CALIBIX 14-15 orriak Jose Luis Fernandez O単atiarrak bizikleta txirrindulariaren neurrietara egokitzeko, erreminta berri bat patentatu berri du.
ANTTON ELORZA 8-9 orriak
Antton Elorzarekin izan gara solasean, txirrindularitzak bizi duen egoera larriaz.
BIDEGORRI SAREA 18-19 orriak
Udala bizikletabide sarea osatzen dabil: lehentasuna San Lorentzo Kurtzekoa tartea egitea da orain.
FAMILIA
21 orria Txirrindulari profesional baten etxean sartu gara, familiak egunerokoa nola bizi duen jakiteko.
PUBLIZITATEA | PUBLICIDAD
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ALKATEAREN AGURRA z da lehenengo aldia izango eta azkena ere ez seguruenik Euskal Herriko Txirrindulari itzulia Oñatira helduko dela. Berriz ere egungo txirrindulari onenak Oñatiko kale eta errepideetan barrena ikusiko ditugu.
GOZATU IKUSKIZUNAZ
Oñatin kirol honekiko zaletasuna oso sustraitua izan dugu beti eta gaur egun ere zale asko mugitzen ditu.Tamaina honetako kirol ekitaldi bat antolatzerakoan berebiziko garrantzia hartzen du herrilanak edo auzolanak. Ilusioa, konpromisoa, borondatea, elkarlana...hauek gabe nekez lortu liteke herri mailan horrelako froga bat antolatzea. Herri lana eta auzo lana duen herria, herri bizia da, herri antolatua eta hori azken finean gauzak ongi egingo direnaren bermerik onena da. Alde horretatik aitortu beharra daukagu zorioneko garela herri honetan. Oñatiko Udalaren izenean eskerrik beroena helerazi nahi diet antolakuntza lanetan fin-fin aritu diren guztiei. Herriko enpresa, hostalari, merkatari eta bestelakoengandik jasotako laguntza ere zinez eskertu beharrean gaude. Egoera larria izanik ere kasu askotan benetan esfortzu garrantzitsua burutu da txirrindulari lasterketa hau sustengatzeko. Aprobetxatu nahiko nuke gonbidapena luzatzeko egun horietan Oñatira hurbildu eta goi mailako txirrindularitza ingurune paregabe batean gozatzeko. Beste barik gozatu deigun eta onenak irabazi dezala!
03 o es la primera vez y seguro que tampoco es la última vez que la Vuelta Ciclista al País Vasco llega a Oñati. Una vez más podremos disfrutar con el espectáculo de ver a los mejores ciclistas de la actualidad por las calles y carreteras de Oñati. En Oñati, la afición al ciclismo siempre ha estado muy enraizada y hoy en día moviliza a muchos aficionados. Para poder organizar un evento de estas características el trabajo voluntario de los ciudadanos y el auzolana cobra una especial importancia. Ilusión, compromiso, voluntad, cooperación...sin estos ingredientes difícilmente se podría organizar una prueba de estas características. Un pueblo que cuente con ciudadanos voluntarios, que cuente con auzolana es un pueblo vivo, organizado y esta es la mejor garantía de éxito. En este sentido debemos reconocer que en Oñati somos afortunados. En nombre del Ayuntamiento de Oñati quisiera agradecer a toda la gente que se ha involucrado en la organización de la prueba. Debemos agradecer igualmente a todas las empresas, comercios, negocios de hostelería, etc. que pese al contexto económico que vivimos han decidido realizar un esfuerzo importante para apoyar la carrera ciclista. Quiero aprovechar para invitar a tod@s a venir a Oñati y disfrutar del mejor espectáculo de ciclismo en un entorno incomparable. Que gane el mejor y a disfrutar !
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL Argitaratzailea: El Diario Vasco.
Pladur lanak Isolamenduak Sabaiak Eskaiolako dekorazioak
Zubillaga Ind. 20-B Tel.: 943 78 22 01 email: lasadi@lasadi.com
Tirada: 15.500 ale. Zuzendaria: E.H. Itzuliko Batzordea. Koordinatzailea: E.H. Itzuliko Batzordea eta Aratz Losada. Erredakzioa: Iñigo Arregi, Aratz Losada, Aitor Biain, Nagore Goñi eta Marian Gonzalez. Argazkiak: Iñigo Arregi, Aratz Losada, Aitor Biain, Nagore Goñi eta Marian Gonzalez. Publizitatea: E.H. Itzuliko Batzordea eta Aratz Losada. Diseinua: Aratz Komunikazio Grafikoa. Maketazioa: Aratz Komunikazio Grafikoa. Kolaboratzaileak: Markel Irizar eta Jon Odriozola.
EDITORIALA Markel Irizar
Faltan botako zaituztet Apirileko aurreneko astea iristeaz bat, klasikoetako Euskal txirrindulariok, gure bihotza eta buruaren arteko burrukari ekiten diogu. Bihotzak etxeko lasterketan parte hartzera bultzatzen gaitu, baina buruak, gure ezaugarriei erraparatuta, Belgikako harbideetara joateak gomendatzen digu. Nere kasuan, zazpi urte eder igaro direnean Euskal Herriko itzulia azkenenkoz Oñatira heldu zenetik, ez dut aukeratzerik izan, eta taldeak klasikoetara joatea onena zela erabaki du, beraz orain urte batzuk, norbere herriko lasterketan parte hartzeak ematen duen zirrara, ezingo dut aurtengo itzulian sentitu. Gauzak horrela, Paris inguruko hotel batetik jarraituko dut, Oñatin aurre ikusten den txirrindu zaleon festa. Euskaldunok oso txirrindu zaleak garelarik, arriskuan egon den gure lasterketa, besten behin sekulako arrakasta izango delakoan nago. Urteroko moduko ibilbide gogor eta ikusgarriak lagun, eguraldi txarrak gure jaia ez zapuztea desiatzen dut gehien. Bukatzen joateko, hau dena gauzatzeko jende eta enpresek emandako laguntza eskertu nahiko nuke, eta txirrindu zale eta Oñatiar guztiei gure kirol zoragarri honetaz goza dezatela opa diet. Nork daki, agian beste zazpi urte pasa beharko dira Itzulia gure kaleetan izateko, eta hala bada, bi gauza espero ditut, lehena oraindik txirrindulari izatea, eta bigarrena, berriz ere Euskal Herriko itzulian parte hartzeko aukera izatea. Besterik gabe, errepide baztarrean ikuskizunaz goza dezazuela.
"
Euskaldunok oso txirrindu zaleak garelarik, arriskuan egon den gure lasterketa, besten behin sekulako arrakasta izango delakoan nago"
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
04
ABRIL 2012 APIRILA
PERFIL DE LAS ETAPAS
SEIS DÍAS DE PURO ESPECTÁCULO
La llegada a Oñati, el Viernes Santo, se disputará en la jornada más larga de la carrera, con 183 kilómetros. Salvo sorpresas todo se decidirá en Oñati el Sábado Santo. Marian Gonzalez | Redaccion
Seis días, treinta puertos, 826,6 kilómetros, dos llegadas en alto y una contrarreloj final en Oñati de 18,9 kilómetros, estos son los números que tendrá que afrontar el pelotón internacional en la Vuelta al País Vasco, que se mantiene fiel a sus características: calidad en la serpiente multicolor y espectáculo en la carretera. Y es que casi todos los protagonistas coinciden en señalar que la organización ha buscado "espectáculo", sobre todo en la contrarreloj que cerrará la ronda vasca y proyectará los variopintos paisajes oñatiarras al mundo. Parece haber unanimidad en que el trazado es "muy exigente". Pero además no es una crono para especialistas, es sobre todo para quienes se encuentren muy fuertes. Se trata de un recorrido muy sinuoso, con continuas curvas y cambios de ritmo. El inicio es duro, con rampas empinadas y descensos vertiginosos que dan paso a una zona en la que es necesario estar muy concentrado. Es muy selectiva y muy bonita para los aficionados. La contrarreloj nadie lo duda es uno de los platos fuertes de esta edición pero antes hay otras cinco apasionantes jornadas que los corredores endurecerán o harán más llevaderas en función de sus
intereses. Donde no puede controlarse tanto la carrera es en las dos llegadas en alto que tiene la Vuelta, las dobles ascensiones a Arrate e Ibardin (Navarra). En el caso de Arrate se subirá Ixua en el kilómetro 132, para luego encarar San Miguel y llegar hasta el Santuario. Tampoco Ibardin será una ascensión cómoda, con dos pasadas por su alto y unos kilómetros en Iparralde antes de afrontar la subida final. Es decir, en dos días se realizará una gran limpieza de la general que será definitiva tras la contrarreloj en Oñati, complicada, sobre un recorrido donde ya ganó Alberto Contador, con toboganes. Esas tres etapas aparecen como las más decisivas, sin menospreciar el resto. La llegada a Oñati, el Viernes Santo, se disputará en la jornada más larga de la carrera, con 183 kilómetros. Cinco puertos y el alto de de Asentzio a 23 kilómetros de la meta. Salvo sorpresas todo se decidirá en la villa chocolatera el Sábado Santo en 19 kilómetros de subidas, bajadas comprometidas, terreno llano, curvas y contracurvas. En sus nueve primeros kilómetros es un sube y baja que no tiene final, para luego pasar a un terreno llano en el que se podrá volar. No será fácil acertar ni con los desarrollos ni con la bicicleta. Lo dicho puro espectáculo.
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ETAPEN PERFILAK
1
2
05
1
San Anton kaletik gora, Zumentzegi dorrera heldu aurreko aldapa.
2
Torretxebarritik Torr orretxebarritik etxebarritik behera, Errekalde Errekalde baserrira heldu aurreko aurreko bihurgunea bihurgunea
3
Arregi baserrira igotzeko azken aldapa
4
Garagaltza auzorako jaitsiera.
3 4
Erredakzioa | Oñati
Oñatiko erlojupekoak espektakularra izateko ezaugarriak ditu: igoera luzeak, jaitsiera harrigarriak, espezialistendako lautada, bihurguneak Irabazlea eta podiumeko kideak Oñatin erabakiko dira. Antolatzaileek etapa ikusgarria antolatu dute. Dotorea, polita, baina era berean, gogorra . Hala definitu zuen Euskaltel taldeko Samuel Sanchezek apirilaren 6an jokatuko den Euskal Herriko Itzuliko azken etapa. 18,9 kilometro ditu. Kale Zaharrean hasi eta Foru enparantzan bukatuko dena. Erlojupekoaren trazatua ezagutzera eman zenetik, asko izan dira bizikleta hartu eta ibilaldia egin dutenak. BidelanKirolgi taldeko zuzendari Jon Odriozolak hirutan banatzen du Oñatiko erlojupekoa. Lehen zatia, San Antón kaleko galtzada-harriak, Torretxebarrirainoko igoera, Errekaldeko jaitsiera, Gorritxitxiko aldapa eta Larrañako jaitsiera, oso teknikoa da. Galtzada-harrien tramuan kontu handiz ibili beharko dira katea ez irteteko. Oso ondo egin beharko dituzte aldaketak. Gainera, Errekaldeko eta Larrañako jaitsierak oso arriskutsuak dira, abiadura handia hartzen delako. Tarte teknikoa eta oso aproposa trebeendako, erritmo aldaketa asko dituena .
TEKNIKOA, BAINA IKUSGARRIA Euskal Herriko Itzuliko azken etapak 18,9 kilometro ditu: igoera gogorrak, jaitsiera arriskutsuak, galtzadaharrien tramua Erlojupekoaren xehetasunak eman dizkigu Jon Odriozolak.
Bigarren zatia lautadakoa da. San Lorentzo jaitsi ondoren, Zubillaga aldera hartuko dute ziklistek. Joanekoa saihesbidetik egingo dute eta itzulerakoa Zubillaga barrutik. Bigarren zatia erlupekoetan espezialistak direnendako da aproposa. Bizikletara ondo akoplatzen direnendako. Tarte aproposa da lehen zatian galdutako denbora berreskuratzeko , esan digu Odriozolak. Azken hiru kilometroek, hasierakoen itxura dute. Lamiategi baserrian hasita, aldapa gogorra igo beharko dute Arregi baserriraino. Kilometro teknikoak izango dira. Arregi baserriraino igo ondoren, jaitsiera ederra daukate Garagaltza auzoan barrena. Tarte horretan ziklistak bizikleta gainean igota ikusiko ditugu, hortzak estututa. Hiru zati ditu, baina erlojupeko orekatua dela esango nuke , esan
URZELAI ESTANKOA Tabakoak Eskola Tresnak
Lazarraga, 7 Tel.: 943 78 11 63 20560 OÑATI
San Anton kaletik gora, Zumentzegi dorrera bidean, lehen aldapa.
digu Odriozolak. Teknikoa, ederra, gogorra, ikusgarria dira erlojupekoaren gainean entzun ditugun adjektiboak. Baina, eta euria egiten badu? Orduan, beste ezaugarri bat: arriskutsua. Euria egiten badu, batez ere, jaitsierak izango dira arriskutsuak. Tarte horietan galtzen diren segundoak, ezingo dira berreskuratu , dio. Gogoan dauka Alberto Contadorrek Euskal Herriko Itzulia irabazi zuenekoa. Oñatin bukatu zen, eta erlojupekoaren azken zatia aurtengoaren berbera zen. Nik ETBrako esatari lanak egin nituen. Euria eta haizea egin zuen, eta ziklistek ahal zuten moduan bukatu zuten etapa , gogoratzen du. Halako trazatua duen ibilbide baten aurrean, faboritoen izenak aipatzen ausartzen da Jon Odriozola: Lehen eta hirugarren zatia oso aproposak dira Samuel Sanchez eta Alejandro Valverderendako. Aldiz, erdiko tartea, espezialistendako egokia dena, hobeto datorkie Andreas Kloden, eta Levi Leipheimer bezalako ziklistei. Garbi dagoena da, sailkapenean aukerak dituzten ziklistek izango dutela norgehiagoka handiena . Orain, apustuak egiteko ordua da. Zein izango da azkarrena erlojupekoan? Nork irakurriko du hobeto etapa? Zeintzuk izango dira ziklista onenak? Erantzuna: apirilaren 6an.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
06
ABRIL 2012 APIRILA
COMITE ORGANIZATIVO
BICICLETAS EN TERRITORIO URBANO La llegada a meta del viernes y la contrarreloj traerán cortes en el tráfico rodado. Nagore Goñi | Redaccion
Después de siete años, Oñati se volcará nuevamente con la Vuelta Ciclista al País Vasco, que tras varias semanas de incertidumbre, decepción, esperanza e ilusión, continúa un año más en el calendario ciclista mundial. La ronda vasca recalará en la villa el 6 de abril, en una etapa de 183 kilómetros de recorrido que unirá Bera con Oñati y finalizará en Euskadi Etorbidea. Al día siguiente, se disputará la contrarreloj individual que cerrará la tan esperada 52 edición de la Vuelta al País Vasco. Cada corredor dará las primeras pedaladas en Kale Zaharra para dirigirse a la torre Zumeltzegi, Errekalde y el barrio Larraña, bajar a San Lorenzo y continuar por la variante hasta Zubillaga, donde regresarán por Magdalena, Torreauzo, los caseríos Lamiategi y Arregi y descenderán por la carretera del cementerio para enfilar la recta final hasta la meta situada en la plaza. El fin de etapa del viernes por la tarde y la disputa de la crono, el
1
El sábado, el tráfico
se cerrará a las 13.00
horas, desde Olabarrieta hasta San Prudentzio.
3
Se habilitarán parkings en ETEO, Berezao, Olaiturri y Zubikoa entre otros.
sábado, traerá consigo cortes y cambios en el tráfico rodado. El viernes, día 6, el tráfico sufrirá cortes puntuales en el recorrido de la carrera y cuando el pelotón llegue a meta se cerrará desde la rotonda de Bidaurreta hasta la rotonda de Correos hasta el desmontaje, a las 20.00 horas. El sábado, día 7, el recorrido de la prueba cronometrada permanecerá cerrado al tráfico desde las 13.00 horas hasta fin de carrera desde Olabarrieta hasta San Prudentzio. Por tanto, el
- Pintxo dastaketa - Janariak - Ogitartekoak enmarkazioak Ramon Irizar kalea, 2 20560 OÑATI (Gipuzkoa) Tfnoa. 943 78 33 43
2
El acceso y salida de Oñati será desde Udana.
Foruen Enparantza, 9 Tel.: 943 78 16 99 20560 OÑATI - Gipuzkoa
4
Se pide a los aficionados que se desplacen con tiempo al lugar de la prueba.
único acceso a Oñati será desde Descarga y Udana. El paso de los ciclistas también afectará a las plazas de aparcamiento situadas dentro del recorrido. Mañana, día 5, a partir de las 15.00 horas no se podrá estacionar en la parte trasera de Santa Marina y Kurtzebide kalea-parte trasera de Euskadi Etorbidea desde el Bar Anton hasta el cruce con Apaolaza kalea-. El día 6, de 12.00 a 20.00 horas, Aita Lizarralde-desde la entrada a San Martin hasta la
rotonda de Bidaurreta- , Euskadi Etorbidea-ambos sentidos-, Kurtzebide desde Bidaurreta hasta Kultur Etxe y la parte trasera del Bar Anton-, Moiua kalea-desde Kultur Etxe hasta el número 15, los aparcamientos frente al Bar Urbia y desde Errekalde hasta la tienda Maibi- y Patrue kale serán las zonas en las que quedará prohibido aparcar y el día 7, de 8.00 a 19.00 horas no se podrá estacionar en Euskadi Etorbidea, Arkitekto Lizaur, Mondragon Unibertsitatea, Cegasa, plaza del dentista, desde Kale Zaharra hasta la entrada de Kanpantxo, carga y descarga de La Caixa, aparcamiento de Foruen plaza, San Lorentzo-parte trasera desde el número 62 hasta el 67- y Errekalde-lateral izquierdo-. Ante esta situación la Policía Municipal habilitará aparcamientos alternativos en ETEO, Inmediaciones de Zahor, Berezao Industrialdea, ULMA Handlingcementerio-, Olaiturri, aparcamiento subterráneo Zubikoa y el aparcamiento del ambulatorio.
Los que deseen llegar a la villa en autobús, recordar que desde las 14.00 horas hasta el último servicio del viernes, las paradas de Euskadi Etorbidea se trasladarán a la rotonda de Bidaurreta y se mantendrán allí hasta el último servicio del sábado, jornada en la que se suspenderán todos los servicios de 13.00 a 18.00 horas. MEDIO AÑO Y 300 VOLUNTARIOS
Eso es lo que el comité organizativo
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
COMITE ORGANIZATIVO
local ha necesitado para enlazar todos los detalles que supone organizar un evento de tales dimensiones y características. Las reuniones semanales desde el pasado mes de noviembre fueron el primer paso para dar forma a una fiesta que cala hondo en la afición oñatiarra. El comité local, formado por Idoia Lazpita-Policía Municipal, el alcalde Mikel Biain, los concejales Ainhoa Martin y Andoni Gartzia, los respresentantes del Aloña Mendi Pedro Irurzun, Kepa
"
Oñati sufrirá cambios en el tráfico rodado hasta el final de la prueba cronometrada, el Sábado Santo"
"
El comité local ha trabajado con 300 voluntarios, que han mostrado su compromiso con la prueba ciclista"
Umerez y Lino Urzelai, Joxe Mari Zugasti, Joseba Elortondo, Jose Antonio Urteaga, Fernando Azpiazu, Luis Azpiazu, Fernando Zubizarreta y Antton Elorza, ha trabajado codo con codo con cerca de 300 voluntarios, que han mostrado su compromiso con la carrera vasca. Y es que la participación ciudadana ha sido clave en el proceso organizativo. La limpieza en los barrios, las aportaciones económicas de empresas, sociedades gastronómicas
y vecinos, el voluntariado en enlaces, cruces, metas preparativos importantes para que todo salga según lo previsto en el gran día. La organización no ha descansado en seis meses. Ni el impás vivido a finales de febrero, con la celebración de la prueba en el aire, ha parado al grupo, que vuelve a demostrar su experiencia en la organización de la prueba. Ya lo hicieron en el 2005, con un recorrido de nueve kilómetros menos que la crono actual, de 18.9 kilómetros, exigentes
07
COMITE ORGANIZATIVO
Han sido unos meses de mucho trabajo, pero no dudan de que el espectáculo va a estar garantizado.
para los corredores. Subidas y bajadas, curvas y cambios de ritmo que pondrán a prueba la resistencia de los ciclistas. Una etapa dura, técnica y espectacular para los aficionados. Desde el comité solo esperan que se llegue a la última etapa con todo por decidir y que el buen tiempo ayude para que la prueba sea más emocionante si cabe.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
08
ELKARRIZKETA
ANTTON ELORZA-rekin...
SOLASEAN
"Hitzarmena ez da nahikoa 2013ko aurrekontua betetzeko" Sabadell Guipuzcoano banketxearen babesletzari esker salbatu da aurten Euskal Herriko Itzulia; datorren urtekoa prestatzeko urtebete dago, orain aurtengoaz gozatzera. Erredakzioa | Oñati
Organizaciones Ciclistas Euskadi, Itzulia antolatzen duen elkartean zure kargua Kanpo Harremanena da; zein da zure lana? Elkarte barruan denok dugu kargu bat eta gure lana da taldeekin eta haietako zuzendariekin harremana izatea: ea kexarik duten, pozik dauden, autobusak, irteerara iristeko bidaiak, hoteletan nola dauden, zaindu Joxe Mari Ezeiza nagusi moduan eta ni harekin batera;
ABRIL 2012 APIRILA
lasterketa garaian, berriz, babesleei, politikariei laguntzen diegu, azaltzen diegu nolakoa den lasterketa barrutik, erakutsi egiten diegu. Aurtengo egoera bereziak eragin al du zure lanean? Nerean zuzenean ez, baina Jaime Ugarteri-eta asko, ze taldeak ari ziren galdezka ea izango zen edo ez Itzulirik, hegazkineko txartelak hartuta zituzten eta, ez hori bakarrik, Itzulirik izan behar ez bazen beste leku batzuetara korritzera joateko antolatu behar zuten. Jendea larri
zegoen, jakin gabe seguru Itzulirik izango zen edo ez. Dei asko jaso ditugu gure egoitzan. Gauza serioa izan da aurtengoa Jendeak ez du sinesten, niri esaten didate: Zuek diru hori izango zela jakingo zenuten ; ez, ez, egi-egia izan da, gauza serioa. Bi urterako egin duzue tratua Banco Sabadell Guipuzcoanorekin; eta gero zer? Ze, egoera ekonomikoak askorik aldatzeko itxurarik ez du. Kontratuak lau urterako egiten dira UCIrekin. Oraingoa aurten
bukatzen da, eta orain sinatu beharko genuke 2016ra artekoa. Ikusi egin behar UCIk zer esaten duen ere, agian ematen digu sorpresaren bat esaten laguntzaren bat dutela guretzat edo telebista arloan badutela ideiaren bat: hor bazegoen asmoa telebista bat sortzeko, txirrindularitza emankizunak kudeatu, interesa duten telebista kateei saldu eta hortik dirua ateratzeko, antolatzaileak zentzu horretan lasaiago ibiltzeko. Bestela, ba, lana egin behar. Dena dela, urtebeteko
margena behintzat badugu gauzak antolatzeko eta aurrera ateratzeko; posible baldin bada, ze diru asko behar da, eta hori lortzea Egoera aldatu liteke; lehen errazago egiten genuen, baina orain babesle askok atzera egin dute, eta hori aldatzen ez bada irudimen asko bota eta lan asko egin beharko da. Pena izango litzateke Itzulia galtzea, eta data galtzea, pena izugarria. Baina gurea bakarrik ez dago arriskuan, beste lasterketa asko ere bai. UCIk ere pentsatu beharko du ez dela gure arazoa bakarrik, denon arazoa dela. Zer gertatu da Jaurlaritzatik espero zenuten diruarekin? Jaurlaritzarekin hiru urterako konpromisoa genuen, 2009tik 2011ra. 2012rako ere eurek hartu zuten konpromisoa ordaintzeko, topatuko zutela eurek babesle bat 2012rako ere. Zain egon gara, galdezka ibili gara eta azkenean esan digute ezetz, %60 eman zuten baina gainerako %40a ezingo zutela eman. Eta ez zuten eman. Banco Sabadell Guipuzcoano agertu zen orduan. Operazio ona egin dute hauek: 600.000 euroko proiektu bat 150.000 eurotan lortu dute; eta
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ELKARRIZKETA hurrengo urterako beste 150.000 eurotan. Gure arazoa hori da, datorren urterako diru hori badugu, baina ez da nahikoa aurrekontu osoa betetzeko. Lana egin beharko dugu, eta espero egoera apur bat aldatzea. Eta Jaurlaritzaren laguntza itzuli daiteke lehengora datozen urteetan? Ikusi egin behar ze txori dagoen kaiolan. Hauek ezetz esan dute. Hemen badago politika kutsu bat, nahiz eta eurek ukatu. 33 urteren ostean Espainiako Vuelta ekartzea Garaipen politikoa eurentzat, herriari galdetu gabe eta kontsultatu gabe. Arrakasta izan zuela? Zalantzarik ez. Baina nola ekarri zen? Kritiko zara hortaz. Bai. Egin kontu, gure lasterketa desagertuz gero Zornotzako Udaberri sariak eta Lizarrako Indurainen omenezkoak nazioarteko izaera galduko lukete, ze Belgikatik ez da talde bat lasterketa horietara etorriko. Aprobetxatzen dute gure lasterketara datozela egun batzuk lehenago eta ondoren diren horietara joateko. Lasterketa asko galdu dira, eta beste batzuk laburrago bihurtu. Eta joera, honi frenorik jartzen ez bazaio, horrela jarraitzea da. 2000. urtean hasi, 2005ean amaitu eta orain, berriz ere, amaitu. Maiztasun polita da Oñati eta Itzuliaren arteko harremanarena. Hamabi urtean hiru aldiz, batez besteko ona da. Niri gustatuko litzaidake hori mantentzea, bospasei urtean behin horrelako lasterketa handi bat ekartzea. Ze Itzulia oso lasterketa inportantea da, inportanteenetako bat. Ditugun puntuak ez dira kasualitatea: guk ez ditugu ematen, zuzendariek, komisarioek, kanpotik datorren jendeak ematen ditu; eta baloratzen dituzte herriak, hotelak, aireportuak, ospitaleak, nola zaintzen ditugun, janaria, partehartzea, zalegoa , zalegoa oso garrantzitsua da. Eta oso ondo ikusita gaude. Ideia da bost-zazpi urtean behin ekartzea lasterketa. Eta herriak ondo erantzuten du? Bai, bai. Herriarekin batere kexarik ez dut. Oñatin egiten ditugun gauzak beste herri askotan ez dira
OÑATI
taberna rriko Euskal Hetzatuz!! l Itzulia bu Foruen enparantza 9 Tel.: 943 78 13 10
09
AIPATZEKOA
KARGUA
Nire lana taldeekin eta zuzendariekin harremanetan egotea izaten da"
- Agurren itzulia -
Neu ere uztera noa
EGOERA LARRIA
Jaurlaritzarekin genuen konpromisoa, %40an murriztu digute eta hori gabe ezinezkoa zen hau aurrera ateratzea"
OÑATI ETA ITZULIA
Gustatuko litzaidake bospasei urtean behin lasterketa handi bat ekartzea"
AUZOLANA
Oñatin egiten ditugun gauzak beste herri askotan ez dira egiten. Hemen oso antolaketa ona daukagu. Jendea beti lagutzeko prest agertzen da" Antton Elorza, Euskadi Etorbideko helmuga puntuan.
egiten. Hemen oso antolaketa ona dugu. Elkarteek ere erantzuten dute; laguntza eskatu eta jendea etorri egiten da. 2005ean ia 400 lagun izango ziren bidegurutzeak zaintzen. Oraingorako, Torrealdeko bide bazterrak garbitzen ibili gara adibidez, eta auzolanean egin dugu; auzoko jendea etorri da. Herriak oso ondo erantzuten du. Eta alde ekonomikotik ikusita, udalek lehen bezain erraz egiten al dute Itzulia hartzeko eskaera? Oñatin, adibidez, 2005ean erraz batu zen dirua. Krisia iritsi gabe zegoen; lan asko zegoen Oñatin. Eraikuntza enpresek eta bestelakoek dirua eman zuten, dirua erraz lortu zen orduan. Aurten ere eman dute, baina gutxiago, %15 edo 20 kasu askotan. Askoz gehiago kosta da dirua batzea, krisiagatik, logikoa da. Baina udalarekin egiten dugu
hitzarmena, eta udalak bermatzen du dirua. Udala atzean egotea fundamentala da. Udalak atzean ez baleude nik ez nuke lasterketa bat antolatuko, ezinezkoa litzateke. Eta herriari errentagarri ateratzen al zaio halako lasterketa bat ekartzea? Zer jasotzen du trukean? Ikusten duzu, telebistak, irratiak, prentsa ari dira Oñati aipatzen lasterketaren amaiera dela-eta. Ez hemen bakarrik, txirrindularitza arloan Europa denean. Jendea begira hasten da non dagoen, zer duen Arantzazu duela, Arrikrutzeko kobak, oso polita dela Turismorako ona da hori. Eta gero lasterketak ekartzen duen jende dena; hiru egunean jende ugari egongo da hemen jaten eta lotan, dirua gastatzen: gasolinerak, fruta-dendak, dendak
Eta herrian oso giro ona sortzen da Oso ona. Ikuskizun bat da. Munduko txirrindulari onenak etortzen dira, bertan ikusten ditugu, eta oso giro ona sortzen da. Kirol arloan, azken erlojupeko bihurria prestatu duzue. Europan ikusten dira, Holandan, Belgikan, malda gogorrak, bide estuak, harbidea, horrelakoak dira lasterketak, jendeak hori ikusi nahi du. Eta hemen ere horren bila goaz, ikuskizunaren bila. Arriskutsua dela? Bai agian arriskutsua izan daiteke, baina guk ibilbidea prestatzen dugunean ez dakigu ze eguraldi egingo duen. Ona egiten badu ikuskizuna izango da. Euria egiten badu, berriz arriskutsuagoa izango da, bai. Txirrindulariak ikusi behar du ze arrisku hartu, merezi duen edo ez.
Organizaciones Ciclistas Euskadi elkarteko ardura uztera doa Jaime Ugarte presidentea. Galera handia al da? Niretzat Jaime Ugarte oso garrantzitsua izan da honetan, burua izan da, zalantza barik. 3537 urte egin ditu. Esperientzia du, errekonozimendua, oso langilea Beno, inguruan izan ditu beste batzuk, Jose Luis Arrieta zuzendari teknikoa adibidez, ziurrenik berak jarraituko du presidente.Eta Jaimerekin beste batzuk ere joan egingo gara. Zeu ere bai? Bai, beste lauzpabostek ere utzi egingo dugu. Neuk ere bai ziurrenik. Urte asko dira, nik ere 61 urte ditut, baina ni hortik joateak ez du inportantziarik; Jaime joatea, ordea, igarriko da apur bat. Jose Luis Arrieta ere urte asko doa honetan, 32-34, esperientzia handia du eta dena daki hark ere. Eta Jaimek utzi egiten badu, bere azkeneko lasterketa Oñatin izatea oso pozgarria izango da niretzat. Eta zuk, pena izango duzu uzteagatik Ba bai, badut. Bihotza erdibituta dut. Taldeko giro horretan oso gustura ibiltzen gara. Pena da, baina 25 urte daramatzat eta beste batzuk etorri behar dira atzetik. Zer jaso duzu 25 urte hauetan? Etxeko haserreak, baina laguntza ere bai, emaztearena, semeena, ilobena, familiarena Ze ni kanpoan egoteko beste bat egon behar da tabernan. Asko lagundu didate. Eta lagunak eman dizkit, barre asko, burukominak Baina orokorrean positiboa izan da.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
10
ABRIL 2012 APIRILA
BABESLE HISTORIKOA
LIZARRALDE KIROLAK
Aloña Mendiko txirrindularitza saileko babesle historikoa izan da. Aurten ere taldeko txirrindulari gaztetxoenen babesle nagusi izango da. Aitor Biain | Erredakzioa
Azkenean jokatuko da. Eta Oñatin amaituko da gainera aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Arazo ekonomikoak izan ondoren, finantziaziorako behar zuen dirukopurua biltzea lortu zuen antolakuntzak. Eta horrekin, bi urtetarako arnas apur bat hartu du behintzat; baita zalegoak ere. Baina bizi ditugun garaiek, arnas hori txikitu besterik ez dute egiten. Zail dago finantziazio kontua gaur egun. Babesleek, beraiek, baitute giltza.
Aloña Mendiko txirrindularitza sailak baina, zortea izan du horretan. Lizarralde Kirolak dendak urteak daramatza Oñatiko txirrindulari taldea babesten. Gaur egun, hogeita bi txirrindularik osatzen dute Aloña Mendiko taldea: bost alebinek, bederatzi infantilek, lau kadetek eta beste lau jubenilek. Mikel Lizarralde oñatiarrak, bizikleta dendaren jabeak, profesional maila utzi zuenean ireki zuen denda. Eta ordutik, Aloña Mendiko txirrindularien maillotean ageri da
dendaren izena. 25 urte baino gehiago igaro ondoren, oraindik ere babesle izaten jarraitzen du Lizarraldek; Aloña Mendin historia eginez. Ibilbide luze horretan, txirrindulari taldea babestu ez ezik, lasterketa batek edo bestek ere, bere izena eraman dute. Horren adibide dugu esaterako, Oñatin egin izan diren ziklokros txapelketak. Baina Oñatin bakarrik ez, bailarako txirrindularitzak ere babesle izan du Lizarralde. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta
Hogeitabost urtetik gora daramatza Lizarralde Kirolak dendak Aloña Mendi taldeko babesle bezela.
Aramaioko txirrindulariek osatzen duten Dorletako Ama taldeko maillotek ere, Lizarralde Kirolak dendaren izena daramate. Babesleek dirurik eman ezean, jai dute batzuek. Lizarralde Kirolak bezalako babeslerik gabe, zail izango zuten oso Aloñako txirrindulariek. Ekipazioa, bizikletak... oso garestiak dira; eta guztia beraiek ordaindu beharko balute, askorentzat ia ezinezkoa. ALOÑA MENDITIK, PROFESIONALETARA. Mikel Lizarralde Zabaletak (Oñati, 1960) Aloña Mendin hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren baina, afizionatu mailan, KAS eta BAQUE taldeetan aritu zen. Urte batzuk beranduago baina, ORBEAra pasatu zen, eta 1984an profesional mailan debutatu
E
E
O L I K R
Elorregi bidea Tel.: 943 79 55 46 ARRASATE/MONDRAGON
GASA, BEROGAILUAK, BAINUKO ALTZARIAK eta ENERGIA BERRIZTAGARRIAK (Biomasa, aerotermia eta geotermia)
Kale Zaharra 17 Tel.: 943 71 82 49 Mug.: 635 746 226 email: e.inurritegi@gmail.com 20560 OÑATI
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
BABESLE HISTORIKOA zuen. Urtebete mailarik gorenean igaro ondoren, erretiratu egin zen, eta afizioarekin jarraitu asmotan, Lizarralde Kirolak bizikleta denda ireki zuen. Nolako oroitzapenak dituzu garai haiekiko? Egia esan, denetariko oroitzapenak ditut; onak eta ez hain onak. Txikitatik aritu izan naiz txirrindularitzan. Aloña Mendin hasi nintzen eta gerora, KAS, BAQUE, eta ORBEAn aritu nintzen; azken honekin profesionaletara pasa nintzen arte. Profesional maila baina, oso gogorra da eta urtebete soilik iraun nuen. Hori dela eta, maila gorenera iritsi arte oso oroitzapen politak ditut, baina gerokoak, ez dira horren onak. Euskal Herriko Itzulian parte hartutakoa zara. Bai, behin bakarrik hartu dut parte; 1984an izan zen. Profesionaletara igo nintzen urtean, alegia. Eroriko larria izan nuen baina, eta etxera itzuli behar izan nuen. Penaz gogoratzen dut momentu hura. Urtebete egin zenuen profesiona-
11
Mikel Lizarralde pozik, Euskal Herriko itzulia Oñatin amaituko delako.
letan eta erretiratu egin zinen. Zergatik? Urtebete soilik egin nuen profesionaletan. Oso gogorra egin zitzaidan, nik uste nuena baino gogorregia akaso. Indar eta gogo asko behar zen jarraitzeko; eta kontu batzuengatik edo beste batzuengatik, nik ez nuen izan. Afizioarekin jarraitu zenuen ondoren. Betidanik izan dut txirrindula-
"
Poztu egiten nau Markel disfrutatzen ikusteak, merezi du pasatako guztiaren ondoren"
"
Euskal Herriko Itzulia Oñatin amaitzea guztiz onuragarria da" MIKEL LIZARRALDE Lizarralde Kirolak dendako jabea
ritzarako afizioa eta erretiratu nintzenean, bizikleta denda bat irekitzea otu zitzaidan; eta hala izan zen. Nolabait, afizio horrekin jarraitzeko modu bat zela iruditu zitzaidan. Gaur egun, Oñatin eta Arrasaten ditut dendak. Aloña Mendiren babesle historikoa zara. Bai hala da. Denda jarri nuenetik babesten dut Oñatiko txirrindulari taldea. Uste dut txirrindularitzak niri
eman didana, nolabait itzultzeko modu bat dela. Eta horregatik egon naiz hor urterik urte. Nola ikusten duzu bailarako txirrindularitza? Maila oso onean ikusten dut. Harrobia gogotsu dator, eta poztekoa da. Azken urteetan ere, kategoriako txirrindulariak eman ditu; Jon Odriozola eta Markel Irizar oñatiarrak eta Iván Velasco arrasatearra kasu. Markel adibide argia da, norberaren nahia betetzeko gogor borrokatu ezkero, helburuak lortu egiten direla. Orain, bere momenturik onenean dagoela esango nuke; disfrutatzen ari da, eta izugarri pozten nau horrek. Momentu gogorrak pasa baititu. Oñatin amaituko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Onuragarria da? Ni baiezkoan nago; eta uste dut herritarrak ere hala daudela. Oñatin beti izan da txirrindularitzarako zaletasuna, eta hori nabaritzen da. Erlojupekoaren egunean bete egingo da herria; ez al da onuragarria hori? Guztiontzat ona dela uste dut.
BABES HANDIA IZAN DU BETI TALDEAK
BESTE BABESLE BATZUK Aloña Mendiko txirrindularitza sailak eta Lizarralde Kirolak etxeak izan duten harreman estuaz gain, historian zehar beste hainbat babesle izan ditu oñatiko txirrindulari taldeak. Gaur egun, taldeko babesle moduan ez dauden
arren, zuzendaritza sailak biziki eskertu nahi du sailaren historian laguntza eta babesa eskeini duten guztiei. Almacenes Arrasate, Calderería San Pedro, Caravanas Oñate, Ulma, Cegasa eta Iberdrola, ESKERRIK ASKO!!
1
2
s Arrasate 1. Almacene San Pedro 2. Caldereria s Oñati 3. Caravana
5
4. Iberdrola Kirolak 5. Lizarralde gasa 6. Ulma / Ce
tik oñatiarren 7 0 0 2 Kirol lesioak n ie r a l o ir k a t e Errehabilitazioa osasuna zaintzen Amatasunera prestakuntza
Gure zerbitzuak: n n n n n
4
3
Erditze osteko tratamenduak Haurrentzako masajea
San Lorenzo 54, behea. 20560 Oñati (Gipuzkoa) Tel.: 943 53 32 99 - 652 712 123 eratu@euskalnet.net
6
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
12
ABRIL 2012 APIRILA
OÑATIKO TXIRRINDULARIAK ALEBIN MAILA Iñaki Alonso, Ander Blazquez, Iosu Gartzia, Aitor Tatiegi eta Mikel Unzurrunzaga. Zuzendaria: Joseba Iciar INFANTIL MAILA Leire Aranburu, Irati Barrena, Ander Gartzia, Andoni Guridi, Unai Inza, Eneritz Lizarralde, Xabier Murgiondo, Beñat Ormaetxea eta Ekaitz Txintxurreta. Zuzendaria: Joseba Iciar KADETE MAILA Xabier Aiastui, Iker Alberdi, Beñat Azkoaga eta Julen Umerez. Zuzendariak: Josu Alberdi eta Kepa Umerez
ALOÑA MENDI 2012
22 txirrindularik osatuko dute aurten Aloña Mendiko Txirrindularitza saila. Helburua, kirol hau gazteengan sustatu eta ilusioarekin aurrera egitea izango da. Aratz Losada | Erredakzioa
Otsailean aurkeztu zituen txirrindulari taldeak Aloña Mendi elkarteak. Lau talde ditu aurten: Alebin, Infantil, Kadete eta Jubenil mailakoak. Guztira 22 txirrindularik osatzen dute 2012ko denboraldia. Gazteen artean lau txirrindulari ariko dira Ander Altube eta Julen eta Ruper Arkauz zuzendari dituztela. "Adin garrantzitsuan daude txirrindulari hauek eta gure asmoa datorren denboraldian bat edo beste afizionatu mailan ikustea
Martxoak 31 Eskolarte mailako proba. Maiatzak 12 Jubenil mailako Arantzazuko igoera. Ekainak 2 Kadete mailako Olakuako saria. (Gipuzkoako txapelketa)
IRAILAK 8 Jubenil mailako San Migel saria. IRAILAK 22 Afizionatu mailako Oñati saria.
(Lehendakari txapelketa)
izango litzateke", jakinarazi digu Pedro Irurzun txirrindulari saileko presidenteak. Kadeteen artean lau txirrindulari daude Josu Alberdi eta Kepa Umerezen gidaritzapean. Infantil mailan berriz, 9 txirrindulari izango dira eta aipatu beharra dago tartean, hiru neska arituko direla. Alebinetan berriz, bost txirrindulari izango ditu aurten taldeak. Azken bi talde horien gidaritza lanak Joseba Iciarrek eramango ditu. HELBURU GARBIAK Pedro Irurzun presidentearen
esanetan denboraldiko helburua kirol hau sustatu eta ilusioarekin aurrera egitea da: "Txirrindulariak kirol honetara hurbiltzea da asmoa, gazteak dira eta oraindik ikasten dabiltza. Kadeteek adibidez, ekainean Gipuzkoako Txapelketa izango dute herrian bertan eta ilusio handiz prestatuko dugu". Bestalde, "Norberaren lana hobetzea ondo legoke, baina lasterketak irabazteko inolako presiorik gabe", argitu du presidenteak. Jubenilen helburua berriz, lasterketetan ondo lehiatzea
ANTXON HARATEGIA
HARATEGIA URDAITEGIA San Lorentzo, 5 Tel.: 943 78 25 83 20560 OÑATI
JUBENIL MAILA Unai Arabaolaza, Iker Arkauz, Mikel Fernandez eta Iñaki Mugarza. Zuzendariak: Ander Altube, Julen Arkauz eta Ruper Arkauz.
izango da; "batez ere bigarren urteko txirrindulariek, ahal den neurrian postu onak bilatzea, polita litzateke". Denboraldia dagoeneko hasi dute eta lasterketei dagokionez, aurten sei lasterketa antolatuko dituzte. Martxoan eskolarteko lasterketa, maiatzean Arantzazuko igoera, ekainean Olakuako Saria -aurten Gipuzkoako Txapelketa izango da, iraila hasieran San Migel Saria eta amaitzeko iraila bukaeran, afizionatu mailako Oñati Saria ikusi ahal izango ditugu.
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
OÑATIKO TXIRRINDULARIAK
13
AITOR UMEREZ AFIZIONATU MAILAN
ERRONKA BERRIAK BILATU NAHIAN Aratz Losada | Erredakzioa
Aloña Mendiko harrobiko talde guztietatik pasatu da Aitor Umerez oñatiarra. Infantil mailako taldean eman zituen bere lehen pedalkadak eta adinean gora zihoan neurrian, kadete eta jubenil mailako taldeetan aritu da, guztira etxeko taldean 6 denboraldi osatuz. Jubenil mailako bi urteak bukatuta, aurten afizionatu mailarako saltoa ematea egokitu zaio eta etxean afizionatu mailako talderik ez dagoenez, bailaran sortu berri den Kanpazar Harrobia taldera joateko erabakia hartu du. Oñatin emandako 6 urteetan pilatu dituen ezagutzak baliatuz, erronka berriak bilatu nahian emandako pausua izan dela aitortu digu. 18 urte ditu egun Aitorrek eta sortu berri den proiektu honetan ilusioz sartu dela jakinarazi digu. "Talde
berria da, orokorrean gazte mailatik gatozen txirrindulariz osatua eta berriak garenez, esperientzia pilatu beharra daukagula iruditzen zait". Bestalde, "etxetik gertu dagoen taldea izateak ere, asko lagundu dit erabakia hartzerako orduan, ikasketekin aurrera errezago jarraitu ahal izango baitut". Helburuei dagokionez helburu bakarra dauka Aitorrek; "Kategoria berria izaki, probatu eta ahal den gehien ikastea izango da. Hasieran lasterketak bukatzearekin konformatzen naiz". Dagoeneko bi lasterketatan parte hartu du eta garbi ikusi du afizionatu mailak beste erritmo bat daukala: "Beste abiadura batean joaten gara, batez ere lautadan eta erritmo horretan kilometroak irauteko asko entrenatu beharra dago". Kirol honek ez dauka beste sekreturik.
EMAKUMEZKOAK ERE BIZIKLETA GAINEAN ARITUKO DIRA
ERREPIDE GAINEAN, GOZATU ETA ESPERIENTZIA BILA Aratz Losada | Erredakzioa
Gizonezkoak nagusi diren kirol honetan, badirudi urteekin kirol hau praktikatzera animatzen diren emakumezkoen kopurua handituz dijoala. Duela urte batzuk, oso gutxi ziren errepide gaineko lehiaketetan ikusten ziren emakumezko txirrindularien kopurua, baina badirudi azken urte hauetan, lotsak eta beldurrak alde batera utzi eta emakumeek ere, zer esan asko dutela erakutsi nahi dutela. Urte batzuk atzera eginda, Aloña
Mendiko txirrindularitza sailean ia beti ikusi izan dugu emakumeren bat edo beste. Aurten adibidez infantil mailako taldean hiru emakumezko izango dira: Leire Aranburu, Irati Barrena eta Eneritz Lizarralde. Baina bada atentzioa deitzen duen kasu bat. Maider Usandizagaren kasua, alegia. Infantil mailako lasterketa ugari irabazi ondoren, azken bi urte hauetan etxetik kanpo irten beharra izan du talde baten bila. Herrian lehiatzeko emakume
Zubillaga Auzoa, 12 - Industrialdea Tel.: 943 78 11 15 / Faxa: 943 71 82 50 www.batuak.com
kopurua txikia denez, iaz Eibarko Debabarrena taldean aritu zen eta aurten berriz, sortu berri den Tolosako Caja Rural taldearen koloreak defendatuko ditu errepidean, oñatiko txirrindulari gazteak. 16 urte beteko ditu apirilean eta hiru urtez Aloña Mendi taldean aritu ondoren, ilusio handiz hartu du aurtengo denboraldia. "Oraindik gaztea naiz eta asko daukat ikasteko, baina errepidean gauzak ondo egiten saiatuko naiz" aitortu digu Maiderrek.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
14
ABRIL 2012 APIRILA
BIOMEKANIKA TXIRRINDULARITZAN
AP (elmundo.es)
JOSE LUIS FERNANDEZ Biomekanikan aditua
"AULKIAREN NEURRIA MOLDATUZ GERO, ERRENDIMENDUA HOBETU EGITEN DA" Jose Luis Fernandez oñatiarra, hamarkada batetik gora dihoa biomekaren munduan murgilduta eta bizikleta ziklistaren neurrietara egokitzeko erreminta bat patentatu berri du beste bazkide batekin batera. Erredakzioa | Oñati
Jose Luis Fernandez oñatiarrak biomekanikan egiten du lan denbora librean. Bizikleta ziklistaren neurrietara egokitzeko erreminta bat patentatu berri du (calibix.eu). Euskal Herriko itzulian taldeei aurkeztuko dien euren lana.
Zer da bizikletaren neurrien aholkulari teknikoa izatea? Egiten dudana da bizikleta pertsonaren neurri antropometrikoetara egokitu. Oraindik ez dago kultura asko, jendeak bizikleta erosten du eta eurak bizikletaren neurri horietara egokitzen dira. Guk egiten dugu alderantziz: daukazun
bizikletaren neurriak zure neurrietara egokitu. Nondik dator teknika hau? Bizikletaren munduan biomekanika aplikatzea gauza berria da. Azken urteetan hainbat azterketa egin dira profesionalekin errendimendua nola hobetu ikusteko: haizearen tunela, indar probak hainbat ikerketa
Mekanizatuetarako Zerbitzu Osoak www.mekalki.es
"
Bizikletan ibiltzeak mina ematen badu, posizioa egokia ez delako izaten da" JOSE LUIS FERNANDEZ Biomekanikan aditua
egin izan dituzte. Ikusi da aulkiaren neurria moldatuz gero errendimendua hobetu egiten dela. Gainera, hainbat lesio ekidin daitezke, bakar bakarrik aulkia neurrira jarri, kalak ondo ipini eta eskulekura arteko neurria egokia izanda. Hortik irten da biomekanika: oinarrizko geometria eta trigonometria arau batzuk erabilita neurri horiek ezartzen ditu. Zergatik da beharrezkoa neurri horiek ondo ezartzea? Profesional mailan errendimendua
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
BIOMEKANIKA TXIRRINDULARITZAN hobetu daiteke, ikerketen arabera %20 hobetu daiteke. Bigarren arrazoia lesioak ekiditea da. Giharretako gainkargak bizkarrean, gerrialdean eta lepoan; eta tendinitis lesioak belaunean eta Akiles tendoian. Bizikletan asko ibiltzen den jendeak horrelako lesioak izaten ditu eta orduan kezkatu egiten dira. Zikloturistetan, adibidez, jendeak gutxi gora behera jartzen du bizikleta neurrira. Orain gainera, Internet bidez hainbat aholku hartzen ditu jendeak saretik. Baina minak hasten direnean ohartzen dira biomekaniko baten beharra edo aholkuak emango dien norbaiten beharra dutela. Errendimendua hobetu egiten da, hortaz. Bai, igarri egiten da. Egin izan ditugun probetan ikusi dugu errendimendua hobetu egiten dela aulkia postura jakin batean jarriz gero. Hobekuntzak izaten dira segundoak kilometroko. Nori zuzendua dago? Profesionalei eta baita zikloturistei ere. Bizikletan dabilen edonori zuzendua dago, bizikletan ibili eta minik izan nahi ez duenari. Zikloturistek hori eskatzen dute: utzi bizikleta ezerk minik ez emateko moduan. Bestalde, zikloturista talde batek onartuta dauka bizikletan ibiltzeak min apur bat dakarrela eta hori onargarria eta normala dela. Baina hori ez da horrela. Bizikletak mina ematen badu posizioa ez delako egokia da. Bizikletan izan dezakezun min bakarra esfortzu fisikoarena izan behar du. Nola hartzen dituzue neurriak? Lehenengo pertsonaren neurri antropometrikoak hartzen ditugu: beheko gorputz-adarrekoak eta gorputz-enborrekoak. Horren
BIOMEKANIKA
Bizikleta, pertsonaren neurri antropometrikoetara egokitzean datza"
GARRANTZIA
Bizikleta neurri egokian izateak, errendimendua hobetu eta lesioak ekiditen ditu"
NORI ZUZENDUA
Bizikletan dabilen edonori zuzenduta dago, profesionalei eta baita zikloturistei ere"
Jose Luis Fernandez, bizikleta bateko neurriak egokitzen.
arabera lehenengo doitzea egiten dugu. Ondoren, pertsona bizikletan jartzen dugu eta pedalei nola eragiten dien ikusten dugu. Horren arabera doitze gehiago egiten ditugu. Atera berri dugun erreminta honek aukera ematen digu aulkiaren angelu zehatzak ezartzeko. Erreminta honekin egiten duguna da aulkia gradu horietan jarri eta modu horretan ziurtatzen dugu pedalei eragiteko keinua egokiena eta eraginkorrena izango dela. Zenbat denbora behar duzue? Ordu eta erdi inguru egiten dugu. Lehenengo kalak jartzen dizkiegu oinetakoei. Hori da posizio egoki baten oinarria. Gero aulkian
zentratzen gara: aulkiaren altuera eta atzera-egitea. Ziklista horrek egin behar duen espezialitatearen arabera neurri bat edo beste bat jarriko diogu: errepideko ziklistak neurri batzuk izango ditu eta triatletak beste batzuk. Gaur egun profesionalek erabiltzen dute teknika hau? Bai, gero eta gehiago. Azken urteetan talde gehienek eramaten dute euren ziklistak ikerketa biomekaniko bat egitera posizio egokiena zein den neurtzeko. Azken finean, detaile guztiak kontrolatu nahi dituzte eta errendimendua %20 hobetu ahal denez, horregatik egiten dute, normala da.
PROTAGONISTA Jaiotze data:
Oñati (Gipuzkoa), 1970ko otsailaren 22a.
Ibilbidea:
13 denboraldi txirrindulari bezela. 8 urte entrenatzaile bezala. Ulma-Cegasako zuzendari. Txirrindularitzan prestatzaile fisikoa 12 urtez. Biomekanikan aholkularia 12 urtez.
15
IKUSPUNTUA
Jon Odriozola
Bizikletan errendimendu hoberena emateko, hainbat faktore kontutan hartzen dira baina askotan garrantzitsuena alde batera uzten da, BIZIKLETAN ONDO KOKATZEA. Gaur egun gero eta gehiago kontrolatzen dira txirrindularia eta bizikletaren arteko neurriak. Lesio asko bizikletan oso baju edo eta oso altu joateagatik izaten dira eta baita ere, oso motz edo oso luze joategatik. Neurriak ondo eramatea ezinbestekoa da lesio hoiek saiestu eta errendimentu on bat bilatzeko. Nire kasuan, hainbeste urte profesional moduan ibili eta gero, gutxi gora behera gorputza ezagutzen nuen eta nire neurria banekien zein zen, baina makina benetan zehatza edukiz gero, garai haietan izandako lesio txiki asko ekidituko nituen. Txirrindulari profesional moduan ez dut inoiz ikusi horrelako makina fidagarririk eta zuzendari moduan, neurriak hartzeko metodo ugari ezagutu ditut, baina gehienak manualak izan dira. Makina berri honekin, neurri zehatzak hartzea lortzen da eta benetan aldaketa handi bat ekar dezake txirrindularitzaren mundu honetan.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
16
ABRIL 2012 APIRILA
ENTREVISTA
ENRIQUE ALONSO Ex ciclista profesional
ME QUEDO CON EL TOUR QUE HICE EN EL 92, EL SEGUNDO DE INDURAIN
"
Podría haber seguido en algún otro equipo, rebajando considerablemente la nómina, y no estaba dispuesto. El ciclismo es muy duro para andar corriendo por cuatro pesetas"
Iñigo Arregi | Redacción
Enrique Alonso (Arrasate, 1965) tiene en su haber cinco Vueltas al Pais Vasco, y en la de 1990, que ganó Julian Gorospe, se hizo con el premio de la montaña de la Vuelta al Pais Vasco. Era un escalador nato, con cierto renombre dentro del pelotón, pero tras cinco años de profesional, decidió abandonar el ciclismo con 28 años, forzado, en gran medida, por la situación que se había creado en la estrctura del equipo Festina al que pertenecía. Ese mismo año había cuajado un gran papel en el Tour, y aunque pudo haber encontrado sitio en algún otro equipo más modesto, no se arrepiente de la decisión que tomó, aunque le queda la duda de si con 28 años, y sin llegar todavía a la plenitud como ciclista, podría haber llegado a ser algo más. Natural de Arrasate, y oñatiarra de adopción, fue precisamente aqui, en el Aloña Mendi, donde se formó como ciclista. Tras la desaparición del club Makatzena de Arrasate, en el que había dado sus primeras pedaladas, recaló en el Aloña Mendi, que por aquel entonces lo dirigían los hermanos Erostarbe , y Miguel Angel Arkauz. Los dos primeros años de Aficionado los corrió en el Pryca y La Burundesa de Alsasua, para pasar luego al Gurelesa, que fue donde verdaderamente despuntó,
"
Habiendo dejado el ciclismo a los 28 años, sin llegar todavía a la plenitud, sí que te queda la duda de si podría haber sido algo más" ENRIQUE ALONSO Ex ciclista profesional
ENRIQUE ALONSO Ex ciclista profesional
FOTOS PARA EL RECUERDO FOTOS PARA EL RECUERDO FOTOS PARA EL RECUERDO 2 1
1. En el Aloña Mendi
obteniendo triunfos de gran prestigio (una Vuelta a Vizcaya, un Memorial Balenciaga, dos PreMundiales de Hernani...), que por aquel entonces eran el pasaporte seguro hacia el profesionalismo DEBUT EN PROFESIONALES Enrique Alonso debutó en profesionales en 1988, con 23 años, de la mano de Miguel Moreno, director y alma mater del equipo Zahor en el que por aquel entonces militaban corredores de la talla de Juan Fernandez (triple medalla de bronce en los mundiales), Suarez Cueva, Van Braban, Suykerbuyk, Juan Tomás Martínez... Hizo cinco años de profesional, todos ellos en la estructura del equipo Zahor, que más tarde pasaría a ser Lotus-Zahor, luego Lotus-
2. En plena acción
Festina y finalmente Festina. En el campo profesional no obtuvo ninguna victoria, aunque sí ganó, entre otros, el premio de la montaña de la Vuelta al Pais Vasco del 90, la montaña y la regularidad de la Vuelta a los Valles Mineros, cuarto puesto en la general de la Vuelta a Asturias, varios segundos y terceros puestos en carreras de prestigio como la Bicicleta Eibarresa, y una contrareloj por equipos en la Vuelta a España con el Lotus. Pero, sin lugar a duda, lo que mejor sabor de boca le dejó, fue el Tour que disputó en 1992, su último año como ciclista; aquel Tour que partió de San Sebastián y que sería el segundo de la cuenta personal de Miguel Indurain. Enrique hizo el 31º en la general de aquel Tour, pero más que con el
3
3. Junto a Txomin Perurena
puesto se queda con las magníficas sensaciones que tuvo en las duras etapas de montaña. Me sentía muy bien y en todas las etapas de montaña llegué entre los 15-20 primeros . CAMBIO DE RUMBO Sin embargo, tras una brillante actuación en el Tour, al finalizar esa misma temporada, Enrique decidió abandonar el ciclismo, con 28 años, sin llegar todavía a la plenitud como ciclista. La cuestión es que el Festina se hizo cargo en 1993 de la estructura del equipo RMO, con Virenque y Mottet entre otros, y en ese momento nos fulminaron a todos los españoles que estábamos en el equipo nos aclara Enrique. Yo, personalmente, tenía apalabrado el contrato, pero me
dejaron fuera, debiéndome una cantidad de dinero, que por aquel entonces era considerable. El ciclismo es muy cruel para esas cosas . Alonso bien podría haber continuado en algún otro equipo, pero rebajando considerablemente la nómina, algo a lo que no estaba dispuesto. Cuando eres joven puedes hacer ese tipo de apuestas, pero el ciclismo es muy duro para correr por cuatro pesetas. Yo no concibo el deporte profesional como algo que no te reporte económicamente . Enrique había cursado estudios de Empresariales, y tenía también otros proyectos al margen del ciclismo, por lo que, dadas las circunstancias, decidió que era el momento de dar un cambio de rumbo en su vida, y optó por abandonar definitivamente el ciclismo, para montar una asesoría fiscal en Arrasate. Dice no arrepentirse de la decisión tomada en su día. Te duele, evidentemente, porque es algo que te gusta y que has hecho toda la vida, y, además, afortunadamente gozaba de una cierta consideración en el seno del pelotón. Pero sabes que no va a ser para toda la vida. Económicamente no me arrepiento para nada; deportivamente, sí que te queda la duda de si hubiera podido llegar a ser algo más .
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ZIKLOTURISTAK
17 IRTEERAK
Larunbatero hamar bat laguneko koadrila elkartzen dira Oñati inguruan 60-70 bat kilometroko saioa egiteko.
DENBORALDIA
Udan esaterako errepideko bizikletan aritzen dira eta neguan berriz, mendikoan.
HELBURUA
Adin ezberdinetako jendea dagoen arren, bizikleta gainean gozatzea da Oñatiko zikloturisten helburu nagusiena. Oñatiko zikloturista taldea, larunbat goizeko irteera egiteko prest.
BIZIKLETA GAINEAN GOZATZEA HELBURU
Handitzen doan zaletasuna da zikloturismoarena; edonork praktikatu dezakeen modalitatea baita. Aitor Biain | Erredakzioa
Bizikleta hartu eta errepidera irteteko ohitura handitzen doa egunetik egunera gure herrian; eta pixkanaka, beste herri batzuetako afizioarekin parekatuz doa. Zikloturismo bezala ezagutzen den modalitate honek, ez baitu prestakuntza fisiko berezirik eskatzen. Helburu bakarra dauka: bizikletaz gozatzea. Oñatin badira egunero edota astebururo errepidera irteten diren txirrindulari zaleak ere. Ez dute talderik osatzen, nahiz eta, lagun taldeetan elkartuta -askotan binaka
Mendiko Kale, 8 Tel.: 943 78 02 59
ere bai- irteten diren errepidera. Izan ere, bakoitzaren beharrizan eta helburu ezberdinen arabera sortzen baitituzte taldeak. Askok probak prestatzen dituzte; eta beste batzuk, aldiz, kirol apur bat eginez, lagunekin ondo pasatzea dute helburu. Azken horietako bat dugu Javier Anduaga. Oñatiar honek urte asko daramatza bizikleta gainean errepideez gozatzen. Larunbatero, hamar bat laguneko koadrila elkartzen dira Oñati inguruan 6070 bat kilometroko buelta bat emateko. Talde honetan esaterako, adin ezberdineko jendea aurkitu
dezakegu. Guztiek antzeko helburuak baitituzte. Gustuko dute bizikleta, eta horri probetxua ateratzeko helburuarekin elkartzen dira. Urteko asteburu guztietan aritzen dira bizikleta gainean; negua ala uda izan; euria egin ala eguzkia egon. Berdin die eguraldiak. Udan esaterako, errepideko bizikletan aritzen dira. Eta neguan berriz, mendikoan. Oso gustuko dute beraien afizioa, eta hori nabari da. Norbaitek bizikletan aritzea gustuko badu eta inongo helburu berezirik ez balu, guztiz irekita dituzte ateak eta beraiekin irtetzeko
gonbita zabaltzen dute. Azken finean, maite duten afizio bat konpartitzea da beraiek egiten dutena. MOMENTU BATEZ, PROFESIONALEN PARE Tourmalet, Luz Ardiden, Aubisque, Alpe D Huez, Galibier... Pirinio eta Alpeetako mendate hauek guztiok ditugu ezagun, entzutez behintzat, txirrindularitzaren historian momentu ederrenetarikoak bete baitituzte. Euskal Herrian, ohikoa izaten da urtero-urtero mendate horietako batera Tourreko etaparen bat ikustera joatea. Askok gainera,
momentu hori aprobetxatzen dute bizikleta gainean igo, eta une batez bada ere, profesionalen paperean sartzeko. Lagun talde honek esaterako, bizikletak kotxeetan sartu eta lauzpabost egunez luza daitezkeen oporraldiak baliatzen dituzte horrelako mendateak igo ahal izateko. Frantzia inguruan, Pirinioak eta Alpeak dute jomuga gehienbat. Horrez gain, Errioxa inguruan eta beste hamaika lekuetan ere aritu izan dira. Inoiz ere, zikloturista martxetan parte hartu izan dute. Irati Extrem deituriko proban, edota horren ospetsua den Quebrantahuesos-en esaterako. Esperientzia bikainak diren arren, argi dute ez direla mendateek erotuta dauzkaten zikloturista horietakoak. Beraiek bizikletarenganako afizioa maite dute; besterik ez. Hori dela eta, askotan aldapa gogorrak igaro behar izaten badituzte ere, gustuko lekuan aldapa horiek lau bihurtzen omen zaizkie.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
18
ABRIL 2012 APIRILA
BIDEGORRI SAREA
BIDEGORRI SAREA OSATZEN Oñatiko Udala bizikleta-bide sarea osatzen dabil; lehentasunen artean San Lorentzo Kurtzekoa tartea egitea dago orain. Herrigunea zeharkatu lukeen ibilbidea izango litzateke. Erredakzioa | Oñati
Gaur egungo gizartea joera berriak hartzen dabil mugikortasunari dagokionez. Ibilgailu pribatua gehiegi erabiltzetik gatoz eta gaur ere gehiegi erabiltzen dugu. Eredu horren aurrean bizikleta eta bidegorriak aukera egokiak izan daitezke, batez ere herrian mugitzeko. Bidegorri sarea osatzen dabil azkenaldian Oñatiko Udala; herrian eroso, azkar eta modu jasangarrian mugitzeko eredua sustatuko duen sarea. Oñati
gainerako herriekin lotuko duen bidegorri sarea, ostera, Aldundiaren eskuduntza da. Udalak aurreikusi duen bizikletabide sarea 5,2 kilometrotako sarea da; horietatik dagoeneko 1,7 kilometro egin dira. Udalaren lehentasunen artean dago bidegorri sarea osatzea; eta, gaur egun lehentasuna dauka hiriguneko San Lorentzo-Kurtzekoa tarteak. Modu horretan, herri guztia alderik alde zeharkatuko lukeen ibilbidea izango luke Oñatik: San
Udalak 5,2 kilometrotako bizikleta-sarea aurreikusi du; horietatik dagoeneko 1,7 kilometro egin dira.
Lorentzo, Lazarraga, Euskadi Etorbidea, Bakardadeko Ama, Unibertsitate Zaharreko kalea, Aita Madina eta Kale Zaharra hartuko luke zati horrek. Hori Udalaren eskuduntza izango litzateke. Kurtzekoan elkartuko litzateke Aldundia egiten dabilen OñatiZubillaga bidegorri zatiarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bidegorri sare egokia osatzeko politikarekin jarraitzen du. Lehentasunen artean Oñati
Arrasaterekin lotzea dago. Horretarako, Oñati eta Zubillaga arteko lanak hasi dituzte. Ia lau kilometroko zatia egiteko 1.905.770 euro inbertituko ditu Aldundiak. Oñati-Arrasate arteko bidegorriaren trazatua honakoa izango da: Oñatiko bidegorri sarearekin bat eginez, Kurtzekuan hasiko da eta Auntzokua baserriaren parean saihesbidera hartuko du. Errepide azpitik segituko du bideak, San Pedroko bidegurutzeraino; handik Madalena aldera egingo du, eta
Euskadi Etorbidean bidegorria eraiki zenetik, txirrindulariek autoekiko lehentasuna daukate.
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
BIDEGORRI SAREA
19
"
Udalaren lehentasunen artean dago bidegorri sarea osatzea. Gaur egun, San LorentzoKurtzekua tarteak dauka lehentasuna"
Uriazpikua baserrira heldu baino lehen, ezkerrera hartu eta Fagor Industrialen atzetik joango da. Fagorko biribilgunea lur azpitik pasatuko du, eta Zubillagara hartuko du. Auzoa gurutzatu ostean, Altunako zubia zeharkatu eta trenbide zaharra hartuko du araztegiraino. 3,8 km-ko luzera izango du O単ati eta Zubillaga lotuko dituen zatiak. Bidegorriaren zabalera 3,5 m-koa izango da eta bizikletak eta oinezkoak partekatuko dute, zenbait tokitan, ibilgailu-
zirkulazioarekin erabilera mistoan. Gainera, argiteria izango du. O単atiko herrigunea industrialdearekin eta lantokiekin lotuko du bidegorri zati horrek. Hala, eguneroko erabilerarako garrantzitsua izatea espero du Diputazioak. O単atiko bizikleta-bide sarean aurreikusita dauden 5,2 kilometroetatik 1,7 eraiki dira dagoeneko. Hain zuzen, zazpi zati eraiki dira: Ugarkalde, LazarragaAbenida, Errekalde, San Martin,
Zubillagan eraikitzen ari diren bidegorriaren egungo irudia.
Postetxea, Urrutxu eta Ikastolako zatiak egin dituzte. Biziker aholkularitza enpresak erabileraren gaineko zenbaketa egin du eta ondokoak dira datuak: Lazarraga kalean 2009ko ekainean baino %51 bizikleta gehiago pasatu ziren 2011ko apirilean; eta, Euskadi etorbidean 2010eko azaroan baino %24,5 bizikleta gehiago pasatu ziren 2011ko apirilean. (Konparaketa egiterakoan kontuan hartu hilabete ezberdinetan hartutako datuak direla). Aurreko legealdian Bizikleta foroa abiatu zen O単atiko Bizikleta Planaren garapenean herritarren parte-hartzearen bitartez ekintzak lehenetsi eta gauzatzeko. Geldialdi baten ondoren, otsailean berriro ere martxan jarri zuten foroa. Herriko eragile politiko ezberdinek, Txirrinka elkarteko kideek, merkatariek, ostalariek, elbarritu edo ezintasunen bat duten elkarteko kideek, herriko ikastetxetako ordezkariek eta udaleko tekniko ezberdinek osatzen dute, norbanako ezberdinekin batera foroa. Mugikortasunean espezializatua dagoen Biziker aholkularitza enpresak du foroaren koordinazio ardura. Foroaren hurrengo bilera apirilaren 17an izango da, 19:00etan udaletxean. Herritarrak foroan parte hartzera animatu gura ditu Udalak.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
20
ABRIL 2012 APIRILA
AURREKARI HISTORIKOAK
BOSGARREN ALDIZ HARTUKO DU OÑATIK EUSKAL HERRIKO ITZULIA Hirutan izan da helmuga Oñati, eta beste behin abiapuntu. Iñigo Arregi | Erredakzioa
Euskal Herriko Itzuliaren helmuga puntua izango da aurten Oñati, beste hiru alditan ere (1979, 1987 eta 2005) izan zen bezalaxe. Beste behin, 2000. urtean, abiapuntua izan zen Oñati. Eta guztietan ere oso goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izan dugu. Oñatin garaile izan diren txirrindularien izenak ikusi besterik ez dago:? Battaglin, Kelly, Contador, Di Luca... 1979AN BATTAGLIN 1979an iritsi zen aurreneko aldiz Euskal Herriko Itzulia Oñatira. Edizio hartako azken etapako goizeko sektorea, Bermeon hasi eta Oñatin, Chocolates Loyola lantegiaren aurrealdean amaitu zena, Isidro Juarezek irabazi zuen ia 100 kiometroko ihesaldia burututa. Tropela 5:43ra iritsi zen, KAS taldeko Martinezde Heredia buru zela. Arratsalde partean, Oñati eta Arantzazu arteko (9,3 km.) kronoigoera jokatu zen . Giovani Battaglin italiarra nagusitu zen, etapa ez ezik, Euskal Herriko Itzulia bera ere eskuratuz. Vicente Belda eta Miguel Mª Lasak osatu zuten podiuma. Edizio hartan sei talde espainiarrek (Kas, Teka, CR-
Manzaneque, Moliner-Vereco, Novostil eta Transmallorca) eta atzerritar batek (Inoxpran) parte hartu zuten itzulian. Danera 70 txirrindulari, eta horietatik 45ek amaitu zuten. Oñatiko etapari dagokionez, Kale Zaharra elkarteko komisioa aritu zen antolakuntza lanetan, Aloña Mendi, Txantxiku Txoko eta Haitzalde elkarteen laguntzarekin. 1987AN SEAN KELLY 1987ko edizioko azkenengo etapa ere bi sektoretan banatu zen. Goizekoa Olakua auzoan amaitu zen Alberto Leanizbarrutia bizkaitarraren garaipenarekin. Tropela 43 segundoko atzerapenarekin helmugaratu zen, Hoste (Fagor), Dominguez (BH) eta Juan Fernandez (Zahor) buru zirela. Arratsalde partean, Oñati era Arantzazu arteko krono-igoeran Sean Kelly irlandarra nagusitu zen, bere hirugarren Euskal Herriko Itzulia irabaziz. Golz alemaniarrak eta Gorospek osatu zuten podiuma. 2000.EAN MASSIMO CODOL 2000. urteko edizioan Euskal Herriko Itzuliaren abiapuntua izan zen Oñati. Bertan hasi eta amaitu zen lehenengo etapa, Massimo Codol italiarraren garaipenarekin. Tropela bost segundora iritsi zen
Anton Sierra Anton Sierra
Olakuako helmugara, Garzelli eta Zberg buru zirela. Aipatzekoa da, 2000. urteko edizio hartan Lance Amstrong txirrindulari handia bertatik bertara ikusteko aukera izan genuela Oñatin. Eta etxekoen artean, Jon Odriozolak ere parte hartu zuen Banesto taldearekin. 2005EAN CONTADOR ETA DI LUCA 2005ean amaitu zen azkenekoz Euskal Herriko Itzulia Oñatin. Zoritxarrez, eguraldiak ez zuen bat ere lagundu, baina, hala ere, goi mailako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Azken etapako goizeko sektorea, Arantzazuko santutegian amaitu zena, Jens Voigt alemaniarrak irabazi zuen, 90 km.ko bakarkako ihesaldia burutu ostean. David Blanco (1 15 -era), Di luca (1 34 -ra), Aitor Osa, liderra (1 34 -ra) eta Contador (1 38 -ra) helmugaratu ziren hurrena. Arratsaldean, erlojupeko saio erabakiorra jokatu zen, Garagaltza auzoko Arregiko aldapa pikoa tarteko. Contador izan zen azkarrena, baina itzulia Di Lucarentzat izan zen eta bigarren Rebellin sailkatu zen. Pintokoa podiumeko hirugarren mailara igo zen. Contadorrek 22 urte besterik ez zituen; 2004an buruko gaixotasun larri bat gainditu behar izan zuen, eta 2005ean hasi zen bere benetako maila erakusten. Oñatiko garaipena, bere ibilbide profesionaleko 5.a izan zen, ordura arteko garrantzitsuena, Contadorrek berak aitortu zuenez. Aurten, tamalez, Pintokoa ezin izango dugu Oñatin ikusi.
Tel.: 943 76 27 41 k3@k-3.es BERGARA (Gipuzkoa)
ABRIL 2012 APIRILA
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
TXIRRINDULARITZA ETA FAMILIA
21
TXIRRINDULARITZA, BINAKAKO KIROLA Entrenamendu ordu asko eta etxetik kanpo egun ugari egitera behartzen duen kirolak talde-lagun ona eskatzen du etxean. Erredakzioa | Oñati
Banakako kirol moduan ulertu daiteke txirrindularitza edo taldekako jardun moduan ere bai; baina nork dio bikotekako diziplina ez denik? Munduko talderik onenean egonda ere Markel Irizarrek nekez topatuko du Kloden, Cancellara edo Shlecktarren artean etxean duena bezain talde-lagun onik. Alaitz Perez de Arenaza da gure protagonista, Markelen emaztea, ziklistaren talde-lagunik onena. Gogorra al da txirrindulari bat izatea senar? , galdetu diogu: Ondo daroagu. Txirrindulari ezagutu nuen eta horrela ohitu gara , Alaitzen erantzuna. Baina bi ume eta hirugarrena bidean: Hori bai; umeen ardura gehiago hartu behar dut nik. Baina ahal duenean bere zatitxoa egiteko denbora hartzen du . Ni konturatzen naiz urtean ehunetik gora egun etxetik kanpo banago etxean beste batek lan bikoitza egin behar duela , aitortzen du Markelek. Kanpoan egoteak baino gehiago mugatzen zaitu, txirrindulari izateagatik plan bat egin ezinak, mendira joan, eskiatzera Bioi gustatzen zaizkigun gauzak. Hortxe igartzen da gehiago . Nik neuk aukeratu
"
Txirrindulari ezagutu nuen Markel, eta horrela ohitu gara. Hori bai, umeen ardura gehiago hartu behar dut nik"
"
Lasterketa duenean gustatzen zait uneanunean jarraitzea, baina urduri jartzen naiz" ALAITZ PEREZ DE ARENAZA Markel Irizarren emaztea
LEHENENGO GARAIPENA GOGOAN n Bereziki dut gogoan
lehenengo lasterketa irabazi zuenekoa. Etxe aurrean geunden, deitu zuen lehenengo zegoela esanez eta larri egon ginen, berriro noiz deituko, irabaziko ote zuen edo ez. Eta Andaluziakoa ere bai, gainera sailkapen nagusia. Baina garaipenez gain, momentu politak dira lasterketa ikustera goazenekoak, lagun artean, momentu bereziak dira horiek.
dut nire bizitza; gogorrena egiten zaidana da sentsazio hori, nire erabaki bategatik, nire ametsa betetzeagatik umeen eta Alaitzen bizitza baldintzatzen ari naizenarena , dio Markelek. Jakinekoa da Markel oraintxe ari dela bere txirrindulari ibilbideko unerik onena bizi izaten: Entrenamendu on bat egiten duenean horrela etortzen da, pozez txoratzen; orain, entrenamendua ez bada hain ondo ateratzen igartzen zaio burumakur , dio Alaitzek. Eta Alaitz beti aldamenean: Lasterketa duenean gustatzen zait nola ari den unean-unean jarraitzea, baina urduri jartzen naiz, eta orain, gainera, umeekin, aukera gehiegi ez dut jarraitzeko, eta amaieran enteratzen naiz zer egin duen . Okerrena, erorketen beldurra: Nahikoa lasai egoten naiz alde horretatik, baina egia da, azkena hartu zuenaren ostean beldur gehiago izaten dut . Aurtengo Euskal Herriko itzulian ez da Markel izango, ezin beraz aitatxo animatu bide bazterretik. Baina Itzulia hemendik, gure etxe ondotik ibiliko denez, gerturatuko gara umeekin etapa bat edo beste ikustera .
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ARGAZKI HISTORIKOAK
Arzuaga funtsa
22
ABRIL 2012 APIRILA
Arzuaga funtsa
Arzuaga funtsa
1980. urtea. Mikel Lizarralde, o単atiarra KAS taldeko mailotarekin.
Anton Sierra
Arzuaga funtsa
1979. urtea. Battaglin, podium-ean.
Arzuaga funtsa
1980. urtea. Afizionatu mailako lasterketa Triana ingurutik pasatzen.
1979. urteko Euskal Herriko Itzulia Arantzazun. Txomin Perurena, o単atiar zaletuz inguratuta.
1979. urtea. Belda, Arantzazun gora.
1979. urteko Euskal Herriko Itzulia. Isidro Juarez, helmugan irabazle.
Hijos de Juan de Garay S.A.
GEHIGARRI BEREZIA | SUPLEMENTO ESPECIAL
ARGAZKI HISTORIKOAK
23
Anton Sierra
ABRIL 2012 APIRILA
1987. urtea. Pedro Delgado, Arantzazun gora.
2005. urtea. Markel Irizar, Arregiko malda gogorretan gora.
2000. urtea. Angel Iturbe alkatea, zinta mozten.
2005. urtea. Rebellin, Di Luca eta Contador.
2000. urtea. Pelotoia sprint-ean helmugara iristen.