ERREBOTEAN 2021 Usurbilgo Lanbide Eskola

Page 14

14

errebotean 2020-21

EUSKARALDIA BEREZIA IZAN DA AURTENGOA Azaroaren 20 eta Abenduaren 4aren artean ospatu genuen Euskaraldia. Euskaraldia 2018an ospatu zen lehenengo aldiz. Beraz hau bigarren edizioa izan da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Bizitzako beste esparruetan bezala, aurtengoa berezia izan da Covid-19ak sortu duen egoeraren ondorioz. Hala ere oso balorazioa positiboa egiten dugu ikastetxean Euskaraldiak izan duen oihartzunarekin. Aurreko Euskaraldian bezala, pertsona bakoitzak Ahobizi edo Belarriprest izateko aukera izan du. Berrikuntza moduan, aurten Ariguneak sortu dira ikastetxean. Ariguneak entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira. Hauen helburu nagusia entitate horien harremanetan euskararen erabilera handitzea da. Horrela ikastetxean hamabost Arigune sortu dira. Horretaz gain, ikastetxeko ikasle eta langileen artean “Egunean Behin” lehiaketa antolatu dugu. Astebete iraun du lehiaketa honek eta bertan 66 ikasle eta 72 irakaslek hartu dute parte.Ikasleen artean Julen Odriozola eta Aitor Villafafila izan dira irabazleak. Irakasle saridunak, berriz, Unai Urkiola eta Jaione Telleria izan dira. Zorionak guztioi!!!

ikasgelatik


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
ERREBOTEAN 2021 Usurbilgo Lanbide Eskola by lhusurbil - Issuu