
1 minute read
Harremonak lantzen
Aurten, hirugarren urtez jarraian Usurbilgo Udalaren eskutik, 1º Erdi Mailako ikasleekin HArrEMONAK egitasmoa burutu dugu ArrEMANiTZeko lagunekin.
Hauen esanetan, “HARREMONAK egitasmoaren xedea ikastetxea tratu onen jakuzzian murgiltzea da, horretarako hezkidetza, parekidetasuna, aniztasuna landuko duten talde eragileak sustatuz. Azken finean gazteak dira gure etorkizuna. Beraz auto-antolaketara bultzatzen ditugu, beren aisialdian ere partaide aktibo bilakatu, hitza eman, hausnarketa sustatu eta sortzen dituzten egitasmoak babestu eta indartzen ditugu”.
Advertisement
beraz, egitasmo hau aurrera eramateko, otsaila eta martxoan zehar Maialen Gartzia eta Julen rodriguez 1º Erdi Mailako ikasleekin elkartu dira. Talde bakoitzarekin 3 orduko saioak burutu dituzte. saio hauetan, dinamika ezberdinen bitartez, talde bakoitzean dauden harreman ereduetan sakontzen saiatu dira: ikasle bakoitzaren rola, harreman bortitzak dauden, gatazkak dauden, komunikatzeko moduak, etab. irakasleek ez dute parte hartu saio hauetan. Horrela ikasleek testuinguru askeagoa aurkitu dute pentsatu eta sentitzen dutena adierazteko.
Ondoren, beste egun batean, Maialen eta Julen talde bakoitzeko tutoreekin elkartu dira eta beraien diagnosia aurkeztu eta arazoa egon ezkero, eskuartzeko jarraibideak eman dizkiete. bai ikasleak, bai tutoreak, oso gustura daude HArrEMONAK egitasmoarekin eta hurren urtetan lantzen jarraituko nahiko genuke!
IRAkASLE tALDEAREkIN ERE BAI

Aurten lehenengo aldiz, irakasle taldearekin ere bi formakuntza saio burutu ditugu. Kasu honetan, ibon Arrizabalagerekin ordu eta erdiko bi saio burutu ditugu. saio hauetan hiru hitz gako hauen inguruan jardun gara: eskertu, eskaini eta eskatu. Galdera ezberdinen arteko hausnarketa egin dugu: zer da eskola honetako ikasleei eskertzeko daukadana? Eta lankide ditudan irakasleei? Zer daukat nere irakasle lanean bestei eskaintzeko? Nola lagun nazakete lankideek hobetzen?
bi saioak oso aberagarriak izan dira eta hurrengo ikasturtean gai hauen inguruan sakontzen jarraitzeko konpromezua hartu dugu. Amaieran atera dugun ondorioa hau izan da:
Maitatu dezagun gehiago gure burua!

