3 minute read

ZABALDUZ KOOPERATIBA ELKARTEA

Next Article
KONFEKOOP

KONFEKOOP

Zabalduz: “10 urte esku hartze sozialaren ereduaren aldaketa sustatzen pertsonaren bizitza kalitatea lortzeko”

Hamar urte bete dira aurten Zabalduz Gizarte Ekimeneko elkarteak bere ibilbidea hasi zuenetik. 2012an, UBA adingabeentzako Harrera Egoitzako langile talde batek lankidetza proiektu bat hasi zuen Agintzarirekin (Gipuzkoako Foru Aldundiak nerabe eta gazteentzat zuzendutako larrialdi zerbitzua zeraman elkartearekin), garapen komunitarioaren eta ekonomia sozialaren balioak eta ikuspegia partekatuz. 2014ean, Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarte mistoa eratu zuten. Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatibak urteak daramatza babesgabetasun eta gizarte bazterketa egoeran dauden nerabe eta gazteekin esku hartze sozialaren esparruan lanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sareko hainbat errekurtso erresidentzial (larrialdiko egoitza, emantzipazio eta inklusio pisuak, egoitzak…) kudeatzen ditu. Horrez gain, esku hartze komunitarioaren eta inklusio soziolaboralaren esparruan ere, beste hainbat proiektu berritzaile dituzte eskuartean. Zabalduzek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan garatzen du bere jarduera, izaera sozioedukatiboko eta psikosozialeko zerbitzuak emanez, komunitario eta espezializatu gisa, Gipuzkoan eta Nafarroan. 2018tik hazkunde izugarria izan du Zabalduzek eta bazkide kopurua asko hazi da; 2020an 27 bazkide ziren, 2021ean 63 eta 2022an 32 sarrera eduki dituzte, 90 pertsona bazkide izatera iritsi arte. Horrez gain, bazkideak ez diren 88 langile dituzte Gipuzkoan eta 12 Nafarroan, orotara 165 plaza erresidentzial eta plaza ez erresidentzialetan 280300 pertsona atenditzen dituztenak.

Advertisement

Jon Amallobieta: “Zabalduz Kooperatiba Elkartearen helburua, kontsolidatzen den postu bakoitzeko bazkide bat izatea da” Jon Amallobietak (Ondarrua, 1974) ia bi urte daramatza Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatibako zuzendari nagusi bezala. Gizarte Hezitzailea da bera eta 2014an hasi zen lanean Zabalduzen. Kooperatibismoaren baloreak balioan ipintzen ditu eta gauza guztien gainetik azpimarratzen du, Zabalduz, gizarte-ekonomiaren esparruko balio humanista sakonetatik abiatuta, gizarte-ekintza hazteko eta zabaltzeko asmoz sortu zela.

Zeintzuk dira Zabalduzek dituen ekintza-lerro nagusiak?

Gaur egun, Zabalduz Koop. Elkarteak hainbat zerbitzu publiko espezializatu kudeatzen ditu eta gizarte-premia berriei -eta ez hain berriei- erantzungo dieten proiektu berriak sortzen ditu. Hiru ekintza-ildotan hedatzen da: babesgabetasun-egoeran edo zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekiko esku-hartze soziala, gizarteratzea eta laneratzea eta esku-hartze komunitarioa.

Babesgabetasun edo zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekiko esku-hartze sozialean zein proiektu edo zerbitzu azpimarratuko zenituzke?

Zabalduzek Donostiako Larrialdiko Harrera Zentroa (UBA) eta Segurako Emantzipazioa Prestatzeko Zentroa kudeatzen ditu. UBA Gipuzkoako adingabeak babesteko sistemaren sareko titulartasun publikoko zentro bakarra da, eta hau 2018an txiki geratu zela ikusita, Segurako Emantzipazioa Prestatzeko Zentroa sortu zen. Honek, 32 plaza ditu eta horietatik ia guztiak inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak dira. Era berean, bi proiektu berritzaile nabarmenduko nituzke, GazteOn SareLan eta Trapezistak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kudeatzen ditugunak, hurrenez hurren. Ahaztu gabe, noski, gizarteratzeko laguntza duten etxebizitzen programaz eta Kideak programa esperimentalaz, familia-laguntzarik gabeko gazte migratzaileei arreta integrala emateaz ari baita Nafarroan: 35 plaza bizitegi-baliabideetan eta 15 mentoria sozialean.

Eta gizarteratze eta laneratzean?

BATZEN, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema azpimarratuko nuke. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala du xede. Enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-23 urte arteko gazteen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi da eta horretarako Harrera enpresa eta formakuntza zentruen arteko lankidetzarekin kontatzen dugu. Era berean, 2020tik Beterri-Buruntza eskualdeko enplegu sozialeko ekosistemaren dinaminazio-zerbitzuaren kudeaketaz eta gizarteratze soziolaboralaz arduratzen gara.

Esku-hartze komunitarioa

Zenbat udalekin lankidetzan Zabalduzek hainbat zerbitzu kudeatzen ditu. Hernaniko udalarekin AUZOZAINTZA Sare Publiko-Komunitarioa programa jarri dugu martxan Maitelan Kooperatibarekin elkarlanean. Proiektu honek bakardade egoera hauskorrean dauden Hernaniko adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea du helburu. HERRIA BIDELAGUN programaren baitan, bakardade egoera hauskorrean dauden edo sentitzen diren Legorretako pertsonak identifikatu eta herriko komunitatearekin lankidetzan pertsona hauen inklusio komunitarioa sustatzeko akonpainamendu programa kudeatzen dugu. Oiartzungo zaintza ekosistema publiko-komunitarioa Zabalduzen esku dago. Proiektu honek elkarlan publiko-komunitarioaren bidez, bakardade egoera hauskorrean dauden Oiartzungo adineko pertsonen (+ 55 urte) bizi kalitatea hobetzea du helburu. Azkenik Oreretako udalarekin dugun BIDELAGUN programa dugu: Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da.

Zabalduz, Koop. Elk., es una cooperativa de trabajo asociado, sin ánimo de lucro y de iniciativa social que se constituye hace casi una década por un grupo de profesionales que deciden asociar su trabajo, desarrollado en un centro de acogida de titularidad foral en Gipuzkoa, ante el cese voluntario en la provisión del servicio de la entidad proveedora. Inicialmente Zabalduz Kooperatiba Elkartea cuenta con un pequeño número de personas socias y con el objetivo de crecer y extender la acción social desde profundos valores humanistas en el marco de una economía social. El crecimiento de Zabalduz desde 2018 ha sido muy significativo hasta llegar a las 90 personas socias que tiene en la actualidad. La entidad desarrolla su actividad en la Comunidad Autónoma del País Vasco y en la Comunidad Foral de Nafarroa, prestando servicios de carácter socioeducativo y psicosocial de tipo comunitario y especializado. Hoy en día atienden 165 plazas residenciales y entre 280 y 300 plazas no residenciales.

This article is from: