__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

Turismoa eraldatuz 2020 I 01

Mundu mailako fenomenoa herri mailako ikuspegitik


Turismoa eraldatuz Mundu mailako fenomenoa herri mailako ikuspegitik

Egileak: Dr Marina Abad Galtzakorta, Dr Aurkene Alzua-Sorzabal, Pedro Bravo, Dr Igor Calzada, Dr Rebecca Finkel, Dr Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Dr Majella Sweeney, Dr Julie Wilson Publikatzaileak: Coppieters eta Ezkerraberri fundazioak 2020

Coppieters fundazioa BRUSELA | 2020 Turismoa Eraldatuz

3


Edukiak Egileei buruz

6

Sarrera gisa

10

Andriotisen Desazkundea turismoan: Alderdi kontzeptualak, teorikoak eta filosofikoak lanaren laburpen zabala

14

Turismo-plataforma kolaboratiboak eta hiri-eremuak sortzea: Coppieters Fundazioak ikerketa politikoa sustatzen du Europan eta nazioartean, eta, batez ere, arlo hauetan jartzen du arreta: kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren kudeaketan, maila anitzeko gobernantzan, gobernu azpizentralen gobernantza politikoan eta ekonomikoan, deszentralizazioan, estatuen eta konstituzioen erreforman, autodeterminazioan, gatazken konponbidean, giza eskubideetan eta bakearen sustapenean. Coppieters Fundazioa Europako fundazio politikoa da, eta Europako Parlamentuak sortu eta onartu zuen 2007an. Ezkerraberri Fundazioa jatorrian Aralar alderdi politikoari lotutako fundazioa da. Ezkerraberrik Euskal Herrian eztabaida sozio-politikoa bultzatu nahi du ezkerreko ikuspegi nazional aurrerakoiaren talaiatik. Deustuko Unibertsitateak 1886an ireki zituen ateak. Hasieran bi kezka edo asmo elkartu ziren: Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko nahia eta jesuitek Estatuaren zati batean goi-mailako hezkuntza ezartzeko asmoa. Deustuko Unibertsitateak gizarteari lagundu nahi dio unibertsitateari ikuspegi kristaua emanez.

Bartzelonako istorioak

30

Ekitaldiei lotutako turismoa eta gizarte-erantzukizuna: Globalaren eta lokalaren arteko tentsioak

56

Turismo irisgarria: Tamaina guztietako gurpilak

66

Turismoaren eraldaketak Europan: Algoritmoen, teknopolitikaren eta hiri-eskualdeen begiradatik

72

Gehiegizko ekipajearekin bidaiatzen dugu. Saturazio turistikoaren kausen eta ondorioen errepasoa

88

Turismo-garapen arduratsuagoa lortzeko neurketa-esparru baterako bidean

104

Coppieters fundazioaren mezua

126

Publikazio honi buruzko oharrak

132

This publication is financed with the support of the European Parliament (EP). The EP is not responsible for any use made of the content of this publication. The editor of the publication is the sole person liable.

4

Turismoa Eraldatuz

5


Pedro Bravo

Egileei buruz

idazlea eta kazetaria Pedro zutabegilea da eldiario.es egunkarian, baina beste hedabide batzuetan ere idazten du sarritan. Soulandia kooperatibako kidea da. Kooperatiba hori gizarte- eta ingurumen-gaiei buruzko komunikazioaz arduratzen da. Mugikortasun eta turismo jasangarria dira haren kezka nagusietako bi. 2012an La opciรณn B thrillerra argitaratu zuen. Handik bi urtera, Pedrok bere lehenengo saiakera argitaratu zuen, Biciosos, hirietan bizikletaz ibiltzeari buruzkoa. 2018an, munduko turismoaren hazkundeak dituen eraginei buruzko entsegu bat argitaratu zuen, Exceso de Equipaje.

Igor Calzada doktorea

Marina Abad Galtzakorta

Deustuko unibertsitatea Marinak Deustuko Unibertsitatean lortu zuen Doktore titulua. Gaur egun irakasle arduraduna da Deustuko Unibertsitatean, eta bere irakaskuntza Turismo Graduan jorratzen du. Bere intereseko eremuak hauek dira: teknologia aisialdi eta turismo inguruneetan; berrikuntza eta gizarte-eraldaketak; turismoaren eta mugikortasunaren soziologia; turismoarekin, kulturarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten arloetan neurketa eta analisia eta erlijio-turismoa eta erromesaldiak. Nazio eta nazioarte mailako kongresu eta hitzaldietan parte hartu du. Gainera, ikerketaproiektu askotan jardun du, nazio bai mailan zein nazioarte mailan.

Aurkene Alzua-Sorzabal doktorea

Deustuko unibertsitatea Aurkenek naizoarteko turismoan doktore-titulua lortu zuen Purdue unibertsitatean. CICtourGUNEko (Turismo Ikerkuntza Gaitasunen Ikerketa Zentroa) zuzendari exekutiboa izan da. Purdue Unibertsitatean, Rovira i Virgilli Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean irakatsi du. Alzua-Sorzabal andreak hainbat programa akademiko koordinatu ditu eta Europako hainbat bikaintasun-saretan parte hartu du. Ikerketa proiektu lehiakorrak zuzendu ditu eta euskal administrazio publikoekin, Espainiakoarekin eta nazioartekoarekin elkarlanean aritu da. Aurkenere ikerkuntza turismoaren, neurketa-sistema aurreratuen (BIG Data) eta konponbide adimendunen alorretan zentratzen da. 6

MBA, FeRSA, Oxfordeko Unibertsitatea/Strathclyde Unibertsitatea Igor irakaslea, ikertzailea eta politika-aholkularia da Oxfordeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ESRCren Hiri Eraldaketetan eta Etorkizuneko Hirien Programetan. Horrez gainera, irakaslea da Glasgoweko Strathclyde Unibertsitatean (Erresuma Batua), hain zuzen, Etorkizuneko Hirien Institutuan, hiri global jasangarrien arloan. Horren aurretik lanean aritu izan da Birminghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Vrije Universiteit Brussel unibertsitatean (Belgika), Nevadako Unibertsitatean (AEB) eta Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia). Igor Calzadaren ikerketak bi ardatz ditu: (i) hiri-eskualdeak alderatzea nazio-estatuen berreskalatze, deszentralizatze eta nonahi metropoli bilakatzearekin, eta (ii) trantsizioan dauden hiri adimendunen kasuak aztertzea, arreta berezia jarriz datuen inplikazio teknopolitikoetan eta subiranotasun teknologikoan. Europako hiri eta eskualdeen eredu aldakorrekin eta lurralde-eredu berri bat finkatzeko prozesuan duten eraginarekin gurutzatzen dira Calzadaren ikerketak. Gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik sortutako ekintzaikerketa eta landa-ikerketa kualitatiboak egiten ditu. Erregularki argitaratzen ditu bere aurkikuntzak kidekoek berrikusten dituzten eta sarbide irekia duten aldizkari zientifikoetan; besteak beste, hauetan: Journal of Urban Technology, Regional Studies Regional Science eta Space and Policy. Arlo akademikoa alde batera utzita, hamar urtez Mondragon Korporazioan aritu zen, eta Eusko Jaurlaritzako koordinaziozuzendaria izan zen.

Rebecca Finkel doktorea

Queen Margaret Unibertsitatea Rebecca hiri-geografo kultural bat da, eta gaur egun irakasle laguntzailea da Edinburgoko Queen Margaret Unibertsitatean (Eskozia), eta Goi Mailako Hezkuntzako Akademiako kide seniorra. Haren intereseko gaia justizia sozialaren, berdintasunaren Turismoa Eraldatuz

7


eta dibertsitatearen eta nortasun kulturalaren kontzeptualizazioen gertaera garrantzitsuei buruzko ikerketa da. Ikerketaren interesgune nagusiak aldaketa sozialean zentratzen dira, barne direla globalizazioaren aurka ekitaldi kulturalen bidez egitea, genero-ikuspegia aplikatzea ekitaldietan eta giza eskubideen eta nazioarteko kirol-ekitaldien mapak egitea. Ikerketa berrietan post-humanismoa ikertu du ekitaldien, turismoaren eta aisialdiaren testuinguruetan. Accessibility, Inclusion, and Diversity in Critical Event Studies (2018, Routledge) eta Research Themes in Events (2014, CABI) lanen koeditorea da. Aholkulari aritu da Hong Kongeko Gobernuarentzat eta Londresko Garapen Agentziarentzat sormen-industriako inbertsioen gaian. Kideek berrikusten dituzten nazioarteko goi-mailako aldizkari akademikoetan argitaratzen ditu lanak Rebeccak. Justizia sozialari eta ekitaldiekin erlazionatutako politikei buruzko ale berezi bat editatu du, eta ekitaldietako berdintasunari eta dibertsitateari buruzko ale berezi baten koeditore izan da Journal of Policy Research in Tourism, Leisure and Events aldizkarian. Horrez gainera, Organizationen sormen-industrietako dibertsitateari eta berdintasunari buruz argitaratu zen ale berezi baten koeditore izan zen, eta multiespezieen aisiari buruz Leisure Studiesen argitaratu zen ale berezi bat ere editatu zuen beste aditu batzuekin batera.

Inaki Irazabalbeitia Fernandez

Ezkerraberri fundazioa Inakik Kimikako Zientzietako doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere karrera profesionala euskara biziberritzeari eta Elhuyar Fundazioko taldeari lotuta dago nagusiki: Elhuyar aldizkariko zuzendaria (1983-1990), Elhuyar Fundazioko zuzendari orokorra (1995-2003), Elekako kudeatzailea (2006-2011), eta Fundazioaren patronatuko kidea (2005-2011). Euskal Herriko Unibertsitateko zuzendari nagusia (1987-1991) eta Zuzendaritza Kontseiluko kidea (1983-2008) izan da. Hizkuntza normalizatzeko hainbat ekimenen sorreran ere parte hartu du hala nola, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua edo Langune. Inaki euskaltzain urgazlea da. Europako Parlamentuko kide izan zen Berdeak-ALE taldean (2103-2104). Gaur egun, Inaki Alkizako alkatea da eta Ezkerraberri Fundazioko zuzendaria. Europako Aliantza Libreko ohorezko kidea eta Coppieters Fundazioaren diruzaina da.

Majella Sweeney doktorea

Queen Margaret Unibertsitatea Majella Queen Margaret Negozio Eskolako zuzendaria, Nazioarteko Ostalaritza eta Turismoaren Kudeaketako irakasle nagusia eta Goi Mailako Hezkuntzako Akademiako kide seniorra da. Ostalaritza-enpresa txikiak dira Sweeney doktorearen 8

ikerketaren interesguneetako batzuk, ostatu-etxe harremanak eta norberaren identitatea direla ardatz. Ikerketa kualitatiboko metodoak dira beste interesgune batzuk; zehazki, ostalaritza, turismoa eta ekitaldien industria. Ikerketa berri batean, ostalaritza- eta turismo-ekitaldiak ikertzen ari da, familia-inklusioaren, bazterkeriaren eta irisgarritasunaren kontzeptuak barne hartuta. Kideek berrikusten dituzten nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditu ostalaritzari, turismoari eta ekitaldiei buruzko lanak, eta orraztaile-lanetan aritzen da arlo horietako aldizkari akademiko ugaritan. Ostalaritza Kudeatzeko Hezkuntza Kontseiluko batzorde exekutiboko kide da, eta parte hartu zuen Eskoziako lehenengo Ostalaritza eta Turismo Akademia garatzen.

Julie Wilson

Kataluniako Unibertsitate Irekia Julie irakasle elkartua da Kataluniako Unibertsitate Irekiko (UOC) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, NOUTUR Ikerketa Taldeko (http://noutur.uoc. edu) kidea da, eta turismoaren eta jasangarritasunaren arloko gaiak irakasten ditu. Hamar liburu editatu argitaratu ditu, besteak beste, Geographies of Tourism (Emerald Insight, 2013, S. Anton Clavérelom), The Routledge Handbook of Tourism Geographies (Routledge, 2012) eta Tourism, Creativity and Development (Routledge, 2012, G. Richardsekin). Wilson doktoreak doktoretza osteko zenbait nazioarteko beka izan ditu, Columbiako Unibertsitatean (2008-2009, Fulbright Advanced Research Awards), Rovira i Virgili Unibertsitatean (Beatriu de Pinós Programme, 2009-2011; Batista i Roca Programme, 2003-04) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (EU Marie Curie Intra-European Fellowships, 2004-07); eta doktoretza aurreko ikerketa-beka lehiakorrak ere jaso ditu gonbidatu gisa Aalborgeko Unibertsitatean eta Rotterdameko Erasmus Unibertsitatean. Kideek berrikusten dituzten nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira Wilson doktorearen ikerketak, besteak beste, aldizkari hauetan: Urban Studies, Tourism Management, Journal of Sustainable Tourism, Tourism Geographies eta Current Issues in Tourism; bestalde, nazioarteko hiru aldizkari espezializatutako argitaratze-batzordeetako kidea da – Tourism Geographies (Taylor and Francis), Current Issues in Tourism (Taylor and Francis) eta Journal of Tourism Analysis / Revista de Analisis Turística (Emerald). 2017-2020 aldirako Bartzelonako Turismoko Plan Estrategikoaren zuzendaritza taldean dago (https://ajuntament.barcelona.cat/turisme/en/strategic-plan/about-us), eta EBko Interreg MED BleuTourMed Sustainable Tourism Community (2018-19) proiektu horizontaleko kanpo-kapitalizazioko aditua da. Turismorako, Aisialdirako eta Aldaketa Globalerako Nazioarteko Batasun Geografikoko Batzordeko kidea da 2012az geroztik.

Turismoa Eraldatuz

9


Historia pixka bat eginez, ez dezagun ahaztu Michele Angiolillo anarkistak Antonio Canovas del Castillo politikari espainiar ezaguna, ‘pikaro gaizki hezia’ Txirritaren hitzetan2, Arrasateko bainu-etxean hil zuela 1897ko abuztuaren 8an. Bestetik, Donostia eta Biarritz hor ditugu, Espainiako eta Frantziako eliteen turismo-helburu moduan XIX. mendearen bukaeratik.

Sarrera gisa Inaki Irazabalbeitia doktorea, Ezkerraberri fundazioaren zuzendaria

Zergatik antolatu jardunaldi hau1? Zergatik heldu alderdi politiko baten fundazioak turismoa aztertzeari? Erantzuna argia da. Turismoak edo, zehazkiago, turismoaren emendatzeak azken urteotan euskal gizartean kezka sortu duelako eta herritarren artean gaia bolo-bolo dabilelako. Turismoa Euskal Herrian jarduera ekonomikoa adierazgarria izan da aspalditik, nahiz eta herri industrialaren irudia eman duen atzen 150 urteotan. Industria astuna gainera: altzairugintza, ontziolak, meategiak, papergintza eta enparauak. Hala ere, XIX. mendearen erdialdetik hona turismoa presente egon da. Madrilgo eta Parisko elite politikoak eta ekonomikoak orduz geroztik etorri izan dira gure herrira, bainuak hartzera edo itsasoaz gozatzera adibidez. Beraneanteak ez dira ezezagunak izan gurean. Donostia eta Biarritz dira etsenplurik nabarmenenak.

1

10

L iburu honek Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrerabideak jardunaldian emaniko hitzaldiak biltzen ditu eta atariko hitz hauek jardunaldiaren irekiera-saioan eginikoak dira. Jardunaldia 2018ko maiatzaren 3an egin zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Oraintsu arte, turismoa jarduera ekonomiko osagarri moduan kontenplatu izan da gure herriaren erradiografia ekonomikoa egin izan denean. Pertzepzio soziala zen kostaldeko herri batzuetan inportantea zela, baina Euskal Herri osoaren jarduera ekonomikoan ez zuela bestelako pisurik. Atzen bizpahiru hamarkadetan eta bereziki mende berriaren bigarren hamarkada honetan, kanbiatuz joan da turismoak gure ekonomian eta ongizatean duen eraginaz gizarteak duen pertzepzioa eta gaur egun jarduera ekonomiko inportante moduan ikusten da. Pertzepzio sozial horrek oinarriak ditu jakina. Turismoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordinaren % 6aren bueltan sortzen du eta portzentaje horrek goranzko joera du atzen urteotan. Konparazio baterako industriaren pisua BPGn % 21-22 izanik, beheranzko joera izan du epe berean. Nafarroan BPGaren % 7ra iritsi da turismoa. Iparraldeko daturik ez dut topatu, baina Hegoaldean baino pisu ekonomiko handiagoa duela eta bertako ekonomiaren motor eraginkorrenetakoa dela begi bistakoa da. Turismoak gure ekonomian duen pisuaz pertzepzio soziala aldatzearekin batera, beste fenomeno bat ere pasatzen hasi da, bereziki atzen bizpahiru urteotan. Herritarrek oro har turismoa fenomeno positibotzat jo izan dute, harrotasunpuntu batekin ere bai: ‘kanpotarrak guregana etortzen badira, merezi duelako da!’ Alabaina, herritarren artean gero eta ugariagoak dira kexak turismoak eragin dituen ondorio batzuei buruz: masifikazioa, auzo batzuen izaera-aldaketa, espazio publikoen pribatizazioa edota pisu turistikoen fenomenoa. Ezkerraberri fundazioak 2017an euskal ekonomiaren etorkizuneko eszenatokiez egin zuen barne-foro batean faktore ekonomiko inportante moduan turismoa ere agertu zen. Aukera egokia bai, baina mehatxu posible moduan ere ikusi zen. Besteak beste galdera hau planteatu zen ‘Zer turismo-eredu garatu nahi dugu gure herrian?’ Jardunaldiak galdera horren erantzunaren zati bat bilatu nahi du.

2

Il da Canovas, fuera Canovas, pikaro gaizki eziya, galdu zituen gari-zelaiak, gallendu zaio sasiya; galdu zituen ipar garbiyak, gallendu trumoi nasiya, galdu zituen fueruak eta Jaungoikuaren graziya, galdu zituen bizi-lekuak, galdu du bere biziya!

Turismoa Eraldatuz

11


Izan ere, kanpotik datorren pertsona horri herri honen zer balio saldu/erakutsi nahi dizkiogu? Zer irudi? Zer kultura? Zer hizkuntza? Zer nortasun? Zer bereizgarri? Maiz entzun izan dugu Euskal Herriko turismo-eredua ez dela Mediterraneoko kostaldeko turismo masifikatuarena. Adituekin hitz egiten duzunean, auzia ez dago horren argi.

Espero dut liburu honetan topatuko duzuna zure interesekoa gertatzea eta entzundakotik ideia eta ikuspegi berritzaileak ondorioztatu ahal izatea.

Halaber, kezkatu egiten zara gure arduradun politiko batzuek eta hedabide nagusiak turismoaren inpaktuaz ari direnean adierazle bakar bati lotzen zaizkiolako sarri: bisitari-kopuruari. Turismoaren inpaktua neurtzeko adierazle-sistema bat behar dugu, ezin gatzaizkio zenbaki-dantza bati soilik lotu. Sistema horrek bisitarikopuruaren eta antzekoen mantra gainditu behar du eta beste adierazle batzuk ere integratu behar ditu; besteak beste, gure herritarren ongizatea neurtuko duten adierazleak. Orain arte, fokua bisitariengan jarri izan da, bertakoengan ere jartzeko tenorea iritsi dela deritzot. Zer herri erakusten/saltzen ari gara? Gipuzkoan gaudenez eta gipuzkoarra naizenez, kezkatu egiten nau Gipuzkoa desagertu izana gure probintziaren turismo markatik eta ‘San Sebastian Region’ bihurtu izana. Izen horrek gure lurraldearen izaera sozial, demografiko eta ekonomiko polizentrikoari muzin egiten dio. Izen horrek, hiriburuan gero eta zentratuagoa dagoen garapen-eredu zentralista baten adierazleetako bat da. Dena den, demagun horrela behar duela izan: zergatik ez orduan ‘Donostia Region’? Zer hizkuntza eta kultura erakutsi/saldu nahi ditugu? Zerk bereizten gaitu beste turismo-helburu batzuetaz? Kezka hauek eta antzeko beste batzuk ez dira euskalerritarron kezkak bakarrik. Europako beste paraje batzuetan ere antzeko arazoak eta ardurak dituzte herritarrek eta arduradun politikoek. Gurea bezalako estaturik gabeko nazio askok turismoaren kezka bizi dute. Adibidez, Katalunian, Balear uharteetan, Valentzian eta Kortsikan turismo-ereduari buruzko eztabaida sozial eta politiko bizi-biziak daude une honetan. Coppieters fundazioak nazio horietan diharduten eragile kultural eta politikoak biltzen ditu eta horregatik jo genuen berarengana kolaborazio bila jardunaldi hau antolatzea erabaki genuenean. Horrela Europako beste nazio batzuetara iritsi ahal izango dugu eta hemen bildutako ondorioak nazio horientzat ere baliagarriak gertatzea espero dugu. Bestalde, Euskal Herrian turismoari buruzko jakintza akademikoaren parte inportante bat Deustuko unibertsitatean dagoela ezin dugu ukatu. Horixe izan zen arrazoia beraiengana jotzekoa jardunaldiaren egitura eta edukiak zehazteko aholku bila. Zinez eskertzen dugu Aurkene Alzua-Sorzabal eta Marina Abad irakasleek jardunaldiaren osagarriak atontzeko egin duten lana. 12

Turismoa Eraldatuz

13


Andriotisen Desazkundea turismoan: Alderdi kontzeptualak, teorikoak eta filosofikoak lanaren laburpen zabala Aurkene Alzua-Sorzabal (PhD) & Marina Abad doktorea Laburpena Azken hamarkadan, turismoaren arloko desazkundeari buruzko teoriek arreta handia bereganatu dute akademikoen eta legegileen artean (Hall, 2009; Higgins-Desbiolles et al., 2019; Fletcher et al., 2017). Monografiko honen egileak aldarrikatzen du desazkundearen elementu nagusien ezagutza koherenterik ez dela oraindik kokatu 14

turismoaren testuinguruan, eta, beraz, turismoaren arloko desazkundearen ikerketan ikuspuntu analitiko bat behar dela. Hori dela eta, Andriotis-en argitalpen honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da turismoa berregituratzeko edo murrizteko beharra sakonago ezagutzea duela helburu (Andriotis, 2019; Hall 2009, 2012). Egilearen hitzetan, ezohiko bidaiarien jarrerak, balioak, esperientziak, jokabideak eta grinak sakon ikertu izanaren ondorioa da monografiko hau, bai eta ezohiko bidaia eta bizi-jardueretan oinarrituta bidaiatzeko eskubideaz baliatu nahi duten bidaiariei buruz iraganean egindako ikerketa etnografikoen ondorioa ere (Andriotis, 2019, 7). Artikulu honen xedea liburuaren laburpen xehatua eskaintzea da, eta bi atal nagusitan banatu da. Lehenengo atalak liburuko zazpi kapituluak deskribatzen dituzten laburpenak aurkezten ditu eta bigarren atalak, berriz, gai nagusiari buruzko hausnarketa bat; turismoaren esparruko desazkundeari buruzko hausnarketa bat, alegia. Artikulu honen bigarren atalak aztertutako kontzeptuen gaineko hausnarketa bat eskaintzen du, ikuspegi kritikoago batetik. Liburua zazpi kapitulutan egituratuta dago. Kapitulu bakoitzean hazkundearekin zerikusia duen gai bat eta zenbait garapen-eredu lantzen dira, azkenik liburuaren helburu nagusira heltzeko: “desazkundea ikuspuntu filosofiko desmerkantilizatzaile alternatibo gisa aztertzea. Hori eginez gero, etorkizunean turismoaren testuinguruko desazkundearen teoria eta praktika babesteko abiapuntu bat eskainiko litzatekeela uste da, eta desazkundeak bidaiariengan, bertako biztanleengan, komunitateetan eta legegileengan izan dezakeen eraginari buruzko elkarrizketa bat zabalduko litzatekeela, eta komunitate bakoitzaren hazkunde-mugak errespetatuko liratekeela� (Andriotis, 2019, 189). Liburuaren lehenengo kapituluan tarte zabala eskaini zaio desazkundearen teorien oinarri izan diren pentsaeraren historiako lan nagusiak azaltzeari. Behin eta berriz aipatzen ditu zenbait aditu entzutetsuren lanak (esate baterako, Jackson (2009), Latouche (2010), Meadows (1972), Kallis (2011) eta Schneider (2010)), zeinak desazkundearen teoria ekonomikoekin lotutako argitalpen garrantzitsuenak baitira. Desazkundearen mugimenduak auzitan jartzen du hazkunde ekonomikoari buruzko ikuspegi orokorra. Desazkundearen esparruaren ikuspegitik, hazkunde ekonomikoa ez da adierazle egokia ongizatea neurtzeko, eta sistema ekonomikoak hazkunderik gabe ere funtziona dezakeela dioen printzipioa defendatzen du Š. Egileak bat egiten du esparru honetako iritzi orokor batekin: aukera bakarra da hazkundea areagotzeko beste Turismoa Eraldatuz

15


bide batzuk aurkitzea; horretarako mundua antolatzen duten egiturak eta erakundeak eraldatu behar dira, oparotasun iraunkorraren ikuspegi sinesgarriago bat sortzeko. Egileak azpimarratzen duenez, desazkundearen jatorria duela milaka urte kokatzen da, antzinako Greziako eta Erromako filosofo handietan. Garai berriagoetara batera etorriz, egileak azaltzen du Marxen pentsaera kritikoa (1859) eta, geroago, Nicholas Georgescu-Roegen zientzialariaren lana (1971) aurrerabide handia izan zirela hazkunde ekonomiko mugagabearen kontzeptu konbentzionala aldatzeko. Horri lotuta, planeta mugatu batean ezin dela etengabeko hazkunderik izan defendatzen du egileak jarraian. Alternatiba moduan, ekoizpen eta kontsumo masiboak sortzen duten anabasari aurre egin nahi dion paradigma ekonomiko berri gisa aurkezten du desazkundea. Arreta berezia eskaintzen dio 2008an Parisen, François Schneider-ek (2006) bultzatuta, Research and Degrowth ikerlarien elkarteak emandako lehenengo hitzaldiari. Ikerlarien artean desazkundearen eztabaida abiarazi zuen mugarritzat dauka egileak hitzaldi hura. Gainera, ingurumenaren ikuspegitik ere jorratzen ditu desazkundearen eztabaidak, liburuaren tesi nagusia babesteko; alegia, hazkunde mugagabea eta gehiegizko kontsumoari eta ekoizpenari lotutako ondorio kaltegarriak dagoeneko ez direla bideragarriak. Turismoaren ikuspegitik, desazkundea hippyen kontrakulturaren sustrai filosofikoekin lotzen du egileak, 60ko hamarkadaren erdialdean Estatu Batuetan gizarte industrialaren aurka protesta egiteko asmoz sistemari atzea ematea erabaki zuen mugimenduarekin. Egileak xehetasun ugari ematen ditu protesta horiei buruz, eta zenbait leku garbietara egindako bisitak kontatzen ditu, hala nola Matala-ra (Kreta, Grezia) - hippyak elkartu eta festibalak egiten zituzten lekua-, edota Estatu Batuetako mendebaldeko itsasertzeko Summer of Love topagunera. Bidaiatzeko arrazoiak eta moduak errotik aldatu diren arren - mendeetan zehar bidaiarien eta turisten jatorri kulturala ere aldatu egin delako- Andriotisek esaten du oraindik ere jende askok antzina bezala bidaiatu nahi duela, eta garraiobide eta zerbitzu xumeak erabili nahi dituela. Horrelako bidaiariek ohiko zirkuitu turistikoak saihesten dituzte, eta nahiago izaten dute ezohiko inguruneak ikusi, besteak beste, itsasoa, basoak eta mendiak. Horrez gain, bidaiari batzuek komertzializaziorik eta gehiegizko kontsumorik gabeko hiriak hautatzen dituzte. Ezaugarri bereizgarri horiek direla eta, bidaiari horiek oso erraz ezberdindu daitezke ohiko turistengandik. Sarrera funtzioa betetzen duen kapitulu horren ostean, bigarren kapituluan hazkunde mugatuaren esparruko ikuspegi berrienen artean kokatzen da desazkundea. 16

Kapitulu horretan, turismoari aplikatu zaizkion garapenaren arloko teoria eta ikuspegi nagusiak aztertzen dira. Turismoaren kasuan garapenaren ikuspegi berri bat behar dela azpimarratzen da kapitulu honetan, eta desazkundea, garapen eredu gisa, eztabaida publiko bihurtu izanaren arrazoiak azaltzen dira. Eboluzioaren ikuspegitik begiratuta, gizarteei azpigarapen egoera batetik egoera garatuago batera iragaten laguntzen dien aldaketa-prozesu gisa uler daiteke turismoa (Butler, 1980; Cheer, 2019). Garapenaren kontzeptuaren ikerketa orok historiak zehaztutako izaera duela kontuan izanda, bigarren kapituluan garapenaren teoriak aztertzen dira; zehazki, modernizazioa, difusionismoa, menpekotasuna, neoliberalismoa eta jasangarritasuna. Kapitulu horretarako eginiko bibliografiaren azterketaren bidez, garapenaren teoriaren eboluzioaren alderdi ugari azaltzen dira, eta honako hau ondorioztatzen da: ez dagoela hazkunde ekonomikoa lortzeko unibertsalki gomendagarria den biderik. Gainera, bost ikuspegi horien artean aipagarriena jasangarritasuna dela dio, batik bat, ingurumena eta kultura zaintzeak duen garrantzia aitortzen duelako, eta tokiko komunitateak garapen-prozesuan duen parte-hartzeari buruz elkartzen duen ikuspuntua dela eta. Turismo jasangarriaren kontzeptua turismoaren hazkundearekiko erantzun gisa jaio zen; zehatzago esanda, gehiegizko turismoarengatik eta hari lotutako ondorio kaltegarriengatik (Canavan, 2014: 128). Ikuspegi horren aurrean, Andriotisek uste du garapen jasangarriak sustatutako ekonomia-hazkundeak txirotasuna arintzen duela, eta ohartarazten du hazkunde jarraituak azkenean gure planetaren baliabideak suntsituko dituela. Andriotisen arabera, tokiko komunitatearen beharrak kontuan hartu ez izanak eta iraganeko garapen-ereduek ingurumenaren eta kulturaren zaintzari garrantzirik eman ez izanak, egungo esparruetara bideratu ditu turismo alorreko akademikoak, esate baterako, garapen arduratsura eta desazkundera. Beste turismo-mota bat ahalbidetuko duten paradigma berrien eskaria dago. Horrenbestez, paradigma berriaren barruan sartzen den garapenari buruzko ikuspegia litzateke desazkundea. Hirugarren kapituluan are gehiago sakontzen da garapenaren teoria eta ikuspegietan; helmuga turistikoek euren sektorea garatzeko aukera desberdinak dituztela dio egileak, eta garapen hori desazkundearekin lotuta egon daitekeela. Ildo horretatik, hirugarren kapituluan turismoaren ikuspuntutik susta daitezkeen sei aukera aztertzen ditu, desazkundearen printzipio moduan. Aukera horiek Turismoa Eraldatuz

17


esparru erabilgarria bilakatu daitezke turismo-garapenaren irabaziak eta kostuak aurreikusteko eta desazkundean oinarritutako bidaiatzeko ezohiko moduak aurreikusteko; hori aintzat hartuta, egileak sei aukera dikotomikoak azaltzen ditu: kapitalean oinarritua/eskulanean oinarritua; endogenoa/exogenoa; eskala txikikoa/ eskala handikoa; alternatiboa/masiboa; gune zehatz batekoa/ barreiatua; eta behetik gorakoa/goitik beherakoa. Aukera horiek aztertzeko edo sailkatzeko lau irizpide hautatu dira: ekoizpenmota, kontrol-maila, eskala, turismo-mota, garapenaren hedapena eta bertako biztanleek erabakiak hartzeko unean duten parte-hartze maila. Sei aukera horiek bi talde bereizitan sailkatu dira (3.1 taula). Kapitalismoaren barrukotzat jotzen diren aukerak lehen taldean sartzen dira, turismo masibo antolatuaren eta hazkunde mugagabearen printzipioak jarraitzen baitituzte. Bigarren taldean desazkundean oinarritutako aukerak sartu dira, eta eskulanean oinarrituriko garapen endogenoa eta behetik gorakoa izatea dute bereizgarri.

3.1 taula Turismo-garapenaren aukerak, taldekatuta. Andriotis (2019, 75). Garapen ­kapitalista

Desazkundean oinarritua

Ekoizpen-mota

Kapitalean oinarritua

Eskulanean oinarritua

Kontrol- eta jabetza-maila

Exogenoa edo atzerrikoa

Endogenoa edo ­bertakoa

Eskala

Handia

Txikia

Turismo-mota

Masiboa/gogorra/ ez-jasangarria

Alternatiboa/arina/ jasangarria

Garapenaren hedapena

Barreiatua

Tokiko bizimodua

Erabakietan duten parte-hartzea

Behetik gorakoa

Goitik beherakoa

Bestalde, kapitulu honetarako aztertutako lanak oinarri hartuta, Andriotisek esaten du helmuga turistiko baten garapenean gehien eragiten duen elementu nagusia gobernu nazionala dela. Horrenbestez, arestian aipatutako aukeretako bat ezartzeko garaian, baliteke agintariek eragin handia edo, are gehiago, kritikoa izatea une batean edo bestean. Alor estrategikoetan turismoaren inbertsioak bultzatzeko pizgarri bereziak emanez, inbertitzaile pribatuak aukera bat hautatzera eta besteak baztertzera bideratu ditzake administrazioak. Hori dela eta, inbertsio-pizgarriak aukeratu aurretik, gobernuek garapen-aukerei eta izan ditzaketen ondorioei buruz ondo hausnartu beharko luketela aldarrikatu du egileak. 18

Dena den, jakina da dagoeneko badirela garapen-mota zehatz bat hautatua duten helmugak, eta oso zaila izan daitekeela euren industria aldatzea. Opor-mota alternatiboen eskaria gero eta handiagoa izan arren, helmuga turistiko gehienetan ezin da antolatutako turismo masiboa ekidin. Kapitulu honetan egileak adierazten duen ondorio nagusia zera da, garapen- eta plangintza-lanetan dihardutenek jakin beharko luketela ez dagoela helmugak garatzeko bide zehatzik, eta komunitate baten eta besteen ereduak oso ezberdinak izan daitezkeela tokiko baldintzen, eskuragai dituzten baliabideen eta sektore publikoaren eta pribatuaren beharren eta interesen arabera. Hirugarren kapituluan garapen-teoriak eta aukerak aztertu ondoren, desazkundearen paradigma aztertzen du Andriotisek laugarren kapituluan. Horretarako, hazkundearen mugekin lotutako printzipioak aztertzen ditu, eta zenbait mugimendu sozial desazkundean oinarritutako mugimendu gisa deskribatzen: borondatezko soiltasuna, bizimodu xumea, askotariko slow mugimenduak (slow food, slow tourism, eta abar). Hala, garapen jasangarria lortzeko bide bakarra desazkundearen printzipioak jarraitzea dela dio laugarren kapituluan. Hazkunde mugagabeak betiko iraun ote dezakeen galdetzean, erantzuna ezetz da, eta ezezko horretan oinarritzen du egileak logika hori. Ondorioz, turismo-jarduera motelduz turismoaren sistema hazkundearen sistematik irteteko gai izango ote den, horixe da, hain zuzen, eztabaida egituratu duen ildo nagusia c-andriotis Castaldo, 2012: 14). Kapitulu honetan, etorkizuneko ereduaren ezaugarri garrantzitsuena zein izango den aurreikusten saiatu da egilea: kontsumo eta ekoizpen murriztua, teknologiaren erabilera mugatua, karbono dioxido gutxiko bidaiak, lanorduen murrizketa, bizimodu xumeagoen sustapena, komunitatearen ongizate handiagoa eta pertsona zoriontsuagoak. Hausnarketa hori jarraituz, egileak Latouche-ren ideietan sakondu eta aldarrikatzen ditu. Latouche irakaslea Paris-Sud Unibertsitateko ekonomialari entzutetsua eta utilitarismoaren aurkako mugimenduaren (MAUSS) jarraitzaile aipagarriena da. Latouchen arabera, gizarte modernoen bereizgarri den ekonomiatik harago joateko premia daukagu, jasangarritasunean, baliabideen banaketa bidezkoan eta elkartasunean ardaztutako gizartearen eraberritze sakona erdiesteko (Latouche, 2007, 2009). Helmuga askoren hazkunderako muga naturalak dagoeneko gainditu direla eta haien gehieneko harrera-gaitasunera iritsi direla argudiatuz, desazkundetik abiatutako garapen-ikuspegiek proposatzen dute hazkundea albo batera uztea eta, bereziki, kapitalaren jabe batzuen onura beste ezer sustatzen ez duten eta Turismoa Eraldatuz

19


ingurumenarentzat eta gizakientzat zorigaiztoko ondorioak dakartzaten garapenmotak baztertzea (Latouche, 2009: 8 in Andriotis, 2019). Andriotisen pentsamenduak oinarritzat dituen filosofiak eta printzipioek kontsumitzaileen jarrera aldatzea beharrezkoa dela diote; hots, kontsumitzaileen jarrerak, jokabideak eta itxaropenak ingurumenaren eta gizartearen arazoen alde aldatu behar direla diote. Aztertutako mugimenduek (slow mugimendua, borondatezko soiltasuna eta bizimodu xumea bezalako mugimenduak) desazkundea ulertzeko duten modua ezberdin samarra izan arren, bat datoz beste balio batzuen inguruan. Helburu bera lortu nahian dihardute: aldaketa positiboa segurtatzea eta etorkizun jasangarria lortzea, horretarako jendea bere bizimodua birpentsatzera bultzatuz, etxean ez ezik, bidaiatzen dutenean ere bai. Kapitulu honetan landutako trantsizio-mugimendu gehienak ingurumen-justizian errotuta daude. Nazio Batuen Erakundeak gaurkotasun handiko gai honi buruzko lan esanguratsu ugari argitaratu ditu, zeinetan zenbait adituren azterketa sakonak eta gomendioak biltzen baitira. Gizarte zibilak eraginkortasunez parte-hartzen duenean gobernuek erabaki hobeak hartzen dituztela adierazten da, enpresek ingurumenarekiko jokabide arduratsuagoa izaten dutela, jendeak ingurumenaren kudeaketan gehiago laguntzen duela eta ingurumenari buruzko legeria eraginkorragoa izaten dela (UNEP, 2019). Bosgarren kapituluaren xedea alderdi berri horiek desazkundearen eztabaidan txertatzea da. Hori dela eta, ezohiko bidaiariek eta helmugek garrantzi berezia hartzen dute. Hain zuzen, kontzeptu horiek aztertuz, bidaiatzeko aukerak eta bidaiatzeko askatasun-motak ikertu ditu egileak. Aisialdiaren eta turismoaren bibliografian ondo dokumentatutako gaia da izaerak, arrazoiek, jarrerek eta barneratutako ingurunearen (egoeraren) eraginek modu nabarmenean osatzen dituztela “asmoa” eta “lehentasun-egitura” deiturikoa, eta bidaia erosteko unean horietan oinarritutako aukera-irizpideez baliatzen dela norbanakoa (Iso-Ahola, 1982; Maslow, 1943; Pearce, 1993). Desazkundean oinarritutako helmugen ezaugarrietatik abiatuta, desazkundea gailentzen den lekuetara doazen bidaiarien ezaugarri nagusiak identifikatu ditu Andriotisek; era berean, desazkundean inspiratutako turismoa berezko turismo-segmentu bat dela eta ikerketa gehiago merezi duela dioten arrazoiak ikertu ditu. Autorearen ustez desazkundean oinarritutako bidaien baldintza nagusia askatasuna denez, kapitulu honetan bizimodu alternatiboa eta askatasuna jorratzen dituzten hainbat autoreren lanen eta iturri-aukera zabalaren artean sorta bat hautatu du.

20

Bestalde, kapitulua honetan turismo-mota ugari berrikusi ditu (arduratsua, slow turismoa, komunitatean oinarritutakoa eta staycation delakoa), zeinek desazkundean inspiratutako bidaiekin antzekotasun batzuk baitituzte, nahiz eta ez duten zertan desazkundearen printzipioak betetzeko helbururik izan. Monografiko honen egileak ondorioztatzen duenez, desazkundean oinarritutako bidaiariak askatasun-bilatzaile gisa deskriba daitezke, benetako bidaia-esperientziak bizitzeko grinaren inguruan bidaiatzeari buruzko ideia ezberdinak dituztenak. Ez dute jendez jositako hiriguneetara joan nahi izaten, eta, egunerokotasunaren asperraldia gainditu nahian, opor-leku komertzialak saihesten dituzte, ohikotik desberdina den mundu utopiko baten bila. Turismo masibo konbentzionaletik ezberdina den bidaiatzeko modu bat dute, eta asmo bereizgarriak dituzte, erabat desberdinduak ez esatearren. Alabaina, jakina da, baita ere, pertsona batek aukera agertzen zaionean hartzen dituen bidaiatze-erabakiak ez direla beti askeak izaten. Errealitatean, pertsonek oztopoak dituzte. Turismo-mota guztiek eta turismoaren garapen-ikuspegi guztiek emaitza positiboak eta negatiboak dituztela hauteman du Andriotisek, eta desazkundean oinarrituriko bidaien garapena ez da salbuespena. Hori dela eta, desazkundeak bertako komunitateetan daukan eragina aztertu eta turismo masiboaren eraginarekin alderatu du seigarren kapituluan. Eragin horiek hobeki ulertzeko, turismoaren garapenaren kostuak eta irabaziak aztertu dira seigarren kapituluan, honako hiru kategoria nagusi hauetan: alor ekonomikoan, alor soziokulturalean eta ingurumenaren alorrean. Hiru kategoria horiek oso zabalak dira; izan ere, informazio asko duten eta eragina ikertu ondoren azalpen zehatzak ematen dituzten kasu praktiko ugariren bidez aztertu dira. Aztertutako kasuak (eskualde mailako desorekak Kretako turismo-industriaren garapenean; benetakotasuna eta desazkundea erlijio-helmugetan: Athos mendiko santutegi sakratua; animalien esplotazioa: Maetang elefante-parkea, Chiang Mai, Tailandia; Walk with Donkeys santutegia) aipatutako hiru kategorietako ondorioen adibideak dira: • Turismoaren ondorio ekonomiko nagusietako batzuk hauek dira: dibisen dirusarrerak; gobernuaren diru-sarrerei eginiko ekarpenak; enpleguaren eta soldaten sorrera; garapenaren eskualde mailako banaketa; diruak tokiko ekonomiatik ihes egitea; eta turismo-sektorearen eta beste sektore ekonomiko batzuen arteko lotura.

Turismoa Eraldatuz

21


• Ondorio soziokulturalen artean hauek sartzen dira: jarrera moralaren aldaketak, hala nola prostituzioa, jokoa, delituak; bizimodua eta balioak haustea edo eraldatzea, eskean ibiltzea barne dela; biztanleriaren sexuan, adinean, tamainan eta lanbidean aldaketak, eta hizkuntza edo erlijioa galtzea edo eraldatzea. • Ingurumenaren alorreko ondorioek, besteak beste, ingurune naturalaren ezaugarriei eragin diezaiekete (airea, ura, landaredia, fauna, lurzorua eta pasaia naturala), eraikitako ezaugarriei (hirien egitura, eraikinak, monumentuak, azpiegiturak, gizakiek eginiko parkeak) eta espazio irekietako edo hiriguneetako elementuei. Kasu zehatzei lotutako arazoak edo ondorioak ikertuz, seigarren kapituluan garapena lortzeko alternatiba gisa aurkezten da desazkundea, eta helmugako komunitatearen ongizatea hobetzen lagunduko duela adierazten da, ondorio sozioekonomiko edo ingurumenarentzako ondorio kaltegarririk ekarri gabe. Azkeneko kapituluak, zazpigarrenak, liburuko ondorio nagusiak laburtzen ditu eta “Desazkundeak bultzatutako turismo garapena”-ren eredu bat eskaintzen du, turismoaren alorreko desazkundea hobeto azaltzeko. Ereduak hiru atal dauzka: interestaldeak, prozesu berriak eta ekintzak. Interes-taldeen atalak lau azpitalde dauzka: bidaiariak, komunitatea, sektore publikoa eta sektore pribatua. Elkar sendotzen duten aldaketak eta prozesu berriak: (i) jarrera-aldaketak; (ii) tokikotasunean oinarritzea; (iii) hazkundeari mugak ezartzea; eta (iv) kontzientzia handiagotzea. Eredu hori sortzeko unean beste gai alderdi batzuk ere sakonago aztertu behar dira. Horrenbestez, desazkundean oinarritutako bidaiekin eta desazkundean oinarritutako helmugekin/komunitateekin zerikusia duten gaiak jorratu dira. Horrela, komunitatean oinarritutako turismoa eta slow turismoa aipatzen ditu egileak, ekoizpen eta kontsumo txikiak izatearen printzipio filosofikoan zedarritutako turismo-motak diren heinean. Ildo beretik, desazkundean oinarritutako negozioei eta desazkundean oinarritutako gobernamenduari buruzko gaiak ere lantzen ditu. Aurrez aipatutako desazkundearen lau ardatzek kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren beharra azpimarratzen dute: eragin gutxiko turismoa, energia-eraginkortasuna, azpiegitura jasangarriak, lanpostu duinak eta guztiontzako bizi-kalitate hobea nahi da. Dena dela, Andriotis jakitun da kapitalismoan oinarritutako turismo-garapenak aurrera jarraituko duela etorkizunean, baina desazkundea aukera bat izan liteke bidaiari eta harrerako komunitate horientzat. Era berean, desazkundea gehiegi garatutako edozein helmugatan ezar daitekeela baieztatu du egileak, neurri jasangarri moduan (Andriotis 2019, 201). 22

Atal hau amaitzeko, garrantzitsua da aipatzea laburtutako liburuaren helburua hauxe dela: desazkundearen inguruko azterlanei eta eztabaidari turismoaren ikuspegitik ekarpen emankor bat egitea dela. Haatik, ezin du ondorio eztabaidaezinik eskaini. Horren ordez, desazkundean oinarrituriko turismoaren arloan ikerketa gehiagori bide emateko balio dezake (Andriotis 2019, 201).

“Desazkundea turismoan” teoriaren amaierako oharrak Une honetan, proiektu eraldatzaile handiak daude abian, eta premiazkoa da etorkizun hobea lortzeko lan egitea. Horren froga aipagarriena da Nazio Batuen Erakundeak 2015ean eginiko Garapen Jasangarriaren goi-bileran onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Maila guztietako paradigma-aldaketaren beharra nabarmendu du agenda horrek, eta bide bertsua hartu beharko litzateke turismoaren garapena sustatzerakoan ere (UN, 2015). 40 urtean baino gehiagoan turismo jasangarriari buruz ikerketa akademiko eta eztabaida ugari izan diren arren, eta haren defendatzaileen azken argudioek turismoaren esparruko ondorioak bideratzeko beharra azpimarratzen duten arren, ikerketek adierazten dute turismoaren jardunean gauza gutxi aldatu direla leku askotan (Hall, 2009; Moscardo and Murphy, 2014; .Oklevic et al, 2019; UNWTO, 2019). Horrez gain, mundu mailako merkatuan helmuga berriak agertzen doazen heinean, turismoaren hazkundeak eta hedapenak aurrera egiten dihardu. “Ez dago turismo jasangarririk: turismoa jasangarritasuna lortzeko tresna gisa birkontzeptualizatzea” izenburu iradokitzailearekin, Moscardo eta Murphy (2014) ikerlariek adierazi zuten beharrezkoa zela garbi bereiztea turismo jasangarriaren kontzeptua, alde batetik, eta turismoa jasangarritasuna maila askotan bultzatzeko tresna izan litekeela dioen ideia, bestetik. Hall-en arabera (2009), “turismo-garapena jasangarria dela esan daiteke, baldin eta turismo-garapen horretan birsortze eta xurgatze-gaitasuna gainditzen duen materia- eta energia-ekoizpenaren hazkunderik ez bada” (2009, or. 53). Ildo horri jarraituz, turismoari buruzko azken ikerketak nahitaezko hazkundea saihesten duten eta, aldi berean, pertsonen ongizatea sustatzen duten garapen-ereduen bila dabiltza. Turismoaren garapena sistema ekonomiko kapitalistak bultzatu duela kontuan izanez gero, aztergai nagusia zera da, elkarren artean gero eta lotuago dauden bidaiaantolatzaile transnazionalek kontrolatzen dituztela turistek mundu osoan kontsumitzen dituzten produktuen eta zerbitzuen zati handi bat (Higgins-Desbiolles et al., 2008, 2018a; Fletcher, 2011). Turismoa Eraldatuz

23


Turismoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarri nabarmenak direla eta, Hallek (2009) desazkundearen ikuspegitik abiatuta turismoa “egoera egonkorreko ekonomia” bihurtzea proposatu zuen, alegia: “garapen kualitatiboa sustatzen duena, baina ez kapital naturalaren kaltetan eginiko hazkunde kuantitatibo orokorra” (2009, or. 57). Hall-en (2009) iritziz, desazkundea jasangarritasunaren mugen barruan bizitzea da, eta hori “ez dago berez horren lotuta jarduera murriztearekin, baizik eta “dagokion neurrira doitzearen” nozioarekin” (or. 55). Turismo-mota guztiek ondorioak dakartzate. Artikulu honetan aipatu diren argudio batzuek mahai gainean jarri dute auzi hau: ea desazkundea erabil daitekeen turismoaren eragina txikiagotzeko zenbait baldintza finkatzen dituen turismogarapen jasangarriaren esparru zabalagoko elementu gisa. Desazkundeari buruz hausnartzeak funtsezko erronka bat ezartzen die turismoaren prozesuei, zalantzan jartzen baititu 20. mendearen hasieratik industria horren etengabeko garapenaren zutabe izan diren uste batzuk. Abian diren ekimenei buruz eginiko berrikuspenak agerian utzi du turismo jasangarria edo desazkundean oinarritutako turismoa garatzeko oinarri logikaren atzean maila askotako alderdiak integratzeko beharra dagoela. Ekintza barneratzaileagoak, pluralagoak eta baliagarriagoak lerrokatzea konplexua dela jakinda, badirudi ikuspegi guztiak bat datozela gauza batean: ekoizpen eta kontsumo jasangarria integratzeak duen garrantzia.

24

Gomendio hauek ikuspegi ezberdinetatik landu daitezke. Hezkuntza eta kontzientzia areagotzea. Funtsezkoa da turismoaren balioak gehiegizko merkantilizaziotik eta esplotaziotik aldentzea. Turismoak, halabeharrez, harreman eta lotura positiboa sortu behar du tokiko biztanleekin. Turisten eta bertakoen arteko interakzioaren kalitateak turistek izango duten esperientziari eragiten dio, eta turismoak ekar ditzakeen aldaketa onargarrien mugei buruzko negoziaketak ere sortu ditzake haien artean. Era berean, beharrezkoa da enpresak gehiegizko etekinak ez eskuratzeari buruz ohartaraztea (UNWTO Global Code of Ethics for Tourism, 1999). Hornitzaileak eta turismoaren balio-kateko eragile guztiak hasierako fasean engaiatzea funtsezkoa da soluzio berritzaileak eta negozio ereduak identifikatzeko eta merkatua akuilatzeko, produktu eta zerbitzu jasangarriagoak eskain ditzan. Turismoak dagoeneko birkokatzera jo du, helmuga jakin batean turismo jasangarria garatzea eta mantentzea lortzeko slow mugimenduen estrategia gisa. Ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren onurak eta ondorioak neurtzeak eta haien berri emateak praktika horiek balio-katean zehar zein abantaila izan ditzaketen erakutsiko die balio-kateko eragile guztiei.

Gobernamendua eta turismoaren plangintza

2012ko ekainean, Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarriari buruz eginiko Rio+20 biltzarrean, hainbat estatuburuk 10 Urterako Kontsumo eta Ekoizpen Jasangarriko Programen Esparrua onartu zuten formalki. 10 Urterako Programa Esparrua mundu mailako ekintza-esparru gisa ezarri zen, nazioarteko lankidetza indartzeko eta kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren aldeko ereduetara azkarrago iristeko, bai herrialde garatuetan bai garatzeko bidean daudenetan. Gainera, Latouchen zortzi “R”ak abiapuntutzat hartuta, beste ekintza gehigarri batzuen bidez gida bat osatu dute desazkundean oinarritutako turismoaren teoriaren korronte nagusiko aditu garrantzitsuenek, desazkundera nola iragan erakusteko (HiggingsDesbiolles et al., 2018). Honako jarduera-lerro hauek proposatu dituzte:

Turismoaren plangintza estrategikoari eta proiektu jasangarriak sustatzeko pizgarriak emateari dagokionez, administrazioek posizio erabakigarria dutela aipatu da artikulu honetan. Turismoaren plangintza-ereduren alorrean aurrez eginiko ikerketei jarraipena emanez, turismoaren plangintza prozesuak kontzeptualizatzeko eta ikerketetarako eta gobernuen dokumentu gisa erabiltzeko moduari erreparatuta, hogeita hamar urteetan oso gauza gutxi aldatu direla ondorioztatu zuten Moscardo eta Murphyk. Egileek ordura arteko bibliografia aztertuta identifikatu zituzten arazoak behin baino gehiagotan errepikatu dira artikulu honetan, gaur egun duten baliozkotasunagatik:

• • • • •

• Proiektu zehatz batzuen gertuko behaketa, turismoa bere osotasunean aztertu ordez; • Turismoaren eraginei arreta urria ematea; • Faktore ekonomikoei eskaintzea arreta,ingurumenaren alderdiei noizbehinka eta azaletik erreparatuz;

Balioak berriro ebaluatzea eta aldatzea Errotutako kontzeptu kapitalistak birkontzeptualizatzea Ekoizpena berregituratzea Ekonomia birkokatzea Baliabideak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea

Turismoa Eraldatuz

25


• Helmuga batean turismoak beste jarduera batzuekin zer harreman izango lukeen eta haiei nola eragingo liekeen kontuan ez hartzea; • Negozioen arloko plangintza estrategikoa turismoaren plangintzarako oinarri nagusitzat jotzea,, eta horren ondorioak; • Merkatuaren edo turisten beharrizanak eta itxaropenak turismoaren plangintzako ardatz nagusitzat ezartzea, eta helmugako biztanleei oso funtzio mugatua eskaintzea, (batere eskaintzen bazaie). Aipatutako zerrendari, baliabideak berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka gehitu beharko litzaioke. Hori tokiko jardueretan inplizituki txertatuta egon liteke, baina uste dugu erronka hori nahitaez hartu behar dela kontuan turismoaren plangintza egiterakoan, eta askoz maila zabalagoan landu beharko litzatekeela. Turismoaren esparruan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea bezalako kontzeptuak harreragaitasunaren teorietan are gehiago txertatu behar dira oraindik. Gai honi buruz ikuspegi berriak proposatu dituzte Zhang, Liu, Wu eta Wang-ek (2018), eta hiribaliabideen eta ingurumenaren harrera-gaitasunari buruzko indize berria aurkeztu dute. Bestalde, identifikatutako baliabideak fisikoak ez ezik sozialak eta kulturalak ere badirenean, harrera-gaitasunaren teoria hartu-eman sozialaren teoriarekin bateratzea proposatu dute Muler-Gonzalez, Coromina eta Gali-k (2018). Baliabide mugatuko eta estresak jotako mundu honetan, turismoarekin lotutako eragileek lan sakona egin beharko dute turismoaren alorreko arazo nagusietako batzuk bideratzeko eta gizakien eta komunitateen ahaleginari egun eskaintzen zaizkionak baino onura eta balio handiagoak eskaintzeko. Analisi honek hausnarketa batzuk eskain ditu desazkundean oinarritutako turismoaren agendak egungo joerak irauli ditzakeela erakusteko. Horretarako, turismoa birdefinitu egin behar da, eta mundu mailako mugikortasunaren, pertsonen ongizatearen eta etorkizun jasangarriaren esparruan dagokion testuinguruan kokatu.

Erreferentziak Butler, R. W.: “The concept of a tourist area cycle of evolution: Implications for management of resources”, in Canadian Geographer, 24(1) (1980), 5–12. Cheer, J. M.; MIilano, C.; Novelli, M.: “Tourism and community resilience in the anthropocene: Accentuating temporal overtourism”, in Journal of Sustainable Tourism (2019) doi:10.1080/09669582.2019.1578363 Higgins-Desbiolles, Freya; Carnicelli, Sandro; Krolikowski, Chris; Wijesinghe, Gayathri; Boluk, Karla: “Degrowing tourism: rethinking tourism”, in  Journal of Sustainable Tourism (2019). Fletcher, R.: “Sustaining tourism, sustaining capitalism? The tourism industry’s role in global capitalist expansion”, in Tourism Geographies, 13(3) (2011), 443–461. doi:1 0.1080/14616688.2011.570372 Fletcher, R.: “Ecotourism after nature: Anthropocene tourism as a new capitalist “fix””, in Journal of SustainableTourism, 1, 2018. https://doi-org.access.library.unisa. edu.au/10.1080/09669582.2018.1471084 Fletcher, R.; Blazquez-Salom, M.; Murray, I.; Blanco-Romero, A.: “Special Issue on Tourism and degrowth”, in Journal of Sustainable Tourism Call for Papers (2017), 2018ko urtarrilaren 3an hemendik eskuratua: http://explore.tandfonline.com/cfp/ pgas/rsus-si-degrowth-4q2017 Gerber, J. F.; Raina, R. S. : “Post-growth in the Global South? Some reflections from India and Bhutan”, in Ecological Economics, 150 , 2018, 353–358. doi:10.1016/j. ecolecon.2018.02.020 Giaccaria, P.: “For the sake of place authenticity: tourists versus migrants in antitourism discourses”, American Association of Geographers-en urteroko biltzarrerako laburpena, 2018. 2018Ko irailaren 3an hemendik eskuratua: https://aag. secureabstracts.com/AAG%20Annual%20Meeting%202018/abstracts-gallery/11205 Graburn, N.: “Tourism: The sacred journey”, in Smith, V. (Ed.): Hosts and guests: The anthropology of tourism, 21–36, University of Pennsylvania Press, Philadelphia, 1989.

26

Turismoa Eraldatuz

27


Hales, R.; Jennings, G.: “Transformation for sustainability: The role of complexity in tourism students’ under- standing of sustainable tourism”, in Journal of Hospitality, Leisure, Sport, & Tourism Education, 21(b), 2017, 185–194. doi: 10.1016/j. jhlste.2017.08.001 Hall, C. M.: “Of time and space and other things: Laws of tourism and the geographies of contemporary mobilities”, in Burns, P.; Novelli, M. (Eds.): Tourism and mobilities: Local-*Global connections , 2008a, 15–32, Elsevier, Oxford. Hall, C. M.: Tourism planning, 2. argit., Pearson, Harlow, EB, 2008b. Hall, C. M.: “Degrowing tourism: D’ecroissance, sustainable consumption and steady-state tourism”, in Journal of Sustainable Tourism, 20(1), 2009, 46–61. doi:10. 1080/13032917.2009.10518894 Harvey, D.: A brief history of neoliberalism, Oxford University Press, Oxford, 2005. Hickel, J. (2018). “Why growth can’t be green. Foreign Policy” (Online). 2018Ko irailaren 18an hemendik eskuratua: https://for- eignpolicy.com/2018/09/12/whygrowth-cant-be-green/amp/? twitter_impressiontrue. Higgins-Desbiolles, F.: “More than an Industry: Tourism as a social force”, in Tourism Management, 27(6), (2006), 1192–1208. doi:10.1016/j.tourman.2005.05.020 Higgins-Desbiolles, F.: “Hostile meeting grounds”, in P. Burns; M. Novelli (Eds.), Tourism and politics: Global frameworks and local realities, Elsevier, Amsterdam, 2007, 309–332. Higgins-Desbiolles, F.: Capitalist globalisation, corporatized tourism and their alternatives. Nova Publishers, New York, 2008. Higgins-Desbiolles, F.: “The elusiveness of sustainability in tourism: The culture-ideology of consumerism and its implications”, in Tourism and Hospitality Research, 10(2), 2010, 116–129. doi:10.1057/thr.2009.31

Higgins-Desbiolles, F.: “Sustainable tourism: Sustaining tourism or something else?”, in Tourism Management Perspectives, 25, 2018, 157–160. doi:10.1016/j. tmp.2017.11.017 Higgins-Desbiolles, F. (2018b): “Why Australia might be at risk of ‘overtourism’, in The Conversation”, 2018ko irailaren 3an hemendik eskuratua:https://theconversation. com/why-australia-might-be-at-risk-of-overtourism-99213. Higgins-Desbiolles, F.: (2018c). “The potential for justice through tourism.”, in Via Tourism Review, 13, Via [Online], 2018Ko irailaren 1ean hemendik eskuratua: http:// journals.openedition.org/viatourism/2469. doi:10.4000/viatourism.2469 International Organization for Migration (n.d.). IOM History. 2018Ko irailaren 3an hemendik eskuratua: https://www.iom.int/ iom-history. Iorgulescu, M. C.; RWavar, A. S.: “The contribution of social enterprises to the development of tourism: The case of Romania”, in Procedia Economics and Finance, 32, 2015, 672–679. doi:10.1016/S2212-5671(15)01448-3 Jazairy, I. (2017): “The protracted refugee and migrant crisis: A challenge to multilateralism”, in Inter Press Service. 2018Ko abuztuaren 3an hemendik eskuratua: http://www.ipsnews. net/2017/12/protracted-refugee-migrant-crisis-challenge- multilateralism/. Jackson, T.: “The post-growth challenge: Secular stagnation, inequality and the limits to growth”, in Ecological Economics, 156, 2019, 236-246. Jackson, Tim: Prosperity without Growth: Economics for a Finite Planet, Londres, EB, 2009. Moscardo, G.; Murphy, L.: “There is no such thing as sustainable tourism: Reconceptualizing tourism as a tool for sustainability”, in  Sustainability,  6(5), 2014, 2538-2561.

Higgins-Desbiolles, F.: “The Hotel Bauen’s challenge to cannibalizing capitalism”, in Annals of Tourism Research, 39(2), 2012, 620–640. doi:10.1016/j.annals.2011.08.001

28

Turismoa Eraldatuz

29


Turismo-plataforma kolaboratiboak eta hiri-eremuak sortzea: Bartzelonako istorioak Julie Wilson doktorea

Sarrera Esan izan da ekonomia partekatuak, ekonomia kolaboratibo (EK) zabalago baten barruan, espazio turistikoak eraldatzeko ahalmena duela, baita hark helmuga turistikoen garapenean, lehiakortasunean eta jasangarritasunean eragiteko ere, zenbait maila eta testuingurutan (Dredge eta GyimĂłthy, 2017). Ekonomia kolaboratiboa bizkor piztu da azken hamarkadan, zabal azaldu baitzen hasieran ordezko eredu ekonomiko gisa gizarte garaikideetan, turismoaren sektorean bereziki, eta horrek era guztietako eraldaketak, gatazkak eta ondorioak ekarri zituen. Turismoaren esparruan, aipatzen den argudio nagusietako bat da EK-ko ekosistemek aukera berriak eskain ditzaketela ohiko ekoizpen- eta kontsumo-ereduak ordezteko, baita plataforma demokratikoa gobernatzeko eta kooperatibismorako modu bidezkoagoak ere. 30

Era bertsuan, ordea, espazio turistikoetan EKren presentzia geroz eta nabarmenagoak tentsioak eta prozesu aztoratzaileak eragin ditu, eta horrek ondorioak izan ditu industria-sektore tradizionaletan eta tokiko komunitateetan. EK-ko plataforma nagusien erretorika, hein handi batean, negozio-eredu tradizionalen ‘ordezko aukerarik’ jasangarrienak direlako narrazio bidez egindako (auto)azalpenetatik dator, nahiz eta errealitatea oso bestelakoa izaten den. EKren hasierako egunetan haren modus operandiak gizarte-mugimenduetan errotutako nolabaiteko logika global bati jarraitu zion arren, mugimendua plataforma-kapitalismo gisa ustiatzeak desberdintasun-arazoak dakartza, tokiko mailan ondorioak eta konplexutasun eta erronka handiak eragiten baititu. Testuinguru horretan, turismoak gailu heuristiko bat eman dezake, zeinaren bidez EK-k ekonomia-eredu berri gisa eskain ditzakeen aukerak eta erronka konplexuak uler baitaitezke, baita gizarte jasangarriagoak lortzeko ekarpen potentzial bat ere. Ekonomia kolaboratiboa turismoaren ordezko eremu bideragarritzat hartu behar bada, ezinbestekoa da ulertzea zer erronka sozial eta ekonomiko global dakartzan EK-k haren agerpena berrikuntza aztoratzailearen faktore nagusi gisa ulertu nahi duten espazio turistikoentzat, eta zenbaterainokoa den benetan haren ahalmen eraldatzailea. Ekonomia kolaboratiboaren garaian, gaur egungo turismogobernantzako eragileek sakon ulertu behar dituzte EK-ko ekimenek dituzten aukerak eta mugak, eta politika publikoei eta garapen-estrategiei lagundu diezaieketen erantzunak eman behar dituzte. Dena dela, garrantzitsua da, era berean, aztertzea zenbateraino datorren bat EK gizartearen eta lekuen interesekin, baita benetan emaitza jasangarriagoak sortzen dituen ere, eta, batez ere, epe luzera abantailak ekar ditzakeen helmuga turistikoentzat eta haien egitura sozioespazialentzat. Kapitulu honek aztertzen du nola sortzen dituzten (hiri) eremuak plataforma kolaboratibo digitalek eta nola sorrarazi dituen horrek espazio polemikoak, non turismoak talka egiten baitu beste alderdi sozio-politiko, kultural eta ekonomiko batzuekin (Appadurai, 1990; 1996), hiria erabiltzeko eskubidearen tira-biran. Bereziki nabarmentzen da, batetik, turismo-plataforma kolaboratiboek eragin desberdina dutela hiriko zenbait auzoen garapenean eta, bestetik gizarte-mugimenduek prozesu horiei kontra egiteko eta haiek gaitzesteko dituzten moduak. Bartzelona kasu-azterketa gisa harturik, turismo-plataforma kolaboratiboek (hiri) espazio polemikoetan dituzten eraginak aztertzen ditut. Gai horri buruzko literaturarik garrantzitsuena aztertzeaz gainera, kapituluak barnean hartzen ditu NOUTUR ikerketa-taldeak Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC) egindako bi ikerketaproiektutako zenbait lotura kontzeptual eta ideia.

Turismoa Eraldatuz

31


Turismoarekin erlazionatutako plataforma kolaboratiboak: onespenetik bazterketara? Turismoarekin erlazionatutako ekonomia kolaboratiboko plataformak berrikuntza aztoratzaile garrantzitsu bihurtu dira, ahalmena dutenak hirien eboluzioan alde batera edo bestera eragiteko, epe luzeko eraginei eta emaitzei dagokienez. Orain arte, plataforma estraktibo handiek ez dute etorkizun-aukera positiborik izan turismoaren arloan, baina argi dago hori plataforma motaren araberakoa dela, plataforma guztiak ez baitira berdinak. Plataforma horien eragina askotarikoa da: batzuen iritziz, areagotu egiten dituzte ondorio negatiboak, kapitalismo-plataformaren adibide bihurturik (Srnicek, 2016) eta bitartekaririk gabeko negozio-ereduak bultzatuz (business - to-peer izenaz ezagunak ingelesez); beste batzuentzat, berriz, turismo-jarduera antolatzeko eredu jasangarriagoa dira sozialki, ekonomikoki zein kulturalki; eta, azkenik, espektroaren beste muturrean, partekatzean eta elkarlanean oinarritutako jarduera baten islatzat jotzen dituzten beste batzuek (Novel, 2014; Scholz eta Schneider, 2017). Turismo-plataforma gero eta estraktiboagoak bizkor agertu direnez azken urteetan (hain zuzen ere, bitartekariek transakzio gehienak kontrolatzen dituzte eta haietatik onura lortzen dute; ikusi Gössling eta Hall, 2019), plataforma-kapitalismoa oso kritikatua izan da eta diskurtso neoliberalaren ondoriotzat jo da (Cockayne, 2016). Kritiken ardatza, eskuarki, plataforma estraktiboen jarduerak dituen ondorio negatiboetatik sortzen ari diren aldaketa sozial nagusiak dira, zeren askotariko emaitza zalantzagarriak eta desberdintasun sozial eta kulturalak eragiten baitituzte, baita garapen-maila desberdina ere (Frenken eta Schor, 2017; Gillespie, 2010; Kakar et al., 2018; Martin, 2016; Richardson, 2015; Slee, 2017; Srnicek, 2016; Schor, 2017; Sundararajan, 2016). Gösslingek eta Hallek (2019) berresten dute, hala ere, ekonomia partekatuak, bere jatorrizko zentzuan, ekonomia kolaboratibo zabalago baten barruan, jasangarritasunari ekarpen garrantzitsuak egiteko ahalmena duela (nahiz eta onartzen duten eredu hori geroz eta gehiago ordezten duela ekonomia kolaboratiboak, zeinek - diote- jardute ekonomiko neoliberalen hedapen eta azelerazio gisa jokatzen baitute). Nolanahi ere, plataforma estraktiboen eredu hori turismoaren barruan eta handik kanpo ere zabaldu da, nahiz eta berriki urratsak egin diren halako ereduak baztertzeko, haien ibilbideak murriztuta politiken eta arauen bidez (ikusi Nieuwland eta van Melik, 2018; eta Molas, 2017, eta Morales, Garay eta Wilson [laster argitaratzekoa] Bartzelonako kasuan). Plataforma horiek joera 32

izan dute bere gain hartzeko turismoaren arloan aurkeztutako eta eztabaidatutako inpaktuen errua, eta, Bartzelonaren kasuan, hori modu bereziki dramatikoan gauzatu da azken hamarkadan; hainbesteraino, ezen Trillas-en iritziz (2017) “Airbnb kulpahartzaile ezin hobe bihurtu da masa-turismoaren kritika guztiak jasotzeko”. Ukaezina da turismoarekin erlazionatuta dauden ekonomia kolaboratiboaren jarduerak izugarri hazi direla azken urteotan tamainari eta irismenari dagokienez. Aldaketa aztoratzaile garrantzitsu horrek eragin dituen ondorioak tokiko auzoetan nabaritzen dira bereziki, non joera baitute tentsio sozioespazialak eragiteko hiri-egituran eta ondorio zalantzagarriak eragiten baititu komunitatearen eta merkataritza-bizitzaren egunerokotasunean, hala nola bizimodua garestitzea, etxebizitza-merkatuaren espekulazioa eta etxebizitza- eta merkataritzagentrifikazioa (Horn eta Merante, 2017; Ioannides et al, 2018; Lee, 2016). Halaber, iradoki da (Füller eta Michel, 2014; hemen aipatua: Ioannides et al, 2018) zenbait auzotan hautemandako etxebizitzen prezio-igoera “hein batean baino ezin dela azaldu epe laburreko ostatuaren hedapen izugarriaren bidez, eta azalpen osoa askoz konplexuagoa dela” (1. or.). Ondorio negatiboak jasan dituzten gizarte-taldeen erantzuna harrigarria izan da kasu askotan. Zenbait azterketak iradoki dute berriki gora egin duten protestaeta erresistentzia-mugimenduak jarduera turistikoen presio geroz eta handiagoen kontrako erantzun indartsu eta kritikoa direla (Cabrerizo et al, 2017; Colomb eta Novy, 2016), non turismo-moduak eta haien ondorioak eztabaidatzen edo deitoratzen baitira haien ondorio negatiboengatik. Plataforma-kapitalismoak turismoaren esparruan izan duen hedapen azkarra kontuan harturik, logikoa litzateke turismoarekin erlazionatutako ekonomia kolaboratiboko plataforma nagusien erretorikaren berezko kontraesanak agenda aktibistekin lotzea, turismomota deitoratu edo polemikotzat jotzen baitira. Hain zuzen, zenbait ikertzaile ari dira dagoeneko lotura horiek gauzatzen (ikusi Romeo Renau-k (2018) eta Sequera-k (2018) Valentzian eta Madrilen, hurrenez hurren, plataforma kolaboratiboen inguruan izaten diren hiri-gatazkei buruz berriki egindako azterketak, eta Morales, Garay eta Wilson (laster argitaratzekoa) Bartzelonaren kasuan). Badirudi kezka garrantzitsua direla EK-ko plataformek beren burua negozio-eredu tradizionalen ordezko aukera jasangarriago eta bidezkoago gisa aurkeztetik etorri ohi diren kontraesan nagusiak; izan ere, esperientzia egiazkoagoak, anfitrioiaren eta bezeroaren arteko konpromiso sendoagoa eta bertakoentzako diru-iturri malguagoa sustatu nahi dituzte. Hala ere, errealitatea oso bestelakoa izaten da askotan, eta ekonomia kolaboratiboa plataforma-kapitalismo gisa ustiatzeak desberdintasun Turismoa Eraldatuz

33


sozioespaziala eta garapen-maila desorekatua eragiten ditu (Das, 2017; Harvey, 2006; Smith, 1984), kontuan harturik, batetik, eragin sozial askotarikoak eta oso desberdinak dituela tokiko mailan, eta, bestetik, oso konplexua dela prozesu horiek ulertzea. Zenbateraino dago benetan, ordea, plataforma-kapitalismoa neurriz gaindiko turismoari buruzko eztabaidaren erdigunean (Milano, Cheer eta Novelli, 2018) espazio turistiko polemikoetan? Zenbateraino dira garrantzitsuak turismo-plataforma estraktibo nagusiak hiri askotan neurriz gaindiko turismoa gaitzesten duten erresistentziamugimenduek duten pertzepzioaren ikuspegitik? Nola areagotzen dituzte plataforma horiek garapen-maila desorekatua eta desberdintasun sozioespazialak? Nola aldatzen da erlazio hori espazio turistiko polemikoen eta erresistentzia-mikrogeografien arabera auzo mailan? Inpaktuen aldetik gehien sufritzen duten auzoak al dira protesta eta erresistentziarik handienak adierazten dituztenak? Moralesek, Garayk eta Wilsonek (laster argitaratzekoa) galdera horiek xehetasunez aztertzen dituzte; hala ere, espazio polemikoen testuinguruan turismo-plataforma kolaboratiboetatik eratorritako dinamika bereziak argitzen lagundu diezaguketen bi esparru teoriko aurkeztuko ditut kapitulu honetan. Hauek dira leiar kontzeptual horiek: espazio turistiko polemikoen garapen-maila desberdina eta erresistentzia-geografiak / hiria erabiltzeko eskubidea. Azterketa hori Bartzelonako kasu-azterketa bati eta hark ostatu-plataforma kolaboratiboekin duen erlazio berriari jarraikiz egin da.

1. Turismo-plataforma kolaboratiboak eta espazio turistiko polemikoak Tentsio asko ikusi dira plataforma kolaboratiboen artean komunalitateari eta hierarkiari dagokienez, eta tentsio horiek ekonomia geopolitikoari eragiten diote, nola narrazio handien bidez, hala tokiko politiken bidez (Downing, 2018). Talka horren azken adierazleetako bat da modu aldaezinean ekonomia partekatu / ekonomia kolaboratibo deritzon prozesu aztoratzailearen sorrera (termino hori kargatu samarra dela aintzatetsiz, ikusi ekonomia partekatuaren / ekonomia kolaboratiboaren inguruan Gyimóthy-k eta Dredge-k 2017an terminologia gainjarriei buruz egin zuten azterketa). Nolanahi ere, Ioannidesen eta besteren (2018) ikuspegiari jarraikiz, kapitulu honetan ‘ekonomia kolaboratiboa’ (EK) baino ez dut aipatuko, nahasterik izan ez dadin. Hala ere, garrantzitsua da kontuan izatea ekonomia kolaboratiboko ekimen oso desberdinak daudela: batzuk kooperazio-maila handiagoko plataformak dira, (benetako) partekatzean oinarrituak eta balio sozial eta ingurumenekoak nabarmentzen dituztenak, eta beste batzuk, berriz, askoz eskala handiagoko plataforma estraktibo monetizatuak dira (adibidez, Airbnb). 34

Ez da nire asmoa hona ekartzea ekonomia partekatuaren gorakada eta ondorioei buruzko eztabaida ugari eta konplexuak, edo, zehatzago, turismoaren esparruko plataforma kolaboratiboei buruzkoak (Dredge eta Gyimóthy, 2015; 2017; Guttentag, 2015; Gössling eta Hall, 2019) edo, are gutxiago, turismoaren eraginpeko esparrutik haragokoei buruzkoak. Nire ustez, plataforma estraktibo nagusiak plataformakapitalismoaren adibide bat dira (ekonomia partekatuaren berezko noziotik urrun - ikusi Coldwell, 2016-), eta eragin nabarmena duten hirietan. Eragin horiek aztertuko ditugu hemen, hiria erabiltzeko eskubidearen, garapen desorekatuaren eta erresistentzia - geografiaren testuinguruan. Ferreri-k eta Sanyal-ek (2018) dioten moduan: “‘partekatzearen’ diskurtsoa, zeinak jardunbide horien bizikidetzaalderdia gailentzen baitu eta batez besteko familiek erabili gabeko edo gutxiegi erabilitako aktiboak beren sarreren osagarri gisa erabiltzeko aukera nabarmentzen baitu, saiatzen da enpresa horiek hiritar arruntentzat duten erakargarritasuna ahalik eta gehiena areagotzen, baina, aldi berean, haien irabaziak markatzen dituzten akordiorik konplexuenak ezkutatzen ditu” (3.364. or). Turismo plataforma estraktiboen gorakadak, hala nola Airbnb-renak, agerian utzi ditu hirietako erabilera desberdinen arteko gatazkak eta bateraezintasunak, baita plataforma horiek etxebizitzetan, eremu publikoan eta bizimoduaren kostuan eragiten duten presioa ere. Plataforma horiek espazio turistiko berriak sortzeko eta hirietako auzoetan espazio turistiko polemikoetako eztabaida areagotzeko joera dute. Gainera, haien eraginak aurretiaz benetako jarduera turistikorik gabeko bizileku-auzoetako ekoizpen- eta kontsumo-zirkuitu tradizionaletatik haragokoak dira (Lloyd, 2002; Hannigan, 2007), eta, beraz, hiriko eguneroko bizitzaren eremura hedatzen dira. Airbnb ostatu-plataformaren eragin espazialei dagokienez, ikertzaile batzuek ikuspegi desberdinak hartu dituzte espazio-kontzentrazioa ulertzeko (bereziki Murray Cox-en ‘InsideAirbnb’ datu-base berritzailearen eta beste zenbaiten bidez, hala nola Data Hippo, eta FourSquare-ko erregistroen eta ikusizko datu-iturri lokalizagarrien bidez, adibidez Instagrameko eta Panoramioko argazkiak) (ikusi Adamiak, 2018; Dudás et al, 2017; Gurran eta Phibbs, 2017; Gutiérrez et al, 2017; García-Palomares et al, 2015; Hu et al, 2015; Ioannides et al, 2017; Quattrone et al, 2016; Roelofsen, 2018b; Wachsmuth eta Weisler, 2018; Yrigoy, 2016). Airbnb-ko eta oporretarako alokairuko beste plataforma batzuetako ostalariek espazio turistiko horiek nola hautematen dituzten Jordan-ek eta Moore-k (2018) egindako ikerketa kualitatibo batean aztertu da. Aurkitu zuten ohikoak direla lurzoruaren erabilera-eskubideei buruzko bizilagunen arteko gatazkak, eta egoiliarrek parte hartu nahi dutela epe laburreko alokairuen araudiari eta betearazpenari Turismoa Eraldatuz

35


buruzko eztabaidan; horrek plataforma horien eragin negatiboen inguruko zenbait gatazka baretuko lituzke. Roelofsen-ek (2018a) aztertzen du nola lagundu duten Airbnb-k eta gisa bereko ostatu-trukerako plataformek zenbait lekuren eraldaketa sozial sakonean, eta nabarmentzen du gizarte zibilak, auzo-elkarteek eta etxebizitza egonkorren aldekoek kezka sendoak adierazi dituztela Airbnb-k gentrifikazioa bizkortzen eta etxebizitzamerkatua aztoratzen duen egitekoaren inguruan (25. or). Xede horrekin, hirietako “Airbnb efektua” ere aztertzen du (van der Zee, 2016; Arias Sans-ek eta Quaglieri Domínguezek ere aztertua, 2016; Cócola-Gant 2016; Cócola-Gant eta Pardo 2017; Morales, Garay eta Wilson, laster argitaratzekoa; Roelofsen eta Minca, 2018).

2. Erresistentzia-geografiak eta hiria erabiltzeko eskubidea: turismo-plataforma kolaboratiboekiko erresistentzia sareko aktibismo digitalaren bidez Hiria erabiltzeko eskubideak, zeina 1968an Henri Lefebvre-k sortutako ideia baita, hiri-biztanle guztiek (beren hiritartasunetik, etniatik, erosahalmenetik, generotik eta abarretik harago) beren hiria sortzen eta aurreratzen parte hartzeko duten eskubidea du ardatz. Bereziki, ideiaren ardatza hiria sortzen parte hartzeko aukeratik baztertutako jendearen eskubideak dira - haien beharrak eta nahiak kontuan hartuta-, kapitalaren eskubideak baino gehiago (Smith, 1979). Horrek zalantzan jartzen ditu dauden botere-harremanak eta hiri-garapena eta hiri-eremuaren sorrera sustatzen dituzten sistema kapitalistaren sustrai sakonak, harreman sozialak, politikoak eta ekonomikoak barne. Oro har, eskubide hori indarrez borrokatu behar izan da protestaren eta erresistentziaren bidez, eta testuinguru soziopolitiko askotan hiria erabiltzeko eskubidea gauzatzeko aukerak berezko duen borrokaren adibide asko daude. Turismoaren testuinguruan, nozio hori ez da xehetasunez aztertu, baina espazio turistiko polemikoetako gatazkak aztertzeko balio lezakeen leiar gisa agertzen ari da (ikusi Cañada, 2019; Hernández-Ramírez 2018). Duela nahiko gutxi arte, protesta eta erresistentzia sozialak nahiko gai errazak ziruditen, botere-harremanen, ekonomia politikoaren eta justizia sozialaren bidez interpretatzeko modukoak (Keith eta Pile, 1993). Hala ere, ikerketa akademikoa eta aktibismoa ekintza-ikerketaren eta esparru kontzeptualen sorrerarekin lerrokatzen joan diren heinean, protesta soziala tinko kokatu da muturreko erresistentziageografia berrien barruan (Keith eta Pile, 1997; ikusi, halaber, Berberoglu, 2019; Cox eta Gunvald Nilsen, 2007; Tarrow, 1998; van der Heijden, 2012). 36

Kultura-politika erradikalek - arraza, generoa eta sexualitatea ardatz dituzten askapenmugimenduak dira horien adibide- zapalkuntza- eta bazterketa-leku eta-eremuak erresistentzia-eremu bihurtzeko borrokatu dira (Keith eta Pile, 2013). Erresistentzia hauste-ekintza bat (mugak gainditzea), aurkaritza-ekintza bat (barrikadak jartzea) edo eguneroko tinkotasun-ekintza bat bada, orduan ezin egokiagoa da espazio polemikoa sozialki eta kulturalki eratua dagoen geografia erakusteko. Hiri askotan turismoaren kontrako herri-erresistentziak berriki izan duen gorakadari dagokionez, Cañadak (2019) nabarmentzen du lokalismo berri bat hauteman duten mugimendu sozialen eta erakunde politikoen arteko eztabaida bat hiria erabiltzeko eskubideak hiri turistikoetan duen eraginaz. Lokalismo berri horren ardatza, nagusiki, etxebizitza-eskubidea, auzoko biztanleek egunero erabiltzen duten merkataritza-egituraren galera eta bizimodua garestitzea izan dira, besteak beste. Esaten du eztabaidaren puntu nagusietako bat higiezinen kapitala erauzteak eragin dituen ondorioak direla; izan ere, erauzte horrek kate-ondorioak ditu, erosahalmen txikiagoko egoiliarrak espazio turistiko erakargarrienetatik atera eta hiriaren periferiara mugitzera behartzen baititu. Erresistentzia-geografiak geroz eta presentzia nabarmenagoa dute mundu digitalean, eta esan liteke sare sozialak aldaketa sozialerako indar gisa erabiltzen dituzten protesta-kultura digitalek beren aktibismorako nolabaiteko ‘aurrealde digital global’ gisa erabiltzen dituztela sare sozialak (Gerbaudo eta Treré, 2015). Hori areagotu egin da #occupy, #indignados eta #aganaktismenoi mugimendu globalen sorrerarekin (van Harperen et al, 2018), eta sare sozialak, hala nola Twitter, ageri-agerian egoteko plataforma global bihurtu dira (Castells, 2015). Zentzu hertsian, areagotu egin da gizarte-mugimenduen, sare sozialetako aktibismoaren eta digitalki ahalbidetutako aldaketa sozialaren inguruko interes akademikoa (Bennett et al, 2013; Conover et al, 2013; Earl et al, 2014; Earl eta Kimport, 2011; Fuchs eta Trottier, 2014; Gerbaudo 2012; Gerbaudo eta Treré, 2015; Theocharis et al, 2015; McCaughey eta Ayers, 2003; Toret et al, 2015). Turismoaren testuinguru zehatzean, ikerketa gutxi egin dira turismoarekin erlazionatutako protesta sozialari eta erresistentzia-mugimenduei buruz, eta salbuespena Gard McGehee et al. (2014) eta Colomb eta Novy (2016) egileen monografia izan da, une aproposean editatua, hiri-turismoko gatazkei eta borrokei buruzkoa, hiri turistikoetako protesta- eta erresistentzia-mugimenduen gaia lantzen duena. Ostatu-plataforma kolaboratiboen kontrako protesta sozialei eta erresistentziari buruzko lehenagoko ikerketei dagokienez, kontuan izan beharreko aurretiazko bi ikerketa egoki daude. Sequera (2018) Airbnb Madrilen, eta Romero Renau (2018), Valentzian. Turismoa Eraldatuz

37


Kontua da zenbateraino den plataforma-kapitalismoa talde-aktibistentzako lehentasun nagusi, nahiz eta Europako hiri askotan turismoaren kontrako protesta soziala eta erresistentzia argi eta garbi bat datozen turismo-plataforma kolaboratiboen sorrerarekin, ikertzaile askoren arabera (Alizadeh et al. 2018; Adamiak, 2018; Gil eta Sequera, 2018; Roelofsen, 2018b), gentrifikazioa zuzenean Airbnb-rekin erlazionatu den gisa berean (ikusi Barron et al, 2017; Gil eta Sequera, 2018; Mermet, 2017; Stors eta Kagermeier, 2017; Wachsmuth eta Weisler, 2018). Gutiérrezek eta bestek (2017) ikusi zuten bazegoela lotura bat ohiko ostatuen eta plataforma-ostatuen eta Bartzelonako biztanleria egoiliarraren artean, iradokiz bizileku-eremu berriak gehitzen ari zaizkiela turismoaren presioa jasan izan duten eremu tradizionalei hiriko ardatz turistiko nagusian. Haiek diote Airbnb-k eragin nabarmena duela presio horretan, auzo horietan “sortu baitira Airbnb-ren ostatu berrien eta biztanleria egoiliarraren arteko arazoak”, hain zuzen (290. or).

Auzoen eraldaketa, garapen-maila desberdina eta turismo-plataforma kolaboratiboak Smith-ek (1984) esan zuen garapen espazial desberdina kapitalaren/merkatuen prozedurazko logikaren funtzio bat dela; beraz, gizarteak eta ekonomiek espazioa ‘sortzen’ dute - ideia horiek ez zuten galdu eraginik 24 urte geroago (ikusi Brenner et al, 2010), eta oraindik ere badute oihartzuna (Das, 2017)-. Baina zergatik da hain garrantzitsua espazioaren/lekuaren/lurraldearen garapen-maila desberdina (Harvey, 2006; Smith, 1984) turismoari eta hiria erabiltzeko eskubideari buruz ari garenean? Izan ere, Cañadak (2019) dio hirietako turismo-enpresa asko hiriko eremuak, publikoak nahiz pribatuak, saltzetik bizi direla. Hala ere, Cañadak (2019) gogorarazten digu enpresa horiek egiaz haiena ez den zerbait saltzen ari direla, baina produktu hori behar dutela funtzionatzen jarraitzeko. Hiriak, hiriko jendeak eta han egiten den edo historikoki egin den jarduera orok osatzen duten jabego komunarekin (eta, azkenaldian, baita pribatuarekin ere) komertzializatzen dute. Horren ondorioa da, jarraitzen du Cañadak (op. cit.), hiri/eskualde horrek izan behar lukeenari buruzko presioa iraunkor bihurtzen dela, turismoan sartutako kapital handiaren ondorioz. Dinamika horrek hirian bizi diren eta haren eguneroko eraginak jasan behar dituztenei eragiten die azkenean. Zentzu horretan, Airbnb ez da salbuespen bat; izan ere, zerrendan dituen ostatuez gainera, ostatu horiek dauden auzo/hirietako eremu publiko eta pribatuen mende ere badago. Estraktiboa, tokiko 38

lekuak saltzen ditu `bertakoak bezala bizi’, `munduko hiritarra’, `kontsumo jasangarria’ eta antzeko esaldiak baliatuz. Turismo-plataforma kolaboratiboekin erlazionatutako espazio-desberdintasunen eta garapen-maila desberdinaren inguruko interes akademikoa bizkor ari da areagotzen. Airbnb-ren eskaintzan (zerrendak) oinarritutako azterketetan (ikusi Alizadeh et al. 2018; Adamiak, 2018; Gil eta Sequera, 2018; Gutiérrez et al, 2017; Morales, Garay eta Wilson, laster argitaratzekoa; Roelofsen, 2018b; Wachsmuth eta Weisler, 2018), Airbnb ostatu-plataformaren onurak (Levin, 2016; Quattrone et al, 2016) eta eragin negatiboak geografikoki desberdintzat hartzen dira aztertutako hirietan espazio turistiko polemikoen barruan eta haien artean. Turismoaren eraginen banaketa desberdinari lotutako gentrifikazio-prozesuak ere gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen espazio turistikoetako ihesen eta fluxuen dinamikari buruzko ikerketan (Arias Sans, 2018; Cócola-Gant, 2018; González Fernández, 2018; Gotham, 2018; Freytag eta Bauder, 2018; Gravari-Barbas eta Guinand, 2017; Wilson eta Tallon, 2012).

Presiopean: Bartzelonaren harreman nahasia ekonomia kolaboratiboarekin eta turismoarekin. Testuinguru orokorra eta arautzailea 2015ean, Bartzelonako hiriaren administrazioa erabat aldatu zen: Barcelona en Comú alderdiak - ezkerreko talde politikoek, hiri-mugimenduek eta oinarri-erakundeek osatutako alderdia- irabazi zituen udal-hauteskundeak, eta Ada Colau aktibista sozialak hartu zuen hiriko alkatetza (ikusi Russo eta Scarnato, 2018). Barcelona en Comú alderdiak hartu zuen norabide berritzailea ia berehala bihurtu zen munduko erreferentzia-puntu hiri-gobernantza demokratikorako, herritartasun-agenda berrituarekin eta berdintasun soziala balio nagusi zuela (Charnock, 2018; Eizaguirre et al, 2017). Hain zuzen, turismoa izan zen, beharbada, aldaketa politiko hori gerta zedin faktore nagusietako bat; Russok eta Scarnatok (2018), Bartzelonak turismoarekin duen harreman soziopolitiko berrian izan diren aldaketen azterketa bikainean, iradokitzen dute Barcelona en Comú alderdiak turismoarekiko zuen jarrera kritikoa izan zela 2015eko hauteskundeak irabazteko arrazoia. Berresten dute “duela gutxi arte hiria berritzeko jardunbide egokitzat eta helmuga global arrakastatsutzat hartua izan Turismoa Eraldatuz

39


ostean, Bartzelonan erabat aldatu dela turismoarekiko pertzepzio publikoa: ‘zeruko mana’ izatetik bertako hiritarren bizi-kalitateari eragiten dioten arazo serioetara” (455. or.). Presio turistikoaren kontrako erresistentzia areagotu egin zen intentsitatez eta mailaz aldi horretan guztian, eta hiriko gobernu berriak bizkor proposatu behar zituen irtenbideak.

Sektore publikoaren erantzuna Bartzelonako ­ ostatu-plataforma kolaboratiboen kontra Ohiko ostalaritzak nahiz plataformetan oinarritzen denak dakartzaten erronkei erantzuteko, administrazio berriak hartu zuen lehenengo neurrietako bat hotel eta oporretarako apartamentu berriak irekitzeko baimenen berehalako luzamendu bat ezartzea eta turismo-plan berri bat (PET2020) garatzea izan zen, 2015erako “Barcelona En Comú” alderdiaren larrialdi-planean jasota dagoenez, baita Ostatu Turistikorako Plan Berezi bat (PEUAT) ere, zeinak Bartzelonako hiri-plangintza eta turismo-ostatuen kudeaketarako irizpideak uztartzeko arau-esparru bat ematen baitu. Lambrea Llop-ek (2016) adierazten duenez, etxebizitza-eskubidea bermatzea izan zen administrazio berriaren helburu nagusietako bat (desjabetzeak saihestea, arrazoizko prezioa duten etxebizitza gehiago izatea, eta abar), baita alokairumerkatu pribatuan alokairuaren kontrola ezartzea ere (alokairu-sabaiak ezartzea). Russok eta Scarnatok (2018) diotenez, urtebeteko luzamendua bereziki eztabaidagarria izan zen, ordurako abian zeuden inbertsio-proiektu asko geldiarazi baitzituen. Horren ondoren neurri-sorta berri bat hartu zen, zuzenean Airbnb eta gisa bereko P2P ostatu-plataformetara bideratua. Neurri horiek geroz eta zorrotzagoak bihurtu dira 2015az geroztik, eta erantzun gogorrak jaso dituzte plataformen eta zenbait erabiltzaileren aldetik. Jarraipenari, kontrolari eta zigorrei dagokienez, Kataluniako Generalitateak 30.000  euroko isuna ezarri zion Airbnb-ri 2014an, 1.500 euroko isun gehigarri batekin, Administrazioak eskatu bezala turismo-erabilerarako baimenik ez zuten ostatuen zerrenda kendu ez zuelako (Lambrea Llop, 2016). 2017an, hiri-gobernuak webgune bat jarri zuen abian (http://www.fairtourism.barcelona/) ostaturen bat alokatu nahi dutenek aukera izan dezaten egiaztatzeko ea ostatu horrek turismoerabilerarako baimenik baduen ala ez, eta hiritarrek aukera izan dezaten, batetik, etxebizitza batek baimen ofizialik baduen ala ez eta ikusteko, eta, bestetik, legez kanpoko zerrendak salatzeko. Neurri hori indartzeko, ikuskari-talde bat sortu zen egiaztapen-lanak egiteko. 40

2018an, Airbnb-k 600.000 €-ko isuna jaso zuen baimenik gabeko jabegoak eskaintzeagatik, eta, horren ondorioz, isunak jarri zitzaizkien 5.000 etxejaberi, eta 2.000 jabegotik gora kendu ziren plataforma kolaboratiboetatik. Gero, 2018an, Airbnb-k bere zerrendei zegozkien datuak eman behar izan zizkion hiri-gobernuari (mantentzen zen zerrenda-kopuruari buruzko informazioa, jabeen helbide fiskala eta beste datu batzuk), eta, azkenik, argitu ahal izan zen zer zerrenda ziren “multihost” eredukoak eta zein ari ziren plataforma erabiltzen benetan ostatu-soberakina eskala txikian alokatzeko. Plataformaren eta hiri-gobernuaren arteko harreman gatazkatsuak aurrera jarraitzen du hirian jarduteko modu zehatzei buruz egiten ari diren negoziazioen bidez.

Hiritarren erantzuna Bartzelonako ostatu-plataforma kolaboratiboen kontra Bartzelonan, turismo-asetasunaren kontrako zenbait protesta- eta erresistentziataldek indar handia hartu dute, eta beren aktibismorako babes- eta energia-maila geroz eta handiagoak mobilizatzea lortu dute; aktibismo hori oso antolatua, digitala eta sozialki konektatua izan ohi da, eta geroz eta irismen multinazionalagoa du. Kasu horretan, plataforma-kapitalismoa izan ohi da haien kezka nagusietako bat batez ere ‘disrregulazio arautua’ren adibide ezin hobe diren turismo-plataforma gero eta estraktiboagoak (Ferreri eta Sanyal, 2018), hala nola Airbnb, nahiz eta plataforma horien kontrako jarrera adierazten duten diskurtsoek joera duten tokiko turismo-asetasunaren kontrako kritika orokorren artean galtzeko. Russok eta Scarnatok (2018) hiri-mugimendu sozialen garrantzia dokumentatzen dute, hala nola auzokide-elkarteena eta langile-sindikatuena, eta zalantzan jartzen dituzte ‘Bartzelona ereduko’ irabazi sozialak eta haien adierazpen agerikoenak; adibidez, bertako biztanleen eta tokiko zerbitzuen lekualdatzea hiria berritzeko proiektu handien eta turistaz beteriko hiri kosmopolita batean bizitzeak dakarren bizimoduaren garestitzearen ondorioz (463. or.). Berresten dute presio horiek ugaritu egin direla eta are konplexuagoak bihurtu direla hirian ostatu-plataforma kolaboratiboko sareek izan duten hedapen azkarraren ondorioz. 2017ko udan ‘turismofobia’ terminoa agertu zenetik, protestak eta erresistentziak geroz eta izaera situazionistagoa hartu zuten (ikusi Guy Debord-en lana); besteak beste, masa-turismoarentzako ‘hileta’ antzeztu bat antolatu zuten zenbait protesta-taldek, eta Arran Jovent taldeko aktibistek grafitiak eta bengalak erabili zituzten autobus turistikoen sarea aztoratzeko, eta katez lotu ziren Parc Güell-eko monumentu batera, turismofobia eta kapitalismofobia lotuz. Turismoa Eraldatuz

41


Barcelona en Comú alderdiak kontakizuna eraikitzeko egindako sare sozialen erabilera estentsiboaz gainera, Russok eta Scarnatok (2018) ikusi zuten horixe bera egiten dutela gaur egun turismoari buruzko diskurtso kritiko bat garatzeko eragile guztiek - hala, turismoaren aldeko eta (batez ere) kontrako taldeak eta hirimugimenduak oso aktiboak dira Facebooken-. Turismoaren eta politika turistikoaren errealitateari buruzko iritziak maiz agertzen dira Twitterren ere, eta horrek agerian uzten du tokiko aktibisten kezkak proiektatzeko fronte orokor gisa erabiltzen dela (Gerbaudo eta Treré, 2015). Blogariek (askotan akademikoak izaten dira), ostera, ñabardura gehiagoko jarrera kritikoagoa dutela nabarmentzen dute ikertzaileek: hala nola La Trama Urbana bloga - Airbnb-ri buruz idatzitako lehen pieza kritikoek eta plataforma horrek higiezinen merkatuan izan duen funtzioak eragin handia izan dute - eta El Block - Bartzelonako arkitekturari eta hirigintzari buruzko blog bat, turismoak hirian eragiten dituen tentsioak jorratzen dituena.

ikusten dute nola eragiten dien turismoak tokiko merkatuei eta haiek auzoetan duten funtzioari, tokiko merkataritzari, bizimodua garestitzeari eta bizi-kalitatearen inguruko beste gai batzuei - adibidez, bisitariek tokiko zerbitzuak erabiltzea, mugikortasunarekin erlazionatutako zerbitzuetan batez ere-. Azkenik, haien kontranarrazioen barruan, geroz eta deialdi gehiago daude plataformari boikot egiteko (ingelesez): “if you’ve used an Airbnb and thought ‘someone should be living here’ then boycott Airbnb” (Airbnb erabili baduzu eta uste baduzu hemen norbaitek bizi behar lukeela, egin boikot Airbnb-ri). Kasu-azterketa horri buruzko azterketa sakonagoa nahi izanez gero, ikusi Morales, Garay eta Wilson (laster argitaratzekoa).

Russok eta Scarnatok berresten dute BeC alderdiak turismoari buruzko behetik gorako zenbait ikuspegi batera ekoiztea ahalbidetu zuela, eta horretarako narrazioaren eta irudiaren irudikapen-ahalmen handia baliatu zuela (2018). Hala, ikertzaileen ustez, turismo-politika hiri baten egunerokotasunaren esparrura itzultzea lortu du BeC-k; izan ere, lehengo politikaren arabera, erretorikari eta teknizismoei loturiko gaitzat jotzen zuten turismoa hiritarrek.

Cañadak (2019) dio hiri askoren (Europako hegoaldean, bereziki) eraldaketa bizkorrak kezka eragin duela hiria erabiltzeko eskubideak turismoak eraldatutako hirietan zer esan nahi duen aztertzean, haietako asko desjabetzeko eta kapital-metaketarako eremu estrategiko bihurtu baitira bizileku-turismoaren jardueraren ondorioz. Hori esanda, berresten du ezin dela onartu ‘hiri turistikoen’ ideia modu ez-kritikoan eta kontuan izan gabe hiri horiek politika publiko jakin batzuen emaitza historikoak direla (eta ez , ustekabean sortutako prozesu batzuen ondorio), eta politika horien helburua dela hiriak turismoaren bidez kapitala ugaltzeko eremu bihurtzea.

Ostatu-plataforma kolaboratibo horiek tentsio horietan duten garrantzia izan zen Morales, Garay eta Wilsonen ikerketaren gune nagusia (laster argitaratzekoa); haiek ikusi zuten protesta-talde nagusiak - Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible (ABTS) taldea- arreta handia eskaini ziola gai hau aztertzeari: zer funtzio dute plataformek turismoaren presioak eragindako ondorio negatibo askotarikoetan. Talde horrek Airbnb-ri buruz erabilitako narrazioak Airbnb-ren irudia/diskurtsoa/ metanarrazioa argitzen saiatzen dira kontranarrazioen bidez; esaterako, Airbnb-k presio-talde gisa duen boterea salatuz, zerga-iheslarien gaia azaleratuz (plataformarenak eta zerrendetakoak) eta lege-esparruei ihes egiteari/jaramonik ez egiteko joera salatuz Halaber, tokiko eta Europako gobernuen nolabaiteko esku-hartzerik eza deitoratzen dute (hein txikiagoan, gobernu-ekintzarako deialdi espezifikoagoak eta ondo artikulatuak egiten dituzte). Etxebizitzaren gaiari dagokionez, haien diskurtsoen ardatza jabego-espekulazio neoliberalagatiko, gentrifikazioagatiko eta maizterren kaleratze pribatuengatiko salaketak dira, eta lotura nabarmena dago “hiria erabiltzeko eskubidearen” nozioarekin. Salatzen dute turismoak etxebizitzaren merkantilizazioaren katalizatzaile indartsu gisa duen rola, eta erantzukizun nabarmena egozten diote bertakoek etxebizitza bat izateko eta eremu publikoa erabiltzeko duten eskubidearen murrizketan; halaber, arduraz 42

Ondorioak

Nik diot garrantzitsua dela onuren eta eraginen arteko bereizketa kontuan hartzea turismoak hirian duen espazio-kontzentrazioaren barruan ere (funtsezko erakarpennodoei eta ohiko ostatu turistikoen banaketa geografikoari dagokienez). Dinamika berezi horiek zenbait espazio turistiko polemikotan ulertzea - baita espazio horietan turismo-plataforma kolaboratiboek duten gutxi gorabeherako garrantzia erefuntsezkoa da hiriko barruti eta auzo bakoitzaren beharrak eta lehentasunak modu zehatz eta lokalagoan ulertu ahal izateko; izan ere, hirian, erresistentzia-geografiak auzoetako protesta sozialeko mugimenduak- zenbait testuinguru mikrolokaletan sustraituta daude. Plataformek ere garrantzi handia dute kontranarrazio horietan. Moralesek, Garayk eta Wilsonek (laster argitaratzekoa) ere ikuspegi hori hartu dute, eta xehetasun handiagoz aztertzen dute gaia. Zer ikas dezakegu turismoari, kapitalismoaren kontrako diskurtsoari eta gaur egungo gizarte-ereduari buruzko kasu-azterketa honetatik? Plataformei dagokienez, Russok eta Scarnatok (2018) hau diote: “ikusteko dago BeC alderdiaren gobernuak behar besteko babesa eta erresistentzia izango dituen agenda hori gauzatzeko, baita Turismoa Eraldatuz

43


turismoak eta p2p plataformen indarrak (operazionala eta diskurtsiboa) eragiten dituen egunerokotasuneko larrialdi kontaezinei erantzuteko ere; izan ere, presio horiek guztiek erraz eragin lezakete “hiritartasun kosmopolitako” ordezko erregimen bat eta hiria sustatzeko fase berri bat, etxebizitzaren disrregulazioan eta praktika mikroespekulatiboetan oinarritua eta eguneroko eremuak turistikotzat salduko dituena. Moralesek, Garayk eta Wilsonek (laster argitaratzekoa) berresten dute ezinbestekoa dela kapitalismo-plataforma (estraktibo) arduratsuago bat egitea eta plataforma kolaboratiboak kooperatiben eredurantz hurbiltzea (turismoari eta beste alor batzuei begira); hala, emaitza jasangarriagoak eta tokian-tokiko egoeretara egokituagoak lortuko lirateke. Azken batean, Srnicek-ek (2018) proposatzen duenez, eta kontraesana badirudi ere, “posible da megaplataformen monopoliojoerari aurre egitea, plataforma kolaboratiboak eraikiz’” (2018:127). Hala ere, horrek metanarrazio-aldaketa handi bat eta filosofia-aldaketa bat eskatuko lituzke ekonomia kolaboratiboari dagokionez, eta hori esaten errazagoa da egiten baino. Lehen urrats gisa, turismo-arloko eskumenen esparruaren barruko eta handik kanpoko zenbait mailatako gobernantza-eragileek sakon ulertu behar dituzte EK-ko ekimenek dituzten aukerak eta mugak, eta politika publikoei eta garapen-estrategiei lagundu diezaieketen erantzunak eman behar dituzte (Dredge eta Gyimóthy, 2017). Horrez gain, garrantzitsua da, era berean, aztertzea zenbateraino datorren bat turismoarloko ekimen kolaboratiboa gizartearen eta lekuen interesekin, baita benetan emaitza jasangarriagoak sortzen dituen ere, eta, batez ere, epe luzera abantailak ekar ditzakeen helmuga turistikoentzat eta haien egitura sozioespazialentzat. Eskualde-ikuspegi bat behar da plataforma handienen ondorioak orekatzeko, arazoa gero eta gehiago baita ez soilik eskualde barrukoa baizik eta baita eskualdeen artekoa ere. Zentzu akademikoan, hiria erabiltzeko eskubideak, garapen-maila desberdinak, erresistentzia-geografiek eta gisa horretako esparruek asko eskain dezakete etorkizuneko ikerketarako oinarri kontzeptual gisa (Morales, Garay eta Wilson, laster argitaratzekoa).

Eskertza Kapitulu honetako ideiak Kataluniako Unibertsitate Irekiko NOUTUR ikerketataldeak egindako bi ikerketa-proiektutan oinarritzen dira: (1) ECCOLTUR: Economía colaborativa y espacios turísticos: contribuciones, transformaciones y retos (Ekonomia eta Lehiakortasuneko Espainiako Ministerioak finantzatua; erref. G60667813, 2018-2020); (2) Reconeixement i anàlisi dels moviments ciutadans de resistència i protesta davant els impactes del creixement del capitalisme de plataforma turístic. El cas de la ciutat de Barcelona (UOC-La Caixa-ren diziplina arteko proiektuen programak finantzatua, 2018-2019). Proiektu horiei eta beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi NOUTURen webgunea: http://noutur.uoc.edu/ Bereziki eskerrak eman nahi nizkieke Soledad Morales Pérez eta Lluís Garay doktoreei eta NOUTUR ikerketa-taldeko beste kide batzuei kapitulu hau egiteko eman didaten ezin eskertuzko laguntzagatik.

Erreferentziak Alizadeh, T., Farid, R. eta Sarkar, S. (2018): Towards understanding the socioeconomic patterns of sharing economy in Australia: an investigation of Airbnb listings in Sydney and Melbourne metropolitan regions. Hemendik: Urban Policy and Research 1–19. Agarwal, S., Ball, R., Shaw, G. eta Williams, A.M. (2000), ‘The geography of tourism production: uneven development and neglect’, Tourism Geographies, 2 (3): 241-63. Appadurai A. (1996) Modernity at Large: Cultural Dimensions of Globalization. Minneapolis, MN: University of Minnesota Press. Appadurai A. (1990) Disjuncture and difference in the global cultural economy. Hemendik: Featherstone M, ed. Global Culture: Nationalism, Globalization and Identity. Londres, Erresuma Batjua: Sage (296-308 or.).

44

Turismoa Eraldatuz

45


Arias Sans, A. (2018) Turisme i gentrificació: apunts des de Barcelona. Hemendik: Regió Metropolitana de Barcelona: Territori, estratègies, planejament [online] 60, 130–139. https://www.raco.cat/index.php/PapersIERMB/article/

Charnock, G., eta Ribera-Fumaz, R. (2011). A New Space for Knowledge and People? Henri Lefebvre, Representations of Space, and the Production of 22@Barcelona. Environment and Planning D: Society and Space, 29(4), 613–632.

Arias Sans, A. eta Quaglieri Domínguez, A. (2016): Unravelling Airbnb. Urban perspectives from Barcelona. Hemendik: Russo, P. and Richards, G. (ed.): Reinventing the local in tourism. Bristol, 209–228.

Cockayne, D. G. (2016). Sharing and neoliberal discourse: The economic function of sharing in the digital on-demand economy. Geoforum, 77,73–82.

Barron, K.; Kung, E. eta Proserpio, D. (2017). The sharing economy and housing affordability: evidence from Airbnb. Hemendik: SSRN: https://doi.org/10.2139/ ssrn.3006832 Bennett, W. L., eta Segerberg, A. (2013). The logic of connective action: Digital media and the personalization of contentious politics. Cambridge: Cambridge University Press. Bennett, W. L., Segerberg, A., eta Walker, S. (2014). Organization in the crowd: Peer production in large-scale networked protests. Information, Communication and Society, 17(2), 232–260. Berberoglu, B. (2019) The Palgrave Handbook of Social Movements, Revolution, and Social Transformation. Cham: Springer / Palgrave MacMillan. Cabrerizo,C., Sequera, J. eta Bachiller, P.G. (2017) Entre la turistificación y los espacios de resistencia en el centro de Madrid. Algunas claves para (re)pensar la ciudad turística. Ecología Política 52 https://www.ecologiapolitica.info/?cat=243 Cañada, E. (2019). Trabajo turístico digno y derecho a la ciudad, Ernest Cañadaren bloga / ALBASUD: http://www.albasud.org/blog/es/1083/trabajo-tur-stico-dignoy-derecho-a-la-ciudad (2019/01/24an ikusia). Castells, M. (2015) Networks of Outrage and Hope: Social Movements in the Internet Age. Cambridge: Polity Press. Celata, F. (2017): La “Airbnbificazione” delle città: gli effetti a Roma tra centro e periferia. https://web.uniroma1.it/memotef/sites/default/files/Celata_Airbnbificazione_Roma.pdf Charnock (2018) Barcelona en Comú: Urban Democracy and ‘The Common Good’ Socialist Register 2018: Rethinking Democracy vol. 54: https://socialistregister.com/index.php/ srv/article/view/28591 (2019/02/04an ikusia). 46

Cócola-Gant, A. (2016): Holiday rentals: the new gentrification battlefront. In: Sociological Research Online 21 (3). https://doi.org/10.5153/sro.4071 Cócola-Gant, A. (2018): Tourism gentrification. Hemendik: Lees, L. and Phillips, M. (ed.): Handbook of gentrification studies. Cheltenham and Northampton, 281–293. Cócola-Gant, A. eta Pardo, D. (2017): Resisting tourism gentrification: the experience of grassroots movements in Barcelona. Hemendik: Urbanistica Tre, Giornale Online di Urbanistica 5 (13), 39–47. Cohen, M. J. (2016). The future of consumer society: Prospects for sustainability in the new economy. Oxford: Oxford University Press. Coldwell, W (2016) Airbnb: from homesharing cool to commercial giant. The Guardian, martxoak 8. https://www.theguardian.com/travel/2016/mar/18/Airbnbfrom-homesharing-cool-to-commercial-giant Colomb, C. eta Novy, J. (2016) Protest and Resistance in the Tourist City. Londes: Routledge. Conover, M. D., Davis, C., Ferrara, E., McKelvey, K., Menczer, F., eta Flammini, A. (2013). The geospatial characteristics of a social movement communication network. PLoS ONE, 8(3), e55957. Cox, L eta Gunvald Nilsen, A. (2007) Social Movements Research and the ‘Movement of Movements’: Studying Resistance to Neoliberal Globalisation. Sociology Compass liburukiak: 1, 2, 424-442. Das, R. (2017) David Harvey’s theory of uneven geographical development: A Marxist critique. Capital and Class 41, 3, 511-536.

Turismoa Eraldatuz

47


De Landa, Manuel. (2006). A new philosophy of society: Assemblage theory and social complexity. Londres: Continuum.

Frenken, K. i eta Schor, J. (2017) Putting the sharing economy into perspective. Environmental Innovation and Societal Transitions 23, 3–10 or.

Donaire, J.A. (2015) Hoteles, Límites y Efectos Secundarios. De Bat en Bat. Hemendik: http://don-aire.blogspot.com/2015/07/hoteles-limites-y-efectos-secundarios. html (2019/01/29an ikusia).

Freytag, T. eta Bauder, M. (2018): Bottom-up touristification and urban transformations in Paris. Tourism Geographies 20 (3), 443–460.

Downing, D.B. (2018) The Struggle Between Communality and Hierarchy: Lessons of the Paris Commune for the Twenty-first Century. Socialism and Democracy, 32:2, 56-86. Dregde, D., and Gyimóthy, S. (2015). The collaborative economy and tourism: Critical perspectives, questionable claims and silenced voices. Tourism Recreation Research, 40(3), 286–302. Dredge, D., Gyimóthy, S., Birkbak, A., Jensen, T.E., eta Madsen, A.K. (2016). The impact of regulatory approaches targeting collaborative economy in the tourism accommodation sector: Barcelona, Berlin, Amsterdam and Paris. Impulse Europako Batzordearen DG GROWTHerako prestatutako 9. artikulua. Kopenhage: Aalborg University. Earl, J., ta Kimport, K. (2011). Digitally enabled social change. Londres: The MIT Press. Earl, J., Hunt, J., eta Garrett, K. R. (2014). Social movements and the ICT revolution. Hemendik: H. A. van der Heijden (Ed.), Handbook of political citizenship and social movements (359–384 or.). Cheltenham: Edward Elgar Publishing.

48

Fuchs, C. eta Trottier, D. (2014, ed.) Social media, politics and the state: Protests, revolutions, riots, crime and policing in the age of Facebook, Twitter and YouTube. Londres: Routledge. Gard McGehee, N., Kline, C. eta Knollenberg, W. (2014) Social movements and tourism-related local action. Annals of Tourism Research 48, 140-155 or. Gerbaudo, P. (2012). Tweets and the streets: Social media and contemporary activism. Londres: Pluto Press. Gerbaudo, P eta Treré, E. (2015) In search of the ‘we’ of social media activism: introduction to the special issue on social media and protest identities. Information, Communication & Society, 18. liburukia, 8 zk., 865-871 or. Gil, J. eta Sequera, J. (2018): Expansión de la ciudad turística y nuevas resistencias. El caso de Airbnb en Madrid. Hemendik: Empiria. Revista de Metodología de Ciencias Sociales 41, iraila-abendua, 15–32. https://doi.org/10.5944/empiria.41.2018.22602 Gillespie, T. (2010). The politics of ‘platforms’. New Media and Society, 12, 347–364.

Eizaguirre, S., Pradel-Miquel, M. eta García, M. (2017) Citizenship practices and democratic governance: ‘Barcelona en Comú’ as an urban citizenship confluence promoting a new policy agenda. Citizenship Studies, 21:4, 425-439

González Fernández, C. (2018) Gentrificación y turismofobia: el caso de Barcelona. Turismoko gradu-amaierako lana, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Universidad de León.

Jordan, E.M. eta Moore, J. (2018) An in-depth exploration of residents’ perceived impacts of transient vacation rentals, Journal of Travel & Tourism Marketing, 35:1, 90-101

Gössling, S. eta Hall, C.M. (2019) Sharing versus collaborative economy: how to align ICT developments and the SDGs in tourism?, Journal of Sustainable Tourism.

Ferreri, M. eta Sanyal, R. (2018): Platform economies and urban planning: Airbnb and regulated deregulation in London. Hemendik: Urban Studies 55 (15), 3.353–3.368.

Gotham, K. (2018): Assessing and advancing research on tourism gentrification. Via Tourism Review 13. https://doi.org/10.4000/viatourism.2169

Finck, M, eta Ranchordás, S (2016) Sharing and the city. Vanderbilt Journal of Transnational Law. Hemendik: http://papers.ssrn.com/abstract=2741575

Gravari-Barbas, M. eta Guinand, S. (2017, ed.) Tourism and Gentrification in Contemporary Metropolises. International Perspectives. Londres: Routledge.

Turismoa Eraldatuz

49


Gurran, N. eta Phibbs, P. (2017) When Tourists Move Hemendik: How Should Urban Planners Respond to Airbnb? Journal of the American Planning Association, 83:1, 80-92. Gutiérrez, J.; García-Palomares, J. C.; Romanillos, G. and Salas-Olmedo, M. H. (2017): The eruption of Airbnb in tourist cities: comparing spatial patterns of hotels and peerto-peer accommodation in Barcelona. Hemendik: Tourism Management 62, 278–291. Guttentag, D. (2015): Airbnb: disruptive innovation and the rise of an informal tourism accommodation sector. Current Issues in Tourism 18 (12), 1.192–1.217. Hannigan, J. (2007) From Fantasy City to Creative City. Hemendik: G. Richards and J. Wilson (eds), Tourism, Creativity and Development. Londres: Routledge, 48-56 or. Harvey, D. (2006) Spaces of Global Capitalism: A Theory of Uneven Geographical Development. Brooklyn: Verso. Hernández-Ramírez, J. (2018) The Voracity of Tourism and the Right to the City, Revista Andaluza de Antropología 15: Actividades Turísticas, Ciudad y Patrimonio Cultural: Miradas Críticas, ISSN 2174-6796 (22-46 or.). Horn, K. eta Merante, M. (2017): Is home sharing driving up rents? Evidence from Airbnb in Boston. Journal of Housing Economics 38, 14–24.

Latour, Bruno. (2005). Reassembling the social. Oxford: Oxford University Press. Lambea Llop (2017) A policy approach to the impact of tourist dwellings in condominiums and neighbourhoods in Barcelona, Urban Research & Practice, 10:1, 120-129 Lansky, D. (2014). You probably never considered the tourism version of NIMBY (Not In My Back Yard) (March 19th). Hemendik: http://www.destinationdevelopmentwatch. com/probably-never-considered-tourism-version-nimby-back-yard/ Lee, D. (2016). How Airbnb short-term rentals exacerbate Los Angeles’s affordable housing crisis: analysis and policy recommendations. Hemendik: Harvard Law and Policy Review 10, 229–253. Levin, S (2016) Airbnb’s data shows that Airbnb helps the middle class. But does it? The Guardian, uztailak 27. https://www.theguardian.com/technology/2016/jul/27/ Airbnb-panel-democratic-national-convention-survey. Lloyd, R. (2002), Neo–Bohemia: Art and Neighborhood Redevelopment in Chicago. Journal of Urban Affairs, 24: 517-532.

Hu, Y., Gao, S., Janowicz, K., Yu, B., Li, W. eta Prasad, S. (2015) Extracting and understanding urban areas of interest using geotagged photos. Computers, Environment and Urban Systems 54, 240-254

Martin, C. J. (2016) The sharing economy: A pathway to sustainability or a nightmarish form of neoliberal capitalism? Ecological Economics 121:149–159.

Kakar, V., Voelz, J., Wu, J., eta Franco, J. (2018). The visible host: Does race guide Airbnb rental rates in San Francisco? Journal of Housing Economics, 40, 25–40.

McCaughey, M., eta Ayers, M. D. (2003, ed.) Cyberactivism: Online activism in theory and practice. Bristol: Taylor and Francis.

Keith, M. eta Pile, S. (2013, ed.) Geographies of Resistance. Londres: Routledge

Mermet, A.-C. (2017): Airbnb and tourism gentrification. Critical insights from the exploratory analysis of the ‘Airbnb syndrome’ in Reykjavík. Hemendik: Gravari-Barbas, M. eta Guinand, S. (eds): Tourism and gentrification in contemporary metropolises: international perspectives. Londres, 52–74.

Keith, M. and Pile, S. (1993, ed.). Place and the Politics of Identity. Londres: Routledge. Kitchin, R. (2018). Towards a genuinely humanizing smart urbanism. The Programmable City Working Paper 42, Maynooth University Social Sciences Institute and Department of Geography http://progcity.maynoothuniversity.ie/

50

Ioannides, D.; Röslmaier, M. and van derZee, E. (2018): Airbnb as an instigator of “tourism bubble” expansion in Utrecht’s Lombok neighbourhood. Tourism Geographies, 1–19.

Milano, C.; Cheer, J. eta Novelli, M. (2018): Overtourism: a growing global problem. The Conversation. https://theconversation.com/overtourism-a-growingglobalproblem-100029 (2019/01/28n ikusia).

Turismoa Eraldatuz

51


Molas, M. (2017) Barcelona lidera el NO a l’economia col·laborativa capitalista. Recerca, Revista de Pensament i Anàlisi, 21. 2017. ISSN: 1130-6149 – 159-163 or.

Romero Renau, L. (2018) Touristification, Sharing Economies and the New Geography of Urban Conflicts, Urban Sci 2(4), 104; doi:10.3390/urbansci2040104.

Morales, Garay eta Wilson (forthcoming), Digitally-networked activism and the geographies of resistance in contested tourism spaces. Tourism Geographies Special Issue on Digital Technology, Tourism and Geographies of Inequality (Ed. F. Frenzel, T. Frisch eta J. Giddy).

Russo, A.P. eta Scarnato, A. (2018) “Barcelona in common”: A new urban regime for the 21st-century tourist city?, Journal of Urban Affairs, 40:4, 455-474

Nieuwland, S. eta van Melik, R. (2018): Regulating Airbnb: how cities deal with perceived negative externalities of short-term rentals. Current Issues in Tourism. https://doi.org/10.1080/13683500.2018.1504899 Novel, A. S. (2014). Is sharing more sustainable? The environmental promises of the sharing economy. Hemendik: J.-Y.Grosclaude, R. K.Pachauri, & L.Tubiana (Ed.), Innovation for sustainable development (139–144 or.). New Delhi: TERI Press. García-Palomares, J.C., Javier Gutiérrez, J., eta Carmen Mínguez, C. (2015) Identification of tourist hot spots based on social networks: A comparative analysis of European metropolises using photo-sharing services and GIS, Applied Geography 63, 408-417. Pinkster, F.M. eta Boterman, W.R. (2017) When the spell is broken: gentrification, urban tourism and privileged discontent in the Amsterdam canal district Cultural Geographies 24 (3) 457–472. Quattrone, G., Proserpio, D., Quercia, D., Capra, L. and Musolesi, M. (2015) Who benefits from the sharing economy of Airbnb? Proceedings of the 25th International Conference on World Wide Web (1.385-1.394 or.).

Scholz, T. eta Schneider, N. (2017) Ours to Hack and to Own The Rise of Platform Cooperativism, a New Vision for the Future of Work and a Fairer Internet. New York: Or Books. Schor, Juliet. (2017). Does the sharing economy increase inequality within the eighty percent?: Findings from a qualitative study of platform providers. Cambridge Journal of Regions, Economy and Society, 10, 263–279. Slee, T. (2017) What’s Yours is Mine: against the sharing economy. Brunswick: Scribe Publications. Srnicek, N. (2016). Platform capitalism (Theory redux collection). Cambridge: Polity Press. Smith, N. (1984) Uneven Development: Nature, Capital, and the Production of Space. Brooklyn: Verso books. Smith, N. (1979) Toward a Theory of Gentrification A Back to the City Movement by Capital, not People, Journal of the American Planning Association, 45:4, 538-548. Stors, N. and Kagermeier, A. (2017): The sharing economy and its role in metropolitan tourism. Hemendik: M. Gravari-Barbas and S. Guinand (ed.): Tourism and gentrification in contemporary metropolises: international perspectives. Londres: Routledge: 181–206

Richardson, L. (2015) Performing the sharing economy. Geoforum 67:121-129. Roelofsen, M. (2018a) Performing “home” in the sharing economies of tourism: the Airbnb experience in Sofia, Bulgaria. Fennia 196 (1) pp.24–42. Roelofsen, M. (2018b) Exploring the socio-spatial inequalities of Airbnb in Sofia, Bulgaria. Erdkunde 72 (4) 313-327 or. Roelofsen, M. eta Minca, C. (2018): The Superhost. Biopolitics, home and community in the Airbnb dream-world of global hospitality. Geoforum 91, 170–181.

52

Sundararajan, A. (2016). The sharing economy: The end of employment and the rise of crowd-based capitalism. Cambridge, MA: The MIT Press. Tarrow, S. G. (1998). Power in movement: Social movements and contentious politics. Cambridge: Cambridge University Press. Theocharis, Y., Lowe, W., van Deth, J. W., eta García-Albacete, G. (2015). Using Twitter to mobilize protestaction: Online mobilization patterns and action repertoires in the Occupy Wall Street, Indignados, and Aganaktismenoi movements. Information, Communication & Society, 18(2), 202–220 Turismoa Eraldatuz

53


Toret, J., Calleja-López, A., Marín, O., Aragón, P., Aguilera, M., Barandiaran, X. eta Monterde, A. (2015) Tecnopolítica y 15M: La potencia de las multitudes conectadas. Bartzelona: Editorial UOC. Urry, J. (2000) Sociology Beyond Societies. Routledge: Londres van der Heijden, H. A. (2012, ed.), Handbook of political citizenship and social movements. Cheltenham: Edward Elgar Publishing. van der Zee, R (2016) The ‘Airbnb effect’: Is it real, and what is it doing to a city like Amsterdam? The Guardian, urriak 6. http://www.theguardian.com/cities/2016/ oct/06/the-Airbnb-effect-amsterdam-fAirbnb-property-prices-communities Wachsmuth, D. and Weisler, A. (2018) Airbnb and the rent gap: Gentrification through the sharing economy. Environment and Planning A: Economy and Space 50 (6), 1.147-1.170. Wilson, J. and Tallon, A. (2012) Gentrification, Tourism and the Production and Consumption of Space. Hemendik: J. Wilson (ed.) The Routledge Handbook of Tourism Geographies. Londres: Routledge (103­112 or.) Yeoman, R. (2019) The Meaningful City: Towards a Theory of Public Meaningfulness, City Institutions and Civic Work. Hemendik: R. Yeoman, C. Bailey, A. Madden eta M. Thompson (eds) The Oxford Handbook of Meaningful Work. Oxford: Oxford University Press. Yrigoy, I. (2016). The impact of Airbnb in the urban arena: Towards a tourism-led gentrification? The case study of Palma old quarter. Hemendik: M. Blazquez, M. Mir-Gual, M. Murray, & G. X. Pons (Ed.), Turismo y Crisis. Turismo Colaborativo y Ecoturismo. XV Coloquio de Geografia del Turismo, el Ocio y la Recreacion de la AGE. Mon. Soc. Hist. Nat. Balears, 23, 281–289 or.

54

Turismoa Eraldatuz

55


uztartuta, ekitaldi bereziek - batez ere turismoarekin nahasten direnean- azterketa soziologikorako esparruak eskain ditzakete. Finkel, Sharp eta Sweeney-k diotenez (2018, 1. or.), “espazio geografikoak aldi baterako eta ohiz lotzen dituenez, ekitaldiak gizarte-arauen islatzat edo horien aurreko erantzuntzat har daitezke gertatzen ari diren une berean�.

Ekitaldiei lotutako turismoa eta gizarteerantzukizuna: Globalaren eta lokalaren arteko tentsioak Rebecca Finkel doktorea Sarrera Azkenaldian, turismoari buruzko eztabaidak ugaltzen doaz munduko toki askotan, tokiko biztanleen eraginez. Artikulu honetan, maiz zailak diren globalaren eta lokalaren arteko harremanak aztertuko ditugu, zeinak ekitaldi jakin batzuen testuinguruan gertatzen baitira. Ekitaldiei lotutako turismoa mota espezifiko batekoa izaten da, jendeak ekitaldi jakin batean parte hartzeko asmoz egiten baitu turismoa. Oro har, guztiok onartua da ekitaldiei lotutako turismoa, gizartepraktika gisa, mundu mailan garrantzi sozioekonomiko handia duen fenomeno bat dela gaur egun (Dwyer eta Wickens, 2014). Jendea, lekuak eta politika elkarrekin 56

Ekitaldiei lotutako turismoa helmuga diren tokien kudeaketa-esparruaren barruan aztertuz gero, ikus daiteke esperientzia eraldatzaileetarako aukera badela maila askotan. Garrantzitsua da sailkapen bitarrik ez egitea ekitaldiei lotutako turismoan eta hura tokiei eta komunitateei dakarzkien ondorioetan pentsatzean, horrek hainbat kultura-praktika eta gizarte-arau barne hartzen baititu. Beraz, esan daiteke gai honi buruzko gogoeta-esparru zabal bati dagokiola eta ezin dela egoera on ala txar gisa aurkeztu, eta, horrez gain, kasu bakoitza ezberdina dela. Garrantzitsua da ekitaldiei lotutako turismoak toki batean eragin ditzakeen ezberdintasunak deseraikitzea, tentsioguneak hautemateko eta interesatu guztien esperientziak modu sozialki arduratsu batean kudeatzeko.

Lokalaren eta globalaren arteko zubi diren ekitaldiak Ekitaldi bereziek globala ezartzen dutenean lokalean, emaitza posible ugari daude. Ekitaldi handiek onura nabarmenak ekar diezazkiekete haiek egiten den tokiei. Izan ere, toki horiek komunikabideen arreta handiagoa jasotzea dakarte, irudi eta ospe hobea sortzea, baita inbertsio eta baliabide gehiago erakartzea ere. Ekitaldi bereziak antolatzeko diru-kopuru handiak gastatzearen eta aztoramena eragiten duten planak abian jartzearen aurkako kritiketako bat da aldi baterako jarduerak direla. Beraz, nola eragin dezakete aldaketa iraunkorrik? Ekitaldi berezi baten inguruko turista-gorakadari dagokionez, plangintza eta inbertsioa beharrezkoak dira epe luzean kopuru horri eutsi eta hura handitzeko; turistak ekitaldi berezi batera joan daitezke, baina nork daki zenbat denbora geratuko diren bertan hura amaitu eta komunikabideen arreta desagertu ondoren? Hala ere, toki asko arrisku horri aurre egiteko prest daude. Azken urteotan, ekitaldi handien antolakuntza mailako eragozpenak agertu dira komunikabideetan eta eremu akademikoan; esate baterako, prezio-gorakada, bertako biztanleen tokialdaketa eta giza eskubideen urraketa. Toki asko, aldiz, halako ekitaldien balizko onuretan interesatuta daude, hirien eta erregioen gainbehera industrialaren aurrean berrikuntza fisikoa eragiteko, kultura-narratibak dinamizatzeko eta, turista nazionalak zein nazioartekoak erakarriz, diru-sarrerak handitzeko. Turismoa Eraldatuz

57


Estrategia nagusi horietako batzuek turismoa baliatzen dute ekitaldi garrantzitsuetara diru-kopuru handiak bideratzea justifikatzeko. Turismoa aitzakia izan daiteke ekitaldien azpiegituretan, garraioan eta bestelako egitura eta instalazio fisikotan xahututako diru mordoa justifikatzeko. Horiek aldez aurreko plangintza-erabakiei dagozkio maiz, baina ekitaldiei lotutako turismoa izaten da horiek gauzatzeko pizgarria. Horren inguruko tentsioak tokiko komunitateei eragiten die, beren bizilekua aldatzen eta, beraientzat ez baizik eta turistentzat egokitzen ari direla sentitzen dutelako. Turistak bertakoen aldean lehenetsiak direla nabaritzeak frustrazioa eragin dezake tokiko biztanleen sustraitze-sentipenean, eta alienazio- eta urruntze-sentimenduak sinbolikoki esanguratsuak diren guneekiko, baita sakratutzat jotzen direnekiko ere. Gainera, komunikabideen arretak eragin nabarmena du ekitaldia kudeatzeko moduan, ekitaldia egingo den tokiaren inguruko komunikazioa kontrolatzeko ahaleginak barne hartuta. Horrek aukera ematen du justizia sozialaren arloko arazoen gaineko kontzientzia sortzeko, zailagoa litzatekeena ekitaldia bertan egingo ez balitz. Ekitaldi bereziek erakarritako turista-gorakadaren ondorioz, toki bati eta bertako biztanleei buruzko mezu anitz zabaldu daitezke mundu osora. Komunikabideen presentzia handiagoa dela eta, ekitaldia egiten den tokiari arreta nabarmena eskaintzen zaio, eta horrek aukera ematen die kausa edo narrazio subertsiboak dituztenei beren ikuspegia munduan barrena hedatzeko. Protestak dira horren emaitza; baita istiluak ere, zenbaitetan. Beste aldean, komunikabideen ikuspegi distiratsu batek eta ikusleria turistikoaren gorakadak gobernuen agenda eta agenda politikoak gidatzea ere ahalbidetzen dute. Hori da, bereziki, zilegitasuna bilatzen duten gobernu berri edo polemikoen kasua, eta ideologia edo ikuspegi batzuk transmititu nahi dituztenena; adibidez, Gerra Hotzaren garaiko ideologia edo komunitate baztertuen ikuspegia (LGTBQ komunitatearena kasurako). Ekitaldiek lokala ezartzen dutenean globalean, onurak eta erronkak hautematen dira. Mundu mailan, ekitaldietan parte hartzen duten turistek bertako biztanleek beren identitatea eraikitzen duten modua alda dezakete ekitaldi horien bidez. Bi dira argudio nagusiak. Lehenaren arabera, ekitaldi horietan turistak egoteak bertako biztanleen identitate-sentimendua eta tokiarekiko eta haren ondarearekiko lotura indartzen ditu, ekitaldia beren historia eta errituak erakusteko plataforma bihurtzen delako. Horrek harro eta haiek baino handiagoa den zerbaiten parte sentiarazten die. Hain lokala den zerbaitek beste batzuen interesa pizteak ekitaldiaren esanahia areagotzen du bertako biztanleentzat. Turistekiko elkar eragin pasibo zein aktiboaren bidez, tokikoen identitateak kanpoko ikuspegi hori aintzat hartuz berreraikitzen dira. Esanahia behin eta berriz negoziatzen da, ikuspegi eta presentzia zabalago hori dela eta. 58

Kasu batzuetan, ordea, kudeaketa egokirik ezean, turismoak bertakoen esperientziak itxuraldatzen ditu, haien erdiguneko rola aldatu eta marjinaltasunera eramanez. Adibidez, Edinburgoko biztanleek hiria turistei uzten diete abuztuko jaialdietan, ez dutelako jasan nahi jendetza, trafikoa, krimena eta turisten etorrerak eragiten duen atmosfera aldakorra. Era horretan, jaialdiak esanahia galtzen du bertako biztanleentzat, kanpotarrek gainezka egiten dietelako eta horrek bertakoen partehartzea kaltetzen duelako. Gainera, beste kasu batzuetan, askok uste dute “begirada turistikoak� (Urry, 1990) tokiko tradizioak eta ohiturak objektu bihurtzen dituela mendebaldeko iritzi edo balio hegemonikoen bidez. Esanahi-gatazka horrek modu okerrean eragin diezaioke bertako biztanleek beren buruaz duten irudiari, eta beren identitatea berreraikitzera bultza ditzake, bertakoa baztertuz eta kanpokoaren alde eginez. Pertsonen, ingurumenaren eta sineskera baliotsuen esplotazioa da akademikoek argudiatutako beste desabantaila bat. Errituak transakzio bihurtzean eta ohiturak diru-truke erakustean, besteek tradizio horiek ulertzeko duten modura egokitzeko alda daitezke tradizioak eta salgai jarri. Esplotazio-mota horren erakusgarri dira Australiako aborigenek turisten aurrean egiten dituzten dantzak, zeinetan desagertzen baita parte hartzen duten komunitate indigenen esanahia. Alde horretatik, ekitaldia tradiziotik eta identitatetik urruntzen da, eta ikuskizunera eta onura ekonomikora hurbiltzen. Eta horrek ez dio soilik esanahi sinbolikoari eragiten, kultura-ondarearen degradaziotzat ere har baitaiteke. Ekitaldietako turismoarekin eta gizarte-erantzukizunarekin lotutako beste alderdi bat da ekitaldi nagusien inguruko segurtasuna. Azkenaldian oso kritikatua izaten ari da ekitaldiak egiten diren tokiek “estatu polizialak� diruditela, istilu bortitzak ekiditeko eta bertako biztanleen nahiz turisten segurtasuna bermatzeko. Zenbait kritika izan dira neurriak handitu direla eta; adibidez, 2012an, Londresko Olinpiar Jokoetan, etxebizitzen teilatuetan misil militarrak ipini zituztenean. Akademiko batzuek diote - Olinpiar Jokoekiko kritikoak diren Boykoff-ek eta Zirin-ek (2016), esate baterako - neurri horiek gizartea kontrolatzeko modu bat direla, hiritarrek beren iritzia adierazi eta protesta egin dezaten saihesteko eta, oro har, ekitaldira mundu osotik etorritako komunikabideen arreta haiengandik desbideratzeko. Badira zenbait irudi gobernuek eta ekitaldi-antolatzaileek mundura heda nahi dituztenak, eta manifestazioak eta protestak ez daude horien artean. Ekitaldia egiten den tokiko narrazioaren eta komunikabide-adierazpenen gaineko kontrol hori tokiko autoritateek eta poliziak erregulatu ohi dute maiz, baita armadak ere zenbait kasutan. Halako taktikek giza eskubideei eta askatasun unibertsalei eragin diezaiekete. Nahiz eta aldi baterako ekitaldi baten aurrean gehiegizkoak diruditen, ohikoak eta ekitaldiei lotutako turismo-bilbearen parte bihurtzen ari dira munduko gero eta toki gehiagotan. Turismoa Eraldatuz

59


Ikuspegi eta neurri horiek galdera hau planteatzen dute: ekitaldiei lotutako turismoa kaltegarria da justizia sozialerako? Batzuen arabera, aukera ematen die gobernuei eta beste erakunde batzuei nahi duten moduan jokatzeko eta giza eskubideak eta askatasunak urratzeko, ekitaldia eta haren ondoko turista-gorakada aitzakia hartuta bertako politikak eta praktikak aldatzeko. Kasu batzuetan, politika neoliberalak abiatu dituzte klase ertainaren (maiz zuria) probetxurako eta beste komunitate batzuen (maiz baztertuak) kalterako - sarritan berrikuntza-/gentrifikazio - espaziotzat jotako guneetan bizi dira - , aitzakiatzat hartuta pertsonen segurtasuna bermatuko dutela, tokien ospea eta baliabideak babestuko dituztela eta ekitaldi-eremuaren paisaia dinamizatzeko hobekuntzak egingo dituztela. Zenbait aldaketa aldez aurretik planifikatuta dauden arren - zeinak tokiko komunitateentzat onuragarriak izan baitaitezke alderdi ekonomiko, sozial eta kulturaletik, ekitaldiei lotutako turismoaren irudia eta finantza-egoera hobetzen direlako -, planifikatu gabeko aldaketak ere badira. Agian horiek dira sor daitezkeen arazo hautemangarri edo fisiko txikienak. Horrenbestez, hurrengo atalera pasatuko gara. Han aztertuko ditugu nolako aldaketak eragin ditzakeen turismoak ekitaldia egiten den tokian eta ea hura bultzatu beharreko fenomenoa ote den.

Erregio-ikuspegiak: Turista gonbidatuak vs. gonbidatu gabeak Jendeak bidaiatzeko prest egoteko moduko gero eta ekitaldi berezi gehiago egiten direnez, badirudi gero eta zailagoa dela interes-taldeen arteko orekari eustea. Mundu osoan kasu-azterketa eta ikaskizun egokiak dauden arren, onuragarria liteke ekitaldiei lotutako turismoan erregio bakoitzak zer ikuspuntu dituen bi modutan aztertzea: ekitaldietako turista gonbidatuak eta gonbidatu gabeak. Ekitaldietako turista gonbidatuen kasuan, toki batek ekitaldi erraldoi batean parte hartzeko gonbit egiten die modu aktiboan; Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak, Munduko Txapelketa, Commonwealtheko Jokoak eta antzekoak, adibidez. Halakoetan, mundu mailako ekitaldi bat antolatzen dute eta pertsona guztiak gonbidatzen dituzte toki horretara bidaiatzera. Bestalde, gonbidapenik gabeko ekitaldietako turismoaren kasuan, tokiko ekitaldi batek turistak erakartzen ditu, ekitaldi interesgarria eta erakargarria delako (orokorrean, komunitate-mailakoa) eta munduko leku ezberdinetako jendeak parte hartu nahi duelako hartan. Hori gatazkatsuagoa izan daiteke, turismoa ez baita antolatzaileek eta tokiko komunitateek modu aktiboan bilatzen duten zerbait. Turismoa tokiko ekitaldi baten azpiproduktu bat da halakoetan, eta maiz tentsioak eragin ditzake, bertakoek nahi ez duten jendea erakartzen duelako. Turismoak era 60

dramatikoan aldatu duen ekitaldi baten adibide litzateke Thailandiako Ilargi Beteko Jaia. Komertzializazioa asko handitu izanak eta turistek bertako parrandazaleen kopurua laster gainditu izanak erabat aldatu zuten behin esanguratsua izan zen ekitaldia. Askok pentsatzen dute egungo ekitaldia kaltegarria dela bertako komunitateentzat, orain jaiak ez duelako loturarik beren ondarearekin edo kultura-identitatearekin. Izan ere, ekitaldi tradizionalek tokiko jendearen ondarekontzientzia piztu eta sendotu dezakete, eta beren iraganarekin harremanetan jarri, baina turisten etorrerak eta komertzializazio-praktikek ahuldu egiten dute ekitaldi bereziek jendearen eta lekuen artean behinola sortzen zuten lotura. Horregatik, gero eta gehiago dira hori saihesteko neurriak hartzen dituzten tokiak. Horren erakusgarri litzateke Shetland-en (Eskozia) uharteko arbaso bikingoen omenez egiten den Up Helly Aa jaialdia. Hauxe dio Finkelek bere azterketa etnografikoan (2010, 284. or.): Egungo Britainia Handian, komunitateari zuzendutako jaialdi txikiek jasan ohi dute aldatzeko eta handiago bihurtzeko presiorik handiena, finantzatzaileek, erakunde publikoek eta merkataritza-interesek arreta handiagoa eskaintzen dietelako ekitaldi horietarako lehentasun tekniko eta ekonomikoei (Belfiore, 2006). Hala ere, Up Helly Aa jaialdiaren antolatzaileek badute abantaila bat komunitateari zuzendutako beste ekitaldi txiki askoren aurrean; izan ere, finantzaketa publikoko erakundeekiko independenteak dira maila ekonomikoan, enpresa pertsonal eta pribatuen mende baitaude babesa lortzeko. Dohaintza guztiak erregistratzen eta liburu batean jendaurrean erakusten direnez, onuragarria dirudi tokiko enpresek bertako biztanleentzako jaialdiari beren babesa emateak. Zenbait kasutan, jaialdiari babes ekonomikoa eman ez zioten enpresek boikota jasan zuten, eta ekitaldia laguntzeko eskatzen zien komunitatearen presioari aurre egin behar izan zioten (jakinarazpen pertsonala, 2007). Up Helly Aa jaialdiak ekonomikoki autonomoa izateak esan nahi du ez diela zertan aurre egin diru-laguntza publikoei lotuta egon ohi diren helburu sozioekonomikoei, eta antolatzaileek Up Helly Aa jaialdia betiko moduan egiten jarraitu dezaketela, arretarik eskaini gabe parte-hartze inklusiboari edo ikuspegi-aniztasunari (jakinarazpen pertsonala, 2007). Finantzaketa pribatuaren bidez, status quo deritzona gailentzen da. Bada, ordea, tentsiorik Visit Shetland eta Up Helly Aa jaialdien antolatzaileen artean, azken horiek uko egiten baitiote jaialdiaren elementu asko turistei zabaltzeari. Visit Shetlandek, hala ere, Up Helly Aa jaialdia mundu mailako komunikabideetan bultzatzen eta sustatzen jarraitzen du, antolatzaileetako askoren eta Lerwickeko zenbait biztanleren mesfidantza gorabehera. Visit Turismoa Eraldatuz

61


Shetlanden arabera, Up Helly Aa jaialdiak 5.000 ikusle ditu urtero (jakinarazpen pertsonala, 2007). Visit Shetland lanean ari da Shetland uhartea turistentzako toki bideragarria izan dadin; dagoeneko gurutzaontzi handiak hartzen ditu udan, eta abenturaren eta gastronomiaren zale diren turistak erakartzen ditu urte osoan zehar (jakinarazpen pertsonala, 2007). Uhartean turismoak gora egiteak eragin ditzakeen onura ekonomikoak zerbitzuen, hotelen eta txikizkariko merkataritzaren sektoreei egin diezaiekeen ekarpena azpimarratzen dute, bereziki neguko hilabeteetan, behe-denboraldian (jakinarazpen pertsonala, 2007). Egoera hori areagotzeko, Londrestik eta Eskozia kontinentaletik Shetlandera doazen hegazkinen kopuruak gora egin du, eta horrek turismo nazionala handitzen du Up Helly Aa jaialdian. Garraio-loturak ugaritu eta nazioarteko publizitatea handitu arren, batzorde antolatzaileko kide askok ez dute begi onez ikusten azkenaldiko joera politikoki zuzenak ekitaldian kontuan hartzea, hala nola aniztasuna eta berdintasuna. Ikuspegi horren arabera, prozeduran “beste” horiek (Shetlanden jaio eta hezi ez diren emakume eta gizonak, adibidez) onartzeak Up Helly Aa jaialdiaren amaiera ekarriko luke. Up Helly Aa ekitaldiaren antolatzaileetako batzuek uste dute turista-gorakadak jaialdia aldatuko duela eta haren esanahia eta tradizioak murriztuko dituela bertako parte hartzaileentzat eta hurrengo belaunaldientzat (jakinarazpen pertsonala, 2007). Turismoa jaialdiaren esentzia desagerrarazteko ahalmena duen komertzializaziorako agentetzat hartzen dute, eta, hortaz, pentsatzen dute komunitate jakin baten adierazpen bakar izateari utziko diola eta beste edozein ikuskizunen modukoa bihurtuko dela (Bryman, 2004). Horregatik, jaialdia “begirada turistikoaren” balizko izaera kritiko eta globalizatzailetik “babesten” saiatzen ari dira (Urry, 1990). Gainera, zenbait biztanle ez daude turista-gorakadak ekar dezakeen onura ekonomikoak liluraturik. Zenbaitek ez dute industria turistikoa garatzeko beharrik ikusten, dagoeneko badirelako beste industria garrantzitsu asko Shetlanden (petrolioa, ardiak eta arrantza, kasu), hazkunde ekonomikoa eragin dezaketenak (jakinarazpen pertsonala, 2007). Bestalde, Lerwickeko zenbait biztanle ez daude Up Helly Aa jaialdian turistek parte hartzearen aurka. Halakoen iritziz, jendeak Shetland ezagutzeko eta toki horren onena probatzeko aukera bat da. Ikerketa honetarako elkarrizketatua izan zen Lerwickeko biztanle batek esan zuen bezala, “litekeena da jendeak oraindik etxolatan bizi garela pentsatzea, baina oso modernoak gara eta badakigu ongi pasatzen” (jakinarazpen pertsonala, 2007). Zenbaitek sentitzen dute ezen, turistei beren taldeetara batzea eta Up Helly Aa jaialdiaren ekintza nagusietan parte hartzea baimentzen ez bazaie, ez dela hain txarra ikusle 62

soilak izatea. Autofinantzaketa-baldintzak gorabehera, zaila da esatea zenbat denbora iraun dezakeen Up Helly Aa bezain jaialdi tradizional batek gaur egungo aldaketa-joera indartsuaren aurrean. Albo batera utzita turistak gonbidatuta dauden ala ez, antzeko egoera eta arazoak sortzen dira; bai deserosotasun fisikoarekin lotutakoak (jendea pilatzea edo delituen kopuruak gora egitea), bai hain hautemangarriak ez diren ondorioak izatea pertsonen osasunean eta ongizatean (alienazio-sentimenduak eta komunitateak barne-kohesioa galtzea). Beraz, beharrezkoa da inbertsio handiagoa egitea jada aurreikus ditzakegun ekitaldiei lotutako turismoaren emaitzei heltzeko ekitaldi bereziaren lehen plangintza-fasetatik bertatik.

Laburpena eta gomendioak Helburua interes-taldeen behar guztiak orekatzea da (behar ekonomikoa, soziala, kulturala, ingurunekoa), eta ahots anitz entzunak eta ordezkatuak izatea, mendekotasunik edo esplotaziorik gabe. Ekitaldiei lotutako turismoak guztientzat onuragarria izateko ahalmena du, ez soilik turistentzat edo ospea eta boterea duten tokiko komunitate gutxi batzuentzat. Hona hemen hori lortzeko zenbait gomendio: 1) Arreta handiagoa eskaintzea komunitatearekiko konpromisoari, ez dadin izan formulario bat betetzeko egiaztatze-ariketa hutsa. 2) Tokiko komunitateen eta komunitate turistikoen lehentasunen arteko oreka lortzea, ekonomia besteen gainetik hobetsi gabe. 3) Espazio geografikoa kudeatzea, jendetza, trafikoa eta pertsonen joan-etorriarekin lotutako bestelako arazo fisikoak arintzeko. 4) Gizartekomunikabideak eta komunikabide digitalak baliatzea irisgarritasuna, inklusioa eta aniztasuna areagotzeko eta ikuspegi eta narratiba gehiago izateko, ekitaldi bati lotutako toki turistikoek beren irudia gara dezaten etorkizunean. Funtsezkoa da mugen gaineko eztabaida eta elkarrizketa gehiago abiatzea, etenik gabeko mundu mailako arazoa baita hauxe, garrantzitsua izateari utziko ez diona eta irtenbide bideragarriak beharko dituena etorkizunean esperientzia-bidaiak aberasteko.

Turismoa Eraldatuz

63


Erreferentziak Belfiore. E. 2006. The social impacts of the arts - myth or reality?. In M. Mirza (ed.) Culture vultures: Is UK arts policy damaging the arts?. Londres: Policy Exchange, 20-37. Boykoff, J. eta Zirin, D. 2016. Power games: A political history of the Olympics. Londres: Verso. Bryman, A. 2004. The Disneyization of society. Londres: Sage Publications. Dwyer, L. eta Wickens, E. 2014. Event and cultural tourism. Oxford: Routledge. Finkel, R. 2010. ‘Dancing around the ring of fire’: Social capital, tourism resistance and gender dichotomies at Up Helly Aa in Lerwick, Shetland. Event Management, 14 (4), 275-285. Finkel, R., Sharp, B., Sweeney, M. (ed.) 2018. Accessibility, Inclusion, and Diversity in Critical Events Studies. Oxford: Routledge. Urry, J. 1990. Tourist gaze. Londres: Sage Publications.

64

Turismoa Eraldatuz

65


Turismo irisgarria: Tamaina guztietako gurpilak Majella Sweeney doktorea

Sarrera Azken mendean, behar sozial oinarrizkoa bihurtu da turismoa. Ez da soilik faktore ekonomiko garrantzitsu bat; ezagutza eta garapen pertsonala zabaltzeko bide bat ere bada. Arrazoi horiek guztiak kontuan harturik, nahitaezkoa da herritar guztiek izatea esperientzia turistikoetan parte hartzeko aukera, eta ez oztopo izatea esperientzia hori mugatu dezakeen edozein zirkunstantzia pertsonal, sozial edo ekonomiko. Artikulu honek turismo irisgarria sustatzearen eta bultzatzearen alde egiten du, baina, aldi berean, tokiko biztanleen beharrei erreparatzen die. Turismoaz aritzean tokiko biztanleen beharrak kontuan hartzeko premiaz dihardu, bai eta populazio gero eta zaharragoen eta hiri urbanoaren auzia aintzat hartzeko premiaz ere; edonola ere, lehenik eta behin, gehiegizko turismoaren azterketa orokor bat egiten du. 66

Hazkundearen arabera neurtzen da industria turistikoaren arrakasta, baina, bestalde, hazkundea arazo ugari sortzen ari da gaur egun, nahi baino turismo gehiago baitute orain leku askok. Turismoak dirua eta lanpostuak sortzen ditu, baina, aldi berean, leku turistikoetako biztanleen eguneroko bizimodua, kultura eta tradizioak kaltetu ditzake. Egoera hori gainditzeko eta turismo arduratsua lortzeko, sektoreak aintzat hartu behar du jasangarritasuna. Hainbat bide daude hori lortzeko; horietako bat, turistak eremu zabalago batean hedatzea. Turistak gehiago sakabana litezke; hala, hain ezagun ez diren lekuak erakargarriago egingo lirateke pixkanaka eta, beraz, leku erakargarri berriak sortuko. Gainera, lekuok ohiko ordutegi eta urtaroetatik kanpo ikustera anima daitezke turistak. “Gertutasun� zentzua sortzea funtsezkoa da leku bateko biztanleen eta bisitarien arteko harreman positiboa lortzeko. Marketina erabiltzea eta bertako biztanleentzako prezio eta tasa aldakor edo mailakatuak erabiltzea bide egokiak izan litezke hainbat kritika nabarmen murrizteko, hala nola elitismo kulturalarena edo bertako biztanleek beren ondare eta tradizioak baliatzeko dituzten zailtasunen ingurukoak. Turistakopuru handiak jasotzen dituzten lekuek ostatu-aukerak kontrolatzeko neurriak hartu dituzte, mugak jarriz etxeak denbora-tarte labur baterako alokatzen dituzten Airbnb eta antzeko enpresei, bertako biztanleek ez ditzaten hainbeste arazo izan bizitzeko etxe bat alokatzeko. Turismoa jasangarria izan dadin, nahitaezkoa da gobernuek baliabideak jartzea, politikariak kontu emateko gai izatea eta herritarrei iritzia azaltzeko aukera ematea hauteskunde-garaitik kanpo. Arduradun politikoek eta sektoreko enpresek komunitatearekin hitz egiten badute turismoak dakartzan eraginez, errazago egingo zaio aurre interes desberdinen arteko talkari.

Turismo irisgarria Turismo irisgarria denontzako turismoa da, baita leku turistiko bateko biztanleentzako turismoa ere. Irisgarritasunak esan nahi du ez egotea hesi arkitektoniko, kultural edo zentzumenezkorik, eta, beraz, baldintza nahitaezko bat da denok izateko turismoaz gozatzeko aukera. Sustatu nahi den printzipioa argia eta oso erraza da: pertsona guztiak - bakoitza bere beharrekin - hiritar eta bezeroak dira, eta eskubidea dute eskaintza turistikoak osorik eta autonomiaz bizitzeko, eta ordaindutako prezioaren araberako zerbitzuak eskuratzeko. “Turismo Irisgarria sustatzeko eta bultzatzeko� batzordea Italian sortu zen, turismosistema osoa pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko eskaerari erantzuteko Turismoa Eraldatuz

67


asmoz. Turismo irisgarria eskaera guztiz zentzuzko horren adierazpenik nabarmenena da, eta, horrez gainera, Italiako turismoaren irudia mundu osoan berritzeko elementu erakargarri - moderno eta modako - bat. Azken urteetan, gehiago zabaldu da turismo irisgarriaren kontzeptua. Gaur egun, ez da adierazi nahi - garai batean bezala - desgaitasun fisikoak dituztenentzako turismoa bakarrik; turismo-paradigma berri bat adierazten du, denontzat pentsatua: gurasoentzat, adineko pertsonentzat, jakiekiko intolerantziak dituztenentzat eta diru gutxi dutenentzat (1. irudia).

1. Irudia: Turismo irisgarria

JANARRIINTOLERANTZIA

ADINEKOA

Turismo irisgarria

gizarteak baizik, hau da, sozialki eraikitako ingurune batek, zeinak parte-hartzetik kanpo uzten baititu desgaitasunak dituzten pertsonak; beraz, egoera horri aurre egiteko ekintzak eta aldaketaren aldeko jarrerak bultzatu behar dira. Alabaina, turismo irisgarria ez dute behar desgaitasunak dituzten pertsonek bakarrik (turisten % 20 inguru), beste askok ere baizik: hala nola seme-alaba txikiak dituzten gurasoak (turisten % 3 inguru), adineko turistak (% 8), eta aldi baterako desgaitasunak dituztenak (zaila da kopurua zehaztea, ez baita erraza jakitea zenbat jendek duen hanka hautsia une jakin batean). Adibideok garbi erakusten dute nortzuk liratekeen turismo irisgarriaren onuradun zuzenak: % 30 baino gehiago dira 2. irudian jasotako irisgarritasun-arazoak dituzten turistak. Horri erantzuteko, mundu osora zabaldu da adin guztiak kontuak hartuko dituzten hirien aldeko eta irisgarritasuna hiri-plangintzan kontuan hartzearen aldeko aldarria. Irisgarritasunetik eta inklusiotik harago, produktu eta inguruneen diseinua ere egokitu behar litzateke, jende guztiak erabiltzeko modukoak izan daitezen, inolako egokitzapenik behar gabe. Guztion bizimodua erraztea da helburua, eta dei egiten zaio bereziki industriari diseinu unibertsala eta bizimodua errazteko printzipioak aplika ditzan turismoarekin lotutako produktuen diseinuan. 3. irudiak laburbiltzen du nolako egitura behar litzatekeen turismo-estrategia irisgarri arrakastatsu bat ezartzeko.

2. Irudia: Turismo irisgarriaren onuradunak DESGAITASUNA

SOSAK

Desgaitasunak dituzten pertsonak 20%

Ume txikiak dituzten familiak 3%

Lan-ingurugiro segurua (daturik ez)

Aldi baterako desgaitasunak (daturik ez)

Irisgarritasunarazoak dituzten adinekoak 8%

Irismen beharrak dituztenak guztira populazioaren > % 31

Eredu soziala, desgaitasuna eta gauzatzea Desgaitasuna ulertzeko bi ikuspegi daude: ikuspegi medikoa, batetik, eta soziala, bestetik. Ikuspegi medikoak pertsonaren huts gisa ikusten du, huts horren gauzatzea, pertsona horren desgaitasuna, alegia. Arazo pertsonaltzat jotzen du ikuspegi horrek; gaixotasun, trauma edo osasun-arazo batek sorturiko urritasun bat litzateke, esku-hartze medikoren bat eskatzen duena gorputz desgaitu hori “normaltzeko”. Aldiz, ikuspegi sozialaren arabera, pertsona bat ez du bere hutsak egiten desgai, 68

Turismoa Eraldatuz

69


3. Irudia: Turismo irisgarrirako estrategia

Turismo irisgarriko estrategia arrakastatsua inplementatzeko egitura Maila guztietan konpromiso irmoa ezinbestekoa da

Nazio mailako turismo Agintaritza Nazioarteko marketina  |  Nazio mailako estrategia Sortzen ari diren ekimenen berri  |  Estatu mailako sariak  |  Ikerketa

Erregio/probintzia mailako Turismoa Agintaritza Barne-marketina | Erregio mailako estrategia | Industriarentzako tresnak | Industriarentzako trebakuntza | Industria saretzea Eskualde eta toki mailako agentziak bultzatzea  |  Ikerketa

Eskualdeko Turismo Agentziak Barne-marketina  |  Eskualdeko helburuak garatzea Marka sortzea  |  Industriarentzako trebakuntza Ahalmenak sendotzea | Sustapena

Tokiko Turismo Bulegoak

Produktuen garapena Bezero-esperientzia Helburuak indartzea Ahalmenak sendotzea Sustapena Zerbitzuen paketeak

70

Bisitarientzako zerbitzuak | Sustapena Industria garatzea | Marketina Produktuen garapena | Interes-taldeak kudeatzea | Erreserba-zerbitzuak Zuzendaritza estrategikoa Ekitaldiak

Turismo-enpresak Produktuaren garapena Helburuak sustatzea Bezero-esperientziak Zerbitzuen paketeak sustapena

Lidergoa Joeren analisia Politikak Lege-ingurugiroa Markaren kudeaketa Merkatuak garatzea Helburuak kudeatzea Marketina Ikerketa Indutria heztea Trebakuntza Saritzea eta errekonozitzea Turismoa Eraldatuz

71


eta hiri-eskualde muin bakar ari dira bilakatzen (Calzada, 2015), lehengo periferiaestatusa albo batera utzita. Eta, horrekin, hiri-eskualde horiek arrisku berriak dituzte aurrez aurre, aldaketa globalek eragindako dinamiken ondorioz. Horren adibide da turismoa ugaritzearen joera (Ruault, 2017; Wilson & AntĂłn, 2016), turismojardunbide estraktiboek eraginda (Sharp, 2018). Izan ere, jomuga turistikoek maiz jasaten dituzte teknologia berrien alorreko multinazionalek sortutako algoritmoen eta datu-teknologien ondorioak (Morozov, 2018).

Turismoaren eraldaketak Europan: Algoritmoen, teknopolitikaren eta hiri-eskualdeen begiradatik Igor Calzada doktorea

I: Zatia: hiri-eskualde algoritmiko eta teknopolitikorako ikerketa-esparru bat europan (nazio-estatuetatik haratago) Aldirietako landaguneetatik hiri-bilbe urbanizatuetara, lurralde ugari ari dira funtzio ekonomiko, sozial eta kultural berriak hartzen, turismo-jomuga bihurtzen diren heinean (Alzua, O’Leary, & Morrison, 1998; Lamsfus, Martín, Alzua-Sorzabal, & Torres-Manzanera, 2015). Hala, aukera berriak ari dira sortzen tokiok garatzeko, 72

Bereziki Europako testuinguruari erreparatuta, indar hartzen ari da datuen pribatutasunari, gardentasunari eta, berrikiago, jabetzari buruzko eztabaida, Datuak Babesteko Europar Batasuneko Erregelamendu Orokorra (Wallace & Castro, 2018) 2018ko maiatzean indarrean jarri zenetik; hori hala, pribatutasuna diseinutik, datuak beste norabait eramateko eskubidea eta tankerako printzipioak hartzen ditu oinarri. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berriak eragin zuzena izango du hirietako agintariek turismoaren alorreko datuen politikak eta estrategiak ezartzeko moduan, eta, hari esker, herritarrek rol aktiboagoa izango dute turismopolitikei buruzko erabakiak hartzeko prozesuetan. Araudi horren hondoko mamiaren testuinguruan, 2018ko urtarrilaren 24an, Angela Merkelek Davoseko Ekonomia Foroan adierazi zuen datuak izango direla "XXI. mendeko lehengaia". Horrekin lotuta, Alemaniako kantzilerrak zera gaineratu zuen: datuen jabe nor ote den erantzun ostean erabakiko dela ea uztargarriak diren demokrazia, partaidetzagizartearen eredua eta ekonomia-oparotasuna. Adierazpenok testuinguru jakin batean etorri dira; alegia, datuen subiranotasuna gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da kokapen-hornitzaileentzat eta herritarren datu-eskubideentzat, hirieskualdeetan. Nazioarteko ekitaldi berean, George Soros inbertsiogile milioidun eta filantropoak argudiatu zuenez, Facebook eta Google multinazional teknologikoak "berrikuntzarako oztopo eta gizartearentzako mehatxu bilakatu dira" (Srnicek, 2017). Sorosek gaineratu zuen "egun gutxi batzuk" baino ez zaizkiela gelditzen bi teknologia-erraldoioi. Bide beretik, Eugeny Morozov filosofo digitalak behin baino gehiagotan kritikatu izan du azken urteotan erraldoi horien turismoaren alorreko Big Data negozio estraktiboen eredua (Holmes, 2017; Mayer-SchĂśnberger, 2013). Morozoven esanetan, eredu horien bidez eratutako munduan, teknologia-enpresa erraldoiok zerbitzu adiktiboak sortzen dituzte, adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoko gailuen bidez herritarren turismo-datuak biltzeko (Alizadeh, Farid, & Sarkar, 2018; Dwarshuis, 2017; Encalada, Boavida- Portugal, Cardoso Ferreira, & Rocha, 2017; Jhaver, Karpfen, & Antin, 2018; Stone, 2016; Stors & Kagermeier, 2015; Stucke, 2018). Berrikiago, pil-pilean izan dira Cambridge Analytica eta Facebook: itxura guztien arabera, lehen konpainia horrek legez kanpo eskuratu eta baliatu zituen Facebookeko datuak. Gertaera horrek sekulako inpaktua izan du eztabaida Turismoa Eraldatuz

73


teknopolitikoan, eta agerian geratu da nola baliatzen dituzten datuen analisiak xede politikoetarako; erabiltzaileen, turisten eta bertakoen baimen informaturik gabe erabili ere. Horrenbestez, "datuak eskuratu ahal izateak ez du esan nahi informazio gehiagoz jantzitako hiri-kudeaketa izango dugunik, ezta hiri bidezkoagoak, berdeagoak eta oparoagoak izango ditugunik ere" (Acuto, 2018, p. 165). Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (Imrei, 2018) gaurkotasuna ikusita, eta "turismofobiarekin" lotutako eztabaidak eta turismo jasangaitzaren politikak – korporazio handiek algoritmoen bidez egindako turismo-jardunbideak, ez beti oso garbiak – (Coletta & Kitchin, 2017; Danaher et al., 2017) kontuan hartuta, baliteke erantzun teknopolitiko berriak behar izatea, datuen jabetzari eta subiranotasun teknologikoari buruzko auziak konpontzeko, Europako hiri-eskualdeen datuak bueltatzean oinarrituta (Calzada, 2017a), nazio-estatu domeinuaz gaindi (Agnew, 2017; Calzada, 2018b; Keating, 2017; Moisio & Jonas, 2017; Paasi & Metzger, 2017). Alde horretatik, berrikusi egin behar lirateke estatu, subiranotasun, interes nazional eta tankera horretako kontzeptuak; izan ere, nazioz azpiko eta eskualdeetako eragileak ari dira agertzen, eta konplexutasuna gehitzen, datuen inguruko panorama globalean. Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuek eta Hiri Agenda berriak mamitutako politiken eskemari dagokionez –zeinak eragin nabarmena baitu Europako hiri-eskualdeetan–, bertakoen eta bisitarien eskubide digitalak bermatzea izan liteke hurrengo zuzenketa-aurrerapausoa, turismo-jomugak algoritmoen bidez kudeatzen dituzten plataformak arautzeko bidean. Azkenik, Europako hiri-eskualdeetan, turisten fluxu orokorrak eta bertakoen zein bisitarien arteko bizikidetzak, neurrira egindako eta tokian tokira egokitutako gobernantza-eredu turistikoak beharko dira. Gaur egun, turismoaren inguruko inpaktu sozialak, geopolitikoak, teknologikoak eta soziokulturalak zera pentsarazten digu, hiri-eskualdeak berrindartzea erabakigarria izan litekeela turismorako aukera gisa (Neuman & Zonneveld, 2018). Hori hala izanik, hiri-eskualdeek bestelako bide politikoak erakutsi ahal eta beharko lituzkete, zeinek bere udalerrietan alderdi interesatuen arteko esparruekin esperimentatuz (Calzada, 2018a, 2018c; Calzada & Arranz, 2017; Calzada & Cowie, 2017). Bide horretatik saihets daitezke "geek ekonomiaren" eta lankidetzako ekonomiaren" gehiegikeriak (Dredge & Gyimóthy, 2017; FairBnB, 2018; Henley, 2018; InsideAirBnB, 2018; Jhaver, Karpfen, & Antin, 2018; Montera34, 2018; Stone, 2016; UnFairbnb, 2018), edo "plataforma-kapitalismoa" (Srnicek, 2017), zeina finean gizarte-desberdintasunei toki ematen dien (Eubanks, 2017; Noble, 2018) "teknologia-enpresa handien kapitalismoa" baita (Morozov, 2018).

74

Horrenbestez, kapitulu honen bidez, egiteko horrek hiru mekanismo politiko aurreikusten ditu, Europan turismoa ikuspegi aurrerakoitik lantzeko: Europar Batasuneko hiri-eskualdeen politikak, gobernantza maila-anitza eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, erreminta garrantzitsuak dira. Baita plataforma egokiak ere, nazio barruko eta eskualdeetako eragileek nazioarteko irismena eskuratzeko. Plataforma haien interesen eta lehentasunen bidean, zeinak gero eta gehiago baitaude artikulatuta testuingurua kontuan harturik antolatutako turismopolitiken eta - jardunbideen inguruan. Ezinbestekoa da tokian-tokian errotutako inguru organikoak sortzea eta partaidetzako plangintza-prozesuak abiaraztea, herritarren ingurumariak itxuratuko dituzten erabakiak komunitatearekin batera hartzeko. Tokiko ekintzailetza-ekimenek kulturalki errotutako tokiz gaindiko erantzunak sendotu ditzakete, erantzun eraldatzaile, esperimental eta egokitzaileak, datuen bidez funtzionatuko duten turismo-laborategi biziak sortzeko udalerrietan (Calzada, 2018c).

II: Z  atia: europan turismoa eraldatzeko politiken ibilbide-orri bat Atal honek, Europako turismo-eredua eraldatzeko bost estrategia biltzen dituen politiken ibilbide-orri bat taxutuko du. Horrekin, bi galdera orokorri erantzungo diegu. Lehenik eta behin, zer-nola artikula daiteke bestelako turismo-eredu bat, Europako hiri eta eskualdeen turismo-politika eta - plangintza berriro ere ebaluatuta? Bigarrenik, zergatik dute Europako hiriek eta eskualdeek bestelako alternatiba batzuk taxutzeko aukera eta herritarrak ardatz dituzten turismogarapen demokratikoagoa lortzekoa?

1. Negozio- eta gizarte-eredu berriak: plataforma kooperatiboak Tokiz gaindiko mugikortasunak motibazio-, emozio-, erreminta-, jomuga- eta estrategiaaukera zabala islatzen du, eta aukerak ematen ditu turismo-politika eta - jardunbide berriak aztertzeko, probatzeko eta proposatzeko, hain zuzen ere, trantsizio bat ahalbidetzeko orain artean aztertu ez diren turismo-eredu jasangarrietarantz eta demokratikoagoetarantz (Ajuntament de Barcelona, 2017; Iceland Academy, 2016; Turismoa Eraldatuz

75


JĂłhannesson, 2015; JĂłhannesson & Huijbens, 2010; Wonderful Copenhagen, 2016; UNWTO, 2017). Hori lortzeko, buelta eman behar zaie turismoaren masifikazioak (Salazar, 2017) edo turismofobiak (Colomb & Novy, 2017) izandako gabeziei eta eragindako albo-ondorio kaltegarriei. Halako inpaktu negatiboen aurrean oreka lortzeko esparru politikoen gabezia ikusita, turismoaren masifikazioak erantzukizun handia du toki-esparruko bizilagunetan gertatu diren aldaketa itzulezin askotan, eta horrek nahitaez ematen dio bide turismofobiari. Inguru jakin batzuetako turismoaren masifikazioa arazo handiak ari da sortzen bertakoetan, eta, aldi berean, nabarmen ari da aldatzen herritar horiek duten pertzepzioa turismoak beren hirietako jarduera sozioekonomikoan dituen onuren gainean. Nola diseinatu, adostu eta ezar ditzakete Europako hiriek turismorako negozioeta gizarte-eredu berriak? Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) arabera, honako hauek dira turismoaren sektoreak aurrez aurre dituen erronka handienak: nazioarteko turismo-fluxuen hazkunde bizkorra, kontsumojoera berriak, ekonomiaren digitalizazioa, segurtasun-auziak eta klima-aldaketara egokitzea. Horiek guztiek erantzun politiko aktiboak, berritzaileak eta integratuak eskatuko dituzte, bermatzeko, batetik, turismoak sektore lehiakor izaten jarraituko duela, eta, bestetik, datozen urteetan ere ekarriko dituela onura ekonomikoak eta jasangarriak. (ELGE, 2016, 17. or.) ELGEk (2016), Nazio Batuen Munduko Turismo Erakundeak (2017) eta Europako Batzordeak (2016) egindako gomendio politiko distiratsu gorabehera, oso gutxi aztertu dira bestelako turismo-ereduak; lagungarri izan litezke horiek datuen jabetzaren logikari, negozio-balioen kateari eta gizarte-inpaktuaren adierazleei buelta emateko, jakinik gainera ondorio zuzenak dituela auzoen, herrien eta hirien gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunean. Hori hala, badirudi plataforma-kapitalismoak gizartearen domeinu are gehiago eskuratuko dituela etorkizunean. Horri aurre egiteko aukera bakarra plataforma kooperatiboak dira, teknologia-enpresa handiei lankidetza-ekonomiako ereduen bidez desafio eginda (Scholz, 2016). Plataforma-kooperatiboen bidez (Senabre & Espelt, 2016), aldaketa teknologikoak, kulturalak, politikoak eta sozialak deskribatzen dira. Eredu sozioekonomiko sortu berria da, bizpahiru urtez sareen bidez kudeatua, eta hainbat ekimen, aplikazio, prototipo eta esperimentu biltzen ditu. Adibidez: (i) onlineko lan-artekaritza eta merkatuarentzat jabetza kooperatibokoak, (ii) hiri-jabetzako plataforma kooperatiboak, (iii) ekoizleen jabetzako plataformak, (iv) sindikatuek babestutako lan-plataformak, eta (v) barneko kooperatibak. Aplika daiteke eredu hau hiri-eskualdeetan oinarritutako turismo-ekimenetan?

76

2. Pentsamolde kritikoa, konstruktiboki eraikitzeko Bigarren estrategiak nagusiki zera esan nahi du, berrikusi beharra dagoela Europako erakundeek emandako kudeaketa-erreminta tekniko sorta. Inolako kritikarik gabe onartu ordez 4.0Â industria, Big Data, hiri adimendunak, adimen artifiziala, Gauzen Internet eta tankera horretako hitz handiak, haien esanahia xehatu edo aletu behar dugu (Calzada & Cobo, 2015), eta ikusi zer inpaktu zuzen dituzten tokikomunitateetako turismo-jardunbideetan. Jarrera ideologiko aurrerakoitik erreparatuta, kaltegarri izan litezke kritika distopiko hutsak, inolako zentzurik gabeak, turismoak aurrez aurre dituen erronka sozialei eta ekonomikoei heldu ahal izateko. Hau da, ezin ditugu erreminta eta paradigma zaharrak baliatu oraingo eta etorkizuneko arazoak konpontzeko. Nola pentsatu modu kritikoan turismo-jardunbideetatik sortutako arazo sozioekonomikoei buruz? Eta nola sortu, modu eraikitzailean, kontsumoa, energia-portaera, ingurumenaren babesa, hiriguneetako gentrifikazioa (Wachsmuth, Chaney, Kerrigan, Shillolo, & Basalaev-Binder, 2018; Wachsmuth & Weisler, 2018), lan-baldintza prekarioak eta, oro har, hiri-eraldaketak landuko dituzten politikak? Hemen gakoa zera da, detektatzea zer algoritmo nahi dituzten guregandik, turista eta bizilagun gisa (Finn, 2017, 5. or.). Algoritmoak, definizioz, entitate teknikoak dira, eta beren izaera propioa dute, haiek baliatzen dituzten gizakietatik independientea, baina kulturaren bidez operatzen dute.

3. Turismo-datuen erkidegoak vs turismo-estraktibismoa Raymond Williams egileak maisuki esan zuenez (1983), "teknologia [datuak] ez dira inoiz neutralak, baizik eta potentzial eta baliagarritasun handia dute eremu sozialean eta politikoetan oso xede desberdinetan erabiltzeko". Nor da gure datuen jabea? Nola kontrola dezakegu? Makinek gizakiek baino erabaki hobeak hartuko dituzte jomugei, aukerei, hautaketei eta turisten eta bizilagunen arteko elkarreraginei dagokienez? Turismo-plataforma estraktibo horiek Silicon Valley-tik kontrolatzen baldin badituzte, nola erregula litezke eta, ondorioz, nola partekatu daitezke haien datuak tokian tokiko enpresa txiki eta ertainekin, turismo datuak, hiri-erkidego gisa finkatuz (urban commons)? Inuxentea izatea al da halako zerbait pentsatzea?

Turismoa Eraldatuz

77


Nolanahi ere, jardunbide sozialki berritzaileak sekula baino garrantzitsuagoak dira orain, merkatuaren eta toki-mailako estatuaren artean hirugarren ekintzailetza-bide bat ezartzeko. Alderdi interesatuen arteko elkarreraginean oinarritutako jarduera ekonomiko berri baten bidez, lortuko genuke “turismo-datuen-erkidegoa” sortzea (tourism data commons), datuen transferentzian dezentralizatzean eta trebakuntzan oinarrituta. “Turismo-datuen-erkidegoak” tokiko ekintzaileek eramandako plataforma kooperatibo gisa taxutu litezke, turistekin eta bisitariekin batera bestelako giza elkarreraginak eta truke ekonomikoak sortzeko. Toki-ekintzailetzako modu berri hau erabakigarria izango da, udalerrietako politiken gardentasunerako eta sistema demokratikoen irekitasunerako.

4. Toki-ekintzaileen ekosistema, elkarte publiko-pribatuetatik haratago: alderdi interesatu ugariko bost helizeko eredua Kapitulu honen xedeak arreta berezia ipintzen du herritar adimendunen rol aktiboan; hori hala den heinean, erkidegoen (commons) nozioa bildu beharko litzateke eduki honetan, elkarte publiko-pribatuen gainetik (Rossi, 2016). Datuen teknopolitika kontuan hartzean eta turismoaren ikuspegi esperimentalago bat lortzeko trantsizioan, garrantzitsua da ulertzea erkidegoen gaineko eztabaida (Borch & Kornberger, 2015; Foster & Iaione, 2016) bat datorrela aldaketa teknologiko handiekin; hau da, ikuspegi zientifikotik (diziplinartekotasun-gaitasuna handitzeko) eta ikuspegi sozialetik (gizarte-eraldaketako prozesuak ahalbidetzeko) lan egiteko gonbita eta eskakizuna egiten diguten aldaketa teknologikoekin. Pentlandek (2015) adierazi bezala, "datuei buruzko akordio berri bat behar dugu: herritarrei eman behar diegu beren datuen gaineko kontrola, eta, era berean, datu erkidegoak (data commons) sortu behar dira, gobernuak ez ezik industria pribatua ere hobetzeko". Horrenbestez, Europako hirien eta eskualdeen gobernuetarako politika-esparru berri bat iradokita, toki-ekintzailetzako ekosistemak ezarri beharko lirateke turismo-datu erkidegoen sustatzaile gisa; horrek esan nahi du sektore pribatua garrantzitsua izango litzatekeela, baina ez kontuan hartu beharreko alderdi interesatu bakarra. Alderdi interesatu ugariko bost helizeko esparruak (Calzada & Cowie, 2017) osatuko luke hiru eta lau helizeko ereduan ahotsik ez duten eragileen ordezkaritza-falta; hau da, ekintzaileak eta aktibistak (1. irudia). Turismoaren esparru berezian, alderdi interesatu ugariko formulazio estrategikoak aldi bereko eta datuetan oinarritutako erabakietarako balia litezke, ingurune esperimentaletan eta prototipoetan, hala nola Laborategi Bizietan (Living Labs) 78

(Calzada eta Arranz, 2017), koprodukzioaren bitartez gune itxi instituzionalak hausteko, gizarte-kapital komunitarioari bide eginda.

1. Irudia. Alderdi interesatu ugariko esparrua: bost helizeko eredua (Calzada, 2018c; Calzada & Cowie, 2017, 27. or.).

PUBLIKOA

PRIBATUA

(GIZARTE-) EKINTZAILEAK AKTIBISTAK, BRIKOLATZAILE, ARTEKARIAK, UZTARTZAILEAK

AKADEMIA

GIZARTE ZIBILA

5. Europan saretutako hiri-eskualdeen federazio baterantz? Turismoa eraldatuko duten hiri-eskualdeko estrategiak sortzeko, lehendabiziko urratsa zera da, Westfaliako nazio-estatua, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuak, eta “lankidetza ekonomia” kategoria finkoetatik haratago joatea eta gainditzea kapitalismoak gidatutako teknologia-enpresa handien plataforma kapitalistaren eredua. Egiteko horri lehenxeago edo beranduxeago heldu beharko dio XXI. mendeko ezkerrak (Srnicek, 2017, 8. or.), zeinaren egitekoa izango baita barrutik demokratikoki zehaztutako hirien eta eskualdeen sare federatu eta asimetriko bat lortzea (Calzada, 2013; Calzada, 2017b). Kapitulu honen ondorioa zera da, turismoaren eraldaketak nahitaez ekarri beharko dituela datuen jabetzari buruzko bestelako araubideak, algoritmoen gardentasuna eta trebakuntza, bai eta herritarren ahalduntzea ere, interesatutako alderdi ugariz osatutako esparru baten bidez. Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra eskuan hartuta, ikuspegi kritiko bat hartzeko lehen urratsa izan liteke irudimenaz mihiztadura teknologiko eta kontabilitate-liburu deszentralizatuak erabiltzea, hala nola bloke-kateak (blockchain). Horretarako, beharrezkoa izango da erakunde-politika berritzaile bat, turismorako tokiko plataforma kooperatzaileekin Turismoa Eraldatuz

79


elkar hartuta jardungo duena. Teknologia erradikalek (Greenfield, 2017; Harper & Boyle, 1976) hitza hartzeko eta eskubide digitalak aldarrikatzeko bidea emango diete Europako hiri eta eskualdeetako herritarrei. Azken buruan, datuak dezentralizatzeko bitartekoak emango dizkie, subiranotasun teknologikoa eta herritarren ahalduntzea lortzeko. Turisten eta bertakoen artean, herritar gisa aurrez aurre jarduteko bultzada politiko aurrerakoi horrek oinarrira eramango ditu komunitateak; izan ere, herritarrek erabakiko dute, algoritmoen kanpo-eragin disruptiborik gabe, zer nahi duten eta, ondorioz, zer etorkizun eraiki nahi duten.

Erreferentziak Acuto, M. (2018). Global science for city policy. Science, 359(6372), 165-166. doi:10.1126/science.aao2728 Agnew, J. (2017). The tragedy of the nation-state. Territory, Politics, Governance, 5(4), 347-350. doi:10.1080/21622671.2017.1357257 Ajuntament de Barcelona (2017). Turismo 2020 Barcelona: Una estrategia colectiva para un turismo sostenible. Bartzelona Bartzelonako Udala. Alizadeh, T., Farid, R., & Sarkar, S. (2018). Towards Understanding the Socio-Economic Patterns of Sharing Economy in Australia: An Investigation of Airbnb Listings in Sydney and Melbourne Metropolitan Regions. Urban Policy and Research, 1-19. doi:1 0.1080/08111146.2018.1460269 Alzua, A., O’Leary, J. T., & Morrison, A. M. (1998). Cultural and heritage tourism: Identifying niches for international travelers. Journal of Tourism Studies, 9(2), 2-13. Borch, C., & Kornberger, M. (2015). Urban Commons: Rethinking the City. Londres: Routledge. Calzada, I. (2013). Critical Social Innovation in the Smart City era for a CityRegional European Horizon 2020. Journal of Public Policies & Territory P3T, 2(6), 1-20. Calzada, I. (2015). Benchmarking future city-regions beyond nation-states. Regional Studies, Regional Science, 2(1), 351-362. doi:10.1080/21681376.2015.1046908 Calzada, I. (2017a). Data Devolution in Europe. ESADE MSc Speaker Series: Big Data & Smart Cities. Hemendik hartua: https://www.youtube.com/watch?v=iP8LVQWrdJ0 Calzada, I. (2017b). Metropolitan and city-regional politics in the urban age: why does “(smart) devolution” matter? Palgrave Communications, 3, 17094. doi:10.1057/ palcomms.2017.94 Calzada, I. (2018a). From Smart Cities to Experimental Cities? Hemendik: V. M. B. Giorgino & Z. Walsh (Eds.), Co-Designing Economies in Transition: Radical Approaches in Dialogue with Contemplative Social Sciences (191-217 or.). Cham: Springer International Publishing.

80

Turismoa Eraldatuz

81


Calzada, I. (2018b). Political Regionalism in the Age of Devolution in Europe: Metropolitanitasation and the Right to Decide. Hemendik: A. Paasi, J. Harrison, & M. Jones (Eds.), Handbook on the Geographies of Regions and Territories. Cheltenham, Erresuma Batua eta Northampton, MA, AEB: Edward Elgar. Calzada, I. (2018c), Local Entrepreneurship Through a Multistakeholders’ Tourism Living Lab in the Post-Violence/Peripheral Era in the Basque Country. Regional Science Policy & Practice. doi: 10.1111/rsp3.12130.

Eubanks, V. (2017). Automating Inequality: How high-tech tools profile, police, and punish the poor. New York: St. Martin’s Press. European Commission (2016). The European Tourism Indicator System. ETIS toolkit to sustainable destination management. Brusela Europako Batzordea

Calzada, I., & Arranz, A. (2017). Translocal Strategies for Experimenting with Smart Tourism Labs in Zumaia: The Case of the Basque Coast Geopark, Basque Country (Spain), Murtzia.

FairBnB. (2018). Hemendik hartua: www.fairbnb.coop

Calzada, I., & Cobo, C. (2015). entxufea atera Deconstructing the smart city. Journal of Urban Technology, 22(1), 23-43. doi:10.1080/10630732.2014.971535

Finn, E. (2017). What Algorithms Want: Imagination in the Age of Computing. Cambridge, Massachusetts and London, England: The MIT Press.

Calzada, I., & Cowie, P. (2017). Beyond Smart and Data-Driven City-Regions? Rethinking Stakeholder-Helixes Strategies. Regions Magazine, 308(4), 25-28. doi:10 .1080/13673882.2017.11958675

Foster, S. R., & Iaione, C. (2016). The City as a Commons. Yale Law & Policy Review, 34(2). Greenfield, A. (2017). Radical Technologies: The Design of Everyday Life. Londres: Verso. Harper, P., & Boyle, G. (1976). Radical Technology. New York Pantheon Books.

Coletta, C., & Kitchin, R. (2017). Algorhythmic governance: Regulating the ‘heartbeat’ of a city using the Internet of Things. Big Data & Society, 4(2), 2053951717742418. doi:10.1177/2053951717742418

Henley, J. (2018). EU blocking cities’ efforts to curb Airbnb, say campaigners. Hemendik hartua: https://www.theguardian.com/world/2018/may/21/eu-blocking-cities-effortsto-curb-airbnb- say-campaigners?CMP=share_btn_tw

Colomb, C., & Novy, J. (2017). Protest and Resistance in the Tourist City. Londres: Routledge.

Holmes, D. E. (2017). Big Data: A very short introduction. Oxford: Oxford University Press.

Danaher, J., Hogan, M. J., Noone, C., Kennedy, R., Behan, A., Paor, A. D., . . . Shankar, K. (2017). Algorithmic governance: Developing a research agenda through the power of collective intelligence. Big Data & Society, 4(2), 2053951717726554. doi:10.1177/2053951717726554

Iceland Academy (2016). Inspired by Iceland. Hemendik hartua: www.inspired. visiticeland.com/academy

Dragatze-lanak D., & Gyimóthy, S. (2017). Collaborative Economy: Tourism Social Science Perspectives. Heidelberg, New York, Dordrecht, Londres: Springer Verlag. Dwarshuis, K. (2017). Airbnb in Different Cities. Hemendik hartua: http://www. dwarshuis.com/various/airbnb/

82

Encalada, L., Boavida-Portugal, I., Cardoso Ferreira, C., & Rocha, J. (2017). Identifying Tourist Places of Interest Based on Digital Imprints: Towards a Sustainable Smart City. Sustainability, 9(12), 2317.

Imrei, K. (2018). D.2.1. First Report on Facts and Figures: Updating The European Data Market Monitoring Tool. Hemendik hartua: http://datalandscape.eu/about InsideAirBnB (2018). Adding data to the debate. Hemendik hartua: http://www. insideairbnb.com Jhaver, S., Karpfen, Y., & Antin, J. (2018). Algorithmic Anxiety and Coping Strategies of Airbnb Hosts. Artikulu hau hemen aurkeztu zen: Proceedings of the 2018 CHI Conference on Human Factors in Computing Systems, Montreal, Kanada. Hemendik hartua: https://dl.acm.org/citation.cfm?doid=3173574.3173995 Turismoa Eraldatuz

83


Jóhannesson, G. (2015). A Fish Called Tourism: Emergent Realities of Tourism Policy in Iceland. Tourism Encounters and Controversies. 181-200

Pentland, A. (2015). Social Physics: How Social Networks Can Make Us Smarter. Londres: Penguin Books.

Jóhannesson, G., & Huijbens, E. H. (2010). Tourism in times of crisis: exploring the discourse of tourism development in Iceland. Current Issues in Tourism, 13(5), 419434. doi: 10.1080/13683500.2010.491897.

Ruault, J-F. (2017). Beyond tourism-based economic development: city-regions and transient custom. Regional Studies. 1-12. doi: 10.1080/00343404.2017.1364842

Keating, M. (2017). Contesting European regions. Regional Studies, 51(1), 9-18. doi:1 0.1080/00343404.2016.1227777 Lamsfus, C., Martín, D., Alzua-Sorzabal, A., & Torres-Manzanera, E. (2015). Smart tourism destinations: An extended conception of smart cities focusing on human mobility Information and Communication Technologies in Tourism 2015 (363-375 or.): Springer.

Rossi, U. (2016). The Variegated Economics and the Potential Politics of the Smart City. Territory, Politics, Governance, 4(3), 337-353. doi:10.1080/21622671.2015.1036913 Salazar, N. (2017). Anthropologists of Tourism: What’s in a Name? American Anthropologist, 119(4), 723-747. Scholz, T. (2016). Platform Cooperativism: Challenging the Corporate Sharing Economy. New York: Rosa Luxemburg Stiftung.

Mayer-Schönberger, V. (2013). Big Data: A Revolution that Will Transform How We Live, Work and Think. Londres: John Murray.

Senabre, E. & Espelt, R. (2016). The User Experience in Platform Cooperativism. Hemendik hartua: http://lab.cccb.org/en/the-user-experience-in-platform-cooperativism/

Moisio, S., & Jonas, A. E. G. (2017). City-regions and city-regionalism. Hemendik: A. Paasi, J. Harrison, & M. Jones (Eds.), Handbook on the Geographies of Regions and Territories. Northampton: Edward Elgar.

Sharp, D. (2018). Sharing Cities for Urban Transformation: Narrative, Policy and Practice. Urban Policy and Research, 1-14. doi:10.1080/08111146.2017.1421533 Srnicek, N. (2017). Platform Capitalism. Cambridge: Polity.

Morozov, E. (2018). Capitalismo Big Tech ¿Welfare o Neofeudalismo Digital? Madril: Enclave de Libros Ediciones. Montera34 (2018). Airbnb effect by neighbourhoods and cities in Spain. Retrieved from http://www.lab.montera34.com/airbnb/barrios Neuman, M., & Zonneveld, W. (2018). The resurgence of regional design. European Planning Studies, 1-15. doi:10.1080/09654313.2018.1464127 Noble, S. U. (2018). Algorithms of Oppression: How Search Engines Reinforce Racism. New York: New York University Press.

84

Stone, B. (2016). The Upstarts: How Uber, Airbnb and the Killer Companies of the New Sillicon Valley are Changing the World. NY: Little, Brown and Company. Stors, N., & Kagermeier, A. (2015). Motives for Using AirBNB in Metropolitan Tourism – Why Do People Sleep In The Bed Of A Stranger? Regions, 299, 17-19. Stucke, M. E. (2018). Should We Be Concerned About Data-opolies? Georgetown Law Technology Review.

OECD. (2016). OECD Tourism Trends and Policies 2016. Paris: OECD.

UnFairbnb. (2018). How online rental platforms use the EU to defeat cities’ affordable housing measures. https://static.hosteltur.com/web/uploads/2018/05/ unfairbnb.pdf

Paasi, A., & Metzger, J. (2017). Foregrounding the region. Regional Studies, 51(1), 19-30. doi:10.1080/00343404.2016.1239818

UNWTO. (2017). UNWTO Tourism Highlights. Hemendik hartua: http://www.eunwto.org/doi/pdf/10.18111/9789284419029

Turismoa Eraldatuz

85


Wachsmuth, D., Chaney, D., Kerrigan, D., Shillolo, A., & Basalaev-Binder, R. (2018). The High Cost of Short-Term Rentals in New York City. Hemendik hartua: Wachsmuth, D., & Weisler, A. (2018). Airbnb and the Rent Gap: Gentrification Through the Sharing Economy. Environment & Planning A: Economy and Space. Wallace, N., & Castro, D. (2018). The Impact of the EU’s New Data Protection Regulation on AI. Hemendik hartua: Washington: Williams, R. (1983). Keywords: a vocabulary of culture and society. New York: Oxford University Press. Wilson, J., & Antón, C., S. (2016). The Evolution of Coastal Tourism Destinations: A Path Plasticity Perspective on Tourism Urbanization. Journal of Sustainable Tourism, 25(1), 96-112. doi:10.1080/09669582.2016.1177063 Wonderful Copenhagen (2016). The End of Tourism as We Know It. Kopenhage.

86

Turismoa Eraldatuz

87


Gehiegizko ekipajearekin bidaiatzen dugu Saturazio turistikoaren kausen eta ondorioen errepasoa Pedro Bravo

Izurde kume bat agertu da Mojacar-ko hondartza batean, Almerian1. 2017. urteko abuztuaren erdialdean gertatu zen, Espainiako Estatuaren osagai ekonomiko nagusietako baten une gorenean: turismoa-aldiaren gailurrean. Hondartza gainezka dago, noski. Ura ere bai, hondoa ukitzen den lekuan behintzat. Norbaitek urpean igeri ikusten du izurde marradun kume eme bat eta hartu egiten du. Seguru asko, maitasunez egiten du, segur aski laguntzen saiatzeko egiten du, norbere buruarekin hobeto sentitzeko plazera ematen du eta. Berehala ohartu dira gertaeraz inguruan dabiltzan beste pertsona batzuk. Bat iritsi da, beste bat, ehun iritsi dira. Udatiarrez betetako jende-zurrunbiloa osatzen da. Opor unerik garrantzitsuena bizitzen ari direla ohartzen dira, animalienganako maitasunak elkartutako gizon, emakume

eta haur mordoa, eta izaki horrekin berehala erretratatzeko beharra, argazkia sare sozialetan zintzilikatzeko edo WhatsApp talderen batera bidaltzeko. Izurde kumeak ezin du horrelako zalapartarik jasan eta esperientzia-gosez betetako jendez inguratuta hiltzen da. Jendetza une batez hunkitu egiten da eta gero sakabanatu egiten da bere zereginetara itzultzeko, paletan jolastera, siesta egitera, liburu bat leitzera. Pasatutakoaz argazkiak bakarrik geratzen dira oroimen sozial laburrerako, albisteren bat egunkarietan eta talde ekologisten amorrazioa. Hori baino ez da gelditu eta turismoarekin gertatzen ari denaren metafora adierazgarria da. Turismoaren Mundu Erakundearen (OMT) arabera, 2017an mundu osoan gaua igarotzea ekarri zuten 1.322 milioi ailegaera egon ziren2. 2030erako 1.800.3 aurreikusten dira. Datu izugarriak atentzioa ematen du. Baina askoz ere gehiago ematen du iraganekoekin alderatuz gero: 2008an 922 milioi izan ziren; 1995ean, 536 milioi; 1960an, 25 milioi (Becker, 2013).4 Gainera, 1.322 milioi horiek nazioarteko bidaiak islatzen dituzte bakarrik, ez herrialde bakoitzean gertatzen direnak, kontabilizatzeko zailenak bidenabar. Bizitza Duccio Canestriniren hitzei arrazoia ematen ari zaie Non sparate sul turista (Tirorik ez turistari) lanean: “Urtero, opor garaian, munduko konkistatzaile handi guztiek gidatu zituzten ejertzito guztiak batera baino pertsona gehiago lekualdatzen dira” (Canestrini, 2009).5 Turisten armada Mojacarko hondartzako jende-zurrunbiloa bezalakoa da. Natura maite du, kultura maite du, kirola maite du, edozein bidaia-mota edo produktu turistiko maite du, hainbeste maite du bere esperientzien zakuan sartu arte jazartzen duela eta, gero, beste baten bila doa bere ekintzen ondorioez ahaztuta eta, batez ere, haraino eraman duen eredu ekonomikoaz ahaztuta. Izurde txikiaren heriotza da gune historikoen heriotza, bizilagunak kanporatzea alokairuaren prezioa neurriz kanpo igotzeagatik, auzotarrek jasaten dituzten ur-murrizketak, baina ez golfzelaiek, gurutzaldi-ontzien hondakinak kontrolik gabe itsasora botatzea, poluziomaila emendatzea, enplegua prekarizatzea, toki eta gizarte bereziek identitatea galtzea… Izurdearen heriotza mundu osoko lurraldeetan gertatzen ari dena da eta horrek urteak daramatza pasatzen kostaldean eta apeu kultural eta exotikoetan; eta orain hiri eta beste leku berri batzuetan gertatzen ari da.

“2017 International Tourism Results: the highest in seven years”, OMT, 15 de enero de 2018, http://media.unwto.org/ press-release/2018-01-15/2017-international- tourism-results-highest-seven-years. "Panorama OMT del turismo internacional. Edición 2016”, OMT, http://www.e- unwto.org/doi/pdf/10.18111/9789284418152. 4 Elizabeth Becker, Overbooked: The Exploding Business of Travel and Tourism, Nueva York, Simon & Schuster, 2013. 5 Duccio Canestrini, No disparen contra el turista, Barcelona, Bellaterra, 2009. 2

3

“Muere una cría de delfín tras ser acosada por los bañistas en una playa de Almería”, El País, 16 de agosto de 2017, https://politica.elpais.com/politica/2017/08/15/ diario_de_espana/1502818818_247456.html.

1

88

Turismoa Eraldatuz

89


Louis Turner-ek eta John Ash-ek ere The Golden Hordes: International Tourism and the Pleasure Periphery obran (Urrezko Horda: nazioarteko turismoa eta plazeraren periferia) konparatzen dituzte bidaiari nagien masak inbaditzaile barbaroekin – Urrezko Horda mongoliar estatu bat izan zen Gengis Khan-en semeetako batek gobernatu zuena–.6 Eta helmuga turistikoak metropoliek sortutako eta haien mende dagoen lurralde berri gisa deskribatzen dituzte; “plazeraren periferia” deritze horiei.7 (Turner eta Ash, 1991). Hala zen orain dela gutxi arte; gaur, aurreko datuetan ikusi dugun bezala, gauza asko hazi da, urrezko hordak ez baititu hartzen periferiak bakarrik, baizik eta zentroetan sartzen ari da. Eta gainezka egiten dute. Masifikazio turistikoa hirietara iritsi da: Bartzelona, Amsterdam, Venezia, Paris, Tokio, Lisboa, Madril, Berlin, Porto, Donostia, Erroma, Valentzia... Zerrenda amaigabea da, egunero izenak batzen baitira. Orain dela gutxi arte turisten jatorria ziren eta orain ere helmuga badira; horregatik jasaten dituzte dena onartzen zaion sektore baten ondorioak. Turismoak beti eragin ditu ondorio negatiboak gertatu duen lurraldeetan, baina lehen plazeraren periferietan baino ez zuen eragiten eta gizartemugimendu aktiboak eta hura aztertzen zuten liburu eta artikulu akademikoak egon arren, metropolietan ez genuen kexuen berri izan. Orain, gauza gure auzoetara iritsi denean, gure etxeetara, konturatu egin gara. Turismo masiboak biztanleriadentsitate handiko hiriak hartzen ditu dagoeneko eta nola bertan ekoizpen-ereduak askotarikoak diren sektore baten hazkunde neurrigabeak zurrunbiloak sortu ditu. Turismoak hedabideak dituzten hiriak hartu ditu eta ondorioz bozgorailuak daude herritarren, ekintzaileen, ikertzaileen eta kolektiboen kexuak ozenago entzuteko. Turismofobia. Ia inori ez zaio hitza gustatzen, baina ondo funtzionatzen duela onartu behar da: entenditu egiten da eta hunkitzeko gaitasuna du. Gainera, kasu honetan, probokazioaren bidez gogaikarri ere bada. Komunikaziorako suzko potentzia handiaduten leku askotan arma moduan erabili izan da turismo masiboaren aurka protesta egin duten herritarrak eta taldeak kriminalizatzeko, xenofobia eta terrorismoa leporatzeko. Baina egia esan, protestak ez dira turisten aurkakoak, baizik eta eredu ekonomikoaren eta industriak herritarren eskubideen aurrean dituen pribilegioen aurkakoak. Helburua bazen eztabaida publikora ateratzea negozioa egiteko modua, turismofobia hitzak eta bere atzean egon diren eta dauden ekintzek funtzionatu egin dute. Mugimendu eta protesta horiek gabe, adibidez, ez litzateke egongo erabilera turistikoko etxebizitzen arloko erregulazio askorik, ez Bartzelonako Udalaren Turismoko Plan Estrategikorik, ez eta argitalpen

hau osatzen dutenen moduko ehunka artikulurik ere, ezta, jakina, testu hau. Kontua da, gaur, mugimendu turistikoen hazkunde azkarra bizi dugun bitartean, lehen aldiz ere ikusten ari garela nola ari den zalantzan jartzen negozio horren kontakizun ofiziala. Turismoa asmakizun handia da.8 Orain arte, argumentuaren hasiera eta amaiera zen. Turismoa kultura eta ekonomia trukatzeko modu bikaina da, behar duten herrialdeak garatzen laguntzen du eta ekonomia sendoak finkatzen ditu, enplegu asko sortzen du eta onurak handiak eta ondo partitutakoak dira. Seguru? Orain, kontakizuna ñabardurez betetzen hasi da. Turismoa asmakizun handia da... izateari uzten dion arte. Guztiarekin bezala, gai bereziki korapilatsu hau ulertzeko komeni da honaino nola iritsi garen jakitea. Gizakia esploratzaile amorratua da, noski. Bidaiaria historiako pertsonaia ezagunenetako bat da. Herodoto, Estrabon, Egeria, Sinbad itsasgizona, Ali Bei, Richard F. Burton, Magallaes, Marco Polo, James Cook, Charles Darwin, Alexander von Humboldt, Amelia Earhart... Abenturara doana ez da miretsia bakarrik toki berriak ikusten ari delako, baita hemen ez dagoelako ere. Bidaiaria liluragarria da, gainera, ikusten duena kontatzen duelako eta une honetatik eta leku honetatik urrutira eramaten gaituelako, desberdina izateagatik beti hobea izango den beste leku batera eramaten gaituelako. Bidaiari handiak kronistak edo kroniketako protagonistak direlako dira handi, gaur ere gertatzen den bezalaxe, ez baita ulertzen ia turismoa egitea kontatzeko kanal sozialik gabe. Grand Tour izenekoa ere existitzen da, gaur egungo turismoaren aurrekari aurreindustriala eta izenaren jatorria dena. Espresioa The Voyage of Italy izeneko liburuan aipatzen da lehen aldiz, Richard Lassel-ek 1670ean idatzitakoa. Lawrence Osborne-k The Naked Touristen esaten duenez, Lasselen idazlanak tour hori britainiar aristokrata gazteek kontinentean egiten zuten bidaia informal gisa islatzen du. Normalean tutore batek lagundurik abiatzen ziren (Osborne, 2017).9 Praktikak, 1749an Thomas Nugent-ek The Grand Tour izeneko gidan deskribatu zuen bezala, mutiko horiek kulturizatu nahi zituen: “Beren buruak jakintzaz aberastea, sena arteztea, hezkuntza-aurreiritziak ezabatzea, portaera zuzentzea eta, hitz gutxitan esanda, burutik oinerainoko zalduna moldatzea”. Hau da, kanpotik egindako El turismo es un gran invento’, jatorrizkoan, komedia espainiar ezaguna da Pedro Lazagak zuzendutakoa eta Pedro Martinez Soriak protagonizatuta (1968). Aragoiko herri baten alkatea Mediterraneoko kostaldera doa ikastera nora erakarri turismoa bere herrira. 9 Osborne, Lawrence, The Naked Tourist, Nueva York, North Point Press, 2017. 8

6 7

90

“Urrezko horda”, Wikipedia, https://es.wikipedia.org/wiki/Horda_de_Oro. Louis Turner y John Ash, La horda dorada. El turismo internacional y la periferia del placer, Madrid, Endymon, 1991.

Turismoa Eraldatuz

91


bidaia bat, barnekotik asko duena, gaur egun Magaluf bezalako lekuetan egiten denaren antipodetan dagoena, baina, akaso, horren urrun ez dagokeena. Egia da grandtouristek Suitzan, Frantzian, Italian, Alemanian, Belgikan, Herbehereetan eta beste toki batzuetan ibiltzen zirela, ilustrazioaren lorratz intelektualari jarraiki, hots, Rouseauri, Voltaireri edo Goetheri eta Canalettoak10 eta antigoaleko objektuak erosiz gerok, gaur egun, hozkailuentzako imanak bezala. Halaber, egia da beren ibilbidean Veneziak ez zuela kale egiten, ez bakarrik bere bitxi arkitektonikoengatik, baita orduko Europako burdel ospetsuenetakoa zelako ere. Baina kapitalismoa da, batez ere, turismo industrial eta masibo horren funtsa. Nahiz eta Grand Toureko moda eta gero, gauzek eboluzionatzen jarraitu zuten eta lehen bidaia-agentziak sortu ziren, hala nola Thomas Cook, bi gertaera ia garaikide daude, eta, nolabait, antagonikoak, negozio izugarri horren oinarriak jarri zituztenak (munduko laugarren sektore ekonomikoa industria kimikoaren, nekazaritzaren eta automozioaren aurretik, eta, bakarrik, merkataritzaren, finantzaren eta gas eta petrolioaren gibeletik). Lehena lorpen sozial bat da, oporretarako eskubidea, 1936an jarri zena indarrean Frantziako Fronte Popularreko sozialistek eta komunistek hauteskunde-garaipena ondoren eta Errepublikako presidente Leon Blum-ek sinatu zuena Matignongo akordioen barruan. Kasu, ez ziren soil-soilik atseden-egun ordainduak, baizik eta soldata handitzea, gobernuaren hondartzako eta mendiko aterpetxeen sarea eta diruz lagundutako tren-txartelak. Ohitura Bigarren Mundu Gerra baino lehen zabaldu zen hainbat herrialdetan, eta, gatazkaren ondoren, jatorrizkoez bestelako motibazioek bultzatuta egin zen. Merkatu-ekonomiak taula handia eta jokalari asko behar ditu errentagarria izan dadin. Estatu Batuek, gatazkaren ondoren ukigabe samar geratu zen herrialde bakarra izanik, behar zuten Europako nazioek lehenbailehen errekuperatzea, definizioz globala izan behar duen partida batean parte har zezaten. Marshall planak, industriara eta nekazaritzara bideratzeaz gain, eredu ekonomiko kapitalista garatzeko modu egokia ikusi zuen turismoan: produzitzeko (azpiegitura eta atrakzio turistikoak), kontsumitzeko eta, hartara, onura emozionalak eta ekonomikoak eragiteko gehiago produzitzeko eta horrela gehiago kontsumitzeko eta, finean, etekin gehiago sortzeko.

ikasi zuten. Estatu Batuek hamaika naziotako ordezkarien informazio-txangoak antolatu zituen (Zuelow, 2015).11 Horren ondorioz, aldatu egin ziren hoteletako gelak – zabalagoak eta bertan bainua –, eta jatetxeetako kartak ere bai, prezio finkoa eta hainbat plater aukeran eskaintzen zuten menuak eta, gainera, kafea edo tea erremate moduan. Bidaia horren ondoren, mapa turistikoak zabaldu ziren eta hotel handietan oroigarri-dendak irekitzen hasi ziren. Marshall planak turismoaren sustapena bultzatu zuen eta Europako Turismo Batzordea sendotzen lagundu zuen zeinek besteak beste, mugako eskakizunak murrizteko presioa egin zuen, bidaia turistikoak errazteko, eta klase guztietako pertsonentzat klase guztietako azpiegiturak sortzeko ideia- eta aukera-trukea sustatu zuen. Berrogeita hamarreko hamarkadan, praktika turistikoa Europako kontsumitzaileek ere kontsumitu beharreko beste produktu bat bihurtu zen. Espainian antzeko zerbait gertatu zen, baina ez Mr. Marshall-en bidez. Gaur egun lurralde askotan gertatzen den bezala, turismoa merkatu-ekonomiaren ariete gisa erabili zen. Kondairak horrela kontatu arren, bainu-jantziez apaindutako gizonezkoak eta emakumezkoak diktadura frankista nazionalkatolikoan sartzeko ideia ez zen izan Manuel Fragarena – 1962tik 1969rak Informazio eta Turismo ministroa –, ez eta Pedro Zaragoza alkatea Benidorm eraldatzeko kaudilloa konbentzitu zuena ere. Biek izan zuten protagonismoa istorio honetan, baina benetako presioa nazioarteko ekonomiarena izan zen, Espainia, hondartzak eta eguzkia ere behar baitzituen mahaian jarri. Herrialdea 1958an sartu zen Lankidetza Ekonomikorako Europar Erakundean (OLGEren aitzindaria) eta Nazioarteko Moneta Funtsean, eta, hurrengoan, Egonkortze Ekonomikorako eta Liberalizaziorako Plana sartu zen indarrean. Plan horrek, besteak beste, pezeta debaluatu eta dolarrarekiko truke finkoa ezarri zuen etortzen zirenen gastua sustatzen laguntzeko. Mundu kapitalistaren aholkuei jarraiki, Espainia atzerriko inbertsioari irekitzen zaio eta turismoaren garapenari lotzen zaio. Bien bitartean, munduko gainerako zatia, liberalizazio ekonomikoan eta kontsumoigoera adierazgarrian dagoena, Espainiara trumilka etortzen hasten da. 1959an turisten etorrera %15 igo zen. 1960an, % 57. Sasha D. Pack-en arabera – gai horretan espezializatutako historialari estatubatuarra – faktoreen ordena alderantzizkoa izan daiteke: “Egonkortasunaren ezaugarri politikoak eta ekonomikoak aztertzen badira, ikusten da turismo-sektorearen hazkundea izan zela birorientazio ekonomikoaren arrazoietako bat, albo-ondorioetako bat baino gehiago” 12 (Pack, 2009).

Eric G. E. Zuelow-en A History of Modern Tourism obrak azaltzen duenez11, Marshall planaren bidez Europako herrialdeek beren helburu publikoaren gustuak asetzen 11 10

92

Giovani Antoni Canal, Canaletto artista veneziarraren obrak. Wikipedia. https://eu.wikipedia.org/wiki/Canaletto

12

Eric G. E. Zuelow, A History of Modern Tourism, Londres, Palgrave, 2015. Pack, S. D., La invasión pacifica: los turistas y la España de Franco, Turner, Madrid, 2009.

Turismoa Eraldatuz

93


Bada, beraz, irrika kapitalista eta ekonomiko bat masa-turismoaren jatorrian eta oraindik ere egun bada, hirugarren eztanda bizi dugun une honetan. Turismoak esportazio gisa kontabilizatzen du ordainketa-balantzan eta, horregatik, merkataritza-defizit etengabea duten herrialdeen gobernuei finolatzeko bidea ematen die. Turismoak datu makroekonomiko positiboak ematen ditu – munduan, BPGaren % 10,2; Espainian, % 11 baino gehiago; Grezian, % 25 – epe laburreko inbertsioekin. Turismoak ere lanpostuak sortzen ditu – 292 milioi pertsona munduan, % 9,6 – eta, seguru asko, sortzen jarraituko du robotizazioak eta adimen artifizialak beste sektore batzuetatik kentzen dituzten bitartean. Dirua da, hain justu, ‘turismoa ona da eta kitto’ dioen kontakizun ofizialaren euskarri handienetakoa. Horregatik, hazkunde-datuak kirol-garaipen gisa kontatzen dira eta, ondorioz, hainbeste handitzen ez direnean, tragediak kontatzen dituzten izenburuak jaulkitzen dira eta ia pentsatzea galarazten duen gizarte-alarmara eramaten dutenak. Asko hausnartu behar da izenburu horiei buruz, gero eta arrakasta-ehuneko handiagoei buruz eta datu makroei buruz. Berrikusi egin behar dira eta distiraren atzean ezkutatzen diren ñabardura guztiak aurkitu. Amsterdamen, Investico ikerketa-kazetaritzako plataforma batek eta De Groene Amsterdammer aldizkari batek horixe egin dute. Turismoaren errealitate ekonomikoari buruzko txosten bat argitaratu dute, eta horrek bertsio ofizialaren argia itzaltzen du.13 Amsterdam biztanleko bisitari gehien dituen Europako hirietako bat da. Airbnb asko hedatu da 70.000 hotel inguru dituen udalerri batean14 (Madrilek baino 10.000 plaza gutxiago bakarrik, lau bider gehiago populazio handiagoa izanik), okupazio-tasa % 80tik gorakoa da, eta gurutzaldi-ontzien trafikoak urtean 700.000 pertsona baino gehiago jartzen ditu hirian paseatzen.15 Txostenaren hasieran onartzen da oso zaila dela benetako zifrak lortzea, ez bakarrik erakunde bakoitzak desberdinak ematen dituelako, baizik eta ez dagoelako klaru zer jotzen den kontsumo turistikotzat eta zergatik. Gainera, datuak lobbyetatik eta sektoreko patronaletatik etortzen dira. Txostenak erdira murrizten du Amsterdam Marketingek, metropoli-area sustatzeaz arduratzen den erakundeak, ostalaritzaren sektoreko turismoari ematen dion eragina, amsterdamdarrek beraiek kontsumitzen duten guztia batzen baitu. Gauza bera jazotzen da kultura-arloko inpaktuarekin: antzokiak, museoak eta dantzaeskolak. Ez dakigu oso ondo zergatik bisitariarentzako atrakzio moduan hartzen diren. “ Wie profiteert er van het toerisme? Oprollen die rotkoffertjes”, De Groene Amsterdammer, 24 de mayo de 2017, https:// www.groene.nl/artikel/oprollen-die- rotkoffertjes.  "Tourism in Amsterdam: nights, accomodations and Jobs in the tourism sector 2015-2016", Gemeente Amsterdam, enero de 2017, http://www.ois.amsterdam. nl/pdf/2017_fact%20sheet%20tourism.pdf. 15 "Port of Amsterdam", Wikipedia, https://en.wikipedia.org/wiki/Port_of_Amsterdam.

Zuzeneko diru-sarrerak eta gastuak ere berrikusten ditu. Diru-sarrerak tasa turistikotik (60,8 milioi euro) eta gurutzaldi-ontzien bidaia-txartelen gaineko zergatik (3,3 milioi) erdiesten dira – datuok 2015ekoak dira. Gastuak ez dira hain erraz ateratzen eta dokumentuak osasun-zerbitzuen eta poliziaren azterketetara jotzen du turistekin zerikusia duten gaiei dedikatutako denbora eta baliabideez jakiteko: gaixotasunak, lapurretak eta mozkorraldiak, garbiketa-kostuak, erabilera turistikoko etxebizitzen erregulazioa betetzeko zaintzarako baliabideak, gurutzaldiontzien terminala lekuz aldatzearen zenbatekoa, garraio publikoari eta museoei emaniko dirulaguntzen kopurua eta Amsterdam Marketing beraren sustapenaurrekontua. Batuketa 71 milioi euro dira, sarrerak baino 7 milioi gehiago. Eta horietan ere ez daude kalkuluetan inoiz agertzen ez diren kostuak, sozialak, ingurugiro-arazoak, gizarte-kohesiozkoak eta hiri-bizitasuna galtzea. Azken hau oso garrantzitsua da: Amsterdam, bisitari-kopuruan gora egiten duen bitartean, bizitzeko hiri erakargarrienen zerrendan beherantz doa; izan ere, egunetik egunera jende gutxiago bizi da bertan. Beraz, gero eta enpresa eta negozio gutxiago daude zerbitzuen sektorekoak ez direnak, publikorik eta langilerik gabe geratzen ari baitira. Horrela, bada, espezializazio turistikoak bide bakarra du, are espezializatuagoa izatea. Txostenak mahai gainean jartzen duen beste kontu bat da negozioak sortzen duen diru hori guztia zeinen eskuetara joaten den. Ekonomia global honetan kapitalak mapa osoan ibiltzen dira, baina kontzentratzeko joera dute. Hainbat iturrik kalkulatzen dutenez diru-sarrerak 5.000 milioi eurotik 10.000 milioira bitartekoak dira eta oso jende gutxirentzat albiste bikaina dira. Erreportajeak Airbnb-en alokairuan dauden hotelen eta apartamentuen jabetza errepasatzen du eta emaitza antzekoa da: eskaintzaren gehiengoa esku gutxitan dago eta, batez ere, hiritik kanpo (eta herrialdetik kanpo). Gauza bera gertatzen da bidaia-agentziekin, museo pribatuekin, gurutzaldi-ontziekin eta oroigarri-, gazta-, gofre- eta izozki-dendekin. Enpleguak ere, hazkunde turistikoaren eredua defendatzeko balio ohi duen hitz magikoak, kale egiten du azterketaren arabera. Txostenak hotel-enpleguaz ari denean, adibidez, honako hau dio: “2002az geroztik, gela-kopurua %82 hazi da eta lanpostu-kopurua %25 baino ez”. Eta antzeko zifrak ematen ditu kate-saltokiek kreatzen dituzten lanpostuei buruz. Eskala-ekonomiak gastu gutxiago egiteko aukera ematen du, baita giza baliabideetan ere, langile-kopuruan zein soldatetan.

13

14

94

Berdin gertatzen da leku guztietan. Espainian, Las Kellys-ek, gela-zerbitzarien eskubideak defendatzen dituen elkarteak, beren lan-baldintzak salatu ditu. Gelazerbitzari batek 2 euro inguru kobratzen du logela bat atontzeagatik eta lan hori Turismoa Eraldatuz

95


gehienetan bakarka egiten dute. Ordu erdi inguru behar du bakoitzak; beraz, hamabost logela atondu behar ditu egun bakoitzeko hilean 700 euro baino gutxiago jasotzeko. Horrek esan nahi du astean bost egunez hamar orduz lan egin behar dela. Batzuek hamabi egunez egiten dute lan eta bat bakarrik libratu. Gehienek arazo fisikoak izaten dituzte eta botikak hartzen dituzte horiek arintzeko. Kontratuen ia erdiak aldi baterakoak dira eta, gero eta gehiago, lan-hitzarmenak eta ikuskapenak errazago gainditzen dituzten kanpoko enpresen bidez egiten dira.16 Osasuna eta soldatak murrizten dituzten bitartean, fakturazioa eta hoteletako diru-sarrerak handitu egiten dira. Bartzelonan, adibidez, 2016. urtean sindikatu hau sortu zen hirian, hotelek ia %50 igo dituzte logelako diru-sarrerak 2010etik. Datu gehiago kontakizun ofizialari ñabardurak egiteko. Enplegu Ministerioaren arabera, Espainian urtero sinatzen diren 20 milioi kontratuetatik %12,5 zerbitzari gisa lan egiteko dira, duela hamarkada bat baino bi bider gehiago.17 Hazkunde hori uler daiteke zerbitzuen sektoreko espezializazio absolutuan sartuta dagoen eta helmuga turistiko ideal gisa saltzen den herrialde batean. Arazoa, espezializazio horren arriskuaz haratago, kontratuen xehetasunetan dago. Garrantzi handieneko xehetasunak, batez ere pairatzen dituztenentzat, eta erakusten dute Espainian enpleguari eusten dion lanbideetako bat gero eta prekarioagoa, aldi baterakoa eta urtaroaren menpekoa dela. Hori gertatzen ari da, eta nabarmendu beharra dago, prezioak igotzen ari diren bitartean gero eta bisitari gehiago daudela probestuz. Ostatuetakoak eta jatetxeetakoak igo egin dira, baina ez (% 2 baino gutxiago) hoteletakoak adina (% 7,2) HPIren arabera (Hotelen Prezioen Indizea).18 Horrela, Estatistikako Institutu Nazionalak dioenez, errentagarritasuna % 10 hazi da.19 Hau da, turismoak enplegua sortzen du, baina gero eta kalitate txarragoko enplegua da. Eta onurak ere sortzen ditu, baina gutxi batzuk jasotzen dituzte eta, gainera, ez dira bisitatutako lurraldeetakoak izaten.

“Así viven las mujeres que limpian habitaciones de hotel por dos euros”, Eldiario.es, 25 de noviembre de 2016, http:// www.eldiario.es/economia/datos-precariedad- camareras-piso_0_584091735.html. “El 12,5% de todos los contratos que se firman en España son de camarero”, El País, 27 de agosto de 2017, https:// economia.elpais.com/economia/2017/08/26/ actualidad/1503751738_738321.html. 18  “El ‘boom’ turístico dispara los precios: hoteles (+25%) y aviones (+9,4%)”, El Confidencial, 16 de julio de 2017, https://www. elconfidencial.com/ economia/2017-07-16/turismo-vacaciones-hoteles-aviones-billetes-hosteleria- bares-restaurantesine-ipc-alquiler-baleares-empleo-pib_1416047/. 19 “El ‘boom’ del turismo no llega a todos: se disparan los beneficios pero no los salarios”, El Confidencial, 9 de agosto de 2017, https://www.elconfidencial.com/ economia/2017-08-09/turismo-salarios-precariedad-beneficio-empresarialconvenio-laboral-turismofobia_1427298/. 16

17

96

Entenditzeko oso manera errazean adierazten du hori Miquel Puig ekonomialari katalanak, Un bon pais no es un pais low cost liburuaren egileak.20 Puig-ek Lleida Balearrekin konparatzen du eta azaltzen du duela hogeita hamar urte uharteek Espainiako per capita errenta altuena zutela, eta orain Kataluniako probintzia, non nekazaritzako elikagaien industria euskarri nagusia den, oso gainetik dagoela (Puig, 2015). Autoreak dioenez, low cost bizitza bizitzea prekarietate orokortuzko zirimola batean sartzearen modukoa da eta onurak asko kontzentratzen dituenez, egiturazko pobreziara eramaten ditu baita lan-kontratua duten jende asko ere. Gogoratu behar da industria turistikoa dela salmenta-argudio horren aitzindaria, low cost airelineen formatu horrekin. Formatu horren jatorria Estatu Batuetan eta Southwest Airlinesen dago, baina haren hobekuntza eta biderkadura Ryanair irlandarrari dagokio. Soldaten balio-galera birus bat bezain azkar transmititzen den bezala, bidaien prezio-jaitsiera orokorra izan da lehiaren ondorioz eta nazioarteko mugimenduen zifrak izugarri handitzearen beste arrazoietako bat da. Gertaera hori hobeto ulertzen da teknologiaren aldaketari erreparatzen bazaio, urte gutxiren buruan mundua mukizapi bat bezain txikia eta erabilgarria izatea lortu baitu. Duela ez urte asko, bidaia bat egiteko, agentzia bat bisitatu behar izaten zenuen, gune fisiko batera joan beha zenuen non gehien interesatzen zitzaizun destinoa aukeratu eta ibilbidea zure beharretara eta aurrekontura moldatzen zenuen. Zure kontura ere egin zenezakeen, txartela hegazkinen agentzian erosita eta ostatua erreserbatuz telefonoz eta paperean egindako giden deskribapenen arabera. Beste aukera bat zen motxileroarena egitea, hots, lurreratzea eta inprobisatzea. Kamera eramaten bazenuen, normalean tamaina handiko reflex bat, itzultzean karretea errebelatzera eraman behar zenituen eta, ondoren, zure lagun eta senitartekoei argazkiak ikusteko irrikitan zeudela konbentzitzen saiatu. Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan Internet gure bizitzetara iristeak dena aldatu zuen. Orain, mundua eskura izango dugu ordenagailua edo mugikorra irekitzearekin. Hegazkin-tarifen konparadoreak ditugu eta, are gehiago, bilaketa-destinoak eta -datak irekita uztea lagatzen digute. Planetako ostatuen eta jatetxeen proportzio adierazgarri baten konparadoreak ere baditugu zeintzuk ez dituzten bakarrik prezioak erkatzen, baizik eta erreserbako webguneekin lotzen dira eta argazkiak eta bidaiarien iritziak eskaintzen dituzte. Museoen eta ekitaldien webguneetara sar gaitezke, baita edozein turismo-atrakziori buruzko informaziora Miquel Puig, Un bon país no és un país low cost, Barcelona, Grup62, 2015; ídem, La gran estafa. Una propuesta para sacar España de la mediocridad, Barcelona, Pasado y presente, 2015.

20

Turismoa Eraldatuz

97


ere basatiena eta gogorrena izanik ere. Bidaiatzen jada, ikerketaren zati handi bat eta erreserbekin egiteko usatu dugun tresna berarekin, askoz ere gehiago egin dezakegu. Telefonoak maparik zehatzenak eskaintzen dizkigu, jateko, erosteko edo dantzatzeko iradokizunak, oharrak itzultzeko ahalmena eta, jakina, argazkiak egiteko aukera, horiek atoan partekatzeko gure sare sozialetan eta post baten bidez jendearen bidaiatzeko grina biderka dezakegu Herodotoren, Marco Poloren eta Charles Darwinen testuak batera baino eraginkorrago. Urte gutxi hauetan bidaiatzeko modu batetik beste batera pasatu gara, on line bidai agentziak, ingelesezko siglengatik OTA izenaz ezagutzen direnak, tamaina itzeleko enpresa bihurtu dira eta kanal ia saihestezinak dira edozein bidaiatarako. The Priceline Group eta Expedia, etsenplurako, zazpigarren eta hamaikagarren postuetan daude interneteko konpainiarik onenen zerrendan.21 Lehenak Priceline. com, Booking.com, Kayak.com, Rentalcars.com, Cheapflights.com eta beste zenbait marka biltzen ditu. Bigarrenak, Expedia, CheapTickets, Hotels.com, CarRentals.com, Trivago, Homeaway eta beste batzuk. Beste sektore batzuetan bezala, bategiteen eta erosketen bidez kontzentratzeko joera dago eta hazkunde eta juntatze horren ondorioz da zaila gertatzen ari da bezeroa (bidaiaria) eta enpresa bat (bedi, jatetxea, airelinea eta, bereziki, hotela) agentzia birtualen eta konparadoreen sare horretatik kanpo negoziatzea. On line enpresa handien zerrenda horretan ere Airbnb dago. San Frantziskon jaio zen 2008an eta hamar urtetan 65.000 herri eta 191 herrialdetan ostatua eskaintzea erdietsi du (denak Ipar Korea, Krimea, Iran, Siria eta Hego Sudan izan ezik), 200 milioi apopilo baino gehiago ostatatzea eta hiru milioi iragarki baino gehiago izatea, kasik 3.000 milioi dolarreko irabaziak eta 31.000 milioi balio gordina lortzea 2017an. Hamar urteren buruan on line bidaien lehen konpainia izatea aurreikusten da, 100.000 milioiko balioa izango (Hilton eta Marriot hotel-kateen balorazioen batura 53.000 milioikoa da).22 Denbora-epe labur horretan, Madril bezalako hirietan, hotelen industriak adina ohe eskaintzea lortu du (80.000 inguru). Nola egin du? Une egokian ideia on bat zabalduz: partikularren artean gelak edo etxe osoak eskaintzea. Arazoa da ideia hori deskontrolatu egin dela eta enpresek bere egin dutela ehunka mila bizileku turismoetxebizitza bihurtu direla. Ibizan, adibidez, eta Terraferidaren, Balearretan eredu 21 22

98

“List of largest Internet companies”, Wikipedia, https://en.wikipedia.org/wiki/ List_of_largest_Internet_companies.  "Airbnb’s Profits to Top $3 Billion by 2020", Fortune, 15 de febrero de 2017, http:// fortune.com/2017/02/15/ airbnb-profits/. “Desmuntant AirBnb & HomeAway. Part III”, Terraferida, 27 de mayo de 2017, https://terraferida. cat/2017/05/27/ desmuntant-airbnb-homeaway-part-iii/.

turistikoak eta haren baliabide- eta lurralde-kontsumoak eragindako arazoei buruzko informazioa emateko eta gogoetatzeko 2015eko urtarrilean sortutako elkartearen, arabera erabilera turistikoko etxebizitzak 4.729 ziren eta 25.178 plaza eskaini zituzten 2017. urteko udan. Une hartan bertan, Idealista atarian 408 etxebizitza alokatzeko aukera zegoen. Terraferidak aurkeztutako txostenaren arabera, jarduerak 92,4 milioi euro sortu ditu 2016an. Diru-sarrera horien % 66 etxebizitza bat baino gehiago eskaintzen dituzten anfitrioiek jasotzen dituzte. Joera hori xehetasun apur bat gehiagorekin analizatuz: anfitrioien % 14k bost ostatutik hamarrera bitartean alokatzen ditu eta diru-sarreren % 17 lortzen du; % 5ak hamaikatik hogeira bitartean alokatzen ditu eta diru-sarreren % 9 eskuratzen du; eta % 11k hogei ostatu baino gehiago alokatzen ditu eta sarreren % 13 erdiesten du.23 Egoera antzekoa da munduko hiri eta lurralde askotan. Turismorako etxebizitzen merkatua agertzeak higiezinen burbuila puztu du eta Pitiusa uhartea bezalako lekuetan, benetako etxebizitza-larrialdia dago. Konpainiek eta beren enbaxadoreek lankidetza-espiritua eta klase ertainei egiten dien onura defendatzen segitzen duten arren, azterketa independente guztiek adierazten dute plataforman agertzen den eskaintzaren % 30 eta % 60 bitartean anfitrioi komertzialena dela, alokairuan etxebizitza bat baino gehiago dutenei deritzen bezala. Eskaintza horren atzean inbertsore independenteak daude, baina baita nazioarteko funtsak eta hotel-kate handiak ere, hala nola Wyndham, Accor eta Hyatt.24 Erabilera turistikoko etxebizitza-plataformek eta anfitrioien interesak defendatzen dituzten elkarteek ahaleginak egin arren, normalean enpresek eta ez partikularrek bultzatuta, ezinezkoa da jarduera horrek mundu osoko lurraldeetan sortzen dituen ondorio kaltegarriak ukatzea. Erregulazio-saiakerei buruzko berriak etengabeak dira, Airbnb-ek arau askotatik ihes egitea lortzen duela diotenak adina. Nolanahi ere, normalizatzen saiatzeko prozesua hasita dagoela dirudi eta ikusi beharko da ea desibili ote daitekeen etxebizitzarako eskubideari hainbeste kalte egin dion bidearen zati bat, zeina oso gaizki tratatuta dagoen Espainian, esaterako, legeak maizterraren babesaz ahazten baitira. Testu honetarako tartea amaitzen ari da eta ez dut betarik izan gainezka egindako turismoaren beste ondorio bati buruz hitz egiteko: poluzioa eta baliabideen kontsumoa. Nahiz eta urte askoan sektorea “tximiniarik gabeko industria” dela Airbnb facturó el último año en las Pitiusas 92,4 millones de euros”, Diario de Ibiza, 22 de abril de 2017, http://www. diariodeibiza.es/pitiuses-balears/2017/04/22/ airbnb-ofrece-pitiusas-4716-alojamientos/910924.html. 24 “Wimdu pasa a manos de Wyndham”, Hosteltur, 7 de diciembre de 2016, https:// www.hosteltur.com/119387_wimdu-pasamanos-wyndham.html. 23 “

Turismoa Eraldatuz

99


iruditu, MTEren arabera, turismoak berotegi-efektuzko gasen emisioen % 5 eragiten du.25 Izan ere, turismoa herrialde bat balitz, laugarrena izango litzateke poluzioari dagokionez26. Mukuru betetako lekuek ondarean, kulturan eta nortasunean duten eragina deskribatzeko tarterik ez dut izan. Eta noski, soluziorik ez da aipatu. Kontrolik eza kontrolatzeko behar diren neurrien gaiak hau bezalako testu baten tamaina gaindituko luke eta diziplinarteko eta nazioarteko lantalde oso bat antolatzeko emango luke. Orain arte, ez dago inolako lurraldetan eredu gisa aurkezteko moduko kasurik. Gai eta leku jakinetan egiten diren jarduera zehatzez gain, Bartzelonako 2020ko Turismo Plan Estrategikoa ere badago27 zeinetan zeharkako ikuspegiz administrazioak turismoaren onurak hobe banatzea eta sortzen dituen arazoak gutxitzea nahi duen. Kontua da ezartze-fasean dagoela oraindik eta bide korapilatsua geratzen zaiola sektorearen eta ekonomia globalaren presioengatik. Bestetik eskumenen banaketa dago, izan ere, oso zaila da hiri batek turismoa mugatzea eta normalizatzea erabakimena goi-mailako administrazioen mende dagoen beste edozein gaitan bezala izan erregionalak, nazionalak edo nazioz gaindikoak. Konponbideak bilatzen hasteko gakoa? Haien bila hasi. Aldatzeko egin behar dugun lehenengo gauza da aldaketa behar dugula konturatzea. Eredu turistikoa berrikusteko behar duguna da herritarrek eta, batez ere, legegileek jakin behar dutela turismoa asmakizun handia dela, izateari uzten dion arte. Onartu egin behar dugu gehiegizko ekipajearekin bidaiatzen dugula eta, hartara, pentsatu ondoren mugak jartzea bidaien eta turismoaren parte onari eusteko, eragiten dituzten gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-kalteak ahalik eta gehien murriztuz.

Erreferentziak “Muere una cría de delfín tras ser acosada por los bañistas en una playa de Almería”, El País, 16 de agosto de 2017, https://politica.elpais.com/politica/2017/08/15/ diario_de_espana/1502818818_247456.html. “2017 International Tourism Results: the highest in seven years”, OMT, 15 de enero de 2018, http://media.unwto.org/press-release/2018-01-15/2017-international- tourismresults-highest-seven-years. “Panorama OMT del turismo internacional. Edición 2016”, OMT, http://www.eunwto.org/doi/pdf/10.18111/9789284418152. Elizabeth Becker, Overbooked: The Exploding Business of Travel and Tourism, Nueva York, Simon & Schuster, 2013. Duccio Canestrini, No disparen contra el turista, Barcelona, Bellaterra, 2009. “Urrezko horda”, Wikipedia, https://es.wikipedia.org/wiki/Horda_de_Oro. Louis Turner y John Ash, La horda dorada. El turismo internacional y la periferia del placer, Madrid, Endymon, 1991. ‘El turismo es un gran invento’, jatorrizkoan, komedia espainiar ezaguna da Pedro Lazagak zuzendutakoa eta Pedro Martinez Soriak protagonizatuta (1968). Aragoiko herri baten alkatea Mediterraneoko kostaldera doa ikastera nora erakarri turismoa bere herrira. Osborne, Lawrence, The Naked Tourist, Nueva York, North Point Press, 2017. Giovani Antoni Canal, Canaletto artista veneziarraren obrak. Wikipedia. https:// eu.wikipedia.org/wiki/Canaletto Eric G. E. Zuelow, A History of Modern Tourism, Londres, Palgrave, 2015.

UNWT, FAQ - Climate Change and Tourism, http://sdt.unwto.org/content/faq- climate-change-and-tourism. "List of countries by carbon dioxide emissions". Wikipedia, https://en.wikipedia. org/wiki/List_of_countries_by_carbon_dioxide_ emissions. 27 “Plan estratégico de turismo 2020, resumen ejecutivo”, Ajuntament de Barcelona, marzo de 2017, https://ajuntament. barcelona.cat/turisme/sites/ default/files/documents/es_170710_resumenejecutivo.pdf. 25

Pack, S. D., La invasión pacifica: los turistas y la España de Franco, Turner, Madrid, 2009.

26

100

“Wie profiteert er van het toerisme? Oprollen die rotkoffertjes”, De Groene Amsterdammer, 24 de mayo de 2017, https://www.groene.nl/artikel/oprollen-die- rotkoffertjes. Turismoa Eraldatuz

101


"Tourism in Amsterdam: nights, accomodations and Jobs in the tourism sector 2015-2016", Gemeente Amsterdam, enero de 2017, http://www.ois.amsterdam. nl/ pdf/2017_fact%20sheet%20tourism.pdf. "Port of Amsterdam", Wikipedia, https://en.wikipedia.org/wiki/Port_of_Amsterdam. “Así viven las mujeres que limpian habitaciones de hotel por dos euros”, Eldiario.es, 25 de noviembre de 2016, http://www.eldiario.es/economia/datos-precariedadcamareras-piso_0_584091735.html. “El 12,5% de todos los contratos que se firman en España son de camarero”, El País, 27 de agosto de 2017, https://economia.elpais.com/economia/2017/08/26/ actualidad/1503751738_738321.html.

“Wimdu pasa a manos de Wyndham”, Hosteltur, 7 de diciembre de 2016, https:// www.hosteltur.com/119387_wimdu-pasa-manos-wyndham.html. UNWT, FAQ - Climate Change and Tourism, http://sdt.unwto.org/content/faqclimate-change-and-tourism. "List of countries by carbon dioxide emissions". Wikipedia, https://en.wikipedia. org/wiki/List_of_countries_by_carbon_dioxide_emissions. “Plan estratégico de turismo 2020, resumen ejecutivo”, Ajuntament de Barcelona, marzo de 2017, https://ajuntament.barcelona.cat/turisme/sites/ default/files/documents/ es_170710_resumenejecutivo.pdf.

“El ‘boom’ turístico dispara los precios: hoteles (+25%) y aviones (+9,4%)”, El Confidencial, 16 de julio de 2017, https://www.elconfidencial.com/ economia/2017-07-16/turismovacaciones-hoteles-aviones-billetes-hosteleria- bares-restaurantes-ine-ipc-alquilerbaleares-empleo-pib_1416047/. “El ‘boom’ del turismo no llega a todos: se disparan los beneficios pero no los salarios”, El Confidencial, 9 de agosto de 2017, https://www.elconfidencial.com/ economia/2017-08-09/turismo-salarios-precariedad-beneficio-empresarialconvenio-laboral-turismofobia_1427298/. Miquel Puig, Un bon país no és un país low cost, Barcelona, Grup62, 2015; ídem, La gran estafa. Una propuesta para sacar España de la mediocridad, Barcelona, Pasado y presente, 2015. “List of largest Internet companies”, Wikipedia, https://en.wikipedia.org/wiki/ List_ of_largest_Internet_companies. "Airbnb’s Profits to Top $3 Billion by 2020", Fortune, 15 de febrero de 2017, http:// fortune.com/2017/02/15/airbnb-profits/. “Desmuntant AirBnb & HomeAway. Part III”, Terraferida, 27 de mayo de 2017, https://terraferida.cat/2017/05/27/ desmuntantairbnb-homeaway-part-iii/. “Airbnb facturó el último año en las Pitiusas 92,4 millones de euros”, Diario de Ibiza, 22 de abril de 2017, http://www.diariodeibiza.es/pitiuses-balears/2017/04/22/ airbnbofrece-pitiusas-4716-alojamientos/910924.html. 102

Turismoa Eraldatuz

103


Turismo-garapen arduratsuagoa lortzeko neurketaesparru baterako bidean Aurkene Alzua-Sorzabal (PhD) & Marina Abad doktorea

Sarrera Turismoa garapenari estu lotuta dago, eta munduan azkarren hazten ari den sektoreetako bat da (Peeters et al., 2018; Zuo eta Huang, 2019). Are gehiago, azken 50 urteetan turismoa hainbeste hedatu da ezen, “esperientzia berrien” etengabeko bilaketan turismo-helburu berrietara iristearekin, turismoa “edonon” dagoela esan baitaiteke; termino horren barruan biltzen da munduan zehar dagoen turismohelburuen aniztasun neurtezina (Osborne, 2017:18). 104

Sektoreko nazioarteko erakunde nagusiek nabarmendu egiten dute zein garrantzitsuak diren nazioarteko turisten etorrera (1.326 milioi 2018an), esportazioetatik lortutako irabaziak (1.340 mila milioi dolar 2018an), zuzeneko eta zeharkako lanpostuen sorrera (10 lanpostutatik 1 mundu osoan), munduko esportazioen % 7 eta munduko BPGd-aren % 10 (NBMTA, 2019; Peeters et al., 2018). Hala ere, gaur egun, inoiz baino gehiago, begien bistakoa da turismoaren sektoreak lurraldean duen funtzio anbibalentea. Esaterako, turismoak sortutako lanpostuek maiz ez dituzte lan-kondizio onak eskaintzen eta, askotan, urte-sasoiaren araberako eta behin-behineko lanak izan ohi dira. Halaber, azaleratu egin da sektorearen garapen intentsiboak eta kudeaketa desegokiak zenbaterainoko eragin negatiboa duen gizartean eta ingurumenean. 2015eko irailean, New Yorken egin zen Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Goi-bileran (United Nations Sustainable Development Summit, UNSDS), adostu zen garapen jasangarrirako agenda bat kontuan hartu behar zela: “Transforming our World: The 2030 Agenda for Sustainable Development” (NB, 2015). Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (GJH) lagun, agendaren helburua da munduko erronka handienei aurre egitea, besteak beste, muturreko pobreziari, berdintasun ezari eta klima-aldaketari. Konpromiso horrekin bat eginez, NBMTAk (Nazio Batuen Munduko Turismo Antolakundea) erronka global horiek lortzeko bidean ekarpena egin nahi du bere laguntza teknikoa eta gaitasunak garatzeko aukerak erabilita; bereziki, 8., 12. eta 14. helburuetan jarri du indarra, eta horien barruan dago turismo-plataforma (www.tourism4sdgs.org). Hazkunde ekonomikoa giza garapenean, gizarte-justizian eta ingurumen-justizian dituen inpaktu negatiboetatik bereizteko beharraz dauden eztabaidetan, turismoa ere hizpide izan ohi da (NBGP, 2018). Turismoak lagundu egiten du “azelerazio handia lortzen, alegia, populazioa, urbanizazioa eta kontsumitzaileen eskaerak inoiz ikusi gabeko abiaduran ari dira hazten” (Ho, 2012, Hiham eta Miller-ek aipatuta, 2018:1). “Gainpopulazioa”, “gentrifikazioa”, “gainturismoa” eta “turismofobia” dira, besteak beste, egungo eztabaida sozialen oinarrian dauden gaiak (WTTC eta McKinsey, 2017; Jordan, 2018; NBMTA, 2018; NBMTA, 2019). Literaturan, garapen jasangarriaren jatorria eta definizioa luze eta zabal eztabaidatu badira ere, turismoaren hazkuntzarekiko erreakzio gisa hedatu da turismo jasangarriaren garapenari buruzko eztabaida, bereziki, gainturismoarekiko eta horren eragin negatiboekiko erreakzio gisa (Sarfaraz, Maedeh, Reza eta Edmundas, 2015; Canavan, 2014). Turismo-garapenaren efektu negatiboak prebenitzeko egindako ahaleginak nahikoa ez direla azaltzen duten ebidentziak daude (Andriotis, 2019). Are gehiago, ingurumena eta kultura kontserbatzeak duen garrantziak eta orain arte Turismoa Eraldatuz

105


egindako garapen-ereduen emaitza eskasek bultzatuta, egungo neurketa-esparruak zalantzan jartzen hasi dira turismo-adituak (Gössling, Dwyer eta Hall, 2016). Turismo jasangarrirako neurketa-esparruari buruz duela 25 urte abian jarritako eztabaidaren jarraipen gisa har daiteke artikulu hau. Horri dagokionez, aintzat hartu behar da turismo jasangarria neurtzeko urte luzez esparruak aplikatzen egindako ikerketen eta praktikaren bidez lortutako esperientzia. Beraz, artikulu honetan aipatutako arazoek seguruenik ez dituzte eremu guztiak ukituko. Horren ordez, artikulu honen helburua da aurretiazko gogoetak aurkeztea, egungo hazkuntzaren testuingurua aintzat hartuz. Eta horregatik da garrantzitsua hausnarketa egitea egungo neurketa-esparruen eta turismoak lortutako garapen jasangarri eskasaren artean dauden harremanen inguruan. Azken helburua da neurketa definitzeko eta eztabaidatzeko ezarri den oinarri zabalaren gainean eraikitzen jarraitzea, turismo jasangarritik harago eta sortu diren fenomeno berriak kontuan hartuz.

Turismoaren neurketa eta monitorizazioa Ikuspegi bat baino gehiago proposatu da turismoa neurtzeko, baina 1970eko hamarkadara arte ez zen ikerketa akademikorik egin turismoa neurtzeko, monitorizatzeko eta ereduak egiteko esparru kontzeptual trinkoak garatzeari buruz (Leiper, 1979; Figuerola, 1990). Politika ekonomikoa neurtzeko eta garatzeko gaia artikulu honen eremutik kanpo badago ere, Peter Drucker-ena omen den esaldiari kasu eginez, “you can’t manage what you can’t measure” (neurtu ezin duzuna ezin duzu kudeatu), argi dago ideologiek, politikek, eta, hedaduraz, kudeaketa-ereduek eragina dutela neurketan, eta alderantziz (Hall and Jenkins,1995). Atal honetan, turismo-politiken jarduera monitorizatzeko bilatu diren garapen-ereduekin eta adierazleen eta neurketen esparruekin erlazionatutako hausnarketak biltzen dira. Turismoa neurtzeari dagokionez, eragile guztiak ados daude neurketen bidez hauek lortu beharko liratekeela: turismoaren jarduerari buruzko datuak eskuratzea, erreferentzia-mailak sortzea, aurretik dauden lerroetatik desbideratzeak identifikatzea, erlazioak ezartzea eta garapen-ereduen arteko alderaketak egitea (IRTA, 2008).1 1

106

Turismo Estatistiketarako Nazioarteko Gomendioak (International Recommendations for Tourism Statistics) dokumentuaren osagarri gisa,Turismo Estatistiketarako Nazioarteko Gomendioen 2018ko Bilduma Gida (International Recommendations for Tourism Statistics 2008 Compilation Guide) onartu zuen NBren Estatistika Batzordeak, 2014ko martxoaren 4tik 7ra egin zuen 45. saioan .

Horri dagokionez, Munduko Turismo Antolakundea da adierazleak garatzeko eta ezartzeko ahaleginetan aktiboen ari den erakundeetako bat. 1995ean, MTAk gidaliburu tekniko bat argitaratu zuen, estatistika-bulegoei eta industria pribatuari turismoa neurtzen laguntzeko (NBMTA, 1995). Gidaliburuan, Turismoaren Kontu Satelitea (TKS; Tourism Satellite Account, TSA) egiteko printzipio metodologikoak finkatu eta oinarriak ezarri ziren; Nizan (Frantzia) ospatu zen Turismoaren Inpaktu Ekonomikoa Neurtzeko Munduko Biltzarrean aurkeztu eta onartu zen TKS. Kontuan izanda 1990eko hamarkadaren hasieran zaila zela turismo jasangarriari buruzko material trinkoa lortzea, NBMTAk etengabe lan egin du politika-beharrei erantzuten dien adierazle-multzo garrantzitsuak garatzen, eta hori da, hain zuzen ere, turismo jasangarriari egin dion ekarpen nagusietako bat. Edonola ere, turismo jasangarriaren kontzeptua oraindik ikertzen ari diren arren, arloa izugarri garatu eta heldu da 1990eko hamarkadatik gaur arte (Higham and Miller, 2018). Horri dagokionez, Turismo Helburuetarako Garapen Jasangarriaren Adierazleei buruzko NBMTAren 2004ko Gidaliburua (2004 UNWTO Guidebook on Indicators of Sustainable Development for Tourism Destinations; NBMTA, 2005) da lanik nabarmenetako bat. Aurretik egindakoa oinarritzat hartuta, Adierazleei buruzko Gidaliburuak 13 gaien inguruko adierazle-kopuru izugarria (700etik gora) jasotzen du2. Gai horri buruz dagoen baliabiderik osatuena da gidaliburua. Dokumentuan, turismo jasangarriaren definizioa berrikustea adostu zuen Turismoaren Garapen Jasangarrirako Batzordeak, jasangarritasunaren erronkak hobeto islatu zitzan. Jasangarritasunaren alderdi guztien arteko orekari (ingurumenekoa, soziala, kulturala) eta turismoaren segmentu guztiei garrantzi berezia ematen zaie: “turismogarapenaren ingurumeneko alderdiei eta alderdi ekonomiko eta soziokulturalei egiten diete erreferentzia jasangarritasun-printzipioek, eta hiru alderdi horien arteko oreka egokia ezarri behar da epe luzeko jasangarritasuna bermatzeko” (NBMTA, 2005: 9). 1948. urtean sortu zen mundu osoan aintzatesten den Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundea (KGEE; Organisation for Economic Co-operation and

Gidaliburu berrian, 40 jasangarritasun-arazo baino gehiago deskribatzen dira, hala nola baliabide naturalen kudeaketa (hondakinak, ura, energia eta abar), garapenaren kontrola, turisten eta harrera-komunitateen gogobetetzea, ondare kulturalaren kontserbazioa, urte-sasoi bakarreko jarduerak, galera ekonomikoak eta klima-aldaketa, gutxi batzuk aipatzearren. Arazo bakoitzerako adierazleak eta neurketa-teknikak proposatzen dira, eta informazio-iturri eta adibide erabilgarriak eskaintzen. Gidaliburuak, gainera, helburuarekiko espezifikoak diren adierazleak - eta adierazle horiek turismo-politiketan eta plangintza-prozesuetan dituzten erabilerak- garatzeko prozedura bat ere jaso du, bai eta helburu-mota bakoitzean aplikatzeko modua ere (adibidez, kostaldean, hirietan, ekoturismoa, komunitate txikiak eta abar). Adibide ugari eta sakon aztertutako 25 kasu praktikori esker, hainbat esperientzia-mota eskaintzen ditu, kontinente guztietako enpresa, helburu, estatu eta eskualde mailetarako.

2 

Turismoa Eraldatuz

107


Development OECD3), eta politika publikoentzat eta mundu mailako estandarrak ezartzeko datuak, analisiak eta aholkuak ematen ditu. Erakunde horrek, halaber, asko lagundu du turismoaren neurketa garatzen. 1994an eta KGEEk sustatuta, Vienan (Austria) antolatu zen Turismo Estatistikei buruzko Munduko lehen Foroa egin zenetik, NBMTArekin paraleloan lan egin du erakunde horrek turismo-estatistikei buruzko ezagutza aditua sortzen eta zabaltzen. Azken urteetan, KGEEk argitalpenak plazaratu ditu aldizka - esaterako: “Tourism 2020: Policies to Promote Competitive and Sustainable Tourism” (KGEE, 2010), turismo-politikentzako ebaluazio-esparruak aplikatzeari eta politika-egileei lehiakortasun orokorra areagotzen laguntzeko programei zuzenduak. Azken hamarkadetan, NBMTAk eta KGEEk konpromiso handiagoa hartu dute garapen jasangarriaren alde. Bilakaera hori argi islatu da haien helburuak eta konpromisoak formulatzerako garaian, zeinek 2030eko Agendarekin bat egiten baitute eta “guztientzako oparotasuna, berdintasuna, aukerak eta ongizatea dakarten politikei forma ematea” baitute helburu. Hala ere, emandako adierazle eta neurri nagusiak aztertzerakoan, bateraezintasuna atzematen da garapen-helburuen eta neurketa-esparruaren artean; izan ere, jarduera ekonomikoaren adierazleetara mugatzen da gehienbat, oraindik ere, turismoaren neurketa. Aipatu diren nazioarteko erakundeez gain, Munduko Bidaia eta Turismo Batzordeak (MBTB; World Travel & Tourism Council, WTTC, zeinak turismoaren eta bidaien sektoreetan nagusi diren erakundeak biltzen baititu) analisi zabalagoak egiten ditu, baina horiek ere adierazle ekonomikoetan oinarritzen dira. Horien artean sartzen dira zeharkako inpaktuak eta inpaktu induzituak; NBen Estatistika Dibisioak onartutako Turismoaren Kontu Sateliteak (TKS) erabiltzen duen metodologia, berriz, bestelakoa da, zuzeneko ekarpenak bakarrik kuantifikatzen baititu. Ildo beretik, 2017ko Bidaia eta Turismo Lehiakortasunaren Indizeak - BTLI; Travel & Tourism Competitiveness Index 2017, TTCI) Munduko Foro Ekonomikoaren lehiakortasun-gaietarako erreferentziazko argitalpenak - jasangarritasuna ere sartzen du oinarrien barruan, baina ingurumenaren ikuspegitik batez ere: “ingurumenak duen garrantziaz gero eta gehiago jabetu arren, bidaien eta turismoaren sektoreak 3

108

 iziplina anitzeko eta gobernuen arteko erakunde bat da KGEE, eta 34 herrialde kidek osatzen dute, zeinek kide ez diren D mundu osoko herrialde gero eta gehiagorekin egiten baitute lan. KGEEk esperientzia handia du turismo-gaietan. KGEEren Ekintzailetzako, ETE eta Tokiko Garapenerako Zentroan (CFE) dago Turismoari dagokion atala. 1948an sortu zen Turismo Batzordea erabiltzen da KGEEen trukerako foro gisa, eta tokiko eta nazioarteko turismoaren garapenari eragiten dioten politikak eta egiturazko aldaketak monitorizatzeko gunea da. (KGEE, 2013).

zailtasunak ditu modu jasangarrian garatzeko, naturaren degradazioa hainbat frontetan gertatzen baita” (Schwab eta WEF, 2018). Are gehiago, turismoaren jasangarritasuna neurtzeari dagokionez, nabarmentzekoa da Eurostatek egiten duen lana, bai eta Europako Batzordearen Europako Turismorako Adierazle Sistema (ETAS; European Tourism Indicator System, ETIS) sortzeko ekimena ere, helburuen kudeaketa jasangarria lortzeko. ETAS ekimena 2013an hasi zen, eta helburuen kudeaketa jasangarrirako adierazleak ditu gai nagusi. Adierazleetan jasangarritasunaren hiru alderdi nagusiak txertatzen baditu ere, turismo-helburuei garatzen eta planak ezartzen laguntzeko sortu zen tresna hori, epe luzerako jasangarritasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Azken berrikuspenaren ondorioz, egun Europan eta nazioartean erabiltzen diren metodologia nagusietan txertatu da ETAS, eta haien osagarri bihurtu da. Hala, negozioei eta turismo-helburuei lagundu egiten die haien ingurumeneko alderdiak, alderdi soziokulturalak eta kudeaketa ekonomikoa lantzen. Horrenbestez, ETAS bere osotasunean erabil daiteke, edo turismo-helburuak dagoeneko erabiltzen dituen beste tresna batzuetan txerta daiteke. Turismoaren jasangarritasunerako neurketa-esparru inklusiboago, pluralago eta praktikoago bat definitzeak duen konplexutasuna kontuan izanda, ikuspegi guztiek bat egiten dute Munduko Garapen Helburuak eta horri lotutako 10FYP Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarriak (EKJ) txertatzearen egokitasunari dagokionez. Turismo-helburuetako turismoaren jarduera ezagutzeko, inpaktuak aurresateko eta estrategia jasangarrietatik dauden desbideratzeak identifikatzeko, turismoaren dimentsio makroekonomikotik harago doazen monitorizazio-esparruekin lan egiteko konpromisoa hartu behar da. Turismoaren neurketa-esparruan gizarte ongizatea eta garapen jasangarria txertatzeko ahalegin handia egiten ari badira ere, paradigma kapitalistak bere horretan dirau, eta turismoaren hazkuntza-ereduaren izaera garapenaren aldekoa da muinean.

Turismoaren erronkak eta garapen-ereduak Aurreko atalean nabarmendu denez, adierazle berriak landu behar dira, eta adierazle horiek turismo-helburuko turismo-ereduaren isla eta haren emaitza izan behar dute. Duela gutxira arte turismo-garapena hazkuntza ekonomiko orokorreko ereduen zati Turismoa Eraldatuz

109


gisa aztertu delako sortu da hazkuntza vs garapena eztabaida. Ñabardurak badaude ere, orain arte turismo-helburu gehienetan egindako azterketak garapen-ereduetan oinarritu dira; horrek esan nahi du ezagunak dituztela kontzeptu/joera hauek: “mendebalizazioa” (Durydiwka, 2014), “urbanizazioa” (NBMTAren Hiri Turismoari buruzko Goi Bilera Globala 2012-2018), “industrializazioa” eta “tertziarizazioa”. Ondorioz, proposatu diren adierazle askoren oinarrian dagoen premisa da BPGdren etengabeko hazkuntzarekin lotzen dela aberastasun-mailaren igoera, eta horrek berekin dakarrela garapen soziala.

sustatzen du tokikoak proiektuaren parte izatea, murgilketa kulturala, naturarekin kontaktu zuzena izatea eta ezagutzazko eta errespetuzko jarrera izatea. Eredu tradizionalen justu kontrakoa da, hots, eguzkia eta hondartza, negozio-turismoa, kulturala, turismo soziala eta kulturala eta abar sustatzen dituztenen aurkakoa. Azken horien ezaugarri nagusiak dira urte-sasoiarekiko mendekotasuna, eskala handiko ostatu-egiturak eta toki jakinetan turismo-kontzentrazio handia izatea; hau da, merkatu librearekin eta epe motzeko irabaziekin lotuta dago bigarren eredu hori (Esteban, 2007; Gutierrez Torres et al., 2013:35-37-en aipatua).

Argi ikusten da askotan hazkuntza eta garapena kontzeptuak berdin erabiltzen direla, bata zein bestea. Hala ere, zenbait autorek beste perspektiba bat dute, eta Nazio Batuen txostena (NBGP, 1990) erreferentziatzat hartuta, zalantzan jartzen dute hazkuntza ekonomikoa (BPGd-ren bidez kuantifikatua) norbanakoaren eta gizartearen garapena neurtzeko adierazle egokia ote den (Sánchez Fernández eta Prada Blanco, 2014). Hala ere, “turismo-estrategia politika baten barruan txertatu behar da, eta politika horrek estatu edo eskualde batek kanpoko interesek eragindako indarren eta bertako elitearen presioen aurrean bere garapen propioa erabakitzeko duen gaitasuna eta aberastasuna banatzeko neurriak hartu behar ditu barnean; txertatze horren mende egongo da turismoaren eta garapenaren arteko harremana” (Navarro-Jurado, Thiel-Ellul eta Romero Padilla, 2015: 277).

Elementuen arteko orekaren bidez ereduak bereizteari dagokionez, López Palomeque-k (2015) hausnarketa interesgarri bat egin zuen. Bartzelonako kasua erabiliz, hiria/turismo-helburua arteko oreka aztertzen du, hots, turismoa duen hiri izatetik hiri turistiko izatera dagoen bilakaera. Turismoa duen hiria “turismosistema eraginkorra duen turismo-helburua da, baina neurrizko dimentsioa duten azpiegiturak eta jarduerak ditu eta bata bestearen osagarriak dira”. Hiri turistiko deitzen duen horretan, aldiz, “lehendik zeuden osagaiak eta harremanak aldatzen dituzten elementu eta harreman berriak sortzen dira (...) eta turismo-jardueraren bidez lortutako garapen-mailak eragin egiten die harreman eta osagai horiei.” (López Palomeque, 2015:485).

Turismo Eremuko Bizi Zikloa (Tourism Area Life Cycle, TALC; Butler, 1980, 2011) da turismo-helburuak aztertzeko eredu ezagun eta erabilienetako bat (bai eta kritikatua ere; Muangasame, 2014). Butler-en turismo-garapenaren ereduak sei etapa ditu (esplorazioa, esku-hartzea, garapena, finkapena, geldialdia eta beheraldia edo biziberritzea), eta turismoa planifikatzeko erreferentzia bat eskaintzen du, turismohelburuen bilakaera ulertzeko eta espazioaren eraldaketa interpretatzeko. Hala ere, eredu horrek garapen-ikuspegi bati jarraitzen dio, eta turista-kopurua areagotzean dago oinarrituta, kasu honetan. César-ek (2007; Gutierrez Torres et al., 2013 dokumentuan aipatua) hiru elementuren arteko harremanetik sortzen diren ezberdintasunen arabera bereizten ditu turismoereduak. Hauek dira elementu horiek: dinamikoa, turismoaren eskaerak eta formak aztertzen dituena; estatikoa, egitura, antolamendua, prozesuak eta abar aztertzen dituena (turisten eta turismo-helburuaren ezaugarriak, adibidez), eta ondorioa, inpaktu ekonomikoak, fisikoak eta sozialak aztertzen dituena. Horretan oinarrituta, eskala handiko bi turismo-eredu proposatzen dira, ondorioari dagokionez guztiz kontrakoak, eta, beraz, ohiko turismo konbentzionala eta turismo alternatiboa bereizten dituena (Gutiérrez Torres et al., 2013). Horren arabera, eredu “alternatiboak” 110

Barbini-k (2002, Gutierrez et al. 2013 dokumentuan aipatua) dio turismoak lurralde bateko garapenari egiten dion ekarpena egiazkoagoa litzatekeela turismo-helburuak bere garapen ekonomiko eta kultural propioa hautatzeko aukera izango balu, kudeaketa-tresna egokien bidez eta tokiko agenteen eta eragileen agintepean. Testuinguru horretan, Andriotis-ek (2018) egoera apokaliptiko bat aurkezten du; haren esanetan, “hazkuntzaren ametsak utopia materialista baterantz eramango gaitu, zeina ez baita beteko ez dagoelako nahikoa gaitasun ekologikorik eta ekonomikorik”. Andriotis (2014) garapen-eredu klasikoetatik kanpo dauden ereduak bilatzen ari da, eta paradigma berriak lantzen ari da; adibidez, “deshazkuntza”ren kontzeptua turismoaren testuinguruan aplikatzea proposatzen du, eta, hala, pertsonentzat bizi-kalitate handia bermatzeaz gain, lana, ekoizpena eta kontsumoa murriztu egingo lirateke. Eredu jasangarriagotzat azaltzen da hori, kontuan hartuta “deshazkuntzak birbideratu egingo lukeela egungo bide jasanezina eta berdintasun gabea, eta ekoizpen eta kontsumo gutxiago duen ekonomia txikiagorako bidean lagunduko lukeela” (2014:38). Egiten duen hausnarketan, eta gaur egungo jarduera-ereduak aztertuz, Andriotisek (2014) beste eredu batzuk ere aipatzen ditu, esaterako,”laissez faire” hurbilketa Turismoa Eraldatuz

111


deritzona (labur esanda, ezer ez egitea), “difusionismoa”, “dependentzia” eta “modernizazioa”; hala ere, horietako bat ere ez da guztiz nagusitu. Testuinguru horretan, beharrezkoa da tokiko komunitatearen beharrei, ingurumenaren kontserbazioari eta kulturekiko errespetuari garrantzi handiagoa ematen dion eredu bat. Hortik sortzen dira gaur egun gehiago erabiltzen diren kontzeptuak, hala nola garapen jasangarria, turismo arduratsua eta aipatu diren “turismo mota” berriak. Turismo mota berri horietako bat da turismo “alternatiboa”: ekoturismoa, turismo berdea, komunitate-turismoa, bidezko merkataritzako turismoa eta turismo geldoa. Azkenik, egungo egoerak erakusten duenez, garapen-eredu ezberdinek egoera eta arazo bertsuetara eraman dituzte turismo-helburuak. Turismo-sektorearen hazkuntzak izan duen azelerazioa garapen ekonomiko, soziokultural eta politikoaren konbinazioaren eraginez gertatu da, digitalizazioak eta teknologiaren inpaktuak bideratua, zeinak turismoaren panorama guztiz aldatu baitu. Testuinguru horretan, “gainturismoa”, “ekonomia kolaboratiboa”, “ekonomia zirkularra” eta antzeko erronka berriak ari dira agertzen; horientzako ere analisi-tresna berriak behar dira (Big Data, esaterako), sektoreari hauek egiteko tresna egokiak eskaintzeko: ereduak sortu, alarmak identifikatu, konparazio-azterketak ezarri eta etorkizuneko gatazkei aurrea hartu. Turismo-helburuen hazkuntzari buruzko eztabaidan behin eta berriz agertzen den erronketako bat, eta azken hamarkadan esfera akademikoan guztien ahotan egon den eztabaidaren gaia, “gainturismoa” izan da. Peeters et al.-ek (2018) aipatzen dutenez, “gainturismo terminoa nahiko berria da, dokumentu gehienak 2017koak baitira, eta gero eta gehiagotan agertzen da 2018ko literatura griseko argitalpenetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi fenomeno hori berria denik” (2018:24). 1980ko hamarkadan NBMTAk (1983) dagoeneko izenburu hau zuen txostena argitaratu zuen: “Risks of Saturation of Tourist Carrying Capacity Overload in Holiday Destinations” (Turismohelburuetan turistak hartzeko gaitasunaren gainkargaren saturazioaren arriskuak). Hala ere, egia da “neurrigabekeriaren” pertzepzioa hedatu egin dela azken urteetan; horrek bi galdera dakartza berekin: zer garapen eta/edo hazkuntza-ereduk sustatu dute “neurrigabekeria” ekarri duen hazkunde “kontrolik gabea”? Eta, bestalde, badugu denborarik egoera hori konpontzeko edo puntu horretara iristea saihesteko behar diren politikak garatzeko? Har ditzagun erreferentzia gisa NBMTA et al.-ek (2018, 2019) egindako azterketak. Azterketa horietan esperientzia erabakigarriak eta jardunbide egokiak erabili dira “gainturismoaren” analisia egiteko, bertako biztanleen eta sektoreko agenteen pertzepzio zuzenetan eta zeharkakoetan oinarrituta. Azterketa horietako kapitulu batean, Ian Yeoman-ek (NBMTA et al., 2018) aldaketarako 10 faktore 112

gidari identifikatzen ditu, etorkizun konplexu eta zalantzagarri bati kudeaketaren bidez aurre egiteko kontuan hartu beharko liratekeenak: esperientzia-ekonomia, aisialdiaren maila-igoera, aberastasun, desira eta luxu gero eta handiagoa, egunero berezia izan beharra, behin nahikoa ez izatea, hezkuntzaren eskuragarritasuna, urbanizazioa, eta identitate malgua eta mugikortasuna (44-47 orr.). Kontsumo-ereduetan gertatzen ari diren aldaketen artean, elkarlaneko ekonomiak (EE) izan du inpakturik handiena turismoan. Wilson-ek (2019) nabarmendu zuenez, eremu turistikoak eraldatzeko potentziala du EEk, baita eremu horiek turismohelburuen garapenean, lehiakortasunean eta jasangarritasunean duten eragina ere, hainbat eskala eta testuingurutan (Dredge eta Gyimóthy, 2017; Higham eta Miller, 2018). Ekoizpen- eta kontsumo-eredu tradizionalekiko alternatiba gisa ulertzen den eredu ekonomiko hori aukera izan daiteke sektorearentzat, baina era guztietako gatazkak eta inpaktuak ere ekarriko lituzke bai eskaintzari dagokionez (industriasektore tradizionalak), bai tokiko populazioari dagokionez. EEko plataforma gehienek beren burua beste negozio-eredu batzuen “alternatiba jasangarriago” gisa definitzen badute ere - “EEk azaltzen dituen erronka eta aukera konplexuak ulertzeko gailu heuristikoa eskain dezake turismoak, eredu ekonomiko berriei eta gizarte jasangarriagoak lortzeko balizko ekarpenari dagokionez” (Wilson, 2018) errealitatea oso ezberdina izaten da maiz, eta Airbnb eta antzeko plataformen funtzioa behin eta berriro agertzen da turistak hartzeko gaitasunari buruzko txostenetan (Peeters et al., 2018).

Azken iruzkinak Turismo jasangarriagoa sustatzeko ekimen eta ahalegin gero eta gehiago egiten badira ere, errealitateak erakusten digu egungo eredua - ezaugarri nagusitzat industrien eta plataformen globalizazioa duena - ez dela jasangarria, eta justizia sozial eta ingurumen-justizia handiagoa ekartzen duten ereduen garapena aztertzeko behar larria islatzen du, baita turismoari dagokionez ere. Eredu bidezkoagoetara aldatzeko egindako ekarpenak bi multzo nagusitan bildu daitezke: turismo-helburutik egindako ekintzak dituztenak, tokiko populazioaren parte-hartze handiarekin, eta globalizazioaren esparruaren barruko ekoizpenereduei zuzenduriko ekintzak dituztenak.

Turismoa Eraldatuz

113


Testuinguru global eta konplexu honek turismo jasangarriagoa lortzeko neurketa-esparru inklusiboago, anitzago eta praktikara bideratuagoan kokatu beharko luke turismoaren neurketari buruz dakiguna eta egiten ari garen lana. Duela gutxi abian jarri diren NBen 2039 Garapen Agenda (UN 2030 Development Agenda) eta horri lotutako 10FYP Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarria (EKJ) ekimenak hurbilketa anitzen oinarrian daude.

Tokiko ekintzetatik eta turismo-helburuen kudeaketatik egindako ekarpenak Gidalerro orokorren arabera, tokiko kudeatzaileen ardura da turismo-helburuetan garapen-eredu bidezkoagoak, komunitate ostalariekiko adeitsuagoak eta helburuko baliabide naturalen kontserbazioa bermatzen dutenak lantzea. Horri dagokionez, ekintza publikoek eta biztanleen ekimenek erronka sozial eta ingurumeneko erronka nagusiei aurre egiteko proposamenak ekarri dituzte. Horren adibide dira hainbat jarduera eta mugimendu mediatiko, adibidez, Flygskam (suedieraz, “hegan egiteko lotsa” esan nahi du)4, “No Fly”5 eta, “Stay Grounded”6 , zeinek bidaiariak ingurumenaz kontzientziatzea baitute helburu, bai eta alderdi sozialarekin estuago lotuta dauden beste zenbait ekimen ere, esaterako “SETnet – “Network of Southern European Cities against Touristification”7, Turistifikazioaren kontrako Europa Hegoaldeko Hirien Sarea; sare horrek tokiko hainbat plataformaren babesa du, besteak beste, Bartzelonako “Ciutat per a qui l’habita”8 (Hiria bertan bizi direnentzat) eta Donostiako “Bizilagunekin” plataformena9. Mugimendu horiek oso espezifikoak badira ere, argi erakusten dute munduan dagoen eztabaidan eta elkarrizketan lanean jarraitzeko beharra dagoela, bisitarien eta biztanleen gogobetetzea bermatuko duten irtenbide bideragarriak aurkitzeko. Erreferentziazko nazioarteko behatokiek (NBMTAren Turismo Jasangarriaren Behatokien Sareak, esaterako) nabarmentzen dute ikuspegi oso bat behar dela, teknologiak eskainitako neurketa-aukerak baliatuz, turismoaren inpaktua hobeto ulertzen laguntzen duten oinarrizko eremuetan lan egiteko: urte-sasoi bakarreko jarduerak; enplegua; onura ekonomikoak; gobernantza; tokiko biztanleen  lygskam: https://twitter.com/hashtag/flygskam?lang=es F No Fly: https://noflyclimatesci.org/ Stay Grounded: https://stay-grounded.org/ 7 Hauek osatzen dute sarea: Bartzelona, Venezia, Florentzia, Valentzia, Girona, Malaga, Palma Mallorcakoa, Madrid, Lisboa, Donostia, Sevilla, Ibiza, Iruña, Tarragona, Malta eta Kanariar Uharteak. Sorrerako manifestuaren bideoa: https://youtu. be/2Gvgnhx9YsI eta hashtag-a: https://twitter.com/hashtag/SETnet?src=hash 8 Ciutat per a qui l'habita: https://ciutatperaquilhabitablist.blog/tag/setouristification/ 9 Bizilagunekin: https://www.facebook.com/bizilagunekin/ 4

5 6

114

gogobetetzea; energiaren kudeaketa; uraren kudeaketa; hondakin-uren kudeaketa eta hondakin solidoen kudeaketa (NBMTA et al., 2019: 79-80). Jordan-ek (2018), European Cities Marketing (ECM) Toolbox-en, zuzenean aipatzen du turismo-helburuak kudeatzeko modu berri bat. DMO (Destination Marketing Organization, Helburuen Marketineko Erakundea) erakundeen kontzeptu berri bat proposatzen du, zeinari M bikoitza (Marketing & Management; marketina eta kudeaketa) eta D bat (Development; garapena) gehitzen baitizkio; horren arabera, akronimoa aldatu egingo litzateke eta DDMMO bihurtu: Destination Development, Marketing and Management Organisations, helburuen garapen, marketin eta kudeaketako erakundeak. Izen berri horren barruan jasangarritasunari dagozkion ekintzak sartzen dira, besteak beste: estrategiak sortzea, hiri-plangintza eta zonifikazioa; biztanleriaren hezkuntza; lankidetzak eratzea; ekonomia kolaboratiboa kudeatzea; marketin adimenduna; zergak; mugak eta murrizketak; bisitarien tokian tokiko kudeaketa; soluzio teknologikoak; eztabaida eta aholkularitza, eta neurketa eta monitorizazioa. Ildo beretik, kontuan hartu beharreko adierazle berriak proposatzen dira, adibidez: “bertako populazioa areagotzea/gutxitzea eremu jakinetan, higiezinek metro karratuko duten prezioa; tokiko biztanleen iritziak, denboran aurrera tokiko biztanleak gehien kezkatzen dituzten gaiak; gaueko egonaldiak vs gune erakargarrietan dauden eguneko bisitariak erlazioaren hileroko aldaketa; hiri-txartelen salmenta hiri bakoitzeko, turismo-helburuaren eremu nagusietatik kanpo kontsumitutako zerbitzuak barne” (27. or.). NBMTAk, turismoari dagokionez mundu osoko erreferentziako erakundea denak, gainera, tokiko kudeaketarako hiru gidalerro identifikatzen ditu. Bisitarien eta biztanleen pertzepzioak aztertzen dituen lehen azterketan, hainbat estrategia identifikatzen ditu hirietako gainturismoa kudeatzeko (NBMTA et al., 2018): bisitariak hiriaren barruan eta ingurunean barreia daitezen sustatzea; denboraren araberako bisitarien barreiatzea sustatzea; bisitarientzat ibilbide eta erakargarri berriak sustatzea; araudiak berrikustea eta egokitzea; bisitarien segmentazioa areagotzea; tokiko komunitateek turismotik onurak jasotzen dituztela ziurtatzea; biztanleentzat eta turistentzat onurak dakartzaten hiri-esperientziak sortzea; hiriko azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea; tokiko akziodunekin komunikatzea eta haiekin engaiatzea; bisitariekin komunikatzea eta haiekin engaiatzea; eta monitorizatzeko eta erantzuteko neurriak ezartzea. Turismo-helburuen azterketan oinarritutako aurreko argitalpenak azken estrategia hori nabarmentzen zuen, hots, “monitorizatzeko eta erantzuteko neurriak ezartzea”, eta neurketak duen garrantzia aipatzen zuen, nahiz eta guztien neurrira egindako irtenbiderik ez dagoen, eta testuinguru bakoitzari egokitutako estrategiak lantzen ari den (NBMTA, 2019). Turismoa Eraldatuz

115


Munduko Bidaia eta Turismo Batzordea (MBTB) da erreferentziako beste erakunde bat, eta horrek ere bost ekintza-lerrotan laburbildutako soluzioak proposatzen ditu. Ekintza-lerro horiek tokiko adibideen eta ekimenen bidez gauzatzen dira, eta beste turismo-helburu batzuetan jasotako antzeko esperientzietatik ikastearen garrantzian daude oinarrituta (MBTB eta McKinsey, 2018). Hauek dira identifikatutako lerroak: bisitariak denboran banatzea; bisitariak guneen artean hedatzea; prezioak egokitzea hornikuntza eta eskaera orekatzeko; ostatu-eskaintza erregulatzea, eta sarbidea eta jarduerak mugatzea. Horren ildotik, analisi honek nabarmentzen duenez, neurri horietako edozein aplikatzeko, turismo-helburu bakoitzak bere soluzio-multzoa sortu, ezarri eta monitorizatu behar du, eta, gomendio estrategikoen artean, hau da nagusia: “datu-base zabal bat eraikitzea eta aldiro eguneratzea”.

mugatzea erregulazioen bidez; turismo-helburu jakin bakoitzaren testuinguruan inpaktu mugatua duten bisitariak hartzea helburu gisa; eta ziurtatzea turismoa kudeatzeko talde bat (biztanleak barruan dituena) biltzen dela aldizka.

Hala ere, Peeters et al.-ek (2018) Europako Batasunarentzat egindako azterketa da osatuena. Azterketa horretan 41 turismo-helburu aztertu ziren, egindako 121 ekintza identifikatu zituzten eta politika bihurtzeko aukera duten 17 adierazletan antolatu zituzten10. Aurretik aipaturiko azterketetan bezala, Peeters et al.-ek (2018), besteak beste, neurri hauek aipatzen dituzte: fluxuaren kudeaketa eta gidalerro eta erregulazio finantzarioak, eta DMOek eta sektore pribatuak turismohelburuen mailako antolamendua eta planifikazioa egiteko erantzun-neurriak koordinatzen eta garatzen parte hartzeko beharra. Horiez gain, gehien aipatzen diren eta ezagunenak diren ekintzak hauek dira: turismo-helburuan eta inguruetan gutxiago bisitatzen diren erakargarri turistikoak/zerbitzuak garatzea eta sustatzea; tarteko denboraldian eta behe-denboraldian ekitaldiak sustatzea; bisitarientzako erakargarrien irekiera-orduak egokitzea; ekonomia partekatuaren bidezko ostatuak

Laburtzeko, tokiko kudeaketarako hiru oinarrizko gomendio identifikatu dira. Lehena da turismoaren fluxua kudeatu behar dela, bi eremutan presioa arintzeko: espazioan eta denboran. Lehenaren kasuan, gainkarga handiena duten puntuetako presioa banatu egin behar da; presio hori guztien artean banatzen da kasu gehienetan, eta “erronka asko ez dira soilik gero eta bisitari gehiago izatearen ondorio, bertako biztanleek, hara lanera doazenek eta turistek ere presioa jartzen baitute hiriko baliabideetan eta zerbitzuetan” (NBMTA et al., 2019: 79). Are gehiago, eta turismo-industriaren sorreratik bertatik etengabeko erronka izan den denbora ere kontuan hartu behar dugu, eta sektoreak urte-sasoiarekiko duen mendekotasunaren ondorioei kontra egiteko neurriak sortzen eta abian jartzen jarraitu behar da; ondorio horien artean daude, besteak beste, errentagarritasunaren galera, enpleguaren ezegonkortasuna eta prekarietatea, eta baliabideen eraginkortasun eza.

 auek dira 17 estrategiak: NTO/DMOei laguntzea eta horiek sustatzea bisitariak turismo-helburuan eta inguruetan H hedatzeko; NTO/DMOei laguntzea denboran oinarritutako birbideratzeak ezartzen turismo-helburuaren baitan eta helburuen artean; NTO/DMOak motibatzea eta laguntzea turismo-helburuaren baitan eta haien artean bisitarien ibilbide dinamikoak garatzen; NTO/DMO/gobernu nazionalei laguntzea erregulazio finantzarioak garatzen, turismo-helburuan bertan gainturismoa kudeatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko; NTO/DMO/gobernu nazionalei laguntzea turismohelburuaren mailan operazio-erregulazio (uniformeak) garatzen; NTO/DMO/gobernu nazionalei laguntzea turismohelburuaren mailan trafiko-erregulazio (uniformeak) garatzen; NTO/DMO/gobernu nazionalei laguntzea negozioingurumena sustatzen, bereziki, turismo-helburuetan eta haien artean gainturismoari era aktiboan aurre egiten dioten negozio alternatiboen kasuan; NTO/DMO/gobernu nazionalak sustatzea ekonomia dibertsifikatu bat gara dezaten, turismoaren oso mendekoa ez dena; NTO/DMO/gobernu nazionalak sustatzea “garapen jasangarriaren eskailera” erabil dezaten turismo-helburuaren mailan turismoaren garapen espaziala planifikatzeko; NTO/DMO/gobernu nazionalak sustatzea, bisitarien segmentazioa aplika dezaten eta tokiko balio jasangarriak azpimarratzen duen tokiko marketina helburutzat har dadin turismo-helburuan eta Destination Europe-n; NTO/DMO/gobernu nazionalak sustatzea mugaz gaindiko kooperazioa eta Europa barneko edo kanpoko turismo-helburuekin aliantzak sortzeko; NTO/DMO/gobernu nazionalak sustatzea turismo-helburuetan bertako biztanleek bisitarien ekonomiatik onurak jaso ditzaten; NTO/DMO/ gobernu nazionalei laguntzea turismo-helburuetan esperientzia berriak sortzen, bisitariei eta tokiko biztanleei onurak ekartzen dizkietenak; NTO/DMO/gobernu nazionalei laguntzea turismo-helburuetan azpiegitura eta zerbitzu sendoak garatzen eta haiek koordinatzen; NTO/DMOak eta turismo-negozioak sustatzea, bisitariekin komunikatzeko eta haiek inplikatzeko turismo-helburuan; NTO/DMO eta turismo-negozioak sustatzea turismo-helburuan tokiko akziodunekin komunikatu eta inplikatu daitezen; eta NTO/DMOei laguntzea turismo-helburuan antolamendurako eta plangintzarako erantzun-neurriak koordinatzeko eta garatzeko.

Bigarrenik, lurraldearen planifikazioa eta kudeaketa prozesu partekatu gisa hartzeko bidean aurrera egin behar da. Turismo-helburu bat eraikuntza-elementu bat bezala garatu ahal izateko, tokiko eragileak ere kontuan hartu behar dira, haiek ere hala identifika dezaten, eta, “denon adostasunarekin eta guztiek batera, garatu daitekeen hori balioets dezaten” (Mantero, 2010:27). Hiriko biztanleek parte hartzeko ekintzak, sozializazioa eta parte hartzen duten agente guztien (turistak eta anfitrioiak) trebakuntza sartzen dira hor, edozein gizarteren ikuspegi politiko, ekonomiko eta kultural berriak garatzeko oinarrizko jardueratzat uler dadin.

10

116

Dokumentuan, hainbat turismo-helburu aztertzetik eratorritako gomendioak ematen dira, baita helburuek dituzten erronka nagusiak eta horiei erantzunez ezarri diren jardunbide egokiak ere. Hala ere, agenda baten hasierako zirriborroa egiten hasi besterik ez dira egin, ikerketa sistematiko gutxi dago oraindik. Horrenbestez, argi dago turismo-sektorea oraindik ere garapen-eredu berriak sortzeko hasierako faseetan dagoela, eta oraindik ez dela aukerarik izan sektorerako politikak formulatzeko adierazleak eta gomendioak besterik emateko.

Azkenik, eta hausnarketa honen zati nagusi gisa, ezinbestekoa da turismohelburura egokitutako neurketa-eredu integratu bat sortzea, eredu jasangarria sortzeko beharrezkoak diren dimentsioak, eta, beraz, adierazleak argi identifikatzen dituena. Jasangarritasuna garatzeko egiten ari den lanaren zati handiena, balioei eta erresilientzia-faktoreei dagokiena, ingurumenaren esparruan eta esparru Turismoa Eraldatuz

117


sozialean egiten ari da. Hala ere, horiek ez dira garapen ekonomikoaren adierazle gisa txertatzen, hazkuntzaren adierazle nagusi izaten jarraitzen duten arren. Ikusi dugunez, eredu integratuak egon arren, identifikatutako alderdi-kopurua eta horiek kontzeptualizatzeko desagregazio-maila ezarri bada ere, garrantzitsua da elementu guztien neurketa orekaturantz aurrera egitea, eta tokiko komunitateen eta turisten arteko lehentasunen artean oreka bilatzea, alderdi ekonomikoari beste dimentsioei baino garrantzi handiagoa eman gabe. Horrenbestez, argi dago neurtzeko eta monitorizatzeko sistemak behar direla, ez bakarrik arazoak kudeatzeko eta ebazteko, baita lurraldean turismo-jarduerari aurrea hartzeko eta hura planifikatzeko ere; labur esanda, erabakiak hartzeko tresna erabilgarriak dira.

Ekoizpen- eta kontsumo-sistema globalizatuetatik egindako ekintzak Azken urteetan eskaera egin da turismo eta politika jasangarrien neurketaren emaitzak ekintza sozial eraginkorretara bideratzeko, turismo-sistemako agente guztien jarrerak, portaerak eta aukerak aldatu ahal izateko. Bramwell et al.-ek (2017) Journal of sustainable Tourism argitalpenaren 25 urteen analisian adierazten dutenez:

“ekoizpen- eta kontsumo-sistema zabalek parte hartzen dute gizarteko harremanetan eta sistema sozioteknikoetan. Gure kontsumo-sistemak gizartean ekoizten dira, eta ekoizpen-sistemak teknologietan, azpiegituretan eta gobernantza-prozesuetan daude oinarrituta, zeinek jendearen portaeraeta kontsumo-ereduak zuzendu baititzakete hein handi batean. Hemen proposa dezakegu ezen, turismo jasangarriago baterantz mugitzeko, aldatu egin behar direla jarduera sozialen, harreman sozialen eta sistema sozioteknikoen barneko eta haien arteko harremanak (2. or.)”. Azken hamarkadetan ikusi da sare eta plataforma bidezko eredu sozial eta ekonomikoetarantz garamatzala teknologiak (Zervas, Proserpio & Byers, 2017). Ingurune berri horrek turismo kolaboratiborako edo peer-to-peer turismoko merkatu-jardueretarako atea ireki du. Turismo-joera berri bat da hori, eta oinarrizko baliabideak (ostatua, garraioa eta bidaiariekin trukatutako esperientzia pertsonalak) partekatzean oinarrituta dago; plataforma baten bidez egiten da, zeinean anfitrioiak bere eskaintza argitaratzen baitu, eta turistak erreserba egiten. Ekonomia kolaboratiboa neurtzea erronka bat da ikuspegi estatistiko tradizionalarentzat (Jarmin, 2019). Lehenik eta behin, ez dago ekonomia kolaboratiboaren 118

(Interneten oinarritutakoaren) tamaina ekonomikoaren inguruko kontzeptualizazio edo adostasun argirik. Nola neur daiteke negozioaren tamaina? Zenbat pertsonari ematen dio enplegua ekonomia kolaboratibo berriak? Galdera horiek ezin dira erraz erantzun. Bitartekari diren zerbitzuen tamaina ez da argia: plataforma-kopurua nahiko urria da, eta eragile (hornitzaile eta kontsumitzaile) txiki asko daude. Esparru estatistiko tradizionalak negozio-eremu ez-teknologikoetarako sortu ziren. Hori aldatu egin da. Kontsumoa dagoeneko ezin da ulertu ondasunak erostearen eta edukitzearen bidez bakarrik. Eskaintzen diren zerbitzuen sorta zabalaren barruan sartzen dira, adibidez, (denbora-tarte jakin baterako) erabilera partekatuko sistema komertzialak eta osagaiak eta ondasunak berreskuratzen eta berrerabiltzen laguntzen duten zerbitzuak (trukea eta donazioa, esate baterako). Calzada (2018) haratago doa, eta hausnarketa hori lurraldera hedatzen du. Turismohelburu askok egun bizi dituzten albo-ondorio ugariak eta eredu sozial eta negozioeredu berriak esploratzeko beharra nabarmentzen ditu. Calzadak errealitatean oinarritutako estrategia eraldatzaile, teknopolitiko eta behetik gora landutakoak garatzearen alde egiten du. Horrez gain, Calzadak (2018) proposatzen du berriz pentsatu behar dela hiri-eskualdeen suspertzeak duen ezinbesteko funtzioa, eta horrek, turismoarentzat aukera bat izateaz gain, aurretik aipatutako ereduetarako hots, ekonomia kolaboratiboa eta “plataforma-kapitalismoa” (Srnicek, 2017)- politika alternatiboak sortzea suspertzeko ere balio dezake. Teknologia bizitzaren eremu guztietan ezartzen ari da, eta administrazio publikoaren lan-ingurumena ere aldatzen ari da. Estatuetako eta eskualdeetako informaziobulegoak datu-sortzaile, big data enpresa eta negozio-analista multzo handiago baten kide dira orain. Iturri administratiboetatik eta ohiko iturri estatistikoetatik sortutako datuez gain, turismoaren fenomenoari estu lotutako gertaeretatik ere sortzen dira datuak, eta azken horiek ere informazio-iturri garrantzitsua dira. Datuiturri berri horien adibide dira ibilgailuen joan-etorriak kontrolatzen dituzten lur azpiko trafiko-detektagailuen eta trafikoa kontrolatzeko kameren erregistroak, telefono mugikorren erregistroak, kreditu-txartelen salerosketen datuak eta sentsoreetan oinarritutako Smart City datuak (Sigala, Beer, Hodgson eta O’Connor; 2019). Munduko herrialde askotan proiektu pilotuak eta ad hoc azterketak egin dira, datuiturri berri horiek estatuko eta eskualdeko informazio-sistemetan txertatzeko aukera aztertzeko. Eurostatek big datari buruzko proiektu pilotuak egin ditu erakundearen barruan, bertakoen gaitasun teknikoa garatzeko eta haien esperientzia propiotik ondorioztatzeko maila estrategikoan zer inplikazio izango lituzkeen big datak Turismoa Eraldatuz

119


estatistika ofizialetan, Europako Estatistika Sisteman (ESS), Eurostaten eta Europako Batzordean (Eurostat, 2017). Aipatu diren proiektu pilotuen barruan sartzen dira, halaber, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) egindako bi proiektu pilotu. Besteak beste, ESSnet-en proiektu pilotu batean parte hartzen du Espainiak. Proiektu horretan, mugikorren posizionamendu-datuak erabiltzen dira estatistika ofizialetarako eta mugak errepidez gurutzatzen dituzten pertsonen barneranzko fluxua monitorizatzeko esparru metodologiko bat eraikitzeko. Horrez gain, banku nagusietako ordainketa elektronikoaren (kreditu txartelen) bidez lortutako datuen potentziala aztertu du INEk, bidaiari bakoitzak Espainiara egin duen bisitaldian bataz beste zenbat diru gastatu duen kalkulatzeko. Bide beretik, Nazio Batuek, Gai Ekonomiko eta Sozialetarako sailaren gidaritzapean, Big Data proiektuen katalogo bat igorri du, zeina lagungarria baita politika publikoetan erabakiak hartzeko eta sektore publikoko programa eta proiektuetarako11. Erantzun beharreko galdera gakoetako bat da ea datu berriek turismo jasangarriaren neurketen inguruko politikari eta ikerketari buruzko galderak erantzun ditzaketen. Goian adierazi bezala, dagoeneko gero eta froga gehiago daude adierazten dutenak Big Datak baduela potentzial hori, baina turismo jasangarrian parte hartzen duten sektoreen prestutasuna aztertu beharra dago. Big Data ez dira datuak bakarrik, tresnak eta metodoak ere eskaintzen ditu, eta ezagutza, estandarrak eta akziodunen parte-hartzea eskuratzeko garatu eta jorratu dira horiek. Big Datak barruan hartzen ditu gaitasunak (tresnak eta metodoak) eta komunitate bat (ekoizleak, analistak eta erabiltzaileak), eta sistema konplexu bat osatzen du bere kabuz (LetouzĂŠ eta JĂźtting, 2015). Kontzeptu horren arabera, Big Datak emaitzetan eragina izango du, pertsonen ahalduntzean eraginez. Horrenbestez, Big Dataren akziodunek (jabeak eta erabiltzaileak) Big Dataren ekosistema batean agertu beharko lukete, politikak egitea laguntzeko. Turismo-estatistikentzat garrantzitsuak diren Big Data iturrien berrikuspen honek erakusten duenez, iturri berriak orain ari dira agertzen, eta gehiago agertuko dira etorkizunean. Epe luzera begira, datuak erauzteko teknika tradizionalak (inkestak, esaterako) beste iturri batzuekin osatuko dira, edo guztiz ordezkatu. Iturri berriek xehetasun tenporal eta geografiko zabalagoa duen ezagutza emango dute. 11

120

 ig Data proiektuen katalogo bat da GWG Big Data Inventory, eta hor sartzen dira estatistika ofizialetarako, GJH B adierazleentzat eta politika publikoetan erabakiak hartzeko esanguratsuak diren beste estatistikak biltzeko proiektuak, baita sektore publikoko programak/proiektuak kudeatzeko eta monitorizatzeko proiektuak ere. Munduko Bankuak eta Nazio Batuen Estatistika Dibisioak (NBED) batera sortutako produktua da inbentario hori, Nazio Batuen Global Networking Group (GWG) on Big Data for Official Statistics erakundearentzat egina. Inbentarioko edukiarekin erlazionatutako lanak Munduko Bankuak eta NBEDk gidatzen dituzte, eta alderdi teknikoa NBEDko talde teknikoak lantzen du https://unstats.un.org/bigdata/inventory.cshtml

Datuen xehetasunak eta denborarekiko sentikortasunak egun estatistika ofizialek eskaintzen dutena baino xehetasun handiagoko analisi geografikoa emango dute. Datu berrien ezaugarriak lagungarriak izan litezke estatu barneko, turismohelburuko edo tokiko informazio-beharrei erantzuteko. Era berean, iturri horietako asko mugaz gaindikoak direnez, nazioarteko lankidetza eta ezagutza partekatzea beharko dira, gobernantzari nahiz metodologiari dagokienez. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak akziodunei turismoak garapen jasangarriarekiko duen konpromisoaren berri emateko hizkuntza komuna eskain dezake, turismohelburuan, eskualde mailan eta estatu mailan. Global Goals delakoek estatu eta eskualde bakoitzeko merkatuetako hutsuneak, garapen-beharrak eta inbertsiolehentasunak seinalatzen dituzte. GJHetan adierazitako gatazkek nondik nora joateko bidea erakusten die turismo-helburuei, aukerak bila ditzaten, eta arriskuak kudeatu. GJHek, gainera, epe luzeko hazkuntza jasangarrirako ikuspegi bat eskaintzen dute, itzulkin ekonomikoez gain itzulkin sozialak eta ingurumenekoak ere orekatzen dituztenak.

Erreferentziak Aguado, I., EchebarrĂ­a, C. eta Barrutia, J. (2009). Sustainable development throughout the history of economic thought. World Economy Journal, 21, 87-117. Andriotis, K. (2014). Tourism development and the degrowth paradigm. The Business of Tourism, 13, 37-45. Andriotis, K. (2018). Degrowth in Tourism: Conceptual, Theoretical and Philosophical Issues. Cabi Publishing. Boniface, B; Cooper, C. eta Cooper, R. (2012) Worldwide Destinations: The Geography of Travel and Tourism. Routledge. Brenner, B. (2018). Transformative Sustainable Business Models in the Light of the Digital Imperative - A Global Business Economics Perspective. Sustainability, 10(12), 4428. Butler, R. W. (1980). The Concept of a Tourist Area Cycle of Evolution: Implications for Management of Resources. The Canadian Geographer, 24 (1), 5-20.

Turismoa Eraldatuz

121


Butler, R.W. (2006). The Concept of a Tourist Area Life Cycle of Evolution: Implications for Management of Resources. In Butler R. (arg.) The Tourism Area Life Cycle: Applications and Modifications. Clevedon: Channel View Publications.

Letouzé, E., eta Jütting, J. (2015). Official Statistics, Big Data and Human Development. Data-Pop Alliance, White Paper Series. Hemen eskuratua: https:// www.paris21.org/sites/default/files/WPS_OfficialStatistics_June2015.pdf

Durydiwka, M. (2014). Between tradition and modernity: Selected aspects of cultural changes under the influence of tourism (on the examples of tourism reception regions). Turystyka Kulturowa, 10, 105-122.

López Palomeque, F. (2015). Barcelona, de ciudad con turismo a ciudad turística. Notas sobre un proceso complejo e inacabado. Documents d’Anàlisi Geogràfica, 61 (3), 483-506.

European Cities Marketing (2018). Managing Tourism Growth in Europe. ECM Toolbox. Londres/Atenas: Toposophy, Destination Marketing Agency. Europako Batzordea (2016). The European Tourism Indicator System. ETIS toolkit for sustainable destination management. Luxenburgo: Europako Batasuneko Argitalpen Bulegoa. Eurostat, 2017. Tourism statistics: Early adopters of big data?. Luxenburgo: Europako Batasuneko Argitalpen Bulegoa. Figuerola, M. (1990). Teoría económica del turismo. Madril: Alianza argitaletxea. Gössling, S., Ring, A., Dwyer, L., Andersson, AC., eta Hall, CM. (2016). Optimizing or maximizing growth? A challenge for sustainable tourism. Journal of Sustainable Tourism, 24(4), 527-548. Gutiérrez Torres, A.; Marceleño Flores, S.; Bojorquez Serrano, I. eta Meza Ramos, E. (2013). Análisis del sector turístico como clave para la definición de estrategias de mitigación y adaptación al cambio climático en la costa de Nayarit. Hemen eskuratua: http://www.eumed.net.

Mantero, JC; Barbini, B.; Benseny, G.; Castellucci, DI.; Dosso, R. eta Varisco, C. (2010). Turismo y territorio. Del diagnóstico a la proposición de desarrollo turístico. A propósito de la Provincia de Buenos Aires. Mar del Plata: CIT. Muangasame, K. (2014). Are Butler’s tourism area life cycle and Plog’s psychographic model correct? Tourismos. An International Multidisciplinary Journal of Tourism, 9 (1), 207-221 Navarro-Jurado, E., Thiel-Ellul, D. eta Romero-Padilla, Y. (2015). Periferias del placer: cuando turismo se convierte en desarrollismo inmobiliario-turístico. Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles, 67, 275-302. KGEE (2010). Tourism 2020: Policies to Promote Competitive and Sustainable Tourism. In OECD Tourism Trends and Policies 2010 (pp.51-91). Paris: OECD. KGEE (2010, 2012, 2014, 2016, 2018). Tourism Trends and Policies. Paris: OECD. Hemen eskuratua: https://www.oecd-ilibrary.org/industry-and-services/oecdtourism-trends-and-policies_20767773 OECD (2013). OECD Work On Statistics 2013-14. Bertsio elektronikoa hemendik eskuratua: https://www.oecd.org/sdd/oecdworkonstatistics.htm Osborne, L. (2017). El turista desnudo. Barcelona: Gatopardo Ediciones.

Hall, MC eta Jenkins JM (1995). Tourism and public policy. Londres: Routledge,

Jarmin, R. S. (2019). Evolving measurement for an evolving economy: Thoughts on 21st Century US economic statistics. Journal of Economic Perspectives, 33(1), 165-84.

Peeters, P., Gössling, S., Klijs, J., Milano, C., Novelli, M., Dijkmans, C., Eijgelaar, E., Hartman, S., Heslinga, J., Isaac, R., Mitas, O., Moretti, S., Nawijn, J., Papp, B. eta Postma, A. (2018). Research for TRAN Committee - Overtourism: impact and possible policy responses. Brusela: Europako Parlamentua, Policy Department for Structural and Cohesion Policies. Hemen eskuratua: http://www.europarl.europa. eu/RegData/etudes/STUD/2018/629184/IPOL_STU(2018)629184_EN.pdf

Leiper, N. (1979). The framework of tourism: Towards a definition of tourism, tourist, and the tourist industry. Annals of Tourism Research, 6(4), 390-407.

NBGP (1990): Human Development Report. Oxford University Press. Hemen eskuratua: http://hdr.undp.org/en/media/hdr_1990_es_indice.pdf

Higham, J eta Miller, G. (2018) Transforming societies and transforming tourism: Sustainable tourism in times of change. Journal of Sustainable Tourism, 26 (1). 1-8 or.

122

Turismoa Eraldatuz

123


Pulido Fernandez, J.I. eta Sánchez Rivero, M. (2009) Measuring tourism sustainability: proposal for a composite index. Tourism Economics, 15(2), 277-296. Sánchez Fernández, P. eta Prada Blanco, A. (2015). Del concepto de crecimiento económico al de desarrollo de las naciones: una aplicación a la Unión Europea. Revista de Economía Mundial, 40, 221-251. Schwab, K. eta Munduko Ekonomia Foroa (Arg.) (2019). The Global Competitiveness Report 2018. Cologny/Geneva, Suitza: WEF. Sigala, M., Beer, A., Hodgson, L., eta O’Connor, A. (2019). Big Data for Measuring the Impact of Tourism Economic Development. Big Data and Innovation in Tourism, Travel, and Hospitality: Managerial Approaches, Techniques, and Applications, 57. Sinclair-Maragh, G., eta Gursoy, D. (2015). Imperialism and tourism: The case of developing island countries. Annals of Tourism Research, 50, 143-158. The T4SDG Platform (2017-19). Tourism for SDGs. A platform developed by UNWTO. Madrid. Hemen eskuratua: http://tourism4sdgs.org/tourism-for-sdgs/ NB - Nazio Batuak (2015). Transforming our World: The 2030 Agenda for Sustainable Development. Hemen eskuratua: https://sustainabledevelopment.un.org/content/ documents/21252030%20Agenda%20for%20Sustainable%20Development%20web.pdf NBMTA (1983). Risks of Saturation of Tourist Carrying Capacity Overload in Holiday Destinations (English version). Madril: Munduko Turismo Antolakundea. Hemen eskuratua: https://www.e-unwto.org/doi/pdf/10.18111/9789284407545. NBMTA (2004). Indicators of Sustainable Tourism for Tourism Destinations: A Guidebook, Madril: Munduko Turismo Antolakundea. NBMTA (2005) Making Tourism More Sustainable: a Guide for Policy Makers. Madril, Espainia: NBMTAren Argitalpenak. NBMTA (2010a). Tourism Satellite Accounts: Recommended Methodological Framework 2008 (TSA:RMF 2008). Luxenburgo, Madrild, New York, Paris: Gai Sozialen eta Ekonomikoen Saila. Estatistika Dibisioa.

Compilation Guide. New York: Gai Sozialen eta Ekonomikoen Saila. Estatistika Dibisioa NBMTA (2011) UNWTO tourism and sustainability. Madrid, Espainia: NBMTAren Argitalpenak. NBMTA (2016) Measuring Sustainable Tourism (MST): Developing a statistical framework for sustainable tourism. Meeting of the Working Group of Experts on 20-21 October 2016, Discussion Paper #1. NBMTA: Madril NBMTA (2017). El turismo y los ODS [Prentsa-oharra]. Hemen eskuratua: http:// www2.unwto.org/es/content/el-turismo-y-los-ods MTA eta NBGP (2017). Tourism and the Sustainable Development Goals – Journey to 2030. Madril: NBMTA: Munduko Turismo Antolakundea (NBMTA); Centre of Expertise Leisure, Tourism & Hospitality; NHTV Breda University of Applied Sciences; eta NHL Stenden University of Applied Sciences (arg.) (2018). ‘Overtourism’? – Understanding and Managing Urban Tourism Growth beyond Perceptions. Madril: NBMTA: DOI: https:// doi.org/10.18111/9789284419999, Munduko Turismo Antolakundea (NBMTA); Centre of Expertise Leisure, Tourism & Hospitality; NHTV Breda University of Applied Sciences; and NHL Stenden University of Applied Sciences (arg., 2019). ‘Overtourism’? – Understanding and Managing Urban Tourism Growth beyond Perceptions, Volume 2: Case Studies. Madril: NBMTA: DOI: https://doi.org/10.18111/9789284420629.WTTC eta McKinsey&Co (2017). Coping with success. Managing overcrowding in tourism destinations. Londres, BH: WTTC. Hemen eskuratua: https://www.wttc. org/-/media/files/reports/policy-research/coping-with-success---managingovercrowding-in-tourism-destinations-2017.pdf Zervas, G., Proserpio, D. eta Byers, J. W. (2017). The rise of the sharing economy: Estimating the impact of Airbnb on the hotel industry. Journal of Marketing Research, 54(5), 687-705. Zuo, B. eta Huang, S. (2018). Revisiting the Tourism-Led Economic Growth Hypothesis: The Case of China. Journal of Travel Research, 57 (2) 151–63.

NBMTA (2010b). International Recommendations for Tourism Statistics 2008 – 124

Turismoa Eraldatuz

125


Coppieters fundazioaren helburuak •

Coppieters fundazioaren mezua 2007an sortu zenetik, Coppieters fundazioa ideia berriak garatzen eta Europako eztabaida publikoan behin eta berriz agertzen diren gaiei buruzko jakintza sortzen aritu da. Horien artean daude autodeterminazioa, maila anitzeko gobernantza, geografia, aniztasuna, genero-berdintasuna, migrazioak, garapen ekonomikoa, bakegintza eta giza zein gutxiengoen eskubideen defentsa.

• •

• •

Ikerketa-zentro gisa, beti saiatu izan gara kalitate handiko liburuak eta txostenak produzitzen, Europa inklusiboago eta jasangarriagoa eraikitzeko gogoeta eta ikuspegi berriak ekarriko dituztenak. Gure argitalpenen egileek alorreko jakintza eta esperientzia zabala izaten dute. Hori guztiak aintzat hartuta publikatzen dugu argitalpen hau eta ni bereziki harro nago politika publikoari buruzko Europako eztabaidetan ekarpen berria eta garrantzitsua egiten duelako. Ziur nago eragin nabarmena izango duela Europako politikariengan, akademikoengan, aktibistengan eta herritarrengan. Eskerrak eman nahi dizkiet azterlan honen egile, editore eta koordinatzaileei Fundazioaren lanean egindako ekarpen bikainagatik. Eta eskerrak ematen dizkizut irakurle, gure proiektuetan duzun interesagatik.

Ideia berriak garatzea eta jakintza sortzea kultura- eta hizkuntza-aniztasunean, eskubide kolektiboetan, maila anitzeko gobernantzan, deszentralizazioan, estatuen eta konstituzioen erreforman, estatugintza-prozesuetan, autodeterminazioan, migrazioan, gatazken ebazpenean, bakegintzan eta giza eskubideen babesa Europan. Fundazioarentzat eta bere kideentzat interes berezia duten gaiei buruz kezka sortzea. Europa mailan erabakiak hartzeko prozesuetan eragina izatea eta legeesparru bat sortzea zeinak honokoen garapenean sakontzea ahalbideratuko duen:subsidiariotasun-printzipioan, autodeterminazio-eskubidean, aniztasuna eta gutxiengoen eskubideak hobeto babesten eta Europako giza eskubideen errespetuan. EB erakunde-egitura alternatibo demokratikoago baterantz bultzatzea, eskubide kolektiboak gehiago errespetatuz eta EBko kide diren estatuen errealitate konplexuez (multinazionalak eta kultura-aniztunak) gehiago jabetuz. Akademiaren, Europako erakundeen (Europako Parlamentua, Europako Batzordea eta Erregioen Batzordea) eta beste eragile politiko batzuen arteko elkarrizketaplataforma izatea. Zientzia politikoetako, ekonomiako, soziologiako, filosofiako eta historiako arloetako jakintza zientifikoa ekintza politikorako kontzeptu erabilgarri bihurtzea. Europako Aliantza Librea politikoki garrantzitsuak diren kontzeptuz, ideiaz, datuz eta jakintzaz elikatzea, bai eremu instituzionalean, baita Europako instituzioetatik kanpoko EALren ekintza-eremuan ere.

Coppieters Fundazioak bere esku dagoen guztia egiten du goian aipatutako helburuak sustatu eta lortzeko, Europar Batasunaren oinarri diren printzipioak betez, hau da, demokraziaren printzipioak, giza eskubideen errespetua, oinarrizko askatasunak eta zuzenbide-estatua. Coppieters Fundazioaren eremu geografikoa Europar Batasuna da, EBko herrialde hautagai eta hautagai potentzialekin batera. Erakundeko bazkideak EBko 8 estatu kidetan oinarrituta daude, eta 14 erregiotan edo estaturik gabeko naziotan daude aktibo.

Antonia Luciani Coppieters fundaizoaren idazkari orokorra www.ideasforeurpe.eu 126

Turismoa Eraldatuz

127


Maurits Coppieters (Sint-Niklaas, 1920 – Deinze, 2005) Maurits Coppieters flandriarrak historia ikasi zuen eta gero Zuzenbideko doktore bihurtu zen eta Ekialdeko Europako ikasketetan maisutza lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran, alemaniar okupatzailentzat lan egiteari uko egin zion. Irakasle lanetan urte asko eman ondoren, abokatu gisa aritu zen denbora batez. Flandriako Herri Mugimendua (Vlaamse Volksbeweging) berrezarri zuten pertsonetako bat izan zen eta 1957tik1963ra mugimenduaren presidente izan zen. Coppietersen karrera politikoa 1954an sortutako Volksunie (VU) alderdi nazionalista flandriarreko kide bihurtu zenean hasi zen. Bi urtetan izan ezik, Coppieters zinegotzi izan zen 1964 eta 1983 bitartean. Belgikako Ganberako (1965-1971) eta Senatuko (1971-1979) kide ere hautatu zuten. Era berean, Coppieters ‘Cultuurraad voor de Nederlandstalige Cultuurgemeenschap’ (Flandriar hiztun-komunitatearen Kultura Kontseilua) sortu berriaren lehendakari bihurtu zen. Kontseilua Flandriako parlamentuaren aurrekaria izan zen. 1979an, Europako Parlamenturako lehen zuzeneko hauteskundeetan hautatua izan zen. Erregionalista gisa, Talde Independenteen eta Europako Parlamentuko Kideen Koordinazio Tekniko eta Defentsarako Taldeko kide bihurtu zen. Besteak beste, ospetsu egin zen kortsikarren auzia defendatu zuenean. Bitartean, Coppieters ere aitzindari izan zen Europako Aliantza Librea sortzen zeinen Ohorezko Lehendakari bihurtu zen. 1981ean politika aktiboari agur esan ondoren ere EALren zabaltzearen alde lanean segitu zuen. Coppietersek bat egin zuen Norbert De Batselier Flandesko Parlamentuko lehendakariarekin, ‘Het Sienjaal’ izeneko proiektua sustatzeko, helburua zuena alderdiaren mugetatik haragoko pizkunde politikoa lortzea. Coppieters 2005eko azaroaren 11n hil zen. Besteak beste, Coppietersek lan hauek idatzi zituen: ‘Het jaar van de Klaproos’, ‘Ik was een Europees Parlementslid’ eta ‘De Schone en het Beest’. EAKko ohorezko kidea izan zen.

128

Coppieters foundazioaren kideak

ADEO – Associacion pel Desvelopament de l’Escrich Occitan Occitània (Okzitania), adeo-oc.eu

Alkartasuna Fundazioa. Portuetxe 23, 10, 20018 Donostia (Euskal Herria), alkartasunafundazioa.eus Arritti. Bd de Montera 5, 20200 Bastia Kortsika, p-n-c.eu

Ezkerraberri Fundazioa. Aduanaren txokoa 16-18, 31001 Iruñea (Euskal Herria), ezkerraberri.eus

Fundación Galiza Sempre. Av. Rodriguez de Viguri 16, Baixo 15702, Galiza Sempre (Galizia), galizasempre.org

Fundació Emili Darder. Isidoro Antillon 9, Palma de Mallorca (Baleareak), fundacioemilidarder.cat Fundació Josep Irla. Calabria 166, 08015 Bartzelona (Katalunia), irla.cat Fundació Nexe.(Valentzia), fundacionexe.org

Home of Macedonian Culture. Stefanou Dragoumi 11, PO Box 51, 53100 Florina Mazedonia, Grezia

Le Peuple Breton. Rue Pinot Duclos 9, 22000 Saint-Brieuc (Bretainia) peuplebreton.net

Welsh Nationalism Foundation. Department of Humanities, University of Wales, Western avenue, Cardiff, CF5 2SG, Cymru (Gales) welshnationalismfoundation.eu

Elkartutako kideak Hungarian National Council of Transylvania – Erdély (Transilvania), emnt.org Kurdish Institute of Brussels, Belgika, kurdishinstitute.be CIEMEN (Katalunia), ciemen.cat Catalonia Istituto Camillo Bellieni, (Sardinia), istituto-bellieni.it Free State of Rijeka Association, Rijeka

Turismoa Eraldatuz

129


Coppieters fundazioaren beste azterlan batzuk

Coppieters fundazioaren txostenak

2019 —

2019 | 2

Diversity and Media, Anne Esser

2019 | 1

Women’s refugee experienc, Pilar Kaltzada

2018 | 2

Digesting Brexit in Northern Ireland, Dr Anthony Soares

2018 | 1

For a European Agency for Multilingualism, Bernat Joan i Mari

Minority women in politics Dr Justine Séran, Charlotte Andrews, Juweria Ali, Migmar Dhakyel, Roseanna McPhee, Irene Gómez Santos, Mona Silavi eta Virginia Wangare Greiner

2018 — The Future of Sustainable Energy Elsje Catharina de Groote, Symke Aleyt Nieboer, Samantha Gan Kristensen, Catherina De Zilva

130

2018 —

Stateless nations and media landscapes Ezkerraberri Fundazioa

2017 —

The phenomenon of second home buying in the European Union's peripheral regions, Arriti eta Le Peuple Breton

2017 —

Size, Efficiency and Equality Successful cases in the global economy Xavier Cuadras-Morató, Modest Guinjoan eta Miquel Puig

2017 —

Feminism on the Peripheries of Europe: An Inclusive eta Intersectional Youth Approach

2016 —

The Emergence of a Democratic Right to Self-determination in Europe

2015 —

Democracy and European Emerging Values: The Right to Decide

2017 | 1 The Situation of Refugee Women in Europe, the Spanish State and Catalonia Diagnosis and gaps for improvement, Helena Castellà 2016 | 4

Minorities and Cultural and Linguistic Minorities in Europe. Coordinated by Iñaki Irazabalbeitia

2016 | 3

'Yes Scotland' vs 'Better Together': How did it all happen? Carlos Neira Cortizas eta Sandrina Ferreira Antunes

2016 | 2

Europe: A Dream & A Project, Bernat Joan i Mari

2016 | 1

The Economic Strategy of Stateless Nations in the Framework of the European Cohesion, Nuria Fernandez Conejero, Rocio Cortés Fuentes eta Luis H. Rodríguez Ruiz

2015 | 3

Language, Identity & Power. What Future for Minority Languages in Europe? Conference organized, CJill Evans, Herbert Dorfmann eta Csaba Sógor europarlamentarioek antolatutako konferentzia

2015 | 2

Cross-border Cooperation and Cultural Communities in Europe Jordi Baltà Portolés

2015 | 1

Which Federalism for Europe? Antonello Nasone eta Attilio Pinna

2014 | 1

The Fiscal Balance of Stateless Nations with the EU Jaume Garau eta Félix Pablo

2013 | 2

Internationalism vs Globalism Isidor Marí, Santiago Castellà Surribas eta Josep Bargalló. Fundació Josep Irlarekin elkarlanean

2013 | 1

Law and Legitimacy: The Denial of the Catalan Voice Huw Evans. Welsh Nationalism Foundationekin elkarlanean

2012 | 3

Making Ideas Spread New Media, Social Networks, Political Communication, advocacy and campaigns, Jorge Luis Salzedo Maldonado

2012 | 2

The Size of States and Economic Performance in the European Union Albert Castellanos i Maduell, Elisenda Paluzie I Hernàndez eta Daniel Tirado i Fabregat. Fundació Josep Irlarekin elkarlanean

2012 | 1

2014-2020 Un autre cadre financier pluriannuel pour une nouvelle Europe Pour une Europe des peuples, Roccu Garoby. Arrittirekin elkarlanean

2015 —

A Quality Democracy for a New State, Dr. Jaume López

2014 —

Paradiplomacy, Adam Grydehøj, Linda Fabiani, Jordi Solé i Ferrando, Lorena Lopez de Lacalle Aristi eta Maria Ackrén

2013 —

An Alternative Economic Governance for the European Union Xavier Vence, Alberto Turnes, Alba Nogueira.With eta ICEDEko kide Oscar Rodil, Brais Yáñez eta Jorge Fernández

2012 —

The Future of Europe: An Integrated Youth Approach

2012 —

The Ascent of Autonomous Nations 2nd edition The institutional @ advantages of being an EU member state, Matthew Bumford. Welsh Nationalism Foundationarekin elkarlanean

2012 —

Variations autour du concept d’empreinte culturelle Définition du concept et metodes de Mesure, Elna Roig Madorran eta Jordi Baltà Potolés

2011 —

Approaches to a Cultural Footprint Proposal for the concept and ways to measure it, Elna Roig Madorran eta Jordi Baltà Potolés

2010 —

The Internal Enlargement of the European Union 3rd edition Analysis of the legal and political consequences in the event of secession or dissolution of a Member State, Jordi Matas, Alfonso Gonzalez, Jordi Jaria eta Laura Roman. Fundació Josep Irlarekin elkarlanean

2009 —

Electoral Contestability and the Representation of Regionalist and Nationalist Parties in Euro, Simon Toubeau

2011 | 3

From Nations to Member States Lieven Tack, Alan Sandry eta Alfonso González

2008 —

A Different Kind of Kinetics Establishing a network of heritage and research institutions for the (historical) study of national and regional movements in Europe, Luc Boeva

2011 | 2

Diversité linguistique: Un défi pour l’Europe

2011 | 1

Tourism and Identity Marien André. Fundació Josep Irlarekin elkarlanean

2010 | 1

Language Diversity: A Challenge for Europe

Turismoa Eraldatuz

131


Publikazio honi buruzko oharrak Argitaratzaileak Coppieters Foundation, Boomkwekerijstraat 1, 1000 Brussels, www.ideasforeurope.eu 
 Ezkerraberri Fundazioa, www.ezkerraberri.eus Argitaratze-data, saila eta zenbakia 2020/01, Coppieters Foundation, 1. argitalpena Koordinazioa Aurkene Alzua-Sorzabal, Inaki Irazabalbeitia, Ignasi Centelles eta Julie Duval Argitalpen-batzordea Xabier Macías, Josep Vall, Antonia Luciani, Alan Sandry, Sharon Webb, Inaki Irazabalbeitia, Alix Horsch, Marianna Bekiari eta Antonello Nasone Batzorde zientifikoa Alan Sandry – Zientzia politikoetan aholkularia Josep Huguet – Historia garaikidean eta gobernantza pulikoan aholkularia Daniel Turp – Nazioarteko zuzenbidean eta autodeterminazioan aholkularia Maria do Carme Garcia Negro – Ekonomia aplikatuan aholkularia Sandrina Antunes – Nazioarteko zuzenbidean eta autodeterminazioan aholkularia Ann Mares – Historiaren ikerketan, artxibistan eta mugimendu nazionalen historian aholkularia Inaki Lasagabazter – Zuzenbide konstituzionalean eta prozesu demokratikoetan aholkularia Grafismoa eta maketa Wils&Peeters – Lier Azaleko argazkiak Max Bottinger / Unsplash Itzulpenak Elhuyar fundazioa – Usurbil Inprimategia Drukkerij V.D. – Temse © Coppieters Foundation eta Ezkerraberri fundazioa, Brusela 2020 Publikazio honen zatirik ezin da kopiatu edo erabili egilearen edo argitaratzailearen ­berariazko baimenik gabe. 132

Turismoa Eraldatuz

133


ISBN 9789464008708

9 789464 008708 Coppieters fundazioa BRUSELA | 2020

90000

Profile for Ezkerraberri Fundazioa

Turismoa Eraldatuz. Mundu mailako fenomenoa herri mailako ikuspegitik  

2018ko maiatzean Ezkerraberri fundazioan jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko unibertsitatearekin eta Coppieters fundazioarekin elkarlanean...

Turismoa Eraldatuz. Mundu mailako fenomenoa herri mailako ikuspegitik  

2018ko maiatzean Ezkerraberri fundazioan jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko unibertsitatearekin eta Coppieters fundazioarekin elkarlanean...

Advertisement