Imagenes en tension: sobre la ausencia y la presencia del cuerpo

Page 15

“Harvester/Cosechadora” lanak zauritik bertatik hitz egiten digu gorputzaren esperientziari buruz, gatazkaren edukiontzi gisa. Sara Lagunak Maite Dono poetarekin batera egindako bideo honek lur gainazal bat noraezean zeharkatzen duten bi emakumeren arteko harremana erakusten digu. Batek besteari tira egiten dio; bigarrenak ez du gogor egiten, arrastaka doa, behera begira eta bi torlojurekin lurra iltzatzen eta ildaskatzen duela. Ekintzak bi emakumeek nahitaezko esperientzia baten bilketa partekatzeko egiten duten erritual bitxia aurkezten digu; zauria partekatu eta gorputz batetik bestera igarotzen da, bi aldeak min ariketa arrotz batean elkartzen dituen mekanismoa sortuz. Lurrean egindako zuloek sorrarazitako soinua eta pixkanaka sortzen den arrastoa dela eta, ikuslea ebakiaren erdian kokatzen da, gorputzean bertan sortutako ebakian. Gorputzaren mimesia ikus daiteke; gorputza bera paisaia bezalakoa bihurtzen da, gorabeheratsua, lehorra eta etsaitasunezkoa. Harvester/Cosechadora nos habla desde la herida, sobre la experiencia del cuerpo como un contenedor de conflicto. Este video realizado por Sara Laguna en colaboración con la poeta Maite Dono, nos muestra la relación de dos mujeres que errantes recorren una superficie de tierra. Una tira de la otra, Ella no opone resistencia, la mujer arrastrada, boca abajo, clava y surca la tierra con dos tornillos. La acción plantea un extraño ritual donde ambas mujeres comparten la recolecta de una experiencia forzosa; la herida se comparte y se reparte de un cuerpo a otro, generando un mecanismo donde la partes se alían en un extraño ejercicio de dolor. El sonido provocado por los surcos a la tierra y la huella que se va creando hacen que el espectador se sitúe en el centro del corte, corte provocado en el cuerpo mismo. La mímesis del cuerpo, en donde éste se convierte al igual que el paisaje en un lugar azaroso, árido y hostil.

Harvester/Cosechadora, DVD 00:02:12 Loop.

Sara Laguna 15


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.