte hartuko dute aurtengo udaleku irekietan
Haurren matrikulak antolatu eta udalekuetan begirale lanetan jardungo duen neska-mutil taldea osatzeko lanetan dabiltza koordinatzaileak egunotan. Nagore Ojanguren eta Lukene Astigarraga dira koordinatzaileak. -Zenbat umek eman dute izena udalekuetan parte hartzeko? -Dagoeneko 290 haurrek eman dute izena, baina azkenerako gehiago izango dira, beti egoten baitira epez kanpo izena ematen duten kasu bereziak. -Begirale deialdia ere egin du Udalak. Zenbat lagun behar izaten duzue? -Normalean hamar umeko begirale bat egoten da. Txikienen eta arazoren bat duten haurren taldeetan laguntzaileak ere izaten dira beharra egon ezkero. Beraz, oraindik behin betiko ume kopurua zehaztu gabe dagoen arren, 30 bat lagun inguru beharko ditugu begirale lanetarako. -Zer hartzen da kontutan begiraleak aukeratzeko orduan? -Aukeraketa Udalak berak
Haurrek ederto pasatzen dute eta lagun berriak egiten dituzte. Zabaldu egiten da haurren ikuspuntua
NAGORE OJANGUREN udalekuetako koordinatzailea
egiten du eta derrigorrezkoa da euskaraz ondo jakitea eta 18 urtetik gora izatea. Begirale titulua, EGA titulua, ikasketak eta era honetako lanetan esperientzia izatea baloratuko da. -Zein izaten da begiraleen profila? -18-24 urte arteko neskamutilak izaten dira. Gehienak neskak izaten dira, hainbat ikasketa egiten dabiltzanak; Magisteritza edo Haur Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren gazteak batzuk, orokorrean uda parterako xoxak atera beharra ere izango dute eta… -Begiraleek udalekuetan lanean hasi aurretik, ikastaro labur bat egin beharko
San Fermin eguneko entzierroa da udalekuetako klasikoetako bat. Bestelako tailer eta jolas ugari ere egiten dituzte
dute. Zer dela eta? -Nahi baino gutxiago dira begirale titulua duten gazteak; beraz, formazio saioa eskainiko zaie Jaione Elorzaren eskutik udalekuetan begirale lanetan jardungo duten gazteei. Formazio saio honen helburuak udalekuetako helbu-
“Normalean, hamar umeko begirale bat egoten da. Txikienen taldeetan laguntzaileak ere izaten dira”
“Magisteritza, Haur Hezkuntza edo beste ikasketa batzuk egiten ari diren gazteak aritzen dira begirale lanetan. Aurretik formazio saio bat egiten dute, Udalekuetako helburuak finkatu eta programa lantzeko” ruak argi eta garbi barneratzea, haurrekin lan egin ahal izateko lagungarriak gertatuko zaizkien aholkuak, baliabide eta tresnak eskaintzea, eta udalekuetako programazioa lantzea dira.
Udal berriak
Politika publikoei buruzko herritarren iritzia ezagutzeko inkestak egiten ari da Udala ‘Kudeatuz 2007-2011’ programaren barruan Foru Aldundiak eta Oñatiko Udalak sinatutako hitzarmenaren haritik, udal politika publikoen inguruko herritarren iritzia ezagutzeko inkestak egiten ari da Oñatin GIZAKER enpresa. Herritarren partehartzea sustatu, eta udal administrazioaren antolaketa eta kudeaketaren inguruan kultura politiko berria garatzea da egitasmo honen helburua. Ildo horretan, GIZAKER enpresa telefono bidezko inkestak egiten ari da aleitzira aukeratutako herritarren artean, eta, horrez gain, idatzizko galdera-sorta bat bidali du herriko etxe guztietara. Galdeketa hauei erantzutea borondatezkoa da, noski, baina ikerketa honetatik ateratatako ondorioak ahalik eta zuzenenak izan daitezen, modu batera edo bestera parte hartzeko gonbitea luzatu die Udalak herritarrei. Ekainean zehar amaituko du Gizaker-ek inkestak egiten, eta udazkenean emango ditu ezagutzera emaitzak. HERRITARREN PARTEHARTZEA SUSTATU
-Zergatik dira gomendagarriak udalekuak? -Haurrek ederto pasatzen dute eta, gainera, beste eskola batzuetako neska-mutikoak ezagutu eta lagun berriak egiten dituzte. Haur etorkinak ere parte hartzen dute, eta hartueman horrek, zabaldu egiten du haurren ikuspuntua eta mesedegarria da haurrentzat. Hiru ordutan ekintza ugari egiten dituzte: eskulanak, jolasak, dantzak, kantuak, antzerkia, pasioak, kirola, egun bereziak... Etxean euskal girorik ez duten haurrentzat oso lagungarria da, eskolaz kanpo, naturaltasunez, euskaraz aritzeko ohitura hartzen dutelako.
‘Kudeatuz’ programaren barruan baita ere, heritarren partehartzea sustatzeko asmoz beti ere, agente sozial ezberdinez osatutako eztabaida foroa eratu du Udalak, herriko bidegorri sareari buruzko hausnarketa egiteko. Ildo horretan, SIADECOk dinamizatutako bilerak egite ari dira egunotan.
60 lagunek eman dute izena, Udalaren Enplegu programan Herriko langabetuei aldi baterako kontratuak egiteko Udalak antolatu duen enplegu programan 60 lagunek eman dute izena. Berez, 75 dira izena eman dutenak, baina 15ek ez zituzten baldintza guztiak betetzen. Orain, izena eman dutenen egoera sozio-ekonomikoa aztertu eta elkarrizketa pertsonalizatuak egin ondoren, hil honetan bertan egingo ditu Udalak lehen kontratazioak. Datozen hilabeteetarako 12-15 lagun kontratatzea aurreikusten du Udalak, unean uneko beharren arabera, herri mailan hainbat mantenu eta garbiketa lan egiteko.
Iturri berria Olakuan
Errekaldeko eskola txikia eraberrituko du Udalak
Udalak iturri berria jarri du Olakuako kirol gunean, Bidaurreta dorrearen aldamenean. Neskamutiko asko ibiltzen da kirol kantxa honetan, eta bereziki eskertuko dute iturria jarri izana.
Herriko hainbat kultur taldek (Ganbara Abesbatza, Txistulari taldea, Bertso eskola...) entsaiotarako erabiltzen duten Errekaldeko 34 zenbakian dagoen eskola txikianhainbat eraberritze lan egingo ditu Udalak. Guerra-Zelaia arkitektura bulegoak egindako proiektuaren arabera, eraikineko sarrera eta ate-ondoa, komunak eta bi gela berrituko dituzte. Horrez gain, Ganbara abesbatzeko taldeek erabiltzen duten gela insonorizatu egingo dute, eta, azkenik, eraikineko lehio guztiak berrituko dituzte. Lanen aurrekontua, 46.265 euro.
185. zkia. | Kontzejupetik | 15
Gure herrian
1.400 herritarrek bisitatu dute Batzar Nagusietako autobusa 1400 herritarrek bisitatu dute Batzar Nagusietako autobusa Oñatin egon den sei egunetan. Bideo eta ordenagailu bidez, gipuzkoarron parlamentua den Batzar Nagusien historia eta funtzioak ezagutzeko aukera izan dute bertara hurbildu direnek. Rafaela Romero presidentea bera izan zen Oñatin autobusa aurkezten.
JUAN ANTONIO AGIRIANO izango da San Migel Juan Antonio Agiriano izango da hirugarren urtez jarraian Korpuzti eguneko prozesioan Oñatiko zaindariari bizia emango diona. Juan Antoniok 2007an hartu zion ereleboa aurreko hiru urteetan San Migel izandako Fernando Diazi.
JUBILATUEN EGUNA ekainaren 7an Ekainaren 7an ospatuko da Jubilatuen urteko jai nagusia. Eguerdiko 12:30etako meza nagusiaren ondoren, musika banda, Aloña Abesbatza eta Oñatz taldeko dantzarien saioa izango dute kiroldegian. Jesusa Aranburu, 95 urte, eta Jose Mª Kortabarria, 90 urte, omenduko dituzte aurten.
Apaizgintzako urrezko ezteiak Martin Mendizabal (Zaldibia, 1933) frantziskotarrak apaizgintzako Urrezko ezteiak ospatu zituen maiatzaren 5ean, Gipuzkoako elizbarrutiko beste 23 apaizekin batera. Martinek 23 urte daramatza Arantzazun, eta, besteak beste, Araotzeko parrokoa da.
ARRIKRUTZEKO KOBAREN II. URTEURRENA Arrikrutz-Oñatiko Koba proiektuak bi urte betetzen ditu ekainean. Hori dela eta, sarrera bereziak eskainiko dira Oñatiko herritarrentzat. Ekainaren 16tik 21era, goizez (10:00-14:00 / azken bisita 13:00) eta arratsaldez (15:00-19:00 /azken bisita 18:00), 3€ balioko du sarrerak (normalean 8€ balio du). Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea 943 08 20 00 telefonoan.
Ekainaren 16tik 21era kobako bisitaldiak merkeago 16 | Kontzejupetik | 185. zkia.
AINHOA GALDOS / Batzarkidea
“Udaletxeko esperientzia oso lagungarria gertatu zait Batzar Nagusietan” inhoa Galdos da oñatiarrok Batzar
ANagusietan dugun bi ordezkarietako
bat, Iñaki Galdosekin batera. Hiru lan batzordetan dihardu Ainhoak: Kultura eta Euskara, Landa Ingurunearen Garapena, eta Emakumeen Berdintasunerako Politikak. Laister beteko dira bi urte batzarkide akta jaso zuenetik, eta, dagoneko, kargu berriari neurria hartua diola aitortu digu. “Hasieran kosta egiten da, prozedurak desberdinak direlako Batzar Nagusietan, baina, egia esan, gustora nabil” Hilero, gutxienez, osoko bilkura edo pleno bat izaten dute, eta lan-batzorde bakoitzeko beste bilera bana. Horrez gain, astero, Kultura eta Euskara batzordeko zuzendariekin biltzen da Donostian, bere alderdiaren bozeramalea delako batzorde honetan, eta berak defendatu behar izaten duelako alderdiaren jarrera. Oñatiko udaletxean ere makina bat ardura ditu Ainhoak: alkateorde, Nekazaritza eta Auzoak batzordeko buru, Kultura eta Hirigintza batzordeetako kide, eta Mankomunitateko Juntako kide era bada, besteak beste. Gainera, EAJren Debagoiena eskualdeko koordinatzailea ere bada. Aukeratzekotan, Udaletxeko lana du gustokoago, “egunerokoagoa delako, herritarrengandik gertuagokoa, eta Batzar Nagusietakoa berriz, hotzagoa”. Bere aita zena, Eli Galdos, lau urtez izan zen diputatu nagusi, eta itzal handia utzi zuen Batzar Nagusietan. “Beste alderdietakoen ahotan ere askota entzun ditut aitari buruzko hitz onak. Politikagintzan eredu ona izan zela uste dut, eta, beraz, berearrastoa jarraitzen saiatuko naiz”.
Publizitatea
185. zkia. | Kontzejupetik | 17
J. Fernandez
Gure herrian
Oñati Abesbatzako kideakChateaubernard-en izan ziren maiatzaren 15etik 17ra, Erdi Aroko azokan parte hartzen
Uztaileko lehen asteburuan ospatuko da OÑATI eta CHATEAUBERNARD-en arteko anaitzearen X. urteurrena Uztailaren 3tik 5era ospatuko da Oñati eta Chateaubernard herrien arteko anaitzearen X. urteurrena. Hirurogei bat lagunez osatutako ordezkaritza etorriko da, Daniel Boyer alkatea buru dela. Chateaubernard-ekin anaituta dagoen Durbach (Alemnania) herritik ere sei lagun etorriko dira, Toni Betrano elkatea buru dela. X. urteurreneko ekitaldi ofiziala uztailaren 5ean izango da, eguerdiko 12etan Santa Anan. Aurreko bi egunetan, Oñati herria, Arantzazu eta Arrikrutz ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Kultur ekitaldi bat ere izango da bisitarien omenez, uztailaren 4an, Santa Ana aretoan (19:30), Oñatz dantza taldea eta herriko abesbatza baten partehartzearekin.
“Artzaiengan eta mendizaleengan pentsatuta, merezi du Urbiara etortzeko ahaleginak
Joseba Etxeberria frantziskotarrak igandero ematen du meza Urbiako baselizan goizeko 11,30etan spaldiko ohiturari jarraituz, maiatzeko lehenengo domekan hasi eta Domu Santu egunerarte, artzain eta mendizaleentzako meza ospatzen da Urbiako ermitan igandero, goizeko 11:30etan; baita San Iñazio eta abuztuko Andre Mari egunez ere. Laister 78 urte beteko dituen Aita Joseba Etxeberria frantziskotarra da Urbiako ermitaren arduraduna 2003az geroztik. “Sei urte hauetan igandero igandero etorri naiz, jai bakar bat bera ere utzi gabe. Zorte handia da hori!” aitortu digu. Goizeko 7etarako abiatu ohi da Arantzazutik. Jendea hasi aurretik gustatzen zaio mendian gora igotzea, naturaz gozatuz, txorien kantak entzunez.
A
18 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Bisitariak etxean hartzeko familiak behar dira X. urteurreneko ekitaldietara Chateaubernard eta Durbach herrietatik etorriko diren bisitariak etxean hartzeko prest dauden familia bila dabil Oñatiko Anaitze Komitea. Harrera-familiak ostatua eta gosaria emateaz bakarrik arduratu beharko dira. Interesatuek dei dezatela 943 78 34 53 (Turismo Bulegoa). Harrera-familiek lehentasuna izango dute urriaren 9tik 11ra Chateaubernarden egingo diren ospakizunetan parte hartzeko
Laister 78 urte beteko ditu aita Etxeberriak. Azken sei urteotan igandero igo da Urbiara, jai bakar bat bera ere utzi gabe
Ez omen dago halako orkestrarik. Artzaiengan eta mendizaleengan pentsatuz, Urbiako mezari eustea merezi duela uste du. Berrogei bat lagun elkartzen dira, bataz beste, San Iñazio bezalako egun bereziak alde batera utzita. Beraz, osasunak laguntzen dion bitartean Urbiara igotzen jarraituko du, aurretik Adrian Lizarraldek, Aita Lasak, Villasantek, Gandiagak eta Letonak egin bezala. Josebak eskerrak eman nahi dizkie bereziki iganderoko meza-lagunei, eta Urbiako ermita txukun mantentzeko ardura duen mendizale taldeari.
Gure herrian
MIKAELA YARZAK 103 urte bete ditu
III. GARAGARDO FESTA uztailaren 2tik 5era
Uztaileko lehenengo asteburuan izango da aurten Alo単a Mendik antolatzen duen Garagardo Festa. Aurten, gainera, egun bat gehiago egongo da, ostegunean zabalduko baita.
Mikaela Yarza Erostarbek 103 urte bete zituen maiatzaren 8an. Antzuelas Goiti baserrian sortua, Florentino Iturberen alarguna eta hiru semeren ama, Antonio semea eta honen emazte Maribirekin bizi da Mikaela Olakuan. Ia ehun urte bete arte sasoiko emakumea izan da Mikaela, baina azken urteotan ahulduta dago eta ez da etxetik irteten. Familia giroan ospatu zuten urtebetetzea. Zorionak!
TXANDA TXARTELAren erabilera sustatzeko, deskontuak eta sari zuzenak emango ditu Txanda dendarien elkarteak
Gaur egun 1275 herritarrek daukate Txanda Txartela
Datorren urteko apirilaren 30a bitartean, erosketak Txanda Txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroek bi deskontu mota eskuratu ahal izango dituzte. Alde batetik, txartela erabiliz egindako erosketa guztiek %1eko deskontua izango dute. Deskontu hau ez da berehalakoan gauzatuko; txartelaren jabea puntuak batzen joango da, eta 100 puntura iristean, 10 euroko erosketa bonoa eskuratuko du Rural Kutxan. Bestalde, Madalena gasolindegian egiten den edozein gastu ordaintzeko Txanda txartela erabiltzen dutenek %2ko deskontu zuzena jasoko dute, momentuan bertan. Bestalde, zuzeneko sariak eskuratzeko promozio berezia ere egingo du Txanda dendarien elkarteak. Aurtengo urrian eta datorren urteko martxoan, Txanda txartelarekin ordaintzen duten bezeroek boleto batzuk jasoko dituzte, eta boleto horietan 5 eta 10 euroko sari zuzenak jasotzeko aukera izango dute. Txanda Txartela Rural Kutxan edota Txanda elkarteko edozein dendatan eska daiteke. Ez dauka inolako kosturik.
185. zkia. | Kontzejupetik | 19
Gure herrian
TXALOKA LUDOTEKA Udal Euskara eta Hezkuntza batzordeak Txaloka Ludotekako izen-ematea zabalduko du hurrengo ikasturteari begira Ekainaren 15etik 26ra ate irekien egunak izango dira TXALOKA, jolasaren bidez haurrentzat giro atsegina eskaintzen duen zerbitzua da. Jolas eginez ikasten dute haurrek: lagunak egiten ikasiko dute, sormena lantzen eta euskara hobetzen, bi hezitzaileren kargu. Lukene Astigarraga Txaloka ludotekako arduradunarekin izen gara.
Ekaineko bigarren hamabostaldian zabalduko da matrikula epea. Irailaren 1etik ekainaren 30era egongo da zabalik ludoteka Lukene Astigarraga eta Iraia Agirrebalzategi, ludotekako hezitzaileak
-Zer egiten da Txaloka Ludotekan? Txaloka proiektu hezitzaile bat da, baina ez da eskola. Bertan burutzen diren ekintzek izaera hezitzailea daukate, baina horretarako tresna jolasa da. Jolas hezitzailea bultzatzen da, haurren gustuko jostailuak eskainiz, haur bakoitzak dituen behar eta trebeziak kontutan hartuta. Horretarako, jolas kooperatiboak, musika tresnak, eraikuntzak, marrazketa, panpinak, puzzleak, ipuinak,…erabiliko dira. Funtsezko baloreak ere lantzen dira, hala nola, berdintasuna, errespetua, elkarbizitza eta kulturartekotasuna. -Nori zuzendua dago zerbitzua? 4-10 urte arteko haur guz-
20 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Txaloka proiektu hezitzaile bat da, baina ez da eskola. Bertan burutzen diren ekintzek izaera hezitzailea daukate, baina horretarako tresna jolasa da Ikasturtean zehar, larunbat goizetan ere aktibitateak antolatzeko aukera aztertzen ari gara Goian ludotekako bazkideak. Ezkerrean, haurren girasoekin batera antolatutako ekintza bateko irudia. ‘Familixan merienda, jokuak eta solasaldia’
”
Gure herrian
“Ikastetxeetako opor garaietan, Gabonetan eta Pazko Astean, zabalik egongo da ludoteka�
Izena ematerakoan 20euroko matrikula ordaindu beharko da eta hileroko kuota 18 eurotakoa izango da. Egoera ekonomiko berezietan dauden familiei tratamentu berezia eskainiko die Udalak
tiei zuzenduta dago. Beti ere, ume bakoitzari arreta eta jarraipen pertsonalizatu bat eskainiz. -Zein da ordutegia? -Astelehenetik ostiralera, 17:00tik 20:00etara. Malgutasuna izango da haur eta familien beharren arabera. -Noiz zabalduko da izenematea eta noiz izango dira ate irekiak?
-Izen-ematea ekainaren bigarren hamabostaldian izango da eta ate irekiak ekainaren 15etik 26ra, arratsaldeko 5etatik 8etara. -Zein da kuota? -Izena ematerakoan 20euroko matrikula ordaindu beharko da eta hileroko kuota 18 eurotakoa izango da. -Egoera ekonomiko bereziak dituzten familiak,
-Zeintzuk dira hurrengo ikasturtean egongo diren hobekuntza eta aldaketak? -Hurrengo ikasturtera begira, malgutasuna eskaini nahi da zerbitzuan. Zerbitzu honek bi alde izango ditu kontuan: haurraren eta familien beharrak. Txaloka Ludoteka irailaren 1etik ekainaren 30erarte egongo da zabalik; oporretatik bueltan beraz irekita. Ikastetxeetako opor garaietan ere zabalik egongo da Gabonetako oporretan eta Pazko astean. Aurrera begira, nahi dugu zapatu goizetan aktibitateak antolatzea. Aztertzen ari gara. laguntzarik izango dute? -Bai. Egoera ekonomiko berezietan dauden familiek tratamendu berezia izango dute. Diru laguntzak jaso ahal izango dituzte doan izateraino. Udalak kasuz kasu aztertuko ditu familia hauen egoerak eta horren arabera, laguntzak jasoko dituzte behar hori dutela ikusten bada. Ez da nahi arazo ekonomikoa inongo oztopo izatea izen-ematerako
GURASOEN IRITZIA
Maialen Telleria
Ate irekietan etorri ginen zerbitzua ikustera. Proba moduan lau hilabeterako apuntatu nuen semea, eta gero, berak eskatu du jarraitzea. Bera oso pozik dabil, eta gu ere bai, noski. Seme txikia ere datorren urtean hasiko da, 4 urte bete orduko. Joku asko ikasten dituzte hemen, guk ez dakizkigunak, eskulanak ere asko egiten dituzte, eta, nire ustez, oso aberasgarria da umeentzat. Kuota ordaintzearena ere ez dut gaizki ikusten; ez dut esaten zenbat, baina kuota bat beharrezkoa ikusten dut zerbitzua ondo antolatu ahal izateko, eta Udalak eman ditzala laguntzak arazo ekonomikoak dituztenentzat, inor ez dadin zerbitzurik gabe geratu arrazoi ekonomikoengatik. Bestalde, eskatzen hasita, begi onez ikusiko nuke larunbat goiz batzutan aktibitateak antolatzea . orduan. Alderantziz, haur eta familia bakoitzari moldatzea da Txaloka Ludotekaren nahia.
185. zkia. | Kontzejupetik | 21
Gure herrian
Murgialdai baserria eta abizenari buruzko liburuska idatzi du Fermin Altubek aur egun ezagutzen dugun Murgialdai baserriak ehun urte betetzen ditu aurten, eta bertako seme Fermin Altube frantziskotarrak Murgialdai etxea eta abizenaren historia jasotzen duen liburuska argitaratu du. Murgia auzoko ermiten historia eta, besteak beste, XVI. mendean Oñatin egin ziren arte-lan nagusiei buruzko hainbat datu interesgarri ere jaso ditu Fermin Altubek. Gaurko Murgialdai baserria orain dela ehun urte eraiki bazuten ere, Murgialdai etxea askoz ere antzinagokoa da. Lehenengo arrastoa 1461ekoa omen da. Ordurako ba omen ziren Murgialdaitarrak Murgia auzoan. Oñatin 1753 aldera galdu zen Murgialdai abizena, baina urte batzuk lehenago, 1650 aldera, Murgialdai baserriko bi seme Larraona eta Eulatera joanak ziren bizitzera, eta gaur egun ere badira oñatiar jatorriko Murgialdaitarrak herri horietan, eta Nafarroan ere nahikoa zabalduta omen dago, Fermin Altubek azaltzen duenez. Ekainaren 7an bilduko dira Murgialdai baserriko bi familiak mendeurrena ospatzera..
G
Nafarroan nahikoa zabalduta dago oñatiar jatorriko Murgialdai abizena
Elektrikoki autonomoa den gela egokitu dute Larraña institutoan, eguzki energia baliatuta arraña institutoak lau urte darama eguzki plaka eta haize errota bidezko energia lantzen duten ikastaroak ematen, langabeL tuei zuzendutako Foru Aldundiaren ‘Sarbidea’ programaren barruan. Aurten, urrats bat gehiago ematea erabaki du Larraña Institutoak, eta ‘Eguzki energia fotoboltaikoak’ ikastaroan parte hartu duten 15 ikasleekin, elektrikoki automoa den ikasgela bat prestatu dute, ‘Ekigune’ izenez bataiatu dutena. Eguzki plaken bidez lortzen dute ikasgela horrek behar duen argindar guztia. Proiektua aurrera ateratzeko Ekain-Taldea enpresaren laguntza izan dute. Bestalde, langabetuei zuzenduta Larraña Institutoak ematen duen ‘Eraikuntzen margoketa’ ikastaroan parte hartu duten 10 ikasleen artean, kirol-gubera ematen duen ikastetxeko orma margotu dute, beheko argazkian ikus daitekeen moduan. Ideia eta diseinua Jon Iraegirenak dira.
22 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Goian, Kepa Altube, Larrañako zuzendaria, Fernando Bengoetxea, Ekain enpresako ordezkaria, eta Eduardo Sodupe, Larrañako I+G+B arloko koordinatzailea, Ekigunea hornitzeko jarritako eguzki plaken ondoan. Behean, ‘Eraikuntzen margoketa’ ikastaroan parte hartu duten ikasleak kirol-gunera ematen duen ikastetxeko orma pintatzen..
Gure herrian
‘KLIK ETA KLIK’ lehiaketako 2. saria Zuazola Institutoko ikasleentzat
‘EMPRESA JOVEN EMPRENDEDORA’ lehiaketako saria ETEOko ikasleentzat
uazola Institutoko 3. DBHko ikasleek ‘Kilk eta KLik’ lehiaketako bigarren saria eskuratu dute. Digital Vasca elkarteak antolatzen duen lehiaketa honen helburua, Internetek tresna pedadogiko moduan duen ahalmena baliatuz, gazteei giza-baloreak transmititzea da. Lehiaketak iraun duen bost hilabeteetan zehar, Zuazolako ikasleek sei proba gainditu behar izan dituzte, biolentzia, ekologoa eta eguneroko beste hainbat gairen inguruan. Danera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Errioxako 63 ikastetxek parte hartu dute. Lehen saria Andoaingo Aita Larramendi ikastolarentzat izan da, eta hirugarrena Urnietako Salestarren ikastetxearentzat. Maiatzaren 8an izan zen sari-emate ekitaldia Donostian. Oñatiarrek ‘i-pod shuffle’ bana jaso zuten.
TEOko Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Heziketa Zikloko lehenengo mailako ikasle talde batek Eusko Jaurlaritzak antolatutako EJE (Empresa Joven Emprendedora) lehiaketako saria irabazi du. EJE proiektua Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua dago, eta ikasleengan ekintzailetasun izpiritua sustatzea du helburu, modu praktikoan, enpresa txikien sorreraren bidez. Ikasleek enpresa bat sortu behar dute eta, ondoren, estatu mailan EJE proiektuaren barruan sortutako beste enpresa batekin garatu behar dute jarduera komertziala, produktuen kataFularrak, logoak trukatuz, eskaerak negoziatuz eta belarritakoak, produktuak komertzializatuz, besteak eta, besteak beste. beste, brotxeak ETEOko ikasleek ‘ZE XAUN’ izeneko kooperatiba sortu dute, jende gazte- komerzializatzen ari zuzendutako fularrak, belarritakoak, dituen ‘ZE XAUN’ izeneko brotxeak eta, besteak beste, bitxiak zintkooperatiba zilikatzeko manikiak saltzen dituena. sortu dute Alazne Castaños, Eneida Cerqueira, Cristina Alfonso, Ibet Aranguren, Lourdes Romero, Ana Isabl Lage, Edurne Agiriano eta Ianire Oleagaren artean sortu dute kooperatiba, Eunate Elio eta Beñat Herce irakasleen tutoritzapean. Gipuzkoa mailan 40 enpresa sortu dira EJE proiektuaren baitan, eta hauen artean hiru sarituetako bat izan da ETEOkoena. Maiatzaren 6an egin zen sari banaketa Kursaalen. Bi mila eurotan baloratutako bidaia hezigarria irabazi dute ETEOko ikasleek. Beraien kooperatibari buruzko informazio gehiago http://zexaun.blogspot.com helbidean.
Z
Gradu eta graduondoko titulu berriak ETEOn Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultatea (ETEO) eskaintza akademikoa osatzen ari da Boloniako prozesuaren testuinguruan. Duela aste batzuk, ‘Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza’ gradua aurkeztu zuen. Finlandiako hezkuntza ereduan oinarritutako titulua da, eta era honetako formazioa eskainiko duen estatuko lehen unibertsitatea izango da ETEO. Bestalde, Gipuzkoako Ganberarekin elkarlanean, profesionalei zuzendutako ‘Executive MBA Masterra’ graduondoko titulua emango du ETEOk urritik aurrera Donostian. Gutxienez bost urteko esperientziadun profesionalei eta direktiboei zuzendutako masterra izango da.
E
185. zkia. | Kontzejupetik | 23
Kirolak
Pirinioak parapentean Pirinioak aldenik alde zeharkatzen ahaleginduko da Iñigo Diaz oñatiarra
K
antaurialdetik Mediterraniora, Piriniotako mendikatea parapentean zeharkatzen ahaleginduko da Iñigo Diaz oñatiarra aurtengo udan. Imanol Bárcena gasteiztarra eta Daniel Tena donostiarra izango ditu bidelagun, eta sei bat etapatan osatu nahi dute zeharkaldia. Hiru eta lau mila metroko altueran egin beharko dute hegan, Piriniotako mendi tontor garaiak gainditzeko. Erronka gogorra, inondik ere. Estatu mailan inork egin gabeko zeharkaldia da.
-Zein da zuen asmoa, zehazki? -Asmoa, berez, kantauri itsasotik Mediterraniorainoko zeharkaldia egitea zen, Donibane Lohitzunen abiatu eta Creus-eko lurmuturreraino. Baina, horretarako, hiru bat aste behar dira, eta, jakina, familia eta lana tarteko, oso zaila da hainbeste denbora hartu ahal izatea. Beraz, Donibane Lohitzunen abiatu beharrean, Yesako urtegitik irtengo gara. Donoibanetik Yesarainoko tartea nahikoa laua da, hegan egiteko aukera gutxiago dago, eta oinez asko ibili behar denez, hasierako tarte hori (80 bat kilometro) kentzea erabaki dugu. Azken partean Puigerda inguruan bukatzea espero dugu. Puigerda-raino goiz iristen bagara eta denbora gehiago badaukagu, jarraituko dugu, baina hori oso zaila da. Puigerda-tik kostarainoko tartea ere nahikoa laua da
ETAPAK Arangoiti-Echo Echo-Biescas Biescas-Plan Plan-Boi Taül Boi Taül-Seu d’Urgell Seu d’Urgell-Puigerda
eta, seguruenez, azken tarte hori ere (80 bat kilometro), egin gabe utziko dugu. -Yesatik abiatuta, zenbat egunetan osatuko duzue zeharkaldia? Eguraldi ona badaukagu sei etapatan egiteko asmoa dugu. 1.- Arangoiti-Echo; 2.-EchoBiescas; 3.- Biescas-Plan; 4.Plan-Boi Taüll; 5.-Boí TaüllSeu d’Urgell; 6.-Seu d’UrgellPuigerda. Bataz beste, 40-60 bat kilometroko etapak dira; 4 bat orduko hegaldiak. Etapa luzeagoak ere egin daitezke; adibidez, Echo-tik
Boí Taüll-eraino joan daiteke baldintza jakin batzuetan, baina hasieran behintzat, plan kontserbadoreagoa egin nahi izan dugu. -Noiz egin asmo duzue? Ekaina edo uztailean. Hamar bat egunerako eguraldi ona eta egonkorra iragartzen dutenean. Berez, uztaila da era honetako zeharkaldi bat egiteko garairik onena, egunak luzeak direlako eta, batez ere, airekorronte beroei esker, altuera irabazi eta hegaldi luzeagoak egiteko aukera izaten dugulako. -Zein altueratan egingo duzue hegan? Normalean 2000 metro inguruko mendietatik aireratuko gara, eta gure helburua izango da ahalik eta denbora gehien mantentzea 2500 metrotik gorako altueran, Piriniotako haranak
“Gure helburua izango da ahalik eta denbora gehien mantentzea 2500 metrotik gorako altueran, Piriniotako haranak gainditzen joateko. Ahal bada, 3500 eta 4000 metrotara igotzea da onena, ahalik eta distantzia luzeenak egin ahal izateko” 24 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Kirolak
Hegaldiak OÑATIN Aizkorri eta Kurtzebarri arteko mendilerroa hegan egiteko Gipuzkoan eta Euskal Herrian den lekurik onenetakoa da, bai eskaintzen dituen baldintzengatik, eta baita paisaia ederrengatik ere. Goiko argazkian ikus daiteke Aloña inguruan egindako hegaldi bateko ibilbidea GPS bidez jasoa. Belarren aireratu, ia Aizkorriraino joan, handik Kurtzeberriraino, eta Oñatin lurreratu.
tik gorako altueran, Piriniotako haranak gainditzen joateko. Ahal bada, 3500-4000 metroko altuera hartzea da onena, ahalik eta distantzia luzeenak egin ahal izateko. Altura asko galduz gero, zaila izaten da berriz ere gora igotzea eta denbora asko behar izaten da beheko puntu horietatik irteteko. Oso inportantea da, baita ere, mendietako gune altuetan lurra hartzea, hurrengo egunean berriro aireratzeko. Beheko haranetan lurreratu ezkero, desnibel handiak igo beharko ditugu, ekipo guztia bizkarrean hartuta, berriz aireratzeko. Eguerdi eta arratsaldeko lehen orduetan egingo dugu hegan, eguzkiak gehien berotzen duen orduetan, orduantxe sortzen baitira altuera hartu ahal izateko aire korronte beroak edo aszendentziak. Arrazoi beragatik, Piriniotako hegoaldeko isurialdetik egingo dugu zeharkaldia,
LURRERATZEKO ARAZOAK
Aloña-Belar inguruko hegaldietan, Santa Lutzia eta Berezaoko belardi pribatuetan lurreratu ohi dira parapentelariak. Arazoak ebitatzearren, lurreratzeko egokiak diren lursailen jabeekin hitz egin eta zelairen bat alokatu nahi dute bertan lurra hartu ahal izateko. Norbait interesatuta egonez gero, dei dezala 659 720 664 telefonora.
“Teknikoki hegaldi konplikatuak dira, baina lehendik eginak ditugu. Kontua da, orain bata bestearen ondoren egingo ditugula astebetean, eta nekea igarriko dugu hegoaldea lehorragoa delako, eta hegan egiteko aire baldintza hobeak izaten direlako. -Arriskutsua al da era honetako zeharkaldi bat? Teknikoki hegaldi konplikatuak dira, baina espero dugu hori ez izatea oztopo. Lehendik eginda ditugun hegaldiak dira; kontua da, orain bata bestearen ondoren egingo ditugula astebetean, eta pentsatzen dut egunak aurrera joan ahala, nekea igarriko dugula. Bestalde, ekipamendua ahalik eta arinena eraman behar dugu, eta horrek ere mugatu egiten zaitu. -Ze ekipamendu daramazue?
Ahalik eta arinena eramatea komeni da; 15 bat kilokoa gehienez. Hegan egiteko ekipoak berak 9 bat kilo pisatzen du; horrez gain, lo-zakua, esterilla, arropak, ura, jateko barra energetikoak, mapa, telefonoa... Behar beharrezkoa bakarrik. -Hiru lagun zoazte zeharkaldia egitera. Elkarrekin egin behar al duzue bide osoa? Bai, gure asmoa da leku berean aireratu eta lurreratzea, segurtasunagatik. Gainera, hegan egiteko oso lagungarria izaten da taldean joatea; norbaitek aire korronte bero bat aurkitzen badu, besteei abisatu egiten die. Hegan goazela, walkie-talkie bidez
komunikatzen gara. Egia da, bestalde, ez dela beti erraza pentsatutako tokira denak batera iristea. Gerta daiteke norbaitek altuera galtzea eta haran bat gainditu ezinik geratzea. Kasu horretan oinez egin beharko du hurrengo irteera punturainoko bidea, eta besteek itxoin. -Inork egin al du Piriniotako zeharkaldia? Hiru frantziarrek egin zuten 2005ean. Oso-osorik gainera; kostatik kostara, 16 egunetan. Estatu mailan ez du inork egin. Bi euskaldun saiatu ziren, baina utzi egin behar izan zuten Zurizan, eguraldi txarraren ondorioz. Beste euskal talde bat ere saiatu zen, baina Ordesaraino iritsi ziren. Guk, zoritxarrez, denbora faltagatik ezin izango dugu Piriniotako zeharkaldia osoosorik burutu, baina, hala ere, erronka inportantea da. n
185. zkia. | Kontzejupetik | 25
Kirolak
ekainak 13, foru enparantzan, 19:00
ATLETISMOA - Oñatiko VII. Nazioarteko Herri Lasterketa -
Chema Martinez afrikarren aurka
S
20 ATLETA BAKARRIK
Aurtengo lasterketako nobedadeetako bat korrikalari kopurua izango da. Aurten ez da korrikalari popularrik egongo, eta 20 lehiakide bakarrik izango dira; goi mailako atleta profesionalak denak, 10km.-ko distantzian 30 minututik beherako marka dutenak. Chema Martinez eta afrikarren arteko lehia prestatu dute antolatzaileek. Chema eta 19 afrikar izango
26 | Kontzejupetik | 185. zkia.
ditugu, nor baino nor. Afrikarren artean ere, palmares handiko gizonak ditugu, besteak beste: Ronald Kipchumba, Munduko txapeldun ohia hesidun 3000 metroetan. Orain dela bi urte, Chemak menpean hartu zituen afrikarrak Oñatiko kaleetan. Ea zer gertatzen den aurten. Ikustekoa izango da, sariak ere mamitsuak baitira: 1.500 € irabazlearentzat, 1.000€ bigarrenarentzat, eta 600€ hirugarrenarentzat. EMAKUMEZKORIK EZ
Bizi dugun krisiaren ondorioz, Antxintxiketan kirol elkarteak zailtasun handiak izan ditu aurtengo edizioa aurrera atera ahal izateko, eta hori izan da aurten emakumezkoen lasterketa bertan behera uzteko arrazoi nagusia. Bestalde, aurreko urteetan bezala, lasterketa egun berean gaztetxoentzako lasterketak egingo dira plazan, eguerdiko 12etan. Opari ugari zozketatuko dira partehartzaileen artean.
Felix Sanchez
ekulako lasterketa antolatu du aurten ere Antxintxiketan kirol elkarteak Korpus bezpera egunerako. Mundu mailan punta puntakoak diren atletak gure kaleetan korrika ikusteko probilegioa izango dugu beste behin. Chema Martinez madrildarra izango da izar nagusia. Ez du aurkezpen luzerik behar Chemak; Europako txapelduna izan da 10.000 metrotan, eta finalista Joku Olinpiko eta Munduko txapelketa ezberdinetan. Europa mailan gaur egun dagoen fondoko korrikalaririk onenetakoa da. Ez da bat ere erraza maila honetako korrikalari bat Oñatira ekartzea, baina Chemak harreman oso ona du Atxintxiketan taldeko kideekin, eta ahalegin berezia egiten du Oñatira etortzeko, caché-a erdira jeitsita.
Aratz Losada
Kirolak
Senior mailako taldeak zaleekin batera ospatu nahi izan zuen igoera
SASKIBALOIA - Gipuzkoako Lauko Finala -
TXAPELDUNAK!! Aloña Mendik Maila Autonomikoan jokatuko du hurrengo urtean rdiziako Majori kiroldegian maiatzaren 16 eta 17an jokatu zen Lauko Finala irabazita, Xabi Igartua eta Gorka Judezek zuzentzen duten senior mailako saskibaloi taldeak Liga Autonomikoan jokatzeko txartela eskuratu du. Lan bikaina egin zuen Aloña Mendik. Larunbateko finalerdian etxeko taldearen aurka jokatu zuen Aloñak. Harmailak lepo beteta, giro
O
ZALEEN BULTZADA ERABAKIORRA
Saskibaloi saila osatzen duten guztiek bihotz-bihotzez eskertu nahi dute Oñatiko zaleek Ordiziako Majori kiroldegian emandako laguntza. MILA ESKER!
ezinhobea, eta lehia estua kantxan. Azkenean 82-85 hartu zuen mendean Aloñak Ordizia. Lehenengo urratsa emanda, errematatu beharra zegoen finalean, irabazlearentzat bakarrik baitzegoen saria. Donostiako La Salle zen aurkaria. Oso borrokatua izan zen partidua; bi minuturen faltan Aloña 7 puntu azpitik zegoen, baina, zorionez, irauli egin zuen markagailua eta 87-91 nagusitu zen. Asko sufritu ondoren, urte hasieran jarritako helburua lortu zuen Aloñak: Liga Autonomikora igotzea. Urte osoan zehar egindako lan zintzoaren fruitua.
185. zkia. | Kontzejupetik | 27
Kirolak
19 kirol ezberdinetan aritzeko aukera eskainiko du aurten
UDA KIROL KANPAINAK Ekainaren 9 eta 10ean zabalduko da izen-ematea Zubikoa kiroldegian. Plaza mugatuak daude kirol bakoitzean irol eskaintza zabala prestatu du udal Kirol departamentuak uda sasoirako. Ekainaren 27an abian jarriko den Uda Kirol Kanpainak 19 kirol ezberdinetan aritzeko aukera eskainiko digu, denak ere uda sasoirako aproposak. Piraguismoa da aurtengo berritasuna. Bergarako BetiBusti taldearen eskutik piraguismoaren oinarriak ikasteko aukera izango dugu 5 saiotan Olate inguruan. Bestalde, eta hau ere berritasuna da, Patinaje ikastaroan guraso eta seme-alabak elkarrekin aritzeko aukera egongo da. Ondoko taulan ikus daitekeen moduan, bost txanda ezberdinetan aritzeko aukera egongo da Abuztuan kirol eskaintza murritzagoa izango da, baina herrian geratzen direnek izango dute kirola egiteko aukera. Ekainaren 17an zabalduko da izen-emate epea Zubikoa kiroldegian.
K
28 | Kontzejupetik | 185. zkia.
KIROLAK
UZTAILEAN
Mini-tenisa Tenisa Badmintona Squasha Pilota Beisbola Waterpoloa Aquagim Igeriketa Eskalada Golfa Arku-tiraketa Mountain Bike Jolas-motoreak Batuka gazte Body Jam gazte Piraguismoa Patinaje haurrak Patinaje nagusiak
ABUZTUAN
Mini-tenisa Tenisa Igeriketa Ur jolasak
TXANDAK
TXANDA BAKARRA ekainak 29 - uztailak 24
1. TXANDA ekainak 29 - uztailak 10
2. TXANDA uztailak 13 - 24
3. TXANDA abuztuak 4 - 14
4. TXANDA abuztuak 18 - 28
Gipuzkoako Erremonte Kopako finala O単atin ekainaren 27an Euskal Herriko herri kirolak eta, bereziki, kirol gutxituak bultzatzeko ahaleginetan, Gipuzkoako Erremonte Kopa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. O単atiko Udalak interesa agertu zuen erremonte kopako jardunaldietako bat O単atira ekartzeko, eta, azkenik, finala bera jokatuko da Zubikoa pilotalekuan ekainaren 27an, larunbata. ETBk zuzenean emango du eta, seguruenez, arratsaldeko 5etan jokatuko da. Sarrerak 5 euro balioko du.
Kirolak
TXIRRINDULARITZA
ATLETISMOA
Yeray Varela eta Mª Sol Ramos Gipuzkoako azpitxapeldunak Sergio Garcia brontzea 1500 metroetan aiatzaren 23 eta 24an
Mjokatu ziren Anoetan
OÑATIARRAK AIZKORRIKO MENDI MARATOIAN Joxean Larrea Jose Luis Barrena Andoni Urtaza Jexus Odriozola Unai Agirrebalzategi Jon Urtaza Aitor Urtaza Asier Sagastizabal
5:27:09 5:40:56 6:07:47 6:10:01 6:13:35 6:31:03 6:39:38 6:52:10
Xabi Iñurritegik bertan behera utzi behar izan zuen
OTALA ZELAI ETA PAGOETA
Maiatzaren 17an Urkulun jokatutako Otala Zelaiko krosaren 31. edizioa Yeray Varelak irabazi zuen. Asier Osinaga 4. sailkatu zen. Egun berean jokatu zen Pagoetako mendi lasterketan Arkaitz Letamendi (Giokela-Antxintxiketan) 2. sailkatu zen
TORREAUZOKO XII HERRI KROSA ekainak 28, igandea, 11:00 Ekainaren 28an, igandea, goizeko 10,30etan (gazteak) eta 11etan (nagusiak) jokatuko da Torreauzoko XII. Herri Krosa, Etxe Aundi parean abiatu eta Olaterainoko joan-etorria (7,6 km.). Urtero bezala, sari ugari zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.
10:30etan gazteentzako lasterketa jokatuko da
XABIER AIASTUI Gipuzkoako azpitxapelduna aiatzaren 16an Irunen jokatutako Gipuzkoako txa-
Mpelketetan Lizarralde Kirolak - Aloña Mendi taldeko
Xabier Aiastui bigarren sailkatu zen Alebin mailan. Bere taldekide Ekaitz Txintxurreta eta Borja Corrales 9. eta 17. sailkatu ziren. Nesketan, 5. tokian helmugaratu zen Irati Barrena. Infantil mailan, Maider Usandizaga podiumetik gertu geratu zen, 4. tokian, eta mutiletan, Iker Alberdi 6. sailkatu zen, eta Mikel Fernandez 14.
TRIATLOIA Julen Kortabarriak Bartzelonako Ironman erdia egin du Oñati Triatloi taldeko Julen Kortabarriak Bartzelonako Half Challenge-Ironman erdian parte hartu zuen maiatzaren 24an, eta 4:49:49ko denborarekin 209. sailkatu zen, 2300 partehartzaile artean. Igeriketa saioan (1,9 km) 43:30 egin zuen; bizikletako partzialean (90 km.) 2:18:26, eta azken korrika saioan (21 km.) 1:41:41
F. Rezabal
Yerayk 4’00’29 egin zuen 1500 metrotan, eta Mª Solek 11’07’’ 3000 metrokoan
Gipuzkoako pistako atletismo txapelketa absolutoak, eta gure ordezkariek maila bikaina eman zuten. Erdi fondoko proba nagusian, 1500 metroetan, bi oñatiar izan genituen podiumean: Yeray Varelak zilarrezko domina lortu zuen 4’00’’29 markarekin, eta Sergio Garciak brontzea 4’05’’45. Biek hala biek, marka pertsonala egin zuten. Bestalde, Mª Sol Ramosek harrituta utzi gintuen berriz ere, 50 urterekin bigarren sailkatu baitzen 3000 metroko lasterketan, 11’07’’ markarekin. Eskolarteko txapelketan, Errekalde Herri Eskolako Sara Gomez podiumetik oso gertu geratu zen, 4. sailkatuta 1000 m.-ko lasterketan.
Bizikletako saioan 55. denborarik onena egin zuen Julenek
Ekintza bereziak kiroldegian Ekainak 12, ostirala Funky / Hip-hop Orain arte egin ditugun koreografiatatik ezberdintzen den dantza saio dibertigarria
Ekainak 26, ostirala Bardenetako bizikleta probaren simulazioa Iazko ekainean Quebrantahuesos proba egin genuen bezala, aurten Bardeetako proba egingo dugu Zubikoa kiroldegian. Xtreme-Bardenas probaren simulazioa pantaila handi batean ikusiz, pedalei gogor eragingo diegu.
185. zkia. | Kontzejupetik | 29
Kirolak
HERRIKO FUTBOL TXAPELKETA
TXARRIXAK TXAPELDUN Zazpigarren titulua irabazi du Txarrixak-ek Kopa txapelketan Xaguxar nagusi. TXARRIXAK taldeak irabazi du 2008/09 denboraldiko Herriko Futbol Txapelketa, Azkoagaingo belar artifizialean jokatu den lehenengoa. Maia-tzaren 16an jokatu zen azken jardunaldia, eta final nagusian bere zazpigarren titulua eskuratu zuen TXARRIXAK taldeak ZORROBEROri 5-3 irabazita. Joseba Agirre izendatu zuten jokalaririk onena. Kontsolazioko partiduan, DOLLYGANS nagusitu zitzaion 7-1 FRAKA MOTZi. Kopa txapelketako finalean XAGUXAR nagusitu zen (4-0) GAUR BAIren aurka. Jon Pildain izendatu zuten finaleko jokalaririk onenan. Kiroltasunaren saria ANKARTEKO taldearentzat izan da.
ZORROBERO
Esker onez
XAGUXAR
GOLEGILE ONENA ‘BERE’ SARIA Aitzol Guridi (TXARRIXAK)
30 | Kontzejupetik | 185. zkia.
JOKALARI BETERANOENA Angel Billar (JAI ARI)
ATEZAIN ONENA Markel Arrazola (JOXELY)
Herriko Futbol Txapelketako antolakuntza taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie laguntza eman duten ondorengo etxeei: BOGA, ALOÑA MENDI, GURIA, ARRANO, PORTU, ARKUPE, OÑATI, AKER, TXAKETUA, PAKO, ITURRI, IZARRAITZ, LUIS, ONA, XAGU, HARRIPE, OLAKUA, ZOTZ, BIKOITZ eta ONGI tabernak, SAN MIGEL KOOPERATIBA, SUPER BM, ULMA, MENDIZABAL KIROLAK, LIZARRALDE KIROLAK, OSI KIROLAK, ASTORE, CAJA LABORAL, ZAHOR, FAGOR INDUSTRIAL, DISTRIBUCIONES URRUTXI, ALZU, GERETA ARDOAK, CODORNIU, MAPHRE, ARANBURU ERLOJU DENDA, ALOÑA MENDI K.E eta OÑATIKO UDALA.
Korpuseko III. Eskubaloi Txapelketa - Ekainak 13 Kirolak
ESKUBALOIA - Korpuseko III. Eskubaloi Txapelketa -
MENDI IRTEERA
Infantil mailako Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak nor baino nor Oñatin loña Mendi Eskubaloi sailak antolatuta, Korpuseko III. Eskuabaloi Txapelketa jokatuko da Zubikoa kiroldegian ekainaren 13. Infantil mailako Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak ariko dira nor baino nor. Egun guztiain zehar jokatuko dira partiduak; goizean kanporaketak, eta bazkalostean finalak. Txapelketako partaide guztiek Etxeberria jatetxean bazkalduko dute. Sari banaketa ekitaldia 19:30etan izango da Zubikoa kiroldegian.
HIRU OÑATIAR GIPUZKOAKO SELEKZIOAN
A
Mikel Mantxola
Aloña Mendiko hiru neska-mutil ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin. Nesken taldean Miren Ugarte eta Leire Azurmendik jokatuko dute, eta mutilenean Aitor Regueirok. Bestalde, nesken selekzioko entrenatzailea Iñaki Cantero oñatiarra izango da.
Ekainak 20 Elizondo-Urkiaga gaina Ekainak 21 Urkiaga gaina – Auritz Irteera: ekainak 20,
8etan parrokia aurrean. Bazkideak: 50€ Ez bazkideak: 60€ Izen-ematea: Aloña
Idoia Zubia
ARRATSALDEZ 15:30 3/4 postuak (Neskak) 16:20 3/4 postuak (Mutilak) 17:10 Finala (Neskak) 18:10 Finala (Mutilak)
KOPA TXAPELDUNAK
Joxe Zurutuza
hirugarren eta laugarren etapak
Mendi tabernan, ekainaren 17ra arte
ORDUTEGIA GOIZEZ 9:30 Gipuzkoa-Araba (Neskak) 10:20 Gipuzkoa-Araba (Mutilak) 11:10 Bizkaia-Nafarroa (Neskak) 12:00 Bizkaia-Nafarroa (Mutilak)
GR-11
Aloña Mendiko Kadete mailako Futbol-8ko neskek eta Kadete mailako mutilek Gipuzkoako Kopa txapelketa irabazi dute. Zoritxarrez, Jubenil mailako taldea Kopa irabaztetik puntu bakar batera gelditu da. Zorionak guztioi!
Hil honetan, maiatzean ekin genion GR-11 zeharkaldiari jarraipena emango diogu, beste bi etapa eginez. Bi egunetako ibilbideak berdintsuak diren arren luzeera eta denborari dagokionez, 20km inguru eta 6 ordu gutxi gora-behera, lehenego egunekoak desnibel handiagoa du. Hala ere, eguraldiak laguntzen badu eta gogotsu bagaude, bi egunetan izango dugu aukera, ibilaldiak luzatu alde, tontor bana egiteko, Okoro (1.259m) eta Adi (1.458m). Zapatuko ibilaldiaren ondoren autobusez joango gara Auritzera, bertan hartuko dugu eta ostatu. Ez da beharrezkoa lo-zakua eramatea. Aloña Mendi
185. zkia. | Kontzejupetik | 31
Kultura
ekainaren 4tik 21era kultur etxean, astelehenetik igandera 18:30-20:30
Oteizaren bizitzari buruzko ERAKUSKETA
Homofobiari buruzko erakusketa eta hitzaldia Ekainaren 28an Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Oñatin erakusketa eta hitzaldi bana antolatu dira. Alde batetik, EHGAM, Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak prestatutako ‘Homofobiaren aurpegiak’ izeneko erakusketa ikusteko aukera izango dugu kultur etxean, ekainaren 29tik uztailaren 11ra. Horrez gain, uztailaren 1ean, ‘EHGAM: 33 años de lucha y...’ hitzaldia entzuteko aukera izango dugu kultur etxean 19:00etan. EHGAM mugimenduak 30 urteetan egindako lana, eta gaur egun ere, oraindik, gure artean ematen diren homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenen inguruko hausnarketa egiteko aukera izango dugu.
Foru Aldundiak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak antolatuta rion jaiotako artistaren mendeurrena ospatzeko, ‘Oteiza. Bizirako proiektua’ izeneko erakusketa ekarriko du Oñatira udal Kultura sailak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak antolatutako erakusketa da eta kultur etxean egongo da ikusgai ekainaren 4tik 21era. Gipuzkoako zenbait herritan izan ondoren, Oñatin ikusi ahal izango da azkenekoz Orioko artista handia eta bere sormen lana hobeto ezagutzen lagunduko digun erakusketa. Ikusleari Oteizaren bizitza eta lana hurbildu nahi dizkio erakusketak. Ez bakarrik eskulturaren arloan. Hainbat testu, panel, liburu eta argazkiren bidez, artista oriotarraren lan poetikoa eta gizarte nahiz kultura mailan jokatu zuen paper bultzatzailea uzten ditu Herritarrei Oteiza hurbilitzea du agerian, besteak beste. Herritarrei Oteiza helburu erakusketak, ez soilik artista hurbilitzea du helburu erakusketak, ez soilik bezala, pertsona bezala baizik artista bezala, pertsona bezala baizik.
O
32 | Kontzejupetik | 185. zkia.
UEU eta EHUko udako ikastaroetarako bekak emango ditu Udalak Urtero bezala, Udalak dirulagun-tzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroetan parte hartzen duten herriko ikasle eta langabetuei. Dirulaguntza jaso ahal izateko, ikastaroa ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar da, eta, horrez gain, langabetua edo ikaslea izatea egiaztatu beharko da, INEMeko txartela edo unibertsitateko matrikularen ordain agiria aurkeztuz. Irailera bitartean jasotzen diren eskaeren arabera finkatuko du Udalak dirulaguntzen zenbatekoa. Dirulaguntzak jasotzeko eskaerak udal bulegoetan egin behar dira.
Kultura
Iturri Pub-eko DJ lehiaketako finala ekainaren 13an izango da Ekainaren 13an, Korpus jaietako asteburuan, izango da Pub Iturri eta ‘Sound Proyect’ taldeak antolatu duten DJ lehiaketaren finala. Aurretik, ekainaren 7an, sailkapen faseko laugarren eta azken saioa egingo da. Guztira 24 DJ-k eman dute izena lehiaketan. Musika mota ezberdina jorratzen duten DJak dira: House-Techno, Techno-Minimal, ElectroTechno, Bacalao, TechnoHouse, House-Trance... Bost oñatiar daude lehiakideen artean: Iosu Madinabeitia (DJ YOU), Maikel Bergon (DJ MAIK), Ismael Marin (DJ PACK), Kirrin (DJ KIRRIN), eta Roberto Hernandez. Azken biek ekainaren 7ko sailkapen saioan pintxatu beharko dituzte diskoak. Danera lau kanporaketa saio egingo dituzte, eta saio bakoitzeko onena ekainaren 13ko finalerako sailkatuko da. Irabazleak 500€ko saria jasoko du eta bigarrenak 150€koa. Hirugarrenarentzat sari sorpresa egongo da. Lehiaketako antolatzaileez gain, Iturri Pub-ean elkartzen den jendeak ere izango du botoa emateko aukera. Musika aukeraketa, nahasketen kalitatea eta zehaztasuna, eta entzuleekiko feelinga puntuatuko dira.
Hogeita lau DJ ari dira lehiaketan parte hartzen, horietatik lau oñatiarrak. Argk.: Aitor Perosterena
zine estreinaldia
Elkar Heziko ikasleek grabatutako dokumetalaren estreinaldia, ekainaren 19an kultur etxeko zinean irugarren
ebaluaketa
Hhonetan Elkar-hezi ikas-
tetxeko DBH-ko laugarren mailako ikasleek erreportai bat grabatu dute Oñatiko leku esanguratsu ezberdinetan. Lan honetan ikasleek, gurasoek eta irakasleek ebaluaketan zehar irakurritako zenbait liburuen inguruan eginiko hausnarketa eskaintzen digute. Lan honetan Oñatiko aktore-aktoresa ezberdinek hartu dute parte eta Aitor Perosterenaren zuzendaritzapean grabatu da. Estrainaldia ekainaren 19-an izango da, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Ondoren lunch-a egongo da. Emanaldi honetara herritar guztiak gonbidaturik daude.
Aitor Perosterenaren zuzendaritzapean grabatu dute erreportaia
Oñatiko aktore-aktoresa ezberdinek parte hartu dute errodajean
185. zkia. | Kontzejupetik | 33
Kultura
Ekaina • Ekaina • Ekaina <
AGENDA > Ekaina • Ekaina • Ekaina
BAKARRIZKETAK ‘Los ángeles no tienen hélices’
HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA
Dani Pérez umoristaren eskutik
‘El club de la comedia’ bakarrizketa lehiaketaren 3. edizioa irabazi zuen Dani Perezek
Ekainak 12, ostirala, Santa Ana, 22:30, Sarrera: 10€
Bere bakarkako bosgarren lana aurkeztuko du Oñatin Dani Perez (Bartzelona, 1973) komiko kataluniarrak. Imitatzaile eta txiste kontalari aparta, ‘El club de la comedia’ telebistako bakarrizketa lehiaketaren hirugarren edizioa irabazi zuen. Gerora, Buenafuenteren saioan kolaboratu izan du eta, besteak beste, ETB-n ere aritu zen bi urtez. Gaur egun estatu mailan den bakarrizketalari onenenetakoa da. Abilezia aparta du publikoarekin konektatzeko.
Kanpanilla eta Peter Panen itzala EKAINAK 13, LARUNBATA, Santa Ana, 17:00 (Sarrera, doan) Maddik eta Kanpanillak Garfiori eta beste hainbat arriskuri egin beharko diote aurre Peter Pan urkitzeko. Gonbidapena eskuratu behar da Kultur Etxean maiatzaren 25etik aurrera
ANTZERKIA
‘Euskara sencilloaren MANIFESTOA’ Ekainak 5, ostirala, Santa Ana, 22:30 (sarrera doan)
Udal Euskaltegiaren 25. urteurreneko ekitaldia MUSIKA
‘GANBARA TXIKI unibertsitateko klaustroan ‘ Ekainak 5, ostirala, Santa Ana, 22:00 Sarrera doan, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da kultur etxean. Gehienez 300 pertsona. Ganbara Txikiren V. urteurreneko amaierako ekitaldia.
34 | Kontzejupetik | 185. zkia.
KIKI, KOKO eta MOKO pailazoen ikuskizuna Ekainak 5, ostirala, Santa Marina plaza, 18:30 Elkar Hezi ikastetxeak antolatu duen ikasturte amaierako festaren barruan, ‘Bakearen aroa’ izeneko ikuskizuna. Ondoren, Elkar Hezi ikastetxekoek afari-merienda egingo dute Santa Marina plazan. Erromeria, musika, dantza...
Monda eta Lironda pailazoak Elkar Hezi ikastetxeko haurtzaindegiko festa egingo dute ekainaren 26an. Pailazoak, tailerrak, afari-merienda...
Kultura
Ekaina • Ekaina • Ekaina < JAIXAK > ARAOTZeko jaixak Ekainak 6-7 > KORPUS jaixak Ekainak 12 - 14 > OLAKUAko jaixak Ekainak 19-21 > GARAGALTZAko jaixak Ekainak 20-21 > KOISKARko eguna Ekainak 21 > TORREAUZOko jaixak Ekainak 26-28 > ZUBILLAGAko jaixak Ekainak 26-28
MUSIKA > MAHASTER RIVER Musika saio didaktikoa Ekainak 12, ostirala, 17:00, Gaztelekuko topalekun > DJ FESTA Oihan Vegarekin Ekainak 13, larunbata, 20:00etan eta 23:00etan Foru enparantzan > MUSIKA BANDAREN Kontzertua Ekainak 14, igandea, Korpuztiko prozesioaren ondoren Foru enparantzan. Arratsaldean, 19:00, bailableak plazan. > GANBARA ABESBATZA Talde guztiak Ekainak 20, larunbata, 19:00, Santa Anan.
LEHIAKETAK >DARDO TXAPELKETA Ekainak 26, ostirala, 18:30 Gaztelekuko Topalekuan. Izen-ematea, ekainaren 24a baino lehen >XAKE TXAPELKETA Ekainak 27, larunbata, 17:00 Gaztelekuko Kuboan. Izen-ematea, ekainaren 21era arte
AGENDA > Ekaina • Ekaina • Ekaina
IKASTAROAK >’ZEN’ MARGOGINTZA Tailerra Ekainak 15-19 (17:3020:00). Gaztelekuan antolatuta. Bidebarrietako eskulanetako lokaletan. >KANOA-KAYAK Ikastaro-irteerak Ekainak 20-21 eta 27-28 Izen-ematea: ekainaren 12ra arte Gaztelekuan > KZ GUNEKO Ikastaroak ’Oinarrizko Internet + E-administrazioa’. Ekainak 15-26, goizez 9:00-11:00 edo arratsaldez 18:30-20:30 ’Sinadura elektronikoa’ Ekainak 9, (18:30-20:30) eta ekainak 18, 20 eta 30, (11:0013:00). ’Sare soziala: Facebook’ Ekainak 29, (18:30-20:30). ’Sinadura elektronikoa’ Ekainak 9, (18:30-20:30). ’Skype bidez komunikatu’ Ekainak 30, (18:30-20:30). ’Blogger’ Uztailak 1, (18:30-20:30) ’Google Erremintak’ Uztailak 2, (18:30-20:30) ’Irudi digitalen tratamentua-I’ Ekainak 29-30, (9:00-11:00) ’Irudi digitalen tratamentua-II’ Uztailak 1-2, (9:00-11:00)
ZINEA > TTB ZINEA ‘Adivina quién viene esta noche’ Ekainak 28, igandea, (17:00), Gaztelekuko Topalekuan
EUSKALTEGIKO UDA IKASTAROA 3. maila edo EGA agiria eskuratzeko 80 orduko ikastaroa ñatiko Udal Euskaltegiak 3. MAILA edo EGA agiria prestatzeko 80 orduko ikastaroa emateko asmoa du uda honetan.
O
Noiz: Ekainaren 29tik uztailaren 17ra, hiru aste; eta irailaren 7tik 18ra, beste bi aste. Astean lau eskola egun eta egunean lau eskola ordu. Ordutegia: Goizeko 8:00etik 12:30era Matrikula kostua: 103,70 € (materiala barne) Izen ematea: Ekainaren 1etik 26ra Euskaltegian 9.30-13:30 eta 14:30-18:00 Tfnoa: 943782496 Faxa: 943718296 E-posta: euskaltegia@oinati.net
“Aprobetxa ezazu uda euskarazko titulua prestatzeko”
MUSIKA INFORMATIKA IKASTAROA Oñatiko Lizargarate Trikitizaleen Elkarteak antolatutako ikastaroa Ekainak 17, asteazkena, Ikastolako Informatika gelan, 18:00 Izen-ematea: ekainaren 13a baino lehen Urbia eta Umerez tabernetan
Barrakak merkeago Ekainaren 6an euro bat balioko du barraketako ibilaldi bakoitzak. Gainerako egunetan, ekainaren 14ra arte, 1,5 euro ordaindu beharko da ibilaldi bakoitzeko, eta 6 bidaiko bonoa 7,5 eurotan eskuratu ahal izango da.
JOSEBA TAPIAk emango du ikastaroa
GAIAK: ‘Nuendo’ eta ‘Acid’ programen aurkezpena eta azalpena CDtik, mikrofonotik edo Linetik musika sartu Tenpoa aldatu, tonalidadea aldatu gabe (Nuendo) Tenpoa eta tonua aldatu (Acid) Metronomoa (Nuendo) Pistak ireki, grabatu (Nuendo) Nahasketa mahaia (Nuendo) Automatizazioa
185. zkia. | Kontzejupetik | 35
Kultura
Guardiako
Odol
Urrutxuko
farmaziak
ateraldia
garbigunea
EKAINAK 12
Hondakinak gaika sailkatzeko zerbitzua, Garagaltza auzorako bidean.
ANDUAGA San Lorentzo 3, 943 78 21 16 Ekainak 5, 6, 7, 16, 24 eta 25 eta uztailak 3, 4 eta 5
Txantxiku Ikastolako aretoan (San Juan kalea, 1) arratsaldeko 6etatik 8ak arte
Auzoetako plastiko
ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 / 15:00-19:00 Larunbatak 9:00-13:30
bilketa
TELEFONOA 943 78 36 67
BARRENETXEA Kale Zaharra 1, 943 78 01 22 Ekainak 8, 9, 17, 18, 26, 27 eta 28
GARATE Kale Barria 42, 943 78 05 58 Ekainak 10, 11, 19, 20, 21, 29 eta 30
JULDAIN Kale Barria 6, 943 78 11 28 Ekainak 4, 12, 13, 14, 15, 22 eta 23 eta uztailak 1 eta 2
Liburutegiko BERRIAK Atal honetan udal liburutegiko azken nobedadeak (liburuak, diskoak eta pelikulak) aurkituko dituzu.
HURRENGO BILKETA UZTAILAK 28 Plastiko batzea ohiko bilketa puntuetan egingo da
LIBURUA “Hacia los confines del mundo” Harry Thompson
Puntu berde Traste zaharren
mugikorra
bilketa EKAINAK 6 ETA 20 ETA UZTAILAK 4 HILEKO OSTEGUN GUZTIETAN Traste zaharrak atera baino lehen, 943 71 19 38 zenbakira deitu behar da. Traste zaharrak 20:00-22:00 artean atera behar dira.
i
Plazako aparkalekuan, (9:00-13:00). Etxeko olio erabilia eta beste hondakin arriskutsu batzuk (pilak, fluoreszenteak, erradiografiak...) batzeko zerbitzua
LIBURUA “La vida buena” Javier Sábada
Merkatu txikia BI APARTAMENTU ALOKAGAI ROQUETAS DEL MAR HONDARTZAN (ALMERIA). ELKARREN ONDOAN DAUDE BIAK. 695 788 973
TORREVIEJAN APARTAMENTUA ALOKATZEN DA. BI LOGELA, TERRAZA, SOLARIUMA, GARAJEA ETA IGERILEKU KOMUNITARIOA DAUKA. HONDARTZATIK HURBIL. 609074127 EDO 649887917.
ETEOKO IKASLE BATEK ETXEA ALOKAIRUAN HARTU NAHI DU. BERARENTZAT BAKARRIK. UZTAILETIK AURREERA. 649 563 967
CITROEN SAXO 1.5 D 5P AUTOA SALGAI. AIRE GIROTUAREKIN. METALIZATUA. GARAJEAN EGONDAKOA.111400 KM.
JAKAN: 5 PERTSONANTZAKO APARTAMENTUA ALOKAGAI ERDIGUNEKO URBANIZAZIOAN. IGERILEKU ETA GARAJEA. TFNOA:665722999
THULE MARKAKO PORTABIZIKLETA SALTZEN DUT. 2 BIZIKLETA ERAMATEKO EUSKARRIAK DITU. GUTXI ERABILI DA. 250€. TELEFONOA: 605753966.
Tel.: 943 78 20 72 / e-mail: kontzejupetik@oinati.net
36 | Kontzejupetik | 185. zkia.
LIBURUA “HABITAT” Katixa Agirre
MUSIKA “Ben Harper and relentless7”
Laixan euskera alkartia - Bidebarrieta 18, behia - 943 71 63 11 - laixan@laixan.org
Laixan
TERTULAIXAN 1.2.3.4.5.6.7.8.9.10.11.12.13.14.15.16.17.18.19.20.21.22.23.24.25.-
AMETS BAT Euskaraz bizitteko trabarik ez izatia. BILDDUR BAT Fanatismuari. MANIXA BAT Azukarrik bota ez arren, kafesniari eragittia. LIBURU BAT Las cenizas de Ángela (Frank McCourt). MUSIKA TALDE EDO BAKARLARI BAT Bat esatiarren, Los Rodriguez. PELIKULA BAT La vida es bella (Roberto Benigni, 1997). TELEBISTAKO PROGRAMA BAT GOITBko edozein! PERTSONAJE BAT Che Guevara. EGI BAT Momentua aprobetxau bihar dala, bixarkuari begira egon barik. GIZUR BAT Munduaren zilla gariela. ZERK POZTEN DOTSU EGUN BAT ? Armozu on batek. ZERK TRISTEKETAN? Ingurukuen ezbiharren batek. JANARI GUSTUKUENA Amak eginddako arrain-zopia. ASTEGOIXEN 1 BOROBILLA Mendi buelta on bat egin ondoren lagunakin parrandara urtetia. BIZITTEKO HERRI BAT Oñati. ETA OPORRETARA FATEKO? Oporretara edozein lekutara fan leike. ETA GALTZEKO? Praga, adibidez. OÑATIKO TXOKORIK GUSTUKUENA Murgixa Auzua. AITTATU LEIKEN BIZIO BAT Jatia asko gustaitten xat…. NASAIKETAKO 2 ... Antxintxika egittia. BIZITTEKO LEMA BAT Dakoguna baloraittia. ZER ERUANGO ZEUKE IRLA BATERA? Konpaiñia ona. EUSKARAZKO BERBA KURIOSUENA Armiarmia. ZERGATIK EUSKARAZ? Euskalduna naizelako. ZEIÑERI EGINGO ZOTSAKE ALKARRIZKETA HAU? Oñatiko aittajauna-aman dreren bateri.
AR ANTZ AZU E Z KI B E L
AD I ÑA : 28 urte LANBI D I A: Go iena ko ka zeta rixa ZALETA SU NA K: Kiro la eg ittia e ta b ia ja ittia 1 Asteburu. 2 Lasaitzeko. Estresa kentzeko.
185. zkia. | Kontzejupetik | 37
Laixan euskera alkartia - Bidebarrieta 18, behia - 943 71 63 11 - laixan@laixan.org
Laixan
Antxiñako fotografixak
Kofradixako sekretarixo-maiordomuak ñatiko Korpus eguneko prozosiñuan parte hartzen dauen pertsona eta elementuen artian batzuk oso nabarmenak eta ezagunak dira, mundu guztiak kalian ikusten dittuelako: esate baterako, anda gaiñian faten diran hainbat santuren irudixak; gora eta behera eten barik ibiltten diran dantzarixak; Minerva kofradixako hamabi apostoluak, Jesukristo eta San Migel; eta, jakiña, palixopeian parrokuak eruaten dauen Jaunaren kustodixia, egun horretako jaixaren jatorrixa eta berezko arrazoirik nagusixena. Txistularixak eta musika-bandiak be protagonismo haundixa eukitten daue Korpusaren inguruko ospakizun askotan. Beste batzuk, ostera, ezkutu samarrian geraketan dira, nahiz eta jai ikusgarri horri bihar besteko dizdiza emuteko oso inportantiak izan. Bestiak beste, gogoratu gura nittuke, bezperako gaupasiaren ondoren, kaliak garbiketan eta gero ixaak botaten jarduten dauein langilliak; santuak itxuraketan edota karriaitten ibiltten diran emakume eta gizakumiak; Minerva kofradixako hamalau kidiak jazten eta orrazketan dittueiñak; Santa Anako monjak eta koruko kantoriak; eta itxafleruak botaten dittuein aguazillak.
O
kargu hori kofradixa horren funtzionamentu onerako. San Migel parrokixako kabildoko kide batek izaten eben horren kargua. Etziran bakarrak izan, baiña gure goguenian bi abadek, batez be, jardun euen horretan denbora askuan: Kale Zaharreko hasieran bizi zan Migel Diez Umerez bata, eta Atzeko kaleko goixeneko Jose Mari Agirrebaltzategi Untzueta bestia. Oñatiarrak bixak eta oso ezagunak herrixan. Itxuraz, izaeraz eta berbeta-moduz zihero desbardiñak izan arren, lan inportantia egin euen, bakoitzak bere erara, kofradixiaren historixan. Don Migel 1920ko hamarkadan hasi eta eta 1956. urterarte izan zan maiordomo. Don Jose Maria, berriz, 1957tik 1981 bittartian: bigarren tarte horretan Korpusegunak urte kritikuak bizi izan zittuan, frankismuaren akaberan eta transiziñuaren hasieran bereziki. Goiko argazkixaren erdixan dakotzue Don Jose Maria Zazpibidetako bidekurtzian 1960 inguruan eta behekuaren eskumakaldian Don Migel apostolu eta dantzarixekin Santa Anako elizpeian 1950 inguruan dozena bat urte lehenago. J. E.
Baiña gaurkuan sasue batian eragin haundixa eukan beste figura bat be aittaketia pentsau dot: Minerva edo Sakramentu Santuaren ermandadiaren sekretarixo-maiordomuaren zeregiñak beteten eben pertsoniarena. Azkenengo hamarkada honeittan gauzak asko aldatu badira be, lehenago oso garrantzizkua izan zan
38 | Kontzejupetik | 185. zkia.
Milla esker argazkixak eskuratu doskun Iñazio Irizarreri!
Publizitatea
185. zkia. | Kontzejupetik | 39