AMAVI 50

Page 1

Urria / Octubre 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

50

@VillabonakoUdala

Udalak 146 eguzki panel jarriko ditu argindar autokontsumorako

2022rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu Udalbatzak 11 proiektuk parte hartuko dute azaroan egingo den herri galdeketan Parte Hartze Prozesua

2-3

Ordenantza Fiskalak

Ingurumena

4-5

Kontsumo bonoak

Garraio publikoa Dirulaguntzak

4 6

Gizarte Zerbitzuak Librean

7

8-9 10 11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

PARTE-HARTZE PROZESUA

11 proiektuk parte hartuko dute azaroan egingo den herri galdeketan

Herri galdeketaren emaitza loteslea izango da, eta hautatutako proiektua edo proiektuak 2022. urtean gauzatuko dira. Urriaren 13an Amasa-Villabonako Udaleko Herritarren Parte Hartze Batzorde Bereziko ordezkari politikoak elkartu eta 2021eko parte hartze prozesuaren baitan orain arte egindako ibilbidearen berri eman zuten. Beatriz Unzue alkatea, Xabat Laborde alkateordea eta Patxi Agirre EAJ-PNVko ordezkariak egin zuten agerraldia prentsaurrean. Azken orduko gora-beherak medio, Maria Luisa Arija, PSE-EE alderdiko ordezkariak ezin izan du bertaratu. Covid-19aren pandemiaren eraginez, bertan behera geratu zen 2020. urtean abiatutako Herritarren Parte Hartze Prozesua. Pasa den apirilaren 19an egindako bilkuran, ordea, Udaleko Herritarren Parte Hartze Batzorde Bereziak aurten prozesua berriro martxan jartzeko erabakia hartu zuen, alderdi politiko guztien adostasunarekin. Era berean, prozesu hau garatzeko EMUN kooperatibaren aholkularitza zerbitzua kontratatzea erabaki zen. 400.000 euro nora bideratu erabakiko dute herritarrek Prozesu honen bidez, 16 urtetik gorako Amasa-Villabonako herritarrek, bozka zuzenaren bidez, Udalak 400.000 euroko aurrekontua zein inbertsio gauzatzera bideratuko duen eraba2

2021eko urria

kiko dute. Herri galdeketaren emaitza loteslea izango da, eta hautatutako proiektua edo proiektuak 2022. urtean gauzatuko dira. Orain arte prozesuak egin duen ibilbidea Udalbatzan prozesua martxan jartzea erabaki zenetik, parte hartze prozesuak aurrera egin du, pausu garrantzitsuak eman ditu, eta proiektu edo proposamen zerrenda osatu da dagoeneko. Maiatzaren 1etik ekainaren 15era herritarrek, eragileek edo elkarteek proiektu proposamenak aurkezteko epea zabaldu zen. Epealdi honetan 18 proposamen aurkeztu ziren Udalean. Ekainaren 15etik uztailaren 26ra bitartean, sail ezberdinetako Udal teknikariek (hirigintza, ingurumena eta kultura) proposamen guztiak aztertu zituzten eta bakoitzaren gaineko txosten teknikoak osatu zituzten. Txosten tekniko guztiak aztertu ondoren, uztailaren 28ko bilkuran, Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezian, honakoa erabaki zen: 3 proposamen onartzea eta ondorioz zuzenean herri galdeketara eramatea; arrazoi tekniko ezberdinak direla medio, 7 proposamen baztertzea; eta beste 8 proposamenei


PARTE-HARTZE PROZESUA

dokumentazio osagarria aurkezteko irailaren 15erako epea ematea. Irailaren 15erako aipatutako 8 proposamenen dokumentazio osagarria aurkeztu zen Udalean. Parte hartze prozesuko lan-mahaiak dokumentazio guztia aztertu ondoren, 8 proposamen horiek ontzat ematea, eta herri galdeketara eramatea erabaki zuen Herritarren Parte Hartze Batzorde Bereziak. Erabaki hori ere alderdi politiko guztien arteko adostasunarekin hartu zen. Informazio gehiago datozen asteetan Hilabete amaierarako herri galdeketara iritsi diren proposamen guztien informazio xehatua jasoko duen aldizkari informatiboa argitaratu, eta herriko etxe guztietara banatuko du Udalak. Herri galdeketa, azaroan Herri galdeketa azaroan izango da, eta hilabete honetan lehen astean herri galdeketari buruzko informazio zehatza zabalduko du Udalak: Data zehatza, bozkatzeko moduak, bete beharreko baldintzak, etab. Xehetasun guzti hauek hilabete honetan adostuko dira, parte hartze prozesuko lan-taldean, eta Udaleko Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezian.

11 proyectos participarán en la consulta popular que se celebrará en noviembre El 13 de octubre representantes políticos de la Comisión Especial de Participación Ciudadana del Ayuntamiento de Amasa-Villabona dieron a conocer el recorrido realizado hasta la fecha en el marco del proceso participativo de 2021. Así, la alcaldesa Beatriz Unzue, el teniente de alcalde Xabat Laborde y el representante de EAJ-PNV Patxi Agirre comparecieron ante los medios e hicieron publica la lista de proyectos que estarán a elección de los y las amasa-billabonatarras. María Luisa Arija, representante del grupo socialista no pudo acudir debido a un contratiempo de última hora. Más información en las próximas semanas A finales de mes, el Ayuntamiento publicará una revista informativa con información detallada de las propuestas que han llegado a la consulta popular y la distribuirá a todos los hogares de la localidad. Consulta popular, en noviembre La consulta popular tendrá lugar en noviembre y en la primera semana de dicho mes el Ayuntamiento difundirá información detallada sobre la consulta popular: fecha exacta, formas de votación, requisitos a cumplir, etc. Todos estos detalles se acordarán este mes en el grupo de trabajo del proceso participativo y en la Comisión Especial de Participación Ciudadana del Ayuntamiento.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Aukeragai egongo diren proiektuak Parke bio-osasungarria Kale Nagusiaren hasierako pasealekuan. Txermingo 19, 21, 23, 25 zenbakien atzealdeko kalea (Zubimusu Ikastolaren alboko kalea) oinezkoentzat jartzea. Txermingo aparkalekua eraberritzea eta inguruaren urbanizazioa. Erreboteko plazaren arkupeetan, eta bere inguruan, panel berriak jartzea (Errebotearen historiari buruzkoak). Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea eta padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa eraikitzea. Maiatzaren lehena plaza ondoko haur-parkea estaltzea. "Bike park" edo bizikletan aritzeko gune zabala sortzea Otsabin. Etxeondo auzoko plazaren zoladura konpontzea. Parke megalitikoa egitea Komizarko naturgunean. Skate park-a Olaederra Kiroldegiaren inguruan. Kalistenia parkea jartzea Otsabiko parkearen alboan.

Proyectos que participan en la consulta popular Parque bio-saludable al inicio del paseo de kale Nagusia. Peatonalización de la calle trasera de los números 19, 21, 23, 25 del barrio de Txermin (calle lateral de la Ikastola Zubimusu). Reforma del parking de Txermin y urbanización del entorno. Instalar nuevos paneles en los soportales de Erreboteko plaza y su entorno (sobre la historia del Rebote). Cubrir la bolera del polideportivo Olaederra y construir pistas de pádel y un espacio polivalente. Cubrir el parque infantil de la plaza Maiatzaren Lehena "Bike park" o crear un espacio amplio para practicar ciclismo en Otsabi. Arreglo del pavimento de la plaza del barrio Etxeondo. Crear un parque megalítico en el espacio natural de Komizar. Skate park en las inmediaciones del Polideportivo Olaederra. Instalación de un parque calistenia junto al parque de Otsabi.

2021eko urria

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GARRAIO PUBLIKOA

Udalak azalpenak eskatu dizkio Aldundiari autobus zerbitzuetan adostutakoa ez betetzeagatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailak Lurraldebuseko autobus zerbitzuan egitekoa zen aldaketak ez ditu egin, eta Udalak azalpenak eskatu dizkio gutun baten bidez. Uztailean Aldundiko ordezkariek Villabona eta Irurako Udalek egindako eskaerari erantzun positiboa eman zioten, eta irailean "Tolosa-Donostia herriz herri" BU-07 autobus zerbitzuaren maiztasuna berriro ere 30 minutukoa izatera pasako zela hitzeman zuten. Irailean ez ziren aipatutako aldaketak egin eta Udalak mezua bidali zuen Aldundira azalpenak eskatuz. Erantzunik ezean, alkateak gutun ofizial bat bidali zuen irailaren 14an. Gaur gaurkoz, Udalak ez du Aldundiaren erantzunik jaso.

Donostiara herriz herri doan autobusaren maiztasuna 30 minutukoa izatea adostu zen Murrizketek eragindako eragozpen gehiago Batetik, Villabonatik ikasleak Tolosako ikastetxeetara joateko zuten autobus zerbitzua 2 autobusekoa izatetik bakarra izatera murriztu da. Bestetik, Donostiarako autobus zuzenak dagoeneko ez dira Burni-zubiko geltokian geratzen, Agaraitzeko bizilagunak kaltetuz. Udal gobernuak Aldundiaren jarrera kritikatu du Udal gobernuak bere haserrea adierazi du, behin baina gehiagotan eskatu arren, Aldundiak inolako erantzunik ez duelako eman eta gaineratu du portaera horrek Amasa-Villabonako herritarrekiko errespetu falta erakusten duela. Aldundiak egindako aldaketek, herriko autobus erabiltzaileei sortu dizkien kalteak onartezinak direla adierazi du. Izan 44

2021eko urria

ere, asko izan dira autobusen atzerapenek, behar bezala jakinarazi gabeko ordutegi aldaketek eta zerbitzuetan egin diren murrizketek kaltetu dituzten herritarrak eta guzti hori Aldundiaren planifikazio txarraren eraginez gertatu da. Azkenik, Udal gobernuak adostutako aldaketak berehala martxan jartzea, Tolosara doazen ikasleek erabiltzen duten autobus zerbitzu publikoa indartzeko neurriak hartzea, eta autobus zuzenak lehen bezala Burni-Zubiko geltokian geratzea exijitzen dio Aldundiko Mugikortasun sailari.

El Ayuntamiento pide explicaciones a la Diputación por incumplir lo acordado El Ayuntamiento denuncia la falta de ejecución de los cambios acordados en el servicio de Lurraldebus: La Diputación se comprometió a que la frecuencia del autobús pueblo por pueblo volvería a ser cada 30 minutos. A su vez, el servicio a los centros educativos de Tolosa se ha visto reducido de 2 autobuses a uno y los autobuses directos ya no paran en la parada del puente de hierro. Las reiteradas misivas enviadas desde este Ayuntamiento a la Diputación, aún no han recibido respuesta alguna. Ante esta situación, el gobierno municipal ha expresado su malestar y añade que este comportamiento demuestra una falta de respeto hacia Amasa-Villabona. Los cambios en el servicio han ocasionado molestias y perjuicios a mucha gente. Muchas personas se han visto afectadas por los retrasos, los cambios de horario no comunicados y los recortes. Así no se impulsa el transporte público. Por último, el Ayuntamiento exige la puesta en marcha inmediata de los cambios acordados, la adopción de medidas para reforzar el servicio público de autobuses para el alumnado que se dirige a Tolosa y que los autobuses directos vuelvan a parar en el puente de hierro.


INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

teilatuan 26 eta Villabonako Udal pilotalekukoan beste 120. Udalak sortutako energiaren ia %87a autokontsumorako erabiliko du, eta soberakina energia-sare orokorrean txertatuko da. Proiektu honek aldaketa klimatikoari eta planetaren beroketa globalari aurre egiten lagunduko du, atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak murriztuko baitira. Urtean 21,923 tona CO2 emisio saihestuko direla aurreikusten da. 46 panel fotovoltaiko jarriko dira: Udaletxeko teilatuan 26, eta Villabonako udal pilotalekuan 120

Eguzki panelak jarriko dira argindar autokontsumorako Udalak larrialdi klimatikoari aurre egiteko ezinbestekoa den energia trantsizioa garatzeko hartu duen konpromisoan, beste aurrera urrats garrantzitsu bat emango du. Eguzki energia berriztagarriaren sorkuntzarako panel fotovoltaikoak ezarriko dira Udaletxeko eta Villabonako Udal pilotalekuko teilatuetan. Inbertsio honek kutsadura atmosferikoa eta berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzea ekarriko du. Eguzki panel berri hauekin herriko hainbat eraikin publiko hornituko dira: Udaletxea, Arroa auzoko Fleming Herri Eskola, Kultur etxea eta Musika eskola, Villabonako Udal pilotalekua, Gurea antzokia, Seaska Haur Eskola eta Salbadora Jubilatuen elkartea. Guztira, 146 panel fotovoltaiko ezarriko dira: Udaletxeko

Udalak 71.908,18 euro bideratuko ditu egitasmo hau gauzatzera. Dena den, erakunde publikoen dirulaguntza garrantzitsuak lortu ditu: Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 12.750 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 26.808,13 euroko laguntza ekonomikoa emango dute. Udal Gobernua etorkizunean energia trantsizioan urrats berriak emateko konpromisoan berresten da.

Paneles solares para autoconsumo eléctrico Siguiendo con el compromiso adquirido por el Ayuntamiento para el desarrollo de la transición energética, imprescindible para hacer frente a la emergencia climática, el Consistorio dará otro importante paso en los próximos meses: Se instalarán 146 paneles fotovoltaicos para la generación de energía solar renovable en los tejados del Ayuntamiento y del frontón municipal de Villabona. El Consistorio destinará un total de 71.908,18 euros a este proyecto. Además ha obtenido importantes subvenciones de otras instituciones públicas: El Ente Vasco de la Energía (EVE) aportará 12.750 euros y la Diputación Foral de Gipuzkoa 26.808,13 euros. Este proyecto cuenta con el apoyo de todos los partidos políticos con representación en el Ayuntamiento.

Beste 1.500 kg hondakin bildu dira Udalak herriko ibai, erreka eta ingurune naturalak garbitzeko hartutako konpromisoarekin jarraituz, ia 1.5 tona hondakin bildu ditu uztaila, abuztua eta irailean zehar. Natura errespetatzeko eta hondakinak behar bezala jasotzeko eskaera egiten du Udalak, asko izan baitira jasotako botilak, latak, musukoak, toailitak, pilak...

Retirados 1.500 kg mas de residuos Siguiendo con el compromiso del Ayuntamiento de limpiar ríos, arroyos y entornos naturales de la localidad, de julio a septiembre se han recogido 1.5 toneladas de residuos. El Ayuntamiento pide respeto al entorno natural y denuncia las malas prácticas que ensucian nuestros rios, arroyos y montes. 2021eko urria

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

DIRULAGUNTZAK Laguntza honekin Udalak amasa-billabonatar guztiek haur eskola zerbitzua erabiltzeko aukera bermatu nahi du, eta, batez ere, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzua doan erabiltzeko aukera eman. Eskaerak egiteko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 20a Eskaera eta dokumentuak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 20an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Eskaerak Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan aurkeztu beharko dira.

Dirulaguntza Seaskako haurren familientzat Udalak herriko haur eskola publikoko matrikulazioak sustatzen jarraitu nahi du aurten ere. Hori horrela, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatutako haurren familiei kuotak ordaintzen laguntzeko 5.000 euroko diru partida bat bideratu du Udaleko Hezkuntza sailak.

Dirulaguntzak udalekuetako begirale ikastaroa egin dutenentzat Udaleko Gazteria sailak diruz lagunduko ditu udalekuetarako begirale edo zuzendari ikastaroa egin duten amasa-billabonatarrak. Udalak 2021 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere, matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta 300 euro arteko laguntza jasoko du bakoitzak. Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, eta abenduaren 20a izango da azken eguna.

Subvenciones para los/las estudiantes de monitor/a de udalekus

El departamento de Juventud del Ayuntamiento subvencionará a los amasa-billabonatarras que hayan realizado el curso de monitor o director de udalekus. Así, concederá a cada solicitante una subvención máxima del 50% de la matrícula por la realización de los citados cursos durante el año 2021, con un importe máximo de 300 euros a cada estudiante. Las solicitudes deberán realizarse en el Servicio de Atención a la Ciudadanía del Ayuntamiento (Zuretzat) y la fecha límite será el 20 de diciembre. 6

2021eko urria

Subvenciones para las familias de los niños y niñas matriculados/as en Seaska El Ayuntamiento ha destinado una partida de 5.000 euros para ayudar a las familias con los pagos de las cuotas del Consorcio Haurreskolak. El plazo de presentación de solicitudes y documentación ya está abierto y finaliza el 20 de enero de 2022 a las 14:00 horas. Las solicitudes deberán presentarse en la oficina del Servicio de Atención a la Ciudadanía del Ayuntamiento.

Euskara ikasteko eta euskarazko errotulu eta webguneentzat dirulaguntzak

Urriaren 31n amaituko da Villabonako Udalak 2021erako aurreikusita dituen euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea. Dirulaguntza horiek euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik banatuko dira. Dirulaguntza horiei buruzko informazioa nahi duenak, Villabonako Udaleko web orrian izango du eskuragai. Informazio gehiago 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.

Subvenciones para cursos de euskera y para rótulos y webs en euskera

El 31 de octubre finaliza el plazo de presentación de solicitudes para las subvenciones de euskera previstas por el Ayuntamiento de Villabona para 2021. Estas subvenciones se repartirán para el aprendizaje de euskera, para rotular los establecimientos en euskera y para crear webs en euskera. La información sobre estas subvenciones estará disponible en la página web de este Ayuntamiento. Más información en el 943 69 21 00, extensión 3329, o en la dirección de correo electrónico euskara@villabona.eus.


ORDENANTZA FISKALAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2022rako Ordenantza Fiskalak onartu dira Udalbatzan

Irailaren 28an izandako Udalbatzaren osoko bilkuran, Udal Gobernuak 2022rako aurkeztutako Ordenantza Fiskalak onartu ziren EH Bilduren aldeko 7 bozkekin, eta EAJ-PNV eta PSE-ko ordezkarien kontrako 5 bozkekin. %1,1eko igoera orokorra: 2021eko urtarriletik uztailerako KPIaren bataz bestekoa 2022. urtean zerga eta tasei %1,1eko igoera aplikatuko zaie orokorrean. Udal gobernuak %1,1eko zifra ezartzerakoan, 2019. urtean jarraitutako irizpide berbera erabili du; urteko lehen 7 hilabeteetako KPIaren bataz bestekoa. Hondakin bilketaren gaineko tasak %5eko igoera izango du Hondakinen tasa igo beharraren arrazoia honakoa da: Aurreko urtean (2020an) 424.000 euro ordaindu zizkion Udalak Tolosaldeko Mankomunitateari hondakinak bildu eta kudeatzeagatik. Aurten, 2021ean, aurreikusitakoaren arabera, 450.000 euro inguru ordaindu beharko ditu, hau da, 26.000 euro gehiago. Aipagarria da Amasa-Villabonak urte luzez izan duela hondakinen gaineko tasa izoztuta, eta horrek desoreka handia sortu du Udalak tasen bidez biltzen duenaren eta zerbitzuagatik ordaintzen duenaren artean. Hondakinen bilketaren gaineko tasaren igoerak, urtean, 4,68 euroko igoera suposatuko du etxe bakoitzean Igoera honek etxe bakoitzean izango duen eraginari erreparatuz gero, hondakinak bildu eta kudeatzeagatik, 2021 urtean 23,46 euro ordaintzen da hiruhilabetero, eta 2022an aplikatuko den %5eko gorakadarekin, 24,63 euro izango da hiruhilabetero. Honek, urtean, 4,68 euroko igoera suposatuko du

etxe bakoitzean. Hau da, urtean 93,84 euro ordaintzetik 98,52 euro ordaindu beharko da. Kontuan izan behar da Amasa-Villabonako etxebizitzek hondakinen tasa baxua ordaintzen dutela inguruko herriekin alderatuz. Esate baterako, Tolosan 32,45 euro, Asteasun 32,24 euro, Ibarran 34,34 euro edota Zizurkilen 73 euroraino iritsi daiteke hiruhilabetean ordaintzen dena. Hobari guztiak mantenduko dira Udal Gobernuak orain arte indarrean egon diren zerga eta tasen hobari eta salbuespen guztiak mantentzea proposatu zuen. Izan ere, legealdi hasieran, 2020ko ordenantza fiskaletan, hobari berri ugari martxan jartzea erabaki zuen Udal Gobernuak eta horietan ez da inolako aldaketarik egongo.

El pleno aprueba las Ordenanzas Fiscales para 2022

En la sesión plenaria de Septiembre se aprobaron las Ordenanzas Fiscales presentadas por el gobierno municipal para 2022, con 7 votos a favor de EH Bildu y 5 votos en contra de los representantes de EAJ-PNV y PSE. En el año 2022 se aplicará un incremento general de impuestos y tasas del 1,1% (media del IPC enero-julio 2021). La tasa sobre recogida y gestión de residuos se incrementará el 5%, lo que supondrá 24,63 euros/trimestre. En Amasa-Villabona se paga una baja tasa de residuos en comparación con localidades vecinas: En Tolosa se paga 32,45 euros, en Asteasu 32,24 euros, en Ibarra 34,34 euros y en Zizurkil hasta 73 euros. En cuanto a las bonificaciones, se mantendrán todas como las de este año. 2021eko urria

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GIZARTE ZERBITZUAK

Udalak Txermin auzoan duen lokalean bildu ziren Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ordezkariak, Kalexka erakundearekin.

Gizarte eta hezkuntza, eta arlo psiko-sozialean laguntzeko programa abiarazi du Udalak, Zizurkilekin elkarlanean Gizarte-hezkuntzako laguntza edo laguntza psikosoziala eskaintzen du esku-hartze egitasmoak, eta arrisku-egoeraren bat bizi dezaketen pertsonei eta familiei zuzendua dago. Amasa-Villabonako Udalak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean garatutako esku-hartze programak arrisku egoeraren batean dauden familiengan eragin nahi du; eta prestazio indibidual, familiako edo taldekakoen bidez, gizarte eta hezkuntza arloan zein arlo psikosozialean laguntza eskaini. Bizikidetza egokia helburu Esku-hartze programaren bitartez erabiltzaileek egunerokotasunean autonomiaz moldatzeko oinarrizko tresnak lortuko dituzte; herritarrak gizarteratu, eta familia zein komunitate inguruneko bizikidetza egokia bultzatuko duten gaitasunak garatzeko baliabideak jasoko dituzte ( jarrerak, gaitasunak, jakintzak, irizpideak, jarraibideak, trebetasuna). Era berean, ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak beste egoki batzuekin ordezkatzeko hainbat irizpide ere jasotzeko aukera emango du esku-hartze programak. Kalexka erakundearen zerbitzuak Programa hau aurrera ateratzeko, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Udalek Kalexka erakundearen laguntza jasoko 8

2021eko urria

dute. Horrela, 4 hezitzailek, psikologo batek eta hauen koordinatzaileak osatuko dute lan-talde profesionala. Informazio gehiago Udaleko Gizarte Zerbitzuetan Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak kudeatutako egitasmo honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero 943 69 21 00 telefono zenbakira deitu edo gizarte@villabona.eus helbidera idatzi

Los Ayuntamientos de Amasa-Villabona y Zizurkil, en colaboración, presentan un programa de intervención socioeducativa y psicosocial Este programa de intervención ofrece apoyo socioeducativo y psicosocial a personas o familias que estén en situaciones de riesgo. Está desarrollado conjuntamente por el Ayuntamiento de Amasa-Villabona y de Zizurkil, y mediante prestaciones individuales, familiares o grupales, ofrecerá apoyo a este sector de la ciudadanía, tanto en el ámbito socioeducativo como en el psicosocial. Para más información sobre este proyecto gestionado por el departamento de Servicios Sociales de este Ayuntamiento, llamar al teléfono 943 69 21 00 o escribir a gizarte@villabona.eus.


GIZARTE ZERBITZUAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Unzue alkateak eta Arantza López, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, adineko hauek bisitatu eta tarta bana eskaini zieten aitortza moduan. Era berean, hauetaz egunero hain goxo zaintzen duten familiari ere lore sorta bana eman zieten. Bestalde, Santiago egoitzako egoiliarrek ere merezitako tarta jaso zuten eta postre goxoarekin ospatu zuten beraien eguna. Egoitzako langileentzat, egunero egiten duten ezinbesteko lana eskertzeko, loreak eraman zituzten alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Udalak herriko adinekoak eta zaintzaileak omendu ditu Pertsona Nagusien egunean Urriak 1 Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna izanik, Udalak Amasa-Villabonako adineko guztiak omendu nahi izan ditu. Horregatik, gure herrian bizi diren helduei, Santio egoitzako egoiliarrei eta, hauetaz egunero hain ondo zaintzen duten zaintzaileei merezitako omenalditxoa egin nahi izan die.

100 urtetik gorako 3 amasa-billabonatar 100 urtetik gorako hiru amasa-billabonatar ditugu herrian: María Jesús López (105 urte), Juani Arregi (102 urte) eta Gregorio González (101 urte). Bada, urriaren 1ean, Beatriz

Gregorio González 101 urte

Juani Arregi

102 urte

María Jesús López 105 urte

Homenaje a las personas mayores y a sus cuidadoras, en su Día Internacional El 1 de octubre se celebró el Día Internacional de las Personas Mayores, por lo que el Ayuntamiento quiso homenajear a todas estas personas de Amasa-Villabona y sus cuidadoras, que tan bien cuidan de ellas día a día. Por eso, la alcaldesa Beatriz Unzue, junto a Arantza Lopez, concejal de Servicios Sociales, llevaron unas tartas a los y las residentes de Santiago egoitza y a sus cuidadoras.También a los tres centenarios Gregorio, Juani y María Jesús.

Bene eta Carmen eskulanetan fin

Eskulan tailerrean egindako loreekin apaindu dute Bene Herrerok eta Carmen Vallejok Santiago egoitzako jangela. Arrautza kaxak moztu, lore forma eman, eta banan-banan margotu dituzte zientoka lore, ondoren zuhaitz adarretan itsatsi eta jangelako sapaian zintzilikatu dituzte. Lan handia hartu du bikoteak, baina, zalantzarik gabe, merezi izan du, dotere geratu baita egoitzako jangela! Bene y Carmen decoran el comedor de Santiago egoitza

Bene Herrero y Carmen Vallejo han decorado el comedor de Santiago egoitza con flores realizadas en el taller de manualidades. Aunque les ha llevado mucho tiempo (han tenido que cortar, pintar, pegar todas las flores una a una), ha merecido la pena el esfuerzo, ya que el comedor les ha quedado precioso. 2021eko urria

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

KONTSUMO BONOAK

Udalak %33ko dirulaguntza bono bakoitzean Bonoak erosten dituen herritarrak 20 eurorekin, 10 euroko balio duten 3 erosketa bono lortuko ditu, hau da, 30 euro. 40 eurorekin 6 erosketa bono jasoko ditu, guztira, 60 euro. Eta, aldiz, 60 eurorekin, 90 euro jasoko ditu, 10 euroko 9 bono. Horrela, Villabonako Udalak erosketa bono bakoitza %33an lagunduko du diruz. Bonoen salmenta puntua Kontsumo bonoen salmenta puntua Udal liburutegiaren ondoan dago eta urriaren 29ra arte egongo da zabalik 09:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00 ordutegian.

60.000 euroko inbertsioa herriko merkataritza sustatzeko Udalak herriko merkataritza balorean jarri nahi du, eta herrian erosketa aukera paregabeak ditugula erakutsi. Era berean, egoera zaila bizi duen sektorea biziberritzen segi nahi du herriko kaleak bizi-bizirik ikusteko. Hori horrela, eta Oria Merkatari Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Udalak 60.000 euroko inbertsioa egin du kontsumo bonoen III. kanpaina berri bat martxan jartzeko. Guztira, 16.200 bono jarri dira salgai izena eman duten 47 establezimendutan erabiltzeko.

Udalaren deia herritarrei Kanpaina hau amaitzean ere, ez ahaztu herrian bertan erosteaz, Amasa-Villabonan denetik daukagu eta! Herria bizirik mantentzea guztion esku dago.

El Ayuntamiento invierte 60.000 euros para impulsar el comercio local A través del convenio firmado con Oria Merkatari Elkartea, el Ayuntamiento ha realizado una inversión de 60.000 euros para poner en marcha una nueva campaña de bonos de consumo. En total, se han puesto a la venta 16.200 bonos para usarlos en 47 establecimientos. El punto de venta de bonos de consumo se encuentra junto a la biblioteca municipal y permanecerá abierto hasta el 29 de octubre.

Eskerrik asko, Julian! Ia 38 urte Udaletxearentzat herri langile bezala aritu ondoren, Julian Yarza amasarra irailaren 2an jubilatu zen. Amasa-Villabonako Udala osatzen duten ordezkari politiko guztien eta zure lankide guztien izenean, mila esker zure alaitasun, eskuzabaltasun eta egindako lan guztiagatik! Hemendik aurrera, ondo merezitako erretiroaz osasunarekin disfrutatu dezazula!

Eskerrik asko, Julian! Tras casi 38 años como trabajador del Ayuntamiento, el amasarra Julian Yarza se jubiló el 2 de septiembre. En nombre de toda la representación política que conforma el Ayuntamiento y de todos y todas tus compañeros y compañeras, ¡eskerrik asko por tu alegría, generosidad y por todo el trabajo realizado!

10

2021eko urria


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Aurrera pausu sendoak herritarren parte hartzean eta energia trantsizioan

Covid-19aren osasun larrialdiaren ez-ohiko egoerak dena baldintzatu eta lehentasunak aldatu beharra ekarri badu ere, EH Bilduk gidatutako udal gobernuak legealdi hasieran bere buruari ezarritako erronkei erantzuten jarraitu du. EH Bilduk beti defendatu du herritarren ahalduntzea eta soilik 4 urtetik

Aldebakartasuna eta errespetu falta Beatriz Unzuek bere gobernua gardena izango zela iragarri eta bi urtera, errealitateak kontrakoa erakusten du. Gaur, aldebakartasuna eta autoritarismoa ditu oinarri: EAJren ekimenez koronabirusaren aurka egiten ari ginen elkarlana

Desde el PSE-EE de Villabona hemos propuesto la congelación de las ordenanzas fiscales para 2022 Hasta hace unas semanas, Euskadi todavía tenía una serie de restricciones que hacían que la ciudadanía, el comercio y la hostelería no pudieran desarrollar su actividad con total

behin bozkatzeko aukera eskaintzen duen egungo sistema gainditzearen beharra. Guk kalitatezko demokrazia eredu zuzen eta parte hartzailean sinesten dugu. Baina hori adierazteak ez du ezer aldatzen, ekintzak dira beharrezkoak. Aurten, Amasa-Villabonan inoiz egin den herritarren parte hartze ariketa garrantzitsuena burutuko dugu: Udalak 400.000€ zertan inbertitu erabakitzeko herri galdeketa. Uste dugu hau mugarria izango dela, etorkizunean herriko gai garrantzitsue-

tan hitza eta erabakia herritarren esku uzten jarraitzeko. Bestalde Udalak indarrez eta konbikzio osoz heldu dio, larrialdi klimatikoari aurre egiteko energia trantsizioaren erronkari. Aurten energia berriztagarrien sorkuntzan eta udalaren auto-hornikuntzan salto handia egingo dugu eta udal gobernuak osatutako 2021-2030 Energia Plana jarraituz, urtero aurrera pausuak ematen jarraituko dugu. Aurrera goaz!

hankaz gora bota zuen; Santiotan, Ertzantzaren kontra asmatutako biolentzi gauaren ondoren, alkatea ez zen gai izan alderdi politikoei deitzeko, eta are gutxiago ertzainei solidaritatea adierazteko. Duela aste gutxi SORTU alderdiak eraikin publiko zein partikularretan eginiko pintadak onartu egin ditu hamar egunez. Interes partidistak udal ordenantzaren gainetik. Horrela zaintzen ditu alkateak legezkotasuna eta herri-bizikidetza.

La alcaldesa echó por tierra el trabajo conjunto que se estaba realizando contra el COVID; tras los sucesos del 24 de julio, no fue capaz de llamar a los partidos políticos y de solidarizarse debidamente con la Ertzantza. Hace pocas semanas ha dejado que Villabona permaneciera durante diez días con pintadas, contraviniendo la Ordenanza Municipal sobre publicidad. Así es como cuida la alcaldesa la legalidad y la convivencia municipal.

normalidad. Por dicho motivo, sus ingresos todavía se están viendo mermados mientras que los gastos no paran de incrementarse, como, por ejemplo, el recibo de la luz cuyo precio está en lo más alto de su historia. Por eso, desde el PSE-EE creemos que el Ayuntamiento debía de haber hecho un esfuerzo en no subir los impuestos y tasas para poner su granito de arena colaborando en las economías domésticas de nuestros vecinos y vecinas, como han hecho los munici-

pios de Eibar, Beasain, Pasaia, Arrasate, Azkoitia, Lezo, Andoain… Teniendo en cuenta que Villabona ya va a obtener más ingresos con la aportación del Fondo Foral de Financiación Municipal para el año 2022 cuya previsión es mayor. Desgraciadamente EH Bildu ha rechazado nuestra propuesta, incrementando de forma general un 1´1% o un 5% la tasa de recogida de basuras.

2021ko urria

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.