Neguko kultur programa Itziar
Hotz zitalari aurre egiteko bota ohi dugu Barruan giro! esaera, kalean baten batekin gurutzatzerakoan. Neguaren seinale, babesean biltzeko gorputzaldia adierazten digu. Horrela moldatu dugu beste behin kultur programa xume hau datozen hilabeteerako, mamu ilunei aurre egin eta elkarren ondoan juntatzeko.
Jendarte gisa kulturak batzen gaitu eta egiten gaitu berezko. Kultura deitzen diogu herri adierazpenari, lehengo ohiturekin lotu ohi dugu, eta era berean hartzen ditu sormen molde berriak. Azkenaldian bizi izan dugun etenaldiak are nabarmenago jarri digu agerian halako premia, kultura delako ospatu eta elkarrekin bizitzeko esparrua, desberdintasun eta gatazkaz ere parekatzen gaituena.
Itziarko Auzo Udalaren eginkizuna da herritarrei eskaintza zabaldu, beharrak asetu eta lankidetza sustatzea. Horretan saiatu gara, tirriki-tarraka, eragile eta herritarren parte hartzez proposamenak jaso, tolestu eta egitaraua osatuz. Aurten, aipatzekoa da Itziarko Gazte Asanblada eratu berriaren ekarpena. Jorratutako hartu-eman ildoak izango du emaitzarik aurrerantzean ere. Bitartean ospatu eta zaindu dezagun uzta berria. Bejondaizuela!
Durangoko Azoka — Abenduak 7 - 11
Hitzaldia: ‘Ekologista naiz baina’ — Abenduak 15
BTN finala — Abenduak 18 Euskal dantza jaialdia — Abenduak 23
Gaztainerre jana — Abenduak 23
Mendi ibilaldia — Abenduak 24
Gaboneskea — Abenduak 24
Olentzero eta Maridomingi — Abenduak 24
Gabonetako Ume Festa — Abenduak 28
Julen Magoa — Abenduak 28
Kontzertua: MICE — Abenduak 29
Sansilbestre lasterketa Deban — Abenduak 31
Urte zaharrari agur Andutzen — Abenduak 31
Debako Soro Feria — Urtarrilak 7
Errege Magoen etorrera — Urtarrilak 5
Kontzertua: Landarbaso abesbatza — Urtarrilak 8
Dokumentala: Loreak belaunetan — Urtarrilak 12
Sansebastianak Elorrixan — Urtarrilak 20
Antzerkia Lasturren: “Intxaurra” — Urtarrilak 28
Pirritx, Porrotx eta Marimotots — Otsailak 3
Santeskea etxez-etxe — Otsailak 4
Kontzertua: Aitor Huergo — Otsailak 10
Inauteriak — Otsailak 16 - 26
Merendola eta Mozorro show — Otsailak 17
Egur jolasak — Otsailak 21
Hitzaldia + topaketa: Leire Milikua — Martxoak 5
Emakumeen Nazioarteko Eguna — Martxoak 8
Ekologista naiz baina?

Bizi dugun krisi egoeraz jabetu eta eguneroko ohiturak jasangarriago egiten lagunduko digu Gorka Egia aholkulariak hitzaldi praktiko honen bidez, argitaratua duen liburua oinarritzat hartuta. Hala, ura, energia, zaborrak edota kontsumo arduratsua bezalako gaiak jorratuko dizkigu.

16:00 – Zabalsoro frontoian

Merendola Buruhaundiak
18:00 – Zabalsoro frontoian
Euskal dantza jaialdia
Andutz Euskal Dantza taldean aritzen diren ume, gazte eta helduek hartuko dute parte aurtengo dantza erakustaldian. Dantza tradizionalak ez ezik, joera berritzaileagoak ere aurkeztuko dituzte.
Gaztainerre jana
19:00 – Zabalsoro frontoian

Gazteen eskutik ohitura zaharrak egunera ekarriz, danbolinean preparatutako gaztaina errea bapo, nahi duenarentzat, bestelako jan eta edanaz lagunduta.
Gaztainak erre bitartean eta ondoren musika izango da.
Itziar –Mendaro –Mutriku



Oinetako egokia eta babes jantzia eraman. Jan-edana norbere kontu. 16 urtera artekoak helduen ardurapean.
Denbora: 5 bat ordu. Buelta garraio publikoan.

Azken urteotan gurean Gabon bezperan lagun artean ibilaldian irteteko zenbaitek hartutako ohituratik dator proposamen hau.
Argazkia: Indalezio Ojanguren, 1943. guregipuzkoa.eus webgunetik hartua CC BY-SA lizentziapean.














Landarbaso Abesbatza 1991 urtean sortu zen Errenterian eta egun, bataz-besteko 31 urteko adina duten 43 abeslarik osatzen dute. Iñaki Tolaretxipi da taldearen sorreratik zuzendaria, egungo gipuzkoar zuzendari onenetarikoa. Abesbatzak oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Landarbasok azken urte hauetan munduan zehar ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du, sari ugari lortuz. Horien artean nabarmentzekoak diraa 8. Bali International Choir Festivalen lortutako Grand Prix saria, 2022ko Proventzako Nazioarteko Lehiaketan lehen saria, esate baterako.


Urtarrilak 12 osteguna 19:30 – Burugorri aretoan
DOKUMENTALA: LOREAK BELAUNETAN KULTURAREN ZAZPI AHOTS GAZTE
Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.
Protagonistak: Oihana Arana poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren musikaria; Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron irudigilea; Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi zinemagile eta musikaria; Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria. Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga. Ekoizpena: LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea. Irudia eta soinua: KULTURAZ Azpeitiko Kultur Kooperatiba. Iraupena: 38:30 minutu.
Dokumentalaren egileak bertan izango ditugu, lana aurkeztu eta ondorengo solasaldia gidatuz.




Santeskea

08:30 – Irteera plazatik. Zahar eta gazte, baserriz baserri, auzoz auzo egun osoan.
10:30 – Irteera plazatik. Ume eta guraso, kalean zehar, goizean zehar.
Ohitura da Santa Ageda bezperan kopla zaharrak kantatu, makilarekin lurra joaz, diru edo jateko eskean ibiltzea, lehengo erara. Lurra esnatzea omen da jaiaren jatorria, neguko solstizioaren ondoren. Aurten berriz ere auzoz auzo, etxez etxe ibiliko gera, lehengo usadioan. Herriko beharretarako baliatuko da santeskean bildutako irabazia.


Otsailak 10 ostirala 22:00 – Burugorri
KONTZERTUA:
aretoan
Aitor Huergo
«Zergatik ez dituzu abestiak grabatzen?», galdetu zioten behin Aitor Huergori. Inoiz ez du bere burua musikaritzat hartu, baina estreineko lanak balio izan dio barruko paisaiak azaleratzeko. «Barruko paisaiak» diska argitaratu berri du Aitorrek, eta han-hemenka kontzertuak emanaz dabil. «Abesti bilduma xume eta soila dugu, sinpletasunak dakarren zailtasunez hornituta: ahotsa eta gitarra soilik, elkar nahasirik, fluxuan», kontatu du. Diska Endoia auzoko Beliosoro-Goikoan ekoiztu eta grabatu du, lagun artean, Unai Mimenza, Aner Hernandez, Unai Rodriguez, Mikel Markez, Keu Agirretxea eta Roberren lankidetzaz. Aukera berezia, gogoz dator itziartarren aurrean kantura, aretoan elkarrekin une goxoa sortzeko irrikaz.
Sarrera: 3 € (egunean bertan atean salgai)



16:00 – Zabalsoro frontoian

Egur jolasak
Beste lurralde batzuetako tradizioak ezagutzeko asmoz, antzinako egurrezko joko tradizionalak eguneroko praktikara egokitzea da Zuresku ekimenaren bitartez antolatutako saio honen helburua, jolasak elaboratu eta plazaratuz.
Horretarako, Europako hainbat eskualde bisitatu eta bertako antzinako jolasak fabrikatu dituzte, herrietako jaietan aukera berritzaile gisa erabiltzeko. “Haurren eta adinekoen joko-jolas praktikarako eskaintza ahalik eta gehien zabaltzea” da helburua. Umeak, gurasoak, aitite-amamak, pozik aritzea desagertzear dauden jolasekin. Jolaserako aukera ederra!
17:00 – Burugorri aretoan HITZALDI / TOPAKETA:
Lur gainean, itzal azpian
Leire Milikua Larramendi (Abadiño, 1985), arkitektoa da eta agroekologian eta genero berdintasunean espezialista. Gaur egun freelance bezala dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen.
“Lur gainean, itzal azpian” saiakera liburua (Lisipe-Susa, 2022) argitaratua du.
Martxoaren 8ari lotutako saioa. Honetaz gain beste ekitaldirik ere izango da Itziarren.

Leiho eta bozgorailu izateko borondatearekin argitaratutako lana da ‘Lur gainean, itzal azpian’. Leiho, aipu, erreferentzia eta datuekin eraikitzen duelako landa-eremua begiratzeko toki bat. Eta bozgorailu, nekazari emakumeen testigantzetatik abiatuta, beraien bizipen eta ahotsetatik, ekartzen direlako erdigunera emakume horien parte hartzean (eta bizitzan, oro har) eragiten duten zenbait faktore.
Nekazari emakumea erdigunean jarriz batuko gara saio honetan, eta Leire Milikua liburuaren egilearekin solaserako aukera ere izango dugu bertaratzen garenok. Baserri ingurukoa zein kalekoa izan, jarduera honek zure intereseko kontuak ikutuko ditu ziur, Itziarko errealitatea abiapuntu hartuta interes orokorreko gaiez jardungo dugu. Eta itziartarra ez bazara ere animatu lasai!
Saioaren ondoren mokadua eta edaria eskainiko dira, bertaratu direnentzat.

GAINEZGAIN






