XUXURLA 2022

Page 1

13 andra mari ikastola
NAFARROA OINEZ 2023: Marta Igoa koordinatzaileari elkarrizketa. 3 urteren buruan Ikastolaren Jaia bueltatu da. Artea Kalera atera dugu aurten! Iparraldearekin elkartruketa: Harriak zubi bihurtuz.
Andra Mari Ikastolaren Aldizkaria

SARRERA

Ikasturte zaila utzi dugu atzean, baina gure proiektuek sendo eta irmo jarraitzen dute, eta, urtero bezala, Xuxurla aldizkaria ere hemen dugu. Andra Mari Ikastolaren aldizkariak gure proiekturi buruzko informazioa, aholkuak eta gogoetak biltzen ditu. Honako hau 12. Xuxurla dugu, eta, ohi bezala, bete-betea heldu zaigu.

Josu Reparazen (Nafarroako Ikastolen Elkartearen zuzendaria) artikulu batek ematen dio hasiera aldizkariari. Bertan, Andra Mari Ikastola eredu kooperatiboaren eredutzat hartzen du. Gero, Zer dio? atalean, Itziar Begiristaini (Andra Mari Ikastolaren zuzendari administratiboa) egindako elkarrizketa jasotzen da, eta egunerokotasunean zertan aritzen den azaltzen digu. Jarraian, DBH 4. mailakoen agurrerako bertsoekin hunkitzeko aukera ere izanen dugu.

Gogotik atalean hiru artikulu interesgarri irakurtzeko aukera ematen digu Xuxurla aldizkariak, hiru ikasketa-etapak kontuan hartuta. Lehena, Haur Hezkuntzan askatasunaren eta mugak jartzearen arteko orekaz mintzo zaigu, oso adibide interesgarriekin. Bigarrenean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzarako sortu duen Kimu proiektu berria azaltzen da. Eta, azkenik, hirugarren artikuluan, DBHn jaso zuten formazio interesgarri baten berri ematen zaigu: Baloreetan oinarritutako erresilientzia. Ez da gutxi!

Barra-barra atalean, irakurketa-idazketaren garrantzia nabarmentzen duen artikulua irakur dezakegu, eta, Euskara atalean, Euskaraldia ariketa kolektiboari buruzko xehetasunak ematen zaizkigu. Jarraian, Andra Mari Ikastolako zenbait ikasle ohik euren lekukotasunak eta oroitzapenak ekartzen dituzte gogora.

Beste artikulu batean, Obra Batzordeak DBH eraikinean zer hobekuntza egiteko asmo dagoen azaltzen digu, eta eraikin horren 56 urteko historia ere ekartzen digu gogora. Gogoan izan hurrengo Nafarroa Oinez festa helburu horretarako erabiliko dela, besteak beste.

Eta, amaitzeko, azken artikuluan euskal hezkuntza sistema propioaren bideaz irakurri ahal da, eta sistema horrek dituen 11 oinarri azaltzen zaizkigu. Gaurtik da bihar!

Goza ezazu eskuartean duzun aldizkari honetaz, eta balio dezala gure proiektuaren ardatzetan sakondu dezagun, eta gure iparra zein den argi izan dezagun.

Ikasturte oparoa izan dezazuela, eta zaindu gaitezen!

Zuzenketak: Eneka Maiz.

Publizitatea: Itziar Begiristain.

Diseinua eta maketazioa: Yolanda Goikoetxea.

Inprimatzailea: SDI inprimategia.

13 2022ko ekaina 3 Agurra 4 - 5 - 6 - 7 Beti aurrera 9 - 10 Zer dio? 11 Adiorik ez 12-13-14-15 Gogotik 17 Barra-barra 19-20-21-22 Bizitakoak 24 Euskara 26-27 Harrapazak/n 29 Denok
31-32 Lan
33-34 Ekin
berdinak, denok desberdinak
eta lan auzolan
eta segi Erredakzio eta koordinazioa: Itziar Begiristain, Adur Goikoetxea eta Olaia Martiarena. Kolaborazioak: Maider Ansa, Josune Arrazubi, Aiora Barandiaran, Nerea Lakuntza, Eneka Maiz, Agurtzane Ormazabal, Ane Zubeldia, Josu Reparaz eta DBH 4. mailako ikasleak.
Hurrengozenbakirakogaiedo proposamenbatluzatunahi bazenute,gurekinharremanetan jarzaitezteneskatzendizuegu.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOAN

Gaur egun, lantalde batean lan egiteko gaitasunak balio handia du; hori dela eta, Andra Mari Ikastolan, Ikaskuntza Kooperatiboaren bitartez, gelan talde kooperatiboetan lanean aritzea lortzeko bidean gaude. Honekin, arloetako edukiak ikasteaz gain, komunikaziorako trebezia eta talde harremanak garatzea lortzen dugu.

Baina, ba al dakigu zer den Ikaskuntza Kooperatiboa?

Norberaren eta besteen ikaskuntza ahalik eta gehien garatzeko helburuz, talde txikietako lanaren erabilera didaktikoa da. Ikasleek badakite beren helburuak taldekideek ere lortzen badituzte lor ditzaketela bakarrik. Modu horretan, taldeko kide guztiek ikaskuntza-helburuak lortzen dituztela ziurtatzen da. Beraz, taldean lan egitea baino askoz ere sakonagoa da talde kooperatiboan aritzea.

Kooperazio honek giza trebetasunen lanketa ere badakar: konfiantzaz, komunikazio bidez, erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko giroa sortzen du.

Ikasketa helburu bat lortzen da ikaslea konpetentzia horretan trebatzen denean, hau da, ikasi behar zuena eguneroko jarduera batean aplikatzeko gai denean.

Helburu bat lortzeko, hainbat elkarrekintza mota daude gelakideen artean:

- Interdependentzia negatiboa: lehia (nik igeri egiten badut, zu hondoratuko zara, edo alderantziz; elkarren kontra lan egiten dugu helburua batek bakarrik lortzeko; ni zu baino hobea naiz; kalifikazioak ranking batean antolatzen dira).

- Interdependentzia nulua: ahalegin indibidualistak (bakoitza berera eta bakarrik, ahalegina norberaren arrakastarako da).

- Interdependentzia edo elkarren mendekotasun positiboa: kooperazioa (denok batera igeri egingo dugu edo denok batera hondoratuko gara). Taldeak ahalegina egiten du elkarrekin helburua lortzeko eta denek ikas dezaten. Hau da benetako ikaskuntza kooperatiboa.

Bertan, irakaslearen/helduaren rolak ere berebiziko garrantzia hartzen du, baina zein da bere lana? Irakaslea itzalean dagoen pertsona da.

Helburu zehatzak planifikatzen ditu.

Taldeak antolatzen ditu.

Taldeen funtzionamendua behatzen du eta behar denean esku hartzen du.

Ebaluatzen du; honek bukaera bat ematen dio saioari edo ikasgaiari.

04 BETI AURRERA

Honek guztiak ikaslearen nortasunean eragin zuzena du eta pertsona bezala beharrezkoak diren balioak eraikitzen laguntzen du.

Azken urteotan, honetan guztian ari gara formatzen, bidea guztion artean eraikiz, helburu izanik ikaslearen garapenean eragitea eta, ikastolaren Pertsona Ereduan azaltzen den moduan, pertsona kooperatiboak izatea.

Tel.: 948 46 00 27

Fax: 948 46 09 53

E-mail: galartxasl@gmail.com

AURRERA 05
BETI
Fontaneria -Iturgintza Polígono Industrial Utzubar 31839 Arbizu (Nafarroa) info@fontaneriajaka.net T. 948460167
06 Garcia Ximenez Kalea 31 • ALTSASU T. 948 564 260 610 098 595

ZER DIO?

NAFARROA OINEZ

2023

MARTA IGOA KOORDINATZAILEARI ELKARRIZKETA

1- Noiztik zara Nafarroa Oinez jaiaren koordinatzaile? Andra Mari Ikastolak 2009an antolatu zuen Nafarroa Oinezen hasi nintzen tokiko koordinatzaile lanetan. Ondoko edizioan Nafarroa Oinez koordinazio talde iraunkorreko kide izatera pasa nintzen.

2- Zein da zehazki zure egitekoa Nafarroa Oinez festaren barnean?

Nire funtzio nagusia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastola laguntzea da, bildutako eskarmentuaren baitan ezarritako prozedurak ezagutaraziz, sortutako lan tresnak eskura jarriz eta urtean zehar sor daitezkeen zailtasunen aurrean irtenbideak bilatzen lagunduz.

3- Zein aldaera izan ditu Nafarroa Oinez jaiak koordinatzaile zarenetik?

Nafarroa Oinez herri ekimena da, eta hala den heinean, ez dago gizarteak berak pairatzen duen garapenetik at, hortaz, 11 urtez aldaketa ugari izan da. Egitasmo dinamikoa da eta, aipaturiko garapena tarteko, doikuntzak egin behar izan zaizkio. Testuingurua horixe izanik, egungo prozedurak eta lan tresnak duela 11 urte baino askoz ere egituratuagoak daudela esango nuke. Halaber, bere egunean batzordeenak ziren zeregin batzuk koordinazioak hartzen ditu bere gain gaur egun, hein handi batean Administrazioak profesionalen esku-hartzea exijitzen duelako.

4- Nafarroa Oineza, festa egun bakarra izatetik, Oinez urtea izatera pasa zen duela denbora bat. Zer dela eta?

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia izateaz gain, euskararen jaia da Nafarroan. Jai izaeratik abiatuta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu, baita euskaldunon eskubide linguistikoak aldarrikatzea ere. Helburu hauek ikastola proiektuaren helburuekin uztartuz

eta zeharka, ikastolek askotariko egitasmoak abiarazi dituzte, eta horietako batzuk egonkor izatera pasatu dira. Ekimen edo jarduera hauek ezin dira egun bakarrean gauzatu, urtebeteko programaren bitartez landu behar dira. Horien artean daude Oinez Basoa, Artea Oinez, Juul sari banaketa, Euskaltzaindiaren bisita, Oinez txokoa Sanferminetan, Txikiak handi… 5-Aurtengo Oineza Tafallako ikastolari dagokio, eta gainean dugu. Nola doaz? Orain arteko zer balorazio egiten duzu? Hasiera ez zen samurra izan: 2021eko urrian oraindik ere Covidaren itzala luzea zen, izan ere, Nafarroa Oinez ospatu ondorengo asteetan segurtasun neurriak berriro ere zorroztu egin ziren. Ezjakintasun horrek urduritasuna eragin zuen. Gerora, egoerak hobera egin eta lehenagoko normaltasuna berreskuratzearekin jarduera programa sortzeko aukerak areagotu ziren eta animoak gora egin zuen. Orain, sanferminak bertan ditugu eta, naturala den bezala, Tafallan urduri daude. Jendea sanfermin goseak dago eta hori ona da, baina 2020-2021 urteetako impassearen ondorioz, ez dute aurrekoetatik ikasteko aukerarik izan, eta horrek kezka eragiten die. Hala ere, ongi ari dira, eta ez dut zalantzarik, Nafarroako gainerako ikastolen laguntzaz, aterako dugu!

07

6- 2023an Andra Mari ikastolak hartuko du Oinez festaren lekukoa. Helburu ekonomikoaz gain, zein helburu bete nahi ditu geure ikastolak 2023ko Oinezarekin? Zein erronka izanen ditugu aurretik helburu horiek lortu nahi baditugu?

Andra Marik euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu, baita Ikastola Eredua zabaltzea ere, betiere jatorrizko asmoari eutsiz, zerbitzu publikoa eskaintzea, alegia. Halaber, etengabeko prestakuntzan diharduten profesionalen eta familien konpromisoaren baitan lortu dugun aitzindaritza pedagogikoaren garrantzia azpimarratu nahi da, eta ikastola osatzen dugun kideon arteko harremanak sendotu.

Erronkei dagokienez, pandemiak bere oinatza utzi du, eta, tamalez, ez onerako. Ukrainako gerrak ere ez du laguntzen. Ziurgabetasuna da nagusi eta horrek, oro har, gauzak zaildu egiten ditu.

7- Ikastolako batzorde eragileak noiz hasten dira Nafarroa Oinez festako lehen antolaketa lanekin?

Andra Mari ikastolako komunitatea lanean hasia da dagoeneko, baina zein puntutan daude? Zertan ari dira lanean Oinezeko Batzordeak une honetan?

Jaia ospatu baino urte eta erdi lehenago hasi ohi gara. Ikastolako ordezkariekin bilera egiten da. Nafarroa Oinez urteari dagokion kronograma azaldu eta lehen zereginen inguruko berri ematen zaie, horien artean, lan nagusia Talde Iraunkorra osatzea da. Horretarako, trebakuntza saioak egiten dira batzordeekin. Etxarrin, une honetan, gutxi batzuk besterik ez zaigu geratzen.

Bestalde, ikurra eta leloa ikasturtea amaitu aurretik izan behar ditugu, Material batzordeak Nafarroa Oinez arropa bilduma izango dena osatzen hasi behar baitu. Komunikazio eta Grafismoa batzordeak horretan ari dira. Horretaz gain, zenbait batzorderekin bilerak antolatu ditugu Altsasu, Lizarra eta Tafallako ikastoletako ordezkariekin, haien eskarmentua eskuratu nahian. Udan zehar lantaldeek lan plangintzak sortuko dituzte.

8- Festaren inguruan hausnarketa prozesu bat hasi zen duela urte batzuk. Hausnarketa prozesu horrek, festaren formatuan aldaketak ekar ditzakeela ere entzun dugu, baina zertan dago oraintxe hasunarketa prozesu hori?

Oinez batzordea osatu eta dinamika adostu genuen NIEn, hausnarketa ahalik eta modurik eraginkorrenean egiteko. Hala izanik, lantaldean zenbait ikastolatako ordezkari historikok parte hartu zuten. Hauekin batera parte hartu genuen NIEko lehendakariak, zuzendariak, Nafarroa Oinez koordinatzaileak, une hartan Nafarroa Oinez antolatzen ari zen ikastolako ordezkariak, aurretik eta ostean antolatzaile izan edo izango zen ikastolako ordezkariak eta Koldo Aiestaranek.

Xehetasunez aztertu zen ekimena, arloka. Azterketaren baitan, proiektuak dituen mehatxuak, aukerak, sendotasunak eta ahultasunak identifikatu ziren, eta, horiek aintzat hartuta, optimizazioa erdiesteko bidea egiten hasi ginen.

Azterketak aurrera egin ahala, jaiaren eguneratzearen harira sarritan entzuten ziren doikuntza proposamenak, gehienetan, eskarmentu ezetik abiatutakoak zirela egiaztatu genuen. Bide beretik, jai eredua zaharkituta zegoela esaten zutenei aukera berrien inguruan galdetuta, ez zen proposamen berririk aurkeztu.

Nolanahi ere, lantaldean balizko egokitzapenak aztertu genituen, esate baterako, Nafarroa Oinez Nafarroako 15 ikastolen artean antolatzea edo ibilbidea egonkor bilakatzea. Argudio ugari tarteko, doikuntzek onurak baino zailtasunak zekartzatela ikusi zen.

Hala ere, arestian esan dudan bezala, Nafarroa Oinez bizirik dagoen ekimena da, egoerari, baldintzei eta garaiari egokitzen zaiona, eta hortaz, etengabeko garapenean murgiltzen dena. Hala izanik, lantaldeak argi ikusi zuen proiektuari egin beharreko moldaketa edo aldaketak ikastola antolatzaileen eskutik gauzatu behar zirela, zenbait proposamen antolakuntzan murgilduta zaudelarik besterik ezin baitira behar bezala ulertu eta neurtu.

Azken urteotan eman dira zenbait urrats. Nafarroa Oinez da ikastolen jaien artean ekimen egonkor gehien duena, ikastola proiektuaren helburuekin lerrokatzen direnak gainera. Erronken artean daude, besteak beste, jaiaren jatorrizko izaera partehartzailea berreskuratzea eta auzolanaren filosofiari eustea.

08 ZER DIO?

9- Andra Mari ikastolako ikasle ohia, guraso ohia, 2009ko Oinezeko ikastolako koordinatzailea…

Bereziki berezia 2023ko Oineza?

Jakina! Futbol taldeek etxean jokatzen dutenean abantaila izaten dutela esaten duten moduan, neuk ere abantaila ugari ikusten dizkiot etxean aritzeari. Ikastolaren izaera, filosofia, lan egiteko modua ezagutzen ditut, eta, nahiz eta badiren ezagutzen ez ditudan zenbait familia, badira ezagutzen ditudan beste asko ere; ildo beretik langileei dagokionez.

Andra Mariren aurreko Nafarroa Oinez eta 2018an Iñigo Aritzak antolatu zuen Oinez urteak, niretzat, bereziak izan dira gainerakoekin alderatuta. Lantalde sendoak, helburuak argi, lanari beldurrik ez, oso modu sinkronizatuan arraun eginez. Eta batzordeetan, ikaskideak, nire anai-arreba eta seme-alaben irakasleak,… Etxera itzultzea ekarri du. 2009ko oroitzapen ona daukat, oso ona, eta 2023koa hura bezain ona izango den susmoa.

ZER DIO?

09
10 ZER DIO?

DBH 4.MAILAKO IKASLEAK: OHARTU GABE HELDU GARA MUGARA

2 urterekin iritsi ginen Andramari ikastolara. Gutako asko Etxarrira ta Arbizukoak bertara. Goizero txintxo mantala jantzi, bakoitza bere gelara. Gauza berriak ikasi ondoren lagun onak egin gara.

6 urte hauetan izan ditugu sekulako bizipenak. Igeriketan egin ondoren kristoneko ahaleginak, 6 urtetako etapa hontan gure algara bikainak. Gauza berriak ikasi ondoren egin gara lagun onak.

DBHra iritsi berri taldeak bateratuta, 33ko gela handian egon gara elkartuta. Hainbat bidaia egin ta gero bueltatu ginen poztuta, gauza berriak ikasi ondoren lagun onak bihurtuta.

Bidai luzea izan da baina gure garaia heldu da, malko artean gu agurtzeko iritsi da gure txanda. Etapa honi eman diogu azkeneko pintzelkada bide lagunak bihurtu gara ta bateratu taupada.

EZ 11
ADIORIK

HAUR HEZKUNTZA

Helduok nola lagundu diezaiokegu haurrari hizkuntza aberastu dezan?

Umea, jaiotzean, begiraden, keinuen eta mugimendu txikien bidez komunikatzen hasten da. Pixkanaka, komunikatzeko modu hori soinutik hitzera eta hitzetik esaldietara pasatzen joaten da, eta ahozko komunikazioari dimentsio handiagoa ematen dio.

Ume bakoitza desberdina izan arren, 12-24 hilabeteko tarte horretan, gutxi gorabehera, lehenengo hitzak agertu beharko lirateke. Hori baino lehen soinuen aurrean erantzunik emango ez balu, izan liteke haurrak gabeziaren bat izatea entzumenean edo arlo kognitiboan. Kasu horietan, garrantzitsua da oso txikitatik esku-hartze egokiak egitea, haurraren autoestimuan oso era sakonean eragin dezaketelako. Espezialisten (otorrinoak, logopedak…) esku hartze egokiek gabezia horiek osatzen lagundu dezakete.

Hizkuntza, gizakion berezko gaitasuna bada ere, umearentzat oso garrantzitsua da testuinguru hurbila. Familiak berarekin duen elkarrekintzaren arabera, haurraren hizkuntzaren garapena aberatsagoa ala eskasagoa izanen baita.

Haurrarekin komunikatzeko modurik egokiena hitz asko egitea da, eta, gurasoek egiten duten guztiari hitza jartzean, haurrak hiztegia, ulermena eta adierazpena eskuratzen ditu.

Komunikazioak bi noranzko izan beharko lituzke memento oro: haurrarengandik helduarenganakoa, eta helduarengandik haurrarenganakoa. Etengabeko errespetuzko elkarrizketa izan behar luke, eta keinuz edota hitzez egin beharko litzateke:

• Gertatzen zaiguna argi eta garbi adieraziz (oso garrantzitsua da umeari geure emozioak adieraztea).

• Bere intereseko jolasetara jolastuz eta ongi pasatuz.

• Abestuz, ipuinak kontatuz eta irakurriz (ulertzen dituela ziurtatuz), hitz berrien esanahia adieraziz…

Baina batez ere:

• Haurraren beharrak entzunez, haiek ere, hitzik gabe bada ere, asko komunikatzen dutelako.

Andra Mari Ikastolako haur gehienak elebidunak dira. Frogatua dago elebitasuna oso onuragarria dela haurraren garunarentzat, eta neurologiak egiaztatu du erabat eragiten duela haurraren izaera malgutzeko garaian, sinapsi gehiago sortzen dituelako. Sinapsiari esker, haurrak bere nerbio-sistema konektatzen du eta gorputzaren beste sistema batzuk kontrolatzen ditu.

12 GOGOTIK

Gure EUSKARA aberatsa da gurasook geure seme-alabei transmititu diezaiekegun altxorrik preziatuenetako bat, honek garunaren formakuntzan lagunduko diolako. 0-6 urte bitartean, umeak bizi osoan zehar ikasiko duenaren % 80 garatuko du. Euskara maite badugu eta hizkuntzaren transmisio egokia egiten badugu, haurrak ere hizkuntza maiteko du, eta lagunekin erabiliko du. Horretarako, helduok honetan guztian daukagun garrantziaz jabetu beharko genuke, eta arduraz jokatu. Haurrak inguruarekin eta ingurukoekin euskaraz hizketan entzuten bagaitu, helduok erabiltzen dugun hizkuntza horri garrantzia emango dio.

Eta Ikastolan nola lagundu diezaiokegu umeari hizkuntza aberasten?

• Bere beharrak, ideiak eta nahiak aktiboki entzunez, bi noranzkoko elkarrizketetan.

• Hitza emanez, interesa azalduz eta haren diskurtsoa eta irudimena eraikitzeko estrategiak erabiliz.

• Hizkuntz akatsak modu ez zuzenean ikusaraziz, bere diskurtsoa errepikatuz...

Hizkuntza aberastuz badoa, haurraren garapena eta interesak ere aberastu egingo dira. Gainera, bere ondare kulturala ere handituko da, gutxinaka-gutxinaka bere etorkizuna prestatu ahala; honek guztiak besteekiko harremanak sendotzeko aukera emango dio, gizartean integratuz, eta bide batez, gizarte hobe bat eraikiz.

Nabarmentzekoa da umea bere kabuz ez dela gai izango komunikabideetan entzuten duenarekin bakarrik erronka erraldoi hau aurrera eramateko. Andra Mari Ikastolan oso argi daukagu haurrarentzat helduok garela komunikazio iturri garrantzitsuena, eta, zentzu horretan, euskaraz komunikatzeko helduon gaitasuna eredugarria izan beharko litzatekeela, euren hizkuntza gaitasuna aberasteko eta sendotzeko bidean. Ekin diezaiogun bada bideari!

GOGOTIK 13

LEHEN HEZKUNTZA

ILUSTRATZAILE ETA IDAZLEAK IKASTOLAN

Irakurzaletasuna sustatzea erronka handia da gaur egungo gizarte “bizkor” honetan. Irakurtzeak erritmoa pausatzea eskatzen du, gogo eta adimen osoa irakurketan jartzea eta estimuluz betetako ingurunetik apartatzea. Garai batean, liburuak mundurako leiho bakarrak izan zitezkeen, baina gero eta leiho gehiago ditugu inguruan, eta “nik nahi dudana eta oraintxe” bihurtu da bizilege.

Irakurtzeak gogoa lasaitzen digu eta horretarako premia badaukagu azkenaldian, zinez. Horregatik, gure ikastolan irakurzaletasuna sustatzeko gero eta ekimen gehiago ari gara egiten.

Idazleen eta ilustratzaileen lanbidea eta jardunbidea ezagutzeko, “idazleak ikastetxeetan” programan parte hartu dugu azken urteetan, eta, aurten, idazle asko etorri dira gurera eta oso jardunaldi aberasgarriak izan dira gure ikasleentzat.

Esaterako, gurekin izan ditugu Antton Kazabon, Castillo Suarez, Jon Arretxe eta Xabier Olaso Sona handiko idazleak dira, ez da zalantzarik, eta haien lanak irakurri eta haiekin zuzenean hitz egiteko aukera izateak motibazio gehigarri bat eransten dio irakurtzeari. Esperientzia bereziak dira ikasleentzat.

Anekdota bat kontatzen uzten badiguzue, Yolanda Arrieta idazlearekin gertatutakoa kontatu nahiko genizueke. 2. mailako ikasleek aurten ikastolan Arrietaren ipuin bat landu dute. Hilabete pare bat beranduago, idazlea Etxarriko liburutegira etorri zen tailer batzuk gidatzera. Gure ikasle talde batek, bere kabuz, Yolandarengana joan eta bere liburu bat irakurri zuela kontatu zion. Inguruan beraien gurasorik ez zegoenez, alboan pasatzen zen herritar bati argazkia ateratzeko eskatu eta hark helarazi zigun ikastolara Yolandaren fan txikien argazkia eta istorioa. Guk uste genuen halakoak “Goazeneko” aktoreekin bakarrik gerta zitezkeela!

Idazle asko aipatu ditugu orain artean, baina gure Ikastolako kide diren ilustratzaileak ere aipatu gabe ezin utzi!

Alde batetik, Kristina Fernandezen lan bereziki goxo eta polita ekarri nahi dugu gogora. Ikastolako kanpaina baterako, Aitor Karasatorreren laguntza teknikoarekin, bere artelan bati bizia eman zioten. Eskerrik asko, Jon gidoiagatik, Kristina ilustrazioengatik eta Aitor irudiei mugimendua emateagatik. Eta azkenik, Anaitz Igoa! Ikastolako irakaslea, gurasoa eta artista! Joxe Aldasororekin sortu berri duen Rolihlahla album ilustratuari buruzko jardunaldiak eraman zituen aurrera gure ikasleekin. Haur Hezkuntzakoek Rolihlahla bihurriak bere herria munstro gaizto batengandik askatu zuela jakin zuten; Lehen Hezkuntzakoek Rolihlahla mutiko afrikarrak herria kolonizatzaileen kontra altxa zuela; eta koxkorragoek mundua mundu denetik gertatzen diren zapalkuntzen eta iraultza handien inguruan hausnartu ahal izan zuten. Hori dena hitzezko eta irudizko poesia hutsa biltzen duen liburu bakar baten bueltan. Ez al da ederra?

Ederra, idazle eta ilustratzaile hauekin hartu dugun gozatua!

Ederra, irakurri eta mundu berriak ezagutzea eta eraikitzea!

14
GOGOTIK

DBH

HARRIAK ZUBI BIHURTUZ

Batzuetan harro, beste batzuetan konplexuz, Euskal Herria txikia dela aitortzen dugu, inguratzen gaituzten herrialdeetan begirada jartzean hala iruditzen baitzaigu. Hala ere, ezin esan txikia izanagatik euskararen herriak duen aniztasuna urria denik, beste kontu bat da ez ote gaituzten ustezko mugek uste baino gehiago mugatzen eta ez ote dugun guk geuk gure herria are txikiagoa egiten, muga hartan gure harria jarriko bagenu bezala.

Hendaiatik Barkoxeraino zaku berean sartzen ditugun lurrak exotiko egiten zaizkigu, idealizatzera iristeraino, ipuin edo kondairetan entzundako mendiz bestaldeko lurralde urrunak balira bezala. Ezagutuko ditugu kantuak, ezagutuko herriak, entzunak izango ditugu gutxienez Xaho, Xendarineko ahizpak, Matalaz, Xiberoots, Bereterretxe… agian, gai izango gara baita Etxahun Iruriren “Agur Xiberua” abesti zoragarriaren errepika osorik abesteko ere, baina honek ez gaitu behar bezainbeste hurbiltzen, izan ere, esan ohi da herri bat ongi ezagutzeko herritarrak ezagutzea bezalakorik ez dagoela, eta hori da maiz askori falta zaiguna.

Honegatik guztiagatik, Aste Santuko oporren aurretik Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegiokoekin partekatutako egunak garrantzia berezia hartzen du. Beraiek egun batzuk Etxarrin pasatuko zituztela eta egun horietako bat elkarrekin pasatu nahi ote genuen galdetzeko idatzi zigutenean, ez genuen zalantza izpirik egin.

Eguraldia oso fin ibili ez bazen ere, Etxarriko frontoian elkartu ginen goizean goiz. Nonbaitetik hasi behar, eta, ezer baino lehen, talde txikitan banatu eta elkarren izenak ikasteko jolasetan aritu ginen, eta hortxe nabaritu ahal izan genituen lehenengo harridura zantzuak ikasle batzuen eta besteen aurpegietan inoiz entzun gabeko izenak entzuten hasi zirenean beraiek bezain euskaldun eta gazte zirenen ahoetatik. Behin izenak ikasita, edo ikasi orduko erdiak ahaztuta, jolasekin jarraitu genuen beraien artean konfiantza hartu eta harremana pixkanaka estutzen joan zedin.

Jolasak amaituta, frontoia utzi, eta, Lehen Hezkuntzako ikasleek azoka solidarioa antolatu zutela aprobetxatuz, bertara joan ginen LHkoen ekimen eder hau ezagut zezaten. Gure ekarpen txikia egin ondoren, atsedenaldi bat egin genuen, ikasle baxenabartar eta xiberotarrek bazkal zezaten, eta tarte hori ikastola bateko zein besteko ikasle batzuek elkarri telefono zenbakiak trukatzeko ere baliatu zuten, pixkanaka harreman horietan sakontzeko interesa erakutsiz eta euren arteko elkarrizketak baliatuz konturatzeko nolabait batzuk besteengandik ez direla hain ezberdinak, guztiek antzeko interesak partekatzen dituztela, guztiak gazte eta euskaldun diren neurrian.

Handik herriko eraikinera itzuliz, elkarren artean nahasi, taldeka jarri eta joko moduan Euskal Herriko bi errealitate hauei buruzko haien ezagutzak neurtu zituzten. Kahoot batek bota zien erronka: “Nola deitzen da Larzabal hartzen duen eskualdea?”, “Zein herrik dituzte izen berdinak Nafarroa Garaian eta Nafarroa Beherean?”, “Nola deitzen zaie Lakuntzan inauterietan jendea berotzen aritzen direnei?”, “’Azterketak euskaraz’ aldarrikapenak zer eskatzen du?”… bezalako galderak erantzun behar izan zituzten, batzuek ziurtasunez eta besteek txiripaz, baina guztiek umore onez.

Goiz polit bat pasatu izanaren sentsazioarekin agurtzeko ordua iritsi zen arren, batzuek ordurako jarria zuten arratsalderako hitzordua, goiz hartan sortutako harremanen hariak bertan moztu ordez, hauek luzatzeko asmoz. Jakin dugu gerora ere Herri Urratsen elkartu direla, eta, jakin ezin den arren hariak nora iritsiko ote diren, datozen urteetan honelako esperientziak errepikatzera bultzatuko gaitu. Bidasoan jartzen ditugun harritxo horiek harresi edo zubi bihurtu, gure esku ere badagoelako.

GOGOTIK 15
ETXARRI ARANAZKO UDALA

HEZKIDETZA LANTZEN

Badirudi urak baretu direla Skolae proiektuaren inguruan, baina polemika artean etorri den proiektua da. Nafarroako eremu kontserbadoreenek gogor kritikatu zuten hezkidetza sustatzeko programa hau, baina dagoeneko iritsi da gurera. Hezkidetzaren gaia zirimiri moduko bat da: ezin da hiruhileko edo aste batean landu eta tiraderan gorde; eguneroko ekintzetan hezkidetzaileagoak izatea da helburua, gizarte justuago eta feministago bateranzko bidea elkarrekin egitea, ikasle, irakasle, langile, guraso eta, oro har, herritar guztiekin.

Horregatik, gogoetarako gai xume bat ekarri nahi dizuegu lerro hauetan. Ez da kritika, helburua ez da inori ezer aurpegiratzea edo polemika sortzea. Datu batzuk ekarri nahi ditugu eta irakur ditzala bakoitzak betaurreko moreak jantzita!

Dakizuen bezala, abenduan guraso bilerak egiten ditugu tutore eta familien artean. Skolae lantaldean ikerketa xume bat egitea bururatu zitzaigun: bilera hauetako gurasoen parte hartzea generoaren arabera aztertzea. Irakasleei galdetegi baten bidez datuak eskatu genizkien. Zenbat bikote etorri dira? (Gurean gizartean bezala, bikote gehien-gehienak gizon-emakumez osatutakoak dira, salbuespenak salbuespen). Guraso bakarra etorri den kasuetan, zenbat emakume eta zenbat gizon?

Emaitzak hementxe:

124 bileratan, amak bakarrik etorri ziren; 25etan, aitak bakarrik; eta beste 120 bileratara biak. Ziur gaude duela urte batzuk ikerketa hauxe bera egin izan bagenu datuak are nabarmenagoak izango ziratekeela: bi gurasoen (gizon-emakume) parte hartzea baxuagoa izango zatekeen eta emakumeen parte hartzea altuagoa. Zorionez, aldatzen ari den errealitatea dela dirudi, baina oraindik, datuak ikusirik, bada zer egin, ezta?

Galdera zirikatzaile batzuk hemen:

• Nor arduratzen da seme-alaben zaintzaz? Zenbat denbora eskaintzen die familiakide bakoitzak zeregin horiei?

• Ikastolako bileretara zergatik etortzen da bata edo bestea? Zergatik biak?

• Nolako gizarte eredua transmititu nahi diegu gure gazteei? Bat datoz gure jarrerak? Eredu ona ematen ari gatzaizkie?

Hortxe dituzue gure gogoetak. Datuak interpretatzea zaila izan daiteke familia bakoitzaren errealitatea ezagutu gabe, beraz, zuen esku!

Denon artean gizarte justu, orekatu eta, beraz, feministago bat lortu arte!

BARRA-BARRA 17

www.iruramateriales.com

BIZITAKOAK 19 HAUR HEZKUNTZA
20 BIZITAKOAK LEHEN HEZKUNTZA
BIZITAKOAK 21 LEHEN HEZKUNTZA
DBH 22 BIZITAKOAK

DENOK EUSKARAREKIN BAT

Gure haurren eta gaztetxoen euskararen erabileran eragiteko, ezinbestekoa da gizartearen inplikazioa.

Euskara aberatsa eskaintzea abiapuntu garrantzitsua da, haurren hizkuntza-ohituretan eragiteko. Horietako asko imitazioz ikasten dira, beraz, gure haurren hizkuntza-ohiturak axola zaizkigunez, gureak zaintzea komeni zaigu. Gainera, eragin zuzena dute hizkuntzekin ditugun bizipenek, hizkuntzarekiko pertzepzioek eta abarrek, hortaz, hizkuntzarekiko afektibitatea landu beharko genuke, egoera atseginak sortuz.

EBETEk (https://www.ebete.eus), euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak eskaintzen dizkigun webguneak, hainbat arlotan lan egitea proposatzen du:

ase beharko lirateke. Zenbat eta sendoagoa euskaraz jabetzeko prozesua, orduan eta oinarri sendoagoa ondoren etorriko diren beste hizkuntzak ikastekoa. Hori dela eta, ezinbestekoa da gurasoak euskararekiko aktiboak izatea: seme-alabei euskara eskaintzea (familia euskaldunen kasuan) eta euskararekiko jarrera eta jokabide egokiak transmititzea (familia guztiek).

Irakasleek ikasleen euskararekiko erabileran eta jarreretan eragiteko baliabideak eskura izan beharko lituzkete.

Haur ren eta gazte en hizkuntza-ohituretan eragin nahi duten erakundeen artean gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio eskolaz kanpoko jardueren gaiari. Horiek euskaraz izatea lortu behar da, eta, horretaz gain, horietako hezitzaileei baliabideak eskaini behar zaizkie euskararen erabilera modu egokian eta eraginkorrean sustatu dezaten.

Egoera komunikatibo asko izaten dira eskolakoak baino informalagoak: ikastetxeetan gaitasunak landu arren, badira erabilerari begira ongi landu ezin daitezkeen erregistroak, bereziki hizkera informalarekin lotutakoak. Horiek, aldiz, eskolaz kanpoko jardueretan modu nahiko naturalean zaindu daitezke.

Haur eta gazte asko euskarazko ereduetan ikasten ari dira, eta, beraz, euskararen ezagutza gora doa adin tarte horretan. Baina euskara egoera minorizatuan dagoen hizkuntza da, eta horrek eragina du gaitasunean eta hizkuntzarekin duen harremanean. Hau da, euskaraz ikasita ere, haur eta gazte askok baliabide eta erraztasun handiagoa dute gaztelaniaz, eta, horretaz gain, hainbatek euskara eskolarekin soilik edo oso egoera eta bizipen gutxirekin lotzen dute.

Egoera horri aurre egiteko, gazteen euskararen erabileran eta horrekiko jarreretan eragitea garrantzitsua da. Gainera, bide aproposa eta eraginkorra izan daiteke beraiek eragile izatea eta euskararekiko konpromisoan inplikatzea.

Gurasoei dagokienez,haurraren komunikazio beharrak etxeko hizkuntzatik hasita
24 EUSKARA
649 444 018 • abenjumo@hotmail.com Nagusia 12 - 1B • Etxarri Aranatz Lizardi VENTA Y REPARACIÓN

GU ERE EGON GINEN IKASTOLAN

Hamahirugarren Xuxurla, eta hamahirugarrenez, bost herritako bost ikasle ohirekin bildu gara, euren berri izan eta ikastolaren inguruko zein oroitzapen dauzkaten jasotzeko. Hona hemen zer kontatu diguten!

1. Zer esperientzia, oroitzapen, bizipen, anekdota... dauzkazu gogoan Andra Mari Ikastolan ikasten egon zinen garaikoak?

2. Zer eragin izan dute zure bizitzan Andra Mari ikastolan pasatu zenituen urteek?

3. Definitu 3 hitzetan Andra Mari Ikastolan bizi izan zenuen ikasketa prozesua.

1. Esperientzia polit asko izan dira. Adibidez, egindako ibilaldi guztietan bizitako mementoak. Dena den, horietatik gehien gustatu zitzaidana ikasbidaia izan zen. Bartzelonara joan ginen, eta ikaskide guztiok geneukan irrika gogoratzen dut. Jarduera mordoa egin genituen: laser-borroka, tirolinak… Baina ibilaldien eta anekdota konkretuen gainetik, ikastetxeak antolatzen zituen beste ekintza askorekin geratzen naiz, izan ere, ekintza horietako askok adiskidetasuna eta elkartasuna lantzeko balio izan zidaten.

2. Ikastolan pasatutako urteek maila akademikoan aurrera egiteko balio izan didate. Gainera, Andra Mari ikastolak, talde lanen bidez, gehiago sozializatzen eta taldean lana nola egin irakatsi dit. Bestetik, estrategiak eman dizkit arlo pertsonalean hazteko eta bizitzako une ezberdinak modu egokian kudeatu ahal izateko; adibidez, bizitzan zehar sortu dakizkizukeen hainbat arazori irtenbidea ematen, askotariko egoerak planifikatzen, gizartea hobeto ulertzen, egunerokotasunean bizi ditugun egoera arruntak era kritikoan ulertzen…

3. Arduratsua, bikain antolatutakoa eta giro herrikoi eta atseginekoa. Halaxe definituko nuke hiru hitzetan Andra Marin bizi izan nuen ikasketa prozesua.

1. Oroitzapen ederrak ditut. Arbizuko ikastolan lehendabizi, Marta eta Gloriarekin “txokotan” jolasten gineneko mementoak gogoratzen ditut. Gero, Etxarrira joan ginen, eta bertan lagun berriak egin genituen eta lagun-talde ederra osatu. Gure gelakideak ekintza guztietan parte hartzeko prest egoten ginen beti! Gainera, gogoan ditut ostiral arratsaldeetan gurasoek prestatzen zituzten “txoko bereziak”: erroskillak egiten ikasi genuen, josten, makramea egiten… Makina bat guraso ezagutu genuen, eta denon artean familia handi bat sortu genuen. Amaitzeko, beste ikastetxe batzuekin egin genituen trukeak ere aipatu nahiko nituzke. Trukeetako bat Lizarrako ikastolarekin egin genuen, eta bestea Iparraldeko ikastola batekin. Eta nola ez! Nola ahaztu Karrakak, txangoak edo herri kiroletako entrenamenduak!

2. Nire sustraiak errotik sendotzeko eta nortasuna garatzeko bidean, ezinbesteko baloreak barneratu nituen ikastolan: konpromisoa, elkarlana, auzolana, askatasuna, inplikazioa, barne kudeaketa, ilusioa… esan bezala, denetariko balioak barneratu nituen ikastolan.

3. Euskalduna, integrala eta gertukoa. Hala iruditzen zait gure ikastola.

26 HARRAPAZAK/N
42
MAITANE TXUEKA
urte, Arbizu (Fisioterapeuta)
20 urte, Uharte-Arakil (Kern
IGOR ARRIETA
Pharma taldeko txirrindularia)

1. Oroitzapenak bat baina gehiago dauzkat. Esaterako, Arcachonera joan ginenekoa. Gure adineko bi gelen artean lan bat egin, eta bertara joateko saria irabazi genuen. Esperientzia aparta izan zen! Bestela, inoiz ahaztuko ez dudan beste oroitzapen bat herri kirolekin lotutakoa da, baina, azkenean, asko dira ikastola garaitik dauzkadan oroitzapenak. Esan dezaket oroitzapen eta bizipen oso politak izan zirela ikastolan bizi izan nituenak!

2. Esango nuke Andra Mari ikastolan pasatu nituen urte guztiak izan zirela zoriontsuak. Eta hezkuntzaren aldetik, akademikoki oso ondo prestatua atera nintzela pentsatzen badut ere, edukiez gain, beste gauza asko irakatsi zizkigutela uste dut; izan ere, gaur egun ditudan balioetako asko ikastolan ikasitakoak dira. Garai haietan barneratu nituen balioetako asko bizitza osorako izan dira, eta gaur egun ere oso presente dauzkat nire egunerokotasunean. Amaitzeko, bertako kultura eta ohiturak ezagutzen eta aldi berean ez galtzen erakutsi ziguten.

3. Hasieratik bukaerara arte, maitekorra, parte-hartzailea eta etxekoa. Horiek dira ikastola gogoratzen dudanean burura datozkidan hitzak.

1. Oroitzapen oso onak ditut ikastola garaikoak. Gelakide guztien artean oso harreman ona eta estua genuela gogoratzen dut gehien bat. Bestela, ikasbidaiak; Karraka, batez ere “A ze show-a” egin genuen urtekoa; garaiko ETBko SuperBat telebista programan parte hartu genuen mementoa… laburbiltzea zaila da, baina gauza on asko ditut gogoan. Gainera, gogoratzen dut gu izan ginela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lehen mailatik laugarren mailara arte egin zuen ikastolako lehen taldea, eta urte haietan zailtasun asko izan genituen; izan ere, DBH orduan abiatu zen, eta irakaskuntza materiala erdizka edo garatzeke zegoen. Minimoetan oinarritutako ebaluazio-sistema ere desberdina zen, eta hartara egokitzea kostatu egin zitzaigun. Baina, esan bezala, oroitzapen politak dira nagusi.

2. Ni ikastolan hazi eta hezitakoa naiz. 3 urterekin hasi nintzen ikastolan eta 18 urterekin amaitu nuen: Andra Mari ikastolan hasi nintzen lehendabizi, eta bertan egon nintzen DBH bukatu arte; ondoren, Iruñeko San Fermin Ikastolara joan nintzen Batxilergoa egitera. Beraz, inongo beldurrik gabe esan dezaket gaur egun naizena, hein handi batean, ikastolari esker dela, bertan barneratu bainituen bizitzan zehar erabili izan ditudan hainbat balio.

39

3. Euskara eta euskal kultura ardatz dituena, integrala eta anitza.

1. Une oso onak pasatu izan ditut ikastola garaian. Lagun asko egin nituen bertan, eta lagun horietako asko bizitza osorako izan dira. Honetaz gain, beste esperientzia aberasgarri eta polit asko bizi izan ditut ikastolan. Gainera, ahaztezina da niretzat ikasbidaia egin genuen ikasturtea. Bertan abentura piloa bizi izan genituen lagunekin, izan ere, nahikoa artistak ginen! Klasean beti umore onez eta giro atseginean egoten ginen.

2. Ikastolan pasatu nituen urteek asko lagundu izan didate gerora. Niri neuri, lagunak egin ahal izateko eta pertsona moduan hazteko eta zabaltzeko lagundu izan zidaten urte haiek. Beraz, Andra Mari ikastolan pasatu nituen urteak ez ditut inoiz ahaztuko. Oso memento onak bizi izan nituen lagunekin, eta, gainera, bizitzarako oso baliagarriak izan zaizkidan gauza asko eta asko ikasi nituen. Oso eskertua nago ikastolan jaso nuen guztiarekin!

3. Euskalduna, gertukoa, eta denon auzolanari esker aurrera doan hezkuntza eredua da ikastolona.

HARRAPAZAK/N 27
MIKEL AZPIROZ 39 urte, Lizarragabengoa (Abeltzaina) JAIONE ETXEBERRIA urte, Lakuntza (Irakaslea eta ikertzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan) ASIER RAZKIN 38 urte, Bakaiku (GH fabrikan langilea)
Arbizu eta Lakuntzako udal haur eskola info@kattuka.com 948567009. Uhalde kalea z/g. 31839 Arbizu www.kattuka.com DENDAK: ALTSASU, Tel. 948 56 38 22 ETXARRI-ARANATZ. Tel. 948 46 09 88 POLIGONO IBARREA, Tel. 948 46 71 53 E-mail. portukookindegia@hotmail.com -TABERNAKale Nagusia, 5 31839 ARBIZU (Nafarroa)

IKASTOLAN HEZIKETA EMOZIONALA OINARRI

Andra Mari ikastolan arlo akademikoari garrantzia emateaz gain, arlo emozional eta sozialari ere garrantzi handia ematen diegu betidanik.

Ikaskuntza soziala eta emozionala ikasleen hezkuntzan sartzean, ikaskideen eta irakasleen arteko harremanak hobetu daitezke, eskola-jazarpena murriztu, ikasteko giro hobea sortu eta, erdi edota goi mailako ikasketetarako ez ezik, bizitzarako ere prestatu.

Azken hamarkadan, gizartean ikuspegi berri bat garatu da, psikologia positiboarekin lotutakoa. Tradizionalki gizarteko arlo guztietan indarra gabezietan ipini bada ere (familiako heziketan, eskolan, osasun arloan eta lan munduan, besteak beste), gaur egun zientifikoki frogatuta dago ahulezietan baino pertsonen indarguneetan begirada ipintzeak pertsonen eta, ondorioz, gizartearen ongizatea eta zoriontasuna dakartzala. Joera honek paradigma aldaketa bat ekarri du gizartean. Ildo horretatik, gure ikastolan urteetan irakasle taldeak horren inguruko hainbat formazio jaso ditu, gero praktikara eraman ahal izateko; besteak beste, Hezkuntza Emozionala, Golden 5, KiVa, eta, ikasturte honen hasieran, erresilientzia ikastaroak. Horietako batzuk ikasleek zuzenean bizi izan dituzte kanpoko adituekin; beste ikastaro batzuen emaitzak, berriz, zeharka edo irakasleen eskutik jaso dituzte.

Hezkuntza komunitate osoa formatzeko asmoz, familiek ere parte hartzeko aukera izan dute. Honekin guztiarekin, gure azken helburua da, ikasleen aniztasuna errespetatzeaz gain, beren gaitasunak eta indarguneak bultzatu, indartu eta garatzea.

Bukatzeko, familiei ikuspegi honetan sakontzeko iradokizuna bultzatzen diegu, ikasleen garapen prozesuan denok eskutik helduta joan gaitezen.

Sare sozialek eta Ikastolak zein Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek aukera eskaintzen dute psikologia positiboa, KiVa, Golden 5, neurozientzia arloko aurrerapenak eta, orokorrean, hezkuntza arloko eta arlo sozialeko gaietan formatzeko. Hona hemen, gure ustez, hezkuntzan oinarrizkoak diren zenbait aholku:

• Denbora: bazen garai bat non adituek esaten zuten kantitatea baino garrantzitsuago dela kalitatea; gaur egun, berriz, familiari eta maite ditugun pertsonei eskaintzeko dugun denbora murritza dela-eta, badakigu kalitatezko hezkuntza eskaintzeko denbora ere beharrezkoa dela. Beraz, kalitatea nahi badugu, kantitatea ere beharrezkoa da.

• Positibotasuna: gure arreta eta begirada beti alderdi positiboetan ipini behar dugu. Normala da bizitzako erronketan frustrazioa eta haserrea sentitzea, baina bai frustrazioa eta bai haserrea egoki kudeatzen ikasi behar da. Beraz, helduon ardura da bizitzaren aurrean aipatutako ikuspegi positiboan trebatzea.

• Umorea eta alaitasuna: harremanetan, jarrerak kutsatu egiten dira. Hala, pertsona alaiek beren energia positiboa transmititzen dute, eta pertsona haserrekorrek, ordea, beren energia negatiboa. Beraz, pertsona positibo eta orekatuak hezi nahi baditugu, gure jarrera ahalik eta umoretsu eta alaiena izan behar da.

Ikastolako egunerokoan egiten den lanketak familian ere jarraipena izan beharko luke. Hori dela eta, jarrai dezagun denon artean aspaldi hasitako bidea, jarrai dezagun gure emozioak erdigunean jartzen, eta jarrai dezagun pertsona positibo eta orekatuak hezten.

29
DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK
Dastatu!! Dastatu!!

SEXUALITATEARI BURUZKO PRESTAKUNTZA FAMILIEKIN

Ezinbestekoa da sexualitatearen kontzeptuaren inguruan hitz egitea eta sexualitate kontzeptua azaltzea. Hau guztia, gainera, begirada zabal batetik egin behar da, sexualitatea modu osasuntsu batean bizi nahi badugu. Helburu honekin, ikastolan, azaroan familientzako formakuntza bat eskaini genuen, Etxarriko Osasun Etxeko Sexu Hezitzailearen eskutik.

ZER DA SEXUALITATEA?

Pertsona ororen dimentsioa da, eta jaiotzen garenetik hiltzen garen arte laguntzen gaitu, hainbat funtzioren bidez, hala nola: ugalketa, plazera, komunikazioa, afektuak, identitate eta orientazio sexualak, harremanak izateko eta familiak osatzeko modu ugariak... Beraz, esan genezake gure inguruan pertsona adina sexualitate aurkitu ditzakegula. Sexu-hezkuntzaren beharra denok ulertzen dugu. Eta heziketa prozesu horretan, Ikastetxeak eta familiok dugun ardura erabatekoa da.

ZER HELBURU DITU SEXU HEZKUNTZAK?

• Nork bere burua ezagutzea.

• Nork bere burua onartzea

• Nork bere sexualitatea modu egokian adierazten jakitea. Egiten, esaten eta adierazten dugun guztiarekin ari gara etengabe sexuan hezten; izan ere, geure jarrera eta ikuspegiak egiten dugun guztian islatzen dira. Beraz, garrantzitsua litzateke gure ikuspegi eta jarrera horiek memento oro berrikustea, sexualitatearekiko jokabide ireki eta positiboak sustatu ahal izateko.

SEXUALITATEA EBOLUZIO-ETAPETAN:

Sexualitatea aldatu egiten da haurtzaroan, nerabezaroan, helduaroan eta zahartzaroan. Garrantzitsua da etapa bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea, geure bizitza osoan zehar sexualitatea modu osasuntsuan bizi ahal izateko.

FAMILIEN ETA HEZITZAILEEN ZEREGINA:

Edozein gurasok du kalitatezko sexu-hezkuntza irakasteko gaitasuna. Ez da inondik inora beharrezkoa aditua izatea. Eta informazioa garrantzitsua den arren, are eta garrantzitsuagoa da familiaren hurbiltasuna, arazoak ulertzeko gaitasuna, eskuragarritasuna eta maitasuna. Gure seme-alabek jakin behar dute diren moduan maite ditugula.

Sexualitatearekiko giro positiboa sortzeak konfiantza sortuko du, eta, bide batez, elkarrizketa erraztea ere ekarriko du. Gainera, gai horiei buruzko baliabideak haien eskura jartzea ere bada seme-alaben sexualitatea heztea eta artatzea. Honela, gure ume eta gaztetxoen bizitzetan parte-hartzen dugun eragile guztiok indarrak batu beharko genituzke, hauei sexu-hezkuntza egoki bat eskaintzeko.

Familiek, irakasleek, osasun-langileek, hezitzaileek… denok tiratu beharra daukagu elkarrekin eta alde bererantz, belaunaldi gazteek sexualitatea modu osasuntsuan bizi dezaten!

LAN ETA LAN AUZOLAN 31

ARTEA KALEAN: Sakanako Ikastolen V. arte proiektua

Hamar urte igaro dira dagoeneko Sakanako hiru Ikastolak (Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka Haur Ikastolak) arte proiektua aurrera eramaten hasi ginenetik. Bi urtetik behin, gai bat edota hainbat egile oinarritzat hartuz (Sakanako artistak, Sakanako idazleak, Sakanako musikariak eta hondakinen birziklatzea, berrerabilpena), gure ikasleek euren artelanak osatzen dituzte.

Oraingoan, Street Art deritzon diziplinari eutsiz, artea eta gure herriak batu ditugu, ikastolaren helburua beti izan baita dagoen inguruari herriengandik gertu egon eta ahal duen guztia eskaintzea. Ikastolak ez baititu soilik haurrak euskaraz hezten, pertsona sortzaileak, kritikoak eta, azken finean, pertsona askeak hezteko bokazioz sortu ginen duela 50 urte baino gehiago.

Aurtengoan, denboran zehar gure herrietako espazioek (edo ohiturek) zer-nolako aldaketak jasan dituzten aztertu dugu, denboraren poligrafoak egungo errealitatea efimero bilakatzen duela azalarazteko. Sorkuntza prozesu honen bidez, beraz, gure ikasleek egungo errealitate aldaezina auzitan jarriko dute, eta ikusi denborak egun aldaezin eta betiko dela erakusten diguna ez dela horrela. Modu honetan, espazioek izan dituzten aldaketak, edota ohiturek eta tradizioek jasandakoak azalarazi nahi izan ditu proiektu honek.

HAUR HEZKUNTZA 5 urte ETXARRI ETA ARBIZU: “Parke magikoa”

Gure geletan hainbat herritako lagunak gaude, eta guztiok elkarrekin disfrutatzeko etorkizuneko parke magiko bat eraiki dugu. Zatoz gurekin jolastera!

LEHEN HEZKUNTZA

32 ANDRA MARI ARTIST
1. maila: “Gure herriak atzo, gaur eta bihar” Sakanako herrietako bi txokoren iragana eta oraina aztertu ondoren, etorkizunean nolakoak izanen diren irudikatzeko maketak sortu ditugu.

LEHEN HEZKUNTZA 3. maila: “Gure herriak atzo, gaur eta bihar”

Gure gelara 6 herritako lagunak etortzen gara. Herrietan denok izaten ditugu txoko kuttunak, eta, horietako batzuk ezagutu ez ditugun arren, aitona-amonengandik eta familiengandik istorioak entzun ditugu. Zeinen istorio politak! Horiek kontuan hartuz, etorkizunean irudikatu nahi izan ditugu.

LEHEN HEZKUNTZA 5. eta 6. mailak: “Geometric disc”

Garai bateko Lakuntzako “Ilargi” dantzalekua kokatu zen tokian gaur egun dagoen orubea izan da hautatutako gunea. Beste diskoteka bat egitea izan da talde guztietan errepikatu den ideia. Goazen dantzara!

DBH

Gure etapan, garai bateko joko-jolasen eboluzioa hartu dugu oinarritzat.

DBH 1. maila: “Jolas zaharrak, argazki berriak”

Guk geuk irudikatu ditugu iraganeko joko-jolas horien argazkiak, eta, ondoren, argazki horiei zahar itxura eman diegu. Horretarako, etxeko adinekoei txikitan zein jolasetan aritzen ziren galdetu diegu. Kafea baliatuz, argazkiak zahartu egin ditugu. Horrez gain, gaur egun jolasten diren jolasak ere argazkitan aurkeztu ditugu.

DBH 3. maila: “Etorkizuneko joko-jolasak”

Guk iraganeko joko-jolasak ezagututa, etorkizuneko gazteak nola jolastuko diren irudikatu dugu. Gurekin jolastu nahi?

ANDRA MARI ARTIST 33

ANDRA MARI IKASTOLAREN FESTA BUELTATU DA!

2019. urtean, berrogeita hamar urteak betetzen genituela ospatzeko Etxarrin festa erraldoia egin genuenetik, Andra Mari ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak batzen dituen jaia ospatu gabe geneukan, ditxosozko covid malapartaturaren erruz. Luze egin zaizkigu hiru urte hauek, baina azkenean, ekainaren 11n, aldarte ezin hobean ospatu genuen Arbizun hain merezia genuen eguna.

Goizean goiz hasi zen jendea Arbizura gerturatzen, izan ere, berrogeita hamairugarren urtemuga ospatzeko antolatutako egitaraua benetan zen oparoa. 10:00etarako ikusgai ziren ikastolan, adin guztietako ikasleek, azken aste hauetan, guretzat guztiontzat, mimoz eta maitasunez prestatutako artelanak. 11:00etan, Herri Kirolen txanda iritsi zen, eta bertan, haurrek, DBHko gazteek eta helduek, izerdi ederrak atera zituzten, bertaratu ziren guztien gozamenerako.

Eguerdi partean, buruhandiek eta Xapiru trikitixa eskolako ikasleek, herriko plazarantz mugitu zuten giroa. Han, jende andana biltzen hasia zen, ikastolako gurasoek, egun guztirako jarritako txoznaren inguruan. Aukera aparta, eguzki goxoak sortutako gose eta egarriak asetzeko! Hantxe jakin genuen gainera nor izan zen DBH 3ko ikasleek antolatutako zozketaren saria jaso zuen zorionekoa.

Bazkal ordua iritsi zen, eta berriro ere, gurasoen lanari eskerrak, gure sabelak bapo bete geniuten enantzuz kozinatutako entsalada eta paellarekin. Mahai gainean jarri behar, txarteldegian “sold out” kartela zintzilikatuta, antolatzaileek 320 lagunentzat prestatu behar izan zutela bazkaria. Lan itzela! Bazkalostean, umeentzako puzgarriak martxan jarri ondoren, omenaldia hasi zen. Bertan, ikastolan jokatutako pilota txapelketaren sariak banatu ziren lehenik. Ondoren, gurasoek, langileei eskertza aitortu nahi izan zieten, aurten, protagonistak Ixa, Kontsu eta Muxi izan zirelarik. Lehenak, 25 urte bete dituelako ikastolan lanean, eta azken biek, urte luzeetan zehar Andra Mari ikastolari dedikatutako hainbeste izerdi eta lan oparoaren ondoren, hain merezitako erretreta hartuko dutelako. Amaitzeko, DBH 4ko ikasleen agurra iritsi zen, eta hau ere momentu hunkigarria izan zen, ez baitziren gutxi izan, bertaratuko ikasle, irakasle eta gurasoen begietan, hauek busti ondoren, masailetan beherantz bidea eginez ikusi ahal izan ziren malko zirraratuak.

Arratsaldean, artisten ordua iritsi zen. Hasteko, ikastolako dantzari bikainen ofizioak, ikusleak hunkitzea lortu zuen. Eta ondoren, Faktoria Dj-ren eskutik, dantzan bukatu genuen plazan jarraitzen genuen guztiok. Jai egunari bukaera emateko ordua hurbiltzen hasia zen baina, eta gurasoek, festari merezi zuen amaiera emateko, denon gozagarri izan zen “aate” ederra prestatu zuten. Eta iluntasuna dagoeneko ia erabatekoa zenean, gure gazteenak korrika jarri zituen zezenzuskoak eman zion bukaera, ikasle, irakasle eta gurasook, giro ezin hobean, elkarren eskutik bizi izan genuen festa egun ederrari.

34 EKIN ETA SEGI

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.