KOPRAIXAK2025

Page 1


ITZIARKO AUZO UDALEKO TESTUA

Aurten ere Kopraixak hastear ditugu, urteko egunik berezienak itziartar eta ingurukoentzat. Kopraixek badute gozamena, parranda, aldarrikapena… eta urtean behin ikusten den jendearen goxotasuna eta elkartzeko aukera paregabea ematen digute. Guztira 6 egun ditugu aurretik festaz eta hainbat jarduerez disfrutatzeko, Jubilatuen egunarekin hasi abuztuaren 1ean eta Gazteen egunarekin amaiera emango diogularik. Auzolanean hainbat ekitaldi ezberdin antolatu dira, denen gogoak asebetetzeko balioko dutela espero dugunak.

Dena den, Kontzeju Etxearen eraberritzea dela eta Itziarko Eskola Txikia abiatzeko prozesuan, iaz herriko plaza ez genuen beti bezala erabilgarri izan eta 2024ko Kopraixetan hainbat moldaketa eta egokitzapen gauzatu behar izan genituen. Aurten, eskolako obra behin amaituta, Kopraixetan herriko plazaz gozatzeko aukera izango dugu, ekintza gehienak bertan eskainiz, hala nola, arratsaldeetako jaialdiak eta zezenak.

Garai ezegonkor hauetan, etorkizunari itxaropenez begiratu behar diogu. Itziarko Eskola Txikia ez da soilik eraikina, Itziarko umeentzat eta herriarentzat eskola propioaren proiektua da eta horrek herriari eskainiko diona. Auzolanean hazi eta hezi nahi dugu, eta herri txiki eta landa eremuko balioei eutsi, euskaratik eta euskararentzat. Eskola propioa izateak bulkada handia emango dio guzti horri.

Denon gustuko ekitaldiak izango direlakoan, eta Itziarko herria Kopraixetan gune aske eta seguru bat bilakatu nahi dugunez, guztiok festaz gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu, elkar errespetatuz.

Ondo pasa eta gora Kopraixak!

Itziarko Auzo Udaleko taldea

DEBAKO UDALEKO TESTUA

Kopraixak ate joka ditugu berriro ere, eta urteko une berezienetako bat ospatzeko prest gaude: elkarrekin bizitzeko, gozatzeko eta gure ohiturak bizirik mantentzeko unea.

Jai hauek gure nortasunaren parte dira, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren balioak eta ilusioak islatzen dituztenak. Pozgarria da aurten, iaz moldatu behar izan ziren hainbat ekitaldi berreskuratu eta betiko moldean disfrutatzeko aukera izango dugula jakitea; gure ondare kulturala eta komunitatearen nortasuna indartzeko urrats garrantzitsua da hori.

Gure kaleak musikaz, dantzaz eta irribarrez betetzea espero dut. Baina ez ahaztu: jaiak gozatzea eta elkar errespetatzea eskutik doaz. Aniztasuna, elkarbizitza eta alaitasuna izan daitezela egun hauetako gidari.

Eta begirada pixka bat harago jarrita, herriarentzat garrantzitsua den beste berritasun bat ere badator: udazkenetik aurrera, eskola berria zabalduko da, gure haur eta gaztetxoentzat etorkizun hobeago bat eraikitzeko bidean. Herri bizi baten seinale da hori, eta elkarrekin eraikitako lorpen handia.

Kopraixak ez dira soilik festa; auzolanean oinarritutako ekitaldiak dira, herritarren parte-hartzea eta elkarlana bultzatzen dituztenak. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet jai hauen antolakuntzan, sustapenean eta garapenean parte hartzen duzuen pertsona guztiei. Zuek gabe ez lirateke posible izango.

Jai zoriontsuak opa dizkizuet bihotz-bihotzez! Gozatu, partekatu eta ospatu... Beti ere Itziarko bihotzaren taupadan.

Alazne Txurruka Allika Debako Alkatea

KOPRAIXETAN

EZ DA INOLAZ ERE

ERASO SEXISTA, LGTBIFOBIKO, XENOFOBO EDOTA

PUNTU MOREA

TXOSNAGUNEAN

Herritik eta herriarentzat

Egitarau erosoa

Festa nahi duen edozeinentzat

Delako herri osoa

Errespetatu ta zaindu elkar

Disfrutatu jai giroa

Gure lurretan ez da onartzen

Inolako erasoa

Pertsonak izango gera aurten

Festetan puntu morea

Protokolo bat eraikitzea

Da babesteko bidea

Salatu ezazu erasoa,

Eta erasotzailea

Talde bat daukazu laguntzeko

Zuretzat babesgunea

ERASO MATXISTA BATEN AURREAN

1 EMAIOZU LEHENTASUNA

2

ERASOTUAREN NAHIA ERRESPETATU

EZ jarri zalantzan erasotuaren hitza.

Erasotuarengana hurbildu eta galdetu ea laguntzarik behar duen.

Laguntza eskaintzen/onartzen baldin badu bakarrik lagunduko zaio.

Erasotuari argi utzi gu bertan gaudela eta edozer behar badu ere laguntzeko prest gaudela.

ONDORENGO PAUSO GUZTIAK ERASOTUAREN ONIRITZIAREKIN BAKARRIK EMAN

3 BABES EMOZIONALA EMAN

4 SALAKETA JARRI NAHI DUEN GALDETU

Eremu lasai eta seguru batera joan.

Ez utzi erasotua bakarrik.

Urgentzien kasuan, deitu:

SATEVI (arreta zerbitzua): 900 840 111

SOS Deiak: 112

5 ERANTZUN

PUBLIKOA EMAN

SALAKETA JARRI NAHI BADU

Salaketa jartzera joateko zure laguntza eskaini.

SALAKETA JARRI NAHI EZ BADU

Ertzaintzara, Ospitalera edo Osasun zentrora jo behar badu, informatu ofiziozko salaketa aktibatuko dela

ERASOA ESPAZIO ANTOLATU BATEAN IZAN BADA

- Musika gelditu eta argiak piztu

- Erasotzailea espaziotik kanporatu

- Gunean honelako jarrerak onartzen ez direla adierazi

ERASOA KALEAN IZAN BADA

Argi utzi inguruan erasotzaile bat dagoela

KO PRAI XE TAKO OHARRAK

TXARTELEN SALMENTA

-GARI, 30 URTE: 10€ aurrez / 12€ bertan.

Gure Dendan eta Burugorri Ostatuan sarrerak salgai. Online: labur.eus/gari30urte

-Herri bazkaria eta Umeen eguneko bazkaria: Gure Dendan eta Burugorri Ostatuan uztailak 31 baino lehen (helduak 23€ / umeak 13€)

ENTSAIOAK

Uztailak 28

17:30ean Euskal Dantza

18:30ean Danborrada

Uztailak 30

17:30ean Euskal Dantza

18:30ean Danborrada

DANBORRADA

Danborradan parte hartu ahal izateko izen ematea entsaioetan edota ondorengo telefono zenbakian egin beharko da: 609 01 67 46 zenbakian. Izena eman dutenek izango dute danborra eskuratzeko lehentasuna.

Umeek ez dute izenik eman behar, bakoitzak bere danborra eramango du eta.

KAMISETEN SALMENTA

Burugorri gainean. Uztailaren 28an eta 30ean, 17:00etatik 19:00etara.

Kamisetak 10€ eta zapiak 2€.

AUTOBUSEN ORDUTEGI BEREZIA

DEBA ITZIAR ZUMAIA

22:00 22:15 22:30 23:30 23:45 0:00 1:00 1:15 1:30 2:30 2:45 3:00 4:00 4:15 4:30

ZUMAIA DEBA ITZIAR

22:30 22:45 23:00 0:00 0:15 0:30 1:30 1:45 2:00 3:00 3:15 3:30 4:30 4:45 5:00

ITZI ARKO ES KOLA

Urteak pasa dira Itziarko eskola propioaren bila lehen pausuak ematen hasi zirenetik. Garai hartan amaren sabelean zegoen haurrak, jada 18 urte beteko ditu. Familia hark eta bere inguruko askok euren txikiak Itziarko eskolan egoteko ametsa izango zuten ziurrenik.

Lehen urratsak eman zituzten familia haiei esker lortu zen Itziarren bertako haurrentzat gelak irekitzea. Nahiz eta Debako eskolaren zuzendaritzapean egongo ziren, aurrerapausu handia ekarri zuen horrek bertako familientzat.

Eskola Debakoa zen eta guraso elkarte ofiziala ere bai, Zubi Guraso Elkartea alegia. Bertan Itziarko parte hartzea beti egon den arren, beharrezkotzat ikusi zen Itziarko guraso elkarte propio bat sortzea, Zubik ez baitzituen Itziarko familien beharrak asetzen. Eta horrela sortu zen Lizarbe Guraso Elkartea ere duela hemezortzi urte. Guraso elkarte honen helburu nagusia eskola propioa sortzea izan da hasieratik. Hala ere, urte guzti hauetan, horrez gain, hainbat ekintza antolatzen aritu da: gabonak, inauteriak, merendolak, umeentzat ikuskizunak, famili eta herritarrentzat hitzaldiak, irteerak...

Esan daiteke eskola propioa izan ez arren, bertako familiek jada izaera propio bat ematen saiatu garela guzti honi. Urtez urte transferentzi handi bat egin da herrian, familia asko izan gara proiektu honen parte. Eskerrak eman nahiko genizkieke ibilbide honi hasiera eman zien eta bidean parte hartu duten guraso guztiei. Duela 18 urte abiapuntu izan zen helburua lortzear dago, eta hori denon artean lortua izan da.

Itziarko eskola propioa izateko azken pausuak ematear gauden honetan, lan izugarria egin dela ukatzen ez dugun arren, hemendik aurrerakoan ere erronka handia dagoela uste dugu. Eskola txiki baten beharrak asetzen jarraitu behar dugu, herri hezitzailea eraikitzen, komunitate osoak elkarlanean... Itziarko eskola “txikia” izena hartuko duen arren, ziur gaude txikitasun horretan handi izango dela eta horretan gu bidelagun izango gara!

Lizarbe Guraso Elkartea

EKAINAREN 13KO BERTSO SAIOAN ITZIARKO

ESKOLA PROIEKTUARI ABESTUTAKO BERTSOAK

Haurrak bereak ditu jolasa, abentura baina hemen tokatu zen bestelako mentura umetatik pasa behar izan genuen muga nahiz ta Deban denak izan behar zuen lilura autobusera igoz artaldeen modura gogoz kontrara doanak zer ikasiko du ba.

Baina jende askoren indar eta aldarri denek ze ondorio zuten nola igarri? hamaika herritar lotu gintzaizkion elkarri ta haurrak eskola txiki xume honetan jarri bertan asez jakinmin eta jolas-egarri horrela eman diote arnasa Itziarri.

Hortik sortzen baitute gerorako kuadrila jolasak hamaika bat eta beste plan pila egungo ikastetxeko lan-talde fin, umila atsedenik gabe dabil biraraziz gurpila arratsaldez jarri den jaialdi borobila bide onean goazen seinale izan dadila.

Aitor Zubikarai

abuztuak 1 OSTIRALA

Urtero bezala, Kopraixak hemen ditugula eta, Itziarko Jubilatuen eguna antolatu du Itziarko Auzo Udalak herriko jubilatuekin batera. Egunari hasiera emateko Meza izango da eguerdiko 12:30etan, ondoren Herriko Plazan ohorezko Aurreskua dantzatuko zaie aurten omenduak izango direnei eta bertaratzen diren jubilatu guztiei.

Bazkaria Salegi Jatetxean eta menu honekin eskeiniko da:

• Ezkur urdaiazpiko iberikoa

• Askotariko frijituak

• Arrain zopa

• Txerri masail iberiko gixatuak patata purearekin

• Souffle Salegi

• Kafea eta etxeko ardoak

Bazkal ondoren aurtengo omenduei oroigarriak banatuko zaizkie, bertsolarien laguntzarekin. Omenduak hauek dira:

• SAGRARIO AGIRREGABIRIA AGIRREGABIRIA

• BEGOÑA AIZPURUA ASKASIBAR

• FRANZISKO AROZENA EGAÑA

• RAFAEL ARRIZABALAGA AMILIBIA

• VALENTINA LANDA ODRIOZOLA

• FAUSTINO OIARZABAL BERIZTE

• CASIANA URAIN URBIETA

• Mª PILAR ZUBIMENDI UNANUE

Eguna borobiltzeko, Elaia eta Jarek nahi beste dantza egiteko aukera emango digute.

Bazkarirako tiketak eskuratzeko: Itziarko Harrera Bulegoa 943 19 92 55.

Itziarko Jubilatuak 15€, beste edonork 50€.

OSTIRALA

jubilatuen eguna

19:00 Frontenis txapelketa - finala

21:30 Kantu afaria

Donibane Elkartean

Data eta ordua: abuztuak 2, larunbata, 16: 00etan

Irteera: Zabalsoro plazatik

Distantzia: 13,9 km.

Izen ematea: 25 euro, kirolprobak webgunean bakarrik. Probaren egunean EZ da inskripziorik egongo.

Probaren kupoa: 150

SARIAK ETA OPARIAK:

Gizonezkoen sariak:

Lehen SAILKAPENA: TXAPELA+TROFEO+300 euro

Bigarren SAILKATUA: TROFEO+200 euro

Hirugarren SAILKAPENA: TROFEO+150 euro

Sariak emakumezkoetan:

Lehen SAILKAPENA: TXAPELA+TROFEO+300 euro

Bigarren SAILKATUA: TROFEO+200 euro

Hirugarren SAILKATUA: TROFEO+150 euro

Sari BEREZIA LEHEN KILOMETROA azkarren egiten duenarentzat. Proba amaitu behar du.

Sari BEREZIA ANDUTZ IGOERA azkarren egiten duenarentzat. Proba amaitu behar du.

Sari BEREZIA bertako lehen sailkatuentzat

Oparia/oroigarria parte-hartzaile guztientzat

Izena eman duten guztien artean opari ugari zozkatuko dira (jatetxeetako bazkariak, kirol-osagarriak, etab.)

abuztuak 2 ZAPATUA

10:30 Umeen pelota partiduak

16:00 Itziar Trail

16:15 Itziar Trail - Haurrak

18:30 Joselontxo’s Txaranga

ZAPATUA

19:30 Pregoia - Txupinazua

Marixiren jaitsiera

Danborrada Buruhaundixak

23:30 Obaneuke taldea

3:00 DJ Txitxa. Frontoi zaharrian

Gaueko autobusa Debatik eta Zumaiatik. Ordutegia 9. orrialdean.

JAIXA

abuztuak 3

7:00 Itziarko zezenak

Saka ta Albara ganadutegiak

11:30 Meza Nagusia

12:00 Txakolin dastaketa

Flysch eta Erlete Goikoa

13:00 Lierni Osa harrijasotzailearen erakustaldia

17:30 Bikoteen arteko XX. dantza solte txapelketa

Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin

JAIXA

ondoren Errekortadoreak

• Oinatz Urbieta

• Janitz Arellano

• Iosu Valenciano

• Oier Jauregi

23:00 GARIren kontzertua Itziarko elizan

ASTELEHENA

abuztuak 4

11:30 Meza

11:30 Kalejira Jan eta Eran Txarangarekin

12:30 Sagardo dastaketa

Leizarran

Aldazabal Azpikoa

Usarra Haundi

Zubeltzu Zar

Zubeltzu Torre

Arriola Txiki

Txindurri Iturri

Erlete Goikoa

Ibizar

Igartza

14:30 Herri bazkaria frontoian

Euskal parrilarekin

helduen eguna ASTELEHENA

18:00 Helduen arteko jolasak, dantza erakustaldia eta aurreskua

ondoren Zezenak

16 urtetik gorakoentzat

23:30 ITZAL taldea

00:30 Play back-a

Herriko gazteez gain, edonork hartu dezake parte. Izen-ematea abuztuaren 1a bitartean izango da 681 149 747 zenbakian.

ondoren

ITZAL taldearen erromeriak

jarraituko du

ASTEARTEA

abuztuak 5

10:00 Umeentzako puzgarriak frontoian

13:00 Entzierroa karretilazko zezenekin

Kalebarrenetik plazara

14:30 Bazkaria frontoian

Euskal parrilarekin

17:00 Kalejira Jan eta Eran Txarangarekin

17:30 Umeen jolasak

Dantza erakustaldia

19:30 Zezenak eta poniak

Zezenak 16 urtetik gorakoentzat

Buruhaundiak

20:00 Kantu-jira

Poteoa, plazatik abiatuta

umeen eguna ASTEARTEA

ondoren Bokadillo jana plazan

Autogestionatua

21:00 Gauargi taldea

22:30 Suzko zezena Bikaindik plazara

Fiesta zezen suzkoaren piroteknia

ondoren Gauargi taldearekin dantzan jarraitzeko aukera

ASTEAZKENA

abuztuak 6

10:00 Salbatore eguneko Meza

10:30 Urezko txirrista erraldoia

11:30 Bizikleta karrera

13:00 Gazteen arteko jolasak zezenekin

ondoren Itziarko zezenak Saka ta Albara ganadutegiak

14:00 Paella txapelketa

17:30 Jan eta Eran txarangarekin kalejiran plazara

18:00 Gazteen arteko jolasak eta aurreskua

ASTEAZKENA

gazteen eguna

KONTZERTUAK

23:30 Asgarth

1:30 Debrass band

3:00 DJ Txola ta potxola

Gaueko autobusa Debatik eta Zumaiatik. Ordutegia 9. orrialdean.

OSTEGUNA

7:00 Peto jaitsiera eta txokolatada

Obaneuke taldearen historia luzeagoa den arren, 2012an, Arantzako inaute rietan eman zuen lehen erromeria elkarrekin gaur egungo laukoteak:

Trikitian eta ahotsean Saioa Lizarralde azpeitiarra; gitarran, panderoan eta ahotsean Maddalen Arzallus hendairra; baxuan eta ahotsean Harkaitz Allur zarauztarra eta baterian Iñigo Sorazu zarauztarra.

OBANEUKE

Laukote, hirukote zein bikote formatuan topatuko ditugu Euskal Herrian zehar, eta denera moldatzen dira, izan parranda giroko erromerietara edo baita Aizterrazuko plaza tradizionalera ere.

30 urte bete dira GARI musikariak bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Aurretik batean eta besten talde-buru gisa aritu ondoren, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen bere hasierako abestietan, nagusiki rock doinuaz landuz. Bakarkako zazpi diska argitaratu ditu harrezkero. Urte gorabeheratsuen ostean, sasoian da berriz, eta hala islatzen da bere musikan eta kontzertuetan. 2016tik berarekin aritu den taldeak Gari & Maldanbera deitura hartu izan du, eta hiru disko plazaratu dituzte elkarrekin.

Baina bakarka jotzen hari aurretik, HERTZAINAK taldearen kantari gisa egin zen ospetsu GARI, 1983 urtean egitasmo hartan sartu ondoren. 1993an esan zuen agur taldeak, guztira sei diska argitaratuta. Gaur egun Euskal Herriko memoria kolektiboan txertatuta diraute oraindik haien kanta ezagunek.

Hori baino lehen, ZIPER taldean estreinatu zen Iñaki Garitaonandia, Legazpiko lau lagunekin batera. Hain zuzen, Itziarko Mandiope dantzalekuan Euskal Musika 80 lehiaketa-jaialdian jo zuten hasi eta gutxira, gerora hain entzutetsu egingo ziren zenbait talderen ondoan, bigarren sailkatuz.

Ibilbide luze eta oparoa ospatuz, biran dator GARI Itziarra, urte hauetan ondoan izan dituen taldekidez inguratuta. Sorpresarik ere izango da gainera, abesti berriak partekatuz, zaharrak berreskuratuz eta inoiz ez bezala gozatuz.

FORMAZIOA:

Gari (ahotsa, gitarra)

Alex Alonso (bateria eta programazioak)

Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak)

Miguel Moyano (gitarra, programazioa eta ahotsak)

Iker Lauroba (teklatuak eta ahotsak)

GARI

ITZAL

Hiri, Herri, Auzoko festetan Euskal Erromeri bat nahi baduzu deituiguzu! Aukera ezberdinetako kontzertuak, zure beharretara moldatzen gara. Euskal Herriko Txoko ezberdinetako musikariz osatuak gaude:

• Abeslaria: Itxaso Treku (Lezo)

• Trikitixa eta Gitarra akustikoa: Manex Torrealdai (Usurbil)

• Gitarra elektrikoa: Gorka Txakartegi (Ondarru)

• Teklatu eta Tronpeta: Beñat Kamio (Hernani)

• Baxua: Joseba Irizar (Donostia)

• Bateria: Ekaitz Otxoa (Bergara)

• Soinu eta argi teknikoa: Aitor Castillo (Astigarraga)

Debrass Band gara, 2018an Deban jaiotako talde instrumentala. Batik bat, funky, pop eta techno doinuak jorratzen ditugu, bestelako erritmo ezberdinak jasoak izanik. Herriz herri emanaldiak jotzen ibili garen heinean, azken urte hontan 5 abestiko lan bat atera dugu “Debrass Band Vol. 1” izenpean, eta udan hontan bai kalez kale eta baita ere oholtzan gainean herri ezberdinetan aurkeztera gatoz. Beraz, espero dugu Itziarko Kopraixetan gustuko

DEBRASS BAND

TXOLA TA POTXOLA

Kaixooo! Ane ta Naroa gara, Mendaroko bi neska jaiza le, eta orain DJ saiakera baita ere. Gure herriko jaixetan musika jartzen hasi ginen aurreko urtean, probatxo moduan, eta ordutik, beste herri batzuetan ere ibili gara parranda giroan laguntzen.

Oso eskertuta gaude aurten Itziarko Kopraixetan musi ka jartzeko aukera izateaz. Gu oso pozik eta gogo han diz goaz eta espero dugu denok batera disfrutatzea!

ASGARTH

Asgarth 1997. urtean sortu zen, Donostiako Añorga auzoan. 1999an, zazpi abestiz osaturiko lehen maketa ekoiztea erabaki zuten Bilboko Rock Studios grabazio estudioan, Carlos Creator ekoizle eta teknikariaren gidaritzapean. Lehen grabazio horri esker (Jainkoen Egoitza), taldeak erantzun ona izan zuen zenbait musika lehiaketatan, Euskadi Gazteko IX. Maketa Lehiaketan, entzuleen saria eskuratuz. Azken lorpen horri esker Añorgakoek sekulako arrakasta izan zuten gazteen artean.

Ondorioz, IZ diskoetxearekin sinatu zuten, eta Jainkoen egoitza (IZ, 1999) Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuten.

Bigarren diskoa ere (Etorkizunaren Sustraia), Carlos Creator-en gidaritzapean grabatu zuten Amasako IZ estudioetan. Bigarren lan horrekin, Asgarth-ek arrakastari eutsi ez ezik areagotu egin zuen. Hala, 2000 eta 2001 bitartean 60 kontzertutik gora eman zituzten.

2002. urteko irailean grabatu zuten hirugarren diskoa (III), GOR diskoetxe berriarekin. Ordura arteko helduena, Juanan eta Javi San Martin anaien gidaritzapean. Ordurako euskarazko heavy metalaren eta Asgarth izenaren sua itzaltzen hasia zen. Egoera horren ondorioz, taldeak atseden hartzea erabaki zuen, aurrera begira zer egingo zuten erabakitzeko.

2004. urteko udan, Iban Fernandezek taldea utzi eta Unai Corralek (Utikan, U.K.BILL) hartu zuen haren lekua. Ilusioa berreskuratu nahian, 2005eko abuztutik irailera bitartean rock estilo handiagoko lan bat osatu zuten (Garrasia).

GOR zigiluarekin ez ziren ados jarri, eta, azkenik, EDG Music diskoetxearekin elkarlanean kaleratu zuten. Aurreko lanekin gertatu ez bezala, ez zuen arrakasta nabarmena lortu.2007ko irailaren 1ean, gorabeheraz betetako hamar urteko ibilbidea amaitu zuen Asgarthek, Añorgako gaztetxean. 2020an, 13 urteko isiltasunaren ondoren eta indarberriturik, beren itzulera iragarri zuten, baina pandemiaren ondorioz bi urte luzatu zen itzulera. Hau, 2022ko maiatzean gauzatu zuten, lehen utzitako leku berean, Añorgako zine zaharrean.

Pandemiak ordea, itzulera kontzertua atzeratu arren, musika berria egiteko denbora eman die Asgarth taldekoei. Hala, 2022ko abenduaren 2an kaleratu dute beraien bosgarren lana den ‘Zeldatik’ izeneko diskoa.

17 urte pasa dira aurreko lana plazaratu zutenetik, eta euren erraietara itzuli direla iragarri dute: «estilo klasikora, boskotea eraberrituta eta soinua indartuta». Abestiak konfinamendu garaian, etxeko zeldatik egindakoak direla gaineratu dute, eta hitzak maitasun eta gizarte gaien ingurukoak..

“Jakina da hegazti oro dela askatasunaren ikur. Gautxoria, bereziki, sinismen ugariren sinbolo da. Mitologia klasikoan, batetik, jakituriaren seinale. Gurean, aldiz, heriotzaren iragarle. Bata zein bestea ote den jakiteko, norberak dauka giltza”.

LERNI OSA

Lierni Osa, zarauztarra da eta 30 urte ditu.

2021. urtean hasi zen harria jasotzen eta orduz geroztik nesken harri jasotze txape lketa guztietan parte hartu du: Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak, Zarauzko 2 harri txapelketa, Ergobiako harria, Harri Herri, Mallabiako txapelketa, Urrezko harrijasotzea, 4 arroa eta abar.

JOSELONTXOS

2008an sortutako txaranga hau duela 8 urte etorri zen lehen aldiz gure herriko festetara. Aurten ere danborradako doinuei musika jartzeaz gain beraien errepertorio zabalarekin giro polita jarriko dute Itziarko kaleetan zehar.

ONDO PASA KOPRAIXAK!

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.