andra
mari ikastola
08
TXAIGORRI PROIEKTUA: Haur Hezkuntzako marko berria KiVa Bullyinga errotik ateratzea helburu YESict Proiektu europarra
SARRERA Nola sar daiteke urte osoa 40 orrialdetan? Nola agertu argazki sorta batean urte guztiko irudiak eta soinuak? Nola laburtu urtean egindakoak hamaika karakteretan? Hemen dugu, urteroko bisitari jarraituz, ikastolako Xuxurla aldizkaria. Egindako galderen erantzuna “ezin da” bada ere, Xuxurlak aukera paregabea eskaintzen digu bukatu berri dugun ikasturtean egindakoak gogoratzeko eta gordetzeko. Nola ez ahaztu Korrikaren lekukoa esku artean izatearen zirrara? Nola ahaztu herri kiroletan botatako izerdia eta parte hartzaileen poza? Nola ahaztu Yesict proiektuen aurkezpenean ikasleek aurpegietan zeukaten ilusioa?
08 2017ko ekaina 3 Agurra 4 - 5 Beti aurrera 6 - 7 Zer dio 9 Aiorik ez 10-11-12-13 Gogotik 16-17 Olgetan 19-20-21-23-24-25 Bizitakoak 27-28 Euskara 30-31 Harrapazak/n 32-33 Barra-barra 34-35 Lan eta Auzolan 36-37-38 Andra Mari Artist
Berritasun urtea izan da bukatzear dugun ikasturtea: Txaigorri proiektua aurkeztu dugu, konfiantzaren pedagogian oinarritutako esperientzia; EKI proiektua burutu da DBHn eta LHko hirugarren ziklorako bidea hasi du; hezkuntza emozionalaz aritu gara; Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) prestatutako unitate didaktikoak landu ditugu; KIVA proiektua martxan jarri dugu, bullyngari aurre egiteko; Golden 5 programarekin aurrera jarraitzen dugu, gure ikasleetatik onena lortzeko asmoz; QR proiektua; eskolaz kanpoko jarduerak... Berrikuntza horiekin guztiekin batera, aldizkarian beste gai garrantzitsu batzuk ere aurkituko dituzu: ikasle ohien oroitzapenak, gurasook auzolanean egindakoak… Hori guztia eta beste kontu asko ere bai, Txokolok ikastolaren eraikin berrian jarri duen harria barne! Esaera batek dioenez, mugitzen den harriak ez omen dauka goroldiorik, eta, aurtengoa ikusita, gurean ere ez da goroldiorik izanen.
Erredakzio eta koordinazioa: Itziar Begiristain, Ana Kaiuela, Iñaki Mundiñano, Josebe Sagastibeltza eta Iñaki Tolosa. Kolaborazioak: Josune Arrazubi, Adur Goikoetxea eta DBH 4. mailako ikasleak. Zuzenketak: Iñaki Mundiñano. Publizitatea: Itziar Begiristain, Saioa Lakuntza eta Nerea Riego. Diseinua eta maketazioa: Yolanda Goikoetxea. Inprimatzailea: SDI inprimategia.
04
BETI AURRERA
TXAIGORRI PROIEKTUA
HAUR HEZKUNTZAKO MARKO BERRIA
Haur Hezkuntza oso etapa garrantzitsua da, bertan finkatuko baitira geroko garapenaren oinarriak. 50 urtetako esperientziari esker, eta azken urteetan psikologia, neurozientzia eta etologian egindako ikerketetan oinarrituz, abian da ikastolok sortu dugun marko pedagogiko berri eta berritzailea; Andra Mari ikastolan, Txaigorri izena jarri diogu proiektuari. Konfiantzazko giro goxo eta lasai batean, umeak bere senak asez eta testuinguru aberats baten bidez, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzen ditu. Nork bere erritmoan, aurkikuntzaren bidez. Haur bakoitza bere ikasketa prozesuaren protagonista da. Irakaslea umearen bidelaguna da: umea zaindu, ulertu eta behatuko duena, bere zailtasunetan lagunduko duena, proiektu eta erronka motibagarriak proposatuko dizkiona. Horretarako, ezinbestekoa da espazio eta denboren berrantolaketa bat egitea. Haur Hezkuntza osoa interesgune desberdinetan antolatua dago: gune sinbolikoa, ikerketa gunea, eraikuntza gunea, sormena lantzeko gunea, ipuinen gunea eta psikomotrizitate gunea ditugu. Hainbat mementotan, umeak askatasun osoa du bere miatze sena asetzeko. Espazioek maila desberdinetako erronkak proposatzen dizkiote umeari, eta intentzio pedagogiko batekin antolatuak eta hornituak daude. Testuinguru honen bidez, umearen zirrara eragitea da helburu nagusia, honela, ikasteko prozesu gozagarri, arrakastatsu eta eraginkor bat gertatuko baita. Arlo emozionalari arreta handia eskaintzen diogu, izan ere, ikasketa prozesu hau gerta dadin, hezitzaileak pertsona sentikorra izan behar du, haurraren beharrak ulertzen dituena, bere jokabideak interpretatzen dakiena, beldur eta atxikimendua aktibatzen direnean erantzun egokia emango dien pertsona. Horregatik da segurtasun afektiboa miatze sena pizteko baldintzetako bat. Behaketa prozesu sistematiko baten bidez, irakasleak haurraren zailtasunak garaiz hautematea eta gaitasunak identifikatzea ahalbidetuko du.
BETI AURRERA Zirkulazio librearen bidez, adin desberdinetako haurrak gune berean egoten dira; horrela, zaharrenek zaintza sena asetzen duten bitartean, txikienek imitazioz beraiengandik ikasten dute. Kanpoko guneen diseinuak ere garrantzi handia du, elementu naturalek ere ikerketarako sena sustatu, jakin-mina estimulatu eta haurren arteko interakzio egoera aberatsak sustatzen dituztelako. Honela, Haur Hezkuntzako etapan, haurra oinarrizko konpetentzia orokorrak bereganatzen hasiko da, hau da, norbera izaten, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen eta pentsatzen. Erronka berriei ilusioz erantzunez, aurrera goaz Andra Marin XXI. mendeko hezkuntza berritzen. Berritzen, hobetzeko!
05
06
ZER DIO
ERRONKAK BEHETIK GORA ETA GOITIK BEHERA, HOBETZEA HELBURU ANDRA MARIKO ZUZENDARITZA TALDEA Jakin badakigu ikastolan azken urteetan hainbat planteamendu pedagogiko berritzaile martxan jarri direla. Planteamendu horien nondik norakoak jakiteko, elkarrizketa bat egin diegu zuzendaritza talde pedagogikoko kideei. Zuzendaritza taldea osatzen dute IĂąaki Tolosak (zuzendari pedagogikoa), Teresa Goikoetxeak (Haur Hezkuntzako zuzendaria), Igone Razkinek (Lehen Hezkuntzako zuzendaria) eta Adur Goikoetxeak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zuzendaria). Zeintzuk dira ikastolak etorkizunean dituen erronkak? IĂąaki Tolosa: Zalantzarik gabe, erronka handiak ditugu aurrean. Jendartea eta mundua azkar aldatzen ari dira. Ez da erraza epe motzean izango dugun testuingurua aurreikustea. Gure umeek bizitza asebetea izatea nahi badugu, hau da, zoriontsu izatea, testuinguru aldakor horretara moldatu beharko dute, eta moldatu ez ezik, testuingurua bera hobetzea ere izan behar da gure erronka. Parametro hauekin, bere garaian, ikastolok argi ikusi genuen gure umeak konpetentzien baitan hezteko beharra. Esaldi batean esanda, jakitearen logikatik erabiltzen jakitearen logikara pasatzea. Honela, Euskal Curriculumak planteatzen duen konpetentzien baitako hezkuntza geletara eramaten lehenak eta oraingoz bakarrak izan gara ikastolak EKI proiektuaren bidez. Eta, esan dugun bezala, ikasleak bizitzarako prestatu behar baditugu, ezinbestekoa da bizitza bera ikastolara ekartzea; hau da, bizitzak planteatzen dituen egoerak, arazoak, erronkak... ikastolara ekartzea. Erronka hauei aurre egiteko, berrikuntza pedagogiko garrantzitsuak ari zarete inplementatzen. Zeintzuk dira berrikuntza horiek? I. T.: Funtsean 2 gauza aldatzen ari gara: Zer ikasi: Ikasleari tradizionalki ikasitakoa erreproduzitzea (buruz ikasi), ulertzea eta zenbait kasutan aplikatzea eskatu zaio. Orain ordea, erreproduzitzea, ulertzea eta aplikatzeaz gain, goi mailako pentsamendua, hau da, prozesu kognitibo konplexuagoak martxan jartzea eskatuko zaio (analisia, autoebaluazioa, sormena...). Eta ez hori bakarrik, bizitzako egoera konplexuak ebazteko, oinarrizko konpetentziak ere landu beharko ditu: komunikazioa, elkarlana, ikasten ikasi, norbera izaten ikasi eta ekiten ikasi. Nola ikasi: goi mailako pentsamendu hori garatzeko, ume autonomo, ekintzaile, sortzaile eta motibatuak behar ditugu. Eta, horretarako, ikasleak zuzeneko parte-hartzea izan behar du bere ikasketa-prozesuan. Horregatik, ikasleari parte hartze aktiboago bat eskatzen dizkioten metodologiak txertatzen ari gara, umeari benetan inporta zaion, zirrara eragiten dion eta berarentzat esanguratsuak diren proposamenak eginez. Aldi berean, hezkuntza emozionalean sakontzen ari gara, KIVa eta Golden 5 programen bidez, ikasgeletan giro ona ziurtatzeko. Berrikuntza hauek dagoeneko hiru etapetan ditugu martxan, beraz, trantsizio une batean gaudela esan daiteke.
ZER DIO
07
Zer egiten ari zarete etapa bakoitzean aldaketa horiek ezartzeko? Teresa Goikoetxea: Andra Mari Ikastolako HHko Marko Pedagogiko berria sortu dugu: Txaigorri proiektua. Haurraren ekintza autonomoan oinarritutako espazioak eta denborak antolatu ditugu, adin desberdinetako haurren interesen arabera. Orain, hainbat mementotan 2 eta 5 urte bitarteko haurrak askatasun osoz ibiltzen dira espazio hauetan zehar. Gune eta material desberdinek beraien gaitasunak garatzeko aukera ematen diete, miatze sena aktibatuz. Irakasleak umearen garapena behatu, intentzio pedagogiko anitzak dituzten material eta testuinguruak eskaini eta konfiantzazko giro goxo bat sustatzen du, beldurraren sena desaktibatzeko. Funtsean, ikaskuntza aktibo eta autonomo bat gertatzeko baldintza egokiak ahalbidetu behar ditugu. Honela, txikiek handiengandik imitazioz ikasten dute, handiek zaintza sena garatzen dute, beraien arteko taldekatze desberdinen bidez hipotesiak eginez ikasten dute... Testuinguru global batean, matematika, ingurunea, irakurketa-idazketa... lantzeaz gain, oinarrizko konpetentziak garatzen dituzte. Igone Razkin: Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, Ikastolen Elkarteak diseinaturiko EKI material didaktiko berria inplementatzen ari gara: Konpetentzien eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako Hezkuntza eredua. Proposamen didaktiko honen bidez ikasleek, benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu. Horrez gain, aldaketak etapa osoan modu koherente eta sekuentziatu batean inplementatu nahi ditugu. Horregatik, etapako hausnarketa espazioak ireki ditugu, beste ikastoletara bisitak egin ditugu, datorren ikasturterako material berriak sortu, eta proiektukako ikaskuntzan eta EKIren inplementazioan ere formazio saioak jaso ditugu. Gainera, programazioa gure informatika saioetan txertatu dugu lehen aldiz, eta ikastolok garatzen ari garen Hatz10 mekanografia ikasteko programa ere pilotatu dugu. Adur Goikoetxea: Azken urte hauetan DBHn daukagun erronkarik handiena EKI proiektuaren inplementazioa da. Gaur egun, gure helburu nagusia EKI gelan egoki txertatzea da. Horretarako, irakasleok formazio handia jaso dugu azken ikasturte hauetan: batetik, materiala bera ezagutzeko helburua zuten formazioa; eta, bestetik, material berri honek dituen IKTen (jarduera digitalen) erabileran trebatzeko formazioa. Izan ere, oso sakonak dira EKI proiektuak geure lan egiteko moduetan ekarri dituen aldaketak: metodologian, ebaluazio irizpideetan, baliabide digitalen erabileran‌. Badira 3 urte EKI proiektua DBHn daukagula, eta 17/18 ikasturte bukaeran osatuko dugu prozesu osoa, aurtengo 3. mailak DBH bukatzen duenean. Programazioa eta robotikaren inguruko lehen esperientziak ere aurten jarri ditugu martxan, eta, datorren urtean, lehenengoz, DBHko maila guztietako ikasle bakoitzak nork bere ordenagailu eramangarria izanen du. Zenbat denbora iraun dezake trantsizio etapa honek? I. T.: Ez da erraza hori aurreikustea. Hau ez da moda bat, aldaketak sakonak dira, baina garrantzitsua da modu hausnartuan eta ordenatuan egitea. Lehenik eta behin, koherenteak izan behar dugu guk etorkizunean nahi dugun ikasle horren ezaugarriekin, hau da, ikasle profilarekin. Eta hori argi izanda, ondoren kontsistentzia ziurtatu behar dugu, hau da, aldaketak ezin dira irakasle, maila edo ziklo baten eskutan geratu, baizik eta ikaslearen ibilbide osoan eragin behar dute. Gure irakasleek eskarmentu handia dute irakaskuntzan, eta, orain arte metatutako esperientziatik abiatuz eta formazio berriak baliatuz, aurrerapausoak ematen jarraituko dugu. Eta, azkenik, azpimarratu beharra daukat aldaketa garai hauetan ikastolok osatzen dugun sareak duen garrantzia: Ikastolon arteko elkarlanari esker, esperientzia desberdinak partekatu, zalantzak argitu eta hobekuntzak inplementa ditzakegu.
Garcia Ximenez, z/g 31800 ALTSASU Tel.: 948 564 260 610 098 595
09
AIORIK EZ
EZ DA BETIKO AGURRA IZANGO, gero arte baizik. Iritsi gara gure ikastolako azken etapara. Hatzekin kontatu ezin diren mila gertakari ditugu buruan, ahaztezinak. Dagoeneko hamalau urte igaro ditugu ikastolan, eta, bertan bizipen onak nahiz ez hain onak pasatu baditugu ere, gurekin politenak eramango ditugu bihotzean. Bi urterekin hasi genuen ibilbidea amaitzear dugu dagoeneko, gure lehenengo egunak oroitzen ditugu etxe-txoko eta barreen artean. Bost urte genituela, gaua etxetik kanpo pasatu genuen; izugarria izan zen hura! Sei urterekin, beste etapa bat hasi genuen, aurreko eraikuntzan; bertan irakurtzen eta idazten ikasi genuen. DBHn, beste etapa berri eta zailago batean murgildu ginen: LHko zaharrenak izatetik DBHko gazteenak izatera pasatu ginen, eta bi gelak elkartu ginen. Etapa honetan, bidaia ikaragarri bat egin genuen Poloniara, Erasmus plus bekaren eskutik. Azken urte hauetan, besteengandik ikasteko aukera izan dugu, eta eskerrak emateko ordua ere iritsi da, bai ikasleei bai irakasleei ere. Ikastola gure bigarren etxea izatea lortu duzue eman diguzuen maitasun guztiarekin. Ez dugu agurrik nahi, espero dugu hemendik aurrera ere elkar ikustea eta behin eta berriro “gero arte� esatea. Ez da betiko agurra izango, gero arte baizik.
Bi hiru urte genituela Hasi ginen gu ikastolan Oso ongi pasatzen genuen Asko ikasteko holan Sei urterekin pasatu ginen Aurreko eraikuntzara Txanelarekin lan egitean Denboraren makinara Hocus and Lotusen istorioak Guretzat bai abentura Seigarren mailan txokolatea Jan genuen guk gustura Hurrena DBHen bi gelak Batu ginen derrigortuta Bukaerara iritsi gara Ikastolak lagunduta Orain bakoitzak bere bidea Jarraituko duela aske Ez da betiko agurra izango Esan dugu gero arte.
10
GOGOTIK HAUR HEZKUNTZA
EMOZIOEN HEZKUNTZA: Nola irakatsi emozioak kontrolatzen? Irakatsi frustrazioak toleratzen Haserraldi batean “Ez da ezer”, “Tontakeria bat da” esaten badiegu, guregandik aldentzen ditugu eta konfiantza galtzen dute guregan, beraientzat garrantzitsua delako. Indarkeria-tzat hartzen dute. Irakatsi bere emozioak ez ukatzen, identifikatzen eta kulparik gabe onartzen Honela eginez gero, bere burua ezagutzen joango da. Adibidez, haserre dagoenean bere erreakzioak zein diren pentsa-tzera gonbida dezakegu. Nola sentitzen zara? Haserre zaude ezta? Eta zer egiten duzu haserre zaudenean? Zerk haserrearazten zaitu? Besteek zer egiten dute amorrarazten zaituena? Zer egin dezakete/dezakegu/dezakezu zu lasaitzeko? Non sentitzen duzu (eztarrian, sabelean…)? Emozioek bizitzari aurre egiteko moduan eragiten digute pertsonoi. Emozioek geure burua orekatzen laguntzen digute. Kontrolatzen ditugunean, aurrerapausoak ematen ditugu gure garapen emozionalean. Bost dira oinarrizko emozioak: poza, beldurra, tristura, nazka eta harridura. Txikitatik geure burua kontrolatzen ikasteak beldurrezko edozein egoerari irtenbide bat ematen lagunduko digu. Kontrol horren gabeziak, berriz, agresibitate-arazo emozionalak ekarriko lizkiguke. Helduok haurrak beti pozik ikusi nahi izaten ditugu, gure emozioekin konektatzen dugulako. Adibidez haurra negarrez dagoenean, gure ezinegon edo penarekin konektatzen dugu eta modu subjektiboan baloratzen dugu. Dozena bat gomendio emozioak kontrolatzen ikasteko. Kontrolatu geure emozioak Haurra haserre ikusteak gogaitzen bagaitu, ezin diogu berari eskatu geuk egiten ez dugun zerbait. Oihuak, irainak, edo mehatxuak indarkeria psikologikoak dira. Gure emozioak ukatzeak ere ez du balio. Haurrek entzuten eta ikusten dutena baino harago sentitzen dute, eta, disimulatu arren, ez ditugu engainatzen. Ez epaitu Denok haserretzen gara, eta, hala ere, merezi du guregan konfiantza edukitzea. Arauak eta mugak ongi markatu Oso txikitatik jakin behar dute zer dagoen ongi eta zer ez. Horrela, bere barruko antolaketa sistema garatzen du. Handitzen direnean, arauak haiekin negoziatzea onuragarria da familiaren eta lagunen girorako.
Ohartarazi gauzak bi aldiz pentsatzearen garrantziaz Adibidez: hamar arte zenbatzea edo arnasa hartzea lehertu baino lehen, ura edatea, masajeak… Bere onetik ateratzen denean, espazio neutral batera joan, han egoerarekin hautsi eta lasaitzeko. Lasaitu ondoren has daiteke elkarrizketa, bitartean alferrik da. Irakatsi Negoziatzen Negoziatzen denean, haurra ez da etsita sentitzen eta ez da lehertzen norbaitek bere gogoz kontrako zerbait esaten dionean. Amore ematen ikasi behar dute beste zerbaiten truke edo denboraldi batez itxaron behar dute zerbait hobea lortzeko. Eguneroko egoeretan ongi negoziatzen irakatsiko diegu, guk ere haiekin negoziatzen badugu eredu on bat emanez. Alferrik da berari eskatzea, baldin eta gu malguak ez bagara. Irakatsi enpatia zer den Bere inpultsoak beregan eta besteengan sortzen duen eraginaz jabearazi. Adibidez, haserretu eta norbait jo duenean, besteak ere haserretzen direla eta bera errudun eta lotsatuta nola sentitzen den ohartarazi. “Nahi gabe atera zaizu? Nola sentitzen da zuk jo duzun pertsona? Nola sentitzen zara? Nola konpon dezakezu egoera hau? Saiatuko zara beste modu batean egiten? Nola egin dezakezu hurrengoan? Azpimarratu barkamena eskatzearen garrantzia Kontrola galdu eta norbait iraindu edo min eman dionean.
GOGOTIK
11
Eskatu konpromiso bat “Saiatuko naiz ostikorik ez ematen haserretzen naizenean edo kasketa harrapatzen dudanean saiatuko naiz lurrera ez botatzen”. Garatu bere autonomia Bere kabuz gauzak egiten uztea (zikindu edo nahasi arren). Horrek edozein arazo edo egoeraren aurrean erantzun bat emateko gaitasuna ematen die, bere kontrol eta boterearen sentsazioa areagotzen delako. Dena eginda ematen badiegu, ordea, arazoen aurrean helduarengana joko dute, ez dute sormena landuko eta, gu oso garrantzitsuak izango bagara ere, ume mendekoak sortuko ditugu. Eman haurrari erabakiak hartzeko eta haien ondorioak onartzeko eskumena Ekintza desegoki bat egiten duenean, lasaitasunez ohartarazi egiten ari denaz. Baina, jarrera horrekin jarraitzen badu, eman erabakitzeko aukera: horrela jarraitu eta bazterketa ondorio bat jaso edo lasaitu eta bere burua kontrolatu guk lagunduta. “Zer nahi duzu jotzen jarraitu eta zure gelara joan (edo telebista gabe gelditu…) edo lasaitu eta egoera konpondu?” Eta, emozio horiek kontrolatzean, goraipatu eta zein ongi dagoen ohartarazi. Bere burua kontrolatzen ikasten duten haur txikiek arrakasta emozional handiagoa edukiko duten helduak izatera iritsiko dira. Haurrak emozio positiboak piztea lortzen badu, seguru sentituko da eta auto-estimua eta autonomia garatuko ditu, helduok baloratu dugulako eta bere emozioak ezagutzen, gainditzen, kontrolatzen eta frustrazioak onartzen lagundu diogulako: zoriontsua izango da!
12
GOGOTIK LEHEN HEZKUNTZA
“Izan gaitezen arduratsu, ZABORRA BIRZIKLATUZ” Kanpainaren helburua ikastolan eta etxean gehiegizko kontsumoaren eta birziklatzearen inguruan hausnartzea eta kontzientziatzea izan da. Ikastetxeko eta hezkuntzako eragileok egiteko garrantzitsua jokatzen dugu geure inguru eta ingurumenarekiko jarrera eta portaera arduratsuak lantzeko zereginean. Andra Mari Ikastolan, gizarteko kide eta naturako partaide garen heinean, betidanik izan dugu gure ikasleengan jokabide arduratsuak sustatzeko nahia. Aurtengo kanpaina lantzeko, berariazko ekintzak antolatu dira aste batez, hala nola: birziklatzeko ohituren inguruko galdetegia familientzat, eta, Sakanako Mankomunitateko hezitzaileen eskutik, txikientzako antzerkiak eta handientzako hitzaldiak, zeinetan, birziklatzearen garrantziaz jabetzeaz gain, murriztearen eta berrerabiltzearen aldeko sentsibilizazioa eta jarrerak bultzatzea dute helburu. Gainera, ikasleek familien birziklatze-ohituren datuak aztertu dituzte, zabor ontzietan jartzeko txartelak diseinatu, jokabide egokien dekalogoak egin… Amaiera emateko, sozializazio jardueretan, familien egunerokoan eragina izan dezaketen proposamenen artetik bi gomendio eman dira hezkuntza komunitatean: • Zilar papera saihesteko, gosaria tuper, boc´n roll edo bestelakoetan ekartzea. • Dosi bakarreko janarien/edarien erosketa gutxitzea/ekiditea. Ekintza txikiak badira ere, arrazoi nagusia hurrengo belaunaldien ingurumena eta osasuna izanik, eragin handia izan dezakete.
GOGOTIK DBH
13
PROGRAMAZIOAN ETA ROBOTIKAN TREBATZEN Gure ikasleak konpetente izaten laguntzeko bidean, ikasturte honetan robotika eta programazioa landu ditugu, oso erreminta eraginkorrak iruditzen zaizkigulako bai ikasleei estrategia eta baliabide gehiago emateko eta bai arazoen aurrean sormena sustatzeko.
• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea. • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea. • Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea. • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea. • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzea. • Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egitea. • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzea/barneratzea: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna.
Gaur egungo gizartearen ezaugarria da ordenagailuekin programak sortzeko trebezia izatea, eta horretan ere hezi behar ditugu geure ikasleak. Ikasturte honetan, hauxe izan da mailaz mailako lanketa: HH: Blue bot robota. • Programazioaren oinarriak ikastea. • Baliabide desberdinak erabiltzea: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak… • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbidetzea.
LH1-2: Blue bot robota eta interneteko hainbat aplikaziorekin programazioa. Adibidez, The Foos. LH3: Programazioa, The Foos eta Lightboot aplikazioak. DBH 1, 2 eta 3: Programazioa, The Foos, Lightboot, Play code Money eta Frozen onlineko aplikazioekin. DBH 2 eta 4: Scratch programa. Scratch aplikazio informatiko bat da, programazioa lantzeko erabiltzen dena. Aplikazio hauekin, istorioak, animazioak eta bideo-jokoak sor daitezke. Besteak beste, honako helburu hauek dituzte programa hauen lanketak:
Ikasleak oso gustura aritu dira eta asko disfrutatu dute. Hasitako bide honekin, datozen urteetan ere jarraitu nahiko genuke. Hala programazioan nola robotika baliabideetan sakontzea nahi dugu, gure ikasleek tresna berri hauekin beren formazio eta garapenean eragin positiboa izan dezaten.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Ondo jan ondo izan
Taldeetarako sukaldaritza eta garbiketa
www.ekogras.es
16
OLGETAN
GELATIK KANPO ERE IKASTEN ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Urtero bezala, Andra Mari ikastolak hainbat eskolaz kanpoko jarduera antolatu ditu ikasleen garapen integrala bultzatzeko.
ANTZERKI TAILERRA
“Antzerkia lagun, gure barruan diren pertsonaia isilei ahotsa emateko asmoz eta gozatzeko grinaz biltzen gara”
“Sormena eta memoria hobetzeaz gain, ikasleak kontzentratzeko ahalmena hobetzen du.”
XAKEA
SORMEN TAILERRA
“Adierazpen artistiko-plastikoa oso garrantzitsua da pertsonaren adierazpen-gaitasunak garatzeko.”
17
OLGETAN
HIZKUNTZAK
“Geura kulturaren adierazpenak askotarikoak dira; horien artean, trikitixa eta panderoa ditugu.”
HERRI KIROLAK
“Hizkuntzak ikasteak jende eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du.”
TRIKITIXA
“Nekez aurki daiteke herri kirola baino kirol garbiago eta osasuntsuagorik; eta, gainera, geureak dira.”
YOSEIKAN BUDO
“Gorputzaren mugimenduaren kontrola eta nortasun pertsonalaren garapena sustatzeaz gain, primeran pasatzen dugu.”
info@gasoleosartajona.com
HAUR HEZKUNTZA
BIZITAKOAK
19
20
BIZITAKOAK
LEHEN HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
BIZITAKOAK
21
DBH
BIZITAKOAK
23
24
BIZITAKOAK
BIZITAKOAK
25
EUSKARA
27
EUSKARARI ARNASA EMANEZ SOZIOLINGUISTIKA LANDUZ Andra Mari Ikastola Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide den udalerri batean kokatuta dago, eta, UEMAren eskutik eta Sakanako Mankomunitatearen bidez, formazioa eskaini zitzaigun. Behin formatuta, ikasitakoa DBHko 4. mailan inplementatu dugu. Proposatu ziguten unitate didaktikoak euskararekiko kontzientzia hartzea eta euskararen erabilera sustatzea lortu nahi du, soziolinguistika lantzearen bitartez. Horretarako, sei saio baliatu ditugu, bakoitza helburu jakin batekin lotuta:
1
Euskal Herriko kultur aniztasunaren kontzientzia hartzea eta euskarak, berezko hizkuntza izanik, aniztasun horren elkargune eta lotura izateko duen funtzioaz jabetzea. Helburu honekin lotuta, hizkuntza ekologiaren oinarrizko kontzeptu bat lantzen da: aniztasuna onuragarria da. Ekosistema guztietan hainbat espezie ezberdin bizi dira elkarrekin eta, hain zuzen ere, horrexek egiten du posible bizitza. Hizkuntzen kasuan ere, munduan dagoen aniztasuna modu positiboan baloratu behar dugu.
3
Euskararen arnasgune funtzional eta geografikoak bereizten jakitea, eta arnasgune geografikoek Euskal Herrian eta euren inguru hurbilean duten eraginaz jabetzea. Arnasguneen ideia Joshua Fishman soziolinguista amerikarrak plazaratu zuen 90eko hamarkadan, eta hizkuntza gutxituen kasuan erabiltzen da. Hizkuntza horiek biziberritzeko prozesua abiatzerakoan, biziindar handiena eta hiztun komunitate trinkoena duten eremu geografikoak bereziki garrantzitsuak direla azpimarratu zuen, eta “breathing space� deitu zituen. Azken hamarkadan, arnasgune kontzeptuak ibilbide emankorra egin du Euskal Herrian. Horren adierazgarri da arnasgune funtzionalen eta geografikoen bereizketa: funtzionalak zeregin zehatz bati lotutako tokiak dira; eta geografikoek, aldiz, herri, eskualde edo lur eremu bati egiten diote erreferentzia. Dena den, helburua ikasleak ahalduntzea da. Arnasguneetako herritarrak izateagatik harro egon behar dutela esan behar diegu, eta euskaraz naturalki egitera animatu behar ditugu gune erdaldunagoetan ere motor lana egin dezaten. Beste herri askorentzat eredu direla aipatuz, autokonfiantzan sakondu behar dugu.
2
Hizkuntza ekologiaren diskurtso orokorra ezagutzea eta hizkuntzen aniztasuna, iraunkortasuna eta babes neurriak modu positiboan ulertzea. Horretarako, ikasleei euren inguruko hizkuntzen arteko botere harremanak aztertzeko tresnak ematen zaizkie.
4
Arnasguneetako herritarrek euskararen erabileran jarrera aktiboa modu naturalean izan dutela ezagutzea, eta hori euren eguneroko bizimoduan txerta dezaketela ikustea. Izan ere, herritarrek naturalki erabili ohi dute euskara arnasguneetan, baina badago jendea arnasguneetatik kanpora irtetean erdarara erraz asko jotzen duena. Hizkuntza eskubideen gaia landu dugu atal honetan, eta urraketarik baldin badago kexatzeko baliabideak eskura dituztela ezagutu dute.
5
Subsidiaritate-printzipioa zer den ezagutu, ikasleek euren bizimoduan nola ezarriko luketen hausnartu eta hartutako erabakiek inplikazio sozialak dituztela ohartu. Subsidiaritatea, azken batean, hizkuntzen funtzioak antolatzeko irizpide bat da, eta euskaraz egiteko aukera dagoenean euskaraz egin behar dela defendatzen du, ez beste hizkuntza handiago batean, ezta ele biz ere. Horrela, arnasguneetan euskara bizitzeko beharrezkoa bihurtzen da.
6
Egungo lege-egoeratik abiatuta, hizkuntzen ofizialtasuna eta berezkotasuna bereizten ikastea. Berezkoa izateak euskarari lehentasuna eman beharko liokeela ulertzea. Berezko hizkuntza lurralde batek historikoki jatorrizkoa duen hizkuntza da, besteak baino antzinagotik dagoena, eta, euskararen kasuan, gaur arte iraun duena. Legeak aitortzarik egiten ez badio ere, berezkoa izaten jarraitzen du eta hiztunek eskubidea dute euren hizkuntzan bizitzeko.
28
EUSKARA
Aipatutako sei puntu hauek dira DBHko 4. mailako ikasleekin landu ditugunak. Eztabaida interesgarriak sortu dira, eta proposatutako jarduerek sakon hausnartzeko aukera eman digute. Ikasleek taldeka lan egin dute, eta hainbat euskarri baliatzeko aukera izan dute: bideoak, elkarrizketak‌ Asko disfrutatu dute, oso modu erakargarrian prestatutako materiala baita eskura jarri digutena, eta, gure ustez, hasierako helburu nagusi hura betetzen lagundu digute. Espero dugu gure ikasleek arnasguneetako herritar direla harrotasunez adieraztea, baita kanpora irteten direnean ere, eta horren araberako hizkuntza hautua egitea ere bai!
YOSEIKAN BUDO
VENTA Y REPARACIÓN
BEROKUNTZA INSTALAZIOAK Berokuntza zentralen instalazio mantentzea Mantentze termiko industriala (hotza, beroa, lurruna....) Galdara gelen erreformak Kontsumo banaketak Berezko Ingenieritza BEROA ESTELLA S.L. Polígono Berriainz C/D 124 31195-AIZOAIN Tfno: 948306369 www.beroa.com
30
HARRAPAZAK/N
GU ERE EGON GINEN IKASTOLAN Aurten ere, urtero bezala, hemen dugu ikasle ohien atala. Hauek dira erantzun dizkiguten 3 galderak: 1 - Zein esperientzia, oroitzapen, bizipen, anekdota... dauzkazu gogoan Andra Mari ikastolan ikasten egon zinen garaikoak? 2 - Zein eragin izan dute zure bizitzan Andra Mari ikastolan pasatu zenituen urteek? 3 - Definitu 3 hitzetan Andra Mari ikastolan bizi izan zenuen ikasketa-prozesua.
1. Andra Mari ikastolako nire bizipen edo esperientzia politenak lehenengo urtetakoak dira, Lakuntzako ikastolan hasi ginenekoak. Bertan, Mila Razkinekin egoten ginen “apezaren etxean”, eta ez zait inoiz ahaztuko sabaitik zintzilik genuen soka luze bat, non orduak pasatzen genituen dilin-dalan kantatzen; edo udazkena iritsi eta plazako hostoak erortzen zirenean sortzen genituen festak hosto tartean saltatuz eta zikinduz. Adin ezberdineko haurrak elkarrekin egoten ginen, eta gaur egun Haur Hezkuntzako Txaigorri proiektuak asko gogorarazten dizkit gure hasierako urte haiek.
HODEI FLORES, 31 urte (Lakuntza)
2. Haurtzaroak eta nerabezaroak eragin handia daukate bakoitzaren bizitzeko eran, eta, azken finean, ikastolan 2 urterekin sartu eta 16rekin ateratzen zara; beraz, esan dezaket nire bizian eragin handia izan dutela Andra Marin pasa nituen urte guztiek. Hasierakoak oso politak izan ziren; bukaerakoak, aldiz, harremanetan garratzagoak. Hala ere, horrek ere asko erakutsi dit, izan ere, jabetu naiz ikastolak dituen proiektu berri horietan sinestearen eta ikasketez gain harremanak lantzearen garrantziaz. 3. Beti eskertuko dut ikastolak eman didan euskara maila.
1. Oroitzapen asko dauzkat, eta oso onak!!! Atsedenaldietan pilotaka eman genituen ordu guztiak, egin genituen txango eta bidaiak… oso era berezian gogoratzen dut, adibidez, ikasbidaia. Andaluziara joan ginen, eta Sevillako Expo feria ezagutu genuen, Malagan egon ginen… Irakasleekin ere sekulako harremana izan nuen. Eta ikaskideetako asko betiko lagun bilakatu ziren. Azken finean, etxean bezala sentitu izan naiz beti ikastolan. 2. Eragin handia izan dute nire bizitzan Andra Mari ikastolan igarotako urteek. Nire lehen ikastetxea izan zen, eta, zentzu horretan, asko markatu ninduen. Ikastolan lortu nituen ondoren nire bizitzan, lanean… behar izan ditudan ezagutzetako asko; eta ez edukiekin bakarrik lotutakoak: baloreetan, euskara maitatzeko orduan… eta beste esparru askotan, oinarri sendoak eman zizkidan ikastolak. Gainera, oso pozik egon nintzen ikastolan prozesu horretan zehar. 3. Zaila da ikastolan bizitakoa hiru hitzetan laburbiltzea. Ume bat nintzela sartu nintzen ikastolan, eta helduarorako prestatua irten nintzen. Oso aberasgarria izan zela esan dezaket.
AITOR LAKUNTZA, 40 urte (Irañeta)
HARRAPAZAK/N
31
1. Nire haurtzaroak lotura estua izan zuen Andra Mari ikastolarekin. Lehen oroitzapenak Bakaikuko gelakoak dira. Gela bakarra zenez, adin ezberdinetako ume guztiak elkarrekin egoten ginen, eta dortoka bat genuen maskota bezala. Gero, lehendabiziko mailan, Etxarrira etorri nintzen, eta bertan egin nituen orduko OHOko zortzi ikasturteak. Oroitzapen ugari, pentsa ezazue: oso polita iruditzen zitzaidan gabon aurretik ikastola apaintzea eta basora joatea goroldioa hartzera; beste batean, txango bat egin genuen Otsagabiara, eta ez naiz oso ongi gogoratzen zergatik bukatu genuen lotan zerrategi zahar batean, a zer abentura! 2. Nire bizitzan betiko geratu dira orduan ezagututako ikaskideak –gaur egun gehienak oraindik nire lagunak direnak– eta irakasleak –horietako asko ikastolan noiznahi ikusten ditudanak–. AMAIA ERDOZIA, 43 urte (Etxarri Aranatz )
3. Hitz gutxitan, Andra Mari ikastolan bizitakoa: jolastu, lagunak egin, ezagutzak jaso, ikasi… bizitzen hasi.
1. Lehenbizi, Arbizuko ikastolako oroitzapenak. Gloria eta Martarekin itzel pasatzen genuen: tenperak atsegin nituen eta eraikinak egiteko kubo handi xamar batzuk ere bai. Erroskillak egin izan genituen eta saguak ere ibiltzen ziren gure gelan, kar-kar! Etxarrin, berriz, Puri, Josebe eta beste hainbat irakasle. Gogoan ditut laborategia eta ikastola, guretzat berria izan zena, eta lehen irakasleen pisuak zirenen atzealdean baratzetxo bat jarri genuela. Karrakak ere ahantzezinak dira. 2. Ez nuke zehazten jakinen, baina pentsatzen dut ikastolak gure nortasunean izanen zuela eraginik. Nolabait, bertan egin ginen gauza onekin eta ez hain onekin. Memento gogorrak ere jazo izan ziren inguruan, ikaskide baten heriotza ikastolan geundelarik, beste batzuk atera eta gero... Horrelakoek zaildu egiten zaituzte, eta pertsona osatzen doa. 3. Euskara, ingurua eta ingurumenarekiko atxikimenduzkoa, maitasunezkoa eta errespetuzkoa.
ENARA INSAUSTI, 36 urte (Arbizu)
1. Oroitzapen asko eta oso aberasgarriak ditut ikastolan pasa nituen urteetatik. Bat azpimarratu beharko banu, hauxe: egunkari batek lehiaketa bat antolatu zuen aldizkari bat egiteko helburuarekin. Gelakide guztien artean ilusio handiz aurkeztu, eta irabazi egin genuen. Saria Arcachonera oheak zituen autobus batean hiru eguneko bidaia bat izan zen. Gauza ezberdin asko egin genituen, eta, nire ustez, gelakideen arteko harremana asko sendotu zen. Nik, behintzat, bikain pasatu nuen!
MIKEL GALARZA, 34 urte (Iturmendi)
2. Eragin oso garrantzitsuak, dudarik gabe, orain naizen pertsona izateko. Euskaraz ikasteko aukera aparta, herritik atera eta lagun berriak egiteko aukera eta irakasle eta hezitzaile talde bikaina. Zalantzarik gabe eta nik Andra Mari Ikastolan jasotakoagatik, etorkizunean, gure seme-alaben heziketa ikastolan uzteak erabateko konfiantza ematen dit. 3. Gertukoa, kalitatezkoa, ahaztezina.
32
BARRA-BARRA
KiVa BULLYINGA ERROTIK ATERATZEA HELBURU 2017. urtean, Finlandiatik datorren bullying edo eskola jazarpenaren aurkako KiVa programa arrakastatsua aplikatzen hasi gara beste 52 ikastolarekin batera Azken urteotan, ikastetxeetan gertatzen diren bullying edo jazarpen kasuak oihartzun handia izaten ari dira. Fenomeno hau berria ez bada ere, oihartzun honi esker, gaur egun gizartea askoz ere sentsibilizatuago dago, biktimek sarritan jasaten dituzten ondorio latzak ikusi ondoren. Testuinguru honetan, duela 2 urte Ikastolen Elkarteak Finlandian hain arrakastatsua izan den KiVa programa ikastoletara ekartzea erabaki zuen. Zertan datza Bullying egoera batean, erasotzailea eta haren laguntzaileak ez ezik, lekukoak ere izaten dira jazarpenegoeretan. Lekukoak ez dira jazarpenaren erantzule, baina asko egin dezakete hura murrizteko edo eragozteko. Erasotzaileaz gain, lekuko hauengan eragitea da KiVa programaren gakoetako bat. Gainera, programa integral bat da, ikasle, langile eta familien parte hartzea eskatzen duena. Prebentzioa Helburu nagusia eskola jazarpen kasurik ez izatea den heinean, KiVaren oinarria prebentzioa da. Horretarako, Lehen Hezkuntza osoan tutoretza saioetan unitate didaktiko desberdinak lantzen dituzte. Hauen bidez, 6 urtetik aurrera, KiVa programaren berri ematen zaie: jazarpena zer den, pertsona jazarrien bizipenak zeintzuk diren, jazarpena eta emozioek duten lotura eta antzeko gaiak lantzen dira. Honekin batera, testuinguru seguruak identifikatzeko, norbere eta beste ikaskideen emozioak identifikatzeko eta bestearen tokian jartzeko jarduerak egiten dituzte. Taldearen kontzeptua eta talde atsegin baten ezaugarriak ere lantzen dira, eta, horretarako, aniztasunak duen aberastasuna baloratzen, pertsona guztiak aintzat hartzen eta norberak bere buruarengan eta besteengan gauza onak ikusten ere ikasten dugu. Azkenik, jazarritako ikasleei nola lagundu behar zaien
33
BARRA-BARRA
ere ikasten dute, jazarritako haurrek guztion babesa behar baitute. Gai hauek guztiak jarduera dinamiko eta parte hartzaileen bidez lantzen dira, eta, horrez gain, jazarpenarekin erlazionatutako jarduera digitalak ere badira. Azken finean, bullyinga guztion ardura dela ulertaraztea da helburua. KiVa taldea
Neurketak
Gerta daitezkeen bullying kasuak bideratzeko, hiru irakaslek KiVa taldea osatzen dute. Talde honek, lehenik eta behin, erabaki egiten du iristen zaizkion kasuak bullying kasuak diren edo ez, eta, honen arabera, bullying protokoloa martxan jarri behar den edo ez zehazten du. Hartu beharreko neurriak betearaztea eta kasuen jarraipena egitea ere badira KiVa taldearen eginkizunak.
Programaren eraginkortasuna neurtzeko, galde-sorta bat pasatzen zaie umeei. Ondoren, emaitzak Turkuko unibertsitatera (Finlandia) bidaltzen dira, aztertu, eta, behar izanez gero, programaren inplementazioan doikuntzak egiteko. Eskola jazarpenak edo bullyingak ez du tokirik Andra Mari ikastolan, eta, horregatik, hezkuntza-komunitate osoak elkarrekin jarraituko dugu lanean.
a t n re T. 948 461 102 p n i
Etxarri Aranatz
aldizkariak logotipoak folletoak albaranak sobreak‌
-TABERNAArbizu eta Lakuntzako udal haur eskola info@kattuka.com 948567009. Uhalde kalea z/g. 31839 Arbizu www.kattuka.com
Kale Nagusia, 5 31839 ARBIZU (Nafarroa)
34
LAN ETA LAN AUZOLAN
GURASOAK IKASTOLAREN ARDATZ Gurasook osatzen dugu Andra Mari ikastolaren oinarria; gurasook, kooperatiban elkarturik, ikastolaren motorraren ardatza osatzen dugu. Makineriak aurrera egin dezan, familiok batera eta bestera ibili behar izaten dugu, besteak beste, konponketak egiten, gelak txukuntzen, festaz festa auzolanak egiten, bazkariak prestatzen, materiala saltzen... Ikastolako juntan egon den familiak jakin badaki ikastola nola antolatzen den, zein egitura dituen, zer batzorde dauden... baina, halako lanetan aritu ez denak pentsa lezake auzolanak egitea barran zerbitzatzea dela adibidez. Hori dela eta, artikulu honen bidez gure asmoa da ikastolan gurasook zer parte-hartze daukagun ikusaraztea. Antolaketari dagokionez gurasoen Batzar Nagusia da erabakigunea baina ikastolaren eguneroko funtzionamenduan Andra Mari ikastolako Zuzendaritza Batzordea da ikastolaren kudeaketa organoa, eta ikastola ordezkatzen du. Ikastolaren funtzionamendu orokorraren arduraduna da; bai arlo ekonomikoan bai pedagogikoan. Bazkide guztien batzarra ordezkatzen du organo honek. Ikastolako egunerokotasunean erakundearen funtzionamenduan erabakiak hartzen dituena da eta zenbait lan taldez osaturik dago. Gure ikastolako komunitatea 14 herritako ikasle eta familiez osaturik dagoenez, Batzorde Orokorrean ere herri guztien ordezkaritza dago, 5 zonaldetan banaturik: • Etxarri – Lizarraga • Lakuntza – Arruazu • Bakaiku – Iturmendi • Arbizu – Lizarragabengoa – Unanu – Dorrao • Uharte-Arakil – Irañeta – Ihabar – Hiriberri Batzordekideak zonaldeka berritzen joaten dira urtez urte, eta zonalde bakoitzak berritzeko bere sistema izaten du. Dena dela, edonork dauka aukera batzordekide izan eta batzordetan lan egiteko, baldin eta horretarako gogotsu eta prest agertzen bada. Batzorde Orokorreko lantaldeetako buru direnek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea.
LAN ETA LAN AUZOLAN
35
BATZAR NAGUSIA Erabakigune nagusiak, familia guztien bilgunea
BATZORDE OROKORRA ZUZENDARITZA BATZORDEA NIE-EHI Ordezkaritza
MANTENIMENDUA
IKT TALDEA
SUSTAPEN BATZORDEA
KULTUR JADUERAK
KIROLAK
KOMUNIKAZIO TALDEA
BATZORDE EKONOMIKOA
KONTRATAZIO BATZORDEA
36
ANDRA MARI ARTIST
TXOKOLOREN HARRIA Txokoloren harria izenez bataiatu genuen. Martxoaren 2an ospatu genuen mustutzea, eta, ordutik hona, bisitari guztiei ongietorri beroa ematen die ikastolako sarreran kokatua dagoen eskultura eder honek. Ikastolako guraso ohi eta aittuna den Txokolok aspalditik zuen buruan artelan honen ideia. Pentsatu eta egin, harria lortu, bere etxera eraman eta lanari ekin. Hala ere, ez du lan makala izan 800 kiloren bueltan dabilen arroka lantzen. Guztira, 80 ordutik gora sartu behar izan ditu. Ezkerraldean, ikastolaren logoa darama, eta, eskuin aldean, euskal izarra edo Baskoniako izarra. Zortzi puntadun izar hau euskal herritarrek historiaurretik erabili izan duten ikurra da. Hainbat historialariren ustez, egungo Nafarroako armarriaren hastapena da. Harriaren erdian, “Andra Mari” izena eta azpian “Ikastola” hitza daramatza, umeen hizki motarekin idatzirik. Eta, azkenik, eraikin berria martxan jarri zeneko urtea, 2015. urtea. Harria kokatu eta lurrean sartzeko lanak ere Txokolok berak zuzendu zituen. Bihotzetik eginiko eta sinbologiaz beteriko artelan hau izugarri gustatu zaigu guztioi, mustutze ekitaldian ikusi ahal izan genuen bezala. Amaitzeko, esan beharra dago hainbat herritarrek Ikastola komunitatearen alde eginiko ekimenek (besteak beste, Tomas Mauleonek eginiko egurrezko artelanak…), gure ingurua aberasteaz gain, ordainezina den ondare pertsonala uzten dutela. Horregatik guztiagatik, mila esker guztioi!
DENDAK: ALTSASU, Tel. 948 56 38 22 ETXARRI-ARANATZ. Tel. 948 46 09 88 POLIGONO IBARREA, Tel. 948 46 71 53 E-mail. portukookindegia@hotmail.com
ANDRA MARI ARTIST
37
JARRI GOZO-GOZO
PLASTIKA GELAKO AULKIAK Elkarlana, sormena eta birziklapena gure ikastolako egunerokotasunean txertatuak dauden kontzeptuak dira; eta, plastika gelako aulkien proiektuaren bidez, DBH2ko ikasleek martxan jarri behar izan dituzte kontzeptu horiek. Ideia on gehienak behar batetik sortzen dira, eta gure beharra argia zen: eraikin berriko plastika gelarako aulkiak behar genituen. Bestalde, badakigu gaur egun kartoia birziklatuz milaka eta milaka egitura sor daitezkeela, besteak beste besaulkiak, mahaiak, apaingarriak‌ Eta gainera, Sakanan baditugu hondakinen artean kartoia sortzen duten hainbat enpresa. Esan eta egin: Sakana Laser enpresak sortzen dituen kartoizko xaflak erabiliz, plastika gelarako aulkiak sortu ditugu. Horretarako, kartoizko xaflak lortu ondoren, aulkien diseinuaren planoak ekoiztu ditugu. Ondoren, plano horien kotak errealitatera eraman ditugu. Eta aulkien egitura osatzeko, kartoiak planoen arabera tolestu eta itsatsi dira. Ikasleek taldeka lan egin dute, eta, talde bakoitzak bere aulkiaren egitura egin ondoren, bere kanpoko diseinua pentsatu behar izan du. Talde bakoitzak gai bat aukeratu du, eta gai horrekin erlazionaturiko egunkari eta aldizkari zatiekin forratu ditu aulkiak.
Hemen duzu emaitza, Andra Mari DBH 2k sorturiko 2016/2017 denboraldiko aulki bilduma
Emaitzaz gain, esan behar da oso esperientzia aberasgarria izan dela guztiontzat, ez bakarrik ikastolari eginiko ekarpenarengatik, baizik eta prozesuan landu dugun guztiagatik.
38
ANDRA MARI ARTIST
YESict PROIEKTU EUROPARRA Ekintzailetasuna lantzen Andra Mari ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek ekintzailetasuna sustatzeko Europako programa esperimental batean parte hartu dute ikasturte honetan, YESict programan (Young Entrepreneurial Skills by ICT). Gurekin batera, Antic (Lapurdi), Fh Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka) erakundeek parte hartu dute. Europako Batzordearen Erasmus + programak finantzatu du proiektua, zeinak 10 eta 15 urte arteko gazteen artean ekintzailetza sustatzea baitu helburu. Ikastolen Elkartearen lana, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin eta FH Joanneum-ekin batera, ekintzailetasuna lantzeko unitate didaktiko bat sortzea izan da. Sormena, kooperazioa, arazoen ebazpena eta norberaren buruarekiko konfiantza izatea landu nahi izan dugu. Unitatean, The Neighbourhood of My Dreams erronka landu da; hau da, nire ametsetako herria. Hura gauzatzeko, lehenik, ikasleen lantalde kooperatiboak sortu zituzten. Fase desberdinetan, ikasleek euren herrian zegoen arazoren bat edo falta zen zerbait identifikatu zuten, arazoa landu, irtenbidea pentsatu, marraztu eta maketa bat egin zuten. Gure ikastolan egindako gauza bera egin zuten Lapurdiko, Zipreko eta Danimarkako ikastetxe banatan. Europako proiektua izanik, ikasleek ingelesez lan egin dute. Bloga sortu behar izan dute, eta proiekturako lantresna ordenagailua, sareko datu biltegiak edota papera izan dituzte. Maketak sortu ondoren, proiektuko emaitzak Etxarriko Kultur etxean aurkeztu zituzten martxoaren 29an; proiektuan ingelesez aritu badira ere, aurkezpen hau euskaraz egin zuten. Bost proiektu aurkeztu zituzten: Etxarrirako kiroldegia; hondakinen birziklapena sustatzen duen eta, aldi berean, elbarrituendako egokituta dagoen zaborrontzia; Arbizun hutsik dagoen etxe baten aisialdirako erabilera; natur parkea Etxarrin egitea; eta Sakanan hondartza bat eraikitzea. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Ikaskuntza aktibo baten bidez, ikasleak oso motibaturik aritu dira lanean 3-4 egunetan. Ekintzaile jarreraren osagaiak diren sormena, motibazioa, norbere buruarengan konfiantza‌ landu dira, besteak beste. Horrez gain, baliagarria izan da ikastolon planteamendu pedagogikoaren hezurdura diren konpetentzia metadiziplinarrak lantzeko: pentsatzen eta ikasten ikasi, egiten eta ekiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, komunikatzen ikasi eta norbera izaten ikasi.