12
errebotean 2020-21
ikasleen esperientziak dualean Manex Albeniz Pagadizabal Zer ziklo ari zara ikasten? Energia-Eraginkortasuna eta Eguzki-Energia Termikoa. Zein enpresetan osatu duzu DUAL formakuntza? Giroa Veolia enpresan, Noiz hasi zinen enpresan lanean eta noiz arte egongo zara? 2020ko ekainean hasi nintzen eta 2021eko ekainean amaituko dut. Zein lan egiten dituzu enpresan? Badute zerikusia eskolan ikasten duzuenarekin? Tekniko ezberdinekin ibiltzen naiz (elektrikoa, mekanikoa...). Baina gehienbat Helen galdararen mantenuak egiten ditut (kontsumoak hartu, garbiketa, galdararen erreketa...), beste gauzataz aparte. Azaldu iezaguzu nolakoa zen zure egun bat eskola eta enpresa uztartzen zenuenean. Alde honetatik zorte handia izan dut, eskola genuen bitartean ostegunetan bakarrik joan behar izaten bainuen lanera. Gainontzeko egunetan eskolara joaten nintzen. Lanean 8:30ean sartzen nintzen; 13:10etik 15:00etara bazkaltzeko tartea izaten nuen eta 15:00etatik 18:00etara arratsaldeko lan orduak. Gogorra egin al zaizu? Merezi izan duela uste duzu? Ez zait gogorra egin, esan dudan bezala astean behin bakarrik joan behar izaten bainuen enpresara. Nire ustez merezi du, eskolan ikasten dituzun gauzak praktikan jartzen joaten baitzara urte osoan zehar. Enpresan egindako lanak zure formakuntza hobetu duela uste duzu? Enpresan egindako lanak nire formakuntza asko hobetu duela uste dut. Egunetik egunera gehiago dakizula konturatzen zara. Gomendatuko zenioke zure lagun bati DUAL Formakuntza aukeratzea? Bai. Formakuntza dualaren bitartez, eskolan ematen duzun guztia praktikan jartzen duzu enpresan. Gainera langileek izaten dituzten dinamika eta zailtasunak ikusten dira.
ikasgelatik