asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA
2014 IRAILA-URRIA
5
Lamiategi bizitegi bihurtzeko bidean Bi eta hiru logelako 32 etxebizitza libre eraikiko dituzte 2016. urtea amaitu aurretik, gazte asteasuarrak udalerrian bertan gera daitezen
Lamiategi ingurunea kiroldegi atzealdean dago, igerilekutik eta bidegorritik gertu. Iakes Gibelalde etxebizitzen arduradunak adierazi duenez, "toki atsegin eta lasaia" da, "beharrezkoa den guztitik hurbil" dagoena. Eta etxebizitzei buruzko azalpen zehatzak eman dizkigu: "32 etxebizitza libre izango dira. Horietatik 24, hiru logeladunak; eta 8 atiko, bi logeladunak. Denak terraza handiekin, orientazio ona eta mimoz pentsatutako barne antolaerarekin; oso erosoak.
Soto solairu bakarra izango du blokeak. Bertan, etxebizitza bakoitzarentzat garaje irekia eta haren atzean trasteleku itxi bat eraikiko dira. Horrenbestez, guztira, 32 etxebizitza, 34 trasteleku eta 38 garaje".
NORK BERE ERARA EGOKITZEKO MODUA Altzariak izan ezik, gainerako guztia osotasunean emango zaie bezeroei. Apainketa kontuak eroslearen gustu pertsonalerako utziko baitituzte. Gibelaldek azaldu du bezeroek garbi izan behar dutela primerako kalitatezko materialak izango dituztela, bai kanpoaldean, bai barnean, "xehetasun guztiak bazter utzi gabe". Bestalde, norbanakoaren premien arabera guneak egokitzeko aukera ere emango diete bezeroei: "Lamiategin, espazioak diseinatzeko aukera emango diegu bezeroei, nork bere
2014 IRAILA-URRIA
Sustatuz sustapen etxeak bultzatuta, Sukia eraikuntza enpresak 32 etxebizitza eraikiko ditu Lamiategin, 2016. urtea amaitu aurretik. Etxebizitza libreak izango dira, eta sustapen irekia izan arren, asteasuarrek izango dute horiek eskuratzeko lehentasuna. Era honetan, "herritarrei eta batik bat gazteei udalerrian bizitzen geratzeko bidea ireki nahi izan diegu", adierazi du Pili Legarra alkateak.
1