Nik Esan 79 Web

Page 1

EUSKARA BATZORDEAREN HIRUHILABETEKARIA 2023ko Negua 23urte 79 Egunero da martxoak 8 EUSKARALDIAREN BALORAZIOA 25. URTEKO BAZKARIA AHOZKO NEURKETAK: ZENBATEKOA DA EUSKARAREN ERABILERA LANTEGIAN? RUNNING KLUBAREN ENTRENAMENDUAK NOR DA IGONE BASTARRIKA 2 3 4 6 5 7 XII. ARGAZKI LEHIAKETA: SARITUAK 8

KOLDO URRESTARAZU

EUSKARALDIAREN BALORAZIOA

2022an Euskaradiaren inguruko simulazioetan eta ekimen ofizialean hartu dugu parte Oiartzungo lantegian.

Zehazki, 2022ko maiatzetik uztailera bitartean, giroa berotzeko simulazioak egin genituen hainbat gune eta sekziotan.

Partaideek ekimenaren inguruan egindako balorazioa positiboa izan zen eta, ondorioz, azaroan dinamika lantegi osoan abiaraztea erabaki genuen.

90 langile inguruk hartu du parte Euskaraldiaren III. Edizio ofizialean (simulazioetan parte hartu duen lankide kopuru berdintsua); eta hauek izan dira balorazio galdetegia bete dutenek adierazitakoaren artean ateratako hainbat ideia:

ONDO BALORATUTAKOAK

Gehienek esan dute euskara ohi baino gehiago erabili dutela dinamikak iraun duen 15 egunetan, ahobiziekin batez ere.

Gustura sentitu da jendea ekimenak iraun duen bitartean.

Barruko kohesioa indartzeko balio izan du.

Euskarak egun horietan erreferentzialtasuna lortzen du, gehiago saiatzen gara euskaraz hitz egiten.

Ohiko errutina apurtzeko balio izan du.

Partaideek, oro har, aurrera begira horrelakoak antolatzeko beharra ikusten dute, euskararen ahozko erabilera indartzen jarraitzeko.

ZAILTASUNAK

Hizkuntza ohiturak aldatzea zaila egin zaie batzuei; adibidez, laneko kontuez hitz egiterakoan.

Bulegoetan, oro har, ez da nabaritu Euskaraldiaren eragina.

Elkarrizketa elebidunei eustea ere ez da erraza: batek euskaraz egin eta besteak gaztelaniaz erantzutea.

Txapa gutxi ikusi dira ekimenak iraun duen bitartean

Ekimena amaitutakoan nola iraunarazi egindako urratsak?

2

Joan den ostiralean, 2023/02/03an, Niesseneko langileen 25 urteko antzinatasunaren ospakizun-bazkaria egin genuen Patxikuene jatetxean, inplikatutako fabrika-atal guztietako arduradunekin.

Bazkaria oso ondo egon zen eta oso aberasgarria izan zen enpresako atal guztietako hainbeste pertsonarekin bat egitea. Gezurra dirudi duela 25 urtetik ezagutzen dituzun pertsonekin egindako bazkari batek eman dezakeena, eta gutxitan izan dugu aukera norbaitekin patxadaz eta lasai hitz egiteko. Artikuluen kodeei buruzko elkarrizketak eta urgentziazkoak gizarte, politika, kirol eta abarren inguruko gaiengatik aldatu genituen, baina beti giro onean. Une hauek eskertzen dira.

50 lagun inguru elkartu ginen giro onean, eta uneko argazkien ondoren eta batzuk oso gutxi aldatuta geundela zioten komentarioei buruzko barreen ondoren, Oreretako zumardian agurtu ginen.

Hala ere, batzuek ez genuen nahikoa izan eta herrian zehar trago batzuk hartzen jarraitu genuen solasaldia.

Orain, hurrengo bazkarira arte itxaron beharko dugu fabrikako 50 urtekoa izango ez delakoan, inork ez baitzuen enpresan egon nahi ospatzeko.

25. Urteko Bazkaria

Agur bero bat

3
OSCAR HERNÁNDEZ EUSKARA BATZORDEAREN HIRUHILABETEKARIA

AHOZKO NEURKETAK: ZENBATEKOA DA EUSKARAREN ERABILERA LANTEGIAN?

Urte batzuk badira Oiartzungo lantegian euskararen erabilerari buruzko ahozko neurketarik egiten ez zela. Aurten egoki ikusi dugu neurketei berriro heltzea, gaur egun euskarak laneko egunerokotasunean duen presentzia jasotzeko asmoz.

Horretarako, bederatzi gune neurtu ditugu beste hainbeste neurtzaileren eskutik. Neurtzaileak, noski, lantegiko lankideak izan dira, eta aldez aurretik saio batean jaso dituzte neurketak egoki egiteko azalpenak eta oharrak.

• Otsailean egin ditugu neurketak.

• 206 elkarrizketa neurtu ditugu

• Gune bakoitzean neurtzaile bat (9 guztira)

• Neurtu diren adierazleak:

Erabilera orokorra: euskararen erabilera elkarrizketaka

Leialtasuna: euskaldunak dauden

elkarrizketetan (tartean erdaldunik ez dagoenean) zenbatean jarduten dugun euskaraz

Emaitzei dagokienez, hauek izan dira datu aipagarrienak:

EUSKARAREN AHOZKO ERABILERA ETA LEIALTASUNA:

EMAITZA OROKORRAK
Hona hemen neurketei buruzko xehetasunak:
EUSKARA BATZORDEAREN HIRUHILABETEKARIA 4 ERABILERA OROKORRA 25% LEIALTASUNA 72%
Euskararen erabilera orokorra, lantegian, % 25ekoa da. Horrek esan nahi du, lau elkarrizketetatik bat izaten dela euskaraz. Leialtasuna, berriz, % 72koa da. Horrek esan nahi du, euskaldunen arteko hamar elkarrizketetatik zazpi pasatxo euskaraz izaten direla.

Guneka euskararen ERABILERARI erreparatuz gero, hauek emaitzak:

Bulegoetan egiten da euskara gutxien (1. plantan % 7, 2. plantan % 9).

Euskara gehien, berriz, APBn eta Tailerrean erabiltzen da; % 56 eta % 50, hurrenez hurren. Kalitate Sailan erdia baino gutxixeago egiten da euskaraz (% 45); gainerako guneetan, berriz, % 25 eta % 32 artean (Plastikoak, Mantenimendua, Muntaia eta Metalak).

Emaitzarik baxuenak 1. Plantan (% 29) eta 2. Plantan (% 56) ditugu. Altuenak, berriz, Plastikoak, Muntaia, Tailerra eta Metaletan (% 100).

Laburbilduz: Euskararen ahozko ERABILERA OROKORRA, lantegian, % 25ekoa. Kontuan hartu behar da guneka desberdintasunak daudela hainbat faktoreren eraginez (guneko erdaldun eta euskaldun kopurua, guneko langile kopurua, lan mota, hizkuntza ohiturak, etab.).

LEIALTASUNA % 72koa da: datu ona da, esan nahi baitu elkarrizketetan euskaldunak soilik daudenean euskaraz mintzo direla nagusiki; alegia, euskaldunen arteko hizkuntza ohiturak nahikoa trinkotuta daude lantegian.

LEIALTASUNARI dagokionez,
gunekako
10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100% 0% 7%
hauek
emaitzak:
APB/APT 9% 32% 25% 25% 30% 56% 50% 45% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100% 0% 29%
Plastikoak Muntaia Kalitatea Tailerra Metalak Mantenimendua APB/APT 56% 100% 100% 100% 60% 83% 100% 83%
1. planta 2. planta Plastikoak
Muntaia Kalitatea Tailerra Metalak Mantenimendua
1.
planta 2. planta

RUNNING KLUBAREN ENTRENAMENDUAK

Joan den otsailean hasi ziren running klubaren entrenamenduak. Bertan gozatu, ikasi eta eboluzionatu dezakegu, Mikel Odriozola atleta olinpikoaren eskutik. 

Saioen plangintzari eta bere esperientzia eztabaidaezinari esker, Mikelek gutako bakoitzak ezarritako helburuak lortzen laguntzen digu, ordu bateko saioak parte-hartzaile bakoitzaren mailara egokituz.

Entrenamenduak Beraungo Mikel Odriozola atletismo estadioan egiten dira eta teknika ariketak, serie progresiboak, mugikortasun eta indar ariketak konbinatzen ditugu.

Parte-hartzaileen sentimendu orokorra oso positiboa da. Aukera paregabea da taldean kirola egiteko eta eguneroko lanean  lan egiten ez duzun lankideekin giro lasaian harremanetan jartzeko. Gainera, norberak erronka berriak lortzeko lan egiten dugu.

Une honetan, taldeak 7 runner ditu, eta nahiago nuke pertsona gehiago animatuko balira esperientzia honetan parte hartzera.

EUSKARA BATZORDEAREN HIRUHILABETEKARIA 6
IRATXE FERNANDEZ
Mirian, Adriana eta Mikel Odriozola

Nor da Igone Bastarrika? Zein izan da zure

Emun koooperatibako bazkidea naiz duela 20 urtetik eta Azkoitian bizi naiz. Humanitateak eta Enpresa zientzietan lizentziatu nintzen eta Emunen izan dut aukera enpresetan pertsonen bueltan sortzen diren prozesu eta dinamikak

Lehenengo 15 urteetan hizkuntza plangintzaren bueltako dinamiketan ibili nintzen, euskara planetako teknikari gisa eta baita proiektu kudeatzaile gisa ere. Azken urteetan enpresen gizarte erantzukizunaren inguruan formazioa jasotzen ibili naiz, eta hori da gaur egun egiten ari naizena, enpresei gizarte erantzukizunarekin lotutako proiektuetan laguntzen.

Azalduko al diguzu, labur, zer den Enpresen Gizarte Erantzukizuna?

Mila definizio bilatu ditzakegu baina laburrean esanda, enpresek beraien inguruan sortzen dituzten inpaktuen inguruko kontzientzia hartu eta horiek orekatzeko ardura hartzean datza  EGE edo Enpresen Gizarte Erantzukizuna terminoa. Kontuan hartzen badugu gainera inpaktu horiek positiboak eta negatiboak izan daitezkeela, zentzua hartzen du inpaktu positiboen gaineko lanketak areagotzeko dinamikak bultzatzeak eta inpaktu negatiboei erantzuteko neurriak hartzeak, izan horiek murrizteko edo gutxienez konpentsatzeko.

Enpresak ez daude gizartetik kanpo, gizartearen parte oso garrantzitsuak dira, eta asko egin dezakete inguruaren eraldaketan. Hasteko, helburu batekin edo proposito batekin elkartzen diren pertsona multzo bat direlako (people), beraien arteko harremanak direnak direla ere,  eta gainera, lurralde eremu konkretu batean kokatuta daudelako, horrek sortzen dituen ingurumen inpaktuekin (planet); eta azkenik aberastasun bat sortzen ari direlako, sozialki eragin zuzena duena inguruko herritarren bizitza kalitatean (prosperity). Planetaren eta bizitzen iraunkortasunarekin guztiz loturik dago enpresaren jarduna.

Behin aditu bati entzun nion, "kontua ez da zer gehiago egiten dugun, kontua da egiten duguna nola egiten dugun", eta hori da enpresetan EGE kontzienteki kudeatzeak duen zentzua, nire ustez.

IGONE

Nor da Igone Bastarrika

Arlo horretan, zein izango dira aurtengo helburuak Oiartzungo lantokian?

Oiartzungo lantegian 216 pertsona gaude egunero. Eta gu guztiok lanera desplazatu egiten gara, jan egiten dugu, kontsumitu egiten dugu, gure aisialdian ohitura batzuk ditugu, eta gure denbora librearekin gizartean gauzak egin ditzakegu.

Gure helburua da Oiartzungo lantegian elkartzen garen pertsonei erremintak eta aukerak eskaintzea modu jasangarriago batean desplazatzeko, gertukoa eta justuagoa jateko, kontsumo arduratsua bultzatzea, gizartean eragiteko boluntariotza aukerei ikusgarritasuna ematea, inguruko beste eragile batzuekin ekimenak antolatu eta parte hartzeko aukerak eskaintzea...

Beste enpresa edo erakunde baten praktika on bat azaldu diezagukezu?

Praktika on asko egongo dira Gipuzkoan baina nik gehien Arrasate ingurukoak ezagutzen ditut. Uste dut Fagor Taldea dela azken urteetan gizarte eraldaketan eta erantzukizun sozialean urrats nabarmenak eman dituen enpresa esanguratsuetako bat:

Fagor 2030 (https://www.fagor.eus) iraunkortasun estrategiaren baitan jasotzen ditu hainbat jardunbide eta horien artean inbertsio garrantzitsua egiten dute gizarte eraldaketan. Proiektu bat aipatzekotan 2022an martxan jarri zuten  Fagor Herrigintza lankidetza programa aipatuko nuke (https://www.fagor.eus/gizarte-funtsa/fagor-herrigintza/).

3
BASTARRIKA
7

XII.ARGAZKI LEHIAKETA.

S ituak 2022

PEIO GASCÓN, ELADIO AIRES eta BASILIO ROSCO

Auk ak s tzen

Nos dirigimos a ti desde el grupo de trabajo Aukerak sortzen que está en marcha en nuestra planta de ABB Niessen. El objetivo del grupo de trabajo “Aukerak sortzen” es reforzar el compromiso con la sociedad, alineado con el objetivo de ser una empresa sostenible y responsable, en colaboración con los trabajadores de NIESSEN y con la comunidad del entorno. Esta comisión está formada por un grupo de trabajadores voluntarios y representantes de la empresa, y está dinamizada por la asesoría Emun.

El 23 de marzo a las 11:00 horas se celebrará una reunión en el Auditorium para presentar la propia Comisión y dar a conocer los proyectos que tenemos entre manos y que tendrá una duración de una hora. Guardad esa hora en vuestras agendas y nos vemos en el auditorio.

ABB Niesseneko gure lantegian martxan dagoen Aukerak sortzen lantaldetik zuzentzen gara zuregana. Aukerak sortzen lantaldearen asmoa da, enpresa iraunkor eta arduratsua izateko helburuarekin lerrokatuta, gizartearekiko konpromisoa indartzea, eta horretarako, lantegi barruko pertsonekin eta inguruko komunitatearekin elkarlanean aritzea. Batzorde hau langile boluntario batzuek eta enpresako ordezkari batzuek osatzen dute, eta Emun aholkularitzak dinamizatzen du.

Batzordea bera aurkezteko, eta esku artean ditugun proiektuen berri emateko bilera bat egingo dugu martxoaren 23an goizeko 11:00etan eta ordubeteko iraupena izango du. Gorde ordu tartetxo hori zuen agendetan, eta auditorioan ikusiko dugu elkar.

8
Esk ik asko

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.