ERREBOTEAN 2021 Usurbilgo Lanbide Eskola

Page 10

10

errebotean 2020-21

IBILGAILU ELEKTRIKOAK KARGATZEKO GUNEA INSTALATZEN CO2aren isurketak gutxitzeko beharrak mugikortasun arloan aldaketak ekarri ditu, gehienak egungo ohiko autoen erabilpena gutxitzeko xedez. Esaterako, ibilbide laburretan patinete elektrikoak edo-eta bizikleta elektrikoak erabiltzea bultzatzen ari da. Aldaketa esanguratsuena auto hibridoek edo elektrikoek egungo autoak ordezkatzea izaten ari da. Elektrikarientzat ibilgailuak kargatzeko guneak gure garajeetan, edo aparkalekuetan instalatzea ekarri du. “Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak” Erdi Mailako Heziketa Zikloan horrelako jardueretan murgiltzen hasi gara. Era honetan materialekin harremanetan jartzen gara, arautegia aztertzen dugu, laneko trebetasunak hartzen ditugu. Landu beharreko beste arlo bat energia elektrikoaren sorkuntza autonomoa da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko edo etxebizitzako kontsumorako. Laneko metodologia erronka, edo-ta proiektuetan oinarritzen da. Era horretan ikasleak informazioa aztertzen dute, proposamenak egiten dituzte, beti ere irakaslearen gidaritzapean, ondorioak ateratzen dituzte eta, azkenik, egindakoa beren kideei azaltzen diote.

ikasgelatik


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.