2014 6

Page 8

revista Ezkaba aldizkaria

Kuadrilen Eguna 2014

Fiestas - Jaiak

Arrotxapeko kuadrilak.

Pasa den apirilaren 26an, Errotxapeko kaleetan Kuadrilen Eguna ospatu zen. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, azkenik antolaturiko jarduera guztiak egin ziren. Hiru hilabetez bilduriko kuadrila ezberdinak eta egunean bertan parte hartu zuten bestelako kuadrilak eta auzokideak izan ziren eguna aurrera atera zutenak. Honekin guztiarekin, egunaren lehen orduetan giro bikaina hasi zen. Goizeko 11:30etan Karbonillan hamaiketakoa egin genuen. Bertan poliki-poliki koadrila eta auzokide ezberdinak elkartzen joan ginen. Ondoren, txupina Rotxarangako kideek bota zuten, auzoari egindako ekarpena omenduz. Eskerrik asko

Herri bazkaria La Compasión-en.

Rotxaranga! Txupina bota ondoren kalejira abiatu zen. Bertan ikus zitezkeen koadrilek egindako pankartak, aurten gutxi izan baziren ere. Errotxapeako txoko ezberdinetatik pasata eta pote batzuk hartuta, kalejira Compasion Ikastetxera iritsi zen. Eguerdian, bazkari herrikoia burutu zen eta bazkalostean bingoaz gozatu zuten bertan bildurikoak. Dantzan hasteko unea berriz iritsi zen, orduan Elektrotxapearen eskutik. Kalez kale eta tabernan taberna ibili ondoren, Errotxapeko Peñan amaitu

zen Elektrotxapearen emanaldia. Arratsalde gauean kontzertuak hasi ziren, Kondukta Suizida eta Herabe taldeen eskutik. Gauaren ordu luzeetan, Zokoa tabernan Jai Rimbombante DJa hasi zen, gorputzak mugi eta mugi. Bukatzeko, Koadrilen Eguna posible egin dutenei eskerrak luzatu nahi dizkiegu. Hurrengo urtera arte. Testua eta argazkiak: Errotxapeko Koadrilak

La la grul

La grulla JUGAR A LA GRULLA: Busca la grulla entre los anuncios de la revista y manda una carta a Cárnicas Zaraitzu (Parque de los Enamorados, 7) indicando dónde está.

Alvaro y Alejandro recogen el premio de la Grulla patrocinado por Cárnicas Zaraitzu y premiado con un lote de productos.

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.