
1 minute read
IGONE Nor da Igone Bastarrika
from Nik Esan 79 Web
by nikesan
Arlo horretan, zein izango dira aurtengo helburuak Oiartzungo lantokian?
Oiartzungo lantegian 216 pertsona gaude egunero. Eta gu guztiok lanera desplazatu egiten gara, jan egiten dugu, kontsumitu egiten dugu, gure aisialdian ohitura batzuk ditugu, eta gure denbora librearekin gizartean gauzak egin ditzakegu.
Advertisement
Gure helburua da Oiartzungo lantegian elkartzen garen pertsonei erremintak eta aukerak eskaintzea modu jasangarriago batean desplazatzeko, gertukoa eta justuagoa jateko, kontsumo arduratsua bultzatzea, gizartean eragiteko boluntariotza aukerei ikusgarritasuna ematea, inguruko beste eragile batzuekin ekimenak antolatu eta parte hartzeko aukerak eskaintzea...
Beste enpresa edo erakunde baten praktika on bat azaldu diezagukezu?
Praktika on asko egongo dira Gipuzkoan baina nik gehien Arrasate ingurukoak ezagutzen ditut. Uste dut Fagor Taldea dela azken urteetan gizarte eraldaketan eta erantzukizun sozialean urrats nabarmenak eman dituen enpresa esanguratsuetako bat:
Fagor 2030 (https://www.fagor.eus) iraunkortasun estrategiaren baitan jasotzen ditu hainbat jardunbide eta horien artean inbertsio garrantzitsua egiten dute gizarte eraldaketan. Proiektu bat aipatzekotan 2022an martxan jarri zuten Fagor Herrigintza lankidetza programa aipatuko nuke (https://www.fagor.eus/gizarte-funtsa/fagor-herrigintza/).