KOPRAIXAK 2022

Page 1

2022

abuztuak 5-10


Silver

SERIE TREBE manpara “Silver Awards” batekin saritu dute NeoCon nazioarteko azokan.




AURTEN BAI

BADATOZ KOPRAIXAK! Uda garaia aproposa da denbora faltagatik utzitako kontuei heltzeko, pilak kargatzeko… baina batez ere gozatzeko! Egun luze hauei etekina atera behar zaie. Eguzkiaz, hondartzaz, mendiaz... gozatu bai, baina herriz herri eta festaz festa ere gustura ibiltzen gara lagunartean. Etenaldiak dinamika guztiak moteltzen omen ditu, baina ilusioa eta gogoa gailentzen direnean herriko festak behin ere baino gogotsuago espero ditugu. Eta bai, hiru urteren ondoren, aurten Kopraixak ospatzeko moduan izango gara berriz! Egitarau oparoa osatu dugu, haur, gazte eta heldu.. guztiok izango dugu bertan parte hartzeko eta antolatu diren ekintzez gozatzeko aukera! Plazako ikuskizun, jolas, zezen zein aurresku, herri bazkari zein kuadrilletako afari, Jan da Eran txarangaren kaleko zein plazako etenik gabeko emanaldi… ezer ez da faltako aurtengo Kopraixetan! Ilusioz eta gogoz osatutako programa gustuko izango duzuelakoan, elkar zainduz eta errespetatuz, gozatu eta ondo pasa Kopraixak!

Kopraixetako batzordea

KOPRAIXAK 2022 - 5


ELORRIAGA AUZOA, ITZIAR tel: 670408439



Luze egin zaigu oraingoan jaiak ate joka ditugula sumatzen astea. Hilabete askotako “urtea” pasa da azkeneko Kopraixak ospatu genituenetik. Gauza asko gertatu zaizkigu ordutik, eta ezin aipatu gabe utzi osasun pandemiak eragindako guztiak. Besarkada estu bat horregatik, edo beste arrazoirengatik urte hauetan gaizki pasa duzuenoi, beraz. Hala ere, ez dira bakarrik txarrak izan denbora tarte horretan gertatutakoak. Azkeneko Kopraixetatik hauetara asko aurreratu dugu orduan bolo-bolo genuen auzo udalaren auzian, eta nola aurreratu gainera! Elkar ulertuz eta errespetatuz lortu dugu elkarlanerako guneak sortzea, eta horiek emaitzak ematen ari dira orain auzo udalaren garapenean. Lan ona egin dugu denon artean! Orain, lanak alde batera utzi eta gozatzeko egunak datozkigu. Gozatu jaiak lagunartean, familiartean, nahi duzuen moduan, aske, alai, beti elkarren arteko errespetuan. Ondo pasa Kopraixak! Gilen Garcia Boyra Debako Alkatea

8 - KOPRAIXAK 2022


BADATOZ KOPRAIXAK 2022 Bi urtetako geldialdiaren ostean, hemen ditugu berriro Itziarko festak, Kopraixak. Pandemia garai honek utzitako arrastoak oraindik gure artean diren honetan, festa eta ekitaldiak tresna apartak izaten dira elkarrengana hurbildu eta gozatzeko. Gurea bezelako herri txiki batean ere bi urtetako etenaldiak denok uste duguna baino ondorio larriagoak utzi ditu. Bakoitza etxean sartu gara, eta hortara ohitu ere bai. Balio bezate aurtengo festak, etxetik atera eta gainontzeko herrikideekin gozatzeko. Bi urte hauetan ere hainbat aldaketa izan ditugu. Kontzeju etxeko obrek, eskola bihurtzeko prozesuan, Kopraixetan ezinbesteko izan den Zentroa hustu du. Horri irtenbide duin bat eman nahian, sortu berria den Itziarko Gazte Asanbladarekin elkarlanean, aurtengoan Tranpapekoa txosna gisa egokitzeko beharrezko lanak egin ditugu, gazte eta ez hain gazteren topagune bihur dadin, herriko plazan bertan. Aipagarri eta pozgarria dugu izan duten parte hartze eta lanerako gogoa. Bestalde, programa betearekin gatoz. Orain hiru urteko dinamika berreskuratzeko ahaleginak egin ditugu, berrikuntza gehiegi gabe, dagoena egonkortuz. Adin guztietarako ekimen eta eskeintzak izango dira. Idatzi honen bitartez, herritar eta egun hauetan hurbilduko diren guztiei, ondokoarekiko errespetua eskatuko diegu. Bizi ditugun garai arraro hauetan, bakoitza bakoitza dela azpimarratu nahi dugu, denok merezi dugula lasai festetan ibiltzea, eta ez dugula onartuko inolako erasorik. Gozatu festaz, ondo pasa! Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea KOPRAIXAK 2022 - 9


10 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 11


KOPRAIXETAN ERE EZ DA INOLAZ ERE ERASO SEXISTA, LGTBIFOBIKO, XENOFOBO EDOTA ARRAZISTARIK ONARTUKO

Zure bizitza mugatu beharrean, ipini mugak gustatzen ez zaizunari. Astuna eta babosoa izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik. Izan zaitez zure bizitzaren jabe, ez utzi kontrolatzen. Bizi sexualitatea askatasunez, nahi duzunarekin eta nahi duzunean. Arduratsua izan sare sozialetara igotzen dituzun irudiekin eta babestu zure intimitatea. Kalea, eguna, gaua, festak… pertsona orok gozatzeko dira.

PUNTU MOREA: TRANPAPEKO TXOSNAN

Ez zaitez erasoen konplize izan, esan EZ erasotzaileei! Izan zure buruaren jabe. Alkoholak, drogek… ez dituzte erasoak justifikatzen. Erasotzea delitua da, defendatzea ez. Eraso baten aurrean, autodefentsa feminista! Ezetz esateko eskubidea duzu, zure gorputza zurea da! Emakumeak* ez gara biktimak, gu ere indartsuak gara. Defendatzeko eskubidea eta gaitasuna dugu!

12 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 13


anuncio fiestas ok.pdf

6

12/7/18

11:45

ELKARTZEKO GARAIA C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

Jaien garaia da, pozik ibiltzekoa, ondo pasatzekoa eta biltzen gaituena eta garena egiten gaituena partekatzekoa. Horrelako egunetan, LABORAL Kutxak ere parte hartu nahi du, gure iragana gogoan eta gure etorkizunagatik topa egiten.

K

Zorionak! Bada beste modu bat.


KOPRAIXAK 2022 - 15



SALBATORE EGUNA abuztuak 6, zapatua

Abuztuaren 6an ospatu ohi da izen bereko muinoan dagoen ermitaren inguruan. Zenbaitetan Kopraixetako igandearekin tokatu izan da, halakoetan ondorengo edo aurreko egunera aldatzen da ospakizuna. Zapatuan egokitu da aurten. Salbatore da Itsaspeko zaindaria. Autopistak bailara bitan banatu bazuen ere, garai bateko bilgunearen adierazle da. Bertan da oraindik bolatoki zaharra, inguruan iraun duen bakarrenetarikoa. Salbatore tontorrean lizar arbola luzearen muturrean ikurrina lotuta ikusiko dugu aurten ere, ondotik pasatzerakoan.

Egitaraua: 10:00etan meza

KOPRAIXAK 2022 - 17


KO PRAI XE TAKO

DANBORRADA Izen-ematea ensaioetan edo 630 58 28 02 telefonoan egin beharko da danborradan parte hartu ahal izateko. Umeek ez dute izenik eman behar, bakoitzak bere danborra eramango du.

OHARRAK TXARTELEN SALMENTA -Olatz Salvador – kontzertua: Gure Denda, Burugorri Ostatua, Arkatza, Trapaia (12€ aurrez / 15€ bertan) -Herri bazkaria: Gure Dendan eta Burugorri Ostatuan abuztuaren 6a bitartean (helduak 15€ / umeak 8€).

18 - KOPRAIXAK 2022

TRAFIKOA Arratsaldeko saioa hasterako (17:00 edo 18:00, egunaren arabera) Galtzada kalea itxiko da, eta irteera kanposantu aldetik egin beharko da.


ENTSAIOAK plazan

· Euskal dantzak: abuztuak 3, asteazkena, 17:30ean · Danborrada: abuztuak 3, asteazkena, 18:30ean

HONDAKINAK Modu egokian sailkatu, ez bota zakarrik lurrera… Edalontzi berrerabilgarriak erabili (txosnan eskuratu daitezke, edo etxean dauzkagunak berrerabili).

KAMIXETEN (10€) eta ZAPIEN (2€) salmenta · Uztailak 29, ostirala, 18:30-20:30 (pelota partiduekin batera), frontoian · Abuztuak 3, asteazkena, 17:30-19:30 (ensaioekin batera), plazan · Abuztuak 5, ostirala, 18:30-20:30 (pelotako finalarekin batera), frontoian KOPRAIXAK 2022 - 19


Leizarrango zezenak

BELAUNALDIZ BELAUNALDI

Leizarran baserriko atarian jaso gaituzte Jabierrek eta Arantxak. Paraje ederra, berdegunez inguratutako etxaldetik itsasoa ere ikus daiteke. Bare, lasai, … zezenek ere hala begiratzen gaituzte. Sukalderainoko bidea egin dugu elkarrekin, eta mahai inguruan eseri. Kafea hartzeko ordua da. Mahai gainean argazki mordoxka, koloretan batzuk, zuri-beltzean besteak. Eta album potolo bat. Patxi, Jose Ramon eta Jabier. Hiru generazio. Arrizabalagatarrak zezenen bueltan hazi eta hezi dira. Zazpi anai-arrebetan gazteena da Jabier, eta, besteek ere afizio hau partekatzen edo partekatu duten arren, bera da aitari lekukoa hartu ziona. Hala ere, senideek jarraitu dute bere sostengu izaten, baita seme-alaba edo ilobek ere, eta, nola ez, Arantxa emazteak ere. Lanak partekatuta beti izaten dira eramangarriago, eta bakoitzak bere funtzioa omen du Leizarran baserrian. Garai batean larrabehiak izan zituzten, Izarraitza bakarrik joaten omen ziren udaberrian eta udazkenean etxera itzuli. Hala kontatzen omen zien aittitta Patxik. Ondoren betizuak ere izan zituzten, baina plazarako asko otzandu zirela, eta horregatik egin zuten zezenen aldeko apustua. 20 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 21


9 urterekin joan zen Jabier lehenengoz Duragora, aitari laguntzera, Eugenio Zulaika kamioi gidari. 16-17 urterako eskarmentatu eta indartu omen zen, ordura arte makina bat aldiz harrapatu zuen zezenak, buruan tornillo bat sartzeraino (Zaldibarren). Harrez gero, etengabeko jardunari eutsi dio urtez urte. Azpeitian, Zumaian, Usurbilen, Zegaman, … plazan, soka-muturrean, tabernaz taberna ere bai zezena trailan hartuta. A ze festa eta giroa zezenen jiran! Oroitu du Durangon entzierroan sei zezen bota eta bostek ihes egin zutenekoa, horietako bat obraren batera ere sartu omen zen. Baita Azpeitian, umeen egunean, 5 zezenek alde egin zutenekoa ere, Loiola aldera joan omen ziren, berak 12 bat urte zituela. Zumaian, berriz, San Telmo kaletik Itzurun aldera egiten zen entzierroan, hiru orduz ibili omen ziren zezenak harrapatu ezinda. Garai hartan segurtasun neurriak ez omen ziren egungoak bezain zorrotzak, eta eskapada ederrak egiten omen zituzten tarteka. Baina giro hark, patxada hark, beste xarma bat zuen! Herriz herri, festaz festa, zenbat pasadizo! Baita etxean bertan ere.. noiz edo noiz bizi izan dituzte antzeko egoerak. Badakizue, baserrietan, gehientsuenetan, sukaldea eta ikuilua alkarren aldamenean egon ohi dira; eta ikusita 22 - KOPRAIXAK 2022


omen dago zezena sukaldean sartu eta arreba mahai gainera igota. Hortik atera kontuak! Arantxa, berriz, azkoitiar “kalekumea” izatez, baina gurasoak biak baserritarrak, eta.. zezenak txiki-txikitatik izan ditu gustuko. Azpeitiko “plazatorosa” behin baino gehiagotan zapaldutakoa omen da! Aitak galdetzen omen zion Leizarranen ondo moldatuko ote zen, hainbeste zezenen bueltan, baserri giroan, ... eta baita moldatu ere! Ikuiluko lanetaz arduratzen da gehienbat, baita egungo burokrazia kontuez ere. Orain plaza gutxiago egiten dituzte, euren kuttunak mantenduz, tartean Itziarkoa. Zezenak jokua ematea, ondo ibiltzea, ihes ez egitea, … harrapaketan bai baina jendeak minik hartu gabe ibiltzea, … hoietxek lehentasunezko kontuak. Momentuz, oinordekoek afizioa bai, baina ez omen dute plazako jardunari segida emateko asmorik. Aurten Kopraixetan ikusi ahal izango ditugu Leizarrango zezenak Itziarko plazan. Handiagoak, txikiagoak, zaharragoak, gazteagoak, biziagoak, lasaiagoak, jolastiagoak, … denetik izango da! Gozatu! Solasaldi luze eta goxoaren ondotik, etxe atarian agurtu dugu elkar. Bejondeizuela bikote, jarraitu horrela urte askoan! KOPRAIXAK 2022 - 23




26 - KOPRAIXAK 2022


V. ITZIAR TRAIL Data eta ordua: abuztuak 6, larunbata, 16: 00etan Distantzia: 13,9 km. Izen ematea: 20 euro, kirolprobak webgunean bakarrik. Probaren egunean EZ da inskripziorik egongo. Probaren kupoa: 150 SARIAK ETA OPARIAK: Gizonezkoen sariak: Lehen SAILKAPENA: TXAPELA+TROFEO+250 euro Bigarren SAILKATUA: TROFEO+150 euro Hirugarren SAILKAPENA: TROFEO+100 euro Sariak emakumezkoetan: Lehen SAILKAPENA: TXAPELA+TROFEO+250 euro Bigarren SAILKATUA: TROFEO+150 euro Hirugarren SAILKATUA: TROFEO+100 euro Sari BEREZIA LEHEN KILOMETROA azkarren egiten duenarentzat (*). Proba amaitu behar du. Sari BEREZIA bertako lehen sailkatuentzat Oparia/oroigarria parte-hartzaile guztientzat Izena eman duten guztien artean opari ugari zozkatuko dira (jatetxeetako bazkariak, kirol-osagarriak, etab.) KOPRAIXAK 2022 - 27


28 - KOPRAIXAK 2022


OS TI RA LA abuztuak 5

19:00 Bertso-pelota finala

KOPRAIXAK 2022 - 29


ZA PA TU A abuztuak 6


11:00

Umeen pelota partiduak

16:00

V. Itziar Trail

16:15

V. Haurren Itziar Trail

18:30

Joselontxo’s Txaranga

19:00

Burugorri aurretik plazara

Txupinazoa Herriko plazan

Marixiren jaitsiera Danborrada 23:30

Akerbeltz taldea Gaueko autobusa Debatik eta Zumaiatik. Ordutegia 70. orrialdean. KOPRAIXAK 2022 - 31



KOPRAIXAK 2022 - 33


34 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 35




JAI XA abuztuak 7

38 - KOPRAIXAK 2022


7:00

Leizarrango zezenak

11:30

Meza Nagusia

12:00

Txakolin dastaketa Flysch eta Erlete Goikoa ekoizleak

Jokin Eizmendi harrijasotzailearen erakustaldia 18:00

XVII. bikoteen arteko dantza suelto txapelketa Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin

ondoren

Errekortadore gazteak eta Leizarrango zezenak Iosu Valenciano (Itziar) Oinatz Urbieta (Itziar) Aitor Zabala (Tolosa) Asier Albite (Zumaia)

23:00 aurrez: 12€ bertan: 15€

Olatz Salvador elizan Sarrerak salgai: Itziar: Gure Denda (943199318) Burugorri ostatua (943199280) Deba: Arkatza (943192057) Zumaia: Trapaia (943831973) KOPRAIXAK 2022 - 39


Olatz Salvador Ahuldadearen indarra Karmele Jaio

Olatz Salvadorren musika ez da laua, labirinto bat dirudi. Suge baten antzera okertuz herrestatzen da gure azalaren gainetik. Sigi-saga doa aurrera eta gure ahulune eta zaurien inguruan bihurritzen da, leuntasunez, haien gainean ukendu bat zabaldu nahian bezala. Eta ukendua aldi berean da gozo eta mingots, atximurka eta laztana. Izan ere, gureak bezala sentiarazten dizkigu kantuetan azaltzen dituen beldurrak, hutsuneak, dardarak... Bat egiten dugu barrenak nola baretu ez dakien ahots horren minarekin; baina, aldi berean, haren ahots leun eta biziak zerurantz begira jartzen gaitu, gure zauri zailenen gainetik zoriontsu izateko baimena dugula sinestaraziz. Zatoz, xuxurlatzen digu belarrira, utzi egunari gaua orbaintzen. Eta gu bagoaz, lasaitu ederra hartuz. Olatz Salvadorren abestiek egia bat gordetzen dute, bere ahotsarena, eusten dion musikari esker indartu egiten dena. Lehen kantutik, intro funtzioa 40 - KOPRAIXAK 2022

betetzen duen “Gaua” izenekotik, igarri dezakegu disko guztia bilduko duen giro intimo eta apur bat onirikoa, zeinen baitan ahots leun eta zehatz batek uluka egiten dion eguzkiari, gauari, zeruari, portuei, itsasoari, mamuei, izarei, arrakalei, kale egiten diguten kaleei... Eta gora eta behera garamatza, mareak bezala, uhin zakarrik eragin gabe, baina sakoneko erresaka baten indarrez. Abesti bakoitzaren elementu guztiek erakusten duten batasun konplizeak ematen dio hein handi batean indar hori: ahotsa eta musika elkarri adi daudelako, elkar zaintzen dutelako, abestietan aurrera egin ahala elkar indartzen dutelako. Horrela gertatzen da, adibidez, “Ez garen gu” sakon eta zirraragarrian, “Ahots hari” aberatsean, “Ba hori” hipnotikoan edota “Gelditu hor” sendoan, batzuk aipatzearren. Batasuna eta soinu trinkoak baditu bere arrazoiak, besteak beste, Pablo Novoak egindako ekoizpen eraginkorra


eta musikari guztiak helburu beraren zerbitzura egoteko duten abilezia. Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua), Pablo Novoa (gitarrak, programazioak eta sintetizadoreak) eta Mattin Saldias (gitarrak), denak ari dira leku berdinerantz bultzatzen, denak osotasun baten parte direla erakusten. Rozalén (“Ahots hari” - Alaia Martinen hitzekin), La Mare (“Mareak”), Idoia Asurmendi (“Gelditu hor” - Ane Labakaren hitzekin) edo Ivan Ferreiroren (“Promesas que no valen nada”) kolaborazioek, gainera, jada perfektua zen egitura bati berniz distiratsu bat ematea lortzen dute. “Aho uhal” diskoa barruraino bustitzen gaituen zaparrada zintzo bat da.

Zuzenean lotzen gaitu gure ahuldade eta hutsuneekin eta bat batean gogoratzen digu hauek ere badirela gure bizitzaren parte, bagarela ez garena ere, falta zaiguna, desiratzen duguna... eta beldur izateko, akatsak egiteko, ezegonkor sentitzeko, lekuz kanpo egoteko, perfektuak ez izateko lizentzia dugula. Olatz Salvadorren ahotsak, belarrira xuxurlatutako garrasi horrek, eta inguratzen duen musikak, ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute. Eta bide batez, norberaren hauskortasunaren xarma ezagutzen laguntzen digute. Geure burua inoiz baino ederragoa sentitzen dardarka gaudenean. KOPRAIXAK 2022 - 41


42 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 43



Iritsi dira gurera irudi zerutiarrak, urrutikoak, oso urrutikoak omen, koloretsuak, sorginduak ikaragarriak, ez sinistekoak, baina sinisteko gogoa ematen dutenak. Honetan eta beste gauzetan ere adituek esaten digutena da, ikerketek hasi baino ez direla egin eta ustekabeak ia egunerokoak direla. Ardotan ez gera adituak baina gustatzen zaigun edo ez bai behintzat. Zerua espazioa,infinitua gustatzen zaigu eta horkoxe semealabak gera, norbaiti gustatzen ezpazaio ere. Norbaitek esan zidan loreak ez direla existitzen begirik ezpadago haiek ikusteko. Infinitoez ere horixe esan genezake nahiz eta gauzak ez direnez zuriak edo beltzak bakarrik zorionez eta batek daki. Niri dagokidanez, infinitoak lasaitasuna ematen dit batez ere. Askatasunarekin erlazionatzen det, alegia, askatasuna dela sekula bukatzen ez den autopista bat… o bi… o…, non bide ertzean atseden hartzeko lekuak dauden eta bertan gelditu aste bete edo hamar mila urte eta bat kokoteraino egindakoan berriz ere bideari ekiten dion, askatasunak ezkutatzen duenaren bila. Gainera hainbat eta hainbat lekuetan egongo dira mahasti bikainak, sagasti mardulak, garitza zabalak, itsaso garbiak eta usai ederreko mendiak eta agian, beharbada, (hemengoa ikusita ezinezkoa dirudi) inguruarekin edo ingurumenarekin betiereko oreka eta bakea bermatua dutenaren zigilua per sekula sekulorum. <<Baitta zeare. Hane txakurrak oinutsik ibillikoittukpa. Kabendiosik ez don lekuan ze ostia inbiardek. Bero txarri honek ez dik izango gu erre arteko onik>>. Tomateak gorriñak jo dizkit urtero bezela. Begiratzen ez ditudanean ere hortxe daudela zin dagit. Faustino Garate KOPRAIXAK 2022 - 45


AS TE LEHE NA abuztuak 8

bikoteen eguna


11:30

Meza

11:30

Kalejira Jan da Eran Txarangarekin

12:00

Sagardo dastaketa Leizarran Aldazabal Azpikoa Usarra Haundi Zubeltzu Torre Zubeltzu Zar

Arriola Txiki Txindurri Iturri Erlete Goikoa Ibizar Igartza

Alaia Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariak

12:30

Txan Magoa frontoi zaharrean

14:30

Herri bazkaria Menua: tomate entsalada, paella eta izozkia. Txartelak: Gure Dendan eta Burugorrin salgai. Helduek 15€. Umeek 8€.

18:00

Herri kirolak Ugaitz Mugertza (Mugertza II) eta Iker Vicente (I. Vicente) Irati Astondoa eta Karmele Gisasola (Zelai III)

Helduen arteko jolasak eta aurreskua Leizarrango zezenak 23:30

Laiotz taldea

00:30

Play back-a Gazte kuadrilez gain, edonork parte hartu ahal izango du. Izen-ematea abuzutaren 7a bitartean. KOPRAIXAK 2022 - 47



KOPRAIXAK 2022 - 49



larasanse@kardalsl.com Tel. 679918307 MUTRIKU

chorreadoypinturaenpolvo.com Polígono Industrial de Itziar Parcela 5, Subparcela 4, Nave 15 Teléfono 943 199 544


AS TE AR TEA abuztuak 9

umeen eguna


11:00

Umeen arteko jolasak

13:00

Entzierroa Leizarrango zezenak eta pottokak

14:00

Umeen bazkaria Salegi jatetxean Txartelak bertan salgai

17:00

Indartsuak ikuskizuna Euskal dantzak Leizarrango zezenak eta pottokak Buru-haundixak

19:30

Kantu-jira Poteoa, plazatik abiatuta

20:00

Bokadillo jana Tranpapean Bakoitzak berea ekar dezala

Suzko zezena plazan 22:30

Gauargi taldea

Txikienak zuri-gorriz janztera animatu! KOPRAIXAK 2022 - 53


54 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 55




AS TE AZ KE NA

abuztuak 10

gazteen eguna


10:30

Umeentzat ur-jolasak eta puzgarriak

11:30

Bizikleta karrera, erreleboka

12:30

Kuadrillen arteko jolasak eta Leizarrango zezenak, plazan

14:30

Paella txapelketa

17:30

Kalejira plazara Jan da Edan txarangarekin

18:00

Kuadrillen arteko jolasak Aurreskua Leizarrango zezenak

23:30

Anita Parker plazan

1:00

DJ Bull

6:00

Zumba maratoia

7:00

Peto jaitsiera eta gaupaseroen argazkia Gaueko autobusa Debatik eta Zumaiatik. Ordutegia 70. orrialdean. KOPRAIXAK 2022 - 59


Anita Parker

60 - KOPRAIXAK 2022

Reset

Alaine Agirre


2017an sortu eta bi disko argitaratu ondoren, indarberrituta dator Anita Parker taldea. Hirugarren lan honetan, taldeak bere esentzia berreskuratzen du. Reset izenburupean, berrabiarazten da hirukotea, 10 abestiz osatutako diskoan. Elektronika eta swing-a uztartuz, energiaz beteriko erritmo eta doinuek ezinbestean dantzara eramanen gaituzte. “Play botoiari sakatu, eta ez da bakarrik Anita Parkerren musika martxan jartzen dena; diskoaren lehen abestiko albokaren urrumekin eta aieneekin batera pizten baitira zure gorputza, esku artean duzun lanbasa, zure alboan dagoen txakurra. Denak play, eta, era berean, azalean ikusgarri ez diren baina barruan dauzkazun errua eta ikarak, eta desioak eta (auto)maitasuna, eta bizigrina eta borrokarako gogo indar haginkada aldarri iraultzak, horiek guzti horiek ere play, denak play. Denak

dantzan, denak kantuan, bolumen bizian, zure bizilagunaren zein barruan duzun diktadore-ahots horren zoritxarrerako. Eta denak esan dut, Anita Parkerren musika, kanpotik bakarrik ez, barrutik ere entzuten delako. Edo, hobeto esanda, barruan ditugun horien guztien anplifikagailua delako RESET diskoa. Denak play. Emaiozu ba play-ri, lagun, eta aliatu gaitezen Ane Martinez, Olatz Andueza eta Mikel Pirisekin, ikusezinak ikusgarri eginez, barrukoak azalera ekarriz, gutasunetik eta gutasunerako sortutako swing elektronikoaren etiketa lehertarazten duen musika honekin dantza eta iraultza eginez, gaur eta hemen. Horietan guztietan baitago Anita Parker: gaur, hemen eta gugan. KOPRAIXAK 2022 - 61


62 - KOPRAIXAK 2022


KOPRAIXAK 2022 - 63


Bueltan dia berrize Kopraixak! Bueltan tableruak, bueltan peto ta nikixak, bueltan pleibaka (aurten aldaketekin!), eo baitta buzoian irrikaz jasotze deun esku-programa re, bestiak beste. Baina lagun zahar hauek berrize ailau dian bezela, berrikuntzak e badakarzkie aurtengo Kopraixek: Izan e, bi urte hotako etenak askoako eman du, ta zoritxarrez Kopraixen derrigorrezko osagai izan dan Zentruak eztu pandemia ondorengo Koprairik ezaautuko. Azken hilabetetan bolo-bolo ibili dan kontua izanatik e, batemat enterauta ezpadao: bai, herriko beste proiektu bateako ibilikoanez, zentrua goitik behera bota de; eskeletua baino etzaio gerau. Baina ate bat itxi ta beste bat irekitze omen da, ta gazte talde bat fuerte hasi gea lanian honi buelta emateko intentzioz. Ta hoietxek gea gu, umil-umil Itziarko herrixai bere ekarpena itea datorren gazte jendia, “Itziarko Gazte Asanblada” izenpian. Ta ekaina bukaeran indako aurkezpenan ondoren, ailau zaku guri re bigarren zita inportantia: 2022ko Kopraixak. Itziarren esentzia auzolana dala ulertuta, geuke Kopraixetan gure indar apurra jarri nahi genuke martxan dabilen errota hortan.

64 - KOPRAIXAK 2022


Ta auzolan hontan siniste eztuna jun daixela tranpapea astegun buruzuri baten, ta ikusi jende mordo bat nola ai dan juntatzen zentruan alternatiba izangoan txosna montatzeko. Kontuak kontu, aurten e lortu deu festa batzordian gaztion ahotsa bermatzia. Eta aurrea beira re hortantxe segi nahiko genuke. Iruitze zakulako gaztiok badakaula ze esana, eta baita eragin beher bat e. Alegixa, oain arte inertziaz hartutako erabakixak kuestionatzia daokiula sentitze deu, eta baita askotan festak berekin dakarkin alde iluna azaleratzia re. Hemendik aurrea hortan e ingo deu alegina. Esate bateako, egungo festa ereduak eraso sexista zein bestelako eraso emateko testuinguru arriskutsuenak dia, eta hori re agerixan jartzia ta honen inguruan hausnartzia beherrezkua dala uste deu, noski, aurten ematean edozein eraso salatziaz ahaztu gabe. Eo, imajinau al deu sekula zezenik gabeko Koprairik? Zeatik ez? … Ba hoixe, gehixo luzau gabe, baatorrela haize frexkua datorren urtetako Kopraixeta, laguntzeko, hausnartzeko ta eztabaidatzeko desiatzen! Danon artian errezo dalako! Bitartian, gozau daiun aurtengo Kopraixetan! Bi urte ta geo badao-ta gogo pixkat! TA ZAINDU ALKAR! GORA KOPRAIXAK! Itziarko Gazte Asanblada KOPRAIXAK 2022 - 65




GIROTUZ

udalekuak

Gure udalekuen izena Girotuz da, hala jarri zioten beste lankide batzuk orain dela ez urte asko. Inguru guztia girotuz jarduten omen zuten eta guk ere honi heldu eta aurtenguan ere bagabiltz Itziartar txikienen uda Girotuz. Umiak, gaztiak eta begiraliak. Gu gea udalekuen partaide. Udaleku hauen helburu nagusixa gazte ta umiei aisialdirako aukera hezitzaile ta dibertigarri bat eskeintzia izan da lelengo egunetik. Gainea, adin ezberdinetako haurrak nahastuz, elkarrekin ta elkarrengandik gozau eta ikastia lortzen deu urtez urte. Aisialdiak, hezkuntza formal baten lantzeko zailak dian gaitasunak bereganatzeko aukera paregabia ematen digu: lagun ezberdinekin harremandu, begirale ezberdinak ezagutu, norbera ta bestiak maitatu, naturaz, herriaz eta herrigintzaz gozatu, leku ezberdinak ezagutu, jolastu, dantzatu… Aurtenguan, herriko askok udalekuetan parte hartzia erabaki due, 3-12 urte bitarteko 62 ume izan ditugu gure artian. Eta haur hauen bidelagun edo motorra, zortzi pertsonako lan-talde bat izan da.

68 - KOPRAIXAK 2022


Oso inportantia iruitze zaku aisialdia, honek eskaintzen ditun askatasun momentuak aprobetxatzia aspektu ezberdinak lantzeko. Udalekuak, hezkuntza ez formal bezela ulertu laizkeu. Haur danek gozatzia biharrezkua iruitze zaigu, eta hau lortzeko, haur bakoitzai gizartian ezarri zaizkion etiketei kaso in biharrian, ume bakoitzan biharrei, nahiei, goguei, beldurrei… beitzen saiatzen gea. Eta noski, hauei aurre itten. Guretzat aisialdian inportantiena ume-gaztetxo bakoitza libre izatia eta itten dian ekintzetaz gozatzia da.

Pandemia hitzare gurekin euki deu bai. Ezta errexa izan buelta, zenbat neurri, muga, debeku… Aurtengua, pandemian ondorengo bigarren urtia izan da Girotuz Udalekuentzat eta berrize lasaitasuna eta askatasuna berreskurau ditugula sentitzen deu. Pixkanaka taldia haunditzen dualare igarri deu. Aurten 2021-ian baino 15 ume geixo animau dia uztaila gurekin pasatzea. Hori guretzat oso pozgarrixa da, herrixai aberastasuna eta koloria emateie eta aldi berian haurrak herrixan aberastasunetik elikatzeia.

Herritik eta herrixantzat sortutako udalekuak dia Girotuz udalekuak!!! KOPRAIXAK 2022 - 69


autobus

Astelehenetik ostiralera - De lunes a viernes DEBA

ITZIAR

ZUMAIA

ZUMAIA

ITZIAR

DEBA

7:45 9:45 13:45 15:45 18:45 19:45 21:45

7:55 9:55 13:55 15:55 18:55 19:55 21:55

8:10 10:10 14:10 16:10 19:10 20:10 22:10

8:10 10:10 14:10 16:10 19:10 20:10 22:10

8:25 10:25 14:25 16:25 19:25 20:25 22:25

8:40 10:40 14:40 16:40 19:40 20:40 22:40

Larunbata - Sábado DEBA

ITZIAR

ZUMAIA

ZUMAIA

ITZIAR

DEBA

9:45 10:45 13:45 16:45 18:45 19:45 21:45

9:55 10:55 13:55 16:55 18:55 19:55 21:55

10:10 11:10 14:10 17:10 19:10 20:10 22:10

10:10 11:10 14:10 17:10 19:10 20:10 22:10

10:25 11:25 14:25 17:25 19:25 20:25 22:25

10:40 11:40 14:40 17:40 19:40 20:40 22:40

Igandeak eta jaiegunak - Domingos y festivos DEBA

ITZIAR

ZUMAIA

ZUMAIA

ITZIAR

DEBA

10:45 12:45 13:45 15:45 17:45 19:45 21:45

10:55 12:55 13:55 15:55 17:55 19:55 21:55

11:10 13:10 14:10 16:10 18:10 20:10 22:10

11:10 13:10 14:10 16:10 18:10 20:10 22:10

11:25 13:25 14:25 16:25 18:25 20:25 22:25

11:40 13:40 14:40 16:40 18:40 20:40 22:40

70 - KOPRAIXAK 2022

OR DU TE GI AK


GAU AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA KOPRAIXETAN abuztuaren 6ko eta 10eko gauetan DEBA

ITZIAR

ZUMAIA

ZUMAIA

ITZIAR

DEBA

22:00 23:30 1:00 2:30 4:00

22:15 23:45 1:15 2:45 4:15

22:30 0:00 1:30 3:00 4:30

22:30 0:00 1:30 3:00 4:30

22:45 0:15 1:45 3:15 4:45

23:00 0:30 2:00 3:30 5:00

Geralekuak: -Deba: Taxien geralekuen aurrean. -Itziar: N-634, Ostatuaren aurrean. -Zumaia: Patxita Etxezarreta (Donostiarako norabidean) Astelehenetik ostiralera - De lunes a viernes

Lekeitio > Donostia LEKEIT. BERRIAT. ONDAR.

MUTR.

DEBA

ITZIAR

6:15 9:50 12:50 17:50 21:00

6:45 10:20 13:20 18:20 21:30

6:55 10:30 13:30 18:30 21:40

7:05 10:40 13:40 18:40 21:50

6:30 10:05 13:05 18:05 21:15

6:40 10:15 13:15 18:15 21:25

LEKEIT. BERRIAT. ONDAR.

MUTR.

DEBA

ITZIAR

8:00 12:30 17:00 19:00 21:00

8:30 13:00 17:30 19:30 21:30

8:40 13:10 17:40 19:40 21:40

8:50 13:20 17:50 19:50 21:50

8:25 12:55 17:25 19:25 21:25

LEKEIT. BERRIAT. ONDAR.

MUTR.

DEBA

ITZIAR

8:00 12:30 17:00 19:00 21:00

8:30 13:00 17:30 19:30 21:30

8:40 13:10 17:40 19:40 21:40

8:50 13:20 17:50 19:50 21:50

8:25 12:55 17:25 19:25 21:25

7:30 11:05 14:05 19:05 22:15

8:00 11:00 14:30 20:30

7:55 11:30 14:30 19:30 22:40

8:20 11:20 14:50 20:50

ITZIAR

DEBA

DONOS.

DONOS.

ZARAUTZ Estación

Estación ZARAUTZ

9:15 13:45 18:15 20:15 22:15

10:30 14:30 17:00 21:00

9:40 14:10 18:40 20:40 22:40

10:50 14:50 17:20 21:20

DONOS.

DONOS.

ZARAUTZ Estación

Estación ZARAUTZ

9:15 13:45 18:15 20:15 22:15

10:30 14:30 17:00 20:30

9:40 14:10 18:40 20:40 22:40

10:50 14:50 17:20 20:50

MUTR. ONDAR. BERRIAT. LEKEIT.

8:30 8:40 8:50 9:00 9:10 9:25 11:30 11:40 11:50 12:00 12:10 12:25 15:00 15:10 15:20 15:30 15:40 15:55 21:00 21:10 21:20 21:30 21:40 21:55

Donostia > Lekeitio ITZIAR

DEBA

MUTR. ONDAR. BERRIAT. LEKEIT.

11:00 15:00 17:30 21:30

11:10 15:10 17:40 21:40

11:20 15:20 17:50 21:50

Igandeak eta jaiegunak - Domingos y festivos

Lekeitio > Donostia

8:15 12:45 17:15 19:15 21:15

DONOS. Estación ZARAUTZ

Larunbata - Sábado

Lekeitio > Donostia

8:15 12:45 17:15 19:15 21:15

DONOS. ZARAUTZ Estación

Donostia > Lekeitio

11:30 15:30 18:00 22:00

11:40 15:40 18:10 22:10

11:55 15:55 18:25 22:25

Donostia > Lekeitio

ITZIAR

DEBA

MUTR. ONDAR. BERRIAT. LEKEIT.

11:00 15:00 17:30 21:00

11:10 15:10 17:40 21:10

11:20 15:20 17:50 21:20

11:30 15:30 18:00 21:30

Eskaripeko geralekua Parada bajo demanda

11:40 15:40 18:10 21:40

11:55 15:55 18:25 21:55

900 300 340

KOPRAIXAK 2022 - 71


Itziartik mundura, torneatutako soluziorik onena gurutzpe.com


MENU

A:

BEREZI

) Z barne 22€ (BE parte a edariak


Hondartza 10 behea, 20820 Deba T. 943 191 774 M. 699 975 206 info@mikeliturgintza.eus