KOPRAIXAK 2016

Page 1







5

KOPRAIXAK 2016 1) 4) Abuztuak sei iritsi da ta Hasi dira hemen jaixak. Egun hauetan jendiakin ta Musikakin daude plazak. Gustoko ditut egiten diren Txupinazo eta dantzak. Unibertsoko festa onenak Dudarik gabe Kopraixak.

Nik espero det festa hauetan Istripurik ez izatia Marixiri minik ez itia Ta zuek disfrutatzia Musikaz gozatzia guztiok Ta pozikan bizitzia Ohean ondo deskantsatu ta Gero fuerte esnatzia.

2) 5) Kostata baina iritsi dira Orain datozen egunak. Plazan ditugu Itziartarrak Famili eta lagunak. Alde batera utzita lanak, Arazo eta isunak. Disfrutatu ditzagun Kopraixak Zainduz maite ditugunak.

Kopraixak motxak gelditzen dira disfrutatzeko egunak. Aurtengo hauek onenak dia iraun beharko zen asteak. Kopraixek ondo esaten dute benetan zer den azteak. Itziarrera etor dadila ondo pasatu nahi dunak.

3) 6) Gure festak Kopraixak ditugu Bihotz asko alaitzeko. Irripar danak beharrezkoak Herri politta izateko. Urte osoan zain egon gara Abuztua ailatzeko. Kopraixak dira disfrutatzeko Eta alai ibiltzeko.

Doinua: Pello Joxepe Itziarko betso eskola Kopraixk 2016

Kopraixak dira munduko onenak Hori ezin da dudatu Lagunekin ta familiakin Nahiko genuke ospatu Marixik aurten beti bezela Egin gaitu liluratu Petua ta kamixeta jantzi Eta kopraixak gozatu












16

Herri bat plazan bildua. Hondarra lurrean. Oholtza. Zentroko leihotik begira hiru. Ezagutzen ditudan festa guztietatik Kopraixak dira herritik eta herriarentzat egiten eta gozatzen diren jai bakarrak. Bost egunez etxeko zapatiletan ibiltzearen sentsazioa izaten dut; familiartean, nor bere uniformearekin eta presarik gabe. Kopraixetako larunbat goizean hasi ohi zaizkit tximeletak saltoka sabelean: kuadrillako petoa armairutik atera, erretiratzeko ditudan oinetakorik zaharrenak Ă…ggerrarakoĂ…h prestatu, etxekoen pagarekin poltsikoak bete, eta bost egunez gozatzera. Haur, gazte, heldu kalejiran. Bost egunez libre baita egun argiz etxeratzea, alabarekin lotuan dantza egitea, soltean jakin ez arren eskuak ahalik eta goren altxatzea. Bost egunez libre baita danborra alderantziz jotzea, mozorrotuta kalera ateratzea, plastikozko tronpetei putz egite. Zenbatetan kontatu ote ditut Itziartik kanpora han ikusiak eta biziak: goizaldeko playbackak, ezkonduen eguneko jolasak, turutez osatutako txarangak, erromesek epaile lanak egiten dituzten paella lehiaketak. Jendeak egiten du festa eta festak jendea. Aitonamonak, izeba-osabak, lehengusuak, lagunak egiten dituzte jaiak. Baina badu Itziarrek bertuterik; denok bihurtzen gaitu herritar, denok bihurtzen gaitu festa. Pena, pena handia asteazkenez. Oinetako hondarreztatuak zakarretara, petoa armairura, poltsikoak hutsik. Jaiek irensten zaituztenean, festak lehertzen zaituenean, oinetakoak zikintzeko beldurrik ez dagoenean, erreza da gozatzea, zoratzea.


17 Handiak dira Kopraixak, herria txikia bada ere. Hazten ikusi gaituzte plazako paretek: hondarretan jolasean, "Tiropichoian" jokoan, erromerian dantzan edo goizaldeko zezenari ihesi. Ohartuko zineten dagoeneko Kopraixen zale amorratua naizela. Astebete lehenago deitu ohi diot Izekori ohearen erretserba egiteko; eta zin dagizuet, ez dagoela abuztu hasiera pasatzeko leku hobeagorik: mantenu osoko ostatua, lagunak, familia eta festaren parte izateko aukera ezin hobea. Eta horregatik, aurten ere irrikaz nago berriro peto berdea soinean janzteko, Jan ta Eran txarangaren melodian salto egiteko, goizaldeko zezenei zentroko leihotik begiratzeko, zuekin bat egiteko. Beraz, eskerrik asko guk gozatzeko lanean ari zareten guztioi: Kopraixen aurreko hilabeteetan batzartuta ibili zaretenoi, turnoak egingo dituzuenoi, jolasak prestatzen aritu zaretenoi, dantzan hankak astinduko dituzuenoi, kontzertuak lotzen ibili zaretenoi, txarangan jo ta su ibiliko zaretenoi. Eskerrik asko eta zorionak Itziar! Malen Aldalur









AT E R P E T X E A


26

Joxe Landa

ITZIARKO MIKROKLIMA (2) LURR ALDE OSOA HARTU TA IAldi baterako eguraldiaren joerari klima deitzen zaio eta ‘mikro’ berriz ingurumira txikikoari. Inguru zabalagokoari ‘makro’ deituko genioke. Orografia aldetik oso menditsua dugu lurralde hau eta itsaseertza ere asko harrapatzen du. Horrela eguraldiaren elementuak ez dira berdin portatzen bertoko leku guztietan. Aldarte eta ezberdintasun haundiak ditugu. Makroklima mailan itsasoarenak ere bai. Golkoko korrontea (corriente del Golfo) deitzen zaion fenomeno horrek harrapatzen du gure itsasaldea eta bere ukitu bereziarekin aparteko eragina du hemengo giroan, batez ere Euskal Herriaren ipar partean. Itsasoaren azpitik dator mugimenduak Karibe aldetik abiatu eta Atlantikoa zeharkatuz, Bizkaia golkoan amaitzen omen du bere ibilera, hemen pixka bat kiribilduz. Baina mugimendu hau itsas azpikoa denez azalean haizeak eragiten dituen mugimenduekin ez dauka zer ikusirik. Hori guztia modu horretan hartuta, zentratuko gara Itziarko mikrokliman. Izan ere kontu guzti horiek zer esan handia dute hemengo giroarekin baina Itziarko eguraldiaren joerak ere beste lekutakoak bezalaxe, baditu

propio bere berezitasunak. Mendi txiki asko ditugu eta handi samarrak ere bai. Hor alboan dugu Izarraitz, inguruko mendi koxkor hauen guztien aita deitu dezaiokeguna. Eta lan ona egiten du horrek hego haizea gehiegi zakartu ez dadin. Andutz eta Agiro edo Sesiarte izango dira Itziarko altuenak baina txikiagoak ere asko dira. Eta mendi gehienak izaten dute sakongunea inguruan, bizkargune politak ere bai tarteka. Terrenoaren gora-behera horrek asko baldintzatzen du eguraldiaren joera eta bertoko giroa edo klima sortzen. Sakongune bezala Lastur, Sastarrain eta Arrua Behea lirateke. Haizeak alde denetatik jo ohi du beste lekuetan bezalaxe baina ipar mendebala da hemen nagusi. Eta hau itsasaldetik datorrenez, hezetasun handiarekin eta lainoak arrastaka direla euri bisutsa botaz askotan. Erasorik baldarrenak hortik etorri ohi dira eta petralenak iparretik. Eguraldirik goxoenak ekialdetik eta hau udaberrian gehiena. Udaberri eta udaran bi solairuko atmosfera izango balitz bezala egon ohi da. Goikoan ekaitzetarako joera eta behetan enbata edo laino baxuen arriskua ipar haizearekin.


27 Udazkenean hego haizearen ufadak protagonista. Txankarta soinujoleak esan ohi zuen hego haizea Itziarko kasko inguruan sortu edo jaiotzen dela. Hor arrazoi pixka bat bazeukan gainera. Izan ere Txapasta gainean eztarri moduko estugunea sortzen dute Andutz eta Lizarreta mendiek eta hauskaldeko sakon gune zabal horretako haizeak honantz pasatzerakoan, zakartu egiten zaio abiadura. Eta Itziarko kasko ingurua gaztigatu. Andutz mendiak badu kulpa pixka bat horretan eta itziartarrok asko maite dugu mendi hori baina traba pixka bat egiten du ekialdetiko goxotasuna oztopatuz. Izarraitz eta Ernio mendien lainozko txapela, beste berezitasun polit bat da. Eguraldi txarraren abisua, iparmendebaldeko erasoa seguru. Badira beste seinale batzuk ere. Adibidez Beliosotik ozen entzuten baziren Ondarruko itsasontzien sirenak eguraldi txarraren abisua. Pagausoen paseak hego haizea martxan. Itsaso gainean laino baxu edo enbata lainoak agertzen baziren beti helduko ziren

Agiro mendiraino. Eta sirimiria seguru mendi malda horretan. Lastur zuloan goxo eguraldia eta Endoiako bizkarrean hego haizea zakar. Belioson hego haize eske eta Endoiako Txankartan haizetzar horri errietan beti. Belioson epel samar eta Arrua Behean izotza. Ernio aldetik datorren hego haize leuna izan ohi da lurralde honetako sinpatikoena eta lehortzeko belarra ebakitzeko ere seguruena. Garai batean jende asko bizi zen lurralde honetako baserri munduan. Nekazaritza edo labrantza eta ganaderitza edo abeltzaintza ziren hemen lehentasunekoak eta fruta arbolak eta basoetako egurrak ere garrantzi handia zuten. Klima hezeak asko lagundu ohi du ustiapen hoietarako. Eguraldi aldakorregia agian zenbait lanetarako. Horregatik eguneko lanaldia antolatzeko eguraldiari begiratu behar lehenbizi. Larrebehiak, ardiak eta ahuntzak mendi gainetan. Behiak eta txahalak berriz, ikuiluetan eta astoak inguruan. Baserri bakoitzak zuen bere lur esparrua eta familiakoak ziren kudeatzaileak. Morroi edo neskameren bat bai akaso. Jateko eta lo egiteko bakarrik uzten zitzaion lanari. Gaixotasunarekin ere bai eta zahardadearekin nekez. Guzti honek horrela funtzionatzen zuen klima edo eguraldiaren joerak laguntzen zuelako. Paraje hezea eta kanpoa beti irabazian gutxi gora behera. Atsedenalditxoa neguan baina lurralde guztia harrapatzeko moduko elurterik oso gutxitan. Mendi puntak noiz zurituko zai baina gutxitan jaisten da elurra behetara. Paraje baldar samarra baina kanpo emankorra eta oparoa. Hara hor mikro klimaren berezitasunak. Eta baserri munduaren atarramenduak beste batean aipatu beharko ditugu.








M

E

K

A

N

I

Z

A T

U A

FA B R I K AT Z E , M E K A N I Z AT U E TA M U N TA I A K Industrialdea, 0 lursaila 2 0 8 2 9 I T Z I A R - t e l 9 4 3 19 9 1 9 7 w w w. h a i z e l u r. c o m - i n f o @ h a i z e l u r. c o m

K


JUBILATUEN EGUNA 2016

Jubilatu eguna ospatu berri degu. Meza ondoren eta bazkaldu aurretik Itziarko Bertso Eskolako gaztiak saio polita eskaini digute, belaunaldien arteko lotura irudikatuz. Zahar eta gazteen arteko harremanak, posible bezain beharrezko direla aldarrikatu dute batzuek eta besteak, tansmisioaria eutsi behar bait zaio. Bapo bazkaldu eta ondoren Olloki eta konpaniaren doinuekin sasoiko daudela erakutsi digute, edadearen aitzakia alboratu eta gorputzari astindutxo bat emanez. Bihar txintxoago ibiliko dira gehienak baina gaur bezelako egunetan suelto suelto ibiltzeko gaitasun horri eustea degu helburua. Zorionak bertaratu zeraten guztiei eta erakutsi dezuten bizipoza urte askotako izan dedila. Gauzatxo bat eskatuko nizueke bakarrik, ikusitakoa ikusita: Edozeri eltzeko prest zaudetenez, zuen artean antolatu zaitezte. Dezuten indar horrek

guztiok kutsatzeaz gain, herri bezela sendotuko gaitu eta bide batez dituzuen gaitasun apartetatik ikasteko aukera izango dute gaur kantuan aritu diren gaztetxo horiek. Bukatzeko hemen dijoakizue Ander Zulaikak botatako agurra: Azken agur bat kantatu gabe ezin nuen esan aio. Bertso sorta hau zuentzako zen gaurko bazkaria medio, gure herrian etorkizunak preparatu duena propio esaerak hola dio, denbora da arerio, kontra egin behar zaio zuengatikan topa egin nahi det beraz kopa denak igo urrenak berriz ez izateko garenak baino gutxigo.







ITZIARKO TALAIA KOKAPENA • Hirigunea: Itziar-Deba (Gipuzkoa). • Itziar-Itsaspe auzoan. • Sakonetako hondartzaren gainean, hego-mendebaldean. • Koordenatuak: N555648 / W4794119 /Alt: 65 m.

DESKRIBAPENA Zirrara sorrarazten dute oraindik talaia honetako do- rrearen eta etxolaren aurri izugarriek, ia inor bizi ez den ingurune bakarti batean daudenak itsasoaren gainean. Dorre zilindrikoa mantendu da. 2,10 m-ko diametroa dauka, eta 1,40 mko gehieneko garaiera. Lau angeluko zokalo baten gainean eraikita dago; zokaloaren aldea 2 x 3 m-koa da, eta gehieneko garaiera 0,6 m-koa. Horren ondoan daude talaiariaren etxolaren aurriak; horren oinplanoa 5 x 6 m-koa da, harlangaitz-hormazkoa. Kokapen honen ikuseremua Mendata eta Sakoneta senaien ingurura mugatzen da batez ere. Ekialderantz, Sakoneta lurmuturrak haratago dagoen kostaldea ikus- tea eragozten du. Mendebalderantz, berriz, ikuseremua zabalagoa da, eta, horri esker, Gipuzkoa mendebaldeko eta Bizkaia ekialdeko portuetara zuzentzen zen itsas zirkulazioaren berri izan zezaketen. HISTORIA Ez da aurkitu talaia honen aipamenik dokumentuetan. Itziarko portua existitu izanaren aipamen eskasen bat besterik

41

ez dugu aurkitu. Jakin badakigu Itziarko, 1294an sortutako hiribilduko, portu nagusia Deba ibaiaren ibai-ahoan zegoela; hara aldatu zuten hiribilduaren toki nagusia 1343an, eta Deba hiribildua sortu zen horrela. Edonola ere, dokumentuetan aipatzen da XVI. mendera arte behintzat egon zela Debakoa ez zen Itziarko beste portu espezifiko bat. Hain zuzen ere, Mendatxikiko senaiak portu-gaitasun interesgarriak dauzka, eta baliteke Itsaspeko auzoan bizi ziren Itziarko herritarrek horiek baliatu izatea. Izan ere, senaia horren gainean dago talaia hori, eta inguruko baserrietatik ikus daitezke bertatik egindako seinaleak. «Baleetarako» erabiliko zen batez ere talaia hau. Zetazeoak egonez gero, edo arrantzarako beste aukeraren bat, Itziarko herritarrei jakinaraziko zien, eta Debara zuzendutako itsasontziren bat atoian era- mateko aukerak ere ez zituzten baztertuko. Izan ere, talaia honetatik igorritako seinaleak ezin dira ikusi Debatik, Mutrikutik eta Ondarroatik, Itziarren lehiakide nagusi zirenetatik. Hiribilduaren gunea Itziartik Debara goiz aldatu zutela ikusita, honako hipotesi hau egin genezake: talaia Erdi Aro betean eraiki zela. KRONOLOGIA Sekuentzia Kulturala: Erdi Aro Ondokoa. EGOERA Nahiko egoera onean kontserbatzen da. BIBLIOGRAFIA Xabier Alberdi Lonbide, Jesús Manuel Pérez Centeno. Itsasoari So. Euskal Herriko Talaiak eta Seinero-postuak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2009. www.aztarnategiak.eu webgunetik hartua




44

HANDIK ETA HEMENDIK "Isabelita ponte a servir y lo que ganes dĂĄmelo a mi " dio kantak. AlprogatĂŠrdi Dionisio gastaleku gurea. Aldealde eta hasvistoren lagun handia, besteak egindakotik jangoan beti, baina Isabelitak egindakoak lagun artean ketzea baino plazer handiagorik ba ote. Gero udarak dei egiten digu batez ere firin-faran paseatu orduak eta egunak nolabaiteko arintasun primario paranormal gaurkotuan. Ez pentsa kolpean ulertzekoak direnik kontuok. Primario paranormalak ulertzeko primariatik dezente aurrerago joatea eskatzen du, eta ikasteko guztiak ikasi eta gero praktika bereziak dituen adarra da honakoa. Primari paranormal intzakik delakoa. Genetan omen aurrekarien desglosea egiteko parada. Primariora joaten bagara, barre egiten ez zekiten garaietara alegia, ez dago esan beharrik berezko ierarkiak jaio ordurako ezartzen zirela, gaur bezalaxe berdin berdin. Aurpegi lodiak, bizkar zabalak eta azkarrak, orden honetan. Gainerako beste guztiak, beldurtiak, lepameak, motelak, lotsatiak eta abarri bigarren txandan tokatzen zaigu jatea. Tira, ez da hainbesterako, gure artutzengo behiak ere berdin ikusten ditut. Arazoa genetan dago. Duela berrogei mila urte hemengo bide zidorretan orroa galantak boteaz ibilitakoak gure "jango eta mundugose", elementoa bata eta handiagoa bestea, elementoa izatea ezinbestekoa zen garaietan. Jaten lehenengo txandakoak eta ernalketan trebeak. Halako aita ponteko notableen ostean ezin zitekeen gutxiago espero eta esateko moduan gaude egin zitezkeen iragarpen baikorren dezente goitik joana dela emaria. Genetika kontua. Jangoz eta mundugosez bete zaizkigu baserri eta kaleak eta oso zaila da gure barrenak asetuko dituen sakramenturik aurkitzea. Genetika kontua edo auskalo, parasito andana baitago bide zidorretan dabilen animaliari soineratzeko irrikitan, gure oreka hauskorra edozein aldetara lerratzeko beste hutsa da nahikoa.


45 Ni mundugose eta jangotar, piĂąu eta ganadu diruak Panaman gordeak dauzkat nahiz eta paperetan ez azaldu. Baserritarrok dirua gordetzen aspaldi ikasitakoak gara eta ez lepatente mukizu etorri berri hauek. Ez dakit, berriz piĂąua aldatzeko gogorik gabe nabil, baina beste batek sartutakoa bai pozik jango nukeela. Urte guztiko normaltasunak anormaltasun puntu bat eskatzen du, kolore piska bat emateko besterik ez bada ere. Eta ez nabil oporretan pentsatzen, eztare ez dakit ze anormaltasun nahiko nukeen baina zerbait egon, egon behar du. Ez dakit zer den hobea, katramilatzea edo oztoporik gabeko bidea. Ez dakit, gure genetika parasitoak eta beste kontuan izanda zor publikoaren asteroide erraldoia gainera bota digutenak salbatuko gaituztenik. Ez dakit Sofia Loren edo Claudia Cardinale zein izan zen ederragoa. Elegantea edo trauskila. Bakarrik dakit mundu gure hau asko txikitu zaigula, hainbeste jangotar eta gosetarrentzat (lehenengo txandakoak eta txandarik gabeak denak oraingoan) Bitartean, betiko bitartean, hitzak eta jakintzak tolestatzen dituzten artistak saiatuko dira guztiaren zergatietara iristen. Baina, Mikoleneko Eugeniok bere hizketa ederrean behin kontatu zidan pasadizo txit politean bezala, alto egingo dutela esango nuke. Eugenio bera mutikozkorra zenekoan aititarekin jolasean zebilen haietako batean, "bakik-ba umetan izatek-ba galderia ta barra eta, halako baten galdeu nitxion: Attitta! Zerua urruti aldo? Ba motel! Hara, esangoitpa! Mundu hontan daudezen arbola danak ipini bata bestian gainian, lenengo tronkuak, geo adarrak, geo zotzak, danak ipini bata bestian gainian ta azkenian ba al dakik; Aixkora kertena palta! Beti zeoze falta. Faustino Garate

TXATARRERIA KENDU MARRUATIK!




ASTEARTEA UMEEN EGUNA


49


50

Damasa Agirregabiria 8 arroako (100 kg) harri zilindroa altxatuta eta Santos Iriarte ‘Errekartetxo’ harri biribila altxatzen, Eibarko Astelena frontoiaren kanpokaldean. Indalezio Ojangurenen argazkia, 1935-01-20: guregipuzkoa.com webgunetik hartua, CC BY-SA baimenarekin.


51

Badira jada 16 urte Itziarra bizitzera etorri nintzenetik. Mendarokoa izan arren, 3 aiton-amonak itziartarrak ditut (Arrasketan Ipiola eta Etxeberrikoa, eta Erlete Goikoa), eta ein haundi batean etxera etortzea bezela izan da. Itziarrekin dudan erlazioa zabala eta emankorra den arren, eta hainbat kontu ezagunak egiten zaizkidan arren, bada iazko partean harrituta eta maiteminduta utzi nauen istori bat. Gabonetako postalaren prestaketan ari ginelarik, hara non agertzen zaigun pertsonai (niretzat) berri bat: Euskal Herriko lehenengo emakume harrijasotzailea Damasa Agirregabiria itziartarra. Argazkia ikusi ordurako maitemindu ninduen. Eta bere berri jakiteko gogoa piztu ere bai. Inguruan galdezka hasi, eta ia inork ez zuen ezagutzen. Ondo kostata baina lortu dut bere bizitzaren nondik norakoak ikertzea. Eta hasierako pistek Azpeitira eraman banaute ere, bertatik bertara zegoen erantzuna eta hona hemen bere inguruan bildu ditudan datuak, bere alaba Elena eta Sagrariori, lehengusu duan Etxeberriko Joxe Martini eta Garabango Mari Tere Martijari esker. Damasa Agirregabiria Agirregabiria 1913. urtean jaio zen, martxoaren 3an Itziarko Esteixa Haundi baserrian, Lasturren. Bere gurasoak Joxe Agustin Agirregabiria Irigoien eta Josefa Agirregabiria Ecenarro ziren. Lau anai-

arreba izan ziren baserrian, Joxe Martin (gerran gazterik hil zena), Andres, Candida eta Damaxa, bera izan zelarik bertan geratu zena. Bere bizi guztian baserrian egin zuen lan, nahiz eta Taberna Berrin ere neskame jardundakoa izan. Garai hartako hainbat emakume bezela, indarra eta sasoia soberan zituen. Baserriko lanetan nagusi ziren: egur txikitzen sutarako, ura karriatzen, soroko eta baratzeko lanetan, gizonek adina egiten zuten. Eta gizaseme askok besteko karga gaitasuna zuten. Baziren garai hartan Itziarren beste harrijasotzaile batzuk, tartean Zianzahar baserriko Manuel Arakistain. Damasaren ahizpa Candidarekin ezkondu eta Eibarra bizitzera joan ziren, bertan, Bar Manolo ireki zutelarik. Badirudi sasoiko emakume ikusi gure Damasa, eta berak animatu zuela harrijasotzen probatzera. Eta, indarra erruz izanagaitik, aise menderatzen zituela harri zaharrak.

1936.ko azaroak 23an, Itziarko Erlete Goiko Luis Esnaolarekin ezkondu zen Damasa.


Herri kirolen entziklopedian, Santos Iriarte “Errekartetxo” harrijasotzailearen alboan ageri zaigu Indalezio Ojanguren eibartarraren argazki eder batean. Bertan, gonarekin, dotore dotore agertzen da, harria gainean erretraturako soilik jarri baliote bezala. Honela dio: “Esta señorita, muy agraciada físicamente, realizó numerosas exhibiciones públicas de su fuerza y destreza por toda la geografía guipuzcoana bajo la dirección de Errekartetxo”. Baina, ez degu guztiz egia. Azpeitiko plazan eta Lasturkoan erakustaldiak egin zituen bere koinatuarekin batera. Garai hartako emakumeen egoera kontuan izanda, ausarta eta adoretsua zela ezin uka. Gizonezkoak jaun eta jabe ziren espazio

publikora sartzeko bezain ausart. Emakumeen lekua sukaldea edo etxe ingurua zen garai hartan, aparteko balorea beharko zen. Sasoi hartan, ez ziren herri kirolak orain ezagutzen ditugun bezelakoak, apustuak ziren, eta hor ez zegoen emakumeentzat lekurik, ezta ikusle soil bezela. Beraz, berebiziko meritua izan zuen, eta plazan emakume aintzindari gisa kontsidera dezakegu. Liburuek 75 kg jaso zituela jartzen badute ere, bere lehengusu den Joxe Martin Etxeberrikoak garbi utzi du 8 arruakoa (100kg) ere jasotzen ikusi zuela. Jendaurrean beste emakume bat 8 arroako zilindroa berdintzen ikusteko denbora asko pasa behar izan zuen. Miren Urkiolak lortu zuen 2005eko abenduaren 26an.

52

1930 hamarkadako argazkia, Lasturko plazan. Ez gera denak ezagutzeko gai, baina bai haietako batzuk. Goiko filan, ezkerretik hasi eta bigarren ageri da Damasa Agirregabiria. Bere eskubian du Manuel Arakistain ‘Zian-zar onuskua’, bere ezkerrean, Joxe Makazaga ‘Ziolar’ eta Agustina Arakistain ‘Zian-zar onuskua’. Gorbata jantzita, balkoi parean, Tomas Arakistain ‘Zian-zar onuskua’, eta bere atzean, Xalbador Martija ‘Siaran-txiki’, eta hurrengo txapelduna, Antonio Salegi ‘Gaztañegi’. Goiko filan jarraituz, eskubiko pareta zuriaren aurrean lehenengo gizona, Xanti arakistain ‘Txortxi’, eta hiru buru eskubirago, Sebastiana Makazaga ‘Ziolar’. Hurrengo emakumean, soineko ilunagoz, Faustina Irureta ‘Uxarru’, eta bere ondoko txapel haundia, Domingo Esnaola ‘Elorritzu’. Eseritakoen artean, gorbata beltza eta hankak zabalik, Joxe Arakistain, ‘Zian-zar onuskua’. Eskubirago, Sebastiana Makazagaren azpian eta gorbatarik gabe, Joxe Mª Aizpurua ‘Murgi’. Soinujolearen eskubian, gorbatarekin, Francisco Unanue ‘Olano’.


1936.ko azaroak 23an, Itziarko Erlete Goiko Luis Esnaolarekin ezkondu eta hor amaitu ziren bere plazetako eta harrijasotzaile lanetako ibilpideak. Esteixa baserrira, bere etxera, ezkondu zen eta familia ederra izan ere bai. Bederatzi seme alaba dira horren lekuko: Joxe Mari, Sagrario, Jose Luis, Imanol, Elena, Jesus Mari, Bixente, Guadalupe eta azkenik Eguzkiñe. Bere alabek emakume alai, indartsu eta jator bezala definitzen dute. Eta, bere harrijasotzaile garaiaz hitzegiterakoan irrifartxo bat ateratzen zitzaiola ere bai, nahiz eta beraienean kontu hori ez zen aipatu ere egiten. Eta, Luis aitak, garaiko gizona izaki, gutxietsi eta garrantzia kentzen omen zion. Ez bait zen beretzat ere oso atsegina izango bere denboran aurreratuta zegoen emaztea izatea. Umeak hazi eta gero, 1973an Debara jeitsi ziren, bertan egin zituztelarik beraien azken urteak. 1993ko urriaren 28an zendu zen.

Garbi dago Euskal Herrian emakume paregabeak izan ditugula eta baditugula, eta Damasa kategori horretan sartuko nuke dudarik gabe. Badakigu zeinen zaila den askotan lekua irabaztea, bai lan arloan bai aisialdian, … Eta emakume izateak horretan badu eragin zuzena. Askotan sentitzen gara juzkatuak, ez da hain errexa moldeak eta ongi finkatutako ereduak apurtu edo hoiei gain hartzea. Eta, gerra ondoreneko urte gogor haietan, kontuan izanik emakumearen papera zein zen (zoritxarrez, oraindik horrenbeste aldatu ez dena, nahiz eta denok oso progre garen mingainez), horrelako hazaña bat egiteko ahalmena eta adorea izateak berebiziko nortasuna eta izakera erakusten ditu. Bejondeizula Damasa! Bihoakizu hemendik nire miresmen guztia! Izan direlako gara, eta, garelako, izango dira. Arantza Egaña

53

Itziarko eleiz aurrean, ezker-eskubi, goian: Lukas Martija, Sebastiana Martija, Joxeagustin Xoxabarro, Damasa Agirregabiria, Felix Oiarzabal. Behean: Isidora Oiarzabal, Santiago Oiarzabal, Joxe Oiarzabal (Altamira), Rafaela Martija (Garaban), Martzelina Martija eta Eugenia Oiarzabal