andra
mari ikastola
Andra Mari Ikastolaren Aldizkaria
Zorionak Andra Mari! Momentu zailetan ere, elkarrengandik gertu!
2023: Nafarroa Oinez gurean izango da! Neurohezkuntza: Hezkuntzaren oraina eta etorkizuna. Naturarekin bat: Ikastola jasangarria gara.
11
edo gai hi o k a a akir n tu n zenb at luza maneta o g b . e n u r n e r g r e Hur posam ekin ha n dizue pro te, gur skatze nu ne baze aitezte z jar
SARRERA Hementxe dugu, berriz ere, Andra Mari Ikastolaren Xuxurla aldizkaria; urtero, Ikastolari buruzko informazioa, aholkuak eta gogoetak biltzen dituen gure aldizkaria. Honako hau 11. Xuxurla dugu, eta, ohi bezala, bete-betea heldu zaigu. Ikastola Jasangarria proiektuaz informatzen gaituen artikulu batek ematen dio hasiera aldizkariari. Ekimen interesgarri honek gure ingurumenarekiko kontzientzia indartzeko balio du. Beste artikulu batek Haur Hezkuntzan martxan jarri diren txoko berriak aurkezten dizkigu (poetikoa, morea eta misteriotsua), gure ikasleengan alderdi literarioa, feminista eta ikertzailea sustatzeko asmoarekin sortuak. Oso gomendatzekoa da, baita ere, Zer dio? atalean MarĂa J. LĂłpez Juez neurobiologoari egindako elkarrizketa. Haurren garunaren garapenean aditua da, eta informazio interesgarria ematen digu.
11 2020ko ekaina 3 4 - 5 - 6 8 - 9 11 12-13-14-15 16-17 19-20-21-23-24 26 28-29 30 31 33-34
Agurra Beti aurrera Zer dio? Adiorik ez Gogotik Barra-barra Bizitakoak Euskara Harrapazak/n Denok berdinak, denok desberdinak Lan eta lan auzolan Ekin eta segi
DBH 4. mailakoen agurrerako bertsoekin hunkitzeko aukera ere izanen dugu, eta, jarraian, beste artikulu batean, helduoi hainbat aholku ematen zaizkigu gure haurren garuna egoki garatzen laguntzeko. Ez da erronka makala! Bestalde, Aneto programaz eta Dantzabideak proiektuaz xehetasunak jakiteko bi artikulu irakurri ahal izango ditugu. Aneto programa LHko 6 eta 8 urte bitarteko umeekin elikadura ohiturak eta kirol jarduera osasungarriak sustatzeko eta gainpisu arazoak ekiditeko sortua da. Dantzabideak egitasmoak, berriz, DBH 4. mailakoei ikastetxean sorkuntza koreografikoa eta dantza lantzeko aukera eman die. Beste artikulu batean, autoestimua oinarri, ebaluazio integralaren alde egin dugun apustuaz irakurri ahal izango dugu, eta beste batean, Sakanako Mankomunitateak Sakanan euskararen bilakaera nolakoa izan den aztertzen du, euskararen aldeko borrokan etsi ez dezagun. Bestalde, Harrapazak/n atalean, Andra Mari Ikastolako 5 ikasle ohi elkarrizketatzen dira, eta Denok berdinak, denok desberdinak atalean, beste 6 ikasle ohiri eskerrak ematen zaizkie, konfinamendu garaian DBHko 11 ikasleri etxetik borondatez laguntza emateagatik. Eskerrik asko! Eta bukatzeko, Andra Mari Ikastolak 2023 urtean Nafarroa Oinez antolatuko duela iragartzen duen berria ere irakurri ahal izango dugu, eta azken erreportajean azaltzen zaigu nola lan egin den gure ikasleekin etxetik COVID-19ak eragindako konfinamendu garaian, etapaz etapa. Gure proiektuak erakutsi digu, berriz ere, egoerarik larrienari ere, hasiera-hasieratik, sendo eta irmo erantzuteko gai izan garela, eta Ikastolako irakasleak eta gainerako langileak sekulako profesionalak direla. Izugarria izan da! Mila esker! Erredakzio eta koordinazioa: Itziar Begiristain, Adur Goikoetxea eta Olaia Martiarena. Kolaborazioak: Itziar Aldaz, Maider Ansa, Josune Arrazubi, Maria Lopez, Eneka Maiz, Estitxu Ruiz, Mikel Senar, Ane Zubeldia eta DBH 4. mailako ikasleak. Zuzenketak: Eneka Maiz. Publizitatea: Itziar Begiristain, Asier Garitaonaindia eta Alaitz Olano. Diseinua eta maketazioa: Yolanda Goikoetxea. Inprimatzailea: SDI inprimategia.
04
BETI AURRERA
IKASTOLA JASANGARRIA! Ingurugiroa zaintzeko kontzientziazio proiektua
Pertsona guztiok naturarekiko berezko konexio neurobiologikoa dugu. Naturarekin kontaktua izateak onura fisiko eta mentalak ematen dizkigu; beste gauza askoren artean, pentsamendu bakarraren errutinatik urruntzen gaitu eta sormena garatzen laguntzen gaitu‌ (Kansaseko Unibertsitateko Paul eta Ruth Ann Archley ikertzaileen hitzetan, naturarekin kontaktuan sormena bikoiztu egiten da). Beraz, nola ez dugu gure ingurugiroa zaindu behar? Andra Mari ikastolan, ingurugiroarekiko errespetua eta kontzientzia landu izan ditugu beti. Luxu bat da daukagun ingurune naturala izatea, eta denon lana da berau zaintzea, bakarra delako. Hori dela eta, hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzeko, IKASTOLA JASANGARRIA proiektua martxan jarri genuen, eta oso ekimen interesgarria izan zen arren, mundu mailako osasun alerta dela eta hainbat ekintza datorren ikasturterako utzi behar izan ditugu, besteak beste, ikasle eta familiei zuzenduriko tailerrak. Aurrera eraman genuen kontzientziazio prozesu bat “Hankei eraginâ€? izan zen. Horrekin, Etxarrin bizi garen ikastolako kideoi (ikasle, familia, irakasle, langile,...) autoa etxean utzi eta ikastolara oinez edo bizikletaz hurbiltzeko deia luzatu nahi izan genien. Gainera, horrek gure osasunari onura egiten dio, eta ingurua zaintzeaz gain, geure burua ere zaindu beharrean baikaude. Ba al zenekien herrietan bizi diren haurren gizentasunaren eragile nagusia ez dela elikadura? Mugikortasun eredua da! Autoz eramaten ditugula batetik bestera. Martxan jarri behar dugun beste ekimenetako bat, Goiener Energia Kooperatibarekin batera Utzubar Txikiko eraikinaren teilatuan jarriko ditugun eguzki-plakak dira. Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba euskalduna da. Eguzki plaka hauekin, ikastolan eguzki-baliabideari gehienezko probetxua ateratzeko aukera izango dugu, eta autokontsumorako argindarra lortuko dugu; ondorioz, aurrezpen handia lortuko dugu argindarraren urteko fakturan. Beraz, ingurumenarekiko ikuspegitik egun pairatzen dugun menpekotasun energetikoa kontuan izanda, proiektu hau baliabide pedagogiko bat izanen da gure hezkuntza komunitate osoarentzat.
BETI AURRERA
05
Horrez gain, bokata-zorro berrerabilgarriak ere sortu ditugu. Bertan, gure ikasleek gosariak gorde ditzakete, zaborra ez sortuz, birziklatzea bezain garrantzitsua baita zaborra ez sortzea. Azkenik, Ikastola Jasangarria proiektuaren baitan, ”Aztarna proiektua” ere kokatu genuen. Giza eskubideak oinarritzat hartu eta aldaketa klimatikoa geldiarazteko Noaingo Zentzumenen Parkean kokatuko den artelan parte-hartzaile batean gure aztarna utziko dugu, Irantzu Lekue artistaren eskutik. Ehunka harriz osatua egongo da artelana, eta denen artean hatz aztarna handi bat osatzea da helburua. Artibismo (artea + aktibismoa) ekimen hau “Giza Eskubideen Defentsan” jardunaldien baitan kokatua dago, eta Nafarroako Gobernuaren Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri duen “Pertsonak gara” proiektuaren parte da. Artelan horretarako, gure Haur Hezkuntzako ikasleek harriak apaindu eta mezuak idatzi dituzte. Harria iraunkortasunaren ikur da; zenbait kulturatan, aparteko botere baten edota izatearen beraren ikur. Baina ikasturte amaierako proiektu gehienak bezala, COVID-19a dela eta, proiektu honekin ere, eten bat egitera behartuta ikusi dira antolatzaileak. Espero dugu datorren ikasturterako gure ikasleen harritxoak hain polita den artelan batean ikusgai egotea. Ekimen guzti hauekin, datorren ikasturtean lantzeke geratu diren guztiekin eta gehiagorekin ere, gure hezkuntza komunitate osoaren kontzientzia ekologikoa sustatzen jarraituko dugu. Gainera, azken hilabeteetan alarma egoeraren ondorioz, gure ingurugiroak gizakion ondorio kaltegarririk gabe aurrera jarraitzeko ahalmena duela ikusi da. Gogoratu, daukagun ingurugiroa izaten jarraitu nahi badugu, guztion eta bakoitzaren ardura da dugun ingurugiroa zaintzea!!!
Tel.: 948 46 00 27 Fax: 948 46 09 53 E-mail: galartxasl@gmail.com
06
BETI AURRERA
TXOKOZ TXOKO Txoko hitzak hainbat adiera ditu, eta guztiak politak dira: bi horma elkartzen dituen aldea; hedadura txikiko bazter edo inguru polita; norbera bizi, egon ohi den edo jaio den tokiaren xerazko adierazpen-modua; etab. Ikastolan aspaldiko kontua dira txokoak, baina aurtengo ikasturtean beste txoko batzuk agertu dira gurean. Gure txoko berriak ezagutu nahi?
Txoko poetikoa: bai bai, ongi irakurri duzu! Literaturaren genero hori ikasleei hurbiltzeko saiakera bat da txoko hau. Liburutegian kokatutako horma-irudi bat da, eta momentuz, irakasleok aukeratzen ditugu poemak eta astez aste geuk aldatzen ditugu. Hala ere, etorkizun hurbil batean, ikasleei pasako diegu testigua. Beraiek aukera ditzatela poemak, edo askoz hobe, beraiek sor ditzatela!
Txoko morea: martxotik hona, gure ikastolan ezagutzera eman nahi ditugu telebistetan, albistegietan eta historia liburuetan zokoratuak (eta ez txokoratuak) izan diren emakumeen biografia, lanak eta lorpenak. Txoko morean ere, hasieran, irakasleok aurkeztu ditugu hainbat emakume, baina dagoeneko ikasleek hartua dute testigua. Hasiak dira euren proposamenak egiten eta denon artean “txoko more” erraldoia osatuko dugu. Emakumeak zokotik, txokora eta txokotik mundura!
Txoko misteriotsua: ikerlari sena, zeinen sen garrantzitsu eta ederra! Astero, enigma, buruhauste edo asmakizun bat proposatzen dugu txoko honetan. Bertan kaxa bat dago, gure ikerlari finen hipotesiak eta ondorioak jasotzeko, eta astero misterioa aldatzen da. Aste horretan jasotako erantzunak ikusi eta enigma askatzea lortu duten ikerlarien zerrenda publiko egiten da, eta asmatzaileen artean zozketa eginda, “Asteko Ikerlaria” izendatzen da; argazki eta guzti, gainera! Hurrengo “Asteko Ikerlaria” zu izango ote zara? Hauexek dira gure ikastolako txoko kuttun, txoko dibertigarri, txoko interesgarri, txoko parekide eta txoko politak. Espero dugu ikasleen buruko, bihotzeko edota sabeleko txokoren batean kilima txikiren bat sorraraztea! Poeta, feminista eta ikerlari gehiago behar ditu gure mundu zahar baina maitagarri honek!
Garcia Ximenez Kalea 31 • ALTSASU
T. 948 564 260 610 098 595
08
ZER DIO?
MARIA J. LÓPEZ JUEZ: “Burmuinean dena erabiltzen da; balio handiegia du, eta mantentzeko garestiegia da, ez erabiltzeko” María J. López Juez neurobiologoa da eta haurraren garunaren garapenean aditua da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Biologia Zientzietan lizentziaduna da, eta 24 urterekin beka batekin lan egin zuen Filadefiako The Institutes for the Achievement of Human Potential delakoan, AEBetako ipar-ekialdean. Neurozientzian doktorea ere bada, Complutense Unibertsitatean. Gaur egun, Neocortex Neurologia Antolatzeko Zentroan (2000. urtetik) eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (Union) egiten du lan. Argi dago haurraren garunaren ezagutzak irakasle eta familiongan eragin zuzena duela. Hori dela eta, duela bi ikasturte gurera ekartzeko aukera izan genuen, eta aurtengo maiatzean ere irakasleentzako formazio baterako ikastolan izan behar genuen, baina mundu mailako osasun alerta dela eta, formazioa atzeratu behar izan dugu. Hala ere, Maria J. Lópezi elkarrizketa bat egiteko aukera paregabea izan dugu. • Zein dira garunaren gaitasunari eta ikaskuntzari buruzko mito eta uste okerrak? Uste dut mitorik zabalduena dela gure garun-ahalmenaren zati txiki bat baino ez dugula erabiltzen. Burmuinean dena erabiltzen da; balio handiegia du, eta mantentzeko garestiegia da, ez erabiltzeko. Ideia hori ikerketa zientifikoak orain baino esplorazio tresna gutxiago zituen une batetik dator. Pertsona batek ekintza bat egiten zuenean aktibatzen ziren garun-eremuak ikusten zirenean (esku bat, hanka bat… mugitu), eremu murriztuak argiztatzen ziren, eta guztira % 10 inguru izan behar ziren. Beraz, norbaitek erabaki zuen esatea gainerako % 90 ez zegoela aprobetxatuta funtzio espezifikoak egiteko. Gaur egun badakigu eremu horiek elkartze-guneak direla, eta bertan sarrerako informazio guztia integratzen da, irteerako erantzuna prestatzen da, irteera emateko aukerak ebaluatzen dira, eta pentsamendua emozioarekin integratzen da, eta abar. Azken batean, badirudi eremu horiek gu pertsona bihurtzen gaituen funtzioak direla. • Neurozientziaren ikuspuntutik, zer garrantzi dute emozioek, jolasek eta arteek, haur eta gazteen garapen kognitiboan? Garunaren garapenak gure garuneko arlo guztiak hartzen ditu bere barnean: sentsorialak, motorrak, kognitiboak, emozionalak. Pertsonen portaera, horien guztien elkarrekintzaren emaitza da, eta, beraz, funtzio akademikoenak (irakurketa, idazketa, matematika) bakarrik lantzeak, nahiz eta horiek garrantzi handikoak izan, ez du garapen globala ahalbidetzen. Sormenezko jarduerak ere gure burmuinean daude, eta prozesu harmonikoagoa eta globalagoa nahi badugu, eremu desberdinak (baina horiek ere garrantzitsuak) garatzea ahalbidetzen dute. Bestalde, jolasa ezinbestekoa da garuna garatzeko; izan ere, hainbat alderdi jorratzen ditu: gizarte-kognizioa (taldean egiten denean), plangintza-gaitasuna, hizkuntza, edo abstrakzio-prozesuak jolas sinbolikoan.
ZER DIO?
09
• Haur eta nerabeen garun-garapenaren zein momentutan egon beharko genuke erne helduok, bilakaera antzemateko? Haurren garapeneko edozein une da garrantzitsua, baina garunak plastikotasun handiena 0-6/8 urteko etapan du; beraz, haurtzaroa bereziki garrantzitsua da, sistema, ikasketa formalago edo akademikoago baterako prestatzen baitu. Arreta berezia izan beharko genuke etapa horretako prozesu neurologikoen behaketan. Halaber, nerabezaroa, hormona sexualak burmuinean sartzen direnean, garuneko zirkuituak berrantolatzeko eta mielinizatzeko beste une kritiko bat da. • Nola erraztu estimuluen sarrera eta irteera haur eta nerabeen burmuinean? Egia esan, gure burmuinean dena da sarrera, irteera eta prozesamendua. Informazioa sartzeko, gakoa estimuluen kalitatea da, eta horien maiztasuna, intentsitatea eta iraupena, adin bakoitzerako moldatuak. Informazioa ateratzeko, gakoa da ahalik eta aukera gehiena eta arrakasta gehiena izatea. Arrakasta lortzeko, haur bakoitzari jartzen diogun erronka modulatu beharko genuke, halako moduz non nahikoa izan behar duen aurrera jotzeko, baina ez erronka lortu gabe porrot egiteko modukoa. Nire ustez, erronka modulatzea da gurasook eta maisu-maistrok dugun lanik garrantzitsuenetako bat. Azkenik, prozesatzeko mailak ere haurren garapen-mailaren araberakoak izan behar dira; guretzat beti da tentagarri maila altuagoetara behartzea, baina sistema oinarrizkoenak ontzea ahalbidetzen badugu, hurrengoek zimendu hobeak izango dituzte. • Garunaren funtzio exekutiboez eta horien garrantziaz hitz egin ahal diguzu pixka bat? Funtzio exekutiboak (FFEE) tresna neurologikoen multzo bat dira, eta, besteak beste, honako hauek ahalbidetzen dizkigute: helburu bat ezartzea, helburu hori lortzeko baliabideak egokitzea (arretazkoak, lan-memoria, kognitiboak, etab.), gure helburua lortzeko egin behar diren zereginak planifikatzea; helburu hori lortzeko beharrezkoak diren duten ekintza motorrak gauzatzea; eta helburu hori lortzeko behar den motibazioa ematea. Hau da, FFEE-k pertsonen bizitzaren erdigunean daude, bai eskolan, bai lanean, eta baita eguneroko bizitzako beste edozein egoeratan ere, esate baterako, oporrak planifikatzeko orduan. Lobulu prefrontala FFEE-en egoitza neuro-anatomikoa da; eboluzio-mailan agertu den azken eremua da, eta garapenean ontzen den azken eremua da. Eremu hori ez da erabat funtzionala 6-7 urte bete arte, aurretik garuneko beste eremu batzuk ontzen ari baitira, eta gutxi gorabehera 20 urte bete arte garatuko dira. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera egiten den eskolako lan guztia FFEE horien erabileran oinarritzen da. Eta prozesu hori adin maila horretan espero dugunaren arabera gertatzen ez bada, bai arretari dagokionez (arretarik eza), bai zereginen plangintza motorrari dagokionez (desantolaketa eta/edo erantzunaren inpultsibotasuna), horrek esan nahi du lobulu prefrontalaren hipoaktibitatea dagoela. Orduan, “arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua” diagnostikatzen da, erabiltzen dugun gidaliburuaren arabera, DSM-V izena duena.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
ADIORIK EZ
11
DBH 4.MAILAKO IKASLEAK:
OHARTU GABE HELDU GARA MUGARA Hasierako gida izan zen Mila irakasle maitea, gugan aztarna uzten joan zen irekiz gure bidea. Gero Teresa Estherren ordez azkar joan zen urtea, Haur Hezkuntzan sortu genuen hautsiko ez den katea. Gure bigarren etapa hasteko irakasle berriekin, urduritasun handiarekin ikasteko gogoekin. Pertsonak falta baziren ere aurrera taldearekin, amaitu dugu Lehen Hezkuntza ilusio handiarekin.
DBH da azken etapa bukaeraren hasiera, ohartu gabe iritsi zaigu bide honen bukaera. Malkoz beteta gatoz gaurkoan azken karraka ospatzera, gure ametsak bete nahiean egingo dugu aurrera.
12
GOGOTIK HAUR HEZKUNTZA
NOLA LAGUNDU GURE HAURREN GARUNARI EGOKI GARATZEN? Estres eta kaos garai hauetan, urgentea denak garrantzitsua denari lekua kentzen dio, eta gure haurrak izaten dira gehien eskatzen dutenak kaos momentu horietan. Berri on bat guretzat! Kaosaren momentuak aukerarik onenak dira erantzun egokiak emateko eta haurraren garapenari (eta gureari) bultzada on bat emateko. Kaos momentu horietan, gure haurraren behar emozionalak ulertu behar ditugu (min hartu du, lagun batek jo du, zerbaitek izutu du, bere nahiak ez dira bete… ). Askotan, presa artean, “ Ez da ezer..” edo “Tontokeria bat da” esango genioke, baina benetan lagundu nahi badiogu, kontziente eta presente egon behar gara sufrimendu horri aurre egiten aguntzen. Horretarako, bere garunean gertatzen dena jakin behar dugu. Azken urte hauetan, Neurozientziaren aurkikuntzei esker, Andra Mari Ikastolako profesionalek garunaren konplexutasunak ikasteari ekin diogu, umearen garunaren funtzionamendua ulertzen badugu errazagoa egingo zaigulako haurrarekin enpatizatzea eta eredu ona ematea, bera ere asertiboa (bere nahiak eta beharrak konfiantzaz adierazten dituena) eta enpatikoa (besteak ulertzen dituena ) izan dadin. Haurrak oreka lortuko du bi hemisferioen integrazioa lortzen duenean. Garunaren alde emozionala eta logikoa lotzen dituenean bere burua gehiago ezagutzen hasten da. Umeak arazo bat izaten duenean eta bere garunaren hemisferio emozionalak alarma piztu dionean, ez du bakarrik gainditzeko heldutasunik (24 urte arte); beraz, helduok izan behar gara akonpainamendua egin behar diogunak, garunaren alderdi logikotik ikus dezan eta garunaren bi hemisferioak integra daitezen. Helduon akonpainamendu horrek markatuko du haurraren etorkizuna, bere autokontzeptua, autoestimua eta munduarekiko konfiantza, hain zuzen ere, helduok ematen dizkiogun esperientzia edo bizipenen arabera.
Esperientzia egokia emateko urratsak: • Alderdi emozionalarekin konektatu: ulertu benetan barruan gertatzen zaiona, lotura egin berarekin (“Zer gertatu zaizu?”), borrokatu gabe (“Beti berdin egiten duzu!”), emozio berean erori gabe (“Ai ene! Zer urduri jarri nauzun, ea gehiago zaintzen zaren!”) eta gaia ekidin gabe (“Berehala pasako zaizu, ez izan kexatia!”). Bere kezkak ilogikoak iruditzen bazaizkigu ere, berarekin sintonizatu behar dugu. Kasketa handia badu, eutsi behar zaio, oso desatsegina den arren. Haurrak kasketak behar ditu bere nortasuna eraikitzeko. Kasketan presente eta lasai bagaude, haurrari bera izateko baimena ematen badiogu, pixkanaka lasaitzen joango da eta oso onartua sentituko da. Kasketa mozten badiogu, edo alde egiten badugu, bere buruaren kontzeptu desegokia hartuko du eta betiko izango da. Bere buruan eta inguratzen duten helduengan konfiantza eskuratu behar du.
GOGOTIK
13
• Izena jarri bizi duen egoerari desatseginari: hitz egiteko adina badu, benetan entzun behar zaio bere kezkak kontatzen dituen bitartean, alderdi logikoarekin konektatzen duelako eta arazoa bideratzen joaten delako. Bere arazoari ezin badio, hitzik jarri geure hitzekin deskribatu beharko dugu lasaitasunez eta epaitu gabe (“Erori zarela ikusi dut”, “Jostailu hori nahi zenuen baina beste ume batek du”…) • Garunaren alderdi logikotik birbideratu: haurra lasai dagoenean gertatu dena logikoki esplikatu diezaiokegu. Ez ditugu ahaztu behar errespetua (“Bere jostailua da eta agian orain ez dizu utzi nahi”), elkarbizitzarako arau naturalak (“Txanda itxaron behar da”), kausa-ondorioak (“Lorik egiten ez badugu ez dugu jolasteko indarrik”), beldurrak ( “Gurasoek maite zaituzte eta ez dira betiko joaten”). Haurrak jakin behar du arauak bere segurtasunerako beharrezkoak direla eta beti ezin duela dena lortu. Haurrak behar du gainditzen dituen beldur irrazional horiei eta bere bizipenei afektua, ordena eta logika jartzea. • Gertatutakoak gogoratzea eta betiko ez direla ohartaraztea eta pentsamendua aldatu daitekeela ohartaztea ere emisferio logikora pasatzeko estrategia ona da. HHko haurrak eskuineko hemisferioarekin funtzionatzen dute gehienbat. Momentuan gertatzen diren emozioetan bizi dira, zentzumenen bidez ikasten dute, eta denbora ez da haientzat existitzen. “Zergatik?” galdetzen hasten direnean ezkerreko hemisferioa aktibatzen hasten zaie. Orduan gauzen logika bilatzen hasten dira eta hizkuntzaren bidez logika hori azaltzen dute. Garuna bizitako esperientzien arabera osatzen da. Pantailen aurrean, kirola egiten, edo lagunekin jolasean garatzen diren garunak desberdinak izango dira. Bizipenak dira garunaren atalak integratzen eta lotura neuronalak egiten laguntzen dietenak, osasuntsu hazteko. Zer bizipen mota eskaini nahi diot nire umeari? Hausnartzeko galdera ona! “Errezeta” hauek ez duen beti funtzionatzen, baina etorkizunerako “inbertsioa” dira, eta hobe pasatzen ez uztea. Uneoro ikasketa ez ateratzeari ez diogu beldurrik izan behar, baina gure benetako presentzia eta kontzientzia garrantzitsuak dira haurraren heziketarako. Hor doaz hausnarketarako galdera batzuk: Zer egiten dugun helduok egoera horietan? Egoera desatseginetan gogor jarri? Gainditzen gaituztelako pasatzen uzten ditugu, ala gero eta lasaiago entzuteko eta erantzuteko gaitasuna garatzen dugu? Geure burua garatzen dugun heinean gure umearentzat ereduak gara, eta horixe da ikasteko modurik onena. Ardura eta erronka polita baina handia, geure umeen eta gizartearen etorkizun osasuntsua bermatzeko!
14
GOGOTIK LEHEN HEZKUNTZA
ELIKADURA ETA OSASUNA Zalantzarik ez da elikadura eta kirol ohitura egokiak barneratzeak gure osasunean eta bizi-kalitatean onura ukagaitzak dakartzala. Zentzu honetan, urte asko daramatzagu Andra Mari Ikastolan gure ikasleen artean ohitura hauek sustatu nahian lan egiten. Garrantzitsua da elikadura ohitura osasuntsu hauek txiki-txikitatik barneratzea, eta gure bizitza osoan zehar mantentzea. Honako artikulu honetan azalduko dizuegu gure ikastolan, ANETO programaren bitartez, Lehen Hezkuntzako 6-8 urte bitarteko umeekin elikadura ohiturak eta kirol jarduera osasungarriak sustatu eta gainpisu arazoak ekiditeko egiten dugun lana. Urteak dira, gure ikasleen pisu arazoak murriztu nahian, ekintza eta kanpaina osasuntsu ezberdinak burutzen ditugula hezkuntza komunitateko eragile desberdinen laguntzarekin. Esandako moduan, ikastetxeok garrantzi handia dugu ohitura hauek hedatzerako orduan, eta helburu horrekin proiektu desberdinetan parte hartu izan dugu. A zken hamar urteotan datuak hobetu diren arren, Nafarroan 5-9 urte bitartean hamar umetik hiruk gainpisu arazoak dituzte, hiru horietako batek obesitate arazoak dituelarik. Jarduera fisiko eta elikadura dira arazoari aurre egiteko ditugun tresna garrantzitsuenak. Jarduera fisikoari dagokionez, Ikastolan astean ordu eta hiru ordu laurden aritzen gara Gorputz Heziketa saioetan, eta horrez gain, arratsaldeetan eskolaz kanpoko kirol ekintza desberdinak eskaintzen ditugu. orputz heziketa eta jarduera fisikoa sustatzeko, hirugarren ordu baten onurak aztertu genituen, eta elikadura ohitura osasungarri G baten heziketa sustatu nahian, Ikastola ANETO programan parte hartzen hasi zen. Proiektua 6-8 urte bitarteko ikasleei bideratua dago. Irakasleak formatzeaz gain eta prozesuko datuak jasotzeaz gain, gurasoentzako elikadura hitzaldiak, ekintzak eta astean ordubeteko eskolaz kanpokoak eskaini dira azken bi urte hauetan. E likadura osasungarri bat izateak duen garrantziaz jabetu beharko ginateke, frutak eta barazkiak gure elikaduraren erdigunean jarriz, eta azukrea eta jaki prozesatuak neurrian hartuz. Bestalde, egunero ordubetez jarduera fisikoa egin beharko litzateke, paseoak, jolasak... eginez. Gainera, astean hiru egunez, intentsitate handiagoko ekintzak egin beharko genituzke, Gorputz Heziketa saioen bitartez, eta norberak gustuko dituen kirolak praktikatuz. meen heziketan mugimenduak duen garrantzia barneratu beharko genuke; izan ere, mugimendua, umearentzat ekintza U erakargarria izateaz gain, elikadura ohitura egoki batekin batera, osasunaren oinarria baita. Ikus dezakezuen moduan, asko dira Lehen Hezkuntzako umeen artean elikadura ohitura osasungarriak eta kirola sustatzeko egiten ditugun jarduerak. Hala ere, Andra Mari ikastolan, ohitura hauek sustatzeak izaera integrala du, lan hauetan Haur Hezkuntzan hasten baikara gure ikasleekin, eta DBHn jarraitu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu aztura hauek gure bizitzako lehen urteetan barneratu eta bizitza osoan zehar mantentzea. Ez ahantzi, elikadura eta kirola direra, hein handi batean, bizitza osasuntsu baten oinarria: Mens sana in corpore sano!
GOGOTIK DBH
DANTZABIDEAK DBH 4.mailako ikasleok DANTZABIDEAK proiektuan parte hartzeko aukera paregabea izan dugu aurtengoan. Proiektu hau sorkuntza koreografikoa eta dantza ikastetxeetara eta Nafarroako gizartera heltzeko helburuarekin sortu zen. Dantzaz konpainia eta sorkuntzarako nazioarteko zentroa, Global zerbitzu kulturalaren eta Nafarroako Antzokien Sarearen artean sortu zen, aurtengoa proposamenaren bigarren urtea izanik. Proiektu honen helburuak hauexek dira: bitartekaritza eta sentsibilizazio proiektuen bitartez, dantzaren presentzia ikastetxeetan sustatzea, sormena eta gorputzaren mugimendua garatzen duen bizipen artistiko baten parte izateko aukera ematea, eta proposamen koreografikoak sortzeko hainbat tresna eskaini eta sorkuntza prozesu baten parte izateko aukera eskaintzea. Proiektuak esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman digu. Saio hauetan dantzari profesionalek gidatu gaituzte, eta dantza garaikidean eta sorkuntza prozesu batean murgildu gara. Lehenengo egunetan, dantza garaikidearen hainbat oinarri irakatsi zizkiguten. Ondoren, hori praktikan jartzeko eta modu batean gure dantza sortzeko taldeka jarri ginen, eta bakoitzak atal bat sentimendu bati lotuz lortu genuen. Astea aurrera joan ahala, denon artean koreografia bat sortu genuen eta azken ikuskizuna egiteko gure hiru dantzez gain sarrera eta amaiera bat gehitu zuten gure irakasle izan zirenek, “amalgama� izena zuena. Azken egunean, ostiralean, prestatutako koreografia Iortia kulturgunean aurkeztu genuen, Altsasuko Institutuko DBH 2. mailako ikasleekin batera. Gure ikuskizunak atentzioa deitu zuen, gehienbat, taldea kohesionatua eta sortzailea izatean, lan txukuna egitea lortu genuelako, eta ikusle eta dantzarien zorionak jaso genituen. Aipatu beharra dago hori guztia dantzako irakasleen laguntza gabe ezinezkoa izango zela. Gainera, klase gutxi izan arren, harreman estua sortu genuen haiekin. Hasiera batean beraiek dantzatzerakoan zuten maila ikustean, dantzan hasteko lotsa sentitu genuen eta atzera egiten genuen. Baina gugan konfiantza handia izan zuten hasieratik, laguntza handia eman ziguten, eta gaizki dantzatzeak berdin zuela erakutsi ziguten, gozatzea zela garrantzitsuena eta gure sentimenduak azaleratzea. Azkenik, esperientzia ikaragarria izan zela esatea geratzen zaigu, guri dantza betidanik gustatu izan zaigulako, eta horrelako dantzariengandik ikastea aukera paregabea eta ahaztezina iruditu zitzaigun. Gainera, gure familia gehiago sendotzea lortu zuten; aukera bat izan zen denak batera denbora pasatzeko eta oroitzapen berri bat sortzeko.
15
16
BARRA-BARRA
EBALUAZIOARI BEGIRADA BAT Atzo bertan izan zen. Lehengusina batek galdetu zidan ea zer gertatuko den ikasturte honekin. Konfinamenduaren nahasmen honetan ea nola ebaluatuko ditugun gure ikasleak eta ea ikasturtea errepikaraziko diegun. Bera ez da hezkuntza munduko langilea eta seme-alabarik ere ez du; horregatik, urrunekoak zaizkio kontu hauek. Galdera horien atzean zegoen duela urte asko bizimodu gogor xamarra izan zuen neska beldurti hura; aita etxetik falta zuena, eta bere ahizpa txikia eta bera hazi eta hezteko, ordu luzez etxetik kanpo lan egiten zuen amaren alaba. Zegokiona baino arinago haztea tokatu zitzaion, eta bere premiak ikusten jakin ez zuen hezkuntza sistema baten biktima izan zen; bere behar emozionalak ase gabe, ikasketetan arrakastarik lortu ez zuen eskola-porrotaren aurpegia; oinarrizko ikasketak justuan amaitu eta lanari ekin ziona, tabernetan, zaintza lanetan eta etxe-garbiketan. “Zorionez, gaur egun, ikasle batek kurtsoa errepika dezan erabakitzeko, ez diegu azterketen emaitzei soilik begiratzen”. Halaxe bota nion, pentsatu ere egin gabe, eta harritu egin zela ikusita, azalpenekin jarraitu nuen: “Kurtso erdia daramagu ikasleekin lanean eta dagoeneko, irakasleok badakigu zeintzuk diren beraien premiak, gaitasunak, ezintasunak, zailtasunak, puntu fuerteak... Irakasleok liburu eta curriculumetatik altxa ditugu begiak eta ikasleei begira gaude. Pertsonen garapen integrala bilatzen dugu, eta horrek ebaluazioa integral bat eskatzen du”. Ez nion azalpen gehiago eman; ulertu zuen irakasleon begirada aldaketa zertan zetzan eta poztu egin zela uste dut. Hala ere, irakurtzen hasi zareten horiei, ebaluazio integralari buruzko azalpen txiki bat emateko lizentzia hartuko dut. Zer da ebaluazio integrala? Ebaluazio integralak haur eta gazte bakoitzaren arrakasta lortzeko tresna izan behar du. Norberaren beharrak edota gaitasunak identifikatu, zuzendu (behar izatekotan) eta onartzean datza. Horretarako, ez da nahikoa azterketa baterako ikastea. Etengabeko prozesu bat da, haur eta gazteen motibazioa piztu behar duena, eta oinarrian bere autoirudia eta autoestimuaren zaintza izan behar duena. Ebaluazio integralak hainbat aspektu hartu behar ditu aintzat.
BARRA-BARRA
17
Funtzioa • •
Funtzio ziurtatzailea: ikasketa prozesu baten amaierako emaitza baloratzen da, hezkuntzaren historia luzean ia esklusiboki egin izan den bezala. Oraindik ere egiten da, baina, horretaz gain, ikasketa prozesua ere baloratzen da. Funtzio hezigarria: ikasleak egin dituen aurrerapenak, bere gaitasunak, zailtasunak, egoera pertsonalak eta erritmoak aintzat hartuta.
Denbora Tradizionalki, ikasketa prozesuaren amaieran egin izan da ebaluazioa. Dakienak badaki, eta ez dakienak, baleki! Hor konpon! Zorionez, ikuspegi hori ere errotik aldatu da. Hasierako ebaluazioa egiten da. Ikasleek landu beharreko gaiaren inguruan dituzten ezagutzak eta interesak identifikatzen saiatzen gara. Horrela, badakigu nondik hasi behar den prozesua eta gutxi gorabehera nondik bideratu behar dugun ere bai. Prozesuko ebaluazioa ere egiten da. Akatsak eta zalantzak ez dira zigortzen, ikasteko aukera berritzat hartzen baitira. Akats horiek erakusten digute irakasleoi ikasle bakoitzarekin jarraitu beharreko bidea. Eta noski! Mundu guztiak nahi du bere lanaren emaitzaren balorazio bat jaso. Amaierara iristean, kontuan izango dugu nondik abiatu garen, prozesua nolakoa izan den, eta horren arabera ebaluatuko dugu ikasle bakoitzaren amaierako lana. Ebaluatzen duen pertsona Irakaslea ez da ebaluatzen duen bakarra. Autoebaluazioak bultzatzen dira, bakoitzak bere lanaren inguruko gogoeta egin dezan, eta norbera izaten da sarritan epailerik zorrotzena. Koebaluazioa ere egiten da. Ikasleek elkarri egindako iradokizunak, zuzenketak, gomendioak... balio handikoak izaten dira; besteengandik ikasteko aukera bikaina, dudarik gabe. Testuingurua Sarritan ahaztu egiten dugu, baina ikaskuntza prozesu arrakastatsua izateko, eskaintzen diren materialak, espazioak eta denborak egokiak eta anitzak izan behar dute. Pertsona bakoitzak modu desberdinean ikasten du, eta irakasleok aukera desberdinak eskaintzen saiatu behar dugu. Eta testuingurua osatzen dugun helduok, zer? Familien eta irakasleon jokaerak, harremanak egiteko moduak, komunikazioak... eragin izugarria dute ikasleengan. Konfiantzazko giroa beharbeharrezkoa da pertsona baten garapenean, beraz, hori ere aztergai garrantzitsua da eta etengabe gogoan eduki beharrekoa. “Zorionekoak zure ikasleak! Ni ere begirada horrekin ikusi izan banindute…”. Horrela biribildu zuen gure lehengusinak elkarrizketa. Zorionekoak gure ikasleak, bai! Eta zorionekoak gu! Haiei begiratu eta etorkizuna ikusten dugulako!
HAUR HEZKUNTZA
BIZITAKOAK
19
20
BIZITAKOAK
LEHEN HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
BIZITAKOAK
21
DBH
BIZITAKOAK
23
24
BIZITAKOAK
Lizardi Estetika zentroa
649 444 018 • abenjumo@hotmail.com Nagusia 12 - 1B • Etxarri Aranatz
VENTA Y REPARACIÓN
26
EUSKARA
EUSKARAREN BILAKAERA SAKANAN Honako erreportajean, azken urteetan euskarak gure Sakanako herrietan izan duen bilakaeraz hitz egingo dugu. Esan beharra dago, bilakaera honen datuak aztertzerakoan, emaitzak gazi-gozoak suertatzen direla, inongo zalantzarik gabe. Sakanako Mankomunitateak egindako azken neurketek bi ondorio argi jartzen baitituzte mahai gainean. Batetik, euskaldun kopuruak gora egin du gure herrietan azken urteotan. Bestetik, ordea, horrek ez du erabileran gorakada nabarmenik ekarri, Sakanako herri batzuetako kaleetan duela urte batzuk baino euskara gehiago entzuten bada ere, beste herri batzuetan erabilerak behera egin baitu nabarmen. Esan den moduan, Sakanan gero eta jende gehiago dago euskaraz komunikatzeko gaitasuna daukana. Euskarazko D ereduak espazioa irabazi die azken urteetan geure ikastetxeetan euskalduntasuna inondik-inora bermatzen ez duten A eta B ereduei (1997an, Sakanako umeen %75 Haur Hezkuntzako D ereduan matrikulatu zen, eta aurten umeen %87). Euskaraz dakien hiztun kopuru totalak ere gora egin du azken urteotan: 1991. urtean sakandarren %35 erabat elebiduna zen, eta beste %10 elebidun hartzailea. Gaur egun, Sakanako biztanleen %42 da elebiduna, eta %18 elebidun hartzailea. Erabat erdaldunak diren sakandarren kopuruak ere hamar puntu baino gehiago egin du behera azken hamarkada hauetan (1991n geure herrietako biztanleen %54 erabat erdalduna zen; gaur egun, ordea, %40 inguru dira Sakanan euskaraz hitz egiteko inongo gaitasunik ez duten pertsonak). Datu guztiak ez dira hain positiboak, ordea, ezagutza mailan egon den igoera honek ez baitu erabileran igoera nabarmenik ekarri. Kale neurketek argi-ilunak islatzen dituzte geure herrietan. Sakanako herri guztietako kaleetan entzun daitezkeen elkarrizketen laurdena (%25) dira soilik euskaraz. Sakanan, beraz, gainontzeko elkarrizketen %74 gaztelaniaz gertatzen dira, eta %1, euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntzaren batetan. Sakanatik kanpora, Nafarroa Garaian ez dira %6ra iristen kalean entzun daitezkeen euskarazko elkarrizketak, eta Euskal Herrian erabilera maila %14 ingurukoa da. Arbizu, Etxarri, Urdiain eta Lakuntza dira Sakanako herririk euskaldunenak. Lau herri hauetan, ordea, euskararen erabilerak behera egin du (Arbizun %79tik %77ra; Etxarrin, %62tik %58ra; Urdiainen %59tik %44ra, eta Lakuntzan %34tik %31ra). Ezin esan, beraz, datuak onak direnik Sakanako herririk euskaldunenetan. Aldiz, argi gehiago ikus daiteke, orain arte euskararen erabilera maila baxuago zeukaten herrietan. Hala nola, aipatzekoak dira zenbait herritan egon diren igoerak: Iturmendin, erabilera %7tik %27raino igo da; Uharten, %9tik %18ra; eta Altsasun, %8tik %14ra. Ikus daitekeen moduan, Sakanako herririk euskaldunenak erdaldundu egin dira azken urteetan, erdaldunagoak ziren herrietan euskarak indarra hartu duen bitartean. Ez da zalantzarik. Datuek argi eta garbi islatzen dute. Asko egin bada ere geure herrietan euskara indartu eta biziberritzeko, eta asko da oraindik euskaltzaleok eta euskararen alde lanean aritzen garen erakundeok aurretik daukagun jarduna. Atsedenik ez euskararen aldeko borrokan!
Arbizu eta Lakuntzako udal haur eskola info@kattuka.com 948567009. Uhalde kalea z/g. 31839 Arbizu www.kattuka.com
www.ZeroHiru.com On line denda
-TABERNAKale Nagusia, 5 31839 ARBIZU (Nafarroa)
DENDAK: ALTSASU, Tel. 948 56 38 22 ETXARRI-ARANATZ. Tel. 948 46 09 88 POLIGONO IBARREA, Tel. 948 46 71 53 E-mail. portukookindegia@hotmail.com
28
HARRAPAZAK/N
GU ERE EGON GINEN IKASTOLAN Hemen dator, urtero bezala, ikasle ohien atala. Bost ikasle ohiekin elkartu gara, euren bizitzen eta ikastolaren inguruan dituzten oroitzapenei buruz hitz egiteko. Ea ba zer kontatu diguten! 1. Zein esperientzia, oroitzapen, bizipen, anekdota‌ dauzkazu gogoan, Andra Mari Ikastolan ikasten egon zinen garaikoak? 2. Zer eragin izan dute zure bizitzan Andra Mari Ikastolan pasa zenituen urteek? 3. Definitu hiru hitzetan Andra Mari Ikastolan bizi izan zenuen ikasketa-prozesua. 1. Oroitzapen on bat aukeratzea ezinezkoa egiten zait... asko dira eta! Baina, batzuk aipatzearren, Haur Hezkuntzan egindako puzzleak, ikastoletako pasiloetatik katamarkan egindako kilometroak... Lehen hezkuntzako txangoak ere ahaztezinak izan ziren: Hondarribia, Zestoa, Zuhatza... denetatik egin genuen. DBHn ere momentu izugarriak bizi genituen: ikasbidaia, herri kirolak, Karraka edo Nafarroa Oinezen aurkezpena Txan Magoarekin. Baina, bereziki ikaskideekin pasatako momentuak eta bertatik atera ditudan lagun onak oroitzen ditut; gaur egun ere, momentu horiek gogoratzen oso ongi pasatzen dugu. 2. Eragin handia izan du Ikastolak nire bizitzan. Nire haurtzaro eta nerabezaroaren zati garrantzitsu bat pasa nuen ikastolan eta gaur egun ditudan balioetako asko ikastolan ikasitakoak izan dira, hala nola, laguntasuna, elkartasuna, euskara... Gaur egungo lagun handi asko bertan ezagutu nituen, gure herria eta ondokoa zaintzen eta maitatzen ikasi nuen. Bestetik, ikastolan praktikak egiteko aukera izan nuen eta eskerrak eman behar dizkiet bertako irakasle guztiei, beste bat bezala tratatzeagatik eta erakutsitako guztiagatik. Gainera, gaur egun beste ikastola batean nago lanean, eta hein handi batean ikastolan jasotako balio horiengatik da: oso aberasgarria da zuk jasotako hezkuntza beste batzuei irakastea.
EKHI ETXEBERRIA KAIOLA 27 urte, Bakaiku (DBHko irakasle IĂąigo Aritza ikastolan)
3. Familiarteko giro eta babesa; euskalduna eta aberasgarria. Hitz horiek datozkit burura ikastolari buruz pentsatzen dudanean 1. Irakasle bakoitzarekin bizitako anekdotak oroitzen ditut, atzo balitz bezala. Baina egun dudan ogibidearekin loturiko bi gauza nabarmenduko nituzke. Batetik, Beleixe irratirako prestatutako irratsaioak. Irratiarekin izan nuen lehenengo hartu-emana izan zen, eta orduan jada mikrofonoek eta uhinek zerbait piztu zuten nigan. Bestetik, Karrakan aurkezle lanak egin nituenekoa. Jendaurrean aritzen lehenengo momentua izan nuen hura: prestaketa lanak, entseguak, gidoia... lanbide honekin datozen urduritasuna eta ardura kudeatzen ikasteko aurreneko esperientzia polita izan zen.
NEREA REPARAZ BEASKOETXEA 28 urte, Arbizu (Kazetaria EITBn)
2. Oinarrizko ikasgaietatik haratago, euskararen eta euskal kulturaren balioa erakutsi dit ikastolak. Aurrerago lanean eta bizitzan, oro har, aberasgarri izan zaidana. Gertuko ikasketa prozesuak, gainera, txikitatik nire indarguneak garatzen lagundu dit. Bestalde, Andra Mari ikastolak emandako beste gauza baliotsuenetakoa lagunak izan dira. Urtetan zehar, haurtzarotik heldutasuneraino, alboan izandako bidelagunak dira, eta lotura hori berezia da. 3. Hurbilekoa, integrala eta zintzoa.
HARRAPAZAK/N
29
1. Egia esan, ikastolako oso oroitzapen onak dauzkat. Esan dezaket bertan bizitza guztirako izango diren lagun mordoa egin nuela. Irakasleekin ere ondo moldatzen nintzen, eta egia esan oroitzapen politak ditut. Bat nabarmendu beharko banu, Luis Karlos izango litzateke, agertzen zigun maitasunagatik, eta erritmo ezberdinetan lan egiten genuen ikasle guztioi eskaintzen zigun arreta bereziagatik. Garai haietan ez zegoen gaur egungo laguntzarik, eta iruditzen zait zentzu horretan asko indartu dela ikastola; oso eskertzekoa iruditzen zait. Oso Oso modu berezian gogoratzen dut Calellara egin genuen bidaia. Oso momento politak bizi izan genituen, eta ikasle batekin osasun arazo batzuk izan bagenituen ere, oso ondo joan zen dena. Ikasle hura agurtzeko aprobetxatu nahiko nuke. 2. Ikastolak ez zuen gauza konkretu batean eragin nire bizitzan. Esan dezaket, eragina orokorra izan zela. Iruditzen zait, ikastolaren eragina, oso lotuta dagoela momento horretan pertsona bakoitzak bizi duen egoera pertsonalarekin. Nire kasuan adibidez, maila pertsonalean urte zailak izan ziren; nahasiak. Burua beste gauza batzuetara nuen, eta horrek ziurtasunik-eza emateaz gain, benetan garrantzitsuak ziren gauzak egin ahal izateko orduan frenatu egiten ninduen. Ikastolak, nire bizitzako momentu zail haiek gainditu ahal izateko oinarriak eman zizkidan.
3. Jolasa, ardura eta zailtasunei aurre egiteko grina.
JOSEBA BAKAIKOA SALCEDA 44 urte, Lakuntza (Sakana lantegiko langilea)
1. Orokorrean oroitzapen onak ditut: hala nola, pilotalekuan, gorputz-heziketako orduetan, pilotalekuari bueltak ematen aritzen ginekoak; bertsolaritza saioetan denak elkarrekin abesten genuenekoak; errekreoan lagunekin, lehengusuekin eta adin ezberdinekoekin elkartzen ginenekoak... Hala eta guztiz ere, oroitzapenik berezienak Santa Susanara aste osorako joan ginenekoak dira. Bertan, lagunekin oso gustura egon nintzen; gaur egun oraindik, egun haietako oroitzapen oso onak ditut. 2. Eragin positiboa, esanen nuke. Ikastolan gauza asko ikasi nituen (ez hezkuntza aldetik bakarrik), helduago izaten ere ikasi nuen. Horretaz gain, gaur egungo nire bizitzarako oso baliagarriak izan diren balore eta ezaugarri esanguratsu batzuk ere ikasi nituen bertan: laguntasuna, alaitasuna, txukuntasuna, lortu nahi duzunarengatik borrokatzeko adorea... Nire bizitzan positiboa izan da ikastolak urte haietan transmititutako irakaskuntza. AINTZANE GARZIANDIA MADRIGAL 35 urte, Etxarri-Aranatz (Etxarriko kanpinean enkargatua)
3. Bizitza guztirako lagunak.
1. Oroitzapenak, eta onak gainera, asko dauzkat. Gelako giroa oso gustuko nuen eta lagunekin partekaturiko bizipenak politak zirela ere oso gogoan dut. Kirol askotan hasi ginen eta herri kiroletan txapeldunak izan ginela ere ez dut inoiz ahaztuko. Gainera, mendiko txangoak eta bestelako esperientzia onak betiko gordeko ditut. Irakasleengandik jasoriko irakaspenak onak eta oso gertukoak izan zirela ere esan dezaket. 2. Egia esan, urte zoriontsuak izan ziren, ikasketa etapan nire bizitzako urterik zoriontsuenak agian. Ikastolara gogo onez joaten nintzen, eta oso gustura egon ohi nintzen lagunekin. Gaur egun naizena bertan ikasitakoaren fruitua dela esango nuke. Oro har, gertutasun hura animikoki oso onuragarria suertatu zela eta nire bidea ereiten lagundu zidala esan nezake. 3. Zoriontsua izan nintzen lagunartean ikasten.
ARITZ RAZKIN ETXEBESTE 27 urte, Uharte Arakil (Hezitzailea Xilema fundazioan)
30
DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK
IKASLE OHIEN LAGUNTZA Aurten bizi izan dugun konfinamendu egoerak ikasle batzuen beharrizanak areagotu ditu. Arazo honi irtenbide egokia emateko ikasle ohien laguntzaz baliatu gara. DBHn 6 ikasle ohik (Adriana Ansotegi, Garazi Jaka, Iraitz Berastegi, Aritz Razkin, Garat Flores eta Oier Huizi) eta LHn beste batek (Izar Parot) 11 ikasleri eskaini zieten beraien denboraren parte bat ikasketa telematikoek sortutako zailtasunak kudeatzen laguntzeko. Ikastolako zuzendaritza taldeak bideratuta Lehen Hezkuntzako etapa bilera batean praktiketako ikasleek hainbat umeri laguntzeko aukera ipini zen mahai gainean. Ideia hau ontzat hartu eta orientazio praktiketan zegoen ikasle bati eskaini zitzaion aurrera eramateko aukera. Emaitzak positiboki baloraturik, DBHn detektatutako beste behar batzuei antzeko soluzioa ematea pentsatu zen. Laguntza saio hauek eraginkorrak izateko lehen urratsa laguntzaile eta ikaslearen arteko lotura emozionala ziurtatzea zen. Behin hori lortuta, irakasle laguntzailea ikaslearen bihurtu zen, goiz osoko ibilbidean bere parean joanez. Hau guztia posiblea izan zen bien artean goizaren hasieratik bideodei bidezko konexioari esker. DBHko etapan, ikasleek ordu eta erdiko 3 saio zituzten eta saio bakoitzean irakasleek egin beharreko lanaren azalpena eta jarduerak planteatzen ziren. Helburua, proposatutako lana saio horietan bukatzea, arratsaldea familiarekin edota beste jardueretan pasatzeko aukera emanez. Laguntza eskaintzeko urratsak honakoak izan ziren: - Bideodeietan ikaslearekin konektatu eta ikasleak pantaila aurkeztu. Laguntzaileak ikasgelara joateko orientabideak ematen zizkion eta ikasgaiko saioan sartzeko eskatzen zion. - Arloko irakasleak planteatutako lana irakurri: batzuetan irakasleak bideodeietan konektatzeko eskatzen zuen, eta beste batzuetan aginduak idatziz zeuden. - Saio horretako lanak planifikatu eta zalantzak argitu edo bideratu (irakasleari galdetuz‌). - Lanak entregatu zituztela ziurtatu. - Goizaren bukaeran zer falta zaien ikusi eta egin ez bazuten irakaslea informatu, zergatia azalduz. Hau guztia aurrera eramateko baldintza zehatz batzuk bete behar izan genituen. Lehenik eta behin, irakasle taldeak orientatzailearekin batera laguntza behar duen ikasleak detektatu behar izan ziren. Bestalde, familia planteamenduaz informatu eta bere oniritzia jaso. Azkenik, ikastolako IKT arduradunaren inplikazioa ezinbestekoa da. Lan honek arrakasta izan zezan, jarraipen zuzena egitea ezinbestekoa izan zen. Horretarako, orientatzailea eta arloetako irakasleak laguntzaileekin kontaktu zuzena izan zuten eta koordinazio lan handia egin zen. Esperientzia honek inprobisazio une asko izan zituen, inplikatutako banakako guztiak koordinatzea ez baitzen lan erraza izan. Funtzionamendua momentuan sortu ziren elkarrekintza eta egoeretara egokitzen joan zen. Ondorioa? oso esperientzia polita eta onuragarria, bai ikasle bai irakasleentzako. Etxarriko Andra Mari ikastola oso eskertua dago ikasle ohiek azaldu duten borondate onarekin. Eskerrik asko hau guztia posible egin duten guztiei!!
LAN ETA LAN AUZOLAN
31
ANDRA MARI IKASTOLAK ANTOLATUKO DU 2023KO NAFARROA OINEZ FESTA Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola 1969 urtean sortu zen, jende era eragile askoren ahaleginari esker. 51 urteotan auzolanean egindako lana ikaragarri emankorra izan da, eta oso esperientzia aberasgarriak bizi izan ditugu hezkuntza proiektu honetan parte hartu dugun guztiok. Baina guztietatik, zalantzarik gabe, hiru mugarri garrantzitsu nabarmendu beharko genituzke: gure ikastolak ospatu diren hiru Nafarroa Oinez festak. Ospakizun hori bizi izateak bete-betean azaleratu ditu gure indarguneak: elkarlana, ilusioa, eta egitasmo sendo eta burujabe baten alde lan egiteak ematen duen indarra. 1989. urtean ospatu genuen lehendabiziko Nafarroa Oinez. Kantaren leloa Nafarroan euskaldun izan zen, eta jasotako dirua maisu-maistren etxea egokitzeko erabili zen. Bigarren Oinez festa 1996. urtean izan zen, Herrikolore lelopean, eta eraikin zaharrari atzeko aldean eranskin bat egiteko helburu izan zuen. Azken festa, berriz, 2009. urtean egin genuen, eta Txikiak Handi mezua lau haizeetara zabaltzeaz gain, Utzubartxikiko eraikina egiteko baliabideak lortu genituen. Zenbat lan, zenbat istorio, zenbat ilusio! Urte hauetan hiru guraso-, ikasle- eta langile-belaunaldi batu eta hezi dituen proiektua da gurea; euskalduna, nazionala, autogestioan oinarritua, eta curriculum propio duena. Eta oraingoan laugarren mugarri bat jartzera goaz, erronka garrantzitsu bat baitugu ortzimugan: Larraineta kaleko eraikinari behar-beharrezkoak dituen hobekuntzak egitea: batetik, ingurumenari dagokionez jasangarriagoa izateko lanak egitea (paretak isolatu, teilatua aldatu eta material termikoak txertatu‌); eta bestetik, eraikinean irisgarritasuna bermatzeko obrak egitea (koskak kendu, arrapalak eraiki, igogailua jarri‌). Horretarako, 2023 urteko Nafarroa Oinez Andra Mari Ikastolak antolatuko du. Izan ere, gure hezkuntza proiektua aurrera atera nahi badugu, baliabide guztiak garatu behar ditugu, bai pertsonalak, bai pedagogikoak eta baita materialak ere. Eta argi dugu zein den gure xedea: gure ikasleak euskaldun eleaniztunak izatea; neska-mutilengan konpromisoa, kooperazioa, eta autonomia garatzea; izan daitezela, alde batetik, adeitsuak, komunikatzaileak eta sortzaileak, eta bestetik, ziurrak, kritikoak eta ekintzaileak. Horixe da, hain zuzen ere, gure ikasleen irteera-profila. Hurrengo hitzordua, hortaz, 2023. urteko urrian izanen dugu. Bitartean, zorte ona opa diegu Lizarrako Ikastolari (2021), eta Tafallako Ikastolari (2022). Hasi motorrak berotzen, eta egon gaitezen lanerako prest!
1989
1996
2009
2023
EKIN ETA SEGI
33
IKASTOLA ETXEAN Beharbada aspertuta egongo zarete COVID-19aren inguruko albisteez. Hainbeste daturen artean, gaiak estatistikoa dirudi, gizarte mailako drama bat baino. Gu ez gatoz datuez hitz egitera, eta ez gatoz dramak kontatzera. Gure sentipenak eta bizipenak partekatu nahi ditugu, eta zuekin egin dugun bide honen barruko ikuspegi bat eskaini. Ikastola topagune bat da, komunitate bat, begiradez, jolasez, ikaskuntzaz eta irribarrez josia. Ikastolako komunitate osoak elkarrengandik ikasten dugu aurrez aurre, pertsonen artean. Haur eta gazteentzat Ikastola harreman eta bizipenen iturria da. Etxeko esperientziaz gain, Ikastolak garapen fisiko, psikiko, afektibo, kognitibo eta sozialerako testuinguru aktiboa prestatzen du, haur eta gazteak bizipenen bidez garatu daitezen. Bat-batean, COVID-19ak bizipen horiek eten zituen eta aldaketa erradikal batera eraman gintuen, bai gizartean, bai etxean, eta baita Ikastolan ere. Etxetik etxera lan egiteari ekin behar izan genion egun batetik bestera, eta lehen momentutik, pertsona erdigunean kokatzea eta haurren beharrei bide ematea izan zen gure lan ildoa. Gizartean orokorra zen ezjakintasun hartatik, gu ere ahal genuen informazio osatuena helarazten saiatu ginen une oro. Presente izan genuen familietan antolaketa berri hark ekarriko zuen lurrikara. Eguneroko martxaz gain, bakartuta egoteak sortzaile izatea eta etxeko zaintzan oraindik gehiago inplikatzea eskatu zien gurasoei. Familiak, sekula baino gehiago, gure haur eta gazteen ikasketetan ezinbesteko aldagai izatera pasa ziren.Tutoreen bidez familiekin harremanetan jarri, etxean etxeko egoerak kontuan hartu, izan zitezkeen zailtasun teknologikoak konpondu, eta lanari ekin genion. Helburuak zehaztea izan zen hurrengo lana, eta hori hasieratik argi eduki genuen! Haur eta gazteen egoera emozionala zaindu behar genuen. Familia, ikasle, irakasle eta langile guztion ongizatea bermatu eta ondoren, gaitegiarekin aurrera nola egin baloratzen hasi ginen. Adin bakoitzari zegozkion ezaugarriak kontuan hartu, ikasleen autonomia eta baliabide teknikoak zehaztu eta horren araberako planteamenduak adostu genituen. Irakasleoi dagokigunez, gure lan egiteko modua egun batetik bestera aldatu behar izan genuen, eta hainbat baliabide teknologikotan formakuntza azkarra egin. Ikastolen sareari esker, lankideen arteko konplizitateari eta laguntzari esker, norberaren ikasteko gogoari esker, eta familien pazientziari eta erantzunari esker, “korona egunâ€? hauetan haur eta gazteekin Internet bidezko bilkurak egin genituen, eta elkarretaratze horiek ez ziren beti arrakastatsuak izan. Batzuetan talde txikiagoetan banatu behar izan genituen, guztiek parte har zezaten. Beste batzuetan banan-bana hitz egitearen garrantzia azpimarratu behar izaten genien. Baina haien bizipenak, lanak eta istorioak partekatzeko momentu goxoak izan ziren, eta guztiok pozik gelditu ginen. Irakasleok, behintzat, gertutasuna adierazi nahi genien. HAUR HEZKUNTZA Ikastolan, Haur Hezkuntzako haurrek elkarrekin jolasten dute, besarkatzen dira, elkarrizketan aritzen dira, elkarrekin ikasten dute‌ beraientzat bereziki prestatutako espazio eta material aberatsen bidez. Konfinamenduaren ondorioz, hau dena bat-batean eten egin zen. Eta orain fitxak egiten hasi behar ginen? Ez; gure metodologiarekin jarraitu dugu, eta adituek guk pentsatutakoa berretsi dute egun hauetan egin ditugun hamaika ikastaroetan.
konfinamenduan zehar.
Eguneroko bideodeiak garrantzitsuak izan dira: lagunak ez ahazteko, emozionatzen zituzten gauzak kontatzeko, momentuko protagonista izateko, irakaslearekin harremana izateko, eta gogoetak izateko. Psikologo adituek berretsi dute bideodei hauen garrantzia
Honetaz gain, familian egiteko jarduera proposamen aktiboak egin genizkien: autonomiarako jarduerak (errezetak, garbiketa
34
EKIN ETA SEGI
ohiturak...), jolasak, ipuinak, musika, ingelesa‌ Jarduera hauen helburua izan zen dibertigarriak eta aukerakoak izatea, emozio sortzaileak izatea, gogoeta kognitiboak egiteko baliagarriak izatea, eta erronka pertsonalak garatzea. Bidaltzen genituen Interneteko baliabideek gurasoen irudimenari laguntza emateko helburua zuten: jolas zahar eta berriak, joko sinbolikoak, gurasoek txikitan abesten zituzten kantak edo ipuin berriak... Proposamen ugari bidali genizkien; guztiak euskaraz. Ez ziren derrigorrezkoak, momentuko beharrei asetzeko baliabideak baizik. Ikastolako komunitate osoak sekulako ahalegina egin du, erronka handi hau arrakastatsua izan dadin. Esperientzia honekin argi gelditu da pertsonen arteko zuzeneko harremana eta elkarlana beharrezkoak direla, txikien garapenaren lehenengo urtetan batez ere. LEHEN HEZKUNTZA
Egia esan behar bada, “larrialdi egoerak� ustekabean harrapatu gintuen. Bi asterako izango zela pentsatu genuen hasieran, eta modu batez antolatu ginen,
baina ondoren luzatzen ari zela ikusita, Aste Santura arteko moldaketa egin genuen. Aste Santuan ez ginen inora joan (zuek bezalaxe), eta ziurtatzen dizuet lanean jarraitu genuela. Ikasturtea bukatu arte, hirugarren hiruhilekoa nola egokitu asmatzea buruhauste bilakatu zen. Hasieratik hartutako erabaki batzuk egokiak izan ziren lehen momentutik, eta horiei eustea erabaki zen. Ikasleekin bideodei bilerak, Gorputz Hezkuntzako eguneroko saioak, musika astean behin...
Etapa honetako ikasleen adin tarte zabala dela eta (6-12 urte), garapen ebolutiboak bitan banatu zuen lan egiteko modua. 4., 5., eta 6. mailetan, gaiarekin apurka eta doikuntza handiak eginda jarraitu ahal izan zuten aurrera. 1., 2., eta 3. mailetan, aldiz, erronken, errepasoen eta proposamenen bidea hartu zuten. Ebaluazioarena ere ez zen koxka makala izan! Gogoeta egin behar izan genuen, eta irakasle-gurasoen artean koebaluazioa sustatu. Informazioa trukatu behar izan genuen etxekoen eta Ikastolakoen artean; ebaluazioa, gure Ikastolan, ikaslearen beharrak identifikatu eta aurrera egiten laguntzea delako. Ez buletin batean agertzen den nota soil bat. DBH Etapa honetan ere alarma egoerak egunerokoan aldaketak egitera behartu gintuen. Alde batetik, ikasleek euren lan ohiturak mantendu ahal izateko, ordutegi eta plangintza berri baten beharra zegoela ikusi zen. Bestetik, irakasleok klaseak emateko modua aldatzea ezinbestekoa izan zen. Horretarako, baliabide digital desberdinak erabili genituen (ikasgela birtuala, liburu digitala, bideodeiak, Screencastify, Google aplikazioak...). Horietako batzuk ezagutzen genituen arren, beste batzuk, ez. Hori dela eta, beste etapetan azaldu bezala, lehenengo egunetan hainbat formakuntza jaso genituen. Ordutegiari dagokionez, egunero hiru ikasgai lantzea erabaki genuen, saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izanik, eta saio bakoitzaren artean ordu erdiko atsedenaldia utziz. Horretaz gain, laguntza jasotzen zuten ikasleen ordutegiak ere moldatu genituen. Tutoretza saioak hasieratik ordutegian txertatu genituen, gure ikasleen arlo akademikoaren jarraipena egiteaz gain, arlo emozionalarena ere egitea ezinbestekoa baitzen. Bidean hainbat ezintasun, ustekabe eta sorpresa ere agertu ziren, noski! Eta unean uneko estrategia aldaketak eginez, aurrera egin genuen. Azken lerroetan, berriro ere gurasoen inplikazioa eta saiakera goraipatu nahi ditugu. Eskerrik asko, zinez, konfiantza, kohesio eta familia izaera hau sendotzeagatik. Momentu historiko latz honek erakutsi digu Ikastolan bat garela. Ikastola bat garela!