Ezkerraberri45: Zibil eta zabal

Page 1

ÂĄDejen la demografĂ­a en paz!

zkerra Berri ezkerra aberri

aldizkaria

45

ELKARRIZKETA >> 18

2017ko AZAROA-ABENDUA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

Zibil eta zabal


Editoriala

Ez adiorik

zkerra Berri

aldizkaria

EzkerraBerri Fundazioak gizartean eztabaida zabaltzeko egiten duen ekarpena. Erredakzio taldea: Patxi Zabaleta Rebeka Ubera Dani Maeztu Aser Lertxundi A.Iturriagaetxebarria I. Irazabalbeitia

Irakurle, ongi dakizun bezala Aralar alderdiak bere ibilbideari amaiera ematea deliberatu zuen joan den abenduaren 2an IruĂąean eginiko 7. kongresuan. Horrek Ezkerraberriren lanen bukaera ekar zezakeen, partiduari lotutako fundazioa baita. Oraingoz ez da horrela izango, 2018an zehar fundazioak ixteke dituen hainbat proiektu lantzen jarraitzeko asmoa duelako. Beste batzuen artean bi proiektu nagusi ditugu eskuartean. Batetik, Aralarren historia eta Euskal Herriari egin dion ekarpena aztertuko duten liburua eta ikus-entzunezkoa. Bestetik, 2016tik hona antolatzen ari garen foro monografikoek ematen ari diren ondorioak bilduko dituen publikazioa. Horretaz gainera, jardunaldi pare bat organizatzeko ideia ere badago. Hala ere, Ezkerraberri aldizkariak amaiera izango du 2017ko abenduko ale honekin. Ez dago intentziorik 2018an zehar beste alerik argitaratzekoa. Azkena izango da, bada. Espero dugu urte hauetan guztietan publikatu ditugunak zuen gustukoak izateaz gain, informatzeko eta zuen buruak politikoki janzteko balio izana. Horretan asmatu badugu, konforme gara.

Azken ale hau berezia da. Ezin zuen bestela izan. Aralarren 7. kongresuari lotuta dago ia osorik. Patxi Zabaletak eta Rebeka Uberak itxiera-ekitaldian eginiko hitzaldiak bildu ditugu baita hainbat aralarkideren iritziak ere. Gainetik, foto-erreportajea eskaintzen dizuegu. Kongresuaren izpiritua islatu nahi izan dugu. Horretaz gainera, fundazioak EHUgunerekin batera familia-politiken inguruan antolatutako jardunaldian sarrera-hitzaldia eginiko Anna Cabre demografo katalana elkarrizketatu dugu. Izan ere, fundazioaren patronatua oso kezkatuta dago Hego Euskal Herrian familia-politiken ahultasunarekin ezinbestekoa ikusten baitugu gure herriaren etorkizuna bermatzeko familiapolitika sendoak garatzea. Jardunaldi horren ponentziekin liburu bat publikatzea izango da datorren urteko beste proiektuetako bat. Bukatzeko, mila esker zuei irakurleei egin izan dizkiguzuen kritikak eta adierazi izan diguzuen babesak gure lana erraztu eta hobetzen lagundu digutelako. Eta jakina, eskerrak eta graziak orrialde hauek ideiaz, iritziz eta proposamenez bete izan dituzten egile guztiei.

Diseinua: Aser Lertxundi Maketazioa: Zigor Agirrezabala Inprimategia: Iratxe grafika

Aduanaren Txokoa 16-18 31001 IRUĂ‘A www.ezkerraberri.org Tel: 948206362 fundazioa@ezkerraberri.org ezkerraberri fundazioa


Iritzia

Rebeka Uberaren itxiera-ekitaldiko hitzaldia

I

a 16 urte guztion bizitzan Aralar alderdiak egin dituenak edo gure bizitzako 16 urte eskaini dizkiogunak Aralar alderdiak amestu, borrokatu dituen ideiei, proiektuei; herritarrei, Euskal Herriari. Ezin imajina preso izateak suposa dezakeena 16 urte, 20 urte, egun bat militantziagatik, euskaldun edo gazte izate hutsagatik, politikagatik ezin jarri euren azalean. Nire lehen hitzak, euren ideiengatik, militantziagatik askatasuna galdu dutenentzat, bizia eman dutenentzat, deserria ezagutu dutenentzat.

Baina hau ez da amaiera bat, ARALAR alderdiari amaiera emateak ez duelako esan nahi Aralarren sen-

tsibilitatea amaitzen denik edo gure konpromisoaren bukaera denik. Ezker Abertzaleko kideon konpromisoa uraren zikloa bezala, hasiera eta bukaera gabeko konpromisoa delako belaunaldiz belaunaldi lekukoa eman eta lekukoa hartuz, ziklo baten itxierarekin berri bat irekiaz. Ezker Abertzaleko militantziak egunak joan egunak etorri Euskal Herriarekiko konpromisoagatik erakutsi duen lan isila, inurri lana; orain dela bi aste, Julen Kaltzada ezker abertzaleko kidearen omenaldian, Arkaitzek oso ongi deskribatu zuen bezala. 3


Rebeka Uberaren itxiera-ekitaldiko hitzaldia

Nork esango zuen honaino iritsiko ginenik? Harro sentitzen naiz egindako ibilbideaz, nahiz eta baditudan nire arantza partikularrak. Baina Aralarrek berretsi dit, merezi duela borrokatzea sinesten dugunarengatik, gure ametsengatik, ideiengatik‌ Eta lorpenak guztiz norberaren esku egon ez arren, norberak asko agin dezakeela.

tzea ez zitzaidala erraza egin; eta hortik Aralarkide gisa Herrigintzan jarraitu nuen Elgetan. Urte gogorrak izan arren Aralarren batu ziren kideontzat orokorrean, nik pertsonalki ez nuen bizi izan zatiketa gisa, baizik eta etapa berri baten hasiera bezala, konfrontazio politiko gisa, Ezker Abertzaleko gainerako sentsibilitateekin.

Baina baditut bi baieztapen, bi kezka etorkizunera begira, zuekin konpartitu nahi ditudanak:

Eta horrela, konturatu gabe, gauza batek bestea ekarri zuen eta, bigarren argazkia, 2003ko maiatza. udalean Aralar sartu zenekoa, eta nire burua, 3 hilabeteko haurrarekin zinegotzi aurkitu nuenekoa. Herriko zereginetan buru belarri aurkitu nintzen. Denetarik egiten nuen nire kideekin batera, baina bereziki nire herriko eskola hobetzea nuen helburu, herriko hezkuntza sistema indartzea; herri txiki batean Haur eskola irekitzearen erronkarekin, kontrakotasun handia aurkitzen nuelarik, nekez ulertzen baitzen haurrak haurtzaindegira eramatea. Ohitua nengoen, gizonezkoen espazioan emakume bakarra izaten‌ Baina orduan benetan ohartzen hasi espazio guztietan balore maskulinoek zuten indarraz. Eta ordutik gauzak aldatu diren arren, eta egiari zor Aralarren emakumeok izan dugun papera azpimarratzekoa izan da ere. Hemen zaudeten gizonezkoei eta batez ere, egitura desberdinetan lanean zaudetenoi, zera esan nahi nizueke: normalean emakumeokin hiru egoeratan gogoratzen zarete bereziki: 1: inork egin nahi ez dituen lanak egiteko; 2: egoera zailetan aurpegia emateko eta 3: argazkirako. Horri bukaera eman behar zaio.

1.a: Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Gure kulturaren ADNan Euskara dago. Eta ez dakit horretaz ohartzen garen‌ Herriaren etorkizuna erabakitzeko, lehenengo herria, komunitatea eta gizartea egin behar ditugu. Eta gizartea eta komunitatea eraikitzeko hezkuntza, kultura eta Euskara ezinbestekoak dira, aberastasuna sortu eta banatzeaz gain. 2.a: Gazteagoa nintzenean, oraindik 18 urte beteak ez nituenean, nire aitak niri eta anaiari legebiltzarreko bere botoa guri ematen zigun, guk erabakitzeko zer bozkatu behar zuen. Zergatik? Esaten zigun orduan hartuko ziren erabakiak guri eragingo zigutelako. Arrazoi osoa zuen. Aitak argi luzeak ditu. Ez gaur egungo zenbait agintari bezala. Ideia horiek ziren zuekin konpartitu nahi nituenak. Zuen baimenarekin, eta nire azken hitzartzea izango denez, aralarkide bezala behintzat, gaurkoan 7 argazkitan ARALARREN ibilbidea errepasatu eta konpartitu nahiko nuke nire bizipenetatik. Lehenengo argazkia: 2001ko uztaila. Patxi Zabaletaren eta Arnaldo Otegiren argazkia. Biak ikusi nituen telebistan, bakoitza bere aldetik. Aralarrek, Patxik eginiko urratsean ausardia eta politika beste era batetara egiteko aukera ikusi nuen. Eta horrek erakarri ninduen. Irudiak ikustearekin batera nire buruari esan nion: pausu hori ematen duenak babesa merezi du eta gehiegi pentsatu gabe afiliatu nintzen, nahiz eta aitortu behar dudan, hainbat saltsatan aritua izan arren, alderdi batean afilia4

Hirugarren argazkia: Ernesto eta ni 2005an, Etxe Zurin, Batzar Nagusien lehengo eraikina. Bakardadea kreatibitatearekin gaindituz, ezkerretik proposamenak egiten. Larraitz Ugartek ez dakit dakien, baina Ernesto Merino eta ni izan ginen gaur egun Mugi bonoa bezala ezagutzen denaren hazia jarri zutenak. Gogor aritu gien zerbitzu sozialen alde ere, A8ren inguruan zegoen politika klientelarra agerian usten. Baina batez ere, gainerako alderdiekin, eragileekin, baita ilegalizatua zegoen beste ezker abertzalearekin ere harremanak normalizatu genituen. Instituzioetan parte hartze normalizatu eta eraginkorrari bidea irekiaz ezkerretik. Ernesto! ezingo dizut sekulan eskertu.


Solasaldia Iritzia Patxi, NaBai Nafarroa zuretzat utziko dut. Eta hortik laugarren argazkira pasako naiz: 2009 Donostiako egoitza, Hegoaldeko zuzendaritza ostean Patxik bere ondokoa izatea proposatu zidanekoa. Orduan hasi nintzen bereziki politikaren gogortasuna ezagutzen, baina baita Euskal Herriko ziklo aldaketarako bide emankorrak jorratzen ere. Noski ez beste batzuk ezagutu duzuen gogortasunaren adinakoa. 2009-2012 urteak ziren. 2011an legealdi bukaerarekin, azkenengo osoko bilkuran adierazi nuen, hurrengo legealdian ezker abertzaleko diputatu nagusia izango genuela. Barre egin zidaten. Baina Martin Garitano Aralarren baiezko botoarekin Diputatu Nagusi ikustean irribarrea ezpainetatik desagertu zitzaien. Lasai, errekuperatuko dugu Gipuzkoa. Bosgarren argazkia: 2010eko Irailak 25 Gernikako Akordioa. Oskar Matute, Pello Urizar, Rufi Etxeberria, Patxi Zabaleta eta Joseba Garai elkarren ondoan eszenatokian eserita. Bakearen ibilbide orria. Aldebakartasuna. Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren zutabeetakoa. Oraindik ere bete gabe dagoen akordioa, Espainiar Estatuaren mendeku gose eta jokabide oztopatzailea medio. Baina ez dugu atsedenik emango, Gernikako akordioa bete arte, Euskal Herrian eskubideen urraketa guztiekin bukatu arte; preso politiko guztiak etxera ekarri arte. Dena eman genuen akordioa errealitate bilakatzeko, Aralar alderdia argaldu baina tinkotzeraino. Baina pena merezi izan du. Eta oraindik ere Gernikako Akordioaren filosofia zabaltzen ahalegindu beharko ginateke. Seigarren argazkia: Baiona, Abertzaleen Batasunaren egoitza 2012a. Estrategia nazionalerako engaiamenduaren lanketa, elkarrizketak. Hantxe elkartzen ginen, oraindik ere konfiantzak guztiz eraiki gabe,baina determinazioz Amaiurren ostean, koalizio elektoral hutsa izatetik, aliantza estrategiko izatera pasatzeko. Nire bilerarik gogokoenak ziren, oso eroso sentitzen nintzen Ipar Euskal Herrian Menane Oxandabaratz eta

Xabi Larralderekin. Asko ikasi nuen. Hegoaldekook asko ikasteko dugu Ipar Euskal Herrian politika egiteko duten moldez. Emaitzak eman dituenak eta ematen ari direnak. Gari (Mujika) Iparraldean Batera eta Bake Bidean ekin egin dutena, Hegoaldera ekartzen ahalegindu beharko ginateke. Eta horrela poliki poliki Euskal Herria Bildu eraikiz joan gara eta geratzen dena oraindik ere. Zenbat ordu pasa ote ditugun elkarrekin: Peio, Hasier (Arraitz), Oskar. Familiarekin baino ordu gehiago. Soilik bi hitz esan nahi dizkizuet: Barkatuak zaudete. Euskal Herria Bildu da zazpigarren argazkia. EAren egoitzan aire egokitua gora eta aire egokitua bera. Baina ez diot irudi bat jarri nahi, oraindik ere bide asko geratzen zaigulako egiteko. Lasai, ez ditut argazki gehiago aterako‌ Ziur zuek ere milaka argazki dituzuela. Pentsa guztion argazkiekin zer nolako koadro anitz, koloretsu, bizi, ederra osa genezakeen. ARALARKIDEOK, Patxi Eskerrik Asko zuen bidelagun izateko aukera emateagatik. Ondo esanak ondo hartu eta gaizki esanak ahaztu. Bukatzeko azken argazkia zuek guztiokin gaur atera dudana eta etxera eramango dudana: Patxi-Arnaldo elkarrekin. Batasuna. Ziklo bat ixteko gai izan gara. Desberdintasunak gainditzeko gai izan gara. Orain ziklo berri bati eman behar diogu hasiera: Euskal Herriko ezkerreko mugimenduaren zikloari. Arnaldo, azken hitzak zuretzat. Zuri dagokizu guztion izenean lekukotza hartzea. Bidelagun izango gaituzu. Dudan helburua betetzeko eskaria egin nahiz dizut: urriak 1ean Katalunian negar malkoak eutsi ezinik bizi nuena, nire herrian bizitzea. ARALARKIDEAK zaudeten tokian zaudetela jarraitu ziklo berrian bideak irekitzen.

5


rriak , Jon Salabe uk a e rr U a n z Dia ezolak osatu eta Manu R o mahaia. Mila k ten kongresu agatik. n la esker zuen

ko rgara eta inguru Deba-Goiena: Beietako batzuk. Tarlehen ausart ha lehen Gipuzkoako tean Aralarren Etxeberria (atzeko batzarkide Joxe planuan)

6


Argazkiak Jose Mari Blan Maestro en te zako: echar redes en jer y la Rivera

Donos tiako etiarrak: Don tzuk kipoko ale osba-

. Serio de Muniain ko esz e p o L r o Ig egebiltzarre demonio, L orra izandakoa kuinaren zig 7


Maite Iturre, una de nuestras vasco-argentinas. Sin duda, Aralar ha sido el partido vasco con mayor proporciรณn de militantes de origen argentino, sobre todo entre las mujeres.

8

8

Etorri zuten takoei harre Myria Joseba Jim ra egiten la m Gom e n ezek enezek, Jose bikaina egi n ta Aito fi r Arza na Iberok, k.


Iritzia Argazkiak Patxi Lasa 365 y muchoAralar, Paris sos mĂĄs - s compromi--

-

Xabi Lasa des que h y Floren Luqui alca y BaraĂąainan sido de Berrioz lar respectiv amente

kaeta al los i z t o r g a e uan K at zin Hainb dere bat: J an (betaute an no Azpeitihoa Beola Arellaekin), Ain Fernandez rreko tian, Asun tsasun eta Donosaraialde Al a Usurbilen de G io Arrojeri Eustak

9 9


Puntu eta koma Patxi Zabaleta

L

agunok, adiskideok eta gaurkoan Aralar alderdiaren auto-ezabatzea erabakita egiten duen agurreko ekitaldira hurbildu zareten guztiok.

Aralar alderdia auto-ezabatu da. Eta Aralar alderdia izandakoaren behin-betiko agurra aldarrikatzeko une honetan, lehenik eskerrak emateko unea da. Eskerrik asko Aralar alderdiko erkide edo militante gaur arte izan zaretenoi, nahiz eta, malenkonia pixka batekin aitortu beharko dagoeneko ezin zaituztedala aralarkideak deitu. Eskerrik asko baita ere beste garai batzuetan erkide izan ziren edo izan zineten guztiei. Eskerrik asko babesa eta laguntza eman diguten edo eman diguzuen guztiei; herritar, alderdi, sindikatu eta edonolako erakunde orori. Eskerrik asko ulertu, babestu eta aintzat hartu gaituzten herritar, komunikabide eta erakundeei, baina baita ere Aralar alderdiarekin ados egon ez direnei eta Aralarrekin lehiatu, eztabaidatu eta borrokatu ez-ezik, zelako alderdi hau arbuiatzen eta zokoratzen saiatu direnei. Laburbilduz, eskerrik asko kideei, lagunei eta hurkoei, baina baita ere eskerrik asko arrotzei, kontrakoei eta arerio politikoei. Politikak berezkoak ditu lehia, eztabaida eta borroka; politikak berezkoak ditu elkarrizketa eta akordioa eta politikaren beraren senean dago desadostasunak eta kontrakotasunak kudeatzea. Aitorpen horiexek dira politikaren lehentasuna eusten dutenak eta Aralar alderdiaren oinarrizko mezua eta kezka izan da aniztasunean oinarritutako politikaren ideia sustatzea eta politikagintzaren duintasuna aldarrikatzea, betiere norberaren hitza eta ideiak mantenduz eta defendatuz. Aniztasuna ez da soilik ezinbestekoa, baizik onuragarria. Aniztasunaren etorkizuneko plazan jokatuko da abertzaletasunaren dema. Aniztasuna demokraziaren lehen gaia da eta gure nazio eskubideak, hizkuntza eskubideak eta herri etorkizuna aniztasunaren arloan jokatu beharko dira etorkizunean. Eskerrak eman ondoren, zilegi betik bakea eta giza eskubideak aipatzea apaltasun osoz, lehentxoago aipatutako demokraziarekin batera. Beti gelditzen da zer eginik arlo honetan eta jakina da hiru hitz edo ideia horiek gastatuak, agortuak eta antzutuak iduri lezaketela. Hainbestetan eta hainbestetan gezurrekin eta faltsuke10

riekin nahasi izan dira; eta, okerragoa dena, egindako zapalkuntza politikoa ezkutatzeko erabili izan direlako. Baina bakearen, demokraziaren eta giza-eskubideen alde gaudenok ezin dugu galdu eta ez dugu sekulan faltsarioen esku utziko ideia duin eta goren horien aipamena eta aldarrikapena. Horiek izan dira Aralar alderdiaren hiru kezka nagusiak; hau da bakea, demokrazia eta giza-eskubideak; eta hiru kezka edo xede horien defentsa garatu du Aralar alderdiak, ideologikoki eta indentitarioki ezker abertzalean kokatuta egonik. Politikaren zilegitasun gorena hitzaren bitartez eta bake bidetik egitean datza. Egia da garai baten hainbestetan eta hainbestetan esaten zitzaigun hura, zera alegia bake bideetatik edozein helburu politiko, independentzia barne, defendagarria eta eskuragarria beharko lukeela. Hori egia zen orduan eta egia da orain, zeren eta demokraziak eta legeak talka egiten dutenean, aukerak beti demokraziaren aldekoa behar du. Horregatik ezin utzi aipamen labur bat egin gabe preso politikoen egoera ete guztien izenean lagun eta adiskide dugun Oriol Junqueras aitatu eta bere askatasuna eskatu nahiko nuke. Bake bide soiletatik egindako ekintza politikoa ez daiteke delitua izan benetako demokrazia batean. Goraipatu beharrekoa iruditzen zait ere datorren abenduaren bederatzian Bakearen Artisauak izeneko talde miresgarriak Parisen deitutako agerraldi historikoa. Ez daukat zalantzarik bakearen onerako izanen dela. Aralar alderdi ohiarentzat Gernikako Akordioa deitutako hitzarmena izan zen da bakegintzaren urrats erabakior bat eta benetako ibilbide orria. Dokumentu hartan ezarritako aldebakartasunak baztertu zuen betiko indarkeriaren ordaina aitzakia eta eraiki zuen ondoren bai armagabetzean nola beste urratsetan emandako eta eman beharreko aurrerapausoen eta aurrerapenen norabidea. Elkarrizketaren eta aldebiko akordioen alde gaudenok ongi baino hobeki dakigu, aldebiko itunak egin aurretik, norberaren etxeko lanak eta ahalmenak bete behar direla. Horixe da foruen edo eskubide historikoen kondaira luzeak erakusten diguna; zera alegia, erabaki eskubiderik gabe ezin daitekeela aldebiko pakturik edo benetako hitzarmenik. Gernikako Akordioak aurrikusi bezala, preso politikoen amnistia mahai gainean ipini behar da, beste neurri demokratizatzaileen artean.


Iritzia Politikaren duintasuna, politikaren lehentasuna eta politikaren premia aitortu nahiko nuke gaurko agur honetan. Aralar alderdiaren auto-ezabatzea etorkizunari begira erabaki eta egin dugun urratsa da. Aralar alderdiak beti Ezker Abertzaleko indar politikotzat aitortu du bere burua eta Ezker Zibila eta Zabala bultzatzea izan du xedea, eta orain, ildo horretan Euskal Herria Bildu, EH BILDU da bidea egiten ari den bilgune eta indarra. Autokritika eta barne demokrazia egunero areagotu eta sustatu beharrekoak dira eta izanen dira. Norabideak aztertu eta urratsak zehaztu beharko dira xehetasun osoz, baina ezker abertzalearen berreraikuntza demokratikorako EH BILDU. da bidea eta bide horri eman diogu gure atxikimendua.

Oztopoak oztopo eta zailtasunak zailtasun, soilik bide politikoetatik dago itxaropena; soilik bide politikoetatik lortutakoa da defendagarria eta izaten da iraunkorra etorkizunean. Horregatik politikara deitu, bultzatu eta animatu nahiko genituzke Euskal Herriko gazteak; gazte guztiak, baina bereziki gazte abertzale eta ezkertiarrak. Aralar alderdiak auto-ezabatzea etorkizunean pentsatuz eta geroari so erabaki du gaurko egunean, politika bizitzaren aparra eta bizitzaren muina delako. Esandakoez gainera, ezin aipamen labur bat egin gabe utzi gaurkoan, Aralar alderdi ohiaren kezka politiko nagusiak izan direnak bere izaera abertzaletik haratago; zera alegia, pobreziaren hedatzea eta ezker berriaren 11


Puntu eta koma Patxi Zabaleta

eraikitzea eta sustatzea. Gainditu ez den estrukturazko krisialdi anker honek langilegoa eta klase xumeak astindu eta bortxatu egin ditu ikaragarrizko gogortasunez. Pobreak orain pobreagoak dira eta aberatsak berriz, aberatsagoak, krisialdia hasi zenean baino. Urte hauetan, inoiz baino argiago gelditu da, gaur-egungo ezkerreko indar politikoen ahuldadea, ez baitira gauza izan egoerari aurre egiteko. Gabezia hori agerian gelditu da orokorrean, baina baita Euskal herrian eta euskal abertzalegoan ere. Euskal abertzalegoak ezkerreko hanka behar du, ez baldin bada erren ibiliko. Ezker Abertzaleak berriz, munduko beste ezkerreko indar politikoek bezala, politika eraldatzaileetan sinistu eta saiatu behar du 12

konplexurik gabe eta aurrera bultzatzeko adoreaz jokatuz. Ezkerrari erantzun asko falta zaizkio, baina galderak egiteko ausardia dauka. Eskuinak ez du galderarik ez egiten eta etekinek gehiago kezkatzen dute etorkizunak baino. Hor daude Aralar alderdiak bere azken kongresuetan onartutako ponentzietako gogoetak, erabakiak eta leloak; Ekosozialismoa, Iraultza soziala, Desobedientzia zibila, Demokrazia esku hartzailea, Aginteen arteko oreka nazio-artean berritzeko egitasmoa. Edo abertzaletasuna barne-berritzeko proposamen estrategikoak, lurraldetasunari eta erabakitzeko eskubidea garatzeko modu berriak.


Iritzia Aurten Sobietar Iraultzaren ehungarren urteurrena bete da. Ospe eta arreta gutxirekin gogoratu bada ere, gizadi osoaren kondairan mugarri bat ezarri zuen gertakizuna izan zen. Bere gehiegikeriak gehiegikeria, hutsegiteak hutsegite eta akatsak akats, iraultzaren helburu sozialak lortu gabe jarraitzen dute, baina eskuratzeko premia gero eta handiagoa da, estrukturazko krisialdi honek dirauen bitartean, nahiz amaitu omen delako gezurra hainbestetan errepikatzen den. Bestalde, etorkizuna da aurrerakoi aitortzen garen edozein mugimendu politikoren xede nagusia; hain zuzen ere, lurra, izadia eta oreka ekologikoa dira ondorekoei utz diezaiekegun emaitzarik bikainena eta horrek oreka ekologikoaren defentsa lehenetsi beharra ez-ezik, ondorekoekin eta ondorekoentzat daukagun elkartasuna bete-behar nagusia da. Lehen mailako bete-beharra oreka ekologikoaren defentsa. Dagoeneko beraz, Ezker Abertzale osoaren ondarea dira aipatutako ideia horiek; hau da, EH BILDUren ondarea eta Euskal Herriaren ondorea. Ezabatu berri den Aralar alderdia ez baita hemendik aurrera ezeren jabe izateko nor izango. Soilik oroitzapen eta aurrekari bat izanen da Aralar; EAS, EHAS, HASI, HERRI BATASUNA eta abar aurrekariak diren bezalaxe. Jaioko dira berriak, gu gara Euskal Herriak. Bukatzeko Nafarroaz hitz bi; bi hitz. Bihar ospatuko da Nafarroaren eguna, Euskararen eguna ospatuko den bezala. Ezker Abertzaleak, EH BILDUk alegia, bere egin du Nafarroa erabaki esparrua deneko aldarrikapena. Hau da, Nafarroako andre eta gizonok geure egoera eta etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea daukagula alegia; geuri dagokigula erabaki hori. Aitorpen horrek aurrerapen politiko garrantzitsua izateaz gain, men egiten die garai bateko Serafin Olave, Arturo Kanpion, Hermilio de Oloriz eta Julio Altadill bezalako pentsalari eta politikariei. Beren gabeziak gabezia eta mugak muga, beren garaian aurrerakoiak, demokratak, ez arrazistak eta euskaltzaleak izan ziren. Autodeterminazioa eta lurraldetasuna soilik demokratikoki lortu litezkeen helburu politikoak dira eta Ezker Abertzalea bidean jartzen ari da. Gaur egungo ikuspegitik esan dezakegu Nafarroako

Nazioarteko gonbidatuak

gizartea aldatu egin dela jada eta horrek aldaketa politikoari atea ireki diola. Aldaketa politikoak ordea, benetakoa izatekotan egituren aldaketa eta eraberritzea eskatzen du. Gaur-egungo Nafarroako aldaketa politikoa oraindik kezkagarria iruditzen bazaigu ere, nafar gizartearen beraren aldaketak ez dauka zalantzarik; sakona da eta iraunkorra dirudi. Izan ere, gizarteko aldaketa da garrantzitsuena; eta aldaketa hori ez dator soilik erakundeetatik eta horrexegatik da iraunkorra. Hego Euskal Herriko eta Euskal Herri osoko gehiengo aurrerakoi eta ezkertiarrak izango du hemendik aurrera lanabes edo tresna egoki bat bere eskuetan; Ezker abertzalea den esparru zabal eta anitz horren egitura demokratikoa, E.H.BILDU. Dei egin diezaiogun jendeari garai bateko Obanosko infantzoien leloarekin: “Pro libertate patria gens libera state!�. “Aberriaren askatasunarengatik, jende askea zutik!�

Gora Ezker Abertzalea, Gora Euskal Herria Bildu!!! Gora Nafarroa!! Gora Euskal Herria!! 13


Sagrario Alemán

Juan Martin Elexpuru

‘Nik uste dut borroka egiten dela irabazteko eta ikusten ari ginen, nik uste jende asko ikusten ari zela, galtzen ari ginela, gero eta maldan beherago gindoazela eta horri aldaketa bat eman behar zitzaion. Batzuk sinetsi zuten barrutik egin zitekeela aldaketa hori, baina une hartan garbi zegoen barrutik ezin zela’

‘Hasieran geunden gehienok gentozen Herri Batasunatik. Ez ginen asko eta garbi geneukan borroka armatuak ez zuela gehiagorako ematen, kaltegarria zela. Nolabait esan behar zitzaion erakunde armatuari gelditzeko eta nolabait erakunde zibila egiteko, gero alderdi zibil eta zabal izendatu genuena.’

14


Ibilbideak Fermi Rubiralta

Begoña Campo

‘Guretzat izan zen prozesu bat apur bat penosoa. Esan nahi dut, ez genuen ikusten irterbiderik, gainera apurtuta gelditu zen espektatiba asko eta politiak zabaldu zituen Lizarra-Garazi prozesua. Guk ikusten genuen zabaltzeko aukera zegoela, orduan, egun Katalunian zabaldu zen prozesuaren antzeko zerbait. EAJko eta esker abertzaleko jendea elkarrekin ibiltzen egiten ziren manifestazioetan…’

‘Nik topatu nuen eztabaidatzeko gune bat askea, Posible zen nire zalantza guztiak azaltzea nahiz eta dogmen kontra egon.’

15


Dani Maeztu

Olaia Duarte

‘Aralar zen pribatuan zenbait jendek esaten genuena publikoki esaten zuen alderdi bakarra. Egia da hasieran kostatu zitzaidala Aralarren militatzea. Beste bi lagunekin okurritu zitzaigun Durangoko Aralarreko batzar batera joatea. Han bertan zeuden Joseba Azkarraga, Mikel Basabe, Jon Salaberria, Juan Luis Ertzilla edo Juana Medinabeitia. Batzar haietan, ordu bete edo ordu eta erdian, konpontzen zuten mundua bere osotasunean eta gu hirurol gure artean esaten genuen ‘ba guk egin beharko duguna kartela pegatu! ez genuelako kapazitaterik horrelako eztabaidatan sartzeko.’

‘Me parecía un partido diverso con una perspectiva abierta, de izquierdas lo cual es muy necesario en la sociedad actual. Me parecía un partido diferente que se salta lo tradicional. A mi parecer, al menos visto desde fuera, los otros partidos los veía enquistados en algunas cuestiones y yo veía en Aralar a un partido que faciliataba ala participación en el que existian espacios donde poder dar tu opinion, las decisions se tomaban de una manera transparente y teniendo en cuenta todas las opiniones.’

16


Ibilbideak Asun Fernandez de Garaialde ‘Unas sensaciones eran de alegría, de orgullo, pero luego por otro lado, tenía unas sensaciones absolutamente de miedo, de sentirme como en el borde de un precipicio. Pesaba si sería capaz de aguantar toda la legislatura, por que a pesar de tener la alcaldía, de 13 concejales Aralar tenía solo 2 personas’.

Ernesto Merino ‘Ni uste dut Aralarrek bereziki hiru ezaugarri izan dituela. Alde batetik sendoasun ideologikoa, beti eduki dugu oso argi zer nahi genuen eta nola nahi genduen. Gero, Euskal Herriarekiko konpromisoa, aralarkide izate ez da izan herri honetan askotan oso xamurra izan. Eta hirugarren ausardia eta horrek aurrera egiten lagundu digu’.

Ana Barrena ‘Aralar va a desaparecer y yo creo que es el momento que me gustaría decir que estos últimos años, con todas las dificultades que las mujeres tenemos también en los partidos de izquierda, que Aralar ha sido llevado por un equipo de mujeres.’

17


Elkarrizketa

¡Dejen la demografía en paz!

Inaki Irazabalbeitia, Anna Cabré eta Xabier Aierdi jardunaldiaren sarrerako hitzaldian.

E

l pasado 11 de octubre Ezkerraberri organizó una jornada sobre políticas de familia en colaboración con EHUgune. La conferencia inaugural corrió a cargo de la profesora Anna Cabré i Pla. Traemos a las páginas de este número sus reflexiones sobre la demografía y las políticas de familia entre otros temas. EZKERRABERRI. Se muestra muy usted muy crítica con el uso que se hace de la demografía. ANNA CABRE. Muchas veces la demografía se utiliza para dar un carácter científico a hechos no probados e incluso fáciles de desmentir. Por ejemplo, en el tema de la sostenibilidad de las pensiones. Por eso, yo en vez de decir hagan mas demografía, diría dejen la demografía en paz y vayan a lo que realmente importa. ¿Por qué? Porque la demografía son cifras y mas cifras. Y cuando la población la reduces a cifras, reduces todo a un estudio cuantitativo y eso lleva a una situación que a mí me resulta difícil de aceptar, es decir, que las poblaciones tienen que tener un determinado número de individuos, tienen

18

que tener una estructura determinada, tienen que renovarse a no se que ritmo y tienen que cumplir unos objetivos numéricos. Es decir que los individuos y familias de esas poblaciones tienen que comportarse y reproducirse a un ritmo determinado para cumplir unos determinados objetivos. Esos objetivos no se discuten, son como arcaicos, por ejemplo, nunca hay que decrecer o siempre hay que tener muchos hombres jóvenes en edad de combatir o suficientes mujeres en edad fecunda o se tiene que alcanzar una tasa de reposición de 2,1,… Se supone que todas las personas tienen que adaptase al cumplimiento de esos objetivos. EZKERRABERRI. La demografía y su evolución se ha utilizado para justificar las políticas natalistas. ¿Está usted de acuerdo con esa idea? ANNA CABRE. Desde mi punto de vista es inmoral hacer políticas para que la gente tenga mas o menos niños para cumplir con objetivos que no son propios de los progenitores.


Anna Cabré, Familiari zuzendutako politikak ongizate estatuan jardunaldian emaniko hitzaldian

En el principio de la década de los 60 cuando fui a Francia el tema del control de la natalidad, aborto y la información sobre los mismos estaba penalizada. Cuando apareció la píldora contraceptiva hubo una gran polémica. En Francia no se quería permitir, por que según decían ello iba a traer que el 30 % de los nacimientos no deseados no se produjeran y que no se alcanzase la famosa tasa de reposición de 2,1. ¡No tendremos suficientes niños y los alemanes no invadirán! Ahora el argumento puede dar risa, pero en aquel tiempo era considerado como sólido ya que Alemania había invadido Francia en dos ocasiones por que su fecundidad era mayor. El mantener una fecundidad en Francia a nivel de la Alemana era un deber patriótico. Hasta L´Humanité, que era el periódico del PCF, decía que la contracepción era un vicio burgués. En aquellos tiempos había una mentalidad que había que producir hijos por el bien de la sociedad, de la patria o de la clase obrera. EZKERRABERRI. Existe un número mágico que suele aparecer habitualmente en los medios cuando se habla del futuro de nuestros países: ‘necesitamos 2,1 de la tasa de reproducción.’… ANNA CABRE. Ya he dicho que considero inmoral hacer políticas para que la gente tenga mas o menos niños. Y me parece todavía mas inmoral cuando los objetivos que se quieren alcanzar son frívolos o mal pensados como esa creencia de que hay que tener 2,1 hijos por mujer. ¿Es una barbaridad! ¿Qué es ese 2,1? Se decía que si la población tiene una tasa de reproducción neta inferior a la unidad, que es lo que corresponde al 2,1 por mujer, la población decrece. El caso es que Francia no decreció en población durante todo el siglo XIX pese a que tuvo una tasa de reproducción inferior a la unidad, pese a que tampoco tenía inmigración. Por lo tanto algo no cuadraba. Entonces se empezaron a preguntar de donde salía esa tasa de natalidad. Son los hijos que con nuestra mortalidad actual habría de tener para mantener una población estable y

Anna Cabré i Pla Es doctora en geografía. Actualmente es Directora Honoraria del Centre d’Estudis Demografics del cual ha sido directora desde su fundación en 1984 y Profesora Emérita de la Universidad Autónoma de Barcelona. Anna estudió en la Universidad de Paris I. Ha sido profesora de en la Universidad de Montreal, Universidad de Chicago, Universidad de la Sorbona, Universidad de Nanterre y en el Colegio de México. Anna centra sus investigaciones en la demografía y la geografía histórica de la población de Cataluña. Ha participado, a título de experta, en distintas comisiones del Congreso de los Diputados de España y del Parlamento de Cataluña. Ha recibido numerosos premios y distinciones. Es miembro numeraria del Institut d’Estudis Catalans de crecimiento cero. Pero cuales son las condiciones del modelo estable del que procede este 2,1, pues es que la mortalidad es constante y eso es totalmente falso. Llevamos 150 años de descenso de la mortalidad y se prevé que seguirá bajando. Hay generaciones españolas donde los hijos han vivido un 40 % mas que los padres. Segundo, estamos en poblaciones que son constantemente inmigratorias. Los elementos fundamentales de una población estable no se dan en la realidad. Por lo tanto el 2,1 no es necesario. Podría bajar a 1,75 teniendo en cuenta la mortalidad y a 1,5 en poblaciones netamente inmigratorias para mantener la población actual. Por otra parte, en el tema de la fecundidad hay periodos de mayor o menor. No tiene sentido en juzgar la fecundidad de cada año con el famoso 2,1. Es ese sentido es mucho mas razonable desear, que nunca se va a cumplir, de que haya mas nacimientos que defunciones.

19


Elkarrizketa Tercera: ¿por qué las personas se tienen que substituir una por una? ¿Es eso lo que exige la población activa por ejemplo? Hace unos años, cuando estaban Cataluña, España y Euskadi en la tasas de natalidad mas bajas del mundo, con 1,5 hijos por mujer, me preguntaban pero Anna ¿qué va a pasar, dentro de 20 años quién va a trabajar? Los 53.000 niños que nacieron en Cataluña en 1995 tienen ahora 22 años. Podría parecer que siendo tan pocos disfrutarían de toda clase de oportunidades, unos sueldos fabulosos, etc. ¿Qué está pasando con ellos?. Ya lo estamos viendo. ¿Qué hubiese pasado si hubiesen sido el doble? ¿Alguien sabe cuál será la demanda de población activa cara al futuro? Con la robotización y otros avances tecnológicos es predecible que se destruyan muchos empleos en un momento que tenemos el máximo de población joven a nivel mundial tanto en términos relativos como absolutos. En un momento que tenemos una oferta mundial de jóvenes muy grande no sabemos cual es la demanda de trabajo. EZKERRABERRI. En la charla ha mencionado un decrecimiento de la población. ANNA CABRE. Si. Todas las predicciones sobre el futuro de la población mundial prevén un decrecimiento a partir de algún momento del siglo XXI, a partir del 2070 o 2080. Pero no decrecerá en todas las regiones del planeta igual. La Europa Oriental decrece a partir de 2015. La Europa Occidental decrecerá a partir de 2025. El decrecimiento futuro de las poblaciones está cantado. Agarrarse a objetivos no realistas es una pérdida de tiempo. EZKERRABERRI. ¿Qué opina sobre las políticas de familia? ANNA CABRE. Esta es mi posición políticas demográficas de fecundidad. ¡no! Siempre me opondré. Políticas familiares: ¡si!

20

¿Qué es la familia? Me acuerdo que uno de los primeros trabajos que hice para el Instituto de la Mujer se llamaba ¿es compatible la liberación de la mujer con la protección de la familia? Mi conclusión era que depende de que hablamos cuando hablamos de familia. Si entendemos la familia como la pareja con el hombre proveedor y con la mujer ama de casa, entonces no es posible. Si por protección de la familia entendemos la protección de la relación paterno-materno filial en todas las edades de la vida, la protección de las personas en edades dependientes o vulnerables. Entonces me parece que la protección de la familia no es solamente favorable a la liberación de la mujer, sino que es necesaria. Si la mujer tiene que cargar con esas responsabilidades difícilmente se puede dedicar a otras cosas. La cuestión no es proteger la familia, sino aspectos de la familia, algunas funciones de la familia. Además la familia ya no es solo papa-mama y los niños. Cada vez menos. Esa familia es una parte pequeña de los núcleos familiares. Vivimos ya cerca de 100 años y este periodo de que los niños estén en casa cuanto dura: ¿20-25 años? Es decir el periodo reproductivo de la vida es muy corto y si los jóvenes se emanciparan antes todavía lo sería mas. En definitiva podríamos llamar familia, al ámbito de la vida privada de las personas y a sus relaciones con sus próximos. Estas relaciones pueden tener carácter de consanguinidad o no. Para mí, política familiar es ante todo políticas de infancia, pero también política de género, es política de lucha contra la pobreza, es política de integración en el caso de los inmigrantes. Para mí la política familiar es promover, incentivar y ser solidario con todo lo que hace la familia bien y controlar, evitar y reprimir si es necesario todas aquellas conductas y hechos que se produzcan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.