Turismoa Eraldatuz. Mundu mailako fenomenoa herri mailako ikuspegitik

Page 46

Louis Turner-ek eta John Ash-ek ere The Golden Hordes: International Tourism and the Pleasure Periphery obran (Urrezko Horda: nazioarteko turismoa eta plazeraren periferia) konparatzen dituzte bidaiari nagien masak inbaditzaile barbaroekin – Urrezko Horda mongoliar estatu bat izan zen Gengis Khan-en semeetako batek gobernatu zuena–.6 Eta helmuga turistikoak metropoliek sortutako eta haien mende dagoen lurralde berri gisa deskribatzen dituzte; “plazeraren periferia” deritze horiei.7 (Turner eta Ash, 1991). Hala zen orain dela gutxi arte; gaur, aurreko datuetan ikusi dugun bezala, gauza asko hazi da, urrezko hordak ez baititu hartzen periferiak bakarrik, baizik eta zentroetan sartzen ari da. Eta gainezka egiten dute. Masifikazio turistikoa hirietara iritsi da: Bartzelona, Amsterdam, Venezia, Paris, Tokio, Lisboa, Madril, Berlin, Porto, Donostia, Erroma, Valentzia... Zerrenda amaigabea da, egunero izenak batzen baitira. Orain dela gutxi arte turisten jatorria ziren eta orain ere helmuga badira; horregatik jasaten dituzte dena onartzen zaion sektore baten ondorioak. Turismoak beti eragin ditu ondorio negatiboak gertatu duen lurraldeetan, baina lehen plazeraren periferietan baino ez zuen eragiten eta gizartemugimendu aktiboak eta hura aztertzen zuten liburu eta artikulu akademikoak egon arren, metropolietan ez genuen kexuen berri izan. Orain, gauza gure auzoetara iritsi denean, gure etxeetara, konturatu egin gara. Turismo masiboak biztanleriadentsitate handiko hiriak hartzen ditu dagoeneko eta nola bertan ekoizpen-ereduak askotarikoak diren sektore baten hazkunde neurrigabeak zurrunbiloak sortu ditu. Turismoak hedabideak dituzten hiriak hartu ditu eta ondorioz bozgorailuak daude herritarren, ekintzaileen, ikertzaileen eta kolektiboen kexuak ozenago entzuteko. Turismofobia. Ia inori ez zaio hitza gustatzen, baina ondo funtzionatzen duela onartu behar da: entenditu egiten da eta hunkitzeko gaitasuna du. Gainera, kasu honetan, probokazioaren bidez gogaikarri ere bada. Komunikaziorako suzko potentzia handiaduten leku askotan arma moduan erabili izan da turismo masiboaren aurka protesta egin duten herritarrak eta taldeak kriminalizatzeko, xenofobia eta terrorismoa leporatzeko. Baina egia esan, protestak ez dira turisten aurkakoak, baizik eta eredu ekonomikoaren eta industriak herritarren eskubideen aurrean dituen pribilegioen aurkakoak. Helburua bazen eztabaida publikora ateratzea negozioa egiteko modua, turismofobia hitzak eta bere atzean egon diren eta dauden ekintzek funtzionatu egin dute. Mugimendu eta protesta horiek gabe, adibidez, ez litzateke egongo erabilera turistikoko etxebizitzen arloko erregulazio askorik, ez Bartzelonako Udalaren Turismoko Plan Estrategikorik, ez eta argitalpen

hau osatzen dutenen moduko ehunka artikulurik ere, ezta, jakina, testu hau. Kontua da, gaur, mugimendu turistikoen hazkunde azkarra bizi dugun bitartean, lehen aldiz ere ikusten ari garela nola ari den zalantzan jartzen negozio horren kontakizun ofiziala. Turismoa asmakizun handia da.8 Orain arte, argumentuaren hasiera eta amaiera zen. Turismoa kultura eta ekonomia trukatzeko modu bikaina da, behar duten herrialdeak garatzen laguntzen du eta ekonomia sendoak finkatzen ditu, enplegu asko sortzen du eta onurak handiak eta ondo partitutakoak dira. Seguru? Orain, kontakizuna ñabardurez betetzen hasi da. Turismoa asmakizun handia da... izateari uzten dion arte. Guztiarekin bezala, gai bereziki korapilatsu hau ulertzeko komeni da honaino nola iritsi garen jakitea. Gizakia esploratzaile amorratua da, noski. Bidaiaria historiako pertsonaia ezagunenetako bat da. Herodoto, Estrabon, Egeria, Sinbad itsasgizona, Ali Bei, Richard F. Burton, Magallaes, Marco Polo, James Cook, Charles Darwin, Alexander von Humboldt, Amelia Earhart... Abenturara doana ez da miretsia bakarrik toki berriak ikusten ari delako, baita hemen ez dagoelako ere. Bidaiaria liluragarria da, gainera, ikusten duena kontatzen duelako eta une honetatik eta leku honetatik urrutira eramaten gaituelako, desberdina izateagatik beti hobea izango den beste leku batera eramaten gaituelako. Bidaiari handiak kronistak edo kroniketako protagonistak direlako dira handi, gaur ere gertatzen den bezalaxe, ez baita ulertzen ia turismoa egitea kontatzeko kanal sozialik gabe. Grand Tour izenekoa ere existitzen da, gaur egungo turismoaren aurrekari aurreindustriala eta izenaren jatorria dena. Espresioa The Voyage of Italy izeneko liburuan aipatzen da lehen aldiz, Richard Lassel-ek 1670ean idatzitakoa. Lawrence Osborne-k The Naked Touristen esaten duenez, Lasselen idazlanak tour hori britainiar aristokrata gazteek kontinentean egiten zuten bidaia informal gisa islatzen du. Normalean tutore batek lagundurik abiatzen ziren (Osborne, 2017).9 Praktikak, 1749an Thomas Nugent-ek The Grand Tour izeneko gidan deskribatu zuen bezala, mutiko horiek kulturizatu nahi zituen: “Beren buruak jakintzaz aberastea, sena arteztea, hezkuntza-aurreiritziak ezabatzea, portaera zuzentzea eta, hitz gutxitan esanda, burutik oinerainoko zalduna moldatzea”. Hau da, kanpotik egindako El turismo es un gran invento’, jatorrizkoan, komedia espainiar ezaguna da Pedro Lazagak zuzendutakoa eta Pedro Martinez Soriak protagonizatuta (1968). Aragoiko herri baten alkatea Mediterraneoko kostaldera doa ikastera nora erakarri turismoa bere herrira. 9 Osborne, Lawrence, The Naked Tourist, Nueva York, North Point Press, 2017. 8

6 7

90

“Urrezko horda”, Wikipedia, https://es.wikipedia.org/wiki/Horda_de_Oro. Louis Turner y John Ash, La horda dorada. El turismo internacional y la periferia del placer, Madrid, Endymon, 1991.

Turismoa Eraldatuz

91


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.