"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren hitzaurrea

Page 1




Gogoan hartzeko izenak


© Euskal Memoria Fundazioa ARGITARATZAILEA Euskal Memoria Fundazioa Denak Poligonoa, 200-201 20140 Andoain (Gipuzkoa) IZENBURUA Gogoan hartzeko izenak EGILEA Joseba Zabalza ARGAZKIAK Joseba Zabalza Familien funtsak ARGAZKI-UKITUA AC Imagen SL TESTUAK Joseba Zabalza DISEINU ETA MAKETAZIOA Ainara Gorostiaga Eskubi ITZULPENA Traducciones CCI Itzulpenak LEHEN EDIZIOA 2017ko uztailaren 8an ISBN 978-84-95261-84-7 LEGE GORDAILUA SS-717-2017


Eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan lagundu duten guztiei. Ez ditut denen izenak gogoratzen; jende askorekin hitz egin behar izan dut, dozenaka, ehunka pertsonarekin. Batez ere, eskerrak eman nahi dizkiet pazientzia infinituarekin argazkiak ateratzen utzi didatenei, kasu dokumentatuetan azaltzen diren izen propio guztiei, haien familiei, hurbilekoei eta testigantza eman duten guztiei. Bat edo beste ahazteko arriskuaz kontziente banaiz ere, zerrenda bat egin nahi nuke lekukotasun hutsetik harago era batera edo bestera lagundu didaten pertsonekin. Bertolt Brechten hitzak gogora ekarriz, «haiek guztiak, gizon-emakume guztiok, ezinbestekoak dira»… Eskerrik asko: Tere Sarriguren, Iñaki Egaña, Xabi Hernández, Nagore Mujika, Ainara Esteran, Aiora Etxaniz, Marijo Aizpurua, Martxelo Álvarez, Iñaki O’Shea, Andoni Txasko, Josu Imaz, Ramón Albarracín, Pablo Lorente, Gotzon Zabaleta, Patxi Salinas, Joxemi Jiménez, Josema Etura, Juanfer Rico, Juantxu Izagirre, Enkar Cordón, Elixabete Tejedor, Jesús Mari Zabarte, Kepa Ormaetxea, Joxe Gaztañaga, Aitor Etxabe, Ángel Mari Elkano, Oskar Bizkai, Fermín Pérez Elexpe, Imanol Arburu, Carlos Otxoa, Juan Mari Zulaika, Juan Ramón Garai, Pilar Garaialde, Joxe Miel Asurmendi, Fede Toledo, Jaione López-Aduriz, José Andrés González, Josean Barandiaran, Josu Santesteban, Xabier Pascual, Mari José Barriuso, Amalio García, Ainara Gorostiaga, Beñat Zarrabeitia, Bittor Madariaga, Carlos Cánovas, Juan Arlegui, Iñaki Alforja, José Paulos, Diego Paredes, Eneko Etxeberria, Josu Ibargutxi, Iñaki Revuelta, Javier Fernández, Javi Retegi, Juanjo Díez, Maite Díaz de Heredia, Mikel Martín, Mikel Salvador, Ttotte Etxebeste, Filipe Bidart, Roberto Arias, Sabino Ormazabal, Unai Beroiz, Antonio Peinado, Eduardo Sanz, Gari Garaialde, Josu Jiménez, Joxi Garmendia, Joserra Bustillo, Karmele Urbistondo, Joxean Agirre, Arantxa Erasun, Amaia Esnal, José Mari Esparza, Mikel Buldain, Mikel Soto, Jon Jimenez, Roberto Zarrabeitia, Xabier Irazusta, Arroxa Murua, Daniel Vélez, Pedrín Olalde, Escolástica Salaberria, Sandra Barrilaro, Gemma Serrahima, Isa Rodríguez, Jimi Jiménez, Eneko Etxeberria, Mikel Alonso, Jokin del Valle, Aitor Sorauren, Andoni Elorrieta, Juantxu Larrinaga, Txelu Angotia eta Jesús Mari Arruabarrena. Honako talde eta fundazioei: Euskal Memoria, Goldatu, Ahaztuak 1936-1977, Sestao Gogoan, 3 de Marzo Martxoak 3, Sanfermines 78 Gogoan, Altsasu Memoria, Egiari Zor eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Txalaparta argitaletxeari. Uhagon Kulturguneari eta Markinako Udalari, herriko kartzela zaharrean argazkiak ateratzen uzteagatik. Kuadrillari, Euskal Herrian hain errotuta dagoen instituzio horri, harekin bizi izan baititut nire esperientziak, oroitzapenak eta kontakizunak. Nire familiari: Alai, Illari, Tatiana, José Manuel, Iraia, Naroa, Iván, Iñigo, Nadia eta Maider, beti hor egoteagatik. Gazteek zaharrok bizi genuena eta gure arbasoek bizi izan zutena bizi ez izateko irrikarekin, baina ahaztuko ez dutelako itxaropenarekin.



Aurkibidea Hitzaurrea, Iñaki Egaña 15 Sar hitza, Joseba Zabalza 17 Óscar Ariztoy Amilibia 1949 25 Txomin Letamendi Murua, Turuta 1950 29 Vicente Lertxundi Maioz 1962 33 Koldo Arriola Arriola, Orubixe 1975 37 Anjel Etxaniz Olabarria 1980 41 Iñaki Etxabe Orobengoa 1975 45 Josu Murueta Moratilla 1969 49 Romualdo Barroso Chaparro 1976 55 Francisco Aznar Clemente 1976 55 Pedro María Martínez Ocio 1976 55 José Castillo García 1976 55 Bienvenido Pereda Moral 1976 55 Andoni Txasko Díaz 1976 59 Vicente Antón Ferrero 1976 63 Félix Arnaiz Maeso, Lagun 1969 67 Normi Mentxaka Gonzalo 1976 71 Ricardo García Pellejero 1976 75 Germán Rodríguez Saiz 1978 79 Joseba Barandiaran Urkola 1978 83 Iñigo Cabacas Liceranzu, Pitu 2012 87 Mikel Iribarren Pinillos 1991 91 Gregorio Maritxalar Aiestaran 1977 95 Josu Zabala Erasun 1976 99


Antxone Telleria Mendia 1977 103 Mikel Martínez de Murgia Mendizabal, Mikelon

1972

107

José Benito Mujika Zumeta, Xenki 1972 107 Juan Luis Lekuona Elorriaga, Katu

1984

111

Agustín Arregi Perurena, Txuria 1984 111 Susana Arregi Maiztegi 1990 115 Jon Lizarralde Urreta, Tripax 1990

115

Germán Rubenach Roiz 1990 115 Joxe Manuel Ariztimuño Mendizabal, Pana

1981

119

Mikel Arrastia Agirre 1988 123 Juan Manuel Iglesias Sánchez

1977

127

Joanes Molina Rodríguez, Juantxo

1994

133

Iñaki Quijera Celarain 1979 137 Karlos Saldise Korta 1980 141 José Javier Valencia Lerga 1980 151 José Javier Alemán Astiz 1982 147 Manuel Santacoloma Velasco 1980 151 Mari Paz Ariño Barón 1980 151 Pacífico Fika Zubiaga 1980 151 Liborio Arana Gómez 1980 151 Agustín Irazustabarrena Urruzola, Legrá

1985

155

José María Etxaniz Maiztegi, Potros

1985

155

Sabin Etxaide Ibarguren, Eskumotza

1985

155

Iñaki Asteasuinzarra Pagola, Beltza

1985

155

Juan Fernando Rico Rollón 1986 159 Fermín Urtizberea Ugartemendia, Ximon 1987

163

Ildefonso Salazar Uriarte, Melli 1989 167 Yolanda González Martín 1980 171


Jesús Mari Zubikarai Badiola, Jhisa

1980

175

Jaime Genetxea Generabarrena 1980 179 Iker Ibarluzea González 1980 179 Jesús Mari Arrazola Ania, Txiki

1978

183

Alberto García Mármol, Ruso 1978

183

Iñaki Garai Legarreta 1975 187 Blanca Salegi Allende 1975 187 Jesús Mari Markiegi Aiastui, Mutriku 1975 191 Enrike Gómez Álvarez, Korta 1979 195 Rosa Zarra Marín 1995 199 David Salvador Bernardo 1977 203 Mikel Salegi Urbieta 1974 207 Marcelo Gartziandia Aierdi 1982 211 Mikel Arregi Marín 1979 215 Javier Batarrita Elexpuru 1961 219 Jesús Mari García Ripalda 1975 223 Juan Bautista Goikoetxea, Txapela

1972

227

Oriol Solé Sugranyes 1976 233 Roberto Aranburu Uribarren 1978

237

José María Iturriotz Garmendia, Zapa

237

1978

Jokin Altimasberes Escos 1980 241 Paulo Garaialde Jauregizabal 1982 245 Luis Mari Elizondo Arrieta 1980 249 Miguel Mari Arbelaitz Etxeberria, Portu 1980 249 María José Bravo del Valle

1980

253

José Miguel Beñaran Ordeñana, Argala

1978

257

Roberto Pérez Jauregi 1970 263 Pedro Jesús Etxeandi Iturri 1975 267


David Álvarez Peña 1977 271 Mario Álvarez Peña 1981 275 Oihane Errazkin Galdós 2004 279 Iñaki Ojeda Martín de Butrón, Txapel 1984 283 Txabi Etxebarrieta Ortiz 1978 287 Manuel Mari Garmendia Zubiarrain, Korta

1976

291

Bernardo Astiazaran Otamendi, Indio 1993

295

Koldo López de Gereñu Otxoa de Aspuru

299

1975

Rafael Gómez Jauregi 1977 303 Ángel Berrueta Legaz 2004 307 Víctor Fernández Otxoa 1995 311 Ttotte Etxebeste Etxegoien 1988 315 Didier Lafitte Chamodot 1984 319 Luis María Zabaleta Media, Luisma

1986

323

Alejandro Auzmendi Ilzarbe, Satza

1986

323

Bakartxo Arzelus Arzelus 1986 323 Jon Anza Ortúñez 2009 327 Julia Lanas Zamakola 2014 331 José Luis Cano Pérez 1977 335 Francisco Aldarondo Badiola 1979 339 José Ramón Goikoetxea Bibao

1985

343

Manuel Fuentes Mesa 1977 347 Víctor Manuel Pérez Elexpe 1975 351 Javier Larrauri Apaolaza 1975 355 Patxi Añorga Azpiazu 1979 359 Felipe Baz González 1979 363 Victoriano Agiriano Cortázar 1982 367 María Ángeles Barandiaran Larrañaga

1982

367


Felipe Sagarna Ormazabal, Zapa

1980

371

Juan Carlos Alberdi Martirena, Krakas

1988

375

Joseba Asensio Artaraz, Kirruli 1986 379 Anjel Mari Galarraga Mendizabal, Pototo 1986

383

Inaxi Zeberio Arruabarrena 1988 387 Eustakio Mendizabal Benito, Txikia

1973

391

Roke Méndez Villada, Poeta 1974

395

José Luis Mondragón Elorza, Morico

1974

395

Rafa Delás Aizkorbe, Txapas 1984

399

José Mari Izura Sanz, Pelu 1984

399

Pedro María Isart Badiola, Pelitxo

1984

399

Dionisio Aizpuru Arbelaitz, Kurro

1984

399

Jon Paredes Manotas, Txiki 1975

403

Juan Antonio Aranguren Mujika, Iharra 1972

407

Jokin Artajo Garro 1969 411 Alberto Asurmendi Arina 1969 411 Joxelu Geresta Mugika, Ttotto 1999

415

5.657 419 Joxe Arregi Izagirre 1981 423 Joxe Bernardo Bidaola Atxega, Txirrita 1976

427

Mikel Zabalza Garate 1985 431 Víctor Belandia Andonegi 1947 437 José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra 1980

441

Joxean Lasa Arostegi 1983 445 Joxi Zabala Artano 1983 445 Hipólito Berasategi Alcalde 1936 449 Pedro Uriguen Perea 1937 453



Hitzaurrea Iñaki Egaña

Lehenengo aldia zen era horretan hausnartzen nuela. Milan Kundera errepasatzen ari nintzela topo egin nuen kontzeptu horrekin estreinakoz. Huskeria bat iruditu zitzaidan, idazlearen hitzak erabiltzearren. Hilabete batzuk geroago, hala ere, iruditu zitzaidan ideia horretan bazegoela egia bat. Urteak igarota, nire hausnarketa sendo-sendoa izan zen. Kostaldetik gure mendi sakratuetara iristen diren hodei beltzak gorabehera, gure oroimenen lurrunkortasuna gorabehera, bizitzaren hutsalkeria gorabehera, iragana berreskuratzean badago zerbait asebetetzen gaituena. Memoria poetiko deitu zion Kunderak: hunkitu gaituen hori erregistratzea, gure bizitza eder bihurtzea paradoxak elkarren gainean pilatuta. Leize-zulo galduetan zigilatu eta bideratutako ahanzturari aurre egin itsas azalera igotzea –kortxoa enbataren erdian bezalaxe– lortu duten gizon-emakumezkoen erreparazioa da memoria poetikoa. Hainbestetan saiatu dira adierazten zer gogoratu behar dugun eta zer ez, hainbeste diru inbertitu dute lobotomia kolektiboa egiten, ezen, joera horren aurka egiten dugunean, konplazentzia hedatzen baita gure artean. Poesiaren bertsoek, aurkakoa adierazten badute ere askotan, antzinako borroka-abestiak gogora ekartzen dizkigun musika bat bereganatzen dute. Brotxa erraldoi-erraldoi batek –faxismoarenak– ezabatutako dozenaka mila gizon eta emakumeren bizitzak berreskuratu, eta desmemoriaren misilen aurkako ezkutua gainditu genuen. Berrogei, berrogeita hamar urte iragan behar izan ziren gerra tragikoa, atzeguardiako exekuzioak, tortura, kartzela eta erbestea eragin zituen estatu-kolpea

amaitu zenetik. Jarleku urdineko ministro batek –Barne-ministroa, halako aferetan nahasia, beraz– esan zuen bezala, gerra galdu genuen orduan, eta kontakizunaren gudua irabazten saiatzen ari gara orain. Egia da, neurri batean. Ez gara oroimenaren, memoriaren gudua irabazten saiatzen ari, dagoeneko irabazia dugu eta. Gernika hegazkin aleman eta italiarrek bonbardatu zuten, Francok eta Molak hiria jomugatzat hartuta. Valcaldera ikararen estreinako agertokia izan zen. Atxiloketa-zentro klandestinoak ugariak izan ziren atzo arte. Kuarteletan eta komisarietan, gorrotoan hezitako hainbat agentek emakume atxilotuak bortxatu zituzten. Memoria poetikoak hainbeste eta hainbeste biktima besarkatzen ditu, ezen nolabait ere Eguzkiaren Hiri bilakatzea lortu baitu, etsien eta ahaztuen itxaropenerako, Tommaso Campanellak zioen bezala. Adiskidetasunezko eta maitasunezko lurralde agindu bat; Campanellak berak 1602an Espainiako Koroaren aurkako matxinada batean agindua, bidenabar esanda. Kartzelan amaitu zuen filosofoak horregatik; sedizioa eta subertsioa leporatuta esango genuke gaur. Existitzen da hiri hori. Larre zabal bat hedatu da, ibaiak, basoak, gaueko suak hartzen dituena, elkarrizketak haritzen adarren artean hegaldatzen direla, eta abegi egiten diegu han gure aurretik izandako gizon-emakumeei, besoz beso atzeman gintuzten gizon-emakumeei. Bereizi ere ez genituen bereizten gehienak. Baina, azkenean, begitarteak marraztu, eta beren egunerokoak osatu genituen. Gainerakoekin, hots, adiskide hurbilekoenekin, malkoak xukatu genituen, eta geure

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

15


Hitzaurrea

buruari agindu haien oroitzapenari eutsiko geniola, adore-izpirik geratu bitartean. Gogoan hartzeko izenak / Nombres para recordar, Joseba Zabalzaren lan itzela, beste harri-koskor bat da zeregin horretan. Eta jakina da diamante-egile trebe batek harribitxi bilaka dezakeela harri-koskorra. Sigmund Freuden harea-pikorraren metafora ere baliozkoa zaigu: harea-pikorra ostra batean sartzen da, oharkabean sartu ere, nabarmenkeriarik gabe, epe esturik gabe; eta, halako batean, perla bilakatzen da, oharkabean bilakatu ere, nabarmenkeriarik gabe, epe esturik gabe. Kolektiboak Eguzkiaren Hiriaren memoria poetikoa osatuko du. Zabalzaren tratatua zentzumenen atzean ezkutatzen da, alegoriaren eta errealitatearen artean lausotutako erretratua baitakar haren irudiaren indarrak. Ahaztuak, berriro ere, emakumeak, gizonak, amak, seme-alabak, ilobak dira. Botere ahalguztidun batek zokoratuak eta kamera batek izaera itzuli eta berreskuratuak. Exekutatuak, jipoituak, torturatuak, jazarriak. Alegia, Kunderak berak idatzi zuenez: ÂŤNolakoa gizon-emakumeen borroka boterearen aurka, halakoa oroimenaren borroka ahanzturaren aurkaÂť. Erbesteratuak eta ahaztuak berreskuratzeko asmoarekin sortu zen Euskal Memoria, gezurrari egiarekin aurre egiteko asmoarekin, giza egoera ebolutiboaren alde borrokatzeko asmoarekin; izan ere, gure ustez, elkartasunaren, berdintasunaren eta desberdinarekiko begirunearen printzipio unibertsal handiak dira egoera horren oinarriak. Lan eskerga, espazio musikal partekatu batean txertatua, homerikoa ere bai batzuetan; berreskuratzea ere poesia egitea delako, neurri batean.

16

GOGOAN HARTZEKO IZENAK


Sar hitza Joseba Zabalza

Ez

dut gogoratzen zenbat denboran izan nuen ideia burutan, baina bai, ordea, non eta noiz erabaki nuen lan honetan murgiltzea; Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan honetan, alegia. Etxera bidean nindoan, autoz, eta irratiko albiste batek atentzioa eman zidan. «Bortizkeria terrorista» hizpide harturik, «ETAren ingurukoak» kontakizuna manipulatzeko egiten ari ziren ahaleginaz mintzo ziren. Gatazkak biktima bakarrak eragin zituela adierazi zuten, hitzez hitz. Horrek, nolabait, berretsi egiten zuen Manuel Fragarentzat Gasteizko sarraskian aritu zen ezpata-mutilak –hots, Rodolfo Martín Villak– botatako esaldia: «Gureak akatsak dira; haienak, krimenak». Hau da, argi eta garbi geratu zen zer politika mota erabiliko zuen Espainiako estatuak iraganerako, orainerako eta gerorako, haren poliziei, informazio-zerbitzuei edo estoldei gehiegikeriak egotziz gero. Eta sumindu egin nintzen. Lehenik, hurbilekoenez oroitu nintzen: Josu Basajaun, AEK-ko nire irakaslea; Mikel Castillo, Katu tabernako betiko laguna; Mikel Iribarren, lagun ona, ondo-ondotik jaurtitako ke-poto batek ia-ia hila... Gero, beste batzuk etorri zitzaizkidan burura: Joxi eta Josean, Josu Muguruza, Santi Brouard, Mikel Zabalza… Zergatik ez dituzte inoiz aipatzen? Non daude izen horiek guztiak historia horretan? Ahapeka otoitz egiten hasi nintzen; aitonarengandik hartutako ohitura bat, ziur asko. Zenbat aldiz ez ote nintzen, bada, haren ondoan eseriko «partea» ikusteko, eta zenbat aldiz ez ote nituzkeen entzungo haren marmarrak eta biraoak Buruzagia agertzen zenean? Neure buruari agindu nion zer edo zer egin behar nuela.

Etxera iritsi, eta ordenagailuaren aurrean eman nuen arratsaldea, datu eta izenen bila, memoriarekin lanean ari diren erakundeen webguneetan. Pentsatu nuen ideia ona izan zitekeela Txalaparta argitaletxera jo eta proiektua aurkeztea. Hausnartzen hasi nintzen zer ekar lezakeen argazkilari dokumentalista batek ahanzturaren aurkako prozesuan. Nahiko ongi nekien nola ekin halako lan bati, zer filosofiarekin jorratu, baina ondu gabe zegoen oraindik. Halako batean, proiektuak kitzikatuta, presak hartu ninduen. Zer edo zer egin beharra zegoen, eta berehala behar zuen. Buda argitsua ni... Argitaletxekoak bat zetozen nirekin: zerbait egin beharra zegoen, eta, izatez, zerbait egiten ari ziren. 2009an sortu zen Euskal Memoria fundazioa, herri oso baten memoria itzaletik ateratzeko xedez. Orduan, Gernikako seme-alabak. Euskal Herria 1960-2010 liburua taxutzen ari ziren. 2013ko abenduan, Durangoko liburu-azokan kide egin, eta liburua besapean eraman nuen etxera. Ordu txikietara arte geratu nintzen liburua irakurtzen: erdia baino gehiago behingoan irakurri nuen, gainetik bada ere. Kontatzen ziren istorioetako batzuk ezagutzen nituen, gogoratzen nituen; are, haien lekuko izana nintzen. Beste batzuk, aldiz, ezezagunak ziren niretzat. Eta harrituta gelditu nintzen ohartzean zer-nolako mina eragin zuten Espainiako estatuak eta errepresio-aparatuek gure herrian. Eta hori ez zen ez ahazteko ez alboratzeko moduko kontua, inolaz ere. Ehunka biktima ziren, hirurogeiko hamarkadatik kontatzen hasita. Zirrara sortzen zidan horrek; amorratu egiten ninduen. Izan ere urte haietan guztietan bizi izandako guztiak arrastoa utzi zidan haurtzaroan eta, jakina, bizitza guztian.

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

17


Sar hitza

Izan ere, jaio nintzenetik, egoera politiko eta sozialak toki handia izan du beti gure etxean; ezinezkoa zen kaleko zarata aintzat ez izatea. Oihuak, korrikaldiak eta gomazko piloten zarata izan ziren belaunaldi oso baten haurtzaroa girotu zuen sinfonia. Gurasoen etxean, ke-potoek terrazan egiten zuten zaratak durundi egiten du oraindik ere; ongi gogoratzen dut zer-nolako ikara ematen zigun. Langileak eta ikasleak barrikadak jartzen ari zirela esnatzen ginen, eta poliziak gomazko pilotak botatzen ari zirela lokartzen. Gure kasuan, gainera, aitonak kontatzen zigun zein ongi biziko ginatekeen Franco hilko balitz eta errusiarrak planetako jabeak izango balira; soldadu errepublikanoa izan zen aitona, eta Madril defendatzen ari zela zauritu zuten. Aitaren Renault 8aren eserlekuetan familia osoa etzanda geundenekoa da gure garaietako egoera politikoari buruz gogoan dudan lehen irudia. Sarasate pasealekuan geunden, sanferminetan, eta Polizia kargatzen ari zen. Anaia txikia negarrari eutsi ezinik zegoen, ama hura lasaitzen saiatzen bazen ere. Senar-emazte gazteak ziren gurasoak orduan, eta hiru seme-alaba ginen gu (ni nintzen nagusiena). Autoz auto zebiltzan poliziak, miatzen. Gu ikusi, eta aurrera jarraitu zuten. Zerbait berria, desberdina topatzen nuen estreinako aldia izan zen hura; ikara sentitu nuen estreinako aldia, nik uste. Lehen irudi horretatik harago, beste asko ere baditut gogoan, noiz eta non gertatu ziren zehazki jakin gabe, baina garbi iraun dute oroimenean. Eta gero eta gehiago dira, gogoratu ahala. Goiz batean, langile batzuk pasatu ziren gure etxe aurretik, Iruñeko Sanduzelai auzoan; Landabenetik zetozen, manifestazioan, eta zera oihukatzen zuten: «Huarte, kabroia, hormara». Gogoratzen dudan estreinako borroka-oihua da. Gogoan dut bizilagunek «alferrak» oihukatzen zietela grisei balkoietatik, pertsianen atzean ezkutatuta. Pilotakadaz kaleko atari guztietako kristalak hautsi zituztela ere gogoratzen dut, baita nola ibiltzen ziren gazteak trenbidetik Poliziari harriak botatzen ere, eta mutil-talde bat, nire lagun Cristóbalen anaia tartean, gure terrazaraino iristen ziren metalezko egituretatik igotzen, poliziengandik ihesi. Behin, «gaixo-plantak» egiteko esan zidan aitak, Arrotxapean jarri berri zuten barrikada bat autoz zeharkatzen utz ziezaguten. Eta oso ongi egin nuen papera, nonbait. Askatasunaren Ibilaldian, bere aitak etxean ezkutatuta zeukan ikurrina ateratzea otu zitzaion nire lagun Feliperi. Bizi gi-

18

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

nen kaleko izkinan kokatu (Repáraz doktorea kalea), eta ikurrina astinduz agurtu genituen ibiltariak. Haren amak ikusi gintuen arte iraun zuen agurrak. Beldurra zen nagusi garai haietan. Feliperen familian, gainera, aitonaz oroitzen ziren oraindik, Mendabian fusilatuetako bat baitzen. Errieta ederra egin zioten Felipe gizajoari. Beste gertakari bat ere ikusi nuen handik, farmaziaren ondotik, ikastetxera joateko autobusa hartzen genuen tokitik: Xefe Sarasola eta Jokin Pérez de Viñaspre hil zituen operatiboa. Argi eta garbi gogoratzen dut eraikinetako teilatuetan zebiltzala poliziak. Polizia eta lapurretan jolasten ari zirela esan ziguten; segurtasun-perimetrorik ere ez zuten jarri, pentsa. Manoli gure bizilagunak kontatzen zuen mutiletako batek «Kendu, andrea» esan ziola hil baino lehen. Handik gutxira, ia nire munduaren muga izaten hasi zen izkina hura. Izan ere, hantxe apuntatu ninduten lehen aldiz arma batekin. Nire lagun Juanjo eta biok hizketan ari ginen, eta, halako batean, polizia bat korrika agertu, eta apuntatu egin gintuen. Autoen artean ezkutatu ginen. Gogoratzen dut nolako izu-aurpegia jarri zuen gure amak konturatu zenean Poliziari irekia ziola kaleko atea (larritu-itxurak egin baitzituen hark), eta gogoratzen dut nola aritu zen ama agintari polizialekin hizketan (ezkutatuta zeudenez galdetzen zioten). Gogoratzen dut Ramón jaunaren seme mutua keinu bidez adierazten joa zutela (igogailu batean harrapatu zuten, beste batzuekin batera). Gogoratzen dut Jesús Mari bizilaguna eromen-krisi betean labana bat hartuta kalera jaitsi nahian uniformedunen aurka egiteko, eta gogoratzen dut aitak hura atxiki izana. Gogoratzen dut ama, berriro ere, ziztu bizian kalera irteten esan ziotenean aita atxilotua zutela poliziekin eztabaidatzeagatik. Eta, hazi bitartean, zenbat aldiz ez nuen entzungo Socorro bizilaguna Poliziaren jipoiak kontari, eta zenbat aldiz ez nuen sentituko inbidia apur bat Beatrizek kalean gertatzen zen guztia ikus zezakeelako gu baino bi solairu gorago bizi zelako. Urte askoan, erabakita neukan goiko solairuetan erosiko nuela, handitan, etxebizitza bat, kalean gertatzen zen ezer gal ez nezan. Egun batean, Cristinak, Beatrizen ahizpak, Que se vayan (Alde hemendik) izenburuko liburua utzi zidan. Behin ez, hamaika aldiz irakurri nuen. Bereziki hunkigarria egiten zitzaidan kontrol batean eraildako mutil baten gorpua, sabela josita, erakusten zuen argazkia. Noiz edo noiz eskatu zidan arren, ez nuen inoiz izan hura itzultzeko asmorik, eta apalategian daukat oraindik.


Bizipen horiek egokitu zitzaizkidan, baina historiak aspalditik zekarren hori dena besapean. Hasiera batean, hirurogeiko hamarkadatik gaur arteko aldia bildu behar zuen lanak, baina zerbait zintzilik geratua zitzaigun. Lana hala antolatuz gero, nolabaiteko arrazoia emango nieke irakurketa sinplistenei: bortizkeria oro ETArekin sortu eta jarduera armatua amaitzearekin bukatu da. Eta gezur biribil-biribila da hori. Sirokoari basamortuan ate bat jartzea bezain zentzugabea da oroimenari horma bat jartzea. Kasu askotan, ohartu nintzen ahaideen testigantzek iraganeko egoeretara eramaten gintuztela. Oraina eta iragana elkarrekin lotuta zeuden. Batzuetan, biktimen ahaideak errepresaliatu politikoak izanak ziren Gerra Zibilean. Beste batzuetan, txapeloker baten silueta betiko gorde dute erretinan, halabeharrez, bai aitona batek, bai haren bilobak. Badira frankismoan hiltzera zigortu eta «demokrazia»ren balek eraildako preso politikoak. Rafael Gómez Jauregi ELAko kide historikoaren heriotza datorkit burura, 1977ko amnistiaren aldeko astean. Lanaren irakurketak eliptikoa izan behar zuen, ezinbestez. Argi eta garbi eduki behar da noiz hasi zen bortizkeriaren zikloa, ezin baita ulertu herri honek jasan duen bortizkeria politikoaren historia, besteak beste, gertakari hauek aintzat hartu gabe: Gernikako bonbardaketa, Nafarroako fusilamendu masiboak, hobi komunak, Ondarretako edo Saturrarango kartzelak, diktadura kriminalaren 40 urteak. Ezinezkoa da. Alegia, kontatzen diren kasuetako batzuk 1958a baino lehen –hots, ETA sortu baino lehen– gertatu ziren, ETA tiro egiten hasi baino lehen. 2011ko urriaren 20an, ETAk su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri eta jarduera armatua behin betiko uzten zuela esan zuen. Sei hilabete geroago, Ertzaintzak ondo-ondotik jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas Liceranzu erail zuen, Bilboko Kirruli Herriko Tabernaren aurrean. Gure herriko kaleetako bortizkeria polizial eta politikoaren azken biktima izan da. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen «gizatasun-keinu» bat zela Iñigo biktimen zerrendan sartzea, baina horrek «ez dakar aitortzea Ertzaintza izan zenik heriotzaren erruduna». Baina errealitateak erakusten du heriotza politiko, saihesgarri, lotsagarri, azpikari eta nabarmena izan zelako sartu zutela zerrendan. Bakoitzak nahi duen moduan engaina dezala bere burua.

Hasiera batean, kasuak non gertatu ziren, han jarri nuen arreta, toki fisikoetan. Baina, egia esan, aspalditik erakartzen ninduten tokiok. Izan ere, Endarlatsatik, Aldapetatik edo Debako Itziarko gainetik igarotzen nintzenean, saltoka hasten zitzaizkidan izenak buruan. Non gertatu zen, zehazki? Jendea pasieran zebilen toki horietatik, ezeri erreparatu gabe, baina estatu-krimenen, bidegabekeria zitalen eta erailketen lekuko mutuak ziren. Ekintza haiek pertsona askoren bizitza aldatu zuten, are gehiago aintzat hartzen bada ez zela errudunik aurkitu edo, aurkituta ere, ez zitzaiola zigorrik jarri. Tokiren batean, lore sortaren bat ere bazegoen. Zergatik da hain garrantzitsua guretzat norbait hiltzen den tokia? Agian, gure pentsamendu magikoan aurki dezakegu erantzuna, sustrai judu-kristauak dituen herentzia kulturala baita, edo Carl Gustav Jungek aipatzen zuen inkontziente kolektiboan, gizatasunaren memoria kolektiboa baita. Ez dakit. Norbait hiltzen denean, beraren esentzia gorputz fisikotik askatzen dela sinesten dugu, modu irrazional baina kontziente batean sinetsi ere. Arima da batzuentzat; kontzientzia, besteentzat. Fededun izan edo ez izan, denok pentsatzen dugu toki berezia dela. Heriotza bortitz, antinatural, ustekabeko eta bidegabe batek markatutako tokia, magia tragikoz blaitua, magia goibelez blaitua. Horrenbestez, ulertu nuen toki fisikoak funtsezkoak zirela lanerako. Eta familiek berek berretsiko zidaten gero. Ezinbestez jorratu beharreko beste elementua familia zen. Andoni Esparza Gallastegi lagunak –orain dela zenbait urte zendua– behin baino gehiagotan esan zidan, gaiaren garrantzia hizpide hartzen genuenean, ezinbestekoa litzatekeela biktimak ez ezik ahaideak ere ikusaraztea, aurpegia jartzea haiek pairatutako sufrimenduari. Ez dut esango faltsuak direnik «Gogoan zaitugu», «Inoiz ez zaitugu ahaztuko» eta antzeko esaldi erabili eta usatuak, baina bai politikaren eta adimenaren alorrari egokitzen zaizkiola, sentimenduenari baino gehiago. Argi geratu zait, ordea, mamitu, gorpuztu egiten direla familiaren ingurune hurbilekoan. Gertutasunak bihurtzen du heriotza mingarri. Tokien eta ahaideen sintesi, sinbiosi horrek gidatuko zuen, beraz, lanaren bilakaera. Izan ere, minaren eta sufrimenduaren errealitatera hurbiltzeko aukera ematen zidaten biek, biktimen eta ahaideen egia eta historia jendeari erakusteko aukera. Orduan erabaki nuen ahaideei ar-

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

19


Sar hitza

gazkiak egin behar nizkiela. Gertaeraren tokian egin behar nituen, gainera, ahal izanez gero. Haiekin hitz egin eta proiektua azaltzea izan zen hurrengo urratsa. Eta ez da batere erraza izan. Gehienetan, bitartekari batek –lagun baten lagun batek– telefonoz deitu, eta zer egin nahi nuen azaltzen zien gutxi gorabehera. Aringarri ederra zen hori niretzat. Beste batzuetan, aldiz, ez nuen bitartekaririk topatu, eta igerileku baten ertzean banengo bezala sentitu nintzen, uretara bota ez bota. Ezbaika, bueltaka, denbora aurrera zihoala... Nolabaiteko garaipen bat izaten zen, txikia bazen ere, itxaroteari eutsi ezinik deiak egitea. Isilik entzun ohi zuten hariaz beste aldekoek, baina, solasaldia luzatu ahala, galderak egiten hasten ziren, gaian murgiltzen. Inork ez zidan brau eskegi telefonoa; ez dut gogoratzen behintzat. Ezezkoak eta isiluneak, ordea, bai, jaso nituen, espero bezala; ulertzekoa zen. Bestalde, hildakoak ezagutu nahi nituen: zer ilusio zituzten, zer amesten zuten, nolakoa zen haien ahotsaren tinbrea, urratsen soinua… Horretarako ere, argazkiak behar nituen, beren bizitzen irudiak. Baina nortasun-agiriko argazkiek ez zuten balio, maskara hutsa baitira nolabait; izan ere, norberaren pertsonalitatea eta bizi izandako guztia ezkutatzen dira patata hitzaren ondoren eta irribarre behartuaren atzean. Familia-albumetan murgildu behar nuen, ahal zen neurrian, beren mundura gehiago hurbiltzeko eta ulertzeko. Lan honen ezaugarri nagusietako bat izan da hori; asmo handinahia, zinez. Oso erronka zaila izan da. Garai haietan, ezohikoa zen argazkiak egitea; mirari bat zen ia. Alderantzizkoa da egun, ordea, ia zerbait mekanikoa baita, magiarik eta alkimiarik gabea, kontsumoak sustatutako masa-kulturara bideratutako produktu bat, hutsala. Milaka ditugu, eta gutxitan iristen dira ordenagailutik harago. Horregatik, bakar batzuk baino ezin izan dizkidate utzi. Kasu batzuetan, poliziek eraman zituzten oroigarri horiek, miaketetan, atxilo, betiko, eta, agian, txosten goibelen baten barruan egongo dira egun, hautsez beteriko artxibategi batean. Lortu –berreskuratu, esan behar nuke– ahal izan dudan guztia ageri da liburuan. Halaber, oso argi nuen biktimak zirelako eta heriotza bortitza sufritu zutelako interesatzen zitzaizkidala pertsonak, bakoitzaren militantzia politikoa gorabehera. Giza alderdia axola zitzaidan; ez nuen aukera politiko baten edo pentsatzeko modu baten aldeko aldarri bat egin nahi.

20

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

Ildo horretatik, hasiera-hasieratik erabaki nuen inor ez zegoela sobera, eta horixe esan diet liburuan parte hartu duten ahaide guztiei. Bitan baino ez didate esan ez zutela parte hartu nahi liburuan bildutako hildakoetakoren bat erakunde armatu bateko kidea zelako. Halako kasuetan, begirunea erakutsi diogu elkarri. Izan ere, ni ez nengoen muga hori zeharkatzeko prest, ez bainuen inkongruentea izan nahi; ez nuen egin nahi besteek egiten duten hori, hots, biktimak beren traza morala kontuan hartuta sailkatu. Kasuak oso desberdinak dira, baita protagonistak ere. Batzuk eskuan arma bat zutela hil ziren; beste batzuk toki jakin batetik igarotzen ari ziren, besterik gabe; baina bai batzuek bai besteek isiltasuna baino ez dute jaso urtetan eta urtetan erakundeen aldetik, isiltasuna eta, hainbat kasutan, gutxiespena. Era berean, pentsatu nuen bizi guztirako kalte fisiko edo psikologikoak jaso zituztenak ere sartu behar nituela liburuan, hildakoez gain; eta halaxe egin dut. Psikologikoak ere bai, Paco Etxeberria buru duen ikerketa-taldeari Eusko Jaurlaritzak torturaz enkargatutako txostenaren datuak ikaragarriak baitira. Sei mila kasu baino gehiago egiaztatu dira jada. Eta gainerako zaurituak, zer? Zenbat begi ez ote zituzten lehertu gomazko pilotek? Zenbatek ez ote zuten jaso balazoren bat? Zenbat jende ez ote zen larriki intoxikatu istiluen aurka poliziek jaurtitako ke-potoak arnasteagatik? Zenbat hezur ez ote zituzten hautsi borra eta kulata-kolpeek? Iñaki Egaña Euskal Memoria elkarteko lehendakari eta historialariak dioen bezala: «Herri oso bat dugu inbentariatzeko». Atariko hau bukatu baino lehen, barkamena eskatu nahi diet liburuan ez agertzeagatik gutxietsita senti daitezkeen familiei. Aldagai ugari hartu behar izan ditugu kontuan kasuen zerrenda osatzeko: nola hil zen biktima, zer herrialdetan gertatu zen, ea orduan bezala iraun duen tokiak, zer gorputz polizial edo parapolizial zeuden tartean, zer-nolako oihartzun mediatikoa izan zuen, zer neurritan ezagutzen duen jendeak, eta abar. Biktima guztiak irudikatzea eta ordezkatzea izan da nire helburua, izan kasu jakin baten bidez, izan antzeko beste baten bidez. Nombres para recordar / Gogoan hartzeko izenak, dena den, ez zen sortu lan historiko zehatz eta zorrotz bat izateko asmoarekin. Ez nuen jakingo nola egin hori, ziur asko. Kazetaritza-lan bat izateko ere ez zen sortu. Saiakera fotografiko bat izan nahi zuen, hasiera-hasieratik. Ez


nuen inolako asmorik egia (ba al dago kontzeptu abstraktu eta subjektiboagorik?) zehaztasunez eta zorroztasunez bilatuko zuen liburu batean korapilatzeko. Nire egia da hau, nirea eta isiltasuna zuzenean pairatu dutenena. Nolabait, auzolanean jorratu dira testuak, bestek irakurri eta ontzat eman ondoren argitaratu baitira. Historia berrikusi nahi badu, bestelako liburuetara jo beharko du irakurleak. Lehenengo liburu historikoei buruz ari naiz, datuak biltzea xede zuten haiei buruz, ezinbestekoak izan baitira, zinez, esku artean duzun hau argitaratzeko. Nire helburua fotografiatu ditudan pertsonen bizipenetan sakontzea izan da, haiengana berotasun handiagoz hurbiltzea, liburura hurbilduko direnen bihotza ukituko duen lan bat egitea. Handinahiegia izan da, agian, helburua. Irakurleek emango dute epaia. Bukatzeko, eskerrak eman nahi nituzke. Ohorea eta plazera izan da niretzat pertsona horien esperientzia latzak partekatzea. Orain dela gutxi arte ezezagunak ziren batzuk lagunak ditut egun. Asko ikasi dut ia jaiotzen garenetik bihotzean barrena darabilzkigun sentimendu sakon-sakon haiei buruz. Asko ikasi dut gorrotoari buruz, barrutik jaten gaituen eta nor bere moduan otzantzen saiatzen den piztia horri buruz. Asko ikasi dut elkartasunari eta bakartasunari buruz ere. Eta asko ikasi dut baldintzarik gabeko maitasunaz, betiko irauten baitu eta orotariko hesiak gainditzen baititu, bai fisikoak, bai denborazkoak, bai dimentsiozkoak. Ezintasuna eta amorrua sentitu dut. Askotan sentitu dut, etxera bidean, norbait ahanzturatik berreskuratua nuela; eta asebete egin nau horrek, halakorik esateak pedante samar iruditu balezake ere. Maitasun handia sentitu dut utzi gaituztenekiko, beren argazkiak ikusten ari nintzen bitartean, eta haiekin hizketan sumatu dut noiz edo noiz neure burua. Gogorra izan da lan hau egitea, baina, aldi berean, bizitzan gertatu zaidan gauza onenetako bat. Master trinko bat izan da niretzat, pertsona hobea egin nauena, herri oso baten oroimen kolektiboaren zati –hots, nire haurtzaroko mitologiaren zati– diren emakume, gizon eta tokiak ezagutzera eraman nauena. Emakumeak gogora ekarri nahi nituzke hemendik, oroimenaren zaindariak baitira: haiei esker mamitu da lan hau, eta ondoan izan ditut beti, hutsik egin gabe, baldintzarik ezarri gabe. Susan Sontag saiakera-idazlearen hitzak abiapuntu hartuta (Gizonezkoen jokoa da gerra; hiltzeko makinak badu sexua: maskulinoa), esan genezake oroimenaren pisuak ere baduela sexua: femeninoa. Mila esker guztioi.

GOGOAN HARTZEKO IZENAK

21



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.