BARRUAN GIRO! 2019

Page 1

BARRUAN GIRO!

2 019 – 2 0 2 0

UDAZKEN NEGU KULTUR PROGRAMA


Eguraldi desatseginaren aldarria adierazi izan degu Barruan giro! esatean, parean pasatzerakoan. Epelean elkarren ondoan babesa hartzekoa. Azkenaldian, gainera, egoki dator izena, euri, haize eta hotzaldiaren erasanean. Beste konturik ez da. Izen horixe jarri diogu udazken-neguko egitarau kulturalarari, azken urteotan. Jendarte gisa kulturak batzen gaitu eta egiten gaitu berezko. Lau katuren interesekoa denaren ideia zaharkitua gaindituz, herri-ohiturek eta sormenak osatzen du kultura, han eta hemen. Kultura ez da eta goi itxurako apeta hura, ospatu eta elkarrekin bizitzeko esparrua baizik, desberdintasun eta gatazkaz ere parekatzen gaituena. Hirietako festibal eta erakarpen haundien ondoan, bada eta bizitzarik herri txikietan. Tirriki-tarraka, eragile eta parte hartze desberdinez osatu dugu egitarau hau. Aurten ere denetarik da bertan, suertatu denaren neurrian. Itziarko Auzo Udalaren lana da herritarrei eskaintza zabaldu eta onera egitea, asmoak jaso eta bideratzea. Horrela egin dugu honetan ere, kultura eta aniztasuna direlako gizarte aurreratuaren ikur, haundian bezainbat txikian.


Hitzaldia: ‘Ezkabako ihesa’ — Azaroak 22 Santaxixili triki-poteoa — Azaroak 22 Mauthauseneko argazkiak — Azaroak 23 - 24 Erakusketa: Maite Argolles — Azaroak 29 Kontzertua: Isuo eta Kezman — Abenduak 6 Durangoko Azoka — Abenduak 5 - 8 Ortentsia izan nahi dut — Abenduak 13 Mendi ibilaldia — Abenduak 24 Gaboneskea — Abenduak 24 Olentzerori ongi-etorria — Abenduak 24 Gabonetako Ume Festa — Abenduak 27 “Euskal Herriko Itsasoa” — Abenduak 27 Sansilbestre lasterketa Deban — Abenduak 31 Urtezaharrari agur Andutzen — Abenduak 31 Idi probak Deban — Urtarrilak 1 - 7 Debako Soro Feria — Urtarrilak 4 Errege kabalgata — Urtarrilak 5 Alaikapela abesbatza — Urtarrilak 12 Sansebastianak Elorrixan — Urtarrilak 17, 18, 19, 20 “Made in, Made for” dokumentala — Urtarrilak 24 Kontzertua: Kike Tormenta — Urtarrilak 31 Santeskea Itziarko kalean — Otsailak 4 Erakusketa: Ihintza Arakistain — Otsailak 7 Santeskea baserriz-baserri — Otsailak 8 Kontzertua: Hezurbeltzak — Otsailak 14 Inauteriak — Otsailak 20 - 24 “Zer ari da gertatzen Iruña Veleian?” — Otsailak 27 Antzerkia: (Des)kontrolatuta? — Martxoak 6 Hitzaldia + solasaldia — Martxoak 6 Emakumearen Nazioarteko Eguna — Martxoak 8


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 86 udal biltzen ditu gaur egun, guztien artean 253.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatuz. Hala ere, oraindik, arnasguneen kontzeptua eta arnasguneen garrantzia arrotz samarra da euskaldun gehienentzat. Horregatik, arnasguneen garrantzia ikusarazteko ARNASA GARA komunikazio kanpaina, hainbat osagairekin, besteak beste Kartzela! websailarekin. Euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokien aitortza egitea dira plan honen oinarri nagusiak. Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hainbat herritan dira saioak lehen fasean: Aramaio, Ajangiz, Dima, Lekeitio, Baigorri, Abaltzisketa, Azpeitia , Etxarri-Aranatz, Lesaka, Leitza, Aduna, Itziar, Orexa, Orendain, Zerain...


Azaroak 22 ostirala: Santaxixili, musikarien eguna

Santaxixili ospatuz triki-poteoa Naiara Mantzizidor, Josune Arakistain eta lagunen ondoan. 20:00etan Biximonetik


HITZALDIA Azaroak 22 ostirala 19:00 – Burugorri aretoan

La fuga del fuerte de Ezkaba Ezkabako gotorlekutik 1938ko maiatzean, ihesean alde egin zutenen balentriak, hain ekintza epikoa izanik, bertako eta garaiko prentsan baino, New York Timesen islada handiagoa izan zuen. Ondorio larriak utzi zituen ihesak: 206 lagun mendietan exekutatuak eta beste 14 IruĂąako Ziudadelan 1938ko abuztuan. Ezkabako gotorlekutik igaro zirenen bizitzak ezin dira ahanzturan erori, tartean ehundaka gipuzkoar pasa ziren bertatik. Ihesean jorratu zituzten bide bazterrak zerraldoz beterik gelditu ziren. Gure historiaren kapitulo gordina, ezagutzera eman nahi deguna. Hizlariari buruz:

Fermin Ezkieta, Los fugados del fuerte de

Ezkaba liburuaren egilea eta GR225 ibilbidearen bultzatzailea da. Bide honek, ihesean, askatasuna lortu zuten errepublikarren ibilbide berea burutzen du: Ezkabatik Urepelera.


E R A K U S K E TA

Deportazioa, isiltasuna eta bakardadea Azaroak 23 – 24 | Burugorri eraikinean Ordutegia: 12:00 – 14:00 / 18:00 – 20:00 INAUGURAZIOA: Azaroak 23, 12:00etan III Reicharen konzentrazio esparruak jasandako senitartekoek sortutako erakundea da Amical Mauthausen. Faxismoaren biktimak omendu eta beraien testigantzak zabaltzeko asmoarekin hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatu izan ditu. Horietako bat Itziarren izango degu ikusgai, Debatik pasa ondoren. Erakusketa honetan, Gerra Zibileko iheslari eta deportatuen ibilbidea jarraitu dezakegu, gurean gerra bukatu eta konzentrazio esparruetara iritsi bitartean. Hego Euskalerriko herritarren zerrenda ere ikus dezakegu bertan, tartean Jose Mari Irusta Mugarza debarra dagoelarik.

Jose Mari Irusta eta berarekin batera borrokan aritu zirenen bizipenak plazaratzeko Deba eta Itziarren antolatu diren ekitaldien barruan kokaturiko saioak dira La fuga del fuerte de Ezkaba hitzaldia eta Deportazioa, isiltasuna eta bakardadea erakusketa.


ISUO TA KEZMAN KONTZERTUA Abenduak 6 ostirala 23:00 Burugorri Ostatuan Isuo zarautztarra eta Kezman gabiriarra nor baino nor. Kitarra eta tronpeta lagun, dena eman ohi dute zuzenean. Abilak dira momentu intimoak eraikitzen. “Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak� diskako doinuak, eta abesti berri zein bertsioekin datozkigu Itziarra.



ANTZERKIA L ASTURREN A B E N D UA K 1 3 O S T I R A L A 22:00 (21:00etatik aurrera taloa) Etorkizuna urrun dagoela iruditzen zaizu? Zein amets gelditzen zaizu betetzeko? Nik Ortentsia izan nahi dut, eta zuk?


Testuak: Abarka Antzerki Taldea, Oier Guillan, Joseba Sarrionandia Zuzendaria: Ander Lipus Kanpo-begirada: Oier Guillan Teknika eta diseinua: Mikel Unamunzaga Aktoreak: Izar Alguerรณ, Luis Egurrola, Lur Epelde, Ruben Markina, Nahikari Santano Konpainia: Abarka Antzerki Taldea


MENDI IBILALDIA Itziar–Karakate–Elgoibar Abenduak 24 asteartea 08:00 – Itziarko plazatik


Agiro, Zorrozpe eta Atxolinetik barna. Jan-edana norbere kontu. 16 urtera artekoak helduen ardurapean. Denbora: 5 bat ordu. Buelta garraio publikoan. Azken urteotan gurean Gabon bezperan lagun artean ibilaldian irteteko zenbaitek hartutako ohituratik dator proposamen hau.

G

EZ AIN N I G A


G A B O N E T A K O UME F E S T A


A B E N D U A

Itziarko frontoian

O S T I R A L A

27

Marrazki, buztin eskulan, aurpegi margoketa, tailer ezberdinak. Puzgarriak.

15:30etatik aurrera


Txotxongilo saioa:

EUSKAL HERRIKO ITSASOA Antzezkizuna Ginol Taldea Abenduak 27 ostirala 19:00 – Burugorri aretoan


“Euskal Herriko itsasoa� antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologiko elkarganatzen ditu: Herensugea, lamiak, Iparraizea, Hiru Mariak, olatu erraldoiak, edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat. LABURPENA: Eneko, bi galtzagorriekin beti ibiltzen den mutiko bat, itsas ondoko herri arrantzale batera joan da, bere aititerekin jaiegun batzu pasatzera. Galtzagorrietako bat lagundu nahi izateagatik, Eneko itsasoan galdu egingo da. Han, Herensuge eta itsasneska bihurtutako Lamia maitemindua ezagutuko ditu. Itsasoaren kutsadura haundia dela eta, Hiru Mariak itsas hobi baten hondoan daude, gaixorik. Enekok, Iparraizeak lagunduta, kutsadurarengandik askatu egingo ditu. 5 eta 12 urte arteko umeentzat Iraupena: Ordu bete.


ALAIKAPELA GOSPEL ABESBATZA KONTZERTUA ITZIARKO ELEIZAN Urtarrilak 12 igandea 13:15etan (meza ondoren)


Gospel estilo inguruan oinarritutako abesbatza duzu ALAIKAPENA. Sufrimendua jaso duen gizatalde batean sortutako musika mota honek kantua bere euskarri bihurtzen du, bizipen mingarriak gainditzeko eta itxaropena bizirik mantentzeko. Tradizio ebanjelariak jasotako gospel generoak Estatu Batuetako eta Hegoafrikako mugak gainditu eta, gaur egun, gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Beste abesbatzekin parekatzen badugu, gospel errepertorioa duten abesbatzak ahots naturalarekin abesten dute . Taldeak 10 bat urteko ibilbidea dauka, hainbat kontzertu eskaini ditu eta “ A cappella� lantzen du bere errepertorioa. Entzungo dituzun kantuetan itxaropena, indarra eta alaitasuna izango dira nagusi. Kantu espiritualak erabili arren, Alaikapela Gospel Abesbatza erakunde laiko moduan kudeatzen da. Zuzendaria: Daniel Amatriain Miranda Argibide gehiago: alaikapela.com


D O K U M E N TA L A

MADE IN, MADE FOR URTARRILAK 24 OSTIRALA 19:00 Burugorri gainean ONDOREN SOLASALDIA ZUZENDARIAREKIN

Jon Kareaga 21 urteko zumaiarra da, Bask arropa-enpresaren fundatzaileetako bat eta ingurumen ekintzailea. Urte hasieran Asiara egindako bidaian, moda-industriak duen inpaktua dokumentatzea pentsatu zuen, ingurumenean eta pertsonengan duen eragina azaleratzeko. Hortik jaio da dokumental hau. Alde batetik, gaur egungo sistema zapaltzailearen biktimak erakusten ditu, baina baita aldaketarako lanean ari diren pertsona eta taldeen testigantzak ere.



K I K E

Urtarrilak 31 ostirala 23:00 kontzertua Burugorri Ostatuan

Konpromisozko estilo berezi eta letra gordinak. Rock giroko melodiak darabiltza, Bob Dylanen alderik zorrotzena gogora ekarriz. 300 kontzertu baino gehiago emanak ditu hanhemenka madrildarrak.


T O R M E N T A


SANTESKEA

ASTEARTEA OTSAILAK 4 Ume eta guraso kalean zehar Irteera: 17.00 Itziarko Plazatik


Ohitura da otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan kopla zaharrak kantatu, makilarekin lurra joaz, diru edo jateko eskean ibiltzea, lehengo erara. Lurra esnatzea omen da jaiaren jatorria, neguko solstizioaren ondoren. Auzoz auzo, etxez etxe ibiliko gera talde desberdinetan, azken urteotako usadioan. Herriko beharretarako baliatuko da santeskean bildutako irabazia.

ZAPATUA OTSAILAK 8 Zahar eta gazte, baserriz baserri Irteera: 08.30 Itziarko Plazatik


Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista, musika gainditzen duen unibertso propioa sortzeko gai dira.

KONTZERTUA

Poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak.


Sarrera: 5â‚Ź

Besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte.

hezurbeltzak.com

Otsailak 14 ostirala 22:30

Burugorri aretoan


HITZALDIA Otsailak 27 osteguna 19:00 – Burugorri aretoan

Zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Juan Martin Elexpuru 2005 eta 2006an, Eliseo Gil eta Idoya Filloy arkeologoek zuzentzen zuten Lurmen taldeak 400 gra�to “berezi” aurkitu zituen Iruña-Veleiako (Araba) aztarnategiko leku desberdinetan. Gehienek latinezko testuak zituzten, baina horietako berrogeita hamarretan euskarazko hitzak eta esaldiak agertzen ziren. Aurkikuntza oso inportantea zen Euskal Herriaren zein euskararen historiarentzat. Hasieran adituek ontzat eman zituzten, baina laster nagusitu ziren zalantzak eta EHUko irakaslez osatutako batzorde batek faltsutzat jo zituen 2008an. Arabako Aldundiak auzipetu egin zituen Lurmeneko bi arkeologo. Hurrengo bi urteetan maila handiko adituek, gehienak atzerritarrak, hogei txosten egin zituzten benetakoak zirela aldarrikatuz. Lurmenek laborategiko froga �siko-kimikoak eskatu ditu behin eta berriz, baina epaileak ez du onartu. Azkenik, 2020ko otsailean hasiko da arkeologoen kontrako epaiketa. Zazpi urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna eskatzen dute Eliseo Gilen aurka.



����������������� �����������������

?

��������������

Terapeuta eta pazientea. Prest al gaude barruan daukaguna ateratzeko? Isilik egoteak arazo gutxiago ekarriko dizkigu... edo gehiago? Badaezpada, utziko diogu gure iluntasunari argi izpi batzuk sartzen? Arnastu, lasaitu eta izan. Fitxa Gidoia: Iratxe Urkiaga Aktoreak: Karmele Larrinaga, Iratxe Urkiaga Zuzendaria: Itziar Ituño Iraupena: 20 minutu Eskerrak: German Barredo, Sensei Alejandro Cruz


#M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, egitaraua Itziarren: Martxoak 6 ostirala 19:00 Hitzaldi feminista (hizlariaren berri, eguna hurreratzean) 20:00 Solasaldia 21:00 Mokadu-afaria 22:00 Antzerkia: (Des)kontrolatuta? Andutz Biltokian


EZ AIN N AI G

G

Itziarko Parrokia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.