1 minute read

Ostalaritzaren aldeko apustua

Next Article
Eskola jasangarria

Eskola jasangarria

Usurbilgo lanbide Eskolan urtero ikastaro eskaintza zabala izaten dugu bai lanean ari direnei baita langabezia egoeran dauden pertsonei zuzenduak ere. langabe dauden pertsonei lanerako bidea zabaldu eta enpresa munduari begira langile kualifikatuak prestatzea da gure helburua. Dagoeneko urteak daramatzagu Fabrikazio Mekanikoan, Administrazio eta Kudeaketan, Elektrizitatean, instalazio eta Mantenuan, Energia eta Ura eta Zeharkoko Gaitasunetan ikastaro ezberdinak eskeintzen.

Estrategia honen baitan, pandemiak eragindako krisiak ostalaritza sektorean gogor jo duela aintzat harturik, Jatetxe Zerbitzuak deritzon, 580 orduko iraupena duen, Profesionaltasun Ziurtagiria gehitu diogu gure eskaintzari.

Advertisement

Hau da, aurtengo gure lehenengo ikasleek hurrengo gaitasun orokorrak lortuta bukatuko dituzte beraien ikasketak: Jatetxean elikagai eta edarien era guztietako zerbitzuak egitea eta muntatzea, sukaldaritza-elaborazioak mahaikideen aurrean prestatzea dagozkien teknikak autonomiaz aplikatuz, bezeroari harrera eginez eta arreta eskainiz, beharrezkoa denean ingelesa erabiliz eta elikagaien manipulazioko segurtasun eta higiene arauak eta jardunbideak errespetatuz, guzti hau, ezarritako kalitatea eta helburu ekonomikoak lortuz. Prozesu honetan bere biziko garrantzia ematen diogu ikasketa praktikoari eta horretarako Araeta Jatetxe- sagardotegiarekin sinatutako akordioari esker, gure ikasleek beraien ikasketa prozesua, lan tokian bertan, bertatik bertara zuzenean eraman ahal izateko aukera paregabea dute jatetxean. Hortaz, ikasleek praktikak egin behar dituzten enpresetara trebakuntza bikoitzarekin iristen dira: batetik, klaseetan ikusitako trebakuntza teorikoa eta bestetik, Jatetxean bertan, lan giroan, praktikan jarritako trebakuntza.

Zorionak guztioi!!!

This article is from: