AMAVI 48

Page 1

Maiatza / Mayo 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

48

@VillabonakoUdala

Amasa-Villabona natura berreskuratzearen alde lanean

Gaztelekuari buruzko hausnarketa prozesu parte hartzaile bat abiatu du Udalak Laburrean Hirigintza Euskara

Gazteria

Ingurumena

2 3 4 5

6-7

Kultura

Gizarte Zerbitzuak

Parte hartze prozesua Librean

8

9

10 11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

LABURREAN

Covid-19arengatik egindako inbertsioak diruz lagunduko ditu Udalak

Emakume merkatari eta ostalariak omendu zituen Udalak, martxoaren 8an

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak emakumeek herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten duten lana aitortu eta eskertu nahi izan zuen Erreboteko plazan antolatutako omenaldian. Jabea emakumezkoa den merkatari edo ostalari bakoitzari oroigarri bana emanda eskertu zituen emakumeak “Amasa-Villabonako merkataritzan eta ostalaritzan emakumea nagusi” lelopean antolatutako ekitaldian. Udalak eskerrak eman nahi dizkie Oihana Iguaran bertsolariari eta Oinkari dantza taldeko kideei borondatezko ekarpenengatik .

Covid-ak eskatzen dituen segurtasun protokoloak betetzeko, dendari eta ostalariek lokalak eta lan egiteko moduak egokitu behar izan dituzte. Gastu horiek arintzeko, dirulaguntzak eskainiko ditu Udalak, bigarrengoz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Lokala egokitzeko egindako inbertsioak eta langile eta bezeroen babes eta segurtasunerako ekipamendu bereziak jartzeko egindako inbertsioak lagunduko dira diruz. Eskaerak maiatzaren 24ra arte egin daitezke. Informazio gehiago www.villabona.eus edo zuretzat@villabona.eus helbidean.

El Ayuntamiento subvenciona inversiones por Covid-19 Se subvencionarán inversiones realizadas en comercios y locales de hosteleria para el acondicionamiento del local, y para la instalación de equipos especiales de protección y seguridad de trabajadores y clientes. Las solicitudes se pueden realizar hasta el 24 de mayo. Más información en www.villabona.eus o zuretzat@villabona.eus

Homenaje a las mujeres comerciantes y hosteleras Con motivo del Día Internacional de Mujer, el Ayuntamiento quiso reconocer y agradecer la labor que desempeñan las mujeres en el comercio y la hostelería de la localidad. Para ello, se organizó un homenaje en la Erreboteko plaza y a cada una de ellas, como titulares del negocio, se les hizo entrega de un recuerdo. El Ayuntamiento agradece a la bertsolari Oihana Iguaran y a las dantzaris de Oinkari Dantza Taldea por su participación.

Udalak bere eraikin publikoak eskaini ditu txertaketa kanpainarako Gutun baten bidez, Udalak herriko eraikin publikoak eskaini dizkio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari Covid-19aren aurkako txertaketa kanpainarako. Besteak beste, Olaederra kiroldegia eta Gurea antzokia erabiltzeko aukera eman dio Udalak Osasun Sailari. Edificios públicos municipales a disposición de la campaña de vacunación Para llevar a cabo la campaña de vacunación contra la Covid-19, el Ayuntamiento ha puesto los edificios públicos de la localidad a disposición del departamento de Sanidad del Gobierno Vasco. Entre otros, ha ofrecido la posibilidad de utilizar el polideportivo Olaederra y el cine Gurea. 2

2021eko maiatza

Terrazen tasa etenda mantenduko da aurten ere, ostalaritzari karga arintzeko Covid-19ak eragin duen osasun egoerak karga handia erantsi dio ostalaritzari. Hori horrela, sektoreari bultzada bat emateko, terrazen udal-tasa ez da kobratuko, gutxienez, irailera arte. Tasa hau 2020ko martxoaren 14tik etenda dago. Martxoko ohiko batzar orokorrean, Ogasun batzordearen proposamen hau aho batez onartu zuten alderdi guztiek.

Sigue suspendida la tasa de terrazas de hostelería El Covid-19 ha supuesto una importante carga a la hostelería, por lo que el Ayuntamiento ha decidido mantener suspendidas las tasas municipales de terrazas, por lo menos hasta septiembre. Esta tasa no se ha cobrado desde marzo de 2020. Esta propuesta fué aprobada por unanimidad.


HIRIGINTZA

LEHEN

ORAIN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Larrea auzoko errepidea asfaltatu da

Larrea auzo barrualdeko errepidea asfaltatu eta margotu du Udalak. Martxoaren 22an eman zitzaien hasiera konponketa lanei, eta 3 asteko iraupena izan dute. Obrak, guztira, 54.306,32 euroko aurrekontua izan du eta hiru enpresen elkarlanari esker egin du aurrera: Excavaciones EKIN S.L (34.669,65 euro), Asfaltos Urretxu S.A (17.087,26 euro), eta Paskin seinalizazioak S.L (2.549,41) euro. Udalak eskerrak eman nahi dizkio “Estación de Servicio Billabona S.A.” enpresari Etxeondon duen eremu itxia aparkaleku bezala erabiltzen uzteagatik, eta Larreako auzotarrei egoera ulertzeagatik eta erakutsitako pazientziagatik.

Asfaltada y pintada la carretera del barrio de Larrea El Ayuntamiento ha asfaltado y pintado la calzada interior del barrio de Larrea. La obra ha contado con un presupuesto de 54.306,32 euros. El Ayuntamiento agradece a “Estación de Servicio Billabona S.A.” el haber facilitado su recinto de Etxeondo como aparcamiento provisional. También agradece a los vecinos y las vecinas del barrio su compresión y paciencia.

Metalezko baranda berriak, Amasetxe inguruan Zaharkituta zeuden hainbat baranda kendu, eta metalezko baranda berriak jarri ditu Udalak, Larrea auzoko goialdean, Amasetxe etxearen inguruan. Lan honetara 6.679,59 euro bideratu dira, eta Caldereria Sanga S.L. izan da barandak egiteko kontratatu den enpresa.

Nuevas barandillas metálicas en la zona de Amasetxe Se han instalado nuevas barandillas metálicas en la zona alta del barrio de Larrea. A estas labores se han destinado 6.679,59 euros y la empresa contratada ha sido Caldereria Sanga S.L.

Gidarien ikusmena errazteko ispiluak puskatuta

Gidarien ikusgarritasuna errazten duten ispilu batzuk puskatuta agertu dira, eta zantzu guztien arabera, norbaitek nahita erasotu ditu. Udalak berriak ezarri baditu ere, herritarrei zentzuz jokatzeko deia egiten die horrelako gertaerarik errepikatu ez dadin. Amasa-Villabona txukun mantentzeko, herriko baliabideak zaindu behar ditugu.

Rotos varios espejos que facilitaban el tráfico

Aparecen rotos varios espejos de tráfico, y todo apunta a que ha sido un hecho intencionado. El Ayuntamiento los ha retirado y los ha repuesto. Se hace un llamamiento a actuar con sensatez para que no se repitan hechos de este tipo. 2021eko maiatza

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

EUSKARA

Udalak diruz lagunduko ditu euskara sustatzea helburu duten jarduerak Martxoaren 30ean izandako Tokiko Gobernu Batzordean, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zituzten Euskara sustatzeko 2021 urterako dirulaguntzak. Horrela, aurten, guztira, 64.725 euro bideratuko ditu Amasa-Villabonako Udalak euskara suspertzea helburu duten jardueretara. Tokiko hedabideekin hitzarmenak Tokiko euskarazko hedabideek burutzen duten lana ezinbestekoa da Euskararen normalizazioan eta sustapenean eragiteko. Era berean, hedabide hauek gertuko eta kalitatezko kazetaritza ere eskaintzen dutenez, aurten ere, hauekin hitzarmen bereziak sinatzea erabaki du Udalak. Hori horrela, 2021ean komunikabideetara honako dirulaguntzak bideratuko ditu: Tolosaldeko Ataria: 26.775 euro, Aiurri: 17.850 euro, eta 28 Kanala telebista: 6.000 euro. 11.000 euro, euskara ikasleentzat Euskara ikasten ari diren ikasleek 2020-2021 ikasturteko matrikularen portzentaje bat jasoko dute bueltan. Horrela, matrikularen %100a jasoko dute B2 mailara arte euskara ikasten ari diren amasa-billabonatarrek. C1 eta C2 maila gauzatu dutenei, aldiz, matrikularen %75a itzuliko zaie.

Euskalgintzako eragileak Amaitzeko, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari 1.500 euroko ekarpena egingo zaio, eta, Euskal Herrian Euskaraz elkarteari, berriz, 500 eurokoa. Azken elkarte honi lehen aldiz emango zaio dirulaguntza, elkarteak udalari egindako eskaera onartzea erabaki baitzen.

Subvenciones para fomentar el euskera

“Dirulaguntzen bidez, euskara ikastea doakoa izatea bermatzen du Udalak” Euskarazko errotuluak eta web orriak Herriko paisaia euskalduntzen jarraitzeko, establezimenduetako edo enpresetako errotuluak euskaraz jartzeagatik Udalak diruz lagunduko ditu herriko enpresari txikiak, merkatariak eta ostalariak, horretara, 600 euro bideratu dira. Bestetik, webguneak euskaraz egiteagatik ere udalaren dirulaguntza jaso ahal izango da, eta, horretarako, 500 euroko diru-partida ezarri du Udalak. Dirulaguntza hauek jasotzeko eskariek ezarritako aurrekontua gaindituko balute, udal gobernuak eskari guztiei erantzuteko beharrezkoa izango den diru kopurua gehitzeko konpromisoa azaldu du. 44

2021eko maiatza

La Junta de Gobierno Local de marzo, ha aprobado por unanimidad las subvenciones para el fomento del Euskera de 2021. Así, el Ayuntamiento de Amasa-Villabona destinará un total de 64.725 euros a actividades de promoción del euskera. El trabajo que realizan los medios locales en euskera es imprescindible para avanzar en la normalización y promoción del Euskera. Asimismo, estos medios que ofrecen un periodismo cercano y de calidad, han firmado convenios con el Ayuntamiento: Tolosaldeko Ataria, Aiurri y 28 Kanala. Por otro lado, a los alumnos que estén estudiando euskera este curso 2020-2021 se les abonará un porcentaje de la matrícula (que puede alcanzar el 100%). Para seguir euskaldunizando el paisaje de Amasa-Villabona, se subvencionará la colocación de rótulos en euskera en comercios, locales de hostelería... así como la creación de páginas web en euskera. Agentes que trabajan a favor del euskera, tales como Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua y la asociación Euskal Herrian Euskaraz, también han recibido una subvención.


GAZTERIA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Gaztelekuari buruzko hausnarketa prozesu parte hartzailea abiatu da Bigarren fasea: iraila-abendua • 9-11 urte bitarteko nerabeek (LH 4/5/6) dituzten beharrak identifikatzea ikastetxeekin elkarlanean: adinari egokituriko mugimenduzko dinamikak eta ahozko elkarrizketak erabiliko dira. • Gaztelekuarekin lan-harremana duten eragileetako (Kale Hezitzaileak eta Gizarte Zerbitzuak) profesionalekin lanketa: nerabeek izan ditzaketen gabezi edo beharren inguruko iritzi kualifikatuak jasoko dira. • Gurasoen parte hartzea: 9-17 urte bitartekoen gurasoen iritzi edo hausnarketak jasotzea, beraiek zein haien seme-alabek herriarekiko izan ditzaketen beharrak identifikatzeko.

“Gazteen iritzi eta beharrak zeintzuk diren identifikatu nahi dira” Hamar urte pasa dira Katea Etxea Gaztelekuaren zerbitzua martxan jarri zenetik, eta Udalak gazteriari zuzendutako zerbitzu publiko honen jarduera hobetu eta zabaltzeko helburua duen prozesu bat martxan jartzea erabaki du. Aurten amaituko da Gaztelekuaren kudeaketa garatzeko zerbitzu kontratua eta momentu egokia da orain arteko ibilbidea aztertu, eta aurrerantzean zerbitzu hau hobetzeko prozesu bat burutzeko. Prozesu honekin, gazteen iritzi eta beharrak zeintzuk diren identifikatu nahi dira, ondoren eskaintzen den zerbitzuari buruzko hausnarketa egiteko eta kontratu berrian aldaketak txertatzeko. Prozesua gidatuko duen lantaldea eratu da: lantalde hori Aitziber Murua Udaleko gazteria teknikaria, Amagoia Agirre hezkuntza zinegotzia, Gorka Kamio gazteria zinegotzia eta Maitane Bravo eta Garikoitz Iturbe gaztelekuko hezitzaileek osatzen dute. Prozesu honek 2 fase izango ditu: Lehenengo fasea: apirila-ekaina Helburua Amasa-Villabonako ikastetxeetako 12-17 urte bitarteko nerabe eta gazteen beharrak eta nahiak identifikatzea. Herriko ikastetxeekin lankidetzan garatuko da eta galdetegi eta dinamiken bidez nerabe guztien iritziak jasoko dira, bai gaztelekuko erabiltzaileak direnenak eta baita gaztelekuko jarduna ezagutzen ez dutenenak ere.

Prozesu parte hartzaile hau amaitzen denean, lantaldeak bere ondorioak edo interpretazioak aterako ditu eta publikoki jakinaraziko ditu. Udalaren helburua interesa dutenei entzunez eta iritziak kontuan hartuz, gazte eta nerabeei zuzendutako udal zerbitzu publiko hau hobetzea eta eraginkorragoa bilakatzea da.

El Ayuntamiento inicia un proceso participativo de reflexión sobre el servicio del Gazteleku Han pasado diez años desde la puesta en marcha del servicio del Gazteleku, y el ayuntamiento ha decidido poner en marcha un proceso que tiene como objetivo mejorar y ampliar la actividad de este servicio público dirigido a la juventud. Este año finaliza el contrato de gestión del Gazteleku y es el momento propicio para realizar un balance y dibujar su futuro. El Ayuntamiento pretende recabar las opiniones de los y la jovenes para identificar sus necesidades, reflexionar sobre el servicio que se ofrece y mejorarlo. Se ha constituido el grupo de trabajo que liderará dicho proceso, formado por Aitziber Murua, técnica de juventud del Ayuntamiento; Amagoia Agirre, concejala de educación; Gorka Kamio, concejal de juventud; y Maitane Bravo y Garikoitz Iturbe, educadores del Gazteleku. Es importante escuchar y tener en cuenta las opiniones de los y las adolescentes, de los educadores profesionales y también de los padres y madres. De esta manera se podrá mejorar, ampliar y hacer más eficaz este servicio público municipal. 2021eko maiatza

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

4000 zuhaitzetik gora landatu dira auzolanean

Martxoaren 6an eta 13an, auzolanerako deia egin zuen Ingurumen sailak, tokiko zuhaitz espezieak landatzeko eta berezko naturaren berreskurapena lortzeko. Onddoko borda inguruko lursailetan zegoen pinudiaren lekuan, 3500 pago eta haritz landatu dira. Horietaz gain, erramua, elorri zuria eta beltza, gorostia, gurbiltza... ere landatu dira. Udalak eskerrak eman nahi dizkie ingurune naturala berreskuratzeko bolondres moduan lanean aritu diren herritarrei, baita Fleming eta Zubimusuko ikasleei ere.

Se han plantado mas de 4.000 árboles en auzolan

El departamento de Medio Ambiente hizo un llamamiento al auzolan para plantar especies arbóreas autóctonas en terrenos de la zona de Onddo. Así, en el lugar del antiguo pinar, se han plantado mas de 3.500 hayas y robles así como laureles, endrinos, madroños.... El Ayuntamiento agradece a los voluntarios y voluntarias, y a los alumnos de Fleming y Zubimusu la labor realizada.

INGURUMENA

Ganadua Amasamendiko larre publikoetan Egun esanguratsua izaten da maiatzaren lehena herriko ganaduzaleentzat, egun horretan irekitzen baitira larreak ganaduarentzat. Baina, Coronavirusak eragin duen osasun egoera dela eta, aurten ere ez da festarik izan Komizarren. Dena den, behiak eta behorrak apirilaren 24tik daude larreetan. Ardiek, ordea, maiatzaren 1ean egin zuten larretarako bidea. 118 behi, 666 ardi, 47 behi eta 47 ahuntzek erabiliko dituzte herriko larreak.

El ganado ya pasta en Amasamendi

El 1 de mayo suele ser un día significativo para los ganaderos locales, pero, este año tampoco han podido celebrar la fiesta de apertura de pastos. No obstante, dede el 24 de abril las vacas y yeguas ya están en los pastos. Las ovejas, por su parte, subieron el 1 de mayo. Este año, los ganaderos y ganaderas llevarán un total de 118 vacas, 666 ovejas, 47 vacas y 47 cabras a los pastos públicos.

Hainbat praktika txar salatu ditu Udalak

Apirilean lurrean botatako hondakin kopuru handiak izan dira gune ezberdinetan eta azken aldian Lasturko bordan eta inguruan ere zabor ugari bota da. Udalak jokabide desegoki hauek argitara atera eta publikoki salatu ditu: "Horrelako jokabide zikin eta arduragabeekin aspertuta eta nazkatuta gaude eta neurriak hartuko ditugu”.

El Ayuntamiento denuncia malas prácticas

Últimamente se han podido ver grandes cantidades de residuos tirados en el suelo y también se ha arrojado abundante basura en zonas naturales como la de Lastur. El Ayuntamiento ha querido sacar a la luz y denunciar públicamente estas situaciones: "Manifestamos nuestro hartazgo con este tipo de conductas sucias e irresponsables y anunciamos que tomaremos medidas”.

6

2021eko maiatza


INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2.000 kg hondakin bildu dira erreka garbiketaren lehengo astean Apirilean ekin zion Udalak herriko ibaiak eta errekak garbitzeari: Oria ibaia, Aranerreka, Ubilluts… eta hemendik aurrera, urtebetez , eta, hilean aste betez, burutuko ditu horrelako lanak. Dena den, erreka eta ibaiez gain, Komizar edo Lasturko parkeetan eta zenbait mendi ibilbideetan pilatutako zaborrak ere bilduko ditu. Urte osoko hitzarmena, 5.456,56 euroren truke Hondakinen bilketaz Urzain Taldea arduratuko da, eta, hitzartutakoaren arabera, urte osoko lanetara 5.456,56 euro bideratuko ditu Amasa-Villabonako Udalak. Emaitza kezkagarriak, garbiketa lanen lehenengo astean Urzain Taldeak, Udalarekin hitzartuta bezala, garbiketa lanen lehen astea gauzatu du, eta emaitza kezkagarriak utzi dizkigu. Hasteko, Ubegun Industrialdeko Ubilluts eta Oria ibaia aldera ematen duten bazterrak garbitu dira, eta benetan kezkagarria da azken urte hauetan ingurune natural horretan pilatu den hondakin kopurua. Gauzak horrela, inguruko ibar basoaren eta Oria ibaiaren zein Ubilluts errekaren amaierako zatian, kutsadura maila oso altua da. Hondakin kopuru oso handia pilatu da eta ingurune kutsatua dela esan daiteke. Bildutako material guztia zegokion edukinontzietan sailkatu ondoren, Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman da.

Retirados 2.000 kg de residuos durante la primera semana de limpieza de los rios El pasado mes de abril el Ayuntamiento inició la limpieza de ríos y arroyos de la localidad: Oria, Aranerreka, Ubilluts... A partir de ahora, y durante un año, llevará a cabo este tipo de labores durante una semana al mes. Ayuntamiento ha contratado a Urtzain Taldea y ha abonado 5.456,56 euros para realizar estas labores. Durante esa primera semana, se han limpiado las orillas del arroyo Ubilluts y el río Oria en el entorno del polígono Ubegun. Es muy preocupante la cantidad de residuos que se han acumulado en este entorno natural. Los residuos recogidos han sido clasificados correctamente y trasladados a los Garbigunes de Tolosaldea.

Ubegun-Ubilluts naturguneen garbiketa kopuruetan Plastikoa: 51 Kg (30L-ko 39 poltsa)

Errefusa: 120 Kg

Eskularruak: 0,1 Kg (246 eskularru)

Koltxoiak: 14,55 Kg (koltxoi 1)

Papera: 28,5 Kg

Poliespana: 0,7 Kg

Botilak: 25,6 Kg (565 Botila) Plastiko gogorra: 51 Kg

Beira: 68,7 Kg (208 edukiontzi) Metala: 75,8 Kg (1.028 lata)

Egurra: 152 Kg (7 Pallet)

Hondakin elektronikoak: 2,4 Kg Obra hondakinak: 1364 Kg

Kautxoa: 14,5 Kg (kotxe gurpil 1)

Kristala: 20,65 Kg

Musukoak: 0,1 Kg (25 musuko)

Pilak: 0,9 Kg (8 txiki + bateria bat)

Gas bonbona: 1,2 Kg (8 bonbona) Aerosolak: 2,1 Kg (10 aerosol)

Kotxe olioa: 5 Kg (3 bidoi)

Organikoa atean jasoko da establezimenduetan

Tolosaldeko Mankomunitateak kanpaina berri bat jarri du martxan establezimenduen hondakin organikoak biltzeko. Organiko kopuru handia sortzen dutenek organikoaren kuboa atean utzi, eta jaso eta konpostatu egingo dira osotasunean.

La fracción orgánica se recogerá en la puerta de los establecimientos La Mancomunidad de Tolosaldea ha puesto en marcha una nueva campaña para la recogida de la fracción orgánica de los establecimientos. Los que generen gran cantidad de orgánico dejarán el cubo en la puerta y se recogerá y compostará en su totalidad. 2021eko maiatza

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Maitane Perez aktore eta idazlea herrian izango dugu, Geuretik Sortuak bekarekin Udalbiltza Partzuergoak martxan jarritako Geuretik Sortuak kultur ekimenean parte hartu du Amasa-Villabonako Udalak. Ekimen honek euskarazko literatura, antzerkigintza eta zinema sorkuntza bultzatu nahi du, eta, guztira, Euskal Herri osoko 26 udalerri eta sortzailek parte hartuko dute. Sortzaile bakoitzari herri bat esleitu zaio, eta, beka honen bidez, herri horretan egonaldi bat egingo du bere sormen lana garatzeko. Amasa-Villabonaren kasuan, Maitane Perez aktore eta idazle iruindarra izango dugu gure artean, egonaldi horretan zehar literatura lan bat sortzeko helburuarekin. Amasa-Villabonako Udalak bere poztasuna adirazi du Maitane Perez kultur sortzailea gure artean edukitzeko izango dugun aukeragatik, eta elkarlanean prozesu aberasgarri eta emankor bat garatzeko asmoa du.

La actriz y escritora Maitane Perez visitará nuestra localidad gracias a la beca Geuretik Sortuak El Ayuntamiento ha participado en la iniciativa cultural Geuretik Sortuak, puesta en marcha por el Consorcio Udalbiltza. Con esta iniciativa se pretende impulsar la creación literaria, teatral y cinematográfica en euskera y participarán un total de 26 municipios y creadores/as de toda Euskal Herria. A cada creador/a se le ha asignado una localidad para realizar una estancia y así desarrollar su creación. En el caso de Amasa-Villabona, tendremos entre nosotros/as a la actriz y escritora iruindarra Maitane Pérez, con el objetivo de crear una obra literaria durante su estancia. El Ayuntamiento de Amasa-Villabona quiere expresar su satisfacción por la oportunidad que va a tener de contar con la creadora cultural Maitane Pérez para desarrollar una colaboración que espera sea realmente enriquecedora y fructífera. 8

2021eko maiatza

KULTURA

Laumugarrietako mugarri zaharra berreskuratu dute, 150 urte ondoren

Zizurkilgo mugarriak dokumentatzeko lanaren baitan, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu eta Anoetak muga egiten duten puntuan kokatutako Laumugarrieta mugarri zaharra berreskuratu du Hernandorena Kultur Elkarteak, Aranzadirekin elkarlanean. Orain dela 150 urte jarritako harriak 300 kg ditu.

Recuperan el hito de Laumugarrieta, 150 años después

Dentro del trabajo de documentación de los hitos de Zizurkil, Hernandorena Kultur Elkartea, en colaboración con Aranzadi, ha recuperado el mojón Laumugarrieta situado en el punto fronterizo entre Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu y Anoeta. La piedra fué colocada hace 150 años y tiene un peso de 300 kg.

Uztailan zehar izango den kultur egitaraua zehazteko, bilera deitu du Jai batzordeak

Covid-19ak sortu duen osasun egoera dela eta, aurten ere ez dira ohiko Santio jaiak ospatuko; dena den, uztailean zehar kaleko kultur egitarau berezia antolatzeko lanetan buru belarri dabil Amasa-Villabonako Jai batzordea. Programaren xehetasunak zehazteko, Jai Batzordeak hurrengo bilera deitu du maiatzaren 19rako, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan. Presentziala izango bada ere, interesa duenak aukera dauka telematikoki parte hartzeko (meet.jit.si/villabonakoudala. Pasahitza eskatuko balu: villabona2020).

Reunión para definir el programa cultural de julio

La comisión de fiestas de Villabona está trabajando en la organización de un programa cultural extraordinario para el mes de julio. La próxima reunión será el 19 de mayo, a las 19:00 horas en el salón de plenos del Ayuntamiento. Aunque será presencial, se podrá participar telemáticamente (meet.jit.si/villabonakoudala. En caso de que pida contraseña: villabona2020.


GIZARTE ZERBITZUAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

ilean daude, beraz, horren aurrean, Villabonako Udalak ahalik eta gizarte babes zabalena eta onena eskaintzeko konpromiso irmoa du. Udal honentzat lehentasunen artean lehentasunezkoena, pertsona guztien oinarrizko beharrak eta eskubideak bermatzea da. Diru sarrera eskasagatik pobrezia arrisku egoeran edo beharrizan ezberdinak izan ditzaketen herritarrei, inolako konplexurik edo beldurrik gabe, Gizarte Zerbitzuetara jotzeko deia egiten die Udalak. UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK Martxoaren 18an prentsaurrean aurkeztu zuten Gizarte Zerbitzuen gida berria.

Gizarte Zerbitzuen gida berria argitaratu du Udalak Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen saileko baliabideen gida berria aurkeztu dute Beatriz Unzue alkateak, Xabat Laborde alkateordeak, Arantxa Lopez Gizarte Politiketako zinegotziak eta Itziar Garcia gizarte langileak. Sail honek herritarren eskura dituen baliabide guztiak biltzen ditu liburuxka batean, eta etxe guztietara banatu da. www.villabona.eus webgunean ere eskuragarri jarri da euskaraz eta erdaraz. Aurrerantzean, beste hizkuntzetara ere itzuliko dela adierazi dute udal ordezkariek. Covid-19aren ondorioz, pertsona eta familia asko egoera za-

Telefonoa: 943 69 21 00 (08:00-14:00 ordutegian). Posta elektronikoa: gizarte@villabona.eus

Aurrez aurreko arreta: Udaletxeko behe solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzura jotzea eta aurrez ordua hartzea.

Nueva guía de servicios sociales del Ayuntamiento En esta nueva guía se recogen todos los recursos que el departa-

mento de Servicios Sociales tiene a disposición de la ciudadanía. Así, el Ayuntamiento mantiene su firme compromiso de ofrecer el mayor apoyo social posible y garantizar las necesidades y derechos básicos de los y las amasa-billabonatarras.

El Ayuntamiento anima a quienes esten en situación de riesgo a

acudir a los Servicios Sociales sin ningún complejo o miedo.

Carmen Vallejo, Santiago egoitzako artista bat

Ezin dotoreago apaindu du Carmen Vallejo egoiliarrak Santiago egoitzako sarrera. Arratsaldero, ordubetez, eskulan tailerra izaten dute bertan, eta Carmenek lantegi horretan sortutako apaingarriekin dekoratu dute egoitzako sarrera. Bestetik, Covid-19ak helduen egoitzak gogor kolpatu baditu ere, aipagarria da Villabonakoan kasu bakar bat ere ez dutela izan. Dena den, segurtasun neurriak zorrotz betetzen jarraitzen dute eta ahalegin guztiak egiten dituzte egoiliarren egunerokotasuna normaltasunez eramateko. Carmen Vallejo, una artista en la residencia Santiago

Carmen Vallejo, Xabier Garmendia eta Marijo Pita alboan dituela.

La entrada de la residencia Santiago no puede estar mas elegante, ya que se ha decorado con adornos que la residente Carmen Vallejo ha realizado en el taller de manualidades que llevan a cabo todas las tardes en el centro. Por otra parte, merece especial mención que en ésta residencia no haya habido ni un solo caso de Covid-19. Se siguen cumpliendo estrictamente todas las medidas de seguridad.

2021eko maiatza

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

PARTE HARTZE PROZESUA

Herritarren partaidetza eta herri galdeketa prozesua abiatu du Udalak Udalbatzaren osoko bilkuran ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez onartu zuten herritarren parte hartze prozesua eta herri galdeketa berriro ere martxan jartzea.

2020an abiatutako herritarren parte hartze prozesua eta herri galdeketa bertan behera uztea ekarri zuen Covid-19ak sortutako osasun larrialdiak. Udalak, egoerak suposatutako ziurgabetasun ekonomikoa ikusita, parte hartze prozesua eta herri galdeketa behin-behinean bertan behera uztea erabaki zuen. Behin 2020 urteko itxiera ekonomikoa aztertuta, eta, Udalaren altxortegian nahiko baliabide ekonomiko badagoela ikusita, Herritarren Parte Hartze batzordeak pasa den urtean abiatutako proiektua berriro ere martxan jartzea erabaki du; horrela, amasa-billabonatarrek erabakiko dute 400.000 euro zein inbertsioetara bideratuko diren. Prozesu honen bidez, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan eta, oro har, gai publikoetan, herritarrak inplikatu nahi ditu.

Zuk erabaki! ¡Tú decides! Udal ordezkariak pozik eta gogotsu azaldu dira prozesua berriro ere martxan jarri delako; izan ere, herritar guztien ahalduntzean sakontzeko aukera paregabea eskaintzen du. Demokrazia zuzenago eta parte hartzaileago baten bidean, herritar guztiek hitza eta erabakia izango dute. 10

2021eko maiatza

Prozesuan zehar EMUN Kooperatibaren aholkularitza Udalak berak dituen bitartekoekin soilik oso zaila da horrelako dimentsioa duen parte hartze prozesu eta herri galdeketa bat aurrera eramatea, beraz, kanpo-aholkularitza eta laguntza zerbitzua kontratatuko ditu. Horrela, udaleko herritarren parte hartze Batzordeak EMUN Kooperatibak aurkeztutako proposamena onartu du, eta elkarlanean arituko dira prozesuak irauten duen bitartean.

Arranca el proceso de participación ciudadana y consulta popular Los tres partidos con representación en el Pleno de la Corporación Municipal aprobaron por unanimidad la puesta en marcha nuevamente del proceso de participación ciudadana y la consulta popular. La emergencia sanitaria creada por el Covid-19 supuso la suspensión del proceso participativo y la consulta popular iniciados en 2020. El Ayuntamiento, ante la incertidumbre económica que había supuesto la situación, decidió suspenderlos provisionalmente. Una vez analizado el cierre económico del año 2020, y ante la existencia de recursos económicos suficientes en la tesorería del Ayuntamiento, la Comisión de Participación Ciudadana ha decidido volver a poner en marcha el proyecto iniciado el pasado año, de manera que los ciudadanos decidirán a qué inversiones destinará el Ayuntanmiento 400.000 euros. Durante todo el proceso, el Ayuntamiento contará con la colaboración de la Cooperativa EMUN.


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

sakontzeko eta demokrazia zuzenago bat eraikitzeko. Ez dugu sinesten herritarrak 4 urtean behin bozkatzera mugatzen dituen eredu zaharkituan, eta erabaki garrantzitsuak herritarren esku uzten jarraituko dugu, jendea ahaldunduz. Hori da gure eredua. Pozgarria da prozesu honek alderdi politiko guztien babesa jaso izana. Orain arte ez bezala, badirudi eredu hau nagusituko dela aurrerantzean. Bide batez, ez litzateke soberan egongo bakoitzak bere alderdian

filosofia hori aplika dezala eskatzea estrategikoak diren beste erabaki batzuetan, edo zein estatus politiko nahi dugun erabakitzeko auzian. Azkenik, udala ingurumenaren alde egiten ari den lana azpimarratu nahi dugu. Bertako zuhaitzen landaketa, erreka eta ibai bazterren garbiketa, hondakinak hobeto jasotzeko kanpaina... Natura babesteko neurriak hartzea, etorkizunaren alde egitea da eta hori ezinbestekoa da krisi ekologiko eta klimatikoaren garai honetan.

Aurreko legealdian, EAJren udal gobernuak ofizialtasuna eman zion Herritarren Partaidetzarako Batzordeari, eta epe bat ireki zuen edozein herritarrek Erreboteko Plaza birgaitzeko proiektua hobetzeko proposamenak aurkez zitzan. Proiektu hori errea-

litate bihurtu da gaur egun, eta herritarren onarpen-maila handia du. Une hartan, sektore politiko jakin bat Herritarren Partaidetzarako Batzordearen eredua indargabetzen saiatu zen (ez da Herri Batzar bat), eta oinarririk gabeko eta arrazoigabeko proposamenak aurkeztea erabaki zuen. Gaur, Amasa-Villabonako herritar eta talde guztiek gure herria hobetzeko proposamanak aurkezteko aukera izango dute, demokrazia zuzenaren

bidez, eta Herritarren Partaidetza Batzordea izango da bere garapen onaren bermatzaile. Guztiok izango dugu aukera, erantzukizunetik eta seriotasunetik abiatuta, udal politika dinamikoagoa eta zuzenagoa gauzatzeko; udal politika ahalik eta adostuena, guztion onerako. Apostamos por una política municipal más dinámica y directa; una política municipal lo más consensuada posible en beneficio de todos.

Creo que la participación ciudadana debe ser la principal herramienta de gestión municipal por la que apuesten los gobiernos locales. En Villabona acabamos de poner en marcha un proceso participativo para elegir el destino de 400.000 € del remanente de tesorería. Pero, lamentablemente, EH Bildu ha tenido

que contratar a una empresa porque asumen que necesitan más recursos humanos, ya que, no es posible desarrollar dicho proceso con el personal municipal. Un refrán dice “Dale un pez a un hombre y comerá hoy, dale una caña y enseñale a pescar y comerá el resto de su vida”. El PSE-EE cree que hacer una contratación puntual para hacer un proceso, no es apostar realmente por la participación ciudadana. Sin embargo, dotar al Ayuntamiento de

una plaza de técnico en la materia es impulsar que la participación ciudadana esté presente cada día en todas las áreas municipales. ¿De qué sirve tener un Reglamento de Participación Ciudadana, si el Ayuntamiento no tiene recursos humanos suficientes para poderlo desarrollar con regularidad?

Egiteko beste modu bat 2020an martxan jarritako herritarren parte hartze prozesua behin behinean gelditu behar izan genuen Covid-19aren larrialdiagatik. Orain, berriro abiatu dugu eta herritarrok erabakiko dugu gure botoaren bidez, zein inbertsio egingo diren 400.000 euroko aurrekontuarekin. Prozesu hau mugarria izango da herritarren parte hartze aktiboan

Herritarren parte-hartzea sustatuz udal politikan

2021ko maiatza 11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.