Xuxurlaaldizkaria1zk 1 (1)

Page 18

A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

ELKARRIZKETA

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

Z

A R R U A Z

T

U N

K

A

L

Patxi Lakuntza •

Oinez Basoaren sustatzailea

“Oinez Basoarekin garapen potentzial handiko proiektua abian jarri dugu” “Klima aldaketaren kontrako borrokan lagundu nahi dugu, erraz ulertu eta erabil daitekeen bide baten bitartez”

Martxoaren hasieran hasi zen Oinez Basoaren landaketa. Nola dago basoa orain, ekainaren amaieran? Duela zenbait aste argazki erreportaje bat egin genuen landaketari buruz, eta horrek aukera eman zigun lehen balorazioa egiteko. Klimatologiak lagundu du landareak errotzen eta ez da ia marrik egin behar izan. Beraz, esan dezakegu landaketa teknikoki arrakastatsua izan dela. Nolako zainketak beharko du datozen hilabeteetan? Landaketa zaindu beharko da, lehorte garai luze batek ez suntsitzeko eta ureztaketak egiteko, klimatologiaren arabera. Badirudi landaketaren aurretik egindako garbiketa lanak, sasi eta sastrakenak, aski izango direla prozesuaren lehen fase honetan. Ia duela urtebete, Andra Mari Ikastola eta Nafarroako Ikastolen Elkartea, Naider eta Ekopassen lankidetzarekin, aurkeztu egin genuen proiektua. Denborak ematen duen ikuspegiarekin, zein dira proiektuaren balio nagusiak? Bi balio nagusi daude. Alde batetik, klima aldaketaren kontrako borrokan lagundu nahi dugu, erraz ulertu eta erabil daitekeen bide baten bitartez, jendeak uler dezaten zein garrantzitsua den horretan laguntza ematea; bestetik, tresna erraz bat eskaintzen dugu klimaren aldaketaren kontrako zuzeneko ekintza baterako: gure bizimoduak eragiten dituen CO2 emisioak konpentsatzea. Urtean zuhaitz bat landatuz, etxeko kide bakoitzak eragiten dituen emisioak konpentsatzen dira, eta beste zuhaitz batekin, berriz, merkatuko gama apaleneko ibilgailu batekin 10.000 kilometro egiteak sortzen dituenak. Horrez gain, kausa global honetan parte hartzeak ondorio zuzenak ditu guztion artean azken urte hauetan gauzatu dugun hezkuntza ereduaren bideragarritasun ekonomikoan, ohiko finantzabideak desagertu direnez, zailtzen ari baita hari eustea, eta proiektu hau baliabide ekonomiko iraunkorra bihurtu beharko litzateke. Lortu al dugu behar bezala transmititzea zuhaitzek klima aldaketaren kontrako borrokan duten garrantzia? Klimaren aldaketari buruz geroz eta informazio gehiago iristen da, bide asko daude horretarako, eta bueltarik gabe barneratu da denon kontzientzian. Zuhaitz bat landatzea arazo honen soluzioarekin lotzea ideia sinple samarra da, berez egiten da lotura hori, eta azken urteetan ekimen asko egin dira, helburu desberdinekin lotuta. Gure kasuan, Sakanan, zuhaitzez inguratuta eta, oro har, naturarekin harreman zuzenean gaudenez, zentzurik gabeko ideia dela eman dezake, baina ez da iritzi orokorra, gure gizartea ongi informaturik dago eta jendea, gehienbat gazteak, jabetuta daude klimaren al-

18

xuxurla aldizkaria

• Patxi Lakuntza, Ikastolako gurasoa (erdian).

daketak etorkizun hurbilean eta biharko belaunaldietan izanen duten eraginaren garrantziaz. Gure kasuan, lagundu egiten dugu klimaren aldaketaren kontrako borroka gure eguneroko bizitzara hurbiltzen interneteko klik baten bitartez. Lagundu al dugu jendea ingurumen arloko gaiez kontzientziatzen? Dudarik gabe iritzi trukea lagundu dugu, eta iritziak kontrastatzeak ezagutza areagotzen du; ezagutzak, berriz, kontzientzia eta ekintza ekartzen ditu, eta gozatzen dugun ingurunea baloratzea. Ingurune hori babestu behar dugu gure biziraupena bermatzeko, eta gaur egungo balio kultural eta ekonomiko erakargarria eta nahitaezkoa den aldetik. Zer arazo nabarmenduko zenituzke ingurumenaren arloan? Kexa eta ernegatzeko motiboekin zerrenda luze bat egin genezake, ohikoa den bezala… Lehen tokia energiak betetzen du; online ikusten ari gara ze petrolio kantitate izugarriak ari dira isurtzen Mexikoko golkoko BPren plataforma horretatik, eta horrek kalte handiak ekartzen dizkio ingurumenari, orain arte erabili dugu eredu energetikoaren formulazio grafikoa da, baina aldatzen hasi da, une honetan “asmatzen” ari den eredu baterantz goaz, aurrekoa jasanezina delako. Eredu berriaren zenbait xehetasun ezagutzen ditugu: eragingarritasuna eta energia berriztagarriak, aldagai teknologiko guztietan, nagusi izanen dira eta ibilgailuen bidez egiten ditugun ibilerak,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.