EDERRA DAGO!

Page 1

EDERRA DAGO!

2018 UDABERRI UDA KULTUR PROGRAMA


Ederra dago! esan ohi dugu uda giroan elkarren ondotik igarotzerakoan. Eguraldi ederrarekiko laudorioa ez ezik norberaren aldarte gogotsua ere adierazten du. Kanporako tira eta harreman irrika. Izen horixe jarri diogu udaberri-udako egitarau kulturalarari, iaz bezala aurten ere. Jendarte gisa kulturak batzen gaitu eta egiten gaitu berezko. Gutxienen interesekoa denaren ideia zaharkitutik aldenduz, herri-ohiturek eta sormenak osatzen du kultura, gero eta gehiago. Kultura ez da eta hainbeste goi itxurako hura, ospatu eta elkarrekin bizitzeko esparrua baizik, desberdintasun eta gatazkaz ere berdintzen gaituena. Hirietako festibal eta erakarpen haundien ondoan, bada eta bizitzarik herri txikietan. Eragile eta parte hartze desberdinez osatu dugu egitarau hau. Denetarik da bertan, egokitu denaren neurrian. Musika, antzerkia, hitzaldiak, naturaren ezagutza, esku-lanak, ipuinak, usadioak eta abar. Lehendik datozkigun tradizio eta proposamen berriak elkarren ondoan jarri ditugu, guztion onerako. Itziarko Auzo Udalaren lana da asmoak jaso eta bideratzea. Horrela egin dugu honetan ere, kultura eta aniztasuna direlako gizarte aurreratuaren ikur.

www.itziarkoauzoudala.eus


Egitaraua: Debarren Eguna — Maiatzak 20 ‘Bakean dagoenari bakean utzi’ — Maiatzak 25 Xoxoteko eguna — Maiatzak 27 ‘Lurraren bidean’ — Maiatzak 31 Otabak Aittolan — Ekainak 3 Akanpada Urritzun — Ekainak 8 Andutz eguna — Ekainak 9 Eskola Txikien Festa Oikian — Ekainak 10 Gure Esku Dago giza katea — Ekainak 10 Hitzaldia: Haurraren garapena — Ekainak 12 Dokumentala: ‘Pasaiako Badia’ — Ekainak 15 Erakusketa: Haitz Haundi — Ekainak 16 - 30 Hitzaldia: Joseba Zulaika — Ekainak 22 Sanjuan bezpera — Ekainak 23 Erromeria Santakatalinan — Ekainak 24 Zumaia Flysch Trail — Ekainak 24 Kontzertua: MICE — Ekainak 29 Raku zeramika tailerra — Uztailak 6, 10, 14 Ipuin kontaketa — Uztailak 8 Ibilaldia itsaslabarrean zehar — Uztailak 15 Udako kontzertua: ZUMB — Uztailak 21 Mendi ibilaldia gauez — Uztailak 28


BAKEAN DAGOENA MIRARI MARTIARENA - IDOIA TORREGARAI Maiatzak 25, ostirala Burugorri aretoan – 21:30 Binakako bakarrizketak Nori zuzendua: Helduei. Iraupena: 80 minutu

Debako Antzerki Astearen barruan

Antolatzaile:


ARI BAKEAN UTZI! Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Horretaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. Elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute ikuskizun hau. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak... Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!


Maiatzak 31, osteguna 19:00 – Burugorri aretoan

D O K U M E N TA L A (Geoparkeen astearen barne)

“LURRAREN BIDEAN”

Ekoizleak: Aranzadi Zientzia Elkartea eta UPV/EHU. Zuzendari zienti�koak: Arantza Aranburu, Arturo Apraiz eta Arantxa Bodego (UPV/EHU). Laguntzaileak: Otxoa de Barandika, EiTB, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala. Iraupena: 53 minutu Saioaren aurkezlea: Arturo Apraiz UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko irakaslea da, eta dokumentalaren zuzendari zienti�koa.

Argazkia: Carlos Twose - CC lizentziapean

Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko. Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren. Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.



AKANPADA

Ekainak 8, ostirala Irteera: 18:00 Itziarko

• Mendira goaz, Urritzuko le Andutz eta Salsamendi iza • Giroa lagun, ikusmira eta ezezagun ditugun bazterra • Gaua igaro eta Andutz egu bueltatuko gara etxera.

Motxila egiterakoa • Oinetako zein err • Lozakua eta este • Kanpin denda. • Frontala edo linte • Jan–edana, afald

Oharrak: • Eramatekoak norberak eram • 12 urtez azpikoak guraso ed dira, hortik gorakoak berta • Traste eta sortutako zaborra

Izen ematea: • 626 710 441 telefono • Ekainaren 6a bitatea • Osatzen den taldear dira kanpin denda e


URRITZUN

(Andutz Egun bezpera) o frontoi paretik.

epora, artzaien topaleku. ango ditugu zaindari. ilunabarra behatzeaz gain, ak arakatuko ditugu. uneko ekitaldia amaitzean

an ezinbestekoak: ropa egokiak. erilla.

erna. du eta gosaltzeko.

man beharko ditu soinean. do arduradunarekin joango an garen guztion ardurapean. a norberak jaitsiko du.

oan (Xabier) an. ren arabera antolatuko eta erregailuak.


Ekainak 9, zapatua

ANDUTZ EGUNA • Tontorretik igaro ondoren juntadizoa Urritzun. • 11:00 aurtengo mendi irteeratan parte hartu duten ikasleen artean sari banaketa. • Ondoren txorizoa eta salda. • Erromeria: Naiara Mantzisidor eta Nahia Agirregabiria.

ANTOLATZAILE: BURDIN KURUTZ MENDI TALDEA


Hogeitahamar urtetik gora igaro dira Itxaiztik gora trasteak eta jeneroa lepaka jasotzen zirenetik Andutz Egunerako. Gaur egun pista zabalak daude Urritzura iristeko. Andutz eta bere aldapa pikoak erakartzen gaitu oraindik nahiz eta paisaia eraldatzen ari garen. Ipar aurpegia ezagunagoa egiten zaigun arren, hego-ekialdeko isuriak bere sekretuak ondo gorderik mantentzen ditu. Ohiko bideetatik aparte, hamaika aukera eskeintzen dizkigu Andutz mendiak, txoko eder eta ikuspegi zoragarriak dastatzeko. Oharra: Ekainaren 10ean egingo den Gure Esku Dago giza-katea dela eta ospatuko da aurten zapatuan Andutz Eguna.


Ekainak 12, asteartea 18:00 – Burugorri gainean

HITZALDIA: HAURRAREN GARAPENA ETA ESKOLA EREDU BERRIAK • Haurraren garapen prozesua nolakoa da? • Eskola eredu ezberdinak sortzen ari dira. • Zer eskeintzen dute? • Gure eskola non kokatzen da?

Hizlariak: Naiara Zia eta Iratxe Ramirez Guraso, HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) Hazitegi ikerketa taldeko kideak, haur hezkuntzako irakasleak formatzen aritzen dira, eta eskoletako eraldaketa prozesuetan aditu.


Euskal Herriko eskola ezberdinak eraldatzen ari dira, eta gureari ere begiratu behar diogu. Ze aukera egon daitezken, metodologĂ­a ezberdinak... eraldaketa hauetan egon diren bi pertsona datoz, bere esperientziak partekatzera. Itziarko eskolak etorkizunean izan ditzakeen indargune eta ahulgunea ezagutu, eta, eskola berria irudikatzeko baliagarria gertatuko zaigu. Hezkuntza, herriaren bizkarhezurra izanik, lan ildoak zehazteko aukera ezin hobea izan daiteke.


Ekainak 15, ostirala 19:30 – Andutz Biltokian

DOKUMENTALA: PASAIAKO BADIA 1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da. Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Joseba Merino, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Bertsio o�zialak enfrentamendu bat egon dela dio. 2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu. Zuzendariak: Yuri Agirre: 1990, Azpeitia. Xabier Otamendi: 1988, Azpeitia. Erik Aznal: 1993, Itziar. Zuzendariak izango ditugu dokumentala aurkezten.



Ekainaren16tik 30era Burugorri eraikineko bigarren solairuan. Ordutegia: · Astegunetan: 17:00 – 19:00 (astelehena itxita) · Asteburuan: 11:00 – 14:00 Inaugurazioa: ekainak 16, 12:00etan

ERAKUSKETA: HAITZ HAUNDI ELKARTE ARTISTIKOAREN LANAK Haitz Haundi Elkarte Artistikoa orain dela hogeitabost urte sortu zen Deban. Talde dinamikoa da eta lagun arteko giroa dute bertan. Urte guzti hauetan zehar, heldu eta gaztetxoentzat ikastaroak antolatzen izan ditu. Honetaz aparte gabonetan eta kurtso amaieretan erakusketak egiten dituzte bertako kideek. Marrazki, akuarela, oleo eta hainbat teknika desberdin ikasten dituzte. Hala ere, aisialdiarako denborarik izaten da eta elkarteko bazkideentzat irteera kulturalak antolatzen dituzte. Lehenengoz egingo da kurtso amaierako erakusketa Itziarren, eta Debako erakusketa amaitu ondoren zintzilikatuko dituzte lanak hormetan.



Ekainak 22, ostirala 19:00 - Burugorri gainean

H IT Z A L D I A Joseba Zulaika

‘Itziar: ETAren Hasiera eta Amaiera’ Itziarren ETAk izan zuen hasieraz eta akaberaz hitz egingo du Joseba Zulaikak. Komunitate txiki baten nola suertatu zen abertzaletasunaren inguruko iraultza. Biolentziaren paradoxak nola gauzatu zuen herrian auzokoa hil ondoren galdera: “Baina hori nola leike?” Abertzale eta frankistaren arteko harremanak. Bere karrera antropologikoa Itziarko etnogra�a honen inguruan nola burutu duen argituko digu, hitzaldi hau orain 40 urte bere lekuko lana herrian amaitu ondoren eman zuen hitzaldiaren errepikapen bat izanik. Joseba Zulaika Irureta Antropologo eta idazle itziartarra, Nevada Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zentroan ikerlaria da gaur egun. Deustun ikasi zuen �loso�a eta Princetongo Unibertsitatean kultur antropologia. Etnogra�a ugari idatzi ditu, arrantzaleak, baserritarrak, ehiztariak, bertsolariak, soldaduak, artistak eta gatazka politikoa eta kontraterorismoa izan dira, besteak beste, bere gaiak. ‘Basque Violence: Metaphor and Sacrament’ Itziarren idatzitako lan nagusiak eman zion sona. Bilbo hiriaz ere sakondu du eta, dron gerraz ari da saiakera berri bat mamitzen gaur egun.



EKAINA

23

ZAPATUA

SANJUAN BEZPERA Udako solstizioko gaurik motzenean ospatzen den ohitura honekin, uda garaiari ongi etorria eman, espiritua garbitu, bedeinkapenak jasotzen dira. Erritual hauek, pasatakoa ahaztu eta datorrena hobea izatean oinarritzen direnak, garbi erakusten dute garai batean Euskal Herriko biztanleentzat gau honetan bukatu eta hasten zela urte berria.


19:00 Afari–merienda Itziarko plazan.

Norberak eraman jatekoa, beti bezela.

22:00

Supesta eskola gainekaldeko sailean. Txalaparta eta guzti. Erretzeko traste eta zakarrak dituenak aurreko egunetan pilatu ditzala bertan. 00:00 Jam Session musika libre (jo dezala dakienak) Burugorri Ostatuan

Lasturko plazan ere bai: 21:00 Mokadua 22:30 Supesta

Eta inguruko baserri eta auzoetan sua non-nahi.


KONTZERTUA

EKAINAK 29 OSTIRALA 22:00 Burugorri aretoan 5€ micenaiz.bandcamp.com


Napoka Iria taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Miren Narbaizak. MICE izen artistikoa hartu du horretarako, eta aurten argitaratu du estreineko diskoa. Bertan, orain arte egindako bideak emandako uzta ez ezik, gaur egun arte erakutsi gabe zeukana islatu du kantari eibartarrak. Kritika oso onak jasotzeaz gain kontzertu ugari eskaintzen ari da Euskal Herri osoan. Itziarren, Joseba Baleztena izango du ondoan.


RAKU TAILERRA E N D O I A KO AU Z O L O K A L E A N H I R U E G U N E KO SA I OA : 1 Uztailak 6, ostirala > 17:00 - 20:00

Egosketarako piezak egingo ditugu bi motako buztinaz.

2

Uztailak 10, asteartea > 17:00 - 20:00

Piezak egosi ondoren esmaltatuko egingo ditugu, bereziki.

3

Uztailak 14, zapatua > 10:00 - 19:00 (tartean bazkaria) Raku egosketa egun guztian zehar, labe desberdinetan.

Plaza mugatuak. Izen ematea: tel 645714633 (Arantza). Adina: 1 eta 2 egunak: 8 urtetik gora (14 urtera arte helduen laguntzaz). 3 eguna: 14 urtetik gora (txikiagoak ikusmiran) Matrikula:10 â‚Ź (14 urtetik beherakoek debalde) Irakaslea: KEIXETA (Arroa1963) Gaztetatik erakutsi zuen arterako zaletasuna, batez ere margolaritzan. 70 eko hamarkadaren bukaeran ezagutu zuen buztingintza Marino Plazaren eskutik. EHn eta espainiar estatuan hainbat, erakusketa egin ditu eta sari ugari jaso. Zumaiako Foronda Kultur Etxean sortu zuen zeramika tailerra duela urte batzuk, eta bertan da irakasle. Zarauzko Artezaleak elkartean ere ematen ditu torno alfarero eta raku ikastaroak.


Raku delakoa zeramika tradizionalean ontziak egosteko teknika bat da. Ekialde urrunean sortu zen XVI.mendean. Japonian, bakoitzak bere ontzia egiten zuen te zeremonian tea hartzeko. Gaur egun mundu guzian hedaturik dago Rakua. Buztin errefraktarioa erabiltzen da, eta batez ere katiluak egiten dira; piezak lehortu ondoren esmalte edo oxido metalikoz margotzen dira. Labean sartzen dira egosteko, 900Âş inguruan, gori-gori daudela ateratzen dira, eta berehala zerrautsez edo hosto lehorrekin estaltzen dira, kea sortuz. Giro oxidantetik erreduktorera pasatzen dira piezak, karbonizazioa lortuz, aldaketa horretan koloreak zeharo aldatzen dira, metal disdiratsu itxura hartzen dute. Prozesua amaitzeko piezak hoztu egiten dira, batzuetan uretan sartzen dira; tenperatura aldaketa azkarra izanik esmaltea pitzatu egiten da, ‘krakelatua’ deritzon testura hartzen du, ontziak zahar itxura dute, efektuak errepika ezinak dira. Naturaren lau elementuk hartzen dute parte prozesu honetan: lurrak, aireak, urak eta suak.


Uztailak 8, igandea 18:00 – Lasturko Aterpetxean

IPUIN KONTAKETA Iñaki Carretero

Adin mugarik gabeko saioa, ume eta haundientzat.

Entzun entzun.... Entzun, entzun ipuinak zer ezkutatzen duen. Entzun, entzun liburuak zer kontatzen duen. Entzun entzun.... Entzun, entzun airean dauden istorioak. Handitzen dizutezer eta... Entzun,lagunduko entzun ipuinak ezkutatzen duen. Entzun, entzun liburuak zer kontatzen duen. Entzun, entzun airean dauden istorioak. Handitzen lagunduko dizute eta... 0ndoren txokolate beroa Iñaki Carretero. 20urte ipuinak kontatzen eta irakurterakako bitartekoaren lanak betetzen hainbat lekuetan. “ Lehenengo irakuketa” ren aditua naizela esaten dute, baina nik gauza bakarra dut argi: horretan aditua banaiz, irakurtzea kostatzen zaidalako da....



Elorrixako senaia

Uztailak 15, igandea Oinez abiatu Itziarko plazatik, 8:30 (Elorrixako eleiz aurrean 9:30) Elorrixako haitzetatik Sakonetara. Ondoren, Errotaberrin bazkaltzeko plana, nahi duenarentzat.

IBILALDIA ITSASLABARREAN ZEHAR Marearteko labar ekosistema aberatsa ezagutzeko aukera. Itsas izar, olagarro, itsas erbi, arrain eta abar aurkituko ditugu bertan, kolore zein forma anitzeko bizitza begien aurrean. Hegazti zein landareetaz ere gozatzeko aukera izango degu, bazter hauek ondo ezagutzen dituzten Aitor Leiza eta Asier Aldalur naturzale porrokatuen eskutik. Izena emateko + argibideak: t: 643379436 (Inaxio) imanta_m@hotmail.com


Marrazkiak: Ander Ormazuri


Uztailak 21 zapatua 19:00 eleiza atzeko parkean (eguraldi txarraz eleizan)

UDAKO KONTZERTUA: ZUMAIAKO UDAL MUSIKA BANDA Z u ze n d a r i a : Jose Azkue

Programa: • El gato Montes.................... M. Penella • Aires Vascos N.2.................... J. Franco • New York, New York............... M. Story • Deep Purple Medley.............T. Sahashi • Pirates of the Caribbean....... K. Badelt Ondoren aperitifa eskainiko da


Zumaiako Udal Musika Bandaren lehenengo dokumentuak XIX. mendearen bukaerako urteetara garamatzate. Desagertuta egon eta gero, ezerezetik sortu zuen Zumaiako Udal Musika Banda berria berria Antonio Tapia Jaunak 1980an, lagun, haur eta gazte berriekin. Hogeita hamar urte hauetan herriko ekintza askotan parte hartu izan du: kontzertu, prozesio, kalejira, dantzaldi, danborrada eta abar. Zumaiatik kanpo ere hainbat kontzertu eskaini ditu. 2000. urtetik aurrera bereziki gogotsu ari da, izan ere, musika zaletasuna zabaldu nahian; mende aldaketak eta milurteko berriak Musika Banden funtzio soziala garai berrietara egokitzea eskatzen dute. Gaur egun berrogei partaide inguruk osatzen du Zumaiako Udal Musika Banda (ZUMB), gehienak oso gazteak.


MENDI IBILALDIA GAUEZ Uztailak 28 zapatua 22:00 Herriko plazatik Iraupena: 3 bat ordu Ibilbidea: Itziar-Andutz-Lastur-Arbil-Itziar Norbere kontu: ·Erropa eta oinetako egokia ·Linterna edo frontala ·Elikadura eta ura


Gero eta ohikoagoa da mendira gauez joatea. Bestelako esperientzia eta sentsazioak pizten dizkigu ilunpeko ibilerak, hots eta panorama desberdinak, isiltasuna, hontzaren ulua eta izarren distira. Are bereziagoa da gaua ilargi betez, eta halaxe egokitzen da hilaren 28an, udaren erdian. Aukera polita gure parajeak ikusmira desberdinetik ezagutzeko, lagun artean. Oharra: adingabekoak guraso edo arduradun batekin joan beharko dira. Antolatzaile: GAINEZ GAIN


GAINEZ GAIN


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.