1 minute read

Panpina Balorea Proiektua

Next Article
Covid-19 kudeaketa

Covid-19 kudeaketa

PANPINA BALOREA PROIEKTUA USURBILGO LANBIDE ESKOLAN BALIOAK SUSTATUZ

Mahatma Gandhik esan zuen: “Eutsi zure balioei, zure balioak zure helmuga bihurtzen baitira”.

Advertisement

Pertsonak hezitzea badugu ardatz, bizitza duintasunez aurrera ateratzeko gauza izango diren pertsonak, hankamotz geldituko ginateke formakuntza teknikoa izango balitz gure helburu bakarra.

ildo honetatik abiatuz, Usurbilgo lanbide Eskolak, gure erakundea osatzen dugun pertsona guztiok gure inguruarekiko ditugun jarduerak, harremanak eta elkarreraginak balio etiko eta sozialetan oinarritzea du xedea.

ikasleak protagonistak izanik, jarduera ezberdinak antolatu dira gurean, berez dauzkaten balioak garatu ahal izateko.

Horien artean, Tknikaren laguntzarekin, ADMiNisTrAZiO KUDEAKETA Erdi Mailako ikasleek AsPANOGi erakundearekin garatutako proiektu aberasgarria.

Aspanogi, minbizia daukaten adintxikikoen familien elkartea da. Gure ikasleek erakundea ezagutu ondoren, lanketa berezi bati hasiera eman zioten udazkenean. beste inguruko eskola batzuekin hitz egin eta online elkarlanean arituz PANPiNA bAlOrEA PrOiEKTUA garatu zuten. lanketa honekin, elkarlanean arituz, minbizia jasaten ari diren haurrekiko elkartasuna azaldu nahi izan zuten.

ikasle batzuk panpinak egin, beste batzuk bihotzak eta gure ikastetxekoek pakete bakoitzak zeraman triptikoa, etiketa eta soka diseinatu zituzten ahalik eta opari ponpoxoena burutu ahal izateko.

Gure ikasleak, Areto Nagusian aritu ziren, isidro Zaldua zuzendariaren hitzak entzun ondoren, beste eskoletako ikasleekin online konektatuz. Talde lana ezinbestekoa izan zen helburua lortzeko. Pozik aritu ziren lanean, gaixorik dauden haurrekiko hurbiltasun handia sentituz.

Jarduerari amaiera emateko abenduaren 17.ean Aspanogira eraman ziren opariak eta bertako familien esker ona jaso zuten.

Gure ikasleek oso lanketa aberasgarritzat jo zuten. Elkarlanean, egoera larria jasaten ari direnen lekuan jarri ziren une batez eta benetan garrantzitsua zer den baloratu zuten.

This article is from: