5 minute read

MIBA

Next Article
JAIO DIRA

JAIO DIRA

MIBAk proiektu kooperatiboa indartzen jarraitzen du lehen sektorearen mesedetan

MIBA se ha convertido en un referente del sector por su volumen de ventas y por la fuerte organización de la empresa En la filosofía de trabajo de nuestra cooperativa , la colaboración está muy arraigada y tiene una larga trayectoria

Advertisement

MIBA Nekazal kooperatibak Markinan hasi zuen bere ibilbidea 1963 urtean inguruko baserritarrei laguntza emateko helburuarekin. Pentsuak, ongarri eta haziak, belarra, fitosanitarioak eta abereentzako nutrizio aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien eta Zerbitzuen sektoreetan lan egiten duen ERKOP taldekoa da, Mondragon Korporazioko nekazaritzako elikagaien dibisiokoa. Gaur egun MIBA Kooperatiba sektoreko erreferente nagusi bilakatu da bere salmenta-bolumenagatik eta enpresak duen antolaketa sendoagatik. MIBAren jarduera-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa eta ondoko probintziak hartzen ditu gaur egun eta dituen lan guneetatik, Etxebarria, Markina, Mungia, Igorre eta Itziarretik alegia, zerbitzu eta produktu sorta zabala eskaintzen die bere 1000tik gorako bazkide eta bezeroei. Miba Koop.Elk. Kooperatibaren lan-filosofian elkarlana oso errotuta dago eta ibilbide luzea du. Azken bost urteetan MIBAk pentsuak fabrikatzen dituzten Goimar eta Piensos del Norte enpresak barneratu ditu kooperatiban hauekin akordioetara iritsi ondoren eta negozioen bategite- eta kontzentrazio-prozesu arrakastatsuak gauzatu ditu. Urte honetan gainera Itziarreko INEKO kooperatibarekin batu da, proiektu kooperatiboa indartuz. Josu Ogiza: “Sektorearen etorkizunari begira indarrak batzea ezinbestekoa da”

Zazpi urte daramatza Josu Ogiza Gerediagak (Eibar, 1964) MIBAko gerente lanean. Honen lan ibilbidea mundu kooperatiboari lotuta dago erabat. 23 urte zituela Eroskiko Elorrioko biltegian hasi zen lanean udako kontratu batekin eta handik gutxira lan-bazkide izateko aukera eman zioten eta bertan egin ditu 28 urte lanean. Almazenean hasi, barne promozioaren bidez denden mundura salto egin eta 19 urteren epealdian Eroskiko 4 hipermerkatu desberdinen zuzendari izan zen (Eibar, Gernika, Arrasate eta Abadinokoak). Ogiza da MIBAn azken urteetan gauzatu dituzten integrazio prozesu ezberdinen protagonista.

“El mayor reto de cara al futuro es intentar hacer un proyecto referente de Euskadi”

Kontuan izanik Goimar eta Piensos del Norte enpresak ez zirela kooperatiba, zaila izan al da MIBA Kooperatiban integratzea?

Goimar eta Piensos del Norteko kasuak ez dira izan berdinak. MIBAk 2016.urteko uztailean Piensos del Norteko fabrika erosi zuen, (jabea gure Mondragon taldeko Laboral Kutxa

zen). Garai hartan MIBAk 33 langile zituen eta Piensos del Norteko 10 langileak bere plantillan jaso zituen. Erosketa hau MIBAren estrategiarentzat garrantzi handiko unea izan zen. Euskadiko fabriken artean handienetarikoa bihurtu ginen, mota guztiko produkzioko abereentzako pentsua eginez eta ordutik aurrera medikatutako pentsua Etxebarriako fabrikan zentralizatu genuen bezero berriak lortuz. Bost urte hauetan 12 pertsona jubilatu dira eta plantilla gaztetu egin dugu eta zuzendaritza talde berria bi enpresatik etorritako langileekin osatuta dago. Beraz langile, bazkide eta bezeroen integrazioa lasaia izan da. Goimarreko kasua desberdina izan da. Honen jabetza Mungiako bi familiek zuten eta 2020. urteko urrian MIBAk Goimar erosi zuen. Bi urte hauetan gure helburua nagusiena, bai Miba zein Goimarreko betiko bezeroei gauzak gutxi aldatzea izan da, eta horregatik “Goimar” marka mantentzen dugu eta oraindik ez dugu integratu MIBAn. Batuketa hau 2023 urteko hasieran emango da. Mibaren estrategiara begira, Goimar bereganatzeak “Pentsu Ekologikoaren” atala hobeto ezagutzeko aukera emango digu. Goimar erosi ondoren hirugarren fabrika bat daukagu eta hiru hauetatik bi Mungian.

Negozio ezberdinak bateratzearekin Kooperatibak bere plantillako lanpostuak berrantolatu behar izan ditu?

Orain dela 7 urte MIBAren fabrika bakarra eta bulego nagusiak leku berean zeuden, Etxebarrin. Hortik aparte hiru nekazal denda zituen, Markina, Igorren eta Aretxabaletan. Aramaion ustiategi baten jabe zen, eta toki horretan Grupo AN-rentzat ugalketarako oilazkoak hazten zituen. Dena antolatzen zen Etxebarritik. Laster 4 fabrika martxan edukiko ditugu, eta beste 4 denda. Nahiz eta eraikinak desberdinak izan, gure helburua antzeko prozesuak ezartzea izango da, bai fabriketan baita dendetan. Antolakuntza aldetik aldaketa batzuk egin ditugu sukurtsal bakoitzean arduradun bat ipiniz; gure ordainsari-sistema ere egokitzea erabaki genuen eta horretarako Hazinnova programarekin kontatzen dugu eta esperientzia oso ona izan da. Orain bertan MIBA Taldean 54 langile gara, eta horietatik 20 langile-bazkide, 29 kontratu finkoko langileak, eta bakarrik 5 behin-behineko kontratukoak. Urte honetan beste 10 bat bazkide egin nahi ditugu. Kooperatiba ereduan sendo sinisten dugu eta lan-bazkide gehiago egitea da guru helburua.

Zein da zuen negozio bolumena?

2021. urtean, Miba eta Goimarren artean 35,5 milioi euro saldu zituzten, eta emaitzak 180.000 eurokoak izan ziren, beraz salmentekin konparatuz 0,5% soilik. Kontutan izan behar da gure enpresak kontsumitzaile bazkideak dituela eta gure helburu handienetakoa beraientzat prezio onak lortzea dela. Sektoreko enpresak orokorrean salmentekin konparatuz, emaitzetan %1a dute, eta azkenengo 5 ekitaldietan guk ratio horretara heltzea lortu genuen, baina 2021ko urtea, lehengaien igoera zela eta, oso gogorra izan zen sektorearentzako eta gehienbat baserritarrentzako, eta gu nekazal kooperatiba garenez ezin ginen salbuespena izan, beraz gure margen komertzialak murriztea erabaki genuen. 2022a iaztik zetorren erregaien igoerarekin hasi genuen, eta ondoren Ukrainako gerraren ondorioz lehengaien prezioak, gure kasuan zerealenak, sekulako igoera izan zuten. Gure margen komertzialak oso txikiak direnez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza berezi bat jasoko dugu, ahal denik eta gehien pentsuen prezioei eusteko. Beraz salmenta kopuruan eurotan gehiago fakturatuko dugu, baina urtean zehar pentsua garestiagoa egon delako, nahiz eta pentsu toneladatan iazko zifra berean bukatu. Emaitzak iaz bezala %0,5 izatea espero dugu.

Momentu honetan fusio edo integrazio berriak aurreikusten dituzue?

Aurten Ineko kooperatibarekin elkartu gara eta handik beste dozena erdi bat langile jaso ditugu. Batuketa honekin beste pausu bat eman dugu pentsu fabriken sektorea indartzeko. Baina lehen sektorea indartzeko beste pausu batzuk eman behar dira, eta beste akordio mota batzuk gauzatzea komeni da. Akordio hauek inguruko elikagai katearen barruan dauden agente guztiekin lortzea komeni da: zerealistekin, abeltzainekin, sektoreko hainbat elkarteekin, Jaurlaritzarekin, distribuzio enpresa eta dendariekin, etab… Gaur egun baditugu zenbat akordio, baina areagotu egin behar ditugu. Gure eskuak zabalik daude sektorearen alde dagoen edozeinekin harremanetan jarri eta akordioak lortzeko. Aurrera begirako erronka handiena, MIBAtik tira eginez Euskadiko proiektu erreferente bat egiten ahalegintzea da. Ez dakit lortuko dugun baina momentu aproposa orain dela sentitzen dugu. Sektorearen etorkizuna ez da itxaropentsua, baina gehienetan, gauzak beltz ikusten direnean, indarrak elkar batzeko momentu egokiak izaten dira. MIBA barruan, lan pila bat daukagu eta hemen gabiltza buru-belarri gure barneko prozesuak hobetu nahian. Sektorea konfiantzarik gabe dago eta denon artean konfiantza sortu behar da; iraunkorrak izateko eta gure enpresak berrizteko, denok dirua irabazi behar dugu, lehen sektore osoak irabazi behar du. Eredu kooperatiboan sinesten dugu eta gure burua Mondragon Taldearen barruan baino ez dugu ikusten. Enpresa handi baten barruan, lanak aurrera ateratzeko zerbitzu gehienak eskura dituzu, eta edozein gauzarako enpresa barruan mugitzen jakitea da inportanteena. Enpresa txiki bat garatzeko “munduarekin” gehiago harremandu behar zara eta hori oso aberasgarria da. Ardura hau edukitzeko aukera eman zidatenekin oso eskertuta nago eta lanean gelditzen zaizkidan urteetan, atzetik datozen bazkide eta langileentzako etorkizunera begira proiektu ilusionagarria eta eraginkorra martxa onean jartzea dut helburu. Gu gaur eta orain hemen gaude aurrekoak egindako lanari esker, eta gauza bera eskaini nahi diegu atzetik datozenei. Herentzia hau da mundu kooperatiboaren helburu handienetakoa!

“El futuro del sector no es demasiado esperanzador, pero son momentos adecuados para unir fuerzas” “El sector está desconfiado y hay que generar confianza entre todos”

This article is from: