alkarren barri 180

Page 3

Zulo baltzetik askatasunaren argira

Hain luzaro eta arduraz bizirik ondo ondoan konponezin ta borrokak izango ziran zuloan garraztasunik ostera inork ez dau agertu kanpoan itxialdian gizabidea babestu dabe osoan.

Meategia itxi da ez da barriz zabalduko langileek soldatarik ez dabe eskuratuko lanpostu gabe soldata gabe zeri deutse oratuko duintasunezko garapenera zelan arraio helduko?

Bat-batean gertatu da istripu bildurgarria urtenbide izpi gabe meategia itxia hogeita hamahiru gizon barruan trantze estu ta larria mundu osoak Txile aldera itzul bihotz ta begia.

Teknikaren arrakastaz danak dakarrez argira erreskate harrigarriz zorion-pozez lurbira buruzagiak txaloz ta agurrez harropoztu egin dira hobe leukee behar-baldintzen eratzaile on balira!

Meatzari aurpegi baltz agian eskolan labur birika apika kedar bihotza ostera samur lotsatu gabe belaunikatuz Jainkoari lehen agur beste guztiok izten gaitula hunkituta zur eta lur.

Lontzo Zugazaga El rescate de los mineros ha costado 14 millones de euros, casi medio millón por minero. Según los especialistas en las “minas del hambre” 167 € bastarían para rescatar a un niño de las garras de la desnutrición; esto es, un 0,033% de lo que ha “costado” salvar a un minero. azaroa2010

3

comunicaciónalkarrenbarri nº180

Basamortu lakarrean bizi iturri garratza ezeuki ta behartsuen ogibide urri latza lurraren errai sakonenetik atara guraz ikatza ilunpean ta izerdi patsez irabaziz esperantza.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.