Xuxurlaaldizkaria1zk 1 (1)

Page 1

1. alea 2010 / uztaila

A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L A R T E

U H

R A K

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

ANDRA MARI IKASTOLAREN ALDIZKARIA

A

I T U R

A

Xuxurla

gurekin


Tel.: 948 46 00 89 Ctra. de Pamplona, Km. 40 Fax: 948 46 02 91 31820 ETXARRI ARANATZ utzubar@telefonica.net (Navarra)

LEGARB ERAIKUNTZAK

ALTSASUN AZKEN BI ETXEBIZITZAK

E

S.L.

ETXARRIN ETXEBIZITZA LIBREAK PREZIO MUGATUAN

ETXEBIZITZA, GARAJEA ETA TRASTELEKUA 171.000TIK, (B.E.Z. barne) HASITA (Ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeko 10. Art.)

LEGARBE ERAIKUNTZAK, S.L. - Zugarreta kalea 26 Bajua, 31820 ETXARRI ARANATZ

T.: 629 420515 - 948 461 075


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

K U

M E N D I

R

A R T E

U H

R A K

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Ikastola, euskarazko hezkuntza, kalitatezko hezkuntza, etengabe berritzen den hezkuntza proiektua edo herritarrengandik hurbil dagoen lan moldea aukeratu dugunok ez dugu biderik errazena aukeratu. Euskal kultura sustatu, Euskal Herria geurea sentitu, elkartasunean, elkarlanean eta berdintasunean sinesten dugunok ez dugu biderik errazena aukeratu. Hori dela eta, noizean behin zalantza etortzen zaigu: Badugu biderik edo ez dugu biderik? Euskara indartzen ari da edo ahultzen ari da? Gure ametsak gauzatu daitezke edo amets hutsak dira? Erantzuna Joseba Sarrionandiak idatzita utzi zigun Nafarroa Oinezen abestian: Egiten badugu izango dugu bidea, euskaraz egiten badugu izango dugu hizkuntza bizirik, ametsak

gurekin

A

I T U R

A

Elkarrekin

L

A K I L

Pello Urzelai

Andra Mari Ikastolako lehendakaria

I

Z

R A

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

AGURRA

egiten baditugu beteko ditugu ametsak. Urratsak txikiak izanda ere, gakoa urratsak egitean datza. Andra Mari Ikastola, Andra Mari ikastolako guraso, langile eta ikasleak horretan gabiltza, urrats txikiak egiten gabiltza: Gure hezkuntza proiektua hobetzen, gure eginkizuna Sakanan txertatzen, gure ingurukoen pozak eta minak geureak bezala sentitzen, elkartasuna praktikan jartzen Lodosako ikastolarekin, edo Seaskarekin, zuhaitzak landatzen, egoitza berri bat amesten ikastolaren etorkizuna bermatzeko... Bide hori elkarrekin ari gara egiten, elkarren artean, elkarri laguntzen. Gurekin batera, hainbat jende bultzatzen ari da ikastolaren proiektua, eskuzabaltasunez eta ilusioz. Proiektu konpartitua da gurea, eta esku hartzeko hamaika era eskaini nahi dugu. Auzolana eta irudimena oinarri hartuta. Aldizkari jaio berri hau ere, Xuxurla, Andra Mari ikastolaren proiektua partekatzeko ahalegin horri lotua da. Plazara atera, eta bertan sakandarrekin elkartzeko modu bat. 2009-2010 ikasturtearen bilduma eta martxan dauden hainbat proiektu eta asmoen berri eskaini nahi izan dugu: egoitza berriaren proiektuaren egoera, sustapen batzordearen jarduera berriak, Eleanintz proiektuaren garapena, Denok berdinak, denok desberdinak proiektuaren bilakaera, Haur Hezkuntzan matematika irakasteko egitasmo berritzailea, Oinez Basoaren etorkizuna... eta hainbat kontu gehiago. Etorkizun hurbilean erronka ederrak eta handiak dauzkagu. Denon ahalegina beharko dugu. Egin dezagun bidea elkarrekin.

AURKIBIDEA 4-5 Andra Mari Ikastola eraikin berriaren bidean, geroa ziurtatzeko. 6-7 Ikasturte amaiera, festa giroan. 8 Hamaika era ikastolaren proiektua sustatzeko. 10 Eleanitz, hiru hizkuntza batera. 12-13 Oinetako denda. 14 Denok berdinak, denok desberdinak. 16-17 Jarduera eta oroitzapen golko bete. 18-19 Ekarrizketa: Patxi Lakuntza. 20 “Oso esperientzia positiboa izan da Bertso Txapelketa”. 21 Internet ona al da? 22-23 Sei ikasle ohi, sei lanbide. 24 Mendi taldearen oharra. 26 ‘Nork hezten du baloreetan?’ (Leonor Perez Casajus). 28-30 Komikia.

ERREDAKZIO TALDEA Ale honetan parte hartu dute: Muxi Mariñelarena, Josebe Sagastibeltza, Adur Goikoetxea, Amaia Montes, Olibi Galparsoro, Josune Arrazubi, Oihana Zubeldia, Monika Etxebarria, Pello Urzelai, eta DBH 2. eta 4. mailako ikasleak. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Pello Urzelai, SDI inprimategia INPRIMATZAILEA: SDI inprimategia ANDRA MARI IKASTOLA Larrañeta, 9 Etxarri Aranatz 948460286 etxarri@ikastola.net www.andramariikastola.net xuxurla aldizkaria

3


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

BETI AURRERA

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Andra Mari Ikastola eraikin berriaren bidean, geroa ziurtatzeko Finantzazio plana bide onetik doa, baina oraindik hainbat urrats falta dira proiektua martxan jartzeko ANDRA MARI IKASTOLAREN MATRIKULEN BILAKAERA 450 425

431

421 400 375 350

420

416 405

402 389

385

389

400

441

407 393

1998-99 1999-00 2000-01 2001-02 2002-03 2003-04 2004-05 2005-06 2006-07 2007-08 2008-09 2009-10 2010-11

Aspaldikoa da Andra Mari MATRIKULA BERRIAK (2010-11) tatik banatuta zeuden ikasleak: pisuak, Ikastolaren egoitza berria eraibajera partikularrak, udalaren lokalak, kitzeko proiektua. Soka luzekoa elizakoak... San Donato eskola berria da. Ikastolaren aldetik ahalegin eraiki zenean, ikastolak eskola zahaugari egin dira azken urteotan rra hartu zuen egoitzatzat (gaur egun proiektua osatu eta gauzatzeko. liburutegia den aretoarekin batera), Ahalegin bat bera ere ez da alEtxarri Aranazko Udalak egindako zeferrikakoa izan. Urratsez urrats, sioari esker. IKASTOLA Beste ikastetxeak asko aurreratu arren oraindik ez Oinarrizko Hezkuntza Orokorra osatda iritsi eraikuntza lanak hasteko zen zuten hamasei gelak sendotuz 49% 51% unea. Finantzazio plana bide onejoan zirenean, legeztatu ahal izatetik badoa ere, oraindik hainbat ko, lekua egokitu beharra zegoen eta korapilo falta dira askatzeko. maisuen etxea moldatzea erabaki zen. Hala ere, ikastolak ez dauka etBerritze lan hauek finantzatzeko Andra sitzeko asmorik, ametsa betetzen Mari ikastolak lehenengo Nafarroa Oiahalegintzen jarraituko du, egoinez antolatu zuen, 1989an. tza berria behar duelako. Behar Derrigorreko Hezkuntza luzatu zenean beharrezkoa du, espazio urritasunari eta instalazioen (LOGSE legearen ondorioz), 16 urteak arteko irakaskunthutsuneei irtenbidea bilatu behar dielako, eta ezinbeste- za eskaini ahal izateko egoitzak egokitu behar izan ziren. koa du proiektuaren etorkizuna egoitza moderno baten Eskola zaharren eraikinari eranskin bat egin zitzaion. bidez bermatu beharra daukalako. Eraikuntza lanak finantzatzeko bigarren Nafarroa Oinez Ikastolaren proiektua indartsua eta erakargarria da, antolatu zuen 1996an Andra Mari ikastolak, eta guraikasleen matrikulazio datuek erakusten duten moduan, soen diru maileguak ere beharrezkoak izan ziren. baina instalazio egokiagoak eta espazio zabalagoak 2009ko Nafarroa Oinezek laguntza ikaragarria ekarri behar ditu hezkuntza proiektua baldintza hoberenetan dio egoitza berriaren proiektuari, Andra Mari ikastolako garatu ahal izateko. 2010-2011 ikasturtean 441 ikasle kide eta milaka herritarren borondatezko lanari eta ekar(edo baten bat gehiago) izango ditu Andra Mari Ikasto- penei esker bilduta. Andra Mari ikastolako gurasoak, lak, marka berri bat jarrita bere ibilbidean. Horrez gain, batez ere, hileroko kuota berezi baten bidez, azken ureskualdeko matrikula berri guztien % 51 bilduko du, teotan aurrezten ari diren ahalegin ekonomikoari gehitu Nafarroako Gobernuko eskola publikoek eta ikastetxe zaio Nafarroa Oinezen laguntza. Biak batuta, oinarri senpribatuek batuta baino gehiago. Ikastolaren goranzko doa dago egoitza berriaren proiektuaren lehen faseari joera hori indartzeko balio behar du egoitza berriak. dagokion inbertsioa finantzatzeko, hau da, mailegu baten Hezkuntza proiektua aurrera eramateko egoitzaren laguntzaz beharrezko baliabide ekonomikoak biltzeko. beharra sorreratik bertatik izan da Andra Mari ikasLehen fasean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza tolaren buruhauste nagusietako bat. Hasiera hartan, bere baitan jasoko dituen egoitza bat eraiki asmoa du 70eko hamarkadan, eta denbora luzez hainbat egoitze- ikastolak, bi ziklo horietan bi lerro eskaini ahal izateko

4

xuxurla aldizkaria


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

L

K U

R

M E N D I

A K I L

gurekin

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

moduan. Bigarren fasea gauzatu bitartean, DBHko ikasleak egun dauden eraikinean geldituko dira. Egoitza berria Etxarri Aranazko Utzubartxiki izeneko eremuan (hilerriaren ondoan) kokatzea aurreikusita dago, Udalak utzitako lur sailean. Ikastolaren egoitza, 0-3 arteko udal ikastetxe bat, udal kirolgune estali bat eta bestelako kirol instalazio batzuk eraiki ahal izateko, Etxarri Aranazko Udalak Hirigintza plana aldatu du (aldaketa horren zehaztapena goiko planoan ikus daiteke, martxoaren 1ean udalbatzarrak onartutako txostenaren

I

Z

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

BETI AURRERA

arabera). Aldaketa hori onartua izateko Nafarroako Gobernuaren baimena falta da (ekainaren 30ean oraindik emateko). Andra Mari Ikastolak eta Etxarri Aranazko Udalak lana aurreratu dute eta adostuta dituzte lur eremua garatzeko irizpide nagusiak. Halaber, Udalak konpromisoa hartu bere gain, eremua urbanizatu eta sarbideak egokitze aldera. Legezko baimenak lortzen direnerako, asmoak gauzatzeko ordua iristen denerako, egin beharreko inbertsioak bermatzeko plan zehatzek prest egon beharko dute.

RURAL KUTXA xuxurla aldizkaria

5


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

IKASTOLAREN FESTA LAKUNTZAN

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Ikasturte amaiera, festa giroan

Egun osoko egitarua osatu zen Lakuntzan egun eder bat pasatzeko ikasturte amaiera ospatzeko

Festa egun eder bat izan zen. Ekainaren 5ean, Andra Mari Ikastolak urteroko festa ospatu zuen Lakuntzan, ikasturteari agur esateko festa. Eguraldi ona egin zuen, eguzkitsua, nahiz eta arratsaldearen azken aldean euri zaparradaren bat bota bazuen ere. Lakuntzako plazako karpak lagundu zuen, egunean zehar itzala ematen eta arratsaldean euritik aterpe. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Lakuntzako gurasoek. Goizean, hiru jarduera nagusi izan ziren. Batetik, pilota partidak frontoian. Txapelketaren adin ezberdinetako finalak jokatu ziren. Bestetik, ikasleen lanekin osatutako erakusteka ireki zen Lakuntzako Udaletxeko areto batean. Maila guztietako ikasleek egindako lanak izan ziren ikusgai egun osoan. Ondoko gela batean, gainera, urteko jardueren argazki emanaldia ere eskaini zen. Hirugarren jarduera euskal dantza izan zen, Lakuntzako plazan. Bazkaria ere plazan egin zen, karparen azpian. 230 lagun bildu ziren giro onean. Guraso talde batek eta Urdiaingo lagun batzuek han bertan prestatutako paella izan menuaren plater nagusia. Bazkariaren amaieran omenaldiak iritsi ziren.  25 urte ikastolan Batetik, Gabirondo-Vazquez familiari omenaldia egin zitzaion 25 urte bete duelako bazkide gisa ikastolan. Eskerrak eman zitzaizkien gurasoei 25 urtez ikastolari lotuta egoteagatik, ikastolaren proiektuan parte hartu izanagatik. Bestetik, 25 urte lanean bete dituzten hiru irakasle omendu zituen ikastolak: Txarete Ganboa, Josebe Sagastibeltza eta Luis Karlos Preciado. Txaloak, lore sorta eta oroigarria hartu, ikasleek prestaturiko bertsoak entzun eta ohorezko aurreskua jaso zuten, emozio handiz. “Andra Mari Ikastolaren parte garrantzitsua zarete, ikastola ez litzateke berdina izango zuek gabe. Ez zarete bakarrak, baina ezin genuke ikastola imajinatu zuek gabe. Baina ez dira nostalgiarako momentuak, baizik egindako bideagatik harro sentitzekoak, gu harro sentitzen garen bezala zuek gurekin izateagatik. Mila esker Txarete, Josebe eta Luis Karlos. Zorionak eta urte askotarako”, esan zien Andra Mari ikastolako lehendakariak. DBHko bigarren mailako A eta B geletako ikasleen eskutik antzerkia iritsi zen Lakuntzako plazara. Antzezlan bana egin zuten, A gelakoek Edurnezuri ipuinaren bertsio bat, eta B gelakoek aberastasuna, pobrezia eta dirugoseari buruzko gogoeta bat. Puzgarriak, bertsoak eta musika ez ziren falta izan egun ederra alaitzeko. Amaierako euriak freskura ekarri zuen.

6

xuxurla aldizkaria

• ERAKUSKETA. Ikasleen lanak ikusgai udaletxean.

• PILOTA. LH6ko nesken finala.

• DANTZA. Dantzariak Lakuntzako plazan.


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

K U

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A R

M E N D I

A K I L A R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

A

IKASTOLAREN FESTA LAKUNTZAN

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

• BAZKARIA. Berrehundik gora lagun, adin guztitakoak, elkartu ziren balkatzeko orduan, Lakuntzako plazan.

• OMENALDIA. Andres Gabirondo, Maria Luisa Vazquez, Luis Karlos Preciado, Txarete Ganboa eta Josebe Sagastibeltza, omenaldiaren une batean.

• ANTZERKIA. DBH-2ko A eta B geletako ikasleak dotore aritu ziren antzerkian.

xuxurla aldizkaria

7


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

IKASTOLAREN FESTA LAKUNTZAN

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Hamaika era ikastolaren proiektua sustatzeko Andra Mari Ikastolaren proiektua bera sustatzeko eta egoitza berrirako diru iturri berriak lortzeko hainbat ekimen abiatu dira

‘Gurekin’ leloa Andra Mari ikastolaren proiektua konpartitzeko dei bat da. Logotipo berri baten eskutik dator: hamar dituen lore koloretsu bat, ikastolaren eremuko herri bakoitzeko lore-hosto bana. Leloa eta logoa udako kamisetak apaintzeko sortu dira, baina haratago doaz, mezu bat daramate soinean. Proiektu ireki, bizi eta anitzaren mezua. Kamisetak kaleratzeko eta saltzeko egitamoa Sustapen Batzordearen ideia da, diru iturri osagarriak biltzeko helburuari erantzunez. Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzor• KAMISETAK. ‘Gurekin’ leloarekin kamisetak kaleratu ditu Andra Mari Ikastolak. dearen proposamenaz sortutakoa da Sustapen Batzordea. Bi helburu nagusi ditu: ikastolaren proiektua kaleratzea eta ezagutaraztea eta diru iturri osagarriak lortzea (egoitza berriaren inbertsioaren garrantzia kontuan hartuta). Jarduera osagarri hauetan parte hartzea erraza, oso ekimen ezberdinak jarri baitira martxan. ‘Gurekin’ kamisetak ekoiztu eta saltzeaz gain, adibidez, taldetxo bat osatu da herri bazkariak emateko. Ikastolaren festan, Lakuntzan, estraineko bazkaria eskaini zuten. Xiba txapelketan bigarrena, eta enkargu gehiago dituzte. Beste ekimen bat Iturmendi, Etxarri Aranatz eta Lakuntzako festetan barraka bat jartzea da. Xuxurla aldizkariaren proiektua lan ildo honen barruan dago, ikastolaren proiektua zabaltzeko balio duelako eta publizitatearen bidez laguntza ekonomikoa biltzeko aukera eskaintzen duelako. Aipatutakoak ez dira ideia bakarrak, gehiago daude eta egon daitezke eta jendearen parte hartzearen arabera gauzatuz joango dira. • BAZKARIA. Guraso talde batek hartu zuen Lakuntzako paellada prestatzeko ardura.

MIL MODOS DE APOYAR EL PROYECTO DE LA IKASTOLA El proyecto de la ikastola Andra Mari es abierto, vivo y diverso. El lema ‘Gurekin’ es un llamamiento para compartir, participar y colaborar con ese proyecto. ‘Gurekin’ es el eslogan de las camisetas que la ikastola Andra Mari ha editado con el fin de generar ingresos complementarios, teniendo en cuenta la gran apuesta económica que supone la construcción de una

8

xuxurla aldizkaria

nueva sede. El logotipo elegido, una flor de diez pétalos, representa los pueblos que acoge la ikastola y ese espíritu abierto y alegre que quiere transmitir. Además de las camisetas, la comisión de promoción de la ikastola ha puesto en marcha una serie de actividades encaminadas a difundir e proyecto de la ikastola y generar nuevos ingresos. Por ejemplo, ofrecer comidas populares, barracas en las fiestas de los pueblos, porras, esta misma revista, etc.


Alain Berastegi Mari単elarena Akerruntza 20 31939 Arbizu (Nafarroa)

Tel.: 669585502

AIZKOTZAR ELKARTEA

F U N D I Z I O A K

S. C O O P.


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

GOGOTIK

A A

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

R T E

U H

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Eleanitz, hiru hizkuntza batera

2002-2003 ikasturtean sartu zen Andra Mari Ikastola Eleanitz proiektuan; datorren ikasturtean DBH-n hasiko da gauzatzen Badirudi Eleanitz Proiektua aipatzen dugunean ingelesaren irakaskuntza datorkigula burura. Baina ez da hori bakarrik; eleaniztasun proiektu honekin hiru hizkuntzatan irakasteko planteamendua egin nahi dugu. Euskarak irakaskuntzako hizkuntza nagusia izaten jarraituko du eta ikasleek, gaztelaniaz ordu gutxiago aritu arren, gaztelania euskara bezain ondo menperatzea lortu behar dute. Horrez gain, ingelesaren irakaskuntza goiztiarrarekin hasten gara ikaslea 4 urteko gelan dagoenetik. Eta, zergatik Eleanitz? Batetik, Europan bizitzeko eta bertan integratzeko, euskaraz eta gaztelaniaz gain, euskaldunok beste europar hizkuntzak menderatzea beharrezkoa delako. Gainera, euskarak bere hizkuntza eremuan behar duen garapen osoa lortzea eta euskaldunak beste hizkuntzak ezagutu eta erabiltzea nahi dugu. Horrez gain, atzerriko hizkuntzak ikasteko biderik aproposena murgiltze goiztiarra da; 4 urtetik aurrera. Erronka honi eutsiz 2002-2003 ikasturtean sartu zen Eleanitz Proiektua Andra Mari Ikastolan. Garai hartako 4 urteko ikasleak Lehen Hezkuntzako 6. mailan daude dagoeneko, beraz, datorren ikasturtean proiektua Bigarren Hezkuntzan aurrera eramango da lehenengo aldiz. Haur Hezkuntzan Ready for a Story materiala erabiltzen dugu; Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, aldiz, Hocus and Lotus-en istorioetan oinarritzen da irakaskuntza. Bigarren Zikloan Story Projects-ekin egiten dugu lan eta 5. eta 6. mailetan The Explorers erabiltzen dugu. Bigarren Hezkuntzan Subject Projects erabiliko dugu eta unitate bakoitzean beste arlo batzuei dagozkien kontzeptuak landuko ditugu: musika, teknologia, plastika… Honela, ikasleak DBH 3. eta 4. mailetan gizarteko arloa ingelesez ikasteko gai izango dira. Ikasturte honetan lehen aldiz FIE (Fortnight Immersion to Explorers) antolatu da ikastolan. The Explorers materialetan bi asteko murgilketa suposatzen du horrek; LH 5. maila hasiko duten ikasleek iraileko lehenengo hamabost egunetan ingeles klaseak izaten dituzte irakasle natiboekin eta ikasturteko lehendabiziko unitatea lantzen dute sorgin eta azti bihurtzeko ikastaroa egiten dutelarik. Ikasleak hamabostaldi honetan atzerriko hizkuntzarekin kontaktuan egongo diren ordu kopurua kurtsoko bi hiruhilabetetan ematen diren ordu kopuruarekin aldera daiteke. Gainera, ikerketek diotenez hizkuntzak ikasteko saio intentsiboak beharrezkoak dira. Ikasleek natiboak diren pertsonekin egoteko aukerak behar dituzte, ahoskera eta aho-ekoizpena hobetzeko, belarria egiteko… Esperientzia oso positiboa izan da ikasle, guraso zein irakasleentzat. Ikasleak ingeles hutsean ederki moldatu dira eta ongi egokitu dira material berrira. Eleaniztasun proiektu honi heldu ondoren fruituak ikusten ari gara, beraz. Nabaria da proiektu honekin ikasten ari diren ikasleek atzerriko hizkuntza honetan komunikatzeko daukaten gaitasuna.

10

xuxurla aldizkaria

• ELEANITZ. Sorgin mozorroa eta guzti.

TRES EN UNO El “Proyecto Eleanitz” plantea una enseñanza en tres lenguas. El euskara seguirá siendo el idioma principal y los alumnos deberán adquirir también un buen nivel de castellano. La enseñanza del inglés se dará mediante inmersión desde los 4 años. Este proyecto se puso en marcha en la Ikastola Andra Mari en el curso 2002-2003 y a día de hoy los alumnos pioneros se encuentran en 6º de Educación Primaria. Por tanto, el año que viene pasará a Educación Secundaria, donde los alumnos aprenderán Ciencias Sociales en inglés durante sus dos últimos cursos en la Ikastola. Este curso se ha organizado FIE (Fortnight Immersion to Explorers) por primera vez. Se trata de un programa de 15 días de inmersión para los alumnos que van a cursar 5º de primaria. Han trabajado la primera unidad didáctica de forma intensiva con profesores nativos y ha sido una experiencia muy positiva tanto para alumnos como para padres y profesores. Poco a poco estamos viendo los frutos de este proyecto; los alumnos son capaces de comunicarse en inglés.


a i g e d n i a

li eap

Ileapaindegia Solarium Aerosol brontzeatua / Azukre Ka単a Depilazioak

Tel.: 948 460 912

Fernando Urkia Kalea, z/g 31839 ARBIZU


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

GOGOTIK

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

• 1. Zer egingo dugu oinetakoekin?

• 2. Denda antolatzen.

Oinetako denda

Haur Hezkuntzan landutako matematika irakasteko proiektu bat aditu baten baten liburuan argitaratuko da aurki

12

Ikastolako urteroko prestakuntzari erantzuna emanez Haur Hezkuntzako irakasleok duela lau urte Ikastetxe laguntza zentroak antolaturiko “Matematika praktika onak” ikastaroa hasi genuen. Ikastaroaren emailea Ángel Alsina Pastells Gironako Unibertsitateko katedraduna izan da lau urte hauetan. Bertan lehendik erabiltzen genituen didaktikak freskatu eta beste berri batzuk ikasi ditugu, material berri erabilgarriak sortuz eta zenbait proiektu aurrera eramanez. Horietako bat, azkena hain zuzen ere, “Oinetako denda” izan da. Pozez hartu genuen gure irakaslearen onespena. Hurrengo egunetan 0-6 urte arteko matematikako didaktika

eta praktikari buruzko bere liburu batean esperientzia hau argitaratzeko baimena eskatu zigun. Horrela, Ángel Alsinak berak 2010. urtearen bukaeran argitaratuko duen “Educación matemática en contexto de 0 a 6” libururan gure Ikastolan egindakoa argitaratuta agertuko da. Oinetako denda haur batek etxean zituen zapata zaharrak ekarri zituenean sortu genuen. Horren inguruan elkarrizketa bat egon zen. Zer diren, zertarako balio duten, nolakoak diren, zer egin dezakegun beraiekin, nola antolatu... Galdera hauek hala irakasleak nola ikasleek formulatu genituen eta jarduera proposamenak haurrenak izan ziren. Arrakastatsuena Oinetako dendak sortzea izan zen.

• 5. Prezioak jarri zituzten.

• 6. Erosketak egin ondoren pisua alderatu zuten.

xuxurla aldizkaria


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

K U

M E N D I

R

A R T E

U H

R A K

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

• 7. Sailkapen bat (botak eta zapatak).

gurekin

A

I T U R

A

3, 4 eta 5 urteko haurrak, bai haien gelan bai besteetan, sal- erosketa munduan sartu eta oinetako dendak antolatzen hasi ziren. Mota guztietako edukiak landu ziren, gehienbat matematikakoak aztertu genituelarik. Arlo guztiak landu genituen: aritmetika,geometria, logika,neurriak eta magnitudeak. Atributuak identifikatu (kolorea, forma, egitura,tamaina) eta erlazionatu (ordenatu, sailkatu, seriatu, bikoteak eta multzoak egin) operazio matematikoak egin (banatu, batu, kendu) zapatekin musika egin, prezioak idatzi, markak eta tailak irakurri... Horiek izan ziren edukietako batzuk. Jarreretan: parte hartzea, entzutea, arreta mantentzea, eskerrak ematea... besteak beste landu genituen. Proiektu bukaera argazkien erakusketa izan zen eta, horrekin batera, oinetako denda berrira joatea geometriako formak bilatzera. Gure hausnarketa izan da askotan gelan egindako zenbait proiektu ez dugula komunikatzen jakin, ez baitugu argazki edo multimedian hartzeko ohiturarik eta oso gauza interesgarria deritzogu.

L

A K I L

• 3. “Dirua“ , Argiñeren txarletak, “banketxe“ batean antolatu zuten.

I

Z

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

GOGOTIK

• 4. Banketxean dirua nori eman zioten idatzi zuten.

LA ZAPATERIA, UN PROYECTO PARA ENSEÑAR MATEMATICAS

Dentro de la formación anual del profesorado, las profesoras de Educación Infantil llevamos cuatro años tomando parte en el seminario “Buenas prácticas matemáticas” organizadas por el CAP (Centro de apoyo al Profesorado) e impartidas por el catedrático de matemática de la Universitat de Girona Ángel Alsina. A lo largo de este tiempo son muchas las buenas prácticas que hemos realizado en la etapa. “La zapatería” es el último de los proyectos y ha sido elegido por Ángel Alsina para incluirlo en el libro “Educación matemática en el contexto de 0 a 6 años” que publicará próximamente. En el diseño del proyecto además de los profesores también los niños tomaron parte y, poco a poco, fue tomando forma lo que iba a ser el contexto para trabajar contenidos matemáticos de manera significativa: las tiendas de zapatos.

• 8. Bukaeran benetako oinetako dendara joan ginen eta han geometría aurkitu genuen.

xuxurla aldizkaria

13


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

GOGOTIK

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Denok berdinak, denok desberdinak Aurten elikadura eta ezberdintasun fisikoak landu dira programa honen bidez

Andra Mari Ikastolan sortzen ari ziren behar ezberdinei erantzuna emateko, duela zazpi ikasturte hasi genuen Denok Berdinak, Denok Desberdinak izeneko kanpaina, 2003-2004 ikasturtean, hain zuzen ere. Gure heziketaren helburu nagusia ikasleak era integralean garatzea eta gizartean integratzea lortzea denez, saio hauek aniztasunaren trataeran aurrera pauso bat izateko asmoarekin abiatu ziren. Urte hauetan helburu hori mantendu izan dugu Ikastolako Tutoretza Proiektu hau etapa guztietan aurrera eramanez. Kanpaina honen ibilbidea urteetan zehar egituratuz joan da, alde batetik inprobisazioz, momentuko beharrei erantzuteko eta pixkanaka, bere lekua eta forma hartuz joan da. Egun, ikastola osoak parte hartzen du, gai batean oinarritutako programa zehatz bati jarraituz. Halaber, hasierako asmoa ikasleei zuzendutako kanpaina sortzea bazen ere, azken urteetan aberastu egin da Denok Berdinak, Denok Desberdinak kanpainaren eskaintza, bertan lantzen duguna gurasoei ere zabalduz. Kanpaina honen historiari helduz, urrun gelditzen zaigun 2003-2004 ikasturtean eman zitzaion hasiera. Urte hartan landutako kanpainaren leloa Munduan Gauden Arrazak eta Etorkinak izan zen. Bertan lortu nahi zena, gure ikasleen artean etorkinenganako sentsibilizazioa garatzea zen. Horretarako, bertan genituen ikasle etorkinek azaldu ziguten euren egoera eta historia, denok uler genezan beraiek bizi izandakoa, eta ildo horretatik gure artera etorrita izandako arazo eta oztopoak azaldu zizkiguten batik bat. Jarduera hauen guztien helburua, aipatutakoaz gain, gure ikasle etorkinen integrazioa lortzea izan zen. Hurrengo ikasturtean, 2004-2005 ikasturtean, aurrekoaren arrakasta ikusita, Gure gorputza eta Osasuna izeneko programa aurrera eraman zen. Gorputz guztiak ezberdinak direla konturaraztea, errespetua lantzea, ezgaitasunaren errealitateaz jabetzea eta aldi honetan ere, ezgaitasunarenganako sentsibilizazioa garatzea izan zuen helburu. 2005-2006 ikasturtean Irainaren aurkako hausnarketa eta kirolen aurrean animuak era positiboan zuzentzen ikastea izan zen landutako programaren leloa. Orokorrean, kirolenganako zeuden mezu negatiboak eta bortitzak ikusita, jarrera hauei erantzuna ematea izan zen helburu aldi honetan. 2006-2007 ikasturtean etena izan bazen ere, hurrengoan, 2007-2008 ikasturtean alegia, horren emaitza onak eman dizkigun kanpainarekin jarraitu genuen. Aldi hartan, Beste herriekiko elkartasuna (Palestina) landu zen, hain

14

xuxurla aldizkaria

• Elikagaiak aztergai izan dira gelan.

zuzen ere. Kasu honetan, garai hartako egoera soziopolitikoa oso zabalduta zegoenez, ikasleei herri honen inguruko informazioa (janaria, kultura, jantziak, historia, literatura, momentu hartako egoera‌) zabaldu zitzaien ikastolan eta horretarako euskaraz zekien palestinar bat izan genuen gelaz gela bere bizipenak kontatuz. 2008-2009 ikasturtean Koheziketa: Genero Berdintasuna izeneko leloarekin urte hartako programan emakume eta gizonen arteko eskubideen berdintasuna landu zen. Horretarako, lanbideak, rola, etxeko rola, rolekin lotutako sentimenduak, hizkuntza‌ landu ziren. Ateratako ondorioekin, aurrekoaren arrakasta ikusita, erakusketa bat antolatu zen programak irauten duen astearen amaieran mailaka. Aurtengo ikasturtean, Elikadura eta Ezberdintasun fisikoak izan da landutako programa. Urte honetako berezitasuna, kanpainari hasiera emateko gurasoentzako hitzaldi bat antolatzea izan da, elikadura eta ohitura osasungarriak lantzeko. Honekin batera, ekainaren 1ean elikagaien etiketen inguruan beste hitzaldi bat izan zen, aurrekoan bezala Ana Carmen dietista-nutrizionistak eskainia. Ikasleei dagokienez, landutakoa gai bera izan arren, jarduerak maila bakoitzari egokituak izan dira, guztiak elikagaien piramidean eta ezberdintasun fisikoen onarpenean oinarrituz. Urtero bezala, aste batean zehar landu dute gaia eta azken egunerako ikasle guztien artean osatutako esposatze bat antolatu da.


Tel.: 948 576 331 Ermi単eta kalea, 4 zbk. (Atzekaldean) LAKUNTZA


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

BIZITAKOAK / 2009-2010 IKASTURTEA

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Jarduera eta oroitzapen golko bete Hamaika jarduera eta irteera izan dira 2009-2010 ikasturtean; haietako batzuen irudiak bildu ditugu adibide gisa

16

OLENTZERO Ez al da magikoa Olentzeroaren bisita?

IHAUTERIAK Beti mozorrotzeko prest.

EUSKARAREN EGUNA Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen.

JUUL 2010 Idazle gustukoena aukeratzeko bozketa eguna.

HERRI KIROLAK Nafarroako jokoetan parte hartu eta hainbat sari jaso.

IRTERAK. BARDEAK Bizikleta zeharkaldia Bardeetan.

xuxurla aldizkaria


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

K U

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

BIZITAKOAK / 2009-2010 IKASTURTEA

R

M E N D I

A K I L A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

IRTEERAK. ZUHATZA Hiru egun zoragarri Zuhatza uhartean.

LIBURUAREN EGUNA Ipuin irakurketa.

IRTEERAK. ILUNDAIN Behiak, txerriak, untxiak.... Ilundaingo baserrian.

IRTEERAK. CANDANCHU Eskiatzen ikasten Haritz monitorearekin.

IDAZLEAK IKASTOLAN Jose Antonio Ormazabal ipuinak kontatzen.

GURASOAK IKASTOLAN Jose Luis Arrieta txirrindularia 2. mailakoen gelan.

xuxurla aldizkaria

17


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

ELKARRIZKETA

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

Z

A R R U A Z

T

U N

K

A

L

Patxi Lakuntza •

Oinez Basoaren sustatzailea

“Oinez Basoarekin garapen potentzial handiko proiektua abian jarri dugu” “Klima aldaketaren kontrako borrokan lagundu nahi dugu, erraz ulertu eta erabil daitekeen bide baten bitartez”

Martxoaren hasieran hasi zen Oinez Basoaren landaketa. Nola dago basoa orain, ekainaren amaieran? Duela zenbait aste argazki erreportaje bat egin genuen landaketari buruz, eta horrek aukera eman zigun lehen balorazioa egiteko. Klimatologiak lagundu du landareak errotzen eta ez da ia marrik egin behar izan. Beraz, esan dezakegu landaketa teknikoki arrakastatsua izan dela. Nolako zainketak beharko du datozen hilabeteetan? Landaketa zaindu beharko da, lehorte garai luze batek ez suntsitzeko eta ureztaketak egiteko, klimatologiaren arabera. Badirudi landaketaren aurretik egindako garbiketa lanak, sasi eta sastrakenak, aski izango direla prozesuaren lehen fase honetan. Ia duela urtebete, Andra Mari Ikastola eta Nafarroako Ikastolen Elkartea, Naider eta Ekopassen lankidetzarekin, aurkeztu egin genuen proiektua. Denborak ematen duen ikuspegiarekin, zein dira proiektuaren balio nagusiak? Bi balio nagusi daude. Alde batetik, klima aldaketaren kontrako borrokan lagundu nahi dugu, erraz ulertu eta erabil daitekeen bide baten bitartez, jendeak uler dezaten zein garrantzitsua den horretan laguntza ematea; bestetik, tresna erraz bat eskaintzen dugu klimaren aldaketaren kontrako zuzeneko ekintza baterako: gure bizimoduak eragiten dituen CO2 emisioak konpentsatzea. Urtean zuhaitz bat landatuz, etxeko kide bakoitzak eragiten dituen emisioak konpentsatzen dira, eta beste zuhaitz batekin, berriz, merkatuko gama apaleneko ibilgailu batekin 10.000 kilometro egiteak sortzen dituenak. Horrez gain, kausa global honetan parte hartzeak ondorio zuzenak ditu guztion artean azken urte hauetan gauzatu dugun hezkuntza ereduaren bideragarritasun ekonomikoan, ohiko finantzabideak desagertu direnez, zailtzen ari baita hari eustea, eta proiektu hau baliabide ekonomiko iraunkorra bihurtu beharko litzateke. Lortu al dugu behar bezala transmititzea zuhaitzek klima aldaketaren kontrako borrokan duten garrantzia? Klimaren aldaketari buruz geroz eta informazio gehiago iristen da, bide asko daude horretarako, eta bueltarik gabe barneratu da denon kontzientzian. Zuhaitz bat landatzea arazo honen soluzioarekin lotzea ideia sinple samarra da, berez egiten da lotura hori, eta azken urteetan ekimen asko egin dira, helburu desberdinekin lotuta. Gure kasuan, Sakanan, zuhaitzez inguratuta eta, oro har, naturarekin harreman zuzenean gaudenez, zentzurik gabeko ideia dela eman dezake, baina ez da iritzi orokorra, gure gizartea ongi informaturik dago eta jendea, gehienbat gazteak, jabetuta daude klimaren al-

18

xuxurla aldizkaria

• Patxi Lakuntza, Ikastolako gurasoa (erdian).

daketak etorkizun hurbilean eta biharko belaunaldietan izanen duten eraginaren garrantziaz. Gure kasuan, lagundu egiten dugu klimaren aldaketaren kontrako borroka gure eguneroko bizitzara hurbiltzen interneteko klik baten bitartez. Lagundu al dugu jendea ingurumen arloko gaiez kontzientziatzen? Dudarik gabe iritzi trukea lagundu dugu, eta iritziak kontrastatzeak ezagutza areagotzen du; ezagutzak, berriz, kontzientzia eta ekintza ekartzen ditu, eta gozatzen dugun ingurunea baloratzea. Ingurune hori babestu behar dugu gure biziraupena bermatzeko, eta gaur egungo balio kultural eta ekonomiko erakargarria eta nahitaezkoa den aldetik. Zer arazo nabarmenduko zenituzke ingurumenaren arloan? Kexa eta ernegatzeko motiboekin zerrenda luze bat egin genezake, ohikoa den bezala… Lehen tokia energiak betetzen du; online ikusten ari gara ze petrolio kantitate izugarriak ari dira isurtzen Mexikoko golkoko BPren plataforma horretatik, eta horrek kalte handiak ekartzen dizkio ingurumenari, orain arte erabili dugu eredu energetikoaren formulazio grafikoa da, baina aldatzen hasi da, une honetan “asmatzen” ari den eredu baterantz goaz, aurrekoa jasanezina delako. Eredu berriaren zenbait xehetasun ezagutzen ditugu: eragingarritasuna eta energia berriztagarriak, aldagai teknologiko guztietan, nagusi izanen dira eta ibilgailuen bidez egiten ditugun ibilerak,


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

K U

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A R

M E N D I

A K I L A R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

A

ELKARRIZKETA

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

joan-etorriak, batez ere elektrikoak izanen dira. Ohiko mugimendu ekologistaren joera kontserbazionistek ez dute jada erantzunik ematen arazoaren tamainari, eta ez dirudi naturak atzera eginen duenik lehen izandako egoera baterantz, batzuetan idilikotzat hartzen den horretarantz, naturak beti lortu baitu moldatzea bizirik irauteko eta seguruenik… beti bezala, inguruaren aldaketa eta biziraupenerako moldaketa prozesu horretan murgildurik gaude, soluzioak ez dira iraganetik etorriko, hori ez da inoiz gertatu, ezagutzaren aurrerapenetik baizik, nire iritziz. Uste duzu Oinez Basoa proiektua behar bezala ezagutzen dela gure inguruan? Proiektu berri guztietan bezala, zabalkundea da arrakastaren giltza. Kasu honetan abiapuntuan balio handi bat dugu, euskararen aldeko mugimenduak osatzen duen sare soziala alegia, zabalkunderako erabili • Andra Mari eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleek parte hartu behar dugun elementu nagusia izan behar zuten Oinez Basoaren landaketaren hasieran, martxoaren 4an. dena. Egia da hala gertatzeko oinarrizko diskurtso koherentea sortu behar dugula, ulerterraza eta sozialak, Facebook… errealitate handituko aplikazio biratsegina, dramatismorik gabea, historiaren eragileek, hau tualak ere baloratzen ari gara… da, gazteek, bere egin dezaten, eta horretarako bide Nola ikusten duzu Oinez Basoa proiektuaren etorkibakarra da gazteak proiektuarekin bat egitea sorreratik zuna? bertatik. Lehendabiziko Oinez basoa honen balantzea positiboa Web euskarriaz jantziz hasi ginen, eta ohiko hedabi- da, zalantzarik gabe, garapen potentzial handiko proiedeak ere erabiliz, orain arte arrakasta ez da erabatekoa ktu bat jarri dugu abian, ia ezerezetik hasita, hasierako izan, proiektuaren berri ematea ongi joan da ikastolen baliabide ekonomikorik gabe, 6,5 hektarea dauzkagu lanmunduan, lehen zirkulua dei dezakegun horretan, baina datuta 9 espezie desberdineko 5.500 zuhaitzekin, milaka ez da berdin gertatu euskaltzaleak diren beste elkarte pertsonaren interesa piztu duen proiektua. Hemendik eta eta talde batzuetan: euskal etxeak, Nafarroaren etxeak, berehala, helburua da lehendabiziko baso hau osatzea, mendi taldeak eta kirol elkarteak oro har, dantza eta falta diren zuhaitzen babesa lortuta, eta aldi berean, kultur taldeak… gastronomia eta arteen, letren, argazki- beste baso bat sortzekotan gaude beste ikastola balaritzaren inguruko taldeak… hizkuntza gutxituen aldeko ten ondoan, eta makrobaso bat, hainbat kontzepturen mugimenduak, munduan zuhaitzak landatzeko dauden inguruan: bertako basoaren babesa, kultur eta aisialdi beste ekimen batzuk… horretara ez gara oraindik iritsi, balioak, proiektuari jarraipena emateko ingurune egoki eta berdin gertatu da enpresen munduan, bertan eragin batean, gizartea barneratzen ari delako ingurumenaren positiboak oso gutxi izan baitira, eta horiengana eskaint- arloko kontzientzia, etorkizunerako ondarea eta balio za berezi batekin jo beharko da, adibidez… erantzukizun ekonomikoa delakoan. sozial korporatiboaren bidetik. Aurten, komunikaziorako bide berriak baliatuko ditugu, hala nola interneteko sare

xuxurla aldizkaria

19


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

JAKIN-MINA

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

“Oso esperientzia positiboa izan da I. Bertso Txapelketa” DBH 2. mailako ikasleak, I bertso txapelketako antolatzaileak izan dira, Anaitz beraien irakaslearen gidaritzapean. Apirilaren 20an, Etxarriko kultur etxean DBHko ikasle eta irakasleek txapelketa hau dastatzeko aukera izan zuten. Saio txukuna, alaia eta batez ere ongi antolatua ikusi zuten. Eszenatokian bi bertsolari nafar, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz, ikasleak gai jartzaile moduan, eta Anaitz Igoa koordinatzaile gisa aritu ziren. Xuxurlak antolatzaileak elkarrizke-

tatu ditu esperientzia berri hau kontatzeko. Hasteko I Bertso Txapelketako arduradun nagusia aurkeztu eta elkarrizketatuko dugu. Anaitz Igoa, soin heziketako, bertsolaritza eta plastikako irakaslea da. Bertako ikasle ohia denez, bere garaian bertsolaritzako gaia landutakoa da eta esperientzia hartaz oroimen onak ditu.

Xuxurla: Nola uztartzen dituzu, kanpotik ikusita behintzat, hain ezberdinak diren gaiak? Anaitz Igoa: Niri ongi sentiarazten didaten gaiak dira, hirurekin gozatzen dut. Gustura sentitzen naiz denekin. Noiztik gustatzen zaizu bertsolaritza? Oso gaztetatik, hemen ikastolan ematen genuenean ere gustura ibiltzen nintzen. “ Hitzetik Hortzera” saioaren ikuslea ere izan naiz eta Euskal Herriko txapelketako azken hiru finalak ikusi ditut. Aurtengo Nafarroako txapelketaren jarraitzaile fidela ere izan zara. Enekok bertan parte hartzeak bultzatu zaitu? Bai, iaz ere jarraitu nuen Enekoren txapelketa, gero urte guztian zehar, koadrilan presente egon da gaia eta azkenean, txapelketa iritsi zenean denok giroturik geunden. Txapelketetako jarraitzaile izateak zer ikustekorik izan ote du Andra Marin antolatu duzuenarekin? Bai, Euskal Herriko txapelketari buruzko egunkaritako informazioa gelara eramaten nuen, han azaltzen ziren ariketak egiten genituen gelan, esperimentatzen… Zergatik uste duzu bertsolaritza gelan lantzea garrantzitsua dela; zer eskaintzen die ikasleei bertsolaritza saioak? Bai, garrantzitsua iruditzen zait, hezkuntza aldetik aberastasuna eskaintzen du; hizkuntza aldetik, berriz, baliabide linguistikoak modu ludikoan lantzea, hitzen soinutan erreparatzea…Elkarbizitzarako besteen lekuan jartzea, ofizioka ari direnean, erantzuteko bizitasuna eta bukatzeko euskara eta euskal kultura garatzea.

Taldeka banatu ginen eta talde bakoitzak ariketa bat jorratu genuen; denen artean saio osoko ariketa guztiak ziurtatuz, nork zer egingo zuen argi utzita. Bertso saiotan bertsolari asko egoten dira, zuek bi besterik ez zenituzten deitu. Zergatik? Bi bakarrik deitu genituen saioa gehiegi ez luzatzeko. Nork aukeratu zituen bi bertsolariak? Anaitzek aukeratu zituen. Anaitz Igoa: Bai, Enekorekin aspaldi hitz egina nuen ideia hau aurrera eramateko. Bera parte hartzeko prest zegoen baita bigarrena aukeratzeko ere. Zer da zuen txapelketa honetatik gehien gustatu zaizuena? Ikasleak: Bi bertsolariak nola aritzen ziren beraien artean zirikatzen baina haserretu gabe! Publikoari buruz zerbait aipatzeko? DBHko ikasleak ongi aritu ziren, txalotzen, isiltasuna behar zenean gordetzen… Hala ere, zenbait bertsok amaieran errepikapena egiten denean ez zuten asko lagundu. Hurrengo txapelketa antolatzen badugu edo badute azken puntua errepikatzeko ideia emango diegu. Txapelketa guztietan epaile eta puntuaketa izaten da txapelduna aukeratzeko. Nola moldatu zineten lan hau egiteko? Ez dugunez puntuatzen ikasi ez genuen epailerik izan ez eta punturik eman; horregatik biak txapeldun izendatu genituen. Zein sari eman zenieten? Txapela eta lore xorta. Geuk plastikan egindakoak biak ere, ez ahaztu Anaitz badela gure plastikako irakaslea. Bukatzeko zerbait aipatzeko? Oso esperientzia positiboa izan dela. Anaitz: Bertsolaritza Sakanan pizten ari dela, txapelketetara gero eta jarraitzaile gehiago joaten dela (E. H. txapelketarako autobus bete jende). Hala ere, bertso eskola faltan botatzen dut. Hainbeste urtetan, hemen ikastolan, Josema Leitzak antolatu izan duena; izan ere, tradizioz bertso lurraldea ez denez bertso eskolek asko lagunduko lukete bertsolariak sortzen.

Jarraian, DBH 2. mailako ordezkari batzuk elkarrizketatuko dugu beraien esperientzia kontatzeko. Xuxurla: Nola burutu zitzaizuen halako txapelketa antolatzea? Ikasleak: Bertsolaritza saioan, Anaitzek irakatsi zigun bertso saiotan dauden ariketa ezberdinak eta ondoren, berak proposatu zigun, ikasitakoa praktikan jartzea interesgarria zelako. Nola, zein urrats eman zenituzten?

20

xuxurla aldizkaria


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

K U

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

JAKIN-MINA

R

M E N D I

A K I L A R T E

U H

R A K

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Azken aldi honetan interneti buruz asko hitz egin da, denek berdina galdetzen zuten: Internet, kaltea edo aurrerapena? Gure ustez onuragarria da gizartearentzako baina gauza negatiboak badituela ere badakigu. Lehenik eta behin esango genuke internetek duen informazio kantitatea handia dela, hizkuntza eskaintza anitza dagoela eta hori ere onuragarria da gaiarekiko. Informazio guneetatik kanpo hezkuntzan ere oso ona da materia eta kurtso guztietako ariketak egin ahal izateko. Ikasketez gain baditu beste hainbat alde onuragarri ere, adibidez, bidaia bat egin nahi baduzu kanpora atera gabe saretik har dezakezu. Eskaeretaz ari garenean esan nahi dugu etxetik erosi dezakezula janaria, arropa, altzairuak, bidaiak, liburuak‌ Hori ona da, batez ere, gaixo dauden pertsonentzat, etxetik atera ezin direnentzat. Unibertsitatean dauden ikasleentzat ere baliagarria izan daiteke, izan ere, etxetik hasita ikas dezakete, edota notak ikusi, informazioa bilatu‌ Aukera asko daude. Hizkuntzak ikasteko ere erabil daiteke, entzumenak praktikatuz, bakoitzak aukeratutako hizkuntza ariketak eginez, hitzen esanahia bilatzen‌ Beste aukera erabilgarri ugari daude

A

I T U R

A

Internet ona al da?

gurekin

hauez gain. Esaterako, musika entzun, ikasi, informazioa bilatu, lagunekin edo familiarekin hitz egin, bideoak edo pelikulak ikusi, musika jaitsi, eta zer esanik ez kopiatu eta txuletak egin. Mundu zabala da internet. Bestalde, internet erabiltzea ere ideia ona da entretenitzeko, musika entzuteko, jokoetara jolasteko, jendearekin hitz egiteko‌ Hala ere, onartzen dugu alde kaltegarriak badituela. Esaterako pertsona guztiak ez dute intentzio onarekin erabiltzen, adibidez: mutiko batek bere Facebookean bere etxeko argazkiak eta datu pertsonalak zintzilikatu zituen eta bahitzaile batzuk diru asko zuela ikustean bere etxea non zegoen ikusi, bere familia behatu eta bahitu egin zuten. Gazte mexikarra desagertu egin zela ikustean familia eta haien inguruko kideak erotuta hasi ziren bere bila. Bahitzaileek diru kopuru handia eskatu zuen, baina hauek ez zuten hitza bete eta azkenean mutil mexikarrak ezin izan zuen gertatutakoa kontatu, hil egin baitzuten. Horrelako arazoak oso ugariak dira sarean, esaterako, pederasten kasuan hainbat gaztetxo bortxatu eta hil dituzte. Pederasta horiek haur askoren argazkiak bere sarera igotzen dituzte eta beraien kontu dirua lortzen dute. Tuentira igotzen dituzun argazkiak ere edonoren eskutan egon daitezke. Zuk tuenti bat sortzen duzunean sartzen duzun materiala betiko interneten geratzen da, tuentia borratu edo ez. Tuentiaren kontua eramaten duten pertsonek materiala nahi duten moduan erabil dezakete, publizitatearentzat esaterako. Tuentia sortzean hasieran gauza batzuk onartzen dituzu: argazkiak betiko gordeta edukitzea, zure kontua inoiz ez ezabatzea... Kaltegarria ere bada, engainuren mundua zabala baita eta are zabalagoa interneten. Zuk edozeinekin hitz egin ezkero ez dakizu ziur berarekin hitz egiten duzun edo ez. Edozein egon daiteke elkarrizketa horren atzean edo behintzat elkarrizketa hori jarraitzen. Pribatutasuna interneten nulua da. Edonork ikus dezake zu nolakoa zaren, nor zaren eta non bizi zaren. Eta horrekin edozer gauza egin dezakete, baita kaltea ere nahiz eta sarea onuragarria izan askotan. Baina azkenaldi honetan erabiltzaile askok kalte handiagoak sortzen dituzte onurak baino, hori dela eta, ez da inortaz fidatu behar, bakoitzak bere burua babesten ez badu ez baitu inork babestuko. * Idazlan hau DBH 4. mailako ikasleek egina da

Etxarriko Udala xuxurla aldizkaria

21


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

HARRAPAZAK / N

A A

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

R T E

U H

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Sei ikasle ohi, sei aukera

Asko dira urtez urte Andra Mari Ikastolatik igarotako ikasleak, eta oso ezberdinak ere gaur askok dauzkaten lanbideak. Sei ikasle ohirekin bildu gara haien zereginen nondik norakoak ezagutzeko.

Ainara Goikoetxea

22

Aitor Zubieta

Miren Ustarroz

(Arbizu, 28 urte)

(Etxarri Aranatz, 26 urte)

(Uharte Arakil, 32 urte)

Ainara Goikoetxeak Embutidos Arbizu S.L.-n egiten du lan eta ezagunak zaizkigu bere hesteki eta pate goxo-goxoak. 28 urteko arbizuar honek, ikastolatik ateratakoan BUP ikasi zuen Iruñean, eta Gasteizera joan zen ondoren Ingenieritza Kimikoa ikastera. Gaur egun, etxeko lantegian egiten du lan, eta bere lanarengatik galdetzerakoan, “nire lanean oso gustura nago, nik aukeratutako zerbait izan da eta gainera etxekoekin lan egiten dut” erantzun du. Bere etorkizuna ere Arbizun ikusten du Ainarak, izan ere, oso gustura aurkitzen baita jaio eta hazitako lekuan, eta “egia esan, abantaila handia da Arbizu bezalako herri txiki batean bizitzea”, gaineratu du pozik Ainarak. Ikastolan igarotako urteengatik galdetuta, “oso urte onak izan ziren ikastolan pasatakoak, lehenengo urteak Arbizun pasa genituen Marta eta Gloriarekin eta ondoren Etxarrira joan ginen. Ikastolan, etxean bezala egoten ginen. Betidanik pentsatu dut ikastola txiki batek abantaila asko dituela” aipatu du Ainarak. Beno ba Ainara, guztiak ondo segi dezala eta jarrai ezazue geure urdailak zeuen pate eta hestekiz betetzen. Ondo izan!

Ezagun-ezaguna da Aitor Zubieta ikasle ohiaren aurpegia. Asteburu askotan telebistan ikusi ohi dugu eta duela gutxi jantzi berri du bere lehen txapel garrantzitsua. Punta-puntako pilotaria da 26 urteko etxarriar gaztea. Bere lanak zer aportatzen dion galdetuta, “nire ogibidea bizitza honetan gehien gustuko ditudan gauzen artean dago, txikitatik gehien maite izan dudan kirolean aritzen naiz eta nik uste dut pertsona bezala ere markatzen nauela” erantzun du Aitorrek. “Nire bizitzako zati oso oso garrantzitsua da” gehitu du. Binakako txapeldun geratu zenean zer sentitu zuen galdetuta, irabazi zuen momentuan zer sentitu zuen adierazteko hitzak falta zaizkiola dio Zubietak. “Ez nuke asmatuko ondo deskribatzen, baina ikaragarria da. Bete bete geratzen zara” esaten digu. Bere etorkizuna ere pilota munduari lotua ikusten du oraindik denbora luzerako, “eta beste garaipen askorekin, je, je…”, dio Aitorrek barreari ezin eutsirik. Ikastolan igarotako urteak ere atseginez gogoratzen ditu atzelari etxarriarrak. “Oroitzapen on asko ditut Andra-Mari ikastolan, eta nire betiko lagunetako asko ere hantxe egin nituen”. Ikastola garaian ere, gogoan du Aitorrek askotan klasera berandu joaten zela atsedenaldi ostean, pilotaka jokatzen ordua pasatzen zitzaiolako. Denak ondo jarrai dezala eta txapela gehiago jantzi ditzazula aurrerantzean ere!! Ondo izan, Txapeldun!

Irudian muntaia lanetan ikus dezakegun uhartearrak 32 urte ditu eta arte munduan buru-belarri murgilduta bizi da. Munduan biraka ibilitako neska honek Batxilergo Artistikoa ikasi zuen Iruñean. Ondoren, “Artes aplicadas a la escultura” ikasketekin jarraitu zuen Zaragozan. Beranduago, Leonardo beka bat jaso eta Firenzen (Italia) zaharberritze lanetan aritu zen. Itzuli zenean Arte Ederrak ikastera joan zen Bilbora, aldi berean tailer txiki bat montatu zuelarik. Gaur egun tailerrean lan egiten du eta Hezkuntzan marrazketa eta plastikako irakasle gisa aritzen da. “Nire kasa, eskultura eta marrazketan aritzen naiz eta Donostia eta Getxoko lagunekin erakusketak antolatzen ditugu. Bitartean, elkartearekin lan egiten dut ondarea eta artearen inguruko tailer eta hitzaldiak emanez”. Tailerrean, berriz, enkargupeko lanak egiten ditu. “Arteak desio, kezka eta bestelako pentsakerak irudikatzen laguntzen dit, erreala den hori harrapatu nahian”. Andra Mari Ikastolak momentu ederrak utzi zituen Mirenen bizitzan, eta begirada xamurrez esaten digu irakasle eta ikaskide askorekin gogoratzen dela, baina aipamen berezia egiten du Koldo Arnazen plastikako klaseen inguruan. “Gogoan ditut ekologia, irakurketa eta hezkuntza sexualari eman zitzaion garrantzia nik ikasi nuenean. Gerora asko baloratu dudan zerbait da”. Beno, Miren, zorte on zuri ere zure bizitzako asmo guztietan!

xuxurla aldizkaria


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

Z U

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

L

K U

R

M E N D I

A K I L A R T E

U H

R A K

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Miren Galarza

gurekin

A

I T U R

A

Xanti Lopetegi

I

Z

K A I

A

B

A R B

E R G O I E N A

HARRAPAZAK / N

Eneko Lazkoz

(Lakuntza, 31 urte)

(Iturmendi, 25 urte)

(Etxarri Aranatz, 31 urte)

Xanti Lopetegi lakuntzarra da eta 31 urte dauzka. Ikastola utzi zuenean, Aguraingo Aniturri institutura joan zen. Ondoren, Iruñera joan zen Programazio Informatikoa ikastera. Azkenean, Komertzioko kurtso bat egin zuen eta orduz gero “han hemenka” ibili da lanean. Gaur egun, Nafarroako gutxitu fisikoen elkartean dabil administrari lanetan. Honetaz gain ordea, Xanti mutil kirolaria da eta askotan ikusi izan dugu geure herrietan zehar Hand Bike (eskuzko txirrindularitza) praktikatzen. Oso gustuko du lakuntzarrak kirol hau eta badira 6 urte txirrindulan ibiltzen hasi zela. Oso era berezian gogoratzen du Patxi Urrestarazu. “Garai hartan Patxi Urrestarazu zen DANKEko (Deporte Adaptado Navarro Kirol Elkartea) arduraduna eta berak animatu ninduen kirol hau praktikatzen hastera. Oso eskertua nago”. Dena den, azken bolada honetan, lana dela eta, ez du Hand Bike-an aritzeko denbora gehiegirik izan. “Irrikitan nago kirola egiteko. Ea orain eguraldi onarekin berriro ere kirol hau praktikatzeko nahi adina denbora ateratzen dudan” aitortu du Xantik. Nabaria da gogoz lepo dagoela berriro ere bere txirrindulan esertzeko. Andra Mari Ikastolan igarotako urteei buruz galdetzen diogunean, barrez hasten da Xanti. “Azkeneko urteetan, nahiko errebeldea izan nintzela uste dut” erantzuten digu Xantik. “Irakasleak gehiegitxotan haserre arazten nituen; Hala ere, gaur egun nere irakasle izandakoekin erlazioa ona dudala esan dezaket” aipatu du lakuntzarrak bere ohiko begirada bihurriarekin. Xanti, orain bezain jator jarraitu eta zorte on zure bizitzan!

Miren Galarzak 25 urte ditu eta betidanik Iturmendin bizi izan da. Biologia eta Biokimika ikasi zuen Andra Mari utzi zuenean, eta ondoren master bat. Iruñeko hiru erietxe ezberdinetako laborategitan egon da lanean, baina gehien gozatu duen tokia Nafarroako Unibertsitate Klinikoa izan da, bertan proiektu garrantzitsu batean lan egin zuelako. Zoritxarrez, gaur egungo krisia dela eta, langabezian dago; baina nahikoa lan badu Andra Mari Ikastolako zenbait haurri bere laguntza eskaintzen. Gaur egun, gainera, Eztanda Irratian esatari lanetan ibiltzen da, beraz, askori bere ahotsa oso ezaguna egiten zaigu. “Eztanda Irratia jaio zenetik saltseatzen ibili naiz mikrofonoekin, beraz, badira hamar urte honetan nabilela. Hasieran bizpahiru programatan entzuten zitzaidan; orain, kuñetan, abestiak eskaintzen...”, azaldu du Mirenek. “Ahots berriak behar dira!” gehitzen du. Ibilbide luzeko ahotsa da beraz Mirenena Eztanda Irratiaren barnean, eta asko da ibilbide horrek Iturmendiarrari aportatu diona: “tekonologia hau ezagutzea, beste irrati libreekin harremanetan jartzea, askatasunez adierazteko aukera...” baloratzen ditu gehien. Dena den, Eztanda Irratian oso gustura dabilen arren eta hurrengo urteetan esatari lanetan jarraitu nahi badu ere, iturmendiarrak ezin ukatu du egunen batean gustora aldatuko lukeela mikrofonoa saiodi batengatik, laborategi batean lanean aritzeko. Mirenentzat urte bikainak izan ziren Andra-Marin igarotakoak. Irribarre zabal batez esaten digu “Andra Mari ikastola nire lehen hezkuntza zentroa izan da eta hori ez dut inoiz ahaztuko, gainera hezkuntza ona jaso dudala uste dut eta horrela nabarmendu didate batxilergoa egitean”. Beno, Miren, esatari bezala edo laborategi batean, baina orain bezain ondo jarrai dezazula! Ondo izan!

Zoriontsu ageri da Eneko Lazkoz 26 urteko gazte Etxarriarra aurten Nafarroako 8 bertsolaririk onenen artean sartzea lortu duelako. Ikastolatik irten zenean, Boli-k batxilergoa ikasi zuen Altsasun. Ondoren eraikuntzan hasi zen lanean eta gaur egun Lakuntzako Sakana S.Coop lantegian dabil lanean. Bertsolaritzarako grina txiki-txikitatik du ordea Enekok. “10-12 urte inguru neuzkanean hasi nintzen bertsotan. Erraza egiten zitzaidan bertsotan aritzea eta oso gustora sentitzen nintzen gainera” aitortu du etxarriarrak. “Sentipenak eta pentsamenduak adierazteko beste modu bat da. Barrena askatzeko balio izaten du askotan. Fikziozko gai baten barruan kantatzeak, errealitatean esan nahi eta esatera ausartzen ez zaren gauzak kantatzeko aukera ematen du sarritan” gaineratu du Enekok, irribartsu. Azken bolada honetan gainera, onenen pare dabil Eneko. “Nafarroako finalean sartzea ohore bat eta poz handia izan da neretzat. Urteetako lanaren ondorio bat izan da. Sari bat. Gainera bertso saio gehiagotan kantatzeko aukera ireki dit”. Aurrera jarraitzeko ilusioa dauka Enekok eta oraindik bertsolari bezala gehiago hazi daitekeela uste du. Andra Mari Ikastolan igarotako urteei buruz zera dio: “Bizitza erdia bertan pasa dut, beraz, naizenaren zatitxo bat behintzat ikastolari esker izanen da”. Ikastolan eginiko lagun askorekin erlazioa mantentzea ere gauza ederra dela gaineratzen du Enekok”. Eneko, zorte on eta aurrera!! Egunen batean Euskal Herriko Txapelketa nagusiko txapelarekin ikusiko zaitugu eta!

xuxurla aldizkaria

23


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

OLGETAN

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Mendi taldearen oharra

Finantzazio plana bide onetik doa, baina oraindik hainbat urrats falta dira proiektua martxan jartzeko

24

• Adi mendi tontorrean.

• Ata haranean.

• Aralarrean, Balerdiko bidean.

• Aralarrean, kobazulo batean.

Mendi taldearen oharra. Horixe izan da urte hauetan gure ibilaldien berri eman eta parte hartzera animatzeko etxeetara bidali dugun papertxoaren goiburua. Urtean 12 bat proposamen, mendizaletasunaz, naturaz eta kulturaz gozatzeko helburuarekin. Gaur egun, horietako bati besterik ez diogu eusten, Candanchun eskiatzera joatekoari, alegia, arrazoi askorengatik, baina batez ere gu harrapatu gintuen ideia hark ez duelako segidarik izan. Taldean ibili garenok zahartu gara, gure umeak handitu dira, batzuek hanka bat ikastolatik kanpo dugu jada... baina ez dugu aldizkariak ematen digun aukera galdu nahi, azkenekoz bada ere, mendizaletasunak (etxekoak, bertakoak) dituen gauza on guztiak gogoratzeko eta animatzeko gurasoak horrelako ekimenak sortzera. Primeran pasatu dugu urte hauetan, sekulako abenturak bizi izan ditugu, esperientzia aberasgarriak: kobazuloetara sartu, trikuharrietan altxorrak bilatu, elurrak Pirinioetako herri

galdu batean harrapatu, gaua basoan eman suaren inguruan, Olentzeroren bila ibili, eskalatu, tirolinan ibili, Baldorba (eta beste toki pila bat) ezagutu, bainatu... Bi adibide: urte batez, maiatzean, autobusa hartu eta Gipuzkoako kostaldera joatea pentsatu genuen: Pasaiaraino joan, hantxe txalupa hartu (Pakito, ez txokolateroa ez, izurdea, ikusi genuen) eta Ulia mendian zehar ibilaldi zoragarria egin genuen, Donostiara jaisteko gero, Zurriola hondartzara. Amaitzeko, bainu eder bat hondartzan. Beste urte batez Santa Marinara igo ginen. Ermitaren ondoko aterpetxean lo egin eta biharamunean Hiruaitzera joan ginen. Pentsa, sekulako abentura etxe ondoan! Gure inguruan sekulako sorpresak daude deskubritzeko, toki bereziak, benetako altxorrak, eta behar den bakarra? Gogoa. A, eta mendiko botak... eta zira, neguan. Eta ez ahaztu ogitarteko goxo bat... eta ura... baina batez ere, gogoa!

xuxurla aldizkaria


LARRAZA ARDOAK

Tel.: 948 46 00 14 Zugarreta, 2 ETXARRI ARANATZ

s k a il r MODA t Larra単eta Kalea ETXARRI ARANATZ Tel.: 948 460 352


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L

BARRA BARRA

A A

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

R T E

U H

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Nork hezten du baloreetan? Gizakiok bizirauteko eginak gaude. Gainerako animalie- Alderdi emozionalari dagokionez, esan dezakegu hauskin dugun berezitasuna geure adimen mota ezberdinetan narketaren etsairik handienak gatazketan sortzen diren datza. Adimen horiek dira, hain zuzen ere, era baikorrean emozio negatiboak direla. Emozio horiek erregulatzen ez elkarbizitzen ikasteko baliatzen ditugunak, hots, pentsa- baditugu euren morroi bihur gaitezke. Erregulazioak, hots, mendu eta ekintza eraginkor eta justuen arteko erlazioa estimulu eta erantzunaren arteko pentsamenduaren inahalbideratzen dutenak. terbentzioak, askatasuna ematen digu erabakiak hartzeGaur egun, bizirauteko bide asko baditugu ere, elkarbizit- rakoan. zarako ditugunak ez dira horrenbeste. Gizarte- gaitasunen aprendizaiak norberak sentitzen dueBiziraute eta elkarbizitzaren arteko batasunak norba- na besteen duintasuna errespetatuz adierazten laguntzen nakoaren ongizatea dakar, batzuek “zoriontasun” deitzen digu, hau da, norberaren eta besteen eskubideen elkarkedutena. ta egiten laguntzen digu. Nork ez du ongizatea hartzen bere bizitzako helburutzat? Hala eta guztiz ere, adimen arrazionala, adimen emoBaina, zein bide balia ditzakegu helburu hori zionala eta gizarte- gaitasunak ezin dira lortzeko? kontzientziaren interbentziorik gabe garatu, Bide nagusia pertsona bat sostengatzen duten alderdi etikoa txertatu gabe, alegia. Azken lau zutabeetan oinarritutako elkarbizitzarako batean, norbere eta besteen duintasun kontheziketa da: balio etikoak, bizitzari aplikatutako zeptu gisa labur genezake, eta praktikan, pentsamendua, emozioen erregulazioa eta ginorberarentzat eta besteentzat onuragarriak zarte- gaitasunak. Hau da, heziketa integrala. izango diren erabakiak hartuz gauzatuko gePentsamenduari dagokionez, adimena heziketanuke. rekin garatzen den gaitasun genetiko gisa ulerGaur egun, heziketa zentroek duten helLeonor Perez Casajus tu behar dugu, hala hezkuntza- instituzioetan, burua pertsonaren lau zutabeak Elkarbizitza Hezitzailea nola gizartean. Planetan garatzea da. Irakasleak formatzen Howard Gardner psikologo iparramerikarraren ari dira eta ikasten duten heinean irakasten inteligentzia anitzen teoriak (1995) EEBBetako hezkuntza- dute. Bizi dugun garaiak aurrerapen azkarrak eskatzen sistema goitik behera aldatu zuen XX. mende bukaeran. ditu. Gehiegi laburtzeko arriskua badago ere, esan dezake- Lana gogorra da, baina beharrezkoa eta motibagarria. gu Gadnerrek zortzi adimen aipatzen zituela, pertsona Dena den, aurrera eraman ahal izateko heziketaren beste bakoitza bereziki garatuak dituen horietako bi edo hirutik eragile handiarekin partekatu behar dugu: familiarekin. abiatzen delarik: Helduok eragozpen handiak ditugu hezteko (denbora, pre- Bi adimen arrazional abstraktu, hizkuntzalaritza eta ma- sa, komunikabide eta teknologia berrien eragina...). Kontra tematika, ikuspegi tradizionaletik arrakasta akademikoaren ditugun faktoreei aurre egiteko norabide berean arraun arduradun izango liratekeenak eta Ilustrazio garaitik egin beharko genuke, indarrak batu, belaunaldi berriak irakaskuntzan ditugunak. Hala ere, hezkuntzak horiek asko askeak, arduratsuak eta autonomoak izan daitezen. garatu arren, ez digute gizarte mailan eta maila pertso- Bukatzeko, heldua bere bizitza pertsonalean eta heztenalean arrakasta ekarriko eguneroko bizitzako gatazka- rakoan lagunduko duten ideia batzuk aipatu nahi ditut: egoeratara aplikatzen ez baditugu, behintzat. Gehiago berotzen du pospolo bat pizteak suari buruz hitz - Lau adimen zehatzagoak (espaziala, zinetikoa, ekolo- egiten aritzeak baino. Hezi dezagun adibideen bitartez, gikoa eta musikala), Hezkuntza Administrazioetan hainbat ez dezagun eskatzen dugunaren aurkakoa egin: “nik oihu ikasgai berriren bitartez (Musika, Teknologia, Informatika, egiten dut haserretzen naizenean, baina zuk ez duzu oihu Gorputz Hezkuntza...) garatzea proposatzen direnak edota egin behar haserretzen zarenean”. lehendik bazeuden beste ikasgai batzuen curriculuma al- Ez dakit zer egingo dudan, baina lasai egingo dut; inor datuz txertatu direnak. mindu gabe. Lasaitasuna landuko dugu, gatazka baten - Bi adimen pertsonal (intrapertsonala eta interpertsona- erantzuna atzeratuz, etikoki lantzeko denbora izan dela), hein handi batean arrakasta akademiko eta gizarte zagun. mailako zein maila pertsonaleko arrakasta suposatzen Eta José Saramagoren aipamen batekin bukatuko dut: dutenak. Horiek baitira, norbera eta ingurukoak onartzen Bizitza aldatzeko, bizitzaz aldatu behar da. Ikasten eta eta ulertzen laguntzen digutenak. irakasten jarraitzearen erabaki pertsonala da geure izate propioa eta besteena hobetzeko daukagun tresna. y las habilidades sociales. Respecto al pensamiento, debemos remitir ¿QUIEN EDUCA EN VALORES? a la inteligencia como potencial genético que se desarrolla con la educación, tanto en las instituciones educativas como en la sociedad. Los seres humanos estamos programados para sobrevivir. La conEn cuanto al factor emocional, la libertad en la toma de decisiones junción de supervivencia y convivencia permite el bienestar pernos la proporciona la regulación, que no es más que la intervención sonal, lo que algunos llaman “felicidad” ¿Quién no persigue como del pensamiento entre estímulo y respuesta, evitando las emociones objetivo de vida el bienestar? Pero ¿qué medios tenemos a nuestra perjudiciales que se suelen producir en los conflictos, principales disposición para conseguir tal objetivo? El principal medio es la eduenemigos de la reflexión. El aprendizaje de habilidades sociales percación para la convivencia, entendida como un proceso de desamite conjugar la defensa de los derechos propios con el respeto a rrollo de los cuatro pilares que sustentan a la persona: los valores los derechos ajenos. éticos, el pensamiento aplicado a la vida, la regulación de emociones

26

xuxurla aldizkaria


IGOA

arraindegia

BAKARREKO ETXEA ELKARTEA BAKAIKU

Tel.: 948 46 48 03

Uriz, 33 31830 LAKUNTZA (Nafarroa)


A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Ariane Atxa

Barbara Pugla

Ikasleak LH5B

Intza Insausti

28

xuxurla aldizkaria

KOMIKIA



A R R I

I

X

E T

A R A N A T Z

A

O G

N

E

G A B

A R

R A

I

Z

L

E R G O I E N A

Z U

K U

K A I

A

B

A R B

R

M E N D I

A K I L A A

R T E

U H

R A K

I T U R

A

gurekin

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

Leire Olazaran

Irati Lizarraga

Maitane Ondarra

Marina Zabala

Oihan Soto

30

xuxurla aldizkaria

KOMIKIA


ALDABIDE KIROL ELKARTEA ARBIZU

MAPFRE ETXARRI ARANATZ Erkuden Urteaga San Roman Tel.: 948 46 10 55 Faxa: 948 46 17 44 eurteag@mapfre.com Nagusia, 4 31820 ETXARRI ARANATZ

- Pentsio planak - Bizitza-aseguruak - Osasun aseguruak.....

Zatoz zure etorkizuna aseguratzera!


lor ezazu zure kamiseta

A

X

E T

R A G A B E N G O

B

R

A R

A R

I T U R M E N D I

E R G O I E N A

U

K

I

K A

A

T Z

A N A

I Z

A

R I

I Z U

L

A R B

L

U L A K

A G A B

A R

R A

I

Z

L

B A K A I K U

A

kin

gurekin

A A

R T E

U H

R A K

I T U R

R

M E N D I

A K I L

I L

A U

A R R U A Z

Z

T

U N

K

A

L

gurekin

R R U A Z

E

U

N

R A K I L

O G

E R G O I E N A

Z U

A

A

E T

U H A R T E

I

X

A R A N A T Z

A

A R R I

R

N T

A

Z A

K I

A R B

gure

Salgai herrietako festetan, ikastolan ...


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.