Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskla Herrian?

Page 1

NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA EUSKAL HERRIAN?

JOSU AMEZAGA • GERMA CAPDEVILA • PILAR KALTZADA • BEATRIZ ZABALONDO

ezkerraberri fundazioa



Editorea: Inaki Irazabalbeitia

Liburu honek BY-NC-SA lizentzia du Euskal Herrian publikatua

ezkerraberri fundazioa Aduanaren txokoa 18, 31001 IruĂąea Lege-gordailua: ISBN: Erakunde babesleak



NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

123456

AURKIBIDEA 1 2 3 4 5 6

6

Atarikoa Egileei buruz

10

Komunikazio espazioaren garrantzia naziogintzaren erronkaren aurrean

14

Komunikazio espazio katalanari hurbilketa moduko

50

Eraldaketa garaiaren aurrean , zer?

60

Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?

72

ezkerraberri fundazioa


1. ATARIKOA 6

Ezkerraberri fundazioak argi du, ezein herrik herri izan nahi badu, nortasun, balio eta ikuspegi propioak izan nahi baditu, ikuspegi, balio eta nortasun horiek gizarteari transmititu behar zaizkiola eta transmisio horretan masa-hedabideek ezinbesteko papera dutela. Gure inguruari erreparatzea baino ez dago. Gure bi estatu handietako komunikabideek estatu horietako ideologia nagusiaren transmititzaile finak dira. Frantziako adibidea da bereziki aipagarria: komunikabideek errepublikaren balioak eta ikuspegiak, ideologia finean, transmititzeko zutabeetako bat dira. Ez zirudien Espainian lerrokatze hori horren nabarmena zenik. Alabaina, Estatuaren egitura arriskuan ikusi denean Espainiako komunikabide nagusiak argi lerrokatu dira status quoren eta aberriaren batasunaren alde. Kataluniako auzian Estatuaren beraren beste erremintetako bat izaten ari dira herri katalanaren erabakitzeko eskubidearen kontrako borrokan. Partzialtasuna, sektarismoa, gezurra, postegia eta sasiegia upelaka dituen informazioa emanez, bidenabar. Estaturik gabeko gurea bezalako nazio baten kasuan, bestelakoa izaten egoera, tamalez. Oraindik orain, Europako Parlamentuan eginiko Stateless Nations and Media. Is a National Communication Agenda Possible?1 jardunaldian Ifan Morgan 1 https://efa.greens-efa.eu/en/article/event/stateless-nations-and-media/


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

1

Jones aditu galesak hedabide ingelesek Galesen duten eraginari leporatu zion Brexitaren erreferendumean baiezkoak irabazi izana. Galesi Europako Batasunean egoteak ekartzen dizkion onurak ez ziren hedabideetan mintzagai izan, bai, ordea, Ingalaterrari ekartzen omen dizkion kalteak. Euskal Herriko hedabideetan dabiltzan berriei, erreferenteei eta gaiei begiratze soilarekin ohar daiteke bat ez dagoela gurean apenas komunikabiderik herri hau nazio moduan osatzen duten nortasuna, balioak, eta ikuspegiak islatzea beren jardueran erdigunean kokatzen duena. Hori ebidenteagoa da merkatuan nagusi diren komunikabideen artean. Makina bat adibide ipin daitezke. 2017ko urtarrileko asteazken batean gertatua. ETB2ko Teleberrin notizia nahikoa nagusi moduan eman zuten Madrilen gertatutako autobus-istripu bat non hildakorik eta zauritu larririk ez zen egon. Ez dirudi horrelako tratamendua merezi duen berria denik! Itxuraz notiziaren notizia txoferrak kokainarekin positiboa eman zuela izan zitekeen. Ez gara kritikatzen hasiko lerro hauetan ikus-entzunezko berrien parteek atzen urteotan pairatu duten jite kezkagarria zeinaren bidez garai bateko El Caso kazetaren gero eta antza handiagoa hartzen ari diren. Klaru dago euskal espazio komunikatiboaren testuinguruan Madrilgo istripuaren berri horrek ez duela interesik, Parisen gerta zitekeen antzeko kasuak izango ez zukeen bezala. Are gehiago, istripuaren berria notizia izatea ez zen izan Teleberriko editorearen

ezkerraberri fundazioa

7


aldrebeskeria edo utzikeria. Beste batzuek ere amu horri heldu zioten. Biharamunean, istripuaren berriak Nafarroako gobernuak eginiko euskararen lehen plan estrategiakoak baino espazio zabalagoa zuen abertzale eta euskaltzale den egunkari batean.

8

Autoan, Bilbo aldera, Euskadi irratia entzuten ari naiz: Faktoria, bide batez asko estimatzen dudan programa. Harri eta zur gelditu naiz. Faktoriaren bigarren blokea zabaldu dute esanez aurreko egunean lehen aldiz entzun ahal izan zela Tele 5 katean trikitia. Hori guztia algarazko eta pozezko doinuan. Lehiaketa-moduko programa batean izan omen da eta Euskadi Irratiko esatariak programa horretako epaileak edo aurkezleak etxekoak bailiran aipatzen ditu, ponte-izenez izendatuz. Eta Tele 5 gora eta behera! Argi dago zein den erreferentea! Izan ere, edukiak badu mamia eta merezi du irrati-tartea, trikitiak eta break dance estiloa fusionatzen duen Bizkaiko talde batez aritu dira. Santua apaina izan da, jantzia ordea kezkagarria! Adibideei kasu eginez gero urliak pentsa dezake EITBeko lagunak begitan ditudala. Ezta gutxiago ere! Beste edonon topa nintzakeen antzekoak, baina kontsumitzen dudanetik tiratu dut. Horrelako adibideak erakusten dute zeinek ezartzen duen agenda komunikatiboa gurean eta zeintzuk diren erreferenteak. Gurean argi dago estatuko komunikabideek ezartzen dutela agenda eta han berri dena hemen notizia da. Gainera, gero eta gehiago globalizazioaren agenda ere inposatzen ari da. Horren ondorioz urruneko edozein pasadizo berri bihur daiteke gure komunikabideetan. Espazio komunikatiboan ahots propioa izatea nahitaezkoa da konkurrentzia demokratikoan herri-ikuspegi eta ikuskera desberdinek aukera-berdintasunez joka dezaten. Bistakoa denez, gaur egun ez da horrela gertatzen Euskal Herrian: beste zenbait arlotan gertatzen den bezalaxe, menpekotasun handia dago inguruko subjektu politikoek eratutako espazioekiko.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

1

Ezkerraberriren irudiko egora hori alderantzizkatu behar da nazio, herri eta kultura bezala iraun nahi badugu. Gure erreferente kulturalak eta gure balioak gizartera transmititu nahi baditugu, horiek erdigunean izango dituen espazio komunikatibo propioa osatu behar dugu. Zerotik ez gara hasiko, badirelako Euskal Herrian naziogintzan diharduten komunikabideak, baina salto koaliatiboa eman beharra dagoela uste dugu. Monografia honek, Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian 2 izeneko jardunaldietako ponentziak biltzen ditu. Egileek galdera desberdinei erantzun behar izan zieten jardunaldian. Josu Amezagari espazio komunikatiboak naziogintzan duen garrantziaz gogoeta egitea eta Euskal Herriko komunikabide-esparruaren analisia egitea eskatu zitzaion. Germa Capdevilari, Kataluniako espazio komunikatiboaren berri ematea eskatu zitzaion, hango eta hemengo egoerak desberdinak izanik, egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik esaterako, gurea eraikitzen joateko hainbat pista eman ziezazkigukeelako. Pilar Kaltzadari sare sozialek eta IKTek eskain dezaketen aukeraren ikuspegitik hausnartzea eskatu zitzaion. Atzenik, Beatriz Zabalondori hizkuntzaren faktorean kontuan har zezan galdetu zitzaion. Emaitza interesgarria izan da, gure irudiko. Espero dugu zuretzako ere, irakurle, interesgarria fortunatzea. Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldian parte hartu zuten hizlari guztiei: ponentzien ardura izan zutenei, mahai-inguruetan parte hartu zutenei eta moderatzaileei. Inaki Irazabalbeitia Ezkerraberri Fundazioaren zuzendaria

2 http://ezkerraberri.eus/eu/Ekitaldiak/20170131/Euskal_Espazio_Komunikatiboa;_erronka_eta_aukera

ezkerraberri fundazioa

9


2. EGILEEI BURUZ Josu Amezaga Albizu Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, josu.amezaga@ehu.eus Josu Amezaga, ia hiru hamarkadaz geroztik ari da EHUn lanean eta bereziki hizkuntza-komunikazioa-nortasuna trinomioaren inguruan garatu du ikerketa-lana. NOR Ikerketa Taldearen koordinatzailea da. Talde honek 14 ikerlari biltzen ditu trinomio beraren inguruan ere. 10

Zuzendutako azken ikerketa proiektuak, MULTILINGUAL TV, komunikazio-espazio nazionalen inguruan gertatzen ari diren aldaketak eta nazio-nortasunen birsorkuntzari dakarzkioiten erronkak aztertu zituen. Ikerketa honen ondorio gisa zenbait lan argitaratu ditu, besteak beste Hizkuntza gutxituak komunikazio espazio nazionalen aldaketen aurrean (BAT Soziolinguistika aldizkaria) eta Mediacentric spaces and physical spaces in minority language use: A case study on the Basque language press (Catalan Journal of Communication and Cultural Studies aldizkarian). Azken argitalpena euskarazko komunikabideen audientziei buruzkoa izan da (Euskal hedabideen urtekaria 2016). Lan guztien berri NOR taldearen webgunean ikus daiteke (nortaldea.eus). Egun, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria da.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

2

Germa Capdevila i Vernet Esguard gailu mugikorretarako aldizkariaren zuzendaria, germa.capdevila@me.com Germa Capdevila zuzenbide ikasketak egin zituen unibertsitatean, baina bere jardun profesionala kazetari moduan izan da beti. 1990ko hamarkadan Argentinako berri-agencia baten zuzendariordea izan zen: agentziak internetez banatzen zituen berriak. El Punt-Avui egunkariko zuzendariordea izan da eta baita Catalonia Today ingelesezko aldizkariko zuzendaria ere. 2012tik hona Esguard aldizkariko zuzendaria da. Egun NacioDigital egunkariko Edizio-kontseiluko zuzendaria izateaz landa, Kataluniako argitalpen digitalen elkarteko (APPEC) presidentea ere bada. Zutabegile eta tertuliakide da Kataluniako komunikabide idatzitan eta ikusentzunezkotan.

hainbat

ezkerraberri fundazioa

11


Pilar Kaltzada González Komunikazioan aditua, pkaltzada@linkingideas.eus Pilar Kaltzada kazetaria eta komunikatzailea da eta gaur egun, aholkularitza estrategikoan dihardu komunikazioaren esparruan, “Linking Ideas” agentziako bazkide sortzailea delarik.

12

20 urtetik gorako esperientzia du komunikazioarekin lotutako askotariko zereginetan. Kazetaritzaren esparruan, prentsa idatzian, irratian eta telebistan urtetako esperientzia du, zuzendaritza, aurkezpen eta produkzio-ardurak izan dituelarik; beste zenbaiten artean, ondokoetan: Egin Irratia, Euskadi Irratia, Euskal Telebista, Deia, Berria… Bestalde, aholkularitza eta komunikazioren kudeaketan, enpresa pribatu zein erakunde publikotan lan egina da. Bere jardun-esparruak dira, besteak beste, erakunde-komunikazioa, harreman instituzionalak, berrikuntza, genero-berdintasuna eta hizkuntza-normalkuntza. Finantza erakunde, industria, kultura eta gizarte-erakundeetan lan egina da, eta horietan guztietan komunikazio-egituren ardura izan du. Batzuk aipatzearren, Elhuyar (zientzia eta euskara), Kontseilua (euskararen normalizazioa), Bilbao Bizkaia Kutxa (GizarteErantzukizuna eta komunikazio-kudeaketa), Innobasque (Komunikazioa, sustapena eta gizarteratze-estrategiak, IDE (Kutxaban-Accenture arteko joint venture...) Gaur egun, besteak beste, aholkularia da Gipuzkoako Foru Aldundian genero-berdintasunaren esparruan eta hainbat enpresa eta enpresa-elkarteetan komunikazio-kudeaketan dihardu.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

2

Beatriz Zabalondo Loidi Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, beatriz.zabalondo@ehu.eus Beatriz 2011az gero ari da Euskal Herriko Unibertsitatean lanean. Doktore da Komunikazioan (2014). Irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitate-irakasle bihurtu aurretik, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaileegokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale‌), eta prentsan, hizkuntza-zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria) eta kazetarien trebatzaile. Urte horien emaitza dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia, euskal prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria), eta hainbat argitalpen zientifiko. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik

ezkerraberri fundazioa

13


14

3. KOMUNIKAZIO ESPAZIOAREN GARRANTZIA NAZIOGINTZAREN ERRONKAREN AURREAN Josu Amezaga Albizu

Sarrera Gaurkotasun handiko gaia da komunikazio espazioarena. Euskal Herrian bertan, aspaldi honetan eztabaida eta aldarrikapen bihurtu da, arrazoi ezberdinak direla medio. Batetik azken urteetan Espainiar Estatuan gertatutako aldaketa politiko sakonek eta bereziki indar politiko berrien agerpen indartsuak oihartzuna izan dute Hegoaldeko Euskal Herrian. Horrekin batera, gatazka armatua lerroburuetatik desagertu izanak ere komunikabideen agenda eraldatu du, Euskal Herritik kanpo baina Espainiar Estatuaren markoan gertatzen ari ziren bestelako gertaeren pisua (Kataluniako auzia edota estatuaren krisi politiko sakona) pil-pilean jarriz. Horrek susmo moduko bat sortarazi du, estatu mailako informazio agenda ez ote den lehen baino nagusiagotzen ari. Bestalde medio eta euskarri berrien sarrera izugarria dugu: telebista digitala, sarea, smartphoneak eta abarrek komunikazio errealitate berriak ekarri dituzte, eta horrekin komunikazio espazio berriak ere (protagonista, agenda, erreferente zein hizkuntza berriak alegia). Komunikabideen egiturari dagokionez, Euskal Herrian prentsaren arloan dagoen ia monopolio egoerak ere zer esana eman


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

du, egoera horrek eratzen duen espazioaz kezkatuta dauden zenbaiten artean; hain zuzen ere prentsa tradizionala inoiz ezagutu duen krisirik handienean murgildu denean. Maila berean indar handiz hedatu da euskal komunikazio talde handiena den EITBri buruzko debate publikoa, erakunde honen etorkizunak neurri handi batean balizko euskal komunikazio espazio baten jitea baldintzatuko duelakoan. Azkenik, azken boladan Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Iparraldeko hiru lurraldeak) gertatutako aldaketa politikoek bestelako espazio bat irudikatzea ahalbidetu dute. Gaia Euskal Herrian gaurkotasunekoa bada, hemendik kanpo ere gaurkotasun handikoa da. Munduko estatu asko ari da gaur egun neurriak hartzen beren komunikazio eta kultur espazio nazionala babesteko asmoz. Honek zerikusi zuzena du, jakina, komunikazioaren globalizazioarekin. Artikulu honek eztabaida hori elikatu nahi du. Asmo horrekin oinarrizko definizioetatik abiatzen da: komunikazio espazioa zer den, hainbeste erabilitako kontzeptua argitu beharra dagoelakoan; bai eta zergatik den garrantzitsua naziogintzan. Horren ostean espazio nazionalen historia egiten da, gaur egun maila globalean dagoen eztabaida eta egoera ulertu ahal izateko. Jarraian Euskal Herrian presentzia duten komunikazio espazio nazional edo sasi nazionalak aztertzen dira, bakoitzaren hedapen sozialaren ikuspegitik. Horretarako espazio bakoitzean aritzen diren komunikabideen audientziak aztertu dira, eta horrek irudi argi bat ematen digu: Euskal Herriko populazioaren zein zati bizi den, eguneroko praktiketan, espazio bakoitzean. Egoera ikusi ondoren, artikuluaren amaieran, euskal komunikazio espazio nazional bat eratzeko aukerak aztertzen dira, aurretik ikusitakoak ikusita. Bi lan ildo nagusi aipatzeaz gain, bi gai berezituri ere jarri zaie arreta: telebistaren garrantzia, bata; eta hizkuntzaren auzia bestea. Azkenik ondorio labur batzuk ateratzen dira.

Komunikazio espazioa: zer den Esparrua, eremua, espazioa: hiru hitzak erabili ohi dira euskaraz komunikazioan oinarrituta sortzen den gunea ulertzeko. Batzuetan beste batzuen sinonimotzat hartzen da termino hori. Hori gertatzen da, adibidez, komunikazio esparru-eremu-espazioa komunikabideen sistemarekin parekatzen denean. Edota kulturarekin.

ezkerraberri fundazioa

15


Baina batzuk eta besteak oso kontzeptu ezberdinak dira, harremanetan egon arren. Aurrera egin aurretik komeni da beraz artikulu honetan komunikazio espazioaz zer ulertzen den argitzea. Labur esanda, komunikazioak zedarritutako espazioa da lan honetan erabiliko den adiera. Muga politikoek edota geografikoek espazioak zedarritzen dituzten moduan, komunikazioak ere berdintsu egiten du: komunikazioa noraino eta norenganaino iristen den, horraino heltzen da komunikazio espazioa.

16

Eta zerk mugatzen du komunikazioaren irismena? Baliabide materialek zein baliabide sinbolikoek. Lehenei dagokienez, komunikatzeko erabiltzen ditugun baliabide materialek zeharo mugatzen dute irismena: gorputza soilik baliatzen denean (ahotsa sortzeko edo keinuak egiteko), haren pertzepzioa noraino iristen den, horraino heltzen da komunikazio espazioa: metro gutxi batzuetara dagoen jendearengana. Ahotsari bozgorailua jartzen bazaio, edota une eta leku batetik bestera garraiatu daitekeen grabaketa zein paper batera pasatzen bada, nabarmen handitzen da espazio horren irismena. Informazioaren gaur egungo teknologiek, jakina, komunikatu nahi dena planeta osora hedatzeko ahalmena dute, bertaraino zabalduz, teorian bederen, komunikazio espazio posibleak. Ahalmen izugarri honek ordea ez du planeta osoa komunikazio espazio bakar bihurtzen, baliabide sinbolikoek ere mugatzen baitute espazioa. Hizkuntza da baliabide sinboliko garrantzitsuenetako bat, eta komunikazio espazioen definitzaile handia. Nekez sartuko da inor komunikatzen dena ulertzen ez duen espazio batera (eta hemen argitu beharra dago hizkuntza ez dela komunikazio ekintza batean ulertu beharreko den elementu bakarra). Azkenik bada beste osagai bat komunikazio espazioen eraketa ulertzeko kontuan hartu beharrekoa: komunikatzen diren edukiak. Horiek ere kontuan hartu beharra dago espazioaren hedadura ulertu ahal izateko. Gaur egun milioika dira herrialde aberatsenetako biztanleak etengabe eskura dituen komunikazio seinaleak (Interneten adibidez), baina gutxi batzuk baino ez ditu eskuratzen: albo batera utzita ulertzerik ez dituen seinaleak, gainerakoen artean edukien aukeraketa egiten du. Hau argituta, bistan da artikulu honek bereizten dituela, beraz, komunikazio espazioak, komunikabideen sistemak, eta kultura. Komunikazio espazioa komunikazioa gertatzen deneko espazioa da. Komunikabideen sistemak, espazio hori


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

egituratzen laguntzen du (hedadura handiko espazioen kasuan). Eta kultura, espazio horretan komunikatzearen emaria da. Artikulu honetan espazio hitza lehenesten da, esparru eta eremu hitzen gainetik. Izan ere esparrua leku itxi edo hesitua da, eta gaur egungo munduan espazio nazionalak gero eta irekiagoak dira. Eta eremua leku irekia da, baina ezin da ukatu komunikazio espazioek, irekiak izan arren, indar zentripetuak ere badituztela. Horregatik guztiagatik lehenetsi da komunikazio espazio terminoa. Azkenik, komunikazio espazio nazionalez hitz egiten da hemen. Izan ere erabilitako definizioaren arabera, komunikazio espazioak maila eta hedadura oso ezberdinekoak izan daitezke: baliabide material oinarrizkoenak (ahozko hitza) erabiliz sortzen diren eta jende gutxi inplikatzen dituztenetatik sistema teknologiko zein antolamendu konplexuak dituzten planeta mailakoetaraino. Hemen espazio nazionalei egiten zaie erreferentzia, arrazoi birengatik: lehena, nazioa pertsonaren nortasuneko osagai garrantzitsuenetakoa den bezala, komunikazio espazio nazionalak ere pertsonak bizi diren espazio garrantzitsuenetakoak dira. Bigarrena, Euskal Herrian herrigintza (naziogintza gisa ulertuta) aurrera eramateko komunikazio espazio nazionalek zein garrantzi duten, gaur egun nola egituratuta dauden, eta espazio propioak eratzeko zein baldintza dauden aztertzea baita artikulu honen helburua.

Komunikazio espazioaren garrantzia naziogintzan Nazioa komunitate naturaltzat dauka Joxe Azurmendik (Azurmendi, 2014). Pertsona oro komunitate batean hezia eta pertsona egina da, eta komunitate horretan kultura eta hizkuntza daude; areago, kultura eta hizkuntza horiek barneratzeak ahalbidetzen dio giza abereari pertsona izaten. Komunitate horri nazio deitu ahal zaio erreparorik gabe. Horrela Azurmendik oso atzera jotzen du nazioen historian (adibidez Grezia zaharrera), nazioa gertaera modernotzat jotzen dutenen aldean. Ikuspegi hau oso hedatuta dago euskal soziologian. Alabaina artikulu honetan aztertu nahi dena ez da hizkuntzak edo kulturak komunitate nazionala eratzean zein garrantzi duten, komunikazioak (bereziki komunikabideen bitartez eratutakoak) nola eragiten duen baizik. Zentzu horretan nazioaren alderdi komunikatiboa arakatu nahi

ezkerraberri fundazioa

17


da, ez linguistiko, kultural edo politikoa. Horrek nazio estatu modernoaren eremuan jartzen du fokua, harekin batera garatu baitira masa komunikabideak azken bi mende t’erdian. Baina zehaztapen hau egiteak ez luke ahantzarazi behar nazioa komunikaziozko nazioa baino gehiago dela (estatu nazioa baino gehiago den bezalaxe), eta ez dela modernitatearekin edota Frantziako Iraultzarekin sortu.

18

Nazioaren komunikazio izaera gutxi aztertu da Euskal Herrian, baina ugariak dira munduko beste testuinguru batzuetan komunikazioak nazioaren eratze prozesuan duen garrantzia azpimarratzen duten autoreak; bereziki gaur egungo nazio estatuei lotutako nazioen kasuan. Horrela sei hamarkada joan dira Karl W. Deutschek komunikazioaren eta nazio nortasunaren eraikuntzaren arteko harremana azaleratu zuenetik (Deutsch, 1953). Giza talde batek partekatzen duen esperientzia batzuen inguruan komunikatzen denean eratzen da nazioa Deutschen aburuz. Komunikazio mota hori eraginkorragoa da kanpokoekin egiten dena baino, partekatzeak sortzen duen konfiantza dela medio. Horrela ulertuta, partekatutako eta komunikatutako esperientziak daude komunitatearen oinarrian, eta ondorioz nazioaren azpian, hizkuntza bera baino areago Deutschen aburuz. Izan ere, beranduagoko lan batean esan zuenez (Deutsch, 1969), talde batzuek hizkuntza partekatzen dute baina esperientzia ezberdinak dituzte (Suitzako eta Alemaniako alemaneradunak, adibidez); beste batzuek aldiz komunitate nazional eleaniztunak osatzen dituzte (suitzarrak). Benedict Anderson izango da, beranduago, hizkuntzari garrantzi handiagoa emango diona (Anderson, 1983). Egile honentzat, populazio handiek hizkuntza estandarizatu batean idatzitako prentsa edo literatura partekatzen dituztenean –kapitalismo inprimatuaren eraginez- sortzen da nazio nortasunaren oinarrian ezarriko den esperientzia. Modu batera edo bestera izan, egile biek ematen diote garrantzia esperientzia batzuk komunikabideen bitartez partekatzeari, nazio nortasunaren sorkuntza ulertzeko (Schlesinger, 2000). Jurgen Habermasek beste osagai bat ekarriko du gogora, nazioa komunikazio espazio gisa sintetizatzeko baliagarria: eremu publikoaren kontzeptua hain zuzen (Habermas, 1962). Eremu hau banakoen zein taldeen arteko eztabaida arrazionalerako espazioa da, zeinean guztiei dagozkien auziak eztabaidatzen, interes ezberdinak erkatzen, eta gizarte mailan ekintzak koordinatzen baitira. Honek egitura politiko baten existentzia eskatzen du, eztabaidatik sortutako ebazpenak gauzatu ahal izateko, egitura politiko hori, funtsean, estatua izaki. XVII eta XVIII. mendeetan beste gune batzuetan mamitutako eremu publikoez mintzatzerik badago ere, Habermasentzat komuni-


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

kabideak dira, XIX. mendetik aurrera, eremu publikoaren euskarri nagusia. Eremu publikoaren kontzeptu hau oso erabilia izan da azken hamarkadetan, eta oraindik ere bada, bereziki komunikabideen transnazionalizazioari buruzko ikerketen arloan. Kritika ugari ere jaso ditu: batzuek lehen prentsa burgesak ekarri zuen eztabaida arrazionalaren idealizazioa leporatu diote filosofo alemanari; beste batzuek eremu publikoaren genero ikuspegia alboratzea –emakumeen bazterketa ahaztuta aurpegiratu diote. Kritikak kritika, kontzeptua baliagarria izan daiteke oraindik ere, komunikazio espazio nazionaletan gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko. Kontzeptu honi dimentsio berria eman zion James Curranek, eremu publikoa soilik ‘politikoa’ –modu hertsian ulertuta- ez dela argituta, eta komunikabideetako aisialdirako edukiak ere kontuan hartu behar direla aldarrikatuta (Curran, 1991). Izan ere azken eduki horiek ere ‘politikoaren’ barnean sartzen dira, gizarteko botere harremanetan txertatuta baitaude (harremanok bizitzaren arlo guztietan agertzen direlarik: lanean, kultuan, etxean, e.a.). Horregatik, Curranek dioenez, eduki horiek eremu publikoaren osagai dira. Ñabardura garrantzitsua inondik ere, komunikabideek (elektronikoak bereziki) gero eta gehiago aisialdiari lotutako edukiak hedatzera jotzen duten garaian. Nolabait Habermasen eta Andersonen ekarpenen sintesi bat eginez, Craig Calhounek ere aztertu du komunikabideen garrantzia nazioen eraketan (Calhoun, 1991). Haren aburuz komunitateak bi harreman motatan oinarri daitezke: aurrez aurreko harremanetan (non taldeko kide guztiek aurrez aurreko harremana baitute), eta bitartekotutako harremanetan (non taldekideek, ugari izanik, ez duten elkarrekiko harreman zuzenik). Nazioa, bistan da, bigarren motako komunitatea da: naziokideek badakite besteen berri, baina nazioa osatzen duten milioika pertsona horietatik gutxi batzuekin baino ez dute aurrez aurreko harremanik. Egoera honetan komunikabideak funtsezkoak dira nazioaren birsorkuntzan, naziokideen arteko bitartekaritza lana egiten baitute. Horrela, pertsonarentzat nazioaren bizipena bikoitza izan daiteke: alde batetik nazioa norberaren inguruko pertsona eta eguneroko esperientziek osatzen dute: aurrez aurreko harremanetan mamitzen da. Baina bestetik bitartekari eta komunikabideen bitartez ere bizi du pertsona horrek nazioa. Egoera gehienetan, esperientzia mota biek elkar osatzen dute. Baina nazio lurraldetik at dagoen diasporaren azterketak erakutsi duenez (Amezaga, 2004), aurrez aurreko harremanetan soilik funtsatzen den zerbait da nazioa kasu batzuetan, medioen bitartekaritzarik gabe; eta komunikabide eta beste bitartekari batzuek bitartekotutako esperientzia soila bestetzuetan, aurrezko aurreko harremanik gabe.

ezkerraberri fundazioa

19


20

Aipatu autoreek komunikazioak nazio modernoen eraikuntzarekin izan duen lotura nabarmendu badute ere, komunikazio espazioaren kontzeptua bera Kataluniatik dator, Josep Gifreuk proposatu baitzuen 1980ko hamarkadaren amaieran (Gifreu, 1989). Garai hartan nazio sentimendu handia zegoen Katalunian, baina estaturik ez. Testuinguru horretan Gifreuk eta beste zenbait autorek argi ikusi zuten komunikazio espazio propioa eratzea ezinbestekoa zela katalanerak zein nazio katalanak iraungo bazuten. Estatu propiorik ezean, komunikazio propioa are garrantzitsuago bihurtzen zela ondorioztatu zuten. Ideia honetan oinarrituta garatu da, hain zuzen, Kataluniako erakundeen komunikazio politika azken hamarkadetan (Guimera Orts, 2014). Izan ere espazio propioa eraikitzeko estrategia landua gauzatu da instituzio katalanetatik 1980ko aurrera: eremu ezberdinetan (komunikabide publikoak zein pribatuak), maila ezberdinetan (tokikoak Herrialde Katalanetako lurralde osokoak), euskarri ezberdinetan (prentsa, irratia, telebista, sarea), eta politika ezberdinekin (sustapena, arauketa). Gifreuk berak, bere proposamen arrakastatsutik bi hamarkadara, bide honetan eginiko lanaren balorazio positiboa egiten zuen, espazio propioa eraikitzea etengabe landu beharreko kontua dela sinetsi arren (Gifreu, 2009). Ekarpen teoriko hauetatik guztietatik erator daitekeenez, komunikazio espazioa garrantzi handikoa da nazioaren eraketa eta birsorkuntza ahalbidetuko duten hiru elementutan: kultura, eremu publikoa (Habermasen zentzuan ulertuta), eta nortasuna. Kulturak nazioan duen garrantzia oso aztertuta dago (Azurmendi, 2014; Letamendia, 1997). Bestalde komunikazio espazioak kulturarako zein garrantzia duen ulertzeko, esan daiteke komunikazioa eta kultura txanpon beraren alderdi biak direla: kultura sortu eta birsortu, komunikazioaren bitartez egiten da; eta komunikatu, kulturaren bitartez komunikatzen da. Komunikazio espazio propioa izatea beraz, kultura propioa garatzeko espazioa edukitzea da; eta kultura propioa edukitzeak (eta hemen hizkuntza sartzen da), komunikazio espazio propioa edukitzea esan nahi du. Eremu publikoa bestalde nazio baten eratze politikorako espazio pribilegiatua da. Bertan gauzatzen dira komunitate nazionalari dagozkion eztabaidak, eta hor agertzen da pertsona eta botere politikoa lotzen dituen gizarte zibila. Komunikazio espazioa eremu publikorako espazioa da: bertan nagusitzen den agendak, agertzen diren erreferenteek edo sortzen diren gatazkek eta elkarrekintzek nazioa eratzen dute. Espazio horretan nazioa banalizatu egiten da pertsonentzat (Billig, 1995); egunerokotu, bestela esanda.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Nazio nortasunerako espazioa ere bada komunikazio espazio nazionala. Kultura amankomunerako eta elkarrekintza amankomunerako espazioa izateaz gain –eta horrek guztiak zerikusi handia du talde nortasunarekin-, elkar ezagutzen ez duten milaka edo milioika pertsona horiek espazio horretan jasotzen dute besteen berri, eta espazio horretan ere eraikitzen eta finkatzen dira komunitatea bateratuko duten ikur bitartekariak.

Espazio nazionalen historia Komunikazio espazioek nazio estatuaren eraketan duten garrantzia nabarmen geratu da azken bi mendeetako historian. Estaturik lortu ez duten nazioen kasuan begi-bistakoa da komunikazio eta kultur espazio propioa sortzeko ahalegina. Francisco Letamendiak dioenez, egitura politikorik ezean estatu nazional modernoen eraikuntzatik at –eta ondorioz estatu arrotz baten menpe- geratu ziren nazioetako nazionalismoek kulturan bilatu ohi dute hegemonia, nazioa eraiki ahal izateko (Letamendia, 1997). Horregatik hartzen dute horrenbesteko garrantzia intelektualek, literaturak eta beste zenbait agente eta praktika kulturalek. Bide honetatik doa, hain zuzen, arestian aipatutako Kataluniako proposamena –espai nacional de comunicació- (Gifreu, 1989). Espazio propioen aldeko mugimendu politikoek dimentsio berri bat hartu zuten 1970eko hamarkadan, Komunikazioaren eta Informazioaren Nazioarteko Ordenu Berriaren aldarrikapenarekin (New World Information and Communication Order -NWICO). Afrika zein Asiako deskolonizazio prozesuek zein mundu osoko nazio askapenerako mugimendu zenbaitek elikatutako testuinguru hartan, ezbaian jarri zen ordurako begi-bistakoa zena. Alegia, herrialde aberatsetatik –bereziki AEBtikmundu osora hedatzen ari ziren kultur eredu eta komunikazio egitura inposatzaileak. Eredu eta egitura hauek gero eta gizarte gehiagotan sartzen ari ziren, eta arriskuan jartzen zuten herrialde ez hain aberatsen (garai hartako terminologian, garapen bidean ziren edo azpigarapen bidean ziren herrialdeen) autonomia beren beharren araberako kultur eta komunikazio politikak egiteko ahalmena. Hortaz, independentzia politikoa izan arren, herrialde hauek komunikazio eta kultur menpeko bilakatzen ziren (MacBride, 1985). Aldi berean homogeneizazioa salatzen zen munduko kultura eta herrien aurkako mehatxu gisa.

ezkerraberri fundazioa

21


Salaketa hau ondoen islatzen duen kontzeptua, zalantzarik gabe, hamarkada hartan hedatutako kultur inperialismoarena da: “The concept of cultural imperialism today best describes the sum of the processes by which a society is brought into the modern world system and how its dominating stratum is attracted, pressured, forced, and sometimes bribed into shaping social institutions to correspond to, or even promote, the values and structures of the dominating centre of the system. The public media are the foremost example of operating enterprises that are used in the penetrative process. For penetration on a significant scale the media themselves must be captured by the dominating/penetrating power. This occurs largely through the commercialization of broadcasting” (Schiller, 1976, or. 9–10).

22

Esan bezala, garai hartan herrialde ez aberatsek altxatu zuten ahotsa herrialde boteretsu batzuetatik zetozen kultur ereduen eta haiek bideratzen zituzten komunikazio egituren aurka. Baina gero eta gehiago, beste herrialde aberats eta ustez kulturan sendoak zirenak ere arriskua ikusten hasi ziren. Hori da ordurako erabateko naziotzat jotzen ziren eta beren baitan komunikazio espazio homogeneoa ezartzea ustez lortua zuten estatu nazio batzuen kasua. Gertaera hau nabarmen egin zen 1990ko hamarkadan; hain zuzen ere gaur egun globalizaziotzat ezagutzen dugun fenomeno multzoari bultzada handia eman zion Munduko Merkataritza Erakundea sortzea ahalbidetu zuten negoziazioetan. Garai hartako testuinguruan, estatuek, oro har, galdua zeukaten jadanik kultur agente gisako nagusitasunaren inguruan kultur industriarekin zuten lehia: Mendebaldeko Europan, honen adierazle bat irrati eta telebista pribatuen sorrera izan zen, monopolio publikoa hautsita. Galera testuinguru honetan, negoziazioetan parte hartzen ari ziren estatu batzuek (bereziki Frantziak eta Belgikak) kultur salbuespenaren aldarrikapena plazaratu zuten: hots, planeta mailan kapital eta merkantzien jario libretik kultur eta komunikazio produktuak salbuesteko eskubidea. Eskubide hau onartua izan zen 1995eko GATTen negoziazioetan, eta UNESCOk berretsia hamar urte beranduago. Horren arabera, estatu batek beste estatu batzuetatik datozen bestelako produktu zein zerbitzuei mugarik jarri ezin badie ere, kulturari bai. Modu honetan, estatu batzuek beren azpiko nazioaren espazioa babestea bilatzen zuten, kultura, eremu publiko eta nortasuna haien neurrietara birsortu ahal izateko asmotan. Nabarmena da Frantziak, adibidez, salbuespen hau nola baliatzen duen gaur egun ere kultura frantsesa babesteko1. 1 Frantziaren aldean, Espainiako jarrera guztiz bestelakoa izan zen. UNESCOk onartu zuenean, orduko presidente José María Aznarrek ahoan bilorik gabe esan zuen kultur salbuespenaren aldarrikapen europarra ‘porrot egindako kulturen babeslekua’ zela. Nonbait Frantziakoa baino sendoagoa ikusten zuen Aznarrek Espainiako kultura, hori esan zuenean (Ruiz Mantilla, 2004).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

XXI. mendearen lehen bi hamarkadetan, nola edo hala aurreko mendean modu ordenatuan gertatzen ari zena modu desordenatuagoan gauzatzen hasi da. Izan ere, lehenago azaldu bezala, estatua lortu zuten nazioek espazio propioa eraikitzeko tresnak ukatu zizkioten estaturik gabeko herriei (estaturik gabeko nazioen inguruko eztabaida); geroago nazio aberatsek nazio txiroei (NWICOri buruzko eztabaida); geroago nazio anglosaxoiek gainerakoei (kultur salbuespenari buruzko eztabaida). Orain ordea globalizazioak lekua kendu dio inperialismoari, eta errotik aldatu ditu eztabaida hauek guztiak, John Tomlinsonek goiz aurreikusi zuen moduan (Tomlinson, 1991). Eta globalizazioaren ezaugarrietako bat, komunikazioar, kulturari eta nazioari dagokienez bederen, zera da: ez dela prozesu nolabait ordenatua, non botere gutxi batzuek gainerakoei beren ereduak ezartzen baitizkiete; aitzitik prozesu oso konplexua da, herrialde menperatzaile boteretsuenak ere ukitzen dituena. Horrela laburbiltzen du kontu hau Tomlinsonek: “the effects of globalisation are to weaken the cultural coherence of all individual nation-states, including the economically powerful ones - the ‘imperialist powers’ of a previous era” (175 orr.). 23

Herrialde boteretsuak ere ukitzen dituen kaos moduko hau ulertzeko, kontuan hartu behar da globalizazioak ez dituela soilik kapital eta merkantzien jarioak eragin (kultura nola edo hala neurri txiki batean salbuetsita); pertsonen jarioa ere areagotu du, bereziki herrialde txiroetatik aberatsetara. Eta pertsonak, bidaiatzean, kultura eta hizkuntza daramatzate haiekin. Beste garai batzuetan herrialde boteretsuetako estatu sendoek komunikazio espazioaren gaineko kontrol handia zeukaten. Azken hamarkadetan aldiz kontrol hori ahuldu egin da, zenbait fenomenoren ondorioz: kultur industriekiko lehia galdu dute estatuek; neoliberalismoak merkatuaren desarautzea ekarri du, komunikazioan eta kulturan ere; eta teknologiak informazioaren hedapena modu esponentzialean handitu eta merkatu du; oso arin gainera, estatuei erreakzionatzeko astirik eman ere egin gabe. Baldintza hauetan, hipotesi gisa, zera plantea daiteke: estatuek ez dute lehen bezainbeste kontrolatzen komunikazio espazio nazionala. Honek, besteak beste, populazio migratzaileak espazio horretan akulturatzeko zailtasunak ekarri ditu. Zenbait adibide dugu fenomeno hau argitzeko. AEBn, esaterako, etxean ingelesa hitz egiten ez duen populazioa % 11tik % 21era igo da azken hiru hamarkadetan (USA Census, 2010). Komunikabideen arloan, munduan zehar 1.000 satelite bidezko telebista seinale igortzen dira herrialde anglosaxoietatik (nagusiki AEBtik) ingelesez, ingelesa ofiziala ez den herrialdeetara (hots, kultur inperialismoa); baina aldi berean,

ezkerraberri fundazioa


900 seinale igortzen dira mundu osotik AEBra, ingelesa ez den hizkuntzaren batean, bertara joandako migratzaileen merkatu bila (Amezaga, 2007). Herrialde honetatik irten gabe, Donald Trumpi lehendakaritzarako garaipena eman dion mugimendu sozialean migrazioak eragindako amerikartasunaren balioaren galera ez ote dagoen galde daiteke.

24

Europan ere ugariak dira adibideak. Europako Batasuneko 28 estatuetatik 24tan, honez gero, derrigorrezkoa da hizkuntza ofizialaren nolabaiteko ezagutza (tokiaren arabera maila ezberdinak eskatzen dira), gutxieneko eskubideak lortu ahal izateko: erresidentzia, herritartasuna, familia biltzea e.a.; joera hau azken urteetan ezarri da Europako herrialde askotan (Extramiana & Van Avermaet, 2008; Slade & Möllering, 2010). Halaber, potentzia handietan beren kultur eta nortasun espazioarentzako – hots, komunikazio espazioarentzako- mehatxu gisa antzematen denaren beste erakusgarri bat multikulturalismoaren politika da (Kymlicka, 2001), zeina, paradoxikoa izan arren, aipatu ditugun moduko neurri nazionalizatzaileen eskutik etor baitaiteke. Alemaniak berak ere aldatu egin zuen herritartasuna emateko irizpidea ius sanguini-tik ius solira 2000an, multikulturalismoaren politikara apur bat hurbilduz (Möllering, 2010); hala azaltzen zuen bederen Angela Merkelek, handik hamar urtera politika berriaren mugak ia modu desesperatuan salatuz ‘multikulturalismoa hil egin da’ aldarrikatu zuenean, urte bat lehenago James Cameronek Erresuma Batuko Lehen Ministroak esandakoak berretsiz: ‘state multiculturalism has failed’ (BBC News, 2011; The Guardian, 2010). Berriz ere adibide grafikoena Frantziakoa izan liteke, 2007 eta 2010 artean indarrean jarritako Ministère de l’Immigration, de l’Intégration, de l’Identité nationale et du Développement solidaire delakoarekin -askoren harrigarri bere planteamenduen gardentasunagatik-. Hauxe da beraz Euskal Herrian komunikazio espazioez hausnartzean kontuan hartu beharreko panorama orokorra. Gaia ez dagokie soilik gurea bezalako estatu gabeko nazioei, auzi globala da. Komeni da beraz hori kontuan hartzea gurera gatozenean.

Komunikazio espazioak gaurko Euskal Herrian Arestian eginiko definizioa gogoan (komunikazioa iristen den espazioa da komunikazio espazioa), esan daiteke Euskal Herrian nazioari lotutako espazio ezberdinak daudela.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Espazio nazionalaz hitz egiteak nazioaren definizio bat suposatzen du, eta horrek hiru aukera planteatzen ditu gaur egungo Euskal Herrian. Lehena, Euskal Herria nazio gisa ulertzea da; horren arabera Euskal Herri osoa (edo zati garrantzitsu bat) bere baitan hartzen duen espazioari espazio nazionala deituko zaio atal honetan. Bigarren aukera nazioa estatu nazioarekin identifikatzea da (Espainia edo Frantzia); horren arabera estatu nazio horietako bakoitza bere baitan hartzen duten espazioei espazio estatalak deituko zaie. Azkenik badaude erdibidean daudenak, espazio autonomiko edo erregionalak deitutakoak. Hauetan egitura politiko autonomikoak (Euskal Autonomi Erkidegoa zein Nafarroako Foru Erkidegoa) ez dira estatu naziotzat jotzen; alabaina egitura politiko bana duten heinean, haren inguruko espazio bat sortzen dute (komunikabideen sisteman ere). Ipar Euskal Herrian badira presentzia handiko komunikabideak eskualde edo erregio oso batean aritzen direnak, baina egitura politikoen mugetan sartzen ez direnak: horiek birsortzen duten espazioari erregionala deitu zaio, eta espazio autonomikoaren pare jarri da analisia egiterakoan.2 Atal honetan komunikabideetan eusten diren komunikazio espazioak aztertuko dira, haiek baitira espazio nazionalen euskarri nagusiak. Nazioa komunikatu, beste modu askotan ere komunikatzen da; baina egitura nagusiak komunikabideak izanik, haietara mugatuko da analisia. Horrez gain, eskura dauden datuek komunikabideen azterketa sistematiko sendoa egitea ahalbidetzen dute. Komunikazio espazioen analisirako audientzia datuetara jo da. Komunikabideen irismenaren ordez, haien egitura azter liteke ere (zenbat eta nolako komunikabide dauden izaera bakoitzean), baina hemen haien presentzia soziala lehenetsi da. Horrek zera erakutsiko du: zein den Euskal Herrian presentzia duten komunikazio espazio bakoitzaren indar soziala.3 Analisia egiteko, lehenik Euskal Herrian ehien kontsumitzen diren komunikabide tradizional nagusiak (telebista, irratia eta paperezko prentsa, hauen edizio digitalak ere kontuan hartuz) sailkatu dira bakoitza aritzen den espazioaren arabera. Izan ere komunikabide batzuk Euskal Herri osokotzat jo daitezke (hots, Euskal Herri osoko edukiak dituzte eta Euskal Herri osora hedatzen dira); hortaz espazio nazionalaren 2 Hala ere esan beharra dago Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako kasuetan ez dagoela audientzia ikerketa sistematikorik. Hortaz hemen egiten den analisia erabat mugatua da, eta eskaintzen diren datuak estimazioak dira, ikerketa partzial ezberdinetan oinarrituak (ACPM, 2016; MĂŠdiamĂŠtrie, 2016; Ricaud, 2000; Salces-Alcalde, 2016). 3 Datuak, besterik esan ezean, CIESen inkestetatik aterata daude ( CIES, 2016).

ezkerraberri fundazioa

25


birsortzailetzat jo dira.4 Beste batzuk estatu mailan aritzen dira, horiek espazio estatalaren birsortzailetzat hartu direlarik. Azkenik badira autonomiaren maila gainditzen ez dutenak; horiek espazio autonomikoaren birsortzailetzat jo dira.5 Analisitik at utzi dira edukiengatik edota ideologiagatik euskal komunikazioko espazioaren euskarri gisa har litezkeen zenbait komunikabide: bereziki euskarazko tokiko komunikabideak. Inork gutxik jarriko du zalantzan tokiko komunikabideek panorama nazionalaren parte garrantzitsu direla (Katalunian ere espazio nazionalaren eraikuntzarako estrategikotzat jo dira). Baina artikulu honetan -edukiak edota hizkuntza bazter batera uzten ez badira ere- komunikabideen hedapen eremuan jarri da fokua espazioa definitzeko: hots, komunikabide bakoitza non aritzen den, nongo populazioari zuzentzen zaion, eta nongo edukiak komunikatzen dituen: Euskal Herrikoak, autonomi erkidegoetakoak, edo estatuetakoak. Hortaz, tokiko komunikabideak albo batera utzi dira.6 26

Azkenik Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako kasuetan, honako datua da aztertu dena: egunero zenbat jendek kontsumitzen duen espazio bakoitzeko komunikabideren bat, asmo horrekin inkestetan galdetu ohi den ‘bezperako kontsumoa’ neurritzat hartuz. Hots, prestona batek bezperan maila nazionaleko komunikabide bat kontsumitu badu, pertsona hori espazio nazionalean sartu dela esango da. Neurri honekin zera ikusiko da: espazio bakoitzeko komunikabideak, denen artean, populazioaren zein portzentajetara iristen diren egunero. Honek espazio bakoitzaren sendotasunaren irudia emango digu. Zehaztapen metodologiko hauek eginda, 1. Taulan ikus daitezke aztertu diren komunikabideak edota komunikazio taldeak, eta bakoitza zein espaziotan sailkatu den.

4 Batzuetan komunikabide bat herrialde bakar batean aritzen da, baina Euskal Herri osoan aritzen den enpresa talde baten adarra da; kasu horretan ere nazional gisa hartu dugu. Bestetik, batzuk ez dira zazpi lurraldeetan aritzen (esaterako Hegoaldean soilik), baina beren hedaduran zein enpresa egituran maila autonomikoa gainditzen duten neurrian (beti ere Euskal Herriko mugetatik atera gabe), nazional gisa ere hartuak izan dira. 5 Hemen ere badira lurralde historiko bakar batean aritzen direnak, baina erkidego bereko beste lurralde batzuetako medioei lotuak. Vocentoren kasua legoke hemen. Vocento, izatez, Espainia osoan aritzen den talde bat da. Baina bere tradizioagatik, bere egituragatik eta beren egunkarien erreferentzialtasunagatik, maila autonomikotzat hartu dira haren medioak. 6 Salbuespena Hamaika Telebista da. Izan ere legez tokiko telebista bada ere, hedapenez eta edukiez telebista nazional batetik hurbilago dago tokiko medio batetik baino.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

1. Taula: komunikazio espazio bakoitzeko komunikabide nagusiak Espazio nazionala

Espazio autonomikoa

Espazio estatala

Telebista EITB (ETB1, ETB2, ETB3) Hamaika TB

Navarra Televisión

TVE (La 1, La 2) Cuatro Tele5 La Sexta Antena3 France Télévisions (France 2, France 3, France 4, France 5, France Ô,) TF1 M6

Irratia EITB (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Dial Euskadi Gaztea, EITB Kultura)

27

Cope Onda Cero Cadena 100 RNE Radio Marca Europa FM Kiss FM Prisa Radio (Cadena SER, LOS40, Cadena Dial, M80 Radio, Máxima FM, Radiolé)

Paperezko prentsa eta edizio digitalak Grupo Noticias (Deia, Diario de Noticas de Alava, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Dario de Noticias de Navarra) Gara Berria Argia

Vocento (El Correo, Diario Vasco) Diario de Navarra Sud Ouest

El País El Mundo ABC La Razón Público Marca Expansión AS Cinco Días Sport La Gaceta

ezkerraberri fundazioa


1 Irudia: komunikazio espazioak Euskal Herrian 7

Espazio nazionala

Espazio autonomiko-erregionala

28

Espazio estatala

1. Irudiak erakusten duenez, komunikazio espazio estatalak dira nagusi Euskal Herrian: 14 urtetik gorako biztanle gehienek (% 79tik % 88ra bitarte, herrialdearen arabera) kontsumitzen dute egunero maila horretako komunikabideren bat. Gizarteko hedadurari dagokionez bigarren lekua espazio autonomiko-erregionalek hartzen dute, populazioaren % 46 eta % 48 bitartean (Hegoaldeko lurraldeetan) eta % 36 inguru (Iparraldekoetan) baitira egunero maila horretako komunikabideren bat kontsumitzen dutenak. Ahulena espazio nazionala da, bi zentzutan: batetik lurralde guztietan da presentzia txikiena duena (Gipuzkoa salbu, alde txikiagatik); bestetik alde handiak daude herrialdeen artean: Hegoaldeko lurraldeak soilik kontuan hartzen badira (Iparraldean presentzia oso txikia baitu), Gipuzkoan populazioaren erdia 7 Iturria: Hegoaldeko lurraldeetarako, CIES (CIES,2016). Iparraldeko datuak iturri ezberdinetan oinarritutako estimazioak dira oinarrituak (ACPM, 2016; MĂŠdiamĂŠtrie, 2016; Nor Taldea, 2000; Salces-Alcalde, 2016).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

inguru sartzen da egunero espazio horretan, baina Nafarroan heren bat. Bestela esanda: Euskal Herriko biztanle gehienek ez dute Euskal Herriaren irudia birsortzen duten komunikabiderik kontsumitzen: bereziki eremu estatalekoak kontsumitzen dituzte. Euskal Herria ez da komunikazioan oinarritutako nazioa.

2. Irudia: arabera. 8

komunikazio espazioen irismena

Hegoaldeko

lurraldeetan, eskualdearen

29

Desegituraketa nabarmenagoa da analisia eskualdeetara jaisten bada. Hemen panorama oso heterogeneoa da, 2. Irudian ikus daitekeenez. Bereziki euskal komunikazio espazio nazionalaren irismena da batetik bestera nabarmen aldatzen dena: Nafarroako Erriberan populazioaren % 13k soilik kontsumitzen du egunero hedadura nazionaleko medioren bat, eta Markina-Ondarroan % 76k. Azken eskualde honetan espazio nazionala da nagusi, espazio estatal indartsuaren gainetik ere. Oro har, bestalde, espazio estatalaren irismena apaldu egiten da espazio nazionala indartu ahala, baina ez neurri berean. Kontuan hartu behar da kategoriak ez direla elkarren baztertzaileak, eta pertsona batek egunero espazio mota bateko zein besteko komunikabideak kontsumitu ditzakeela. 8 Iturria: CIES (CIES, 2016). Eskualdeen izenak eta definizioak CIESek erabilitakoak dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kasuetan, bat datoz EUSTATek erabiltzen dituenekin. Nafarroakoetan ez dator bat 2011an onartutako eskualdeen definizio ofizialarekin.

ezkerraberri fundazioa


Aipagarria da, bestalde, hiriguneetan espazio nazionalak duen ahulezia: IruĂąerria kenduta, gainerako hiriburuak (Hegoaldean) beren herrialdeko batez bestekotik behera daude espazio nazionalaren presentziari dagokionez. Orobat, espazio nazionala indartsuen dagoen eskualdeetan jende gutxiago bizi da; aitzitik, populazio gehien biltzen dituzten eskualdeetan oso ahula da espazio nazionala. Bereziki nabarmena da Bilbo Handiaren kasua: Euskal Herriko handiena izaki, bertako biztanleen bi heren baino gehiago dira (% 69) hedadura nazionaleko komunikabiderik kontsumitzen ez dituztenak.

30

Komunikazio espazioen egituraketa ezberdina da, bestalde, medio edo euskarriari erreparatzen bazaio. Telebistaren kasuan espazio estatala da nagusi, eta horretan indartsuen Lurgaineko Telebista Digitalaren eskutik etorri diren kanalak agertzen dira. Telebista kanal hauek, batez beste, Hegoaldeko lurraldeetako populazioaren % 22rengana iristen dira egunero, banako edozein kanal baino gehiago. Egia da kanal multzo bat dela, baina ez da ahaztu behar kanal hauek guztiek eremu estatalean jokatzen dutela.9 Horiekin batera Espainiako bestelako kate jeneralista nagusiak daude espazio estatala birsortzen. Espazio autonomikoak apenas duen tokirik telebistaren kasuan, Navarra TelevisiĂłn nafarren % 8ra soilik iristen baita egunero. Espazio nazionala bereziki EITBren eskutik agertzen da; baina populazioaren % 20ra baino ez da iristen. 10 Irratian ere espazio nazionala da nagusi, baina nolabaiteko lehia dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan kanal estatalen eta EITBren kanalen artean (Euskadi Irratia Gipuzkoan eta Radio Euskadi Araba eta Bizkaian; eta Gaztearen presentzia handiarekin hiruetan). Nafarroan emisore estatalak nagusitzen dira nabarmen. Paperezko prentsak espazio autonomiko-erregionala birsortzen du Euskal Herriko lurralde guztietan. Izan ere antzeko egitura dago prentsa irakurleen audientzia datuetan: lurralde guztietan dago egunkari bat irakurleen ia % 80 (% 67 Nafarroan) 9 Multzo honetan ez dira tokiko telebistak sartzen. Bestalde Katalunian sakon aztertu dute azken urteetan telebistaren digitalizazioak kanal propioei eragin dien galera handia (CAC,2016). Datu esanguratsuak ematen dituzte: katalanerazko telebistaren merkatu kuota % 26tik % 19ra jaitsi da 2000tik hona; aldi berean telebista generalistak ez direnen merkatu kuota % 13tik % 39ra igo da. 10 Hemen ematen diren telebistaren audientzia datuak reach edo irismena dira, ez share. Hots, egun jakin batean zenbat jendek ikusi duen, gutxienez minutu batez, kanal bat. Bigarren kontzeptua (share), eztabaida publikoan gehiago erabiltzen dena, merkatu kuota da: une jakin batean telebista ikusten ari direnen artean zenbat ari diren kanal bakoitza ikusten. Bigarren honek % 100 ematen du orotara, eta lehenengoak aise gainditzen du muga hori. 2016ko abenduan, ETB1, ETB2 eta ETB3 kanalen sharea, elkarrekin, % 9,8 izan zen (Kantar Media, 2016).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

bereganatzen dituena11. Vocentoko egunkariak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Diario de Navarra Nafarroan; eta Sud-Ouest Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Zenbait kasutan, egoera monopoliotik hurbil dagoela esan daiteke. Datu hauekin, apenas geratzen den aukerarik espazio nazionala edota estatala birsortzen dituzten egunkarientzat. Zertxobait ezberdina da prentsaren edizio digitalen panorama. Oro har paperezko prentsaren joera bera agertzen da (paperezko egunkari irakurrienaren edizio elektronikoa nagusitzen da herrialde bakoitzean), baina paperean ez bezala, espazio estataleko edizioek aurrea hartzen diete, sarean, euskal espazio nazionalekoei. Izan ere Euskal Herrian argitaratzen diren egunkarien kasuan, gehiago dira papera irakurtzen duten irakurleak edizio elektronikoa irakurtzen dutenak baino; Madrilen argitaratzen diren egunkarien kasuan aldiz, papereko irakurle bakoitzeko edizio elektroniko soileko 2 edo 3 irakurle daude. Bilakaera historikoari erreparatzen bazaio, joera batzuk antzeman daitezke. Batetik espazio nazionalak indarra mantendu du azken zortzi urtean. Bestetik espazio autonomikoa apur bat indartu da epe berean; eta espazio nazionala neurri berean ahuldu. Bilakaera herrialdez herrialdez aztertuz gero, joerak berdinak izan dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

3. Irudia: komunikazio espazioen bilakaera Hegoaldeko lurraldeetan.12

11 Prentsa irakurleekiko portzentajea da hau. Populazio osoa hartzen badugu (irakurtzen dutenak eta irakurtzen ez dutenak), heren batengana iristen da egunero herrialde bakoitzeko egunkari nagusia. 12 Iturria: CIES (CIES, 2016). ezkerraberri fundazioa

31


Kontuan hartzeko faktore bi: hizkuntza eta adina Oro har, eskualdeetako elebidunen dentsitatea (euskaraz mintzatzeko gaitasuna duten herritarren portzentajea) zenbat eta handiagoa izan, orduan eta presentzia handiagoa du ere espazio nazionalak. Korrelazioa ez da erabat zuzena eta antzeko euskaldunen dentsitatea duten eskualdeen artean aldeak badaude egon; baina joera orokorra nabaria da. Halaber eskualdeak zenbat eta euskaldunagoak izan, orduan eta txikiagoa da espazio estatala. Baina kasu honetan espazio estatalaren presentziaren jaitsiera apala da, euskaldun portzentaje txikiena duen eskualdetik handiena duenera 10 puntu baino ez baita jaisten espazio estatalaren presentzia; beti ere (eskualde bakarra kenduta) % 70aren gainetik dagoelarik. Espazio autonomikoa ez da agertzen ordea hizkuntzaren dentsitatearekin lotuta.

32

Lurraldeari erreparatu beharrean populazioaren euskararen ezagutzari erreparatzen bazaio, berriro agertzen da harreman bera: elebidunek gehiago jokatzen dute espazio nazionalean elebakarrek baino. Baina eskualde guztietan joera berdina izan arren, faktorearen indarra ez da berdina batetik bestera. Esan nahi baita, elebidunen portzentaje handiagoa duten eskualdeetan oso nabaria da elebidunek espazio nazionalean murgiltzeko eta espazio estataletik aldentzeko joera; euskararen ezagutza maila baxuagoa dagoen eskualdeetan berriz, elebidunek hala jokatzen dute ere, baina modu apalagoan. Populazioa adin taldeka behatzen badugu, nabarmena da gazteen hutsunea espazio nazionalean: 14-19 urte dituzten bost gazteetatik bakarrak kontsumitzen du egunero espazio honetako komunikabideren bat. 20-24 dituztenen artean espazio nazionaleko murgiltzea gainerako populazioaren mailara hurbiltzen da, eta hortik aurrerako talde guztietan maila berdintsua ikusten da. Espazio autonomikoan ere joera berdina dago: gazteak ez dira bertara sartzen; kasu honetan ordea adinean gora egin ahala zertxobait gora ere egiten du espazio autonomikoaren indarra. Espazio estatala da adinarekin ia aldatzen ez dena: adin tarte guztietan lortzen dute espazio estataleko komunikabideek antzeko presentzia. Datu hauek ondo interpretatzeko, kontuan hartu behar da telebista dela adin tarteak gutxien ezberdintzen dituen medioa (prentsan, irratian eta edizio elektronikoetan oso modu ezberdinetan jokatzen dute adin tarte ezberdinetako pertsonek), eta telebistaren panorama, gehienbat, espazio estataleko kanalek okupatzen dutela.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Medio berriak eta espazio berriak Orain arte aztertu direnak medio tradizionalak izan dira, egunkarietako edizio digitalak medio tradizionalekin batera aztertu badira ere. Baina komunikazioan gertatzen ari diren aldaketa sakonak gogoan, nahiz eta azterketarako datu zehatzegirik eduki ez, ezin aipatu gabe utzi komunikazio aztura berriak. Zaila da hitz gutxi batzuetan gertatzen ari diren aldaketak laburbiltzea, baina batzuk aipa daitezke maila ezberdinetan. Teknologiaren ikuspegitik euskarri berriak garatu dira (pantailak, smartphoneak, sareen ahalmen teknikoa eta abar). Egituraren ikuspegitik, enpresen kontzentrazio eta transnazionalizazioaz gain, agente berriak sartu dira jokoan (esaterako GAFA –Google, Apple, Facebook, Amazon-, Youtube eta abarrak) eta komunikazio sare berriak sortu dira komunikabide tradizionaletatik at eta espazio berriak sortaraziz (masa autokomunikazioa deiturikoa, Twitter, Whatsapp, Instagram‌). Ohituren ikuspegitik kontsumo mota berriak (irrati eta telebistaren kontsumo ez lineala adibidez) eta informazioa eskuratzeko eta partekatzeko modu berriak. Aldaketa hauekin guztiekin, eskuko gailu batean klik soil bat eginez pertsonak gai dira beren sare pertsonaletan era guztietako edukiak partekatzeko, nondik datozen, nork sortuak diren edota zein komunikazio espazio birsortzen duten erreparatu gabe. Aldaketa hauek komunikazio espazioetan nola eragiten ari diren ez da gehiegi aztertu, eta datu gutxi daude eskuragarri Euskal Herriko kasuan. Baina eragin egingo dutela, hipotesi bat baino gehiago izan daiteke. Eskura diren datuen artean, zenbait inkesta daude. Horietako batean (Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, 2015) populazioak informazioa nondik jaso ohi duen aztertzen da, eta emaitzak zenbait uste jartzen ditu zalantzan.

ezkerraberri fundazioa

33


4. Irudia: kirolekoak ez diren albisteen kontsumoa egunero. EAE, 2014 13

34

Kirolekoak ez diren albisteen iturria, EAko populazioarentzat, neurri handi batean komunikabide tradizionaletatik dator oraindik ere. Azterketa Euskal Autonomi Erkidegora mugatua da, eta 2014an argitaratu zen, eta 4. Irudian ikus daitekeenez ohitura batzuk oso arin aldatzen ari dira. Alabaina oraindik ere komunikabide tradizionalek pisu handia dute informazio emaile gisa. Beste bi datuk berresten dute ideia hau: inkesta honen arabera, EAEko populazioaren % 1 zen, 2014an, kirolekoa ez den informazioa internetetik soilik jasotzen duena (hots, komunikabide tradizionalik kontsumitu gabe). Bigarren datua 5. Irudiak erakusten du: informazio mota hau internetetik jasotzen denean, gehienbat komunikabide tradizionaletako webguneak kontsumitzen dira. Medio tradizionalak, oraindik, garrantzitsuak dira. Hala ere ez da ahaztu behar arestian aipatutako J. Curranen ekarpena: eremu publikoa, komunikazio espazioarekin oso lotura estura duena, ez da komunikabideetako informazio ‘serioaz’ soilik osatzen: aisialdirako eduki eta praktikek ere garrantzi handia dute. Horrelakoetan, medio berrien presentzia nabarmen handiagoa izango dela pentsa daiteke.

13 Iturria: Eusko Jaurlaritzaren prospekzio Soziologikoen Kabinetea (Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, 2015).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

5. Irudia: albisteak kontsumitzeko erabilitako interneteko medioa. EAE, 2014

80 70 60 50 40 30 20 10 0

Komunikabideen webguneak

Facebook

Twitter

Blogak eta Foroak

Euskal komunikazio espazio bat eraikitzeko aukerak

35

Komunikazio espazio nazionalak nazioaren eraikuntzan duen garrantzia azalduta, batetik; munduan zehar espazio nazionalak zedarritzeko dauden zailtasunak bestetik; eta egungo Euskal Herrian espazio ezberdinak nola egituratuta dauden ikusita, azkenik, ezinbesteko galdera bihurtzen da euskal komunikazio espazio bat eraikitzeko aukerak zein diren. Oro har bi planteamendu aipa daitezke. Lehenak komunikazio esparruaren bidetik joko lukeena da: hots, espazio hesituaren bidetik. Bigarrena, komunikazio eremuaren bidetik joko luke: hots, espazio irekia, baina gune baten inguruan eratua. Biak ezberdinak baina bateragarriak. ARAUTZEAREN BIDEA Lehenengo bideak arautzea du ardatz nagusi. Funtsean botere politikoa edukitzeak ematen duen arautzeko ahalmenean oinarritzen da. Historia modernoan zehar, botere politiko ezberdinek beti arautu izan dituzte beren lurraldean eraikitzen ziren

ezkerraberri fundazioa


masa komunikazio egiturak (eta bestelakoak ere bai). Inprenta sortu orduko, garai hartako erregetzek hartu zuten inprimatu zitekeenaren eta ezin zitekeenaren gaineko erabakimena (gaur egun Estatu Espainolean mantentzen den Lege Gordailua haren hondakina izaki). Komunikabide elektronikoak sortu zirenean (irratia lehenik eta telebista geroago) estatuak bereganatu zuen medio berrien gaineko eskumena, espazio irratimagnetikoa antolatzeko zein zerbitzu publikoa babesteko argudiopean; eskumen hori oraindik dute berea estatu gehienek. Internet, aitzitik, bestela sortu eta garatu da: neurri handi batean estatuen kontroletik at (Castells, 2001), nahiz eta azken boladan ahalegin nabarmena egiten ari diren munduko estatuak eremu horretan nolabaiteko kontrola bereganatzeko.

36

Labur esanda, estatu edo botere publiko demokratiko batek komunikabideen arloa arautzeko duen ahalmena handiagoa da irrati eta telebistaren arloetan bestelako komunikabideen arloetan baino14. Irrati eta telebistak emititu ahal izateko emakidak emateko edo kentzeko ahalmena adibidez tresna indartsua da zentzu horretan. Euskal Herriak estaturik ez du, eta herri gisa botere politikorik ere ez. Baina dituen egitura politiko zatikatuek nolabaiteko ahalmena badute, eduki, komunikazio espazioa arautzeko. Egitura politiko horien sorreratik hona (hots 1980ko hamarkadatik hona) arlo honetan egin dena ordea oso gutxi da. Batetik, Euskal Autonomi Erkidegoan ez da inoiz Komunikazio Legerik onartu, ez eta Ikus-entzunezkoen Kontseilurik sortu (Espainiako Estatu osoan honelako figurarik izan ez duen erkidego bakarra izanik). Lege eta figura hauek ezinbestekoak dira azken hiruzpalau hamarkadetan komunikazioaren arloan (eta bereziki ikus-entzunezko komunikazioaren arloan) gertatu diren eraldaketa sakonei aurre egin ahal izateko. Tresna hauen faltan, ekimen eta mugimendu partzial eta oso mugatuak baino ez dira izan. Haietako bat tokiko telebisten emakidak emateko 190/2006 Dekretua izan zen, besteak beste medio hauei hizkuntza kuotak edota katean emititzeko mugak jartzen zizkiena. Dekretu haren baldintzak ordea ez ziren inoiz behar bezala aplikatu, eta emakida ortu zuten telebista asko, hizkuntza kuotak ez betetzeaz gain, estatu osoko sareetako frankizia bihurtu ziren, beren tokiko izaera erabat desitxuratuz

14 Estatu edo botere politiko demokratikoez ari gara, hots, nolabait ‘zuzenbidezko estatu’ gisa definitzen diren horietaz. Bestelako estatuen arautzeko ahalmena askoz handiagoa da, baina zilegitasun soziala lortzeko arazo nabariak ditu.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

(Narbaiza & Berriozabal, 2013). Azkenean dekretuaren mamietako bat bertan behera utzi zuen EAEko gobernuak, PSE-EEren esku geratu zenean15. Nafarroako Foru Erkidegoan aldiz izan da espazio propioa arautzeko ahaleginik: 2001etik 2011ra indarrean egon zen Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua horren lekuko da. Honen xede nagusia, alabaina, balizko euskal komunikazio espazio bati aurre egin eta mugak jartzeko asmoa izan zen hain zuzen ere, horretarako nafar esparru itxi bat sortuz. Azkenean bertan behera geratu zen erakunde arautzailea. Esan gabe doa Ipar Euskal Herrian ez dela ahalmen juridiko edo politikorik arautzearen bidean ezer egiteko. Euskal instituzioek euskal komunikazio espazio bat arautzeko egin duten ahalegina, edo ahalegin eza, hobeto baloratzen da baldin eta hemengo legeen ibilbidea beste toki batzuetan izan denarekin alderatzen badugu. EAEra mugatuta, lege ekimen garrantzitsuena EITBren Sorrera Legea izan zen. Legea 1982an onartu zen, eta ordutik hona hiru moldaketa txiki baino ez ditu izan (1998, 2007 eta 2008an); guztietatik Administrazio Batzordekideen artean gizarte eragileen lau ordezkari sartzea izan zen aldaketa handiena, 35 urteko epean. Lege aldaketez gain, 1992an Eusko Legebiltzarrak onartutako ebazpena aipatu behar da, non sei urte lehenagotik abiatua zen ETB1 / ETB2 bereizketari onikusia ematen baitzitzaion (Amezaga, 2013). Denbora tarte berean, adibide gisa, Katalunian aldaketa sakonak egin dira legeetan: 1983an telebista eta irrati publikoak sortzeko legea onartu ostean, aldaketa legal sakonak egon ziren 2005ean, 2007an, 2010ean eta 2012an; 1999an bertako parlamentuak ateratako ebazpenak, bestalde, komunikazio espazio katalanaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ziren. Espainia mailan bestalde, ordutik hona hamar inguru aldaketa legal sakon egon da. Eta Erresuma Batuan 1984, 1990, 1996 eta 2003an onartu dira komunikazio legeak, BBCren lege ezberdinez gain.

15 Tokiko telebistak legeztatu zirenean emandako 59 emaikidetatik 39 Espainia mailako taldeetan integratutako kanalentzat izan ziren, alegia Local Mediak, Prisa eta Vocentok Espainian osatutako kateetan. Handik urte gutxira lerro honek negozio gisa zituen zailtasunak ikusirik, estrategia hau alboratu egin zuten komunikazio talde handiek, eta emisora haietako asko itxi egin ziren. Gaur egun daudenak, nola edo hala, tokiko telebistatzat har genitzake, nahiz eta edukien aldetik hau oso eztabaidagarria izan litekeen. Azpimarratu behar dena da gaur egun dauden tokiko telebistak espazio estataleko taldeei lotuta ez egotearen arrazoia, finean, merkatu dinamikaren ondorio izan dela; ez ordea komunikazio politika baten ondorio.

ezkerraberri fundazioa

37


38

Esan daiteke Euskal Herrian ezer gutxi egin dela, instituzio autonomikoak sortu zirenetik hona, komunikazio espazioa arautzeko. Galdera da ea gaur egun zein diren horretarako aukerak. Orobat, badirudi botere politikoek horretarako ahalmena galdu dutela azken hiru hamarkadetan. Lehenago aipatu da mundu mailan estatu nazio boteretsuenek ere nolako zailtasunak dituzten beren espazio propioak mantentzeko. Hortaz, botere politiko sendo bat edukitzeak ez du bermatzen helburu honen erdiestea. Kultur industrien eta botere politikoen arteko lehiaren emaitza, desarautze orokorra, kulturak eta komunikazioak hartu duten pisu ekonomikoa, arautzea joan daitekeen baino askoz arinago doan eraldaketa teknologiko azkarra (etengabe aurreikusi gabeko errealitateak sortzen dituena), edo globalizazioaren eskutik eragindako populazio mugimendu handiak (zeinetan migrariek beren kultur eta komunikazio kapitalekin eta tresnekin bidaiatzen baitira): hauek eta beste oztopo handi batzuk aurkituko lituzke balizko euskal botere politiko batek, komunikazio espazio propio baten aldeko arautzearen bidean. Honek ez du esan nahi bide honetatik ezer aportatu ezin daitekeenik; alabaina, arautzeko ahalmen handia behar da (eta horrek botere politiko handia eskatzen du), eta emaitzak lortzea zaila izango da. SUSTAPENAREN BIDEA. Komunikazio espazio propio bat eraikitzeko bigarren bidea espazio hori birsortzen duten egitura eta komunikabideak sustatu eta indartzea da. Hots, komunikazio espazioa esparru baino gehiago eremu dela aintzat harturik, eremu ireki horretan indar zentripetuak biltzea, eraiki nahi den espazioarekin bat datorren komunikazio sistema bat ardatz hartuta. Politika honetan garrantzitsuak dira botere politikoa eta instituzioak; baina bestelako ekimenek ere (herri ekimenek zein ekimen pribatuek) ekarpen handia egin dezakete. Hori ikusteko nahikoa da XX. mende osoan zehar komunikabide pribatuek espazio estatal nazionala nola birsortu duten ikustea; edota herri ekimeneko komunikabideek espazio nazionala eraikitzeko egin duten ahalegina. Instituzioen bidea, kasu honetan, komunikabide publiko sendoak eraiki, eta indartu nahi den espazioan aritzen diren bestelako komunikabideei jardunbidea erraztu eta laguntzea da, ekimen ezberdinen arteko sinergiak bilatuz (instituzionala, herri ekimena, eta ekimen pribatua).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Azken hamarkadetako errealitateari begiratzen bazaio, defizitak nabariak dira. Lehenago ikusi diren datuek erakusten dute espazio nazionala birsortzen duten komunikabideek zailtasun nabarmenak dituztela populazioaren zati handia espazio horretara biltzeko. Prentsan monopoliotik hurbil dagoen errealitatea agertzen da lurralde guztietan, eta inolako politikarik ez da garatu espazio nazionalaz harago informazioaren aniztasuna bera ere kolokan jartzen duen egoera honi aurre egiteko. Irrati eta telebista publikoek ez dute lortu atxikimendu handirik ikusleen artean16. Bestalde, oraindik ere euskarazko komunikabideak laguntzeko politika polemikaren erdi erdian dago. Azken mende erdian izan den gatazka politikoak ere ezer gutxi lagundu du bide honetan. Euskarazko lehen egunkaria (Euskaldunon Egunkaria) euskal instituzio gehienen boikotaren aurka jaio eta bizi behar izan zen lehen urte luzeetan, beste komunikazio espazio batzuk birsortzen zituzten egunkariak publizitate erosketaren bidez elikatzen ziren bitartean; espazio nazionala eratzen zuten bi egunkari (Egin eta Euskaldunon Egunkaria) Espainiako justiziak itxi zituenean, ez zen ikusi (bereziki lehenaren kasuan) apustu argirik euskal instituzioen aldetik komunikabide haien jarduna babesteko. ETAk bestalde ekintza armatuak burutu ditu komunikabideetako langile zein instalazioen aurka, azkena EITBren egoitzaren aurkako bonba izan zelarik, 2008an. Gatazka giro honek nekez lagun zezakeen komunikazio espazio nazionala eraikitzen. Berriz ere Kataluniari begiratu behar zaio komunikazio espazio propioaren aldeko sustapen eta sinergia politika aurkitzeko, non ekimen instituzional eta ez instituzionalak eta tokiko zein nazio mailakoak estrategia baten alde lerratzen diren, horretarako instituzio guztien inplikazioa bilatuz (Guimera Orts, 2014). Esfortzu honek, hala ere, ez du arrakasta bermatzen (Gifreu, 2009), jadanik aipatu diren zailtasunak bide honetan ere agertzen baitira.

16 Geroago aipatuko da telebistaren kasu berezitua, baina bihoa aldez aurretik honako galdera: noraino egin ote da apustu sendorik, euskal instituzioen aldetik, irrati eta telebista sendo bat edukitzeko? Hona datu harrigarri bat: 2008ko urtarriletik 2009ko ekainiera bitarte, hain erabakigarria izan den digitalizazioaren garai gorenean, EITB Zuzendari Orokorrik gabe egon zen, lehenago zegoena EAJko agintaritza postuetara joan zelako eta Eusko Legebiltzarrean ez zelako adostasunik lortu berri bat izendatzeko.

ezkerraberri fundazioa

39


Telebistaren rol aldaketaz. Datuek erakusten dutenez, telebista da gaur egun populazioaren zatirik handienera iristeko ahalmena duen medioa. Informazio iturri nagusia izateaz gain, aisialdirako iturri nagusia ere bada, eta jadanik aipatu denez eremu publikoaren eraikuntza informaziozko edukiak bezain garrantzitsuak dira aisialdizkoak. Honek euskarri hau jartzen du komunikazio espazio propio baten aldeko estrategien erdigunean. Euskal komunikazio espazio nazionalaren ikuspegitik, telebistan dago espazio hori ahulen, eta espazio estatala indartsuen. Hortaz espazio hau birsortuko lukeen telebista sistema indartsu bat garrantzi handikoa litzateke baldin eta espazio hori finkatu eta sendotu nahiko balitz.

40

Alabaina espazio nazionalaren eraikuntzan telebistak izan behar duen rolari buruz pentsatzean kontuan hartu behar dira azken hamarkadetan izan diren aldaketak. Bere sorreratik eta ia aurreko mendearen bukaeraraino, espazio nazionalak birsortzeko tresna ezin hobea izan zen hamarkada batzuetan zehar: kanal gutxi, Europako kasuan 1970-1980ko hamarkadetara arte denak estatuaren jabetzakoak eta handik aurrera ere estatuaren emakiden menpekoak, estatu nazioaren populazio ia osoarengana iristen zirenak. Testuinguru horretan sortu zen EITB ere. Gaur egun panorama oso bestelakoa da ordea (Prado, 2017): kanalen kopuruak biderkatu egin dira (ehunka kanal sartzen dira etxe askotara); seinalea garraiatzeko moduak ere ugaritu egin dira (teknikaren ikuspegitik, lurgaineko seinalea, kablea, satelitea, sarea; enpresaren ikuspegitik telebista hornitzaileen arteko lehia eta ezberdintasuna), kontsumitzeko euskarriak ere bai (telebistagailua, smartphonea, ordenagailu edo tableta eta abar); kontsumo linealetik (non igorleak erabakitako erritmoan kontsumitzen baita) kontsumo ez linealera pasatzen ari da (non hartzaileak erabakitzen baitu erritmoa); espazio nazionala arautzen duen estatuaren kontroletik at agertzen diren kanalak ugariak dira (esaterako saretik sartzen diren programa edota edukiak); emanaldietako hizkuntzak tratatzeko aukera berriak ireki ditu teknologiak (aukerako azpidatzien edo bigarren audio kanalen bidez hizkuntza bat baino gehiagotan emititzeko aukera), kanal bat = hizkuntza bat eskema zurruna kolokan jartzeraino (Deogracias & Amezaga, 2016). Aldaketa hauen aurrean, telebistak espazio nazionalean duen rola asko aldatu dela ondorioztatu behar da. Mundu osoan oso kanal gutxi dira beren espazio nazionalaren populazioaren zati handi batera iristen direnak: munduko espazio nazional nagusietan


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

aritzen diren telebistak hartzen baditugu, bakarrak lortzen du bere espazioko ikusleen merkatu kuotaren erdia (Islandiako RĂšV kanalak); eta beste bostek soilik lortzen dute ikusleen herena berenganatzea. Gainerako ia 5.300 kanalak horren azpitik daude, eta jeneralisten artean lautik hiruk ikusleen % 5 baino gutxiago lortzen ditu (Eurodata TV Worldwide, 2014)17. Bestalde, azken urteetan rola asko aldatu bada, hurrengo urteetan nola aldatuko den ikusteke dago. Telebistaren hedapen sistemek Internetera jotzen badute (eta horretarako joera gero eta handiagoa da), lurgaineko seinale digitalak edota kable sistemak lurraldearekin duten lotura hautsi egingo da; eta horrekin lurraldeari lotutako komunikazio espazioak lausotu. Muturreko adibide batez adierazteko: duela hiru hamarkada Hegoaldeko Euskal Herrian une jakin batean telebista ikusten ari zirenak lau kanaletako bat ikusten ari ziren; hortaz haien artean asko partekatzen zuten. Gaur egun ikusleria hori dozenaka kanalen artean sakabanatuta dago. Eta etxe guztietara seinalea Internetez iristen den egunean, posiblea izango da, teorian, une jakin batean telebista ikusten ari diren guztiak nor bere programa ikusten egotea. 41

Atal hau laburtzeko, esan daiteke komunikazio espazio nazionalaren eraikuntzak bi estrategiak behar dituela: arautzearena eta sustapenarena. Lehenak botere ahalmen handia eskatzen du, lurraldean gauzatzen diren komunikazio gertaerak norabide batean –espazio nazionalaren eraikuntzan- lerratzeko. Eta botere ahalmen hori estatu egituren bitartez baino ezin da lortu. Kataluniako adibidea, zentzu horretan, oso argia da. Sustapenaren bideak, bestalde, botere ahalmena ere behar du, espazio nazionala birsortzen duten egiturei laguntzeko. Horrez gain, gizartearen inplikazioa ere eskatzen du, komunikabide publikoak, herri ekimenekoak zein pribatuak norabide berean jartzeko.

Ohar batzuk hizkuntzaren auziaz Arestian aipatu da zenbait autorerentzat nazioa kulturan eta hizkuntzan oinarritzen dela. Euskal kasuan, bestalde, berebiziko osagaiak dira hauek nazioaren definizioan, beste testuinguru batzuetan agertzen diren faktore bateratzaile-baztertzaileak (isolamendu geografikoa, erlijio ezberdina eta abar) ez baitira Euskal Herrian aplikagarri. 17 Datua One TV Year in the World txosteneko datuetatik hartuta dago. Txosten honek munduko 87 herrialde nagusietako datuak biltzen ditu.

ezkerraberri fundazioa


Baina hizkuntzak, herri bati izaera emateaz gain, komunikazio espazio bat ere zedarritzen du. Hizkuntza bera partekatzen dutenek elkarrekin komunikatzeko aukera dute, hizkuntza hori ez dutenak, neurri handi batean bederen, komunitate horretatik at geratzen direlarik. Are nabarmenagoa da gertaera hau lurralde bakar batean errotua eta populazio ez oso handiko komunitate batek partekatua den hizkuntzaren kasuan. Hortaz, artikulu honetan erabili den definizioari jarraiki, galdetu beharra dago hizkuntzak noraino ezartzen duen komunikazio espazioa.

42

Mike Cormackentzat adibidez, eremu publikoa, jendartearen eztabaidagune gisa, hizkuntza baten bidez gauzatzen da (Cormack, 1998). Hortaz, hizkuntza bakoitzak bere eremu publiko propioa du. Hemendik ondorioztatu daitekeena da espazio nazionalak ere hizkuntza batean edo bestean funtzionatzen duela. Euskal Herriko kasuan, non hiru hizkuntza errotuta dauden, haietako bakoitzak zedarritutako espazioak nola artikulatzen diren galde daiteke. Espazio ezberdinak dira euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez gauzatzen direnak? Lehena euskal espazio nazionala, eta beste biak beste espazio estatal-nazional biri (espainolari eta frantsesari) lotuak? Edota hizkuntza ezberdinetan osatzen den euskal espazio nazionalaz hitz egin daiteke? Galderek ez dute erantzun errazik, eta errealitatearen behaketak ondorio ezberdinak iradokitzen ditu. Batetik, komunikazio espazio ezberdinek Euskal Herrian duten presentziari erreparatuta datu bat agertzen da nabarmen: oro har, euskaldunen portzentaje handiagoa dagoen eskualdeetan agertzen da euskal espazio nazionala indartsuen, eta espazio estatala ahulen (2. Irudia). Halaber, lurraldeari begiratu beharrean banakoei begiratzen bazaie, datuek zera erakusten dute: euskaraz mintzatzeko gai direnek joera handiagoa dutela euskal espazioa birsortzen duten medioak kontsumitzeko, eta euskaraz mintzatzeko gai ez direnek aldiz joera handiagoa espazio estataleko medioak kontsumitzeko. Artikulu honen helburua ez bada ere, beste lan batzuek komunikabideen edukia aztertu dute hedadura aztertu beharrean, eta ondorioak aipagarriak dira (Nor Taldea, 2000). Komunikabideetan agertzen dituzten erreferenteak (nongo gaiak, protagonistak, gertaeraren eragineremuak eta abar) ezberdinak dira hizkuntzaren arabera: oro har euskarazkoetan euskal erreferenteak gehiago dira gaztelaniazko edo frantsesezkoetan baino. Bereziki nabarmena da ETBren kasua: ETB1 eta ETB2 kanalen programazioko erreferenteak oso ezberdinak ziren, euskarazkoan euskal erreferenteak askoz gehiago izanik gaztelerazkoan baino; nahiz eta biak izan talde berekoak eta zuzendaritza talde bera partekatu. Areago: albistegien kasuan, ikerketa egin zen garaian ETB1eko


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

zein ETB2ko langile talde berberak egiten zituen, eta berez bata bestearen itzulpena izan behar ziren. Alabaina, emaitzetan, euskarazko albistegietan euskal erreferente gehiago agertzen ziren gaztelaniazkoan baino. Hortaz, badirudi kasu horretan hizkuntzak zeresan handia duela komunikazio espazioaren izaeran. Alabaina lan berean beste alderaketa interesgarri bat egiten da kokapen ideologiko antzekoa eta banaketa lurralde antzekoa baina hizkuntza ezberdina dituzten bi egunkariren artean: Euskaldunon Egunkaria eta Gara. Hemen aldeak ez dira nabarmenak, eta biek islatzen dute, oro har, antzeko Euskal Herria. Haien arteko ezberdintasun nagusia Ipar Euskal Herriaren erreferenteen inguruan suertatzen da, euskarazkoan agerpen handixeagoa baitute elebidunean baino. Euskal Herritik kanpo, beste errealitate batzuek gaiaren konplexutasuna erakusten dute. Esaterako, hizkuntza bera partekatzen duten herrialde ezberdinetan eratuta dauden komunikazio espazio ezberdinduak. Latinoamerika litzateke adibide nabarmenena, herrialde gehienek hizkuntza bera erabiltzeak ez baititu espazio nazionalak ezabatzen. Nazioarteari begiratuta beste kasu interesgarri bat herrialde arabiarrena dugu: guztiek arabiera landu estandarizatua partekatzeak bide ematen die komunikazio espazio komun bat eraikitzeko, eta horretan oinarritu dira adibidez Arabsat satelitearen proiektua edota MBC taldea bezalako proiektua (Amezaga, 2004). Saudi Arabiarreko talde honetako kanalek (tartean MBC bera edo Al Arabiya), elkarren artean, telebista audientzien laurdena edo herena lortzen dute zenbait estatutan (Siria, Oman, Jordania, Kuwait, Irak), mundu arabiarrean saudiek bilatzen duten hegemonia hizkuntzan -eta diruan- oinarritutako komunikazio espazio batean birsortuz. Horrek eraman ditu zenbait estatu arabiar espazio propioak babesteko politikak garatzera (Murphy, 2011; Nisbet & Myers, 2010). Hizkuntzak komunikazio espazioa egiten duelako argudioa sendotzeko beste adibide bat AEBko diaspora latinoamerikarraren kasua dugu: herrialde ezberdinetatik etorri eta naziotasun ezberdinak izan arren (kubatarrak, mexikarrak edo puertorricarrak adibidez), haien artean komunikazio espazio geolinguistikoan oinarritutako komunitate bat osatzea lortu dute gaztelerazko komunikabideek, latinoak, John Sinclairrek alderantzizko diaspora18 gisa definitzen duen fenomeno batean (Sinclair, 2005). 18 Diaspora kontzeptuak, berez, jatorri berekoa izan eta lurralde ezberdinetan sakabanatuta dauden pertsonek osatutako taldeari egiten dio erreferentzia. Alderantzizko diasporak aldiz, jatorri ezberdinetatik etorrita luralde jakin batean haien hizkuntzak batutako taldea izendatzen du.

ezkerraberri fundazioa

43


Errealitatearen behaketak beraz gaiaren konplexutasuna iradokitzen du hizkuntza eta komunikazio espazioaren arteko loturari dagokionez. Hipotesi gisa pentsa daiteke hizkuntzak, berez, komunikazio espazio bat definitzen duela. Baina beste faktore batzuek ere, bereziki politikoek (estatuaren egitatea edota nazio kontzientzia sendoaren existentzia) zeresan handia dute. Hortaz pentsa daiteke hautu politiko batetik abiatutako komunikazio proiektuek (adibidez estatu batek bere komunitate nazionala osatzeko duen premian oinarritutakoek edota mugimendu nazionalista baten jardueran oinarritutakoek) komunikazio espazio propioa eraikitzeko indar handia izan dezaketela, hizkuntza berezituan aritu edo ez. Euskal Herrian bezala, hizkuntza bateko hiztunak elebidunak badira, espazio batetik besterako transferentziak posibleak lirateke.

44

Baina era berean pentsa liteke hautu politiko hori ezean (eta beraz horren ondorioz gauzatzen diren politikak ezean), hizkuntzak berezko modu batean birsortzen duela komunikazio espazio propio bat. Hortaz, egunerokotasunean oinarritutako espazio nazionala, esku-hartze politiko ohartunean baino gehiago.

Ondorioak. Nazio bat ez da komunikazio soilez egiten; baina naziokideak harremanetan jarriko dituen guneak izateak aukera gehiago zabaltzen ditu naziogintzan. Besteak beste gune edo espazio horretan nazioaren oinarrian dauden bestelako osagaiak birsortzen eta partekatzen direlako, hala nola hizkuntza, kultura, oroimen historiko amankomuna, talde nortasuna, parte-hartze politikoa eta beste zenbait. Horregatik, XXI. mendean eta indarrean dauden estatu nazioek beren espazio propioaren bitartez homogeneizazio nazionala ezartzen duten garai hauetan, berebiziko garrantzia du herri eta nazio bakoitzak bere komunikazio espazioa izateak. Euskal Herriari erreparatzen badiogu, begi bistakoa da ez dela komunikazio espazioan oinarritutako nazioa. Eguneroko bizitzan euskal herritar gehien gehienak beste espazio batzuetan murgiltzen dira: nagusiki Espainiak zein Frantziak eratutako espazioetan; edota espazio autonomiko-erregionaletan. Euskal espazio nazionala ahulena da hiruen artean, hala bertara biltzen diren euskal herritarren kopuruagatik nola bere desegituraketagatik. Izan ere eskualde batzuetatik bestetzuetara ale


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

handiak baitaude, eta honek ondorioak dakartza: komunikabideen bitartez bizi ditugun errealitateei dagokienez, esan ahal da euskaldun batzuk mundu batzuetan eta beste batzuk beste mundu batzuetan bizi direla. Partekatzen dituzten esperientzia eta erreferente amankomunak, sarriegitan, maila estataleko komunikabideek hedatutakoak baizik ez dira. Bereziki nabarmena da hirigune handietako egoera, eta haien artean Bilbo Handiaren kasua: bertako oso populazio gutxik bizi du komunikabideen bitartezko euskal nazioa. Eta hau kezkagarria da, oso, hiriguneetako bizimodu atomizatuak bestelako harreman sareak ahultzen dituela kontuan hartzen badugu. Gauzak honela, euskal komunikazio espazio nazionala eraikitzea erronkatzat hartuz gero, oztopo handiak agertuko dira bidean. Jadanik ez gaude duela mende erdira arteko egoeran, non botere politikoek (estatuek) ahalmen handi xamarra baitzuten beren neurriko espazioko komunikazio arau eta egiturak ezartzeko. Garai haiek joanak dira, oraingoz bederen, eta munduko estatu boteretsuenek ere arazo larriak dituzte beren espazioei eusteko. Hortaz, zein dira herri txiki baten aukerak tamaina honetako erronkari heltzeko? Seguruenik, zalantzarik gabe esan daiteke botere politikoa izatea berebiziko baldintza dela: estatu egiturak alegia. Baina munduari begiratua emateak erakusten du hori ezinbestekoa izan arren, nahikoa ez dela, une honetan gutxienez. Horretan, bestalde, hutsune nabarriak izan dira estatu egiturarik ez baina botere politiko maila altua izan den azken hamarkadetan: euskal erakunde publikoetatik ez da behar bezain apustu handirik egin espazio nazional indartsu baten alde, eta azken mende erdiko gatazka politikoak ere trabak jarri dizkio egitasmo honi. Hortaz, erakundeen bestelako politikaz gain, beste zerbait ere beharko da espazio propio hori eratu eta indartzeko: herri edo gizartearen ekimen eta inplikazioa. Euskal Herriaren historiak erakutsia du sarritan indar sozial horrek lortu duela estatu ezak bermatu ezin zuen nazioaren iraupena. Oraingoan ere, hortik etorri beharko da, erakundeek egin beharreko lanetik bezalatsu, euskal komunikazio espazioa eraikitzeko indarra, baldin eta naziogintzarako erronka estrategikotzat jotzen bada.

ezkerraberri fundazioa

45


Erreferentziak ACPM, Alliance pour les Chiffres de la Press et des Médias (2016). ACPM Audience et dénombrement des médias. http://www.acpm.fr. Amezaga, J. (2004). Satelite bidezko nortasunak. Latinoamerikan Canal Vasco ikusten. Donostia: Utriusque Vasconiae. Amezaga, J. (2007). Geolinguistic Regions and Diasporas in the Age of Satellite Television. International Communication Gazette, 69(3), 239–261. Amezaga, J. (2013). Euskal Telebista 30 urteren ostean. Jakin, 194–195, 11–50. Anderson, B. (1983). Imagined communities : reflections on the origin and spread of nationalism. London: Verso. 46

Azurmendi, J. (2014). Historia, arraza, nazioa: Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk. Donostia: Elkar. BBC News. (2011, otsailak 5). Multiculturalism has failed http://www.bbc.co.uk/news/uk-politics12371994 Billig, M. (1995). Banal Nationalism (1. arg.). SAGE Publications Ltd. CAC, Consell de l’Audiovisual de Catalunya (2016). Llibre Blanc de l’audiovisual de Catalunya. Bartzelona: Generalitat de Catalunya. www.cac.cat/pfw_files/cma/documents/Llibre_ blanc_d_audiovisual.pdf. Calhoun, C. (1991). Indirect Relationships and Imagined Communities: Large Scale Integration and the Transformation of Every Day Life. In P. Bourdieu & J. Coleman (Arg.), Social Theory for a Changing Society (or. 95–121). Boulder, Colorado: Westview Press. Castells, M. (2001). La Galaxia internet: [reflexiones sobre internet, empresay sociedad] (1. ed). Barcelona: Areté. CIES. (2016). Estudio de audiencia de medios. Iruñea.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Cormack, M. (1998). Minority Language Media in Western Europe. European Journal of Communication, 13(1), 33–52. Curran, J. (1991). Rethinking the media as a public sphere. In P. Dahlgren & C. Sparks (Arg.), Communication and citizenship (or. 27–57). London: Routledge. Deogracias, M., & Amezaga, J. (2016). Linguistic Accessibility for Small Language Cinema: International Journal of Sociotechnology and Knowledge Development, 8(2), 16–26. https:// doi.org/10.4018/IJSKD.2016040102 Deutsch, K. W. (1953). Nationalism and Social Communication (1966. arg.). New York: MIT Press. Deutsch, K. W. (1969). Nationalism and its alternatives. New York: Knopf. Eurodata TV Worldwide. (2014). One TV Year in the Wolrd. Paris: Médiametrie. 47

Extramiana, C., & Van Avermaet, P. (2008). Politiques linguistiques pour les migrants adultes dans les Etats membres du Conseil de l’Europe : conclusions d’enquête. In L’intégration linguistique des migrants adultes Séminaire intergouvernemental, Strasbourg: Conseil de l’Europe. http://www.coe.int/t/dg4/linguistic/Programme_MigrantsSeminar08_texts_ FR.asp Gifreu, J. (1989). Comunicació i reconstrucció nacional. Barcelona: Pórtic. Gifreu, J. (2009). The Catalan Communicative Space: still a strategic objective. Catalan Journal of Communication & Cultural Studies, 1(1), 87–95. https://doi.org/10.1386/cjcs.1.1.87/7 Guimera Orts, J. À. G. i. (2014). Les polítiques de mitjans de comunicació durant els governs de Jordi Pujol: Premsa, ràdio i televisió en el procés de construcció nacional de Catalunya. Barcelona: Proa. Habermas, J. (1962). The Structural Transformation of the Public Sphere: An Inquiry into a Category of Bourgeois Society. Cambridge: MIT Press. Kantar Media. (2016). Kantar Media. http://www.kantarmedia.com/es

ezkerraberri fundazioa


Kymlicka, W. (2001). Politics in the Vernacular: Nationalism, Multiculturalism, and Citizenship. New York: Oxford University Press. Letamendia, F. (1997). Juego de espejos. Conflictos nacionales centro-periferia. Madrid: Trotta. MacBride, S. (1985). Many Voices, One World: Communication and Society, Today and Tomorrow (Abridged). UNESCO. Médiamétrie. (2016). Médiamétrie, Mesure d’audience Télévision, Radio, Cinéma, Internet, études médias audiovisuels. http://www.mediametrie.fr. Möllering, M. (2010). The Changing Scope of German Citizenship: From «Guest Worker» to Citizen? In C. Slade & M. Möllering (Arg.), From migrant to citizen : testing language, testing culture (or. 145–163). Cambridge: Palgrave Macmillan. http://minerva.mq.edu.au:8080/vital/ access/manager/Repository/mq:9550 48

Murphy, E. C. (2011). The Arab State and (Absent) Civility in New Communicative Spaces. Third World Quarterly, 32(5), 959–980. https://doi.org/10.1080/01436597.2011.578972. Narbaiza, B., & Berriozabal, M. (2013). Tokiko telebistak leku bila. Jakin, 194–195, 97–107. Nisbet, E. C., & Myers, T. A. (2010). Challenging the State: Transnational TV and Political Identity in the Middle East. Political Communication, 27(4), 347–366. https://doi.org/10.1080/105846 09.2010.516801 Nor Taldea. (2000). Hedabideak eta Euskal Herria. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. Prado, E. (2017). El audiovisual on line over the top. el futuro del audiovisual europeo y español. In E. Bustamante (Arg.), Informe sobre el estado de la cultura en España (or. 127–144). Madrid: Fundación Alternativas. Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. (2015). Komunikabideak - Medios de comunicación. VitoriaGasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

3

Ricaud, P. (2000). Ipar Euskal Herriko hedabideen egoera. In Nor Taldea, Hedabideak eta Euskal Herria (or. 41–55). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. Ruiz Mantilla, J. (2004, apirilak 25). Arranca la batalla por la excepción cultural. EL PAÍS. http:// elpais.com/diario/2004/04/25/cultura/1082844001_850215.html. Salces-Alcalde, G. (2016, otsailak 15). Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa (Doktorego tesia). UPV/EHU. Schiller, H. I. (1976). Communication and Cultural Domination. M.E. Sharpe. Schlesinger, P. (2000). The nation and communicative space. In Howard Tumber (Arg.), Media power, professionals, and policies. London ; New York: Routledge. Sinclair, J. (2005). From Latin Americans to Latinos: Spanish-language television and its audiences in the United States. TELOS, (64). http://www.telos.es/articuloPERSPECTIVA.asp?idarticulo=5&rev=64. Slade, C., & Möllering, M. (2010). From Migrant to Citizen: Testing Language, Testing Culture. Basingstoke: Palgrave Macmillan. The Guardian. (2010, urriak 17). Angela Merkel: German multiculturalism has «utterly failed». http:// www.guardian.co.uk/world/2010/oct/17/angela-merkel-german-multiculturalism-failed. Tomlinson, J. (1991). Cultural imperialism. A critical introduction. Baltimore: The Johns Hopskins University Press. USA Census. (2010). 2010 Census. http://2010.census.gov/2010census/

ezkerraberri fundazioa

49


50

4. KATALANEZKO KOMUNIKAZIOEREMUA. HURBILKETA BAT ATOMOETATIK BITETARA. EUSKAL HERRIRAKO ELEMENTU INTERESGARRIAK Germa Capdevila i Vernet Jatorria Batez ere katalana erabiltzen duten hedabideen multzoari deitzen zaio “katalanezko komunikazio-eremua�: irratiak, TB, egunkariak, aldizkariak, Interneteko atariak, etab. Kataluniak azken 40 urteetan izan duen bilakaera politiko eta sozialaren emaitza da katalanezko komunikazio-eremua, eta zuzeneko lotura du XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen lehenengo hereneko kataluniar kazetaritzaren urrezko aroarekin. Ehunka egunkari eta aldizkari azaldu ziren, sasoi hartan, katalana erabiltzen zen lurraldeetako herri eta hiri guztietan. Katalanez komunikatzeko benetako gune bat osatu zuten, zeina berehala sartu baitzen Kataluniako gizartearen alor guztietan.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

4

Haurrentzako argitalpenak (adibidez, El Patufet), aldizkari satirikoak (El Cucut...), informazio orokorreko egunkariak eta abar sortu ziren, eta, urte gutxian, Europa osoko joerarekin bat egin zuen katalanezko prentsak. Bi mugimendu paralelo eta garrantzitsuz elikatu zen loraldi hura. Batetik, Renaixença berpizte kulturaleko mugimenduaz, zeina intelektualek eta Kataluniako burgesiako kideek bultzatu baitzuten eta Kataluniako hizkuntzaren eta kulturaren prestigioa berreskuratzea lortu baitzuen. Eta horrek ekarri zuen zenbait argitalpen, argitaletxe eta aldizkari sortzea. Bestalde, egunkari eta aldizkari asko sortu ziren katalanismo politikoaren eta zenbait talde iraultzaile eta independentistaren ideiak aldarrikatzeko. Espainiako Bigarren Errepublika izan zuten urrezko aroa hedabide horiek. Gogotik entzuten ziren irratsaioak, eta katalanezko telebista bat sortzeko lehenengo urratsak ere egin ziren, baina Errepublikaren eta demokraziaren amaiera tragikoarekin batera zapuztu zen ahalegin hura. 1939ko estatu-kolpeak erabat suntsitu zituen Kataluniako hedabideak. Ehunka egunkari eta aldizkari itxi zituzten. Haietako garrantzitsuenak konfiskatu egin zituzten, eta erregimenaren hedabide bilakatu; hala ere, izan ziren salbuespen batzuk; La Vanguardia, adibidez, zeinak lehengo jabeen esku jarraitu baitzuen, faxistak baitziren. Nahikoa da datu hau tragedia hartaz jabetzeko: 1940an, kazetari katalanen % 80 erbesteratuta zegoen. Haietako batzuek arrakasta izan zuten zenbait herrialde urrunetan, hala nola Mexikon, Argentinan, Venezuelan eta Txilen. Erregimenaren aldekoek, hil zituztenek eta lanbidea utzi zutenek osatzen zuten gainerako % 20a. Kataluniako hizkuntza eta hango kulturaren eta nortasunaren ikur guztiak debekatu egin zituzten, bai eta gogor zigortu ere. Hala ere, katalanen bihotzean bizirik zirauen katalanez idazteko, editatzeko eta argitaratzeko gogoak, mundua katalanen ikuspuntutik azaltzeko gogoak. Frankismo garaiko isilunearen ostean, diktadorea hil zenean, kazetaritza-ekimenak sortzen hasi ziren lurralde osoan, eta haietako gehienak katalanezkoak ziren. Katalana hizkuntza minoritarioa zen bere lurraldean, eta, une hartan, erresistentzia- eta haustura-elementu bilakatu zen, baita soilik gaztelaniaz mintzatzen ziren immigrante askorentzat ere. Hogeita hamar urteko epean,bertako herritarrak baino gehiago ziren immigranteak, Kataluniaren nortasuna desegiteko frankismoak bultzatutako migrazio-politika ekonomikoak zirela medio. Baina frankismoak ez zuen lortu helburu hori, eta, gainera, aurkakoa gertatu zen. Katalana debekatuta eta zigortuta zegoenez, immigranteen

ezkerraberri fundazioa

51


seme-alabetako askok erresistentziaren eta demokraziaren aldeko borrokaren ikur gisa hartu zuten joan den mendeko 70eko hamarkadaren bukaeran. Ez da kasualitatea Santa Coloma de Gramenet izatea eskoletan katalanez ikasteko murgiltze-programa bat eskatu zuen lehenengo udalerria. Bartzelonako metropoli-eremuan dago udalerri hori, eta hango biztanle gehienak langile-klasekoak ziren eta gaztelaniaz bakarrik hitz egiten zuten. 1983-84 ikasturtean modu esperimentalean aplikatu zen katalanezko murgiltze linguistikoa Santa Coloma de Grameneteko RossellĂł-Porcel eskolan, eta arrakasta handia izan zuen. 1989-90 ikasturtean, 700 eskola baino gehiagotan egina zuten murgiltze linguistikoa (52.000 ikasle baino gehiago). Handik urte gutxira, Kataluniako eskolen %Â 100ean irakasten zen katalanez.

52

Hain zuzen ere, eskoletako katalanezko murgiltze linguistikoa izan zen katalanez komunikatzeko gunearen sendotzea ekarri zuten elementu nagusietako bat. Gaur egun, katalanez jarduteko erabateko gaitasuna dute 40 urtetik beherako katalanek, edozein dela ere beren ama-hizkuntza edo normalean erabiltzen dutena. Horri esker, katalanezko hedabideak sartu ahal izan dira merkatuan, zeinak lehia handia eta gaztelaniazko hedabideen etengabeko presioa jasaten duen; bestalde, katalanezko hedabide publiko nahiz pribatuen aldeko politiken arrakastak ere lagundu du prozesu horretan.

Atomoak 1976ko Sant Jordi egunez, Avui egunkaria plazaratu zen. Lehen aldia zen, 1939az geroztik, Katalunia osorako katalanezko egunkari bat argitaratzen zela. Crowdfunding avant la lettre kanpaina arrakastatsu baten emaitza gisa argitaratu ahal izan zen Avui egunkaria, herritar asko harpidetu baitzen; bestalde, akzio-partaidetza txikiak ere saldu ziren proiektua finantzatzeko. Hurrengo urteetan, eskualdeetako egunkariak sortu ziren Kataluniako hiri nagusietan (El 9 Nou, Vicen; El Punt, Gironan; El Segre, Lleidan; RegiĂł 7, Manresan, etab.), eta dozenaka egunkari hiri ertain eta txikietan. El Punt egunkariaren kasua nabarmena da, eskualdeko edizioekin zabaldu baita herrialde osoan, bai eta Valentziako Erkidegoan eta Iparraldeko Katalunian ere. 2009an, Avui eta El Punt egunkariek bat egin zuten, eta El Punt Avui sortu zen. 2014an, Katalunia osorako telebista-seinalea jarri zuen egunkari horrek. Hala eta guztiz ere, katalanezko hedabide idatziek ez zuten lortu


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

4

nagusi izatea Katalunian, La Vanguardia eta El Periódico de Catalunya (gaztelaniaz editatuak) egunkariek jarraitu baitzuten herrialdeko salduenak eta irakurrienak izaten. Egoera hori ez zen aldatu harik eta biek gaztelaniazko eta katalanezko aldibereko bertsioak atera zituzten arte. Gaur egun, katalanezko edizioek gaztelaniazko jatorrizkoek baino irakurle gehiago dituzte. Bien bitartean, katalanezko komunikazio-eremu bat sortzeko pauso erabakigarri bat eman zuen Kataluniako Generalitateak, Corporació Catalana de Ràdio i Televisió sortu baitzuen (gaur egungo Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals, CCMA) 1983an. Handik gutxira, TV3 eta Catalunya Ràdio ikus-entzunezkoen merkatuan sartu ziren, non gaztelaniazko hedabideak baitziren nagusi. Denbora gutxian lehen postuetan ziren, eta ikus-entzunezkoen ekosistema indartsu baten sorrera bultzatu zuten. Izan ere, profesional-belaunaldi berri baten laneko eremu izan ziren (profesional horiek, gerora, Kataluniako eta Espainiako hedabide publiko eta pribatu nagusietan aritu ziren, goi-mailako postuetan), eta, gainera, katalanezko ikus-entzunezkoen sektoreari sendotasuna eman zioten eduki-ekoizleak eta zerbitzu osagarrien enpresak sortzeko giroa bultzatu zuten. Enpresa horietako asko Kataluniatik kanpora zabaldu dira, eta gaur egun arrakasta dute Espainiako eta Europako merkatuetan. Bartzelonako Aldundiak ere bere hedabide-talde bat sortu zuen, eta udal askok herriko irrati-instalazioak sortu zituzten; gerora, telebista-kateak ere bai. Katalanezko komunikazio-eremua osatzeko, funtsezko elementua izan zen, halaber, Agència Catalana de Notícies sortzea (1999), Gironako, Lleidako eta Tarragonako aldundiek bultzatuta. ACNk hasiera-hasieratik egin zuen teknologia berrien alde, eta multimedia kazetarien belaunaldi bat sustatu zuen, zeina funtsezkoa izan baita, bi arrazoi hauengatik: batetik, hedabideen eremuan nolabaiteko “normaltasun” bat sendotzen lagundu zuelako, hutsik zegoen eremu bat bete baitzuen. Eta, bestetik, hedabide ertain eta txiki askori (batez ere, udaletakoei eta eskualdeetakoei) aukera eman zielako kalitate oneko katalanezko material informatiboa eskuratzeko (testuak, audioak, argazkiak eta bideoak).

Katalanezko eremu katalan bat Gaztelania nagusi zen testuinguru hartan katalanezko hedabideen eremu bat sortu eta sendotzeko, Kataluniako Generalitateak politika aktibo bat aplikatu behar izan

ezkerraberri fundazioa

53


zuen desoreka demografikoa orekatzeko, zeina gaztelaniaren aldekoa baitzen. Bartzelonako metropoli-eremuan, non Kataluniako biztanleriaren erdia baino gehiago bizi baita, gaztelania zen nagusi lehen, eta orain ere bai. Lehenago azaldu dugunez, La Vanguardia eta El Periódico egunkariek —batak ehun urte beteak zituen, eta bestea Trantsizioan sortu zen— irakurrienak izaten jarraitu zuten, katalanezko prentsa berria agertu arren. Udaletako, eskualdeetako eta Katalunia osoko hedabide berriek katalana erabil zezaten sustatzeko, laguntzak eta diru-laguntzak ezarri ziren argitalpenetarako. Editore askok, bai eta Bartzelonako metropoli-eremuko gaztelaniadun guneetan ere, erabaki zuten beren argitalpenetan katalana erabiltzea diru-laguntza horiek eskuratzearren, nahiz eta mugatu samarrak izan haien irismena eta zenbatekoa. Horri esker, proiektu hasiberri asko sendotu ziren. Joera horri lagundu egin zion katalana menderatzen zuten irakurle-belaunaldi berriak merkatura iritsi izanak. 54

Errealitate bikoitza sortu zen Katalunian, non bertako katalanezko hedabideak baitira ugarienak, eta, bestalde, Estatuko gaztelaniazko hedabide ugari ere baitaude. Kioskora joatea edo irratia eta telebista entzun eta ikustea nahikoa da ohartzeko katalanezko hedabideak oraindik ere gaztelaniazkoak baino askoz gutxiago direla. Gero ikusiko dugunez, laguntza publikoen sistemak ezinbestekoak dira gutxieneko lehiakortasuna duen esparru bat bermatzeko.

Datuak Ikus-entzunezkoen eremuan, Katalunian 58 telebista-frekuentzia daude okupatuta, 47 izen komertzialekin. Haietatik 16 publikoak dira, eta, gainerakoak, pribatuak. Irratiari dagokionez, 300 irrati-etxe inguru daude, zeinetatik 200 publikoak baitira. Prentsari dagokionez, 400 argitalpen baino gehiago daude Katalunian; besteak beste, nazio osorako paperezko lau egunkari eta bost egunkari digital. Udaletan eta eskualdeetan, berriz, paperezko 132 egunkari ordainpeko argitaratzen dira, ehun bat doako egunkari eta ehun bat hedabide digital. Gainera, Katalunia osorako 120 aldizkari espezializatu baino gehiago daude. Hiru elkartetan biltzen dira guztiak: ACPC (hurbileko prentsa), AMIC (doako prentsa) eta APPEC (aldizkari eta digital


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

4

espezializatuak). Hirurak dira Federació d’Associacions d’Editors de Premsa, Revistes i Mitjans Digitals federazioko kideak, eta hiru erakundeen artean txandakatzen dute haren presidentetza. Herrialdeko hizkuntza-aniztasunaren, kazetaritzaren zehaztasunaren, kazetaritza-enpresen berrikuntzaren eta errentagarritasunaren eta sektoreko jardunbide egokien alde egiten dute lan erakunde horiek. 2.500 lagunek egiten dute lan Kataluniako hedabideetan. Profesional horien % 67k edukiak prestatzen dituzte, eta gainerakoak kudeaketaz, banaketaz eta bestelakoez arduratzen dira. 2014an, Kataluniako hedabideek 322 milioi euro fakturatu zituzten publizitatearen bidez. Doako argitalpenek 27 milioi ale banatzen dituzte urtean. Ordainpeko argitalpenek 14 milioi ale banatzen dituzte urtean; haietatik % 46, harpidetza bidez. Katalanak paperezko prentsaren eta aldizkarien sektorean duen garrantzia ulertzeko, hona datu hau: Estudio General de Medios erakundearen (EGM) arabera, prentsak eta aldizkariek 4.194.000 irakurle dituzte Katalunian. Irakurle horien % 37k bakarrik —1.580.000 lagun— kontsumitzen dituzte katalanezko hedabide grafikoak. Gainbegiratu bat ematen badiogu katalanezko hedabide digitalen sektoreari, ikusiko dugu hilean 5,4 milioi erabiltzaile dituela. Baina datu horiek erabiltzaile ikuskatuak eta ziurtatuak dituzten hedabideei dagozkie, zeinak katalanezko hedabide digitalen % 50 bakarrik baitira.

Laguntzak Bistakoa da laguntzak oraindik beharrezkoak direla katalanezko komunikazio-eremu bat egon dadin. Antzeko demografia duten herrialde guztiek dute beren industria kulturalak babesteko laguntza-sistema publikoa, bestela ez bailukete iraungo merkatu librean eta demografikoki askoz indartsuagoak diren hizkuntzekin lehian (kasurako, ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelania). Oreka-faktore horren eraginez, Kataluniako paperezko bi egunkari salduenek erabaki zuten gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak argitaratzea, eta arrakasta nabarmena izan zuten (bi kasuetan, katalanezko ale gehiago saltzen da gaztelaniazkoen aldean). Kataluniako

ezkerraberri fundazioa

55


Generalitatearen urteroko laguntza publikoak hedabideen sektorearen negozio-bolumenaren zati oso txikia dira. Hona laguntza horien banaketa: • Paperezko aldizkako argitalpenetarako laguntzak: 3,9 milioi • Hedabide digitaletarako laguntzak: 1,5 milioi • Irratirako laguntzak: 0,6 milioi • TBrako laguntzak: 0,6 milioi • Sektoreko erakunde eta elkarte profesionaletarako laguntzak: 0,8 milioi Honenbestez, katalanezko edukiak argitaratzea sustatzen du sistema horrek, baina zenbatekoak ez dira erabakigarriak, ehunekoetan bederen, enpresa argitaratzaileen negozio-zifraren aldean.

56

Bitak 90eko hamarkadatik aurrera, kazetaritza-proiektuak sortzeko eta sendotzeko aukera berriak ekarri zituen Internetek, XX. mendeko industriaren ekoizpenak eta banaketak zeuzkan mugak alde batera utzita. Proiektu berri digitalek ez zuten behar inbertsiorik errotatibetarako, aleak banatzeko logistikarako eta fotokonposizio-sistemetarako. Sarbide-atalasea askoz erakargarriagoa egin zen kalitate oneko kazetaritza-ekimenetarako. Gero ikusiko ditugu horren adibide batzuk. NacióDigital eta Vilaweb, adibidez, urte berean sortu ziren, hilabete gutxi batzuen aldearekin. Ekimen ugariri zabaldu zieten bidea bi egunkari horiek, eta baliabide digitalen unibertso zabala osatu. Urteak igaro ahala, lehen adierazi dugunez, katalanezko erabateko hizkuntza-gaitasuna zuten belaunaldi berriek (edozein zelarik ere haien ama-hizkuntza) ekin zioten hedabideen kontsumoari. Erresistentzia kulturaleko taldeen nagusitasunetik merkatuan lehiatzen diren kazetaritzako enpresa eta enpresa editorialetara aldatu zen hedabideen ekosistema. Gironako El Punt egunkaria, adibidez, kazetari-kooperatiba gisa sortu zen, eta, urte gutxian, eredu komertzial argi eta eraginkorreko enpresa bilakatu. Enpresa askok emaitza bikainak dituzte, baina guztiek jasan dituzte euskarri tradizionalek ohikoak dituzten krisiak. Paperezko hedabideak editatzen dituzten enpresak ingurune digital berrira egokitzen saiatzen ari dira, eta mota guztietako emaitzak izan dituzte.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

4

Faktore teknologikoa Ingurune digitalak eragin handia izan du katalanezko komunikazio-eremuaren sendotze-prozesuan. Mendearen hasieran, informazioaren teknologia berriek kazetaritza- eta enpresa-proposamen berriak sortzeko aukerak ekarri zituzten, aurreko mendeko industriaren ekoizpenaren eta banaketaren mugak gainditu ostean, eta, lehiakortasun handiko informazio-produktuak merkaturatu ziren, bai jeneralistak, bai espezializatuak. Har dezagun adibide gisa NacióDigital egunkaria, zeina erabateko liderra baita katalanezko prentsan: 2,5 milioi erabiltzaile hilean. 1996an sortu zen, tokiko hedabide gisara nagusiki. Osona eskualdeari buruzko informazioa ematen zuen Vic hiriburutik, eta organikoki hedatuz joan zen, eta, egun, Katalunia osoko hogei lurralde-edizio plazaratzen ditu. Duela bost urte baino gehiago, Bartzelonara heldu eta edizio nazional bat ateratzen hasi zen, zeinak informazio-proposamen oso bat ematen baitu edizio nazionalarekin, lurraldekoekin eta gaikakoekin —nerabeak, sukaldaritza, motorra, kultura, etab.—; bi erredakzio nagusi ditu, bata Bartzelonan eta bestea Vicen, eta korrespontsaliak lurralde osoan. NacióDigitalek 50 profesionaleko lantaldea du, eta irakurle-kopuru egonkorra; halaber, ekimen pribatuko hedabide digitalen talde baten aitzindaria da (Vilaweb, El Nacional eta Directe, besteak beste). Paperezko egunkarien eta hedabide publikoen edizio digitalek osatzen dituzte horiek guztiak. Gaikako argitalpenen arloan, badira arrakasta handia duten batzuk. Adibidez, Catorze kultura-argitalpenak, zeinak zenbait motatako kultura-edukiak eskaintzen dituen, hilean milioi-erdi erabiltzaile izatea lortu du. Are nabarmenagoa da markarekiko leialak diren irakurleen komunitate bat sortu izana: aldizkariaren ekitaldietan aktiboki parte hartzen dute; adibidez, idazketa-ikastaroetan, irakurketa-taldeetan eta hitzaldietan. Publizitate tradizionala jada ez da sarrera-iturri nagusia, eta aurretik ditu produktu atipikoak , hala nola lehen aipatutako ikastaroak, hitzaldiak eta askotariko ekitaldi kulturalak. Beste muturrean, Adolescents.cat ataria nabarmentzen da, zeina kontu handiz diseinatu baita hedabideen eremuan fidelizatzeko zailena den publikora iristeko. Atari horrek argiro eta ondo planifikatuta erabiltzen ditu sare sozialak, eta multimedia eskaintza zabal bat du, zeinean web-ingurunea, irratia eta telebista barne hartzen baitira, eta liburuen edizioa eta ekitaldien antolakuntza ere bai. Hori dela eta,

ezkerraberri fundazioa

57


baliabide tradizional askoren inbidia eragiten du Adolescents.cat-ek, beren publikoa gero eta zaharragoa dela ikusten baitute.

58

Esguard astekaria ere ingurune digitalak ematen dituen aukera berrien adibide dugu. 2012an sortu zen informazio orokorreko astekari hori, eta gailu mugikorretarako bakarrik —tabletak eta smartphoneak— egiten da. Bidea ireki zien astekari horrek antzeko beste argitalpen batzuei. Gainerako astekari jeneralisten antzeko informazio- eta kultura-edukiak eskaintzen ditu Esguardek, baina, haiez gainera, multimedia formatuak ere bai (audioak, bideoak, animazioak, etab.). Argitalpen tradizionalek ez bezala, ez dago industriaren mugen mende; horregatik, aldizkariak ez du nahitaez behar indar ekonomiko handiko enpresa argitaratzailerik edo talde inbertitzaile handirik, eta, beraz, hedabidearen independentzia ez dago arriskuan. Esguardek ez du inprimatze- eta banaketa-kosturik, eta ingurune % 100 telematiko batean egiten du lan: ez dauka erredakzio fisikorik, eta kazetariek eta kolaboratzaileek webgune pribatu batera kargatzen dituzte edukiak, wiki formatuan; editoreek edukiak baliozkotu egiten dituzte, eta, gero, zuzendu, maketatu eta programatu. Ekoizpenprozesu osoa birtuala da, hasi edukiak lantzetik eta zerbitzarietan jartzen diren arte. Esguard aldizkariak 230 zenbaki baino gehiago argitaratu ditu, eta baliabide ia guztiak edukiak ekoiztera bideratu ahal izan ditu, kostu teknologikoak ezdeusak baitira. iQuiosc.cat plataforma da katalanezko komunikazio-eremuaren”kume” digitala; l’APPEC (editoreen elkarte nazionala) elkarteak sortu zuen, eta ingurune bakar batean (web-bertsioekin eta iOS eta Android aplikazioekin) biltzen ditu formatu digitaleko argitalpen guztiak (gertuko prentsa, aldizkariak eta egunkariak). iQuiosc plataformak aukera ematen du zenbaki solteak erosteko eta argitalpen jakin batera harpidetzeko. Tarifa finkoko eskaintzak ere baditu katalanezko prentsa eta aldizkari guztietarako. Argibidea: Azalpenetan gehiegi ez luzatzearren, Kataluniako lurralde-eremura mugatu gara, baina katalanezko komunikazio-eremuaren fenomenoak Estatu espainiarreko, frantseseko eta italiarreko lurralde katalan-hiztun guztiak hartzen ditu.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

4

Gehiago jakiteko: Renaixença mugimendu kulturalari buruz: https://es.wikipedia.org/wiki/Renaixença TBk 30eko hamarkadan izandako esperientzia bitxiari buruz: “República TV: La Catalunya de la primera televisió”, Francesc Canosa. Kataluniako eskoletako murgiltze linguistikoko sistemaren berri izateko: “Gràcies a la immersió lingüística”, Joan Badia, Òmnium aldizkaria. https://www.omnium.cat/ docroot/omnium/includes/news/fitxers/4547/RevistaOmnium15-article-immersio. pdf Katalanezko ikus-entzunezko merkatuari buruzko datuak: Consell de l’Audiovisual de Catalunya (CAC): http://www.cac.cat Aldizkarien eta eduki digitalen editoreen elkarte nazionalari buruz (APPEC): http:// www.lesrevistes.cat Gertuko prentsaren elkarteari buruz: http://www.premsacomarcal.cat Doako prentsaren elkarteari buruz: http://www.amic.media NacióDigital egunkariari buruz: http://naciodigital.cat Catorze kultura-digitalari buruz: http://catorze.cat Adolescent.cat atariari buruz: http://adolescents.cat Tableta eta smartphoneetarako Esguard aldizkariari buruz: iOS http://appsto.re/ es/3YTdH.i Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.revista. esguard&hl=ca iQuiosc plataformari buruz: http://www.iquiosc.cat

ezkerraberri fundazioa

59


5. ERALDAKETA GARAIAREN AURREAN, ZER? Pilar Kaltzada Gonzalez Euskal espazio komunikatiboa: esangura berriak sortzeko giltza

60

Espazio komunikatibo propioak eraikitzeak gizarte-antolamenduan duen pisuaz gogoeta egitea ezinbestekoa da. Kontua ez da berria, ez da gaur goizeko kezka ezta langaia ere, baina azken bolada honetan horren premia areagotu egin da, nabarmen handitu baita komunikazioaren irismena eta era guztietako agendak baldintzatzeko bere gaitasuna. Arthur Miller (New York, 1915 –Connecticut 2005) idazlearen hitzetan, “egunkari on bat bere buruarekin hitz egiten duen nazio bat da”; aipuak agerian jartzen du komunikazioaren eta herri-proiektuen arteko lotura. Zilegi da, beraz, galdetzea nolakoa den geure buruarekin mintzo den “espazio komunikatibo propioa”, zein diren bere ingerada eta nola eragiten dion herri modura etengabe eraikitzen ari den errealitateari. Espazio komunikatiboan dugun ahotsaren araberakoa izango da herri baten posizioa, eta konkurrentzia demokratikoan herri-ikuspegi eta ikuskera desberdinek aukera-berdintasunez joka dezaten, ezinbesteko elementua da. Bistakoa denez, gaur egun Euskal Herrian desoreka handia dago lurraldean eragina duten espazio komunikatibo desberdinen artean, eta beste zenbait arlotan gertatzen den bezalaxe, menpekotasun handia dago bertako hedabideek eta komunikazio-sareek eta inguruko subjektu komunikatiboek eratutako espazioen artean. Beste behin ere, desoreka egoera hau ez da berria, baina gaur egungo gizarte-egituratzearen testuinguruan giltzarria da. Izan ere, XXI. mendeko gizarteetan


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

informazio-gaitasunaren inguruan eraikitzen ari dira harreman-bide eta harreman-indar berriak. Buruz buru komunikatzeko gaitasuna eskuratu diguten teknologiek talde-dinamika berriak eratu dituzte sare kontzeptuaren inguruan, eta informatuta egoteko, esangurak sortzeko eta esangura horiek partekatzeko paradigmak aldatzen ari dira. Eraldaketa teknologikoaz hitz egiten da maiz, baina eraldaketa soziala eta kulturalaz hitz egin beharko litzaketela uste dugu: gizarte, kultura eta baloreen berregituraketa berria ekarriko duen aldaketa bizi dugula esatean ia erabateko adostasuna dago. Transformazio honek denbora behar izango du oraindik: hastapenetan gaude. Tradizionalki, hedabideek (komunikazio-enpresek) zeregin ia hegemonikoa jokatu dute espazio komunikatiboaren eraketan eta kudeaketan, baina apurka-apurka, leku zentral hori partekatzen ari dira komunikazio-bide berriekin. Ikuskizun da nolakoa izango den oreka-egoera berria, teknologiaren aurrerapen bizkorrek zer ekarriko duten eta horren aurrean hedabideek eurek egingo duten egokitzapena zertan gauzatuko den, ez baita erraz antzematen gaur egungo ereduan. Bien bitarteko garai baten gaude, komunikatzeko eta ondorioz, esangura eta botere-harreman berriak eratzea ekarriko duen eraldaketa-prozesuan edo iraganbidean. Krisi sakonak jotako eredu batetik arrakala etiko eta profesional agerikoak dituen sistema berri baterantz mugitzen ari garenaren ustea zabaltzen ari da. Etor daitekeenaren zantzuak ikusten ari gara, eta argi geratzen ari da zein garrantzitsua den egoera berriaren ezaugarriak ulertzea, dituen ondorioak apartekoak baitira. “Post truth� edo “egiaren ostekoa� izendapenarekin ezaguna egin den joera berriak, adibidez, gako asko ematen dizkigu, adibidez, Brexit-a edota Trump-en garaipena ulertzeko, adibiderik esanguratsuenak aipatzearren. Komunikatzeko plataforma eta sistema berriek erraztu egiten dituzte, eta bizkortu, iritzi publikoari eraginez lorpen politikoak eskuratzeko aukerak. Funtsean, izan ere, boterea esangura desberdinen arteko lehia baino ez da, eta lehiatzeko tresna gero eta sofistikatuagoak eskuratu ditugunez geroztik, ikuskizun da zein izango den hurrengo guda-zelaia, eta zer paper jokatuko duten orain arte hegemonikoak izan diren hedabideek.

ezkerraberri fundazioa

61


Zer da zehazki “eraldatzen� ari dena? Den-dena. Maiz eraldaketaren gako teknologikoan jarri ohi da argi-fokoa, horrek bere horretan ehuntzen ari den komunikazio-egitura berria berez azaltzeko balio izango duelakoan. Azterketaren zati bat da, geure iritziz, zati garrantzitsua, dudarik gabe, bide-erdia baino erakusten ez duen aztergaia. Etorkizuneko espazio komunikatiboez gogoeta egiten ari garelarik, ezinbestean txertatu behar da hori eraldaketa teknologikoaren kariaz gertatzen ari sakoneko aldaketaren kausa eta arrazoi are sakonagoak. Historian zehar, teknologiak beti aldatu ditu produkzio eta banaketa-sistemak, eta aldaketa horiek gaitasun berriak eskuratzea ekarri duenean, jauzi handia egin da, jauzi historikoa.

62

Ezagutza sortzeko eta banatzeko moduak goitik behera eraldatu zituen inprentak, eta behin hori gertatuta, jasanezin bihurtu zen aurreko Aro Feudala, landa-guneen boterea ahulduz joan zen, erregimen edo aro berri baten mesedetan, hirietan, merkatari eta artisauen jarduerak erdigunera ekarri zituena. Teknologia ez da guzti-guztia azaltzen duen irizpide bakarra, baina giltzarria da: funtsezko aldaketak eragiten dituzten teknologiak agertu eta nagusitzen direnean, nekez eutsiko zaio lehengo ordenari bere horretan: eraldaketaren seinale da, eta eraldaketaren pizgarri, neurri berean. Gizarte-komunikazioaren testuinguruan, informazioa ziurgabetasuna gutxitzen duen mezua da informazioa. Bide beretik, komunikazioa informazioaren trukea da, ideia berriak sortzen edo indarrean dagoen ideien multzoa indartzen duen prozesua. Hori horrela, ez da harritu behar gizakion historia komunikatzeko gaitasunen esparruan ikertzea, teknologiak ahalbidetzen dituen komunikazio-gaitasunen baitan ulertzea, hain zuzen. Gaur egungo Informazio eta Komunikazio teknologiek eragin duten eraldaketa testuinguru horretan kokatu behar da, hots, giza-taldeei eskuratu dizkien komunikatzeko gaitasunen ikerketan eta ulertzean, horrek erabat baldintzatzen baitu nagusi zaigun ziurgabetasunaren erdian errealitate berriak (ideiak, antolaketa-ereduak, etab.) sortzeko ahalmena.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

Garapen teknologikoak, berez, produkzio-sistemen desplazamenduak eragiten ditu. Horren ondorioz, sistema batzuk desagertu egiten dira, beste batzuk aldatu egiten dira eta orohar, posizio berriak ahalbidetzen dira. Ikuspegi horretatik uler daiteke, beraz, eraldaketa digitalaren auzia gaur egungo eztabaida ia guztien erdigunean kokatzea. Egitura ekonomikoetan, sozialetan, kulturaletan eta giza-harremanetan aparteko eragina izan du, eta izango du etorkizunean, komunikatzeko gaitasun berriak eskuratu izanak: eraldaketa teknologikoa aro berriaren pindarra piztu du, baina ikuspegi laburregia litzateke garapen teknologikoaren esparrura mugatzea horrek arlo guztietara ekarri duen “atzera ezinezko” iraultza. Garapen teknologiak orain arteko komunikabideen industriak oinarri zuen ekoizpen- eta banatze-egiturak erabat aldatu ditu. Desplazamendu handia eragin du, orain arteko eredu ia hegemonikoaren kaltetan. Trantsizio-fase baten gauden, zeinean hedabideen industria egokitzeko mekanismoekin esperimentatzen ari baitan aldaketari aurre egiteko eta sare-komunikazioaren eragileek eredu argirik ez duten lortu duten posizioa indartzeko. Ez dago garbi zein izango den lehia honen emaitza, baina Historiari begiratzen badiogu, argi-egile izan daitekeelakoan, argi ikusten dugu eraldaketaren ondorioak “metatze-estrategiari” jarraitu diotela orain arte, eredu berriak hibridaziotik sortzen direla kasu ia guztietan.

Zertan

datza digitalizazioaren eraldaketa dagokienez? Zein dira erronka nagusiak?

hedabideei

Digitalizazioak industria irauli du, paradigma berriak sortuz. Komunikazioaren egitura, negozio-ereduak eta legitimazioan kokatu daitezke eraldaketak azaleratu dituen aldaketa nagusiak. • Komunikazioaren egitura. Orain arteko komunikazio-fluxuaren norantza erabat aldatu da, teknologiak gizabanakoen esku jarri dituelako komunikazioaren gaitasunak. Lehen hartzaile pasiboa dena prozesuan esku hartzeko trenak eta gaitasunak ditu, eta baliatu egiten ditu ahots propioarekin, maiz hedabidearen beraren tokian jarrita. Gogoratuko du irakurleak gurean bazela aspaldi telebista-kate ezagun baten ziharduen berri-emaile bat, albistegia

ezkerraberri fundazioa

63


amaituta zera esan ohi zuena: “hauxe da errealitatea, eta horrelaxe kontatu dizuegu�. Barre egingo genioke gaur egun xalotasun horri: errealitateren kontakizuna ez da egundo bakarra, ez alde batekoa. Hartzailea sortzailea ere bada, sortzaile teknologikoki gaitua eta ahaldundua, eta horrek den-dena aldatzen du, informazio-iturrietatik hasi eta euskarrietaraino. Eragile berria sortu da komunikazioaren egituran, eta horrek erabat baldintzatu du informazioaren agenda. Hori gabe, nekez ulertuko lirateke azken urte hauetako hainbat gertakari: Udaberri arabiarrak, Wikileaks, Panamako Paperak, DAESH-en basakeriak, #Womens march, eta gisa bereko mundu mailako oihartzuna lortu duten gertakariak, bakar batzuk (ez derrigor esanguratsuenak) aipatzearren.

64

Negozio-eredua. Ekaitza perfektua lehertu da hedabideen industrian. Teknologiak bizkortu duen posizio-aldaketa mamitzen ari zen une bertsuan, krisi ekonomiko latza pairatu dugu eta horrek industriaren euskarri izan den iturri nagusiari, hots, publizitateari, zuzen zuzenean eragin dio. Gainbeheraren marrak nagusi dira hedabide guztien kontu-balantzeak aztertzean: publizitate-sarrerak hondoratu egin dira, eta salmenta-datuek bide berari jarraitu diote. Sorgin-gurpila dirudi, elkar elikatzen duten faktoreak direlako. Lehia erabat desorekatua da, gainera. Nola aurre egin dakioke lehiakideari merkatuaren joko-arauetatik kanpo diharduenean? Hedabideek hautu latzak egin beharko dituzte, adibidez, beren edukien prezioari dagokionez doakotasunaren aurrean posizioa hartuz; edo aukeratu beharko dute zein den erabiltzaileak eskatzen dituen ezaugarri berriak txertatzeko prozedura: nola egin berehalakotasuna bermatzeko edukien kalitatea aldi berean bermatuz, edo nola txertatu hartzaileen parte hartzea horrek eragin dezakeen kontrol profesionalaren galera ere eragotziz. Azpimarra dezagun, beste behin ere, auzia ez dela soilik teknologikoa: Twitterrek darabilen teknologiaren adinakoa du, edo hobea, New York Times egunkariak, bat aipatzearren, baina mundu osoko hartzaileengan iristeko gaitasuna konparaezina da gaur gaurkoz. Horrek ez luke zertan kezkatu beharrik, ez balitz biak ala biak albisteen ekoizpen eta zabaltze sistema berberean lehiakide direlako, de facto.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

Iraganbidean dago hedabideen industria, eta makina bat galdera teilakatzen da eztabaida zail eta erpin askokoan: nora la igaro masa-komunikaziotik eskaintzetik norbanakoen hautuen araberako neurriko komunikazio-jarioa egitera? Nola ezkondu goizeko prentsa 24 orduko informazio-isuri etengabera? Nola bermatu produktuaren kalitatea iturri ez profesionaletatik edanda? Non kokatu hartzailea sortzaile ere badenean? Erantzunak ez dira batere errazak. Ez dago garbi zein izango den iraultza honi egokitzeko hedabideek hautatuko duten eredu berria, baina ikusten hasi gara ez dela eredu bakarra edo nagusirik izango. Diru eta baliabide-sarrerak dibertsifikatzera joko dute batzuek, edota sinergiak bilatzen ari dira, iraupen-estrategiari jarraiki. Bide beretik, ez da argi ikusten oraindik zein negozio-eredurantz egingo duen orain arte erabat desegituratuta dagoen eskaintza berria, epe luzera jasangarri izango bada diru-sarrerak bermatzeko bide berriak urratu beharko baitituzte lehiakide berriek. 65

• Hedabideen legitimazioa. Testuinguru honetan, zein da hedabide profesionalen zeregina eta zein paper bereizgarri jokatzen dute gizarte-egituratzean? Zenbat buru, hainbat aburu. Ikuspegi profesionaletik edo politikotik, zalantzarik ez da hedabideek gizartearen demokratizazioan izan duten, eta duten, zeregin giltzarriaz. Edonola ere, ukaezina da azken bolada luzean aintzatespen-krisi latzean murgilduta daudela, maiz hedabideek eurek eraginda. “Laugarren botereaâ€? ez da orain arteko sistema demokratiko ordezkatzailearen krisitik aparte gelditu, eta beste botereekiko konbibentzia ez agerikoak sinesgarritasun eta konfiantza galera handiak ekarri ditu. Funtsean, gizarteari egiten zaion ekarpenaren gakoa da eraldaketa honek guztiak agerian utzi duen galdegai nagusia: ze ekarpen egin nahi diote hedabideek aurrea hartu dien gizarteari? Legitimazio-krisiak baloreen esparrura garamatza, eta horretan ere, gizartearen eboluzioa ezinbestean hartu behar da kontua. Beste behin ere, teknologia bitarteko dela, irizpide berriak txertatu behar zaizkio komunikazio-esparruaren diseinuari, dena delakoari. Gizabanakoen ahalduntzeak gizarte-ohitura eta eskakizun berriak dakartza lehen planora: gardentasuna, gizartearen ikuskaritza, aldiberekotasuna, neurrirako produkzioa, alde biko informazioa-jarioa, eta abar luzea.

ezkerraberri fundazioa


Berrikusketa sakona egin behar dute hedabideek marko berriko eskakizunei egokitzeko. Profesionaltasunaren inguruko hausnarketa eztabaidaren erdigunean jarrita, azaldu diren eraldaketa hauei nola aurre egin, zein posizio hartu eta nola erantzun erabaki behar du komunikazioaren industriak, desplazamendua arintzeko eta berezkoa duten gizarte-erantzukizunari behar bezala erantzuteko.

Aurrera egiteko hausnarketarako gako(-etako) batzuk

66

Arestian esan bezala, eztabaida ez da teknologikoa, nahiz eta egokitzapen teknologikoak gakoetako batzuk eman egingo dizkigun ezinbestean. Digitalizazioak gaitasun berriak eskuratu dizkio gizarteari, eta gizarteak baliatu egin ditu beharrizan berriei aurre egiteko, antolamendu propioa sortzeko, eta abian den garapen sozial sakona (deitu egokitzapena, deitu eraldaketa) bizkortzeko. Ingurumaria honetan, galdera bereizleetako batzuk egin behar dizkio bere buruari komunikazioaren industriak. Eztabaia antolatze aldera, hiru multzo nagusitan banatu ditugu.

Zein dira garai berriko komunikazio -industriaren negozio ereduak? Industriaren jasangarritasuna auzitan dago mundu osoan. Askotariko saioak, maiz kontrajarriak, ikusi ditugu azken bolada honetan ataka honetatik ateratzeko. Ulergarria da, merkatuaren joerak inoizko abiadurarik handienaz aldatzen ari baitira, eta urte gutxi batzuen buruan egokitzat jotako irtenbideak erabat zaharkiturik geratzen dira. Zenbait hedabidek diru-sarrerak bermatu beharra lehenetsi zuten krisiaren hasieran, eta edukiak ordainpeko formulan eskaintzen hasi ziren, handi oso gutxira, ordea, askatu egin zituzten eta erabilera librerako utzi, trafikoaren irizpidea nagusitu zenean. Ziurgabetasunaren aurrean, ezinbestean esperimentatu behar du industriak, baina noizbait zirt edo zart egin beharko dute edukien enpresek, bakoitzak bere eredu propioaren alde eginda, hain segur.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

Negozio-eredua ez da soilik enpresaren kontularitzako antolamendua, zeren eta hedabidea bideragarri egiteaz gain, hartzaile eta komunitatearekiko sortzen duen harreman-bidea ere egituratu egiten baitu. Galdera-sorta zabala irekitzen digu lehen itaun honek, eta komunikazio-industriaren urrats guztiak ukitzen ditu. Produktua kontsumitzeko moduak aldatu egiten dira digitalizazioaren eraginez, eta zerbitzu-sorta berriak sortzen dira, ekoizpen, banaketa era ordainketa-ereduak goitik behera aldatzen direlarik. Musikaren, zinemaren edo literaturaren industriak ongi dakite zer eragin izan duen horrek, bere argi eta ilun guztiekin. Nola egokituko zaio horri komunikazioaren industria tradizionala? Saio batzuk ikus ditugu jadanik, baina orobat izan daiteke hedabideek ez dutela oraindik bideratu serbitizazioaren auzia. Aukera berriak ikusten dira, bestalde, hartzaileen segmentazioaren hari-muturrari tira eginez; geurean ere badira horren inguruko esperientzia interesgarriak, merkatu-hobien araberako ordainketa-ereduak urratzen ari direnak. Teknologiak bideragarri egiten ditu bestelako eredu horiek, baina enpresen negozio-eredua erabat moldatzea eskatzen du egokitzapen horrek.

Zer dator egiaren ostean? Arestian esan den bezala, bien bitarteko egoera baten gaude: alde batetik, honaino ekarri gaituzten komunikazio-egituretan arrakalak sortu dira, eta bestaldetik, algoritmoek proposatutako komunikazio-plataforma berriak berebiziko hedapena lortu dute. Enpresa gutxi batzuek eredu aski zurrun batez eratutako komunikazio-egiturak ahuldu diren garaian, norbanakoei zuzenean era malgu eta sinkronikoaz eragiteko plataforma berri eta ez arautuak nagusitzen dira. Eta bi faktore horien baturak azken bolada honetan nagusitzen ari diren joera sozial eta politikoak testuinguruan kokatzen laguntzen digute. Hedabide askok, eta baita Oxford Hiztegiak berak ere, 2016. urteko hitza emateko zalantzarik ez zuten izan: post truth edo egiaren ostekoa eman zuten, urte zurrunbilotsuko hainbat gertakari ulergarri egiteko kontzeptu hori ezinbestean hartu behar delako. Kontzeptuak nola edo hala jasotzen du gertakariek izan duten posizio-galera, sentimendu, iritzi edo emozioen aldean, iritzi publikoari eragiteko

ezkerraberri fundazioa

67


orduan. Txantxa zelakoan, nork ez du entzun, bada, kazetarien artean maiz errepikatzen den esaldi hori: “errealitateak ez dezala goiburu on bat aldatu”. Bada, lege bilakatu da, itxuraz, testuinguru berrian. Ralph Keyes soziologoak 2004. urtean idatzi zuen “The post-truth era: dishonesty and deception in contemporary life”, besteak beste 2001eko Irailaren 11ko erasoen ondoren errepublikarrek garatu zuten komunikazio-estrategia azaltzeko. 2010. urtean David Roberts-ek hauspo berria eman zion kontzeptuari, Post Truth Politics artikuluarekin, garai horretan klima-aldaketaren ukazioa analizatzeko. Errealitateak egin du gainerakoa.

68

Azken hilabete hauetan, bi gertakari esanguratsu izan dira mundu mailan, bizi garen mendebaldean aparteko eragina izan dutenak. Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzea erabaki du, eta AEBtan Donald Trump presidente izendatu zuten. Harrigarriak bezain interesgarriak dira bi gertakari horiek, kasu bietan Brexit-aren eta Errepublikarren aldeko kanpainak (neurri handian, bederen) ageriko gezurretan oinarritu baitziren. Hedabide nagusiek eztabaida kokatze aldera, post truth hark erakutsitako bidean ekin zioten ikerketari: zer gertatu da egia eta froga zientifikoak aintzat hartzen ez dituen iritzi publiko berria sortzeko? Auziak era askotako erpinak ditu, eta aztertzen ari garenari lotzen zaizkionak horietarik asko, kontakizun eta esangura berriak sortu baitira “supituan”, hedabide tradizionalei bizkar emanda eta iritziak zabaltzeko, partekatzeko eta eragingarri bihurtzeko bitarteko berriak erabilita. The Economist aldizkariak honakoa dio: “egiaren osteko politika egiteko modua oso fenomeno konplexua da, baina funtsean, bi oinarritan kokatzen da. Batetik, egia sozialen euskarri izan diren gainegiturekiko mesfidantza gero eta handiagoa, eta bestetik, herritarrei munduari buruzko ezagutza helarazteko sistemetan gertatzen ari den eraldaketa sakona”. Geureari dagokionez, oso garrantzitsua da gertatzen ari den aldaketa sakon horrek eragin duen testuinguru berriko zenbat elementu kontuan izatea. Alde batetik, informazioa zabaltzeko (beraz, esangura eta iritziak sortzeko) plataforma berriek ez dute egia eta gezurraren artean bereizten, bere horretan, erositako prezioan eman egiten digute algoritmoek erabiltzaile bakoitzarentzat berariaz aukeratzen dituen edukiak. Eta bestetik, orain arte sekula izan ez den pertsonali-


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

zatzeko gaitasunak, filter bubble delakoa sortu du, iritzi eta ikuspegien kidetasuna lehenesten duena, aniztasunaren kalterako. Den-dena maila berean aurkezten zaigu, egia eta gezurra, iritzia eta gertakariak, froga zientifikoak eta espekulazioak, eta gainera, geure gustu, iritzi eta bizimoduari egokitzen zaizkien edukiak baino ez ditugu bistaratzen, kontrastatzeko aukerarik izan gabe. Honen guztiaren aurrean, hedabideak bidegurutzean daude. Teknologia berriek audientziak ezagutzeko aukera hobea ematen dute, eta ondorioz, gehiagorengana iristeko bideak eskaintzen dituzte. Txanponaren beste aldean, alta, horrek audientziak informatzeko baino berri-hartzaileei etekin ekonomiko handiagoa ateratzeko tentazioa areagotu egin du, eduki gero eta hutsalagoak, bat-batekotasunaren lege antzuetara makurtzen direnak, eskainita. Internet ez da garai zoro honen eragilea, edo ez eragile bakarra: horren erabilera ez zuzena lehendik nabarmen ziren beste aje batzuen gainera etorri da, ekaitza perfektua leherraraziz. Hedabide tradizional handiek badute, etxe barrutik begiratuta, gertatzen ari denaren irakurketa sakona egin beharra. Zein da hurrengo urratsa? Zaila da jakitea. Akademia eta hedabideen industriatik aukera batzuk aztertzen ari dira, iritzien aniztasuna bermatua izan dadin nola edo hala segurtatzeko, besteak beste, informazio-iturri nagusi bilakatu diren plataformen algoritmoetan birprogramatze sakona eskatuta. Edozein kasutan, horrek arazoaren alderdi bat baino ez luke ukituko, datuak (egia, gertakariak‌) garrantzitsuak izanik ere, horien interpretazioa beti izango baita beharrezkoa, eta horretan, kontakizun egiazkoak sortzean, hedabideen industriaren zeregin etiko zintzoak eta herritar informatuen eskakizun-maila altuagoak zeresan handia izango dute, edo izan beharko lukete.

Pertsonen prestakuntza gakoa da Teknologia gora-behera, kazetaritzaren industriak lekua izango badu, bere hartzaileentzat esanguratsuak diren kontakizun fidagarriak, zintzoki aztertuta, aniztasunean oinarrituta eta botere-interesekiko independenteak sortzeko gai izan beharko du. Industriaren beraren egokitzapenaz landa, bertan diharduten profesionalen etengabeko prestakuntza ezinbestekoa izango da, teknologiaren

ezkerraberri fundazioa

69


garapen bizkorrak gaitasun berriak etengabe hartzera bultzatzen dituelako. Data-kazetaritzaren aukerak ustiatzeko gai diren profesionalak, sarean lan egiten dakitenak (eta informazio-plataformek ezarritako testuingurua ulertuta lan egiten dakitenak), hiperkonektibitatearen aroan ikuspegi kritikoa eskaintzeko gai direnak, artez eta moldez. Gaitasun berriak eskuratu behar dituzte kazetaritzaren industrian diharduten profesionalek, teknologiak aurrez aurre jarri dizkigun aukerak baliatuko badituzte.

Aurrera begira zer?

70

Komunikazioa sozializazioaren erdigunean kokatu da aspaldi, norbanakoek etengabe komunikatzeko, etengabe informazioaz elikatzeko eta informazioa sortzeko gaitasun berriak eskuratu dituztenez geroztik. Hedabideek berriro definitu behar du zein den espazio berrian jokatu nahi duen papera, zein diren, bestela esanda, komunikazio-industriaren legitimazioa bermatzen duen gizartefuntzioa. Legitimazio berria lortu behar du komunikazioaren industriak, aldaketa teknologikoek eragin dituzten gizarte-premia berrien aurrean erantzun egin behar du, leku propioa aurkituz eta bertan ekarpen berriak eginez. Aurrera begira landu beharreko estrategiak definitzea ez da erraza, eta aldaketen bizkortasuna ikusirik, industria guztiek bere gain duten egokitzapen-presioaz jabetu behar du komunikazioarenak ere. Aldatzeko prest egotea baldintza beharrezkoa da, baina ez da jadanik nahikoa: orain etengabe aldatzeko prest egon beharra dago.

Bi norabideetako gogoeta abiatzea ezinbestekoa da. Alde batetik, komunikazioaren industriak berak egin beharrekoa, bere legitimazio soziala emendatzea, edo berreskuratzea ahalbidetuko lukeena. Zintzoa behar du izan, konplazentziarik gabea, maiz ikusi izan baita errua teknologiaren balizko


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

5

deabruen bizkar uzteko tentazioa. Krisi profesional sakonean daude hedabideak, salbuespenak salbuespen, enpresen biziraupen ekonomikoa segurtatzeak bigarren mailan laga baititu, kasu askotan, profesioak berezkoa beharko lituzkeen atributuetako asko. Erauntsiaren nondik norakoaren aurrean babesteaz gain, aukera berriak ere jorratu behar dituzte hedabideek, besteak beste, herritarren posizio gero eta zentralagoa balia dezaketen negozio-eredu berriak saiatuz, edota segmentazioaren aukera ekonomikoak ustiatuz. Beste alde batetik, gizarte-gogoeta sakona ere egin beharra dago, arestian esan den bezala, informazioa sozializazio-prozesu modernoen erdigunean dagoenez geroztik, babesgabe geratzeko arrisku handia dugulako. Informazioa botere-iturria da eta izan da beti, baina oraingo egoera honetan, zeinean arau demokratiko zaharrak (egiarekiko zintzotasuna, aniztasuna eta iturriekiko fidagarritasuna) lausotzen ari diren, berrien sorreran ezin gaitezke, herritarrok, hartzaile hutsak izan. 71

ezkerraberri fundazioa


72

6. EUSKARA, ESPAZIO KOMUNIKATIBOA INDARTZEKO AUKERA EDO OZTOPO? Beatriz Zabalondo Loidi El català és ben present i actiu en aquest ciberespai en què ens juguem el futur. Les traves polítiques i els condicionaments de mercat no ens són tan adversos en aquesta dimensió com en els sistemes precedents de comunicació. És cert. Però no siguem ingenus: ens caldrà guanyar pam a pam i amb un esforç tenaç l´espai del català entre moltes altres forces poderoses que lluiten per la colonització d`aquest nou món. Isidor Marí, 2013 Hezkuntza, herria, estatua, independentzia, feminismoa… Horiek eta beste hainbat gai ertz askokoak ekarri ditugu Euskal Herriko espazio publikora azken gariotan; nahiko zabal/natural/normal mintzatzen hasiak gara horietaz; definizioak landu ditugu; iritzi bat osatu eta partekatzera ausartu gara… Baina gure hedabideetako hizkuntzei buruz, uzkurrago ibili gara, eta gabiltza. Hobeto esateko, euskarazko hedabideek zer leku bete behar duten zehazteari dagokionez, zailtasunak aurkitzen ditugu. Arantzatsuagoak dira hizkuntza kontuak, edo demokraziaren jokoetan eutsi zailagoak.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Zaila izanagatik, baina, behar-beharrezkoa deritzot komunikazio-espazioa eta euskara mintzagai hartzea. Eztabaida atzeratzeak ez gaitu posizio hobean jarriko etorkizunari begira. Euskara hizkuntza legitimo bihurtzeko bidea egin dugu azken 35-40 urteetan, ondo kostatako bidea; baina badirudi gure komunitate barrutik zatituak berak mugatu nahi diola legitimotasuna hedabideen espazio publikoan. Behintzat, ez zaio erraz uzten aurrera egiten1. Gaur daukagun komunikazio-espazioan ematen zaion tokia (eta indarra) euskararen atomizazioaren metafora da, bi aldiz atomizatua: batetik, espazio geografikoari dagokionez, eta, bestetik, espazio sinbolikoari dagokionez. Lehenbizikoa euskararen suntsipen, debeku, higatze eta, oro har, atzerarazte politiken ondorio da. Bigarrena botere indarrek etengabe darabilten (azpi)joko eta manipulazioen ondorio, berdin agerikoak zein ezkutukoak izan. Hedabideen espazioan euskara erdaren (espainolaren eta frantsesaren) ondoan jartzean, itxura batean pareko balira bezala hartzen dira, nola eta ustez berdintasun printzipio bati erantzungo baliote bezala, Baina, egiaz, ezberdintasunaren printzipio estrukturalak erakutsi besterik ez dira egiten planteamendu horretan.

Abiaburua Hurrengo lerroetan, gaur komunikazioari eta euskarari lotutako niretzat premisak direnak azaltzen saiatuko naiz. Artikulu honen goiburuko galdera halaxe egin zidaten Bilboko Jaurdunaldiaren antolatzaileek: Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo? Erantzuten saiatu baino lehen, galderari berari erreparatu nahi diot, komunikazio-espazioari buruzko ene iradokizunak ulertzen lagunduko dutelakoan. Zer aurkitzen dugu galdera horretan? Lehenik, Euskara mintzagaia, alegia, hizketagaia: zertaz arituko garen zehazten da. Jardunaldia antolatu zutenek hizlariari jarritako plaza da; jardunaldiko entzuleentzat ere mintzagaia ageri-agerian jarria. Mintzagai hanpatua da, ondo nabarmentua, esaldi hasieran isilune eta guztiko posizioa hartzen baitu (perpausa ozenki esatean nabarmenduko da isilunea; idatziz komaz adierazi dena). Ezin ukatu: hitzak (aparteko) indarra dauka perpausean. 1 Jardunaldi hau berau da horren erakusle, nire ustez.

ezkerraberri fundazioa

73


Espazio komunikatiboa, edo, are gehiago, espazio komunikatiboa indartzeko ere mintzagaia da. Bigarren mailakoa dela esan daiteke, mintzagai hanpatua bakarra baita. Hala ere, aipatu berri dugun mintzagaiaren (euskara) erkidetzat har daiteke: bi mintzagaien arteko jolasak osatuko du solas honen gaia. Aukera eta oztopo, berriz, galdegaiak dira, biak esplizitatuak, bata bestearen aurkaritzat emanak edo juntagailuaren bitartez. Aurkaritza horrek galdegai baten edo bestearen aldeko posizio hartzea eskatuko dio hizlariari.

74

Goiburuak, halaber, baditu beste ideia inplizitu batzuk ere. Horiek azaleratzeak Bilboko hitzaldiaren (orain izkribu bihurtutako) testuinguruaren berri emango digu. Lehenik eta behin, euskara nabarmentzean, erdara edo erdarak baztertu dira, are zehatzago esateko, espainola (baina ez frantsesa: Hegoaldean antolatutako jardunaldia izateaz gain, Iparraldeko hizlaririk ez baitzen parte hartzaileen artean). Hala, euskara eta espazio komunikatiboa lotzean, bi topiko ezkutatzen dira: bata, komunikazio-espazioa izan badela; bestea, espazio hori ez dela euskaraz eratua, “erdararen batean� baizik. Alegia, euskara espazio horretara hurreratzeko baimena eskatzen ari gara, agi denez ez dagokion aldare baterako sarrera. Izan ere, komunikazio-espazioa euskararekin lotzeko saiakera horretan, hizkuntza esplizitatzeak berak ere badu esanahia; alegia, zehaztuko ez balitz jakintzat hartuko litzateke espazio hori hizkuntza hegemonikoari dagokiola (espainola, frantsesa); edo estatuko hizkuntzari, beste testuinguru batzuetan. Edozelan ere, komunikazioa zein hizkuntzatan gauzatzen den galdetu beharrik gabe pasatuko litzateke kontua. Honatsukoa litzateke galdera orduan: Zein dira (non daude) espazio komunikatiboa indartzeko aukerak edo oztopoak? Hizkuntzaren protagonismorik gabe. Edo hizketagaiaren muin bihurtu gabe, behintzat. Gorago aipatu dugun moduan, hizkuntza (euskara) aipatzean, espazio horretan hizkuntzen arteko desberdintasuna nabarmendu besterik ez da egiten: euskarak eta espainolak espazio hori bereganatzeko duten lehia, azken batean. Balizko edo etorkizuneko komunikazio-espazioan euskarak jokatuko duen rolaz galdegiten baitzaigu, euskarak (gure) komunikazio-espazioan bete beharreko lekuaz ariko gara. Komunikazio-espazio hori zerk definitzen duen zehaztu gabe eskaini zaigunez, guk ere mugatu gabe hartuko dugu oraingoz: zedarritu gabe,


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

ez, hizkuntzari, ez lurralde fisikoari edo espazio digitalari dagokionez. Edonola ere, zabaltasun horretan, euskarak gertuko eremu duen espazioa eta medioak izango ditugu gogoan; gainerakoak euskarazkoengandik baztertzaileak baitira.

Komunikazioa, hizkuntza, boterea Llengua, poder i comunicació conformen al segle XXI la tríada àuria que determinarà la supervivència i sostenibilitat de les cultures nacionals en un món global. Josep Gifreu, 2014 Komunikazioa hizkuntzaren bitartez gauzatzen da, bai, baina, Williamsekin esateko (1971), oker geundeke alde batetik errealitatea dagoela eta bestetik errealitate horren berri ematen dela, pentsatuko bagenu; ez da lehenik errealitatea, eta, ondoren, errealitateari buruzko komunikazioa (komunikazio hori bigarren mailako zerbait balitz bezala). Gure jardunaren goiburuarekin ikusi den bezala, aurrez aurreko hizketaldietan zein hedabideen bitartez gauzatzen den komunikazioetan, ideia, aurreriritzi, topiko eta ideologia-zantzu hainbat isurtzen dira hizkuntzaren bitartez, oharkabean zein nahita. Hedabideen jardunean aise antzematen dira: albisteek eta, oro har, hedabideetako testuek egunero sortzen eta zabaltzen dituzte esapideak, oharkabean zein nahita, gero herritarrok erreproduzitzen ditugunak geure eguneroko testuinguruetan, geuk ere oharkabean edo nahita. Botereak, ez gutxitan, gizartea moldatzeko eta kontrolatzeko baliatzen ditu hedabideak (haien egiturak zein produkzio indarrek). Adibide baten bitartez erakutsiko dut egungo komunikazio-espazioan euskarak eta balizko euskal komunikazio-espazioak berak ere jasaten duten botere-indarren erasoa eta kontrola; zuzeneko oldar agerpenik baliatu gabe gehienetan, zeharka eta ezkutuan sarri, baina etengabekoa.

ezkerraberri fundazioa

75


Medioa

Saila - Zinta

Data-tokia -sinadura

Izenburua

Azpititulua

1

Euskadi

Donostia – Viernes, 30 de Diciembre de 2016 (Sinadurarik ez)

Javier de El Consejo de Andrés Ministros aprobará sustituirá a hoy la sustitución Carlos Urquijo como delegado del Gobierno

2

Política - En la CAV

Agencias Redacción 30/12/2016

Javier de Andrés sustituirá a Urquijo como delegado del Gobierno

El exdiputado general de Álava deberá abandonar sus cargos dentro del PP vasco.

Politika Arabako ahaldun nagusi ohia

Agentziak Erredakzioa 2016/12/30

Javier de Andresek Urquijo ordezkatuko du EAEko Gobernu Ordezkaritzan

Arabako ahaldun nagusi ohiak PP barruan dituen karguei uko egin beharko die.

3

Política Euskadi

EFE – Viernes, 30 de Diciembre de 2016

Actual presidente del PP de Araba Javier de Andrés sustituirá a Carlos Urquijo como delegado del Gobierno

Javier de Andrés ha sido diputado general de Araba entre 2011 y 2015

4

Euskal herria

(Egunkariaren izena) – Gasteiz – 2016/12/30

Carlos Urquijo kargutik kentzea “berri ona” dela azpimarratu du EH Bilduk

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, “berri ona” da Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria kargutik kendu izana. Haren ordezko Javier de Andresekin ere “konfrontatuko du” koalizioak, “ziur gaudelako horretarako arrazoiak emango dizkigula”.

5

Politika - Azken ordukoa

2016-12-30 – (Tokirik gabe) – Kazetariak sinatua

Javier de Andres izango da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria

Orain arte Carlos Urkijok betetako kargua hartuko du. Espainiako ministroen kontseiluak hartu du erabakia.

76


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

2016ko abenduaren hondarrean, Carlos Urkijo orduko Espainiako gobernuaren delegatuaren ordezkoa izendatu zuten. Informazio hori honela zabaldu zuten gure komunikazio-espazioan aritzen diren egunkari batzuek 2. Hedabide batzuek labur eman zuten albistea, beste batzuek luzeago. Hemen tituluetan soilik jarri da begirada, azpimarratu ditudan terminoetan, bereziki; lan honen muina ez baita albisteetako hizkuntzaren azterketa kritikoa egitea3. Gobernu delegatua (delegado del Gobierno) eta Ministroen Kontseilua (Consejo de Ministros) terminoei begiratuta, esan gabe doa Espainiako Gobernuaz eta gobernu horren ministro kontseiluaz dihardutela. Zenbat eta pieza luzeagoa, orduan eta sarriago ageri dira terminook, bere horretan. Kasuren batean, izenburuetara eraman ez arren, albistearen amaierarako isuri da termino dontsua bere gordintasunean. Zer dute, baina, terminoek asaldatzeko? Azken batean, horien berri eman, eman behar da albiste horretan. Esplizitatu beharrik gabe (nongo gobernua, nongo ministro kontseilua) irentsiko dugu zein gobernuz ari den hedabide hori; behin eta berriro, hedabide gehienetan, eta mailukadak bezala entzun eta errepikatzen dira esapide berberak gure komunikazio-espazioan: irakurleari normalak iruditzen zaizkio eta ez du zalantzan jarriko esaten dioten hori. Erabat barneratuak ditu, bere eginak. Eta behin normalizatutakoan, nongo gobernua planteatzen duenari errezeloz begiratuko zaio. Itxura guztien arabera, teletipoak edo iturriek bidalitako prensa oharrak zioenari jarraitu zaio egunkari gehienetan; haiek ezarri dute beren hizkera, eta egunkariek erreproduzitu. Galdera da: “oharkabean” ala “nahita” idatzi dute horrela kazetariek? Bakoitzak bere medioaren estiloaren aginduari jarraituz? Espainiako instituzioen presentzia eta boterea ekarri da izenburu horietan, hizkuntzaren bitartezko errepresentazioak berritzen du hain zuzen boteregune horrek hain maisuki nahi duena: bere buruaren legitimazioa gizarteko geruza guztietan (zer hoberik beren ideologia hedabideen bitartez zabaltzea baino, gauza natural eta normala balitz bezala). Kontrasterako, pentsa dezagun une batez hilabete lehenagoko beste albiste honetan: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izendatu zutenekoa. Demagun, goiburu honekin zabaltzen dela albistea: Bingen Zupiria da Kultura ministro berria, eta prentsan, irratietan, telebistetan, twitterren, eta sareko hedabide guztietan horrela hedatu dela. Demagun, ondoren, taberna zuloetako konbertsazioetan, ileapaindegietan, 2 Guztiek dute beren egoitza Euskal Herrian (hegoaldean). Hedabide horietako bat bera ere ez da “konstituzionalista” deitu izan den horietakoa. 3 Hala ere, irakurle, azterketa hori egitera gonbidatu nahi zaitut; titulu nagusiekin egiten dugun hausnarketa gehiago zabaldu daiteke albisteak osorik aztertuta. Ondorio are sendoagoak lortuko dituzu. Sarean aise aurkitu daitezke horko albiste-pieza guztiak.

ezkerraberri fundazioa

77


museoetan, udaletan, eskola-liburuetan eta abarretan ministro hitza darabilgula‌ Ez da gauza bera sailburu edo ministro esatea, nire ustez. Ezta bata edo bestea erabiltzearen erabiltzez erator zitezkeen ondorioak ere: linguistikoak, sozialak eta, batez ere, politikoak. Errepresentazioak ez ezik, identitateak eta harremanak hautematen dira testuotan (Fairclough, 1995): albistearen iturriek aktoreak aurkezten dituzte irakurleek identifika ditzaten; nola hautematea nahi duten pentsatzen dute, irakurleek haiek hurbileko senti ditzaten, haien taldeetako partaide; eta, hala, protagonista eta audientzien arteko harremanak ere bideratuko dituzte testuon egileek (erreproduzitzaileek), eta nolakoak izan behar duten harreman horiek definituko, naturalizatuko, normalizatuko.

78

Komunikazio mota horietan erabilitako hizkuntza ereduek gizarte eredu ezberdinak erakusten dizkigute, ezbairik gabe. Hortik atera kontuak. Hizkuntza ekintza soziala da, eta gizartea bera komunikazio modu bat da: komunikazio horretan deskribatzen, partekatzen, eraldatzen eta eusten zaio praktika sozialari (Williams, 1971). Norbaitek pentsa lezake esajerazio bat hautatu dudala adibidetzat, zeren termino horiek erraz identifikatzekoak baitira, markatuak, karga politiko handikoak, nolabait esan; baina badira lexikoko hitz arruntagoak ere holaxe isurtzen ditugunak, oharkabean erabilita: atzerri, kasu. Zer da atzerri? Nondik begiratuta? Edo egunkaria / periĂłdico. Batek esaten duenean: “Gaur egunkariko argazkia ikusita jakin dut nor den gure Kultura ministroa. Orain arte ez nekien nor zen Bingen Zupiriaâ€?. Zein egunkariz ari da hiztuna? Ezagutuko bagenu hiztuna, berehala antzemango genioke egunkariari ere. Perpaus horretan, egunkari hitzaz gain, analisi honetarako nabarmetzekoak dira halaber gure eta ministro hitzak, besteak beste. Nahi izatera, eta perpaus neutroagoa bilatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzako (edo ezer ez) eta sailburu jar litezke, hurrenez hurren. Hala ere, galdera bera da: zein egunkariz dihardu hiztun horrek? Hitzen semantikaz ari garelarik, pertinentea litzateke hemen galdetzea zer esanahi ematen zaien (zer esanahi eman nahi diegu?) euskaldun eta hizkuntza hitzei. Zer da euskaldun? Eta gure hizkuntza diogunean, zein da hizkuntza hori? (Batek baino gehiagok pluralean erantzungo luke, baina galdera singularrean egina da).


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Ildo beretik, aipagarria da nola heldu dioten feministek hizkera kontuei, nola ari diren ahalduntze prozesu bete-betean heterozuzentasunari aurre eginez: ez alferrik eraikitzen dugu errealitatea bera, baliatzen dugun hizkeraren bitartez. Orain arteko azalpenen bitartez, suma daiteke komunikazio-espazio bat izan badela gurean, komunikazio publikoa espazio horretan bideratzen baita; beharbada dimentsio eta izaera lausokoa eta ez oso definitua. Horrek sekulako ajeak eragiten dizkigu, adibideetan ikusi dugun moduan. Horregatik da premiazkoa balizko komunikazio-espazio horretan euskararen tokia aldarrikatzea, eta lehenbailehen. Lagundu ala traba egiten duen deliberatzea, komunikazioaren plazan boterea eskuratzeko ariketa besterik ez da. Bourdieurekin esateko (1985), hizkuntza bidezko trukeak dira izan nagusienak komunikazio harremanen artean, baina ez da ahaztu behar partaideen botere sinbolikoen arteko erlazioak direla. Hizkuntzen erabilerari gagozkiolarik, euskararen eta espainolaren (nahiz frantsesaren) botere sinbolikoak ezin dira parekatu (azaldu ditugun adibide xumeetan ikusi dugu). Ezin dira parez pare jarri, ez dira berdinak, ezta hurrik emanik ere; jokaleku berean eta baldintza beretan, euskarak galtzekoak besterik ez ditu. Hau guztia beste era honetara plantea zitekeen, soilago: euskara ahula da, ez du rol nagusirik espazio horretan —ez estatusik, ez funtzionalitaterik—, apenas da kontsideratzekoa: onenean, apaingarri bat da, folklore hutsa. Txarrenean, apendize moduko bat kontsidera dezakete beste batzuek, euskal identitateari eusteko modu deskafeinatua. Apendizea, alferrikako organoa da gorputzean. Matraka ematen hasten denean, erauztea onena. Baina nor ausartuko da ozen esaten XXI. mendean euskarak ez duela lekurik izan behar komunikazio-espazioan? Norbaitek kuota bidezko irtenbidea plantea dezake. Baina gogoratu nahi dut bide hori hartu zela jada 1977an sortu berri ziren bi egunkari prestigiotsuk euskara-espainolezko erabilera definitu nahi izan zutenean. Ez alferrik: bide kamutsa dela erakutsi dute. Hedabide horiek 40 urtean ez dute espaziorik irabazi euskararentzat. Horrenbestez, nire irudiko, hauxe da abiaburuko galderaren funtsa: Euskaldunok euskara zertarako daukagun pentsatu behar dugu, eta zer egin behar dugun (edo zer nahi dugun).

ezkerraberri fundazioa

79


Hizkuntzan eragin behar da, beraz. Komunikazio-espazioa hiztunek eratuko dute; oker gabiltza komunikazio-espazioa hedabide batzuek (gutxienek) berez beteko dutela sinisten badugu. Hiztunek egingo dute komunikazio-espazioa, eta espazio aktibo batek hiztun-kopurua gehitzea eragingo du. Izan ere, euskal hiztunen baitan eratutako espazioak erreferentzialtasun propioa sortu eta elikatzen du, eta blaitzen ditu hizkuntzaren gainerako sozializazio guneak ere: familia, hezkuntza eta kalea. Gune horiek ez dira gizarte-egituraren geruza bakanduak; gizarte-ehunaren osagaiak dira guztiak. Gizarte-ehundurak bere erreferentzia-sistema propioa osatu eta elikatzen du horrela, berrituz eta biziberrituz.

80

Gaur, baina, euskaldunok nekez identifikatzen dugu gure erreferentzia-sistema espazio publikoan, oso ahulduta baitago; imajinazioa ere kolonizatu digute beste sistema batzuetako sinboloekin eta horrek, besteak beste gure identitatea gesaltzen du, hizkuntzarekin daukagun edo behar genukeen lotura hausteraino, ahazteraino. Hiztunak ez ezik, erreferentzia-sistema propioa eraikitzeko ere behar dugu euskal komunikazio-espazio sendoa. Horra, bada, nire premisak: erreferentzia-sistema propioa / euskalduna / sendoa.

Euskarazko komunikazio-espazioa behar dugu. Gaur, inoiz baino gehiago, komunikazioak bizi gaitu: Silverstonek (2004) dioen moduan, ezinezkoa da hedabideei ez erreparatzea; hedabidez inguraturik bizi gara; gure bizimoduaren eta egunerokoaren parte dira. Eta horrenbestez, soilik horregatik ere, ikertu eta aztertu beharrekoak. Begi-bistakoa da hizkuntzak zentralak direla hedabideen jardunean: ardatza dira. Komunikazio-espazioari begira gaudenez, hedabideak aztertu beharrekoak dira, eta ezinbestean da kontuan hartu beharrekoa horiek darabilten hizkuntza ere. Grifeuri (2014) jarraiki, ez dago zalantzan jartzerik zer ekarpen egiten dieten hedabideek hizkuntzei, hizkuntza txikiei batik bat, eta are gehiago hizkuntza minorizatuei. Interes publikoko komunikazioan eta espazio publikoan egiten den komunikazioan, medioek egindako ekarpen edo eragin horrek zerikusi zuzena izan du hizkuntzak daukan prestigioarekin eta erabilerarekin. Hala izan da inprentaren iraultzaz gero.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Beraz, hizkuntzaren markora ekarrita, aipa ditzagun zer funtzio betetzen dituzten hedabideek: 1. Hedabideak testuak sortu, ekoitzi eta zabaltzen dituzten erakunde profesionalak dira. Hedabideak testugintzara emanak dira. Kontaketa modu askotarikoak egiten dira hedabideetan. Testuok era askotako kodeak baliatuta osatzen dira, bistan da: idatzia, ahozkoa, irudizkoa, soinuzkoa, keinu bidezkoa, ikus-entzunezkoa, multimedia‌ Mintzaira kode guztiak ez dira linguistikoak, baina polisemiari aurre egiteko bide nagusia hizkuntza dela dirudi (ahozkoa zein idatzizkoa). Testugintzarekin, beraz, hedabideek gizartearen esku uzten dituzte hainbat kontakizun: gertaera historikoak, bizitza apartak eta arruntak, gizarteko kezkak eta mobilizazioak‌ Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko elkar ezagutza‌ Eta, oro har, pertsona, pentsamolde eta gertakizun askotarikoak ikusarazten dituzte, haien lekuko diren heinean. 2. Hedabideek komunitate baten kapital linguistiko eta kulturala erakusten eta nabarmentzen dute etengabe. Egungo hizkuntzen plazan, hedabideek balioa ez ezik prestigioa ere ematen diote hizkuntzari erabiltze hutsagatik: komunikazioaren espaziorako hautatu izanagatik, baliagarri egiten du baita beste hizkuntzen eta beste komunikazio-espazioen aurrean ere. Hedabideei esker, hizkuntza batek bere kultur ondarea sortu eta birsortzen du, eta, hala, munduko kulturei eskaintzen die hain berea eta bakarra duen kultura. 3. Hedabideak hizkuntzaren ikaskuntzarako eskola irekiak dira. Ikaskuntza hori ez da arautua, jakina. Baina egunero-egunero testu kopuru aberats askotarikoak ekoizten dituzte hedabideek, beren irakurle/ikus-entzuleei eskaintzen dizkiete eta, oro har, gizarteko edonoren eskura jartzen dira. Hizkuntzaren ikaskuntza, gainera, ez da inoiz agortzen, etengabe berritzen da, hedabideen jarduera bera bezainbeste. Euskaltegietan nahiz hezkuntza arautuko ikasketetan sarri lantzen dira hedabideetako testuak ikasleekin. Euskarazko estilo liburuak ere ekarri nahi ditut gogora: aipagarria da EITBrena eta, batez ere, Euskaldunon Egunkaria eta Berriarenak izan duten eragina euskararen normalizazioan; laguntza izugarria eskaini diete (oraindik gaur egun ere bai, estilo liburuak ere berritzen baitoaz gizarteko hizkuntza premiei egokitu ahala) idazleei,

ezkerraberri fundazioa

81


irakasleei, gidoigileei, itzultzaileei, euskara teknikariei‌ hizkuntzaren profesional orori. Ez da ahaztu behar, gainera, jatorriz beste hizkuntza batzuetatik Euskal Herrira etorritako pertsonek komunitatera biltzeko ezagutza eta erreferentzia ia bakarrak hedabideetan aurkituko dituztela (immigranteek, kanpotik etorritako ikasleek, turistek‌ ahaztu gabe bertan bizi baina euskal komunitatetik urruti daudenek). Hedabideetan ez da soilik hizkuntza ikasten, herriko iruditeria gogoratzen eta birformulatzen da. Iruditeria ez da soilik fikzioa edo mitologia; esapideak, atsotitzak, ikonografia, musika‌ hori dena ematen digute hedabideek.

82

4. Hedabideak hizkuntza biziberritzeko plataforma apartak dira. Aurreko puntuarekin oso lotuta dator hau. Hizkuntzaren biziberritze hori bi mailatan gertatzen da: alde batetik, hedabideak munduko gertaera eta aurrerakuntzei adi daudenez, horien berri ematen dute eta izendatzeko hitz eta esapide berriak ematen dituzte etengabe. Beste alde batetik, corpusetara biltzen diren hedabideetako testuak hiztegi-sarrerak berritzeko eta gehitzeko baliatzen dira, hizkuntza-normalizazioaren eta estandarizazioaren bidean jartzen dira eta formen aldagaiak aztergai bilakatzen. 5. Hedabideek hizkuntza-komunitate eta kultura-komunitate baten eta inguruko hizkuntzen eta kulturen arteko komunikazioa bideratzen dute. Zubi lana egiteko, itzulpenaren bitartekaritza eskaintzen dute. Munduko beste testu batzuen berri izateko, itzulpenaren beharra sortzen da, ikus-entzunezkoetan batik bat. Eta hori ondo kudeatu behar da: zehazki, fikzioaz ari naiz. Fikzioan, euskaraz sortutako saioek dute arrakasta gehien (galdetu 10-14 urtekoei Goazen! egitea garrantzitsua zen edo ez), beharrik! Baina ondo pentsatu behar dugu beste hizkuntza batzuetako lanak ikusi nahi baditugu, euskarari soilik azpidatzien bidea eman behar zaion. Non, noiz, nola eta zertarako galdetu beharko genuke aurretik. 6. Hedabideek beren identitatea erakusten eta aupatzen dute hizkuntza bat hautatzean. Normalean hizkuntza bakarra hartzen dute propiotzat, eta gure inguruari begiratuta, bi hizkuntza erabiltzen dituzten hedabide horiei erreparatuta esango dugu hizkuntza bat hartzen dutela nagusitzat: eta jakina, nagusia ez dena beti da hizkuntza bera, euskara alegia.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Baina kontua ez da soilik zein hizkuntzatan ematen duten eguneroko komunikazioa: euskara hizkuntza bakar eta propiotzat duten hedabideek nagusiki euskaraz egiten dituzte barne eta kanpo harremanak, euskaraz kudeatzen dituzte enpresak, euskaraz antolatzen dituzte agendak, euskaraz eta ez beste hizkuntzatan munduratzeko hautua egin dute… (Hala ere, askotan behartuta daude hizkuntza handi batera jotzera, hainbat testuri ikusgarritasuna emateko; hori ez zaie gertatzen hizkuntza handiei). Hedabidearen izaera bera euskarari lotuta dagoenez gero, haren izaerari eta nortasunari atxikita doa. Hizkuntza bat hartzen duenean hedabideak bere identitatearen berri ematen ari da: “Nik euskaraz egiten dut: zuk ere egizu euskaraz nirekin”. Eta berdin: “Nik espainolez/frantsesez egiten dut: egizu espainolez/frantsesez nirekin”. Hedabide nagusi tradizionalei loturik identifikatu izan dira orain arte hedabideek bete dituzten funtzio nabarmenenak, arestian aipatu ditugunak. Baina azken urteetan aldaketak gertatu dira komunikazioaren plazan. Hedabideen ekosisteman aktore eta medio berriak sortu dira: Internetek aurrerapen izugarriak ekarri ditu teknologian, eta komunikazio modu berriak bultzatu. Hizkuntza txikiak handien pare iritsi dira sareko arora, baina inoiz baino premiazkoagoa dute besteen mailan jardutea: kalitatezko edukiak eta funtzio mediatiko guztiak (informazioa, trebakuntza, iritzia, entretenimedua) eta orotariko plataformetan eskainiko dituzten kulturek baino ez dute lortuko bizirik irautea (Gifreu, 2014). Hedabideetan agertzen diren pertsonen egitekoan ere pausatu nahi dut begirada: Zer funtzio betetzen dute euskarazko erreferente sinbolikoek hedabideetan? Batetik, euskal hiztunen taldeko persona oso ezagunak direnak espainolez mintzo dira espazio publikoan, jendaurrean, medioetan (baita publizitatean ere) eta sarean, eta liburuak idazten dituzte espainolez, ingurukoek espainola euskara baino hobeto menderatzen dutela eta: lana eta eginbeharrak dituzte tarteko. Inor seinalatu nahi gabe, hizpide hartu dugun gaiari lotuta, galdera hauek saihetsezinak dira: zein da pertsona horiek publikoan espainolez mintzatzearen helburua? euskal komunitatekoak ez direnak gerturatzea? Eta zenbat urrutiratzen gaituzte euskal hiztun taldekoak garenok?

ezkerraberri fundazioa

83


Bestetik, bada alderantzizko fenomenoa ere: zer efektu sortzen dute euskal hiztunengan bereziki ezagunak ez diren pertsonek agerraldi publikoetan euskaraz ari direnean? Euskaraz ikasi zuen lehendakari bat eta ikasi ez zuen beste bat datozkit gogora. Euskadun gehienok harrotasunez beteko gaitu lehenengoaren ahaleginak (zein ideia politiko duten kontuan hartu gabe). Gure hiztun taldeko kide sentituko ditugu.

Euskal hedabideen indartzea. L´accés d´una comunitat lingüística a la plena normalizació de la seva llengua requereix disposar d´un espai de comunicació propi, políticament reconegut, socialment institucionalitzat i funcionalment apte per a tots els serveis de comunicació i cultura en l´era digital en xarxa. Josep Gifreu, 2014. 84

Komunikazioa ez da ideiei, gertaerei eta emozioei buruz egiten dugun informazio truke hutsa. Talde sozial jakin bateko partaide izatea ere negoziatzen da komunikazioan: Esanahien bidez, jarreren bidez, kodearen/hizkuntzaren bitartez… Herri guztiek ez dute era berean osatzen beren identitatea. Hizkuntza izan daiteke herri baten identitatearen ezaugarri edo marka, eta beste batena ez. Hala ere, ez du esan nahi herri horrek beti hizkuntzan oinarritu duenik bere identitatea. Badira historian ezaugarrietan lehentasunak aldatu dituzten herriak ere (May, 2001). Gure herriari dagokionez, gaur inor gutxik ukatuko dio euskarari ezaugarri hori. Hizkuntza herri izaeraren ardatzean jartzen dutenek euskara onartu eta aupatzen dute, jakina, baina euskara nahi edo onartzen ez dutenek ere ezin diote ihes egin auziari, ukatzeko bada ere. Herri identitatearen alde zein kontra egiteko balia daiteke, baina gaur euskara gure herriaren nortasun ezaugarri lehenetarikoa da. Euskarak egiten gaitu diotenentzat, euskalduntasunaren ardatza da hizkuntza. Eta baldintzarik gabe, mugarik gabe onartzen da hiztun taldera bildu nahi duen edonor. Euskara herrigintzan lehentasunezkoa ez dela diotenak espainolez (edo frantsesez) mintzatzen dira, baina euskal identitatea aldarrikatu ohi dute. Azkenik, badira erabat arbuiatzen dutenak ere.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Hizkuntza bat erabiltzeak posizio bat hartzea esan nahi du. Euskaraz mintzatzeko hautua egiten dugunean, solaskideari esaten diogu: “Nik euskaraz, eta zuk?” Geure posizioa ematen dugu, eta besteari argitzeko eskatzen diogu. Horrek muga eta oztopo hainbat aurkitzen ditu gure gizartean, batik bat antzinatik datozen hizkuntza politika genoziden ondorioz (Gifreu, 2014). Politika batzuk aktiboak izan ziren (frankismoan esaterako —baita lehenago ere—), eta gaur egun ere bai (esaterako, espainola edo frantsesa jakiteko derrigortasuna); beste politika batzuk pasiboak dira (adibidetzat: euskararen aldeko politikarik ez egitea hedabide publikoetan), baina guztiek helburu bera izan dute eta dute. Politika aktiboak nabarmenagoak dira (Aznarrek Euskaldunon Egunkaria itxi zuenekoa kasu) eta horiek gure erreakzioa pizten dute, baina politika pasiboak zailagoak dira antzematen eta “horrela” direlakoan onartzeko arriskua dugu (“euskaldunak gutxi dira eta herrigintza espainolez eta frantsesez kudeatu behar da” gisako leloak entzun eta onartzean, esaterako). 85

Gaur gaurkoz, euskal herrian, balantza baten plater banatan irudikatzen ditut euskal hedabideak eta espainolezko hedabideak, edo euskal hedabideak eta frantses hedabideak (nagusiki). Egoera hau estaturik izan ez izanaren ondorio da, baina ez dugu bihar ere edukiko, eta bien bitartean lan egitea tokatzen zaigu. Dakigun eta daukagun guztiarekin, ez baita gutxi (kontrakoa sinetsita/sinetsarazita bagaude ere).

Euskal hedabideak

Hedabide elebidunak

Erdal hedabideak

ezkerraberri fundazioa


Balantza hori ez dago orekan: euskal hedabideen platera erdal hedabideena baino arinagoa da; erdarazkoen platera, pisutsuagoa. Tartean jarri ditut hedabide elebidunak. Jakina, denok ez diogu betaurreko berdinekin begiratuko balantzari, baina denok dakigu desorekan dagoela, eta nola. Fisikako legeen arabera: balantza orekatu nahi izatera, bi bide daude: edo alde batetik pisua arindu edo bestetik kontrapisua jarri: (hau da, erdal hedabideen platerari pisua kendu, edo euskal hedabideen platerari gehitu). Bestela esanda, hauxe egin behar da: erdal medioen presentzia eta funtzioak gutxitu edo euskal medioenak indartu.

86

Euskal hedabideak

Hedabide elebidunak

Erdal hedabideak

Hain sinple eta soil. Hain zail. Zer ibilbide egin beharko litzateke orekara hurbildu eta egonkortzeko? Panorama honekin, etorkizun ez oso luzera begira jarri beharra daukagu: alegia, estrategia bat pentsatzen, programa bat adostu eta antolatzen, koordinatuta lan egiten, jarraitutasunez (bidea luzea dela jakinda), eta herriaren kohesionatzea eta pertsona guztien integrazioa bilatuta. Beraz, euskal hedabideak indartzeko, apustu politikoa egin behar da.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Estrategia indartzailea

Euskal hedabideak

Erdal hedabideak

Hedabide Hedabide elebidunak elebidunak

Zer egin balantza orekatzeko? Epe laburreko eta luzerako estrategiak ondo pentsatu. Lehenik, administraziotik bultzatuta euskal hedabideak, beren egitekoan eutsi eta sendotu daitezen. Aldi berean, hedabide elebidunak ere lagundu beharko dira, euskara gehiago erabil dezaten. Neurriok hezkuntza, familia eta aisialdiko instituzioekin elkarjokoan hartzekoak dira; euren arteko komunikazioak hizkuntza bidez baliatuta gauzatuko baitira. Konexioen dentsitateak gizarte-bilbearen ehundura erakutsiko du: zenbat eta konexio gehiago, are eta gizarte trinkoagoa, elkar komunikatuagoa.

Estrategia indartzailea Erdal hedabideak Euskal hedabideak

Hedabide Hedabide elebidunak elebidunak

ezkerraberri fundazioa

87


Hala, euskal hedabideak eta hedabide elebidunak elkartzera bideratutako indarrak estrategia bakarrean dimentsionatu beharko dira, eta, bide horretan, erdal hedabideak ere beren posiziotik mugitzea espero daiteke. Euskarari zer leku eskaini nahi zaion hedabideetan eta gizartean oro har, horrek emango digu neurria: etorkizunean zelako herria gura dugun, hori definitutakoan, orduan izango gara benetan gai euskara “oztopo ala aukera” izango den esateko. Bien bitartean, nik honela formulatuko nuke galdera: Zein lekutan kokatu nahi dugu euskara munduko hizkuntzen artean? Horren arabera indartuko edo ahulduko ditugu euskal hedabideak ere. Katalanek beren komunikazio-espazioa imajinatu zutenean, katalanaren zentraltasuna ezbaian jarri gabe planteatu zuten. Guk ere hainbesteko ausardiaz planteatu beharko genuke gure espazio komunikatiboa euskara ardatz jarrita. 88

Euskal komunikazio-espazioa definitu gabe eta eratzen hasi gabe gaudelarik, nire ustez, akatsa litzateke gaur egun komunikazio-espazio erdaldunean euskarak zer leku eta funtzio bete behar duen pentsatzea. Aurrerago, askoz aurrerago, akaso; baina lehenik euskal espazio komunikatibo sendoa, erreferentziala eraiki behar dugu. Hor dago egitekoa. Gauzatzekotan hor gauzatuko baita euskal errealitatea (hedabideen, hezkuntzaren, kalearen, eta euskal literatur eta kultur sistema guztiak bat etorrita). Eginkizun hori atzeratzea beste aukera galdu bat izango da. Eta bai, betiko galdua. Orain arte esandakoekin, euskarak komunikazio-espazioa irabazteko bide malkartsuari ekin beharra beste aukerarik ez dut ikusten. Epetan egituratu beharko da, bistan da: egungo euskaldun kopuruak ez baitu ahalbidetzen gauetik goizera aldatzea komunikazio publikoan baliatu beharreko hizkuntza. Horregatik nioen: zer egin nahi dugu euskararekin? Ziurra da kontrako indarrak agertuko direla, barrutik zein kanpotik. Eta prest egon beharko dugu erantzuteko: “Gizarte eraldaketak planteatzeko, behetik ekin behar zaio lanari, lan egingo duten pertsonak behar dira; pertsonek osatzen dituzte hiztun elkarteak (edo komunitateak). Hiztun-elkarteak osatuko du komunikazio-espazioa, eta hortik etorriko da proiektu politiko guztiz aske, zuzen eta burujabea”, (Martí, 2013). Eta gehitu dezadan, bidenabar, bide horretan agintari eta lider sendoak beharko direla.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

Erresistentzia ariketa garrantzitsua da egun euskaraz aritzea hedabideetan, eta, hala, euskal hedabideentzako lehentasunezko tokia sustatu nahi izatea. Hizkuntzaren eta kulturaren biziberritzearekin batera euskarazko komunikazio-espazioa (propioa) aldarrikatzea (ere) subertsiboa da gure artean. Han eta hemen sumina eragiten du, batean eta bestean errezeloak sorrarazten ditu. Zergatik?

89

ezkerraberri fundazioa


Erreferentziak Bourdieu, P. (1985). ¿Qué significa hablar? Economía de los intercambios lingüísticos. Madril: Akal. Fairclough, N. (1995). Media Discourse. Londres: Bloomsbury. Grifeu, J. (2014). El català à l´espai de comunicació. El procés de normalització de la llengua als mèdia (1976-2013). Bellaterra: Universitat Autònoma de Barcelona. Servei de Publicacions. Martí, I (2013). “L´espai del català en la nova societat xarxa”. IN: Grifeu, J. (2014). El català à l´espai de comunicació. El procés de normalització de la llengua als mèdia (1976-2013). (13-15 or.). Bellaterra: Universitat Autònoma de Barcelona. Servei de Publicacions. 90

Silverstone, R. (2004). ¿Por qué estudiar los medios?. Madril: Amorrortu editores. Williams, R. (1971). Los medios de comunicación social. Bartzelona: Península.


NOLA SORTU

ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA

EUSKAL HERRIAN?

6

91

ezkerraberri fundazioa


Monografia honek Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian izeneko jardunaldietako ponentziak biltzen ditu. Josu Amezagak espazio komunikatiboak naziogintzan duen garrantziaz gogoeta egiten du. Germa Capdevilak Kataluniako espazio komunikatiboaren izaerari eta desafioei buruz dihardu. Pilar Kaltzadak sare sozialek eta IKTek eskain dezaketen aukera du mintzagai. Beatriz Zabalondok espazio horretan hizkuntza, euskara hain justu, duen tokia hartu du gogoetagai moduan.

ezkerraberri fundazioa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.