XUXURLA 2019

Page 1

ALE BEREZIA

10

ANDRA MARI IKASTOLAREN 50 URTEKO IBILBIDEA 1969 - 2019

andra

mari

ikastola

S a t e n i k E

! ! ! ! egi



SARRERA Zorionak zuri, zorionak guri, zorionak den-denoi! Jakin badakizu, nola ez, baina Andra Mari ikastolak 50 urte bete ditu aurten, eta ospakizunez ospakizun daramagu ikasturte guztia. Umeek eta gazteek emozio handiz bizi ohi dituzte beren urtebetetze-ospakizunak. Gogotan egon ohi dira eguna noiz iritsiko, haien lagunekin, familiarekin eta ingurukoekin festa handia egiteko. Urteek aurrera egin ahala, ordea, aldatu egin ohi dira urtebetetzeen inguruko ohiturak: batzuek ospatzeari uzten diote eta beste batzuek eguneroko martxa mantsotu eta pixka batean hausnartzeko erabili ohi dituzte.

10 2019ko azaroa 3 Agurra 4 - 5 - 6 Beti aurrera 8 - 9 Zer dio 11 Aiorik ez 13-14 Gogotik 16-17 Barra-barra 19-20-21-22-24-25 Bizitakoak 27-28 Euskara 30-31 Harrapazak/n 32-33 Denok berdinak, denok desberdinak 34-35 Lan eta Lan Auzolan 36-37-38 Ekin eta Segi

Bigarren talde horretan sar dezakegu Andra Mari ikastolaren kasua: 50 urte bete ditugula-eta, atzera begira jarri gara, baina ez beste garai batzuen minik dugulako, nondik gatozen eta nola eta zer egoeratan sortu ginen jakin behar dugulako baizik; eta tarteko ibilbidean egindakoak ere gogora ekarri nahi izan ditugu, zer garen, zer egin dugun, zertan gabiltzan eta zertan hobetu/aldatu behar dugun ere jakin nahi dugulako, aurrera eginen badugu: hezkuntza-eredua, ikasleen irteera profila, ikasleen beharrak, euskara, kooperatibak, auzolana... 50. urteurrenaren harira egindakoen kontaketa eta hausnarketa bildu ditugu aurtengo Xuxurla aldizkarian batez ere, baina ez dugu hori bakarrik landu, urtebetetzea ospatzen ari garenez, ospakizun, festa ilusio eta pozak ere bildu baititugu bertan, jakina, urtebetetze-festek behar duten bezala. Beraz, hemen duzu urteurrenak, 50 urteek eta ospakizunek orain arte eman dutena; azken finean, nondik gatozen, zer garen, zer egiten dugun eta zer egin nahi dugun. On dagizula, eta ikasturte berri on!

Erredakzio eta koordinazioa: Itziar Begiristain, Adur Goikoetxea, Olaia Martiarena, Iñaki Mundiñano, Josebe Sagastibeltza eta Iñaki Tolosa. Kolaborazioak: Itziar Aldaz, Josune Arrazubi, Mikelatxo Flores, Marta Igoa, Muxi Mariñelarena, Estitxu Ruiz eta DBH 4. mailako ikasleak. Zuzenketak: Iñaki Mundiñano. Publizitatea: Itziar Begiristain eta Asier Garitaonaindia. Diseinua eta maketazioa: Yolanda Goikoetxea. Inprimatzailea: SDI inprimategia.


04

BETI AURRERA

ANDRA MARI IKASTOLAREN HISTORIA Andra Mari Ikastola herri-ekimenez eta auzolanean sortutako gurasoen kooperatiba bat da, hasiera-hasieratik, euskara eta euskal kulturaren transmisio eta sustapenarekin konprometitua. Guraso eta langileen partaidetza eta herritarren eta herriko erakundeen inplikazioa ezinbestekoak izan dira ikastolaren proiektua eratzeko. Andra Mari Ikastolak Hiriberri, Ihabar, IraĂąeta, UharteArakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Lizarragabengoa, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Iturmendiko ikasleak hartzen ditu. Gaur egun, Etxarrin eta Arbizun daude ikastolak dituen egoitzak: Etxarrin bi eraikinetan banatua, batean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak eskaintzen dira, eta bestean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; Arbizun, Haur Hezkuntza. Etxarriko DBHko eraikina eta Arbizuko HHko egoitzak herri hauetako udalek utzitakoak dira; Etxarriko HH eta LHko eraikina, udalak utzitako lurretan eraikitakoa da, nahiz eta eraikinaren jabegoa ikastolarena den. Andra Mari Ikastolak eta Altsasuko IĂąigo Aritza ikastolak, 1976. urtetik aurrera, Aralarko Mikel Donea Ikasleen Gurasoen Kooperatiba osatzen dute. Kooperatiba hau Nafarroako Ikastolen Elkartearen (NIE) barnean dago eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibaren kide ere bada. Erakunde hezitzaile gisa, ikastetxe itundua da, hau da, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen du. Herritik eta herriarentzat sortutako proiektua izan da hasieratik, eta asmo horrekin jarraitu du bere ibilbide osoan. Ikastolaren proiektua eskualdean errotua dago, eta eragile aktiboa da bertako bizitzan.


BETI AURRERA

05

HISTORIA LABURRA Andra Mari ikastolak 1969. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Guraso eta herritar talde batek elkarlanean abiatutako ametsa: beren seme-alabak euskaraz eta euskal kulturan heztea zen beraien helburua. Hasiera guztietan bezala, ez ziren gutxi izan gainditu beharreko oztopo eta lehiak: leku falta, ofizialtasuna... Baina guraso eta herriko jendearen iraunkortasun, ilusio, inplikazioak, azken batean, ikastola herri-proiektu bezala finkatzeko nahiak, posible egin zuen gaur egun dugun ikastola. Sortzeak beti dauka hamaika komeri eta lanaren sariak sarri bi aurpegi, kontzientziak zion EKIN ETA SEGI Aurkitu izan arren oztopo ugari Auzolanez eraiki zuten Andra Mari


06

BETI AURRERA

Data esanguratsuak: 1969: Andra Mari ikastolaren hasiera, Eskola Zaharren egoitzetan, auzolanean itxuratu eta gero, 12 ikaslerekin. 1971: Lakuntzako ikastolaren sorrera. 1974: Arbizuko ikastolaren sorrera. 1976: Aralarko Mikel Donearen Ikasleen Gurasoen Irakaskuntzarako Kooperatiba sorrera, Sakanako ikastola guztiak. 1977: Bakaikuko eta Uharte-Arakilgo ikastolen irekiera. 1981-1982: Eskolaldi liburuen lorpena. 1985: Lehendabiziko legeztatzea, OHOko lerro bat, zortzi gela. 1985-1986: Ikasturtea: OHO osoa Etxarrin bertan bukatu zuen lehen promozioa. 1989: Andra Mari ikastolako lehenengo Nafarroa Oinez festa, “Nafarroan euskaldun” lelopean. 1990: Etxarriko, Arbizuko eta Lakuntzako (gela bat) Eskolaurreak eta OHOko bigarren lerroaren legeztatzea. 1990: Uharte-Arakilgo eta Bakaikuko gelen itxiera. 1994: Andra Mari Ikastolaren 25. Urteurrenaren ospakizuna. 1995: Lakuntzako ikastolaren itxiera. 1995: Andra Marik eta Iñigo Aritzak “Sakana” Ikastola sortu, DBH ezartzeko. Lerro bana ikastola bakoitzean. 1996: Bigarren Nafarroa Oineza, “Herrikolore” lelopean. 1998-1999: DBHko lehen promozioa. 2009: Hirugarren Nafarroa Oineza, “Txikiak handi” lelopean, eta Etxarriko ikastolaren 40. urteurrena. 2010: “Oinez Basoa” proiektuaren lehenengo basoa. Baso honetan, 9 espezietako 5.200 zuhaitzen landaketa, 2009ko Andra Mari Ikastolaren Nafarroa Oinezari eta 2010eko Paz Ziganda ikastolarenari zegozkienak. 2013: Utzubar Txikiko eraikinaren lehen harri jartze ekitaldia. 2014: Arbizuko ikastolaren 40. urteurrena. 2015-2016: Utzubar Txikiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinaren mustutzea. 2018-2019: Eskolaldi etengabearen ezarpena HH eta LHn. 2019: Etxarriko Andra Mari Ikastolaren 50. urteurrena.


Garcia Ximenez Kalea 31 • ALTSASU

T. 948 564 260 610 098 595


08

ZER DIO

“ANDRA MARI IKASTOLAK 50 URTE” DOKUMENTALA Ikastolak bere urteurrena ospatzeko aurrera eraman dituen jarduera guztien artean, testigantzen dokumental baten grabazioa ere izan dugu, eta oso-oso berezia izan da. “Andra Mari Ikastolak 50 urte” izenburupean, Aitor Karasatorre eta Asier Beltza gurasoak izan dira bideo honen ekoizleak. Hamabost langile, ikasle ohi, guraso eta sortzailerekin bildu dira Aitor Karasatorre eta Asier Beltza, euren hitzak jaso eta berrogeita hamar urte hauetan zehar ikastolatik pasatu diren milaka pertsona horiei ahotsa emateko asmoarekin. Juana Mari Jauregi, Mila Razkin, Olibi Galparsoro, Mila Berastegi eta Gloria eta Marta Lopez izan dira irakasleen ahotsa. Ikasleei dagokienez, Gaizka Uharte, Aitor Azpiazu, Eneko Larrañaga, Tania Gamboa, Ekaitz Gabirondo eta Jesus Mari Mendinueta izan dira euren esperientziak kontatu dituztenak. Amaitzeko, guraso eta sortzaileen testigantzak Junkal Arregi, Pedro Lizarraga eta Jose Mari Ustarrozen ahotik irten dira. Dokumentala, sei ataletan dago antolaturik: Lehen atala Euskarari dagokiona da, eta hemen, elkarrizketatu guztiek ikastolak bost hamarkada hauetan euskararen garapen eta normalizazioan jokatutako ezinbesteko papera aipatzen dute. Bigarren atalean, ikastolaren sorrera hizpide, sortzaileek hartzen dute protagonismoa. Garai hartan, Ikastola martxan jartzeko ibilbidean, haizea beti kontra izan ohi zutela gogoratzen dute, baina, horren gainetik, herritarren lana eta gogoa aipatzen dira etengabe. Hurrengo atalean, Andra Mari Ikastolak plano pertsonalean emanikoaz hitz egiten dute protagonistek: ikastolak bizitzarako emaniko tresnez, lagun eta harreman berriak egitearen garrantziaz edota umeekin lan egitearen aberastasunaz mintzo dira solaskideak. Ikastola aurrera atera eta berrogeita hamar urteren ondoren bizi-bizirik mantendu ahal izateko auzolanen garrantziaz hitz egiten dute protagonistek dokumentalaren laugarren partean. Atal honetako elkarrizketa-gaiak dira: gurasoen etengabeko lana, Nafarroa Oinezak, jendearen lanerako gogoa, Frankismoaren iluntasunarekin haustura eta ikastolek hezkuntzari ekarritako argitasuna, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana….


ZER DIO

09

Bosgarren partean, Ikastolaren hezkuntza ereduaz dihardute elkarrizketatuek. Irakasleen kasuan, garai hartan formazioan eta material sorkuntzan lan andana egin behar izan zutela adierazten dute guztiek; gainontzeko elkarrizketatuek, aldiz, elkartasuna, talde-lana, balioak eta gertutasuna aipatzen dituzte behin eta berriz solasaldietan. Seigarren eta azken atalean, protagonistek ikastolaren inguruko euren hausnarketak helarazten dizkigute. Batzuk ikastolaren etorkizunaz mintzo dira, eta beste batzuk anekdota eta pasadizo batzuk kontatzen dituzte modu umoretsuan; baina guztiek bat egiten dute modu goxo eta maitekorrean ikastolak euren bizitzei eginiko ekarpenak gogora ekartzen dituztenean. Dokumentala ekainaren 8an mustu zen, Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizun jaiaren barnean, eguerdi partean Kultur Etxean egin zen ekitaldi nagusian. Bideoak harrera ikusgarria izan zuen, eta ikusleetako asko emozioak eta malkoak ezin eutsi utzi zituen. Mila esker dokumentalaren ekoizpen lanetan aritu diren Aitor Karasatorre eta Asier Beltzari! Mila esker bideoan agertzen zareten elkarrizketatu guztiei! Eta nola ez, eskerrik asko bideoan ahotsik izan ezin duzuen baina berrogeita hamar urte hauetan Ikastolaren bidelagun izan zareten guztioi! …………………………………………………

Dokumentala ikusteko: www.andramariikastola.eus/Multimedia/Bideoak/Andra Mari ikastola 50 urte. Edo https://youtu.be/dszk-gAff_4 esteka.


ETXARRI ARANAZKO UDALA

Ondo jan ondo izan

Taldeetarako sukaldaritza eta garbiketa

VENTA Y REPARACIÓN


11

AIORIK EZ

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK: OHARTU GABE HELDU GARA MUGARA Arratsalde on denei Gure_azken karrakan Gustura pasa dugu Urte guzti hauetan Asko ikasi dugu Guk bai ikastolan Olibirekin ere Murgiltzen bertsotan ikusiko duzue gure ahotsetan

Haur Hezkuntzan hasita Genbiltzan marrazten Arantxa ta Josune guri erakusten Etxetxoan sartuta Han geunden jolasten Errekreo garaia Geunden gu itxoiten Eguneroko martxan Gutxinaka ikasten Puri ta Kontxurekin Lehen Hezkuntzan sartu lehenengo bi urtetan gehiketak burutu 3 ta 4 mailetan inglesa ulertu azkenik biderketak guztiz menperatu ta DBHrako burua prestatu

Eskerrik asko denei urte hauengatik zoragarriak dira hasi ginenetik izugarrizko_ametsak betetzeagatik agurra ematea pena sentiturik baina_agur esatera gaude beharturik



GOGOTIK

13

ANDRA MARI IKASTOLAKO HISTORIA PEDAGOGIKOA 50. URTEURRENA Sakanako familien eta herrietako eragile askoren nahia izan zen Ikastola sortzea. 1969an jaio zen gaur egungo Andra Mari Ikastola (Bakaikun, Etxarrin, Arbizun, Lakuntzan eta Uharte-Arakilen). Erronka handia izan zen gurasoentzat erabat eratuta zegoen irakaskuntza publiko tradizionaletik sortu berri zeuden herriko ikastetxe txikietara haien haurrak matrikulatzea. Francoren garaiko irakaskuntza “pentsamendu bakarreko” hezkuntza zen. Diktaduraren zentsuraren ondorioz, irakasgaietan lantzen zena oso bideratuta zegoen. Euskara debekaturik zegoen, eskoletan euskaraz egiteagatik jendea zigortzen zen eta irakaskuntza erabat konduktista zen: zigorren eta sarien bidez ikasten zuten “la letra con sangre entra” ereduari jarraituz.

Sakanako Ikastoletako lehenengo gurasoek ez zuten haien umeentzat eredu hori nahi, eta klandestinitatearen mugan, Ikastola sortu zuten. Euskara komunikazio hizkuntza izanik, irakaskuntza eredu berri bat eraikitzen hasi ziren. Ardatz berriak behar ziren eta guztiok batera, irakasle eta guraso, inplikatu ziren pedagogikoki eta ekonomikoki. Gurasoen gogoak irakasleak motibatzen zituen, haientzat irakasle izatea ez zen lanbide bat soilik, bizimodu bat baizik. Nafarroako ikastola guztiekin koordinaturik, aitzindaritza pedagogikorako ardatzak markatu zituzten. Elkarrekin ikasiz, Piageten, Wallonen, Freireren, Freineten… pedagogian eta garaiko ikerketetan oinarriturik hasi ziren proiektu pedagogikoa eraikitzen. Espazioak hornitzea eta antolatzea erronka bilakatu zen, eta, elkarlanean, ametsa errealitate bihurtu zedin, euren bizitzako denbora librea eskaintzen zioten proiektuari. Hainbat metodo pedagogikori jarraituz (Montessori, Decroly, Rosa Sensat…), metodologia aktiboa inplementatu zuten, eta, ikasketa esanguratsua bermatzeko, komunitate osoak hamaika material sortzeari ekin zion.

Ibilbide pedagogikoa Hasierako garai haiek herentzia pedagogiko handia utzi zuten gure ikastolaren ibilbidean, ikastola sortu zenetik defendatu den printzipioa, hau da, “haurra bera da bere ikasketa eraikitzen duena”. Neurotzientziak gaur egun egindako ikerketek ere printzipio hori berresten dute. Hori posible egiteko, gurera egokitzeko beharrezkoak diren doiketak eginez metodologia aktiboa eta esanguratsuak bultzatu dira gure ikastolako etapa guztietan. Horretarako, ezinbestekoa izan da irakasleen etengabeko formakuntza, eta gaur egun ere hala da. Hezkuntza sistema orokorra finko mantendu bada ere, guk gorde izan dugu gure berezkotasuna eta jakin izan dugu geure izaera pedagogiko eraikitzen. Haur Hezkuntza (2-6 urte) eremu mimatua izan da betidanik gurean. Etapa hau garrantzitsua da, adin honetan pertsonaren oinarri fisiko, mental, emozional eta afektiboak garatzen baitira ondorengo ibilbidean haurra pertsona autonomo, ekintzaile, enpatiko, arduratsu… izatera irits dadin. Horretarako, metodologia bat baino gehiago inplementatu izan dira, hala nola, haurraren interesetik abiatuz proiektuka lan egitea, haurrak era autonomoan bizipenak izan ditzan txokoak antolatzea, gure testuingurua baliatuz naturarekin bat hazi, familiaren partaidetza sustatu ikastola eta etxea lotzeko asmoz. Gaitasunen garapenean oinarritutako geure curriculumeko proiektua sortzea izan zen hurrengo urratsa, zeinetan, edukiak bide zirela, helburua haurraren pentsamenduen gaitasunak garatzea zen, haurrari etapa konkretutik abstraktura bidea jorratzen laguntzeko. Honekin batera, ikaslearen garapen integrala helmuga hartuz, bere garunaren hazkuntza sustatuko zuten hainbat proiektu inplementatu ziren geletan. Alde batetik, IRATI proiektua, informa-


14

GOGOTIK

zioaren kudeaketarako erremintak lantzen dituena; bestetik, SORMEN, alboko inteligentzia lantzen duen proiektua. Aipatutako bi proiektu hauek zeharkakoak dira eta egoerak eskatuta baliatzen ditugu. Gizartea aldatzen doan heinean, Andra Mari Ikastolak betidanik ahalegin erraldoia egin izan du behar desberdinei erantzuteko. Gaur egun, indibidualismoa indarra hartzen doan gizarte honetan, elkarrekin bizitzen ikastea da gure helburu garrantzitsuenetariko bat. Horretarako, gure gelatan lan kooperatiboa sustatzen dugu IK/KI (Ikasi Kooperatuz/Kooperatzen Ikasi) proiektuarekin lan eginez. Horrekin batera eta gaur egun jazarpena hartzen ari den protagonismoarekin larrituta, KiVa proiektua jarri dugu martxan. Andra Mari Ikastolan betidanik izan da ikaslea (haurra-gaztea) erdigunea, ikasketa prozesu guztian bidelagun izatea da komunitate osoaren helburua. Honi gehitu behar zaio azken fasean ondorengo etapari begira eskaintzen zaion orientazio akademikoa. Gaur egun Ibilbide luze honetan oinarri sendoak eraiki ditugu eta prest sentitzen gara hezkuntza sistema berri baten alde urratsak ematen hasteko. Arestian aipatu dugun bezala, haurra-gaztea da bere ikasketa prozesuaren protagonista. Gaur egungo gizarte konplexu honetan horrek horrela jarrai dezan, hainbat urrats ematen hasiak gaude gure metodologietan. Hauetan zutabe garrantzitsuak dira emozioen kudeaketa, parte hartzea, lankidetza eta harreman enpatikoak. Haur Hezkuntzan KONFIANTZAREN PEDAGOGIA inplementatze prozesuan gaude. Honek, familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbidetzea du xede. Haurrari bere iniziatibek eragiten diote ikaskuntzarako gogoa eta harremanetan sozializatzeko bidea. Hori horrela izanik, eta haurren ongizate psikikoa zein fisikoa zainduz, segurtasuna bermatzen dien erreferentzia testuinguru aberatsak eraikitzen dihardugu, irakasleak bide-lagun garela. Hurrengo bi etapetako adin-tarte zabala eta anitza kontuan hartuz, aldaketa metodologikorako hainbat urrats ematen ari gara. Lehen Hezkuntzako lehen fasean, hau da, 1., 2. eta 3. mailetan, Konfiantzaren Pedagogiaren ildo metodologikoei jarraituz, KIRIBIL proiektua sortzen ari da. Bertan, ikaslea ikasketa prozesu formalaren lehen urratsak ematen ari da

eta, hori horrela izanik, bakoitzaren garapen prozesua errespetatuz eta interesak eta ikasketak uztartuz, umearen motibazioa sustatzen dugu. Azken ikasturteetan, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren aldeko pausoak ematen hasiak gara. Hiru dira hezkuntza honen zutabeak: ebaluazioa, metodologia eta emozioen kudeaketa. Ebaluazioa da hezkuntza sistemaren ardatza, honek baldintzatzen baititu ikaste-prozesuaren ezaugarriak. Hezkuntza tradizionalean ebaluazio sozialak (kalifikatzaileak) izan du protagonismo guztia. Hau alde batera utzi gabe, ebaluazio HEZIGARRIAk bideratzen ditu gaur egun gure metodologiak. Honek bermatzen du ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista izatea, autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliz, ikasketa-prozesuan behar dituen autorregulazioak egin ditzan. Ondorioz, ikastalde aktiboak, dinamikoak, kooperatiboak eta motibatuak sortzen dira. Testuinguru honetan, norberaren emozioek protagonismo berezi hartzen dute, elkarrenganako eta elkarren errespetuan, pertsona orekatuak garatzeko. Hezkuntzak, helmugarik gabeko bizitzaren erronka dela jakinda, komunitate osoaren (guraso, langile, ikasle) etengabeko elkarlana behar du, eta ILUSIOZ dihardugu horretan.



16

BARRA-BARRA

EKAINAREN 8a, ANDRA MARI IKASTOLAREN EGUN HANDIA Asko izan dira aurtengo ikasturtean zehar gure ikastolaren 50. urteurrena egoki ospatzeko egindako jarduerak: batetik, logo eta lelo berriak mustu ditugu, “Ekin eta segi” lelopean gauzatu baitira aurten aurrera eraman diren ekintzak. Gainera, kamiseta berriak, Beietz! taldeak berariaz urteurrenerako konpasatutako “Ekin eta segi” abestia, omenaldiak, hitzaldi zikloa, kontzertuak, dokumentala, ikastolaren festa berezia, ikasle ohiendako bazkari herrikoi erraldoia… izan ditugu 2019an zehar, urtemuga merezi bezalakoa izan dadin. Hala ere, urtean zehar egindako jarduerak asko izan badira ere, ekainaren 8a izan zen ikastolak bere urteurrena ospatzeko aukeratutako egun handia; eta beraz, ospakizun guztien erdigune. Honela, aurtengo “Ikastolaren Festa” inoiz baina bereziagoa izan da, 50. urteurrenarekin lotutako jarduera andana izan baitzuen. Goiz-goizetik hasi zen eguna LHko ikasleen pilota txapelketaren finalekin. Maila handiko partidak ikusi ahal izan genituen! Ondoren, nola ez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta DBHko ikasleek jokatutako Herri Kirol lehiaketaz ere gozatu ahal izan genuen. Eta gainera, urteroko legez, HH, LH eta DBHko ikasleek ikasturtean zehar sortutako lanen erakusketa bikaina ikuskatzeko parada ere izan zen Kultur Etxean. Ederra guztia! Bitartean, goiza aurrera zihoan, eta asko ziren urduritasun zeinu nabarmenen artean, Etxarriko plaza inguruan zortziehun lagun pasarendako bazkaria prestatzeko lanetan ari ziren gurasoak. Eguerdian, Andra Mari ikastolaren 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia egin zen; hau ere Kultur Etxean. Olaia Martiarena eta Naroa Iraurgi izan ziren hitza hartzen lehenak. Ikastolako zuzendari pedagogikoak eta lehendakariak ikastolaren ibilbidean mugarri izan diren datak ekarri zituzten gogora. Ondoren, ikastolan ikasle eta irakasle ohi, sortzaile eta langile izandako pertsona batzuen gogoetak jasotzen dituen dokumental motza ikusi ahal izan zen. Dokumental hau ikastolako guraso diren Aitor Karasatorrek eta Asier Beltzak sortua izan da, eta bertaratu ziren guztiak hunkitzea lortu zuen. Ekitaldia amaitzeko, LHko ikasleek Andra Maritik pasatutako langile, familia, sortzaile, ikasle


BARRA-BARRA

17

eta gainontzeko bidelagun izandako guztiei omenaldi xumea eskaini genien. Omenaldia Etxarriko abesbatzak abestu eta geure ikasleek dantzatutako aurresku batekin amaitu zen. Asko izan ziren Kultur Etxeko ekitaldia malkoei ezin eutsi amaitu zutenak! Bazkal ordua gerturatzen ari zen, eta giro aparta suma zitekeen herrian plaza inguruan. Familien auzolanari esker, zortziehun lagunendako bakaria prest zegoen, eta aldarte ederrean eseri ziren mahaien inguruan bertaratutako guztiak. Aseta eta poz-pozik utzi zituen bazkariak mahaikide guztiak! Bazkal ondoren eta urteroko legez, Andra Mari ikastolako hezkuntza komunitateak bere omenaldia eskaini zien aurten ikastola utziko duten DBH 4ko ikasleei. Hau izan zen eguneko beste memento hunkigarrietako bat. Polita benetan! Ordurako eguna aurrera zihoan, eta txikienak puzgarrietan jolasten ziren bitartean, Beietz! eta Tximeleta taldeak prest ziren arratsaldea girotu eta plaza musikaz alaitzeko. Arbizuarrak izan ziren oholtzara igotzen lehenak. Zazpiak pasa ziren euren lehen notek jendea dantzan jarri zutenerako. Ondoren, Tximeletako kideak igo ziren kioskora, eta gauerdira arte aritu ziren euren musikarekin jendea alaituz. Tartean, geldialditxo bat egin zuten suzko zezenak gaztetxoak plazan zehar korrika jar zitzan. Bejondeiela bi taldeei! Eskerrik asko halako giro ederra jartzeagatik! Egun aparta izan zen ekainaren 8koa. Ederra bezain arrakastatsua!!! Horregatik, Andra Mari ikastolak bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie 50. urteurren ospakizunean gure artean egon zineten bidelagun eta laguntzaile guztiei!!! Eskerrik asko!!!


BEROKUNTZA INSTALAZIOAK Berokuntza zentralen instalazio mantentzea Mantentze termiko industriala (hotza, beroa, lurruna....) Galdara gelen erreformak Kontsumo banaketak Berezko Ingenieritza BEROA ESTELLA S.L. PolĂ­gono Berriainz C/D 124 31195-AIZOAIN Tfno: 948306369 www.beroa.com


HAUR HEZKUNTZA

BIZITAKOAK

19


20

BIZITAKOAK

LEHEN HEZKUNTZA


LEHEN HEZKUNTZA

BIZITAKOAK

21


22

BIZITAKOAK

DBH



24

BIZITAKOAK


BIZITAKOAK

25


Lizardi Estetika zentroa

649 444 018 • abenjumo@hotmail.com Nagusia 12 - 1B • Etxarri Aranatz


EUSKARA

27

50 URTE EUSKARAZ HEZTEN Ikastolaren sorrera eta eguneroko oztopo eta lorpenak Ez da kasualitatea gure inguruko hamaika ekimen, elkarte eta tokik aurten 50 urte bete izana (1). Aurten urteurren berezia dute, besteak beste, Jorge Oteizaren Arantzazuko apostoluek, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelak, euskara batuak, Fontes Linguae Vasconum aldizkariak, Seaskak,… Eta, horiekin guztiekin batera, Nafarroan, Iruñerriko Uxue, San Fermin eta Paz Ziganda ikastolak, Olaztiko ikastolak, Leitzakoak, Etxarriko Andra Mari ikastolak eta Tafallako Garces de los Faios ikastolak. Etxarri Aranatz herri euskalduna zen duela 50 urte, baina euskara etxeko eta etxerako hizkuntza zen, bestela ez baitzen ez libre ez ongi ikusia euskaraz aritzea, ikastea, egitea. Garai hartan, Nafarroako Diputazioak ekinaldi xume batzuk bultzatzen zituen euskaraz zekiten umeei ezagutza aitortzeko, eta eskolan orduren bat ematen hasi zen. Baina halakoak eginik ere, herritarren artean zabaldurik zegoen euskara herrian atzera egiten ari zelako inpresioak. Astean ordu bakar bat euskaraz ematea edo euskaraz zekitela saritzea ez zen nahikoa euskaraz ikasteko nahiari erantzuteko, eta herritarrek, auzolanean, elkarlanean, konponbidea eman zioten egoera hari. Halaxe abiatu zen Etxarriko ikastolaren historia (2) eta halakoxe abiatu ziren ere beste ikastola asko garai berean, zailtasunak zailtasun, euskaraz ikasi eta euskaraz bizitzeko ahaleginean: Sakanan bertan, Olaztiko ikastola Etxarrikoaren urte berean, Altsasuko eta Lakuntzakoak 1971n, Urdiaingoa 1972an, Arbizukoa 1974an, Irurtzun eta Bakaikua 1974an eta Uharte-Arakilekoa 1979an. Ruper Ordorikak “Zaindu maite duzun hori” kantuan dioen moduan, zein nekeza den euskaldun izatea! Zorionez, ikastolaren 50 urteotan ehunka euskaldun hezi eta hazi bagara ere, ez da erraza izan urteetan egindako bide hori. Hasieratik bertatik egoera alegalean sortu ziren ikastolak, hau da, sistematik kanpo, lege-babesik gabe, euskaraz ere bizi hezi zitekeelako uste eta nahi sendoak bultzaturik. Esate baterako, Andra Mari ikastola 1969an sortu bazen ere, 1981-82 ikasturtean lortu ziren lehenengo aldiz eskolatze liburuak. Tartean ikastolan ehunka ikaslek ikasi bazuten ere, bestelako trikimailuak asmatu behar izan ziren umeek eskolatzeko, eta 1985. ikasturtean atera zen ikasketa guztiak ikastolan hasi eta burutu zituen lehen promozioa. Euskarazko irakaskuntzak aurrera egin ahala, ezinbesteko bihurtu zen ikastolaz gaindiko ikasketak euskaraz egiteko aldarrikapena. Askok gogoan izanen dituzte oraindik nola joaten ziren autobusa hartuta Iruñera “FP eta BUP euskaraz nahi ditugu” aldarrikapena Nafarroako Gobernuaren aurrean aldarrikatzera. Ikastolako lehen promozioa atera orduko ezarri zen azkenean Sakanan euskarazko irakaskuntza goiko mailetan. Hor ere ikastolek eta herritarrek bultzatu zuten D ereduak gora eta aurrera egitea. Borrokaren borrokaz eta aldarrikapenaren aldarrikapenez, euskarak gora egin du ikasketetan, eta euskaraz ikasteko eskubidea gauzatzen ari da gero eta maila gehiagotan. Sakanan bertan batxilergoa bitarteko ikasketak egin daitezke euskaraz, baina Lanbide Heziketa, 1985ean aldarrikatzen genuen FP euskaldun hura, oraindik ere aldarrikapenen poltsan daukagu Nafarroan. Hortik gora, unibertsitateetan aurrerapauso handiak eman dira, euskararen irakaskuntza gorabeheratsua bada ere ikasketaren eta herrialdearen arabera.


28

EUSKARA

Hasierako beste oztopoetako bat euskaraz irakasteko materialgintza zen, dudarik gabe. Egoera oso sinplea zen, ez zegoen edo zegoena ez zen asko, baina egoera hori ere irauli egin zen batez ere irakasleen etengabeko lanari, irakasleen arteko koordinazioari eta prestaketari esker. Multikopistetan edo pastarekin egindako hasierako fotokopia xume baina aitzindari haietatik gaur egungo erreferentziazko proiektu pedagogiko eta materialgintzara pasatu gara, eskarmentuan, etengabeko prestaketan eta esperientzian oinarriturik. Eta, laburbilduz, zer egin-lortu-bulkatu dugu, besteak beste, urte hauetan? • Lortu dugu Sakanako herriak euskalduntzea eta euskararen transmisio-etena gelditzea eta buelta ematea. • Lortu dugu D eredua erreferentziazko eredu bilakatzea. Sakanako haur gehien-gehienek ikasten dute gaur egun D ereduan, garai batean Sakanan A eredua (gaztelaniazko irakaskuntza euskara ikasgai gisa bakarrik duena) nagusi bazen ere. • Ingelesa eta atzerriko beste hizkuntza batzuk nonahi eta noiznahi sartu nahi dituzten ereduen aurrean, lortu dugu erakustea D eredua ingelesa eta beste hizkuntza batzuk ikasteko ez traba, baizik eta lagungarri ere badela argi uztea, eta ikasketa hori betiere ongi planifikaturik eta sekuentziaturik egin behar dela. • Andra Mari ikastolaren hezkuntza eta hizkuntza komunitatea indartzea (kooperatiben indarra, herrigintza eta auzolana). • Ikastolak Sakanan erreferentziazko ikastetxeak izatea. • Herritarrak ahalduntzen laguntzea euskara ikasteko, lan egiteko, aisialdirako eta bizitzeko hizkuntza dela erakustea. • Euskararen herria bere osotasunean ikustea eta ezagutzea. Ikastola da Euskal Herri guztian zabaldurik dagoen irakaskuntza eredu bakarra. • Pedagogiko berritzaileak izatea euskararen eta euskarazko irakaskuntzan, eta erreferentziazko materialgintza sortzea, bai ikastoletan, bai ikastoletatik kanpo ere erabiltzen dena. Eta hori dena 50 urtean. Betoz beste horrenbeste eta gehiago, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Trabak traba, auzolanean euskararen eta euskarazko irakaskuntza aurrera! (1) Erro, Angel, “69”, 2019-06-02, Berria: https://www.berria.eus/paperekoa/1963/028/003/2019-06-02/69.htm (2) Larraza Lakunza, Juan Luis, Nafarroako Ikastolak 1969tik 1991 arte. 2017. Egilea editore.


Arbizu eta Lakuntzako udal haur eskola info@kattuka.com 948567009. Uhalde kalea z/g. 31839 Arbizu www.kattuka.com

-TABERNAKale Nagusia, 5 31839 ARBIZU (Nafarroa)

DENDAK: ALTSASU, Tel. 948 56 38 22 ETXARRI-ARANATZ. Tel. 948 46 09 88 POLIGONO IBARREA, Tel. 948 46 71 53 E-mail. portukookindegia@hotmail.com


30

HARRAPAZAK/N

GU ERE EGON GINEN IKASTOLAN Hemen dator, urtero bezala, ikasle ohien atala. Aurten, ordea, berritasun batekin; izan ere, 50. urteurrenaren aitzakiarekin, Andra Mari Ikastolako lehen promozio haietako 5 ikaslerekin bildu gara. Ea, bada, zer dioten! Galderak: 1. Zer esperientzia, oroitzapen, bizipen, anekdota… dauzkazu gogoan Andra Mari Ikastolan ikasten egon zinen garaikoak? 2. Zer eragin izan dute zure bizitzan Andra Mari Ikastolan pasatu zenituen urteek? 3. Definitu hiru hitzetan Andra Mari Ikastolan bizi izan zenuen ikasketa-prozesua. 1. Oso oroitzapen ederrak dauzkat: elkarrekin nola abesten genuen, koreografia eta guzti. Juana Mari andereñoaren eta gainerako gelakideen oroitzapenak datozkit burura. Adibidez, edalontzi bat ur kanpora atera eta ura nola izozten zen ikustea asko gustatzen zitzaidan; oso gustuko nuen esperimentu bat zen. Gainera, burura datorkit Boniren etxeko bajeran geundela han pasatzen genuen hotza… 2.3 urtetik 6 urte bitarteraino egon nintzen ikastolan, eta, beharbada, hori oso denbora gutxi da eragin handia jasotzeko. Hala ere, zerbait ikasi nuen: garai hartan guraso askok apustu handi bat egin zutela beraien seme-alabek hezkuntza euskaldun bat izan zezaten, nahiz eta baldintzak benetan kaxkarrak izan (bajeretan, etxeetan, geletako hotza…) eta jakin gabe ikastola noraino iritsiko zen. Urte gutxi egon nintzen arren, ez naiz inoiz ikastolako bezero sentitu, ikastola nirea den zerbait dela bizi izan baitut betidanik. ROSA ELENA ONDARRA. 50 urte. (Etxarri Aranatz)

3. Ez genuen baliabide handirik: liburu txiki polit bat argazki askorekin eta beste gauza askorik ez. Hala ere, 6 urterekin atera nintzenean irakurtzen banekiela gogoratzen dut.

1. Nire ikasketa-prozesuaren lehen urteak Arbizun egin ondoren, Etxarri Aranatzen eman nion jarraipena nire hezkuntza formalari. Neska-mutil talde ederra bildu ginen, eta oso harreman ona sortu zen elkarren artean. Gogoratzen ditut Jexuxekin egiten genituen kirol ekintzak, Luis Karlosekin egindako laborategiko esperimentuak, ikaskideekin egindako txangoak eta hauetan nola joaten ginen autobusean kantari… oso oroitzapen atseginak dauzkat Ikastola garaikoak. 2. Egia esan, Andra Mari Ikastolaren eragina oso nabarmena izan da nire bizitzaren egunerokotasunean. Zalantzarik gabe, bertan ikasi eta bizitakoak nire nortasuna eraikitzen eta gaur egun ditudan balioen oinarria finkatzen lagundu zidan. Bestalde, euskararekiko maitasuna zein punturaino sustatu zidan ere nabarmendu nahiko nuke. 3. Euskal hezkuntza aurrerakoia. Halaxe definituko nuke ikastolan bizi izan nuen ikasketa-prozesua hiru hitzetan.

UNAI ARRETXE. 45 urte. (Arbizu)


HARRAPAZAK/N

31

1. Nire bizipen nagusiak Etxarriko hainbat lokaletan bizi izandako jolasak eta

algarak dira. Oroitzapen bereziak ditut Altsasurako autobusean eztarria urratu arte abestutako kantuekin. Eta Iñigo Aritza ikastolako haritzetan igota pasatako uneak ere berren-barrenean ditut. Oroitzapen guztiak askatasun sentsazioekin daude lotuta. Orduan euskaraz ikasteak desberdin egiten gintuen, eta gure formazio akademikoa zalantzapean zegoela sentitzen genuen. Hori, alde batetik, harrotasunez bizi genuen, baina bestetik nor baginela demostratu beharra ere bai; erronka, alegia. 2. Ikastolan ibili izana nire bizitzarekin eta izaerarekin erro-errotik loturik egon den

eta dagoen esperientzia da. Andra Mari ikastolako guraso sortzaileen alaba naiz. Anaia eta biok lehen ikasle-taldekoak izan ginen, Etxarrin hasi eta Altsasun amaitu genuenak. Bolada batean bertako irakasle ere izan nintzen, eta gaur egun ikastolako guraso naiz. Etxetik eta ikastolatik euskararekiko maitasuna eta herriarekiko lotura jaso nuen. Nire bizitzan ardatz diren baloreak ere garai horretan jaso nituen: inplikazioa, auzolana, proiektu baten alde lan egitearen ilusioa eta indarra. Esango nuke etapa horrek sustraiak eman zizkidala, eta horrek pertsona ziurragoa eta askeagoa egin nauela.

ENEKA MAIZ. 49 urte. (Etxarri Aranatz)

3. Askatasuna, identitatea eta autogestioa. Hurrenkera horretan

1. Anekdota bat kontatuko dut: urte pare batez, Altsasura joan ginen ikastera 13-14 urte geneuzkala (edo agian gazteagoak ginen). Gauza da, egun batean, errekreoan geundela, batzuek, nik barne, Etxarrira ihes egiteko burutapena izan genuela. Baina ez hori bakarrik. Pentsatu ez ezik, egin ere egin genuen. Egun hartako iskanbila latza izan zen. Irakasleak, gurasoak… guztiak gure bila! Oraindik ere, ikasle talde hori elkartzen garenean, “eskapada” hartaz hitz egiten dugu. 2. Orain garenaren ehuneko handi bat Ikastolaren eraginez dela esango nuke. Azken finean, gure haurtzaroaren eta nerabezaroaren parterik handiena bertan eman genuen. Pentsatzen dut, etxean jaso dugun hezkuntza alde batera utzita, gure bizitzaren, izaeraren eta nortasunaren parterik handiena ikastolak eman digula. XABI JAUREGI. 47 urte. (Etxarri Aranatz)

3. Niri dagokidanez, argi daukat. Bi hitz nahikoak dira ikastolan bizi izan nuena deskribatzeko: ezin hobea.

1. Oso esperientzia eta oroitzapen onak ditut. Bi urte nituela hasi nintzen Arbizuko

ikastolan. Lehen urteak ziren, eta, hasiera gehienak bezala, gogorrak. Ez genuen egoitza finkorik, etxe partikularretan mugitzen ginen, eta materiala ere eskasa zen. Bereziki fitxak egiteaz gogoratzen naiz. Haurrak ginenez, ez ginen egoera hartaz jabetzen; izan ere, andereño Maitek goxotasuna eta alaitasuna transmititzen zigun, eta gurasoek, lana eta elkartasuna. Beraz, oso urte zoriontsuak eta alaiak izan ziren. 2. Andra Mari Ikastolarena, nik neuk, zerotik hasita ezagutu dudan proiektu bat izan da. Bertan bizi izan ditudan balioak, elkarlana, ilusioa, gertutasuna, konfiantza, formakuntza, proiektuaren eboluzioa… oso estima handian dauzkat. Gainera, ezaugarri hauek guztiak nire eguneroko bizitzan oso ongi etorri zaizkit. Bertan jasotakoa nire seme-alabendako nahi nuenez, hauek ere bertan ikasi dute. Eta esan beharra daukat nire seme-alaben sentimendua ere berbera izan dela. 3. Gertukoa, erosoa, zoriontsua.

OLGA BERASTEGI. 46 urte. (Arbizu)


32

DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK

ANDRA MARI IKASTOLAKO ORIENTAZIO ZERBITZUAREN BILAKAERA Andra Mari ikastolak, ikastolen berrikuntza grinari erantzunez, 1986 urte inguruan sortu zuen garai hartan “psikologo� izenez ezagutzen zen Orientazio Zerbitzua. Aurretik laguntzak ematen baziren ere, momentu hartan sortu zen psikologoaren irudia; zerbitzu hura orduko psikologoak eta zuzendariak, zeina pedagogoa zen formazioz, elkarrekin eramaten zuten aurrera. Zerbitzu haren betekizunak bi atal nagusitan bereizten ziren: alde batetik, zailtasunak zituzten ikasleei laguntza edota logopedia saioak ematea eta, bestetik, gaur egun orientazioarekin lotzen ditugun funtzioak. Azken honi dagokionez, honako hauek ziren betekizunak: ikasle guztien berri jasotzeko tutoreekiko koordinazioa, gurasoen formazioa (guraso-eskolak), gatazken konponketa bideratzeko saioak, ikasleen ebaluazio pedagogikoa, Ikasketa eta Lanbide Orientazioa. Ikusten den bezala, Andra Mari ikastolako Orientazio Zerbitzuak betidanik izan du eragina Hezkuntza komunitateko hiru zutabeetan: ikasleak, irakasleak eta gurasoak. 1990ean argitaratutako LOGSE hezkuntzalegeak ikastetxe publiko eta kontzertatuetarako hainbat berrikuntza ekarri zituen. Une hartan, psikologoa orientatzaile izatera pasatu zen. Honekin batera, Aniztasunaren Trataera ere arautu zen, eta profesionalak eta egitekoak zehaztu ziren: orientatzailea, Pedagogiak Terapeutikako irakaslea (PT), logopeda eta abar. Horren ondorioz, Hezkuntza Departamentua logopedia eta laguntza saioak eskaintzeko baliabide pertsonalak (orduak) ematen hasi zen. Saio horiek logopeda eta PTa ematen hasi ziren; hori dela-eta, bi betekizun horiek Orientazio Zerbitzutik atera ziren. Legeak ekarri zuen beste aldaketa bat DBHko etapa sortzea izan zen. Ordura arte, bi etapa nagusi ziren: Eskolaurrea eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO), 1. mailatik 8.era garatzen zena. DBH ezartzeak derrigorrezko ikaskuntza bi urtez luzatzea ekarri zuen eta ordura arteko hezkuntza-sistema 3 etapatan banatzea: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Honek eragina izan zuen orientatzailea irakasleekin biltzeko moduan: HH eta LHn berdin jarraitu bazen ere, DBHn orientatzailea tutorearekin bildu ordez, ikasle talde bakoitzeko irakasle guztiekin koordinatzen hasi zen.


DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK

33

Honela laburbildu daitezke Gaur egun orientatzaileak lehen aipatutako 3 arloetan dituen funtzioak: • Ikasleei, ikaskuntzaren protagonista diren heinean, arlo akademiko, sozial eta emozionalean dituzten zailtasunetan laguntza emtea, bai zuzenean baita zeharka ere. Ildo honetan, gure ikastolak KiVa proiektuaren aldeko apustua egin zuen. • Familiei beren seme-alabei buruzko kezkak argitu eta aholkuak ematea, bai zailtasunekin lotutako gaietan eta baita orientazio akademiko, emozional eta sozialean ere. • Irakasleei dagokienez, ikastetxeko organoetan beraiekin batera parte harttzea eta ikasleen jarraipen eta hezkuntza egokia bermatzeko laguntza ematea. Ikastolan bizitako erronken artean, Trantsizio Gela sortzea izan da orientazio arloarekin lotutako nabarmenetako bat. Hezkuntza Premia Berezi jakin batzuk dituzten ikasleen gurasoen, orientatzaileen eta zuzendaritza taldearen ahalegin itzelari esker, gaur egun dugun Trantsizio Gela sortzeko baliabideak lortu ziren. Ezaugarri bereziak dituen gela hau aurrera atera ahal izateko eta bertako ikasleen integrazio erreala ziurtatzeko, ezinbestekoa izan da gela horretako irakasleen eta klaustro osoaren inplikazioa. Bukatzeko, kontuan hartu behar da ibilbide luze honetan ezinbestekoa izan dela etengabeko formazioa, bai berrikuntzetara eta bai legeek ezarritako aldaketetara egokitzeko: gatazken konponketa, KiVa, Golden 5, Adimen Emozionala, metodologia berritzaileak eta neurohezkuntzarekin lotutako formazioak, besteak beste.


34

LAN ETA LAN AUZOLAN

NAFARROA OINEZ, URTE HANDIA Nafarroa Oinez 1981ean Altsasun lehen aldiz ospatu zen, Nafarroa Garaiko ikastolen alegalitateak eta jarduera arautua aurrera eramateko diru laguntza ezak eraginda. Denborarekin euskararen aldeko ekimen jendetsua bilakatu da, baina Nafarroa Oinez egun bateko jaia baino gehiago da. Ekimen hau antolatzen duen ikastolak urtean zehar helburu zehatz batzuen baitan hamaika ekintza antolatzen ditu. Horrez gain, bere baitan proiektu hauek aurrera eramaten ditu: 1. Oinez Basoa sortzea: Nafarroa Oinez ospakizunak sortzen dituen kalte ekologikoak (CO2 isurketak, zaborra...) orekatzeko. Gure ingurugiroa zaintzeko eta babesteko proiektu bereziak garatzen dira. 2. Txikiak Handi: Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako proiektu iraunkorra da.

3. Erronka: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHeko mailetako 13-16 urteko gazteentzako proba. Festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten martxan jarri zen ekintza ikuskizuna.

4. Artea oinez: hizkuntzarekin, hezkuntzarekin, kulturarekin, sormenarekin eta abar loturiko hainbat helburu lantzen dituen proiektua da.

5. Guztiok bagara: Inklusibitatea bermatzen duen proiektu oso bat eratzea du helburu; inklusibitatea bermatzea gizarte inklusiboa jomuga nagusia den testuinguruan.


LAN ETA LAN AUZOLAN Gure ikastolaren 50 urteetan hiru Nafarroa Oinez antolatzeko aukera izan dugu:

9 8 9

1

Gure lehenengo Nafarroa Oinez festa, “Nafarroan euskaldun” lelopean. OHOko bigarren lerro bat legeztatzea zuten helburu, horretarako, egokitzapenak egin behar ziren Maixuen etxeko eraikinean. Euria egin zuen egun hartan eta ibilbidea aldatu behar izan zuten, ekintzak herrigunera eramanda. Espero zena baino jende gutxiago etorri zen arren, balorazioa ez zen guztiz txarra izan.

6

9 19

Bigarren Nafarroa Oineza antolatu zuen, eta “Herrikolore” izan zen orduan leloa, Eskola Zaharreko eraikina LOGSEk Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza martxan jartzeko arautzen zituen baldintzetara egokitzeko (DBHko eraikina handitu eta moldaketak egin). Balorazio positiboa izan zuen egunak eta ekonomikoki espero zen bezala atera zen.

9 0 0

2

Hirugarren Nafarroa Oineza antolatu zuen, “Txikiak handi” leloa hartuta, eta Etxarriko ikastolaren 40. urteurrena ospatu zen. Europako hizkuntza gutxituen herrialdeekin harremanetan jarri zen lehenengo aldiz Nafarroa Oineza, eta “Txikiak Handi“ proiektuari hasiera eman zitzaion.

2

2 2 0 Gure laugarren Oineza 2022. urtean ospatuko dugula badakigu jadanik. Helburua DBHko eraikina zahar berritzea izango da.

35


36

EKIN ETA SEGI

50 URTEURRENEKO OSPAKIZUN EKINTZAK Hain garrantzitsua den urteurren hau egoki ospatzeko, hamaika jarduera eraman ditugu aurrera: batetik, logo eta lelo berriak mustu ditugu, “Ekin eta segi” lelopean gauzatu baitira aurten aurrera eraman ditugun ekintzak. Ikastolaren festan bazkari herrikoia antolatu genuen, eta ehunka ikasle eta familia ohi agertu ziren bazkaltzera, egindako gonbidapena esker onez hartuz; eta horrekin batera, kontzertuak, kamisetak eta txapak, “Beietz!” taldeak berariaz urteurrenerako konpasatutako abestia, logo berria, omenaldiak, Lakuntzako ekitaldia, hitzaldi zikloa… izan ditugu. • Egitarau berezi honi urtea hastearekin batera eman zitzaion hasiera, izan ere, urtarrilean ireki zen hitzaldi zikloa: lehenik Arrasateko Arizmendi ikastolako berrikuntza pedagogikoen arduradun eta konfiantzaren pedagogian aditua den Amaia Antero egon zen gurean eta hark ikaslea konfiantzan ahaztearen inguruko gakoak eman zizkigun. Bestetik, EHIko lehendakari den Koldo Tellitu eta NIEko zuzendaria den Josu Reparazen hitzaldia antolatu zen. Bertan, ikastolon izaera kooperatibistaren inguruan hitz egin zuten, ikastola elkarlanean aritzen den ikastetxea dela azalean jarrita. • 50. urteurranerako erabili dugun logo berria Argiñe Berastegi Arbizuarrak sortu zuen. Logoari lagundu dion leloa berriz, “Ekin eta segi!” izan da. Logo eta lelo hauek dira urteurrenerako sortutako kamiseta eta txapa berrietan ageri direnak. Ederrak!! • AEK-k antolatzen duen “Korrika” festan ere ospatu genuen ikastolaren 50. urtebetetzea. Izan ere, urtero bezala, langile, ikasle eta gurasoen kilometroak korritu baititugu. Aurten ordea, berrikuntza batekin: Ikastolan hiru belaunaldi egin dituzten familia guztiak omentzeko asmoarekin, gurasoen kilometroa Mila Razkin andereño ohiak, bere alaba Nahiak eta azken honen seme Aimarrek korritu baitzuten. • Maiatzaren 17tik 19rako asteburuan, Lakuntzako gurasoek euren ekitaldi propioa antolatu zuten ikastolaren 50. urteurrena eta garai bateko Lakuntzako ikastola gogora ekartzeko. Ekitaldi hunkigarri bat; argazki erakusketa; guraso, ikasle eta ikasle ohiekin eginiko argazki erraldoia; umeentzako jolasak… eta beste ekinbide arrakastatsu asko antolatu zituzten ostiraletik igandera bitartean Lakuntzako familiek. Zorionak hauei ere!


EKIN ETA SEGI

37

• Ikasturtea despeditzear genuela, urteroko ikastolaren jaia ospatu zen Etxarri Aranatzen ekainaren 8an. Aurtengoa oso berezia izan da, izan ere, urtero egin ohi diren omenaldi, kontzertu eta ospakizunekin batera, aipamen berezia merezi duen ekintza, bazkari herrikoi erraldoia izan da. Bertara, ikasle eta familia ohiak etortzera gonbidatu genituen. Gainera, 50 urte hauetan ateratako argazkiekin erakusketa bat ere egin genuen: zenbat une eder ditugun irudi-altxor horretan gorderik! Honekin guztiarekin, oroitzapen polit eta hunkigarriak partekatu genituen. • Egun berezi honekin jarraitzeko, arratsalde partean “Beietz!” taldearen kontzertua izan genuen, eta bertan ikastolarentzat bereziki prestatutako abestia entzun genuen zuzenean. Itzela talde Arbizuarrak ikastolarako sortutako kantua!! Azkenik, eguna biribiltzeko, “Tximeleta” taldearen kontzertua ere izan genuen; eta hauen kontzertuan zehar, zezensuzkoa, dantza eta festa! Urteurrenaren ospakizuna, ordea, ez zen festa hutsa izan, ikastolako sortzaile, bidelagun eta laguntzaile, lehendakari, ikasle, irakasle eta familiei, dokumental motz batean jasoak geratu ziren elkarrizketak ere egin baikenizkien, beren ikastola garaiko oroitzapenak berreskuratzeko, hasierak nolakoak izan ziren jakiteko, bizi izandakoak gogoratzeko, eta azken finean, egindako bideari erreparatzeko... Bide batez, 50 urteen memoria historikoa behar den bezala jasota gera dadin, bide hori egin dutenei egindakoa eskertzeko, eta bai ondorengoei erakusteko ere, nondik gatozen eta norantz goazen. • Udarako beroan geundela, Etxarriko festetan ere ospatu genuen ikastolaren urteurrena. Izan ere, Etxarriko udalak aurten, Andra Mari ikastolari eskaini baitzion festetako txupinazoa jaurtitzeko ohorea. Txupinazoaren aurretik, ikastolako ikasleek aurreskua dantzatu zuten, eta ondoren, Naroa Iraurgi ikastolako lehendakariak, herritarrei ikastolaren ibilbidearen garrantziaz hitz egin ostean, ikastolako irakasle eta gurasoz inguratuta bota zuen aurtengo Etxarriko festei hasiera eman zien txupinazoa. 2019. urteak momentu eder asko eman dizkigu, 50 urte ospatzeko modukoak dira eta! Eskerrak eman nahi dizkizuegu Andra Mari ikastolak merezi duen urtemuga izan dezan zeuen laguntza eskaini duzuen guztioi!

Ekin eta segi! Baietz beste 50 urte gehiago bete!


38

EKIN ETA SEGI




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.