AsteasuElkartuz 24 - 2020 urria

Page 1

UDAL ALDIZKARIA 2020 URRIA

GARAI ZAIL ETA ARRARO HONETAN,

bizitzak aurrera jarraitzen du

24


Asteasu

San Pedro eguna ospatu genuen Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta, Asteasuko Udalak herritarrekin izandako bilera ireki batean, S. Pedro eguna soilik ospatzea erabaki zuen. Herritarren eguna izan zen, eta antolatutako ekitaldiak giro lasai eta goxo batean igaro ziren.Herriko txistulari eta trikitilariak alaitu zituzten gure kaleak. Haurren ekitaldian, herri-Kirol, musika kontzertua eta bertso saioan jende dexente hurbildu zen. Ez dira ohiko festak izan baina zerbait ospatu behar genuela ikusi zen , eta horixe egin genuen. Garai hauetan Kultur sektorean ekintzek jasan duten gainbehera kontuan hartuta ahal izan genuen eiñean gure bultzadatxoa eskeini nahi izan genien.

2020 URRIA

Mila esker zuen portaera arduratsuagatik!

2


Asteasu

Día de San Pedro Teniendo en cuenta la especial situación de este año, el Ayuntamiento de Asteasu, decidió celebrar únicamente el día de San Pedro.

Fue el día de los asteasuarras y los actos organizados transcurrieron en un ambiente tranquilo y agradable. Los txistularis y trikitilaris alegraron con su música nuestras calles. Tanto en la actuación para los niños-as, Herri Kirolak, el concierto de música y los bertsolaris se congregó bastante gente. No han sido las fiestas al uso pero teníamos que celebrar algo y es lo que hicimos. El sector cultural se ha visto muy mermado en la situación actual, y con estos actos quisimos aportar nuestro pequeño grano de arena.

2020 URRIA

¡Gracias por vuestro comportamiento responsable!

3


Asteasu

Udalekuen balorazioa Aurten, gainontzeko ekimen asko bezala, urtero antolatzen diren udaleku irekiak aurrera eraman ahal izan ditugu, Covid-19ak baldintzatuta bada ere. Aurrez, ekainaren erdialdean, gurasoekin bildu ginen eta udalekuak aurrera eramatekotan zein baldintzatan izan beharko luketen azaldu zitzaien. Bizi genuen egoera ikusita, aisialdiko jardueraz gozatzeko aukera izan zezaten, jarduerak segurtasun neurri guztiak beteta burutuko genituela adierazi zitzaien. Gurasoak baldintza horietan ere (adinkako talde txikiak, eskuak garbitzeko gelak, herritik kanporako goiz pasarik gabe... ) beraien haurren izen ematea gauzatuko zutela esan ziguten. Azken batean, haurrek elkarrekin egoteko benetako beharra zutela nabarmendu zen konfinamenduan asteak eman ostean, beraz, martxan jarri ginen.

2020 URRIA

Begiraleen lan poltsa atera genuen eta beharrezko ikastaroa egin ondoren, 14 begirale kontratatu ziren lanerako.

4

2 urtetik hasi eta 12 urtera arteko 106 neska-mutilek eman zuten izena eta ekainaren 30ean gurasoekin taldekako bilera informatiboak burutu ondoren, uztailaren 6ean Udaleku Irekiak abiatu genituen.

Aurten, ez dira frontoian bakarrik elkartu, aurreko urteetan bezala, haur talde bakoitza herriko leku ezberdinetan egon dira. · Eskola txikiak. · Eskola. · Kultur etxea. · Lizardi etxea. · Frontoia. Talde bakoitzak egunero bere plana antolatu eta burutzen zuen. Eguraldia lagun zenean, astelehen, asteazken eta ostiraletan, igerilekuan bukatzen zuten goiza. Uztailaren 18an, egun bateko etenaldia egin behar izan genuen, Eudelek, Osasun Sailetik jasotako gutun bat udalei igorri ondoren, hala ere, uztailaren 21ean berriro martxan jarri ginen. Balorazio positiboa izan da gurea, haurrak eta begiraleak oso pozik ibili dira eta gurasoek ere horrela jakinarazi digute. Mila esker, parte hartu zenuten haur eta guraso guztiei!!!! Datorren urtera arte!!


Asteasu

Valoración de Udalekuak

Aurtengo udako igerileku zerbitzuaren balorazioa

Este año también hemos podido llevar a cabo las colonias abiertas que se organizan todos los años aunque, como muchas otras iniciativas, condicionadas por el Covid 19.

Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta, herritarrekin adostu zen igerilekuak irekitzea, hainbat baldintzen menpe.

A mediados de junio, nos reunimos con los padres-madres para compartir las medidas a las que estaba condicionada su organización, en cuanto a la adopción de la seguridad necesaria. No obstante se valoró que los niños-as necesitaban de actividades de ocio, después de estar tanto tiempo confinados. Los presentes se mostraron dispuestos a realizar la inscripción, y nos pusimos en marcha.

Bi hilabetez irekiak egon dira, uztaila eta abuztu osoan eta jendearen balorazioa oso ona izan da. Egia da, aurten ezin izan ditugula eguneko sarrerak onartu eta denak abonatuak izan behar zutela. Aforoa ere mugatua izan du, sar zitekeen % 60ra murriztua egon baita legez. Orokorrean, irekitzeak suposatu duen kostua 47.210 eurotakoa izan da. Aldiz abonuekin izandako diru sarrera, 16.530 eurotakoa izan da. Beraz aurtengo balantzea 30.680 euroko galera utzi du.

Sacamos la bolsa de trabajo de monitores y realizaron, al igual que otros años, una jornada de formación. De todos los inscritos se contrataron 14. Se inscribieron un total de 106 niñas y niños de entre 2 y 12 años y tras mantener reuniones de información grupal con sus padres y madres, se dio inicio a los Udalekuak el 6 de julio. Este año no se han juntado en el frontón, como otros años, sino que los grupos han estado dispersos por el municipio: · Las escuelas pequeñas. · La escuela. · Casa de cultura. · Casa Lizardi. · Frontón. Cada grupo organizaba y ejecutaba diariamente su propio plan. Cuando el tiempo acompañaba, los lunes, miércoles y viernes terminaban la mañana en la piscina. El 18 de julio tuvimos que hacer un receso de un día debido a una carta remitida por el departamento de Sanidad, a través de Eudel, pero el 21 de julio se pudo volver a retomar la actividad.

Esan behar da, aurreko urtean ere nahiz abonatu gehiago izan, hiru hilabetez irekita egon denez, 32.000 euroko galera utzi zuela. Beste udal zerbitzuak bezala, defizitarioa izaten da, baina herritarrek asko estimatzen dute honelako instalakuntza bat herrian bertan izatea.

Apertura del servicio de piscina durante el verano Dada la especial situación de este año, la apertura de la piscina se acordó en una reunión celebrada con los vecinosas. Se ha prestado el servicio durante dos meses, en julio y agosto, y la valoración de los usuarios-as ha sido muy positiva. Este verano no se ha podido efectuar la venta de las entradas de día, y solo los abonados han tenido acceso. También, por ley el aforo ha estado limitado al 60%. El gasto general que ha supuesto la apertura ha ascendido a 47.210€, y los ingresos de los abonos han sido de 16.530€.

Gracias a todos los niños-as y padres-madres que habéis participado!!!! ¡¡Hasta el año que viene!!

El dato del año anterior, con mayor número de abonados, pero con una apertura de tres meses generó un déficit de 32.000€. Al igual que todos los servicios municipales, el de la piscina también siempre resulta deficitario, pero los vecinos-as aprecian mucho la existencia de este servicio en el mismo municipio.

2020 URRIA

Por lo tanto, el déficit ha ascendido a 30.680€. La valoración ha sido positiva, tanto por parte de los niños-as, los monitores y los padres y madres.

5


Asteasu

ASTEASU, ADUNA, ZIZURKIL ETA LARRAULGO UDALAK

Saseta defentsa sistemaren lan arkeologikoak bultzatu ditu Aranzadi Elkartearen laguntzarekin Urteak daramatzagu lau udalen artean gerra zibilean gure inguruetan osatu zen “Saseta Defentsa Sistemaren” aztarnak aztertzen. Orain arte gazteen Auzolandegi formatuan egin ohi dira lana hauek, baina aurten Aranzadiko arkeologoek egin dituzte, gaur egun egoerak ez duelako ahalbideratu gazteak bertaratzea. Errepublikarrak eratutako hainbat lubaki topatu dituzte eta horiekin osatzen ari dira gertatutakoak. Gure bailara izan zen lehen defentsa sistema osatu zen tokia. Denaren berri emateko prentsaurrekoa egin zen Asteasuko udaletxe azpian, joan den abuztuaren 28an. Bertan parte hartu zuten lau herritako alkateak, Aranzadiko arkeologoak, eta Foru Aldundiko ordezkariak.

LOS AYUNTAMIENTOs DE ASTEASU, ADUNA, ZIZURKIL Y LARRAUL

2020 URRIA

impulsan los trabajos arqueológicos del sistema de defensa Saseta con la ayuda de la Sociedad de Ciencias Aranzadi

6

Llevamos varios años estudiando, entre los cuatro ayuntamientos, los restos del “Sistema de Defensa Saseta” que se formó en nuestros alrededores durante la guerra civil. Hasta ahora estos trabajos se han realizado en formato de Campos de trabajo juvenil, pero este año han sido los arqueólogos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi quien los han llevado a cabo, dado que la situación actual no ha permitido la asistencia de jóvenes.

Se han encontrado varias trincheras construidas por los republicanos y poco a poco vamos conociendo mejor los acontecimientos. Nuestro valle fue el lugar donde se formó el primer sistema defensivo. El pasado 28 de agosto se celebró una rueda de prensa en el Ayuntamiento de Asteasu, para dar a conocer los trabajos realizados. En la misma participaron los alcaldes-alcaldesas de los cuatro municipios, arqueólogos de Aranzadi, y representantes de la Diputación Foral.


Asteasu

Suspendida la feria de Septiembre

Irailaren 27an ospatzekoa zen ganadu eta artisau azoka bertan behera geratu da. Bi arrazoi nagusirengatik erabaki da aurtengo azoka ez ospatzea: alde batetik, Covid-19a, eta bestetik, ganaduari eragiten dion IBR gaitzaren inguruko kontrol protokoloak.

Covid-19aren eraginez, azoka antolatzeko araudia asko zorroztu da; arauetako bat postuen artean mantendu beharreko distantzia da, eta horrek urtero jarri izan diren postu kopurua asko murriztea eragiten du. Ganaduari eragiten dion IBR gaitzarenak ere eragin handia izan du erabakia hartzeko garaian. Gure azokaren zati nagusiena (eta jende gehien biltzen duena) ganadu azoka da. Gaitzari aurre egiteko jarri dituzten neurriek ganaduen joan-etorriak asko zailtzen dituzte (baserri ezberdinetako ganadua nahasten bada gero koarentenan eduki beharra dago ganadu hori etxera bueltatzean. Odol analisiak, kutsatzeko arriskua, bakunak erabili beharra...) eta ganaduen erakusketa ez antolatzea erabaki zen. Urteroko azokarik ezean eta bestelako azokak antolatzeko dauzkagun lege aldetik eragozpenak ikusita, jendea zuzenean bertako baserrietara erostera joan dadin animatu nahi dugu.

Dos son las razones principales por las que se ha decidido no celebrar la feria de este año: por un lado, el Covid-19 y por otro, los protocolos de control de la enfermedad de IBR del ganado bovino.

Debido al Covid-19, una de las normas a cumplir es la distancia que hay que mantener entre los puestos, lo que conlleva una importante reducción en el número de puestos. La enfermedad de IBR del ganado bovino también ha tenido una gran influencia a la hora de tomar la decisión. La principal parte de nuestra feria (y la más concurrida) es la feria del ganado. Las medidas adoptadas para combatir la enfermedad son numerosas (tener que hacer cuarentena a todos las reses después de la feria por mezclar animales de distintas explotaciones. Análisis de sangre, riesgo de contagio, posible vacunación…) y por prudencia se decidió no organizar la exposición. En ausencia de la feria anual y viendo las dificultades legales para organizar otro tipo de mercado, animamos a la gente a que compre productos locales directamente de los baserris.

Herriko baserri bideen garbiketa eta konponketa

Desbroce y reparación de caminos rurales del municipio

Urtero legez, aurten ere udalak herriko baserri bideetan desbrozatze lanak egin ditu. Aurreko urteetan herriko brigadak egin izan du lan hau baina aurten Belarmendi enpresak egin ditu garbitze lanak.

Como todos los años, el Ayuntamiento ha realizado trabajos de desbroce en los caminos rurales del municipio. En años anteriores ha sido la brigada quien ha realizado este trabajo, pero este año la empresa Belarmendi ha realizado las labores de limpieza.

Udazken aldera mendiko hainbat pista garbitzea ere aurreikusten da. Garbiketa lanez gaiz, zenbait baserri bideetan partxeoak egin beharra ikusi da eta lan hauek ere epe laburrean egingo dira. Sagaingo bidearen konponketa ere hilabete gutxi barru egingo da.

En otoño se prevé la limpieza de varias pistas de montaña. En varios caminos, a parte del desbroce, se ha visto la necesidad de realizar algunos parcheos para la reparación del asfalto. Dichos trabajos se realizarán a corto plazo. La reparación del camino de Sagain también se realizará en los próximos meses.

2020 URRIA

Iraileko azoka bertan behera

Este año se ha suspendido la feria de ganado y artesanía que se iba a celebrar el pasado 27 de septiembre.

7


Asteasu

HONDAKIN ORGANIKOAREN KUDEAKETA SISTEMAN

egokitzapenak egitera goaz! ZERGATIK? Hondakinen bilketa sistemari buruzko partaidetza egitasmo bat gauzatu zen. Bertan, herritarren ustetan hondakinen bilketa sistemaren ahuleziak azaleratu ziren eta horiei irtenbide bat eman nahian, zenbait aldaketa gauzatu ziren. Besteak beste, eta beti ere hondakinak hobeto bereizteko helburuarekin, hondakin organikoaren bilketarako sarraila elektronikoa duten edukiontzi marroiak jarri ziren froga moduan Kale Berrian eta Ibarrazpi Pasealekuan. Geroztik, herriko puntu gehiagotan hondakin organikoarentzako edukiontzi marroiak jartzeko eskaerak ugariak izan dira herritarren aldetik. Eta konpostguneen kudeaketa arautzen duen araudi berri eta zorrotza indarrean dago.

DATUA: 2020an zehar organikoarentzako edukiontzia 244 erabiltzaile ezberdinek erabili dute. Guzti honen informazioa Udalak eman zuen, joan den irailaren 9an herritarrekin egindako bileran.

EGOKITZAPENAK • Hondakin organikoarentzako edukiontzi berriak jarriko dira ondorengo puntuetan: OBABA, LAMIATEGI eta SORO TXIKI. - Eta egun jarrita dauden edukiontziak mantendu egingo dira: KALE BERRIAN, IBARRAZPI Pasealekuan eta ELIZMENDI auzoan. • Konpostgune hauek mantenduko dira: KALE BERRIA eta IBARRAZPI PASEALEKUA. (Gainontzeko guneak kendu egingo dira)

2020 URRIA

Beraz, hondakin organikoa kudeatzeko hiru aukera egongo dira:

8

1. Kaleko edukiontzi marroietara botatzea: a. Txartel elektronikoa beharrezkoa izango da organikoaren edukiontziak zabaltzeko. b. Organikoaren edukiontzia mugarik gabe erabili daiteke. Edozein egunetan eta ordutegi mugarik gabe. c. Organikoa edukiontzi marroietara botatzeko poltsa konpostagarriak Udalak dohain banatzen ditu. 2. Herriko konpostguneak erabiltzea. 3. Norberak etxean kudeatzea: Tolosaldeko Mankomunitatean banakako konpostagailuak dohain eskuratu daitezke.

EPEAK Obaba, Lamiategi eta Soro Txikiko edukiontzi marroiak URRIAREN 1ean erabiltzeko prest egongo dira. Eta ondorengo egunetan Soro Txiki, Industrigunea, Kiroldegia eta Lamiategiko konpostguneak kendu egingo dira. Hondakin organikoarentzako edukiontzi marroiak erabiltzeko beharrezkoa izango da errefuxaren txartel elektroniko berean erabilera hori aktibatzeko udaletxera joatea.

Eskerrik asko!


Asteasu

¡Vamos a adecuar EL SISTEMA DE GESTIÓN DE RESIDUO ORGÁNICO! ¿POR QUÉ? En el año 2018 se llevó a cabo un proceso de participación ciudadana. Mediante este proyecto salieron a la luz las debilidades que tenía el sistema según los ciudadanos y con el objetivo de darles solución se realizaron algunos cambios. Entre otras cosas, y siempre con el objetivo de clasificar mejor los residuos, se pusieron a modo de prueba contenedores con cerradura electrónica para la recogida de residuo orgánico en Kale Berria y en Ibarrazpi. Desde entonces han sido numerosas las solicitudes de ciudadanos para poner más contenedores de este tipo en otras zonas del municipio. Y está en vigor la nueva y estricta normativa que regula la gestión de las zonas de compostaje comunitario.

DATO: 244 usuarios han utilizado el contenedor para el orgánico durante el año 2020.

• Se mantendrán las siguientes zonas de compostaje comunitario: KALE BERRIA e IBARRAZPI. (Las otras zonas de compostaje se quitarán) Por tanto, habrá tres formas de gestionar el residuo orgánico: 1. Depositarlo en los contenedores marrones: a. La tarjeta electrónica será necesaria para abrir los contenedores del orgánico. b. El contenedor marrón se podrá utilizar sin límite. Cualquier día sin límite de horario. c. Las bolsas compostables necesarias para depositar el residuo orgánico en los contenedores se reparten gratis en el Ayuntamiento. 2. Utilizar las zonas de compostaje comunitario. 3. Gestionarlo en casa: en la Mancomunidad de Tolosaldea se pueden conseguir compostadores individuales gratis.

De todo ello se dio información puntual en la reunión abierta mantenida con los vecinos-as el pasado 9 de septiembre.

PLAZOS

• Se pondrán nuevos contenedores para el residuo orgánico en OBABA, LAMIATEGI y SORO TXIKI. - Y se mantendrán los contenedores que hay actualmente en KALE BERRIA, IBARRAZPI y ELIZMENDI.

Para poder utilizar los contenedores marrones del residuo orgánico será necesario ir pasar por las oficinas municipales y activar ese uso en la tarjeta electrónica que ya tienen los vecinos-as para el rechazo.

¡Muchas gracisa!

2020 URRIA

ADECUACIONES

Los contenedores marrones de Obaba, Lamiategi y Soro Txiki se podrán utilizar a partir del 1 de OCTUBRE. Y en los próximos días se quitarán las zonas de compostaje de Soro Txiki, Polígono industrial, Polideportivo y Lamiategi.

9


Asteasu

Txikizioak eskolan

Destrozos en la Escuela

Udara osoan zehar hainbat txikizio izan dira Pello Errota eskolan.

Durante el verano han sucedido varios destrozos en la escuela Pello Errota.

Udala eta Pello Errota eskolako zuzendaritza oso kezkatuta daude azken aldian gertatzen ari diren txikizioak direla medio. Ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia, hainbat ezezagun eskolako eremura sartzen dira eta bertako altzari publikoa puskatzen dute, kalte handia eraginez.

El Ayuntamiento y la dirección del colegio Pello Errota están muy preocupados por los destrozos que se están produciendo en los últimos tiempos. No es la primera vez que ocurre algo así, algunos desconocidos entran en el recinto escolar y rompen el mobiliario público, causando grandes daños.

Azken gertaera hauetan, besteak beste, parkeko hainbat jolas pieza, argiztapen fokoak, pertsianak, hesiak, aireztapen saretak eta loreontziak puskatu dituzte.

En estos últimos episodios han roto diferentes juegos del parque, focos de iluminación, persianas, vallas, rejillas de ventilación y jarrones.

Aseguru etxeak kaleko udal ondasunen kargu egiten ez direnez, udalak ordaindu behar izaten ditu konponketa guztiak.

Los seguros no se hacen cargo del mobiliario urbano que esté al aire libre, y es el Ayuntamiento quien debe hacer frente a todas las reparaciones.

Aipatutako kalte guzti horien kostua ia 7.755 €koa izan da.

El coste de todos los daños mencionados asciende a 7.755 €.

Egoerak hobera egiten ez badu, Udalak zenbait neurri hartuko ditu.

Si la situación no mejora, el Ayuntamiento tendrá que adoptar diferentes medidas.

Udalak, arduratsu jokatzea eskatzen die bai herritarrei eta baita inguruko herrietatik etortzen diren guztiei ere, eta udal ondasunen erabilera egokia egin dezatela.

El Ayuntamiento pide una actitud responsable tanto a la ciudadanía como a las personas que se acerquen desde los pueblos vecinos y que hagan un uso adecuado de los bienes municipales.

2020 URRIA

Udal ondasunak herritar guztionak dira edo denoi dagokigu arduratsuak izatea.

10

Los bienes municipales son de todos los ciudadanos o a todos nos corresponde ser responsables con su uso.


Asteasu

Pello Errota Ikastetxeko Guraso Elkartearen idatzia Badira onartezinak diren jarrerak. Baita ezinbestean gaitzetsi behar diren ekintzak ere. Eta horietako hainbat gertaera jazo dira azkenaldian Asteasuko ikastetxean. Herriaren zerbitzura eta herritarren eskura uzten den jolaslekuan eta bilgunean hain zuzen ere.

Kukute guraso elkarteak bat egiten du udalaren ezinegon eta amorruarekin. Gure seme-alaben jolas tokiak eta erabilgarri ditugun komunak suntsitzen ari diren gazte horien gurasoek zer sentituko dute? Leku publikoa izanik denon artean zaindu behar dugu. Bai haurrek, bai gazteek eta baita helduek ere. Auzolotsa, mina eta amorrazioa sentitzen ditugu. Guk elkarbizitza anitza eta errespetuzkoa sustatzen dugu, beraz, gisa honetako txikizioen aurka gaudela argudiatu eta salatu nahi dugu. Zaindu dezagun herria. Gugandik, guretzat, gugatik.

2020/2021 kirol eta kultur ikastaroak Aurtengo urtean, beranduago bada ere urtero herrian antolatzen diren kultur eta kirol saioak antolatuko dira. Eskaintza zabala izan da aurtengoa ere.

LH bitarteko haurren eskaintza/ Oferta infantil en Primaria: · Futbola · Kirol anitza · Pala · Dantza modernoa · Antzerkia · Esku lanak · Ludotea kalean · Euskal dantzak · Trikitixa · Panderoa

· Fútbol · Multideporte · Pala · Danza moderna · Teatro · Trabajos manuales · Ludoteca al aire libre · Danzas vascas · Trikitixa · Pandero

Gazte eta helduentzako/ Para jóvenes y adultos:

Hay actitudes que son inaceptables. También acciones que necesariamente hay que condenar. Y varios de ellos han ocurrido últimamente en la Escuela de Asteasu. Concretamente en la zona de juegos y reunión que se deja al servicio del pueblo y al alcance de la ciudadanía.

La asociación de padres Kukute se suma a la inquietud y rabia municipal. ¿Qué sentirán los padres-madres de esos jóvenes que están destruyendo los lugares de juego de nuestros hijos-as y los baños que tenemos disponibles? Siendo un lugar público tenemos que cuidarlo entre todos. Tanto los niños-as como los jóvenes y los adultos. Sentimos vergüenza, dolor y rabia. Nosotros fomentamos una convivencia plural y respetuosa, por lo tanto, queremos argumentar y denunciar que estamos en contra de este tipo de destrozos. Cuidemos del pueblo. De nosotros-as, para nosotros-as, por nosotros-as.

· Gaztelekua · Ciclo Indoor · Bodyfit · Zumba · 3. adineko gimnasia · Pilates · Multitraining

· Gazteleku · Ciclo Indoor · Bodyfit · Zumba · Gimnasia 3ª edad · Pilates · Multitraining

Jende askok eman du izena eta saio bakoitzean egoerak behartzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

2020/2021 Cursos deportivos y culturales Este año, aunque algo más tarde, se organizarán diferentes actividades relacionadas con el deporte y la cultura al igual que otros años. La oferta ha sido amplia. Hay mucha gente apuntada y en cada sesión se tomarán todas las medidas de seguridad que la situación obliga.

2020 URRIA

Escrito de la asociación de padres de la Escuela Pello Errota

11


Asteasu

EUSKARALDIA 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra

Asteasuko Udalak bat egiten du aurtengo Euskaraldiko kanpainarekin eta herritarrak bertan izen eman eta parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez. Irailaren 24tik aurrera izango dugu Euskaraldian izena emateko aukera, ariketa hasteko 2 hilabete falta direnean.

El Ayuntamiento de Asteasu se suma a la campaña del Euskaraldia de este año e invita a la ciudadanía a participar en la misma.

www.euskaraldia.eus orrian daukazue izen emateko informazio guztia. Asteasun, ariketa hasiko den egunean bertan, azaroaren 20ean, Asteasuko udalak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lanku Kultur Zerbitzuak antolatutako "Txor-Txor Bakarrizketa Umoretsua" izango dugu, Bea Egiazabalen eskutik.

Euskaraldia es un ejercicio social para cambiar los hábitos lingüísticos entre los hablantes que entienden el euskara, extendido a todos los espacios de la sociedad y limitado en cuanto al tiempo. El objetivo principal de Euskaraldia es aumentar el uso del euskera a través del cambio de hábitos lingüísticos de la ciudadanía. En 2020, realizaremos el ejercicio del 20 de noviembre al 4 de diciembre y este año, además de poder participar a nivel individual (a través de los roles ahobizi o belarriprest), también podremos participar en grupo a través de lo que hemos denominado arigune. El 24 de septiembre se abre el plazo para apuntarse en la Euskaraldia, cuando sólo faltan 2 meses para comenzar el ejercicio.

2020 URRIA

Toda la información para inscribirse está disponible en la web www.euskaraldia.eus.

12

Para el día del comienzo del ejercicio, 20 de noviembre, el Ayuntamiento de Asteasu, Euskaltzaleen Topagunea y Lanku Kultur Zerbitzuak han organizado el monólogo "Txor-Txor Bakarrizketa Umoretsua" de la mano de Bea Egiazabal.


Asteasu

Asteasuko Udalak honako bi Ordenantza izapidetzeko asmoa du: • Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulazio Ordenantza • Lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko Ordenantza Ezer idatzi baino lehen, herritarrek aukera izango dute hauei buruzko iradokizunak Udalari aurretik luzatzeko. Hori egiteko aukera ezberdinak daude: - Idatzia Sarrera Erregistroan sartu - Web orrian Erregistro elektronikoa egin - E-mail bidez: idazkaritza@asteasu.eus EPEA: 2020ko urriaren 15a

Consulta previa para la redaccion de dos nuevas Ordenanzas Municipales El Ayuntamiento de Asteasu va a dar inicio al procedimiento de tramitación de dos Ordenanzas: • Ordenanza Municipal de Circulación de peatones y vehículos • Ordenanza para la conversión de locales comerciales en viviendas Antes de su redacción, se abre un período de consulta y los vecinos-as tienen la oportunidad de realizar sugerencias al Ayuntamiento. Para ello pueden usar los siguientes medios: - Presentando un escrito en el Registro General - Utilizando el Registro Electrónico de la página web municipal - Enviando escrito al e-mail: idazkaritza@asteasu.eus PLAZO: 15 de octubre de 2020

UDAL DIRU-LAGUNTZAK

Kultura, Kirola eta Euskara Asteasuko udalerriko esparruan, kultura, euskara eta kirola bultzatzeko helburuarekin, diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu berri du Asteasuko Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

ONURADUNAK: • 2019-2020 ikasturtean kultur ikasketak, Euskara ikasketak edo kirol jarduera federatua herritik kanpo burutu duten asteasuarrak. • 2019ko irailaren 1a baino lehen Asteasun erroldatuak dauden herritarrak • Kirola eta Kulturako kasuan, 2002eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK: • Eskabide orria (http://www.asteasu.eus/es/inprimakiak) • Nortasun agiriaren fotokopia • Gastuen justifikazioa: - Kirola: Kirol taldearen txostena (Prestaketa lanak, konpetizioa, matrikulak..) - Kultura eta Euskara: Ikasturteko gastoen egiaztagiria • Beste agiriak: - Kirola: Federatu txartela - Kultura eta Euskara: Ikasketa zentroaren txostena asistentziari dagokiona ESKAERAK: • Sarrera-erregistroa emanez egingo dira, Udaletxean edo Asteasuko Udaleko web orrian, erregistro telematikoa eginez. • Eskaerak aurkezteko azken eguna: Urriak 18 • Oinarri arautzaileak honako helbidean kontsultatu daitezke: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/09/18/e2004584.htm ARGIBIDEAK ETA INFORMAZIOA Kultur-Etxean 16:00-20:00 ordutegian

SUBVENCIONES MUNICIPALES

Cultura, Deporte y Euskara Con el objeto de impulsar la cultura, el euskara y el deporte en el ámbito municipal, el Ayuntamiento de Asteasu ha publicado en el Boletín Oficial de Gipuzkoa, la convocatoria para la concesión de subvenciones.

BENEFICIARIOS: • Las personas empadronadas en Asteasu en fecha anterior a 1 de septiembre de 2019 que hayan recibido durante el curso 2019-2020 formación cultural o deportiva, o hayan asistido a clases de euskera, desplazándose fuera de la localidad. • En el caso de las actividades culturales o deportivas, las personas nacidas a partir del 1 de enero de 2002. DOCUMENTACIÓN A APORTAR: • Formulario de solicitud (http://www.asteasu.eus/es/inprimakiak) • Fotocopia de D.N.I. • Justificación de gasto: - Deporte: Informe del club deportivo (Entrenamientos, competiciones, gastos) - Cultura y Euskera: Justificante del gasto del curso • Otros documentos: - Deporte: Carnet de federado o federada - Cultura y Euskera: Informe del centro de formación con respecto a la asistencia SOLICITUDES: • Se realizarán mediante registro de entrada, en las oficinas municipales o en la página web del Ayuntamiento de Asteasu por vía telemática. • Último día para presentar la solicitud: 18 de octubre • Las bases reguladoras de esta convocatoria se pueden consultar en la dirección: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/09/18/e2004584.htm MÁS INFORMACIÓN en la Casa de Cultura en horario 16:00-20:00

2020 URRIA

Bi Udal Ordenantza berrien idazketarako aurre kontsulta

13


Asteasu

Emakume taldea

Grupo de mujeres

Emakume taldea berriro ere martxan da, emakumearen eguneko ekitaldiak bertan behera utzi egin behar izan zituzten Covid-19a zela eta. Orain, azarorako zenbait ekitaldi iragarri ditu, herriko emakume oro gonbidatu nahi ditu egiten diren ekimenetan parte hartzera.

El grupo de mujeres se encuentra de nuevo en marcha, tras el suspenso de los actos del día de la mujer con motivo del Covid-19. Ahora anuncia nuevas iniciativas para noviembre, y quiere invitar a todas las mujeres del a participar en las mismas.

Hona hemen udazkeneko egitaraua:

He aquí el programa de otoño:

Aldaketaren aurrean, Orain zer?

Ante el cambio, ¿ahora qué?

Covid 19ak sortu eta garatutako krisiak zuzenean eragin du gure eguneroko bizitzan, pentsamendu, sentimendu eta egiteko eran. Ikastaro honetan krisi egoera honetarako tresnak eta abileziak landuko ditugu.

La crisis creada y desarrollada por el Covid 19 ha influido directamente en nuestra vida cotidiana, en nuestro pensamiento, sentimiento y forma de hacer. En el curso que os ofrecemos, trabajaremos las herramientas y habilidades para esta situación de crisis.

Aldaketaren aurrean nola kokatu, aukerak aztertu eta bakoitza indartuz.

2020 URRIA

Gure bizitzak erdigunean jartzeak zer esan nahi duen argituko dugu, eta bakoitzaren hausnarketa eta bizipenetik, gure buruarekiko erabakiak hartu eta garatzeko ariketak egingo ditugu. Banaka zein taldean.

14

Cómo posicionarnos ante el cambio, analizar las posibilidades y reforzar cada uno de ellos. Aclararemos qué significa poner nuestras vidas en el centro, y desde la reflexión y vivencia de cada uno, realizaremos ejercicios para tomar y desarrollar decisiones sobre nosotros mismos. Individual y colectivamente.

Bidea elkarrekin egiteak erosoago egiten du. Animatzen al zara?

Hacer el camino juntos lo hace más cómodo. ¿Te animas?

Azaroaren 3,10,17,24. Astearteak

3,10,17,24 de noviembre. Martes

18:00tatik 20:00tara.

18:00 a 20:00 horas.

Azaroak 25

25 de noviembre

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Aurten ere azaroak 25ean , Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da, eta egun horretan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Elkarrekin errexagoa delako, animatu, lagundu eta parte hartu!!

DÍA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES. Un año más, el 25 de noviembre, se celebrará el Día contra la violencia hacia las mujeres, y os animamos a participar en las movilizaciones que se llevarán a cabo ese día. Porque juntas es más fácil, ¡anímate, ayuda y participa!!

Zinegoak

Zinegoak

BILBOKO GAYLESBITRANS 17. NAZIOARTEKO ZINEMA ETA ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA. Dokumental batzuek eskaniko dira udaletxean azaroaren amaieran ( Mi pequeño Samurai, Cocodrilo, ADLib, Jess, Rani, XY, La mariachi). Oraindik data zehazteke dago, baina aurretik zabalduko dugu informazioa herrian.

PROYECTO DE GAYLESBITRANS 17 DE BILBAO. FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE Y ARTES ESCÉNICAS. Se ofrecerán una serie de documentales en la sala de proyecciones del Ayuntamiento, a finales de noviembre (Mi pequeño Samurai, Cocodrilo, ADLib, Jess, Rani, xy, La mariachi), pero la fecha está aún por concretar. De todos modos se dará información puntual en su momento.


Sahararen alde

Apoyo a Sáhara

Tolosaldeko Sahara Elkarteak, udalek baztertuta dituzten ibilgailuen eskaera luzatu dute, Saharako errefuxiatuen kanpamendura eramateko.

La Asociación Sahara de Tolosaldea, ha solicitado a los distintos ayuntamientos la cesión de vehículos que tuvieran inutilizados para trasladarlos al campamento de refugiados saharauis.

Hau horrela, Asteasuko Udalbatzarrak, irailaren 29an egindako bileran, Iveco furgoneta zaharra ematea erabaki zuen. Izan ere, udalarentzat baliogabeko ibilgailua da, zaharkitua geratu dena eta Elkartea bera arduratuko da behar dituen konponketaz. Guretzat baztertu behar den ibilgailua, kanpamenduetarako oraindik baliogarria izango da.

Así, la Corporación de Asteasu, en reunión celebrada el 29 de septiembre, acordó la entrega de la antigua furgoneta Iveco. Porque para el ayuntamiento es un vehículo declarado sin valor, que necesita de varias reparaciones y la propia Asociación se encargará de ello. Lo que para nosotros es un elemento a retirar, para los campamentos puede ser aún muy útil.

Honetaz gain, Euskal Fondoaren bidez, “Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako garraio-azpiegiturari laguntzea” izeneko proiektua lagundu du Asteasuko Udalak, 2.990 eurorekin, urteroko diru laguntzen programaren baitan.

Además, a través de Euskal Fondoa, el Ayuntamiento de Asteasu ha apoyado el proyecto "Apoyo a la infraestructura de transporte en los campamentos de refugiados saharauis", con 2.990 euros, dentro del programa anual de subvenciones.

Urriaren 5ean, egin zuen Elkarteak eskolako material, maskarila eta hidrogelen bilketa gure herriko plazan. Hori ere kanpamenduetara bideratuko da.

El 5 de octubre, la Asociación realizó la recogida de material escolar, mascarillas e hidrogel, en la plaza de Asteas. Todo lo recogido también se destinará a los campamentos. 2020 URRIA

Asteasu

15


Asteasu

2020ko udal aurrekontuetan egokitzapenak

Ajuste de los presupuestos municipales 2020

Aurtengo egoera bereziak, Udalen diru sarreren murrizketa ekarri du. Foru Aldundiak jakinarazi digunez %20 gutxiago jasoko dugu. Honi erantsi behar zaio, beste hainbat tasen sarreretan ere gutxiago jasotzea, izan ere, martxoaren 14tik aurrera burutu ezin izan diren jardunaldien kuoten zatia herritarrei itzuli die Udalak. Denetara, 2020an 267.520 € gutxiago jasoko ditu Asteasuko Udalak. Ondorioz, kopuru berberean gutxitu beharko ditugu gastuak ere, eta momento honetan Udala gaia hau aztertzen ari da, eta hainbat gastu-partidetan murrizketak aplikatuko dira.

La situación que estamos viviendo por el Covid 19, ha provocado la disminución de ingresos en las arcas municipales. La aportación de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha supuesto una reducción de un 20%. A esto hay que añadirle un menor ingreso en las tasas por prestación de servicios como el kiroldegi, actividades culturales etc, dado que el Ayuntamiento devolvió parte de la cuota de su interrupción, a partir del 14 de marzo. Esto supone que el Ayuntamiento recibirá un total de 267.530€ menos. Esta es la cantidad que ahora hay que reducir del capítulo de gastos, y en estos momentos el Ayuntamiento está procediendo al ajuste de los presupuestos municipales del presente año.

2021eko egutegirako argazki bilketa • ASTEASUKO TXOKOAK (auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak) • ASTEASUKO IKUSPUNTU DESBERDINAK Argazkien formatoa: · TIF - JPG, / 300 pixel x pulgada resoluzioa / A-4 neurria Argibideak: · Pertsona bakoitzeko, gehienez 20 argazki onartuko dira. · Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu behar dira. · Aurkezteko epea: Urriak 30 (Asteasuko Udaletxean edo Kultur Etxean). · Urtean zehar herrian ospatzen diren hainbat ekitaldietako argazkiak (Festak, Ihauteriak, Azoka…) datorren urteko inprimakietan erabili ahal izateko aurkeztu nahi izan ezkero, beste CD batean entregatu behar dira. · Partaideen artean txanpain kaxa bat zozketatuko da.

Calendario 2021: recogida de fotografias • RINCONES DE ASTEASU (barrios, caserios, espacios naturales) • DIFERENTES PAISAJES DE ASTEASU Formato de las fotografías: · TIF - JPG / Resosucion: 300 pixel x pulgada / Tamaño: A-4 Información: · Se aceptarán, como máximo, 20 fotografías por persona. · Se entregarán grabadas en un CD. · Plazo de presentación: 30 de octubre (En el Ayuntamiento o en la Casa de Cultura). · Aquellas personas que quieran presentar fotografías tomadas en los diferentes eventos que se organizan a lo largo del año (Fiestas, Carnavales, Feria….) para que puedan ser utilizadas en publicaciones como programas, carteles, etc., pueden entregarlas en otro CD. · Se sorteará 1 caja de Cava entre los-as participantes.

www.asteasu.eus udala@asteasu.eus

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa