


Saioetan, trebatzaileak
albisteak izan ditugu langai. Albisteak partaideen
arabera aukeratu ditugu, eta prozesua honako hau izan da:
1.
Albistearen izenburua erakutsi eta denen artean gaiaren nondik-norakoak argitu. Garrantzitsua da zertaz hitz egingo dugun jakitea, hitzetan ez galtzeko.
Trebatzaileak albistearen kontaketa egin du, euskara sinple eta erraza eta beste hainbat teknika erabiliz: mimika, sinonimoak, hitzak azaldu, mezua beste modu batean adierazi, konparazioak, adibideak…
Albistea kontatu ondoren, ulertutakoa egiaztatu izan dugu: albistea birkontatu, laburpena egin, galdera zuzenak egin… Beste zenbaitetan ele biko elkarrizketak sortu izan ditugu, hau da, trebatzaileak albistea kontatu ahala, argitu beharrekoak etengabe galdetu/erantzun joan gara.
Albiste bakoitza trebatzaileak kontatu eta partaideek ulertu dela egiaztatu ondoren, bertan agertutako alderdi “gramatikalen” bat azaldu izan dugu, normalean semantikoa: lagun, laguntzaile, bidelagun, lagundu…
Prozesua bukatutakoan beste albiste bat landu izan dugu. Ordubeteko saioan lauzpabost albiste erabili izan dugu, metodologia honetan funtsezkoa baita input ulergarri ugari eskaintzea.
Ikastaroan parte hartu duten gehienek A2 mailako ulermena lortu dute, alegia, mintzoaren abiadura azkarregia ez bada elkarrizketa arrunt bat ulertzeko gai dira; hori bai, zalantzak oraindik askotan gaztelaniaz galdetuko dituzte.
Esan dezakegu ikastaro honetan Euskaraldian proposatzen den Belarriprest rola eraginkortasunez jokatzeko trebetasuna landu dugula: solaskide batek euskaraz egin eta besteak gaztelaniaz, modu horretan komunikazioa bermatzen da, hori bai, euskaldunari gaztelaniaz eginarazi gabe.
1999. urtean Niessenen lanean hasi zen Ingeniari Industriala naiz. Antolakuntzako espezializazioa egin nuen Tecnunen eta esan dezakegu Niessenen hazi izan naizela profesional bezala.
Zergatik diozu Niessenen hazi zarela?
Niessengo sail askotan lan egiteko aukera izan dudalako, bai bulegoetako arloetan eta baita fabrikako arloan, SAPen inplantazioarekin, minikonpainien garapenean, produktu berriak garatzeko prozesuaren sorreran… Eta batez ere, niretzat aukera handia izan zen Brasilen ABBren fabrika txiki bat sortzeko egin genuen proiektua, aurrera eramateko ardura izan bainuen.
Hainbeste proiekturen ondoren, noiz iritsi zinen arlo komertzialera?
Erosketak, logistika, produktu berrien garapena eta produktu arduradun sailetatik pasa ondoren, 2014. urtean iritsi nintzen arlo komertzialera. Bertan, distribuzio arduradun bezala, lehen egunetik maletak egin eta kalera atera nintzen, gure bezeroak ezagutu, beraien kezka eta nahiak entzun ahalik eta zerbitzu onena eman eta haiekin harreman estuagoa sortzeko. Azkenik, 2019an, arlo komertzialeko zuzendaritza hartu nuen.
Zure Niessen-ABBko ibilbidea kontuan izanda, zertaz esango zenuke harro zaudela?
Bertan ezagututako pertsonez batez ere. Izugarri erakutsi eta lagundu didaten profesionalez inguratuta egon naiz beti.
WeABB komitearen sortzaileetako bat eta haren partaide izateaz ere bai. Bertan, ABBko emakume gazteak garatzeko erraztasunak eman eta haien ikasketak ABBn egitea dugu helburu.
Salmentekin lotuta… Zein da gaur egungo egoera eta datorren hilabeteetan espero dezakeguna?
Urte gogorra dugu aurtengoa. Pandemiak eskaeren urterokotasuna aldatu du eta horri, osagai eta lehengaien eskasia gehituz gero, buruhauste dezente eman ditu. Gainera, Errusiaren salmentak bertan behera uzteak gure tarta zatia % 7 txikiagotu du.
Lehen urte laurdena oso ona izan da baina bigarrena ezagutu dudan txarrena. Orain, irailean bigarren tarifa aldaketa egingo dugu hirugarren laurden hau ahalik eta hoberen ixteko, baina aurten zaila izango da egindako aurrekontura iristea.
Hala ere, hainbat ekintza irekita dauzkagu datorren hilabeteetara begira: begitartean dauzkagun proiektu handiagoak, serie berrien sorrerak, jasangarritasun proiektuak eta hainbat eta hainbat ekintza txiki, berriro ere merkatua berraktibatzen lagunduko digutenak. Baikorrak gara ekintza horien eraginen inguruan.
Esaldia…
“50.000 erreferentzia saltzen ditugu eta haietatik 8.000 dira Niessengoak. Balio handiko fabrika gara dibisioarentzat eta, hori jakinik, gure izen ona zaindu eta haren gain gogor lan egiten jarraitu behar dugu”
Ikastaroan parte hartu duten kideei galdera batzuk egin dizkiegu euren iritziak jasotzeko asmoz. Hauek izan dira galderak eta kideen erantzunak:
Ikastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
RICHARD GARCIAIkastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
La formación no ha llenado mis expectativas, ya que pensaba que tendríamos más o menos el mismo nivel de euskera, pero a pesar de ello he terminado con más conocimiento.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
Mi relación con el euskera ha cambiado mucho, ya que a pesar de mi bajo conocimiento del euskera, me veo que entiendo bastante más que antes y que incluso estoy más motivado a aprender.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Aconsejaría la formación a todas las personas que tengan nivel bajo de euskera, ya que en poco tiempo se puede aprender mucho e incluso mejorar la relación con los compañeros que ya lo hablan.
Ikastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
Nire maila baino baxuagoa dutenentzat izan da ikastaroa, baina hitz berri batzuk ikasi ditut.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
Euskararekin dudan harremana orain ere berdina da, ahal dudanean euskaraz hitz egiten dut lankideekin eta alabarekin.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Nire ustez oso garrantzitsua da horrelako ikastaroak antolatzen jarraitzea. Gomendagarria da euskararen ulermen mailan hobetzeko.
EUGENIO GARCIAIkastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
He andado un poco perdido en algunos momen tos de clase. Veía que no tenía el nivel suficiente para entender lo que se decía. Me faltaba y me falta vocabulario.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
A mí personalmente me gusta el euskera y trato de entender cuando me hablan.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Por mi parte he estado muy a gusto por la colabora ción de los demás compañeros y el profesor que ha estado en todo momento que entendiera el tema que se estaba hablando. Aconsejaría la formación porque es muy participativa y haces oído y quitas vergüenzas respondiendo en euskera.
JAVI LÓPEZIkastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
La formación ha sobrepasado mis expectativas. Es una forma muy entretenida de conocer un poco más el euskera y poder empezar a usarlo.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
Mi relación con el euskera sí ha cambiado: tanto dentro de fábrica como fuera intento que me hablen en euskera para seguir aprendiendo.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Sin duda, merece la pena realizar esta formación, ya que no supone un gran esfuerzo personal y la recompensa lo justifica. Es más, tengo claro que si se organizan más cursos de este tipo me volveré a apuntar.
Ikastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
La formacíon sí que ha llenado mis expectativas. Ha sido muy divertido tener unas horas a la semana para practicar el euskera en un entorno relajado y con compañeros de Niessen.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
La formación me ha ayudado a acercarme al euskera, a tener “belarri prest”.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Por supuesto que aconsejaría esta formación a mis compañeros de trabajo: el método de aprendizaje es muy abierto, animándonos siempre a aprender el euskera, con muchos ejemplos. Nivel muy básico para arrancar.
Ikastaro honek zure itxaropenak bete ditu?
La formación sí ha llenado mis expectativas: no han sido muchas horas pero suficientes para volver a recordar parte de lo olvidado.
Euskararekin duzun harremana aldatu egin da?
Más que el curso, el entorno y los compañeros de Niessen son los que me han ayudado a cambiar mi relación con el euskera.
Ikastaro hau zure lankideei gomendatuko zenieke?
Sí que aconsejaría esta formación a los compañeros de trabajo, ha sido una experiencia buena y amena.
Bi urteren ondoren, hainbat ekintza bezala, Enpresa Lasterketa ere gogotsu bueltatu da aurtengo edizioan; joan den maiatzean zehazki, 600 talde inguru, horien artean 4 gureak, Donostiako kaleetan zehar 8,5km-ko lasterketa egiteko gai izan ginen, bakoitza bere helburuarekin: batetik beraien marka hobetu nahi zutenak, korrikalari finak, eta bestetik jai giro honetan murgildu nahi genuenak.
Azpeitian esaten den bezala, “kiston berue” egiten bazuen ere, eta hondartzan botata geratzeko tentazioa bakar batek baino gehiagok izan arren, NIESSENgo partaideak txintxo-txintxo irteera puntuan jarri ginen gure ilusio guztiarekin. Nahiz eta podiumean ez zen gure talderik egon, NIESSENgo partaidetza marka hautsi dugu aurten 4 talderekin, hori dena gure kamiseta berriak erakutsiz 3 hondartzetan zehar.
Nire kasuan, nahiz eta ez izan lehendabiziko
Onartu beharra daukat nahiko berde harrapatu ninduela lasterketak eta entrenamendurik ez zela egon aldez aurretik, baina nire taldekideei esker lasterketaz gozatzeko aukera izan nuen. Kirol pixka bat egiteaz aparte, aukera bikaina da lankideak eguneroko gauzetatik haratago beste era batera ezagutzeko, hasi berria izanda normalean hitz egiten ez dudan jendearekin egoteko parada ematen baitizu. Adibidez, gure taldean denok departamentu desberdinetakoak ginen; eta hori gutxi ez eta, lasterketa burututakoan, Gros auzora joan eta bigarren lasterketa hasi genuen, mahai inguruan oraingo honetan. Nahi adina pintxo eta edari eta solasaldi bikaina! Garbi dago lasterketa honetara edozein apuntatzen dela, baina aurretik zerbait sufritu beharra dago, bestela ez dauka graziarik.
Aukera hau baliatu nahiko nuke hurrengo urtera begira denoi gonbitea egiteko, korrikalariei eta are gehiago korrikalari ez direnei. Denontzat dago lekua egun polit honetan, beraz animatu gozatzera hurrengo
Azken finean, horrelako ekintzekin erakusten baita erakunde baten atzean, izen komertzial baten atzean, pertsona talde bikain bat dagoela, ahalegin eta dedikazioz enpresa arrakastara eramaten dutenak. Izan gaitezen denok parte!
Odola emateari buruzko idatzi bat egitea eskatu zidatenean, zera etorri zitzaidan burura: bizitza guztian entzun dudala odola emateak duen garrantzia handia dela, baina gauza bat edo beste, ez nuen inoiz odolik eman. Egia aitortzen badut, ekintza honek duen garrantziaz ez nuen erreparatu orain arte, eta horregatik ez nuen inoiz egin.
Gaiari buruz gogoeta egin ondoren, ekimen sinplea baina garrantzitsua dela uste dut, bizitzak salbatu ditzakeen ekimena. Odola ebakuntza askotan erabiltzen da eta horrek bizitzak salbatzea eragiten du. Norbanakoak hartzen duen erabakia da, noski, eta nik aurten egin dut lehenengoz. Inoiz ez da berandu horrelakoetan parte hartzeko, eta aurrerantzean egiten diren odol emateetan parte hartuko dut zalantzarik gabe. Esfortzu handirik eskatzen ez duen ekintza da eta oso pozgarria bihurtzen dena.
Niessenera duela urtebete eskas sartu nintzen; kontatu zidaten Euskara Batzordeak odol emate kanpaina bat egingo zuela eta bertan parte hartzea erabaki nuen gustu handiz. Egia esan, Niessengo odol ematearen ekimenean jende askok parte hartu zuen. Ekintza honek izango dituen ondorioak zehazki jakin gabe ere, poztasuna sorrarazten du gai honen aurrean hainbeste pertsonek bat egitea; guztien elkartasunak hain zuzen ere, denek bat egitea ekimen horretan. Ziur laguntza handikoa izango dela hainbat eta hainbat
Horrelako ekintzetan parte hartu izanak harro sentiarazi beharko gintuzke aipatutako guztiagatik, eta erronka moduan, jendea horrelako ekimenetan parte hartzearen gonbidapena zabaltzea polita litzateke beste norbaitentzat suposatu dezakeenagatik. Gaur egungo gizarte honetan, indibidualismoa bultzatzen duen gizarte honetan, izate horren aurka doan zertxobait egitea litzateke. Beste norbaitengatik. Eta agian, noizbait, beste norbaitek guregatik egingo luke. Eta bestela ere, ondo egindakoa bertan geratuko da betiko.
Pandemiak egunerokotasuna nahasi digu duela bi urtetik. Badirudi atsedenaldi bat ematen ari zaigula, eta
normaltasunera itzultzeko, joan den irailaren 18an langileentzako eta senideentzako egun bat antolatu genuen, duela
ALBAOLAN egin
biotopo
bezala.
joan-etorriko bisita egin
zehar eta Flyscharen labar
lagun izan ginen Zumaian elkartu
Lerro hauetatik
eman nahi dizkiegu parte hartzaile
eta bereziki Javi, Joseba eta Maialeni horrelako egun
antolatzeagatik.